173. KEXAKO ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA
SALARI
Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–. Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
...data+(e)an..., alderdi honek apelazioko errekurtsoa prestatzeko idazkia aurkeztu zuen, legezko betekizunak ez betetzean oinarrituta,...herria+(e)ko... Lehen Auzialdiko Epaitegiak auto hauetan...data+(e)an... emandako ... epaiaren aurka; horrela ikus daiteke aurkezten den lekukotzan (1 zk.ko agiria).
Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 495-1 artikuluak ezarritako epean, alderdi honek errekurritutako autoa berraztertzeko idazkia aurkeztu zuen, baina ezetsia izan zen, aurkezten den lekukotzatik ondorioztatzen den gisa (2 zk.ko agiria).
PZLko 495-3 artikuluan ezarritako epean, alderdi honek kexako errekurtsoa jartzen du, apelazioko errekurtsoa prestatzeko idazkia bidegabe ukatu zelako, izan ere, PZLko 455. artikuluko eta hurrengoetako betekizun guztiak bete baitziren.
Azaldutakoagatik,
SALARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat kexako errekurtsoa apelazioko errekurtsoa prestatzeko idazkia ukatu zuen...data+(e)ko... ... autoaren kontra, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala autoa, orain errekurritzen dena ezeztatzen duena eta apelaziorako beharrezko izapideak sustatzen dituena.
...herria+(e)n...,...data+(e)an...
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura