Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kautelazko neurria eskatzeko idazkia, demanda jarri ostean aurkeztutakoa

235.KAUTELAZKO NEURRIA ESKATZEKO IDAZKIA, DEMANDA JARRI OSTEAN AURKEZTUTAKOA

EPAITEGIARI

Ni,...izen-abizenak... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz:...izen-abizenak...jaunaren/andrea (helbidea:...helbidea...).Horrela egiaztatzen da idazki honekin batera aurkezten dudan ahalordearen kopiaren bidez. Bide batez, kopia hori itzul dakidala eskatzen dut, autoetan lekukotza jaso ondoren beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. Epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, kautelazko neurria eskatzen dut, bizilekua...herria+(e)ko... ...bizilekua... duen...izen-abizenak... jaunaren/andrearen aurka jarritako demandaren aurreneurrizko idatzoharra egin dadin, ondorengo egitate eta zuzenbideko oinarriak direla eta:

EGITATEAK

LEHENENGOA.-...data+(e)an... alderdi honek demanda jarri zuen...izen-abizenak... jaunaren /andrearen aurka, izan ere,...zehaztu inguruabarrak...

Nire ordezkatuak jakin du aurkako alderdiak prozedurako gai den ondasun higiezina besterendu nahi duela. Besterenduz gero, bideratutako judizioa alferrikakoa egingo lukeen hirugarrengo hipotekarioa tartean sartuko litzateke, eta nire ordezkatuaren eskubideari eta justiziaren interesari kalte larria egingo litzaieke. Horregatik, alderdi honek eskatzen du...herria+(e)ko... Jabetza Erregistroan demandaren aurreneurrizko idatzoharra agin dadila.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- Eskumena.- Demanda nagusiaren ardura dagokion Lehen Auzialdiko EPAITEGIAK dauka kautelazko neurriaren eskaeraz arduratzeko eskumena,Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 723.1 artikuluari jarraiki.

II.- Izapidetzea.- PZLko 730. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat izapidetuko da prozedura.

III.- Auziaren funtsa.

PZLko 721. artikuluari jarraiki, auzi-jartzaileak beharrezkotzat jotzen dituen kautelazko neurriak eska ditzake, epai baieslean eman litekeen babes judizialaren eraginkortasuna bermatzeko.

Lege bereko 727.5 artikuluari jarraiki, demandaren aurreneurrizko idatzoharra egitea erabaki daiteke, erregistro publikoetan inskribatzeko moduko ondasun edo eskubideen ingurukoa denean demanda.

Era berean, kautelazko neurria eskatzeko une egokiari dagokionez, PZLko 730. artikuluarekin bat, kautelazko neurria demanda aurkeztu ostean eska daiteke, baldin eta eskaeraren oinarri diren egitate eta inguruabarrek kautelazko neurria une horretan eskatzea bidezko egiten badute.

IV.- Kauzioa.- PZLko 737. artikuluari jarraiki,...kopurua... euroko kauzioa jartzen da.

V.- Kostuak.- PZLko 736.1 artikuluarekin bat, eta artikulu horri lotutako 394. artikuluari jarraiki, kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT

Eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Agin dezala...herria+(e)ko... Jabetza Erregistroan demandaren aurreneurrizko idatzoharra egitea, eta ezar diezazkiola berariaz kostuak aurkako alderdiari.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra