Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kasazioko errekurtsoa onartu izanari eta errekurtso berari aurka egiteko idazkia

171. KASAZIOKO ERREKURTSOA ONARTU IZANARI ETA ERREKURTSO BERARI AURKA EGITEKO IDAZKIA

SALARI

Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–.  Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, etaProzedura Zibileko Legeko –PZLko– 474. artikuluarekin bat, aurka egiten diot aurkako alderdiak jarritako eta alderdi honi...data+(e)ko... probidentzia bidez...data+(e)an... jakinarazitako kasazioko errekurtsoa onartu izanari, bai eta errekurtsoari berari ere. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.

ALEGAZIOAK

LEHENENGOA.- Errekurtsoa onartu izanari aurka egitea.

Aipatutako kasazioko errekurtsoak PZLko 483. artikuluko, eta, bereziki, ... atalean errekurtsoak ez onartzeko ezarritako baldintzak bete ditu. Izan ere, aipatutako artikuluko atal horretan ezarritakoarekin bat, ez da errekurtsoa onartuko, ...

BIGARRENA.- Kasazioko errekurtsoari aurka egitea.

Modu subsidiarioan, eta Salak ez badu aipatutako arrazoia onartzen, aipatu beharra dago kasu zehatz honetan ez dela antzemateko modukoa errekurtsoaren oinarri den zioa, ez baitago ezadostasunik ezta alderik ere aurkako alderdiak errekurritutako epaiaren interpretazioaren eta aurkako alderdiak aipatutako eta Sala honek emandako epaien artean. Izan ere, bi ebazpenetan interpretatu da zentzu berean...legea+ko... ... artikulua, hau da, ...

Azaldutakoagatik,

SALARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman ditzala aurka egindakotzat kasazioko errekurtsoaren onarpena, bai eta errekurtso bera, aurkako alderdiak ... Salak...data+(e)an... emandako epaiaren kontra jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, ondorengoa erabakiz:

a.- errekurtsoa ez dela onartzekoa.

b.- modu subsidiarioan, aipatutako errekurtsoa ezestea, eta aurkako alderdiak errekurritutako epaia berrestea.

c.- aurkako alderdia kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra