Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kasazioko errekurtsoa jartzeko idazkia

170. KASAZIOKO ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA

SALARI

Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–.  Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, etaProzedura Zibileko Legeko –PZLko–  479. artikuluarekin bat kasazioko errekurtsoa prestatzeko idazkia jarri ondoren, PZLko 481. artikuluari eta hurrengoei jarraiki, kasazioko errekurtsoa jartzen dut, legezko epean eta forman,...data+(e)an... auto hauetan emandako ... zk.ko epaiaren aurka; epai horren bidez,...data+(e)an......herria+(e)ko... Lehen Auzitegiko Epaitegiak .../... autoetan emandako ... zk.ko epaiaren aurka jarritako apelazioko errekurtsoa ebatzi zen.

AURREKARIAK

LEHENENGOA.- Hauek dira aurrekariak: ...

ALEGAZIOAK

BAKARRA.- Salaren jurisprudentzia-doktrinaren aurka egindako interpretazioa.

Errekurtsoaren oinarria da, errekurritutako epaiak Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia-doktrinari jarraitu ez izana.

Errekurritutako epaiak,...legea+ko....... artikulua interpretatzean, Sala honetako ..., ..., ..., ... eta ... epaiak aipatzen ditu, hurrenez hurren ..., ..., ..., ... eta ... datakoak, eta ... gisa interpretatzen ditu; aitzitik, aipatutako epaiek, honako hau adierazten dute hitzez hitz: “...”.

Kasaziorako oinarria da epaitzak ez duela islatzen errekurtso hau zuzentzen zaion Auzitegi Goreneko Salak sortutako jurisprudentzia-doktrina. Horregatik kasatu nahi da errekurritutako epaia, Auzitegi Goreneko irizpidea berrezartzeko eta kasazioko errekurtsoari zentzua emateko.

Kasazioko errekurtsoa jartzeko idazki honekin batera aurkezten dira inpugnatutako epaiaren ziurtagiria, eta ..., ..., ..., ... eta ... epaien testuak, kasaziorako oinarritzat ematen direnak, PZLko 481-2 art.arekin bat.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat, garaiz eta forman, kasazioko errekurtsoa,...herria+(e)ko...Lehen Auzialdiko Epaitegiak .../... autoetan emandako...data+(e)ko... ... zk.ko epaiaren aurkako apelazioko errekurtsoa ebazteko auto hauetan...data+(e)an... emandako ... zk.ko epaiaren aurka. Egoki diren legezko izapideak eta bista egin ondoren, eman dezala epaia, errekurritutako epaia kasatuz eta deuseztatuz, eta alderdi honek azaldutako uziak baietsiz.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra