007. INSTRUKZIOKO EPAILEAREN AURREAN PERTSONATZEKO IDAZKIA, INPUTATUAREN IZENEAN (AURRETIAZKO EGINBIDEAK) EDO PROZESATUAREN IZENEAN (SUMARIOA), BESTE ABOKATUEN ELKARGO BATEKO LETRADU DEFENDATZAILEAREKIN
BRIVIESCAKO INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI
Ni, Maria Teresa...abizenak... andrea, auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak... jaunaren eta Iker...abizenak... jaunaren izenean,apud acta emandako ordezkaritzan, 11/96 zk.ko prozedura laburtuan agertzen naiz, aipatutakoak bertako erruztatuak baitira, eta errespetuz DIOT:
Pertsonatu egiten naiz, bidezko diren izapideak egiteko eta bi erruztatuei dagozkien eskubideak egikaritzeko,...herriaren izena +ko/go...Abokatuen Elkargoko jarduneko letraduak diren Miguel...abizenak... eta Maria Jose...abizenak... letraduen zuzendaritzapean.
Abokatuen Elkargoetako Dekanoen 1996ko ekainaren 28ko Batzarraren bigarren erabakiko 5. araua betez (Abokatuen Kontseilu Orokorraren 1996ko ekainaren 27ko osoko bilkura), 5/96 Errege Lege Dekretuarekin bat, Burgoseko Abokatuen Elkargoko ziurtagiria aurkezten dut, frogatzeko erregistratu dela aipatu letraduek elkargo horren lurraldean beren lanbidea egikaritu ahal izatearen ezagutarazpena.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, onar dezala idazki hau eta batera emandako dokumentuak; eman nazala pertsonatutzat Joseba...abizenak... jaunaren eta Iker...abizenak... jaunaren izenean, dagozkien eskubideak egikaritzeko, Miguel...abizenak... eta Maria Jose...abizenak... letraduen zuzendaritzapean, eta bete daitezela bidezko diren izapideak. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dut, Briviescan, 1997ko maiatzaren 1ean.
Letraduak:
Miguel...abizenak...
Maria Jose...abizenak...