Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Exekuzioa zabal dadila eskatzeko idazkia, epeak mugaeguneratu izateagatik

188. BETEARAZPENA ZABAL DADILA ESKATZEKO IDAZKIA, EPEAK MUGAEGUNERATU IZATEAGATIK

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, BETEARAZPENA ZABAL DADILA eskatzen dut, Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 578-1 artikuluari jarraiki. Izan ere, aipatutako autoen arabera, alderdi honek eskritura publikoan oinarrituta sustatu zuen betearazpena, eta, gaur egun, betearazpenaren oinarriko obligazioaren beste epe bat mugaeguneratu da.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat BETEARAZPENA ... eurotan ZABALTZEKO eskaera, eman dezala autoa, eta baiets ditzala bai zabaltzea eta bai betearazpenepeko alderdiaren ondasunen gaineko enbargoa hobetzea, eskatutako zabaltzea osatu arte.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura                 Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra