ETENDURA BUKATUTZAT EMAN DADILA ESKATZEKO IDAZKIA, EZTABAIDAGAI DEN AGIRIARI UKO EGIN IZATEAGATIK
ZEHAZTU ORGANOA
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK,auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; auzilaria daZEHAZTU ORGANOA honetanPROZEDURA-MOTA ETA ZK.zenbakiko autoekin bideratzen ari den judizioan. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, uko egiten diot kontrako alderdiak aurkeztutako kereilako gai den dokumentuari; dokumentu horren ustezko faltsutze-delitua dela-eta jarri zen kereila.
DATA(e)ko ebazpen bidez, prozedura hau eten egin zen demandatuak eskatuta, alderdi honen demandarekin batera aurkeztutako dokumentuaren ustezko faltsutzean oinarritutako zigor-arloko prozedura bat bideratzen ari zelako. Idazki honen bidez, uko egiten zaioAUTO-ZENBAKIAzenbakiko agiri gisa demandarekin batera aurkeztutako dokumentu horri.
PZLko 40.5 artikuluarekin bat etorriz, uko egindakoan idazkari judizialak aginduko du dokumentua autoetatik bereiz dadila, erabakitako etendura bukatutzat eman dadila eta autoei dagokien bultzada prozesala eman dakiela.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala aurkeztutzat idazki hau, eta onar dezala. Demandarekin batera aurkeztutakoAUTO-ZENBAKIA zenbakiko dokumentuari uko egin zaionez, erabaki dezala dokumentu hori autoetatik bereiztea, prozesuaren etendura bukatutzat ematea eta prozesua egoki den bezala izapidetzen jarraitzea.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura