063. ERRUZTATUAREN DEFENTSAREN IDAZKIA, AURRETIAZKO EGINBIDEAK ARTXIBA DAITEZELA ESKATZEKOA
INSTRUKZIOKO 13 ZK.KO EPAITEGIARI
Ni, Kepa...abizenak...jauna, auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak...jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago frogatuta 2/94 aurretiazko eginbideetan. Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Eskatzen dudala eginbide hauek ARTXIBATZEA EDO, MODU SUBSIDIARIOAN, BEHIN-BEHINEAN LARGETS DAITEZELA, nire ordezkatuaren aurkako jarduketak direla eta, jarraian azaltzen ditudan aurrekariekin eta egitatezko eta zuzenbideko oinarriekin bat.
AURREKARIAK
Aurretiazko eginbide hauei 1992ko otsailean eman zitzaien hasiera.
Azken froga-eginbidea, Joseba...abizenak...jaunaren ingurukoa, 1994ko ekainaren 7an izan zen.
1994ko irailaren 28ko ebazpen bidez instrukzioko magistratuak erreguzko gutuna bidali zuen Estatu frantseseko zegokion jurisdikzio-organora. Erreguzko gutunaren xedea zen espetxean zeuden pertsona jakin batzuei jakinaraztea 1994ko uztailaren 6ko auto bidez onartu zela beraien kontra aurkeztutako kereila.
Erreguzko gutun horri dagokionez, hirugogoratze-ofizio bidali zaizkio Estatu frantsesari, eta ez da erantzunik jaso. Azkengogoratze-ofizioa 1996ko irailaren 3ko ebazpen bidez erabaki zen.
Alderdi akusatzaileek ez dute 1994ko irailaren 28ko aipatu ebazpenaren data baino lehenagotik froga-eginbiderik eskatu jarduketa hauetan. Tarte horretan, instrukzioko magistratuak ere ez du froga-izaerako eginbiderik agindu eta, ondorioz, egin; nire ordezkatuari buruz ere ez da tarte horretan izaera prozesaleko egintzarik egin, eta bi akusatzaileek ere ez dute nire ordezkariari buruzko uzirik aurkeztu.
EGITEZKO OINARRIAK
Azaldutzat ematen ditut nire 1994ko uztailaren 21eko idazkiko A eta B puntuak (okerrik ezean, 1541-1550 folioak).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
PROZESALAK
1.-Aurkezten dudan uziaren oinarri den prozesuko izapide honen bidezkotasuna.
Aurretiazko eginbideen fase honetan, nire alderdiak, inputatu gisa, legezko ahalmenak ditu, Konstituzioko 24-2 artikuluan babestutako defentsa eskubidea egikarituz, bere aurkako jarduketa artxibatu edo behin-behinean largets dadila eskatzeko. Adibide gisa transkribatzen duguKonstituzio Auzitegiaren osoko bilkuraren azaroaren 15eko 186/90 epaia, inkonstituzionalitate-arazoa erabakitzen duena:
“Bestalde, argi dago prozesuko fase konkretu honetan bere parte-hartzea(inputatuarena)bideratua dagoela, nagusiki, 789-5 artikuluan bertan jasotzen diren erabakien bidezkotasuna frogatzera eta eskatzera, besteak beste: lehena, jarduketak artxibatzea edo behin-behinean largestea... (7. zuzenbideko oinarria –ZO–, laugarren paragrafoa).-...aipatu uziak(largestearen bidezkotasuna edo eginbideak burutzea eskatzea eta arrazoitzea)instrukzioko fasean aurkez daitezke eta aurkeztu behar dira, hau da, instrukzioko epaileak PKLko 789-5 artikuluko erabakiren bat hartu eta instrukzioa ixtea erabaki baino lehen.” (8. ZO, laugarren paragrafoaren bukaera).
Gure eskaeraren behin-behinekotasunaren oinarri da, baita ere, Konstituzio Auzitegiaren –KA– urtarrilaren 31ko 23/91 epaia (3. ZO), zati batean auzitegi bereko osoko bilkuraren 186/90 epaian azaldutakoa errepikatzen duena. Zentzu berean aipa daiteke Zinpekoen Epaimahaiaren Lege Organikoko 26 eta 25-1 eta 25-3. artikuluetakoratio iuris-a.
Defentsa-eskubideak eta baliabide-berdintasunekoak, KAren 186/90 eta 23/91 epaietan azaltzen direnek, bermatzen dute inputatuak eskubidea duela izapide honetan artxibatzea eta largestea eskatzeko -“defentsarako egoki deritzen alegazioak egitea” (186/90 epaia, 7. ZO)-, nahiz eta aipatu artxibatzea edo largestea partzialak izan, aipatu inputatuaren aurkako jarduketei buruzkoak besterik ez direlako, gainerako inputatuei buruzko jarduketek, zerikusirik ez dutenek, zabalik jarraitzen dute eta.
2.-Nire alderdiak uzia une honetan aurkezteko duen interesaren eta eskubidearen inguruan,adierazten dugu:
- Edozein pertsonarentzat, eta, batik bat, nire ahalorde-emailearen moduan funtzio publikoaren jardunean dagoen batentzat, kaltegarria da prozedura kriminal batean hain denbora luzez erruztatua izatea, kasu honetan gertatzen den bezala. Idazki honetako aurrekariei egiten diet erreferentzia.
- Joseba...abizenak...nire ordezkatuari buruzko ikerketa-eginbideak amaitzea, idazki honetako aurrekarietan ikusten den moduan. Azpimarratzekoa da azken froga-eginbidea egin zeneko data (1994ko ekainaren 7a) eta egun horretatik aurrera hain denbora luzez nire ordezkatuaren jokabidearen inguruan gisa horretako edo bestelako eginbiderik egin ez izana.
- Erlazioan jarri behar dira, alde batetik, prozesua arrazoizko epean edo bidegabeko luzatzerik gabe izateko eskubidea, Espainiako Konstituzioko 24-2 artikuluarekin eta Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmeneko –GEEHko– 6-1 artikuluarekin bat, eta jurisprudentziak interpretatzen duen moduan (KAren urtarrilaren 14ko 10/97 epaia), eta, bestetik, auzia izapidetzean konplexutasunik egotea ala ez egotea. Auzi honetako prozedura laburtua da eta izapideek ez dute konplexutasunik.
FUNTSEKOAK
Nire ustez, argi dago nire ordezkatuari egotz dakiokeen “egintza” edo jarduera ez dela arau-hauste penala; bestalde, jarduketa honi buruzko edozein egintza, delitutzat jo daitekeena, ez da nire ordezkatuari egoztekoa, berak ez duelako egintzan zigorra ezartzeko moduko parte-hartzerik izan. Beraz, bidezko da Instrukzioko Epaitegiak prozedura-legeko 789-5 artikuluko lehenengo erabakia hartzea.
Gure eskaeraren aldekoa da, baita ere, akusatzaileek epe luzean nire ordezkatuaren aurka/inguruan eskaerak egin ez izana (idazki honetako aurrekariak).
Azaldutakoagatik,
INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau aurkeztutzat eman ondoren, onar dezala, erants diezaiela jarduketei; bertako adierazpenak egintzat jo ondoren, eman dezala ebazpena, nire ordezkatuaren inguruko jarduketak artxibatuz edo, bestela, behin-behineko largespena aginduz.Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n..., 1997ko apirilaren 28an.
Letradua:...izen-abizenak...andrea / jauna
Prokuradorea: Nekane...abizenak...andrea