107. EGIAZTATZE-EGINBIDEAK ESKATZEKO IDAZKIA
INSTRUKZIOKO 2 ZK.KO EPAITEGIARI
Ni, Nekane...abizenak... andrea, auzitegietako prokuradorea, Ainhoa...abizenak... andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz,...zenbakia... zk.ko FALTA-JUDIZIOAN, akusazio partikular gisa. Epaitegian agertu eta DIOT:
Prozedura honen oinarri diren egitateei eta eragindako erantzukizunei dagokienez, ondoren zehaztuko ditudan eginbideak burutzea eskatzen dut.
I.- Nire ordezkatua auzitegiko medikuak azter dezala, zauriak nola izan ziren, etilogia eta izan ditzaketen ondorioak (auzitegiko medikuak aurreikus ditzakeenak) frogatzeko.
II.-...herria+(e)ko... Udaltzaingoari ofizioa bidaltzea salatutako egitateei buruzko 208 zk.ko txostenaren kopia edo lekukotza Epaitegira bidal dezan.
III.- Imanol...abizenak... salatuak deklarazioa egin dezala eta aurkez dezala Epaitegian nire ahalorde-emailea azpian harrapatu zuenean gidatzen zuen bere jabetzako autoaren aseguru-poliza.
IV.- Eska dakiola PREVISIONES, SA aseguru-etxeari, egoitza hiri honetan baitu (...helbidea...), Epaitegian aurkezteko Imanol...abizenak... aseguratuarekin –NA-zk....zenbakia...–...zenbakia... matrikuladun Fiat-Uno autoari dagokionez itundutako aseguru-polizaren kopia.
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau onar dezala eta dagokion prozedurari erantsi; har ditzala proposatutzat aipatutako eginbideak eta burutu ditzala; I. eta III.erako eguna eta ordua zehaztu ditzala eta nire alderdiari zitazioa egin diezaiola aipatu III.ean parte hartzeko.Justizia eskatzen dut,...herria+(e)n...,...urtea+(e)ko... abenduaren 4an.
Letradua: Ibane...abizenak... andreaProkuradorea: Nekane...abizenak... andrea