Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Demandatuaren idazkia, demandaren zati bati amore ematekoa

DEMANDATUAREN IDAZKIA, DEMANDAREN ZATI BATI AMORE EMATEKOA

ZEHAZTU EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dut HAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, alderdi honek demandatzailearen uzi batzuei amore ematen die. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen da.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Demanda-idazkikoEGITATEAK ZEHAZTUegitateak egiazkotzat jotzen dira.

BIGARRENA.- Nire ahalorde-emaileak aurka egiten dieEGITATEAK ZEHAZTUegitaeei

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA- PZLko 21.2 artikuluaren arabera, demandatuak auzi-jartzailearen uzi batzuei amore ematen dienean, amore emandako uziak aintzakotzat hartzen dituen autoa eman ahal izango du auzitegiak.

BIGARRENA.- PZLko 395.1 artikuluaren arabera, demanda erantzun baino lehen demandatuak demandari amore ematen badio, ez zaizkio kostuak ezarriko, salbu eta auzitegiak fede gaiztoa duela ikusi eta behar bezala arrazoitzen badu. Demandatuak fede gaiztoa duela ulertuko da, demanda aurkeztu baino lehen ordaintzeko errekerimendu egiaztagarria eta oinarritua egin bazaio edo adiskidetze-demanda zuzendu bazaio.

Artikulu horretako 2. paragrafoak eransten duenez, amore ematea demandari erantzun ondoren egiten bada, aurreko artikuluko 1. paragrafoa aplikatuko da.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har dezala alderdi hau amore emandakotzat demandatzaileak egindakoALEGAZIOAK ZEHAZTU.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Letraduaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra