Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Defentsaren idazkia, erruztatu edo prozesatuaren behin-behineko askatasun fidantza gabea eskatzekoa

043. DEFENTSAREN IDAZKIA, ERRUZTATU EDO PROZESATUAREN BEHIN-BEHINEKO ASKATASUN FIDANTZA GABEA ESKATZEKOA

11 ZK.KO INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak..., auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak...jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, erruztatua baita 7/95-2 prozedura laburtuan. Epaitegian agertzen naiz eta errespetuz DIOT:

Jarduketen deuseztasuna agintzearen ondorioz Instrukzioko Epaitegiak eskumena berreskuratu duenez, eskatzen dut nire ordezkatuaribehin-behineko askatasunaeman dakiola, eta horretarako, ondorengo egitate eta arrazoibideak azaltzen ditut, Epaitegiak kontuan har ditzan.

EGITATEAK

1.- Nire ordezkatuak hil honen 18rako 2 urte eta 7 hilabete eramango ditu askatasunik gabe, auzi hau dela eta.

2.- 1996ko abenduaren 12an, Probintzia Auzitegiko 1. Sekzioak autoa eman zuen, behin-behineko espetxeratzea luzatuz, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 504. artikuluko bosgarren paragrafoarekin bat.

3.- Akusatuek kasazio-errekurtsoa jarri zuten Probintzia Auzitegiak jarduketa hauetan emandako epaiaren aurka. Errekurtsoa izapidetuta, Auzitegi Goreneko bigarren Salak aurreko maiatzaren 28an hau ezagutarazi zion aipatu Probintzia Auzitegiko 1. Sekzioko presidenteari:

“431/96P kasazio-errekurtsoanerabaki da deusezak direla jarduketak, 1995eko otsailaren 24ko kereila berresteko aktaren datatik aurrerakoak (7/95 prozedura laburtuko 390. folioa, Instrukzio Epaitegiko 500/94 aurretiazko eginbideetatik eratorria), eta, beraz,une horretarainokoak dute balioa. Erabaki hori ezagutarazten dizut, Joseba...abizenak...erruztatua betetzen ari den eta gainerako akusatuek bete dezaketen espetxe-zigorraren ondorioetarako,erabaki honen ondorioz, bidezkoa bailitzateke haiei askatasuna ematea, egoki balitz. Sinatua: José Augusto de Vega Ruiz, Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salako presidentea”.Azpimarratutakoak nireak dira.

Kopia aurkezten dut.

4.- Aurreko maiatzaren 29ko auto bidez eta hil honetako 3ko probidentzia bidez, Probintzia Auzitegiko 1. Sekzioak, Auzitegi Gorenaren ezagutarazpen horri dagokionez, erabaki zuen alderdiei jakinaraztea eta auziaren instrukzioa jarraitzeko eskumena Instrukzioko Epaitegiak duela aitortzea.

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

I.- Goi Auzitegiak erabaki duenez jarduketen deuseztasuna 390. foliotik aurrera, hau da, “berreste-aktaren” datatik aurrera, autoek une horretaraino balioa izanik (3. egitatea), deuseza da baita ere aurrean aipatutako 1996ko abenduaren 12ko autoa (2. egitatea), izan ere:

a).- 1996ko abenduaren 12ko autoa deusez deklaratutako jarduketen barruan eman zen.

b).- Auto hori, deuseztatutako epaian eta dagoeneko erabakitako kasazio-errekurtsoan oinarritzen da.

II.- Kontuan izanik idazki honetako 2. egitatean aipatutako behin-behineko espetxeratzea luzatzen duen 1996ko abenduaren 12ko autoaren deuseztasuna, aurreko arrazoibidean aipatua, eta auziaren egungo egoera, aplikatzekoa da lege prozesaleko 504. artikuluko laugarren paragrafoaren lehen zatian ezarritako bi urteko mugaren araua. Horretaz gain, 1. egitatean aipatutako igarotako denbora aintzat hartzen badugu, nire ordezkatuari askatasuna eman beharko litzaiokeela ondorioztatzen dugu.

III.-Ad cautelam eta modu subsidiarioan, behin-behineko askatasuna eskatzen dugu, baita ere, PKLko 528. artikuluko lehen paragrafoan, 504. artikuluko hirugarren paragrafoko azken esaldian eta bat datozen artikuluetan oinarrituz.

Ez ditugu azalduko askatasunak duen oinarrizko eta arau orokorreko izaera eta behin-behineko espetxeratzeak duen salbuespenekotasunarena frogatzeko arauak. (...)

Nire ustez, auzi honetan ez da betetzen arauan ezarritako “beharrezkotasunaren” betekizuna, ezta PKLko 503 eta 504. artikuluetan xedatutakoa ere, behin-behineko askatasuna ematea eragozten duena. (...)

Aintzakotzat hartuta azaldutako egoera, akusatuak espetxean 1. egitatean zehaztutako denbora igaro duela, eta Zigor Kode zaharreko 100. artikuluko dagokion zigor-barkatzea, ez da uste izatekoa, behin-behineko askatasuna lortuta, Justiziarengandik ihes egiteak ekarriko lizkiokeen zigorrak eta betekizunak aukeratuko dituenik.

IV.- Prozedura luzatu izanak ere behin-behineko askatasuna ematera bultza dezake. Izan ere, askatasun hori emanez gero luzatzeak dakartzan kalteak arinduko lirateke, eta epaigaiak prozesua arrazoizko epeetan izateko duen eskubidea eta Justizia Administrazioaren funtzionamenduaren betekizunak bat etorriko lirateke.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau eta alboko dokumentuak aurkeztutzat eta aurreko adierazpenak egindakotzat eman ondoren, eman diezaiola BEHIN-BEHINEKO ASKATASUNA Joseba...abizenak...jaunari. Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n..., 1997ko ekainaren 12an.

Letradua:...izen-abizenak...andrea/jauna.

Prokuradorea: Nekane...abizenak...andrea.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra