Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Defentsa-idazkia

095. DEFENTSA-IDAZKIA

Prozedura laburtuko 863/89 aurretiazko eginbideak

Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia

EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak... andrea, auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak... jaunaren izenean eta alboan aipatutako autoetan behar bezala frogatutako ordezkaritzan ari naiz. Nire ordezkatua iruzur eta bidegabe jabetzearen ustezko delituengatik erruztatua izan da. Epaitegian agertzen naiz eta DIOT:

Nire alderdiaren letradua jarduketen jakitun egin da, eta helarazpenari erantzunez, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 791. artikuluarekin bat, defentsa-idazki hau egiten du:

BEHIN-BEHINEKO KONKLUSIOAK

Lehenengoa.-Ez gaude ados Fiskalak eta akusazio partikular gisa diharduen...izena... Kasinoaren ordezkaritzak hurrenez hurren akusazio-idazkietan egindako 1. eta 3. adierazpenekin. Nire ordezkatuari dagokionez, egitateak ez dira egiazkoak bi akusazioek azaldu dituzten moduan. Nire ordezkatuak, croupierra, ez zuen akordiorik egin “puntu” gisa jardun zuten hirugarren pertsonekin hauek jokaldiak edo apustuak simula zitzaten, eta azertatu edo sarituak zirelakoan ordaindu zituen, benetan horrela izan ez ziren arren.

Ertzaintzak egindako polizia judizialaren atestatuan, 1. foliotik 20.era jasotakoan, badirudi ez zela errespetatu atxilotuek deklarazioan lagunduko dien abokatua askatasunez izendatzeko duten eskubidea. Hori egiaztatuz gero, deklarazioek ez lukete inolako eraginkortasunik izango legezko aurkako froga gisa.

21-33 folioetan jasotako eginbideek ere ez lukete inolako eraginkortasun juridikorik izango, fede-emaileak ez izateagatik (fede-emailearen sinadura).

Bigarrena.- Nire ordezkatuak ez zuen burutu Zigor Kodeko –ZKko– 528. eta 535. artikuluetan tipifikatutako ekintza izan daitekeen inolako egintzarik. Hori dela eta, ez gaude ados Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hurrenez hurrez egindako bigarren eta bosgarren adierazpenekin.

Hirugarrena.- Nire ordezkatua ez da inolako delituren erantzulea egile gisa, ezta beste motatako parte-hartzaile gisa ere.

Laugarrena.- Ez dago inguruabar astungarririk, ekintza tipikorik ez dagoelako.

Bosgarrena.- Bidezko da nire ordezkatuaren absoluzio librea erabakitzea.

Azaldutakoa frogatzeko, ondorengoa aurkezten dugu:

FROGA-PROPOSAMENA

a.- AURRETIAZKO FROGA gisa:

1.- Ertzaintzaren Jokoetako Lantaldeari errekerimendua egitea, 85. urteko telefonemen liburua aurkez dezan Epaitegian, defentsa honen aurrean. Horrela, 17/85, 3/85, 11/85 zk.ko telefonemei eta alderdi honek adierazten duen beste edozeini buruz eskatzen diren partikularren lekukotza egingo da, idazki honen lehenengo konklusioko hirugarren paragrafoan azaldutakoaren ondorioetarako.- Aldez aurreko eginbide hauetako 5-20 folioetatik atera dira telefonemen erreferentzia eta zenbakiak.

Era berean, eskatzen dugu, aipatu Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizunetako Lantalde bereziari errekerimendua egin dakiola, epaitegira bidal dezaten 1985eko abuztuaren 30ean hasitako 206/85 atestatuaren inguruan, atxilotuek PKLko 520. artikuluko eskubideen berri emateari erantzunez edo horren gainean egindako deklarazioak jasotzen dituen edozein idazki.

2.- Kontuan izanik...herria+ko/go... Lan-arloko Epaitegiak...izena... Kasinoaren kontra egindako judizioan partikularren lekukotza eman zuela, eta Juan...abizenak... detektibeak, Kasinoak proposatutako lekukoak, lekukotza faltsuaren delitua egin zuela, eskatzen da Fiskalaren bulegoaren edo/eta instrukzio epaitegietako eta...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko idazkaritzaren bidez partikularren lekukotza bidali eta hartzearen ondorioz irekitako eginbideak aurkitu daitezela eta, alde honi erakutsi ondoren, komeni diren partikularren lekukotza egin eta aurretiazko eginbideei erants dakiela.

Errazago aurkitzeko, partikularrari buruzko prentsako erreferentzia bidaltzen dut.- Frogan interesa daukagu aipatu lekukoak jarduketa hauetan parte hartu duelako, bere lehengo jarduerarekin, hau da,...izena... Kasinoak kontratatutako detektibe gisa, Lan-arloko Epaitegian bideratutako prozeduran parte hartu zuen modu eta gai antzekoetan.

b.- AHOZKO JUDIZIOKO ekitaldirako:

1.- 1989ko uztailaren 24ko autoan erruztatutako guztien galdeketa.

2.- Lekuko bidezko froga: (...)

Lekukoei zitazio judiziala egin dakiela galdatzen dut.

3.- Dokumentu bidezkoa:

- Idazki honekin batera emandako prentsa-albistea.

- Prozedura honetan jasotako jarduketa guztiak. Defentsa honek ahozko judizioaren bistan zehazten dituen partikularrak irakurri, entzun edo ikusi egingo dira.

Azaldutakoagatik,

ESKATZEN DUT, idazki hau eta honekin batera emandako agiria onar daitezela eta jarduketei erantsi; eman dadila helarazpena erantzundakotzat eta nire alderdia jakitun egindakotzat; har dadila defentsa-idazkia aurkeztutzat, behin-behineko kalifikazioa eta froga-proposamena dituela, eta bideratu daitezela autoak legez dagokion moduan. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dut,...herria+(e)n..., 1990eko ekainaren 28an.

Letradua:...izen-abizenak... andrea/jauna

Prokuradorea: Nekane...abizenak... andrea

BEREBAT DIOT, aurretiazko froga gisa galdatzen dudala azter daitezela Juan...abizenak... detektibearen taldean Leopoldo eta Irene izenekin agertzen direnen –870. eta 871. folioetan hurrenez hurren– nortasun-datu guztiak, hau da, abizenak eta helbidea.Datu horiek lortzeko, aipatu...izen-abizenak...detektibearengana jo daiteke idatziz edo galdeketa pertsonala eginez.

Aipatu detektibearen bulego profesionala 868. folioan agertzen da, eta horrekin batera aipatu barne-parteak agertzen dira, 870. eta 871. folioetan.

Aipatu Leopoldo eta Ireneren nortasun-datuak lortzen direnean, lekuko gisa zitazioa egin dakiela galdatzen dut, ahozko judizioko ekitaldian lekukotza eman dezaten.

ESKATZEN DUT, aurreko adierazpena eginda, proposatutzat har daitezela aipatu pertsonak identifikatzearen AURRETIAZKO FROGA eta aipatu bien lekuko bidezko froga, AHOZKO JUDIZIOKO EKITALDIRAKO. Justizia eskatzen dut goian aipatutako toki eta datan.

Letradua:...izen-abizenak... andrea / jauna

Prokuradorea: Nekane...abizenak... andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra