BIGARREN AUZIALDIAN EMANDAKO EPAIA BEHIN-BEHINEAN BETEARAZTEKO DEMANDA
ZEHAZTU EPAITEGIA
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegiaren aurrean agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, horrela egiaztaturik baitut auzitegi horretan bideratzen ari denPROZEDURA-MOTA prozeduran,AUTO-ZENBAKIA zenbakiko autoetan. Hala, zuzenbidean bidezkoen den moduan hau DIOT:
Idazki honen bidez, eta daukadan ordezkaritzan,EBAZPENA EMAN DUEN ORGANOA bigarren auzialdian emandako epaiaren BEHIN-BEHINEKO BETEARAZPENA sustatzen dut. Horretarako, ondorengo egitate eta zuzenbideko oinarrietan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-DATA(e)an, epaia eman zen aipatutako apelazioko erroiluan, Epaitegi honekPROZEDURA-MOTA prozedurakoAUTO-ZENBAKIA zenbakiko autoetan emandako epaia ezeztatzen duena.DOKUMENTU-ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa aurkezten da epaiaren lekukotza.
BIGARRENA.-ERREKURTSOGILEAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak garaiz eta forman prestatu du kasazio-errekurtsoa.
JARRAITU EGITATEAK
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 535. artikuluarekin bat etorriz, betearazpena agintzeko eskuduna da lehen auzialdian eskumena izan duen auzitegia.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka, epaian bere aldeko erabakia eman baita. Era berean, legitimazio pasiboa aurkako alderdiari dagokio, epaian aurkako erabakia izan du eta. PZLko 526. artikulua.
BOSGARRENA.- Prozedura. PZLko 524. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.
SEIGARRENA.- Kostuak. Aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio kostuak, Prozedura Zibilaren Legeko 539. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat BEHIN-BEHINEKO BETEARAZPENEKO DEMANDA, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala autoa,ZEHAZTU ESKATUTAKO BETEARAZPENA.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura