Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Berraztertze-errekurtsoa jartzeko idazkia

161. BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, eta Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 451. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, berraztertze-errekurtsoa jartzen dut...data+(e)an... alderdi honi jakinarazi zitzaion...data+(e)ko... probidentziaren kontra, PZLko 281, 283 eta 360. artikuluak hautsi baitira. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.

ALEGAZIOAK

BAKARRA.-...data+(e)an... alderdi honi jakinarazitako...data+(e)ko... probidentzia bidez, alderdi honek proposatutako lekuko bidezko froga, XX jaunari/andreari galdeketa egitekoa, ezetsi zen.

Epaitegiak ezetsitako frogaren gai diren egitateek harreman estua dute prozesuko objektuarekin, eta, beraz, froga hori eginez gero, prozedura honetako gatazka ebazten lagunduko litzateke.

Horregatik, alderdi honek oinarrizkotzat jotzen du aipatutako froga burutzea, eta are gehiago kontuan hartuta ez dela PZLko artikuluetan ezarritakoaren aurkakoa.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat berraztertze-errekurtsoa...data+(e)ko... probidentziaren kontra, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala ebazpena eskatutako lekuko bidezko froga onartuz.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra