Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Aurkako alderdiak jarritako berraztertze-errekurtsoa inpugnatzeko idazkia

162. AURKAKO ALDERDIAK JARRITAKO BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA INPUGNATZEKO IDAZKIA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, eta Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 453. artikuluarekin bat, YY jaunak/andreak...data+(e)ko... probidentziaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa inpugnatzen dut. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.

ALEGAZIOAK

BAKARRA.- Aurkako alderdiak aurkeztutako lekuko bidezko frogak ez du zerikusirik prozesuko objektuarekin, aurkako alderdiak proposatutako lekukoak auzigaia ezagutzen zuen arren.

Aipatutako froga burutuz gero, prozedura bidegabe luzatu baino ez litzateke egingo.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala inpugnatutzat aurkako alderdiak jarritako berraztertze-errekurtsoa, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala ebazpena, errekurtso honetako objektu den probidentzia oso-osorik baietsiz.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra