Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Atxilotuaren idazkia, habeas corpus eskatzekoa

040. ATXILOTUAREN IDAZKIA, HABEAS CORPUS ESKATZEKOA

INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI

Ni, Joseba...abizenak...jauna, adin nagusikoa, alarguna, pentsioduna,...helbidea...helbidea duena, NAN-zk....NAN-zk...., Epaitegian agertzen naiz eta DIOT:

Habeas corpus-aren prozedura eskatzen dut, eta, jarraian, maiatzaren 24ko 6/84 Lege Organikoak eskatutako betekizunak azaltzen ditut:

1.- Nire pertsonari buruzko babes judiziala eskatzen dut. Nire datu pertsonalak idazki honen hasieran jasotakoak dira.

2.- Askatasunik gabe nago...psikiatrikoa...psikiatrikoan (...helbidea...), bertako erantzuleen zaintzapean.

Psikiatrikoaren zuzendaria...izen-abizenak...andrea/jauna da.Etortzen zaidan medikuaren izena...izen-abizenak...da, eta kontrolatzen nauten erizain edo enplegatuak Iker eta Imanol dira; abizenak ez dakizkit.

3.-Habeas corpuseskatzen dut, gogoz kontra naukatelako, inongo epaile edo agintariren agindu edo baimenik gabe. Engainuz ekarri ninduten eta inolako legezko formalitaterik gabe atxiki. Beraz, 6/84 Lege Organikoaren 1 b) kasuan nagoela uste dut.

Azalpen gehiago nahi izanez gero...izen-abizenak...abokatuak eman ditzake, nirekin egon baita, nire egoerari buruzko gestioak egin ditu nik eskatuta, eta idazki hau bere aurrean sinatu dut.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau aurkeztuta, berori izapidetzeko betekizunak bete direla aztertu ondoren, helaraz diezaiola Fiskalari eta jarraian eman diezaiola hasiera prozedurari; agin diezaiola...izen-abizenak...psikiatrikoaren zuzendariari zure aurrera eraman nazala, aitzakiarik eta berandutzarik gabe; entzun nazala, baita nire abokatua –eta, horretarako lehen aipatutako...izen-abizenak...andrea/jauna izendatzen dut letradu–, eta, izapideak egin ondoren, agin dezala, ekitaldian bertan, nire askatasuna. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n...,...urtea +(e)ko... otsailaren 5ean.

Sinatua: Joseba...abizenak...

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra