168. ARAU-HAUSTE PROZESALEAN OINARRITUTAKO APARTEKO ERREKURTSOA ONARTU IZANARI ETA ERREKURTSO BERARI AURKA EGITEKO IDAZKIA
SALARI
Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, XX jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–. Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, eta Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 474. artikuluarekin bat, aurka egiten diot aurkako alderdiak arau-hauste prozesalean oinarrituta jarritako eta alderdi honi...data+(e)ko... probidentzia bidez...data+(e)an... jakinarazitako aparteko errekurtsoa onartu izanari, bai eta errekurtsoari berari ere. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- Errekurtsoa onartu izanari aurka egitea.
Arau-hauste prozesalean oinarritutako aipatutako aparteko errekurtsoak PZLko 473. artikuluko, eta bereziki, artikulu horretako 2-1 atalean errekurtsoak ez onartzeko ezarritako baldintzak betetzen ditu. Izan ere, aipatutako artikuluko atal horretan ezarritakoarekin bat, ez da errekurtsoa onartuko, errekurtsoa prestatutzat emana izan arren, izapidean 467, 468 eta 469. artikuluetako betekizunak bete ez badira. Kasu honetan, ez dira bete 467. artikuluan ezarritako betekizunak, aurretik ere arrazoi berean oinarritutako mota bereko errekurtsoa jarri baitzen.
BIGARRENA.- Arau-hauste prozesalean oinarritutako errekurtsoari aurka egitea
Oinarri bera gogoan jarri zen eta ezetsia izan zen mota bereko errekurtsoaren erantzunean adierazi zen gisa, ezin da errekurtsoko idazkian aipatutako arauen haustea alegatu, ez baikaude aurkako alderdiak alegatu duen artikuluan azaldutako egoera berean.
Azaldutakoagatik,
SALARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman ditzala aurka egindakotzat arau-hauste prozesalean oinarritutako aparteko errekurtsoaren onarpena, bai eta errekurtso bera, aurkako alderdiak ... Salak...data+(e)an... emandako epaiaren kontra jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, ondorengoa erabakiz:
a.- errekurtsoa ez dela onartzekoa.
b.- modu subsidiarioan, aipatutako errekurtsoa ezestea, eta aurkako alderdiak errekurritutako epaia berrestea.
c.- aurkako alderdia kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.
...herria+(e)n...,...data+(e)an...
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura
(Era berean, idazki honetan, egoki den froga eska daiteke)