167. ARAU-HAUSTE PROZESALEAN OINARRITUTAKO APARTEKO ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA
SALARI
Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–. Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 471. artikuluarekin eta hurrengoekin bat eta lege bereko 470. artikuluak ezarritako betekizunak beteta, arau-hauste prozesalean oinarritutako aparteko errekurtsoa jartzen dut, legeak ezarritako epean eta forman,...data+(e)an......probintzia+ko... Probintzia Auzitegiak emandako eta alderdi honi...data+(e)an... jakinarazitako ... zk.ko epaiaren kontra. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.
ALEGAZIOAK
BAKARRA.- Prozesuko arau hauek hautsi dira errekurritzen den epaian:
PZLko 460-1 artikulua. Artikulu horri jarraiki, errekurtsoa jartzeko idazkian aurkez daitezke, soilik 270. artikuluan aurreikusita dauden eta lehen auzialdian aurkeztu ezin izan ziren agiriak. 270-1 artikuluaren arabera, auzitegiak, demandaren eta erantzunaren ondoren, edo, bidezko izanez gero, judizioaren aurretiazko entzunaldiaren ondoren, auzi-jartzaileari edo demandatuari onartuko dizkio, soil-soilik auziaren funtsaren inguruko agiri, baliabide edo instrumentuak, baldin eta ondoren adierazten diren betekizunak betetzen badituzte. Jarraian, lehenengo puntuan, demandaren edo erantzunaren ondoren, edo, bidezko izanez gero, judizioaren aurretiazko entzunaldiaren ondoren aurkeztutako agiriak aipatzen dira, eta betekizuntzat ezartzen da agiri horiek prozesuko une hori baino lehen egin edo eskuratu ezin izana.
Hala ere, alderdi honek aurkeztutako 1 zk.ko agiriak aurrean aipatutako artikuluko betekizunak betetzen dituen arren, epaileak ez du onartu. Hori dela eta, alderdi honi defentsa-gabezia eragin zaio, eta, argi eta garbi, prozesuko aipatu arauak hautsi dira.
Azaldutakoagatik,
SALARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat, garaiz eta forman, arau-hauste prozesalean oinarritutako aparteko errekurtsoa,...data+(e)an......probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salak emandako ... zk.ko epaiaren kontra. Halaber, egoki diren izapideak egin ondoren eta...autonomia-erkidegoa+ko... Auzitegi Nagusiari autoak bidali ondoren,eman dezala epaia, eta epaiaren bidez erabaki dezala lehen auzialdiko eta bigarren auzialdiko epaiak ezeztatzea, eta jardunak arau-haustea gertatu zen prozesuko unera eramatea.
...herria+(e)n...,...data+(e)an...
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura