165. APELAZIOKO ERREKURTSOARI AURKA EGITEKO IDAZKIA
EPAITEGIARI
Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, eta Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 461. artikuluari jarraiki, aurkako alderdiak jarritako eta...data+(e)an... alderdi honi...data+(e)ko... probidentzia bidez jakinarazitako apelazioko errekurtsoari aurka egiten diot. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- ... Epaitegiak...data+(e)an... emandako eta...data+(e)an... jakinarazitako ... zk.ko epaia, aurkako alderdiak aurkeztutako uziak ezesten dituena, zuzenbidearen araberakoa da, eta ez da prozesuko inongo arauren aurkakoa.
BIGARRENA.-
HIRUGARRENA.-
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurka egindakotzat apelazioko errekurtsoa, aurkako alderdiak ... Epaitegiak...data+(e)an... emandako epaiaren kontra jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, aipatutako errekurtsoa ezesten duena eta aurkako alderdiak apelatutako epaia berresten duena, eta ezar diezazkiola berariaz kostuak aurkako alderdiari.
...herria+(e)n...,...data+(e)an...
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura
(Era berean, idazki honetan, egoki den froga eska daiteke)