Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Apelazioko errekurtsoa jartzeko idazkia

164. APELAZIOKO ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: YY jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, eta Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 458. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, legeak ezarritako epean eta forman, apelazioko errekurtsoa jartzen dut prozesuko arauak hautsi izateagatik,...data+(e)an... ... Epaitegiak emandako eta alderdi honi...data+(e)an... jakinarazitako ... zk.ko epaiaren aurka. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz.

ALEGAZIOAK

LEHENENGOA.- PZLko ... eta ... artikuluak hautsi dira, eta, ondorioz, nire ordezkatuari defentsa-gabezia eragin zaio.

BIGARRENA.- (Azaldu zergatik hautsi diren aipatutako artikuluak).

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat, garaiz eta forman, apelazioko errekurtsoa prozesuko arauak hautsi izateagatik,...data+(e)an... ... Epaitegiak emandako ... zk.ko epaiaren aurka, eta, egoki diren izapideak egin ondoren eta goragokoari autoak bidali ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

a.- errekurtso hau baiestea.

b.- errekurritutako epaia deuseztatzea.

c.- aurkako alderdiari kostuak ezartzea.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra