Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Akusazio partikularraren idazkia, PKL-ko 790-1 artikuluko eginbide osagarriak eskatzekoa

084. AKUSAZIO PARTIKULARRAREN IDAZKIA, PKL-KO 790-1 ARTIKULUKO EGINBIDE OSAGARRIAK ESKATZEKOA

...herriaren izena +ko/go...INSTRUKZIOKO 5 ZK.KO EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak...andrea, auzitegietako prokuradorea, Miren, Jon eta Agurtzane Etxeberria jaun-andreen izenean eta ordezkaritzan ari naiz, akusazio partikular gisa jardunez.Bidegabeko jabetzapena dela-eta izapidetutako 154/92 zk.ko aurretiazko eginbideetan agertu eta DIOT:

Egin zaion helarazpenari erantzunez, eskatzen du EGINBIDE OSAGARRIAK BURUTU DAITEZELA, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 790-1 eta 2 artikuluarekin bat, ezinbestekoa baita egitateen kalifikazioa egin ahal izateko.

Auto hauetako egitateak ikertu ahal izateko beharrezkoa da aurretik jakitea eta finkatzea, nire ahalorde-emaileek eta FORJAS ETXEBERRIA, SMk Goierriko Bankuan dituzten edo izan dituzten gordailu eta banku-kontuen inguruan Mikel Etxeberria inputatuak burutu dituen xedatze-egintzak eta horien inguruabarrak.

Ikerketan datu berriak azaldu direnez, Goierriko Bankuak oztopoak jarri arren, beharrezkoa da epaitegiari eskatzea eginbide osagarriak burutu ditzala.Jarraian, horiek azaldu eta beharrezkoak eta bidezkoak direla arrazoitzen dut:

I.Eskatutako eginbidea.- Errekerimendua egitea Goierriko Bankuari, hain zuzen ere, Donostiako bulego nagusiko zuzendariari, autoen arabera kereilarien jabetzakoak diren ondasunei buruz banketxean dauden agiriak aurkez ditzan:

A) Kreditu-lagapenaren eragiketei dagozkien zaintzako ordezkagiriak; autoetako 80. folioan jasota daude (fotokopia aurkezten da) eta honetan dautza:...zehaztu...

B) Aurreko A) puntuan azaldutako kreditu-lagapenaren eragiketak harpidetzeko eta ezerezteko erabilitako euskarri-kontuen laburpenak.

C) Aurreko A) puntuan azaldutako kreditu-lagapenaren eragiketen harpidetza eta ezereztea gauzatu zituen terminalak ziurtatutako erosketa eta amortizazio-aginduak.

D) Ordainduko foralei dagozkien zaintzako ordezkagiriak, ondoren zehazten ditudanak. Goierriko Bankuak Epaitegiaren ofizioari emandako erantzunean egiten zaie horiei erreferentzia –autoetako 100. folioa; fotokopia aurkezten da.Ordezkagiri horietan ETXEBERRIA FAMILIA agertzen da titular gisa, eta ordainduko foralak hauek dira:...zehaztu...

E) Aurreko D) puntuan azaldutako ordainduko foralen eragiketak harpidetzeko eta ezerezteko erabilitako euskarri-kontuen laburpenak.

F) Aurreko D) puntuan azaldutako ordainduko foralen eragiketen harpidetza eta ezereztea gauzatu zituen terminalak ziurtatutako erosketa eta amortizazio-aginduak.

G) Aurreko eragiketen inguruan Goierriko Bankuan dagoen beste edozein agiri.

Eginbidearen arrazoia: Eskatutako agiriak kereilarien ondasunen jabetzari eta ondasun horietaz jabetzeko Mikel Etxeberria inputatuak eginiko egintzei buruzkoak dira; era berean erruztatua den Iñigo...abizenak...Goierriko Bankuaren sukurtsaleko zuzendariak ere nolabaiteko parte-hartzea izan dezake.

II.-Eskatutako eginbidea.-Errekerimendua egitea Goierriko Bankuari, hain zuzen ere, Banku horrek Donostian duen bulego nagusiko zuzendariari, eskatuz:

a) Ziurta dezala ordainduko foralak Gipuzkoako Lurralde Historikoko zor publiko foral bereziaren aktibo bihurtu edo horiekin trukatu ote ziren; autoetako 100. folioan jasota dauden ordainduko horiek jarraian azaltzen direnak dira:...zehaztu....

b) Eman ditzala txosten hauek: (1) bere erregistroetan zor publiko foral bereziaren harpidedun gisa agertzen den pertsonaren identitateari buruzkoa, izen-abizenak edo sozietate-izena eta nortasun-agiriaren zenbakia edo identifikazio fiskaleko kodea zehaztuz; (2) harpidetutako zor publiko foral bereziaren aktiboen zenbakia eta balio efektiboa eta nominala. Halaber, ekar ditzala datu horiek jasotzen direneko dokumentuak (zor publiko foral bereziaren harpidedunen zerrenda, finantza-etxeek egindako jaulkipenen arabera sailkatua, Gipuzkoako 38/91 Foru Dekretuko 3. artikuluarekin eta Gipuzkoako 444/91 Foru Aginduaren 2-3 artikuluarekin bat).

c) Aurkez ditzala dokumentuak, frogatzen dutenak Miren, Jon eta Agurtzane Etxeberriak Mikel Etxeberria jaunari ordainduko foralak erabiltzeko baimena eman diotela.

Eginbidearen arrazoia: Goierriko Bankuaren sukurtsaleko zuzendari Iñigo...abizenak...jaunak erruztatu gisa deklarazioa egin zuenean (180. folioa), bere letraduak eskatu zion argi zezala Mikel Etxeberria jaunak ordainduko foralak erabili ote zituen, horiek harpidetzeko funtsak eskuratuz, edo, aitzitik, zor publiko foral bihurtu ote zituen. Agertutakoak erantzun zuen adierazi zezakeen gauza bakarra zela xedatze-egintzarik ez zela egon, eta erantzunaren bigarren parteari zegokionez sekretu profesionalari eutsiko ziola, funts horiek erabat konfidentzialak izateagatik,eta, beraz, Epaitegiak zuzenean banketxera jo beharko zuela datu hori nahitaez lortu nahi bazuen.

Bestalde, Goierriko Bankuaren idazkian (100. folioa) ordainduko foralei buruz esaten da “1991ko abenduaren 31n ezereztu egin zirela, 10.000.000 pta.ko nominala izan ezik, ...”, eta data horretan bertan iraungitzen zen, hain zuzen ere, ordainduko foralak zor publiko foral bereziarekin trukatzeko aukera (Gipuzkoako 38/91 Foru Dekretuko 1. artikulua, Gipuzkoako 75/91 Foru Dekretuko 1, 3 eta 5. artikuluak eta Gipuzkoako 444/91 Foru Aginduko 2. artikulua).

III.-Eskatutako eginbidea.-Errekerimendua egitea Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroari, eskatuz:

1.- Ziurta dezala 1991ko abenduaren 31n Mikel Etxeberria jaunak Gipuzkoako Lurralde Historikoko zor publiko foral bereziaren aktiborik harpidetu ote zuen,...zehaztu zenbatekoa...pta. inguruko zenbatekoan, ordainduko foralekin trukatuz.

2.- Ziurta dezala komunikazio osagarririk izan ote den Mikel Etxeberria jaunak harpidetutako zor publiko foral bereziaren aktiboak garaiz aurretik osorik edo zati batean amortizatzeagatik, eta, kasua denean, amortizazioaren balioa eta gainerako aktiboen balio nominal eta efektiboa ezagutaraz ditzala.

3.- Bidal dezala zor publiko foral bereziaren aktiboen harpidedunen azalpenean Mikel Etxeberria jaunari buruz azaltzen diren datuen hitzez hitzeko lekukotza edo fotokopia eskuetsia, eta, kasua denean, aktibo horiek garaiz aurretik amortizatzeagatiko komunikazio osagarriena; harpidedunen azalpen hori aipatzen dute 38/91 Foru Dekretuko 3. artikuluak, 75/91 Foru Dekretuko lehenengo azken-xedapenak, eta 444/91 Foru Aginduko 2-3-b artikuluak.

Eginbidearen arrazoia: Aurreko II. eginbidean emandako arrazoiez gain, kontuan izan behar dira 38/91 Foru Dekretuko 3. artikulua, 75/91 Foru Dekretuko azken-xedapenetako lehenengoa, eta 444/91 Foru Aginduko 2-3-b artikulua. Izan ere, horietan esaten da finantza-erakundeek obligazioa dutela Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan zor publiko foral bereziaren aktiboen harpidedunen zerrenda gordailutzeko, zehaztuz harpidedunen izen-abizenak edo sozietate-izena, nortasun-agiriaren zenbakia edo identifikazio fiskaleko kodea, eta harpidetutako aktibo-kopurua, eta komunikazio osagarriak egiteko zor publikoaren aktiboak garaiz aurretik amortizatuz gero.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, eskatutako izapidea betetzat eta EGINBIDE OSAGARRIAK proposatutzat eman ondoren, onar ditzala eta burutzea agin dezala.Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n...,...data +(e)an....

Letradua:...izen-abizenak...andrea / jauna

Prokuradorea: Nekane...abizenak... andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra