Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Akusazio partikularraren idazkia, largespena eskatzekoa

085.AKUSAZIO PARTIKULARRAREN IDAZKIA, LARGESPENA ESKATZEKOA

INSTRUKZIOKO 5 ZK.KO EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak...andrea, auzitegietako prokuradorea, Amaia...abizenak...andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz, 102/96 aurretiazko eginbideetan delituagatiko alderdi ofenditua baita.  Epaitegian agertu eta DIOT:

Nire alderdiaren letradua aurretiazko eginbideen jakitun egin da, eta horietatik ondorioztatzen da Zigor Kodeko –ZKko– 130-5 eta 131-1 artikuluetako erantzukizun kriminaletik aske uzteko kausa dagoela, denbora pasatzeagatik delitua preskribitu delako. Beraz, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 790. artikuluko izapidea betetzen dut, PKLko 637-3 artikuluarekin bat Fiskalak eskatutako behin betiko largespenarekin ados nagoela azalduz.

Azaldutakoagatik eta PKLko 790-3 artikuluari jarraiki,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau onartu ondoren, eman ditzala jarduketak itzulitzat eta nire alderdia jakitun egindakotzat; izapidea bete denez, berrets dezala sumarioari amaiera emateko autoa eta agin dezala PKLko 637-3 artikuluko behin betiko largespena. Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n...,...data +(e)an....

Letradua:...izen-abizenak...andrea

Prokuradorea: Nekane...abizenak...andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra