052. AKUSAZIO PARTIKULARRAREN IDAZKIA, KAUTELAZKO NEURRIAK APLIKA DAITEZELA ESKATZEKOA
INSTRUKZIOKO...epaitegi-zk....ZK.KO EPAITEGIARI
Ni, Kepa...abizenak...jauna, auzitegietako prokuradorea, Joseba...abizenak...jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, frogatua dagoen moduan, akusazio partikular gisa jardunez, 325/96 aurretiazko eginbideetan. Epaitegian agertzen naiz eta DIOT:
Eskatzen dut Enrique...abizenak...jaunari behin-behineko espetxe-zigor baldintza gabea ezar dakiola, eta prozedura alda dadila, aurrerantzean sumarioaren izapideak jarraituz, ondoren azaltzen ditudan alegazioekin bat:
1.- Eginbide hauei aurretiazko gisa eman zitzaien hasiera, ustezko lesio-delituak zirela eta, zuhurtziagabekeria astuna (Zigor Kodeko –Zkko– 152-1 artikulua), motordun ibilgailuarekin, eta sorotsi beharra ez betetzea (ZKko 195-3 artikulua) zirela medio gertatuak.
Burutu dira eginbideak, parte hartutakoen eta egitateen izaera eta inguruabarrak zehaztekoak, eta egilea Enrique...abizenak...jauna izan zela ondorioztatu da. Bestalde, perituen txostenak, biktimaren, egitatean izandako lekukoen, eta aurreko egitate eta adierazpenetako lekukoen deklarazioak, eta Enrique...abizenak...inputatu berak duela gutxi eginiko deklarazioa ikusita, izapide hauen ondorioetarako, behinik behin, esan daiteke ZKko 131-1 artikuluko erailketa izan zela, saiakera-graduan (ZKko 16-1 artikulua), nahiz eta bere garaian egoki den kalifikazioa egingo den. Enrique...abizenak...jaunak bat batean nire ahalorde-emailea harrapatu zuen bere ibilgailuarekin; atzetik jo zuen, izugarri azkar zihoala, normalean jenderik ez dagoen lekuan, bazterbiderik edo oinezkoak babesteko modukorik ez zegoela, gauaren iluntasunaz baliatuz, bai egitatea bera eta bai bere esku-hartzea estaltzeko.
2.- Autoetan jasota dagoen bezala, Enrique...abizenak...jauna nire ahalorde-emailearen anaia da, eta ahaidea izateak gertakariarengatiko erantzukizuna astuntzen du (ZKko 23. artikulua).
3.- Enrique...abizenak...jaunak finantza-jarduerak burutzen ditu bai Espainiako Estatuan eta bai atzerrian; hori dela eta, atzerrian denbora luzez egoten da eta bizilekua du bertan. Horrela ikusten da egin zitzaion elkarrizketan –...zehaztu aldizkaria...aldizkariko...zk....zk.an argitaratua eta autoetan jasoa– eta Enrique berak egindako partikularraren errekonozimenduan.
4.- Kontuan hartuta delituaren astuntasuna –auzian jaso bezala–, inguruabarrak, Enrique...abizenak...jaunari egitatean parte hartu izateagatik –hori ere autoetan jasoa– dagokion zigorra, eta Justiziarengandik ihes egiteko dagoen arriskua, atzerrian baliabideak baititu, bidezko da inputatu horri espetxe-zigor baldintza gabea ezartzea, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 503. artikuluko baldintzak betetzen direlako, eta aplikagarria den behin-behineko askatasunari/espetxeari buruzko doktrina konstituzionalak horrela baimentzen duelako.
5.- PKLko 539. artikuluko hirugarren paragrafoan ezartzen da, behin-behineko espetxe-zigorraren eskaera erabaki baino lehen lege prozesal bereko 504 bis 2 artikuluko agerraldia egin daitekeela. Hala ere, azken paragrafoan epaileari baimena ematen zaio, ihes egiteko arriskua dagoenean espetxeratzea agintzeko eta 504 bis 2 artikuluko agerraldia ondorengo 72 ordutan egiteko. Nire ustez, kasu honetan aipatu laugarren paragrafoa aplikatzeko baldintzak betetzen dira.
6.- ZKak erailketarengatik ezartzen duen zigorra dela eta, saiakera-graduan izan arren, PKLko 780 eta 779. artikuluetako ohartarazpenek prozeduraz aldatzera behartzen dute, eta, beraz, auzia sumarioaren izapideen arabera bideratuko da, PKLko 299. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau aurkeztuta, onar dezala. Erabaki dezala Enrique...abizenak...jaunari behin-behineko espetxe-zigor baldintza gabea ezartzea, eta lehenbailehen betearaztea; agin dezala PKLko 504 bis 2 artikuluko agerraldia hurrengo 72 orduetan egitea eta prozeduraz aldatzea, sumarioaren izapideen arabera bideratuz. Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n...,...data +(e)an....
Letradua:...izen-abizenak...andrea / jauna
Prokuradorea: Kepa...abizenak...jauna.