Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Akusazio-idazkia

094. AKUSAZIO-IDAZKIA

INSTRUKZIOKO...zenbakia...ZK.KO EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak...andrea, auzitegietako prokuradorea, Leire...abizenak... andrearen eta beste 22 pertsonaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, zenbait deliturentzako...zenbakia...prozedura laburtuan –...zenbakia...aurretiazko eginbideak–, akusatzaile partikular gisa. Epaitegian agertzen naiz eta DIOT:

Egindako helarazpenari erantzunez, Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 790-5 artikuluarekin bat, ahozko judizioa ireki dadila eskatu eta AKUSAZIO-IDAZKI hau egiten dut:

1.-...urtea+(e)ko......hilabetea+(e)tik..., Nerea...abizenak... erruztatuak “Euskal Modaren Eskola” delakoaren propaganda eta promozioa egin zuen zenbait komunikabideren bidez. Aipatu “Eskola” erruztatuarena zen, eta egiten aritu zen propagandak zioenez, “Moda diseinatzen irakasteko Akademia Ofizial Homologatua” zen, eta bertan ikasita, “HZMak onartutako moda-diseinugile titulu ofiziala” eskuratu zitekeen, “titulu homologatua”.Hala ere, horrek guztiak ez zeukan inolako zerikusirik errealitatearekin.

Titulua homologatua zela eta Hezkuntza eta Zientzien Ministerioak ofizialki onartzen zuela sinetsita, hainbat pertsonak 1991. urtetik aurrera aipatu Institutuan izena eman zuen....herriaren izena+ko/go......kalearen izena... kaleko...zenbakia... zenbakian eta...kalearen izena... kaleko...zenbakia... zenbakian eman ziren eskolak.

Ikasleek matrikula egiterakoan 40.000 pta. ordaintzen zituzten eta 20.000 pta. hilero ikasturte osoan zehar. Nire ordezkatuek hori guztia ordaindu zuten eta ia hiru urte ikasten egon ondoren, titulu ofizial homologatua eskuratzeko itxaropena galdu zuten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bitartez jakin baitzuten aipatu Euskal Modaren Eskola ez zela ageri gai hori irakasteko zentro homologatu gisa, eta beraz, ez zuela gaitasunik izaera ofizialeko tituluak emateko.

Aipatu “Eskolaren” eginkizunak betetzeko, beste erruztatu baten laguntza izan zuen: Miren...abizenak...,...adina... urtekoa, zigor-aurrekaririk gabea. Pertsona hau irakasle izateko kontratatuta zegoen, baina administrazioan modu erabakigarrian parte hartu zuen, ikasle izango ziren askok harekin hitz egin baitzuten, eta hark azaldu baitzizkien “Eskolaren” ezaugarri irrealak eta eskuratu zitzaketen tituluak.

Maula gauzatua gutxienez 12 milioi pezetakoa da, horietatik 9.100.000 pta. nire ordezkatuei egindakoa.

2.- Aipatu gertakariak Zigor Kodeko –ZKko– 528. artikuluko eta 529.eko 7 eta 8 zk.ko IRUZUR delitua dira.

3.- Aipatu delituaren erantzuleak bi akusatuak dira, autore diren aldetik.

4.- Ez dago inguruabarrik.

5.- Bidezko da erruztatu bakoitzari sei urte eta egun bateko espetxeraldi handiko zigorra, erantsiak eta kostuak ezartzea.

6.- Erantzukizun zibilari dagokionez, erruztatuek, elkarrekin eta solidarioki, nire ahalorde-emaileei, Leire...abizenak... andreari eta gainerakoei, kalte-ordaina eman behar diete, 40.000 pezetakoa, ordaindutako matrikularen zenbatekoa itzultzeko. Era berean, aipatu Eskolan ikasten egon ziren bitartean ikasleek hilero zenbat ordaindu zuten frogatuko dute epaiaren betearazpenean eta horren kalte-ordaina ere eman beharko diete.

Ahozko judizioko ekitaldirako froga gisa proposatzen da:

1) Erruztatuen galdeketa.

2) Lekuko hauen deklarazioa:

...izen-abizenak... jauna, zitazioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean egingo zaiona.

...izen-abizenak...andrea, egoitza...herriaren izena+(e)n...,...kalearen izena... kaleko...zenbakia... zk.an duena.

..........

..........

3) Dokumentu bidezkoa, jarduketetako folio baliagarriena.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, AKUSAZIO-IDAZKI hau aurkeztuta, onar dezala; har dezala betetzat egindako helarazpena, eta bideratu ditzala autoak. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dut,...herriaren izena+(e)n...,...data+(e)an....

Letradua:...izen-abizenak... andrea/jauna

Prokuradorea: Nekane...abizenak...andrea

BEREBAT DIOT: I.- Aurretiazko froga gisa eta aurrean azaldutakoa errepikatuz, eskatzen dut...herriaren izena+ko/go... Ogasuneko ordezkaritzara ofizioa bidal dadila,...zenbakia... IFZ duen ondasun erkidegoko titularraren edo titularren izenak ziurtatu ditzan.

II.- Idazki honekin batera emandako dokumentuak aurkeztutzat eta autoei erantsitzat eman ditzala.

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, aurreko adierazpenak egindakotzat eman ondoren, eskatutako froga egin dadila eta emandako agiriak erants daitezela.Justizia eskatzen dut, leku eta data berean.

Letradua:...izen-abizenak... andrea/jauna

Prokuradorea: Nekane...abizenak...andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra