Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Agerraldirako deialdia egin dadila eskatzeko idazkia, enbargatutako ondasunak diru bihurtzeko modua zehazteko

204.AGERRALDIRAKO DEIALDIA EGIN DADILA ESKATZEKO IDAZKIA, ENBARGATUTAKO ONDASUNAK DIRU BIHURTZEKO MODUA ZEHAZTEKO

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Exekuzio honetan enbargatutako ondasunak baloratu direnez, alderdi honek Epaitegiari eskatzen dio, Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 640. artikuluari jarraiki, agerraldirako deialdia egin dezala, enbargatutako ondasunak diru bihurtzeko modurik egokiena erabaki dadin.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala aurkeztutzat idazki hau, onar dezala, eta egin diezaiela alderdiei agerraldirako deialdia, PZLko 640. artikuluarekin bat.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra