Giza Eskubideen aldarrikapen unibertsala
1948-12-10Erakundea: Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorra
EUROPAR BATASUNAREN OINARRIZKO ESKUBIDEEN GUTUNA (2007/C 303/01) Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak ohore handiz aldarrikatzen dute ondorengo testua dela Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna: EUROPAR BATASUNAREN OINARRIZKO ESKUBIDEEN GUTUNA Sarrera Europako herriek, beren artean gero eta batasun estuagoa sortuz, etorkizun baketsua nahi dute izan elkarrekin, balio erkideetan oinarrituta.
Batasunak, bere ondare espiritual eta moralaren jakitun, balio banaezin eta unibertsaletan du sustraia, hots, giza duintasunean, askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean; eta demokraziaren eta zuzenbideko estatuaren printzipioak ditu oinarri.
Batasuneko herritartasuna eratuta, eta askatasun-, segurtasun- eta justizia- esparrua sortuta, Batasunak gizakia du bere jardunaren ardatz.
Batasunak balio erkide horiek zaintzen eta sustatzen laguntzen du, betiere, Europako herrien kultura eta tradizio anitzak errespetatuta; halaxe errespetatzen ditu, halaber, estatu kideetako bakoitzak berez duen nortasuna baita estatuko, herrialdeetako eta tokian tokiko botere publikoen antolaketa ere. Batasuna garapen orekatua eta iraunkorra sustatzen saiatzen da, eta pertsonen, zerbitzuen, salgaien eta kapitalen zirkulazio askea bermatzen du, baita kokatzeko askatasuna ere.
Horretarako, beharrezkoa da oinarrizko eskubideen babesa indartzea, gizartearen bilakaera, garapen soziala eta zientzia-teknologietako aurrerapenak aintzakotzat hartuta, eta Gutun batean jasota uztea.
1 Gutun honek, Batasunaren eskumenak eta xedeak eta subsidiariotasun- printzipioa errespetatuz, indartu egin nahi ditu, batez ere, estatu kideen konstituzio-tradizioetatik eta nazioarteko betebehar erkideetatik sortzen diren eskubideak, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenetik sortutako eskubideak, Batasunak eta Europako Kontseiluak onartutako Gutun Sozialetatik sortutakoak, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziatik datozen eskubideak.
Ildo horretatik, Batasuneko eta estatu kideetako jurisdikzio-organoek interpretatuko dute Gutuna, eta zeregin horretan, Gutuna egin zuen Konbentzioko Praesidiuma buru dela landutako azalpenei eta Europako Konbentzioaren Praesidiumaren agintaritzapean eguneratutakoei behar bezala begiratuko diete.
Eskubide horien gozamenak erantzukizunak eta eginbeharrak ezartzen ditu, bai pertsonekin, bai giza komunitatearekin, bai eta ondorengo belaunaldiekin ere.
Horrenbestez, Batasunak ondoren adieraziko diren eskubideak, askatasunak eta printzipioak aitortzen ditu.
I. TITULUA DUINTASUNA 1. artikulua Giza duintasuna Giza duintasuna urraezina da. Giza duintasuna errespetatu eta babestu egingo da.
2. artikulua Bizitzeko eskubidea 1. Pertsona orok du bizitzeko eskubidea.
2. Inor ezin izango da heriotza-zigorrera kondenatu, ez eta hil ere.
3. artikulua Pertsonaren osotasunerako eskubidea 2 1. Pertsona orok du osotasun fisikoa eta psikikoa izateko eskubidea.
2. Medikuntzan eta biologian bereziki errespetatuko dira honako hauek: a) pertsona bakoitzak ondo informatuta dagoela eta askatasunaz emandako onespena errespetatuko da, betiere, legeak ezarritako moduen arabera; b) praktika eugenesikoen gaineko debekua errespetatuko da, batez ere, pertsonen hautespena helburu dutenak; c) giza soina nahiz soinaren zatiak, halakotzat hartuta, irabazpide bihurtzeko debekua errespetatuko da; d) gizakiak klonazioz erreproduzitzeko debekua errespetatuko da.
4. artikulua Debekatu egiten dira tortura eta zigor edo tratu anker edo laidogarriak Inori ere ezin izango zaio torturarik eta zigorrik edo tratu anker edo laidogarririk ezarri.
5. artikulua Debekatu egiten dira esklabotasuna eta bortxazko lana 1. Inor ere ezin izango da besteen esklabo edo uztarpeko jarri.
2. Inor ere ezin izango da behartu bortxazko edo nahitaezko lanak egitera.
3. Debekatu egiten da gizakiak salerostea.
II. TITULUA ASKATASUNAK 6. artikulua Askatasun eta segurtasunerako eskubidea Pertsona orok du askatasun eta segurtasunerako eskubidea.
7. artikulua Bizitza pribatuaren eta familiako bizitzaren errespetua Pertsona orok du bere bizitza pribatua, bere familia-bizitza, bere etxebizitza eta bere komunikazioak errespetatuak izateko eskubidea.
8. artikulua 3 Pertsona bakoitzaren datuen babesa 1. Pertsona orok du berari dagozkion datu pertsonalak babestuta izateko eskubidea.
2. Datu horiek leialtasunez landuko dira, helburu zehatzetarako eta dagokion pertsonaren onespena oinarri dela edo legeak jasotako bidezko beste oinarri baten indarrez. Pertsona orok du berari dagokionez jasota dauden datuetara iritsi eta horiek zuzentzeko eskubidea.
3. Arau horien errespetua agintaritza independente baten kontrolpean egongo da.
9. artikulua Ezkontzeko eskubidea eta familia eratzeko eskubidea.
Bermatu egiten dira ezkontzeko eskubidea eta familia eratzeko eskubidea, estatu bakoitzean bata eta bestea nola baliatu arautzen duten legeen arabera.
10. artikulua Pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio- askatasuna 1. Pertsona orok du pentsamendu- askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio-askatasuna izateko eskubidea. Eskubide horrek norbere erlijioa edo sinesteak aldatzeko eskubidea dakar, baita bakoitzak, bakarka nahiz taldean, publikoan nahiz pribatuan, kultuaren bidez, irakaskuntzaren bidez, jarduerez eta erritoak betez, bere erlijioa edo sinesteak azaltzeko ere.
2. Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea aitortzen da, eskubide hori baliatzeko estatu kide bakoitzean dauden legeen arabera.
11. artikulua Adierazpen-askatasuna eta informazio- askatasuna.
1. Pertsona orok du adierazpen- askatasunerako eskubidea. Eskubide horrek iritzi-askatasuna eta informazioa zein ideiak jaso nahiz ezagutarazteko askatasuna dakartza, herri-agintariek esku sartu gabe eta mugarik kontuan hartu gabe.
4 2. Errespetatu egiten dira bai komunikabideen askatasuna baita beren aniztasuna ere.
12. artikulua Biltzeko eta elkartzeko eskubidea 1. Pertsona orok du askatasunez era baketsuan biltzeko eskubidea eta maila guztietako elkarteetara biltzeko askatasuna, batez ere politikan, sindikatuetan eta herritar-taldeetan; pertsona orok du, beraz, bere interesen alde beste batzuekin batera sindikatuak sortzeko eskubidea baita sindikatuetan afiliatzekoa ere.
2. Europar Batasun osoko alderdi politikoek Batasuneko herritarren borondate politikoa adierazten laguntzen dute.
13. artikulua Arteetako eta zientzietako askatasuna Askatasunez jardun daiteke artegintzan eta zientzia-ikerketan. Katedra- askatasuna errespetatzen da.
14. artikulua Hezkuntzarako eskubidea 1. Pertsona orok du hezkuntzarako eskubidea, eta lanbide-heziketara iritsi eta etengabeko prestakuntza jasotzekoa.
2. Eskubide honen baitan sartzen da nahitaezko hezkuntza doan jaso ahal izatea.
3. Errespetatu egiten dira demokraziako printzipioak errespetatuz ikastetxeak sortzeko askatasuna, eta gurasoek beren erlijioko, filosofiako eta pedagogiako sinesteen arabera beren seme-alaben hezkuntza eta irakaskuntza bermatzeko duten eskubidea, betiere, horiek nola baliatu arautzeko estatu bakoitzak dituen legeekin bat etorriz egiten bada.
15. artikulua Lanbide-askatasuna eta lan egiteko eskubidea 1. Pertsona orok du lan egiteko eskubidea baita askatasunez aukeratu edo onartutako lanbidean jarduteko eskubidea ere.
2. Batasuneko herritar orok du edozein estatu kidetan lana bilatzeko, lan egiteko, kokatzeko edo zerbitzuak 5 emateko askatasuna.
3. Hirugarren herrialdeetako herritarrek, estatu kideen lurraldean lan egiteko baimena dutenean, eskubidea dute Batasuneko herritarrek dituzten lan- baldintza bertsuez gozatzeko.
16. artikulua Enpresa-askatasuna Enpresa-askatasuna aitortzen da, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu kide bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan.
17. artikulua Jabetza-eskubidea 1. Pertsona orok du lege barruan eskuratu dituen ondasunen jabetzaz gozatzeko eskubidea, eta ondasunok erabili, xedatu eta oinordetzan uztekoa.
Inori ere ezin zaio bere jabetzarik kendu, onura publikorako denean izan ezik; hala ere, legean jasotako kasuetan eta baldintzetan izango da, eta trukean, arrazoizko epe baten barruan, ondasunak galtzeagatik kalte- ordain zuzena emanda. Ondasunen erabilera legez arautu ahal izango da, interes orokorrerako beharrezkoa den heinean.
2. Babestu egiten da jabetza intelektuala.
18. artikulua Asilo-eskubidea Bermatu egiten da asilo-eskubidea, 1951ko uztailaren 28ko Genevako Hitzarmeneko arauak eta Iheslarien estatutuari buruzko 1967ko urtarrilaren 31ko protokoloko arauak errespetatuz eta Europar Batasunaren Tratatuarekin eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuarekin bat etorriz (aurrerantzean «Tratatuak» deituko zaie).
19. artikulua Babesa ematea, pertsonak bihurtu, kanporatu eta estraditatzeko kasuetan 1. Debekatu egiten da pertsonak taldeka kanporatzea.
2. Inor ere ezin izango da beste estatu batera bihurtu, kanporatu edo estraditatu estatu horretan heriotza- 6 zigorra, tortura nahiz zigor edo tratu anker edo laidogarriak jasateko arrisku larria badu.
III. TITULUA BERDINTASUNA 20. artikulua Berdintasuna legearen aurrean Pertsona guztiak dira berdinak legearen aurrean.
21. artikulua Bereizkeriarik eza 1. Debeku da bereizkeria oro, eta bereziki hauek: sexua, arraza, kolorea, herriko zein gizarteko jatorria, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa zein sinesteak, iritzi politikoak zein beste edozein iritzi, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, ezgaitasuna, adina nahiz sexu-joera direla-eta egindako bereizkeriak.
2. Debeku da nazionalitatea dela-eta inongo bereizkeriarik egitea Tratatuen aplikazio-eremuan, bere xedapen bereziei kalterik egin gabe.
22. artikulua Kultura-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna.
Batasunak kultura-aniztasuna, erlijio- aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna errespetatzen ditu.
23. artikulua Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eremu guztietan bermatu beharko da, baita enpleguari, lanari eta lansariari dagokienez ere.
Berdintasun-printzipioak ez du eragozten, ordezkaritzarik gutxien duen sexukoen alde denean, abantaila zehatzak dakartzaten neurriak onartzea edo mantentzea.
24. artikulua Haurren eskubideak 1. Haurrek babes-eskubidea eta ongizaterako beharrezko dituzten zainketak jasotzeko eskubidea dute.
Askatasunez adierazi ahal izango dute beren iritzia. Beren iritzia kontuan hartuko da dagozkien gaietan, beren adinaren eta heldutasunaren arabera.
7 2. Herri-agintariek edo instituzio pribatuek haurrei dagokienez egindako jardun guztietan haurren interes gorena izan behar dute kontuan lehentasunez.
3. Haur orok eskubidea du aldiro-aldiro harreman pertsonalak eta zuzeneko harremanak izateko bai aitarekin bai amarekin, harremanok haurraren interesen aurkakoak direnean izan ezik.
25. artikulua Adineko pertsonen eskubideak Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du adineko pertsonek bizitza duina eta independentea izateko, eta gizarte-bizitzan eta kultura-bizitzan parte hartzeko duten eskubidea.
26. artikulua Ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioa.
Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du ezgaitasunen bat duten pertsonek autonomia izateko, gizartean eta lanean integratzeko, eta gizartearen bizitzan parte hartzeko duten eskubidea, eta hori bermatzeko hartzen diren neurriez baliatzekoa.
IV. TITULUA ELKARTASUNA 27. artikulua Langileek enpresan informaziorako eta kontsulta egiteko duten eskubidea Langileei zein beren ordezkariei informazioa eta kontsulta bermatu beharko zaizkie, dagokien mailan, behar bezain aldez aurretik, Batasuneko Zuzenbidean eta estatu bakoitzeko lege eta jokaeretan agindutako kasuetan eta baldintzetan.
28. artikulua Negoziazio eta ekintza kolektiborako eskubidea Langileek eta enpresaburuek, hala nola batzuen eta besteen ordezkaritzek, Batasuneko Zuzenbidearekin eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerekin bat etorriz, eta dagokien mailan, hitzarmen kolektiboak negoziatu eta egiteko eskubidea dute; eta interesen arteko gatazkak sortzen badira, ekintza kolektiboak egin ahal izango dituzte, greba barne, beren interesak 8 defendatzeko.
29. artikulua Enplegu-zerbitzuez baliatzeko eskubidea Pertsona orok du doako enplegu- zerbitzuez baliatzeko eskubidea.
30. artikulua Bidegabeko kaleratzetik babestuta izateko eskubidea Langile orok du bidegabeko kaleratzetik babestuta izateko eskubidea, Batasuneko Zuzenbidearekin eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerekin bat etorriz.
31. artikulua Lan-baldintza zuzen eta bidezkoak 1. Langile orok du bere osasuna, segurtasuna eta duintasuna errespetatzen duten baldintzetan lan egiteko eskubidea.
2. Langile orok du lanaren gehienezko iraupena mugatuta izateko eskubidea, baita egunero eta astero atseden-aldiak hartzeko eta ordaindutako oporrak urtero izateko eskubidea.
32. artikulua Haurren lanaren gaineko debekua, eta gazteen babesa lanean Debeku da haurren lana. Lanean onartzeko adinik txikiena ezingo da izan nahitaezko eskolaratze-aldia amaitzeko adina baino txikiagoa, gazteentzat hobeak diren xedapenei kalterik egin gabe, eta mugatutako salbuespenak salbuespen.
Lanerako hartzen diren gazteek beren adinera egokitutako lan-baldintzak izan behar dituzte, eta esplotazio ekonomikotik babestuta egon behar dute, baita beren segurtasun, osasun, garapen fisiko, psikiko, moral edo sozialerako kaltegarri izan daitekeen, edo bere heziketa arriskuan jar dezakeen edozein lanetatik ere.
33. artikulua Familia-bizitza eta lanbide-bizitza 1. Bermatu egiten da familiaren babesa legearen, ekonomiaren eta gizartearen aldetik.
9 2. Familia-bizitza eta lanbide-bizitza elkartu ahal izateko, pertsona orok du amatasuna dela-eta kaleratua izatetik babestuta egoteko eskubidea; era berean, pertsona orok du, haurra jaio edo adopzioan hartu dela-eta, gurasotasun-baimenaldia izateko eskubidea baita ordaindutako amatasun-baimenaldia izateko eskubidea ere.
34. artikulua Gizarte-segurantza eta gizarte-laguntza 1. Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du gizarte-segurantzako prestazioak eta gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubidea, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan, bai amatasuna, gaixotasuna eta laneko istripuak gertatzen direnerako, mendekotasuna zein zahartzaroa etortzen direnerako, nahiz lana galtzen denerako babesa bermatuta egon dadin.
2. Batasunean legezko bizilekua izan eta bertan batera eta bestera legez dabilen pertsona orok du gizarte- segurantzako prestazioak eta gizarteko abantailak jasotzeko eskubidea, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritakoaren arabera.
3. Gizarteko bazterkeriaren eta pobreziaren aurka borrokatzeko, Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du gizarte-laguntzak eta etxebizitza-laguntzak izateko eskubidea, baliabide nahikorik ez duten guztiei bizimodu duina bermatzeko, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan.
35. artikulua Osasunaren babesa Pertsona orok du osasun-prebentzioa izateko eta osasun-sorospenaren onurak jasotzeko eskubidea, estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan. Batasunaren politika eta ekintza guztiak zehaztu eta betetzean, giza osasunaren babes-maila handia bermatuko da.
10 36. artikulua Ekonomia-interes orokorreko zerbitzuez baliatu ahal izatea Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du ekonomia-interes orokorra duten zerbitzuez baliatu ahal izatea, estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan, Tratatuekin bat etorriz, Batasuneko gizartearen eta lurraldearen kohesioa sustatzeko.
37. artikulua Ingurumenaren babesa Batasunaren politiketan, garapen iraunkorraren printzipioari jarraituz, bateratu eta bermatu egin behar dira, bai ingurumenaren babes-maila handia jasotzea, bai horren kalitatea hobetzea.
38. artikulua Kontsumitzaileen babesa Batasunaren politiketan babes-maila handia bermatuko da kontsumitzaileentzat.
V. TITULUA HERRITARTASUNA 39. artikulua Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea 1. Batasuneko herritar orok Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea du bizilekua duen estatu kidean, estatu horretako herritarrek dituzten baldintza berberetan.
2. Europako Parlamentuko diputatuak zuzeneko sufragio unibertsal aske eta isilpekoz hautatuko dira.
40. artikulua Udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea Batasuneko herritar orok du bizilekua daukan estatuko udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea, estatu horretako herritarrek dituzten baldintza berberetan.
11 41. artikulua Administrazio ona izateko eskubidea 1. Pertsona orok du eskubidea Batasuneko instituzioek, organoek eta organismoek berari dagozkion kontuak alderdikeriarik gabe, ekitatez eta zentzuzko epe baten barruan azter ditzaten.
2. Eskubide honen barruan sartzen dira, zehatza esanda: a) pertsona orok du eskubidea kalte egin diezaiokeen bakarkako edozein neurri bere kontra hartu aurretik esateko duena entzun dakion; b) pertsona orok du eskubidea berari dagokion espedientea eskuratu ahal izateko, betiere, isilpekotasuna eta lanbide eta merkataritzako sekretua gordetzeko interes bidezkoak errespetatuz; c) administrazioak bere erabakien arrazoiak emateko betebeharra du.
3. Pertsona orok du Batasuneko instituzioek zein ordezkariek beren eginkizunak betetzean berari eragindako kalteen ordaina Batasunak berak ordaintzeko eskubidea, estatu kideetako zuzenbideen printzipio orokor erkideekin bat etorriz.
4. Pertsona orok jo ahal izango du Batasuneko instituzioetara Tratatuen hizkuntzetakoren batean, eta erantzuna ere hizkuntza horretan jaso behar du.
42. artikulua Agiriak eskuratzeko eskubidea Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok Batasuneko instituzio, organo eta organismoetako agiriak eskuratzeko eskubidea du, agirien euskarria edozein dela ere.
43. artikulua Europako Arartekoa Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo 12 sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok du eskubidea Batasuneko instituzio, organo eta organismoen jardunean izandako administrazio okerreko kasuak Europako Arartekoari aurkezteko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, bere jurisdikzio-eginkizunak betetzen ari dela, alde batera utzita.
44. artikulua Eskariak egiteko eskubidea Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok du eskubidea Europako Parlamentuari eskariak egiteko.
45. artikulua Zirkulatzeko eta bizilekua hartzeko askatasuna 1. Batasuneko herritar orok du estatu kideetako lurraldean barrena askatasunez zirkulatzeko eta bertan bizilekua hartzeko eskubidea.
2. Tratatuetan xedatutakoarekin bat etorriz, estatu kideren bateko lurraldean bizilekua legez daukaten hirugarren herrialdeetako herritarrei askatasuna eman ahal izango zaie bertatik zirkulatzeko eta bertan bizilekua hartzeko.
46. artikulua Babes diplomatiko eta kontsularra Batasuneko herritar orok, herritar deneko estatu kideak ordezkaritzarik ez badu hirugarren herrialderen batean, beste edozein estatu kidetako agintari diplomatiko eta kontsularren babesa jaso ahal izango du, estatu horretako herritarrentzako baldintza berberetan.
VI. TITULUA JUSTIZIA 47. artikulua Babes judizial eragingarria eta epaile inpartziala izateko eskubidea 13 Pertsona orok, baldin eta Batasuneko Zuzenbideak bermatzen dizkion eskubideak eta askatasunak urratuta ikusten baditu, babes judizial eragingarria izateko eskubidea du, artikulu honetan ezarritako baldintzak errespetatuz.
Pertsona orok du, legeak aldez aurretik ezarrita, eskubidea, epaile independente eta inpartzial batek zentzuzko epe baten barruan ekitatez eta jendaurrean bere auzia entzun dezan. Pertsona orok eska dezake beretzat aholkua, defentsa eta ordezkapena.
Doako laguntza juridikoa emango zaie baliabide nahikorik ez dutenei, justiziara benetan iristeko berme moduan beharrezkoa denean.
48. artikulua Errugabetasun-presuntzioa eta defentsaren eskubideak.
1. Akusatu oro errugabetzat joko da harik eta bere erruduntasuna legez deklaratu arte.
2. Akusatu orori bermatzen zaio defentsaren eskubideen errespetua.
49. artikulua Delituen eta zigorren arteko heinekotasunaren printzipioa eta legezkotasun-printzipioa.
1. Inor ezin izango da kondenatu egite edo ez-egite bategatik, egiterako orduan barne-zuzenbidean zein nazioarteko zuzenbidean kasu hori arau-haustea ez bada. Era berean, ezin izango da ezarri arau-haustea egitean aplikatzekoa zena baino zigor astunagorik. Aldiz, arau-haustea egin eta gero legeak zigor arinagoa ezartzen badu, azken hori aplikatu behar da.
2. Artikulu hau ez da egite edo ez-egite baten errudun dena epaiketarik eta zigorrik gabe gelditzeko arrazoi izango, baldin eta, hark egindakoa egin zuenean edo egin beharrekoa egin gabe utzi zuenean, estatu guztiek aitortutako printzipio orokorren arabera 14 delitu bazen.
3. Zigorren indarra ezingo da izan arau- hausteari dagokion neurritik gorakoa.
50. artikulua Arau-hauste berberagatik zigor- zuzenbidearen arabera bi aldiz epaitua edo kondenatua ez izateko eskubidea Inor ere ezin izango da arau-hauste batengatik zigor-zuzenbidearen arabera epaitu edo kondenatu, baldin eta lehenago, Batasunaren barruko lurraldean, arau-hauste horrengatik berarengatik absolbitua edo kondenatua izan bada legearen arabera emandako zigor-epai irmo baten bidez.
VII. TITULUA GUTUNAREN INTERPRETAZIOA ETA APLIKAZIOA ARAUTZEKO XEDAPEN OROKORRAK 51. artikulua Aplikazio-eremua 1. Gutun honetako xedapenak Batasuneko instituzio, organo eta organismoei zuzentzen zaizkie, subsidiariotasun-printzipioa errespetatuz, baita estatu kideei ere, baina Batasunaren zuzenbidea aplikatzen dutenean bakarrik.
Horrenbestez, estatuek eskubideak errespetatu, printzipioak bete eta horien aplikazioa sustatuko dute, betiere, bakoitzak dituen eskumenen arabera eta Tratatuek Batasunari esleitzen dizkioten eskumenen mugen barruan.
2. Gutun honek ez du Batasunaren eskumenetatik at Batasuneko Zuzenbidearen aplikazio-eremua zabaltzen, ez du Batasunarentzat inolako eskumen nahiz xede berririk sortzen, eta ez ditu aldatzen Tratatuetan zehaztutako eskumenak eta xedeak.
52. artikulua Eskubideen eta printzipioen irispidea eta interpretazioa 1. Gutun honetan aitortutako eskubideez eta askatasunez baliatzeko edozein murrizketa jartzen dela ere, 15 legez ezarri beharko da, eta aipatutako eskubide eta askatasunen funtsezko edukia errespetatu egin behar da.
Murrizketak ezarriko badira, heinekotasun-printzipioa errespetatuz betiere, beharrezkoak izan beharko dira eta Batasunak aitortutako interes orokorreko helburuekin edo besteen eskubideak eta askatasunak babesteko premiarekin bat etorri behar dute.
2. Honako Gutun honek aitortzen dituen eskubideak, Tratatuen xedapenak direnean, Tratatuek ezarritako baldintzetan eta finkatutako mugen barruan baliatuko dira.
3. Gutun honetan jasotako eskubideek, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean bermatutakoak diren heinean, hitzarmen horrek emandako izaera eta irispidea izango dituzte.
Xedapen hori ez da eragozpen Batasunaren Zuzenbideak babes handiagoa eman ahal izateko.
4. Honako Gutun honek estatu kideen konstituzio-tradizio erkidetik sortutako oinarrizko eskubideak aitortzen dituen heinean, eskubide horien interpretazioa aipatutako tradizio horiekin harmonizatuta egingo da.
5. Gutun honetako xedapenak, printzipioak jasotzen dituztenean, Batasuneko instituzio, organo eta organismoetan onartutako lege- egintzen eta betearazpen-egintzen bidez aplikatu ahal izango dira, baita estatu kideek onartutako egintzen bidez ere, bakoitza bere eskumenak baliatzen ari dela, Batasuneko Zuzenbidea aplikatzen dutenean. Egintza horien legezkotasuna interpretatu eta kontrolatzeko baino ezingo dira alegatu jurisdikzio-organo baten aurrean.
6. Estatu kide bakoitzeko legeak eta jokaerak aintzakotzat hartuko dira erabat, honako Gutun honetan zehaztutakoaren arabera.
7. Gutun hau interpretatzeko jarraibideak erakuste aldera emandako 16 argibideak behar bezala hartuko dituzte aintzakotzat Batasuneko eta estatu kideetako jurisdikzio-organoek.
53. artikulua Babes-maila Gutun honetako xedapen bat ere ezin da interpretatu giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen murrizgarri edo kaltegarri izateko, eta halaxe da, eskubide eta askatasun horiek aitortuta baitaude, bakoitzari dagokion aplikazio- eremuan, Batasuneko Zuzenbidean, nazioarteko Zuzenbidean, Batasunaren edo estatu kide guztien parte hartzeaz lotutako nazioarteko hitzarmenetan, eta, batez ere, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean, baita estatu kideetako konstituzioetan ere.
54. artikulua Eskubideaz abusatzeko debekua Baldin eta jarduera edo egintza batek gutun honetan aitortzen diren eskubideak edo askatasunak suntsitzen baditu, edo eskubide edo askatasun horiei gutun honetan jasotakoak baino murrizketa handiagoak eragiten badizkio, gutun honetako xedapenetarik bat ere ezin izango da interpretatu jarduera horretara dedikatzeko edo egintza hori burutzeko bestelako eskubiderik dakarrelako ustean.
° °° Supra testuak 2000ko abenduaren 7an aldarrikatutako Gutuna jaso eta egokitu egiten du, eta hura ordeztuko du Lisboako Tratatua indarrean jartzen den egunetik aurrera.
Съставено в Страсбург на дванадесети декември две хиляди и седма година.
Hecho en Estrasburgo, el doce de diciembre de dos mil siete.
Ve Štrasburku dne dvanáctého prosince dva tisíce sedm.
Udfærdiget i Strasbourg den tolvte december to tusind og syv.
Geschehen zu Strassburg am zwölften 17 Dezember zweitausendsieben.
Kahe tuhande seitsmenda aasta detsembrikuu kaheteistkümnendal päeval Strasbourgis.
Έγινε στo Στρασβoύργo, στις δώδεκα ∆εκεµβρίου δύο χιλιάδες επτά.
Done at Strasbourg on the twelfth day of December in the year two thousand and seven.
Fait à Strasbourg, le douze décembre deux mille sept.
Arna dhéanamh in Strasbourg an dara lá déag de Nollaig sa bhliain dhá mhíle a seacht.
Fatto a Strasburgo, addì dodici dicembre duemilasette.
Strasbūrā, divtūkstoš septītā gada divpadsmitajā decembrī.
Priimta du tūkstančiai septintųjų metų gruodžio dvyliktą dieną Strasbūre.
Kelt Strasbourgban, a kétezer-hetedik év december tizenkettedik napján.
Magħmul fi Strasburgu, fit-tnax-il jum ta' Diċembru tas-sena elfejn u sebgħa.
Gedaan te Straatsburg, de twaalfde december tweeduizend zeven.
Sporządzono w Strasburgu dnia dwunastego grudnia roku dwa tysiące siódmego.
Feito em Estrasburgo, em doze de Dezembro de dois mil e sete.
Întocmit la Strasbourg, la doisprezece decembrie două mii apte.
V Štrasburgu dňa dvanásteho decembra dvetisícsedem.
V Strasbourgu, dne dvanajstega decembra leta dva tisoč sedem.
Tehty Strasbourgissa kahdentenatoista päivänä joulukuuta vuonna kaksituhattaseitsemän.
Som skedde i Strasbourg den tolfte december tjugohundrasju.
За Европейския парламент Europako Parlamentuaren aldetik Za Evropský parlament For Europa-Parlamentet Im Namen des Europäischen Parlaments Euroopa Parlamendi nimel Για το Ευρωπαϊκό Κοινοβούλιο For the European Parliament Pour le Parlement européen 18 Thar ceann Pharlaimint na hEorpa Per il Parlamento europeo Eiroparlamenta vārdā Europos Parlamento vardu Az Európai Parlament részéről Għall-Parlament Ewropew Voor het Europees Parlement W imieniu Parlamentu Europejskiego Pelo Parlamento Europeu Pentru Parlamentul European za Európsky parlament za Evropski parlament Euroopan parlamentin puolesta På Europaparlamentets vägnar Председател El Presidente Předseda Formand Der Präsident eesistuja Ο Πρόεδρος The President Le Président An tUachtarán Il Presidente Priekšsēdētājs Pirmininkas Az elnök Il-President de Voorzitter Przewodniczący O Presidente Preşedintele predseda Predsednik Puheenjohtaja Ordförande *** sinadura *** За Съвета на Европейския съюз Europar Batasuneko Kontseiluaren aldetik Za Radu Evropské unie For Rådet for Den Europæiske Union Für den Rat der Europäischen Union Euroopa Liidu Nõukogu nimel Για το Συµβούλιο της Ευρωπαϊκής Ένωσης For the Council of the European Union Pour le Conseil de l'Union européenne Thar ceann Chomhairle an Aontais Eorpaigh Per il Consiglio dell'Unione europea 19 Eiropas Savienības Padomes vārdā Europos Sąjungos Tarybos vardu Az Európai Unió Tanácsa részéről Għall-Kunsill ta' l-Unjoni Ewropea Voor de Raad van de Europese Unie W imieniu Rady Unii Europejskiej Pelo Conselho da União Europeia Pentru Consiliul Uniunii Europene za Radu Európskej únie za Svet Evropske unije Euroopan unionin neuvoston puolesta För Europeiska unionens råd Председател El Presidente Předseda Formand Der Präsident eesistuja Ο Πρόεδρος The President Le Président An tUachtarán Il Presidente Priekšsēdētājs Pirmininkas Az elnök Il-President de Voorzitter Przewodniczący O Presidente Preşedintele predseda Predsednik Puheenjohtaja Ordförande *** sinadura *** За Комисията на Европейските общности Europako Erkidegoetako Batzordearen aldetik Za Komisi Evropských společenství For Kommission for De Europæiske Fællesskaber Für die Kommission der Europäischen Gemeinschaften Euroopa Ühenduste Komisjoni nimel Για την Επιτροπή των Ευρωπαϊκών Κοινοτήτων For the Commission of the European Communities Pour la Commission des communautés européennes 20 Thar ceann Choimisiún na gComhphobal Eorpach Per la Commissione delle Comunità europee Eiropas Kopienu Komisijas vārdā Europos Bendrijų Komisijos vardu Az Európai Közösségek Bizottsága részéről Għall-Kummissjoni tal-Komunitajiet Ewropej Voor de Commissie van de Europese Gemeenschappen W imieniu Komisji Wspólnot Europejskich Pela Comissão das Comunidades Europeias Pentru Comisia Comunităţilor Europene Za Komisiu Európskych spoločenstiev Za Komisijo Evropskih skupnosti Euroopan yhteisöjen komission puolesta På Europeiska gemenskapernas kommissions vägnar Председател El Presidente Předseda Formand Der Präsident eesistuja Ο Πρόεδρος The President Le Président An tUachtarán Il Presidente Priekšsēdētājs Pirmininkas Az elnök Il-President de Voorzitter Przewodniczący O Presidente Preşedintele predseda Predsednik Puheenjohtaja Ordförande *** sinadura *** 21 22