Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/54/EE zuzentaraua, gizonen eta emakumeen artean tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko enpleguarekin eta okupazioarekin zerikusia duten gaietan (Testu bategina)
2006-07-05Itzulpena nork: EUSLEGE
Erakundea: Europako Parlamentua; Europar Batasuneko Kontseilua
Argitalpena: EBAO, 2006/7/26, L 204. zk.
EUROPAKO PARLAMENTUAK ETA EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUAK,
Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua, eta, bereziki, horren 141. artikuluko 3. paragrafoa aztertuta,
Batzordearen proposamena aztertuta,
Europako zando eta Gizarte Komitearen irizpena aztertuta,
Tratatuaren 251. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat etorriz,
Honako hau kontuan hartuta:
1) Aldarazpen garrantzitsuak egin dira, Kontseiluaren 1976ko otsailaren 9ko 76/207/EEE Zuzentarauan, enplegua, prestakuntza eta lanbide-aurrerakuntza lortzeko orduan, eta lan-baldintzetan, gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoan, eta Kontseiluaren 1986ko uztailaren 24ko 86/378/EEE Zuzentarauan, gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideetan aplikatzeari buruzkoan. Kontseiluaren 1975eko otsailaren 10eko 75/117/EEE Zuzentarauak, gizon eta emakume langileen artean ordainsari-berdintasunaren printzipioa aplikatzearen inguruan estatu kideetan dauden legeriak hurreratzeari buruzkoak, eta Kontseiluaren 1997ko abenduaren 15eko 97/80/EE Zuzentarauak, sexuan oinarritutako bereizkeria-kasuetan, froga-zamari buruzkoak, berebat, xedapenak jaso dituzte, helburu dutenak gizonen eta emakumeen artean tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzea. Zuzentarau horietan aldarazpenak egin direnez, komeni da, argitasunaren mesedetan, kasuan kasuko xedapenak bateratzea, testu bakar batera bilduz esparru horretan dauden xedapen garrantzitsuenak, bai eta Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren (aurrerantzean «Auzitegia» deituko denaren) jurisprudentziak ondorioztatutako zenbait berrikuntza ere.
2) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna Europako Erkidegoko oinarrizko printzipio bat da, aintzat hartuta Tratatuko 2. artikulua eta 3. artikuluaren 2. paragrafoa, bai eta Auzitegiaren jurisprudentzia ere. Tratatuko xedapen horiek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu dute, Europako Erkidegoaren «misio» eta «helburu» gisa, eta betebehar positiboa ezarri dute, berdintasun hori Europako Erkidegoaren jarduera guztietan sustatzeko.
3) Auzitegiak ezarri du gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aplikazio-esparrua ezin dela mugatu soil-soilik sexu batekoa edo bestekoa izatearen ondoriozko bereizkeriak debekatzera. Printzipio horren xedea eta horrek babestu nahi dituen eskubideak aintzat hartuta, printzipio hori aplikatu behar zaie, berebat, pertsona batek sexua aldatzeagatik sortzen diren bereizkeriei.
4) Tratatuko 141. artikuluko 3. paragrafoak oinarri juridiko berezia eskaini du, erkidego-mailako neurriak hartzeko, enpleguren eta okupazioaren arloetan aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzea bermatu dadin; azken horretara biltzen da baita ere ordainsari berberak izateko printzipioa, lan bera egiteagatik edo balio bereko lana egiteagatik.
5) Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 21 eta 23 artikuluetan, sexuan oinarritutako bereizkeria oro ere debekatu du, eta gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunari buruzko eskubidea ezarri du, esparru guztietan, baita enplegu-, lan- eta ordainsari-arloetan ere.
6) Jazarpena eta sexu-jazarpena gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aurkakoak dira, eta sexuan oinarritutako bereizkeria sortzen dute, zuzentarau honen ondoreetarako. Bereizkeria-mota horiek gauzatzen dira, lan egiteko lekuan ez ezik, enplegua, lanbide-prestakuntza eta lanbide-aurrerakuntza lortzeari dagokionez ere. Horrenbestez, bereizkeria-mota horiek debekatu behar dira, eta zehapen eragingarri, proportzional eta disuazio-izaerakoak izan behar dituzte.
7) Esangura horretan, enpresaburuak eta lanbide-prestakuntzako arduradunak bultzatu behar dira, sexuan oinarritutako bereizkeria-mota guztiak borrokatzeko neurriak har ditzaten, eta, batik bat, jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren aurkako prebentzio-neurriak, lan egiteko lekuan eta enplegua, lanbide-prestakuntza eta lanbide-aurrerakuntzari dagokionez, nazio-legeriarekin eta –eginerarekin bat etorriz.
8) Ordainsari berberak izateko printzipioa, lan bera egiteagatik edo balio bereko lana egiteagatik, Tratatuaren 141. artikuluak ezarri eta Auzitegiaren jurisprudentziak behin eta berriro erabili duena, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioaren alde garrantzitsua da, eta Europako Erkidegoko arau-multzoaren oinarrizko eta nahitaezko zati ere bada, azken horretara biltzen dela Auzitegiaren jurisprudentzia, sexuan oinarritutako bereizkeriari dagokionez.Hori dela eta, printzipio hori zando dadin, xedapen osagarriak zando komeni da.
9) Auzitegiaren sendotutako jurisprudentziarekin bat etorriz, langile batzuek lan bera edo balio bereko lana egiten duten jakiteko, egiaztatu behar da langile horiek konparatzeko moduko egoeran dauden, hainbat inguruabar kontuan hartu ondoren, hala nola, lanaren izaera, prestakuntza-baldintzak eta lan-baldintzak.
10) Auzitegiak ezarri du, inguruabar jakin batzuetan, ordainsari berberak izateko printzipioa ez dela bakarrik kontuan hartu behar gizonek eta emakumeek enplegatzaile berarentzat lan egiten dutenean.
11) Estatu kideek borrokari eutsi behar diote, gizarte-solaskideekin batera, emakumeek gizonek baino ordainsari txikiagoak izatearen aurka, eta lan-merkatuan sexuen artean dagoen bereizketa argiaren aurka; horretarako, erabili behar dituzten bideen artean lanaldiaren inguruko arauketa malguak daude, gizonei nahiz emakumeei ahalbidetuko dietenak laneko eta familiako bizitza hobeto uztartzea. Bide horien artean lirateke, halaber, guraso-baimenei buruzko arauketa egokiak, baimenok aitak nahiz amak eskatzeko modukoak izanik, eta haurrak zaintzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko instalazio irisgarri eta eskuragarrien sorrera.
12) Neurri bereziak hartzea komeni da, tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aplikazioa bermatzeko Gizarte Segurantzako lanbide-araubideetan, eta horien norainokoa zehazteko.
13) Auzitegiak, 1990eko maiatzaren 17ko epaian, C-262/88 autuan, ezarri zuen enpresako pentsio-mota guztiak ordainsari-osagai direla, Tratatuko 141. artikuluaren ondoreetarako.
14) Tratatuaren 141. artikuluan jasotako definizioaren arabera, ordainsari-kontzeptuak Gizarte Segurantzaren prestazioak biltzen ez baditu ere, argiro ezarri da ordainsari berberak izateko eskubidea funtzionario publikoen pentsio-araubideari ere aplikatuko zaiola, baldin eta araubide horrek sortutako prestazioak langileari ordaintzen bazaizkio enplegatzaile publikoarekin dituen lan-harremanen ondorioz, kontuan hartu gabe araubide hori nahitaezko araubide orokorra den ala ez. Auzitegiak C-7/93 eta C-351/00 autuetan emandako epaiekin bat etorriz, baldintza hori beteko da pentsioak langile kategoria jakin bat ukitzen badu bakarrik, eta langile horien prestazioak lan egindako urteen araberakoak izan eta funtzionarioaren azken soldata oinarri hartuta kalkulatzen badira. Horren ondorioz, argitasunaren mesedetan, komeni da ondore horretarako xedapen bereziak ematea.
15) Auzitegiak baieztatu du, inorentzat lan egiten duten langileen kotizazioek Tratatuko 141. artikuluaren babesa dutela, kotizazio horiek egiten direnean jubilazio-araubide bati begira, azken prestazio jakin bat bermatzeko. Baina zehaztutako prestazioen araubideen esparruan, eta prestazio horiek kapitalizazioaren bidez finantzatutakoak izanik, ugazabek ordaindutako kotizazioetan desberdintasunak egiten badituzte, sexuaren arabera faktore aktuarial desberdinak erabiltzeagatik, desberdintasunok ezin izango dira kontuan hartu xedapen berari begira.
16) Adibide gisa, zehaztutako prestazioen araubideen esparruan, prestazio horiek kapitalizazioaren bidez finantzatutakoak izanik, osagai batzuk desberdinak izan daitezke, zenbatekoen arteko desberdintasunaren arrazoia bada sexuaren arabera faktore aktuarial desberdinak erabiltzea, araubidea finantzatzen hasteko unean. Osagai horien artean daude, hala nola, aldizkako pentsioaren zati bat kapital bihurtzea; pentsio-eskubideak eskualdatzea; bizirik irauteari buruzko pentsioa eskubidedun bati itzultzea eta ordaintzea, horrek pentsio-zati bati uko egitearen truke; edo pentsioa murriztea, langileak aurretiaz hartutako jubilazioa aukeratzen badu.
17) Badago ezarrita, Gizarte Segurantzako lanbide-araubide baten ondorioz sortutako prestazioak ez direla ordainsaritzat hartuko, baldin eta prestazio horiek 1990eko maiatzaren 17a baino lehenagoko enplegualdiei eratxikitzeko modukoak badira. Guztiz kontrakoa ulertuko da, ordea, langileek edo horien eskubidedunek auzitegietan akzio bat egikaritu edo erreklamazio baliokidea aurkeztu badute, data hori baino lehenago aplikagarri zen nazio-zuzenbidearen arabera. Bada, horren ondorioz, tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aplikazioa mugatu behar da.
18) Auzitegiak behin eta berriro adierazi du, Barber Protokoloak ez duela inolako eraginik enpresako pentsio-plan batean parte hartzeko eskubidean, eta C-262/88 autuaren gainean emandako epaiaren ondoreak denboran mugatuak badira ere, mugok ez zaizkiola aplikatuko enpresako pentsio-plan baten parte hartzeko eskubideari. Orobat, auzitegiak erabaki du barne-zuzenbideko errekurtsoen epeei buruzko nazio-arauak balia daitezkeela enpresako pentsio-plan batean afiliatzeko eskubidea aldarrikatzen duten langileen kasuan, baldin eta nazio-arau horiek, akzio-mota horri begira, nazio-izaerako beste akzio antzeko batzuei begira baino kaltegarriagoak ez badira, eta, praktikan, Europako Erkidegoko zuzenbidearen eskubideak egikaritzea eragozten ez badute. Gainera, Auzitegiak erabaki du langile batek enpresako pentsio-plan batean atzeraeraginez afiliatu nahi izan arren, horrek ez duela langile hori askatuko kasuan kasuko afiliazioaldiko kotizazioak ordaintzetik.
19) Enplegua lortzeari dagokionez eta pertsona bat trebatzeko behar den lanbide-prestakuntza lortzeari dagokionez, berdintasuna bermatzea oinarrizko da, gizonen eta emakumeen artean tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko, enpleguaren eta okupazioaren arloan. Horrenbestez, printzipio horren inguruko salbuespen oro mugatu behar da sexu jakin bateko pertsona bat enplegatzea eskatzen duten lanbide-jardueretara, halako lanbideen izaerarengatik edo halako lanbideak gauzatzen diren testuinguruarengatik, betiere, erdietsi nahi den helburua legitimoa bada eta proportzionaltasun-printzipioa errespetatzen bada.
20) Zuzentarau honek ez dio kalterik egingo elkartzeko askatasunari; askatasun horretara biltzen da beste batzuekin batera sindikatuak eratzeko eskubidea eta horietan afiliatzeko eskubidea, norberaren interesak defendatzeko. Tratatuaren 141. artikuluko 4. paragrafoarekin bat etorriz hartutako neurriek barneratu ahal izango dute, erakunde edo sindikatu batzuetako kide izatea nahiz halakoen jarduerari jarraitzea, baldin eta erakunde edo sindikatu horien xede nagusia bada, praktikan, gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasuna sustatzea.
21) Bereizkeria debekatzeak ez dio kalterik egin behar neurri batzuk eusteari edo neurri batzuk hartzeari, horien helburua denean sexu bereko pertsona talde batek jasandako desabantaila-egoerak saihestea edo konpentsatzea. Halako neurriek ahalbidetzen dute sexu bereko pertsonen erakundeak izatea, erakunde horien xede nagusia denean pertsona horien beharrizan bereziak sustatzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna suspertzea.
22) Tratatuaren 141. artikuluko 4. paragrafoarekin bat etorriz, eta lan-bizitzan gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna praktikan bermatzeko xedearekin, tratu-berdintasunaren printzipioak estatu kideei ez die eragozten abantaila bereziak jaso dituzten neurriei eustea edo halako neurriak hartzea, neurriok direnean ordezkaritza gutxien duen sexuko pertsonei lanbide-jarduerak gauzatzea errazteko edo halako pertsonek lanbide-karreran jasaten dituzten desabantailak saihesteko edo konpentsatzeko. Gaur egungo egoera dela eta, Amsterdamgo Tratatuaren 28. zenbakidun Adierazpena kontuan hartuta, estatu kideek helburu izan behar dute, lehendabizi, emakumeak lan-bizitzan duen egoera hobetzea.
23) Auzitegiaren jurisprudentziak ondorioztatzen du emakume bati tratu kaltegarria ematen bazaio horren haurdunaldiarengatik edo amatasun-egoerarengatik, tratu hori sexuan oinarritutako zuzeneko bereizkeria dela. Beraz, tratu hori esanbidez jaso behar da zuzentarau honetan.
24) Auzitegiak behin eta berriro aitortu du, tratu-berdintasunaren printzipioari dagokionez, zilegi dela emakumearen egoera biologikoa babestea, haurdunaldiak eta amatasun-egoerak iraun bitartean, bai eta amatasun-egoera babesteko neurriak hartzea ere, benetako berdintasuna lortzeko xedearekin. Horren ondorioz, zuzentarau honek ez dio kalterik egin behar Kontseiluaren 1992ko urriaren 19ko 92/85/EEE Zuzentarauari, haurdun dagoen pertsonaren, haur batez erditu den pertsonaren edo edoskialdian dagoen pertsonaren laneko segurtasunaren eta osasunaren hobekuntza sustatzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa. Era berean, zuzentarau honek ez dio kalterik egingo Kontseiluaren 1996ko ekainaren 3ko 96/34/EE Zuzentarauak, gurasoen baimenaren inguruan UNICEk, CEEPk eta ESK-k egindako Esparru-akordioari buruzkoak, xedatutakoari.
25) Orobat, argitasunaren mesedetan, komeni da esanbidez xedapenak ematea, amatasun-baimena duten emakumeen lanerako eskubidea babesteko, batez ere, lanpostu berean edo baliokidean berriro lan egiten hasteko eskubideari dagokionez, baimen horren ondorioz euren lan-baldintzetan txarrera ez egiteko eskubideari dagokionez, bai eta absente izan bitartean lan-baldintzetan izan zezakeen edozein hobekuntza baliatzeko eskubideari dagokionez ere.
26) 2000ko ekainaren 29ko Kontseiluan bilduta, Kontseiluak eta Lan eta Gizarte Arazoetarako Ministroek emandako Ebazpenak, gizonek eta emakumeek lanbide-jardueran eta familia-bizitzan modu orekatsuan parte-hartzeari buruzkoak, estatu kideei eskatu die ebaluatzea euren antolamendu juridikoetan gizon langileei aitatasun-baimenerako eskubidea aitor diezaioketen, banakako eta eskualdaezin gisa, aldi berean, langile horien lan-eskubideei eutsiz.
27) Antzeko gogoetak egin behar dira, estatu kideek gizonei eta emakumeei seme-alabak adoptatzearen ondoriozko baimena izateko eskubidea aitortzeari dagokionez, banakako eta eskualdaezin gisa. Estatu kideek zehaztu behar dute gurasoen baimenerako eta adopzioaren ondoriozko baimenerako eskubidea aitortzearen egokitasuna, bai eta, kaleratzeaz eta berriro lanean hasteaz landa, zuzentarau honen aplikazio-esparrutik kanpo uzten diren baldintzak ere.
28) Gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa eragingarritasunez aplika dadin estatu kideek prozedura egokiak ezarri behar dituzte.
29) Zuzentarauak ezarritako betebeharrak gauzatzeko prozedura judizial eta administratibo egokiak sortzea oinarrizkoa da tratu-berdintasunaren printzipioa eragingarritasunez aplikatzeko.
30) Froga-zamari buruzko arauak ezartzea oso garrantzitsua da tratu-berdintasunaren printzipioa eragingarritasunez betetzea bermatzeko. Hori dela eta, Justizia auzitegiak adierazitakoaren arabera, xedapenak eman behar dira, froga-zama alderdi demandatuak izan dezan, itxuraz bereizkeria-kasu bat dagoenean, salbu eta prozeduran auzitegiak edo nazio-organo eskudunak aztertu behar dituenean egitateak. Aitzitik, zehaztu behar da nazio-organo eskudunak aztertu behar dituela egitateak, nazioko zuzenbidearekin edo nazio-eginerekin bat etorriz, egitateok erator ditzaketenean zuzeneko nahiz zeharkako bereizkeria gauzatzearen inguruko presuntzioa. Areago, estatu kideek ahalmena dute, alderdi demandatzailearentzat mesedegarriagoa den froga-araubidea ezartzeko, prozeduraren fase guztietan.
31) Zuzentarau honek eskainitako babes-maila gehitzeko helburuarekin, elkarteei, erakundeei edo beste pertsona juridiko batzuei ere ahalmena eman behar zaie, horiek prozedurak has ditzaten, estatu kideek xedatutakoaren arabera, demandatzaile baten izenean edo hori babesteko, kalterik egin gabe prozedurari buruzko nazio-arautegiari, ordezkaritzari eta defentsari dagokienez.
32) Benetako babes judiziala lortzeko eskubidearen oinarrizko izaera dela eta, komeni da langileek babes hori izaten jarraituko dutela bermatzea, baita tratu-berdintasunaren printzipioa itxuraz haustea eragin dituzten harremanak azkendu ondoren ere. Zuzentarau honek zein pertsona babestu eta pertsona hori defendatzen edo haren aldeko lekukotza-adierazpena egiten duen langileak eskubidea izan behar du, babes bera izateko.
33) Auzitegiak argiro adierazi du tratu-berdintasunaren printzipioa eragingarria izan dadin, printzipio horren edozein urratzeren ondorioz aitortutako konpentsazioa izan behar dela jasandako kaltearen araberakoa. Horrenbestez, konpentsazio horri begira ez da komeni aldez aurretik gehienezko toperik ezartzea, salbu eta enpresaburuak froga dezakeenean zuzentarau honen araberako bereizkeriaren ondorioz demandatzaileak kalte bakarra jasan duela, alegia, bere lan-eskabidea kontuan hartu ez izana.
34) Tratu-berdintasunaren printzipioa eragingarritasunez aplikatzeko helburuarekin, estatu kideek elkarrizketa suspertu behar dute, gizarte-solaskideen artean eta, nazio-egineren esparruan, gobernuz kanpoko erakundeekin.
35) Estatu kideek zehapen eragingarri, proportzional eta disuasio-izaerakoak ezarri behar dituzte, zuzentarau honek eratorritako betebeharren aurka egiten denean.
36) Estatu kideek ezin dituztenez behar bezala erdietsi zuzentarau honen helburuak, eta, ondorenez, helburuok erkidego-mailan hobeto gauza daitezkeenez, Europako Erkidegoak neurriak har ditzake Tratatuaren 5. artikuluak ezarritako subsidiaritate-printzipioarekin bat etorriz. Artikulu horretan aipatu proportzionaltasun-printzipioarekin bat etorriz, zuzentarau hau ez da gehiegizkoa helburu horiek lortzeko.
37) Enpleguari eta okupazioari dagokienez, gizonen eta emakumeen arteko tratu-desberdintasunak hobeto ulertzeko, maila egokietan jarraitu behar da konparatzeko moduko eta sexu bakoitzarentzako estatistikak egin, aztertu eta eskuragarri jartzen.
38) Enpleguaren eta okupazioaren gaietan, gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasuna ezin da mugatu legegintza-izaerako neurrietara. Europar Batasunak eta estatu kideek suspertzen jarraitu behar dute ordainsarietan dagoen desberdintasun-arazoaren kontzientziazio-prozesua, bai eta arazo horren gaineko jarrera-aldaketa ere, horretarako, ahal den neurrian, parte hartzaile eginez, ukitutako sektore guztiak, publikoak nahiz pribatuak. Esangura horretan, gizarte-solaskideen arteko elkarrizketa zeharo lagungarri izan daiteke.
39) Nazio-zuzenbidean zuzentarau honen transposizioa gauzatzeko betebeharra mugatu behar da aurreko zuzentarauei begira funtsezko aldarazpena eragiten duten xedapenetara. Aurreko zuzentarauek eratorri dute, gutxi aldarazi diren xedapenen transposizioa gauzatzeko betebeharra nazio-zuzenbidean.
40) Zuzentarau honek ez ditu ukitu behar estatu kideen betebeharrak, nazio-zuzenbidean zuzentarauen transposizioak gauzatzeko eta horiek aplikatzeko epeei dagokienez, 1. eranskineko B zatian jasotakoaren arabera.
41) «Legeak hobeto egiteko» Erakundeen arteko Akordioaren 34. puntuarekin bat etorriz, estatu kideei eskatzen zaie, euren intereserako ez eze, Europako Erkidegoaren intereserako ere, taulak egitea, ahal den neurrian horien bidez ager dezaten zuzentarauaren eta transposizio-neurrien arteko bat-etortzea, bai eta taula horiek eskuragarri uztea ere.
HURRENGO ZUZENTARAUA ONETSI DUTE:
LEHENENGO TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Helburua
Zuzentarau honen xedea da, enplegu- eta okupazio-gaietan, gizonen eta emakumeen artean aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioaren aplikazioa bermatzea.
Horretarako, tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko xedapenak jaso dira, honako gai hauei begira:
a) Enplegua lortzea, horren zando dela aurrerakuntza, eta lanbide-prestakuntza lortzea.
b) Lan-baldintzak, horren zando direla ordainsariak.
c) Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideak.
Halaber, xedapenak jaso dira, aplikazio hori eragingarriagoa izan dadin bermatzeko, prozedura egokiak ezarriz.
2. artikulua. Definizioak
1. Zuzentarau honen ondoreetarako, aintzat hartuko dira hurrengo definizioak:
a) «Zuzeneko bereizkeria»: antzeko egoera batean, sexuaren ondorioz, pertsona batek, beste batekin alderatuta, tratu ez hain mesedegarria jasatea, jasan izana edo jasateko arriskua izatea.
b) «Zeharkako bereizkeria»: itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo eginera batek sexu jakin bateko pertsonentzat desabantaila jakin bat ekartzea beste sexuko pertsonei begira, non xedapen, irizpide edo eginera horiek modu objektiboan justifikatzen ez diren, xede legitimo batekin, betiere, xede horiek lortzeko bideak egokiak eta beharrezkoak izanda.
c) «Jazarpena»: nahi ez den jokabide bat sortu eta jokabide horrek pertsona jakin baten sexuarekin zerikusia izatea, xede nahiz ondore izateagatik pertsonaren duintasunaren aurka egitea eta larderiakoa, etsaigokoa, apalesgarria, umilaziokoa edo ofentsakoa den ingurua sortzea.
c) «Sexu-jazarpena»: sexu-izaerako jokabide bat sortzea, ahozkoa, ahozkoa ez dena edo fisikoa, halakorik sortzeko asmorik gabe, xede nahiz ondore izateagatik pertsonaren duintasunaren aurka egitea, batez ere, larderiakoa, etsaigokoa, apalesgarria, umilaziokoa edo ofentsakoa den ingurua sortzen denean.
e) «Ordainsariak»: enpresaburuak, lan-harremanak direla eta, langileari ordaindutako oinarrizko edo gutxieneko alokairu edo soldata ohikoa, eta, zuzenean nahiz zeharka, diruz nahiz gauzaz ordaindutako beste edozein haborokin.
f) «Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideak». Kontseiluaren 1978ko abenduaren 19ko 79/7/EEE Zuzentarauak, gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa Gizarte Segurantzaren zando aplikatzeari buruzkoak, arautu gabeko araubideak; araubide horiek helburu dute inorentzako nahiz beregaineko langileei prestazioak ematea, Gizarte Segurantzaren legezko araubidearen prestazioak osatzeko edo ordezteko, araubide horiei atxikitzea nahitaezkoa izan nahiz aukerazkoa, kontuan hartu gabe langile horiek elkartuta dauden enpresa baten edo enpresa-talde baten esparruan, zando-adar baten edo lanbide nahiz lanbide arteko sektore baten esparruan.
2. Zuzentarau honen ondoreetarako, bereizkeria-kontzeptura bilduko dira:
a) Jazarpena eta sexu-jazarpena, bai eta beste edozein tratu kaltegarri ere, baldin eta halakoak oinarri badu pertsona batek jokabide horri uko egitea edo men egitea.
b) Pertsonei bereizkeria egiteko agindua, pertsona horien zando oinarrituta.
c) Emakume bati emandako tratu kaltegarria, haurdunaldiari edo amatasun-egoeraren ondoriozko baimenari begira, 92/85/EEE Zuzentarauaren esanguran.
3. artikulua. Ekintza positiboa
Estatu kideek Tratatuaren 141. artikuluko 4. paragrafoan aipatu neurriei eutsi edo halakoak hartu ahal izango dituzte, praktikan gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa lan-bizitzan bermatzeko xedearekin.
II. TITULUA
Xedapen bereziak
LEHENENGO KAPITULUA
Ordainsari-berdintasuna
4. artikulua. Bereizkeria debekatzea
Lan berari edo balio bera eratxikitzen zaion lanari begira, sexuan oinarritutako bereizkeria, zuzenekoa edo zeharkakoa, ezabatuko da, ordainsarien osagai eta baldintza guztiei dagokienez.
Bereziki, ordainsariak zehazteko lanbide-sailkapenaren sistema erabiltzen denean, sistema hori oinarrituko da bi sexuetako langileentzat erkideak diren irizpideetan, eta ezarriko da sexuan oinarritutako bereizkeriak baztertzeko.
II. KAPITULUA
Tratu-berdintasuna gizarte segurantzaren lanbide-araubideetan
5. artikulua. Bereizkeria debekatzea
4. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, Gizarte Segurantzaren araubide berezietan, ez da gauzatuko sexuan oinarritutako inolako bereizkeriarik, ez zuzenekorik, ezta zeharkakorik ere, batik bat, hurrengo gaietan:
a) Araubide horien aplikazio-esparruan eta horietara biltzeko baldintzetan.
b) Kotizatzeko betebeharrean eta kotizazioen kalkuluan.
c) Prestazioen kalkuluan, horien artean, ezkontidearen eta kargupeko pertsonaren ondoriozko gehikuntzak ere badirela, eta prestazioetarako eskubideak irauteko baldintzetan eta eskubide horri eusteko baldintzetan.
6. artikulua. Aplikazio-esparru pertsonala
Kapitulu hau aplikatuko zaio biztanleria aktiboari, horretara biltzen direla beregaineko langileak, gaixotasunaren, amatasunaren, istripuaren edo nahigabeko langabeziaren ondorioz jarduera geldiarazi behar duten langileak, eta enplegu bila dabiltzan pertsonak, jubilazioa hartu duten langileak eta baliaezintasuna duten langileak, bai eta langile horien eskubidedunak ere, nazio-legeriarekin edo –eginerekin bat etorriz.
7. artikulua. Aplikazio-esparru materiala
1. Kapitulu hau aplikatuko zaie:
a) Gizarte Segurantzan hurrengo zandon aurkako babesa babesten duten lanbide-araubideei:
i) gaixotasuna;
ii) baliaezintasuna;
iii) zahartzaroa, baita aurretiaz hartutako jubilazioen kasua ere.
iv) lan-istripua eta lanbide-gaixotasuna;
v) langabezia.
b) Gizarte Segurantzan, diruz nahiz gauzaz, bestelako gizarte-prestazioak ezarri dituzten lanbide-araubideei, eta, bereziki, bizirik irautearen prestazioak eta familia-prestazioak ezarri dituztenei, baldin eta prestazio horiek enpresaburuak langileari ordaindutako haborokinak badira, azken hori enplegatuta izateagatik.
2. Kapitulu hau aplikatuko zaie, berebat, langile-kategoria berezia diren funtzionario publikoen pentsio-araubideei, baldin eta araubide horren ondorioz sortutako prestazioak langileari ordaintzen bazaizkio, langile horrek enplegatzaile publikoarekin dituen lan-harremanengatik. Araubide hori nahitaezko araubide orokor batera bildu arren ere, horrek ez du izango inolako ondorerik, aipatu berri denari begira.
8. artikulua. Aplikazio-esparru materialeko bazterketak
1. Kapitulu hau ez zaie aplikatuko :
a) Langile autonomoen banakako kontratuei.
b) Kide bakarreko langile autonomoen araubideei.
c) Inorentzako lan egiten duten langileen kasuan, enpresaburuaren parte-hartzerik gabeko aseguru-kontratuei.
d) Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideetako aukerazko xedapenei, halakoak banaka eskaintzen zaizkienean parte-hartzaileei, honako hauek bermatzeko helburuarekin:
i) dela prestazio osagarriak ;
ii) dela langile autonomoen ohiko prestazioak jasotzeko hasierako data aukeratzea, edo hainbat prestazioen artean aukeratzea.
e) Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideei, prestazioak langileek borondatez ordaindutako kontribuzioen bidez finantzatzen direnean.
2. Kapitulu honek ez du oztoporik jartzen, enpresaburu batek pentsio-osagarri bat eman diezaien, Gizarte Segurantzaren lanbide-araubidearen arabera pentsioa jasotzeko jubilazio-adina duten pertsonei, nahiz eta pertsona horiek legezko jubilazio-pentsioa jasotzeko jubilazio-adinik ez izan; pentsio horren xedea izango da pertsona horien prestazio osoen zenbatekoa berdintzea edo ahalik gehien parekatzea, beste sexuko pertsonek dituztenekin, azken horiek egoera berean izan eta legezko jubilazio-adina dutela kontuan hartuta, harik eta pentsio-osagarriaren onuradunek legezko jubilazio-adina izan arte.
9. artikulua. Bereizkeria-adibideak
1. Tratu-berdintasunaren printzipioaren aurkako xedapentzat hartu beharko dira, sexuan oinarritzen direnak, zuzenean nahiz zeharka, hurrengo helburuekin:
a) Gizarte Segurantzaren lanbide-araubide batean parte hartzeko onartzen diren pertsonak zehaztea.
b) Gizarte Segurantzaren lanbide-araubide batean parte zando nahitaezkoa ala aukerazkoa den zehaztea.
c) Arau desberdinak ezartzea, araubide batean izateko adinari dagokionez, edo kasuan kasuko prestazioak jasotzeko gutxieneko enplegualdiari nahiz kasuan kasuko araubidean afiliatuta izateko gutxieneko aldiari dagokionez.
d) Arau desberdinak jasotzea, h) eta j) idatz-zatietan ezarritako neurriari dagokionez izan ezik, kotizazioak itzultzeko, langileak kasuan kasuko araubidea uzten duenean, epe luzeko prestazioetarako eskubide geroratua bermatzen dizkioten baldintzak bete gabe.
e) Prestazioak emateko baldintza desberdinak ezartzea edo prestazio horiek sexu jakin bateko pertsonentzat erreserbatzea.
f) Jubilazioa hartzeko adin desberdinak ezartzea.
g) Eskubideei eustea edo eskubideak eskuratzea geldiaraztea, lege edo hitzarmen bidez amatasun-egoerari edo familia-arrazoiei begira ezarritako eta enpresaburuak ordaindutako baimenaldietan.
h) Prestazioetarako maila desberdinak ezartzea, zehaztutako kotizazioa duten araubideen kasuan izan ezik, horietan neurri berezia aplikatzeagatik, kalkulu aktuariala egiteko kontuan hartu behar direlako sexuen arabera desberdinak diren osagaiak; zehaztutako prestazioak kapitalizazioaren bidez finantzatzen dituzten araubideen kasuan, zenbait osagai desberdinak izan daitezke, zenbatekoen arteko desberdintasunaren arrazoia izanik sexuaren arabera faktore aktuarial desberdinak erabiltzea, araubidearen finantzaketa hasteko unean.
i) Maila desberdinak ezartzea langileen kotizazioetarako.
j) Maila desberdinak ezartzea enpresaburuen kotizazioetarako, ondoko kasuetan izan ezik:
i) zehaztutako kotizazioaren araberako araubideen kasuan, helburua bada bi sexuentzako pentsio-prestazioen zenbatekoak berdindu edo hurreratzea.
ii) zehaztutako prestazioak kapitalizazioaren bidez finantzatzen dituzten araubideen kasuan, ugazaben kotizazioek xede badute zehaztutako prestazio horien kostua estaltzeko nahitaezkoa den finantza-esleipena osatzea.
k) Arau desberdinak ezartzea, edo sexu jakin bateko langileentzat bakarrik aplikagarri direnak, h) eta j) idatz-zatietan ezarritako neurriari dagokionez izan ezik, geroratutako prestazioak izateko eskubidea bermatzearen edo horri eustearen inguruan, langileak kasuan kasuko araubidea uzten duenean.
2. Kapitulu honen araberako prestazioak ematea kasuan kasuko araubideko kudeaketa-organoen esku uzten denean, organo horiek tratu-berdintasunaren printzipioa errespetatu beharko dute.
10. artikulua. Aplikazioa, langile autonomoei dagokienez
1. Estatu kideek beharrezko neurriak hartuko dituzte, langile autonomoen Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideen xedapenak berrikus daitezen, halakoak tratu-berdintasunaren printzipioaren aurkakoak direnean; berrikuspen hori gauzatu beharko da, gehienez ere, 1993ko urtarrilaren 1erako, edo, gerogarrenean atxikitako estatu kideei dagokienez, euren lurraldean 86/378/EEE Zuzentaraua aplikatzen hasi orduko.
2. Kapitulu hau ez da oztopoa izango, langile autonomoen Gizarte Segurantzaren lanbide-araubide batean afiliatuta egon bitarteko eskubide eta betebeharrak arau daitezen, aldi horretan indarrean zegoen araubideko xedapenen arabera, nahiz eta araubide hori berrikuspena gauzatu aurrekoa izan.
11. artikulua. Atzeratzeko aukera, langile autonomoen kasuan 11.
Langile autonomoen Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideari dagokionez, estatu kideek tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko betebeharra atzeratu ahal izango dute, hurrengo kasuetan:
a) Zahartzaroaren eta jubilazioaren ondoriozko pentsioak emateko jubilazio-adina ezartzean, bai eta pentsio horiek beste prestazio batzuei begira erator ditzaketen ondorioak ezartzean ere; estatu kideen honako irizpide hauen arabera:
i) dela aipatu berdintasuna legezko araubideetan gauzatu arte;
ii) dela, gehienez ere, zuzentarau batek berdintasun hori ezarri arte.
b) Bizirik irautearen ondoriozko pentsioetan, horiei dagokienez, Europako Erkidegoko zuzenbideak tratu-berdintasunaren printzipioa ezarri arte, Gizarte Segurantzaren legezko araubideetan.
c) 9. artikuluko 1. paragrafoaren j) idatz-zatiaren aplikazioa dela eta, kalkulu aktuarialeko osagaiak erabiltzeari dagokionez, 1999ko urtarrilaren 1a arte, edo, data horretatik aurrera atxikitako estatu kideen kasuan, euren lurraldeetan 86/378/EEE Zuzentaraua aplikatu orduko.
12. artikulua. Atzeraeragin-ondorea
1. Lagileei begira, kapitulu honen arabera aplikagarri den neurri orok estaliko ditu, 1990eko maiatzaren 17tik aurrera lan egindako aldiek eratorritako prestazio guztiak, Gizarte Segurantzaren lanbide-araubideetan; halaber, neurri horiek atzeraeraginez aplikatuko dira, data horretara arte, kalterik egin gabe, langileei edo horien eskubidedunei, data hori baino lehenago auzitegietan akzioa egikaritu badute edo nazio-zuzenbidearen arabera horren baliokide den erreklamazioa aurkeztu badute. Kasu horretan, aplikatu beharreko neurriak atzeraeraginez aplikatuko dira, 1976ko apirilaren 8a arte, eta estaliko dute data horretatik aurrera lan egindako aldi guztiek eratorritako prestazio oro. 1976ko apirilaren 8a baino geroago eta 1990eko maiatzaren 17a baino lehenago Europako Erkidagoari atxiki zaizkion estatu kideentzat, data hori ordeztuko da, euren lurraldeetan Tratatuaren 141. artikulua aplikatzen hasiko den datarengatik.
2. 1. paragrafoko bigarren esaldia gorabehera, 1990eko maiatzaren 17a baino lehen barne-zuzenbidearen ondorioz auzitegietan akzio bat egikari duten langileen edo horien eskubidedunen aurka jar daitezke barne-zuzenbideko errekurtso-epeei buruzko nazio-arauak, baldin eta nazio-arau horiek halako akzioei begira ez badira nazio-izaera duten antzeko beste akzio batzuk baino kaltegarriagoak, eta praktikan eragozten ez badute Europako Erkidegoko zuzenbideak eratxikitako eskubideen egikaritza.
3. 1990eko maiatzaren 17a baino geroago atxiki diren estatu kideentzat, betiere, horiek 1994ko urtarrilaren 1erako Europako Ekonomia Esparruko Akordioaren alderdi kontratugile badira, 1. paragrafoko lehenengo esaldiaren data, 1990eko maiatzaren 17koa, ordeztu egingo da, 1994ko urtarrilaren 1eko datarengatik.
4. Beste estatu kide batzuentzat, euren atxikipena 1990eko maiatzaren 17tik aurrera gertatzeagatik, 1 eta 2. paragrafoetan ageri den data, 1990eko maiatzaren 17koa, ordeztuko da, euren lurraldeetan Tratatuaren 141. artikulua aplikatzen hasiko den datarengatik.
13. artikulua. Jubilazio-adina malgutzea
Ez da kapilutu honekin bateraezina izango gizonek eta emakumeek duten aukera, baldintza berberetan jubilazio-adin malgua eskatzeko.
III. KAPITULUA
berdintasun-tratua, enplegua lortzeari, lanbide-prestakuntzari, lanbide-aurrerakuntzari eta lan-baldintzei dagokienez
13. artikulua. Bereizkeria debekatzea
1. Ez da gauzatuko sexuan oinarritutako inolako bereizkeriarik, ez zuzenekorik, ezta zeharkakorik ere, sektore publikoan nahiz pribatuan, eta antolakunde publikoetan, hurrengoen inguruan:
a) Enplegua, beregaineko lana edo okupazioa lortzeko baldintzak, horien artean direla hautatze-irizpideak eta kontratazio-baldintzak, edozein jarduera-sektoretan eta lanbide-hierarkiako maila guztietan, baita lanbide-aurrerakuntzan ere.
b) Lanbide-orientabide, lanbide-prestakuntza, goi-mailako lanbide-prestakuntza eta lanbide-birziklatze mota eta maila guztiak, lan-esperientzia praktikoa barne, lortzeko aukera.
c) Enplegu- eta lan-baldintzak, kaleratze-baldintzak barne, bai eta ordainsari-baldintzak ere, Tratatuaren 141. artikuluan ezarritakoaren arabera.
d) Afiliatzeko nahiz parte hartzeko aukera, langileen edo enpresaburuen erakunde batean, edo beste edozein erakundetan, non bertako kideek lanbide zehatz bat gauzatzen duten, eta halako erakundeek ematen dituzten prestazioak jasotzeko aukera.
2. Estatu kideek xedatu ahal izango dute, enplegua lortzeari dagokionez, bai eta prestakuntza egokia lortzeari dagokionez ere, ez dela bereizkeriarik egongo, tratu-bereizketa oinarritzen denean sexuarekin zerikusia duen ezaugarri batean. Horretarako, kasuan kasuko lanbide-jardueraren izaera edo jarduera hori gauzatzeko ingurua dela bide, ezaugarri hori oinarrizkoa eta erabakigarria izan behar da, lanbide betekizun gisa; halaber, tratu-bereizketaren xedea legitimoa izan beharko da, eta lanbide-betekizuna proportzionala.
15. artikulua. Lanean berriro hastea, amatasun-baimenaldiaren ondoren
Amatasun-baimena duen emakumeak eskubidea izango du, baimenaldia bukatu ondoren, bere lanpostuan edo horren baliokidean berriro lan egiten hasteko, kaltegarriagoak ez diren modu eta baldintzetan; eskubidea izango du, orobat, absente izan bitartean lan-baldintzetan izan zezakeen edozein hobekuntza baliatzeko.
16. artikulua. Aitatasun- eta adopzio-baimena
Zuzentarau honek ez du ukituko estatu kideek duten eskubidea, aitatasunaren edota adopzioaren inguruan eskubide bereziak aitortzeko. Halako eskubideak aitortzen dituzten estatu kideek beharrezko neurriak hartuko dituzte, langileak babesteko —gizonak nahiz emakumeak—, eskubide horiek egikaritzearen ondoriozko kaleratzetik. Halaber, estatu kide horiek bermatuko dute, baimenaldi hori amaitzean, langileek eskubidea izatea, euren lanpostuan edo baliokidean berriro lan egiten hasteko, kaltegarriagoak ez diren baldintzetan, bai eta absente izan bitartean lan-baldintzetan izan zezaketen edozein hobekuntza baliatzeko ere.
III. TITULUA
Xedapen horizontalak
LEHENENGO KAPITULUA
ERREKURTSOAK ETA BETEARAztea
1. atala
Errekurtsoak
17. artikulua. Eskubideak defendatzea
1. Estatu kideek zainduko dute, beste agintari eskudun batzuetara jo ondoren, eta, egoki iruditzen zaienean, baita adiskidetza-prozeduretara jo ondoren ere, prozedura judizialak izatea, zuzentarau honetan ezarritako betebeharrak gauzatzea galdatzeko, tratu-berdintasunaren printzipioa ez dela bete uste duten pertsonen mesedetan, pertsona horiek euren burua kalteduntzat dutenean. Estatu kideek beste horrenbeste egingo dute, ustezko bereizkeria zein harremanetan gauzatu eta harremanok amaituta daudenean ere.
2. Estatu kideek zainduko dute, nazio-zuzenbidean ezarritako irizpideekin bat etorriz, zuzentarau hau betetzearen inguruan interes legitimoa duten elkarte, erakunde edo beste pertsona juridiko batzuek, demandatzailearen izenean edo hori babesteko, eta demandatzaile horren baimenarekin, edozein prozedura judizial edo administratibo hastea, zuzentarau honen ondoriozko betebeharrak gauzatzea galdatzeko.
3. 1 eta 2. paragrafoek ez diete kalterik egingo nazio-arauei, errekurtsoak jartzeko epeei dagokienez, tratu-berdintasunaren inguruan.
17. artikulua. Kalte-ordaina edo konponketa
Estatu kideek euren antolamendu juridiko nazionaletan beharrezko neurriak hartuko dituzte, berma dezaten benetako eta eragingarria den kalte-ordaina edo konponketa, estatu kideek zehaztutakoaren arabera, pertsona batek kaltea jasaten duenean sexuan oinarritutako bereizkeriarengatik; neurri horiek izango dira disuazio-izaerakoak eta jasandako kalteari begira proportzionalak. Kalte-ordain edo konponketa hori zandongo da mugatu, aldez aurretik ezarritako gehienezko tope batengatik, salbu eta enpresaburuak froga dezakeenean zuzentarau honen araberako bereizkeriaren ondorioz demandatzaileak kalte bakarra jasan duela, alegia, bere lan-eskubidea kontuan hartu ez izana.
2. atala
Froga-zama
19. artikulua. Froga-zama
1. Estatu kideek, euren nazioko antolamendu juridikoaren arabera, beharrezko neurriak hartuko dituzte, bermatzeko alderdi demandatuak egiaztatu behar duela tratu-berdintasunaren printzipioa hautsi izana, pertsona batek, bere burua kalteduntzat duenak, printzipio hori berari ez aplikatzeagatik, alegatzen dituenean, auzitegi edo beste organo eskudun batean, zuzeneko edo zeharkako bereizkeriaren presuntzioa sor dezaketen egitateak.
2. 1. paragrafoak ez dio kalterik egingo estatu kideek duten eskubideari, alderdi demandatzailearentzat mesedegarriagoa den froga-araubidea ezartzeko.
3. Estatu kideek 1. paragrafoa aplikatu gabe utzi ahal izango dute zenbait prozeduratan, kasuaren egitateak jurisdikzio-organoak edo beste organo eskudun batek aztertu behar dituenean.
4. Orobat, 1, 2 eta 3. paragrafoak aplikatuko zaizkie:
a) Tratatuaren 141. artikuluak jasotako egoerei eta, sexuan oinarritutako bereizkeria dagoenean, 92/85/EEE eta 96/34/EE Zuzentarauek jasotako egoerei.
b) a) idatz-zatian jasotako xedapenak aplikatzeagatik, nazio-zuzenbidearen arabera errekurtsoren bat ezarri duen edozein prozedura zibil nahiz administratibori, prozedura horiek izan daitezkeela sektore publikoari nahiz pribatuari buruzkoak; horren salbuespen dira epaiketaz kanpoko prozedurak, borondatezkoak badira, edo nazio-zuzenbidean ezarritakoak.
5. Artikulu hau ez zaie aplikatuko prozesu penalei, salbu eta estatu kideek hala xedatu dutenean.
II. KAPITULUA
Tratu-BERDINTASUNA SUSTATZEA: elkarrizketa
20. artikulua. Berdintasuna suspertzeko antolakundeak
1. Estatu kide bakoitzak antolakunde bat edo gehiago izendatuko ditu, arduratuko direnak pertsona guztien artean tratu-berdintasuna sustatzeaz, aztertzeaz, zaintzeaz eta babesteaz, sexuan oinarritutako bereizkeriarik gabe, eta, horretarako, beharrezko xedapenak ere emango ditu. Antolakunde horiek parte hartu ahal izango dute nazio-mailan giza eskubideak defendatzeaz edo banakako eskubideak babesteaz arduratzen diren organoetan.
2. Estatu kideek zainduko dute antolakunde horiek, besteak beste, hurrengo eskumenak izatea:
a) Bereizkeriaren biktimei babes independentea ematea, bereizkeriaren ondoriozko erreklamazioen izapideak egitean; horrek ez dio kalterik egingo, 17. artikuluko 2. paragrafoan aipatu biktima eta elkarteen, erakundeen eta beste pertsona juridiko batzuen eskubideari.
b) Bereizkeariaren inguruko azterketa independenteak egitea.
c) Txosten independenteak argitaratzea eta gomendioak egitea, bereizkeria-mota honekin zerikusia duen edozein zando inguruan.
d) Maila egokian, Europako antolakunde baliokideekin informazioa trukatzea, esaterako, etorkizunean, Genero-berdintasunaren Europako Institutuarekin.
21. artikulua. Gizarte-elkarrizketa
1. Estatu kideek, kasuan kasuko nazio-tradizio eta –egineren arabera, neurri egokiak hartuko dituzte, gizarte-solaskideen artean elkarrizketa suspertzeko, tratu-berdintasuna sustatzeko xedearekin. Halako neurrien artean izango dira, esate baterako, lan egiten den lekuan gauzatutako praktiken gaineko jarraipena, enplegua lortzearen, lanbide-prestakuntzaren eta lanbide-aurrerakuntzaren inguruko gaietan, bai eta hitzarmen kolektiboen, jokabide-kodeen, ikerketaren eta esperientzia eta jardunbide egokiak trukatzearen gaineko jarraipena egitea ere.
2. Nazio-tradizio eta –eginerekin bat etorriz gero, estatu kideek gizarte-solaskideei eskatuko diete, euren autonomiari kalterik egin gabe, gizonen eta emakumeen artean berdintasuna sustatzea, lan-arautegi malguak suspertzea, lan-bizitza eta familia-bizitza uztartu ahal izateko xedearekin, eta, maila egokian, bereizkeriaren aurkako arauak ezartzen dituzten hitzarmenak egitea, 1. artikuluan aipatu esparruetan, baldin eta esparru horiek negoziazio-kolektiboaren esparrura biltzen badira. Hitzarmen horiek errespetatuko dituzte zuzentarau honen xedapenak eta horiek garatzeko kasuan kasuko nazio-neurriak.
3. Estatu kideek, legeriarekin, hitzarmen kolektiboekin eta nazio-eginerekin bat etorriz, enpresaburuei eskatuko diete gizonen eta emakumeen artean tratu-berdintasuna suspertzea, modu planifikatu eta sistematiko batean, lan egiteko lekuan, enplegua lortzeko arloan, lanbide-prestakuntzan eta lanbide-aurrerakuntzan.
4. Horretarako, enpresaburuei eskatu beharko zaie aldian-aldian enplegatuei edota horien ordezkariei informazio egokia ematea, enpresan gizonen eta emakumeen artean dagoen tratu-berdintasunari buruz.
Informazio horretara inbentario bat bildu ahal izango da, eta bertan jasoko dira erakundearen maila desberdinetan dagoen gizon- eta emakume-kopurua, gizonen eta emakumeen alokairuak eta alokairu horien arteko desberdintasunak, bai eta egoera hobetzeko har daitezkeen neurriak ere, langileen ordezkariekin lankidentzan arituz zehaztuko direnak.
20. artikulua. Elkarrizketa, gobernuz kanpoko erakundeekin
Estatu kideek elkarrizketa suspertuko dute kasuan kasuko gobernuz kanpoko erakundeekin, halakoek, nazio-legeria eta –egineren arabera, interes legitimoa dutenean, sexuan oinarritutako bereizkeriaren aurkako borrokan laguntzeko, tratu-berdintasunaren printzipioa sustatzeko xedearekin.
III. KAPITULUA
XEDAPEN HORIZONTAL OROKORRAK
23. artikulua. Betearaztea
Estatu kideek beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte, hurrengoak zaintzeko:
a) Tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aurkako lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak ezabatzea.
b) Kontratuetako edo hitzarmen kolektiboetako nahiz banakako hitzarmenetako, langileen estatutuetako, enpresetako barne-araudietako edo lanbide independente nahiz sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuetako edozein xedapen, tratu-berdintasunari buruzko printzipioaren aurkakoa izanez gero, deuseza dela adieraztea, halakoa deuseza dela adierazteko aukera izatea edo halakoa aldaraztea.
c) Gizarte Segurantzan halako xedapenak jaso dituzten araubideak ez onartzea edo hedatzea administrazio-neurrien bidez.
24. artikulua. Biktimizazioa
Estatu kideek, euren antolamendu juridikoetan, beharrezko neurriak hartuko dituzte, langileak eta nazioko legeen edo egineren arabera langileen lege-ordezkari direnak babesteko kaleratzeen aurka edo enpresaburuak emandako beste edozein tratu kaltegarriren aurka, langileek enpresan egindako erreklamazioarengatik edo egikaritutako akzio judizialarengatik, tratu-berdintasunaren printzipioa betetzeko.
24. artikulua. Zehapenak
Estatu kideek zehapenen araubidea ezarriko dute, aplikatuko dena tratatu honen ondorioz hartutako nazio-xedapenak hausten direnean; halaber, estatu kideek beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte, nazio-xedapen horiek betetzea bermatzeko. Zehapen horiek eragingarriak, proportzionalak eta disuazio-izaerakoak izango dira, eta zehapen horien artean jaso ahal izango da biktimari kalte-ordaina ematea. Estatu kideek Batzordeari jakinaraziko dizkiote eman dituzten xedapenak, gehienez ere, 2005eko urriaren 5erako, eta ahalik arinena komunikatuko diote gerogarrenean gerta daitekeen edozein aldarazpen.
26. artikulua. Bereizkeria prebenitzea
Estatu kideek, legeriarekin, hitzarmen kolektiboekin edo nazio-eginerekin bat etorriz, enpresaburuei eta prestakuntza lortzearen gaineko ardura dutenei eskatuko diete neurri eragingarriak hartzea, sexuan oinarritutako bereizkeria-mota guztiak prebenitzeko, eta, bereziki, lan egiten den lekuan nahiz enplegua lortzeko orduan, lanbide-prestakuntzan eta lanbide-aurrerakuntzan gauzatutako jazarpena eta sexu-jazarpena.
26. artikulua. Gutxieneko betekizunak
1. Zuzentarau honetan ezarritako xedapenen aldean, estatu kideek xede mesedegarriagoak ezarri ahal izango dituzte edo halakoei eutsi ahal izango diete, tratu-berdintasunaren printzipioa babesteko.
2. Zuzentarau honen xedapenak aplikatzea inola ere ez da izango behar besteko arrazoia zuzentarau honen esparruko langileen babes-maila jaistea justifikatzeko. Hala ere, horrek ez dio kalterik egingo estatu kideek duten eskubideari, egoeraren bilakaera aintzat hartuta, lege- erregelamendu- eta administrazio-xedapenak emateko, nahiz eta halakoak eta zuzentarau hau jakinarazi zeneko xedapenak desberdinak izan; nolanahi ere, estatu kideek zuzentarau honen xedapenak errespetatu beharko dituzte.
28. artikulua. Europako Erkidegoko eta nazioko xedapenekin lotura
1. Zuzentarau honek ez die kalterik egingo xedapen mesedegarriagoei, emakumeak haurdunaldiarengandik eta amatasun-egoerarengandik babesteari dagokionez.
2. Zuzentarau honek ez dio kalterik egingo 96/34/EE Zuzentarauan eta 92/85/EE Zuzentarauan xedatutakoari.
29. artikulua. Genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna
Estatu kideek modu aktiboan erreparatuko diote gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren helburuari, lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak egin eta aplikatzean, bai eta euren politikak eta jarduerak prestatu eta gauzatzean ere, zuzentarau honek ezarritako esparruetan.
30. artikulua. Informazioa hedatzea
Estatu kideek zainduko dute interesdunak jakinaren gainean jartzea, zuzentarau hau aplikatzeagatik hartutako neurriez eta gaiari buruz indarrean dauden xedapenez, horretarako egoki diren bide guztiak erabilita, eta, hala denean, lan egiten den lekuan.
IV. TITULUA
Azken xedapenak
31. artikulua. Txostenak
1. Gehienez ere, 2011ko otsailaren 15erako, estatu kideek Batzordeari behar den informazio guztia igorriko diote, horrek zuzentarau honen aplikazioari buruzko txosten bat egin dezan, Europako Parlamentuari eta Kontseiluari bidaltzeko.
2. 1. paragrafoan xedatutakoa gorabehera, estatu kideek lau urterik behin jakinaraziko dizkiote Batzordeari Tratatuaren 141. artikuluko 4. paragrafoarekin bat etorriz hartutako neurriak, bai eta neurri horiei nahiz halako neurrien aplikazioari buruzko informazioa ere. Informazio hori oinarri, Batzordeak lau urterik behin txosten bat onetsi eta argitaratuko du; txosten horretan neurri horien gaineko konparazio-balioespena egingo da, Amsterdamgo Tratatuaren azken aktari atxikitako Adierazpenetatik 28 zenbakiduna aintzat hartuta.
3. Estatu kideek 14. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako lanbide-jarduerak aztertuko dituzte, gizartearen bilakaera kontuan hartuta, kasuan kasuko bazterketei eustea justifikatuta dagoen egiaztatzeko. Batzordeari aldian-aldian komunikatu beharko diote azterketa horren emaitza, eta, gutxienez, zortzi urterik behin beti.
32. artikulua. Berrikuspena
Gehienez ere, 2013ko otsailaren 15erako, Batzordeak zuzentarau honen gaineko jardunbidea berrikusiko du, eta, hala denean, beharrezkotzat jotzen dituen aldarazpenak proposatuko ditu.
33. artikulua. Aplikazioa
Estatu kideek, gehienez ere, 2008ko abuztuaren 15erako, indarrean jarriko dituzte beharrezko lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak, zuzentarau honetan ezarritakoa bete dadin, edo bermatuko dute, gehienez ere, data horretarako, gizarte-solaskideek beharrezko xedapenak ezarri dituztela akordioen bidez. Zailtasun bereziei aurre egiteko beharrezkoa bada, estatu kideek urtebete gehiago izango dute, gehienez ere, zuzentarau hau betetzeko. Estatu kideek beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte, zuzentarau honek ezarritako emaitzak bermatu ahal izateko. Berehala komunikatuko diote Batzordeari xedapen horien testua.
Estatu kideek halako xedapenak ematen dituztenean, xedapenok zuzentarau honi egingo diote erreferentzia, edo erreferentzia horrekin batera ageriko dira argitalpen ofizialean. Orobat, aipamen bat egingo da, eta horren bidez zehaztuko da, indarrean dauden lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenek erreferentziak egin arren, zuzentarau honek indargabetutako zuzentarauei begira, erreferentzia horiek guztiak zuzentarau honi egindakotzat ulertuko direla. Estatu kideek ezarriko dute erreferentzia hori zelan egin eta aipeman hori zelan azaldu.
Nazio-zuzenbidean zuzentarau honen transposizioa gauzatzeko betebeharra mugatu behar da aurreko zuzentarauei begira funtsezko aldarazpena eragiten duten xedapenetara. Aurreko zuzentarauek eratorri dute, gutxi aldarazi diren xedapenen transposizioa gauzatzeko betebeharra nazio-zuzenbidean.
Estatu kideek Batzordeari komunikatuko diote, barne-zuzenbidean eman dituzten oinarrizko xedapenen testua, zuzentarau honen aplikazio-esparruari begira.
33. artikulua. Indargabetzea
1. 2009ko abuztuaren 15etik aurrera, 75/117/EEE, 76/207/EEE, 86/378/EEE eta 97/80/EE Zuzentarauak indargabetuko dira, kalterik egin gabe estatu kideek dituzten betebeharrei, I. eranskineko, B zatian jasotako zuzentarauak kontuan hartuta, barne-zuzenbidean horien transposizioak egiteko daten inguruan eta zuzentarau horien aplikazioaren inguruan.
2. Indargabetutako zuzentarauei erreferentzia egiten zaienean, ulertuko da erreferentzia horiek zuentarau honi egiten zaizkiola, II. Eranskinean jaso den korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
35. artikulua. Indarrean jartzea
Zuzentarau hau indarrean zando da Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeigarren egunean.
36. artikulua. Jasotzaileak
Estatu kideak zando dira zuzentarau honen jasotzaileak.