Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Bereizkeriaren prebentzioa

Erlijioan edo sinesmenetan oinarritutako intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak ezabatzeari buruzko Adierazpena. Nazio Batuen Biltzar Orokorrak 1981. urteko azaroaren 25ean aldarrikatua [36/55 ebazpena]

1981-11-25

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorra

Erlijioan edo sinesmenetan
oinarritutako intolerantzia eta
bereizkeria modu guztiak ezabatzeari
buruzko Adierazpena
Nazio Batuen Biltzar Orokorrak 1981.
urteko azaroaren 25ean aldarrikatua
[36/55 ebazpena]
Biltzar Orokorrak,
Kontuan harturik Nazio Batuen
Gutunaren oinarrizko printzipioetako
bat pertsona guztien berezko duintasun
eta berdintasuna dela, eta estatu kide
guztiek neurri bateratuak eta bakoitzak
bere aldetik hartzeko konpromisoa
hartu dutela, Nazio Batuen
Erakundearekin lankidetzan, guztion
giza eskubide eta oinarrizko
askatasunen errespetu unibertsal eta
eragingarria bultzatu eta suspertzeko,
arraza, sexu, hizkuntza eta erlijio
bereizkeriarik gabe,
Kontuan harturik Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsalean eta giza
eskubideen nazioarteko Itunetan
legearen aurrean berdintasun eta
bereizkeriarik ezaren printzipioak, bai
eta pentsamendu, kontzientzia, erlijio
edo sinesmen askatasunerako
eskubidea aldarrikatzen direla,
Kontuan harturik giza eskubideen eta
oinarrizko askatasunen gutxiespenak
eta urraketak, batez ere pentsamendu,
kontzientzia, erlijio edo edozein
sinesmenen askatasunerako
eskubideak, zuzenean edo zeharka
gizateriari pairamen handiak eta gerrak
eragin dizkiotela, bereziki beste estatu
batzuen barne arazoetan atzerrikoen
esku-hartzea ahalbidetzen duten
kasuetan, eta herri eta nazioen artean
gorrotoa eragitearen baliokide direla,
Kontuan harturik erlijioa eta
sinesmenak, halakoak praktikatzen
dituenarentzat, bizitzaren ikuspegiaren
funtsezko osagarrietako bat direla eta
horrexegatik, erlijio edo sinesmen
askatasuna osotasunean errespetatua
eta bermatua izan behar direla,
Kontuan harturik erlijio eta sinesmen
askatasunarekin lotutako gaietan elkar
ulertzea, tolerantzia eta errespetua
sustatzea funtsezkoa dela eta era
berean ziurtatzea erlijio edo
sinesmenak Nazio Batuen Gutunarekin,
Nazio Batuen beste instrumentu
batzuekin eta Adierazpen honen xede
eta printzipioekin bateraezinak diren
helburuekin erabiliko ez direla,
Sinetsita erlijio edo sinesmenen
askatasunak lagundu behar duela
munduan bakea, gizarte justizia eta
herrien arteko adiskidetasunaren
helburuak lortzen ere, bai eta
kolonialismoaren eta arraza-
bereizkeriaren ideologia edo eginerak
ezabatzen,
Ohartuz, poztasun handiaz, Nazio
Batuen eta erakunde espezializatuen
babesarekin bereizkeria modu batzuk
ezabatzeko hainbat konbentzio onetsi
direla, eta horietako batzuk dagoeneko
indarrean jarriak izan direla,
Kezkaturik oraindik ere munduko leku
batzuetan egiten diren intolerantzia
adierazpenengatik eta erlijio edo
sinesmenen inguruan dauden
bereizkeriengatik,
Erabakia harturik beharrezko neurri
guztiak hartzeko intolerantzia hori, bere
modu eta adierazpen guztietan
berehala ezabatzeko eta erlijio eta
sinesmen arrazoiengatik sortzen den
bereizkeria saihesteko eta horri aurre
egiteko,
oinarritutako intolerantzia eta
bereizkeria modu guztien ezabatzeari
buruzko Adierazpen hau aldarrikatzen
du:
1. artikulua
1. Pertsona orok du pentsamendu-,
kontzientzia eta erlijio-askatasunerako
eskubidea.{Eskubide horrek
barneratzen du pertsona horren
aukerako erlijioa edo sinesmena izan
edo bereganatzeko, bai eta bere erlijioa
edo sinesmena banaka edo era
kolektiboan agertzeko askatasuna ere,
jendaurrean nahiz modu pribatuan,
kultu, erritu-ospakizun, eginera eta
irakaskuntzaren bidez.
2. Ezin izango da inor behartu, noraino
eta bere aukerako erlijio edo
sinesmena edukitzeko askatasuna
murrizteraino.
3. Norberaren erlijioa edo sinesmenak
agertzeko askatasunaren muga
bakarrak izango dira legeak
ezarritakoak, halakoak beharrezkoak
direnean segurtasuna, ordena, osasuna
edo moral publikoak edo gainontzekoen
oinarrizko eskubide eta askatasunak
babesteko.
2. artikulua
1. Inork ez du bereizkeriarik pairatuko,
erlijio edo sinesmen arrazoiengatik,
inongo estatu, erakunde, pertsona talde
edo partikularrengandik.
2. Adierazpen honen ondorioetarako,
“erlijio eta sinesmenetan oinarritutako
esamoldea honetara ulertzen da: erlijio
edo sinesmenean oinarritutako halako
bereizketa, bazterketa, murrizketa edo
lehentasun oro, horren helburu edo
ondorioa denean, berdintasun
baldintzetan giza eskubide eta
oinarrizko askatasunen aintzatespena,
gozamena edo egikaritza deuseztatzea
edo murriztea.
Erlijio eta sinesmen arrazoiengatiko
gizakien arteko bereizkeria giza
duintasunaren aurkako iraina da eta
Nazio Batuen Gutunaren printzipioen
ukatzea, eta Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsalean
aldarrikatutako eta giza eskubideen
nazioarteko Itunetan xehetasunez
adierazitako giza eskubideen eta
oinarrizko askatasunen urratze gisa
kondenatu behar da, eta, era berean,
nazioen arteko harreman lagunkor eta
baketsuentzat oztopo moduan.
4. artikulua
1. Estatu guztiek giza eskubide eta
oinarrizko askatasunen erlijio edo
sinesmen arrazoiengatiko aitorpen,
gozamen eta egikaritzan gertatzen den
bereizkeria oro saihestu eta ezabatzeko
neurri eragingarriak hartuko dituzte,
bizitza zibilaren eta ekonomia-, politika-
, gizarte- eta kultura-bizitzaren esparru
guztietan.
2. Estatu guztiek, kasuak kasu, legeak
aldarrikatu eta indargabetzeko
beharrezko ahaleginak egingo dituzte,
mota honetako bereizkeria guztiak
debekatzeko helburuarekin eta gai
honen inguruan, erlijio eta sinesmen
arrazoiengatiko bereizkeriari aurre
egiteko neurri egokiak hartzeko.
5. artikulua
1. Gurasoek eta, hala denean,
haurraren lege-tutoreek euren erlijio
edo sinesmenen arabera familia
barnean bizitza antolatzeko eskubidea
izango dute eta, betiere kontuan hartuta
euren ustea, haurra zein moralaren
barruan hezi behar denaren inguruan.
2. Haur orok, bere gurasoen, edo hala
denean, lege-tutoreen nahien arabera
erlijio edo sinesmen hezkuntza izateko
eskubidea izango du, eta ez zaizkio
erlijio edo sinesmen batzuk irakatsiko,
guraso edo lege-tutoreen nahien aurka,
haurraren interes gorenaren printzipioa
gidari dela aintzat hartuta.
3. Haurra babestuta egongo da erlijio
edo sinesmen arrazoiengatiko edozein
bereizkeria motaren aurrean.{Haurra
ondorengoen inguruan heziko da: elkar
ulertze, tolerantzia, herrien arteko
adiskidetasuna, bakea eta senidetasun
unibertsala, gainontzekoen erlijio edo
sinesmenen askatasunarekiko
begirunea eta beraren indarra eta
gaitasunak gizateriaren zerbitzura
erabili behar direlako kontzientzia
osoan.
4. Haurra guraso edo lege-tutoreen
tutoretzapean ez dagoen kasuetan,
erlijio edo sinesmenen inguruan haiek
behar bezala adierazitako nahiak edo
haien nahien inguruan lortutako
bestelako edozein froga kontuan izango
dira, haurraren interes gorena printzipio
gidari gisa aintzat hartuz.
5. Haurra zein erlijio edo sinesmen
egineren arabera hezia izan eta horrek
ezin dio kalterik egin haurraren osasun
fisiko edo adimenekoari, ezta haurraren
garapen osoari ere, Adierazpen honen
1. artikuluaren 3. paragrafoa
aintzakotzat hartuta.
6. artikulua
Adierazpen honen 1. artikuluarekin bat
etorriz eta 1. artikuluaren 3.
paragrafoan xedatutakoari kalterik egin
gabe, pentsamendu, kontzientzia, erlijio
edo sinesmen askatasunerako
eskubideak, ondorengo askatasunak
barneratuko ditu batez ere:
a) Erlijio edo sinesmenei lotuta,
kultuaren eginerak edo bilerak egitea,
eta helburu horietako lekuak eraiki eta
mantentzea;
b) Ongintza erakundeak edo erakunde
humanitario egokiak eratu eta
mantentzea;
c) Erlijio edo sinesmen baten erritu edo
ohituretarako beharrezko gai eta
material kopuru nahikoa prestatu,
eskuratu eta erabiltzea;
d) Eremu horietan egoki diren
argitalpenak idatzi, argitaratu eta
zabaltzea;
e) Erlijio edo sinesmenak irakastea
xede horretarako egoki diren lekuetan;
f) Partikular eta erakundeengandik
borondatezko finantza ekarpenak eta
beste mota batekoak jaso eta eskatzea;
g) Gidariak gaitu, izendatu, aukeratu
eta hautatzea, oinordetzaren bidez
bada ere, edozein erlijio edo
sinesmenen behar eta arauen arabera;
h) Erlijio edo sinesmen bateko
manuekin bat etorriz, atseden egunak
gorde eta jaiak eta zeremoniak
ospatzea;
i) Nazio eta nazioarte mailan erlijio eta
sinesmenen inguruan komunikazioak
ezarri eta mantentzea norbanakoekin
zein erkidegoekin.
7. artikulua
Adierazpen honetan jasotako eskubide
eta askatasunak nazio legerian
aitortuko dira, praktikan pertsona
guztiek horiek gozatzeko aukera
izateko moduan.
8. artikulua
Adierazpen honetan xedatutako deusek
ere ez du mugatuko edo indargabetuko
Giza Eskubideen Adierazpen
Unibertsalean eta giza eskubideen
nazioarteko Itunetan zehaztutako
eskubiderik.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra