Eranskinak
Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)
Erakundea: Europar Batasuna
Argitalpena: DOUE, 2010/3/30, 83. zk.
EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO TRATATUKO 38. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO ZERRENDA.
Bruselako nomenklaturako partidak
Produktuen izendapena
1. KAPITULUA
Animalia biziak
2. KAPITULUA
Okelak eta barrukiak
3. KAPITULUA
Arrainak, oskoldunak eta soinberak
4. KAPITULUA
Esnea eta esnekiak; hegazti-arrautzak; ezti naturala
5. KAPITULUA
05.04 Animalien erraiak, maskuriak eta urdailak (arrainez bestekoak), osorik edo puskatan
05.15 Beste partida batzuetan ez adierazitako ez hartutako animalia-etorkiko beste elikagaiak; 1. kapituluko edo 3. kapituluko animalia hilak, giza kontsumorako desegokiak
6. KAPITULUA
Landare biziak eta lorazaintzako ekoizkinak
7. KAPITULUA
Elikadurarako lekadunak, landareak, sustraiak eta tuberkuluak
8. KAPITULUA
Fruitu jateko onak; garrazkien edo meloien azalak
9. KAPITULUA
Kafea, tea eta ongailuak, mate belarra (09.03 partida) izan ezik.
10. KAPITULUA
Laboreak
11. KAPITULUA
Errotaritzako ekoizkinak; malta; almidoiak eta fekulak; glutena; inulina
12. KAPITULUA
Hazi eta fruitu oliotarakoak; bestelako aleak, haziak eta fruituak; industriako eta medikuntzako landareak; lastoa eta bazkak
13. KAPITULUA
ex 13.03
Pektina
15. KAPITULUA
15.01 Gantza, beste txerri-koipe batzuk eta hegazti-koipeak, bihurrituak edo urtuak
15.02 Bilgorrak (behi-, ardi- eta ahuntz-aziendenak), gordinik edo urtuak, «lehen zuku» direlako bilgorrak barne direla
15.03 Bilgor-estearina; oleoestearina; txerri-gantzezko olioa eta oleomargarina ez-emultsionatua, inolako nahasketa edo prestaketarik gabea.
15.04 Koipeak eta olioak, arrainenak eta itsas ugaztunenak, finduak barne direla
15.07 Landare-olio finkoak, jariakorrak edo sendoak, gordinak, garbituak edo finduak
15.12 Animalia- edo landare-koipeak eta olioak, hidrogenatuak, finduak edo ez, baina ez ondoren prestatuak
15.13 Margarina, txerri-gantzaren ordezkoak eta beste elikadura-koipe prestatu batzuk
15.17 Gai koipetsuetatik edo animalia- edo landare-argizarietatik datozen hondarrak.
16. KAPITULUA
Okelazko, arrainezko, oskoldunezko eta soinberazko prestakinak
17. KAPITULUA
17.01 Beterraba-azukreak eta kanabera-azukreak, sendoak
17.02 Beste azukre batzuk; ziropak, eztiaren ordezkoak, are ezti naturalarekin nahasiak; azukre eta melaza karamelutuak
17.03 Melazak, koloregabetuak edo ez
17.05 (*) Azukre, ziropa edo melaza usaingozatuak edo koloreztatuak (bainilla-azukrea edo bainillina barne direla), baina edozein proportziotan azukre gehitua duten fruitu-zukuak salbuetsita.
18. KAPITULUA
18.01 Kakao-aleak, osoak edo zatituak, gordinak edo xigortuak
18.02 Kakao-oskolak, -azalak, -mintzak eta -hondarrak
20. KAPITULUA
Lekadunezko edo barazkizko prestakinak, fruituzkoak eta beste landare edo landare-zati batzuenak
22. KAPITULUA
22.04 Mahats-muztioa, hartzidurakoa edo alkohol-gehiketaz bestela geldiarazitako hartzidurakoa
22.05 Mahats-ardoa; alkohol-gehieketaz geldiarazitako hartzidurako mahats-muztioa (mistelak barne direla)
22.07 Sagardoa, udare-ardoa, ezti-ura eta beste edari hartzitu batzuk
ex 22.08 (*)
ex 22,09 (*)
Etil-alkohola, desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziokoa, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritza-produktuetatik lortua, pattarrak, likoreak eta gainerako edari biziak salbuetsita; edariak fabrikatzeko alkohol-prestakin konposatuak ("aterakin kontzentratu" direlakoak).
22.10 (*) Ozpina eta horren ordezko jangarriak
23. KAPITULUA
Elikagai-industrietako hondarrak eta hondakinak; animalientzako janari prestatuak
24. KAPITULUA
24.01 Tabako-zotzak edo tabako landugabea; tabako-hondakinak
45. KAPITULUA
45.01 Artelazki naturala, landugabea; artelazki-hondakinak; artelazki birrindua, pikortatua edo hautseztatua
54. KAPITULUA
54.01 Liho landugabea (liho-laborea), ikuzia, ezpatatua, txarrantxatua (orraztua) edo bestela zehatua, baina irun gabea; lihozko iztupak eta hondakinak (litsak barne direla)
57. KAPITULUA
57.01 Kalamu landugabea (Cannabis sativa), ikuzia, ezpatatua, txarrantxatua (orraztua) edo bestela zehatua, baina irun gabea; kalamuzko iztupak eta hondakinak (litsak barne direla).
(*) Europako Ekonomia Erkidegoko Kontseiluaren 1959ko abenduaren 18ko 7 bis zk.ko Erregelamenduko 1. artikuluak erantsitako partida (7 zk.ko EEEO, 1961ko urtarrilaren 30ekoa, 71. orr.).
II. ERANSKINA:
TRATATUAREN LAUGARREN ZATIKO XEDAPENAK APLIKATUKO ZAIZKIEN ITSASOZ HARAINDIKO HERRIALDE ETA LURRALDEAK.
- Groenlandia,
- Kaledonia Berria eta haren mendekoak,
- Polinesia Frantsesa,
- Lurralde austral eta antartiko frantsesak,
- Wallis eta Futuna uharteak,
- Mayotte,
-Saint-Pierre eta Mikelune,
- Aruba,
- Holandarren Antillak,
- Bonaire,
- Curaçao,
- Saba,
- San Eustakio,
- San Martin,
- Anguilla,
- Kaiman uharteak,
- Falkland uharteak (Malvinak),
- Hegoaldeko Georgia eta Hegoaldeko Sandwich uharteak,
- Montserrat,
- Pitcairn,
- Santa Helena eta haren mendekoak,
- lurralde antartiko britainiarra,
Indiako Ozeanoko lurralde britainiarrak,
Tuks eta Caicos uharteak,
Birjina uharte britainiarrak,
- Bermudak.