6/2012 Lege Organikoa, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez baimena ematen baita Espainiak Kroaziako Errepublika Europar Batasunari Atxikitzeko Tratatua berretsi dezan
2012-10-30Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/10/31, 262. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
13486
6/2012 Lege Organikoa, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez baimena ematen baita Espainiak Kroaziako Errepublika Europar Batasunari Atxikitzeko Tratatua berretsi dezan.
JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusi eta irakurtzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek ondorengo lege organikoa onartu dute, eta Nik berronetsi egin dut.
2011ko abenduaren 9an Kroaziako Errepublika Europar Batasunari Atxikitzeko Tratatua sinatu zen Bruselan, eta, horrela, herrialde hori Europar Batasunean integratzeko 2005ean hasitako negoziazio-prozesua burutu zen.
Espainiako Konstituzioaren 93. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuak tratatu hori berresteko adostasuna eman dezan, lege organiko bidez baimendu beharko da, Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiar Errepublika Europar Batasunari atxiki zitzaizkionean gertatu zen legez edo, geroago, Bulgariako Errepublika eta Errumaniako Errepublika atxikitzean gertatu zen legez.
Artikulu bakarra.
Espainiako Erresumak Kroaziako Errepublika Europar Batasunari Atxikitzeko 2011ko abenduaren 9an Bruselan egindako Tratatua berretsi dezan baimentzen da.
Azken xedapen bakarra.
Lege organiko hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Horrenbestez, Lege organiko hau bete eta betearaz dezaten agintzen diet Espainiako herritar eta agintari guztiei.
Madril, 2012ko urriaren 30a.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY