Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Berraztertze-errekurtsoa, nazioarteko eskumenik, jurisdikziorik edo eskumen objektiborik ezean oinarritutako deklinatoria ezesten duen autoaren aurka

BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA, NAZIOARTEKO ESKUMENIK, JURISDIKZIORIK EDO ESKUMEN OBJEKTIBORIK EZEAN OINARRITUTAKO DEKLINATORIA EZESTEN DUEN AUTOAREN AURKA

ZEHAZTU ORGANOA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK,auzitegietako prokuradorea, auzitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; horrela daukat egiaztatuta zuzentzen natzaion auzitegianPROZEDURA-MOTA ETA ZK.zenbakiko autoekin bideratzen ari den prozeduran. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

DATA(e)an jakinarazi zait auzitegi honekDATA(e)an emandako autoa,GABEZIAezean oinarritutako deklinatoriako idazkia ukatzen duena. Ebazpen hori zuzenbidearekin bat ez datorrelakoan, legeak ezarritako epean eta moduan, idazki honen bidez BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA jartzen dut aipatutako autoaren kontra. Horretarako, alegazio hauetan funtsatzen naiz.

ALEGAZIOAK

LEHENENGOA.-DATA(e)ko autoak nire ordezkatuak aurkeztutako deklinatoria ezesten du. DeklinatoriaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak jarritakoPROZEDURA-MOTA judizioko demandaren kontra aurkeztu zen, auzigaia arbitrajepean baitzegoen. Hori guztia, Prozedura Zibilaren Legeko 63.1 artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

OSATU ALEGAZIOAK

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat berraztertze-errekurtsoa deklinatoria ezesten duen autoaren kontra, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala ebazpena, eta bertan erabaki ez duela hartukoDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak nire ordezkatuaren kontra aurkeztutakoPROZEDURA-MOTA judizioko demandaren ardura, eta ondorioz, prozesu hau largetsiko duela eta auzi-jartzaileari berariaz kostuak ezarriko dizkiola.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra