Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbidea  >>  Legeria

14/2006 Foru Legea, abenduaren 11koa, Nafarroako kooperatibei buruzkoa

2039-06-02

Erakundea: Nafarroako Parlamentua

Argitalpena: NAO, 2006/12/13, 149. zk.

14/2006 FORU LEGEA, abenduaren 11koa, Nafarroako kooperatibei buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako kooperatibei buruzko uztailaren 3ko 12/1989 Foru Le­geak, indarra izan duen denboran, argi erakutsi du tresna eraginkorra izan dela gure erkidegoan kooperatiben mugimenduaren defentsarako, Europar Batasunean sartzeak ekarri dituen erronken aurrean, eta la­gungarria ere xede horretarako behar ziren bitarteko juridiko-ekonomi­koak ezartzeko.

Izan ere, lege testu horrek, beste autonomia erkidego batzuetako sozietate kooperatiboen arautze juridikorako alderdi askotan erreferente izan baita, bereziki nekazaritzako kooperatiben arloan, ase egin ditu, hein handi batean, aldarrikatu zen garaian sortu zituen itxaropenak.

Hala eta guzti ere, argitaratu zenetik hamar urte iragan direlarik, beharrezkoa da testu hori gaurkotzea, aintzat harturik Nafarroako koo­peratiben sektoreetatik helarazi dituzten eskaerak, batez ere nekazari­tzaren mundutik, haien kooperatibak birmoldatzeko planari erantzuteko; horrenbestez, foru lege honek zenbait berrikuntza ekarriko ditu Nafa­rroako kooperatiben lehengo foru legearen aldean. Hauexek dira, la­burbildurik:

Lan elkartuko kooperatiba bat eratzeko gutxieneko bazkide ko­purua bost izatetik hiru izatera jaitsi da; hartara, horrelakoak eratu eta gizarte ekonomiako enpresetan lanpostuak sortzea erraztuko da.

Bazkide lankide izateko kasuak gehitu dira.

Era berean, entitate horietan egin beharreko inbertsio politika ze­hazteko ahalmena batzar orokorraren esku uzteko muga igo da, ibilge­tuaren eskurapen-balioaren 100eko 25 izatetik 100eko 50era, eta koo­peratibetako zuzendaritza kontseiluaren ahalmenen kasuan ere muga portzentaje hori bera jaitsi da.

Bazkide ez diren pertsona kualifikatuak kontseiluko kide izenda­tzeko baimena ematen da, betiere horien kopurua kide guztien herena baino handiagoa ez bada.

Agindu berriak ezarri dira bigarren mailako kooperatibak egungo beharretara egokitzeko, sozietatearen kapitalaren araubideari, funtsei eta aplikatzekoak zaizkien gainerako alderdi ekonomikoei dagokienez.

Kooperatibak birmoldatu, integratu eta berriz abiarazteko proze­suetarako finantzabide berriak sustatzen dira, nekazaritzako koopera­tiben sektorea berregituratzeko prozesuaren barruan, haien funtsen kargura.

Kooperatibaren tokia indartu da bere bazkideekiko, ekitaldi ekono­miko zehatz batean galerak daudenerako.

Kooperatibak sozietate zibil eta merkataritzako sozietate bilaka­tzearen gaineko arauak ezarri dira, bai eta alderantziz ere, kooperatibak ez diren sozietateak eta elkarteak sozietate kooperatibo bilakatzeko alegia.

Nekazaritzako kooperatiben azpimota desberdinen sozietate hel­buruari ñabardura batzuk erantsi zaizkio.

Nekazaritzako kooperatiben kasuan, bazkideak batzar orokorrean eman beharreko botoaren ponderazioa bostetik hamarrera igo da, eta gutxienekoa hiru izanen da.

Baimena ematen da 50 bazkide langile baino gehiagoko lan elkar­tuko kooperatibetan gizarte kontseilua izateko.

Boto ponderatua arautu da zerbitzu-kooperatibetarako.

Gizarte ekimeneko kooperatiben figura ezartzen dira, Nafarroako Kooperatiben uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legea gizarte ekimeneko kooperatiben araubidea gehitzeko xedearekin aldatu zuen apirilaren 11 ko 5/2006 Foru Legeak haien inguruan ezarritakoa erantsiz.

Honako figura juridiko hauek arautzen dira: kooperatiba-taldea, kooperatiba mistoa eta kooperatiba integrala.

Azkenik, uztailaren 16ko Kooperatiben 27/1999 Lege Orokorrera egokitzen da, aplikazio esparruari dagokionez, foru lege hau aplika­tzekoa izanen baitzaie helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan eta jarduera kooperatibizatua nagusiki bertan betetzen duten sozietate kooperatiboei.

Foru lege hau eman da abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organi­koak, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzkoak, 44.27 artikuluan, Kooperatiba, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mu­tualitate eta positoen arloan, gai horretan legeria orokorrak dioen ariora, Foru Komunitateari eskuordeturiko eskumen osoaz baliatuz.

Foru legearen egitura hauxe da: 88 artikulu, hiru titulu, lau xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

I. TITULUA

Kooperatibak oro har I. KAPITULUA

Kooperatiben araubide orokorra 1. artikulua. Aplikazio esparrua.

Honako foru lege hau aplikatuko da ohiko sozietate-jarduna nagusiki Nafarroan duten kooperatibetan, hirugarrenekiko harremanak edo haien xederako jarduera instrumentalak lurralde horretatik kanpo betetzen badira ere.

2. artikulua. Kontzeptua eta ezaugarriak.

Kooperatibak sozietateak dira, antolaketa eta funtzionamendua Na­zioarteko Kooperatiba Aliantzak emaniko printzipioetan oinarrituak di­tuztenak, foru lege honetan ezarritako moduan, eta baterako enpresen araubidean edozein jarduera ekonomiko eta sozial egiten dutenak, be­tiere bere kideen zerbitzura eta komunitatearen mesedetan.

3. artikulua. Izena.

1. Sozietate kooperatibo guztien izenetan "sozietate kooperatiboa" edota laburbilduz, "S. Koop." agertuko da nahitaez.

2. "Kooperatiba" izena ez dezake hartu beste ezein entitatek, so­zietatek edo enpresak.

3. Ezein sozietate kooperatibok ez dezake hartu jadanik eratua dagoen beste baten izen berbera edota harekin nahasgarria izan daite­keena.

1. artikulua. Helbidea.

Foru lege honen menpeko kooperatibek Nafarroan izan beharko dute beren sozietatearen helbidea.

2. artikulua. Autonomia.

Sozietate kooperatiboek beraien estatutuak prestatu, onetsi eta aplikatuko dituzte autonomia osoz, eta debeku bakarrak foru lege ho­netan edo aplikatzekoak zaizkien beste xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

3. artikulua. Nortasun juridikoa.

Sozietate kooperatiboa eratua geldituko da eta nortasun juridikoa bereganatuko du, eraketaren eskritura publikoa Nafarroako Koopera­tiben Erregistroan inskribatzen den unean.

4. artikulua. Sozietatearen kapitala.

Foru lege honen II. tituluko I. kapituluan araututako lehen mailako kooperatibetan, sozietatearen kapitala 1.500 eurokoa izanen da, gu­txienez, eurotan emana, non eta ez diren foru lege honen 76. artikuluan arautzen diren hezkuntzako kooperatibak, horrelakoetan sozietatearen gutxieneko kapitala 600 eurokoa izanen baita.

Sozietatearen kapitalari bazkide bakoitzak egin beharreko ekarpena 60 eurokoa izanen da gutxienez, non eta ez den aipatutako hezkun­tzako kooperatiba horietako bat, horrelakoetan bazkideek ez baitute inolako ekarpenik egin beharrik.

Kooperatiba eratzen den unean kapital osoa kooperatibako bazkide sustatzaileek izenpetuta egon beharko da, eta horren 100eko 25, gu­txienez, ordainduta.

5. artikulua. Erantzukizuna.

1. Bazkideen erantzukizuna mugatua edo mugagabea izanen da, estatutuek zehazten duten moduan. Horri buruzko xedapen espresik ez badago, sozietateak hirugarrenekin dituen zorren gainean erantzukizun mugatua izanen dute bazkideek, hain zuzen ere sozietatearen kapita­lean izenpetutako ekarpenetara mugatua, ekarpen horiek ordaindu gabe ala ordainduta izan.

2. Bazkideen erantzukizuna baterakoa edo solidarioa izanen da, estatutuek zehazten duten moduan. Horri buruzko xedapen espresik ez badago, bazkideen erantzukizuna baterakoa dela ulertuko da.

9. artikulua. Batzordeak, atalak eta taldeak.

Estatutuetan ezarri ahal da kooperatibaren barrenean batzorde, atal eta taldeen eraketa, funtzionamendu eta jarduna, betiere eginbehar berezietarako, zein bere ustiapen kontu berezituarekin eta ezertan ukatu gabe kooperatibaren erantzukizun orokor eta bateratua.

9. artikulua. Hirugarrenekiko eragiketak.

1. Estatutuetan hala jasota badago, kooperatibek eragiketak bete ditzakete bazkide ez diren pertsona fisiko nahiz juridikoekin, baina era­giketa horien emaitzen 100eko 50 nahitaezko erreserba funtserako izanen dira eta gainerako 100eko 50 borondatezko erreserba funtse­rako.

2. Betebehar horretatik salbuetsirik daude lan elkartuko koopera­tibak, hain zuzen ere horien helburua hirugarrenekin eragiketak egitea baita.

11. artikulua. Kooperatibako harremanak.

1. Ez dira salmentatzat hartuko sozietatearen helburuak lortzeko kooperatibek beren bazkideei emaniko ondasunak eta zerbitzu-ema­teak, kooperatibak berak sortutakoak nahiz hirugarrenei erositakoak izan.

2. Ez dira salmentatzat hartuko, halaber, bazkideek kooperatibari emaniko ondasunak eta produktuak, horiek sozietatearen helburuak lortzeko emanak baldin badira.

II. KAPITULUA

Kooperatiben eraketa 12. artikulua. Eraketaren batzarra.

1. Sozietate kooperatibo bat sortzeko, haren eraketaren batzarrak, sozietatearen sustatzaileek osatuak, ondoko gai hauei buruz erabaki beharko du behinik behin:

a) Sozietatearen estatutuen proiektuaren onespena.

b) Sozietatearen kapitaleko ekarpenak izenpetu eta ordaintzeko modua eta epeak.

c) Egin gogo den sozietate kooperatiboa inskribatzeko behar diren egintzak gauzatuko dituzten kudeatzailea edo kudeatzaileak izendatzea.

d) Sozietatea eratu ondoren, lehen Zuzendaritza Kontseiluko ki­deak izendatzea sustatzaileen artean, baita kontu-hartzailea edo kon­tu-hartzaileak ere, betiere foru lege honetan xedatzen denari jarraikiz.

e) Eraketaren eskritura egiletsi behar dutenak izendatzea susta­tzaileen artean.

2. Eraketaren batzarraren aktan hartutako erabaki guztiak eta sustatzaileen zerrenda jasoko dira, adierazirik bakoitzaren nortasunaren gaineko datu zehatzak, eta kooperatiban zein modu, baldintza eta izaerarekin sartu diren.

Eraketaren batzarrean idazkari lanetan diharduen sustatzaileak ak­taren ziurtagiria emanen du, beti ere lehendakariaren ikus-onetsiarekin.

3. Kooperatibak bere inskripzioa lortzen ez duen bitartean, ize­naren ondotik "eratzear" hitza erantsi beharko du.

4. Izendatutako kudeatzaileek sozietate izan nahi denaren izenean jardunen dute eta hura eratzeko behar diren jarduera guztiak aurrera eramanen dituzte.

Inskripzioa egin baino lehen, kooperatiba proiektu horren izenean eginiko egintzak eta sinatzen diren kontratuak betetzearen gaineko erantzukizun solidarioa izanen dute horien egileek.

Aipatu egintza eta kontratu horiek kooperatibak hartuko ditu bere gain, ondorio guztietarako, inskripzioa egiten den egunetik gehienez ere hiru hilabeteko epean eginiko batzar orokorrak onetsi ondoren.

13. artikulua. Estatutuak.

1. Sozietate kooperatiboen estatutuak foru lege honetan xedatu­takora egokitu beharko dira, eta gutxienez honako alderdi hauek jaso beharko dituzte:

a) Izena.

b) Sozietatearen helburua.

c) Helbidea.

d) Iraupena.

e) Jardunaren lurralde esparrua.

a) Sozietatearen gutxieneko kapitala, tituluaren balioa, bazkide ba­koitzaren gutxieneko ekarpena eta sozietatearen partaidetzak eskual­datzeko sistema.

f) Soberakinak banatzeko irizpideak, ongi zehaztuz gutxienez zer ehuneko sartu behar den nahitaezko erreserba funtsean eta zein hez­kuntza eta sustapen sozialekoan, azken funts honetakoak zertarako izanen diren zehaztuta.

g) Sozietate kooperatiboaren gobernu organoen araubidea, eta bertan zehaztu beharko dira osaketa, eginkizunak, jarduteko proze­durak, erabakietan behar diren gehiengoak, boto eskubidea eta bazki­deen bermeak edo atxikienak, horrelakorik balitz.

b) Bazkideak onartu, haiei baja eman eta sozietatetik kanporatzeko betebehar objektiboak eta prozedura, ekarpenak itzultzeko eskubidea eta horretarako epeak.

c) Sozietatearen diziplina arauak.

d) Sozietate kooperatiboa desegiteko eta likidatzeko arrazoiak eta prozedura.

e) Foru lege honek ezarritako beste edozein betebehar.

2. Estatutuak barne araubideko erregelamenduen bidez garatu ahalko dira.

14. artikulua. Kooperatiben aldez aurreko kalifikazioa.

Foru lege honetan ezarritakoari jarraikiz eginiko estatutuen proiek­tuaren aldeko kalifikazioa eskatu beharko diote sustatzaileek Nafa­rroako Kooperatiben Erregistroari.

15. artikulua. Eraketaren eskritura.

Sozietate kooperatiboa eskritura publikoaren bidez eratuko da; era­ketaren batzarrean aukeratutako pertsonek edo sustatzaile guztiek egi­letsiko dute eskritura hori, horretarako hartutako erabakiei jarraikiz.

Sozietate kooperatiboaren eraketaren eskritura publikoak honako hauek jaso beharko ditu:

a) Sustatzaileen zerrenda eta haien nortasunari buruzko datuak.

b) Sozietate kooperatiboa sortzeko borondatea, estatutuetan bertan adierazten diren helburu eta irispidearekin.

b) Sozietatearen estatutuak, Nafarroako Kooperatiben Erregis­troaren aldeko kalifikazioarekin.

c) Adierazpen bat, zeinetan jasoko baita sustatzaileek ordaindu dutela, gutxienez, bazkide izateko nahitaezko ekarpenaren 100eko 25, baita ekarpenaren gainerakoa ordaintzeko modua eta epea ere.

Ordaindutako ekarpen guztien batura ezinen da izan estatutuetan zehaztutako gutxieneko kapitalaren zenbatekoa baino txikiagoa.

c) Sozietatea eratutakoan, lehen Zuzendaritza Kontseiluko kide izanen diren pertsonen izendapena, baita kontu-hartzailearena edo kontu-hartzaileena ere.

d) Bazkide bakoitzak jarritako zenbatekoa -eskudirutan-, onda­sunak edo eskubideak, adieraziz diruzkoak ez diren ekarpenen balora­zioa eta bazkide bakoitzak jasotako titulu kopurua.

d) Sozietatearen helburu nagusia.

16. artikulua. Inskripzioa.

Sozietatearen eraketaren eskritura egiletsi eta bi hilabeteko epean, egilesleek izendatutako kudeatzaileek edo sustatzaileek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribatzea eskatu beharko dute.

III. KAPITULUA

Kooperatiben Erregistroa 17. artikulua. Nafarroako Kooperatiben Erregistroa.

1. Nafarroako Kooperatiben Erregistroak bere gain hartuko ditu artikulu honen 2. idatz-zatian sozietate kooperatiboei eta haien elkarteei buruz aipatzen diren egintzen kalifikazio, inskripzio eta ziurtapen egin­kizunak.

Erregistroa publikoa da eta haren funtzionamendua legezkotasu­naren, legitimazioaren eta publizitate formal eta materialaren printzipioei lotuko zaie.

2. Erregistroan ondoko egintza hauek inskribatuko dira nahitaez:

a) Entitatearen eraketa.

b) Bat-egitea eta zatitzea.

a) Deskalifikazioa.

c) Desegitea eta likidazioa d) Sozietatearen estatutuen aldaketa eta foru lege honetara ego­kitzea.

b) Kudeaketa eta administrazio ahalordeak egilestea, bai eta horien aldaketa, ezeztapena eta ordezkapena.

c) Zuzendaritza Kontseiluko kideak izendatu, kargutik kendu eta ezeztatzea, baita kontu-hartzaileena eta desegite prozesuko bazkide li­kidatzaileena ere.

e) Sozietatearen helbide aldaketa.

i) Foru lege honen 81. artikuluan aipatzen diren kooperatiben ar­teko akordioak 3. Arestiko a), b), c), d), e) eta f) letretako egintzak interesdunak eskatuta inskribatuko dira; eskabidearekin batera egintza aipatzen duen eskritura publikoaren kopia baimendua eta kopia arrunta aurkeztu be­harko dira. Ofizioz ere inskribatu daitezke, ebazpen judizial edo admi­nistratiboaren ondorioz, salbu eta eraketa egintza denean.

4. g), h), eta i) letretako egintzak inskribatzeko aski izanen da Zu­zendaritza Kontseiluaren erabakiaren egiaztagiria, kontseiluko idazka­riak eta lehendakariak sinatua; sinadurak notarioak egiaztaturik edo Nafarroako Kooperatiben Erregistroko arduradunak edo entitatearen helbidea zein udaletan dagoen bertako idazkariak kautoturik egon be­harko dira.

5. Eraketa egintzaren kasuan izan ezik, sozietate kooperatiboek aginduzko dokumentazioa igorri beharko dute Erregistrora, hogeita hamar egun naturaleko epean, egintza gauzatu eta biharamunetik zen­batzen hasita.

6. Honako agiri hauek gordailuan utziko dira Nafarroako Koopera­tiben Erregistroan nahitaez, inskripzio liburuan kasuan kasuko erregis­troko idaztoharra eginez, bertan jasotako datuak ziurtatzeko edo eska­tzen dituenari erakusteko:

a) Ekitaldi ekonomiko bakoitzeko kontuak, batzar orokorrak onet­siak, balantzea, galeren eta irabazien kontua eta jardueren txostena biltzen dituztenak eta unean uneko araudi indardunari jarraikiz eginak.

b) Entitatearen trafikoari buruzko liburuak eta dokumentazioa, baldin eta likidazioa gertatzen bada, foru lege honen 63. artikuluan ezarritakoa betez.

c) Egiten diren barne araubideko erregelamenduak.

Aipatu egintzen erregistroko idaztoharra egiteko aski izanen da 2. idatz-zatiko g), h) eta i) letretan aipatzen den ziurtagiria aurkeztea, erregistroan gordailuan utzi beharreko dokumentazioarekin batera.

7. Sozietate kooperatiboek bi hilabeteko epean utzi beharko di­tuzte agiriak gordailuan, bertan jasotako egintzak onetsi zituen batzar orokorra egin zenetik zenbatzen hasita.

18. artikulua. Segidako traktua.

Kontseiluko kideen, kontu-hartzaileen eta likidatzaileen izendapenak eta kargu-uzteak inskribatzeko beharrezkoa izanen da aurretik gertatu­takoak inskribatuak izatea; aparteko inguruzbarrak gertatuz gero, na­baritasun aktaren bidez egin daiteke inskripzio hori.

19. artikulua. Erregistro liburuak.

Nafarroako Kooperatiben Erregistroan honako liburu hauek izanen dira:

a) Egunkaria.

b) Sozietate kooperatiboak inskribatzekoa.

c) Kooperatiba elkarteak inskribatzekoa.

IV. KAPITULUA

Bazkideak 20. artikulua. Bazkideak oro har.

1. Lehen mailako kooperatibek bost bazkide izanen dituzte gu­txienez. Arau orokor horretatik kanpo daude lan elkartuko kooperatibak, hiru kide izanen baitituzte gutxienez.

Bigarren mailakoak edo maila handiagokoak eratzeko aski izanen da bi kooperatiba biltzea.

2. Pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan daitezke lehen mailako kooperatibetako bazkide. Inolaz ere ezin izanen da lehen mailako koo­peratibarik eratu pertsona juridikoekin bakarrik.

21. artikulua. Lan-bazkideak.

1. Lan-bazkideak dira sozietate jarduera kooperatiban beren lana eskaintzea duten pertsona fisikoak.

2. Kooperatiben estatutuetan aurreikusirik egon daiteke zein sis­tema erabiliko den langileek lan-bazkide izan daitezen lanean hasten diren unetik beretik. Aitzitik, horretatik kanpo geldituko dira lan elkartuko kooperatibak eta nekazaritzakoak, lurrak edo bestelako ekoizpen-bitar­tekoak batera lantzeko helburua dutenak, bazkideen lanaren bidez ne­kazaritzako enpresa edo ustiategi bat sortu eta kudeatzeko.

3. Lan-bazkideen eta gainerakoen botoen kopurua, osotara, Ba­tzarreko boto kopuru osoaren bostena baino txikiagoa izanen da be­tiere.

4. Era berean, kooperatibetako estatutuetan aurreikusirik baldin badago lan-bazkideak onartzea, orduan irizpideak ere finkatu beharko dira bertan bazkide horiek kooperatibaren betekizun eta eskubide eko­nomikoetan parte har dezaten, sozietate kooperatiboa hezurmamitzen duten printzipioekin bat.

5. Lan-bazkideei foru lege honetan lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileentzat ezartzen diren arauak aplikatuko zaizkie.

22. artikulua. Bazkide izaera hartzea.

1. Estatutuetan ezarriko da bazkide izaera hartzeko behar diren baldintzak.

1. Onarpen eskaera idatziz eginen zaio Zuzendaritza Kontseiluari, eta hark eskabidea aurkezten denetik gehienez ere bi hilabeteko epean hartuko du erabakia. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe ira­ganik, eskaera onartu dela ulertuko da.

Onarpena ez da ukatuko ideia politiko, sindikal, erlijioso edota arra­zari lotutako arrazoiengatik, ez eta hizkuntza, sexu edo egoera zibilari buruzkoengatik ere.

Dena den, onarpena ukatuz gero, eskatzaileak errekurtsoa jar de­zake batzar orokorrean hogeita hamar eguneko epean ukoa jakina­razten denetik, eta Batzarrak egiten duen lehenbiziko bilkuran eman beharko du horri buruzko ebazpena.

3. Bazkide izaera eskuraturik, kooperatibako kide izanen da den­bora mugagaberako.

Nolanahi ere den, denbora mugatuko sozietate loturak ezarri ahalko dira, betiere estatutuetan aurreikusi eta onarpenaren unean hala era­bakitzen bada. Lotura horietatik sortzen diren eskubide eta betebeha­rrak kooperatibako gainerako bazkideek dituztenen parekoak izanen dira eta estatutuetan arautuak egonen dira.

Kooperatibarekin aldi baterako lotura duten bazkideen kopurua ez da inolaz ere izanen mugagabeko bazkideen kopuruaren bostena baino handiagoa, ez eta haien botoen kopurua muga horretatik gora egonen ere.

23. artikulua. Baja motak eta erantzukizuna.

1. Borondatezko baja: Edozein bazkidek baja har dezake bere borondatez kooperatiban, betiere estatutuetan aurreikusitako prozedura betetzen bada eta Zuzendaritza Kontseiluari gutxienez hiru hilabete le­henago horren berri ematen badio. Kontseiluak erabakiko du baja hori arrazoizkoa edo arrazoigabea den, kasuan biltzen diren inguruabarrak aztertu ondoren.

Dena den, estatutuetan agindu daiteke bazkide izateari eustea ge­hienez ere hamar urtez onarpena gertatu zenetik; betebehar horretatik salbuetsirik egonen dira estatutu horietan aurreikusitako arrazoizko ba­jaren kasuan dauden bazkideak.

2. Nahitaezko baja: Bazkide izaera galduko du derrigorrez estatu­tuetan edo foru lege honetan kasuan kasuko kooperatibako bazkideizateko eskatzen diren baldintzak galtzen dituenak edo kooperatibaren esparruari dagokionez baldintza horiek biltzen ez dituenak.

Zuzendaritza Kontseiluak erabakiko du nahitaezko baja, ofizioz edo edozein bazkidek eskatuta, aurretik interesdunari entzutea emanda.

3. Bazkide baten baja gertatzen denean, lehenagotik kooperatiba­rekin hartuak zituen obligazioen erantzukizuna bost urtez luzatuko da gehienez, bazkide izaera galdu zuenetik hasita.

Obligazio horiek kalkulatzeko, kontuan hartuko da entitateak kapita­lizatu gabe duen zenbatekoa, bajaren egunaren hurrengo balantzeari jarraikiz, beti ere batzar orokorrak onetsi ondoren; bazkideari dago­kionez, kontuan hartuko da onetsitako obligazio eta inbertsio horietatik zer ehuneko ordaindu beharko zukeen bazkide izaten segituz gero, bazkideak azken hiru ekitaldi ekonomikoetan betetako lanaren arabera kalkulaturik.

Kapitalizatu gabeko zenbatekoa sozietatearen ibilgetuen eta balia­bide berekien arteko aldea zehaztuz kalkulatuko da.

Dena den, bazkidea erantzulea da bere baja gertatu aitzin koope­ratibak izan zituen galeretan, dagokion kuotaren arabera. Kuota hori baja gertatu eta hurrengo batzar orokorrean onesten den balantzearen gainean kalkulatuko da.

Arestiko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, bazkidea hiltzen bada eta eskubidedunek ez badute bazkide izan nahi, arestian aipaturiko obligazioengatik egileari zegokiokeen erantzukizuna haiek aitortua zuten sozietatearen kapitalaren zenbatekora mugatuko da.

24. artikulua. Kanporatzea.

1. Estatutuetan tipifikatua dagoen hutsegite larria dela-eta, bazkide bat kooperatibatik kanporatzeko erabakia Zuzendaritza Kontseiluak hartuko du, espedientea ireki eta interesdunari entzutea eman ondoren.

Erabaki horren aurka errekurtsoa jar daiteke batzar orokorrean, es­tatutuetan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan aurreikusten den moduan, eskumen jurisdikzionala ezertan ukatu gabe. Batzar oro­korrak isilpeko bozketa baten bidez ebatziko du errekurtsoa, hura aur­keztu eta hurrengo bilkuran.

2. Lan elkartuko kooperatibetan eta gainerako kooperatibetan, lan-bazkideei dagokienez, bazkidea kanporatzeko erabakia Zuzenda­ritza Kontseiluak hartu orduko izanen da indarrean.

3. Kanporatzea gertatzen denean, bazkidearen erantzukizuna arestiko artikuluan zehaztutako berbera izanen da.

25. artikulua. Bazkideen eskubideak.

Kooperatibetako bazkideek honako eskubide hauek izanen dituzte:

a) Kooperatibaren jardueretan eta zerbitzuetan parte hartzeko es­kubidea b) Batzar orokorrak hartzen dituen erabakietan parte hartzeko es­kubidea, hitzarekin eta botoarekin, eta bereziki, sozietatearen organoe­tako karguak hautatu eta horietarako hautatua izatekoa.

c) Sozietate kooperatiboaren araubidetik sortzen diren ordain ekonomikoak hartzeko eskubidea, ekarpenak gaurkotzeko eta itzulketak hartzeko, ekarpen horien korritu mugatua hartzeko eskubidea, halakorik balego, eta baja gertatzen bada itzulkinak eta likidazioa hartzeko esku­bidea.

d) Legezko arauetatik eta entitatearen estatutuetatik sortzen diren gainerakoetarako.

26. artikulua. Informazioa jasotzeko eskubidea.

1. Kooperatibetako bazkideek eskubidea dute Zuzendaritza Kont­seiluari informazioa eskatzeko kooperatibaren inguruabar ekonomiko eta sozialei buruz, jarduerari buruz eta kooperatibari eragiten dion edo­zein gorabeherari buruz.

2. Informazioa jasotzeko eskubidea bermatzeko, ondoko neurri hauek hartuko dira:

a) Zuzendaritza Kontseiluak bazkide guztiei banatuko die estatu­tuen testua eta erregelamenduena, horrelakorik balego. Halaber, sartu diren aldaketa guztiak, batzar orokorretako aktak eta Zuzendaritza Kontseiluaren erabakien kopia egiaztatua ere, erabaki horiek modu pertsonalean edo partikularrean eragiten dioten bazkideak eskatzen baldin badu.

b) Era berean, Zuzendaritza Kontseiluak, lehendakariak, kontu­hartzaileek eta edozein organok bazkideak eskatzen duen informazio guztia eman beharko dute aurreko letran ezarritako kasuan.

c) Urtean bi aldiz, Zuzendaritza Kontseiluak txosten bat aurkeztuko die bazkideei kooperatibaren jardunari buruz.

d) Informazioa jasotzeko eskubidea zuzenean erabil daiteke ba­tzarrean edo, noiznahi, idatzi arrazoituaren bidez.

3. Eskatutako informazioa ukatu daiteke, baldin eta emateak koo­peratibaren interes legitimoak arrisku larrian jartzen baditu edo Zuzen­daritza Kontseiluaren iritziz eskabidea errepikatua edo arrazoirik gabea bada.

Hala ere, artikulu honen 2. idatz-zatian ageri diren kasuetako batean eskatutako informazioa ezin izanen da ukatu batzar orokorrean ema­tekoa bada eta informazio eskaera bertaratu direnen eta ordezkatuen botoen erdiak baino gehiagok aldezten badu.

4. Informazioa emateko beharkizuna betetzen ez bada, bazkideak erreklamazioa aurkez dezake jurisdikzio arruntean.

27. artikulua. Bazkideen betebeharrak.

Bazkideek legeetatik eta estatutuetatik sortzen diren betebeharrak izanen dituzte, bereziki ondoko hauek:

a) Parte-hartze osoa izatea kooperatibaren jarduera eta zerbi­tzuetan, estatutuetan ezarri eta gobernu organoen erabakietan garatu­tako moduan.

b) Batzar orokorretara joatea, haren erabakiak onartu eta betetzea eta eskaintzen zaizkien kargu eta eginkizunak onartzea, aski arrazoitu­riko ezinbesteko kasuetan salbu.

a) Kooperatibari leial izatea; haren gobernu organoei begirunea erakustea; jarduera, proiektu eta planekiko lanbide-sekretua gordetzea hirugarrenekiko; lehia mota guztiak eta bazkide izaeraz baliatzeko au­kerak saihestea jarduera espekulatibo, iruzurrezko edo legearen aurka­koak betetzeko.

b) Sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenak aurrez ikusitako moduan eta epeetan ordaintzea.

28. artikulua. Diziplina araubidea.

Estatutuetan ezarriko dira sozietatearen diziplina neurriak, hutsegite eta zehapen motak, horien preskripzioa, zehapen prozedura eta jartzen ahal diren errekurtsoak.

29. artikulua. Atxikiak.

1. Zuzendaritza Kontseiluak honakoei eman diezaieke atxikiaren izaera: entitatearen bazkide izateari justifikaturiko arrazoiengatik uzten diotenei, bazkidearen heriotza dela medio haren eskubidedun direnei eta estatutuen arabera aukera hori dutenei, antzeko egoeran egotea­gatik.

2. Pertsona horiek, fisiko nahiz juridikoek, idatzizko eskaera egin beharko diote Zuzendaritza Kontseiluari. Organo horrek erabakia hartu beharko du gehienez ere bi hilabeteko epean, eskaera aurkezten de­netik zenbatzen hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe ira­ganik, atxikia izateko eskaera onartu dela ulertuko da.

3. Sozietatearen estatutuetan arautuko da figura horri aplikatzekoa zaion araubide juridiko eta ekonomikoa, baina gutxienez eta edozein kasutan ondoko berezitasun hauek izan beharko ditu:

a) Sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenetan itundua dagoen korritua hartzeko eskubidea izanen dute, baita ekarpen horiek gaurko­tzeko eta itzulketak hartzeko ere, bazkideen baldintza beretan.

a) Ez dute itzulkinik hartzeko eskubiderik izanen, baina kooperati­baren zerbitzuak erabili ahalko dituzte.

b) Batzar orokorretan parte hartzeko eskubidea izanen dute, hi­tzarekin baina botorik gabe, eta ezin izanen dira izan Zuzendaritzako Kontseiluko kide ez kontu-hartzaile edo likidatzaile izendatu, bai ordea, entitateko ohorezko karguetan aritu, estatutuetako arauetan horrelakorik ezarririk dagoenean.

b) Haien erantzukizuna sozietatearen kapitalari eginiko ekarpene­tara mugatuko da.

c) Kooperatibaren nondik norakoaren gaineko informazioa har­tzeko eskubidea izanen dute, foru lege honen 26. artikuluan ezarritako moduan.

c) Atxikiek ez dute sozietatearen kapitalerako nahitaezko ekarpen berririk egin beharko, baina batzar orokorrak baimena eman ahal die borondatezko ekarpenak egiteko.

30. artikulua. Bazkide laguntzaileak.

1. Bazkide laguntzaileak izanen dira foru lege honen 81. artikuluan aipatzen den kooperatiben arteko akordioa sinatua duten kooperatibak eta haien bazkideak. Era berean, halakoak izanen dira kooperatibek kontrolaturiko sozietateak eta entitate publikoak.

2. Kooperatibaren sozietate helburua osotara gauzatu ez baina hura lortzen laguntzen ahal duten pertsona fisikoek ere bazkide lagun­tzailearen izaera eskuratu ahal dute. Horien eskubideak eta betebeha­rrak sozietatearen estatutuetan xedatutakoaren arabera arautuko dira eta, horiek arautu ez dutenetan, aldeek hitzartutakoari lotuko zaizkio.

3. Estatutuetan arautuko da bazkide laguntzaileen araubide juri­dikoa, ondoko printzipio hauei jarraikiz:

a) Gainerako bazkideek dituzten eskubide eta betebeharrak izanen dituzte sozietatearen esparruan.

a) Batzar orokorrean nola Zuzendaritza Kontseiluan dituzten boto guztien kopurua ez da izanen sozietateak organo bakoitzean dituen botoen bostena baino altuagoa, foru lege honen 67. artikuluan ezarri­takoa ezertan ukatu gabe.

b) Bazkide laguntzaileek, jarduera kooperatibizatuan duten parte­hartzearen arabera, eskubidea izanen dute kooperatibaren emaitzetan parte hartzeko, estatutuetan espresuki hala aurreikusirik badago.

b) Bazkide laguntzaileek bazkide diren kooperatiban izanen dute ordezkaritza. Bigarren mailako kooperatiben kasuan, bazkide lagun­tzaileek jardueran duten parte-hartzearen araberakoa izanen da 81.2 artikuluan ezarritako boto proportzionala, eta aurreko b) letran azaldu­tako muga ez da izanen.

V. KAPITULUA

Sozietate kooperatiboaren organoak 31. artikulua. Sozietatearen organoak.

Sozietate kooperatiboaren organoak ondoko hauek dira:

a) Batzar orokorra.

a) Zuzendaritza Kontseilua.

c) Kontu-hartzailea edo kontu-hartzaileak.

32. artikulua. Batzar orokorra.

Batzar orokorra bazkideek osatzen dute eta, halakoak daudenean, atxikiek eta bazkide laguntzaileek. Sozietate kooperatiboaren goi-or­gano deliberatzaile eta erabaki-hartzailea da, eta sozietatearen boron­datea erabakien bidez adierazten du. Erabaki horiek lotesleak eta na­hitaez bete beharrekoak dira disidenteentzat eta batzarrera agertu ez direnentzat ere.

33. artikulua. Batzar orokorraren eskumenak.

1. Batzar orokorrak ondoko eskumenak izanen ditu:

a) Zuzendaritza Kontseiluko kideak eta kontu-hartzaileak hautatu eta kargutik kentzea.

a) Kontseiluaren kudeaketa aztertzea eta kontuak, balantzeak, soberakinen banaketa, itzulkinak eta galeren egozketak eta egin gogo diren inbertsioen politika onestea, betiere inbertsio horiek kooperati­baren ibilgetuaren eskurapen-balioaren eta foru lege honen 47. artiku­luan ezarritako baliabide berekien 100eko 50etik gorakoak badira.

b) Onestea, kasua bada, barne araubideko erregelamendua, eta antolamendu eta funtzionamendurako behar diren erabakiak hartzea, bai eta sozietate kooperatiboaren bat-egite, desegite eta likidaziorako ere.

b) Estatutuak aldatzea.

e) Estatutuetan edo foru lege honetan emandako beste edozein eskumen.

2. Batzarrak ezin izanen du eskuordetu aurreko idatz-zatiko a), b), c) eta d) letretan adierazitako gaien gainean duen eskumena.

34. artikulua. Motak.

Batzar orokorrak arruntak edo bereziak izan daitezke.

Batzar orokor arruntaren helburua da sozietatearen kudeaketa az­tertzea, urteko kontuak onestea, bidezkoa bada, soberakinen edo ga­leren egozketaren gainean ebaztea, eta sozietate kooperatiboaren poli­tika orokorra ezartzea.

Batzar arrunta urtean behin eginen da gutxienez, ekitaldia itxi eta hurrengo sei hilabeteko epean.

Gainerako batzar orokor guztiak bereziak izanen dira.

35. artikulua. Funtzionamendua.

1. Kooperatibak non duen helbidea, herri hartan eginen da batzar orokorra, edo Zuzendaritza Kontseiluak erabakitzen duen beste edo­zeinetan.

Lehenbiziko deialdian batzarra baliozkotasunez eratua dagoela ulertuko da sozietatearen botoen erdia baino gehiago bertaratuak edo ordezkatuak daudenean, eta bigarren deialdian, berriz, bertaratuen ko­purua kooperatiba bakoitzaren estatutuetan ezarritakoa denean.

Estatutuetan zehaztuko dira batzarrak egiteko arauak, deialdia egi­teko epeak eta publizitatea eta funtzionamendu normal baterako argi­bide guztiak. Dena den, ez da aldez aurretiko deialdirik beharko, baz­kide, atxiki eta bazkide laguntzaile guztiak bertan egonda aho batez erabakitzen badute batzarra egitea, gai zerrenda finkatu ondoren.

Batzar orokorretan Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria izanen da buru eta idazkari lanetan Kontseiluko idazkaria bera arituko da; fin­katutako gai zerrendari eta estatutuetan aginduta dagoen prozedurari lotuta eginen da batzarra, eta bertan parte hartuko dute bazkideek, atxikiek eta bazkide laguntzaileek, haiek edo haien ordezkoek, eta ge­hienez ere bi bazkide ordeztea onartuko da.

2. Lehen mailako kooperatibetan, bazkide bakoitzak boto bat iza­teko eskubidea du, baina hori ez da eragozpen izanen foru lege honen 65., 67. eta 71. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, sozietatearen estatu­tuetan boto proportzionala eman ahal zaio kooperatiban dauden baz­kide motetako bakoitzari. Era berean, bazkide mota bakoitzari sobera­kinen banaketaren ehuneko zehatz bat eman ahal zaio, jarduera koo­peratibizatuan duten parte-hartzearekiko proportzionala betiere.

Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibetan boto esku­bidea 81. artikuluan ezarritakoari lotuko zaio.

3. Erabakiak biltzen dituen akta jasoko da, eta bertan agertu be­harko dira kasuan kasuko boto-kontaketak eta lortutako gehiengoak; akta hori batzarrak berak onetsi beharko du ondoren edo, bestela, le­hendakariak eta hiru bazkidek gutxienez, hamabost eguneko epean.

4. Batzarraren erabakiak bertan izan edo ordezkatuak diren bo­toen gehiengo soilaren bidez hartuko dira, salbu eta foru lege honetan edo estatutuetan bestela xedatzen bada.

36. artikulua. Sozietatearen erabakiak inpugnatzea.

1. Lege maila duten lege edo arauen kontra sozietateak hartzen dituen erabakiak erabat deusezak dira eta edozein bazkidek inpugnatu ditzake, deklarazioko epaiketa arruntaren bidez edo hurrengo idatz-za­tian ezartzen den prozedura bereziaren bitartez, eta hartan zehazten den epean.

2. Sozietateak estatutuen kontra hartzen dituen erabakiak edo kooperatibaren interesen kaltetan direnak, bazkide baten edo batzuen mesedetan, berrogei egun naturaleko epean inpugnatu ahalko dira, erabakia hartzen denetik edo Kooperatiben Erregistroan inskripzioa egiten denetik aitzina. Horretarako, Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 22ko 1564/1989 Errege De­kretuko 118. artikuluan zehazten den prozedurari ekinen zaio.

3. Inpugnazio ekintza egiteko legitimaturik daude erabakiaren aur­kako botoa aktan jaso dadin eskatu duten bazkideak, bertan ez direnak eta boto emateko eskubidearen ukazio ez-legezkoa jaso dutenek.

37. artikulua. Zuzendaritza Kontseilua.

1. Zuzendaritza Kontseilua sozietate kooperatiboaren gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza organoa da, eta foru lege honi eta estatutuei loturik arituko da.

Estatutuaren arauetan xedatutakoa ezertan ukatu gabe, Zuzenda­ritza Kontseiluak ondoko eskumen eskuordezinak ditu:

a) Kooperatibaren kudeaketarako jarduketaren jarraibide orokorrak finkatzea, betiere batzar orokorrak ezarritako politika orokorrari jarraikiz.

b) Inbertsioen politikaren plangintza egitea, batzar orokorrak onets dezan. Inbertsio proiektu batzuk batzarraren onespenik gabe eraman ahal ditu aurrera, hain zuzen ere kooperatibaren ibilgetuaren eskura­pen-balioaren edo foru lege honen 47. artikuluan ezarritako baliabide berekien 100eko 50 gainditzen ez dutenak.

a) Batzar orokorrari aurkeztea azalpen txosten bat, kudeaketa, kontu-ematea, itzulkinen aplikazioa edo galeren egozketa argitzen di­tuena.

c) Hirugarrenen aldeko fidantza edo abalak ematea baimentzea, eta bigarren mailako kooperatibetan sozietatearen funtsen 1 00eko 10 gainditzen denean.

d) Berez berari dagokion enpresa-kudeaketa zein pertsona fisiko edo juridikori eskuordetu dien, haien jarduera zuzenean eta etengabe fiskalizatzea.

b) Estatutuetan edo foru lege honen bidez emandako beste edo­zein.

2. Estatutuetan zehaztuko da Zuzendaritza Kontseiluak zenbat kide izanen dituen, baina inolaz ere ez dira izanen hiru baino gutxiago.

Batzar orokorrak isilpeko bozketaren bidez izendatuko ditu lehen­dakaria, lehendakariordea, idazkaria eta Zuzendaritza Kontseiluko gai­nerako karguak. Horien agintaldia, estatutuetan finkatua baita, hiru eta sei urte bitartekoa izanen da.

Kontseiluko kideen izendapenak indarra hartuko du kargua onartzen duten unean, eta izendapen horiek Nafarroako Kooperatiben Erregis­troan inskribatu beharko dira gertatu eta hurrengo hamar eguneko epean, izen-deiturak, nortasun nazionalaren agiriaren zenbakia, hel­bidea eta nazionalitatea agerraraziz.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, sozietate kooperati­boaren bazkideak hamar baino gutxiago baldin badira, estatutuetan ezar daiteke administratzaile bakarra izatea, Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizunak hartuko lituzkeena.

3. Sozietatearen estatutuetan aurreikusirik baldin badago, solda­tapeko berrogeita hamar langile finko baino gehiago duten kooperati­betan horietako bat gutxienez Zuzendaritza Kontseiluko kide izan dai­teke, enpresa batzordeak edo, horrelakorik ez badago, mugarik gabeko kontratua duten langileek hautatua.

Ere berean, estatutuetan onar daiteke bazkide ez diren pertsona kualifikatu eta adituak kontseiluko kide izendatzea, betiere horien ko­purua kide guztien herena baino handiagoa ez bada. Pertsonak horiek ezin izanen dira inola ere izendatu lehendakari edo lehendakariorde.

4. Zuzendaritza Kontseilua baliozkotasunez eratua dagoela uler­tuko da gutxienez kideen erdiak bertaraturik edo ordezkaturik daude­nean, eta erabakiak gehiengo soilaren bidez hartu beharko dira. Le­hendakaria edo idazkaria ez badago bertan, bertaratu direnen artean aukeratuko dira bilkura horretan haien eginkizunetan arituko direnak.

Zuzendaritza Kontseiluak hiru kide dituen kasuetan, aski izanen da haietako bi agertzea baliozkotasunez eratua egoteko.

Berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoa erabakigarria izanen da.

5. Estatutuek edo batzar orokorrak arautuko dute Zuzendaritza Kontseiluaren barne funtzionamendua; Kontseilua hiru hilean behin bildu beharko da gutxienez.

Kontseiluaren bilkuren deiak lehendakariak edo haren ordez ari denak egin ahalko ditu, bere ekimenez nahiz kontseiluko kideren batek eskatuta. Eskaerari hamar eguneko epean kasu egiten ez bazaio, haren egileak egin dezake bilkurarako deia, baldin eta kideen erdiak gehi bat baldin badaude horren alde.

Zuzendaritza Kontseiluak hiru kide dituen kasuetan, bi kideren atxi­kimena izan beharko du gutxienez deia egin duen kontseiluko kideak.

Ez da beharrezkoa izanen bilkurarako deirik egitea kontseiluko kide guztiak bertan izanik bilkura egitea aho batez erabakitzen badute.

Bilkurara deitu ahal dira, halaber, baina boto eskubiderik gabe, kooperatibaren zuzendaria eta gainerako teknikariak, bai eta beste pertsona batzuk ere, sozietatearen aferetan interesa baldin badute.

38. artikulua. Lehendakaria eta idazkaria.

1. Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria kooperatibaren eta ba­tzar orokorraren burua da, eta entitatearen ordezkaritza eta estatutuetan zehazten diren ahalmenak izanen ditu esleiturik.

Lehendakariordea lehendakariaren ordez arituko da haren eginki­zunetan, postu hori hutsik baldin badago nahiz hura agertu ez bada edo gaixorik badago.

2. Zuzendaritza Kontseiluko idazkariak, kooperatibakoa eta batzar orokorrekoa ere izanen baita, aktak prestatuko ditu erabakiak bertan zehaztuz, horien gaineko ziurtagiriak emanen ditu, betetzen direla be­giratuko du eta sozietate kooperatiboaren dokumentazioa gordetzeko erantzukizuna bere gain izanen du.

Idazkariak kargua uzten badu, agertzen ez bada edo gaixorik ba­dago, kontseiluko kide gazteenak ordezkatuko du.

39. artikulua. Zuzendaria.

1. Legeak egoki juzkatzen badu edo estatutuek exijitzen badute, Zuzendaritza Kontseiluak enpresa kooperatiboko zuzendari bat izenda­tuko du, kontratuan jasotzen diren eskubide eta betebeharrekin eta Zu­zendaritza Kontseiluak berak erabakitzen dituen eginkizunekin; izen­dapen horren berri batzarrari eman beharko dio.

2. Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibetan zuzen­darien edo kudeatzaileen kontseilua eratu ahalko da, Zuzendaritza Kontseiluak eta estatutuek zehazten dituzten ahalmenekin. Zuzendarien edo kudeatzaileen kontseiluak ezin izanen ditu inolaz ere hartu bere gain beste organoen ahalmen eskuordezinak.

40. artikulua. Legelari aholkularia.

Azken hiru ekitaldi ekonomikoetako kontuen arabera urteko eragi­keta-bolumena hiru milioi eurotik gorakoa duten kooperatibetan legelari aholkulari bat izendatu beharko dute, Zuzendaritza Kontseiluak hartu­tako erabakiaren bidez.

41. artikulua. Kontu-hartzaileak.

1. Batzar orokorrak bere bazkideen artean eta isilpeko bozketa bidez izendatuko du kontu-hartzailea, bat edo gehiago, beti kopuru ba­koitian; horren edo horien agintaldiak urtebete eta hiru urte bitarte iraunen du.

Agintaldi bakoitzean berretsi beharko da izendapena, eta denbora mugagaberako ere izendatu ahalko dira.

2. Kontu-hartzaile lanetan aritzea eta Zuzendaritza Kontseiluko kide edo kooperatibako zuzendari izatea bateraezinak dira, eta ezin izanen da kontu-hartzaile izan aipatu kide eta kargu horiekin bigarren maila bitarteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duena.

3. Kontu-hartzaileek idatzizko txosten bat aurkeztuko diote batzar orokorrari, euren arteko adostasuna bada bakarra eta ez bada nork berea, ekitaldi ekonomiko bakoitza ixten denean. Txosten hori enpre­saren kudeaketari buruzkoa izanen da, balantzearen azterketa eta emaitzen kontua barne, bai eta alor ekonomikoan batzarrak ezagutu eta erabaki beharreko afera guztiak ere. Horretarako, Zuzendaritza Kont­seiluak behar den dokumentazioa eman beharko die kontu-hartzaileei batzar orokorra egin baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez.

4. Kontu-hartzaileek, beren eginkizunetan, eskubidea dute infor­mazioa jasotzeko eta kooperatibaren jardunaren gaineko edozein do­kumentu, datu edo zehaztapen inolako trabarik gabe kontsultatu eta egiaztatzeko.

42. artikulua. Beste organoak.

Estatutuetan aurreikusirik badago, kooperatibek errekurtso batzorde bat eratu dezakete, bazkideei edo atxikiei ezarritako zehapenen gaineko errekurtsoak ebazteko; estatutuek zehazten duten beste kasuetan ere esku hartuko du.

Errekurtso batzordearen erabakien aurka foru lege honen 36. arti­kuluan ezarritako prozeduraren bitartez egin daiteke.

43. artikulua. Ezgaitasunak eta bateraezintasunak.

1. Ondoko hauek ezin izanen dira ez Zuzendaritza Kontseiluko kide ez kontu-hartzaile izan:

a) Adingabeak.

a) Porrot egindakoak eta birgaitu gabeko konkurtsatuak, bai eta legez ezgaiturik daudenak ere.

2. Kontseiluko kide eta kontu-hartzaile kargua izatea eta honako hauek bateraezinak dira:

a) Filial ez diren sozietateetan karguak dituztenak, baldin eta so­zietatearen helburuarekin berdintasuna edo kidetasuna badago.

b) Norberaren kontura nahiz besteren kontura, kooperatibaren jar­duerarako lehiazkoak edo antzekoak diren jardueretan aritzen direnak, non eta ez duen batzar orokorraren aldeko erabakia, bertaratu direnen eta ordezkatuen botoen bi herenek hartua.

c) Funtzionario publikoak, baldin eta haien ardurako eginkizunek kooperatibaren eginkizun berekiekin zerikusia badute.

d) Kooperatibetako zuzendariak eta haien ahaideak, bigarren maila bitarteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

44. artikulua. Erantzukizunak.

1. Zuzendaritza Kontseiluko kideek, zuzendariak eta kontu-har­tzaileek, beren eginkizun berekiez gain, lanbide-sekretua gorde beharko dute, eginkizunetatik gelditu ondotik ere.

2. Zuzendaritza Kontseiluko kideek erantzukizun solidarioa izanen dute sozietatearen eta haren kideen aurrean malezia, ahalmenen ge­hiegikeria eta arduragabekeria larria dela medio sortutako kalteengatik, salbu eta kaltea sortu duten erabakietan beren botoa espresuki gorde dutenen kasuan.

Zuzendaritza Kontseiluko kideen, kontu-hartzaileen eta zuzenda­riaren aurkako erantzukizun ekintza edozein momentutan erabil dezake batzar orokorrak edo, bestela, bazkideen 1 00eko 1 0ek. Ekintza bost urteko epearen buruan preskribatuko da, erabili zitekeen unetik hasita.

3. Urteko kontuei buruzko kanpoko auditoria egin beharko da Kontu auditoretzari buruzko Legeak zehazten duen egoeran daudelarik edo kooperatibako bazkideen 1 00eko 1 5ek idatziz hala eskatzen ba­diote Zuzendaritza Kontseiluari.

Idatz-zati honetan xedatutakoa betetzearen ondorioetarako, kan­poko auditoria izanen da foru lege honetako 84.2 artikuluan eta Koo­peratiben zerga-araubidea arautzen duen ekainaren 21eko 9/1 994 Foru Legeko 9.16 artikuluan aipatzen dena.

VI. KAPITULUA

Araubide ekonomikoa 45. artikulua. Sozietatearen kapitala.

1. Sozietatearen kapitala aldakorra izanen da eta bazkideen eta, daudenean, atxikien eta bazkide laguntzaileen nahitaezko eta boronda­tezko ekarpenek osatuko dute. Ekarpen horiek ziurtatzeko, titulu izen­dunak, kartillak, fitxak edo bazkideen izen-zerrenda erabiliko dira, ekarpen mota bakoitzak berea, baina inolaz ere ez dute izanen balo­re-tituluen izaera.

Ekarpenak bi motatakoak izan ahalko dira:

a) Baja kasuan atzera eskuratzeko eskubidea dagoen ekarpenak.

b) Baja kasuan atzera eskuratu nahi badira, Zuzendaritza Kont­seiluak baldintzarik gabe uka ditzakeen ekarpenak.

Baja kasuan atzera eskuratzeko eskubidea dagoen ekarpenak Zu­zendaritza Kontseiluak atzera eskuratzea baldintzarik gabe uka ditza­keen ekarpen nahitaez bihurtu nahi badira, edo alderantziz, batzar oro­korrak erabaki hori hartu beharko du, betiere estatutuak aldatzeko exi­jitzen den gehiengoaz. Ados ez dagoen bazkideak baja eman ahalko du, eta baja hori justifikatutzat joko da.

Estatutuetan aurreikusi ahalko da ekitaldi batean ekarpenen itzul­ketaren kopuruak estatutu horietan ezarritako kapital sozialaren ehu­nekoa gainditzen duenean, sortzen diren atzera eskuratze berriak Zu­zendaritza Kontseiluak erabaki beharko dituela. Bere botoa espresuki gorde duten bazkideak, edo kanpoan dagoenak edo ehuneko hori ezartzearekin edo gutxitzearekin ados ez dagoenak baja eman ahalko du, eta baja hori justifikatutzat joko da. Kasu horretan, foru lege hone­tako 46. artikuluko 2. eta 5. idatz-zatiak ere aplikatuko dira.

2. Bazkide bakoitzaren ekarpenak, gehienez ere, sozietatearen kapitalaren 100eko 25ekoak izanen dira, salbu eta foru lege honen 67. artikuluan ezarritako kasuan edo hamar bazkide baino gutxiagoko lehen mailako kooperatibetan, kasu horretan gehienekoa 100eko 33 izanen baita. Ekarpen horiek eskudirutan, espezietan eta ondasun eta eskubi­deetan egin ahalko dira, azken horietan Zuzendaritza Kontseiluak balo­ratuta.

3. Estatutuetan zehaztuko da bazkide izateko behar den nahi­taezko ekarpen gutxienekoa, denentzat berdina izan daitekeena edo kooperatibaren zerbitzuak erabiltzean bazkide bakoitzak bere gain har­tutako konpromisoaren araberakoa.

Nahitaezko ekarpenen 100eko 25 gutxienez ordaindu beharko da izenpetzen diren unean berean, eta gainerakoa estatutuetan ezarritako epean edo itundutakoan, baina epe hori ez da inolaz ere lau urtetik go­rakoa izanen. Borondatezkoak oso-osorik ordaindu beharko dira izen­petzen diren unean.

4. Batzar orokorrak, bertan direnen eta ordezkatutakoen botoen bi herenen gehiengoarekin, nahitaezko ekarpen gehiago eskatzea era­baki dezake, eta horretarako haien zenbatekoa, epea eta baldintzak zehaztuko ditu. Ekarpen horiek konpentsatu ahalko dira bazkideek le­hendik ordaindurik dituzten borondatezko ekarpenekin.

5. Estatutuetan zehaztuko dira aurreko idatz-zatietan aipatzen diren ekarpen horien ordainketan berankorra izateak ekar ditzakeen ondorioak.

6. Bazkide berriek sozietatearen kapitalean egiten dituzten nahi­taezko ekarpenak ez dira izanen ahal bazkideek eginikoak baino han­diagoak, gaurkotzeak barne, estatutuetan xedatzen denaren arabera.

7. Batzar orokorrak borondatezko ekarpenak onartzea erabaki de­zake, eta ekarpen horien baldintzak ezarriko ditu.

8. Estatutuetan edo batzar orokorraren erabakietan aldizkako kuotak ezar daitezke, baina inolaz ere ez dira izanen sozietatearen ka­pitalaren parte; ez dira halaber ekitaldiko diru-sarreratzat hartuko, eta borondatezko erreserba funtsean sartuko dira zuzenean.

Halaber, ez dira izanen sozietatearen kapitalaren parte kooperati­baren kudeaketarako emandako funtsak, produktuak edo lehengaiak, edo kooperatibaren zerbitzuak jasotzeko eginiko ordainketak, edo baz­kideen borondatezko finantzaketa itundutako baldintzetan.

9. Kooperatibek obligazioak jaulkitzea erabaki dezakete batzar orokorrean, eta horien jaulkipen-araubidea legeria indardunari lotuko zaio, baina obligazio horiek ez dira inolaz ere sozietatearen partaidetza bihurtuko.

3. Batzar orokorrak partaidetza bereziak onartzea erabaki de­zake, sozietatearen kapitalaren parte ez direnak. Halakotzat hartuko dira bazkideek nahiz hirugarrenek eginiko ondare-ekarpenak, baldin eta itzulketa egiten ez bada erabakia hartzen denetik gutxienez bost urte iragan arte.

Ekarpen horien ordezkapena titulu izendunen bitartez edo kontuko idaztoharren bidez eginen da, eta balore higigarritzat hartu ahalko dira baldin eta jaulkipen-erabakian hala aurreikusten bada; horrelakoetan, haien araubide juridikoa finantza-aktibo horiei buruzko araudia indardu­nari lotuko zaio.

Nolanahi ere, partaidetza bereziek ez dute inolako lehentasunik izanen beste kreditu batzuekin batera suertatuz gero, eta horien lehen­tasunari dagokionez gainerako hartzekodun arrunten kredituen atzetik joanen dira.

Ekarpen berezi horien mugaeguna ez baldin bada gertatzen entita­tearen likidazioa onetsi arte, likidatzaileek, behin entitatea desegin on­doren, sozietatearen kapitalaren parte gisa kontabilizatu ahalko dituzte ekarpenok, haien banaketaren ondorioetarako, non eta gainerako har­tzekodunek ez duten onartzen lehenago itzultzea.

4. Batzar orokorrak orobat erabaki ahalko du partaidetza-tituluak jaulkitzea, sozietatearen kapitalaren parte izan gabe, eta horiek berekin ekarriko dute kasuan kasuko ordainketa mistoa, alegia, korritu finkoa gehi zati aldakor bat, kooperatibak, bere emaitzen arabera, jaulkipena gauzatzen den unean erabakiko duena.

Batzar orokorrak horri buruz hartzen duen erabakian finkatuko da amortizazio epea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, bai eta partaidetzen titularrek batzar orokorraren bilkuretara agertzeko esku­bidea dutela ere, hitzarekin baina botorik gabe.

Halaber, batzar orokorrak erabaki dezake partaidetzazko kontuak kontratatzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari lotutako araubidean.

5. Kooperatibek harturiko kapital-dirulaguntzak ondareari gehitu ahalko zaizkio zuzenean, erreserba berezien artean, dirulaguntzen erreserbak izenarekin, edo ustiapen kontuari, kontabilitateko arauei ja­rraikiz.

Bigarren kasuan, erabilera libreko soberakinak dirulaguntzen deri­gorrezko erreserba funtsean sartuko dira; ekitaldiko emaitzen kontuari egotzitako kapital-dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da muga.

Dirulaguntzen nahitaezko erreserba funtsa ezin izanen da banatu, bakar-bakarrik erabili ahalko da ekitaldiko galerak konpentsatzeko, eta sortu zenetik hamar urte iraganik berriz sartu ahalko da erabilera libreko erreserbetan.

Bigarren mailako kooperatibek kontabilitateko irizpideei jarraikiz aplikatuko dizkiote kapital-dirulaguntzak ustiapen kontuari, eta sortzen diren soberakinak dirulaguntzen erreserba funtserako erabili ahalko dira, baldin eta batzar orokorrak emaitzak banatzean hala erabakitzen badu.

13. Kooperatibek jasotakoak menpeko finantzaketatzat joko dira baldin eta, kredituen lehentasunen ondorioetarako, hartzekodun arrunt guztien atzetik geratzen badira.

Kooperatibak bazkideekin edo hirugarrenekin kontratatutako men­peko finantza-ekarpenak sozietatearen kapitaltzat hartuko dira, eta ez dute inolaz ere sozietatearen organoetan botoa emateko eskubiderik sortuko.

Ekarpen horiek −ordainketa finkoa, aldakorra zein partaidetzazkoa izan ahalko baita− kontuko idatzoharren edo tituluen bidez ordezkatuko dira.

Zuzendaritza kontseiluak onetsi ahalko du ekarpen horien kontrata­zioa, baldin eta jaulkipena ez bada sailean egiten edo ez bada, koope­ratibaren estatutuen arabera, funtsezko aldaketarik egiten egitura eko­nomikoan.

Ekarpen horien jaulkipena edo kontratazioa −inola ere ez 100eko 50 baino gutxiago− kooperatibako bazkideei eta soldatapeko langileei eskaini beharko zaie hirugarrenei eskaini aitzin, kooperatibetan batzar orokorren deialdiei dagokienez ezarrita dagoen publizitatearen pare­koarekin.

Ekarpen nahitaezkoak eta borondatezkoak beste bazkide bati edo hirugarrenei eskualdatzearen ondorioetarako, ekarpenak menpeko fi­nantza-ekarpen bilakatu ahal izanen dira, baldin eta administratzaileak aldez aurretik ados jartzen badira eta sozietatearen estatutuek aukera hori ematen badute.

46. artikulua. Sozietateren kapitalaren araubidea.

1. Sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenek korrituak sortuko di­tuzte, baldin eta estatutuek edo, halakorik ez badago, batzar orokorrak hala ezartzen badute.

Ez dira inolaz ere izanen diruaren legezko korrituak baino sei puntu altuagoak.

Nolanahi ere, Zuzendaritza Kontseiluaren erabakiz bertan behera geldituko da korrituen ordainketa kooperatiba galera egoeran dagoe­nean, batzar orokorrak hurrengo bilkura egin arte.

2. Batzar orokorrak erabakitzen badu kapital sozialerako ekarpe­netarako korrituak sortzea edo itzulkinak banatzea, 45.1 .b) artikuluan aurreikusitako ekarpenek, kooperatiban baja eman duten bazkideenak izan eta atzera Zuzendaritza Kontseiluak itzultzeari ukoa emandakoek, lehentasuna izanen dute estatutuetan ezarritako ordaina jasotzeko, be­tiere kapital sozialerako ordainketen kopuru osoak ekitaldiko emaitza positiboak gainditzen ez dituen bitartean.

3. Kapitalari eginiko ekarpenak ibilgetua eguneratuz gaurkotu ahalko dira, eguneratzeei buruzko araudiarekin bat.

Nekazaritzako kooperatibetan, eguneratze funtsak erreserba funts berezi batera joanen dira.

4. Bazkideek sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenak gaurkotu ahalko dira kooperatibak sortutako soberakinetan jatorria duten erre­serben kargura, baldin eta ondoko arauak betetzen badira:

a) Horretarako ez da inolaz ere erabiliko aipatutako erreserben 100eko 50 baino gehiago.

b) Gaurkotzea egiteko, ondorio fiskaletarako indarra duen legezko eguneratze-koefizientea aplikatu zaie urte bakoitzeko ekarpenei.

c) Eguneratzea soilik egin ahal izanen da baldin eta erreserben kopurua, horien 1 00eko 50 aplikatuta, aipatutako erregela aplikatu on­doren ekarpenek izandako igoera osoa estaltzeko adinakoa baldin bada.

5. Estatutuetan arautuko da bazkide baten baja gertatzen denean, zein den ere bajaren arrazoia, kapitalari eginiko ekarpenen itzulketa izateko eskubidea, ondoko arau hauei jarraikiz:

a) Beti kenduko dira, inolako mugarik gabe, ekitaldi ekonomikoan izandako galerak eta metatutakoak, baldin badaude, bai eta foru lege honen 23.3 artikuluan arautzen diren kapitalizatu gabeko zenbatekoak ere.

b) Kanporatze kasuetan eta arrazoitu gabeko bajak gertatzen di­renean, nahitaezko ekarpenen 100eko 30 eta 100eko 20rainoko ken­kariak ezar daitezke, hurrenez hurren, baina borondatezko ekarpenetan ez da inolako kenkaririk egiterik izanen.

c) Itzulketarako epea gehienez ere bost urtekoa izanen da, edo batekoa heriotza gertatuz gero, eta bazkideek edo haien eskubidedunek itzuli gabeko diru kopuruari dagokion diruaren legezko korrituak ere hartzeko eskubidea izanen dute.

45.1 .b) artikuluan ezarritako ekarpenetarako, aurreko lerrokadan ai­paturiko epeak Zuzendaritza Kontseiluak itzulketa erabakitzen duen egunetik hasiko dira kontatzen.

45.1 .b) artikuluan aurreikusitako ekarpenen titularrek baja eman dutenean, Zuzendaritza Kontseiluak, kasua bada, erabakitzen duen itzulketa, itzulketarako eskarien antzinatasun-hurrenkeraren arabera eginen da, edo, halako eskaririk ez dagoen kasuetan, baja emateko egunaren araberako antzinatasun-hurrenkeran.

Bazkide berriak sartuz gero, estatutuek aurreikusi ahalko dute lehe­nestea bazkide berriek kapital sozialerako egiten dituzten ekarpenak 45.1 .b) artikuluan ezarritako ekarpenak eskuratuz egitea, haien titula­rrek baja eman ondoren itzulketa eskatu badute. Eskuratze hori ekarpen mota horien itzulketa eskarien antzinatasunaren hurrenkeran eginen da, eta egun berean aurkezturiko eskarien kasuan, eskuratzea ekarpenen zenbatekoaren proportzioan banatuko da.

47. artikulua. Baliabide berekiak.

1. Kooperatibaren baliabide berekitzat hartuko dira artikulu ho­netan halakotzat jotzen direnak eta merkataritza eta kooperatiba lege­rian horri buruz espresuki aurreikusitakoak.

2. Baliabide bereki aldakortzat honakoak hartuko dira:

a) Foru lege honetako beste artikulu batzuetan halakotzat arau­tzen den sozietatearen kapitala.

b) Likidaziora arte ezin eska daitekeen menpeko zor epegabea, baina hartzekodunen baimenik gabe ordaindu daitekeena, gutxienez bost urte igaro ondoren.

c) 30 urte edo gehiagoko epea duen menpeko finantzaketa, baldin eta 10 urte gutxienez geratzen badira kontabilizatze egunetik mugae­gunera arte.

b) eta c) letren kasuan, beharrezkoa izanen da "baliabide bereki aldakorrak" esamoldea erabiltzea balantzean kontabilizatzeko.

3. Sozietatearen kapital finkotzat hartuko da kooperatiba hartzai­learen likidaziora arte ezin eska daitekeen menpeko zor epegabea,edozein dela ere, hartzekodunen baimen espres edo taziturik gabe or­daindu ezin daitekeena.

4. "Bestelako baliabide berekitzat" hartuko da kooperatibaren liki­daziora arte ezin eska daitekeen menpeko zor epegabea, edozein dela ere, aurreko idatz-zatietan aipatuez bestelakoa.

5. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, "menpeko" ekarpentzat hartuko dira kredituen lehentasunen ondorioetarako har­tzekodun arrunt guztien atzetik geratzen direnak.

6. Kooperatibek bereganatutako finantza-inbertsio iraunkorren or­dainketa −finkoa, aldakorra zein partaidetzazkoa izan−, gastu kengarri­tzat hartuko da betiere etekinen kopurua finkatzeko orduan.

48. artikulua. Ekarpenen eskualdaketa.

Sozietatearen kapitalerako ekarpenak honela eskualdatu ahalko dira:

a) "Inter vivos" egintzen bitartez, baina bazkideen artean bakarrik eta ondoko salbuespenak izanda, estatutuetan jaso beharko direnak aplikatuko badira:

a.1) Zuzendaritza Kontseiluak baimena eman dezake jardunean dauden bazkideen ahaideak, odol bidezko hirugarren maila bitartekoak, bazkide izan daitezen, hala eskatzen badute eta ez sarrera-kuota ezta sozietatearen kapitalari egin beharreko ekarpena eskatu gabe.

Hamabost eguneko epean, bazkideak bere baja eman behar du eta sozietatean dituen partaidetzen eskualdaketa osoa egin behar dio baz­kide izan nahi duen ahaideari. Bestela, zuzendaritza organoak bazkide izateko prozedura orokorrari ekin beharko dio, sarrera-kuoten eta so­zietatearen kapitalari egin beharreko ekarpenen araubideari dago­kionez.

a.2) Bazkideen eta ahaideen arteko eskualdaketa partziala ba­kar-bakarrik egin daiteke lehen mailako odol- edo ezkontza-ahaideta­suna dutenen artean, eta kasu horretan biak izan daitezke bazkide es­kualdaketa egin ondoren, betiere foru lege honen 45. artikuluan sozie­tatearen kapitalean bazkideek duten partaidetzarako ezarritako gutxie­nekoak errespetatzen badituzte.

b) "Mortis causa" egintzen bitartez, eskubidedunak bazkide baldin badira edo izaera hori eskuratzen baldin badute heriotza gertatu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Eskubidedunak entitate kooperatiboko bazkide ez direnean, koope­ratibak baimena eman dezake haietako bat bazkide gisa aritu dadin gainerako jaraunsleen ordez, jaraunsleek aurretiaz baimena emanda.

49. artikulua. Ekitaldi ekonomikoa.

1. Estatutuetan ekitaldi ekonomikoa ixteko eguna finkatuko da. Besterik ezarri ezean, ekitaldi ekonomikoa abenduaren 31n itxiko da.

2. Ekitaldi ekonomikoa itxi eta lau hilabeteko epean, beranduenez, Zuzendaritza Kontseiluak agiri hauek prestatu beharko ditu:

a) Inbentarioa.

b) Balantzea.

a) Irabazien eta galeren kontua.

b) Azalpen txostena.

e) Soberakin garbiak banatzeko proposamena eta kooperatibaz kanpoko etekinak nora bideratuko diren, edo galerak nori egotziko zaizkion.

Balantzea, galeren eta irabazien kontua eta azalpen txostena argi eta garbi idatzi beharko dira, halako moldez non haren irakurketatik ezagutza osoa aterako den, bai kooperatibaren ondareari, ekonomiari eta finantzen egoerari buruz, bai ekitaldiko emaitzei buruz, baita haren enpresa jardueraren gorabeherari buruz ere.

3. Balantzearen kontusailak kontabilitatearen ohiko printzipioei eta irizpide objektiboei jarraikiz baloratuko dira, hirugarrenen interesak ber­matzeko eta kooperatibaren kudeaketa ekonomikoa taxuzkoa eta zu­hurra lortzeko.

4. Estatutuetan ezarri ahalko da auditoreek kooperatibaren finan­tzen egoera-orriak aldian-aldian aztertu beharra.

50. artikulua. Ekitaldi ekonomikoaren emaitzak finkatzea.

Ekitaldi ekonomikoaren emaitzak finkatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

1. Ekitaldiaren soberakin garbia, edo kasua bada, galerak finkatu ahal izateko honakoak izanen dira, besteak beste, gastutzat hartuko direnak:

a) Kooperatibaren funtzionamendurako behar diren gastuak.

b) Bazkideek edo atxikitakoek sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenek sortutako korrituak, baita obligazio-hartzaileei eta gainerako hartzekodunei zor zaizkien korrituak ere.

a) Amortizaziorako diren zenbatekoak.

c) Kooperatibaren kudeaketarako eta garapenerako bazkideek ja­rritako ondasunen zenbatekoa, merkatuko prezioen arabera baloratuak, bai eta lan aurrerakinak ere, baina horiek ez dira izanen ahal sektore hartako inguruko lantokietan dauden batez besteko soldatak baino al­tuagoak.

Nekazaritzako kooperatiben kasuan likidazioaren egiazko balioa hartuko da bazkideek jarritako ondasunen baliotzat, betiere lortutako salneurriei kooperatiba kudeatzeko beharrezkoak diren zuzeneko eta zeharkako gastuak kendu ondoren gelditzen dena baino handiagoa ez bada.

2. Honako etekin hauek kooperatibaz kanpoko etekin gisa jasoko dira kontabilitatean: hirugarrenekin eginiko eragiketen ondoriozkoak, gainbalioetatik sortutakoak eta kooperatibaren helburukoak ez diren iturrietatik heldu direnak, salbuespen hauek eginda:

a) Sozietate kooperatiboetan egindako inbertsioetatik edo partai­detza finantzarioetatik heldu diren diru-sarreren ondoriozkoak, edo, so­zietate kooperatiboak ez badira ere, kooperatibaren lanerako prestaketa lanak, lan osagarriak edo menpekoak egiten badituzte, horrelakoak on­dorio guztietarako kooperatibaren emaitzatzat hartzen baitira.

b) Sozietatearen helburua betetzeko diren ibilgetu materialaren elementuak besterentzetik lortutako gainbalioak, baldintza hauek betez gero:

b.1) Diru guztia ibilgetuaren elementu gehiago erosteko inberti­tzea, helburu bererako.

b.2) Berrinbertsio hori egitea ondare-elementua eman edo eskura jartzen den eguna baino urte bat lehenagotik hasi eta egun horren on­dotik hiru urte bete baino lehen.

b.3) Haren ondarean egotea amortizazio-epea bukatu arte, justifi­katzen diren galerak izan ezik.

Kooperatibaz kanpoko emaitzak kalkulatzeko, eragiketa horietatik etorritako diru-sarrerei, sarrera horiek lortzeko behar izan diren gastu berariazkoez gainera, kooperatibaren gastu orokorrei dagokien zati bat ere egotziko zaie, egozpena egiteko taxuzko irizpideetan oinarrituz kal­kulatua.

3. Nekazaritzako kooperatibetan, urteko finantzen egoera-orriak egiteko, kanpaina bakoitzeko sarreren eta gastuen arteko korrelazio-a­raua aplikatuko da, baina denboran egozteko irizpide hau erabiliz: baz­kideei igorri beharreko azkeneko likidazioaren datuak ezagutzen diren unean sartuko dira kanpaina bakoitzeko sarrera eta gastuak emaitzen kontuan.

51. artikulua. Nahitaezko funtsak.

1. Kooperatiba guztietan eratuko dira nahitaezko erreserba funtsa eta hezkuntza eta sustapen funtsa.

2. Nahitaezko erreserba funtsa ezin izanen da bazkideen artean banatu eta honelaxe eratuko da:

a) Ekitaldi bakoitzeko soberakin garbiei buruz estatutuetan ezar­tzen den ehunekoa, inoiz ez 100eko 30etik beherakoa, funts hori so­zietatearen kapitalaren 100eko 50 adinakoa edo handiagoa izan arte. Zenbateko horretara iristen denean, soberakinen 100eko 5 gutxienez hezkuntza eta sustapen funtsera joanen da eta gainerako 1 00eko 25a nahitaezko erreserba funtsera.

Aipatu erreserba funtsa sozietatearen kapitalaren 1 00eko 200era iristen bada edo ehuneko hori gainditzen badu, soberakin garbien 100eko 20 hura hornitzeko erabiliko da eta 100eko 5 hezkuntza eta sustapen funtsera sartzeko.

Nahitaezko erreserba funtsa sozietatearen kapitalaren 1 00eko 300era iristen bada edo ehuneko hori gainditzen badu, aski izanen da soberakin garbien 100eko 10 uztea hura hornitzeko eta 100eko 10 hezkuntza eta sustapen funtsa hornitzeko.

Bigarren mailako kooperatibetan kopuru hauek bideratuko dira: zergak ordaindu ondoren ateratzen den emaitzaren 100eko 20 nahi­taezko erreserba funtserako eta 1 00eko 10 hezkuntza eta sustapen funtserako.

b) Kooperatibaz kanpoko etekinen 1 00eko 50. Gainerako 1 00eko 50a borondatezko erreserbetarako izanen da.

Nahitaezko erreserba funtsa sozietatearen kapitalaren 1 00eko 300era iristen bada edo ehuneko hori gainditzen badu, kooperatibaz kanpoko etekinen 100eko 25 funts horretarako izanen da, eta gainerako 1 00eko 75a borondatezko erreserbetarako.

c) Nahitaezko ekarpenen kenkariak, bazkidearen baja gertatzen denean.

d) Bazkideei ezarritako zehapen ekonomikoak.

e) Bazkideen sarrera kuotak, horrelakorik ezarri baldin bada.

a) Kooperatibak birmoldatu, integratu eta berriz abiarazteko proze­suetan dauden kooperatiben kasuan, birmoldatze prozesuko gastu guztiak nahitaezko erreserba funtsera bideratu ahalko dituzte zuzenean.

Nahitaezko erreserba funtsera, orobat, finantziazio espezifikorako adostutako ordainsariak bideratu ahalko dira eta, baita ere, integrazio prozesuak eta jarduera eta inbertsio berriak finantzatzeko sortutako funtsak, are funts horien errebalorizazioa ere, baldin eta horiek ordain­tzeko sistema hori ezarri bada.

Nolanahi ere, batzar orokorrak, Zuzendaritza Kontseiluak proposa­turik, erabaki dezake c), d), eta e) letretan agindutako zenbatekoak na­hitaezko erreserba funtsean ez sartzea eta foru lege honen hurrengo artikuluan arautzen den borondatezko erreserba funtsera bideratzea.

3. Hezkuntza eta sustapen funtsa banaezina eta bahiezina da eta honelaxe eratua dago:

a) Ekitaldi bakoitzeko soberakin garbien ehuneko jakin bat, esta­tutuek edo batzar orokorrak ezartzen dutena, baina ezin izanen da izan inolaz ere 1 00eko 5 baino txikiagoa nahitaezko erreserba funtsa sozie­tatearen kapitalaren 1 00eko 50 adinakoa edo handiagoa denean.

b) Helburu horretarako jasotzen diren dirulaguntzak, dohaintzak eta laguntzak.

Batzar orokorrak hezkuntza eta sustapen funtsa aplikatzeko oina­rrizko jarraibideak ezarriko ditu. Funtsa ondoko helburuak dituzten jar­dueretan erabiliko da:

b. 1) Laguntza teknikoa sustatzea, kooperatibei laguntzeko goi egiturak sortzea eta, oro har, elkarlaguntzako printzipioak sar daitez­keen jarduerak.

b.2) Kooperatiben oinarri eta tekniketan bertako bazkide langileak eta besteren konturako langileak prestatzea eta heztea, bai eta koope­ratibismoaren ezaugarriak aditzera ematea kooperatibaren jarduerak ukitutako gizarteari.

b.3) Izaera kulturala, profesionala edo ongintzakoa duten jar­duerak, inguruko gizartea edo, oro har, erkidegoa sustatzeko asmoz.

Hezkuntza eta sustapen funtsa sortu zen helbururako baino ez da erabiliko. Funts hori bere helburuetara bideratuko da, bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibei, kooperatiben elkarteei edo irabazi asmorik ez duteN ekonomia sozialeko entitateei diru hori funtsa sortu zen helbururako erabiltzeko baldintzapean ematen, edo bestela, entitate kooperatiboak berak zuzenean bideratuko du.

52. artikulua. Soberakin garbi erabilgarrien aplikazioa.

1. Nahitaezko funtsak hornitu ondoren, soberakin erabilgarriak kooperatibaren itzulkinetarako aplikatu ahalko dira eta, kasua bada, kooperatibako soldatapeko langileek emaitzetan parte-hartzea izateko, baita borondatezko erreserba funtsa eratzeko ere, ekitaldi bakoitzean batzar orokorrak erabakitzen duenaren arabera, batzarrak zehaztuko baitu banagarri edo banaezin diren, entitatearen estatutuen arauetan idatzia ez badago.

Borondatezko erreserba funtsa, halakorik badago, ondoko diru-zen­bateko hauekin hornituko da:

a) Kooperatibaz kanpoko etekinen 100eko 50.

b) Kooperatiben etekinetatik ehuneko bat, batzar orokorrak eraba­kitzen duena.

c) Baja kasuetan egin beharreko nahitaezko ekarpenen kenkariak, ezarritako zehapen ekonomikoak eta bazkidearen sarrera kuotak, ba­tzar orokorrak horrela erabakitzen duenean, aurreko artikuluko 2. idatz­zatiko azkeneko lerrokadan xedatutakoari jarraikiz.

2. Unean uneko edo aurrera begirako behar ekonomiko eta finan­tzarioak direla-eta, estatutuek edo batzar orokorrak itzulkina honela aplikatzea erabaki dezakete:

a) Sozietatearen kapitalean sartzea, bazkide bakoitzaren ekarpen gisa.

a) Funts bat eratzea, batzar orokorrak administratua eta bazki­dearentzat erabilera mugatua izanen duena, betiere haren itzulketa eta korritu-tasa mugatu bat bermatuz, diruaren legezko korritua baino txi­kiagoa, gehienez ere zortzi urteko eperako, bigarren mailako koopera­tibetan izan ezik, horrelakoetan epea luzeagoa izan baitaiteke.

3. Kooperatibaren itzulkina, ekitaldi bakoitza onetsi ondoren bana­tuko dena, kooperatiban bazkide bakoitzak eginiko eragiketa, zerbitzu edo jardueren araberakoa izanen da.

Kooperatibaren itzulkina ez da inolaz ere sorraraziko sozietatearen kapitalaren partaidetzaren arabera.

4. Bazkide bakoitzak kooperatiban zer eragiketa, zerbitzu eta jar­duera egin dituen, horren arabera banatuko dira bazkideen artean diru­laguntzen erreserba funtsa, foru lege honen 45.12 artikuluan aurrei­kusten dena, eta erabilera libreko erreserbak. Banaketa egiteko bazkide bakoitzari aintzat hartuko zaion jarduera aldia erreserba horiek biltzeko igaro dena adinakoa izanen da, hamar urtekoa gehienez. Erreserba horien banaketa, ondorio guztietarako, kooperatibaren itzulkintzat har­tuko da.

53. artikulua. Galeren egozketa.

1. Ekitaldi bakoitza ixtean sortzen ahal diren galeren egozketa eta konpentsazioa egiteko irizpideak estatutuetan finkatuko dira.

Konpentsazioa egin daiteke bai erreserben kargura, bai bazkide bakoitzak eginiko eragiketen, zerbitzuen edo jardueren arabera, edo bi bideak konbinatuz, baina inola ere ez bazkide bakoitzak sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenen arabera.

2. Bazkideek onartu baina konpentsatzen ez diren galerak koope­ratibaren aldeko kreditutzat hartuko dira, eta kreditu hori erabili ahalko da bazkideak kooperatiban borondatezko edo nahitaezko baja hartu badu ere.

VII. KAPITULUA

Liburuak eta kontabilitatea 54. artikulua. Kooperatiben dokumentazioa.

1. Kooperatibek ondoko liburuak eramanen dituzte, behar bezala ordenatuak eta eguneratuak:

a) Bazkideen erregistro liburua eta, kasua bada, atxikitakoena, haien nortasuna ongi zehaztuz.

b) Sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenen erregistro liburua.

a) Batzar orokorraren, Zuzendaritza Kontseiluaren eta, kasua bada, errekurtso batzordearen akta liburua.

c) Kontabilitate liburuak. Kontabilitateko egunkaria eta urteko in­bentario eta kontuen liburua ezinbestekoak izanen dira eta merkatari­tzako legeriak horietarako finkatzen duen edukia izan beharko dute.

e) Kontu-hartzaileen txosten liburua.

2. Liburuak erabiltzen hasi aurretik, Nafarroako Kooperatiben Erregistroak eginbidetu beharko ditu.

Hori egitea deusetan galarazi gabe, edozein prozedura egokiren bidez paperetan egin ahalko dira idatzohar eta idazpenak, gero zenba­kitu eta koadernatu beharko direnak erregistro liburuak egiteko. Liburu horiek ekitaldi ekonomikoaren urteko kontuak onetsi eta bi hilabete igaro baino lehen eginbidetzera aurkeztu beharko dira.

VIII. KAPITULUA

Estatutuen aldaketa, bat-egitea, zatiketa eta eraldaketa 55. artikulua. Estatutuen aldaketa.

Estatutuak aldatzeko erabakiak batzar orokorrak hartu beharko ditu, bertan izan edo ordezkatuak direnen botoen bi herenaren gehiengoa­rekin.

Halarik ere, sozietatearen helbidea udalerritik atera gabe aldatu nahi izanez gero, aski izanen da Zuzendaritza Kontseiluaren erabakia.

56. artikulua. Bat-egiteak eta xurgapenak.

1. Kooperatiben bat-egiteak egiteko edo kooperatiba batek jardu­nean dagoen beste bat edo gehiago xurgatzeko, beharrezkoa izanen da horretarako berariaz deitutako batzar orokorrak onestea bertaratzen diren bazkideen eta ordezkatuak direnen botoen hiru bostenen gehien­goarekin.

Bat-egite erabakia hartuta, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietatik bitan gutxienez ar­gitaratu beharko da.

Bat-egite erabakia ezin izanen da gauzatu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita bi hilabete igarotzen diren arte.

2. Aipatu epearen barrenean hartzekodunen bat erabakiaren aurka agertzen baldin bada, gauzatu baino lehen nahitaezko baldintza izanen da konforme ez dagoenaren eskubideak ordaindu eta bermatzea, eta horrek ezin izanen dio uko egin kobratzeari, ezta mugaeguna beteta ez duten kredituak badira ere.

Desadostasuna agertu duena bazkidea edo atxikia baldin bada, kooperatibatik bereizi ahalko da Zuzendaritza Kontseiluari igorri beha­rreko idatzi baten bitartez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskaera hori arrazoituriko bajatzat hartuko da.

3. Bat egiten duten kooperatiba bakoitzaren ondarea bat-egitearen ondorioz sortzen den kooperatiba berriaren ondarera pasatuko da, eta azkeneko horrek hartuko ditu bere gain aurrekoen eskubide eta bete­behar guztiak.

Bat-egitearen ondorioz sortzen den kooperatibaren liburuetan agertu beharko dira batu diren kooperatibetatik heldu diren ondare elementu bakoitzaren kontzeptua eta jatorria.

Halaber, bat egin duten kooperatibetako bazkide eta atxikitakoak kooperatiba berriaren partaide izanen dira.

4. Kooperatiben xurgapena gertatzen denean, prozedura eta on­dorioak berberak izanen dira.

5. Bat-egitea, xurgapena, jarduera baterako ekarpena edo ondare ibilgetua eskualdatzen den beste figura antzekoren bat gertatzen de­nean, kooperatiba berriak edo xurgatzaileak kooperatiba xurgatuko bazkideekin hitzarmenak egin ahalko ditu, epe jakin batean gainbalioak salduz gero sor litezkeen gainbalioak onartzeko.

57. artikulua. Bat-egitearen eskritura.

Bat egiteko erabakia Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskri­batu beharko da eskritura publikoa aurkeztuz. Eskritura horretan bildu beharko dira, erabakiaz gain, kooperatiben balantze orokorrak, bat egi­teko erabakiaren eguna baino egun bat lehenago itxiak, bat-egitearen aurka agertu diren bazkide nahiz atxikitakoen zerrenda izenduna eta, kasua bada, erabakiaren aurka agertu diren hartzekodunei buruz da­goen egoera.

58. artikulua. Zatiketa.

Kooperatiben zatiketa bat-egite kasurako aplikagarri diren arau ber­beren menean geldituko da, eta bazkideek, atxikitakoek eta hartzeko­dunek bat-egite kasuetarako foru lege honek aitortzen dituen eskubide berberak erabil ditzakete.

59. artikulua. Eraldaketa.

1. Kooperatibak edozein motatako sozietate zibil edo merkatari­tzakoa bilakatu ahalko dira. Eraldatzeko erabakia batzar orokorrak hartu beharko du, foru lege honetan bat-egite eta xurgapen kasuetarako ezarritako baldintza eta arau berberei jarraikiz.

2. Izaera kooperatiboa ez duten sozietate eta elkarteak eraldatu eta foru lege honetan araututako kooperatiba motaren bat bilakatu ahalko dira, baldin eta hori egitea berariaz debekatzen duen legezko agindurik ez badago.

Eraldatzeko erabakia batzar orokorrak hartuko du, edo bestela, so­zietatearen nahia erakusteko erabiltzen den balio bereko beste siste­maren bat erabiliko da, baina betiere aplikatzekoa den legediak ezar­tzen duen gehiengoa lortu beharko da.

Eraldaketaren eskritura publikoari aditu independente batzuek di­ruzkoa ez den sozietatearen ondarearen gainean egin beharreko txos­tena erantsiko zaio, kasua bada, eta hori guztia Merkataritzako Erre­gistroan eta behar diren gainerako erregistroetan aurkeztuko da, eta betiere Nafarroako Kooperatiben Erregistroan, eraldaketa egiteko era­bakia hartu den egunaren bezperan itxitako balantzearekin batera.

Kooperatiba bilakaturik ere, ez da deusetan ere aldatuko entitate eraldatuko bazkideek erabaki hori hartu aurretik sozietatearen aurrean zituzten zorrekiko erantzukizunaren araubidea.

3. Sozietate kooperatibo batek beste entitate mota bat izateko eraldaketa egiten duenean, nahitaezko erreserba funtseko saldoek, hezkuntza funtsekoek eta, estatutuen arabera, bazkideen artean banatu ezin diren bestelako ezein funts edo erreserbetako saldoek koopera­tibak likidatzen direnerako 63.2.e) artikuluan finkatu den helburu ber­bera izanen dute.

IX. KAPITULUA

Desegitea, deskalifikazioa eta likidazioa 60. artikulua. Desegitea.

Sozietate kooperatiboak arrazoi hauetako bat gertatzen denean de­seginen dira:

a) Estatutuetan zehaztutako bukaera egunera iristean, non eta batzar orokorrak hura luzatzeko erabakia hartzen ez duen, bertaratzen diren bazkideen eta ordezkatuen botoen bi herenek onetsirik.

b) Bazkideen kopurua edo sozietatearen kapitala murriztu eta le­gean nahiz estatutuetan ezarritako gutxienekora iristen ez denean, eta sei hilabeteko epean berriz behar adina handitzen ez bada.

a) Bat-egitea edo erabateko zatiketa gertatzen denean.

c) Kooperatibaren porrota gertatzen denean.

e) Batzar orokorraren erabakiaren bitartez, emandako baliozko botoen bi herenaren gehiengoarekin.

61. artikulua. Desegiteko prozedura.

Arestiko artikuluan aipatutako desegite-arrazoiren bat gertatuz gero, batzar orokorra biltzeko deia eginen da foru lege honetan ezartzen diren prozeduren bitartez, desegiteko erabakia har dezan.

Deialdiaren egunetik batzar orokorra egiten den arte ezin izanen dira igaro hogeita hamar egun natural baino gehiago, ez eta hamar baino gutxiago ere.

Desegiteko erabakia hartuta, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietatik bitan gu­txienez argitaratu beharko da.

Horrez gainera, erabakia hartu eta hogeita hamar eguneko epean Nafarroako Kooperatiben Erregistroari jakinaraziko zaio, haren inskrip­zioa egin dezan.

62. artikulua. Deskalifikazioa.

1. Deskalifikazioa, sozietate kooperatiboaren desegitea berarekin dakarrena, ondoko arrazoiengatik gertatuko da:

a) Foru lege honen 60.b) artikuluan ezarritako kasuan, baldin eta batzar orokorrak sozietatea desegiteko erabakia ezarrita dagoen epean hartzen ez badu.

b) Foru lege honetan ezarritako arauak betetzen ez badira.

2. Deskalifikazioaren erabakia Industria eta Teknologia, Merkata­ritza eta Lan kontseilariak hartuko du, behar den espedientea tramitatu ondotik. Espedientearen tramitazioaldian interesdunei entzunaldia emanen zaie eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Ikuskatzailetzaren eta Nafarroako Kooperatiben Kontseiluaren txostenak bilduko dira.

3. Deskalifikazioarekin batera, erregistroetako idazpenak baliorik gabe geldituko dira berehalakoan.

4. Deskalifikazioari buruzko foru agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietatik bitan gutxienez argitaratu beharko da.

63. artikulua. Likidazioa.

1. Estatutuek edo, kasua bada, batzar orokorrak ezarriko dute so­zietate kooperatiboaren likidazioan baliatu beharreko prozedura, bai li­kidatzaileak kopuru bakoitian izendatzeko, bai sozietatearen ondasunak adjudikatzeko.

2. Nolanahi ere, likidatzaileek ondoko jarduketa hauek egin be­harko dituzte, hemen adierazten diren ordena berberean:

a) Kooperatibaren gizarte-zorrak kitatu.

b) Hezkuntza eta sustapen funtsari dagokion saldoa erreserbatu.

a) Sozietatearen kapitala bazkideen artean banatu, betiere bazkide edo, kasua bada, atxikitako edo bazkide laguntzaile bakoitzaren parte­hartzearen arabera.

c) Borondatezko erreserba funtsarekin, eta kasua bada erreserba funts bereziarekin, arestian adierazi bezala jokatu, betiere sozietatearen kapitalaren arabera.

e) Hezkuntza eta sustapen funtsa eta nahitaezko erreserba funtsa ondoko prozeduraren arabera banatu:

Kooperatiba zein motatakoa den, hari dagokion batasun elkartera bazkide guztien zerrenda eta dauden aktibo likidoak eramanen dira, eta diru horrekin funts bat eratuko da hantxe, urte baterako gehienez.

Epe horretan, desegin den kooperatibako bazkideek aukera izanen dute funts horretatik dagokien zatia beste sozietate kooperatibo bateko sarrera kuota gisa transferitzeko, desegin aurreko urtean kooperatiban egindako jardueraren arabera, baldin eta kooperatiba hartzailearen lu­rralde eremuak bazkideen ustiategiak kokatzen diren eremua hartzen badu eta sozietatearen helburua antzekoa bada.

Batasun elkarte horrek eginiko eskaintza baliatzen ez duten bazki­deek dagokien zatia galduko dute, eta hori kooperatibismoaren susta­penerako erabili beharko da eskura duen egituraren barrenean.

3. Desegindako sozietate kooperatiboak likidazioa egin arte gor­deko du bere nortasun juridikoa. Epe horretan sozietatearen izenari "li­kidazioan" hitza erantsi beharko zaio.

4. Likidazioa bukatutakoan, likidatzaileek batzar orokorraren esku utziko dute azken balantzeari buruzko erabakia.

5. Likidatzaileek, azken balantzearen onespena jasotzen duen es­kritura publiko baten bidez, kooperatibari dagozkion idazpenak deusezta ditzala eskatuko diote Nafarroako Kooperatiben Erregistroari, hamabost eguneko epean, eta horretarako sozietatearen trafikoari buruzko libu­ruak eta agiriak emanen dizkiote, bost urtez gordeko direnak.

II. TITULUA

Kooperatiba motak I. KAPITULUA

Lehen mailako kooperatibak 64. artikulua. Kooperatiba motak Lehen mailako kooperatibak honela sailkatu ahalko dira:

a) Nekazaritzako kooperatibak.

b) Lan elkartuko kooperatibak.

a) Etxebizitza kooperatibak.

c) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak.

d) Kredituko kooperatibak.

b) Zerbitzuko kooperatibak.

e) Irakaskuntzako kooperatibak.

c) Aseguruko kooperatibak.

d) Garraioko kooperatibak.

e) Osasungintzako kooperatibak.

f) Hezkuntzako kooperatibak.

g) Gizarte ongizateko kooperatibak.

m) Gizarte ekimeneko kooperatibak.

65. artikulua. Nekazaritzako kooperatibak.

1. Nekazaritzako kooperatibak nekazaritzako, oihangintzako edo abeltzaintzako ustiategi baten titulartasun osoa edo hainbanatua duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek osatzen dituztenak dira, baldin eta haien helburua, azpimotaren arabera, ondoko hauetako bat baldin bada:

a) Landalurren kooperatibak.

a.1) Bazkideei lehengaiak, ondasunak edo zerbitzuak ematea.

a.2) Nekazaritzako produktuak eta haien deribatuak eraldatu, in­dustrializatu eta merkaturatzea.

a.3) Nekazaritzako kreditu eta aseguruak sustatzea eta kudeatzea.

a.4) Nekazariei eta landa ingurunekoei lagundu eta horien egoera hobetzea helburua duten jarduerak sustatzea eta haiei zerbitzuak es­kaintzea.

a.5) Bazkideek erabiltzeko izanen diren makina eta lanabesak erostea, ereintza, egokitze eta uzta lanak egitea bazkideei, hala nola, laborantzako beste zerbitzu zail batzuk eskaintzea, produkzio kostuak merkatu eta lanak errazteko asmoz.

a.6) Lurrak, azienda, basoak edo antzeko beste ondasun batzuk erostea edo errentan hartzea, zuzenean ustiatzeko edo beste nekazari edo abeltzain batzuei lagatzeko.

a.7) Nekazaritzakoa nahiz abeltzaintzakoa den beste edozein lan eta horiekin zuzeneko harremana duten guztiak.

b) Nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK). Nekazaritzako makina edo ekipo bat edo gehiago batera erosi eta erabiltzea, helburu hori beste edozeinekin elkartezina izanik.

c) Lurra elkarrekin ustiatzeko kooperatibak.

c.1) Lurrak, azienda, basoak edo gisako ondasunak erosi edo errentan hartzea, elkarrekin ustiatzeko. Horretarako, nekazaritzako en-presa bakarra osatu eta kudeatuko dute.

c.2) Nekazaritzakoa nahiz abeltzaintzakoa den beste edozein lan edo horiekin zuzeneko harremana duten guztiak.

Artikulu honetako a) eta c) letretan aipatutako nekazaritzako koo­peratibek bestelako lan mota batzuk ere egin ahalko dituzte, baldin eta kooperatibak egiaz egiten dituen lan guztien ehuneko 20 baino gehiago ez badira.

2. Nekazaritzako kooperatiben estatutuetan, foru lege honek oro har eskatzen duenaz gain, ondoko alderdi hauek zehaztu beharko dira:

a) Bazkideek zerbitzu, jarduera eta nekazaritzako tresna eta ekipo guztiak, baita haren zerbitzu teknikoak ere, erabiltzeko duten betebe­harra. Horretarako, estatutuen arauetan betebehar horiek zehaztuko dira, partaidetza moduluak finkatuz denbora-unitateen, azaleraren eta pisuaren arabera.

b) Lurra batera ustiatzeko kooperatiben estatutuek bazkideen par­taidetza moduluak ere bereiziko dituzte; batetik, lurrak edo bestelako ondasunak erabiltzeko eta aprobetxatzeko eskubidea jartzen duten bazkideena eta, bestetik, lana ere, edo lana besterik ez, jartzen dute­nena, hau da, lan-bazkideena.

c) Bigarren mailako helburu gisa, bazkideek erabiltzeko eta kont­sumitzeko ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko aukera d) Gastuen derramak, horrelakorik ezartzen denean.

e) Bazkideak kooperatibarekin nahitaezko erreserba funtsera bi­deratzeko egiten dituen eragiketei aplikatu beharreko gutxieneko ehu­nekoa, hori guztia ezertan ukatu gabe foru lege honen 51. artikuluan ezarritakoa.

a) Kooperatibak bigarren mailako kooperatiben bidez egiten baldin baditu eragiketak, ezartzen den ehunekoa bien artean hainbanatuko da.

f) Zerbitzu berariazkoak emateko batzordeak edo taldeak sortzeko prozedura.

g) Bazkidearen ahaideek, nekazaritzako ustiategiari lotuak dau­denek, egoki iritziz gero, kooperatiban nola har dezaketen parte.

b) Kooperatibaren etorkizun ekonomikoa babesteko behar diren neurriak, baldin eta bazkide baten bajak kooperatibaren ondarearen egoeran porrota eragin badezake, haren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa kolokan jartzen direlako.

c) Barne erregelamendu bat egitea, bazkideen botoen ponderazioa arautuko duena, hori guztia artikulu honetan berean arautzen denari jarraikiz.

3. Nekazaritzako makineria erabiltzeko azpikategoriako koopera­tiben estatutuetan, aurreko idatz-zatian azaldutakoez gain, ondoko in­guruabarrak ere jaso beharko dira nahitaez:

a) Bazkideek epe zehatz batez kooperatibako bazkide izateko duten betebeharra, gutxienez kooperatibako makineriaren amortizazio epea bukatu arte eta gehienez hamar urtez, salbu eta estatutuetan au­rreikusita dauden baja arrazoituen kasuetan.

b) Arestiko letran hartutako konpromisoa betetzen ez diren ka­suetarako, Zuzendaritza Kontseiluak foru lege honen 46.5.b) artikuluan baimentzen diren kenkarietan aplika dezakeen ehunekoaren igoera (100eko 10 gehienez).

c) Baja hartzen duen bazkideak duen betebeharra, nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatiben makineria dela-eta ordura arte har­tutako konpromisoei dagokien zatia ordaintzeko.

d) Bazkide bakoitzak sozietatearen kapitalari egindako nahitaezko ekarpenen aplikazio moduluak, bai nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatiban sartzen den unean berean bai etorkizunean eros daite­keen makineriari begira, hitzartutako partaidetzaren arabera.

e) Zerbitzu kooperatibizatuak egiteko makinen eta ekipoen erre­gistro liburua behar bezala eta egunez egun eramateko betebeharra.

4. Lurra batera ustiatzeko azpikategoriako kooperatiben azpimoten estatutuetan, artikulu honen 2. idatz-zatian aipatu diren nahitaezko be­tebeharrez gain, ondoko inguruabar hauek jaso beharko dira nahitaez:

a) Lurrak edo bestelako produkzio-bideak erabili eta aprobetxa­tzeko eskubidea ekartzen duten bazkideek entitatean eman beharreko gutxieneko epea, gehienez ere hamabost urtekoa izanen baita.

b) Kooperatibaren itzulkinak bazkideei aitortzeko irizpideak, betiere jarduera edo zerbitzu kooperatibizatuari jarraikiz eta horretarako kon­tuan hartuz kooperatiba mota horretan bi bazkide mota izan daitezkeela.

5. Nekazaritzako sozietate kooperatiboetako estatutuetan bazkide bakoitzak batzar orokorrean izanen duen boto ponderatua arautuko da, nahitaez bete beharreko ondoko printzipioen arabera:

a) Bazkide bakoitzari boto bat gutxienez eta hamar gehienez emanen zaio. Ponderazioa ezin izanen da hiru bototik beherakoa izan.

b) Jarduera edo zerbitzu kooperatibizatuaren arabera banatuko zaizkio bazkide bakoitzari botoak, eta inola ere ez sozietatearen kapi­talari egindako ekarpenaren arabera.

c) Batzar orokorra egin baino lehenago denbora nahikoa emanez, Zuzendaritza Kontseiluak zerrenda bat prestatuko du eta bertan zehaz­tuko bazkide bakoitzari zenbat boto dagokion sozietatean. Horretarako, azkeneko hiru ekitaldi ekonomikoetako jarduera edo zerbitzu kooperati­bizatuaren datuak hartuko dira oinarri.

Aipatu zerrenda kooperatibaren helbide sozialean izanen da ikusgai batzarra egin aurreko bost egunetan, ados ez dagoen bazkide orok foru lege honen 36. artikuluan adierazitako bideak erabiliz inpugnatu ahal izan dezan.

d) Batzar orokorrak onetsitako barne araubide baten bidez eza­rriko da entitate bakoitzean zer erlazio dagoen boto sozialen eta jar­duera kooperatibizatuaren artean, boto-banaketa egiteko.

66. artikulua. Nekazaritzako kooperatiben araubide ekonomikoa.

1. Lehenengo, bigarren edo maila handiagoko nekazaritzako koo­peratibek "errotazio-kapitala" izeneko sistema ezarri ahalko dute, non bazkideek ekarpen gehiago egin behar baitituzte sozietatearen kapita­lean bakoitzaren jarduera kooperatibizatuaren arabera. Entitateak, be­rriz, itzuli eginen ditu bere garaian eginiko ekarpenak, antzinatasunaren arabera. Diru-sarrera edo itzulketa garbiak kapitalaren handitze edo gutxitzetzat hartuko dira.

Errotazio-kapitalaren sistema erabili arren, sozietatearen kapitala ezin izanen da inolaz ere foru lege honen 7. artikuluan ezarritako so­zietatearen gutxieneko kapitalaren azpitik egon.

Errotazio-kapitalaren sistema duten kooperatibetan bazkideen bajak gertatuz gero, itzulketa egiteko epea errotazio horretarako ezarritako berbera izanen da. Bajaren arrazoia heriotza izanez gero, itzulketa egi­teko epe laburragoak ezarri ahalko dira estatutuetan, deusetan galarazi gabe foru lege honen 46.5.c) artikuluan gainerako kooperatibentzat ezarritakoa.

Entitate bakoitzaren batzar orokorrak barne araubide bat onetsiko du, aipatutako errotazio-kapitalari aplikatuko zaion araubidea garatzeko.

2. Nekazaritzako kooperatibak behartuak daude beren kontabilita­tean ondoko ondare-funts hauek jasotzera:

a) Sozietatearen kapital gutxienekoa eta nahitaezko kapital finkoa, bazkideena eta, kasua bada, atxikiena eta bazkide laguntzaileena.

b) Sozietatearen kapital aldakor eta nahitaezkoa eta sozietatearen kapital aldakor eta borondatezkoa, bazkideena eta, kasua bada, atxi­kiena eta bazkide laguntzaileena.

c) Nahitaezko erreserba funtsak, bai kooperatiben emaitzekin sor­tutakoa bai kooperatibaz kanpoko emaitzekin eratutakoa, bai eta hez­kuntza eta sustapen funtsa ere.

a) Erreserba funts berezi hauek: Aktiboak gaurkotzearen ondo­riozko erreserba funts berezia, dirulaguntzen erreserba funts berezia eta Nekazaritzako Ekoizleen Batasunaren erreserba funts berezia.

e) Kooperatiben eta kooperatibaz kanpokoen soberakinetatik heldu diren estatutuetako eta borondatezko erreserba funtsak, batzar orokorrak edo estatutuek araututako borondatezko erreserba funtsak eta aldizkako kuotetatik heldu diren borondatezko erreserba funtsak.

Ez dira ondare-funstzat hartuko inolaz ere, batzar orokorrak edota estatutuek sortutakoak izanik, bazkideentzat aldi baterako galdagarriak direnak, izan ere pasibo galdagarritzat hartuko dira.

67. artikulua. Lan elkartuko kooperatibak.

1. Lan elkartuko kooperatibak dira pertsona fisikoak nahiz juridi­koak elkartzen dituztenak, eta haien lanaren bitartez ondasun edo zer­bitzuen produkzioan jarduera ekonomikoa edo lanbidezkoa egiten du­tenak, haiei enplegu finkoa eskainiz. Hori gorabehera, haietan parte hartu ahalko dute, halaber, beste sozietate kooperatibo batzuek, baz­kide laguntzaile gisa.

Norberaren lanaren prestazioa kontratatzeko gaitasuna dutenak izan daitezke horietako bazkide. Bazkide langilearen izaera galtzeak berekin dakar lana egiteari uztea.

2. Lan elkartuko sozietate kooperatibo batean denbora mugaga­beko kontratuarekin aritzen diren besteren konturako langileek egindako legezko lanaldien kopurua hauxe izanen da gehienez: entitatearen bazkide langileek egiten dituzten lanaldi guztien 100eko 30.

3. Bazkide izateko baldintza gisa, estatutuetan probaldi bat ezar daiteke, gehienez ere sei hilabetekoa izanen dena. Epe horretan esta­tutuetan aitortzen zaizkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu baz­kidegaiak.

Kontratu mugagabea duen langileak kooperatiban urte batetik go­rako antzinatasuna baldin badu bazkide langile gisa onartu beharko dute, probaldirik egin gabe, baldin eta gainerako baldintzak betetzen baldin baditu eta berak eskatzen badu.

4. Bazkideek lan aurrerakinak jaso ahalko dituzte - zenbatekoa batzar orokorrak finkatuko du-, eta horiek laneko soldatek dituzten berme berberak izanen dituzte.

5. Bazkide baten baja gertatuz gero, sozietatearen kapitalari baz­kideak eginiko ekarpenak itzultzeko gehieneko epea bost urtekoa izanen da.

Horrelakoetan, itzuli gabeko ekarpenek diruaren korritu legalak sor­tuko dituzte gutxienez.

6. Lan elkartuko kooperatiben estatutuetan Zuzendaritza Kontsei­luko postu batzuk erreserbatzea ezar daiteke, baita bazkide talde ba­koitzak batzar orokorrean dagozkion bazkideak zuzenean hautatzeko duen eskubidea ere, Kontseiluko gainerako kideen hautaketan parte hartu gabe.

Era berean, mota honetako kooperatibek berrogeita hamar bazkide langiletik gora baldin badituzte, estatutuetan gizarte kontseilu bat era­tzea aurreikus daiteke, bazkide langileen ordezkaritza organo gisa, lan harremanen gaineko gai guztietan Zuzendaritza Kontseiluari kontsulta egin eta aholku eta informazioa emateko.

7. Estatutuetan, edo halakorik ezean, batzar orokorrak hartutako erabakiaren bitartez arautuko dira laneko antolaketa, lanaldia, asteko atsedena, jaiegunak, oporrak eta baimenak, lanbide sailkapena, mugi­garritasun funtzionala eta geografikoa, eszedentziak eta kooperatibaren araubideko lan harremanak eten edo iraungitzearekin, eta oro har, bazkide langileen eskubide eta betebeharrekin zerikusia duten afera guztiak, hori guztia haien lan araubidearen oinarrizko markoa ezartzea­rren.

8. Estatutuek edo batzar orokorrak ezarriko dute bazkide langileen diziplina araubidearen oinarrizko markoa.

9. Estatutuetan nahitaez jaso beharko da Araubide Orokorraren eta Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean araututako araubide berezietatik beste edozeinen arteko aukera, baz­kide langileei zeini bere jardueraren arabera aplikatzeko.

1. Lan harremanak direla-eta kooperatibaren eta bazkide langi­leen artean sortutako gatazkak edo auziak laneko jurisdikzioaren esku geldituko dira, Lan Prozedurari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen apirilaren 7ko 2/1 995 Legegintzako Errege Dekretuko 2.ñ) artiku­luan ezarritakoari jarraikiz, kooperatibaren estatutuetan ezarritako tra­mitea, halakorik badago, amaitu ondoren.

b) Sozietate-harremanean oinarritutako gatazkak edo auziak, lan harremanekin lotura ez dutenak, jurisdikzio zibilaren esku geldituko dira, betiere, kooperatibaren estatutuetan ezarritako tramitea, halakorik ba­dago, amaitu ondoren.

2. Sozietate kooperatiboa den bazkide batek kapitalari egindako ekarpenak sozietatearen kapitalaren 1 00eko 25etik gorakoak izan ahalko dira, kooperatibak duen bazkide kopurua gorabehera, baina inola ere ez kapital horren 100eko 50 edo gehiago.

3. Kooperatibak diren bazkide laguntzaileen botoen batura ka­suan kasuko organoan dauden sozietatearen boto guztien bosten ba­tetik gorakoa izan daiteke, baina ezin izanen dira inolaz ere iritsi boto guztien erdia edukitzera.

13. Estatutuetan, kooperatibak diren bazkideentzako boto plura­laren sistema ezarri ahalko da, jarduera kooperatibizatuaren bolume­naren arabera. Horrelako kasuetan, estatutuetan argi eta garbi finkatuko dira botoa emateko eskubidearen proportzionaltasunari buruzko irizpi­deak. Boto pluralen batura ezin izanen da kooperatibaren boto guztien erdira iritsi.

Boto pluralen titular diren bazkideek eskubide horri uko egin ahalko diote, dela batzar jakin batean, dela edozein bozketatan, eta horren­bestez boto bakar bat erabiliko dute.

68. artikulua. Etxebizitza kooperatibak.

1. Etxebizitza kooperatibak dira irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoak nahiz juridikoak elkartzen dituztenak, eta helburu dutenak baz­kideei etxebizitzak, zerbitzuak eta instalazio osagarriak eskaintzea edo elementu komunen erabilera eta gozamena antolatzea.

Bazkide bakar bat ere ezin izanen da herri berean kooperatibek sustatutako etxebizitza bat baino gehiagoren titular izan, ezertan ukatu gabe gai horri buruz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Legeak babestutako eskubideak.

2. Etxebizitza eta lokalen jabetza edo haien erabilera eta goza-mena bazkideei esleitu edo lagatzeko, zuzenbidean onartutako edozein titulu erabili ahalko da. Kooperatibak beretako gordetzen badu jabetza, estatutuetan ezarriko dira bazkideek jabetza hori erabili eta gozatzeko arauak, bai eta bazkideen eta kooperatibaren gainerako eskubide eta betebeharrak ere.

Nolanahi ere, "inter vivos" egintzen bidez egiten diren etxebizitzen lagapenetan, kooperatibak lehentasunez erosteko eskubidea izanen du, estatutuetan ezartzen den bezala, eta kasua bada, atzera eskuratzeko eskubidea ere, salbu eta ezkontidearen eta bazkidearekin bizi diren ahaideen alde egiten denean.

3. Bazkidearen baja gertatzen bada, emandako zenbatekoen itzulketa egitean, estatutuetan ezartzen diren kenkariak aplikatu ahalko dira.

4. Zuzendaritza Kontseiluko kideek ezin izanen dute inolaz ere ordainsaririk edo konpentsaziorik hartu karguagatik, ezertan ukatu gabe sortzen zaizkien gastuen ordaina hartzeko eskubidea.

69. artikulua. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak dira pertsona fisikoak elkartzen dituztenak, eta helburu dutenak ondasunak edo zerbitzuak ematea, bazkideen eta haien familien erabilera eta kontsumorako.

Kooperatiba horiek bazkideei eskaintzen dizkieten ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi ahalko dituzte, betiere haien izaera espezifikoa galdu gabe.

Kooperatibak bere bazkideei banatzen dizkien ondasun eta zerbi­tzuen hornidura ez da ondare-eskualdaketatzat hartuko.

70. artikulua. Kreditu kooperatibak.

Kreditu kooperatibak dira kreditu-erakundeen berezko jardueren bidez beren bazkideen eta hirugarrenen finantza-premiak estaltzea hel­buru duten sozietateak, baldin eta foru lege honen arabera eta Kreditu kooperatibei buruzko maiatzaren 26ko 13/1 989 Legearen arabera eratu badira.

Kreditu kooperatibek aktiboko eta pasiboko eragiketak eginen di­tuzte, mota guztietako funtsen ezarpenak onartu ahal izanen dituzte eta behar diren bankuko zerbitzu guztiak eginen dituzte, bai eta beren hel­buruak lortzeko egokiak diren bestelako zerbitzuak ere.

Kreditu kooperatibek "Nekazarien Kutxa" izena hartuko dute baldin eta haien helburu nagusia bada landa ingurunean finantza zerbitzuak eskaintzea, pertsona edo entitateak edozein izanda.

Kooperatiba horen eraketa, funtzionamendua, jarduna eta garapena foru lege honetan eta aplikagarri diren xedapenetan ezarritakora ma­kurtuko dira.

71. artikulua. Zerbitzu kooperatibak.

Zerbitzu kooperatibak dira pertsona fisiko edo juridikoak elkartzen dituztenak beren bazkideen lanbide jarduna errazten duten eragiketa eta jarduera batzuk, hain zuzen beste inongo kooperatibaren berariazko helburu ez direnak, egiteko.

Zerbitzu kooperatibatzat hartuko dira, halaber, bere kasa aritzen diren profesionalek edo artistek osatzen dituztenak, baldin eta haien helburua bazkideen lanbide jarduera errazteko zerbitzuak eta eragiketak egitea bada. Hala baldin bada, lanbide zerbitzuen kooperatiba izena hartuko dute.

Foru lege honetako 65. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako printzi­pioekin bat, estatutuetan batzar orokorrerako boto ponderatua ezarri ahalko da, bazkide bakoitzak jarduera kooperatibizatuetan duen parte­hartzearen bolumenaren arabera.

72. artikulua. Irakaskuntzako kooperatibak.

Irakaskuntzako kooperatibatzat hartuko dira helburu dutenak ira­kaskuntzako edozein jarduera mota egin eta antolatzea, jakintzaren nahiz prestakuntza teknikoaren, artistikoaren, kirol arloko prestakun­tzaren edo beste edozeinen arloan.

Irakaskuntzako kooperatibak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ar­loko araubideari lotuko zaizkio baldin eta bazkideak gurasoak, ikasleak edo haien legezko ordezkariak badira, eta lan elkartukoen araubidera, berriz, bazkideak irakasleak eta ikastetxeetako langile ez-irakasleak badira.

73. artikulua. Aseguru kooperatibak.

Aseguru kooperatibak dira aseguruen arloan aritzeko helburua du­tenak.

Nolanahi ere den, kapitalei, bermeei, oinarri teknikoei eta aseguru mota desberdinetan aritzeko ezarrita dauden gainerako aferei buruzko arauak beteko dira.

74. artikulua. Garraio kooperatibak.

Garraio kooperatibak dira garraio enpresen titularrak edo pertsonen nahiz gauzen garraioko edo garraio mistoko jardueretan aritzen diren profesionalak elkartzen dituztenak, bazkideak pertsona fisikoak edo ju­ridikoak izan, baldin eta haien helburua bada beren bazkideen ustia­penak teknikoki eta ekonomikoki hobetzea edo bazkideei, helburu ho­rrexekin, zerbitzuak eta hornigaiak eskaintzea.

75. artikulua. Osasun kooperatibak.

Osasun kooperatibak dira beren bazkideen edo aseguratuen eta haien onuradun direnen osasun arloko arriskuak estaltzea helburu du­tenak.

76. artikulua. Hezkuntzako kooperatibak.

Hezkuntzako kooperatibak dira ikastetxe bateko nahiz gehiagoko ikasleak elkartzen dituztenak, baldin eta haien helburua bada ikaste­txearen jardunerako eta bazkideen aisiarako beharrezkoak diren on­dasun eta zerbitzuak lortzea.

77. artikulua. Gizarte ongizateko kooperatibak.

Gizarte ongizateko kooperatibak dira beren bazkideei gizarte la­guntza ematea helburu dutenak, hain zuzen ezgaitasunen bat dutenei, familiaren aldetik eta diru aldetik gabeziak dituzten adingabe eta adi­neko pertsonei eta gizartean bazterturik dauden talde edo gutxiengo etnikoetako kideei, haien biziraupena eta garapena lortzeko ondasun eta zerbitzuak eskainiz.

Horrelakotzat hartuko dira, halaber, aipatutako gizataldeen gizarte­ratzea helburu dutenak, baterako enpresa araubidean prestatzen di­tuzten produktuak antolatuz, sustatuz eta bideratuz.

Artikulu honen lehenengo lerrokadan aipatzen diren kooperatibek kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatiben izaera hartuko dute eta bigarren lerrokadan agertzen direnek, berriz, lan elkartuko kooperatiben izaera. Horrenbestez, subsidiarioki, foru lege honetan bakoitzarentzat xedatutakoa aplikatuko zaie.

Gisa horretako kooperatibetan bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak bai Nafarroako toki entitate orok hartu ahalko dute parte bazkide gisa, eta horretarako, estatutuetan agintzen diren sozietatearen kapitalari egin beharreko ekarpen ekonomikoak egiteaz gain, ordezkari bat izendatuko dute, entitatearen kudeaketa organoei laguntza eskain­tzeko eta haren jardun egokian laguntzeko.

II. KAPITULUA

Gizarte ekimeneko kooperatibak, kooperatiba mistoak eta integralak 78. artikulua. Gizarte ekimeneko kooperatibak.

1. Gizarte ekimeneko kooperatibatzat hartuko dira, edozein mota­takoak izanda ere, sozietatearen helburua ondoko hauetako bat duten irabazi asmorik gabeko kooperatibak:

a) Haurren eta gazteen babesarekin zerikusia duten laguntza ar­loko gizarte zerbitzuak ematea, zaharrei laguntza ematea, hezkuntza berezia, minusbaliotasuna duten pertsonei laguntza ematea, gutxiengo etnikoei, errefuxiatuei, babestu politikoei, partekatu gabeko familia zamak dituzten pertsonei, preso ohiei, alkoholikoei eta toxikomanoei laguntza ematea eta haiek gizarteratzea.

b) Edozein motatako gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonen laneratzea helburu duten jarduera ekonomikoak garatzea eta, oro har, merkatuak asetzen ez dituen gizarte beharrei erantzutea.

2. Ondorio horietarako, irabazi asmorik gabeko kooperatibatzat hartuko dira ondoko baldintzak beren estatutuetan espresuki jaso eta betetzen dituztenak:

a) Irabaziak ezin izanen dira bazkideen artean banatu.

b) Bazkideek sozietatearen kapitalari eginiko ekarpenek, bai nahi­taezkoek bai borondatezkoek, ezin sorrarazi izatea diruaren legezko korritua baino korritu handiagorik; hori, halere, ez da oztopo izanen ekarpen horiek gaurkotzeko.

a) Zuzendaritza Kontseiluko karguak ordainsaririk jaso gabe bete­tzea; hori, halere, ez da oztopo izanen Kontseiluko kideen lanak sortu­tako gastuengatik bidezkoak diren ordain ekonomikoak jasotzeko.

c) Bazkide langileen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta besteren konturako langileen ordainsariak ez izatea altuagoak sektore horretako besteren konturako langileei aplikatzekoa zaien lan hitzarmenean, ba­koitzak lortutako maila profesionalaren eta jardueraren arabera, ezarri­tako ordainsarien 1 00eko 150 baino.

3. Entitate eta erakunde publikoek bazkide gisa parte hartu ahalko dute estatutuei jarraikiz ezartzen den moduan.

4. Gizarte ekimeneko kooperatibei, zein motatako kooperatiba diren, hari aplikatzekoa zaion araudia aplikatuko zaie.

5. 2. idatz-zatian azaldutako baldintzak betetzen dituzten koope­ratibek, edozein motatakoak izanda ere, "gizarte ekimena" aipamena agertuko dute beren izenean, Nafarroako Kooperatiben Erregistroak aldez aurretik kalifikazio hori emanda.

3. Artikulu honetan araututako kooperatibek, gizarte zerbitzuen alorrean jarduteko asmoa baldin badute, une bakoitzean dagoen edo gizarte zerbitzuen alorreko araudi sektorialak ezartzen duen erregis­troan izena eman beharko dute.

79. artikulua. Kooperatiba mistoak.

1. Kooperatiba mistotzat hartuko dira bazkide gutxiengo batek ja­rritako kapitalaren arabera batzar orokorreko boto eskubidea izatea onartzen dutenak, dela modu esklusiboan, dela bazkide horiei lehenta­suna emanez. Kapital hori kontuko idaztoharren edo tituluen bidez egonen da ordezkatua, balore-merkatua arautzen duen legediaren ara­bera.

2. Batzar orokor horietako boto eskubidea honela banatuko da:

a) Botoen 100eko 51 gutxienez kooperatibako bazkideei esleituko zaie, estatutuetan finkatzen den proportzioaren arabera.

Horren ondorioetarako, kooperatibako bazkidetzat hartuko dira baz­kide izaera kooperatibaren jardueran benetan duten parte-hartzetik zu­zenean eskuratu duten pertsona fisiko edo juridikoak, foru lege hone­tako II. tituluan araututako kooperatiba motaren batean langile, erabil­tzaile edo laguntzaile direlako, edo harekin beste lotura mota bat dute­lako.

b) Botoen 100eko 49, gehienez, boto eskubidea atxikia duten zati sozialen titularrak diren bazkideen artean banatuko da (ehuneko ze­hatza estatutuetan finkatuko da). Estatutuetan hala aurreikusiz gero, sozietatearen zati horiek merkatuan negoziatu ahalko dira libreki eta, horrenbestez, arestiko a) letran adierazitako bazkideek erosi ahalko di­tuzte, lehentasunez erosi ere, estatutuetan hala finkatzen bada.

3. Botoa atxikia duten zati sozialen kasuan, bai titularren eskubide eta betebeharrak, bai ekarpenen araubidea, estatutuetan arautuko dira, eta, osagarri moduan, sozietate anonimoen legedian akzioei buruz xe­datutakora joko da.

4. Bi bazkide multzo horietako bakoitzak urteko soberakinen ba­naketan izanen duen parte-hartzea -soberakinak positiboak nahiz ne­gatiboak izan-, bi multzo horietako bakoitzak duen botoen ehunekoaren araberakoa izanen da, 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

Botoa atxikia duten zati sozialen jabeei egotzi ahal zaizkien sobe­rakinak foru lege honetan ezarritako irizpide orokorren arabera bana­tuko dira.

5. Bazkide multzo baten eskubide edo betebeharretan eragina duen edozein araubide aldaketa egiteko, kasuan kasuko bazkide tal­dearen gehiengoaren adostasuna beharko da. Adostasun hori batzar orokorrean bereiz eginen den bozketa baten bidez eskatu ahalko da.

6. Nahitaezko funtsen zuzkidurari eta horien erabilgarritasunari dagokienez, foru lege honetan ezarritako arau orokorretara joko da.

7. Kooperatiba mistoak legez ezarrita dagoen kooperatiben sail­kapeneko motaren batean sartuko dira, eta kooperatibako bazkideen eskubideen ondorioetarako, atxikita dauden kooperatiba mota horrek dituen berariazko arauen menpe izanen dira.

80. artikulua. Kooperatiba integralak.

Kooperatiba integralak dira sozietate bakar batean kooperatiba mota guztietako helburuak biltzen dituztenak. Horrez gainera, bazkide mota bakoitzak batzar orokorreko botoen 100eko 10 izan beharko du, gu­txienez.

Halakotzat hartuko dira, orobat, lan elkartuko kooperatibak, botoen 100eko 49, gehienez, bertako bazkide erabiltzaileen esku baldin ba­dago.

Kooperatiba integraletako bazkide mota bakoitzak atal gisa jardun ahalko du.

Kooperatiba integraletako sozietate organoetan kooperatiban dauden bazkide mota guztien ordezkariak egon beharko dira. Estatu­tuetan lehendakariaren edo lehendakariordearen kargua bazkide mota jakin bateko ordezkariarentzat erreserbatzea jaso ahalko da.

III. KAPITULUA

Bigarren mailako eta maila handiagoko kooperatibak eta kooperatiba-taldeak 81. artikulua. Bigarren mailako eta maila handiagoko kooperatibak. Kooperatiben arteko akordioak.

1. Mota bereko edo desberdineko bi kooperatiba edo gehiago el­kartu ahalko dira beren borondatez, eta horren ondorioz bigarren mai­lako edo maila handiagoko kooperatibak sortu.

Kooperatiba horretako bazkide izan ahalko dira, sozietate koopera­tiboez gainera, lan-bazkideak eta, orobat, edozein entitate eta pertsona juridiko, publiko nahiz pribatu, baldin eta antzeko interes edo beharrak badituzte.

Sozietate kooperatibo ez diren bazkideen botoak bigarren mailako edo maila handiagoko sozietate kooperatiboan guztira dauden botoen 100eko 40 izanen dira gehienez, baina estatutuetan ehuneko baxuago bat ezar daiteke.

2. Batzar orokorrean pertsona juridiko diren bazkideen ordezkari bana izanen da eta, halakorik badago, lan-bazkideen ordezkari bat.

Lan-bazkideen ordezkaria aukeratzeko, entitatearen estatutu sozia­letan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Pertsona juridikoen ordezkariaren boto eskubidea pertsona juridiko horiek bigarren mailako edo maila handiagoko sozietate kooperati­boaren jarduera kooperatibizatuan duten parte-hartzearen araberakoa izanen da.

Lan-bazkideen ordezkariaren boto eskubidea bazkide horiek biga­rren mailako edo maila handiagoko sozietate kooperatiboaren jarduera kooperatibizatuan duten parte-hartzearen araberakoa izanen da, foru lege honen 21.3 artikuluan ezarritako mugarekin.

Sozietate kooperatiboa ez den entitate baten boto kopurua ez da sozietatearen botoen heren batetik gorakoa izanen.

3. Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibak zuzenda­ritza kontseilu batek administratuko ditu. Kontseiluko kideak bazkide diren entitateek aurkezturiko hautagaien artetik aukeratuko dira.

4. Kooperatiba mota horien erantzukizuna beti mugatua izanen da.

5. Bigarren mailako eta maila handiagoko kooperatiben araubidea estatutuetan, foru lege honetan eta aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritakoa izanen da.

1. Arestiko idatz-zatietan xedatutakoa gorabehera, kooperatibek beste batzuekin kooperatiben arteko akordioak sinatu ahalko dituzte, sozietatearen helburuak betetzearren.

Akordio horien bidez, kooperatibek eta bazkideek hornidura-eragi­ketak, produktuen entregak eta zerbitzuak egin ahalko dituzte akordioa sinatzen duen beste kooperatiban. Horrelakoetan, fakturak eta likida­zioak beste kooperatibari edo beren bazkideei zuzenean eginen diz­kiete, eta eragiketa horiek norberaren bazkideekin egiten diren eragi­keta kooperatibizatuak bezalakoak izanen dira. Horrenbestez, koopera­tibaren onura eta itzulkinei dagokienez, eskubide berberak sortuko di­tuzte.

Horrez gainera, zilegi izanen da akordioa sinatu duen kooperatibako bazkideei ekarpenak edo funtsak jartzeko eskatzea, beharrezkoak diren inbertsioei aurre egiteko. Ekarpen horiek kooperatibak egin ahalko ditu, edo bestela, kooperatibako bazkideek beek egin zuzenean.

82. artikulua. Kooperatiba-taldea.

1. Foru lege honen ondorioetarako, kooperatiba-taldea da zenbait sozietate kooperatibok osatutako multzoa, horiek zeinahi motatakoak diren ere. Entitate taldeburu bat izan beharko dute, elkartutako koope­ratiba guztiek nahitaez bete beharreko jarraibideak eman eta ahal­menak erabiliko dituena, hori guztia ahalmen horien esparruan erabaki bateratuak hartzeko helburuarekin.

2. Jarraibideak entitatearen kudeaketaren, administrazioaren edo agintearen edozein esparrutan aplikatzekoak izan daitezke, honako hauek ere barne daudela:

a) Oinarrizko kooperatibetan estatutu eta erregelamenduzko arau komunak ezartzea.

b) Oinarrizko entitateen artean harreman asoziatiboak ezartzea.

c) Aldizka baliabideak jartzeko konpromisoa hartu beharra, entitate bakoitzaren enpresa-bilakaeraren edo emaitzen kontuaren arabera kal­kulatuak.

3. Kooperatiba-taldean sartzeko, oinarrizko entitate bakoitzaren hasierako erabakia beharko da, bakoitzaren eskumenen eta funtziona­menduaren arauei jarraikiz.

4. Taldearen aurrean hartzen diren konpromiso orokorrak idazki batean formalizatu beharko dira, dela entitate taldeburuaren estatu­tuetan (sozietate kooperatiboa bada), dela beste kontratu-agiri batean, zeinak gero eskritura publiko egin beharko den.

Kontratu-agiri horretan nahitaez zehaztu beharko dira kontratuaren iraupena, kontratua aldatzeko prozedura, elkartutako sozietate koope­ratibo bat bereizteko prozedura eta entitate taldeburuari esleitu zaizkion ahalmenak.

Konpromiso horiek aldatu, handitu edo bertan behera utzi ahalko dira, halakorik ezarriz gero, entitate taldeburuaren organo gorenaren erabakiaren bidez.

5. Kooperatiba bat beste kooperatiba-talde batean sartzeko edo talde horretatik banatzeko akordioa Nafarroako Kooperatiben Erregis­troan jasoko da, kasuan kasuko sozietate kooperatiboari dagokion orrialdean, kooperatiba interesdunak hala eskatzen badu.

Kooperatiba bat beste kooperatiba-talde batean sartzeak edo talde horretatik banatzeak hirugarrenentzat ondorioak izanen ditu koopera­tiben erregistroan jasotzen den unetik.

6. Talde batean sartuta dauden sozietate kooperatiboek hiruga­rrenekin zuzenean egiten dituzten eragiketen ondoriozko erantzukizuna ez da talde osora hedatuko, ez eta taldekide diren gainerako sozietate kooperatiboetara ere.

III. TITULUA

Kooperatiben elkarketa eta sustapena I. KAPITULUA

Kooperatiben elkarketa 83. artikulua. Elkartzeko askatasuna.

Kooperatibek elkarteak, batasunak eta elkarketa oinarria duten beste entitate batzuk osa ditzakete, haien interesak gordetzeko.

Eratzen diren elkarketa entitateek nortasun juridikoa izanen dute eta beren estatutuak idatziko dituzte, autonomia osoa izanen baitute.

Estatutuetan jaso beharko da, gutxienez, entitatearen izena, zer kidek osatzen duten, esparrua, helburua, gobernu eta ordezkaritza or­ganoak, baliabide ekonomikoen erreferentzia eta kideen onarpen eta baja sistema eta araubidea.

84. artikulua. Elkarteak eta batasunak.

1. Elkarte bat, batasun bat nahiz bestelako entitate bat osatzeko gutxienez bost kooperatiba beharko dira bildu.

Elkarteek interes komunak dituzten kooperatibak bilduko dituzte. Batasunek sektore edo mota bereko kooperatibak bilduko dituzte.

2. Elkarteek, batasunek eta gainerako entitateek beren estatu­tuetan zehaztu beharko diren xedeak, ezaugarriak eta araubide izanen dituzte, besteak beste, ondoko hauek:

a) Elkartzen diren kideen ordezkari izatea, estatutuetan ezartzen denari jarraikiz.

b) Elkartzen diren sozietate kooperatiboen artean edo haien eta kideen artean sor daitezkeen gatazketan adiskidetze lanak egitea.

a) Aholkularitzako, auditoretzako, laguntza juridiko nahiz teknikoko zerbitzuak edo behar direnak antolatzea bere bazkideen interesen me­sedetan.

b) Administrazio publikoak eskatzen dionean, haren instituzio eta erakundeetan parte hartzea, bai eta bestelako instituzio sozioekonomi­koetan ere, legezko araubidea hobetzea helburu.

c) Kooperatiben arloko sustapena eta prestakuntza bultzatzea.

c) Antzeko izaera duen beste edozein jarduera aurrera eramatea.

3. Elkarteek, batasunek eta gainerako entitateek lankidetzako ha­rremanak izan ahalko dituzte edo elkartu ahalko dira Nafarroan edo beste autonomia erkidego batzuetan jadanik dauden beste batzuekin, bai eta nazio barreneko zein nazioarteko beste batzuekin ere.

85. artikulua. Federazioak.

Kooperatiben federazioak, esparrua Foru Komunitatekoarena bera izanen baitute, honako hauek osatu ahalko dituzte:

a) Kooperatiben batasunak, baldin eta haien esparrua federazioa­rena baino handiagoa ez bada.

b) Sozietate kooperatiboak, sozietatearen helbidea Nafarroan ba­dute baina federazio horretakoa den batasun batekoak ez badira. So­zietate kooperatibo bat ere ez daiteke federazio bat baino gehiagotan egon.

Kooperatiben federazio bat eratu eta abian jartzeko, beharrezkoa da, zuzenean edo kooperatiben batasunen bidez, gutxienez hamar kooperatiba elkartzea eta denak mota berekoak ez izatea.

Haren izenean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparruari buruzko aipamena egin ahal izateko, erregistratuak eta desegin gabe dauden kooperatiben 100eko 30, gutxienez, bildu beharko dituzte.

Federazioaren izenean jarduera edo sektore jakin baten aipamena agertzen bada, jarduera edo sektore horretara emanak diren eta erre­gistratuak eta desegin gabe dauden kooperatiben 100eko 30, gutxienez, bildu beharko dira.

86. artikulua. Lankidetzako beste mota batzuk, kooperatiboak ez direnak.

1. Kooperatibek, beren artean nahiz gainerako pertsona fisiko eta juridikoekin, hitzarmenak sinatu ahalko dituzte, zerbitzuak, lehengaiak, produktuak eta gaiak batak bestearekin trukatzeko, konpentsazio funtsak sortzeko, itundutako eragiketetan zuzendaritza bakarra izateko, elkarren bermerako sozietateak sortzeko eta, kooperatiben xedeak erraztu eta bermatzearren, bestelako egintza edo eragiketak egiteko.

2. Kooperatibak beste pertsona fisiko nahiz juridikoekin elkartu ahalko dira, baita haietan parte hartu ere, beren helburuak hobeki lortu ahal izateko.

3. Arestiko idatz-zatietan agertu diren kasuetan kooperatibek lor­tzen dituzten etekinak nahitaezko erreserba funtsetarako izanen dira.

87. artikulua. Erregistroa.

Foru lege honen babesean eratzen diren batasunak eta federazioak Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribatuko dira eskritura publi­koaren bidez.

Inskribatu ondoren, nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa izanen dute, eta estatutuetan eta foru lege honetan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera jardunen dute.

Inskripzioa foru lege honen 16. artikuluan eta hurrengoetan ezarri­tako prozedurari jarraikiz egin beharko da.

II. KAPITULUA

Kooperatiben sustapena 88. artikulua. Nafarroako Kooperatiben Kontseilua.

1. Xedeak eta helburuak.

Nafarroako Kooperatiben Kontseilua kooperatiben arloan aholku emateko Nafarroako Foru Komunitateak duen organoa da.

1. Eginkizunak a) Nafarroako kooperatibismoa arautu, bultzatu, sustatu eta gara­tzeari buruzko neurriak, legezkoak nahiz bestelakoak, aztertu, diktatu, proposatu edo gomendatzea.

b) Kooperatiben artean sortzen diren edo haien elkarketa espa­rruan eragina duten gatazketan parte hartzea.

c) Kooperatibismoa garatu eta sustatzeko programen plangintzan eta exekuzioan laguntzea, baita kooperatibei buruzko prestakuntza eta heziketa programetan ere.

d) Kooperatiben deskalifikazioari buruz tramitatzen diren espe­diente guztietan entzuna izatea.

e) Kontseiluaren erregelamenduan ezartzen diren gainerako egin­kizunak.

3. Atxikipena Nafarroako Kooperatiben Kontseilua Industria eta Teknologia, Mer­kataritza eta Lan Departamentuari atxikita egonen da.

3. Kideak Nafarroako Kooperatiben Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuak eta kooperatiben batasunek hautatutako ordezkariak izanen dira (alde bakoitzetik kide kopuru bera), eta organo parekidearen izaera izanen du, gutxienez hamar kide izanen dituena.

Kooperatiben Kontseiluko lehendakaria Nafarroako Gobernuak izendatuko du Kontseiluko kideen artetik, Kontseiluak berak proposa­tuta.

Proposamen hori Kontseiluko kideen gehiengoak egin beharko du. Lehenbiziko hiru bozketetan behar den gehiengoa lortzen ez bada, Kooperatiben Kontseiluko lehendakaria zuzenean izendatuko du Nafa­rroako Gobernuak.

Lehenengo xedapen gehigarria.—Nafarroako kooperatibei buruzko Foru Legearen aipamenak.

Legedia indardunean Nafarroako kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legearen gainean egiten diren aipamen guztiak foru lege honen gainekoak direla xedatzen da.

Bigarren xedapen gehigarria.—Sozietatearen kapitala gaurkotzea.

Nafarroako Gobernuak, berez edo Nafarroako Kooperatiben Kont­seiluak proposaturik, sozietate kooperatiboak eratzeko behar den so­zietatearen gutxieneko kapitalari buruz 7. artikuluak aipatzen dituen zenbatekoak gaurkotu ahal ditu, baldin eta iruditzen bazaio zenbateko horiek zaharkiturik gelditu direla sozietate kooperatiboek mugitu behar duten koordenada ekonomikoei begira.

Gaurkotzeko proposamena hazkunde ekonomikoaren indize objek­tiboetan eta Nafarroako eragile ekonomiko eta sozialek oro har onaro­nartutakoetan oinarritu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.—Estatutuen aldaketa.

Estatutuak aldatuz gero, foru lege honen xede diren sozietate koo­peratiboek lege honetan xedatutakora egokitu beharko dituzte estatu­tuak, batzar orokorrak hartutako erabakiaren bitartez, emandako ba­liozko boto guztien erdiak gehi bateko quorumarekin.

Laugarren xedapen gehigarria.—Liburuak prozedura informatiko edo elektronikoen bidez eginbidetzea.

Segurtasun teknologikoak ahalbidetzen duenean, Nafarroako Go­bernuak aukera eman beharko du Kooperatiben Erregistroan liburuak eginbidetzeko tramitea -54.2 artikuluan ezarrita dago- prozedura infor­matiko edo elektronikoen bidez ere egin ahal dadin.

Xedapen iragankor bakarra.—Foru lege honek indarra hartzen due­nean hasiak diren prozedurak.

Foru lege honek indarra hartu aitzin kooperatiben gainean hasitako prozedurak tramitatzen hasi ziren egunean indarra zuten xedapenei ja­rraikiz tramitatu eta ebatziko dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.—Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz txikiagoko xedapen guztiak eta, zehazki, Nafarroako kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legea.

Azken xedapenetan lehena.—Gizarte ekimeneko kooperatiben arau­bide fiskala.

2006. urtea bukatu baino lehen, Nafarroako Gobernuak Koopera­tiben araubide fiskala arautzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea aldatzeko proiektua bidaliko dio Nafarroako Parlamentuari, gi­zarte ekimeneko kooperatiben araubide fiskala ezartze aldera.

Azken xedapenetan bigarrena.—Foru lege hau estatutu indardunei aplikatzea.

Foru lege honek indarra hartzen duenean sozietate kooperatiboek dituzten estatutuen edukia ezin izanen da aplikatu foru lege honen aurka baldin badago. Horrenbestez, foru legean dauden debeku edo aginduek estatutuetan xedatutakoa aldatu edo osatzen dutela ulertuko da.

Azken xedapenetan hirugarrena.—Nafarroako Gobernuari baimena ematea.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetan laugarrena.—Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor da-dila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra