Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbide zibila  >>  Legeria

14/2015 Legea, ekainaren 24koa, honako hau aldatzen duena: 28/1990 Legea, abenduaren 26koa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duena

2015-06-24

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/06/25, 151. zk.

bcl_116670249.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7047 14/2015 Legea, ekainaren 24koa, honako hau aldatzen duena: 28/1990 Legea, abenduaren 26koa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.

ZIOEN AZALPENA

Indarrean dagoen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoak, zeina abenduaren 26ko 28/1990 Legearen bidez onetsi baitzen, hirugarren xedapen gehigarrian esaten du Estatuaren zerga arloko antolamendu juridikoan aldaketa funtsezkoa gertatzen bada, bi administrazioek, elkar hartuta, hitzarmen ekonomikoa egokituko dutela.

Hitzarmena abenduaren 19ko 48/2007 Legearen bidez aldatu zen azkenekoz, eta, harrezkero, Estatuaren zerga arloko antolamendu juridikoan hainbat berritasun izan dira. Hori dela eta, hitzarmena egokitu beharra dago.

Oraingo aldaketarekin, Gorte Nagusiek onetsitako zenbait tributu sartzen dira hitzarmenean; honako hauek, hain zuzen ere: joko jardueren gaineko zerga –Jokoa Arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legean jasoa–; energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa eta gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gainekoa –Jasangarritasun Energetikorako Neurri Fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legean jasoak–; kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga –Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia jarduera bultzatzeko zergen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 19. artikuluan arautua– eta, azkenik, berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga –Ingurumen fiskalitatearen arloan zenbait neurri ezarri eta beste tributu eta finantza neurri batzuk onartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeak ezarria–.

Horrez gain, loteria eta apustu zehatz batzuen sarien gaineko zerga bereziari dagokion atxikipena eskatzeko eskumena behar da; zerga berezi hori Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia jarduera bultzatzeko zergen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legeak sortu zuen, eta Nafarroako tributu araudian ere jasota dago.

Estatuaren tributu sistemak izan ditu beste aldaketa batzuk, zeinetara hitzarmena egokitu egin behar baita; izan ere, zenbait hidrokarburoren gaineko txikizkako salmenten gaineko zergaren ordez, hidrokarburoen gaineko zergaren tasa autonomikoa ezarria dago –2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legea–, eta elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren konfigurazioa aldatu egin da duela gutxi – azaroaren 27ko 28/2014 Legea–.

Hitzarmena tributu sistemaren azken erreformetara egokitzeaz gain, hobekuntza tekniko eta sistematiko batzuk ere sartzen dira haren testuan. Horren haritik, estatuko zerga berriak ezartzerakoan, komeni da Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko koordinazioan aurrera egitea. Bestalde, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren lotura

guneak egokitzen dira, eta zerga hori kudeatzeko eta ikuskatzeko eskumen arau bat eransten da, establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentei dagokienez.

Hobekuntza tekniko dira, orobat, helbide fiskala aldatzeko prozeduran eta zenbait informazio aitorpenen aurkezpenean egindako egokitzapenak.

Horrez gain, talde fiskalei aplikatu beharreko araudiari buruzko araua aldatzen da; horrela, araudi beraren menpe dauden sozietateek osatu beharko dituzte talde fiskalak. Bat-egiteei, zatiketei eta enpresa berrantolatzeko beste eragiketa batzuei buruzko araubide bereziari dagokionez –sozietateen gaineko zergaren araubide mota bat da–, Foru Komunitateak hura onesteko emango duen araudiaren edukia eta lurralde erkideko araudiarena berdinak izatea aurreikusita dago.

Hitzarmenaren alderdi instituzionalei buruzko aldaketak ere jasotzen dira. Hala, bizkortu egiten da Koordinazio Batzordean adostasunik lortzen ez duten tributu kontsultak Arbitraje Batzordera igortzeko prozesua, eta azpibatzordeak sortzeko aukerak handitzen dira.

Administrazio batean egindako tributu zorrak beste administrazio batean ordaintzen direnerako ere arau bat ezartzen da; hartara, tributudunak administrazio jakin batek eskatu ahal dizkion zeharkako zergen ondoriozko tributu zorrak azkentzeko eska dezake, beste administrazioan egiaz ordaindutako zorraren zati baliokidean alegia, betiere baldintza batzuk betetzen baditu.

Azkenik, hitzarmen berriaren ondorioei buruzko ohiko arau iragankorrak gehitzen dira. Lege hau ematen da bi administrazioek Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordearen 2015eko otsailaren 17ko eta martxoaren 23ko bilkuretan hartutako erabakien

ondorioz (1/2015 eta 2/2015 aktak) .

Artikulu bakarra. Aldatzea Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen abenduaren 26ko 28/1990 Legea.

Onetsi egiten da indarrean dagoen Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa, abenduaren 26ko 28/1990 Legearen bidez onetsia, aldatzea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 45. artikuluan eta hitzarmenaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, lege honen eranskinean jasotako moduan.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Bat. Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

Bi. Lege honen bidez Hitzarmen Ekonomikoan egindako aldaketaren ondorioz adostutako tributuak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak direla ulertzen da.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko ekainaren 24an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

ERANSKINA

Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordearen erabakia. 1/2015 eta 2/2015

aktak

Erabakia

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa onestea. Testu berria ematen zaie bigarren, seigarren, hamalaugarren, hogeita zazpigarren, hogeita hamabosgarren, hogeita hamaseigarren, berrogeigarren, berrogeita hirugarren, berrogeita seigarren, berrogeita zazpigarren eta hirurogeita zazpigarren artikuluei eta hirugarren xedapen gehigarriari; horrez gain, hogeita hamargarren bis, hogeita hamaikagarren bis, hogeita hamaikagarren ter eta hogeita hamaikagarren quater artikuluak, hamaikagarren xedapen gehigarria eta hamalaugarren, hamabosgarren, hamaseigarren eta hamazazpigarren xedapen iragankorrak gehitzen dira.

«2. artikulua. Tributu ahalmena.

1.Aurreko artikuluak aipatzen duen tributu ahalmenaz baliatzean, Nafarroako Foru Komunitateak honakoak errespetatu beharko ditu:

a) Nafarroako tributu araubidea Estatuko araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak, hitzarmen ekonomiko honetan ezarritakoak.

b) Hitzarmen ekonomiko honetan xedatutakoaren arabera Estatuarenak diren eskumenak.

c) Estatuak izenpetutako nazioarteko itun edo hitzarmenak, bereziki zergapetze bikoitza saihesteko izenpetutakoak, bai eta Europar Batasuneko zerga harmonizaziorako arauak ere; hitzarmen eta arau horien aplikazioaren ondorioz egin beharreko diru-itzulketak bere gain hartu beharko ditu.

d) Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 1. artikuluan ezartzen den solidaritatearen printzipioa.

e) Estatuaren erakunde, ahalmen eta eskumenak, batasun konstituzionalari datxezkionak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.Estatuko araubide orokorreko legerian xedatutakoaren kaltetan izan gabe, Nafarroako Foru Komunitateak hitzarmen honetan aipatutakoez beste tributu batzuk ezarri eta arautzen ahal ditu, betiere 1. idatz-zatian jasotako printzipioak eta hitzarmen honen 7. artikuluan aurreikusitako harmonizazio irizpideak errespetatuta.»

«6. artikulua. Aldaketa.

Hitzarmen Ekonomiko honen aldaketa egiteko, hitzarmena egin eta onesteko erabilitako prozedura bera bete beharko da.

Prozedura hori erabili beharko da, halaber, Nafarroako tributu araubidea Estatuak etorkizunean ezartzen dituen tributu berriekin harmonizatzeko.

Estatuak zerga berri bat ezartzeko lege proiektu bat aurkezten duenean, Koordinazio Batzordea biltzeko deialdia eginen da, edo hark eskuordetzen duen azpibatzordea biltzekoa, Hitzarmena Estatuak ezarri nahi duen zerga berriarekin bat datorren ebaluatu eta azter dezan, Hitzarmenaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako prozedurarekin bat.»

«14. artikulua. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak zenbait ondare-gehikuntza direla eta.

1.Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo errenboltsatzeak eragindako ondare-gehikuntzei dagozkien atxikipenak eta

konturako diru-sarrerak Foru Komunitateak eskatuko ditu, bere araudiarekin bat, akziodunak edo partaidetzadunak helbide fiskala Nafarroan baldin badu.

2.Loteria eta apustu zehatz batzuen sarien gaineko zerga bereziari dagozkion atxikipenak Nafarroako Foru Komunitateak eskatuko ditu jasotzaileak ohiko bizilekua edo helbide fiskala lurralde horretan baldin badu. Atxikipen horiek ordainaraztean, Foru Komunitateak lurralde erkideko tasa berberak aplikatuko ditu.

3.Aurreko idatz-zatian aipatzen direnez bestelako sariei –ondasun, produktu edo zerbitzuen eskaintzarekin lotutako nahiz lotu gabeko joko, sariketa, zozketa edo konbinazio aleatorioetan parte hartzearen ondorioz emandakoei– dagozkien atxikipenak eta konturako diru-sarrerak Foru Komunitateak eskatuko ditu, bere araudiarekin bat, horiek ordaintzen dituenak helbide fiskala Nafarroan baldin badu. Edozein kasutan ere, Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitateak ordaindutako sarienak direnean, bakoitzak bereak eskatuko ditu.»

«27. artikulua Elkarteen, aldi baterako batasunen eta talde fiskalen tributu araubidea.

1.Interes ekonomikoko elkarteen eta enpresen aldi baterako batasunen tributu araubidea Nafarroakoa izanen da horien parte diren entitate guztiak foru araudiaren menpe daudenean.

Entitate horiek beren bazkideei egotziko diete lurralde batean eta bestean egindako eragiketen zenbatekoaren kasuan kasuko zatia, eta haiek zati hori kontuan hartuko dute beren eragiketen proportzioa zehazteko.

2.Talde fiskalen tributazioa zehazteko, arau hauek aplikatuko dira:

Lehena. Kontsolidazio fiskalaren araubidea Foru Komunitatekoa izanen da sozietate nagusia eta menpeko guztiak foru araudiaren menpe daudenean banakako tributazioaren araubidean, eta lurralde erkideko kontsolidazio fiskalaren araubidea aplikatuko da, berriz, sozietate nagusia eta menpeko guztiak lurralde erkideko tributu araubidearen menpe daudenean banakako tributazioaren araubidean. Ondorio horietarako, beste araudiaren menpe dauden sozietateak talde fiskaletik kanpo daudela ulertuko da.

Bigarrena. Talde fiskaleko entitate nagusia foru araudiaren menpe dagoenean banakako tributazioaren araubidean, talde fiskalari emanen zaion tratamendu fiskala Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate nagusia duten talde fiskalei ematen zaien berbera izanen da.

Hirugarrena. Edozein kasutan ere, unean-unean Estatuak kontzeptu hauen definizioan ezarria duen araudia aplikatuko da: talde fiskala, sozietate nagusia, menpeko sozietateak, menpekotasun maila eta talde barreneko eragiketak.

3.Zergak bi administrazioei ordaintzen dizkieten talde fiskalen kontsolidazio fiskalaren araubidea aplikatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

Lehena. Talde fiskala osatzen duten sozietateek banakako tributazio araubiderako ezarritako aitorpena aurkeztuko dute, arau orokorrekin bat.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, sozietate nagusiak talde fiskalaren kontabilitateko egoera-orri bateratuak aurkeztuko dizkie bi administrazioei.

Bigarrena. Talde fiskalak administrazio bati edo besteari ordainduko dizkio tributuak, lurralde batean eta bestean egindako eragiketen bolumenaren arabera.

Ondorio horietarako, lurralde bakoitzean egindako eragiketen bolumena talde fiskaleko sozietate guztiek egindako eragiketen batura edo metaketa izanen da, taldeen artean kendu beharrekoa kendu aurretik.»

«30. bis artikulua. Zergaren kudeaketa eta ikuskapena establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak zergapetzen direnean.

1.Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak zergapetzen direnean, tributuak bi administrazioei ordaintzen zaizkien kasuan, 22. artikuluan zergaren kudeaketarako aurreikusitako arauak aplikatuko dira.

2.Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak zergapetzen direnean, 23. artikuluan aurreikusitako arauak aplikatuz eskuduna den administrazioak eginen du zergaren ikuskapen lana.»

«6. atala. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga

31.bis artikulua. Aplikatzekoa den araudia eta zergaren ordainarazpena.

1.Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

Hala ere, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

2.Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du zerga hau energia elektrikoa ekoizten duen instalazioa bere lurraldean dagoenean. Instalazioa Nafarroako lurraldean eta lurralde erkidean dagoenean, baimena emateko eskumena duen administrazioak ordainaraziko du zerga.

3.Zerga honen konturako ordainketak administrazio batek edo besteak eskatuko ditu, 2. idatz-zatian jasotako irizpideen arabera.

4.Egin beharreko diru-itzulketak kasuan kasuko administrazioak eginen ditu, bakoitzari dagokion zenbatekoan.»

«7. atala. Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa eta gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gainekoa

31.ter artikulua. Aplikatzekoa den araudia eta zergaren ordainarazpena.

1.Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa eta gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gainekoa ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

Hala ere, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

2.Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du gastatutako erregai nuklearra eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak sortzen dituen instalazioa lurralde horretan dagoenean. Instalazioa Nafarroako lurraldean eta lurralde erkidean dagoenean, baimena emateko eskumena duen administrazioak ordainaraziko du zerga.

3.Gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga Nafarroako Foru Komunitateak

ordainaraziko du erregaia eta hondakinak biltegiratuko diren instalazioa lurralde horretan dagoenean.

4.Zerga horien konturako ordainketak administrazio batek edo besteak eskatuko ditu, artikulu honen 2. eta 3. idatz-zatietan jasotako irizpideen arabera.

5.Egin beharreko diru-itzulketak kasuan kasuko administrazioak eginen ditu, bakoitzari dagokion zenbatekoan.»

«8. atala. Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga

31.quater artikulua. Aplikatzekoa den araudia eta zergaren ordainarazpena.

1.Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

Nolanahi ere, Foru Komunitateak zerga honen karga-tasak ezartzen ahal ditu, unean-unean lurralde erkidean indarra duten muga eta baldintzekin.

Horrekin batera, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

2.Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du zerga hau hirugarrenen funtsak gordetzen dituzten egoitza zentrala, sukurtsalak edo bulegoak lurralde horretan daudenean. Bertaratu gabeko merkaturatze sistemen bidez gordetzen diren funtsen gaineko zerga eta lurralde bati atxikitzeko modukoak ez direnen gainekoa Foru Komunitateari esleituko zaizkio, lurraldeari atxikitako gordailuetan duen partaidetzaren arabera dagokion proportzioan.

3.Zerga honen konturako ordainketak administrazio batek edo besteak eskatuko ditu, aurreko idatz-zatian jasotako irizpidearen arabera.»

«35. artikulua. Zerga berezien ordainarazpena.

1.Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak Foru Komunitateak ordainaraziko ditu haien sortzapena Nafarroan gertatzen denean.

Fabrikazioaren gaineko zerga berezien itzulketei dagokienez, itzultzeko eskatzen diren kuotak zein administraziotan ordaindu ziren, administrazio harexek eginen ditu. Dena dela, kuotak zein administraziotan ordaindu ziren jakiterik ez dagoenean, itzulketaren eskubidea zein lurraldetan sortu den, horko administrazioak eginen du itzulketa.

Nafarroan kokaturik dauden establezimenduei baimenak emateko eta haiek kontrolatzeko eskumena Foru Komunitatearena izanen da. Dena dela, gordailu fiskalak baimentzeko, aurretik Estatuko Administrazioari jakinarazi beharko zaio.

2.Nafarroako Foru Komunitateak eskatuko du zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia garraiobide horien behin betiko matrikulazioa Nafarroan egiten denean.

Matrikulazioa arlo horren gaineko indarreko araudian ezarritako irizpideei jarraikiz eginen da. Zehazki, pertsona fisikoek helbide fiskala duten probintzian matrikulatuko dute garraiobidea.

Zerga honen kuotak zein administraziotan ordaindu ziren, harexek itzuliko ditu.

5.idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, Foru Komunitateak zerga honen kargatasak ezartzen ahal ditu, betiere unean-unean lurralde erkidean indarra duten muga eta baldintzekin.

3.Nafarroako Foru Komunitateak ikatzaren gaineko zerga berezia eskatuko du haren sorrarazpena Nafarroan gertatzen denean.

Sorrarazpena kontsumoa abian hasten den unean eta tokian gertatu dela ulertuko da.

Kontsumoa abian hasi dela ulertuko da ikatza ekoitzi, erauzi, inportatu edo Europar Batasunean erosi ondoren, lehendabiziko aldiz saldu edo entregatzen denean. Lehenbiziko salmenta edo entregatzat hartuko dira, orobat, ikatza birsaltzen jarduten duten enpresaburuek egiten dituzten hurrengo entregak, ikatza birsaltzeagatik dagokien salbuespena aplikatu bazaie erosketan.

Kontsumoa abian hasi dela ulertuko da, halaber, ikatzaren autokontsumoa gertatzen denean. Aurreko lerroaldean aipatutako Europar Batasunaren barreneko ekoizleek edo erauzleek, inportatzaileek, erosleek edo enpresaburuek egiten duten ikatzaren erabilera edo kontsumoa autokontsumotzat hartuko da.

4.Elektrizitatearen gaineko zerga berezia Nafarroako Foru Komunitateak eskatuko du zergaren sorrarazpena Nafarroan gertatzen denean.

Energia elektrikoaren horniduraren kasuan, ulertuko da sorrarazpena gertatu dela eroslea den pertsonak edo entitateak kontsumoa abian jartzen duen unean eta tokian.

Energia elektrikoaren sortzaileek beraiek sortutako elektrizitatea kontsumitzen dutenean, sorrarazpena autokontsumoaren unean gertatu dela ulertuko da.

5.Foru Komunitateari dagozkion zerga berezien ordainarazpenean, Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipioak, arau substantiboak eta formalak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe. Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateak zerga honen karga-tasak ezartzen ahal ditu, unean-unean lurralde erkidean indarra duten muga eta baldintzekin.»

«3. atala. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga

36. artikulua. Aplikatzekoa den araudia eta zergaren ordainarazpena.

1.Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

Hala ere, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

2.Foru Komunitateak ordainaraziko du zerga Estatuko araudiak aipatzen dituen amaierako kontsumitzaileek zergaren xede diren produktuak bere lurraldean dauden instalazio, ekipo edo aparatuetan erabiltzen dituztenean.

Berotegi efektuko gas fluordunen autokontsumoa dagoenean, Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du zerga baldin eta autokontsumo hori bere lurraldean gertatzen bada.

Aurreko lerroaldeetan aurreikusi gabeko gainerako kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du zerga zergadunaren establezimendua, zergapeko egintza gertatzen denekoa, bere lurraldean dagoenean.

3.Bidezkoa den itzulketa, berriz, itzultzeko eskatzen diren kuotak zein administraziotan ordaindu ziren, administrazio harexek eginen du.»

«40. artikulua. Tributuen ordainarazpena eta aplikatzekoa den araudia.

1.Zori, enbido eta ausazko jokoen gaineko tasa Foru Komunitateak ordainaraziko du zergapeko egintza Nafarroan gertatzen denean.

2.Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa Foru Komunitateak ordainaraziko du Nafarroan baimendu behar direnean.

3.Joko jardueren gaineko zerga Nafarroako Foru Komunitateak, Estatuko Administrazioak edo bi administrazioek ordainaraziko dute, ekitaldian lurralde bakoitzean izandako eragiketen bolumenaren arabera.

Subjektu pasiboek, helbide fiskala edozein tokitan dutela ere, ekitaldian lurralde bakoitzean izandako eragiketen bolumenaren arabera ordainduko dizkiote tributuak administrazio bakoitzari.

Ekitaldian lurralde bakoitzean izandako eragiketen bolumenaren proportzioa zehazteko, kontuan hartuko da Nafarroan eta lurralde erkidean egoiliarrak diren jokalariek jokatutako zenbatekoen garrantzi erlatiboa Proportzio hori aplikatuko zaie, halaber, jokalariaren egoitza identifikatzeko modurik ez duten joko modalitateetan lortutako kuota likidoei, bai eta Espainiako lurraldeko egoiliarrak ez diren jokalarien kuotei ere.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, jokalariaren egoitza identifikatu gabe egiten diren apustuetan, kirol eta ongintzaren arloko elkarrekiko apustuetan nahiz estatuko elkarrekiko apustu hipikoetan, zerga Nafarroako Foru Komunitateak ordainaraziko du apustua egiten den saltokia lurralde horretan dagoenean.

4.Subjektu pasiboek zerga ordainarazteko eskumena duten administrazioetan aurkeztuko dituzte aitorpen-likidazioak, eta aplikatu beharreko proportzioa eta administrazio bakoitzari dagokion kuota jasoko da beti haietan. Edozein kasutan ere, zergaren subjektu pasiboek zergak hartzen dituen jarduerei buruzko informazio guztia adieraziko dute zergarekin zerikusia duen administrazio bakoitzari aurkeztu beharreko ereduetan.

5.Egin beharreko itzulketak kasuan kasuko administrazioek eginen dituzte, bakoitzak dagokion zenbatekoarena.

6.Artikulu honen 1. eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren tributuen kasuan, haien baimena Nafarroan eman behar denean, Estatuak zergapeko egintzari eta subjektu pasiboari dagokienez unean-unean ezarritako araudi bera aplikatuko du Foru Komunitateak.

7.Joko jardueren gaineko zerga ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Foru Komunitateak zerga honen tasak handitzen ahal ditu, Estatuak unean-unean ezarrita dituen tasen ehuneko 20, gehienez ere, egoitza fiskala lurralde horretan duten operadoreek, antolatzaileek edo zerga honek hartzen duen jardueran aritzen direnek betetako jardueren kasuan; igoera aplikatuko zaio, soilik, egoitza fiskala Nafarroako lurraldean dutenek jokoan izandako partaidetzari dagokion zerga-oinarriaren zati proportzionalari.

Horrekin batera, Nafarroako Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

8.Joko jardueren gaineko zergaren ikuskapen lana subjektu pasiboaren helbide fiskala edo haren ordezkariarena –egoiliarrak ez diren subjektu pasiboen kasuan– zein administraziotan dagoen, haren organoek eginen dute, horrek galarazi gabe zergarekin zerikusia duten gainerako zerga administrazioen lankidetza; ikuskapenak administrazio eskudun guztietan izanen ditu ondorioak, haiei dagokien tributazio proportzioa barne.

Nolanahi ere, helbide fiskala Nafarroako lurraldean duten subjektu pasiboen ikuskapena Estatuko Administrazioak eginen du kasu honetan: aurreko urtean jokatutako kopuruen zenbateko metatua 7 milioi eurotik gorakoa denean, eta horietatik lurralde erkidean jokatutakoen proportzioa, 3. idatz-zatian zehaztutako lotura guneei jarraikiz, ehuneko 75ekoa edo handiagoa denean.

Era berean, helbide fiskala lurralde erkidean duten subjektu pasiboen ikuskapena Nafarroako Foru Komunitateak eginen du kasu honetan: aurreko urtean jokatutako kopuruen zenbateko metatua 7 milioi eurotik gorakoa denean, eta eragiketa guztiak,

3.idatz-zatian zehaztutako lotura guneei jarraikiz, Nafarroako lurraldean eginak direnean.

Ikuskapenaren ondorioa baldin bada ordaindu beharreko zor bat edo itzuli beharreko diru-kopuru bat dagoela, bi administrazioei dagokiena, kobrantza edo ordainketa Administrazio jarduleak eginen du, bien artean egin beharreko konpentsazioak galarazi gabe.

Ikuskaritza eskudunaren organoek beren jarduketen emaitzak jakinaraziko dizkiete ukitutako gainerako administrazioei.

Aurreko lerroaldeetan ezarritakoak ez du ezertan ukatuko Nafarroako Foru Komunitateari bere lurraldean egiaztatze eta ikertze gaietan dagozkion ahalmenak, eta haren jarduketek ez dute ondorio ekonomikorik izanen zergadunekiko, administrazio eskudunetako organoen jarduketak direla-eta egindako behin betiko likidazioei dagokienez.

Egiaztapenetan Administrazio eskudunak ezartzen dituzten proportzioek ondorioak izanen dituzte subjektu pasiboarekiko, likidatutako betebeharrei dagokienez, baina horrek ez du galarazten egiaztapen horien ondotik bi administrazioen artean behin betiko proportzioak erabakitzea.»

«43. artikulua. Desadostasunak eta helbide fiskalaren aldaketa.

1.Lurralde erkideko edo Foru Komunitateko egoiliarrak izan, eta ohiko egoitza batetik bestera aldatzen duten pertsona fisikoek egoitza berriaren arabera beteko dituzte beren tributu betebeharrak, egoitza berria lotura gunea baldin bada.

Horrez gain, hurrengo idatz-zatian aurreikusitakoa dela eta, egoitza aldaketarik ez dela izan ulertu behar denean, pertsona fisikoek kasuan kasuko aitorpen osagarriak aurkeztu beharko dituzte, berandutza korrituak bertan sartuta.

2.Egiazko tributazio apalagoa lortzea xede nagusi duten egoitza aldaketek ez dute ondoriorik izanen.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko errentari dagokienez, egoitza berria jarraian gutxienez hiru urtez mantendu ezean, aldaketarik ez dela izan ulertuko da inguruabar hauek tartean direlarik: lehena, egoitza aldaketa gertatzen den urtean edo hurrengoan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarria aldaketaren aurreko urtekoa baino ehuneko 50 handiagoa izatea, gutxienez; bigarrena, aipatutako egoera gertatzen den urtean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren egiazko tributazioa aldaketa baino lehenagoko egoitzaren lurraldean aplikatzekoa zen araudiarekin bat zegokiona baino txikiagoa izatea; eta, hirugarrena, ohiko egoitza lurralde horretan izatea berriz.

3.Ulertuko da pertsona juridikoen helbide fiskala ez dela aldatu aldaketaren aurreko ekitaldian edo ondorengoan jarduerarik gabekoak badira edo jarduerari uzten badiote, non ez den kontrakoa frogatzen.

4.Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak eta egoiliarrak ez diren entitateen establezimendu iraunkorrak beharturik egonen dira bi administrazioei helbide fiskalaren aldaketak jakinaraztera, zerga eskatzeko eskumenean aldaketak eragiten badituzte.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kasuan, jakinarazpena zergaren aitorpena aurkeztean egin dela ulertuko da.

5.Zergarekin zerikusia duten administrazioetako edozeinek sustatu dezake zergadunaren helbide aldaketa. Administrazio sustatzaileak besteari igorriko dio proposamena, behar diren aurrekari guztiekin, bigarrenak, lau hilabeteko epean, bere iritzia eman dezan helbide aldaketaz eta ondorioen atzera eragina zein egunetara eraman behar den. Bigarren administrazioaren erantzuna proposamena berrestekoa baldin bada, Administrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.

Adostasunik ez badago, prozedurari jarraipena ematen ahal zaio artikulu honen hurrengo idatz-zatian aurreikusitako moduan.

Helbide aldaketaren proposamena igorri aurretik, Administrazio interesdunak helbide fiskala erroldan egiaztatzeko jarduketak egin ditzake, beste administrazioak lagunduta.

Helbidea ofizioz aldatzen bada, bi administrazioak ados jarrita, edo Arbitraje Batzordearen ebazpen baten ondorioz, ulertuko da, kontrako frogarik ez badago, horrela ezarritako helbide fiskal berria ebazpenaren egunetik aurrera mantenduko dela hiru urtez jarraian.

6.Zergadunen helbideei dagokienez administrazioen artean gerta daitezkeen desadostasunak Arbitraje Batzordeak ebatziko ditu, zergadunei entzutea eman ondoren; halaxe dago aurreikusirik eta arauturik hitzarmen ekonomiko honen 51. artikuluan.»

«46. artikulua. Informazioa emateko betebeharrak.

1.Egindako atxikipenen eta konturako diru-sarreren laburpenak aurkeztu beharko dira, dagokion araudiarekin bat, haietan sartu beharreko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak ordainarazteko eskumena duen administrazioan.

Baloreen errenten gordailuak dituzten edo haien kobrantza kudeatzen duten entitateek, kasuko araudiari jarraikiz atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenak aurkeztu behar dituztenek, entitate horien egiaztapena eta ikerketa egiteko eskumena duen administrazioan aurkeztu beharko dituzte laburpen horiek, dagokion araudiarekin bat.

Estatuak eta Foru Komunitateak eskatu beharreko sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak diren entitateek Hitzarmen Ekonomiko honen 10.1.f) , 12.1 eta

30.2artikuluetan aipatzen diren etekinei dagozkien atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko laburpenak aurkeztu beharko dituzte, ordainarazteko eskumena duten administrazioek aitorpenak aurkezteko tokiaz, moduaz eta epeaz ezartzen dituzten arauekin bat, administrazio bakoitzari aurkeztutako aitorpenean adierazita etekin guztiak eta haiei dagozkien atxikipen guztiak.

2.Tributu arloko informazioa orokorrean emateko betebeharrak, legez eskatzen direnak, betetzeko helburua duten aitorpenak Estatuko Administrazioan edo Foru Komunitatean aurkeztu beharko dira, zein bere araudiarekin bat, irizpide hauei jarraikiz betiere:

a) Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten tributudunen kasuan, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan.

b) Enpresa edo lanbide jarduerarik egiten ez duten tributudunen kasuan, helbide fiskala non duten, lurralde erkidean edo Foru Komunitatean bertan eginen dute.

Aurreko letretan xedatutakoaren ondorioetarako, jaraunspen jasogabeak, ondasun-komunitateak edo nortasun juridikorik gabeko bestelako entitateak direnean, aitorpen horiek aurkeztu beharko dira, halaber, haien kideek edo partaideek helbide fiskala non duten, administrazio horretan.

3.Errolda izaerako aitorpenak, berriz, horiek egiteko betebeharra duenaren helbide fiskala non dagoen, bertako administrazioan aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko araudiarekin bat, eta, horrez gain, pertsona edo entitate horrek aitorpen hauetako bat zein administraziotan aurkeztu behar duen, horretan ere, hitzarmen ekonomiko honetan aurreikusitako arauekin bat:

a) Atxikipenen eta konturako diru-sarreren aitorpena.

b) Sozietateen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aitorpena.»

«47. artikulua. Enpresen bat-egiteak eta zatiketak.

Sozietate europar baten edo sozietate kooperatibo europar baten bat-egiteei, zatiketei, aktibo ekarpenei, balio trukaketari eta helbide sozialaren aldaketari, Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera, aplikatzekoa zaion zerga araubide bereziak eduki bera izanen du Nafarroako Foru Komunitatean onetsitako araudian eta lurralde erkideko araudian.»

«67. artikulua. Koordinazio Batzordea.

1.Koordinazio Batzorde bat eratuko da, kide hauekin:

a) Estatuko Administrazioaren sei ordezkari.

b) Foru Komunitatearen sei ordezkari, Nafarroako Gobernuak izendatuak.

2.Koordinazio Batzordeak eskumen hauek izanen ditu:

a) Foru araubidea eta Estatuko zerga-esparrua egitura nahiz eginkizun aldetik modu egokian uztartzeko bidezkotzat hartzen diren azterlanak egitea.

b) Administrazio eskudunei jarduketarako irizpide uniformeak, planak eta informatika programak ematea.

c) Ikuskapenaren arloan Estatuko Administrazioaren eta Foru Komunitatearen artean sortzen diren kasuak edo gaiak aztertzea.

d) Ogasuneko Ministerioak, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eta Arbitraje Batzordeak eskatutako txostenak egitea.

e) Tributuen ondorioetarako balorazio arazoak aztertzea.

f) Tributu arloko araudia onetsi aurretik Hitzarmen Ekonomikoarekin bat datorren ebaluatzea.

Ondorio horietarako, arau xedapenen proiektuak elkar trukatzearen ondorioz, haietan jasotako proposamenei buruzko oharrak egiten direnean, bi administrazioetako edozeinek eska dezake, idatziz eta arrazoiturik, batzordea biltzeko deialdia egiteko, tributu arloko araudiaren edukiari dagokionez egon daitezkeen desadostasunak bideratzeko helburuarekin.

g) Hitzarmen ekonomikoan dauden lotura guneen aplikazioaz sortzen diren kontsultei erantzuna ematea. Kontsulta horiek Administrazio jasotzaileak igorriko ditu beste administraziora, azter ditzan, ebazpen proposamenarekin batera, jaso eta bi hilabeteko epean. Hurrengo bi hilabeteetan oharrik egiten ez bada ebazpen proposamenari buruz, onetsi egin dela ulertuko da. Oharrak badaude eta onartzen ez badira, Koordinazio Batzordean adostasuna lortu ahal izanen da. Nolanahi ere, ohar horiek egiten direnetik bi hilabete iraganik haien gaineko adostasunik lortu gabe, Koordinazio Batzordeak eta zerikusia duen beste edozein administraziok desadostasun hori eraman dezake Arbitraje Batzordera bi hilabeteko epean.

h) 59. artikuluak aipatzen duen ekarpen ekonomikoa, oinarritzat hartzen den urtekoa eta bosturteko bakoitzeko gainerako urteetakoa, bi administrazioei igortzeko, behar den erabakia har dezaten.

i) Bigarren xedapen gehigarriak aipatzen duen kopuruaren eguneraketa finkatzea, bi administrazioek onets dezaten.

j) Hitzarmen ekonomiko honen 65. eta 66. artikuluetan araututako zeharkako zergen ondoriozko doikuntzak zenbatetsi eta likidatzeko metodoa ezartzea.

k) Nafarroako Foru Komunitateak poliziaren arloan betetzen dituen eskumenen kostuaren urteko balorazioa, behin-behinekoa eta behin betikoa, zenbatestea.

l) Aurrekontu egonkortasunaren arloko lankidetza eta koordinaziorako konpromisoak erabakitzea, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako moduan.

3.Koordinazio Batzordea urtean bi aldiz bilduko da gutxienez, seihileko natural bakoitzean behin, eta, horrez gain, batzordean ordezkaritza duten administrazioetako batek eskatzen duenean.

4.Koordinazio Batzordeak azpibatzordeak sortzen ahal ditu, artikulu honen 2. idatz-zatian jasotako eskumenez baliatzea eskuordetzeko. Azpibatzorde horietan administrazio bakoitzak hiru ordezkari izanen ditu, eta komeni iruditzen zaizkion aholkulariak ere izan ditzake, hitzarekin baina botorik gabe; bertan hartutako erabakiek ondorioak izanen dituzte hartzen diren unetik bertatik, horrek galarazi gabe ondoren Koordinazio Batzordeak berrestea.»

«Hirugarren xedapen gehigarria.

Estatuaren zerga arloko antolamendu juridikoan aldaketa funtsezkoa gertatzen bada, bi administrazioek, elkar hartuta, hitzarmen hau egokituko dute egindako aldaketetara, eta, beharrezkoa bada, dagokion bost urteko oinarri-urteko ekarpen likidoa berrikusiko dute, bidezkoak diren moduan eta zenbatekoan, aipatutako aldaketak indarra hartzen duen unetik aurrera ondorioak izateko.»

«Hamaikagarren xedapen gehigarria.

1.Tributudunak Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitatekoak eskatu ahal dizkion tributu zorrak osorik edo zati batean azkentzeko eska dezake, beste administrazioan egiaz ordaindutako zorraren zati baliokidearena alegia, inguruabar hauek daudenean:

a) Modu fede-emailean frogatzea zeharkako zergen autolikidazioetan jaso izana eragiketa ekonomiko bati berari dagozkion kuota sorraraziak, Estatuko Zerga Administrazioan edo diru-sarrera eskatzen dionaz bestelako Foru Komunitatekoan.

Ordaindu beharreko autolikidazioen kasuan, autolikidazioaren emaitzaren ordainketa frogatu beharko da, Administrazio bakoitzaren tributu arloko araudi orokorrean aurreikusitakoarekin bat.

Ondorio horietarako, diru-sarrera zergadunak berak egina izan daiteke, edo sozietate multzo berekoa izateko Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen ezaugarriak dituzten beste entitate batzuek egina, egoitza zein den eta urteko kontu bateratuak egin beharra alde batera utzita.

b) Tributu zorraren jatorria izatea zeharkako zergen esparruan bidegabeki lortutako kuota murriztuak edo itzulketak, egiaztapeneko jarduketen bidez erregularizatuak eta 600 milioi euroko zenbatekotik gorakoak.

c) Estatuko Administrazioaren eta Foru Komunitatearen arteko eskumen gatazka aurkeztu izana Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordean, eta hori ebaztean zehaztu ez izana zerikusia zuten administrazioetako baten eskumena.

Betebehar hori bete dela ulertuko da Arbitraje Batzordeak aldez aurretik ebazpena emana baldin badu, aurreko lerrokadan aipatutako edukiarekin, zerga beraren, eragiketa ekonomiko beraren eta zergadun berberen gainean.

d) Diru-sarreran eta/edo itzulketaren eskaeran zergadunaren edo bere taldearen jarduketa bat egotea, zehagarria ez dena, edozein tributu administraziok tributu arloko betebeharra erregularizatzeko jarduketa administratiboak hasi aurrekoa.

Aurreko lerroaldean xedatutakoak ez du galaraziko edozein tributu administraziok bidezkoa den erregularizazioa egitea.

e) Diru-sarrera egun duen entitateak, tributudunak edo bere sozietate multzoak, a) letran adierazitako moduan, uko egitea berariaz bidegabeko dirusarreren itzulketarako eskubideari diru-sarrera egin zuen administrazioan, bai eta hasiera batean ordaindutako likidazioaren kontra aurkeztutako edo aurkez ditzakeen errekurtsoei edo erreklamazioei.

Administrazio horrek ziurtagiri bat emanen du, bidegabeko diru-sarreren itzulketarako eskubideari eta likidazioaren kontrako inolako errekurtso edo erreklamazio aurkezteari uko egin izana jaso duela adierazten duena, a) letran xedatutakoa betetzen dela egiaztatuz eta xedapen honetan aitortzen diren ondorio juridikoei adostasuna emanez.

Administrazio jardulearen erabakiak adieraziko du tributu zorra azkendu dela dagokion zatian aurretik ordaindutako zenbatekoarekin, aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Erabaki hori emateko eskumena Estatuko Administrazioaren barruan Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Diru-bilketaren Departamentuko zuzendariarena da. Erabaki hori emateko eskumena Foru Komunitatean Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearena da.

2.Zergadunaren tributu betebeharra azkentzen denean aurreko baldintzak betetzeagatik, sortutako eskumen gatazka, c) letran aurreikusitakoa, amaitu eginen da, eta administrazioen artean ez da inolako erreklamaziorik eskatzerik izanen arrazoi horregatik.»

«Hamalaugarren xedapen iragankorra.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanen dituzten tributu berrien araubide iragankorrak arau hauek izanen ditu:

Lehenbizikoa. Nafarroako Foru Komunitatea Estatuko Ogasun Publikoaren tributuen arloko eskubide eta betebeharretan subrogatuko da, xedapen honetan aipatzen diren tributuen kudeaketari, ikuskapenari, berrikuspenari eta diru-bilketari dagokienez.

Halere, Estatuko Ogasun Publikoa baliatuko da aurreko eskumen horietaz lege honek indarra hartu aurretik jarduketak eginak baditu zergadunekin, lege honen 31.bis artikuluan jasotako zergaren inguruko jarduketak, betiere. Eskumen horiek mugatuta egonen dira egindako jarduketek eragiten dieten ekitaldietara.

Bigarrena. 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago likidatu eta hartutako zenbatekoak, xedapen honetan aipatzen diren tributuak hitzarmenean jasota egonez gero Nafarroako Foru Komunitateak jasoko zituenak eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutakoak, Foru Komunitatearenak izanen dira osotara.

Hirugarrena. 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako zenbatekoak, ikuskapen lanen ondorioz egun horretatik aurrera likidatutakoak, xedapen honetan aipatzen diren tributu irizpideak eta lotura guneak aplikatuz banatuko dira.

Laugarrena. Bidezkoa denean, egindako edo egin behar ziren likidazioei dagozkien itzulketak, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak, sorrarazpenaren egunean eskumena zuen Administrazioak eginen ditu, xedapen honetan aipatzen diren tributu irizpideekin eta lotura guneekin bat.

Bosgarrena. Nafarroako Foru Komunitateak emandako egintza administratiboen kontrako erreklamazioa aurkezten ahal da bide ekonomikoadministratiboan lurralde horretako organo eskudunetan. Estatuko Administrazioak emandakoen kontrako erreklamazioak, aldiz, zein den ere haien data, Estatuko organo eskudunetan aurkeztuko dira.

Halere, aurreko arauen arabera hartzekodun suertatzen den Administrazioari esleituko zaio dagokion diru-sarrera.

Seigarrena. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioaren ondorioetarako, bai eta kasu bakoitzean dagozkion zehapenetarako, balio eta eraginkortasun osoa izanen dute xedapen honetan jasotako tributuen arautzeak indarra hartu aurretik Estatuko Ogasun Publikoan zeuden aurrekariek.

Zazpigarrena. Xedapen iragankor honetan aipatzen diren tributuen hitzarmenak indarra hartzeak ez ditu ezertan kaltetuko zergadunek egun horren aurretik emandako legeen arabera eskuratutako eskubideak.»

«Hamabosgarren xedapen iragankorra.

Kirol eta ongintzaren arloko elkarrekiko apustuak nahiz estatuko elkarrekiko apustu hipikoak hartzen dituen joko jardueren gaineko zerga Estatuko Administrazioak ordainaraziko du, merkaturatzea Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Sozietateak egiten badu, baina horrek ez du ukatuko Nafarroako Foru Komunitateari finantza konpentsazioa ematea, saltokia zein lurraldetan dagoen, lurralde hori hartuta lotura gune gisa kalkulatuta. Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Sozietateak urteko informazio aitorpenak aurkeztuko ditu, jokatutako zenbatekoetatik Nafarroari egotzi beharrekoen gainekoak, Hitzarmen Ekonomikoaren

40.3artikuluarekin bat.» «Hamaseigarren xedapen iragankorra.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onetsi zuen abenduaren 26ko 28/1990 Legearen bidez onetsitako Hitzarmen Ekonomikoaren jatorrizko testuaren 36. artikuluak indarra izanen du 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, zenbait hidrokarburoren gaineko txikizkako salmenten gaineko zergari dagokionez, preskribatu gabeko ekitaldiei dagokienez.»

«Hamazazpigarren xedapen iragankorra.

2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitako zergaldietan araudi erkideari loturik zeuden talde fiskalek, Nafarroako foru araudiari lotuta egonik banakako araubidean dauden menpeko entitateak dituztenek, zilegi izanen dute entitate haiek talde fiskalean mantentzea geroago hasten diren zergaldietan, baldin eta zergaldi horien hasiera-eguna ez bada 2024ko abenduaren 31 baino geroagokoa eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 58. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Aurreko lerrokadan aipatutako aukera hori 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldian baliatu beharko da, eta horren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasunari eta Estatuko Zerga Administrazioari. Aukera baliatuz gero, harekin lotuta geldituko da talde fiskala hurrengo zergaldietan, betiere 58. artikuluko baldintzak betetzen badira eta haren aplikazioari uko egiten ez zaion bitartean. Aukera aplikatzen deneko azken zergaldia amaitu eta bi hilabeteko epean eginen zaio uko aplikazioari, eta bi administrazioei jakinarazi beharko zaie.»

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra