Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

Huts-zuzenketa, honako honena: 14/2018 Errege Lege Dekretua, irailaren 28koa, Balore Merkatuaren Legearen testu bategina –urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua– aldatzen duena.

2018-09-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/10/18 252zk

 Untitled

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

14215 Huts-zuzenketa, honako honena: 14/2018 Errege Lege Dekretua, irailaren 28koa, Balore Merkatuaren Legearen testu bategina -urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua- aldatzen duena.

Hutsak aurkitu dira irailaren 28ko 14/2018 Errege Lege Dekretuan, zeinaren bidez aldatzen baita Balore Merkatuaren Legearen testu bategina, urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Errege lege-dekretu hura 2018ko irailaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 236. zenbakian; eta, honen bidez, zuzenketa hauek egiten ditugu:

Euskarazko gehigarriaren 11. orrialdean, l) apartatuaren zazpigarren lerroan, hau dioen lekuan: «... 2009/73/EE Zuzentarauaren 2.4 artikuluaren 4. apartatukoaren...», hau esan behar du: «...2009/73/EE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 4. apartatukoaren...».

15. orrialdean, 11. apartatuan, 143.4 artikuluaren lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «...140.d) eta g) artikuluan...», hau esan behar du: «...140.1.d) eta g) artikuluan...».

15. orrialdean, 11. apartatuan, 143.5 artikuluaren lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «.140.g) artikuluan...», hau esan behar du: «.140.1.g) artikuluan...».

41. orrialdean, 197. sexies artikuluaren c) letran, hau dioen lekuan: «c) Administrazio-organoa izan behar du, eta haren kideek 198. undecies artikuluan xedatutakoa bete behar dute.», hau esan behar du: «c) Administrazio-organoa izan behar du, eta haren kideek 197. undecies artikuluan xedatutakoa bete behar dute.».

41. orrialdean, 197. septies artikuluaren g) letran, hau dioen lekuan: «g) Baldin eta arau-hauste oso astuna egiten badu, lege honen VII. tituluan jasotakoaren arabera.», hau esan behar du: «g) Baldin eta arau-hauste oso astuna egiten badu, lege honen VIII. tituluan jasotakoaren arabera.».

69. orrialdean, hirurogeita hemeretzigarren apartatuaren lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «.238. artikuluaren...», hau esan behar du: «.283. artikuluaren...».

69. orrialdean, hirurogeita hemeretzigarren apartatuan, 283. artikuluaren 13. apartatu berrian, hau dioen lekuan: «.198. octiesetik 198. deciesera bitarteko artikuluetan ezarritako datu-hornidurako zerbitzuen hornitzaileen...», hau esan behar du: «.197. octiesetik 197. deciesera bitarteko artikuluetan ezarritako datu-hornidurako zerbitzuen hornitzaileen...».

71. orrialdean, laurogeita laugarren apartatuan, 296. artikuluari gehitzen zaion 15. apartatu berriaren lehenengo eta bigarren lerroetan, hau dioen lekuan: «.198. octiesetik 198. deciesera bitarteko artikuluetan...», hau esan behar du: «.197. octiesetik 197. deciesera bitarteko artikuluetan...».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra