9/2015 Legea, maiatzaren 25ekoa, Konkurtso-arloko Presako Neurriena
2015-05-25Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/05/26, 125. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
5744 |
9/2015 Legea, maiatzaren 25ekoa, Konkurtso-arloko Presako Neurriena. |
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Enpresen zorraren birfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzeko irailaren 30eko 17/2014 Legeak aurrekonkurtso-hitzarmenen araubidea malgutu zuen, oinarrizko premisa batzuen arabera. Premisa horietako lehena hauxe zen: ekonomikoki bideragarriak diren enpresek aurrera egitea onuragarritzat hartzea, hala enpresentzat beraientzat nola ekonomiarentzat oro har, eta, oso bereziki, enpleguari eusteari dagokionez. Bigarren premisa pribilegio juridikoa azpian dagoen errealitate ekonomikora egokitzea zen; izan ere, askotan, oinarririk gabeko pribilegioak aitortzea zen aurrekonkurtso-akordioak egiteko oztopo nagusia. Hirugarren premisa berme errealen izaera juridikoa ahalik eta gehien errespetatzea zen –baina, betiere, eta bigarren premisa kontuan hartuta, bere benetako balio ekonomikoaren arabera–.
Lege honek aurreko premisak konkurtso-hitzarmenera hedatzea du xede.
II
Aurrekoaz gain, hainbat neurri ere hartzen ditu konkurtsopekoaren negozioa edo horren jarduera-adarretakoren bat eskualdatzea malgutzeko, gaur egun dauden oztopo batzuk, izan ere, dela konkurtso-prozesuaren izapideetan, dela konkurtsopekoaren likidazioa saihetsezina denean, horren salmenta zailtzen ari dira.
Ikuspegi horretatik, gai horretan egiten diren aldaketek konkurtso-hitzarmenarekin lotutakoen helburu bera daukate: ahal den neurrian, enpresa-jarduerarekin jarraitzeko erraztasunak ematea, hori onuragarria izango baita, bai enpresarentzat berarentzat, bai bere langile zein hartzekodunentzat, baita ekonomiarentzat ere, oro har.
III
Lege honen xedapenetan artikulu bakarra dago, lau zenbakitan banatua. Horren bidez, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen (aurrerantzean, Konkurtso Legea) hainbat arau aldatzen dira; zehazki, konkurtso-hitzarmenaren, likidazio-fasearen, konkurtsoaren kalifikazioaren, ordainketa-akordio estrajudizialaren eta birfinantzaketaakordioen ingurukoak, baita alderdi horiekin lotuta dauden lege horretako beste arau batzuk ere.
Konkurtso-hitzarmenari dagokionez, lehenik eta behin, Konkurtso Legearen laugarren xedapen gehigarriko (17/2014 Legeak emaniko idazketaren arabera) aurreikuspenen antzekoak sartzen dira, pribilegio bereziaren xede diren bermeak baloratzearen inguruan. Horretarako, Konkurtso Legearen 90. eta 94. artikuluak aldatzen dira.
Horrela, indarrean jarraituko du ikuspuntu ekonomikotik arrazoizkoena dirudien printzipioak, eta, era berean, beste arau batzuen sintesia denak; izan ere, gure
Zuzenbidean ondorengo bermeak azkentzearen inguruan, lehentasunezko bermeei eustearen inguruan eta berme errealen titularretako batek exekutatuz gero soberakina esleitzearen inguruan indarrean dauden arauen sintesia ere bada. Eztabaidaezina dirudi berme baten benetako balioa lortzeko beharrezkoa dela bermepean dagoen ondasunaren arrazoizko balioari ondasun horren gainean lehentasunezko bermea duten ordaindu gabeko kredituen zenbatekoa kentzea. Horrez gain, zuhurtziazkoa dirudi aipatutako arrazoizko balioa ehuneko hamar jaistea; izan ere, bermea gauzatuko balitz, dagokion ondasun edo eskubidea exekutatu beharko litzateke, eta horrek sortutako kostuek eta atzerapenek gutxienez aipatutako ehunekoan murriztuko lukete bermearen balioa.
Pentsatu beharra dago horrelako neurri bat hartu ezean, kreditu pribilegiatuak ad infinitum biderkatu ahal izango liratekeela haien bermearen xedea ondasun bat bera izatean, aipatutako ondasunaren balioa batere handitu ez arren. Adibide praktiko bat jartzearren, gaur egun, 100 balio duen ondasun baten gainean 100eko bost hipoteka eduki daitezke, eta, hala, egoera zentzugabe batera irits gaitezke; hau da, 100 balio duen ondasun baten bermearekin, konkurtso-ondorioetarako 500ekoa den pasibo pribilegiatu bat izatera. Ez da ahaztu behar, beste alde batetik, konkurtsoa zuzendu behar duen printzipioetako bat pars conditio creditorum dela, eta pribilegioak mugagabe hedatzea aipatutako printzipio horrekiko kontraesan garbia dela. Gainera, ondorio praktikoetara etorrita, berme horien onuradun diren hartzekodunek abstentzio-eskubidea bakarrik izango dute, eta hori ez da batere lagungarria izango ez hitzarmenerako, ez enpresak aurrera jarraitzeari begira, eta ez du inola ere zorra kobratzea bermatuko; are gutxiago, konkurtsopekoak likidaziora jo behar badu. Kontuan izan hipotekatutako ondasuna likidatuz gero edota exekuzio berezira joz gero, hartzekodunak, asko jota, bermearen balioa jasoko duela. Bermeak estaltzen ez duen kredituaren gainerako zatiari dagokionez, hartzekodunak hitzarmenean kaltegabe geratu den zatia baino ez du kobratuko; baina, segur aski, likidazio-testuinguru batean gutxiago kobratuko du, enpresak martxan jarraitzearen kasuan baino.
Halaber, ez dago esaterik bermearen balioa zehazteak bermatutako kreditua murrizten duenik; eskubide nagusia eta eskubide osagarria bereiz baloratzea besterik ez da. Eskubide nagusia ez da zalantzan jartzen; aitzitik, argitu egiten da eskubide nagusiaren zein zatik jasoko duen eskubide osagarriaren onura, eta zein zatik ez duen jasoko. Azken zati horri, bestalde, kredituari bere izaeraren arabera dagokion tratu bera eman beharko zaio.
Bigarrenik, konkurtso-hitzarmenen arloko beste aldaketa garrantzitsu bat da hartzekodunen batzarreko quoruma handitu egiten dela, orain arte boto-eskubiderik ez zuten hartzekodun batzuei horretarako eskubidea emanez. Bermeen balorazioaren inguruan hartutako neurriek, berez, quorum hori handitzera eraman behar dute, eta hala egin behar dute, era berean, kreditu-eskubideak konkurtsoa deklaratu ondoren eskuratu dituzten hartzekodunek, oro har –zordunarekin lotura berezia dutenak salbu–, botoeskubidea dutela aitortzen duten neurriek ere. Orain arte, bi kasutan bakarrik aitortzen zitzaien boto-eskubidea: eskubideak titulu unibertsal bidez eskuratzen zituztenean, derrigorreko diru-bihurketa baten ondorioz, eta, 2012az geroztik, ikuskapenaren mende zeuden finantza-erakundeen kasuan.
Lehen hartzekodun horiekiko zegoen prebentzioa eskubideak eskuratuz iruzurren bat estali nahiko ote zuten errezeloan oinarritzen zen, eta, asmo horiek kentzeko, ukatu egiten zitzaien boto-eskubidea. Baina iruzurra ez da zerbait (kasu honetan, kreditueskubide bat) salmenta-prezioan edo diru bihurtzekoa den prezioan baino merkeagoan eskuratzea, hori berezkoa baita, azken finean, merkatuko jarduera ekonomikoan. Benetako arazoa zera da: eskuratzaileak zordunarekin gainerako hartzekodunei iruzur egitea adostea. Horregatik, 122. artikuluaz gain, 93. artikulua ere aldatzen da, zordunarekin lotura berezia daukaten pertsonen zerrenda zabaltzeko. Pertsona horiek mendeko hartzekoduntzat joko dira, eta, ondorioz, ez dute hartzekodunen batzarrean boto-eskubiderik izango.
Kredituak konkurtsoa deklaratu ondoren eskuratzen dituzten hartzekodunei botoeskubidea emateak badu gainerako hartzekodunentzat onuragarritzat jo behar den beste
ondorio bat ere: aipatutako kredituen merkatu baten existentzia sustatzea, likidezia eman ahal izango baitie zorduna konkurtso-egoeran egotean, azken likidazioaren zain egon behar izan gabe. Hartzekodun lagatzaileak berak baloratuko du horretarako eskatutako sakrifizioa edo deskontua onargarria den, eta hartzekodun lagatuak –horrelako eskuratzeetan aditua izan ohi da– hartuko du bere gain eskuratzeak eta horren ondorioz konkurtsoa izapidetzeak dakarten arriskua.
Hirugarrenik, 100. artikuluan, hitzarmenaren ondorioei buruzko aurreikuspen gehigarri batzuk jasotzen dira. Laugarren xedapen gehigarrian egin bezalaxe, kapitalizazioari dagokionez kapitala handitzeko beharrezko diren akordioak aipatutako xedapen gehigarri horretan aurreikusitako gehiengo berekin hartuko direla adierazten da. Halaber, ekoizpenunitateak eskualdatzeko araubide orokorrera igortzen da 146 bis eta 149. artikuluetan; horrek esan nahi du, salbuespen jakin batzuk kenduta, aurretik zeuden ordaindu gabeko obligazioetatik libre eskuratuko direla. Gainera, ondasunak ordainetan lagatzea onartzen da, iruzurrezko jokabideak saihesteko kautela-neurri batzuk hartuta.
Konkurtso-hitzarmenen aldaketen laugarren alderdia, berriz, hitzarmeneko bozketei eta gehiengoei dagokie, baita egoera jakin batzuetan hartzekodun disidenteak arrastatzeko gaitasuna handitzeari ere. Kendu egiten da lehen hitzarmenaren ondorioetarako zegoen mugaketa orokorra (ehuneko 50eko kitak eta bost urteko itxaroteak) , baina, muga horiek gainditzeko, ehuneko 65eko gehiengo indartua eskatzen da. Aurrekonkurtsoko hitzarmenei buruz jada onartutako araua ere sartzen da sindikatze-itunetarako eskatu beharreko gehieneko gehiengoei dagokienez; ehuneko 75 izango da (121.4 artikulua) .
Eta, azkenik, aurreikuspen berritzaile bat sartzen da (134.3 artikulu berria) , pribilegio orokorra edo berezia duten kreditu batzuk arrastatzeko aukerarekin lotuta, bermearen balioak estalitako zatia barne dela. Aurreikuspen horrek ere 17/2014 Legean dauka aurrekaria. Hala ere, bi baldintza bete behar dira aukera hori emateko: batetik, gehiengo are indartuagoen bidez, akordioa mota bereko hartzekodunen artean adostua izatea – betekizun hori aurrenekoz sartu da gure konkurtso-esparruan, nahiz eta bazuen aurrekaririk zuzenbide konparatuan–, eta, bestetik, akordio hori laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako aurrekonkurtso-akordioetan jasotzea, finantza-pasiboen hartzekodunekin lotuta. Horretarako, lau hartzekodun mota bereizten dira, eta bakoitzak konkurtsoaren barruan berariazko tratamendua jasotzea justifikatzen duten ezaugarri bereziak ditu. Lehenik eta behin, lan-zuzenbideko hartzekodunak; bigarrenik, hartzekodun publikoak; hirugarrenik, hartzekodun finantzarioak; eta, azkenik, gainerakoak (horien artean, nagusiki, merkataritza-hartzekodunak sartu beharko dira) .
Eskatutako gehiengo kualifikatuek hartutako erabakia arrastatutako hartzekodunaren sakrifiziotzat har daiteke, egia ere badena, baina, ikuspegi positibotik, baita arrastatzea hitzartzen duten gainerako hartzekodunen sakrifizio txikiagotzat ere. Gehiengo kalifikatu zabalak eskatzen direnez, akordioak oinarrituak izan behar dira ezinbestean, eta konkurtsopekoaren eta haren hartzekodunen errealitatearekin bat etorri behar dira. Pentsatu beharra dago, gainera, hartzekodunen ehuneko 60 edo 75ek (kasuan kasu) beren kreditu pribilegiatuetarako sakrifizio jakin batzuk adosten badituzte, eta sakrifizio horiek ezinbestekoak badirudite enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eta ordaintzeke dagoen kredituaren ahalik eta zati handiena berreskuratzeko, neurri horiek are gogorragoak izan beharko direla hartzekodunen gainerako ehuneko 40 edo 25a, hurrenez hurren, gehiengoaren erabakiarekin lotetsita ez badago. Halako gehiengo kalifikatuekin, eta bakoitzak bere buruarentzat ahalik eta sakrifizio txikiena bilatuko duenez gero, ziurta daiteke akordioak ez direla hartzekodun horien interesei kalte egiteko helburuarekin hartuko. Gainera, kalte egitea are ezinezkoagoa bihurtzen da lehen aipatutako lau hartzekodun motak ezartzearekin; izan ere, hartzekodunek ezin izango dute beste mota batekoen aurkako hitzarmenik egin; are gutxiago, lan-zuzenbideko hartzekodunen edo hartzekodun publikoen aurka, haien izaera dela eta bereziki babestu beharrekoak baitira.
Laugarren xedapen gehigarriko 11. zenbakian bezala, eta bermearen benetako balioa ahalik eta gehien errespetatzeko xedearekin, 140. artikuluan honako hau ezartzen da: hartzekodun pribilegiatuak (hitzarmen baten alde bozkatu badu edo hitzarmenak arrastatu badu) bermea exekutatu behar badu, lortutako zenbateko osoarekin egingo da, baina
horrek ezin izango du hasierako kredituaren zenbatekoa gainditu. Garbi utzi beharra dago lege honetan eta 17/2014 Legean bermeen balioari buruz sartutako neurri guztien eraginkortasuna konkurtso-prozedurarekin lotuta dagoela, baina neurri horiek ez dituztela aldatzen ez erregistratutako bermeak, ezta konkurtsotik kanpo exekutatzeko finkatuta dauden arauak ere.
Bosgarrenik, hainbat aldaketa sartzen dira hitzarmenari zein administratzaileen txostenari eta horren aurkaratzeei buruzko informazioa hartzekodunei telematikoki jakinaraztera behartzeko –betiere, haien helbide elektronikoa jakina bada–, era horretan konkurtso-prozesuaren izapide jakin batzuk azkarrago ezagut ditzaten errazteko.
Gainera, baldintza berezi batzuk jasotzen dira obra eta zerbitzu publikoen emakida duten enpresen edota administrazio publikoen kontratisten kaudimengabeziarekin lotutako gaietan. Gaur egun, administrazio-kontratuen esleipendun diren enpresa asko daude konkurtso-egoeran. Zerbitzu publikoak ziurtatzeko eta horiei eusteko interes publikoko premiazko arrazoien eraginez, kontratuaren xedea den jarduerarekin aurrera jarraitu ahal izateko irtenbideak bilatu behar dira; guztia ere, esleipendunen, administrazio-kontratuak exekutatzearen onuradun diren hirugarrenen eta administrazio publikoaren mesederako. Irtenbiderik egokiena konkurtso-prozesu guztietarako formula bateratu bat ezartzea da; beraz, erakunde horiei guztiei eragin diezaieketen hitzarmen-proposamenak aurkeztu beharko dira. Ildo horretan, prozesua bizkorra eta ekonomikoa izan dadin, eta pentsatutako irtenbideak arrakasta izan dezan, aipatutako erakundeekin lotuta deklaratutako konkurtsoprozesu guztiak batera izapidetzea komeni da.
Sektore publikoko kontratuen administrazio-legediak –bai orokorrak, bai sektorekoak– hainbat berezitasun dituenez, eta Konkurtso Legeak konkurtso-prozedura gauzatzeko eta burutzeko finkatzen dituen moduekin erlazionatuta egon behar duenez, araubide berezi bat ezarri behar da obra eta zerbitzu publikoen emakida duten enpresen eta administrazio publikoaren kontratisten konkurtsoetan aplikatzeko. Araubide horrek bi iturri izango ditu: administrazio-kontratuak arautzen dituen administrazio-legedia (hala orokorra nola berezia) eta Konkurtso Legea, arlo horretako konkurtsoen berezitasunak jasoko dituen bigarren ter xedapen gehigarri berri baten bidez.
Konkurtso Legeak berak, 67. artikuluan, legedi espezifikora igortzen du zordunak administrazio publikoekin egindako administrazio-kontratuen kasuan konkurtsoa deklaratzeak izango dituen ondorioak zehazteko. Halaber, gogoratu beharra dago konkurtsoko epailearen eskumenek eta konkurtso-prozeduran nahitaez izan beharreko esku-hartzeak administrazioorganoen eskumenak errespetatu behar dituztela era horretako kontratuei eta horiekin lotutako prozedura administratiboei dagokienez.
IV
Likidazioaren arloan, Konkurtso Legearen V. tituluko II. kapituluko arau batzuk aldatzen dira, konkurtso-prozedurako fase horren garapena errazteko. Lehen azaldu dugun bezala, ahal den neurrian enpresaren jarduerarekin aurrera jarraitu ahal izatea bermatzea da helburua; horretarako, konkurtsopekoaren establezimendu eta ustiategien multzoa edo haren beste edozein ekoizpen-unitate saltzeko erraztasunak ematen dira, nagusiki.
Horrenbestez, lagatzailea titularra den administrazio-kontratu eta -lizentzietan eskuratzailea ipso iure subrogatzea barneratzen da (146 bis artikulua) , eta aurretik zeuden zorrekiko erantzukizuna kentzeko mekanismoak ezartzen dira. Hala ere, salbuespenik ere xedatzen da kasu berezi batzuetarako, beraien ezaugarriak direla-eta babes berezia merezi dutelako; hori da, adibidez, Gizarte Segurantzarekiko edo langileekiko zorren kasua.
Halaber, 148. artikuluan, ordainetan lagatzeei edo ordainketarako lagapenei buruzko beste aurreikuspen batzuk eransten dira; horrez aparte, aurreikuspen berritzaile hau ere jasotzen da: masa aktiboaren ehuneko hamabost atxikitzea erabaki ahal izango du epaileak, etorkizuneko aurkaratzeak ordaintzeko xedez. Aurreikuspen horrek likidaziofasea bizkortzen lagundu behar luke.
149. artikulua ere aldatu da. Sortutako zalantzak ikusita, horren zer arau diren osagarri argitzen da, baita likidazio osoan horietatik zein aplikatu behar diren ere, likidazio-
planik egon edo ez. Zehazki, ekoizpen-unitate batean jasotako ondasun guztiak edo batzuk lotuta leudekeen berme errealak azkentzeko edo horiei eusteko arau berriak likidazio guztiei aplikatzea proposatzen da, baita enpresen ondorengotzari buruzko arauak ere lanarloko eta gizarte-segurantzaren arloko ondorioetarako.
Halaber, 140.4 artikuluan sartutako aldaketekin bat etorriz, 155. artikulua aldatzen da; horrela bada, pribilegio berezia duen kreditu bati atxikitako ondasunak edo eskubideak exekutatzen direnean, hartzekodun pribilegiatuak lortutako zenbateko osoa bereganatuko duela ezartzen da, jatorrizko kreditua gainditzen ez duen neurrian betiere. Era horretan, erregistratutako bermeak eta haiek exekutatzeko ezarritako arauak ez dira aldatuko.
V
Kalifikazioaren arloan, 167. artikuluan aldaketa bat egiten da, «mota» terminoaren interpretazioari buruzko zalantzak argitzeko. Termino hori, interpretazio zorrotza eginez gero, kredituen «legezko sailkapenarekin» lotuta egon daiteke, Konkurtso Legearen 89. artikulutik 92.era bitartean jasotako moduan; horren arabera, kasu honetan bakarrik utziko da kalifikazio-atala sortu gabe: konkurtso-prozesuan modu berean sailkatutako hartzekodun guzti-guztiak arauan xedatutakoak baino kita eta itxarote txikiagoen eraginpean daudenean. Praktika judizialak, ordea, zentzu orokorragoa eman izan dio terminoari, eta ezaugarri komunak dituzten hartzekodunen talde bat ere sartu izan du «mota» horren barruan, nahiz eta talde horretan sartzen diren guztiak konkurtso-sailkapen berekoak ez izan, kalifikazioatalean gasturik ez dakarten hitzarmeneko proposamenekin lotuta eman dakiekeen tratamenduari dagokionez.
Kontuan hartuta 94.2 artikuluak, lege honek emandako idazketan, «mota» terminoari definizio berria ematen diola –eta termino hori, 134. artikuluari jarraikiz, hitzarmenak, hartzekodun arruntak ez ezik, pribilegiatuei ere arrastatuz gero aplikatu beharko litzateke–, nahitaez argitu behar da, zalantza gehiago saihesteko, 167. artikuluan jasotako aipamena definizio horrekin ere lotuta badagoela; hau da, konkurtso-irtenbidearen onuradun diren askotariko hartzekodunei eragiten diela, eta hartzekodun multzo hori kalifikazio-atalari dagokionez tratamendu bera jasotzeko bezain handia dela.
Azkenik, hobekuntza teknikoak sartzen dira Konkurtso Legearen VI. tituluaren hainbat artikulutan, haien idazketa argitzeko edo aipatutako 167. artikuluarenera egokitzeko.
VI
Birfinantzaketa-akordioei dagokienez, aldaketa batzuk sartzen dira aplikazio praktikoan sortutako zalantza batzuk argitzearren.
Lehenik, 5 bis artikulua aldatzen da; hemendik aurrera konkurtsoko epaileak eskumena izango du, eztabaida dagoenean, ondasun bat konkurtsopekoaren jarduera ekonomikoak jarraitzeko beharrezkoa den edo ez erabakitzeko.
Akordio sindikatuen barruko bozketa-araubidea arautzen du 71 bis artikuluak; eta laugarren xedapen gehigarrian hainbat aldaketa sartu dira akordio sindikatuen barruko bozketa-araubidea argitzeko eta, berme gisa emandako ondasunen arrazoizko balioa erabakitzearren, zehazten da balio hori ezingo dela izan hitzartutako gehieneko hipotekaedo pignorazio-erantzukizunaren balioa baino handiagoa.
VII
Lege honen azken zatian, lau xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hamar azken xedapen daude.
Lehenengo xedapen gehigarriak argitzen duenez, Konkurtso Legearen 5 bis artikulua eta laugarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozko jarduerak saneamendu-neurritzat joko dira, martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren ondorioetarako.
Bigarren xedapen gehigarrian, sarbide telematikoko atari bat sortzea aurreikusten da, likidazio-prozesuan dauden enpresak edo horien ekoizpen-unitateak besterentzea errazteko.
Hirugarren xedapen gehigarrian, Birfinantzatzeko eta Gainzorpetzea Murrizteko Jardueren Jarraipena Egiteko Batzordea sortzeko agindua ematen da. Batzorde horren eginkizunak honako hauek izango dira: lege honen bidez hartutako neurriak betetzen diren egiaztatzea, eta Gobernuari aurrekonkurtsoedo konkurtso-egoeran dauden enpresa ekonomikoki bideragarrien zorra berregituratzea errazteko arau-aldaketak proposatzea.
Laugarren xedapen gehigarrian, inbertitzaile instituzionalei bakarrik zuzendutako aktiboen titulizazio-funts batek jaulkitako baloreen negoziazioaren inguruko interpretaziozalantzak argitzen dira. Aktibo horiek baloreak harpidetzeko eta negoziatzeko aukera inbertitzaile kalifikatuei bakarrik ematen dien negoziazio-sistema aldeaniztun batean soilik negoziatu ahal izango dira.
Lehenengo xedapen iragankorretik hirugarrenera bitartekoek lege honetan jasotako arau batzuen araubide iragankorra arautzen dute.
Laugarren xedapen iragankorrak zehazten du izapidetze-fasean dauden zer exekuzioprozeduratan aplikatu behar diren azken xedapenetatik hirugarrenaren bidez Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean egindako aldaketak.
Azken xedapenetatik lehenak luzatu egiten du uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren xedapen iragankorrean aurreikusitako vacatio legis epea, agortzear dago eta, dibidenduak banatzen ez diren kasuan bereizteko eskubideari dagokionez.
Azken xedapenetatik bigarrenean, interpretazio mugatzaileak saihesteko helburuarekin, argitzen da Bankuen Berregituraketatik datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateari (SAREB) eskualdatutako kredituak aintzat hartuko direla Konkurtso Legearen laugarren xedapen gehigarrian araututako akordioak egiteko beharrezkoak diren gehiengoak kalkulatzeari dagokionez.
Azken xedapenetatik hirugarrenak aldatu egiten du Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko uztailaren 17an eman berri duen epaira egokitzeko. Horren bidez, hipoteka-zordunak apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango du exekuzioaren kontrako argudioak ezesten dituen autoaren kontra, exekuzioaren edo kopuru galdagarriaren oinarria abusuzko kontratu-klausula bat den kasuetan.
Azken xedapenetatik laugarrenak aldatu egiten du Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legea; horrela bada, aukera ematen du etxebizitzen gizarte-funtsa osatzen duten etxebizitzen ehuneko jakin bat hipotekazkoak ez diren maileguak ez ordaintzeagatik beren etxebizitzak utzi behar izan dituzten pertsonei bideratzeko.
Azken xedapenetatik bosgarrenak, bestalde, aldatu egiten du Enpresen zorraren birfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzeko irailaren 30eko 17/2014 Legearen azken xedapenetatik bigarrena.
Azken xedapenetatik seigarrenak aldatu egiten ditu Itsas Nabigazioari buruzko uztailaren 24ko 14/2014 Legearen manu jakin batzuk, eta azken xedapenetatik zazpigarrenak, berriz, interes orokorrekotzat jotzen ditu azpiegituren obra jakin batzuk.
Azken xedapenetatik zortzigarrenak baimena ematen dio Gobernuari Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen testu bategina prestatu eta onar dezan hamabi hilabeteko epearen barruan, Lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta.
Bukatzeko, azken xedapenetatik bederatzigarrenak eskumen-tituluak arautzen ditu; eta hamargarrenak, berriz, adierazten du araua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dela indarrean.
Artikulu bakarra. Konkurtsoari buruzko 22/2003 Legea, uztailaren 9koa, aldatzea.
Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean aldaketa hauek egiten dira:
Bat. Hitzarmenaren arloko aldaketak.
1.Aldatu egiten dira 33. artikuluaren 1. zenbakiaren c) letraren 1. eta 3. puntuak, eta honela idatzita geratzen dira:
«c) Lan arloko zereginak:
1.a Lan-baldintza kolektiboak funtsean aldatzeko, lekualdatze kolektiborako, kaleratze kolektiborako zein kontratuak eten eta lanaldia murrizteko prozeduretan konkurtso-deklarazioaren egunerako eman dituzten ebazpen judizialak betetzea.
3.a Lan-baldintza kolektiboak funtsean aldatzeko, lekualdatze kolektiborako, kaleratze kolektiborako zein kontratuak eten eta lanaldia murrizteko prozeduretan –konkurtsoan zehar hasiak– esku hartzea eta, hala badagokio, horiek langileen ordezkariekin hitzartzea.»
2.Aldatu egiten da 64. artikulua, eta honela idatzita geratzen da: «64. artikulua. Lan-kontratuak.
1.Lan-baldintza kolektiboak funtsean aldatzeko, lekualdatze kolektiborako, kaleratze kolektiborako zein kontratuak eten eta lanaldia murrizteko prozedurak, konkurtsoa deklaratu ostean, konkurtsoko epailearen aurrean izapidetuko dira artikulu honetan ezarritako arauen arabera.
Konkurtsoa deklaratzeko egunean kaleratze kolektiboko edo kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozedura bat izapidetzen ari bada, egindako jarduketak konkurtsoko epaileari igorriko dizkio lan-agintaritzak. Espedientea jaso ondoko hiru eguneko epearen barruan, idazkari judizialak hurrengo zenbakian aurreikusitako legitimatuei agerraldira deituko die neurri kolektiboak izapidetzen jarraitzea egokia den azaldu eta justifikatzeko, hala badagokio, betiere artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Konkurtsoa deklaratzeko egunera arte aurreko administrazio-prozeduran egindako jarduketek balio izango dute epaitegian izapidetzen den prozeduran.
Baldin eta konkurtsoa deklaratzeko egunean enpresaburuak hartutako erabakia jada jakinarazi badio lan-agintaritzari Langileen Estatutuaren 51. edo 47. artikuluan ezarritakoaren babesean edo, bestela, administrazio-ebazpena jada eman badute azkentzeko, eteteko edo lanaldia murrizteko neurriak baimentzeko, konkurtsoadministrazioaren esku egongo da horrelako neurriak betearaztea. Nolanahi ere, konkurtso-deklarazioa lan-agintaritzari jakinarazi behar zaio bidezkoak diren ondorioetarako.
2.Konkurtso-administrazioak, zordunak edo konkurtsopeko enpresako langileek, beren legezko ordezkarien bitartez, aukeran izango dute lan-baldintzen funtsezko aldaketa eta lan-kontratuen azkentze edo etete kolektiboak eskatzea konkurtsoko epaileari, konkurtsopekoa denean enplegatzailea.
Prozeduraren tramitazioan, langileen ordezkaritza Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluan aipatutako subjektuei dagokie, hantxe ezarritako hurrenkera eta baldintzen arabera. Artikulu horretan aipatutako epeak igaro eta langileek ordezkaririk izendatu ez dutenean, epaileak erabaki dezake batzorde batek esku har dezala; hiru kide izango ditu gehienez, eta ordezkagarritasun nagusiko sindikatuek eta enpresaren sektoreko ordezgarritasuna dutenek osatuko dute.
3.Aurreko zenbakian aurreikusitako neurriak konkurtsoko epaileari eskatu ahal izango zaizkio, behin Lege honetako IV. tituluaren I. kapituluan aipaturiko txostena konkurtso-administrazioak egin ostean bakarrik, salbu eta aplikatu nahi diren neurri kolektiboen atzerapenak enpresaren eta enpleguaren bihar-etziko bideragarritasuna modu larrian oztopa dezakeela edo langileei kalte larria eragin diezaiekeela uste denean; halakoetan, inguruabar hori egiaztatu ondoren, eskaera prozesuko edozein unetan egin ahal izango zaio epaileari, konkurtsoa deklaratzen denetik.
4.Eskaerak azaldu eta egiaztatu beharko ditu, hala denean, aplikatu nahi diren neurri kolektiboak ezartzeko arrazoiak eta horien bidez eskuratu nahi diren helburuak, enpresa eta enpleguaren bihar-etziko bideragarritasuna ziurtatzeko; horrekin batera, aurrekoa egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira.
Konkurtsopekoaren lankidetza edo epaitegiaren laguntza eskatu ahal izango du konkurtso-administrazioak egiaztapenerako beharrezkotzat jotzen badu.
5.Eskaera jaso ondoren, epaileak konkurtsopekoari, langileen ordezkariei eta konkurtso-administrazioari dei egingo die kontsultaldira ager daitezen; kontsultaldi hori, gehienez jota, egutegiko hogeita hamar egunekoa izango da, edota egutegiko hamabost egunekoa, berrogeita hamar langile baino gutxiago dituzten enpresen kasuan.
Epaileak baimena eman ahal izango du konkurtsopekoak kontsultaldian parte har dezan, baldin eta zordunaren administrazioeta xedatze-ahalmenetan eskusartzea gertatu bada.
Langileen ordezkariek edo konkurtso-administrazioak epaileari eskatu ahal izango diote kontsultaldian bestelako pertsona fisiko edo juridikoek parte har dezaten, zantzuak badaude konkurtsopekoarekin enpresa-batasuna osatu dezaketela pentsatzeko. Ondorio horietarako, hori egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duten epaitegiaren laguntza eskatu ahal izango dute. Halaber, enpresabatasunaren kasuan, eta enpresa-taldearen errealitate ekonomikoa baloratzeko, agiri ekonomiko bateratuak edo beste enpresa batzuei dagozkienak ere eskatu ahal izango dituzte.
Neurri horrek berrogeita hamar langile baino gehiago dituzten enpresak ukitzen baditu, eskaerarekin batera plan bat aurkeztu behar da, proposatutako lan-neurriek enpresaren eta enpleguaren bihar-etziko bideragarritasunaren gain izan dezaketen eragina azaltzeko.
Eskaera enpresaburuak edo konkurtso-administrazioak egin duenean, langileen legezko ordezkariei kontsultaldia hasi dela adierazteko komunikazioan jaso behar da artikulu honen 4. zenbakian ezarritako eskaeraren kopia, baita kasuan-kasuan aurkeztutako agirien kopia ere.
Konkurtso-administrazioak edo langileen ordezkaritzak eskatuta, epaileak edonoiz erabaki ahal izango du kontsultaldiaren ordez enpresaren esparruan aplikatzekoa den bitartekotzaedo arbitraje-prozedura aplikatzea; kasu horretan, aldi horretarako adierazitako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da bitartekotza edo arbitrajea.
6.Kontsultaldian zehar, langileen ordezkariek eta konkurtso-administrazioak fede onez negoziatu beharko dute akordio batera iriste aldera.
Akordioa lortzeko, langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko da, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, baldin eta, bai kasu batean, bai bestean, ukitutako lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatzen badute.
Konkurtso-administrazioak eta langileen ordezkariek sinatutako akordioarekin batera eskaera aurkeztu ahalko da; hala eginez gero, ez da abiarazi beharko kontsultaldirik.
Akordioan, ukitutako langileak nortzuk diren zehaztuko da; horrez gain, haien kalte-ordainak ezarriko dira lan-arloko legedian ezarritakoaren arabera, non eta, konkurtsoak eragindako interesak aztertuta, ez diren beste kalte-ordain handiago batzuk hitzartzen.
Ezarritako epea igarotakoan edo akordioa erdietsitakoan, konkurtsoadministrazioak eta langileen ordezkariek kontsultaldiaren emaitza jakinaraziko diote konkurtsoko epaileari.
Behin jakinarazpen hori jasotakoan, idazkari judizialak txostena eskatuko dio lan-agintaritzari, proposatutako neurriei buruz edo lortutako akordioari buruz; hamabost eguneko epean eman beharko du hark txostena, eta lan-agintaritzak aukeran izango du txosten hori eman baino lehen konkurtso-administrazioari eta langileen ordezkariei entzutea.
Konkurtsoko epaileak txostena jasotakoan edo txostena emateko epea igarotakoan, aurrera egingo du prozedurak. Txostena epez kanpo ematen bada, konkurtsoko epaileak aukeran izango du kontuan hartu edo ez, dagokion ebazpena emateko.
7.Aurreko zenbakietan agindutako izapideak bete ondoren, epaileak gehienez bost eguneko epean auto bidez emango du proposatutako neurriei buruzko ebazpena, eta lortutako akordioa onartuko du, halakoa badago, salbu eta ikusten duenean akordio hori lortzeko iruzurra, doloa, derrigortzea edo zuzenbide-abusua egon dela. Kasu horretan, eta akordiorik lortu ez denean, epaileak bidezkoa dena zehaztuko du, lan-legeria aintzat hartuta.
Akordiorik erdietsi ezean, konkurtsoko epaileak entzunaldia emango die kontsultaldian esku hartu dutenei, eta horretarako, agerraldira deituko die epaitegiko idazkariak; alegazioak eta agiri-frogak aurkeztu ahal izango dituzte agerraldi horretan. Agerraldi horren ordez hiru eguneko alegazio-izapide idatzia erabaki ahal izango du epaileak.
Lan-kontratuak kolektiboki eten edo azkentzea erabakiz gero, ematen dutenetik aurrera izango ditu ondorioak autoak, bertan ondorengo beste egunik adierazi ezean, eta enpresaburuak Langileen Estatutuaren 51. edo 47. artikuluan ezarritakoaren arabera azkentzeko edo eteteko hartutako erabakiaren ondorio berak izango ditu edo, hala badagokio, enplegu-erregulazioko espediente batean lanagintaritzak emandako administrazio-ebazpenaren ondorio berak, langileak langabeziako legezko egoeran sartzearen ondorioetarako.
8.Aurreko zenbakian aipatutako autoaren aurka, konkurtso-administrazioak, konkurtsopekoak, langileek –beren ordezkarien bitartez– eta Soldatak Bermatzeko Funtsak (hemendik aurrera FOGASA) erregutze-errekurtsoa jarri ahal izango dute, baita Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean aurreikusitako gainerako errekurtsoak ere; errekurtsoon izapideak eta ebazpenak lan-arloko jurisdikzio-organoen aurrean gauzatuko dira, eta errekurtso horiek ez dituzte etengo konkurtsoaren edo konkurtso-intzidenteen izapideak.
Autoaren aurka langileek edo FOGASAk egikari ditzaketen akzioak, betiere banakako harreman juridikoen gaineko arazoei dagozkienez bakarrik, lan-arloko konkurtso-intzidenteari buruzko prozeduraren bidez gauzatuko dira. Konkurtsointzidentearen demanda jartzeko epea hilabetekoa da, langileak konkurtsoko epailearen autoa ezagutu edo ezagutu ahal izan zuenetik zenbatzen hasita. Emandako epaiaren aurka erregutze-errekurtsoa jarri ahal izango da.
9.Langileen Estatutuko 41. artikuluan ezarritako funtsezko aldaketa kolektiboa egiteko erabakia hartuz gero, konkurtsoaren izapideak egin bitartean etenda geratuko da kontratua kalte-ordainarekin hutsaltzeko eskubidea, estatutu horrek aitortzen duena; etete horrek gehienez urtebeteko epean iraun dezake, aldaketa hori baimendu zuen autoa eman zenetik zenbatuta.
Aurreko zenbakian ezarritako etetea aplikatuko da, orobat, mugikortasun geografikoa dakarren lekualdaketa kolektiboa erabakitzen denean, baldin eta lantoki berria jatorrizko lantokiaren probintzia berean badago eta bien artean gehienez 60 kilometro badira; nolanahi ere, ez da beharrezkoa izango baldintza horiek betetzea, joan-etorria egiteko, gutxienez, eguneko lansaioaren ehuneko hogeita bosta baino gehiago behar denean.
Kasu horretan eta lan-baldintzen funtsezko aldaketen gainerako kasuetan, ezin da egikaritu lan-harremanen aldaketa kolektiboaren ondoriozko hutsalketa-akzioa, baina ezintasun horrek gehienez hamabi hilabete iraun dezake, aldaketa baimendu zuen autoa eman zenetik zenbatzen hasita.
10.Langileen Estatutuko 50. artikuluaren babesean jarritako banakako suntsiarazpen-akzioak, konkurtsopekoaren egoera ekonomikoak edo kaudimengabeziak eraginda badira, azkentze kolektibotzat hartuko dira artikulu honetan kontratuak azkentzeko aurreikusitako prozedura hastea erabakitzen denetik aurrera. Artikulu honetan aurreikusitako prozedura hastea erabaki eta gero, eten egingo dira konkurtsopekoaren aurka jarraitutako banakako prozedura guztiak, ebazpen irmoaren zain dagoen konkurtso-eskaeraren ostekoak badira, harik eta azkentzeko prozedura kolektiboari amaiera ematen dion autoa irmoa den arte. Etetea erabakitzen duen ebazpena konkurtso-administrazioari jakinaraziko diote,
dagokionean ematen duten epaiaren ondoriozko kreditua kontingente modura aitor dadin, etetea altxatutakoan. Banakako prozedurak izapidetzen ari diren auzitegiei ere jakinaraziko diete. Azkentze kolektiboa erabakitzen duen autoak gauza epaituaren ondorioak izango ditu etendako banakako prozesuei dagokienez.
11.Artikulu honetan ezarri ez den guztian lan-arloko legeria aplikatuko da, eta, bereziki, lege horrek emandako eskumenei eutsiko diete langileen ordezkariek.»
3.Aldatu egiten da 90. artikuluaren 1.4 zenbakia, eta 3. zenbakia eransten zaio; hona nola geratzen diren idatzita:
«4.a Finantza-errentamenduetako kontratuen bidezko kredituak edota ondasun higigarrien zein higiezinen prezio geroratuko salerosketako kredituak, errentari nahiz saltzailearen edo, hala denean, finantzatzaileen mesederako direnak, eta jabaria erreserbatuta, xedatzeko debekuarekin edo, ordaindu ezean, suntsiarazpenbaldintzarekin errentan emandako edo saldutako ondasunei dagozkienez.»
«3. Pribilegio bereziak hartzekodunen zerrendan agertzen den bermearen balioa gainditzen ez duen kreditu-zatiari bakarrik eragingo dio, eta zati hori 94. artikuluaren 5. zenbakian xedatutakoari jarraikiz kalkulatuko da. Bereziki pribilegiatutzat hartutako zatia gainditzen duen kredituaren zenbatekoa bere izaeraren arabera kalifikatuko da.»
4.Aldatu egiten dira 93. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen
dira:
«1. Honako hauek jotzen dira pertsona fisikoa den konkurtsopekoarekin lotura berezia duten pertsonatzat:
1.a Konkurtsopekoaren ezkontidea edo konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan ezkontide izan dena, bere izatezko bikotekide inskribatua, edota horren pareko afektibotasun-harremana izanik berarekin bizi dena edo konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan bizi izan dena.
2.a Konkurtsopekoaren edo aurreko puntuan aipatutako edozein pertsonaren aurrekoak, ondorengoak eta anai-arrebak.
3.a Konkurtsopekoaren aurrekoen, ondorengoen eta anai-arreben ezkontideak.
4.a Konkurtsopekoak edo aurreko puntuetan aipatutako pertsonek kontrolatutako pertsona juridikoak, edo haien izatezko edo legezko administratzaileak. Kontrola dagoela uste izango da, Merkataritzako Kodearen 42.1 artikuluan aurreikusitako egoeraren bat ematen denean.
5.a Aurreko puntuan aurreikusitakoen enpresa-talde bereko pertsona juridikoak. 6.a Aurreko puntuetan deskribatutako pertsonek izatez edo legez
administratutako pertsona juridikoak.
2.Honako hauek jotzen dira pertsona juridikoa den konkurtsopekoarekin lotura berezia duten pertsonatzat:
1.a Legearen arabera sozietate-zorren gaineko erantzukizun pertsonal eta mugagabea duten bazkideak, baita, kreditu-eskubidea sortzeko unean, zuzenean edo zeharka, gutxienez sozietate-kapitalaren ehuneko 5aren titular direnak ere, baldin eta konkurtsoan deklaratutako sozietateak bigarren mailako merkatu ofizialean negoziatzeko baloreak baditu, edo ehuneko 10aren titular direnak, halakorik ez badu. Bazkideak pertsona fisikoak badira, konkurtsopeko pertsona juridikoarekin lotura berezia duten pertsonatzat hartuko dira ere aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera bazkideekin halako lotura duten pertsonak.
2.a Legezko edo izatezko administratzaileak, pertsona juridikoa den konkurtsopekoaren likidatzaileak eta enpresaren ahalorde orokorrak dituzten ahaldunak, baita konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan halakoak izan direnak ere.
71 bis artikuluaren edo laugarren xedapen gehigarriaren arabera, ordainketaakordio estrajudizial baten edo konkurtso-hitzarmen baten indarrez egindako birfinantzaketa-akordio bat betetzeko beren kreditu guztiak edo haietako batzuk zuzenean edo zeharka kapitalizatu dituzten hartzekodunak, nahiz eta, kapitalizazioa dela eta, zordunaren administrazioan karguak beren gain hartu behar izan, ez dira joko konkurtsopekoarekin lotura berezia duten pertsonatzat, esandako akordio edo hitzarmen horren arabera emandako birfinantzaketaren ondorioz zordunaren aurka dituzten kredituak kalifikatzeko ondorioetarako. Ez dira, orobat, egitezko administratzailetzat hartuko, zordunak bideragarritasun planari buruz bere gain hartzen dituen obligazioengatik, birfinantzaketa-akordio bat, konkurtso-hitzarmen bat edo ordainketa-akordio estrajudizial bat sinatu duten hartzekodunak, baldintza hori justifika dezakeen inguruabarren baten existentzia frogatzean salbu.
3.a Konkurtsoan deklaratutako sozietatearen talde bereko sozietateak eta bazkide komunak; azken horiek, betiere, zenbaki honen 1. puntuan adierazitako baldintza berak betetzen baldin badituzte.»
5.Aldatu egiten da 94. artikuluaren 2. zenbakia, eta 5. zenbakia eransten zaio; honela idatzita geratzen dira:
«2. Barne hartutako hartzekodunen zerrendan, horietako bakoitzaren izenabizenak, zergatia, printzipalaren eta interesen zenbatekoa, titular gisa aitortuta dituen kredituen sortzapeneta iraungipen-datak, berme pertsonal edo errealak, eta sailkapen juridikoa agertuko dira. Horrez gain, hala dagokionean, auzitan dauden, baldintzapekoak diren edo zordun nagusiak ondarea eskusatzeko zain dauden adierazi behar da. Pribilegio orokorra edo berezia duten hartzekodunak, hurrenez hurren, mota hauetan sartuta egon beharko dira:
1.a Lanekoak: lan-zuzenbideko hartzekodunak. Goi-zuzendaritzako langileen lan-harreman bereziak lotutakoak salbuetsita gelditzen dira 91.1. artikuluan aurreikusitakoa gainditzen duen zenbatekoari dagokionez. Ondorio horietarako, lanzuzenbideko hartzekoduntzat ere hartuko dira ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak 91.1. artikuluan aurreikusitakoa gainditzen ez duen zenbatekoari dagokionez.
2.a Publikoak: zuzenbide publikoko hartzekodunak.
3.a Finantzarioak: edozein finantza-zorpetzeren titularrak, finantzagainbegiradapean egon edo ez.
4.a Gainerako hartzekodunak: horien artean, merkataritza-eragiketen ondoriozko hartzekodunak eta aurreko kategorietan sartuta ez dauden gainerako hartzekodunak egongo dira.
Komunikazioaren eta aitorpenaren artean ezberdintasunik baldin badago, espresuki jasoko dira, baita dagokion komunikazioa ez egitearen ondorioak ere.
Konkurtsopekoa irabazpidezko ondasunen araubidean edo beste edozein ondasun-erkidegotan oinarrituta ezkondu den pertsona bat bada, bereiz zerrendatuko dira bere ondare pribatiboaren gainean bakarrik gauza daitezkeen kredituak eta ondare komunaren gainean ere gauza daitezkeenak.»
«5. 90.3 artikuluaren ondorioetarako, pribilegio berezia duten kredituak segurtatzeko eratutako bermeen balioa adieraziko da. Balio hori zehazteko, bermearen xede den ondasun edo eskubidearen arrazoizko balioaren bederatzi hamarrenetatik, ondasun horren gainean lehentasunezko bermea duten ordaindu gabeko zorrak kenduko dira; nolanahi ere, bermearen balioak ezin izango du zerotik beherakoa izan, ezta kreditu pribilegiatuaren balioa baino handiagoa edo hitzartutako gehieneko hipotekaedo pignorazio-erantzukizunaren balioa baino handiagoa ere.
Ondore esklusibo horietarako, hau jotzen da arrazoizko baliotzat:
a) Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo beste merkatu arautu batean kotizatzen duten balore higigarrien kasuan, edota diru-merkatuko tresnen kasuan,
konkurtsoa deklaratu aurreko azken hiruhilekoan araututako merkatu batean edo batzuetan negoziatutako batez besteko prezio haztatua, dagokion bigarren mailako merkatu ofiziala edo merkatu arautua zuzentzen duen sozietateak emandako ziurtapenarekin bat.
b) Ondasun higiezinen kasuan, homologatuta dagoen eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatuta dagoen tasazio-sozietate batek emandako txostenetik ondorioztatzen dena.
c) Aurreko letretan adierazitako ondasun edo eskubideez bestelakoetan, aditu independente batek, ondasun horietarako orokorki aitortzen diren balorazio-printzipio eta -arauekin bat, emandako txostenetik eratorritakoa.
b) eta c) letretan aurreikusitako txostenak ez dira beharrezkoak izango, ondasun higiezinaren balioa homologatutako eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatutako tasazio-sozietate batek zehaztu baldin badu konkurtsoa deklaratu aurreko hamabi hilabeteen barruan, edo, higiezinez bestelako ondasunen kasuan, aditu independente batek gauza bera egin badu konkurtsoa deklaratu aurreko sei hilabeteen barruan. Ez dira beharrezkoak izango eskudirua, kontu korronteak, diru elektronikoa edo epe finkorako ezarpenak diren kasuetan ere.
Bermeak eratuta dituzten ondasunak edo eskubideak, euroa ez den beste moneta batean izendatuta baldin badaude, eurora bihurtuko dira, balorazioa egin den datako truke-tasa aplikatuta; hau da, eskudiruaren batez besteko truke-tasa.
Ondasunen arrazoizko balioa modu esanguratsuan alda dezaketen inguruabar berriak biltzen badira, homologatutako eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatutako tasazio-sozietate batek edota, kasua hala bada, aditu independente batek egindako beste txosten bat aurkeztu beharko da.
Aipatutako b) letran aurreikusitako txostena amaitutako etxebizitzei buruzkoa denean, haren ordez, eguneratutako balorazio bat aurkeztu ahal izango da; betiere, eskura dagoen azken balorazioaren dataren eta eguneratutako balorazioaren dataren artean sei urte baino gehiago igaro ez badira. Eguneratutako balorazioa honela lortuko da: homologatutako eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatutako tasazio-sozietate batek egindako eskura dagoen azkeneko tasaziobalioari azkeneko tasazioa egin zenetik balorazioa egin den datara arte ingurunean kokatutako eta antzeko ezaugarriak dituzten higiezinen arrazoizko balioan hautemandako aldaketa metatua aplikatzetik.
Tasazio-sozietate batek emandako arrazoizko balioaren aldaketari buruzko informaziorik ez dagoen kasuan, edota dagoenari ez bazaio adierazgarria irizten, eskura dagoen azkeneko balioa eguneratu ahalko da Estatistikako Institutu Nazionalak higiezina kokatuta dagoen autonomia-erkidegorako etxebizitzaren prezioan metatutako azken aldaketa aplikatuta, bereizketa eginik etxebizitza berria ala bigarren eskukoa den, eta, betiere, eskura dagoen azkeneko balorazioaren dataren eta eguneratuko balorazioaren dataren artean hiru urte baino gehiago igaro ez badira.
Txosten edo balorazioen kostua masaren kargura likidatuko da, eta konkurtsoadministrazioaren ordainsaritik kenduko da, ukitutako hartzekodunak kontraesanezko balorazio-txosten bat eskatzen duenean salbu; horrelakoetan, haren kontura izango da. Txostena haren kontura emango da, orobat, baldin eta ukitutako hartzekodunak balorazio berri baten beharra dakarten inguruabarrak daudela argudiatzen badu.
Hartzekodun baten beraren aldeko bermea hainbat ondasunekin lotuta baldin badago, ondasun bakoitzari zenbaki honetako lehenengo lerrokadan jasotako araua aplikatzearen ondorioz lortutako emaitzak batuko dira, baina bermeen baterako balioak ezin izango du gainditu dagokion hartzekodunaren kredituaren balioa.
Bi hartzekodunen edo gehiagoren alde indibisoan eratutako bermeen kasuan, hartzekodun bakoitzari dagokion bermearen balioa honela kalkulatuko da: pribilegio bereziaren guztizko balioari hartzekodun bakoitzari dagokion proportzioa aplikatu beharko zaio, indibisoa arautzen duten arau eta akordioen arabera.»
6.Aldatu egiten dira 95. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen
dira:
«1. Konkurtso-administrazioak jakinarazpen elektronikoa igorriko die zordunari eta kredituak jakinarazi dituzten hartzekodunei –betiere horien helbide elektronikoaren berri badute–, epaileari txostena aurkeztu aurreko hamar eguneko aurrerapenaz gutxienez, eta horren bidez inbentario-proiektua eta hartzekodunen zerrenda jakinaraziko dizkie, horren barruan jasota ez baleude ere. Jakinarazpen hori Konkurtsoen Erregistro Publikoan argitaratuko da. Hartzekodunek edozein oker zuzentzeko edo jakinarazitako datuak osatzeko ere eskatu ahal izango diote konkurtso-administrazioari, bide elektronikoz, gehienez epaileari txostena aurkezteko hiru egun gelditu arte. Konkurtso-administrazioak zuzentzeko edo osatzeko aurkeztutako eskaeren zerrenda bidaliko die bide elektronikoz zordunari eta hartzekodunei, eta Konkurtsoen Erregistro Publikoan ere argitaratuko da zerrenda hori.
2.Konkurtsoan bertaratu direnei jakinaraziko zaie –jakinarazpenetarako adierazitako helbidean– konkurtso-administrazioaren txostena eta agiri osagarriak epaileari aurkeztu zaizkiola, eta horren berri emango da Konkurtsoen Erregistro Publikoan eta epaitegiko iragarki-oholean. Gainera, konkurtso-administrazioak telematikoki jakinaraziko die txostena hartzekodunei, baldin eta horien helbide elektronikoaren berri badu.»
7.Aldatu egiten da 96. artikuluaren 5. zenbakia, eta 6. zenbakia gehitzen zaio; hona nola geratzen diren idatzita:
«5. Aurkaratzeak konkurtso-intzidenteko izapideen bidez gauzatuko dira, eta epaileak ofizioz metatu ahal izango ditu aurkaratzeok, batera ebazteko. Aurkaratzeak ebazten dituen azken epaia jakinarazi eta ondoko bost eguneko epearen barruan, konkurtso-administrazioak kasuan-kasuan bidezkoak diren aldaketak egingo ditu inbentarioan, hartzekodunen zerrendan eta bere txostenaren azalpen ziodunean, eta behin betiko testuak aurkeztuko dizkio epaileari. Hasieran aurkeztutako inbentarioaren eta hartzekodunen zerrendaren eta behin betiko testuen artean dauden aldeak berariaz jasoko dira, baita ondoren aurkeztutako jakinarazpenen zein egindako aldaketen zerrenda ere, eta beste zerrenda eguneratu bat ere jasoko da masaren kontrako kredituak (sortuak, ordainduak eta ordaintzeke daudenak) sartuta, dagozkien epemugak barne; hori guztia agerian geldituko da epaitegiko idazkaritzan. Aldaketak eta masaren kontrako kredituen zerrenda barne hartzen dituen txostena epaileari aurkezteko unean, konkurtso-administrazioak telematikoki jakinaraziko dizkie agiri horiek hartzekodunei, betiere horien helbide elektronikoaren berri badu.
6.Aurkaratze guztiak, aurkeztu eta berehala, Konkurtsoen Erregistro Publikoan jaso beharko dira. Halaber, aurkeztutako aurkaratzeen eta horietako bakoitzean eskatutako uzien zerrenda argitaratuko dute aipatutako erregistroan aurkaratzeko epea amaitu ondoko bost eguneko epearen barruan.»
8.Aldatu egiten dira 100. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Hitzarmen-proposamenean, kita-proposamenak edota itxaroteproposamenak jaso beharko dira, edo biak.
2.Hitzarmen-proposamenean, kita eta itxaroteez gain, hartzekodun edo hartzekodun mota guztientzako edo batzuentzako ordezko proposamenak edo proposamen gehigarriak ere jaso ahal izango dira, hartzekodun publikoentzat izan ezik. Proposamenen artean, kreditua akzio bihurtzeko eskaintzak jaso ahal izango dira, edota kreditua partaidetza, kuota sozial, obligazio bihurgarri, mendeko kreditu, partaidetza-kreditu, interes kapitalizagarriko mailegu edo bestelako edozein finantzatresna bihurtzeko eskaintzak, jatorrizko zorrarenak ez bezalako maila, epemuga edo ezaugarriekin.
Kreditua akzio edo partaidetza bihurtuz gero, kredituak kapitalizatzeko beharrezkoa den zordunaren kapitala handitzeko akordioa gehiengo hauek izenpetu beharko dute: uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 198. eta 201.1 artikuluetan erantzukizun mugatuko sozietateetarako eta sozietate anonimoetarako zehaztutako gehiengoek, hurrenez hurren. Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 301.1 artikuluaren ondorioetarako, pasiboak likidoak direla, mugaeguneratuta daudela eta eskagarriak direla uste izango da.
Horrez gain, hitzarmen-proposamenean, besterentzeko proposamenak jaso ahal izango dira; zehazki, konkurtsopekoaren enpresaedo lan-jarduerarekin lotutako ondasun eta eskubide guztiak besterentzeko, edota ekoizpen-unitate batzuk pertsona fisiko edo juridiko zehatz baten alde besterentzeko. Proposamen horiek 146 bis artikuluan xedatutakoaren mende egongo dira.
Proposamenetan, nahitaez adierazi beharko da eskuratzaileak jarraitu egingo duela proposamenaren eraginpean dauden ekoizpen-unitateei dagokien enpresaedo lan-jarduerarekin. Kasu horietan, langileen legezko ordezkariei entzun egin beharko zaie.
3.Ezin izango da inola ere proposatu konkurtsopekoaren ondarearen likidazio globala egitea, bere zorrak ordaintzeko, ezta legez zehaztutako kredituen sailkapena aldatzea edo prozeduran finkatutako kreditu-zenbatekoak aldatzea ere; dena den, horrek ez du eragozten kitak hitzartzea, ezta pertsona juridikoa den konkurtsopekoaren aktiboa eta pasiboa fusionatzea, zatitzea edo globalki lagatzea ere.
Honako kasu honetan bakarrik barne hartu ahal izango da hartzekodunei ondasunak edo eskubideak ordainetan lagatzea: lagatako ondasun edo eskubideak ez direnean beharrezkoak lanedo enpresa-jarduerarekin jarraitzeko, eta haien arrazoizko balioa, 94. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, iraungitzen den kredituaren parekoa edo txikiagoa denean. Handiagoa izanez gero, aldea masa aktiboaren barruan sartu beharko da. Berme bati lotutako ondasunak baldin badira,
155.4artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Hartzekodun publikoei ez zaie inola ere ordainetan lagatzeko beharra ezarriko.»
9.Ezabatu egin da 104. artikuluko 2. zenbakia.
10.Aldatu egiten da 107. artikuluko 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Konkurtso-administrazioak hitzarmen-proposamenaren edukia ebaluatuko du, berarekin batera aurkeztutako ordainketa-plana, eta, hala denean, bideragarritasun-plana aztertuz. Ebaluazioa hitzarmen-proposamenaren aldekoa bada, hori konkurtso-administrazioaren txostenera bilduko da. Bestalde, horren aurkakoa bada edo erreserbak jaso baditu, eperik laburrenean aurkeztuko zaio epaileari, eta horrek erabaki dezake ondorerik gabe uztea aurretiazko proposamenaren onespena edo horren izapideei eustea, azken kasu horretan ebaluazio-idazkia txostenera bilduta. Konkurtso-administrazioak telematikoki jakinaraziko die hartzekodunei aurkako txostena edo erreserbak jaso dituena, baldin eta horien helbide elektronikoaren berri badu. Gorabehera horiek ebazten dituen autoaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri.»
11. Aldatu egiten da 110. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«110. artikulua. Onetsi ez diren proposamenei eustea edo horiek aldatzea.
1.Hitzarmena aurretiaz ez bada onetsi, epaileak zordunari berehala eskatuko dio hiru eguneko epean adieraztea, hitzarmen-fasea irekitzea eskatzen duen edo likidazioa eskatu nahi duen. Hitzarmen-fasean, zordunak aurretiazko hitzarmenproposamenari eutsi edo hura aldatu ahal izango du, edo beste proposamen bat egin.
2.Aurretiazko hitzarmen-proposamenari eutsiz gero, ulertuko da horri atxikitako hartzekodunak batzarrera agertu direla quorumaren ondoreetarako, eta atxikipenak proposamenaren aldeko boto gisa zenbatuko dira, botazioaren emaitza zenbatzeko, salbu eta horiek hartzekodunen batzarrera joaten direnean, edo, hori egin aurretik, atxikipenen ezeztatzea autoetan agertzen denean.»
12.Aldatu egiten da 115. artikuluko 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Konkurtso-administrazioaren txostena aurkeztu baino lehen luzatutako ebaluazio-idazkiak horri bilduko zaizkio, 75. artikuluko 2. zenbakiaren arabera, eta ondoren luzatutakoak bulego judizialean agerian jarriko dira, epaileari aurkezten zaizkion egunetik, eta konkurtso-administrazioak telematikoki jakinaraziko dizkie horiek hartzekodunei, betiere horien helbide elektrikoaren berri badu.»
13. Aldatu egiten da 116. artikuluko 4. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Batzarra eratuta dagoela ulertuko da, bertara badoaz gutxienez konkurtsoaren pasibo arruntaren erdia osatzen duten kredituen hartzekodun titularrak edo, bestela, agertutako hartzekodunek gutxienez hitzarmenak uki dezakeen konkurtsoaren pasiboaren erdia ordezkatzen badute, mendeko hartzekodunak kanpo utzita.»
14.121. artikuluaren 4. zenbakiari azken lerrokada bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«Konkurtsoa deklaratu ondoren sindikazio-araubide edo -itun bati lotuta jarraitzen duten akordioen kasuan, hartzekodunek hitzarmenaren alde bozkatzen dutela uste izango da, sindikazio-araubidearen mende dagoen akordioak ukitutako pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen dutenek hitzarmenaren alde bozkatzen badute; nolanahi ere, sindikazioa erregulatzen duten arauek gehiengo txikiagoa ezartzen badute, azken gehiengo hori aplikatuko da. Aurreikuspen hori hitzarmena onartzeko beharrezkoak diren gehiengoak kalkulatzeko aplikatuko da, baita haren ondorioak parte hartzen ez duten hartzekodunei edo disidenteei hedatzeko ere.»
15. Aldatu egiten da 122. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Mendeko kredituen titularrek ez dute batzarrean boto-eskubiderik izango; bereziki, kreditua konkurtsoa deklaratu ondoren inter vivos egintzen bidez eskuratu duten lotura bereziko pertsonek.»
16.Kendu egiten da 123. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«123. artikulua. Hartzekodun pribilegiatuak.
1.Hartzekodun pribilegiatuak proposamenaren alde emandako botoak sortuko ditu hitzarmen-edukiaren araberako ondoreak kreditu eta pribilegioari begira, baldin eta batzarrak proposamen hori onartzen badu eta epaileak hitzarmena onetsi badu.
2.Hartzekoduna, aldi berean, kreditu pribilegiatu eta arrunten titularra bada, uste izango da horren botoa azken horien inguruan eman dela, eta boto horrek kreditu pribilegiatuak ukitzeko, hori esanbidez adierazi behar da botoa ematerakoan.»
17.Aldatu egiten da 124. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«124. artikulua. Hitzarmen-proposamenak onartzeko beharrezkoak diren gehiengoak.
1.Hitzarmen-proposamen bat batzarrean onartutzat jotzeko, gehiengo hauek beharko dira:
a) Pasibo arruntaren ehuneko 50a, baldin eta hitzarmen-proposamenean jasotako kitak kredituaren zenbatekoaren erdia adinakoak edo hortik beherakoak badira; gehienez ere bost urteko epeko itxaroteak, printzipal, interes edo zorpetutako beste edozein kopururekin lotuta; edota, hartzekodun publikoak edo lan-hartzekodunak ez diren gainerakoen kasuan, epe horretan zorra partaidetza-mailegu bihurtzea.
Aurreko lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe, proposamenaren xedea kreditu arruntak gehienez ere hiru urteko epean osoki ordaintzea bada, edota mugaeguneratutako kreditu arruntak berehala ordaintzea, ehuneko hogeitik beherako kitarekin, nahikoa izango da haren alde bozkatzen duen pasiboaren zatia kontra bozkatzen duena baino handiagoa izatea. Ondorio horietarako, aurretiazko proposamenen eta idatzizko izapidetzeen kasuetan, hartzekodunek, kontrako botoa adierazi nahi izanez gero, 103. artikuluan aldeko botoetarako aurreikusitako baldintza berberak bete beharko dituzte, eta 108. eta 115 bis artikuluetan, kasuan kasu, aurreikusitako epeetan.
b) Pasibo arruntaren ehuneko 65a, hitzarmen-proposamenean bost urtetik gorako itxaroteak jasotzen badira, baina inola ere ez hamar urtetik gorakoak; kredituaren zenbatekoaren erdia baino gehiagoko kitak; eta, hartzekodunak publikoak edo lan-hartzekodunak ez badira, zorra epe berean partaidetza-mailegu bihurtzea eta 100. artikuluan aurreikusitako gainerako neurriak.
2.Aurreko zenbakiko gehiengoak zenbatzeko, ulertuko da konkurtsoaren pasibo arruntean sartzen direla proposamenaren aldeko botoa eman duten hartzekodun pribilegiatuak.
3.Hitzarmena onartzeak horren ondorioak aldeko botoa eman ez duten hartzekodun arruntei eta mendekoei zabaltzea ekarriko du, 134. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe. Eskatutako gehiengoak lortu ezean, bozkatzeko aurkeztutako hitzarmena baztertu dutela ulertuko da.»
18.Aldatu egiten da 133. artikuluko 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Konkurtso-deklarazioaren ondoreak amaituko dira hitzarmena eragingarria denetik, eta, horien ordez, hitzarmenean bertan ezarritakoak jarriko dira; 42. artikuluan ezarritako laguntzeko eta informatzeko eginbeharrak izan ezik, prozedura amaitu arte iraungo baitute horiek.
Konkurtso-administrazioak bere jardunaren kontuak emango dizkio konkurtsoko epaileari, horrek zehaztutako epean. Kontuak emateko txostena jakinarazpen telematiko bidez igorriko zaie hartzekodunei, betiere konkurtso-administrazioak horien helbide elektronikoaren berri badu.»
19.134. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«3. Aurreko zenbakian xedatutakoa alde batera utzi gabe, hartzekodun pribilegiatuak ere hitzarmenera lotetsita egongo dira, beren mota bereko hartzekodunen artean gehiengo hauek lortzen badira, 94.2 artikuluko definizioaren arabera:
a) Ehuneko 60koa, 124.1.a) artikuluan zehaztutako neurrien kasuan.
b) Ehuneko 75ekoa, 124.1.b) artikuluan zehaztutako neurrien kasuan.
Pribilegio berezia duten hartzekodunen kasuan, gehiengoa kalkulatzeko, mota bakoitzaren barruan emandako bermeen balio osoaren gainean onartutako bermeproportzioa hartuko da kontuan.
Pribilegio orokorra duten hartzekodunen kasuan, gehiengoa kalkulatzeko, mota bakoitzaren barruan pribilegio orokorra duen pasiboaren osoaren gainean onartutako pasiboa hartuko da kontuan.»
20.140. artikuluaren 4. zenbakia honela idatzita geratzen da:
«4. Hitzarmenean xedatutakoa bete ez dela deklaratzen bada, hitzarmena indargabetu egingo da, eta desagertu egingo dira 136. artikuluan kredituei dagokienez adierazitako ondorioak.
Hala ere, ez-betetze horrek 134.3 artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz hitzarmenari lotetsita geratu diren pribilegio bereziko hartzekodunei eragiten badie, edo hitzarmenarekin beren borondatez bat egin dutenei, hartzekodun horiek bermearen exekuzio banandua abiarazteko aukera izango dute, edo ez-betetzea deklaratu zenetik jarraitzekoa, likidazio-fasea hasita egon edo ez. Kasu horretan, hartzekodun exekutatzaileak bere egingo du exekuzioaren ondoriozko zenbatekoa, gehienez ere jatorrizko zorraren kopuruan, eta gainerakoa, halakorik baldin badago, konkurtsoko masa aktiboari egokituko zaio.»
21.Bigarren ter xedapen gehigarria sartzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Bigarren ter xedapen gehigarria. Lan eta zerbitzu publikoen emakida duten enpresen edo administrazio publikoen kontratisten kaudimengabezia-egoeretan aplikatzekoa den araubide berezia.
Lan eta zerbitzu publikoen emakida duten enpresen edo administrazio publikoen kontratisten konkurtsoetan, sektore publikoko kontratuen legedian eta administraziokontratu mota bakoitza arautzen duen berariazko legedian zehaztutako berezitasunak aplikatuko dira.
Konkurtso horietan, jada hasita dauden konkurtso-prozesuak metatzeko erabakia hartuko da, prozesu horiei guztiei eragiten dieten hitzarmen-proposamenak egiten direnean. Hitzarmen-proposamenak administrazio publikoek egin ahal izango dituzte, baita haiei lotutako edo haien mendeko organismo, erakunde eta merkataritza-sozietateek ere. Konkurtso-prozedura bakoitzean aurkeztutako hitzarmen-proposamena onartu ahal izateko, metatutako gainerako konkurtsoprozeduretan aurkeztutako hitzarmen-proposamenak onartzearen baldintza jarri ahal izango da, xedapen honetan zehaztutakoaren arabera.
Xedapen honetan aipatzen diren konkurtso metatuak izapidetzeko eskumena lege honen 25 bis.3 artikuluaren arabera arautuko da.»
Bi. Likidazioaren arloko aldaketak.
1.Kendu egiten da 43. artikuluko 3. zenbakiaren azken lerrokada (irailaren 5eko 11/2014 Errege Lege Dekretu bidez gehitua) , eta artikulu horri 4. zenbakia gehitzen zaio; hona nola geratzen den idatzita:
«4. Konkurtsopekoaren jabetzakoak diren ondasun edo zerbitzuen ekoizpenunitateak eskualdatzean, 146 bis eta 149. artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.»
2.75. artikuluaren 2. zenbakiari 5. puntua gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen
da:
«5.a Enpresa osoaren eta berau osatzen duten ekoizpen-unitateen balorazioa, eragiketek aurrera jarraitzearen eta likidazioaren hipotesian oinarrituta.»
3.146 bis artikulua eransten da, eta hauxe dio:
«146 bis artikulua. Ekoizpen-unitateak eskualdatzearen berezitasunak.
1.Ekoizpen-unitateak eskualdatuz gero, indargabetzeko eskaeraren xede ez diren eta lanedo enpresa-jarduerarekin jarraitzearekin lotuta dauden kontratuen ondoriozko eskubide eta betebeharrak lagako zaizkio eskuratzaileari. Eskuratzailea konkurtsopekoaren kontratu-posizioan subrogratuko da, beste aldearen adostasuna jaso behar izan gabe. Administrazio-kontratuen lagapena Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 226. artikuluan xedatutakoaren arabera
egingo da –aipatutako testu bategina azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen.
2.Enpresaedo lan-jarduerarekin jarraitzearen eraginpean dauden eta ekoizpen-unitatearen parte diren administrazio-lizentzia edo -baimenak ere lagako dira; betiere, eskuratzaileak jarduerari instalazio beretan ematen baldin badio jarraipena.
3.Eskuratzaileak ez subrogratzeko asmoa espresuki adierazi badu, lizentzia, baimen edo kontratu horiei ez zaie aurreko bi zenbakietan xedatutakoa aplikatuko. Horrek ez du eragozten, lan-ondorioei dagokienez, Langileen Estatutuaren 44. artikuluan enpresen ondorengotza-kasuetarako xedatutakoa aplikatzea.
4.Eskualdaketak ez dakar berarekin konkurtsopekoak eskualdaketa egin aurretik ordaindu gabe zituen kredituak –dela konkurtsoarekin lotutakoak, dela masaren kontrakoak– ordaintzeko betebeharra; hala ere, betebehar hori egongo da eskuratzaileak espresuki onartu duenean edota legezko xedapen batek hala ezartzen duenean, 149.4 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
Aurreko lerrokadan deskribatutako salbuespena ez da aplikatuko ekoizpenunitateen eskuratzaileak konkurtsopekoarekin lotura berezia duten pertsonak diren kasuetan.»
4.148. artikuluari 5., 6. eta 7. zenbakiak gehitzen zaizkio, eduki honekin:
«5. Hartzekodun publikoen kasuan izan ezik, ondasunak edo eskubideak konkurtso-kredituen ordainetan lagatzeko aukera edo haiek kredituon ordainketarako lagatzeko aukera aurreikus daiteke likidazio-planean, 155. artikuluaren 4. zenbakian berme bati lotuta dauden ondasunetarako aurreikusitako mugekin eta irismenarekin.
6.Masa aktiboa osatzen duten ondasunen eta eskubideen besterentze bakoitzean lortutakoaren edo horren kontura egindako eskudiruko ordainketen ehuneko 15a, gehienez ere, epaitegiaren kontuan kontsignatzea agindu ahal izango du epaileak, ofizioz edo alde batek eskatuta. Zenbateko hori hartzekodun jakin batzuei zor zaizkien kopuruei aurre egiteko erabiliko da, likidazio-egintzen aurrean jarritako apelazio-errekurtsoetan emandako epaietan zehaztutakoaren arabera. Kopuru hori apelazio-errekurtsoak ebatzi ondoren askatuko da, edota apelazioerrekurtsoak jartzeko epea bukatutakoan. Ebazpenaren ondoren edo errekurtsoak jartzeko epea bukatu ondoren aske geratu den zatia legez ezarritako lehentasunordenaren arabera esleituko da, jadanik zer kreditu-zati ordaindu den kontuan hartuta.
7.Pertsona juridikoei dagokienez, konkurtso-administratzaileak, likidazio-plana onetsitakoan, besterentzen laguntzeko behar den informazio guztia igorri beharko du, Konkurtsoen Erregistro Publikoaren konkurtso-likidazioen atarian argitaratzeko.
Zehazki, honelako informazioa igorriko du: enpresaren forma juridikoa, sektorea, jardun-esparrua, jardueran egon den denbora, negozio-bolumena, balantzearen tamaina, langile kopurua, enpresaren aktibo garrantzitsuenen inbentarioa, hirugarrenekin indarrean dituen kontratuak, indarreko administrazio-lizentzia eta -baimenak, enpresaren pasiboak, sartuta dagoen epai-, administrazio-, arbitrajeedo bitartekotza-prozesuak eta lan-arloko alderdi garrantzitsuak.»
5.Aldatu egiten da 149. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«149. artikulua. Legezko likidazio-arauak.
1.Likidazio-planik onartzen ez den kasuetan, edota onartutako planak aurreikusi gabeko alderdiei dagokienez, likidazio-eragiketek ordezko honako arau hauek beteko dituzte:
1.a Zordunaren jabetzako establezimenduen, ustiategien eta ondasun edo zerbitzuak ekoizteko bestelako edozein unitateren multzoa osotasun gisa besterenduko da; nolanahi ere, epaileak, aurrez konkurtso-administrazioak egindako
txostena jasota, eta konkurtsoaren interesetarako egokiagoa dela iritziz gero, lehenengo zatitzea erabaki ahal izango du, edota osagai guztiak edo batzuk bereizita bihurtzea diru.
Enkante bidez besterenduko dira osotasuna edota, hala badagokio, ekoizpenunitate bakoitza. Hala ere, epaileak diru-bihurketa besterentze zuzenaren bidez egitea edota pertsona edo erakunde espezializatu baten bidez egitea erabaki ahal izango du, enkantea hutsik geratzen denean edota, konkurtso-administrazioaren txostena ikusita, konkurtsoaren interesak babesteko modurik egokiena hori dela irizten dionean. Eskualdaketa erakunde espezializatu baten bidez egiten denean, kostuak konkurtso-administrazioaren kontura izango dira.
Epaileak, kasu horietan, ebazpena eman aurretik, langileen ordezkariei entzun beharko die, hamabost eguneko epean, eta, hala dagokionean, 148. artikuluaren 4. zenbakian jasotakoa bete beharko du. Ebazpen horiek auto bidez emango dira, eta ezin izango da horien kontra inolako errekurtsorik jarri.
2.a Likidazio-eragiketen ondorioz lan-baldintza kolektiboak nabarmen aldatzen baldin badira –lekualdatze kolektiboak eta lan-harremanen etete edo iraungitze kolektiboa barne hartuta–, 64. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
3.a 1. arauan jasotakoa gorabehera, prezio txikieneko eskaintzarekiko ehuneko 15eko edo gutxiagoko aldea duten eskaintzen artean, epaileak bere ikuspuntutik enpresak edo ekoizpen-unitateek martxan jarraitzeko, lanpostuei eusteko eta hartzekodunen kredituak estaltzeko berme handienak ematen dituenari esleitzea erabaki ahal izango du.
2.Aurreko zenbakiko 1. arauan aipatzen diren ondasunak, baita konkurtsopekoaren gainerako ondasun eta eskubideak ere, haien izaera aintzat hartuta, likidazio-planean jasotako aurreikuspenen arabera besterenduko dira eta, horrelakorik ezean, Prozedura Zibilaren Legean premiamendu-prozedurarako zehaztutako xedapenei jarraikiz.
Pribilegio berezia duten kredituei lotutako ondasun eta eskubideen kasuan,
155.4artikuluan xedatutakoa beteko da. Baldin eta ondasun horiek zordunaren jabetzako establezimendu, ustiategi eta ondasunen edo zerbitzuen beste edozein ekoizpen-unitatetan jasota badaude, eta horiek batera besterentzen badira, edozelan ere, honako arau hauek beteko dira:
a) Eskualdatzean bermea bertan behera geratzen bada, hartzekodun pribilegiatuentzat honako hau izango da: lortutako prezioaren barruan, eskualdatutako enpresaren edo ekoizpen-unitatearen balio globaletik bermearekin lotuta dagoen ondasun edo eskubidearen balioari dagokion zati proportzionala.
Jasotzekoa den prezioa bermearen baliora iristen ez bada –94. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta–, beharrezkoa izango da exekuzio banandurako eskubidea duten pribilegio bereziko hartzekodunek eskualdaketarekin ados daudela adieraztea, eskualdatzekoa den mota horretako pasiboaren gutxienez ehuneko 75a ordezkatzea, eta mota berekoak izatea, 94.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera. Kasu horretan, ordaintzen ez den bermearen balio-zatiak bere izaeraren arabera dagokion kreditu-kalifikazioa izango du.
Jasotzekoa den prezioa bermearen balioaren parekoa edo handiagoa bada, ez da beharrezkoa izango ukitutako hartzekodun pribilegiatuek eskualdaketarekin ados daudela adieraztea.
b) Eskualdatzean bermeak indarrean jarraitzen badu, eta eskuratzailea zordunaren betebeharrean subrogatzen bada, ez da beharrezkoa izango hartzekodun pribilegiatuak adostasuna ematea, eta kreditua masa pasibotik kanpo geratuko da. Epaileak egiaztatuko du eskuratzaileak eskualdatutako obligazioa bere gain hartzeko beharrezkoak diren kaudimen ekonomikoa eta bitartekoak dituela.
Salbuespenez, eskuratzailea ez da subrogatuko, bermeak iraun arren, tributukredituak eta gizarte-segurantzakoak badira.
3.Enpresa osoa edo bere ekoizpen-unitate batzuk enkante bidez besterentzean, enpresa erosteko eskaintzak aurkezteko epe bat finkatuko da. Eskaintza horietan, konkurtsoan deklaratutako enpresak behin betiko esleipenera arte martxan jarraitu ahal izateko izango dituen gastuetarako partida bat jaso beharko da, baita informazio hau ere:
a) Eskaintzailearen identifikazioa, bere kaudimen ekonomikoari buruzko informazioa, eta erabilgarri dituen giza baliabideei eta bitarteko teknikoei buruzko informazioa.
b) Zehatz-mehatz zer ondasun, eskubide, kontratu eta lizentzia edo baimen jasotzen diren eskaintzan.
c) Eskainitako prezioa, ordaintzeko modalitateak eta emandako bermeak. Eskualdatzen direnak pribilegio bereziko kredituei lotutako ondasunak edo eskubideak badira, bermeek indarrean jarraituz gero eta bertan behera utziz gero eskainiko liratekeen prezioak bereizi beharko dira eskaintzan.
d) Eskaintzak langileengan duen eragina.
Eskualdaketa besterentze zuzenaren bidez egiten bada, eskuratzaileak zenbaki honetan deskribatutako edukia jaso beharko du bere eskaintzan.
4.1. zenbakiko 1. arauan aipatutako besterentzearen ondorioz erakunde ekonomiko batek bere nortasunari eusten dionean –nortasuna ekonomia-jarduera funtsezko edo osagarri bat aurrera eramateko antolatutako bitartekoen multzotzat hartuta–, enpresaren ondorengotza gertatu dela joko da, lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko ondorioetarako. Kasu horietan, epaileak erabaki ahal izango du eskuratzailea ez subrogatzea Soldatak Bermatzeko Funtsak Langileen Estatutuaren 33. artikuluari jarraikiz bere gain hartzen duen zatian, zati hori besterentzearen aurretik ordaintzeke zeuden soldaten edo kalte-ordainen zenbatekoaren zatia denean. Era berean, etorkizunean jarduera hori bideragarria izatea eta enpleguari eustea ziurtatzeko, lagapen-hartzaileak eta langileen ordezkariek lan-baldintza kolektiboak aldatzeko akordioak egin ahal izango dituzte.
5.Bereizita, sortatan bananduta edota enpresa baten edo ekoizpen-unitate baten parte gisa diru bihurtutako ondasunen edo eskubideen errematea edo eskualdaketa onartzeko autoan, epaileak konkurtsoa baino lehen konkurtsokredituen alde eratutako karga guztiak indargabetzea erabakiko du, 90. artikuluaren arabera pribilegio bereziaren onura dutenak eta eskuratzaileari kargari eutsiz eskualdatu zaizkionak izan ezik.»
6.Aldatu egiten dira 152. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen
dira:
«1. Hiru hilean behin, likidazio-fasea irekitzen denetik aurrera zenbatuta, konkurtso-administrazioak eragiketen egoerari buruzko txostena aurkeztuko dio konkurtsoko epaileari, eta horretan masaren kontra sortutako eta ordaintzeke dauden kredituak zehaztu eta kuantifikatuko ditu, horrelakoen epemugak adierazita. Txosten hori agerian geldituko da bulego judizialean eta konkurtso-administrazioak telematikoki jakinaraziko die hartzekodunei, betiere horien helbide elektronikoaren berri badu. Betebehar hori ez betetzeak 36. eta 37. artikuluetan aurreikusitako erantzukizuna ekar dezake.
2.Masa aktiboaren likidazioa amaitu ondoko hilabetearen barruan eta, seigarren atala izapidetzen ari badira, kalifikatzeko epaia jakinarazi ondoko hilabetearen barruan, konkurtso-administrazioak egindako eragiketak justifikatzeko amaierako txostena aurkeztuko dio konkurtsoko epaileari, eta aitzakiarik gabe arrazoitu beharko du masa aktiboa itzultzeko ekintza bideragarririk ez dagoela, ezta gauzatu gabeko hirugarrenen erantzukizunik edo konkurtsopekoaren bestelako ondasun edo eskubiderik ere. Amaitu arren, zordunak legez enbargaezinak diren edo merkatu-baliorik ez duten ondasunen jabe izaten jarraitu ahal izango du, baita diru
bihurtzeko kostua salmenta-kostuarekiko proportzio-gabetasun nabarmenekoa duten ondasunen jabe ere.
Kontu-emate osoa ere jasoko du, Lege honetan xedatutakoari jarraikiz. Konkurtso-administrazioak jakinarazpen telematiko bidez bidaliko die txosten hori hartzekodunei, baldin eta horien helbide elektronikoaren berri badu.»
7. Aldatu egiten da 155. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Pribilegio berezia duten kredituen ordainketa egingo da lotutako ondasun eta eskubideen kontura, eta horiek bananduta zein taldeka exekuta daitezke.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoari kalterik egin gabe, 56. artikuluaren 1. zenbakian adierazitako epeak igaro arte, edota konkurtsoa deklaratu aurretik hasitako exekuzio-eteteak irauten duen bitartean, artikulu bereko 2. zenbakiaren arabera, konkurtso-administrazioak pribilegio bereziko kredituen titularrei jakinarazi ahalko die kredituak masari kargatuz ordainduko dituela, horien eraginpean dauden ondasunak eta eskubideak diru bihurtu gabe. Aukera hori jakinarazitakoan, konkurtso-administrazioak berehala ordaindu beharko ditu mugaeguneratutako amortizazio-epe eta interes guztiak, eta hurrengoak masaren kontrako kreditu gisa tratatzeko betebeharra hartuko du bere gain; betiere, beren zenbatekoak bermearen balioa gainditzen ez badu, 94. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta. Ez-betetzeen kasuan, lotutako ondasun eta eskubideak diru bihurtuko dira, pribilegio bereziko kredituak ordaintzeko, 5. zenbakian xedatutakoaren arabera.
3.Konkurtsoaren barruan, baina likidazio-fasea baino lehen, pribilegio berezia duten kredituei lotutako ondasun eta eskubideak besterendu behar direnean, epaileak hori baimendu ahal izango du, konkurtso-administrazioak hala eskatuta eta aurretiaz interesdunak entzunda; halakoetan, kargak iraungo du, eskuratzailea subrogatuko da zordunaren betebeharrean, eta betebehar hori masa pasibotik kanpo geratuko da. Besterentzea baimentzen ez bada baldintza horietan, lortutako prezioa erabiliko da pribilegio berezia duen kreditua ordaintzeko 5. zenbakian xedatutakoaren arabera, eta, soberakina geratzen bada, gainerako kredituak ordainduko dira.
Ondasun edo eskubide berbera lotzen bazaie pribilegio berezia duen kreditu bati baino gehiagori, kontuan hartuko dira horien legeria berezian ezarritako betekizun eta formalitateak kredituok hirugarrenen aurka jartzeko modukoak izan daitezen, eta betekizunok ondorioztatutako lehentasunaren arabera egingo dira ordainketak. Legezko hipoteka isilbidezkoa duten kredituen ordainketa egiteko, hipoteka horren arauketak ezarritako lehentasuna aplikatuko da.
4.Pribilegio berezia duten kredituei loturiko ondasunak eta eskubideak konkurtsoaren edozein unetan diru bihurtzeko, enkantea erabiliko da, salbu eta, konkurtso-administrazioak edo hitzarmenaren barruan pribilegio berezia duen hartzekodunak hala eskatuta, epaileak baimena ematen duenean haien zuzeneko salmenta egiteko edo hartzekodun pribilegiatuari edo hark izendatutako pertsonari ordainetan lagatzeko edo ordainketarako lagatzeko, era horretan pribilegio berezia guztiz ordainduta geldituz gero betiere, edo, hala dagokionean, konkurtsoaren barruan aitortutako kredituaren gainerakoa dagokion kalifikazioarekin gelditzen bada.
Baldin eta diru-bihurtze hori hitzarmenetik kanpo egiten bada, eskaintzaileak hitzartutako gutxieneko prezioa baino handiagoa ordaindu beharko du, eskudirutan, betiere konkurtsopekoak eta pribilegio berezia duen hartzekodunak prezio txikiagoa onartzen dutela berariaz adierazi ezean, baina merkatuko balioan egin beharko dute beti, tasazio ofizialaren arabera; tasazio hori, ondasun higiezinei dagokienez, erakunde homologatu batek eguneratuta egongo da, eta, ondasun higigarrien kasuan, erakunde espezializatu batek egingo du balorazioa.
Epailearen baimena eta horren baldintzak iragartzeko, ondasun eta eskubide ukituaren enkanteari emandako publizitatea bera egingo da, eta, azken iragarkitik
hamar eguneko epean eskaintzaile hobea agertzen bada, epaileak lizitazioa irekiko du eskaintzaile guztien artean eta horiek eman beharreko fidantza zehaztuko du.
5.Pribilegio berezia duten kredituei loturiko ondasunak eta eskubideak diru bihurtzeko artikulu honetan aurreikusitako kasuetan, hartzekodun pribilegiatuak bere gain hartuko du horrek dakarren zenbatekoa, gehienez jatorrizko zorrari dagokion kopuruan betiere, eta gainerakoa, halakorik badago, konkurtsoaren masa aktiboaren esku geldituko da.»
8.7. zenbakia gehitzen zaio 191. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:
«7. Ekoizpen-unitateak eskualdatzeari dagokionez, 146 bis eta 149. artikuluetan aurreikusitako espezialitateak hartuko dira kontuan.»
9.4. zenbakia gehitzen zaio 191 ter artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Ekoizpen-unitateak eskualdatzeari dagokionez, 146 bis eta 149 artikuluetan aurreikusitako espezialitateak hartuko dira kontuan.»
Hiru. Kalifikazioaren arloko aldaketak.
1. Aldatu egiten da 164. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Konkurtsoa erruduntzat joko da, zordunak edo beraien legezko ordezkariek, halakoak izanez gero, doloz edo erru larriz eragin edo areagotu dutenean kaudimengabezia, eta, pertsona juridikoen kasuan, horien zuzenbideko edo egitezko administratzaile edo likidatzaileek, ahaldun orokorrek, izaera horietako edozein konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteko epearen barruan izan dutenek eta, 165.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bazkideek jardun dutenean horrela.»
2. Aldatu egiten da 165. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«165. artikulua. Erruduntasun-presuntzioak.
1.Aurkako frogarik izan ezean, uste izango da konkurtso erruduna dela, baldin eta zordunak, edo, hala denean, bere legezko ordezkariek, administratzaileek edo likidatzaileek:
1.a Konkurtso-deklarazioa eskatzeko eginbeharra bete ez badute.
2.a Konkurtsoko epaileari eta konkurtso-administrazioari laguntzeko eginbeharra bete ez badute, konkurtsoaren intereserako beharrezkoa den informazioa edo informazio egokia eman ez badiete edota hartzekodunen batzarrera joan ez badira, zuzenean edo ahaldunaren bidez, betiere haien parte-hartzea erabakigarria bazen hitzarmena egiteko.
3.a Zorduna kontabilitatea eramatera legez behartuta badago eta urteko kontuak egin ez baditu, auditoretzapean jarri ez baditu, hori egiteko betebeharra izan arren, edo, behin kontuak onetsita, Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistroan gordailutu ez baditu konkurtso-deklarazioaren aurreko azken hiru ekitaldietakoren batean.
2.Konkurtsoa erruduna dela joko da, kontrako frogarik ezean, baldin eta bazkideek edo administratzaileek uko egin badiote, arrazoizko kausarik gabe, kredituak kapitalizatzeari edo balore edo tresna bihurgarriak jaulkitzeari, eta horrek eragotzi badu 71 bis.1 artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzaketa-akordio bat edota ordainketa-akordio estrajudizial bat lortzea. Helburu horietarako, kapitalizazioak arrazoizko kausa bati erantzuten diola joko da, hala adierazten denean 71 bis.4 artikuluan xedatutakoaren arabera izendatutako aditu independente batek zordunak uko egin baino lehen emandako txosten batean.
Txosten bat baino gehiago egonez gero, txosten gehienak alderdi horretan bat etorri beharko dira.
Nolanahi ere, onarpenari uko egiteak konkurtsoaren erruduntasuna eragin dezan, proposatutako akordioak zordunaren bazkideen alde aitortu beharko du hartzekodunek izenpetutako akzio, partaidetza, balore edo tresna bihurgarriak lehentasunez eskuratzeko eskubidea, proposatutako kapitalizazio edo igorpenaren ondorioz, horiek ondoren besterenduz gero. Dena den, proposatutako akordioak lehentasunezko eskuratze-eskubidea baztertu ahal izango du hartzekodunak bere taldeko sozietate bati edo beste erakunde batzuen kapitalean partaidetzak edukitzeko eta administratzeko xedea duen beste edozein entitateri egindako eskualdaketetan, baldin eta haren taldekoa bada edo hartzekodunak horretan partaidetza badu. Nolanahi ere, besterentzetzat joko da hartzekodunak berak edota aurreko tartekian aipatzen diren sozietate edo erakundeek hirugarren baten alde egindakoa.»
3. Aldatu egiten da 167. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Seigarren atala osatzeko agindua hitzarmena edo likidazio-plana onartzen duen ebazpen judizial berean jasoko da, edo ordezko lege-arauen arabera likidatzea agintzen duen ebazpen judizial berean.
Aurreko zenbakian zehaztutakoaren salbuespen gisa, konkurtsoaren kalifikazioatala ez da osatuko hitzarmen bat judizialki onartzen denean –eta betetzen badute betiere–, eta hitzarmen horretan kredituen zenbatekoaren herenetik beherako kita edo hiru urtetik beherako itxarotea ezartzen denean hartzekodun guztientzat, mota batekoentzat edo hainbat motatakoentzat, mota kontzeptua 94.2 artikuluan zehaztutako moduan ulertuta.
Atalaren hasieran, ebazpen judizialaren lekukotza jasoko da, eta konkurtsoa deklaratzeko eskaeren lekukotzak, zordunak emandako dokumentazioa, konkurtsoa deklaratzeko autoa eta administrazioaren txostena gehituko zaizkio.
2.Hitzarmena ez betetzearen ondorioz kalifikazio-atala berriz irekitzen bada, honela jokatuko da, ez-betetzearen zergatiak eta horren ondoriozko erantzukizunak zehazteari dagokionez:
1.a Artxibatze-autoa edo kalifikazio-epaia eman bada, hitzarmena ez betetzearen ondorioz likidazioa irekitzea xedatzen duen ebazpen judizialean bertan atala berriz irekitzeko agindua emango da, aurreko jarduerak eta ebazpena bera barne hartuta.
2.a Bestelako kasuan, ebazpen judizial horrek aginduko du pieza banandua eratzea, irekita dagoen kalifikazio-atalean, horren izapideak modu autonomoan eta kapitulu honetan zehaztutako arau aplikagarriak aintzat hartuta egin daitezen.»
4. Aldatu egiten da 172. artikuluko 2.1) zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1.a Kalifikazioak ukitutako pertsonak zehaztea, baita, hala dagokionean, sopikun deklaratutakoak ere. Pertsona juridikoen kasuan, kalifikazioak ukitutako pertsonatzat jo ahal izango dira administratzaileak edo likidatzaileak, egitezkoak zein zuzenbidezkoak, ahaldun orokorrak, eta baldintza horietako edozein izan dutenak konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan; orobat, arrazoizko kausarik gabe kreditu-kapitalizazioari edo balore nahiz tresna bihurgarrien jaulkipenari uko egin dioten bazkideak ere, 165.2 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, akordioa baztertzeko beharrezkoa den gehiengoa eratzeko egin duten ekarpen-mailaren arabera. Ukitutako pertsonaren bat egitezko administratzaileedo likidatzaileegoeran bada, izaera hori esleitu izanaren arrazoiak eman beharko ditu epaiak.
165.2artikuluan jasotako presuntzioa ez zaie aplikatuko birkapitalizazioa arrazoizko kausa batean oinarrituz gomendatu duten administratzaileei, nahiz eta ondoren bazkideek aukera hori baztertu.»
Lau. Aldaketak birfinantzaketa-akordioen arloan.
1. Aldatu egiten da 5 bis artikuluaren 4. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Jakinarazpena aurkezten denetik aurrera ezin izango dute hasi ondasunen edo eskubideen gaineko exekuzio judizialik edo estrajudizialik, baldin eta ondasun eta eskubide horiek beharrezkoak badira zordunaren lanbideedo enpresa-jarduerak jarraitzeko, harik eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen den arte:
a) 71 bis.1 artikuluan aurreikusitako birfinantzaketa-akordioa formalizatzea.
b) Birfinantzaketa-akordioa judizialki homologatzeko eskaera izapidetzeko onartzen duen probidentzia ematea.
c) Ordainketa-akordio estrajudiziala hartzea.
d) Aurretiazko hitzarmen-proposamena izapidetzea onartzeko beharrezko diren atxikipenak lortzea.
e) Konkurtso-deklarazioa gertatzea.
Jakinarazpenean, bere ondarearen kontra bideratzen ari diren exekuzioen berri emango du zordunak, baita horietatik lanbideedo enpresa-jardueran jarraitzeko beharrezkotzat jotzen dituen ondasunen aurkakoak zein diren ere. Horiek jaso egin beharko dira idazkari judizialak espedientearen jakinarazpena egintzat jotzeko emango duen dekretuan. Eztabaidaren bat badago ondarearen nahitaezkotasunari buruz, konkurtsoaz arduratzeko eskuduna den epailearen aurrean errekurritu ahal izango dute aipatutako dekretua.
Izapidetzen ari diren ondasunen exekuzioak etenda geraraziko ditu horietaz arduratzen ari den epaileak komunikazioaren berri ematen duen idazkari judizialaren ebazpena aurkeztutakoan. Zenbaki honen lehen lerrokadan aurreikusitako mugak kendu egingo dira konkurtsoaz arduratzeko eskuduna den epaileak ebazten badu exekuzioak ukitutako ondasunak edo eskubideak ez direla beharrezkoak lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko eta, nolanahi ere, hurrengo zenbakian aurreikusitako epeak igarotakoan.
Ezin izango dira hasi edota, hala badagokio, etenda geratuko dira, laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren finantza-pasiboen hartzekodunek zordunaren ondarearen beste edozein ondasun edo eskubideren gainean sustatutako exekuzio bereziak, judizialak edo estrajudizialak; betiere, dokumentu bidez egiaztatzen bada finantza-pasiboen gutxienez ehuneko 51 berariaz agertu dela birfinantzaketaakordioa izenpetzera bideratutako negoziazioak hastearen alde, eta konpromisoa hartu duela negoziatzen den bitartean zordunaren aurrean banakako exekuzioak ez hasteko edo jarraitzeko.
Aurreko lau lerrokadetan xedatutakoa ez da eragozpen izango berme erreala daukaten hartzekodunek akzio erreala erabil dezaten haien bermearekin lotutako ondasun eta eskubideen aurrean; dena den, behin prozedura hasitakoan, akzio hori geldiarazita geratu ahal izango da, zenbaki honen lehen lerrokadan aurreikusitako jarduketa bat egiten ez duten edo hurrengo zenbakian aurreikusitako epea igarotzen ez den bitartean.
Edonola ere, zenbaki honetan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira zuzenbide publikoko kredituak efektibo bihurtzeko helburua duten exekuzio-prozedurak.»
2. Aldatu egiten da 71. artikuluko 6. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«6. Hutsalketa-akzioak egikaritu arren, zuzenbidearen arabera zordunaren egintzak aurkaratzeko erabil daitezkeen beste akzioak ere egikaritu ahal izango dira, konkurtsoko epailearen aurrean eta 72. artikuluan jasotako legitimazioeta prozedura-arauei helduta.»
3.71 bis artikuluaren 1.b) zenbakiaren lehen puntua aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«1.a Birfinantzaketa-akordioa hartzeko unean, zordunaren pasiboaren gutxienez hiru bosteneko kreditua duten hartzekodunek sinatu izana akordioa. Pasiboaren gehiengo hori zenbatzeko ondorioetarako, sindikazio-araubidearen edo -itunaren mende dauden akordioen kasuan, akordioari loturiko hartzekodun guztiek birfinantzaketa-akordioaren alde bozkatzen dutela uste izango da, sindikazioakordioak ukitutako pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen dutenek birfinantzaketa-akordioaren alde bozkatzen badute; nolanahi ere, sindikazioa erregulatzen duten arauek gehiengo txikiagoa ezartzen badute, azken gehiengo hori aplikatuko da.
Taldeko akordioen kasuan, adierazitako ehunekoa banakako oinarrian kalkulatuko da, ukitutako sozietate guztiekiko, baita oinarri finkatuan ere, ukitutako talde edo azpitalde bakoitzaren kredituekiko eta, bi kasuetan, pasiboaren zenbaketatik taldeko sozietateek emandako mailegu eta kredituak kanpo utzita.»
4.Aldatu egiten dira laugarren xedapen gehigarriaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Birfinantzaketa-akordioa judizialki homologatu ahalko da, finantzapasiboen gutxienez ehuneko 51 ordezkatzen duten hartzekodunek sinatu badute eta, onartzeko unean, 71 bis artikuluaren 1. zenbakiko a) letran eta b) letraren 2. eta
3.puntuetan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu. Aipatutako gehiengoak onartutako akordioak ezin izango dira hutsaldu 13. zenbakian xedatutakoarekin bat. Haren ondorioak luzatzeko hurrengo zenbakietan eskatutako gehiengoak beharrezko izango dira.
Xedapen honetan adierazitako gehiengoak zenbatzeko orduan, ez dira kontuan hartuko hartzekodunen titulartasuneko finantza-pasiboak, baldin eta horiek lotura berezia duten pertsonatzat hartzen badira 93 artikuluaren 2. zenbakiaren arabera; nolanahi ere, xedapen gehigarri honetan aurreikusitako homologazioak eragin ahal izango die.
Xedapen honen ondorioetarako, finantza-pasiboen hartzekodun izango dira edozein finantza-zorpetzeren titularrak, finantza-ikuskaritzapean egon edo ez. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira lan-kredituen hartzekodunak, merkataritzaeragiketen hartzekodunak eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodunak.
Sindikazio-araubidearen edo -itunaren mende dauden akordioen kasuan, akordioari loturiko hartzekodun guztiek birfinantzaketa-akordioa onartzen dutela uste izango da, sindikazio-akordio horrek ukitutako pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen dutenek birfinantzaketa-akordioaren alde bozkatzen badute; nolanahi ere,sindikazioa erregulatzen duten arauek gehiengo txikiagoa ezartzen badute, azken gehiengo hori aplikatuko da.
Finantza-pasiboen eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodun ez diren gainerako hartzekodunak euren borondatez atxiki ahal izango dira birfinantzaketaakordio homologatura. Atxikipen horiek ez dira kontuan hartuko xedapen honetan aurreikusten diren gehiengoak zenbatzeko orduan.
2.Xedapen honen ondorioetarako, hartzekodun bakoitzaren berme errealaren balioa honela kalkulatuko da: bermearen oinarrian dagoen ondasunaren edo eskubidearen arrazoizko balioaren bederatzi hamarren ken ondasun beraren gaineko berme lehenetsia duten eta ordaintzeke dauden zorrak; nolanahi ere, bermearen balioa ezin izango da zero baino txikiagoa izan, ez eta dagokion hartzekodunaren kreditu-balioa baino handiagoa ere, ezta hitzartu den gehieneko hipotekaedo pignorazio-erantzukizunaren balioa baino handiagoa ere.
Ondorio horietarako, arrazoizko baliotzat joko dira:
a) Bigarren mailako merkatu ofizial batean, beste merkatu erregulatu batean edo diru-merkatuko tresnen merkatu batean kotizatzen duten balio higigarrien kasuan, birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasi aurretiko azken hiruhilekoan erregulatutako merkatu batean edo gehiagotan negoziatutako batez
besteko prezio haztatua, dagokion bigarren mailako merkatu ofiziala edo merkatu arautua zuzentzen duen sozietateak emandako ziurtapenarekin bat.
b) Ondasun higiezinen kasuan, homologatuta dagoen eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatuta dagoen tasazio-sozietate batek emandako txostenetik ondorioztatzen dena.
c) Aurreko letretan adierazitako ondasunez bestelakoetan, aditu independente batek, ondasun horietarako orokorki aitortzen diren balorazio-printzipio eta -arauekin bat, emandako txostenetik eratorritakoa.
b) eta c) letretan adierazitako txostenak ez dira beharrezkoak izango balio hori aditu independente batek zehaztu badu birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasteko dataren aurreko sei hilabeteetan, ezta eskudiru, kontu korronte, diru elektroniko edo epe finkorako ezarpenen kasuan ere.
Ondasunen arrazoizko balioa nabarmen aldaraz dezaketen baldintza berriak egonez gero, aditu independentearen beste txosten bat aurkeztu beharko da.
Zenbaki honetan aurreikusten diren kasuetarako aditu independentea 71 bis.4 artikuluan jasotakoari jarraikiz izendatuko da.
Hartzekodun baten beraren aldeko bermea hainbat ondasunekin lotuta baldin badago, ondasun bakoitzari lehenengo lerrokadako araua aplikatzearen ondorioz lortutako emaitzak batuko dira, baina bermeen baterako balioak ezin izango du gainditu dagokion hartzekodunaren kredituaren balioa.
Bi hartzekodunen edo gehiagoren alde indibisoan eratutako bermeen kasuan, hartzekodun bakoitzari dagokion bermearen balioa honela kalkulatuko da: bermearen balio totalari hartzekodun bakoitzari dagokion proportzioa aplikatu behar zaio, indibisoa arautzen duten arau eta akordioen arabera, kasuan kasu, akordio sindikatuetan aplikatzekoak diren arauei eragin gabe.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Saneamendu-neurriak eta kaudimengabezia-prozedurak aurrekonkurtso-egoeretan.
Produktibitatea bultzatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren ondorioetarako, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 5 bis artikuluaren eta laugarren xedapen gehigarriaren aplikaziotik eratortzen diren jarduerak saneamendu-neurritzat joko dira. Jarduera horietan, aipatutako martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren I. tituluko II. kapituluan konkurtsoa irekitzeko zehaztutako efektu berak aplikatuko dira.
Baloreak Ordaintzeko eta Likidatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen ondorioetarako, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 5 bis artikuluaren eta laugarren xedapen gehigarriaren aplikaziotik eratortzen diren jarduerak kaudimengabezia-prozeduratzat joko dira. Horrelako jarduerei azaroaren 12ko 41/1999 Legearen IV. kapituluan aurreikusitako ondorioak aplikatuko zaizkie.
Bigarren xedapen gehigarria. Sarbide telematikoko atari bat ezartzea.
Bederatzi hilabeteko epean, sarbide telematikoko atari bat sortuko da Konkurtsoen Erregistro Publikoan; sarbide horretan, konkurtsoko likidazio-fasean dauden enpresen zerrenda agertuko da, baita establezimenduak eta ekoizpen-ustiategiak edo -unitateak besterentzea errazteko beharrezkoa den informazio guztia ere.
Hirugarren xedapen gehigarria. Birfinantzatzeko eta Gainzorpetzea Murrizteko Jardueren Jarraipena Egiteko Batzordea.
1.Birfinantzatzeeta konkurtso-jardueren jarraipena egiteko batzordea sortzen da.
2.Batzordea honako kide iraunkor hauek osatuko dute:
a) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak izendatutako bi kidek; horietako bat batzordeko presidentea izango da.
b) Justizia Ministerioak izendatutako bi kidek; horietako batek idazkari-lanak egingo
ditu.
c) Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak izendatutako kide batek.
d) Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak izendatutako kide batek.
e) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak izendatutako kide batek.
f) Espainiako Bankuak izendatutako kide batek.
g) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatutako epaile batek.
3.Batzordeko presidenteak, bileretan aztertzekoak diren gaiak aintzat hartuta, bere ekimenez edota batzordeko edozein kidek hala eskatuta, interesa izan dezaketen beste ministerio-sail batzuen ordezkariek parte hartzea eskatu ahal izango du, baita neurriek ukitzen dituzten sektoreen ordezkariek edo, beraien ezagutza teknikoak edota lan-arloan duten ordezkagarritasuna direla eta, egokitzat jotzen diren beste pertsona batzuek ere. Hain zuzen, presidenteak estatuan ordezkari gehien dituzten sindikatueta enpresaerakundeei eskatuko die bina ordezkari izendatzeko, eta horiei dei egingo diete lan-arloari eragiten dioten gaiak aztertu behar dituztenean.
4.Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
a) Lege honen bidez konkurtsoaren arloan eta zorraren aurrekonkurtsoko birfinantzaketaren arloan hartutako neurrien eraginkortasunaren jarraipena egitea, baita sektore pribatuaren zorpetzearen bilakaerarena eta horren eragin makroekonomikoena ere.
b) Neurrien aplikazioa ebaluatzea eta, kasuan kasu, Gobernuari komenigarritzat jotzen diren erreformak proposatzea, ekonomikoki bideragarriak diren enpresen zorra aurrekonkurtsoedo konkurtso-egoeran berregituratzea ahalbidetzeko.
c) Zorrak aurrekonkurtso-fasean birfinantzatzeko jardunbide egokien kodeak onartzen badira, kode horiek betetzen diren egiaztatzea.
5.Jarraipen-batzordeak bere funtzionamendu-arauak zehaztuko ditu, eta presidenteak deialdia egiten duen bakoitzean bilduko da. Presidenteak bere ekimenez egin ahal izango du deialdia, edota batzordeko lau kidek hala eskatzean. Halaber, deialdiaraubide propioa ezartzeko ahalmena izango du.
6.Batzordeak, zuzenean edo kideren baten bitartez, bere eginkizuna ondo betetzeko beharrezkotzat jotzen duen aurrekonkurtsoeta konkurtso-prozesuetako birfinantzaketaeta berregituraketa-akordioei buruzko informazioa eskatu ahal izango du.
7.Urtean behin, batzordeak bere eginkizunen emaitzari buruzko txosten bat egingo du, eta bai Gobernuari, bai Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeari helaraziko die.
Laugarren xedapen gehigarria. Inbertitzaile instituzionalei zuzendutako aktiboak titulizatzeko funtsen negoziazio-sistema aldeaniztunetako negoziazioa.
Aktiboak titulizatzeko funts batek jaulkitako baloreak inbertitzaile instituzionalentzat bakarrik diren kasuetan, balore horiek kategoria horretako inbertitzaileen artean bakarrik eskualdatu ahal izango dira, eta baloreak harpidetzeko eta negoziatzeko aukera inbertitzaile kalifikatuei bakarrik ematen dien negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatu ahal izango dira.
Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean jartzean izapidetzen ari diren konkurtso-prozedurei aplikatzekoa den araubide iragankorra.
1.Artikulu bakarraren lau zenbakiko 1. eta 3. puntuetan xedatutakoa aplikatzekoa izango zaie 5 bis artikuluan aurreikusitako negoziazioei, betiere horiek amaiturik ez badaude edo epaitegiari jakinarazpena egin zaionetik hiru hilabeteko epea igaro ez bada.
2.Artikulu bakarraren bat zenbakiko 3., 4., 5., 8., 9., 15., 16., 17., 19. eta 20. puntuetan xedatutakoa eta bi zenbakiko 2. eta 5. puntuetan xedatutakoa izapidetze-
prozesuan dauden konkurtso-prozeduretan aplikatuko da, baldin eta konkurtsoadministrazioak txostenaren behin betiko testua aurkeztu ez badu.
3.Artikulu bakarraren bat zenbakiko 7. puntuan xedatutakoa aplikatzekoa izango zaie inbentarioa eta hartzekodunen zerrenda aurkaratzeko epea hasita ez duten prozedurei.
4.Artikulu bakarraren bat zenbakiko 13. eta 14. puntuetan eta hiru zenbakiko 3. puntuan xedatutakoa izapidetze-prozesuan dauden konkurtso-prozedura guztietan aplikatuko da, baldin eta hitzarmen-proposamenik bozkatu ez badute.
5.Artikulu bakarraren hiru zenbakiko 1., 2. eta 4. puntuetan xedatutakoa izapidetzeprozesuan dauden konkurtso-prozeduretan aplikatuko da, baldin eta seigarren atala eratu gabe badago.
6.Artikulu bakarraren bi zenbakiko 1., 3., 4., 6., 8. eta 9. puntuetan xedatutakoa izapidetze-prozesuan dauden konkurtso-prozeduretan aplikatuko da, baldin eta likidaziofasea hasi gabe badago.
7.Bi zenbakiko 7. puntuan aurreikusitakoa izapidetze-prozesuan dauden konkurtsoprozeduretan aplikatuko da.
8.Artikulu bakarraren bat zenbakiko 21. puntuan xedatutakoa iraungi ez diren administrazio-kontratu guztietan aplikatuko da, horien esleipen-data edozein izanda ere, eta konkurtso-prozedurak edozein fasetan daudela.
Halaber, artikulu bakarraren bat zenbakiko 19. puntuan xedatutakoa aurreko lerrokadan aipatutako konkurtso-prozeduretan aplikatuko da, baldin eta likidazio-fasea ireki gabe badute.
Zenbaki honetan aipatzen diren prozeduretan hitzarmen-proposamena aurkezteko legez ezarritako epea agortu bada, baina likidazio-fasea oraindik ireki ez bada, edo epe horren zenbaketa hasi bada, konkurtsoko epaileak ebazpena emango du, non hitzarmenproposamenak aurkezteko beste epe bat ezarriko baitu.
Bigarren xedapen iragankorra. Homologazio judiziala mugatzea.
Lege hau indarrean jarri aurreko urtean judizialki homologatutako birfinantzaketaakordioak egin dituzten zordunei ez zaie aplikatuko Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarriko 12. zenbakian beste homologazio judizial bat eskatzeari dagokionez jasota dagoen urtebeteko muga.
Hirugarren xedapen iragankorra. Konkurtso-hitzarmenen araubidea.
1.Lege honek indargabetzen duen araudia aplikatuz onartutako konkurtsohitzarmenak osotasunean bete beharko dira.
2.Lege hau indarrean jartzen denetik bi urteko epean ez-betetzerik gertatuz gero, zordunak edo ez-betetzea gertatzen denean dagoen pasibo osoaren gutxienez ehuneko 30 ordezkatzen duten hartzekodunek, konkurtso-administrazioak emandako txostenaren behin betiko testuaren arabera kalkulaturik, hitzarmena aldatzeko eskatu ahal izango dute, lege honen bidez sartutako neurriak aplikatuz. Eskaerarekin batera, aldaketa-proposamen bat eta bideragarritasun-plan bat aurkeztu beharko dituzte.
Hitzarmenaren aldaketa izapidetze-prozesuan dagoen bitartean, xedapen honen arabera, hartzekodunek ezin izango dute ez-betetzea deklaratzeko eskatu, Konkurtso Legearen 140. eta 142. artikuluen arabera. Halaber, aldaketa-prozedura hasitakoan, etenda geldituko dira aurretik eskatutako ez-betetze deklarazioak.
3.Eskaeraren berri zordunari eta eskaera egin ez duten hartzekodunei emango zaie, kasuan kasu, hamar eguneko epean adieraz dezaten proposatutako aldaketa onartzen duten edo aurka dauden.
Zordun edo hartzekodun proposamengileek, hitzarmena aldatzeko eskaerarekin batera, edo proposamengile ez direnek, aldatzeko proposamena helarazi ondoko bost eguneko epearen barruan, konkurtso-administrazioaren txostenaren behin betiko testuan jasotako balorazioaren aurka agertzeko idazkia aurkeztu ahal izango diote epaitegiari, oraingo zenbatekoa eta dirauten kredituei dagokienez izandako gainerako aldaketak
adierazita; idatzi horren bidez proposatutako aldaketa onartzen dutela edo aurka daudela adierazteko epea eteteko ere eskatuko dute. Aurkakotza-idazkiarekin batera, beren nahia justifikatzen duten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte; berme errealen kasuan, Konkurtso Legearen 94.5 artikuluan aurreikusitakoak ere bai.
Epaileak onartzeko epea etetea erabakiko du eta aurkakotza izapidetuko du konkurtsointzidenterako aurreikusitakoarekin bat etorriz. Aurkakotza-idazki bat baino gehiago aurkeztuz gero, konkurtsoko epaileak horiek metatu ahal izango ditu, eta batera izapidetu.
Epaileak dena delako kredituaren oraingo balioa finkatzeko ematen duen epaiaren kontra ezin da errekurtsorik aurkeztu. Hitzarmenaren gainean proposatutako aldaketa onartzen dutela edo horren aurka daudela adierazteko epearen etetea kentzea erabakiko du epaileak epaian.
Aldaketa onartutzat jotzeko, pasiboaren honako gehiengo hauek ordezkatzen dituzten hartzekodunek bat egin beharko dute zenbaki honetan xedatutakoaren arabera, hala badagokio, aldatutako hartzekodunen behin betiko zerrendari jarraikiz:
a) Hartzekodun arrunten kasuan:
1.a Ehuneko 60koa, 124.1.a) artikuluan zehaztutako neurriak hartzeko.
2.a Ehuneko 75ekoa, 124.1.b) artikuluan zehaztutako neurriak hartzeko.
b) Hartzekodun pribilegiatuen kasuan:
1.a 94.2 artikuluan aurreikusitako hartzekodun mota bakoitzean, pasiboaren ehuneko 65ekoa, aurreko a) letraren 1. puntuan adierazitako neurriak aldatzeko.
2.a 94.2 artikuluan aurreikusitako hartzekodun mota bakoitzean, pasiboaren ehuneko 65ekoa, aurreko a) letraren 2. puntuan adierazitako neurriak aldatzeko.
Aurreko gehiengoak 134. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira.
4.Epaileak hamar eguneko epean emango du hitzarmenaren aldaketa onartzen edota ezesten duen epaia. Proposatutako neurriek konkurtsopekoaren bideragarritasuna bermatzen dutenean bakarrik onartu ahal izango du aldaketa.
Aldaketa onartzen bada, aldaketa horren alde egin ez duten hartzekodunei zabalduko zaizkie ondorioak, kreditu pribilegiatuak edo arruntak badauzkate, baita mendeko hartzekodunei ere. Ezetsiz gero, hitzarmena ez dela bete deklaratuko du Konkurtso Legearen 140. artikuluaren ondorioekin.
5 Xedapen honetan aurreikusitakoa ez zaie hartzekodun publikoei aplikatuko; horiek, gainera, manu honetan zehaztutako zenbaketatik eta gehiengoetatik kanpo geratuko dira.
Laugarren xedapen iragankorra. Exekuzio-prozeduretako araubide iragankorra.
1.Lege honen azken xedapenetatik hirugarrenaren bidez Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean egindako aldaketak lege hau indarrean jarri ondoren hasitako exekuzio-prozeduretan aplikatuko dira, higiezina oraindik ez bada Prozedura Zibilaren Legearen 675. artikuluan jasotakoaren arabera eskuratzailearen esku geratu.
2.Irailaren 5eko 11/2014 Errege Lege Dekretua, konkurtso-alorreko premiazko neurriei buruzkoa, indarrean jarri aurretik bidean zeuden exekuzio-prozeduretan, baldin eta Prozedura Zibilaren Legearen 695. artikuluaren 4. zenbakiaren lehenengo lerrokadan aipatzen den ezespen-autoa eman bada –zenbaki horri aipatutako errege lege-dekretuak emandako idazketan–, eta higiezina norbaiten esku geratuta amaitu ez badira, exekutatutako alderdiek bi hilabeteko beste preklusio-epe bat izango dute apelazioerrekurtsoa aurkezteko, Prozedura Zibilaren Legearen 557.1 artikuluaren 7. zenbakian eta
695.1artikuluaren 4. zenbakian jasotako aurkaratze-arrazoietan oinarrituta. Epe hori lege hau indarrean jarri eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
3.Xedapen hau argitara ematea komunikazio oso eta baliozkotzat joko da, xedapen honen 2. zenbakian aurreikusitako jakinarazpenari eta epeak zenbatzeari dagokienez, eta ez da, inola ere, beharrezkoa izango xede horretarako ebazpen espresua ematea.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabeturik geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken xedapenetatik lehena. Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da Kapital Sozietateei buruzko Legearen 285. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren salbuespenez, Estatutuek aurkakoa xedatu ezean, administrazio-organoa eskuduna izango da lurralde nazionalaren barruan egoitza soziala aldatzeko.»
Bi. Honela geratzen da idatzita uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren xedapen iragankorra:
«Lege honen 348 bis artikuluan xedatutakoaren aplikazioa eten egiten da, 2016ko abenduaren 31ra arte.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Kreditu-erakundeak berregituratu eta desegiteari buruzko 9/2012 Legea, azaroaren 14koa, aldatzea.
Kreditu-erakundeak berregituratu eta desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen 36.4 artikuluari k) letra berria gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«k) Bankuen Berregituraketatik datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateari eskualdatutako kredituak kontuan hartuko dira Konkurtso Legearen laugarren xedapen gehigarrian adierazitako gehiengoak zenbatzeko, nahiz eta Bankuen Berregituraketatik datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea, Konkurtso Legearen
93. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, zordunarekin lotura berezia duen pertsonatzat jo.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, aldatzea.
Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 695. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«4. Betearazpena largestea, abusuzko klausula bat ez aplikatzea edo aurreko 1.4.) puntuan aurreikusitako kausarengatik aurkakotza ezestea agintzen duen autoaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.
Kasu horietatik kanpo, ez da errekurtsorik egongo artikulu honetan aipatzen den aurkakotza erabakitzen duten autoen aurka, eta haien ondoreak haiek eman diren betearazpen-prozesura mugatuko dira esklusiboki.»
Azken xedapenetatik laugarrena. Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko 1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, aldatzea.
Aldatu egiten da Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen lehen xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Lehenengo xedapen gehigarria. Etxebizitzen Gizarte Funtsa.
1.Gobernuaren ardura izango da finantza-sektorearekin batera kredituerakundeen jabetzako etxebizitzen gizarte-funtsaren eraketa sustatzea, hipotekamailegua ez ordaintzeagatik ohiko etxebizitza utzi behar izan duten pertsonei eskaintzeko, betiere Lege honen 1. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Etxebizitzen gizarte-funts horren xedea izango da pertsona horiei errentamendu-kontratuak eskuratzea, sarreren arabera arrazoizkoak diren errentak ordain ditzaten.
2.Etxebizitzen gizarte-funtsaren estaldura-eremua zabaldu ahal izango zaie Lege honen 1. artikuluan aurreikusita ez dauden gizarte-egoera ahulak dituzten pertsonei.
3.Funtsean sartutako etxebizitzen ehuneko bost honako hauentzat izan ahalko da: ohiko etxebizitzaren jabe izanik eta aurreko zenbakietan aurreikusitako baldintzak beteta, hipotekazkoak ez diren maileguak ez ordaintzegatik etxea utzi behar izan duten pertsonentzat.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Enpresen zorraren birfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzeko 17/2014 Legea, irailaren 30ekoa, aldatzea.
Aldatu egiten da Enpresen zorraren birfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzeko irailaren 30eko 17/2014 Legearen azken xedapenetatik bigarrena, eta honela idatzita geratzen da:
«Azken xedapenetatik bigarrena. Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.
Enpresen zorraren birfinantzaketa eta berregituratzearen arloan premiazko neurriak onartzeko martxoaren 7ko 4/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik amaitzen diren zergaldietan ondorioak izango dituztela, honako aldaketa hauek sartzen dira martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginean:
Bat. 15. artikuluaren 1. zenbakiaren amaieran, lerrokada bat eransten da, hauxe dioena:
“Kapitala kreditu-konpentsazio bidez gehitzeko eragiketak gehitze horrek merkataritzaren ikuspegitik duen zenbatekoan baloratuko dira fiskalki, kontabilitatebalorazioa edozein izanik ere.”
Bi. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 2. zenbakiko b) letra. Aurrerantzean, honela idatzita egongo da:
“b) Erakundeei emandakoak eta kontraprestazioan jasotako baloreak, aurreko zenbakiaren azken lerrokadan aurreikusitako kasuan salbu.”
Hiru. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 3. zenbakiaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:
“3. a) , b) , c) eta d) letretan aurreikusitako kasuetan, entitate eskualdatzaileak eskualdatutako elementuen merkatuko ohiko balioaren eta horien kontabilitatebalioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian. Dena den, kapitala kreditu-konpentsazioz gehitzen bada, entitate eskualdatzaileak kapital-gehikuntzaren zenbatekoaren eta kapitalizatutako kredituaren zerga-balioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian, dagokion proportzioan.”
Lau. Gehitu egiten da 14. zenbakia 19. artikuluan; hona nola geratzen den idatzita:
“14. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aplikatzearen ondoriozko kiten eta itxaronaldien kontabilitate-erregistroari dagokion diru-sarrera zordunaren zerga-oinarrian inputatuko da, ondoren zor beretik eratorritako finantzagastuak erregistratzea dagokion heinean eta aipaturiko diru-sarreraren mugaraino.
Dena den, aurreko zenbakian aipatzen den diru-sarreraren zenbatekoa erregistratzeke dauden eta zor beretik eratortzen diren finantza-gastuen guztizkoa baino handiagoa bada, hori zergaldi bakoitzean erregistratutako finantza-gastuekiko
proportzioan egotziko da zerga-oinarrian, zor beretik eratorritako eta erregistratzeke dauden guztizko finantza-gastuekiko.ˮ»
Azken xedapenetatik seigarrena. Itsas Nabigazioari buruzko 14/2014 Legea, uztailaren 24koa, aldatzea.
Bat. Proposatzen da bi lerrokada berri gehitzea Itsas Nabigazioari buruzko uztailaren 24ko 14/2014 Legearen 69. artikuluaren 3. zenbakian. Honela dio:
«Eraikuntza-prozesuan dagoen ontziaren inskripzioa egiteko, haren matrikula edo idazpenaren kopia aurkeztu beharko da, matrikulaturik dagoen probintziako itsas komandanteak emana edo, bestela, 73. artikuluaren edozein agiriren bidez.
Hartarako, jabeak eskaera aurkeztuko du erregistroan, eraikitzaileak emandako ziurtagiriarekin batera; ziurtagiri horretan hauek adieraziko dira: ontziaren eraikuntza-egoera, gilaren luzera eta ontziaren gainerako neurriak, tonajea eta lekualdaketa probableak, ontziaren kalitatea, eraikitze-tokia eta horretan erabili beharreko materialak, kroskoaren kostua eta ontziaren beraren planoa.»
Bi. Aldatu egiten da Itsas Nabigazioari buruzko uztailaren 24ko 14/2014 Legearen
109. artikulua, eta honela idatzita geratzen da: «109. artikulua. Kontratuaren forma.
Ontzigintza-kontratua idatziz jaso beharko da, eta Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatu ahal izateko, eskritura publikoa edo 73. artikuluan aurreikusitako beste edozein agiri egin beharko da.»
Hiru. Aldatu egiten da Itsas Nabigazioari buruzko uztailaren 24ko 14/2014 Legearen
118. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«118. artikulua. Forma, jabetza eskuratzea eta hirugarrenen aurrean duen eraginkortasuna.
1.Ontziaren salerosketa-kontratua idatziz egingo da.
2.Erostunak ontziaren jabetza eskuratzen du, entregaren bidez.
3.Hirugarrenen aurrean ondorioak izan ditzan, Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatu behar da, eta eskritura publikoa edo 73. artikuluan aurreikusitako beste edozein agiri egin beharko da.
4.Alderdiek kontratua eskritura publikoan jaso edota 73. artikuluan aurreikusitako beste edozein agiritan eman nahi izanez gero, protokoloaren aurretik notarioak edo kontsulak Ondasun Higigarrien Erregistrotik lortu behar du jabetzaren eta kargen egoerari buruzko informazioa, erregelamendu bidez ezarriko diren modu eta bitartekoak baliatuta.»
Lau. Aldatu egiten da Itsas Nabigazioari buruzko uztailaren 24ko 14/2014 Legearen
128. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«128. artikulua. Hipotekaren eraketa.
Ontzi-hipoteka modu baliodunean eratuta gera dadin, eskritura publikoan, notarioak kontu-harturiko polizan edo dokumentu pribatuan jaso ahal izango da, eta gero Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatu beharko da.»
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Landa-azpiegiturak eta bestelako azpiegiturak hobetzeko lanak interes orokorrekotzat jotzea.
Landa-azpiegiturak hobetzeko lanak zein bestelako lanak egitea interes orokorrekotzat jotzen dira.
Landa-azpiegiturak hobetzeko obrak, hauetan:
Gaztela eta Leonen:
–Caderechasko ibarrerako sarbideak hobetzea (Burgos) .
–Brandilanestik Moveros de Aliterako bidea hobetzea (Zamora) .
–Matilla de Arzónetik Pobladura del Vallerako bidea hobetzea (Zamora) .
Katalunian:
–Lleidako probintzian bideak hobetzea. Udalerriak: Bassella, Castellserà, Sant Guim de Freixenet, Sant Ramon.
Beste azpiegitura batzuk.
Bide naturaletako lanak, hauetan:
Andaluzian:
–Lucainena de las Torres-Aguamarga bide naturala (Almería) .
–Guadix-Almendricos bide naturala (Almería) .
Aragoin:
–Teruel-Utrillas-Zaragoza bide naturala. Balearretan:
–Camí de Cavalls egokitu eta hobetzea. IV. fasea (Menorca) .
Kanarietan:
–Lanzaroteko bide natural perimetrala.
–Fuerteventurako bide natural perimetrala.
Gaztela-Mantxan:
–Jarako bide naturalean sartzeko bideak egokitzea (Toledo) .
–Mantxako hezeguneetako bide naturala (Toledo, Ciudad Real eta Cuenca) .
Gaztela eta Leonen:
–Konkistaren Ibilbidea bide naturala (León) .
–Segovia-Medina del Campo trenbidearen bide naturala. Segovia-Olmedo tartea. III. fasea (Segovia eta Valladolid) .
–Palentziako Erromanikoa eta Duero ibaiaren bidexka lotzeko bide naturala (Tren Burra-Palentzia tartea) .
Valentziako Erkidegoan:
– Turia-Cabriel bide naturala. Siete Aguas-Cabriel tartea (Valentzia) .
–Alzira eta Benifairó udalerrien arteko antzinako trenbidearen bide naturala (Valentzia) .
Extremaduran:
–Guadiana ibaiaren bide naturala hobetzea (Badajoz) . Murtziako Eskualdean:
–Ipar-mendebaldeko bide naturalaren trazadura lehengoratzea (Murtzia) . Nafarroan:
–Plazaola-Pirinioetako hegoaldeko isurialdea bide naturala.
Hainbat autonomia-erkidegotan:
–Vasco-Navarro trenbidearen bide naturala (Araba eta Nafarroa) .
–Kantauriko bide naturala (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoa) .
–Zilarraren Ibilbidea bide naturala (Gaztela eta Leon eta Extremadura) .
Santander-Mediterraneoa bide naturala (Gaztela eta Leon eta Aragoi) .
–Puente Genil-Baeza-Utiel antzinako trenbidearen bide naturala (Gaztela-Mantxa eta Andaluzia) .
–Soria Mendebaldeko Errege Abelbidearen bide naturala (Gaztela eta Leon eta Extremadura) .
–Júcar ibaiaren bide naturala (Gaztela-Mantxa eta Valentziako Erkidegoa) .
–Matarraña-Algars bide naturala (Aragoi eta Katalunia) .
Horrez gain, Ministerioak sustatu eta gauzatutako bide naturalen mantentze-lanak interes orokorrekotzat jotzea proposatzen da.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen testu bategina onartzeko gaikuntza.
Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea hainbatetan aldatu da indarrean jarri zenetik. Bada, aldaketa horiek testu bakar batean bateratzeko xedez, baimena ematen zaio Gobernuari, Justiziako eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroek proposatuta, aipatutako arau horren testu bategina prestatu eta onartzeko, hamabi hilabeteko epean, Lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Baimen horren bidez, bateratu beharreko lege-testuak erregularizatzeko, argitzeko eta harmonizatzeko ahalmena ere ematen zaio Gobernuari.
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Eskumen-titulua.
1.Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen aldaketa, lege honen artikulu bakarrean jasotzen dena, Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan xedatutakoaren babesean emana da; artikulu horrek eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari merkataritza-legediaren eta prozesu-legediaren esparruetan, arlo horietan autonomiaerkidegoen zuzenbide substantiboaren bereizgarrietatik eratortzen diren berezitasunei kalterik egin gabe.
2.Lehenengo xedapen gehigarritik laugarrenera bitartekoak Konstituzioaren 149.1.6, 149.1.11 eta 149.1.13 artikuluen babesean emanak dira. Artikulu horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari merkataritza-legediaren, kredituak, bankuak eta aseguruak antolatzearen eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak zehaztu eta koordinatzearen arloetan.
3.Lege honen azken xedapenetatik lehenengotik bosgarrenera bitartean jasotzen diren lege-testuetako gainerako aldaketak aldatutako arauan zehaztutako eskumentituluan babesten dira.
Azken xedapenetatik hamargarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko maiatzaren 25ean.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|