I. XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAETALEHIAKORTASUN MINISTERIOA
11435 |
4/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Balore Merkatuaren |
|
Legearen testu bategina onartzen duena. |
Urriaren 29ko 20/2014 Legeak, Gobernuari zenbait testu bategin emateko ahalmena eskuordetzen dionak, Espainiako Konstituzioaren 82. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoaren indarrez, baimena ematen dio Gobernuari, lehenengo artikuluaren a) letran, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen testu bategina onartzeko. Baimen hori hamabi hilabeteko epearekin ematen da, eta eragina izango du uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatu duten lege mailako arauetan, bai eta haren esparru materiala ukitu eta legegintzako errege-dekretu hau onartu baino lehen aldarrikatzen direnetan ere; halaber, baimenak berekin ekarriko du testu berean sartzea balore-merkatuei buruzko zenbait lege-xedapen, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta.
Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, onartu zen egunetik, Espainiako balore-merkatuaren funtzionamenduari eusten dion zutabe normatiboa izan da. Izan ere, hartan egin diren aldaketa ugariek fideltasunez islatu dute balore-merkatuak urteetan zehar izan duen bilakaera. Aldaketa horien jatorria, izan ere, zenbait faktoretan dago; honako hauetan, besteak beste: bankuen eta finantzen ordenamenduarekin lotutako konplexutasun eta dinamismo gero eta handiagoak, sistema normatiboa merkatuen errealitateari etengabe egokitzeko lana eskatzen dutenak; azken urteetako baloreei buruzko araudia nazioartekotzeko prozesu sakona, bereziki trinkoa izan dena Europa barneko merkatuari dagokionez; eta, zalantzarik gabe, krisi finantzario eta ekonomiko gertatu berriaren ondorioei erantzuteko beharra, zeinak eskatu baitzuen kreditu- eta finantza-administrazioari behar ziren botere eta ahalmenak ematea, jokaleku berri eta eskakizun handiko bati aurre egiteko.
Hori dela-eta, zenbait urtez ordenamendu juridikoan aldaketa sakona egin ondoren, orain dagokigu behar diren urratsak egitea balore-merkatuari aplikatzekoa zaion araudiaren argitasuna eta koherentzia indartzeko, haren zatikatzea gutxitzeko eta haren sistematika finkatzeko, hura tresna hobea bihurtuz bai arautzailearen erabilerarako bai merkataritza- trafikoan egunero esku hartzen dutenentzat, jakinda, betiere, horrek finantza-merkatuen zatikatze hobea eta arinagoa eta segurtasun juridiko handiagoa ekarriko dituela. Testu bategin honek, hartara, jarraipena ematen die legegileak —besteak beste, Kreditu- erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearekin eta Aseguru- eta berraseguru-enpresen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legearekin— egindako ahaleginei, finantza-merkatuei aplikatzekoa zaien arau multzoa soildu, argitu eta harmonizatzekoei.
Testu bategin hau egin da balore-merkatuei buruzko lege mailako arau multzo bat integratuz. Arau horiek behar bezala erregularizatu, argitu eta sistematizatu egin dira, urriaren 29ko 20/2014 Legean xedatutako gaikuntzari jarraituz, eta, bereziki, ondoren azalduko ditugun irizpideei jarraituz.
Lehenengo, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea onartu zenetik lege horretan egin diren berrogeitik gora aldaketak sartu dira. Bereziki nabarmendu beharrekoak dira abenduaren 19ko 47/2007 Legearen bidez sartutakoak. Lege horrek Europako zenbait zuzentarau sartu zituen Espainiako ordenamendu juridikoan, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39 (EE) Zuzentaraua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, MIFID izenaz ere ezagutzen dena; izan ere, zuzentarau horrek egiazko iraultza ekarri zuen Europako balore-merkatu harmonizatuaren kontzeptua dela-eta.
Bigarrenik, legegilearen aginduari jarraituz, arloari buruzko beste lege-xedapen batzuk sartu dira testu bateginean. Bereziki, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea
aldatu zuen azaroaren 16ko 37/1998 Legearen hirugarren eta hamalaugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren, bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak; Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen hirugarren xedapen gehigarria; Finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren eta seigarren xedapen iragankorrak; uztailaren 17ko 26/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarria —lege horren bidez, aldatu egiten dira Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea eta Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa—; apirilaren 12ko 6/2007 Legearen xedapen gehigarria, zeinaren bidez erreformatu egiten baita Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea; urriaren 4ko 32/2011 Legearen azken xedapenetako lehena, bigarrena eta laugarrena —lege horren bidez, aldatu egiten da Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea—; Kreditu- erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria; Enpresa Finantzaketa Sustatzearen apirilaren 27ko 5/2015 Legearen bederatzigarren xedapen iragankorra, eta Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko ekainaren 18ko 11/2015 Legearen seigarren eta zazpigarren xedapen iragankorrak.
Hori guztia dela-eta, testuaren egituran zenbait doikuntza egin dira, eta artikuluen zenbakiak aldatu dira, eta, horrenbestez, baita haien arteko igorpenak eta bat etortzeak ere. Aukeraz baliatuta, bestalde, legegintzarako eskuordetzearen babesean, testuaren sistematika hobetu eta bat ez-etortze batzuk egokitu dira.
Testu bategin honek balore-merkatuen araugintza-blokearen sistematizazio- eta batasun-helburuak betetzea ezertan eragotzi gabe, datozen hilabeteetan Espainiako araudia Europan onartu diren arau batzuen arabera egokitu beharko da; honako hauek dira arau horiek: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua, merkatu-abusuari buruzkoa, zeina 2016ko uztailaren 3an aplikatzekoa izango baita; eta, batez ere, MIFID2 izeneko araupetze berria, aipatutako MIFID izeneko araudia ordezten duena, eta honako hauek osatua dagoena: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65 (EB) Zuzentaraua, 2014ko maiatzaren 15ekoa, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa eta 2002/92 (EE) Zuzentaraua eta 2011/61 (EB) Zuzentaraua aldatzen dituena, eta, bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 600/2014 (EB) Erregelamendua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena. Bada, arau horiek funtsezko aldaketak ekarriko dituzte finantza-tresnen araubidean edo negoziazio-zentroei buruzko araudi berrian.
Nolanahi ere, batera biltzeko lan honek aukera ematen du balore-merkatuaren araudia laster etorriko diren erreforma horietarako prestatzeko, etorkizuneko aldaketak aurreratuz eta Europako arauen transposizioa egin beharreko unean legegilearen lana erraztuko duen testua sortuz. Kapitulu eta artikulu berriak sartuta, eta araugintzaren teknikaren jarraibideak betez, Europako Zuzenbidea sartzeko iragazkorragoa den arau-egitura sortu da.
Horregatik guztiagatik, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak aurretiaz 2015eko urriaren 23ko bileran eztabaidatuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Balore Merkatuaren Legearen testu bategina onartzea.
Onartu egiten da Balore Merkatuaren Legearen testu bategina, zeinari honako xedapen hauen edukia gehitu baitzaio:
a)Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuarena.
b)Azaroaren 16ko 37/1998 Legearen hirugarren eta hamalaugarren xedapen gehigarriak, eta lehenengo, bigarren, bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak; lege horren bidez, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzen da.
c)Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen hirugarren xedapen gehigarria.
d)Finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
e)Uztailaren 17ko 26/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarria; lege horren bidez, aldatu egiten dira Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea eta Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa.
f)Apirilaren 12ko 6/2007 Legearen xedapen gehigarria, zeinaren bidez erreformatu egiten baita Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
g)Urriaren 4ko 32/2011 Legearen azken xedapenetako lehena, bigarrena eta laugarrena; lege horren bidez, aldatu egiten da Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
h)Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
i)Enpresa Finantzaketa Sustatzearen apirilaren 27ko 5/2015 Legearen bederatzigarren xedapen iragankorra.
j)Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko ekainaren 18ko 11/2015 Legearen seigarren eta zazpigarren xedapen iragankorrak.
Xedapen gehigarri bakarra. Arauei buruzko aipamenak.
1.Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legeari buruz beste xedapen batzuetan egindako arau-aipamenak ulertuko da onartzen dugun testu bategineko kasuan kasuko manuei buruzkoak direla.
2.Testu bategin honen aplikazioa errazte aldera, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren web-orrian (www.tesoro.es) Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen manuekiko korrespondentzien taula argitaratuko da, informazio hutseko ondorioetarako. Argitalpen hori legegintzako errege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 15 eguneko epean egingo da.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Honako xedapen hauek indargabetuta geratzen dira:
a)Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuarena.
b)Azaroaren 16ko 37/1998 Legearen hirugarren eta hamalaugarren xedapen gehigarriak, eta lehenengo, bigarren, bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak; lege horren bidez, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzen da.
c)Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen hirugarren xedapen gehigarria.
d)Finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
e)Uztailaren 17ko 26/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarria; lege horren bidez, aldatu egiten dira Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea eta Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa.
f)Apirilaren 12ko 6/2007 Legearen xedapen gehigarria, zeinaren bidez erreformatu egiten baita Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
g)Urriaren 4ko 32/2011 Legearen azken xedapenetako lehena, bigarrena eta laugarrena; lege horren bidez, aldatu egiten da Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
h)Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
i)Enpresa Finantzaketa Sustatzeko apirilaren 27ko 5/2015 Legearen bederatzigarren xedapen iragankorra.
j)Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko ekainaren 18ko 11/2015 Legearen seigarren eta zazpigarren xedapen iragankorrak.
Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.
Legegintzako errege-dekretu hau eta berak onartzen duen testu bategina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.
Hala eta guztiz ere, legegintzako errege-dekretu honen xedapen gehigarri bakarraren
2.zenbakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Oviedon, 2015eko urriaren 23an.
FELIPE e.
Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroa,
LUIS DE GUINDOS JURADO
BALORE-MERKATUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINA
AURKIBIDEA
I. titulua. Xedapen orokorrak
I. kapitulua. Legearen eremua.
1.artikulua. Xedea.
2.artikulua. Finantza-tresnak.
3.artikulua. Finantza-tresnei buruzko beste xedapen batzuk.
4.artikulua. Aplikazio-eremua.
5.artikulua. Sozietate taldea.
II. kapitulua. Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako balore negoziagarriak.
6.artikulua. Baloreen ordezkatzea.
7.artikulua. Jaulkipenaren dokumentua.
8.artikulua. Kontabilitate-erregistroaren ardura duten erakundeak.
9.artikulua. Baloreak erregistratzeko eta edukitzeko sistema.
10.artikulua. Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak eratzea.
11.artikulua. Eskualdatzea.
12.artikulua. Eskubide erreal mugatuak eta bestelako kargak eratzea.
13.artikulua. Erregistro-legitimazioa eta segidako traktua
14.artikulua. Legitimaziorako ziurtagiriak.
15.artikulua. Baloreak lekualdatzea eta hainbanaketaren araua.
II. titulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
16.artikulua. Izaera eta araubide juridikoa.
17.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eginkizunak.
18.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zerbitzuko langileak.
19.artikulua. Aurrekontua eta kontrol ekonomiko eta finantzarioa.
20.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren barne-araubidea eta barne- kontrola.
21.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren araugintza-ahalmena.
22.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren xedapen eta ebazpenen aurkako errekurtsoak.
II. kapitulua. Antolaketa.
23.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseilua.
24.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren ahalmenak.
25.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakariaren eta lehendakariordearen eginkizunak.
26.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Komite Exekutiboa.
27.artikulua. Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien agintaldia.
28.artikulua. Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien kargu-uztea.
29.artikulua. Bateraezintasunen araubidea.
30.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Aholku Komitea.
31.artikulua. Aholku Komitearen txostena.
32.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baliabide ekonomikoak.
III.titulua. Baloreen lehen mailako merkatua.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
33.artikulua. Jaulkipen-askatasuna.
34.artikulua. Informazio-liburuxka argitaratzeko eginbeharra.
35.artikulua. Baloreak saltzeko edo haien harpidetza egiteko eskaintza publikoa.
36.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzeko informazio-betekizunak.
37.artikulua. Liburuxkaren edukia.
38.artikulua. Liburuxkaren erantzukizuna.
39.artikulua. Liburuxkaren mugaz haraindiko balioa.
40.artikulua. Prebentzio-neurriak.
II.kapitulua. Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipena.
41.artikulua. Betekizunetatik salbuestea.
42.artikulua. Obligaziodunen sindikatuaren aplikazio-eremua.
IV. titulua. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
43.artikulua. Definizioa.
44.artikulua. Baimentzea.
45.artikulua. Baimena lortzeko betekizunak.
46.artikulua. Baliatzeko baldintzak.
47.artikulua. Kontseilari eta zuzendarien izendapena.
48.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialak edo Espainiatik kanpo erregulatutako merkatuak administratzen dituzten sozietateetako partaidetzak.
49.artikulua. Baimena errebokatzea.
50.artikulua. Zuzentze-sozietatea ordeztea.
II. kapitulua. Bigarren mailako merkatu ofizialak, berariaz
51. artikulua. Autonomia-eremuko bigarren mailako merkatu ofizialak.
1. atala. Balore-burtsak.
52.artikulua. Sorrera.
53.artikulua. Xedea.
54.artikulua. Zuzentze-sozietatea.
55.artikulua. Kideak.
56.artikulua. Burtsen Interkonexiorako Sistema.
57.artikulua. Burtsen Sozietatea.
58.artikulua. Burtsako eragiketak.
2. atala. Idatzoharretako zor publikoaren merkatua.
59.artikulua. Xedea.
60.artikulua. Zuzentze-erakundea.
61.artikulua. Kideak.
62.artikulua. Baloreen erregistroa.
63.artikulua. Erakunde kudeatzaileak.
3.atala. Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialak, kontuko idatzoharren bidez ordezkatutakoak.
64.artikulua. Sorrera.
65.artikulua. Xedea.
66.artikulua. Kideak.
67.artikulua. Zuzentze-sozietatea.
68.artikulua. Barne-erregelamendua.
III. kapitulua. Bigarren mailako merkatu ofizialetan parte hartzea.
69.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideak.
70.artikulua. Urrutiko sarbidea.
71.artikulua. Besteren konturako kideen eragiketak.
72.artikulua. Norberaren konturako kideen eragiketak.
73.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideen interes-gatazken kudeaketa.
74.artikulua. Kideen tarifak.
75.artikulua. Kideen jardueraren garapena.
IV. kapitulua. Negoziazioa eta eragiketak bigarren mailako merkatu ofizial batean.
76.artikulua. Negoziatzeko onartzea bigarren mailako merkatu ofizial batean.
77.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztun batetik bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzearen berezitasunak.
78.artikulua. Merkatuek finantza-tresnak negoziatzeko onartzeko ezarritako arau gehigarriak.
79.artikulua. Merkatu-abusuaren arloko betebeharrak.
80.artikulua. Finantza-tresnen negoziazioa etetea.
81.artikulua. Negoziaziotik kanpo uztea.
82.artikulua. Norberaren borondatez negoziaziotik kanpo geratzea.
83.artikulua. Eragiketak.
84.artikulua. Baloreen mailegua.
V. kapitulua. Negoziazioaren gardentasuna eta eragiketak komunikatzea.
85.artikulua. Gardentasuneko betekizunak.
86.artikulua. Negoziazioaren aurretiko gardentasuneko betekizunak.
87.artikulua. Negoziazioaren ondorengo gardentasuneko betekizunak.
88.artikulua. Informazioa eskuratzea.
89.artikulua. Eragiketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikatzeko betebeharra.
90.artikulua. Komunikazio-prozedura.
91.artikulua. Komunikazioaren edukia.
92.artikulua. Informazioa gorde eta berriz bidaltzea.
VI. kapitulua. Baloreen konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa eta kontratazioaren ondorengo azpiegiturak.
93.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako araubidea.
94.artikulua. Eragiketen likidazioa.
95.artikulua. Baloreei lotutako eduki ekonomikoko eskubide eta betebeharren likidazioa.
96.artikulua. Likidazioaren arriskua arintzera bideratutako bermeak.
97.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen araubide juridikoa eta baimena.
98.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen betekizunak, betebeharrak, ahalmenak eta eginkizunak.
99.artikulua. Baloreen gordailuzain zentraletan parte hartzea.
100.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen oroitidazkia eta aurrekontua.
101.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen barne-arauak.
102.artikulua. Baloreen gordailuzain zentral batean parte hartzen duen erakunde baten konkurtso-kasuan aplikatzekoak diren arauak.
103.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen araubide juridikoa eta baimena.
104.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen betekizunak, betebeharrak, ahalmenak eta eginkizunak.
105.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeetan parte hartzea.
106.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen oroitidazkia eta aurrekontua.
107.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen estatutu sozialak eta barne- erregelamendua.
108.artikulua. Antolaketa-betekizunak.
109.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeetako kideak.
110.artikulua. Ez-betetze edo konkurtso kasuan aplikatzekoak diren arauak.
111.artikulua. Konpentsazio- edo likidazio-sistema edo kontrakontu zentraleko erakundea aukeratzeko sistema.
112.artikulua. Likidazio-sistema bat izendatzeko eskubidea.
113.artikulua. Kontrakontu zentraleko, konpentsazioko eta likidazioko sistemetarako sarbidea.
114.artikulua. Balore negoziagarrien negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistema.
115.artikulua. Informazio-sistema dela-eta baloreen gordailuzain zentralak dauzkan betebeharrak.
116.artikulua. Informazio-sistema dela-eta gainerako agenteek daukaten araubide juridikoa.
117.artikulua. Negoziazio, konpentsazio, likidazio eta baloreen erregistroko sistemen funtzionamendu zuzenaren jarraipena eta kontrola.
VII. kapitulua. Jaulkitzaileek aldian-aldian informazioa emateko betebeharrak.
118.artikulua. Urteko txostena eta auditoria-txostena.
119.artikulua. Sei hilean behingo txosten finantzarioak.
120.artikulua. Bitarteko kudeaketa-adierazpena.
121.artikulua. Aurrekoen menpe ez dauden kasuak.
122.artikulua. Beste xedapen batzuk.
123.artikulua. Informazioa emateko beste betebehar batzuk.
124.artikulua. Jaulkitzaileen erantzukizuna.
VIII. kapitulua. Partaidetza esanguratsuei eta autozorroari buruz informatzeko betebeharrak.
125.artikulua. Akziodunaren eta bestelako balore eta finantza-tresnen titularren betebeharrak.
126.artikulua. Autozorroa dela-eta jaulkitzaileak dauzkan betebeharrak.
127.artikulua. Prebentzio-neurriak.
IX. kapitulua. Eskuratze-eskaintza publikoak.
128.artikulua. Nahitaezko eskuratze-eskaintza publikoa.
129.artikulua. Aplikazio-eremua.
130.artikulua. Bidezko prezioa.
131.artikulua. Sozietatearen gaineko kontrola.
132.artikulua. Eskuratze-eskaintza publikoa egiteko betebeharra ez betetzearen ondorioak.
133.artikulua. Beste xedapen batzuk.
134.artikulua. Administrazio- eta zuzendaritza-organoen betebeharrak.
135.artikulua. Neutralizazio-neurriak.
136.artikulua. Nahitaezko salerosketak.
137.artikulua. Borondatezko eskuratze-eskaintza publikoak.
V. titulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresak.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
138.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresaren kontzeptua.
139.artikulua. Aplikazio ezaren kasuak.
140.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak eta -jarduerak.
141.artikulua. Zerbitzu lagungarriak.
142.artikulua. Inbertsio-zerbitzuei eta zerbitzu lagungarriei buruzko beste xedapen
batzuk.
143.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresa motak.
144.artikulua. Jarduera- eta izen-erreserba.
145.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak emateko baimena duten beste erakunde batzuk.
146.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresetako agenteak.
147.artikulua. Agenteen erregistroan inskribatzea.
148.artikulua. Bide elektronikoz egindako kontratazioa.
II. kapitulua. Baimentzea, erregistratzea, etetea eta errebokatzea.
149.artikulua. Baimentzea.
150.artikulua. Erregistratzea.
151.artikulua. Beste enpresa batzuek kontrolatutako inbertsio-zerbitzuetako enpresak baimentzea.
152.artikulua. Baimena emateko orotariko betekizunak.
153.artikulua. Baimena emateko berariazko betekizunak.
154.artikulua. Baimenaren iraungitzea.
155.artikulua. Baimena ukatzea.
156.artikulua. Estatutu-aldaketak.
157.artikulua. Baimendutako inbertsio-zerbitzuak aldatzea.
158.artikulua. Administrazio- eta zuzendaritza-kargu berriak izendatzea.
159.artikulua. Egiturazko aldaketak.
160.artikulua. Baimena errebokatzea.
161.artikulua. Baimena errebokatzeko prozedura.
162.artikulua. Baimena etetea.
163.artikulua. Konkurtso-deklarazioa eskatzeko legitimazioa.
III. kapitulua. Sukurtsalak eta zerbitzuak libreki ematea.
164.artikulua. Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresen mugaz gaindiko jarduketa Europar Batasuneko estatu kideetan.
165.artikulua. Sukurtsalak irekitzea Europar Batasuneko estatu kideetan.
166.artikulua. Zerbitzuak libreki ematea Europar Batasuneko estatu kideetan.
167.artikulua. Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresen mugaz gaindiko jarduketa Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetan.
168.artikulua. Europar Batasuneko kidea den estatu batean baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresak.
169.artikulua. Sukurtsalak Espainian ireki eta ixteko prozedura.
170.artikulua. Espainiako sukurtsalak gainbegiratzea.
171.artikulua. Zerbitzuak Espainian libreki ematea.
172.artikulua. Prebentzio-neurriak.
173.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetan baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresak.
IV. kapitulua. Partaidetza esanguratsuak.
174.artikulua. Partaidetza esanguratsuak.
175.artikulua. Jakinarazteko eginbeharra.
176.artikulua. Proposatutako eskuratzearen ebaluazioa.
177.artikulua. Agintari gainbegiraleen arteko lankidetza.
178.artikulua. Betebeharrak ez betetzearen eraginak.
179.artikulua. Partaidetza esanguratsuen murrizketa.
180.artikulua. Prebentzio-neurriak.
181.artikulua. Akzio-egitura komunikatzea.
V. kapitulua. Egokitasuna, gobernu korporatiboa eta informazio-betekizunak.
182.artikulua. Egokitasuneko betekizunak.
183.artikulua. Administrazio-kontseiluko kideen, zuzendari nagusien eta parekoen aukeraketa eta ebaluazioa.
184.artikulua. Bateraezintasunen eta mugapenen araubidea.
185.artikulua. Gobernu korporatiboaren arauak.
186.artikulua. Izendapenen komitea.
187.artikulua. Izendapenen komiterako salbuespenak.
188.artikulua. Ordainsarien arloko betebeharrak.
189.artikulua. Ordainsarien arloko betebeharretarako salbuespenak.
VI. kapitulua. Kudeaketarako sistema, prozedura eta mekanismoak.
190.artikulua. Finantza-betekizunak.
191.artikulua. Kaudimenari buruzko informazioa.
192.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen urteko txostena.
193.artikulua. Barne-antolaketako betekizunak.
194.artikulua. Arriskuaren kudeaketa eta arriskuen komitea.
195.artikulua. Interes-gatazkak.
196.artikulua. Kapital-koltxoien betekizun konbinatua.
197.artikulua. Arau-hausteen jakinarazpena.
VI. titulua. Inbertsioak Bermatzeko Funtsa.
198.artikulua. Inbertsioak Bermatzeko Funtsa.
199.artikulua. Atxikitzea.
200.artikulua. Baztertzea.
201.artikulua. Bermeen exekuzioa.
VII. titulua. Jokabide-arauak.
I. kapitulua. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenei aplikatzekoak zaizkien jokabide- arauak.
1. atala. Behartutako subjektuak eta bezeroen sailkapena.
202.artikulua. Behartutako subjektuak.
203.artikulua. Bezero motak.
204.artikulua. Txikizkako bezeroak.
205.artikulua. Bezero profesionalak.
206.artikulua. Bezero profesional gisa tratatzeko eskaera.
207.artikulua. Eragiketak kontrako alderdi hautagarriekin.
2. atala. Jarduteko eta informatzeko eginbeharrak.
208.artikulua. Arretaz eta gardentasunez jokatzeko betebeharra.
209.artikulua. Informatzeko eginbehar orokorra.
210.artikulua. Finantza-tresnei eta inbertsio-estrategiei lotutako arriskuei buruzko orientabideak eta ohartarazpenak.
211.artikulua. Emandako zerbitzuari buruzko informazioa emateko eginbeharra.
212.artikulua. Erakundeek beren bezeroak ezagutzeko eginbehar orokorra.
213.artikulua. Egokitasunaren ebaluazioa.
214.artikulua. Komenigarritasunaren ebaluazioa.
215.artikulua. Bezero ebaluatuen eta produktu ez-egokien erregistro gaurkotua.
216.artikulua. Komenigarritasunaren azterketarako salbuespena.
217.artikulua. Finantza-tresna ez-konplexuak.
218.artikulua. Kontratuen erregistroa.
219.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak, finantza-produktu baten zati gisa.
220.artikulua. Informazio-betebeharrak betetzea, zerbitzuak inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa baten bidez emateko kasuan.
3. atala. Bezeroen aginduak kudeatu eta betetzea.
221.artikulua. Aginduak kudeatu eta betetzeari buruzko betebeharrak.
222.artikulua. Aginduak betetzeko politikari buruz informatzeko eginbeharra.
223.artikulua. Aginduak betetzeko kasu bereziak.
224.artikulua. Erakundeek aginduak betetzeko politika gainbegiratzea.
II. kapitulua. Merkatu-abusua.
225.artikulua. Behartutako subjektuak.
226.artikulua. Informazio pribilegiatua.
227.artikulua. Informazio pribilegiatua daukanaren betebehar eta debekuak.
228.artikulua. Informazio garrantzitsua, hura zabaltzeko betebeharra dutenak eta haren publizitatea.
229.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek informazio pribilegiatua dela-eta dauzkaten betebeharrak.
230.artikulua. Informazio pribilegiatua dela-eta balore-jaulkitzaileek dauzkaten betebeharrak.
231.artikulua. Prezioen eratze librea dela-eta debeku diren jokabideak.
232.artikulua. Eragiketa susmagarriei buruzko komunikazioa.
VIII. titulua. Gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
233.artikulua. Gainbegiratzearen, ikuskatzearen eta zehapenaren eremua.
234.artikulua. Gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenak.
235.artikulua. Kanpoko agenteek gainbegiratze- eta ikuskatze-eginkizunetan laguntzea.
236.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lankidetza emateko betebeharrak.
237.artikulua. Informazio garrantzitsua argitaratzea.
238.artikulua. Balore-merkatuei buruzko erregistro publikoak.
239.artikulua. Erreklamazio-zerbitzuak.
240.artikulua. Publizitatea.
241.artikulua. Kontabilitate-informazioaren arloko betebeharrak.
II. kapitulua. Beste agintari batzuekiko lankidetza.
242.artikulua. Nazioko beste agintari gainbegirale batzuekiko lankidetza.
243.artikulua. Aurretiko txostena eta informazioa eskatzea.
244.artikulua. Europar Batasuneko beste agintari gainbegirale batzuekiko lankidetza.
245.artikulua. Informazioa trukatzea.
246.artikulua. Europar Batasuneko beste agintari eskudun batzuei aurretiko kontsulta
egitea.
247.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetako agintari eskudunekiko lankidetza.
248.artikulua. Lanbide-sekretua.
249.artikulua. Lankidetzari edo informazio-trukeari ezezkoa ematea.
250.artikulua. Agintari judizialekiko lankidetza.
251.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuhurtziazko gainbegiratzearen arloko lankidetza.
252.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialen gainbegiratzearen arloko lankidetza.
253.artikulua. 2004/39 (EE) Zuzentarauaren gaietako lankidetza.
254.artikulua. Merkatu-abusuaren arloko lankidetza.
255.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen arloko lankidetza.
III. kapitulua. Zuhurtziazko gainbegiratzea.
256.artikulua. Gainbegiratze-programa.
257.artikulua. Erresistentzia-probak.
258.artikulua. Bateratze-betebeharrak.
259.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta haien talde bateragarrien zuhurtziazko gainbegiratzea.
260.artikulua. Zuhurtziazko gainbegiratze-neurriak.
261.artikulua. Baliabide propioen betekizun gehigarriak.
262.artikulua. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak gainbegiratzea.
263.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetako inbertsio- zerbitzuetako enpresak gainbegiratzea.
264.artikulua. Sukurtsalak esanguratsu izendatzeko eskaerak.
265.artikulua. Beste gainbegirale batzuekiko harremanak, oinarri bateratuko gainbegiraketaren eremuan.
266.artikulua. Gainbegiraleen elkargoak.
267.artikulua. Baterako erabakiak.
268.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zabalkunde-betebeharrak.
269.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren informazio-betebeharrak urgentziazko egoeretan.
270.artikulua. Gainbegiratzearen arloko gidak egitea.
IV. kapitulua. Arau-hauste eta zehapenen arloko xedapen orokorrak.
271.artikulua. Gai orokorrak.
272.artikulua. Epai-aurrekotasuna zigor arloan.
273.artikulua. Hasteko, instruitzeko eta zehatzeko arauak.
274.artikulua. Zehapen-prozedurari aplikatzekoa zaion legeria.
275.artikulua. Zehapenen betegarritasuna, erregistroa eta publizitatea.
276.artikulua. Zehapenak barkatzea.
V. kapitulua. Arau-hauste oso astunak.
277.artikulua. Subjektu erantzuleak.
278.artikulua. Jarduera-erreserba eta behar diren baimenak lortzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
279.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta bigarren mailako balore-merkatuen finantza-tresnen negoziaziorako ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
280.artikulua. Eskuratzeko eskaintza publikoaren inguruko arau-hausteak.
281.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.
282.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
283.artikulua. Barne-antolaketako neurriak eta behar diren zuhurtziazko eskakizunak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
284.artikulua. Inbertitzaileari informazioa eta babesa emateko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
285.artikulua. Balore Merkatu Nazionalaren Batzordeak bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalmenaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau- hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.
286.artikulua. Martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
287.artikulua. Uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
288.artikulua. 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
289.artikulua. Kreditu-kalifikazioko agentzien eta partaidetza esanguratsuen arloko arau-hausteak.
VI. kapitulua. Arau-hauste astunak eta arinak.
290.artikulua. Subjektu erantzuleak.
291.artikulua. Jarduera-erreserba eta behar diren baimenak lortzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
292.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta bigarren mailako balore-merkatuen finantza-tresnen negoziaziorako ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
293.artikulua. Eskuratzeko eskaintza publikoaren inguruko arau-hausteak.
294.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.
295.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
296.artikulua. Barne-antolaketako neurriak eta behar diren zuhurtziazko eskakizunak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
297.artikulua. Balore Merkatu Nazionalaren Batzordeak bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalmenaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau- hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.
298.artikulua. Europar Batasunaren Erregelamenduak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
299.artikulua. Kreditu-kalifikazioko agentzien eta partaidetza esanguratsuen arloko arau-hausteak.
300.artikulua. Arau-hauste arinak.
VII. kapitulua. Arau-hausteak preskribatzea.
301. artikulua. Arau-hausteak preskribatzea.
VIII. kapitulua. Zehapenak.
302.artikulua. Zehapenak arau-hauste oso astunak egiteagatik.
303.artikulua. Zehapenak arau-hauste astunak egiteagatik.
304.artikulua. Zehapenak argitara ematea.
305.artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.
306.artikulua. Zehapen osagarriak, administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituztenek egindako arau-hauste oso astunengatik.
307.artikulua. Zehapen osagarriak, administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituztenek egindako arau-hauste astunengatik.
308.artikulua. Zehapen osagarriak argitara ematea.
309.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarrien eta finantza- multzoen betebeharren inguruko arau-hausteengatiko zehapenak.
310.artikulua. Zehapenetarako irizpide erabakigarriak.
311.artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak.
312.artikulua. Arau-hauste arinen ustezko erantzuleari errekerimendua egitea.
313.artikulua. Arau-hausteen eta administrazio-zehapenen informazioa eta jakinarazpena.
IX. titulua. Baloreen gaineko eragiketen zerga-araubidea.
314.artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren eta ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespena.
315.artikulua. Zerga Administrazioari komunikatzeko betebeharra.
316.artikulua. Zerga-salbuespenak.
X.titulua. Beste negoziazio-sistema batzuk: negoziazio-sistema aldeaniztuna eta barneratze sistematikoa.
I. kapitulua. Negoziazio-sistema aldeaniztunak.
317.artikulua. Definizioa.
318.artikulua. Sorrera.
319.artikulua. Zuzentze-erakundeak.
320.artikulua. Funtzionamendurako erregelamendua
321.artikulua. Informazioa igortzeko betebeharra.
322.artikulua. Jokabide-arauak eta merkatu-abusua.
323.artikulua. Informazio-betebeharrak.
324.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztunen arauak eta beste lege-betebehar batzuk betetzen direla gainbegiratzea.
325.artikulua. Gardentasuneko betekizunak.
326.artikulua. Negoziazioaren aurretiko gardentasuneko betekizunak.
327.artikulua. Negoziazioaren ondorengo gardentasuneko betekizunak.
328.artikulua. Kontrakontu zentraleko akordioak eta konpentsazio- eta likidazio- akordioak.
329.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztunetarako urrutiko sarbidea.
II.kapitulua. Bigarren mailako merkatu ofizialen eta negoziazio-sistema aldeaniztunen xedapen komunak.
330. artikulua. Prebentzio-neurriak.
III. kapitulua. Barneratze sistematikoa.
331.artikulua. Aplikazio-eremua.
332.artikulua. Informazio-betebeharrak.
333.artikulua. Aginduak betetzea.
334.artikulua. Bezeroen tratamendua.
Lehenengo xedapen gehigarria. Gordailuen bankuen arteko merkatua.
Bigarren xedapen gehigarria. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundien jaulkipenen araubide juridikoa.
Hirugarren xedapen gehigarria. Finantza-tresnak ez diren jaulkipen-eskubideen araubide juridikoa.
Laugarren xedapen gehigarria. Txikizkariei lehentasunezko partaidetzak, zor-tresna bihurgarriak eta baliabide propiotzat zenbatu daitezkeen mendeko finantzaketak saltzea.
Bosgarren xedapen gehigarria. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen aldi baterako finantza-inbertsioei buruzko murrizketak.
Seigarren xedapen gehigarria. Baloreen Erregistro-, Konpentsazio- eta Likidazio- sistemak Kudeatzeko Sozietatea eta kontrakontu zentraleko erakundeen jabe diren sozietateak, baloreen gordailuzain zentralak eta Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Sozietate anonimoaren forma ez duten erakunde kotizatuen gobernu korporatiboaren urteko txostena.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen ordainsarien arloko betebeharrak.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Zehapen-prozedurak ebatzi eta jakinarazteko epea.
Hamargarren xedapen gehigarria. Gainbegiratzearen oroitidazkia eta Espainiako Bankuaren barne-kontroleko organoa.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Interes publikoko erakundeen auditoria- batzordearen gainbegiratzea.
Lehenengo xedapen iragankorra. Sozietate kotizatu bateko partaidetzaren igoera jakin batzuetarako araubidea.
Bigarren xedapen iragankorra. Aurrezki-kutxen partaidetza-kuotak eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren elkarte erako partaidetza-kuotak.
Hirugarren xedapen iragankorra. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/50 (EB) Zuzentarauaren berrikuntzetara egokitzea.
Laugarren xedapen iragankorra. Baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro- sistema berria eta Europar Batasunaren baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazioa —98/26 (EE) eta 2014/65 (EB) Zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu—.
Bosgarren xedapen iragankorra. Negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioak dituzten sozietateen araubide iragankorra, baldin eta bostehun milioi euro baino handiagoko burtsa-kapitalizazioa badute.
Seigarren xedapen iragankorra. Bideragarritasun Plan Orokorra.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Bankuaren arteko lankidetza-hitzarmena.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Idatzoharretako zor publikoaren merkatua. Bederatzigarren xedapen iragankorra. Baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzu
autonomikoak.
Hamargarren xedapen iragankorra. Arau-aipamenak.
Azken xedapenetatik lehenengoa. Eskumen-titulua.
Azken xedapenetatik bigarrena. Garatzeko ahalmena.
I. TITULUA
Xedapen orokorrak
I. KAPITULUA
Legearen eremua
1. artikulua. XEDEA.
Lege honen xedea da finantza-tresnen Espainiako negoziazio-, likidazio- eta erregistro- sistemak erregulatzea, eta horretarako honako hauek ezartzen dira: haien antolaketa- eta funtzionamendu-printzipioak; negoziazioaren xede diren finantza-tresnei eta tresna horiek jaulkitzen dituztenei buruzko arauak; Espainian inbertsio-zerbitzuak ematea, eta gainbegiratze-, ikuskatze- eta zehapen-araubidearen ezarpena.
2. artikulua FINANTZA-TRESNAK.
Lege honen eremuan honako finantza-tresna hauek sartzen dira:
1.Pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatuek jaulkitako balore negoziagarriak, jaulkipenetan multzokatuak. Balore negoziagarritzat joko da ondare-edukia duen eskubide oro, edozein dela ere haren izendapena, baldin eta, haren egituratze juridiko propioa eta eskualdatze-araubidea direla-eta, haren trafiko orokortua eta inpertsonala egin badaiteke finantza-merkatu batean.
Nolanahi ere, lege honen eraginetarako, honako hauek joko dira balore negoziagarritzat:
a)Sozietateen akzioak eta akzioen baliokideak diren balore negoziagarriak, bai eta akzioak edo akzioen baliokideak diren baloreak eskuratzeko eskubidea ematen duten bestelako balore negoziagarriak ere, haien bihurtzeagatik nahiz ematen dituzten eskubideez baliatzeagatik.
d)Nazioartekotzeko zedulak eta bonuak.
c)Jesapen baten zati bat ordezkatzen duten bonuak, obligazioak eta antzeko beste baloreak, bihurgarriak edo trukagarriak direnak barne.
d)Zedula, bonu eta partaidetza hipotekarioak.
e)Titulizazio-bonuak.
f)Inbertsio kolektiboko instituzioen partaidetza eta akzioak, bai eta arrisku-kapitaleko erakundeenak eta inbertsio kolektiboko izaera itxiko erakundeenak ere.
g)Moneta-merkatuko tresnak, halakotzat ulertuta moneta-merkatuan negoziatu ohi diren tresnen kategoriak, nola baitira Altxorraren letrak, gordailu-ziurtagiriak eta ordaindukoak, salbu eta modu singularrean libratzen badira. Kanpo gelditzen dira funts itzulgarriak hartzea ez dakarten aurretiko merkataritza-eragiketetatik heldutako ordainketa- tresnak.
h)Lehentasunezko partaidetzak.
i)Lurralde-zedulak.
j)«Warrant» deitutakoak eta beste edozein balore negoziagarri eskuratzeko edo saltzeko eskubidea ematen duten gainerako balore negoziagarri eratorriak, edo eskudiruko likidazio baterako eskubidea ematen dutenak, erreferentziatzat hartuta, besteak beste, balore negoziagarriak, dibisak, interes-tasak edo errendimenduak, lehengaiak, kreditu- arriskua edo bestelako adierazle edo neurriak.
k)Lege- nahiz erregelamendu-xedapenek balore negoziagarriaren izaera ematen dieten gainerakoak.
2.Aukera-kontratuak, gerokoak, trukatzeak, eperako interes-tasei buruzko akordioak eta finantza-tresna eratorrien bestelako kontratuak, lotuta daudenak baloreekin, dibisekin, interes-tasekin nahiz errendimenduekin, edo bestelako finantza-tresna eratorriak, finantza- adierazleak edo finantza-neurriak, espeziean edo eskudirutan likida daitezkeenak.
3.Aukera kontratuak, gerokoak, trukatzeak, eperako interes-tasei buruzko akordioak eta finantza-tresna eratorrien bestelako kontratuak, lehengaiekin lotuta daudenak eta eskudirutan likidatu behar direnak, edo eskudirutan likidatu daitezkeenak aldeetako batek eskatuta ez-betetzeaz edo kontratua hutsaltzea dakarren beste gertakari batez besteko arrazoiengatik.
4.Aukera-kontratuak, gerokoak, trukatzeak eta finantza-tresna eratorrien bestelako kontratuak, lehengaiekin lotuta daudenak eta eskudirutan likidatu daitezkeenak, baldin eta merkatu erregulatu batean edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzen badira.
5.Aukera-kontratuak, gerokoak, trukatzeak, eperako interes-tasei buruzko akordioak eta finantza-tresna eratorrien bestelako kontratuak, lehengaiekin lotuta daudenak eta entrega fisiko baten bidez likidatu ahal direnak, artikulu honetako aurreko zenbakian aipatu ez direnak eta merkataritza-helbururik gabeak —betiere, bestelako finantza-tresna eratorrien ezaugarriak eduki beharko dituzte—, kontuan hartuta, besteak beste, aitortutako konpentsazio-ganberen bidez likidatzen diren edo berme-tarteen doikuntza erregularren xede diren.
6.Kreditu-arriskuaren transferentziarako finantza-tresna eratorriak.
7.Diferentzien araberako finantza-kontratuak.
8.Aukera-kontratuak, gerokoak, trukatzeak, eperako interes-tasei buruzko akordioak eta finantza-tresna eratorrien bestelako kontratuak, lotuta daudenak klima-aldagaiekin, garraio-gastuekin, jaulkipen-baimenekin zein inflazio-tasekin edo bestelako estatistika ekonomiko ofizialekin, eskudirutan likidatu behar direnak edo eskudirutan likidatu ahal direnak, aldeetako batek hautatuta ez-betetzeaz edo kontratua hutsaltzea dakarren beste gertakari batez desberdinak diren arrazoiengatik, bai eta finantza-tresna eratorrien beste edozein kontratu ere, artikulu honetako aurreko zenbakietan aipatu gabeko aktibo, obligazio, adierazle eta neurriekin lotuta dagoena —betiere, bestelako finantza-tresna eratorrien ezaugarriak eduki beharko dituzte—, kontuan hartuta, besteak beste, merkatu erregulatu batean edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzen diren, aitortutako konpentsazio-ganberen bidez likidatzen diren edo berme-tarteen doikuntza erregularren xede diren.
9.Gobernuak 2. artikulu honetan ageri diren finantza-tresnen zerrenda aldatu ahalko du, Europar Batasunaren araudian ezartzen diren aldaketei egokitzeko.
3.artikulua. Finantza-tresnei buruzko beste xedapen batzuk.
1.Balore negoziagarriez besteko finantza-tresnei lege honetan balore negoziagarrietarako aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkie, kasuan kasu behar diren egokitzapenekin.
2.2. artikuluko 5. eta 8. zenbakiak aplikatu beharko dira Europako Batzordearen abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduaren 38. eta 39. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/39 (EE) Zuzentaraua aplikatzen da, gai hauekin lotuta: inbertsio- enpresek erregistro bat eramateko daukaten betebeharra; eragiketei buruzko informazioa; merkatuaren gardentasuna; finantza-tresnak negoziatzeko onartzea, eta aipatu zuzentarauaren helburuetako definitutako terminoak.
4.artikulua. Aplikazio-eremua.
Lege honen xedapenak nazioko lurraldean jaulkitzen, negoziatzen edo merkaturatzen diren finantza-tresna guztiei aplikatuko zaizkie.
5.artikulua. Sozietate taldea.
Lege honen ondorioetarako, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako sozietate-taldearen definizioa aintzat hartuko da.
II. KAPITULUA
Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako balore negoziagarriak
6.artikulua. Baloreen ordezkatzea.
1.Balore negoziagarriak kontuko idatzoharren bidez edo tituluen bidez ordezkatu ahalko dira. Ordezkatzerako hautatzen den modalitatea jaulkipen berean integratutako balore guztiei aplikatu beharko zaie.
2.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzeko onartzen diren baloreak nahitaez kontuko idatzoharren bidez ordezkatu beharko dira.
Aurreko lerrokadan aurreikusitakoaren salbuespen gisa, erregelamendu bidez behar diren berezitasunak ezarriko dira tituluen bidez ordezkatutako balore atzerritarrak bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatu ahal daitezen eta Espainian ezarritako baloreen gordailuzain zentraletan erregistratu ahal daitezen.
3.Bai baloreen kontuko idatzoharren bidezko ordezkatzea, bai tituluen bidezko ordezkatzea itzulgarriak izango dira. Kontuko idatzoharren bidezko ordezkatzea tituluen bidezko ordezkatze bilakatzeko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurretiko baimena beharko da, erregelamenduz xedatzen diren baldintzetan. Kontuko idatzoharren bidezko sistemara iragatea egin ahalko da titularrek eraldaketa horretarako adostasuna aurkezten doazen neurrian.
4.Erregelamenduz ezarriko dira kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak izaera suntsikorrekoak izan daitezen behar diren baldintzak, konpentsazio- eta likidazio- eragiketen eraginetarako.
7.artikulua. Jaulkipenaren dokumentua.
1.Baloreak kontuko idatzoharren bidez ordezkatzeko, erakunde jaulkitzaileak dokumentu bat egin beharko du, zeinean jaulkipenean integratutako baloreak identifikatzeko behar den informazioa jasoko baita.
Partaidetzako baloreen kasuan, aipatu dokumentuaren eskritura publikoa egingo da, eta eskritura hori jaulkipenarena izan ahalko da.
Partaidetzakoak ez diren baloreen kasuan, aukerakoa izango da jaulkipenaren dokumentua eskritura publiko bihurtzea. Dokumentu horren ordez, honako dokumentu hauetako bat egin ahalko da, eta jaulkipenaren dokumentutzat hartuko da:
a)Balore Merkatu Nazionalaren Batzordeak onartu eta erregistratutako informazio- liburuxka, lege honetan xedatutakoaren arabera.
b)Jaulkipenaren ezaugarrien argitalpena kasuan kasuko aldizkari ofizialean, Estatuko nahiz autonomia-erkidegoetako zorraren jaulkipenen kasuan, bai eta halakoa ezarrita dagoen gainerako kasuetan ere.
c)Araudi indardunaren arabera ahalmena duten pertsonek emandako ziurtagiria, Espainian ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzeko onartu diren jaulkipenen kasuan, 41.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Partaidetzako baloretzat ulertuko dira akzioak eta akzioen baliokideak diren balore negoziagarriak, bai eta akzioak edo akzioen baliokideak diren baloreak eskuratzeko eskubidea ematen duten bestelako balore negoziagarriak ere, haien bihurtzeagatik nahiz ematen dituzten eskubideez baliatzeagatik; betiere, balore horiek azpiko akzioen jaulkitzaileek edo talde jaulkitzailearen erakunde batek jaulki beharko ditu.
2.Erakunde jaulkitzaileak jaulkipenaren dokumentuaren eta haren aldaketen kopia bat aurkeztu beharko du kontabilitate-erregistroaz arduratzen den erakundean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean. Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzeko onartutako baloreak direnean, haien zuzentze-erakundean ere kopia bat aurkeztu beharko da.
3.Erakunde jaulkitzaileak eta kontabilitate-erregistroaz arduratzen denak une oro aipatutako dokumentuaren kopia bat jarri beharko du titularren eta, oro har, interesdunen esku.
4.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen edukia jaulkipenaren dokumentuak zehaztuko du.
5.Ez da beharrezkoa izango jaulkipenaren dokumentu bat egitea gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzen diren finantza-tresnetarako, ez eta gainerako kasuetan ere. Baldintzak, nolanahi ere, erregelamenduz ezarriko dira.
8.artikulua. Kontabilitate-erregistroaren ardura duten erakundeak.
1.Jaulkipen bati dagozkion kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen kontabilitate-erregistroa eramateko ardura erakunde bakar bati emango zaio, eta erakunde horrek haren intregritatea zaindu beharko du.
2.Ez bigarren mailako merkatu ofizialetan, ez negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzeko onartzen ez diren baloreen kasuan, erakunde hori jaulkitzaileak izendatuko du libreki, 141.a) artikuluan aurreikusitako jarduera egiteko baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresen eta kreditu-erakundeen artean. Izendapen hori 238. artikuluan ezarritako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistroan inskribatuko da. Kontabilitate-erregistroa eramaten hasi aurretiko betekizun bat izango da hori. Baloreen gordailuzain zentralek ere eginkizun hori hartu ahalko dute beren gain, aplikatzekoa den araudian eta haren erregelamenduetan ezartzen diren baldintzekin, kasua bada.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzeko onartutako baloreak direnean, izendatutako baloreen gordailuzain zentrala izango da baloreen kontabilitate-erregistroa eramateaz arduratuko dena, eta eginkizun hori erakunde parte-hartzaileekin batera beteko du.
4.Artikulu honetan aipatzen diren erakundeek erantzun egin beharko diete dagozkien inskripzioak ez egiteagatik, haien zehaztasun faltengatik edo haien atzerapenengatik kaltetuta gertatzen direnei, bai eta, oro har, legezko betebeharren nahita egindako ez-betetzeengatik edo zabarkeriarengatik ere. Sortutako kalteen ordaina, ahal den guztian, espeziean eman beharko da.
9.artikulua. Baloreak erregistratzeko eta edukitzeko sistema.
1.Espainian zerbitzuak ematen dituen baloreen gordailuzain orok honako hauek osatutako erregistro-sistema ezarriko du: erregistro nagusi bat eta sistema horretan parte hartzen duten erakundeen kargurako xehetasun-erregistroak.
2.Erregistro nagusia baloreen gordailuzain zentralaren ardura izango da, eta honako kontu mota hauek aitortuko dizkio halakoak eskatzen dituzten erakunde parte-hartzaileei:
a)Kontu propio bat edo batzuk, zeinetan erakunde parte-hartzailearen titulartasuneko baloreen saldoen idatzoharra egingo baita.
b)Hirugarrenen kontu orokor bat edo batzuk, zeinetan, modu orokorrean, erakunde parte-hartzaile bakoitzaren bezeroei dagozkien baloreen saldoen idatzoharra egingo baita, edo hirugarren erakunde bateko bezeroak direnen idatzoharra, erakunde eskatzaileari bezero horien baloreen jagoletza eta xehetasun-erregistroa enkargatu zaionean.
c)Banakako kontu bat edo batzuk, zeinetan bereizirik jasoko baitira idatzoharren bidez kontu mota horiek erregistro nagusian eramatea eskatzen duten erakunde parte- hartzaileetako bezeroei dagozkien baloreen saldoak.
3.Hirugarrenen kontu orokorrak dituen erakunde parte-hartzaile bakoitzak xehetasun- erregistro bat eramango du, zeinean jasoko baitu zein bezerori dagozkion erregistro nagusiko kontu horietan idatzoharren bidez jasotako baloreen saldoak.
4.Gobernuak, kontabilitate-erregistroak eta balore mota desberdinak eramateko enkargua ematen dien erakundeekin batera —balore horiek onartuak izan ala ez bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan—, garatu egingo ditu kasuan kasuko erregistroen antolaketa- eta funtzionamendu-arauak, onargarri diren
baloreen kontuen araubide juridikoa, eskatzekoak diren bermeak eta gainerako betekizunak eta kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen identifikazio eta kontrol-sistemak, bai eta erakunde horiek jaulkitzaileekin dauzkaten harremanak eta baloreen administrazioan daukaten esku-hartzea ere. Erregelamendu bidez ezarri ahalko dira baloreen gordailuzain zentralek zer baldintzatan eta kasutan eduki ahalko duten baimena bezeroen baloreen kontuak erregistro nagusian zuzenean eramateko.
10.artikulua. Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak eratzea.
1.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak halakotzat eratuko dira kontabilitate-erregistroaren ardura duen erakundea dagokion erregistroan inskribatuta egonez gero, eta une horretatik kapitulu honetako xedapenen mende egongo dira.
2.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen harpidedunek eskubidea izango dute beren aldeko kasuan kasuko inskripzioak egin daitezen, gasturik gabe.
11.artikulua. Eskualdatzea.
1.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen eskualdatzea kontabilitate- transferentzia bidez egingo da. Eskualdatzea eskuratzailearen alde inskribatzeak tituluen tradizioak dauzkan ondorio berak sortuko ditu.
2.Eskualdatzea hirugarren batzuen aurka aurkeztu ahalko da inskripzioa egiten den
unetik.
3.Kontabilitate-erregistroko idatzoharren arabera balore batzuk eskualdatzeko legitimazioa duen pertsona batengandik kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak kostu bidez erosten dituen hirugarrenak, ez du aldarrikapenik egin beharko, eskuratzearen unean fede txarrez edo erru larriz jokatu ez badu.
4.Erakunde jaulkitzaileak, kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak fede onez eskuratu dituenaren aurka soilik jarri ahalko ditu inskripziotik eratorritako salbuespenak, 7. artikuluan ezarritako jaulkipenaren agiriari dagokionez, bai eta baloreak tituluen bidez ordezkatuta egon izan balira baliatu ahalko zituenak ere.
5.Baloreen harpidetzak edo eskualdatzeak baliozkoak izateko fede-emaile publiko batek esku hartzea eskatuko dute bakarrik honako kasu honetan: balore horiek bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuta egon ez eta eramaile-tituluen bidez ordezkatuta izanda, harpidetza edo eskualdatze hori egiten denean balore-sozietate edo -agentzia batek nahiz kreditu-erakunde batek parte hartu gabe edo bitartekaritzarik egin gabe.
12.artikulua. Eskubide erreal mugatuak eta bestelako kargak eratzea.
1.Eskubide erreal mugatu horien edo kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen gaineko bestelako kargen eratzea dagokion kontuan inskribatu beharko da. Bahiaren inskripzioa tituluaren jabetza-eskualdatzearen baliokidea da.
2.Kargaren eratzea hirugarren batzuen aurka aurkeztu ahalko da dagokion inskripzioa egiten den unetik.
13.artikulua. Erregistro-legitimazioa eta segidako traktua
1.Joko da titular legitimoa dela kontabilitate-erregistroko idatzoharretan legitimatuta ageri den pertsona, eta, horrenbestez, erakunde jaulkitzaileari eskatu ahalko dio bere alde egin ditzan kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak berarekin eskubide gisa dakartzan prestazioak.
2.Legitimatuaren alde prestazioa fede onez eta erru larririk gabe ematen duen erakunde jaulkitzailea libratu egingo da, nahiz eta legitimatua balorearen titularra ez izan.
3.Titularrari dagozkion eskubideak eskualdatzeko eta baliatzeko bere aldeko inskripzioa eduki beharko du aurretik.
14.artikulua. Legitimaziorako ziurtagiriak.
1.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreetatik heldu diren eskubideak eskualdatzeko eta baliatzeko legitimazioa egiaztatu ahalko da kontabilitate-erregistroez arduratzen diren erakundeek, idatzoharretan beraietan jasotakoaren arabera, egoki emandako ziurtagiriak erakutsiz.
2.Ziurtagiri horiek legitimazioaz beste eskubiderik ez dute emango. Baliogabeak izango dira ziurtagiriak xede dituzten xedatze-egintzak.
3.Balore beretarako eta eskubide berez baliatzeko ezingo da ziurtagiri bat baino gehiago eman.
4.Kontabilitate-erregistroen ardura duten erakundeek eta balore-merkatuetako kideek ezingo dituzte eskualdatzeak edo kargak bideratu, ez eta dagozkien inskripzioak egin ere, xedatzaileak aurretik ez baditu itzuli bere alde emandako ziurtagiriak. Itzultzearen betebehar hori bertan behera geratuko da ziurtagiriak balioa galtzen duenean.
15.artikulua. Baloreak lekualdatzea eta hainbanaketaren araua.
1.Kontuko idatzoharren bidez adierazitako baloreen erregistroa eramateko arduraduna den erakunde baten edo erregistro-sisteman parte hartzen duen erakunde baten konkurtsoa deklaratuta, erregistro horietan idatzitako baloreen titularrek banantzeko eskubidea izango dute beren alde inskribatutako baloreei dagokienez, eta hori erabili ahalko dute beste erakunde batera lekualdatzeko eskatuz, hori guztia lege honen 102.2 eta 193.2.e) artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.
2.Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, konkurtsoko epaileak eta konkurtso-administrazioko organoek aurreko zenbakiak aipatzen dituen erakundeetako bat konkurtsoan dagoela deklaratzen den unean likidatzen ari diren eragiketetatik heldu diren eskubideak zainduko dituzte, eta horretarako dagokion konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemako arauak bete beharko dituzte.
3.Baloreen gordailuzain zentralak eta kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen erregistroa eramateaz arduratzen diren gainerako erakundeek balore-jaulkipenen osotasuna bermatuko dute. Baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako erregistro- sistemek behar adinako bermeak eskaini beharko dituzte, erregistro nagusiaren eta xehetasun-erregistroen artean desdoitzerik egon ez dadin. Horretarako, lege honetan xedatutakoaz gainera, erregelamendu bidez ezarriko dira baloreen gordailuzain zentralen kargurako gainbegiratze-mekanismoak eta erakunde parte-hartzaileen kontrol-sistemak, bai eta gorabeherak agintari gainbegiraleei jakinarazi beharko zaizkien egoerak eta haiek ebazteko mekanismo eta epeak ere.
4.Nolanahi ere, aurreko zenbakian ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, ISIN (International Securities Identification Number) identifikazio-kode bera duten baloreen saldoak, erregistro nagusian parte hartzen duen erakunde bateko hirugarrenen kontu orokorren multzoan idatzohar bidez jasotakoak, nahikoak ez direnean erakunde parte- hartzaile horrexek mantendutako xehetasun-erregistroan ISIN identifikazio-kode berarekin inskribatutako baloreen titularren eskubideak guztiz asetzeko, hirugarrenen kontu orokorren multzo horretan idatzohar bidez jasotako saldoa hainbanatu egingo da xehetasun- erregistroan inskribatutako titularren eskubideen arabera. Kaltetutako titularrek kreditu- eskubide bat edukiko dute erakunde parte-hartzailearen aurka, entregatu gabeko baloreak direla-eta.
5.Eskubide erreal mugatuak edo baloreen gaineko bestelako karga motak daudenean, eta ezertan eragotzi gabe bermatzailearen eta berme-onuradunaren arteko itunak, behin hainbanaketaren erregela aplikatuta, ulertuko da karga horiek eratu direla hainbanaketaren eta erakunde parte-hartzailearen aurkako kredituen emaitzaren gainean —halakorik badago, baloreetan ordaindu gabeko zatia dela-eta—.
II. TITULUA
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
16.artikulua. Izaera eta araubide juridikoa.
1.Balore Merkatu Nazionalaren Batzordea zuzenbide publiko erakunde bat da, nortasun juridiko propioa duena eta gaitasun publiko eta pribatu osoak dituena, eta lege honetan eta bera osatzeko edo garatzeko xedapenetan ezarritakoa izango ditu arau.
2.Bere eginkizun publikoetan diharduela, eta lege honetan eta lege hau osatzen edo garatzen duten arauetan xedatutakoa ezartzerik ez bada, Lehiaren Batzorde Nazionalak jardungo du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoari jarraituz.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egiten dituen kontratuetan, berriz, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bateginean, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuan, xedatutakoa bete beharko da.
4.Batzordeak, halaber, arau izango ditu Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorretik aplikatzekoak zaizkion xedapenak.
5.Batzordearen ondare-eskuratzeek Zuzenbide pribatuaren pean egongo dira, inongo salbuespenik gabe.
6.Gobernuak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala dela-eta, lege honek esleitzen dizkien ahalmenak baliatuko dituzte, batzordearen autonomia-eremua zorrotz errespetatuta.
17.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eginkizunak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala da organo eskuduna balore-merkatuen eta haiekin trafiko-harremana duten pertsona fisiko eta juridiko guztien jarduera gainbegiratzearen eta ikuskatzearen arloan, haien gaineko zehapen-ahalmena baliatzearen arloan eta lege honetan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunen arloan.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak balore-merkatuen gardentasuna, haien prezio-eraketa zuzena izatea eta inbertitzaileen babesa zainduko ditu, eta helburu horiek segurtatzeko beharrezkoa den informazio guztiaren zabalpena sustatuko du.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Gobernuari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari aholkua emango die, bai eta, kasua bada, autonomia- erkidegoetako organo baliokideei ere, balore-merkatuekin lotutako gaietan, haiek eskatuta edo bere ekimenez. Halaber, proposamenak egin ahalko dizkie balore-merkatuak direla-eta beharrezkotzat jotzen dituen neurri eta xedapenei buruz. Urteko txosten bat egin eta argitara emango du. Bertan, bere jarduketa eta balore-merkatuen egoera orokorra islatuko ditu.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere jarduerei eta finantza-merkatu antolatuen egoerari buruzko txosten bat igorriko dio urtero Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeari. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakaria Kongresuko batzorde horren aurrean agertuko da txosten horren berri ematera, bai eta agertzea eskatzen zaion guztietan ere.
Aurreko lerrokadan aipatutako txostenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak betetako gainbegiratze-eginkizunari buruzko oroitidazki bat bilduko du, zeinean arlo horretan aurrera eramandako jarduketa eta prozedurak aipatuko diren. Oroitidazki horretatik prozedura eta jarduketa horien eraginkortasunari eta efizientziari buruzko informazioa ondorioztatu ahalko da. Oroitidazki horretan, barne-kontroleko organoaren txosten bat jasoko da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko gobernu-organoek hartutako erabakiak kasuan kasu aplikatzekoa den prozedura-araudiaren araberakoak
izateari buruzkoa. Oroitidazki hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluak onartu beharko du eta Gorte Nagusiei eta Nazioko Gobernuari igorriko zaie.
18.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zerbitzuko langileak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean zerbitzuan diharduten langileak lan- zuzenbidearen arauen araberako harreman batez egongo dira lotuta harekin. Langile horiek, zuzendaritza-izaerakoak kenduta, lehiaketa publiko bidez hautatuko dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritutako sistemen arabera.
2.Erakundearen ustiapen- eta kapital-aurrekontuan onartutako langile-zerrendan hutsik dauden postuak betetzeko langileen hautapen-prozesuen deialdiaren egokitasunaz erabakiko du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta aipatutako prozesu horiek Lan Eskaintza Publikotik salbuetsita geldituko dira.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko langileak Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeari lotuta egongo dira.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko langileek balore-merkatuetan, zuzenean nahiz tarteko pertsona baten bitartez, egiten dituzten eragiketak jakinarazi beharko dituzte, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko barne-araubideko erregelamenduan ezartzen den moduan. Xedapen honek berak finkatuko ditu langile horiek halako baloreak eskuratu, saldu edo xedatzeko izango dituzten mugak.
19.artikulua. Aurrekontua eta kontrol ekonomiko eta finantzarioa.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrekontuen aurreproiektu bat egingo du urtero Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak zehaztutako egituraren arabera; aurreproiektu hori ministerio horri igorriko dio, eta ministerioak, berriz, Gobernuari aurkeztuko dio, onartu eta Gorte Nagusietara igor dezan Estatuaren Aurrekontu Orokorren osagai gisa. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrekontuaren aldaketak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak baimenduko ditu, haien zenbatekoa aurrekontuaren ehuneko 5etik gorakoak ez direnean, eta Gobernuak, berriz, gainerako kasuetan.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontrol ekonomiko eta finantzarioa aldizkako egiaztapen edo auditoria-prozeduren bidez egingo da soilik, eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusia arduratuko da horretaz, Kontuen Epaitegiari dagozkion eginkizunak ezertan ere eragotzi gabe.
20.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren barne-araubidea eta barne- kontrola.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontseiluak barne-araubideko erregelamendua onartuko du; bertan, honako hauek ezarriko dira:
a)Batzordearen egitura organikoa.
b)Organoen artean eskumenak banatzeko modua.
c)Funtzionamendurako barne-prozedurak.
d)Langileei aplikatzekoa zaien berariazko araubidea, hartan zerbitzu emateari uzten dionean, bateraezintasun-araubideak direla-eta 18.3 eta 29. artikuluetan xedatutakoak ezertan eragotzi gabe.
e)Langileak sartzeko prozedurak, 18. artikuluan aipatutako printzipioen araberakoak.
f)Lege honetan ezarritakoari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren funtzionamendua eta jarduketa-araubidea direla-eta beharrezkotzat jotzen diren gai guztiak.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak barne-kontroleko organo bat eduki beharko du. Haren mendekotasun funtzionalak eta txostenak egiteko ahalmenak inpartzialtasunaren, objektibotasunaren eta interes-gatazkak saihestearen printzipioak beteko dituzte.
21.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren araugintza-ahalmena.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, lege honek egozten dizkion eskumenak egoki gauzatzeko, Gobernuak onartutako errege-dekretuetan edo Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren aginduetan dauden arauak garatu eta betetzeko beharrezko diren xedapenak eman ahalko ditu baldin eta xedapen horiek horretarako gaikuntza berariaz ematen badiote.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren xedapenak, aurreko zenbakian aipatzen direnak, hark egingo ditu, bere zerbitzu-eskudunek xedapen horiei buruz idatzitako txosten tekniko eta juridikoak egin ondoren. Xedapen horiei zirkular izena emango zaie, Batzordearen Kontseiluak onartuko ditu, eta ez dute ondoriorik izango harik eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituzten arte. Kode Zibilaren 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera jarriko dira indarrean.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde eta talde gainbegiratuei zuzendutako gida teknikoak prestatu ahalko ditu, aplikatu beharreko araudia betetzeko egoki iritzitako irizpideak, praktikak, metodologiak edo prozedurak adierazita. Gida horietan, zeinak argitara eman beharko baitira, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahalko dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde eta talde gainbegiratuei eskatu ahalko die argitzeko zergatik aldendu diren irizpide, praktika, metodologia edo prozedura horietatik —halakorik egin badute—.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere egin ahalko ditu, eta bere izenean helarazi erakunde eta taldeei, gai horiei buruz balore-merkatuaren erregulazioan eta gainbegiratzean ari diren nazioarteko erakundeek edo komiteek onartutako gidak, bai eta horiek garatu, osatu edo egokitu ere.
22.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren xedapen eta ebazpenen aurkako errekurtsoak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lege honetan ematen zaizkion ahalmen administratiboak baliatuta ematen dituen xedapenek eta ebazpenek amaiera emango diote administrazio-bideari, eta administrazioarekiko auzien bidean haien aurkako errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
2.Halere, aurreko zenbakiko erregela horretatik kanpo geratzen dira kasu hauek:
a)Zehapenen arloan ematen dituen ebazpenak: horien araubidea 273. artikuluan ezarritakoa izango da.
b)Esku hartzearen eta administratzaileak ordeztearen arloan ematen dituen ebazpenak: horien araubidea 311. artikuluan ezarritakoa izango da.
II. KAPITULUA
Antolaketa
23.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseilua.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala kontseilu batek zuzenduko du, eta hari egokituko zaio lege honetan esleitzen zaizkion eskumen guztiak baliatzea, bai eta Gobernuak edo Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak lege honen erregelamendu- garapenean esleitzen dizkiotenak ere.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluak honako kide hauek izango
ditu:
a)Lehendakari bat eta lehendakariorde bat, zeinak Gobernuak izendatuko baititu, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak balore-merkatuarekin lotutako gaietan gaitasun aitortua daukaten pertsonen artetik proposatuta.
b)Altxor eta Finantza Politikaren idazkari nagusia eta Espainiako Bankuko gobernadoreordea, zeinak berezko kontseilariak izango baitira.
c)Hiru kontseilari, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak balore-merkatuarekin lotutako gaietan gaitasun aitortua daukaten pertsonen artetik izendatuak.
3.Batzordean zerbitzua ematen duten pertsonen artetik Kontseiluak izendatzen duenak idazkari jardungo du, ahotsarekin baina botorik gabe.
24.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren ahalmenak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari 17. artikuluan esleitutako eginkizunen esparruan, eta 23. artikuluak Kontseiluari emandako eskumenak baliatzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako ahalmen hauek izango ditu:
a)21. artikuluan aipatzen diren zirkularrak onartzea.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren barne-araubideko Erregelamendua,
20.artikuluan aipatutakoa, onartzea.
c)Batzordearen aurrekontuen aurreproiektua onartzea.
d)Komite Exekutiboa, 26. artikuluan araututakoa, eratzea.
e)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko zuzendaritza-karguak izendatzea, lehendakariak proposatuta.
f)17. artikuluan aipatzen diren urteko txostenak onartzea.
g)Legez dagozkion gai guztiak onartzea edo proposatzea.
2.Kontseiluko edozein kidek karguaren jabetza hartu eta hiru hilabeteko epean, Kontseiluak, bilkura berezi batean, berariaz berretsi, aldatu edo errebokatu beharko ditu lehendakariaren, lehendakariordearen edo Komite Exekutiboaren alde egindako eskuordetze guzti-guztiak.
25.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakariaren eta lehendakariordearen eginkizunak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren lehendakariak honako eginkizun hauek beteko ditu:
a)Batzordearen legezko ordezkaria izatea.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren eta Komite Exekutiboaren bilkura arrunt eta berezien deialdia erabakitzea.
c)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zuzendaritza-organo guztien jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
d)Batzordearen gastuak xedatzea eta ordainketak agintzea.
e)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontratuak eta hitzarmenak egitea.
f)Batzordeko langile guztien burutza gorena izatea.
g)Kontseiluak berariaz eskuordetzen dizkion ahalmenez baliatzea.
h)Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien gainerako eginkizunak betetzea.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren lehendakariordeak honako eskudantzia hauek izango ditu:
a)Lehendakaria ordeztea baldin eta kargua hutsik geratzen bada edo hura kanpoan badago edo gaixorik badago.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren 30. artikuluan aipatzen den Aholku Komitearen burua izatea.
c)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Komite Exekutiboko kidea izatea, lehendakariorde hain zuzen.
d)Lehendakariak edo Kontseiluak eskuordetzen dizkioten eginkizunak betetzea.
3.Kargua hutsik badago edo lehendakariordea kanpoan edo gaixorik badago, hura ordeztuko du lege honen 23.2.c) artikuluan ezarritako kontseilarietatik karguan antzinatasun handiena duenak, eta antzinatasunean berdinketarik izanez gero, zaharrenak.
26.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Komite Exekutiboa.
1.Komite Exekutiboa lehendakariak, lehendakariordeak eta 23.2.c) artikuluan ezarritako kontseilariek osatuko dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluko idazkaria izango da Komite Exekutiboko idazkaria; ahotsa izango du, baina botorik ez.
2.Honako hauek izango dira Komite Exekutiboaren eskudantziak:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluari aztertzeko emango zaizkion gaiak prestatu eta aztertzea.
b)Lehendakariak aztertzeko ematen dizkion gaiak aztertu, informatu eta eztabaidatzea.
c)Batzordeko zuzendaritza-organoen jarduketak koordinatzea, lehendakariari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
d)Zuzenbide pribatuaren esparruan, Batzordearen ondare-eskuraketak onartzea eta haren ondasunak eskuragarri izatea.
e)Kontseiluak eskuordetuta esleitu zaizkion baimen administratiboak ebaztea, bai eta Kontseiluak berariaz eskuordetutako ahalmenez baliatzea ere.
27.artikulua. Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien agintaldia.
1.Lehendakariaren, lehendakariordearen eta 23.2.c) artikuluan aipatzen diren kontseilarien agintaldia lau urtekoa izango da. Epe hori amaituta, behin bakarrik berritu ahalko dira.
2.Agintaldiak irauten duen bitartean lehendakariak, lehendakariordeak edo 23.2.c) artikuluak aipatzen dituen kontseilarietako edozeinek kargua uzten badute, ondorengoak kargua utziko du aurrekoaren agintaldia amaitzen denean. Eta ondoren sartu den horren kargu-uztea izendatua izan eta urtebete igaro baino lehen gertatzen bada, ez da aplikatuko aurreko zenbakiko azken lerrokadan aipatutako muga hori, eta beste bi aldiz berritu ahalko du kargua.
28.artikulua. Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien kargu-uztea.
1.Lehendakariak eta lehendakariordeak honako arrazoi hauengatik utziko dute
kargua:
a)Agintaldia amaitzea.
b)Uko egin eta Gobernuak uko hori onartzea.
c)Gobernuaren erabakiz kargutik kentzea, betebeharrak modu larrian ez-betetzea, bere eginkizunean jarduteko ezgaitasun iraunkorra izatea, bat-bateko bateraezintasuna edo dolozko delitu baten ondoriozko kondena bat. Aurrez Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak espedientea egingo du.
2.Kargutik kentzeko arrazoi berak aplikatuko zaizkie 23.2.c) artikuluan aipatzen diren kontseilariei, eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak onartu beharko du uko egitea nahiz kargutik kentzea.
29.artikulua. Bateraezintasunen araubidea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakariak, lehendakariordeak eta kontseilariek Administrazioko goi-kargudunentzako bateraezintasun-araubidea bete beharko dute.
2.Kargua utzi eta ondorengo bi urteetan, ezingo dute balore-merkatuarekin zerikusia duen inongo lanbide-jardueratan lan egin. Erregelamendu bidez zehaztuko da mugapen horrengatik jasoko duten kalte-ordain ekonomikoa.
30.artikulua. BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALEKO AHOLKU KOMITEA.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Aholku Komitea batzorde horretako kontseiluaren aholkularitza-organoa da.
2.Aholku Komitearen burua Batzordeko lehendakariordea izango da, eta ez du botorik emango komiteak egiten dituen txostenei buruz. Komiteko kontseilari kopurua eta haiek izendatzeko modua erregelamendu bidez finkatuko dira.
3.Kontseilariak honako hauek ordezkatzeko izendatuko dira: merkatu-azpiegiturak, jaulkitzaileak, kreditu-erakundeak, aseguru- eta berraseguru-erakundeak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak izendatutako lanbide-kolektiboak eta inbertsioen bermerako funtsa. Horiezaz gainera, balore-merkatuen arloko eskumenak dauzkaten eta beren lurraldean bigarren mailako merkatu ofizial bat daukaten autonomia-erkidegoetako ordezkari bana egongo da.
31.artikulua. AHOLKU KOMITEAREN TXOSTENA.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Aholku Komiteak Kontseiluak planteatzen dizkion gai guztiei buruz informatuko du.
2.Aholku Komitearen txostena aginduzkoa izango da, honako gai hauei buruzkoa:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren xedapenak, 21. artikuluan aipatzen
direnak.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen baimentzeak, errebokazioak eta sozietate- eragiketak, bai eta 145.2 artikuluaren babesean diharduten gainerako pertsonenak eta erakundeenak ere, garrantzi ekonomikoa eta juridikoa direla-eta hala ezartzen denean.
c)Europar Batasuneko kideak ez diren herrialdeetako inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta balore-merkatuari lotuta dauden gainerakoen sukurtsalen baimenak eta errebokazioak, erregelamendu bidez hala ezartzen denean, betiere subjektu horien garrantzi ekonomiko eta juridikoa kontuan hartuta.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren aholku-organoaren izaera ezertan eragotzi gabe, Aholku Komiteak informatuko du Gobernuak edo Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak igortzen dizkion eta balore-merkatuarekin zerikusi zuzena duten izaera orokorreko xedapenen proiektuei buruz, hartara xedapen administratiboak lantzeko prozeduran ukitutako sektoreei entzunaldia emateko printzipioa eraginkor egite aldera.
32.artikulua. BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALAREN BALIABIDE EKONOMIKOAK.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren hasierako ondarea 3.005.060,52 euroko hasierako zuzkidura bat izango da.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baliabideak honako hauek izango dira:
a)Haren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak, bai eta ondare horretatik eratorritako produktuak eta errentak ere.
b)Jarduerak egiteagatik edo zerbitzuak emateagatik jasotzen dituen tasak.
c)Estatuko aurrekontuaren kargura Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egiten dizkion transferentziak.
3.Ekitaldi bakoitzeko etekinak honako hauetara bideratu ahalko dira:
a)Aurreko ekitaldietako galerak estaltzea.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 17. artikuluan ezarritako helburuak egoki betetzeko egin behar dituen inbertsioak finantzatzeko behar diren erreserbak sortzea.
c)Dauzkan beharrizan operatiboetarako maniobra-funts egokia edukitzea segurtatuko duten erreserbak sortzea.
d)Aipatutako etekina erregistratu deneko ekitaldiko urteko kontuak onartzen diren ekitaldiko Estatuaren diru-sarrera gisa sartzea.
4.Ekitaldiko urteko kontuekin batera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluak emaitza banatzeko proposamen bat aurkeztuko dio Gobernuari, onar dezan, eta horrekin batera justifikazio-txosten bat ere aurkeztuko du, zeinean jasoko baita proposamen horiek behar bezala estaliko direla aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan jasotako beharrizanekin.
III. TITULUA
Baloreen lehen mailako merkatua
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
33.artikulua. Jaulkipen-askatasuna.
1.Balore-jaulkipenek ez dute aurretiko administrazio-baimenik beharko, eta haiek kokatzeko jaulkitzaileak hautatzen duen edozein teknika egoki erabili ahalko da.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoa gorabehera, jaulkitzaileak modu baliozkoan eratuta egon beharko du, helbidea duten herrialdeko legerian ezarritakoaren arabera, eta jardun beharko du bere eratze-eskrituran eta estatutuetan edo dokumentu baliokideetan ezarritakoaren arabera.
Horretaz gainera, baloreek haien gainetik dagoen araubide juridikoa errespetatu beharko dute, eta jaulkitzaileak liburuxka bat egiteko betebeharra duen kasuetan, baloreen kokatzeak liburuxka horretan jasotako baldintzak bete beharko ditu.
3.Baloreak libreki eskualdatu ahalko dira.
34.artikulua. Informazio-liburuxka argitaratzeko eginbeharra.
1.Honako kasu hauetan nahitaezkoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako informazio-liburuxka bat aurretik erregistratu eta argitaratzea:
a)Baloreak saltzeko edo haien harpidetza egiteko eskaintza publikoa egin nahi bada.
b)Baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatu nahi badira.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, erregelamenduz ezarriko dira salmentarako edo harpidetzarako eskaintza publikoetan liburuxka bat argitaratzeko betebeharraren salbuespenak, jaulkitzailearen edo baloreen izaeraren arabera, eskaintzaren zenbatekoaren arabera edo baloreek xede duten inbertitzaileen kopuruaren arabera; halaber, eskaintza publikoetarako behar diren onarpenen erregulazioan ezarritako baldintzen egokitzapenak ezarriko dira.
3.Informazio-liburuxka argitaratzeko betebeharretik salbuetsita ez dauden baloreen salmentarako edo harpidetzarako eskaintza publikoei merkatu erregulatuetako baloreen negoziazioaren onarpenari buruz titulu honetan jaso den erregulazio guztia aplikatuko zaie, erregelamenduz finkatzen diren egokitzapenekin eta salbuespenekin. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da baloreen salmentarako edo harpidetzarako eskaintza publikoei ezingo zaiela 33.3 artikulua aplikatu.
35.artikulua. Baloreak saltzeko edo haien harpidetza egiteko eskaintza publikoa.
1.Baloreak saltzeko edo izenpetzeko eskaintza publikoa pertsonei, edozein modutan eta edozein bitartekoren bidez, egiten zaien jakinarazpena da, eta eskaintzaren eta
eskaintzen diren baloreen baldintzei buruzko informazioa ematen du, inbertitzaileak balore horiek eskuratzea edo izenpetzea erabaki ahal izan dezan.
2.Honako eskaintza mota hauei ez zaie liburuxka argitaratzeko betebeharra aplikatuko; hortaz, lege honen ondorioetarako, ez dira eskaintza publikotzat joko:
a)Inbertitzaile gaituei soilik zuzendutako balore-eskaintza.
b)Estatu kide bakoitzeko 150 pertsona fisikori edo juridikori baino gutxiagori zuzendutako balore-eskaintza, inbertitzaile gaituak barne hartu gabe.
c)Gutxienez bakoitzak 100.000 euroren trukeko baloreak (eskaintza bereizi bakoitzerako) eskuratzen dituzten inbertitzaileei zuzendutako balore-eskaintzak.
d)Gutxienez 100.000 euroko balio nominal unitarioa duen balore-eskaintza.
e)Europar Batasunean 5.000.000 eurotik beherako zenbatekoa duen balore- eskaintza; zenbatekoa 12 hileko epean kalkulatuko da.
3.Aurreko zenbakiko b), c), d) eta e) letretan jasotako jaulkipenak publiko orokorrari zuzentzen zaizkionean, publizitate-komunikazioko edozein modu erabilita, inbertsio- zerbitzuak emateko baimendutako erakunde batek esku hartu beharko du, jaulkitako baloreak merkaturatzeko. Betebehar hori ez zaio aplikatuko behar bezala baimendutako partaidetzazko finantzaketarako plataformen berezko jarduerari.
36.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzeko informazio- betekizunak.
1.Baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzeak ez du aurretiko administrazio-baimenik eskatuko. Hala eta guztiz ere, aurretik honako betekizun hauek bete beharko ditu:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkeztea eta erregistratzea bai jaulkitzailea bai baloreak aplikatzekoa zaien araubide juridikoari lotuta daudela ziurtatzen duten dokumentuak.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkeztea eta erregistratzea jaulkitzailearen finantzen egoera-orriak, jaulkitzaile horri aplikatzekoa zaion legeriaren arabera prestatuak eta auditatuak. Erregelamendu bidez finkatuko da finantzen egoera-orri horiek zenbat ekitaldi hartuko dituzten.
c)Informazio-liburuxka bat aurkeztea eta erregistratzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean, eta batzorde horrek hura onartzea. Liburuxka hori argitaratu egingo da.
2.Partaidetzakoak ez diren baloreak direnean, Estatuak, autonomia-erkidegoek eta tokiko erakundeek jaulkitakoak, ez da beharrezkoa izango aurreko betekizunak betetzea. Hala eta guztiz ere, jaulkitzaile horiek informazio-liburuxka egin ahalko dute kapitulu honetan ezarritakoaren arabera. Liburuxkak mugez gaindiko balioa izango du, 39. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.Horretaz gainera, Gobernuak guztizko salbuespenak edo salbuespen partzialak egin ahalko ditu 33. artikuluan eta aurreko 1. zenbakian ezarritako baldintzak direla-eta balore jakin batzuk negoziatzeko onartzeko garaian, jaulkitzailearen edo baloreen izaeraren arabera, onarpenaren zenbatekoaren arabera edo xede dituzten inbertitzaileen izaeraren edo kopuruaren arabera. Salbuespen horiek inbertitzailearen izaeran oinarritzen direnean, betekizun gehigarri batzuk ezarri ahalko dira, haiek zuzen identifikatzea bermatze aldera.
4.Baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartzeko prozedurak erraztu egin beharko du baloreak modu zuzen, antolatu eta efizientean negozia daitezela. Prozedura hori erregelamendu bidez arautuko da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio-liburuxka onartzeko eta hura argitaratzeko bete beharreko baldintzak ezarriko ditu. Erregelamenduz ezartzen den epean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak liburuxkari buruz ebazpen espresik ematen ez badu, liburuxka ezetsi egin dela joko da.
5.Merkatu erregulatu batean baloreak negoziatzeko onartzeari buruzko publizitateak
240.artikuluan ezarritakoa bete beharko du.
37.artikulua. LIBURUXKAREN EDUKIA.
1.Liburuxkak jaulkitzaileari eta bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuko diren baloreei buruzko informazioa jasoko du.
Jaulkitzailearen eta baloreen berariazko izaerari erreparatuta, liburuxkaren informazioak aukera eman beharko die inbertitzaileei ebaluazio bat egiteko, behar den informazioarekin, aktiboei eta pasiboei buruz, finantza-egoerari buruz eta irabazi eta galerei buruz, bai eta jaulkitzailearen eta, kasua bada, berme-emailearen perspektibei eta balore horiei datxezkion eskubideei buruz ere.
Informazio hori erraz analizatzeko eta ulertzeko moduan aurkeztuko da.
2.Liburuxka baloreen jaulkitzailea behartzeko boterea duen pertsona batek izenpetu beharko du.
3.Balio nominal unitarioa 100.000 eurokoa edo gehiagokoa duten eta partaidetzakoak ez diren baloreen negoziaziorako onarpenetan izan ezik, liburuxkak laburpen bat jasoko du —formatu estandarizatuan egina, modu zehatzean eta hizkuntza ez-tekniko batean idatzia—, inbertitzaileei baloreotan inbertitu ala ez erabakitzen laguntzeko funtsezko informazioa emateko.
4.Aurreko zenbakian aipatutako funtsezko informazioa oinarrizko eta ondo egituratutako informazioa da; inbertitzaileen esku jarri behar da igorlearen, bermatzailearen eta eskaintzen zaizkien edo merkatu erregulatu batean kotizatzeko onartuko diren baloreen izaera eta haiei datxezkien arriskuak ulertu ahal izan ditzaten, eta gehiago aztertu nahi dituzten balore-eskaintzak erabaki ahal izan ditzaten.
Erregelamendu bidez zehaztuko dena ezertan eragotzi gabe, honako elementu hauek izango dira, gutxienez, funtsezko informazio:
a)Igorlearen eta bermatzailearen oinarrizko ezaugarrien eta haiei datxezkien arriskuen deskribapen laburra, aktiboak, pasiboak eta finantza-egoera barne.
b)Baloreotan inbertitzearen oinarrizko ezaugarrien eta horri datxezkion arriskuen deskribapen laburra, baloreen berezko eskubideak barne.
c)Eskaintzaren baldintza orokorrak, igorleak edo eskaintzaileak inbertitzaileari ezarritako gastu estimatuak barne.
d)Kotizatzeko onartzeari buruzko informazioa.
e)Eskaintzaren arrazoia eta sarreren xedea.
5.Halaber, 3. zenbakian aipatzen den laburpenean, honako ohartarazpen hauek egingo dira:
1.a Liburuxkaren sarrera gisa irakurri behar da.
2.a Baloreetan inbertitzeko, inbertitzaileak liburuxka osoa hartu behar du aintzat.
3.a Ezingo zaio inori erantzukizun zibilik eskatu laburpen soila oinarri hartuta, salbu eta liburuxkaren gainerako zatiekiko engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada edo, liburuxkaren gainerako zatiekin batera irakurtzerakoan, inbertitzaileei baloreetan inbertitu edo ez erabakitzen laguntzeko funtsezko informaziorik ematen ez badu.
6.Ministerio agindu batez erregulatuko da liburuxka mota desberdinen edukia, eta informazio jakin bat sartzeko betebeharrerako salbuespenak ezarriko dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaio omisio hori baimentzea. Berariazko gaikuntza emanda, batzorde horrek aginduaren edukia garatu edo gaurkotu ahalko du.
Halaber, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Batzordeari, egokituko zaie liburuxka mota desberdinetarako ereduak eta haiekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak finkatzea, bai eta liburuxkan jasotako informazioa erreferentzia gisa sartu ahal den kasuak finkatzea ere.
38.artikulua. Liburuxkaren erantzukizuna.
1.Liburuxkan ageri den informazioaren erantzukizuna gutxienez ere jaulkitzailearena, eskatzailearena edo baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzea eskatzen duen pertsonarena eta aurrekoen administratzaileena izango da.
Halaber, honako subjektu hauek izango dira erantzuleak:
a)Baloreen bermatzailea, prestatu beharreko informazioari dagokionez.
b)Zuzentze-erakundea, egiten dituen egiaztapen-lanei dagokienez.
c)Liburuxka dela-eta erantzukizuna onartzen duten gainerako pertsonak, dokumentu horretan hala jasota dagoenean, bai eta aurrekoen artean ez dauden baina liburuxkaren edukia baimendu dutenak ere.
Erregelamenduz ezarriko dira zenbaki honetan aipatzen diren pertsonen erantzukizuna arautzen duten baldintzak.
2.Liburuxkan ageri den informazioaren erantzuleak argiro identifikatuta egongo dira liburuxkan beren izenarekin eta karguarekin, pertsona fisikoen kasuan, edo beren izendapenarekin eta helbide sozialarekin, pertsona juridikoen kasuan. Halaber, aitortu beharko dute ezen, beren ustez, liburuxkan ageri diren datuak errealitatearen araberakoak direla eta hartan ez dela falta bere izaera dela-eta liburuxkaren norainokoa alda dezakeen ezer.
3.Erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzen arabera, aurreko zenbakietan aipatutako pertsona guztiak izango dira, kasuan kasu, bermatzaileak egin beharreko liburuxkako nahiz dokumentuko datu aipagarrietako informazio faltsuen ondorioz edo omisioen ondorioz eskuratutako baloreen titularrei eragindako kalte eta galera guztien erantzuleak.
Erantzukizuna eskatzeko akzioa hiru urteren buruan preskribatuko da, erreklamazio- egileak liburuxkaren edukia dela-eta faltsutasunaren edo omisioen berri izan duenetik hasita.
4.Ezingo zaie aurreko zenbakietan aipatutako pertsonei erantzukizun zibilik eskatu laburpena edo horren itzulpena oinarri hartuta, liburuxkaren gainerako zatiekiko engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada edo, liburuxkaren gainerako zatiekin batera irakurtzerakoan, inbertitzaileei baloreetan inbertitu ala ez erabakitzeko funtsezko informaziorik ematen ez badu salbu.
39.artikulua. Liburuxkaren mugaz haraindiko balioa.
1.40. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako liburuxka, hala nola haren gehigarriak, baliozkoak izango dira negoziatzeko onartua izateko harrerako edozein estatu kidetan, baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez haren berri ematen badie Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta harrerako estatu kide bakoitzeko agintaritza eskudunari, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
2.Halaber, aipatu 40. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, jatorrizko estatuko agintaritza eskudunak onartutako liburuxka, hala nola haren gehigarriak, baliozkoak izango dira negoziatzeko onartua izateko Espainian, baldin eta aipatu agintaritza eskudunak Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazten badie. Kasu horretan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak uko egingo dio aipatu liburuxka onartzeari, eta ez du egingo ezein administrazio- prozedura hari dagokionez.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zerrenda bat argitaratuko du bere webgunean, liburuxken eta (hala badagokio) haien gehigarrien onarpen-ziurtagirien zerrenda batekin, eta esteka bat, hala badagokio, agiri horiek Europar Batasuneko jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunaren webgunean, jaulkitzailearen webgunean edo merkatu arautuaren webgunean argitaratzean.
40.artikulua. PREBENTZIO-NEURRIAK.
1.Espainia harrerako estatu kide denean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak abisatu egin beharko die Europar Batasuneko jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, ikusten badu jaulkitzaileak edo eskaintza publikoaren ardura duten finantza-erakundeek irregulartasunak egin dituztela, edo ikusten badu igorlearen obligazioak urratu direla, bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatzea onartzeagatik.
2.Baldin eta, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak hartutako neurriak hor izan arren, edo aipatu neurriak desegokiak gertatu direlako, jaulkitzaileak edo eskaintza publikoaren ardura daukan finantza-erakundeak dagozkion lege nahiz erregelamendu- xedapenak urratzen jarraitzen badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertitzaileak babesteko behar diren neurri guztiak hartuko ditu, Europar Batasuneko jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari urraketaren berri eman ondoren. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala emango die hartutako neurrien berri Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari.
II. KAPITULUA
Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipena
41.artikulua. BETEKIZUNETATIK SALBUESTEA.
1.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie Espainiako sozietateek jaulki eta zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipen guztiei, baldin eta:
a)Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu behar badira edo saltzeko eskaintza publikoaren xede izan behar badute, eta horri dagokionez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurreko kapituluan xedatutako moduan, onartu eta erregistratu beharreko liburuxka bat egiteko eskatzen bada.
b)Espainian ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzeko onartu behar badira.
Aurreko letran sartuko dira, bertan aurreikusitakoa betetzen badute, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren XI. tituluan aurreikusten diren eta zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipenak.
Ez dira zorra aitortzen edo sortzen duten obligazio edo bestelako balore gisa hartuko lege honen 7.1 artikuluaren azken lerrokadan adierazten diren partaidetzako baloreak, hala nola akzio bihur daitezkeen obligazioak, horiek azpiko akzioen jaulkitzaileek edo talde jaulkitzailearen erakunde batek jaulkitzen baditu.
2.Artikulu honetan aipatzen diren baloreen jaulkipenerako ez da eskritura publikorik egiletsi beharrik izango.
1.a) zenbakian aipatutako balore-jaulkipenei buruzko egintza guztien publizitatea lege honetan eta garatzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera zuzenduko da.
1.b) zenbakian aipatutako balore-jaulkipenei buruzko egintza guztien publizitatea egiteko, negoziazio-sistema aldeaniztunek xede horrekin ezarritako sistemak erabiliko dira.
3.1.a) zenbakiak aipatutako jaulkipenei dagokienez, jaulkipen bakoitzaren baldintzak eta jaulkitzaileak horiek formalizatzeko duen gaitasuna, lege bidez arautzen ez direnean, jaulkitzailearen estatutu sozialetan jasotzen diren klausulen mende egongo dira eta jaulkipen-hitzarmenean nahiz informazio-liburuxkan aurreikusi bezala arautuko dira.
4.1.b) zenbakian aipatutako jaulkipenei dagokienez, jaulkipenerako legez eskatzen diren baldintzak eta baloreen ezaugarriak behar bezala jasoko dira, indarrean den araudiari
jarraituz, horretarako eskumena duten pertsonek eginiko ziurtagirian. Ziurtagiri horren bidez alta eman ahalko zaie baloreei kontuko idatzoharretan, 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
42.artikulua. Obligaziodunen sindikatuaren aplikazio-eremua.
Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren IX. tituluko IV. kapitulua aplikatuko zaie zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipenei, harpidetza- eskaintza publikoaren izaera badute, honako egoera hauetan:
a)Horrelakoen baldintzak Espainiako ordenamendu juridikoak edo Europar Batasuneko edo Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko kidea ez den estatu bateko ordenamendu juridikoak gidatzen dituenean.
b)Espainiako lurraldean gertatzen direnean, edo Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Espainian ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatzeko onartzen direnean.
IV. TITULUA
Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
43.artikulua. Definizioa.
1.Merkatu erregulatuak dira negoziatzeko onartutako finantza-tresnak direla-eta kontratuak eragin ditzaketen finantza-tresnen gainean erosketa- eta salmenta-interes batzuk biltzea bidera dezaketen sistema aldeaniztunak, baimenduta daudenak eta modu erregularrean dihardutenak, kapitulu honetan eta bera garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera, betiere sarbideko, negoziatzeko onartzeko, prozedura operatiboetarako, informazioko eta publizitateko baldintzei lotuta.
2.Espainiako merkatu erregulatuei «bigarren mailako merkatu ofizial» deitzen zaie. Ondorio horietarako, honako hauek jotzen dira baloreen bigarren mailako merkatu ofizialtzat:
a)Balore-burtsak.
b)Idatzoharretako zor publikoaren merkatua.
c)Gerokoen eta Aukeren Merkatuak, edozein dela ere azpian dagoen aktiboa, finantzarioa nahiz ez-finantzarioa.
d)AFBE-Aktibo Finantzarioen Bitartekarien Elkartearen Errenta Finkoko Merkatua.
e)Estatu-esparruko beste edozein, 1. zenbakian ezarritako baldintzak bete eta lege honen eta haren garapen-arauen esparruan baimentzen direnak, bai eta arloan eskumena duten autonomia-erkidegoek baimentzen dituzten autonomia-esparrukoak ere.
3.Lege honetan eta bera garatzeko xedapenetan ezarritako baldintzetan, beren ezaugarriak direla-eta horretarako gai diren baloreak eta gainerako finantza-tresnak negoziatu ahalko dira bigarren mailako merkatu ofizialetan.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eguneratuta atxikiko du bigarren mailako merkatu ofizialen zerrenda, eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta Europar Batasuneko gainerako estatu kideei bidaliko die, haren edozein aldaketa ere jakinarazten diela.
44.artikulua. BAIMENTZEA.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena eskuratu beharko dute jarduerari ekin ahal izateko.
2.Baimen-prozedura ebazteko sei hilabeteko epea izango da, eskaera edo, hala badagokio, eskatutako agiriak osatzeko informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan sartzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimen-prozedura ireki izana jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horren amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.
4.Artikulu hau aplikatzeko behar diren arauak erregelamendu bidez garatuko dira.
45.artikulua. BAIMENA LORTZEKO BETEKIZUNAK.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek honako betekizun hauek bete beharko dituzte baimena izateko:
a)Zuzentze-sozietate bat izendatzea, sozietate autonomoaren formarekin; haren oinarrizko eginkizunak merkatuaren administrazioa eta kudeaketa eta haren funtzionamenduaren gainbegiratzea izango dira.
b)Zuzentze-sozietatearen estatutu sozialen proiektua aurkeztea.
c)Jardueren programa bat egitea, zeinean merkatuaren antolamendu-egiturari, bertan negoziatu daitezkeen finantza-tresnei eta zuzentze-sozietateak eman nahi dituen zerbitzuei buruzko xehetasunak emango baitira.
d)Zuzentze-sozietatearen administrazio-kontseiluko kideek eta merkatuko jarduerak eta eragiketak egiazki zuzendu behar dituzten pertsonek aitortutako merkataritza- eta lanbide-ohorea izatea, eta beren eginkizunetan jarduteko ezagutza eta esperientzia egokiak edukitzea.
e)Merkatuko zuzentze-sozietatean partaidetza esanguratsua eduki behar duten akziodunak egokiak izatea, 182. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
f)Zuzentze-sozietateak erregelamenduz ezartzen diren gutxieneko kapital soziala eta gutxieneko baliabide propioak edukitzea, haren funtzionamendu antolatua segurtatzeko beharrari begira eta kontuan hartuta hartan egiten diren eragiketen izaera eta norainokoa eta hartzen duen arriskuaren maila.
g)Merkatuko erregelamendu-proiektu bat egitea, zeinean gutxienez ere honako hauek direla-eta aplikatzekoak diren arauak jasoko baitira: finantza-tresnen negoziazioa; jaulkitzaileak; kideak; bermeen araubidea; eragiketa motak; negoziazioa; transakzioen konpentsazioari, likidazioari eta erregistroari buruzko arauak; dibidenduen banaketa eta beste gertaera korporatibo batzuk, merkatuaren gainbegiratzea eta diziplina, eta antolamendu-izaerako neurriak, besteak beste interes-gatazkei eta arriskuen kudeaketari buruzkoak. Halaber, merkatuan negoziatzeko onartutako finantza-tresnen jaulkitzaileei kontsulta egitea aurreikusi beharko da, bai eta merkatuko kideei ere, erregelamenduaren funtsezko aldaketa bat proposatzen denean.
2.Erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak salbuespen, zuzentze-sozietatearen estatutu sozialak edo merkatu-erregelamendua aldatzeko nahitaezkoa izango da aurrez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena ematea.
3.Artikulu hau aplikatzeko behar diren arauak erregelamendu bidez garatuko dira.
46.artikulua. BALIATZEKO BALDINTZAK.
Baimenari eusteko, bigarren mailako merkatu ofizialek aurreko artikuluan ezarritako
betekizunak bete beharko dituzte une oro, bai eta kapitulu honetan jasotako xedapenak ere.
47.artikulua. Kontseilari eta zuzendarien izendapena.
1.Jarduerari hasiera emateko baimena jaso ondoren, zuzentze-sozietateko administrazio-kontseiluko kideen eta zuzendaritza-karguak dituztenen ondoz ondoko izendapenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko ditu, edo hala badagokio, arloan eskumena duen autonomia-erkidegoak, izendatuek lege honen 152.1 artikuluko f) eta g) letretan jasotako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzearen ondorioetarako.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatutako aldaketen aurka dagoela adieraziko du, merkatuaren kudeaketa eta funtzionamendu egoki eta zuhurrerako mehatxu bat direla uste izateko arrazoi objektibo eta frogagarriak daudenean. Izendapen berriak onartutzat joko dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak komunikazioa jaso eta hiru hilabeteko epean iritzirik ematen ez badu.
48.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialak edo Espainiatik kanpo erregulatutako merkatuak administratzen dituzten sozietateetako partaidetzak.
1.Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak administratzen dituzten sozietateen kapitaleko zuzeneko edo zeharkako partaidetzak V. tituluko IV. kapituluan inbertsio- zerbitzuetako enpresentzat aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea bete beharko du, erregelamenduz ezarritako moduan, eta, edozein kasutan ere, horrelakotzat hartuko da sozietatearen kapitalaren edo boto-eskubideen % 1era, zuzenean edo zeharka, iristen den partaidetza oro edo, ehuneko horretara iritsi gabe, sozietatean eragin nabarmena izateko aukera ematen duena, betiere erregelamenduz xedatutakoaren arabera.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sozietate horien kapital sozialean partaidetza esanguratsua eskuratzearen aurka egin ahalko du, baldin eta uste badu hori beharrezkoa dela merkatuen behar bezalako funtzionamendua ziurtatzeko edo horietan distortsioak saihesteko, bai eta, beste estatu batzuetako eskuratzaileei dagokienez, Espainiako erakundeei jatorrizko herrialdean tratu baliokidea ematen ez dietelako ere; hori guztia, aipatutako 176. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz partaidetza esanguratsuaren aurka egiteko ahalmena alde batera utzi gabe. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak partaidetza esanguratsua eskuratzearen aurka dagoela eta horren kontra zergatik dagoen jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez baimena eman beharko du Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak administratzen dituzten sozietateek Espainiatik kanpo merkatu erregulatuak kudeatzen dituzten beste sozietate batzuetan partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa izateko. Batzordeak informazioa ematen zaionetik bi hilabeteko epea izango du partaidetza horren aurka egiteko. Epe horretan Batzordeak iritzia eman ez badu, eskaera onartu egin dela joko da.
49.artikulua. Baimena errebokatzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errebokatu egin dezake bigarren mailako edozein merkatu ofiziali emandako baimena, honako kasu hauetan:
a)Merkatuak ez badu erabili baimena hamabi hileko epean edo berariaz uko egin baldin badio.
b)Merkatuan ez bada izan inolako jarduerarik baliogabetzearen aurreko sei hiletan.
c)Baimena adierazpen faltsuen bidez edo arauz kanpoko beste edozein modutan eskuratu bada.
d)Baimena emateko baldintzak bete ez badira.
e)Arau-hauste oso astun bat egiten badu, VIII. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena errebokatu duela jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari. Baimen baten errebokatze oro Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari jakinaraziko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak.
3.Artikulu hau aplikatzeko behar diren arauak erregelamendu bidez garatuko dira.
50.artikulua. Zuzentze-sozietatea ordeztea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman beharko du bigarren mailako merkatu ofizialaren zuzendaria ordezteko.
2.Prozedura ebazteko hiru hilabeteko epea izango da, eskaera aurkezten dutenetik edo eskatutako agiri guztiak aurkezten dituztenetik hasita. Epe horretan ebazpen espresik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimen-prozedura ireki izana jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horren amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.
II. KAPITULUA
Bigarren mailako merkatu ofizialak, berariaz
51.artikulua. Autonomia-eremuko bigarren mailako merkatu ofizialak.
1.Autonomia-eremuko merkatuen kasuan, arloan eskumenak dituen autonomia- erkidegoak emango du 44. artikuluan aipatzen den baimena.
2.Erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak salbuespen, zuzentze-sozietatearen estatutu sozialak edo merkatu-erregelamendua aldatzeko, nahitaezkoa izango da aurrez arloan eskumena duen autonomia-erkidegoak aldaketa horiek onartzea, autonomia- eremuko merkatuen kasuan.
3.Autonomia-eremuko merkatuen kasuan, arloan eskumenak dituen autonomia- erkidegoak emango du autonomia-eremuko bigarren mailako merkatu ofizial bateko zuzentze-sozietatea ordezteko baimena.
4.Arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek egokitzat jotzen dituzten antolamendu-neurri gehigarriak ezarri ahalko dituzte autonomia-eremuko merkatuak direla-eta.
1.atala. Balore-burtsak
52.artikulua. Sorrera.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sortuko ditu balore-burtsak, 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, betiere balore-burtsa horiek kokatuta dauden autonomia- erkidegoei autonomia-estatutuek horretarako eskumena aitortzen ez badiete. Azken kasu horietan autonomia-erkidegoek sortuko dituzte balore-burtsak.
53.artikulua. Xedea.
1.Balore-burtsek helburu izango dute balore negoziagarrien eta bestelako finantza- tresnen kategoriak negoziatzea, 2. artikuluan ezarritakoak, baldin eta beren ezaugarriak direla-eta horretarako gai badira, merkatuko erregelamenduan xedatutakoaren arabera, betiere 45. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2.Balore-burtsetan, beren erregelamenduan ezarritako baldintzetan, bigarren mailako beste merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako finantza-tresnak negoziatu ahalko dira. Horrelakoetan, kasuan kasuko erregistro-, konpentsazio eta likidazio-sistemen artean behar den koordinazioa aurreikusi beharko da.
54.artikulua. Zuzentze-sozietatea.
1.Balore-burtsak zuzentze-sozietate batek zuzendu eta administratuko ditu, 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bera izango da barne-antolaketaren eta
-funtzionamenduaren arduraduna, eta horretarako behar diren baliabideen titularra izango da, horixe izango baita bere helburu sozial nagusia.
2.Zuzentze-sozietateek bestelako jarduera osagarri batzuk garatu ahalko dituzte, baina ez dute izango dagozkien balore-burtsetako kide izatearen legezko izaera, eta ezingo dute finantza-bitartekotza jarduerarik egin, ez eta 140. eta 141. artikuluetan zerrendatutako jarduerak ere.
3.Zuzentze-sozietateek akzio izendunen bitartez ordezkatutako kapital sozial bat izango dute, eta gutxienez ere bost pertsonek eta zuzendari orokor batek osatutako administrazio-kontseilu bat eduki beharko dute.
4.Autonomia-erkidegoaren esparruko balore-burtsen arloan eta haiek direla-eta eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, egokitzat jotzen duten antolaketa ezarri ahalko dute haietarako.
55.artikulua. Kideak.
Balore-burtsen kidegoaren izaera hartu ahalko dute 69. artikuluan aurreikusitakoa
betetzen duten erakundeek.
56.artikulua. Burtsen Interkonexiorako Sistema.
1.Balore-burtsek Burtsen Interkonexiorako Sistema bat ezarriko dute, sare informatiko baten bitartez integratua, eta bertan negoziatuko dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitzen dituen baloreak, zeinak aurrez negoziatzeko onartuta daudenetakoak izango baitira gutxienez ere bi balore-burtsetan, erakunde jaulkitzaileak eskatuta eta Burtsen Sozietateak hurrengo artikuluan aipatzen den aldeko txostena eman ondoren, erregelamenduz ezarritakoaren arabera.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak xedatu ahalko du balore-jaulkipen bat Burtsen Interkonexiorako Sisteman sartzeak berarekin ekar dezala jaulkipen hori esklusiboki haren bitartez negoziatzea, eta aldez aurretiko betekizun gisa eskatu ahalko du bera baloreen gordailuzain zentral batean sartzea.
57.artikulua. Burtsen Sozietatea.
1.Burtsen Interkonexiorako Sistemaren kudeaketa Burtsen Sozietateari egokituko zaio. Sozietate hori une bakoitzean dauden balore-burtsen zuzentze-sozietateek eratuko dute.
2.Burtsen Sozietatea Burtsen Interkonexio Sistemaren funtzionamendurako behar diren baliabideen titularra izango da, bai eta haren erantzulea ere; halaber, sistema horren organo zuzendaria izango da, eta horixe izango du xede sozial esklusiboa.
3.Burtsen Sozietatearen kapitala zati berdinetan banatuko da zuzentze-sozietate horien artean, eta haren Administrazio Kontseilua burtsa bakoitzaren ordezkari batek eta beste kide batek osatuko dute; azken hori lehendakaria izango da eta gehiengoz hautatuko dute beren artean.
4.Burtsen Sozietatearen estatutuek, haren aldaketek eta Administrazio Kontseiluko kideen izendapenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onarpena eskatuko dute, arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek aldez aurretiko txostena emanda.
58.artikulua. Burtsako eragiketak.
1.Burtsa-eragiketetako bakoitza baloreen burtsa bakar bati esleituko zaio edo, kasua bada, Burtsen Interkonexio Sistemari.
2.Erregelamenduz finkatuko dira esleipen horretarako jarraitu beharreko irizpideak, burtsa desberdinetako kideak batera suertatzen diren eragiketen kasuan.
2.atala. Idatzoharretako zor publikoaren merkatua
59.artikulua. Xedea.
1.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuak helburu izango du honako hauek jaulkitako konturako idatzoharren bidez ordezkatutako errenta finkoko baloreen negoziazioa: Estatua, Kreditu Ofizialeko Institutua eta, haiek eskatuta, Europako Banku Zentrala, Europar Batasuneko banku zentral nazionalak, autonomia-erkidegoak, Espainia kidea den garapeneko banku aldeaniztunak, Europako Inbertsio Bankua edo beste erakunde publiko batzuk, betiere erregelamenduz ezartzen diren kasuetan; halaber, helburu izango du beste finantza-tresna batzuen negoziazioa, aurreko kasu guztietan merkatuaren erregelamenduan xedatutakoaren arabera, 45. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Nolanahi ere, baloreek merkatuaren erregelamenduak horretarako ezartzen dituen zehaztapen teknikoak bete beharko dituzte.
2.Merkatu honetan negoziatzeko onartutako baloreak bigarren mailako beste merkatu ofizial batzuetan negoziatu ahalko dira dagokion merkatuaren erregelamenduan finkatzen diren baldintzetan.
60.artikulua. Zuzentze-erakundea.
1.Espainiako Bankua Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuko zuzentze- erakundetzat hartuko da.
2.Espainiako Bankua idatzoharretan jasotako baloreen finantza-zerbitzuaz arduratuko da, jaulkitzaileekin hala hitzartzen duenean eta haien kontura, merkatuaren erregelamenduan ezartzen diren baldintzetan.
3.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuko zuzentze-erakundea ordezteko 50. artikuluan xedatutakoari begiratu beharko zaio.
4.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatua lege honetan eta garapen-araudian ezarritakoaren arabera arautuko da, bai eta erregelamendu baten arabera ere, 45. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.Arloan eskumenak dauzkaten autonomia-erkidegoek idatzoharretako zor publikoaren merkatu autonomiko bat sortu, erregulatu eta antolatu ahalko dute. Merkatu horrek helburu hau izango du: haiek eta zuzenbide publikoko beste erakunde batzuek beren lurralde-eremuan jaulkitako errenta finkoko baloreak negoziatzea.
61.artikulua. Kideak.
1.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuko kideak izango dira, Espainiako Bankuaz gainera, lege honen 69. artikuluko betekizunak betetzen dituzten erakundeak, artikulu horretan ezarritako baldintzetan eta merkatuaren erregelamenduak finkatzen duenari jarraituz.
2.Merkatuko kideek beren kontura nahiz besteren kontura operatu ahalko dute, ordezkaritzarekin nahiz ordezkaritzarik gabe, jardueretako beren estatutu juridikoaren arabera.
62.artikulua. Baloreen erregistroa.
1.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuan negoziatutako baloreen erregistroa seigarren xedapen gehigarriak aipatzen duen Baloreen Erregistro-, Konpentsazio- eta Likidazio-sistemak Kudeatzeko Sozietateari egokituko zaio —aurrerantzean, Sistemetako Sozietatea—, bai eta Zor Publikoaren Merkatuko erakunde kudeatzaileak izateagatik horretarako baimenduta dauden erakunde parte-hartzaileei ere.
2.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuan beren izeneko kontu baten titularrak izan ahalko dira eta beren izenean Sistemetako Sozietatearen erregistro-sisteman dauden erakunde parte-hartzaile moduan kontu horri eutsi ahalko diote honako hauek: Espainiako Bankua, bigarren mailako merkatu ofizialetako konpentsaziorako eta likidaziorako sistema eta erakundeak eta bankuen arteko konpentsazio-sistemak, bermeen sistema kudeatzeko
xedez, bai eta merkatuaren erregelamenduan horretarako ezarritako betekizunak betetzen dituztenak ere.
63.artikulua. Erakunde kudeatzaileak.
1.Erakunde kudeatzaile izan ahalko dira Espainiako Bankua ez ezik, merkatuaren erregelamenduan horretarako ezarritako betekizunak betetzen dituztenak ere.
2.Erakunde kudeatzaileak, Sistemetako Sozietatearen kargura dagoen erregistro- sistemaren parte-hartzaileak diren aldetik, Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuan beren izeneko kontuaren titular ez direnen baloreen erregistroaz arduratuko dira, eta Sistemetako Sozietatean kontu orokor bat edukiko dute, zeina une oro haien kontrakontu zehatza izango baita.
3.Erakunde kudeatzaile horiek, gainera, Zor Publikoaren Merkatuan beren izeneko kontuaren titularraren izaera dutenean, azken kontu horiek Sistemetako Sozietatean eramango dira, aurreko zenbakian aipatutako kontu orokorretatik guztiz bereizita.
4.Erregelamendu bidez finkatzen diren baldintzetan, Espainiako Bankuak kautelaz erabaki ahalko du merkatuko kideen jarduerak etetea edo mugatzea, beren jokabidea dela- eta merkaturako arriskua sortzen dutenean edo nahaste larria eragiten dutenean, konpentsazio- eta likidazio-prozesuetarako edo, erakunde kudeatzaileen kasuan, idatzoharren bidez jasotako baloreen segurtasun juridikorako. Espainiako Bankuak neurri horiek jakinaraziko dizkio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, ministroak, kasua bada, haiek berrets ditzan.
5.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatua kudeatzen duen erakundearen konkurtsoa deklaratutakoan, Espainiako Bankuak, berehala eta inbertitzailearentzat kosturik sorrarazi gabe, xedatu ahalko du hirugarrenen izenean idatzohar bidez jasotako baloreak beste erakunde kudeatzaile batzuetatik lekualdatzea. Era berean, baloreen titularrek eska dezakete horiek beste erakunde kudeatzaile batera lekualdatzea. Ondorio horietarako, bai konkurtsoko epaileak bai konkurtso-administrazioak baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edo kontabilitate- nahiz informatika-erregistroetara sartzea; horretara, baloreen titularrek euren eskubideak erabili ahal dituztela ziurtatzen da. Konkurtso-prozedurak ez du eragotziko baloreen titularrei euren eskubide ekonomikoak erabili edo saltzearen ondoriozko dirua helaraztea.
6.Baldin eta 60.3 artikuluan xedatutakoaren arabera Espainiako Bankuak merkatuko zuzentze-erakundea izateari uzten badio, artikulu honen 4. eta 5. zenbakietan esleitzen zaizkion eskumenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaizkio.
3.atala. Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialak, kontuko idatzoharren bidez ordezkatutakoak.
64.artikulua. Sorrera.
1.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialak sortu ahalko dira, estatu- eremukoak, haien adierazpen-modua kontuan egindako oharpenak izanik.
2.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren ardura izango da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatuta, sortze hori baimentzea, 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3.Autonomia-esparruko merkatuen kasuan, merkatua sortzeko baimena, eta artikulu honetan adierazitako gainerako baimen eta onarpen guztiak dagozkio arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoari.
65.artikulua. Xedea.
1.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialen xede dira gerokoen kontratuak, aukeren kontratuak eta haietatik sortutako beste finantza-tresna batzuen kontratuak, azpian dagoen aktiboa edonolakoa izanda ere, merkatuaren zuzentze- sozietateak definituta. Zuzentze-sozietateak aipatu kontratuen negoziazioa antolatuko du.
2.Merkatuaren zuzentze-sozietateak kontrakontu zentraleko erakunde baten bidez kontrapartida bermatuko du, Balore merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu ondoren, egiten dituen kontratu guztietan.
66.artikulua. Kideak.
1.69. artikuluan aipatzen diren erakundeak izan ahalko dira gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialetako kideak.
2.Halaber, kide izan daitezke, gaitasuna negoziatzeko soilik murriztuta, bai bere kontura, bai taldeko erakundeen kontura, helburu sozial nagusia merkatu antolatuetan inbertitzea duten erakundeak, 68. artikuluan aipatutako merkatuko erregelamenduak ezarritako bitarteko- eta kaudimen-eskakizunak betetzen badituzte.
3.Azpian finantza-arlorik gabeko gerokoen eta aukeren merkatuetan, erregelamendu bidez erabaki ahalko da lehen aipatutakoak ez diren erakundeen parte-hartzea, baldin eta espezialitate-, profesionaltasun- eta kaudimen-eskakizunak betetzen badituzte.
67.artikulua. Zuzentze-sozietatea.
1.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialetan, 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzentze-sozietate bat egongo da, sozietate anonimoaren forma hartuta, eta haren oinarrizko funtzioak merkatuko jarduera antolatzea, zuzentzea eta gainbegiratzea izango da.
2.Zuzentze-sozietate horiek ezingo dute finantza-bitartekotza jarduerarik egin, ez eta
140.eta 141. artikuluetan zerrendatutako jarduerak ere, lege honetan xedatutakoa izan ezik.
3.Zuzentze-sozietatearen estatutu sozialak aldatzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onarpena beharko da aldez aurretik, 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregelamendu bidez adierazitako salbuespenak salbuespen.
4.Zuzentze-sozietateak administrazio-kontseilu bat izango du, gutxienez bost kidek osatua, bai eta zuzendari nagusi bat ere, gutxienez. Hasierako baimena jaso ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko ditu izendapenak, edo hala badagokio, arloan eskumena duen autonomia-erkidegoak, izendatuek 152.1.f) artikuluko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko ondorioetarako.
68.artikulua. Barne-erregelamendua.
1.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialek, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako arauak betetzeaz gainera, berariazko erregelamendua izango dute: Balore Merkatuaren antolamendu- eta diziplina-araua, 45. bis artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez onartu eta aldatuko dena.
2.Aipatu erregelamenduan zehaztuko dira kide motak, merkatuan garatuko dituzten jardueren arabera bete beharko dituzten baldintza teknikoak eta kaudimen-eskakizunak zehaztuta, merkatuari dagozkion kontratuak, zuzentze-sozietatearen eta merkatuko kideen harremanak merkatuan diharduten bezeroekin, gainbegiratze-arauak, kontratazio- araubidea, eta erregelamendu bidez zehaztutako beste edozein alderdi.
III. KAPITULUA
Bigarren mailako merkatu ofizialetan parte hartzea.
69.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizial batek, kidea izatera iristeko, honako hauek bete beharko ditu:
a)lege honetan ezarritako arau orokorrak;
b)merkatu bakoitzaren berariazko arauak, lege honetan eta bera garatzeko xedapenetan ezarritakoak, edo autonomia-erkidegoaren eremuko merkatuen kasuan,
arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek ezartzen dituztenak, betiere titulu honetan xedatutakoari egokitzen bazaizkio, eta
c)merkatu bakoitzak xedatzen dituen sarbide-baldintzak, zeinak, nolanahi ere, gardenak, ez-baztertzaileak eta irizpide objektiboetan oinarrituak izango baitira.
2.Honako erakunde hauek izan ahalko dira bigarren mailako merkatu ofizialetako
kideak:
a)Bezeroen aginduak betetzeko edo beren kontura negoziatzeko baimenduta dauden inbertsio-zerbitzuetako enpresak.
b)Espainiako kreditu-erakundeak.
c)Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetan bezeroen aginduak betetzeko edo beren kontura negoziatzeko baimenduta dauden inbertsio-zerbitzuetako enpresak eta kreditu-erakundeak. Sarbidea honako mekanismo hauetakoren baten bidez izan ahalko da:
1.a Zuzenetan, Espainian sukurtsalak ezarriz, V. tituluko 169. artikuluan xedatutakoaren arabera, inbertsio-zerbitzuetako enpresen kasuan; edo Kreditu-erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen
12.artikuluari jarraituz, kreditu-erakundeen kasuan.
2.a Bigarren mailako merkatu ofizialeko urrutiko kide eginez, Estatu espainiarrean
ezarrita egon behar izan gabe, kasuan kasuko negoziazio-prozedurek edo merkatu- sistemek eragiketak egiteko fisikoki bertaratzea eskatzen ez dutenean.
d)Europar Batasuneko kide ez den estatu batean baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresak eta kreditu-erakundeak, betiere, V. tituluan Espainian jarduteko aurreikusitako baldintzak betetzeaz gain, jatorrizko herrialdeko agintariek emandako baimenean bezeroen aginduak gauzatzeko edo beren kontura negoziatzeko ahalmena ere ematen bazaie. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horrelako erakundeak Espainiako merkatuetan sartzea ukatu edo baldintzatu ahalko du zuhurtziagatik, Espainiako erakundeei jatorrizko herrialdean tratu baliokidea ez emateagatik edota Espainiako balore-merkatuen antolamendu- eta diziplina-arauak betetzea bermatuta ez egoteagatik.
e)Estatuko Administrazio Orokorra, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren bidez jardunez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia eta Espainiako Bankua.
f)Kasuan kasuko bigarren mailako merkatu ofizialeko zuzentze-sozietatearen iritziz honako baldintza hauek betetzen dituztenak —sozietate horrek berariaz hartuko ditu kontuan haiek bete ditzaketen merkatuko eginkizun bereziak—:
1.a egokiak izatea;
2.a negoziazioaren arloan egokitasun eta gaitasun maila nahikoa edukitzea:
3.a antolaketa-neurri egokiak ezarrita edukitzea, kasua bada, eta
4.a bete behar duten eginkizunerako behar beste baliabide edukitzea, kontuan hartuta eragiketen likidazio zuzena bermatzeko bigarren mailako merkatu ofizialak ezarri ahal izan dituen finantza-mekanismoak.
3.Merkatuaren zuzentze-sozietateak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, edo autonomia-erkidegoaren esparruko bigarren mailako merkatu ofizialen kasuan arloan eskumenak dauzkan autonomia-erkidegoari, kideen zerrenda jakinaraziko dio, erregelamenduz ezartzen den periodikotasunarekin.
4.Bigarren mailako merkatu ofizialeko kideek 209. artikulutik 218. artikulura eta 221. artikulutik 224. artikulura jasotako betebeharrak beteko dituzte beren bezeroei dagokienez, haien kontura jardunez bigarren mailako merkatu ofizial batean aginduak betetzen dituztenean. Hala eta guztiz ere, kideen arteko eragiketak direnean, norberaren konturakoak nahiz besteren konturakoak, kide horiek ez dira behartuta egongo elkarri ezartzera aurrez aipatutako artikuluetan xedatutako betebeharrak.
70.artikulua. Urrutiko sarbidea.
1.Europar Batasuneko beste estatu kide batean estatu horretatik kideek urruneko sartzea izateko mekanismoak ezarri nahi dituen bigarren mailako merkatu ofizial espainiarrak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko dio bere asmoa, eta hark, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, estatu kide horretako agintaritza eskudunari helaraziko dio hura, eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari emango dio informazio hori, baldin eta hark eskatzen badu, prozeduraren arabera eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren —zeinak Gainbegiratzeko Europako Agintaritza (Europako Banku Agintaritza) sortzen baitu, 716/2009 (EE) Erabakia aldatzen, eta Batzordearen 2009/78 (EE) Erabakia indargabetzen— 35. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera. Era berean, aipatu agintaritza eskudunak eskatuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak estatu hartan ezarri den bigarren mailako merkatu ofizialeko kideen nortasuna jakinaraziko du zentzuzko epean.
2.Europar Batasuneko kide ez diren beste estatu batzuen merkatu arautuek mekanismo egokiak ezarri ahalko dituzte Espainian, kide espainiarrek sarbidea izateko eta urrutiko negoziazioa bideratzeko, Europar Batasuneko estatu kide horretako agintariek aurretik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikazio merkatu-komunikazioa igorrita. Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak merkatu arautuko jatorrizko estatuko agintari eskudunari eskatu ahalko dio arrazoizko epean eman diezaion merkatu arautuko kideen identitatea.
71.artikulua. Besteren konturako kideen eragiketak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kidearen izaera duenak bere bezeroen kontura bete beharko ditu haiengandik jasotzen dituen aginduak, kasuan kasuko merkatuan baloreak negoziatzeko.
2.Hala eta guztiz ere, aipatutako betebeharraren betetzea honako baldintza hauen pean jarri ahalko du:
a)Eskudiruko eragiketen kasuetan, agindu-emaileak baloreen titulartasuna egiaztatzea edo haien zenbatekoa ordaintzera bideratutako funtsak entregatzea.
b)Eperako eragiketen kasuan, agindu-emaileak komenigarritzat jotzen dituen berme edo estaldurak aurkeztea; horiek, gutxienez ere, kasuan kasu erregelamenduz ezartzen direnak izango dira.
3.Besteren kontura egiten diren eragiketetan, baloreen bigarren mailako merkatuetako kideek beren komisio-emaileen aurrean erantzun beharko dute baloreen entrega eta haien prezioaren ordainketa direla-eta.
72.artikulua. Norberaren konturako kideen eragiketak.
Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kidearen izaera duenak ezingo du bere kontura
operatu izaera hori ez duen beste batekin, idatziz berariaz jasota geratu gabe azken horrek inguruabar hori ezagutu duela kasuan kasuko eragiketa amaitu baino lehen.
73.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideen interes-gatazken kudeaketa.
1.Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kidearen izaera duenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari adierazi beharko dizkio hirugarrenekin dauzkan lotura ekonomikoak eta kontratu-harremanak, hain zuzen ere hirugarren horiek, beren konturako nahiz besteren konturako jarduketan, beste bezero batzuekiko interes-gatazkak sor ditzaketenean.
2.Erregelamendu bidez ezartzen diren irizpide orokorrei lotuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztuko ditu lotura edo harreman horiek publiko egiteko kasuak eta modua.
74.artikulua. Kideen tarifak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kideek libreki finkatuko dituzte baloreen negoziazioan parte hartzearen truke jasoko dituzten ordainsariak.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, Gobernuak gehieneko ordainsari batzuk ezarri ahalko ditu kopuru batetik gorakoak ez diren eragiketarako eta ebazpen judizialak betetzeko egiten direnetarako. Gehieneko ordainsarien tarifak aplikatzeko, aldez aurretik argitaratu beharko dira eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, edo, Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuaren kasuan, Espainiako Bankuari jakinarazi beharko zaizkie.
75.artikulua. Kideen jardueraren garapena.
1.Gobernuak, inbertitzaileen interesak eta merkatuen funtzionamendu ona babeste aldera, honako hauek egin ahalko ditu:
a)Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kideen eta hirugarrenen arteko harremanak, baloreen negoziazioari buruzkoak, aldeek sinatutako idatzizko kontratuen bitartez formalizatzea, aldeetako bakoitzari ale bat emanda.
b)Behar diren arauak ematea, bermatzeko aurreko zenbakian aipatzen diren kontratuek berariaz eta behar den argitasunaz jasotzen dituztela aldeek hartutako konpromisoak eta eragiketa bakoitzak berezko dituen inguruabarretan dauzkaten eskubideak. Horretarako, ohiko eragiketei buruzko kontratuek berariaz jaso edo aurreikusi beharreko gai edo inguruabarrak zehaztu ahalko ditu, haietarako ereduak erabiltzeko eskatu ahalko du eta eredu horien gaineko kontrol administratiboko moduren bat agindu ahalko du.
c)Bigarren mailako merkatu ofizialen eragiketak egiteari buruz merkatu horietako kideek hirugarrenei entregatuko dizkieten egiaztagiriak erregulatzea.
d)Bigarren mailako merkatu ofizial bateko kideen arteko harremanetan eta kide horien eta zuzentze-erakundeen edo kasuan kasuko merkatuko konpentsazio- eta likidazio- sistemen arteko harremanetan, baloreen negoziazioari buruzko faseak egiaztatuko dituzten dokumentuen forma eta edukia ezartzea.
2.Gobernuak gaitasuna eman ahalko dio Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari artikulu hau aplikatzeko behar diren arauak garatzeko. Aurreko zenbakiko d) letran ezarritakoari dagokionez, gaikuntza hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera edo, Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuaren kasuan, Espainiako Bankura hedatu ahalko da.
3.Aurreko zenbakietan jasotako aurreikuspenak bigarren mailako merkatu ez-ofizialetan ere izango dira aplikatzekoak.
IV. KAPITULUA
Negoziazioa eta eragiketak bigarren mailako merkatu ofizial batean.
76.artikulua. Negoziatzeko onartzea bigarren mailako merkatu ofizial batean.
1.Baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartzeak eskatuko du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurretik egiaztatzea lege honetan ezarritako baldintzak eta prozedura eta haiek garatzeko arauak bete egin direla. Balore-burtsetako balore negoziagarrien kasuan, egiaztatze hori horientzat guztientzat bakarra eta baliozkoa izango da. Bigarren mailako merkatu ofizialetako bakoitzean negoziatzeko onartzeak eskatuko du, gainera, kasuan kasuko merkatuko zuzentze-erakundeak erabaki hori hartzea, jaulkitzaileak eskatuta; izan ere, jaulkitzaileak bere erantzukizunaren pean eskatu ahalko du erabaki hori behin baloreak jaulkita edo behar diren idatzoharrak eratuta.
2.Erregelamendu bidez ezarriko dira baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartzeko baldintzak eta prozedura, bai eta onarpenari buruzko erabakiei
eman beharreko publizitatea ere. Baldintzak bereiz ezarri ahalko dira balore- nahiz merkatu-kategoria desberdinetarako. Sozietateen zatikatze kasuetan, modu berean zehaztuko dira baloreen iraunkortasunerako baldintzak eta prozedura.
3.Aurreko 1. zenbakian xedatutakoa gorabehera, Estatuak eta Kreditu Ofizialeko Institutuak emandako baloreak ofizioz onartu dira negoziatzera Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuan edo, kasua bada, bigarren mailako gainerako merkatuetan, jaulkipenak ezartzen duenaren arabera. Autonomia-erkidegoek jaulkitako baloreak negoziatzeko onartu direla joko da jaulkitzaileak eskatze hutsaren indarrez. Aurreko kasu guztietan, halere, kasuan kasuko merkatuaren zehaztapen teknikoak doitu egin beharko dira aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera.
4.Aurreko zenbakietan jasotako eskumenak arloan eskumenak dituzten autonomia- erkidegoei egokituko zaizkie soilik autonomia-erkidegoaren eremuan negoziatu diren baloreei dagokienez, betiere merkatu horietan eskatzen diren berariazko baldintzak beteta.
77.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztun batetik bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzearen berezitasunak.
1.Erakunde baten akzioak negoziazio-sistema aldeaniztun batean beharrean bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzera igarotzen badira, erakunde horiek, behin-behinean, gehienez ere bi urtean, ez dituzte honako baldintza hauek bete beharko:
a)Sei hilean behingo bigarren finantza-txostena argitaratzea eta zabaltzea —119.2 artikuluan jasota dago—.
b)Bitarteko kudeaketa-adierazpena argitaratzea eta zabaltzea —120. artikuluan jasota dago—.
2.Aurreko zenbakian aurreikusitako salbuespenari heldu ahal izateko, bigarren mailako merkatu ofizialean negoziatzeko onartzeko liburuxkak adierazi beharko du erakundeak horri guztiz edo zati batez heltzeko asmoa duela, eta iraupena ere adierazi beharko da. Argibide hori beharrezko informaziotzat hartuko da 37.1 artikuluaren ondorioetarako.
3.Baldin eta negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioen kapitalizazioa bostehun milioi euro baino handiagoa bada sei hilabetez baino gehiagoz jarraian, erakunde jaulkitzaileak merkatu arautu batean negoziatzeko onartzeko eskatu beharko du bederatzi hilabeteko epean. Negoziazio-sistema aldeaniztuneko zuzentze-erakundeak betebehar hori betetzen dutela zainduko du.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak finantza- edo inbertsio-izaera hertsia duten sozietateak aurreko betebeharretik salbuesteko baldintzak finkatu ahalko ditu; izaera hori dute honako arau hauek araututako erakundeek, besteak beste: Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea; Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituen eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea —Inbertsio Kolektiboko Erakundeena— aldatzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Legea, edo Higiezinen Merkatuko Inbertsioko Sozietate Anonimo Kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legea.
4.Artikulu honetan jasotako kasuetan, erakundeak ez du neurririk nahitaez hartu beharko akziodunen baloreen likideziako galerarik saihesteko.
78.artikulua. Merkatuek finantza-tresnak negoziatzeko onartzeko ezarritako arau gehigarriak.
1.76. artikuluan jasotako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, merkatuek arau argiak eta gardenak ezarri ahalko dituzte finantza-tresnak negoziatzeko onartzeari buruz. Arau horiek segurtatuko dute finantza-tresna horiek zuzen, modu antolatuan eta efizientziaz negoziatu ahal izatea, eta balore negoziagarriak direnean, libreki eskualdatzekoak izatea. Finantza-tresna eratorrien kasuan, arauek bermatuko dute, bereziki, negoziazioaren xede den kontratuaren formulazioak prezioen eratze zuzena bideratzen duela, bai eta likidaziorako baldintza efektiboak egotea ere.
Zenbaki honetan xedatutakoa aplikatu beharko da 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduaren 35., 36. eta 37. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
2.Merkatuek honako hauetarako mekanismo eraginkorrak eduki beharko dituzte:
a)egiaztatzea negoziatzeko onartu diren balore negoziagarrien jaulkitzaileek beren legezko betebeharrak betetzen dituztela informazioaren zabalpenari dagokionez;
b)beren kideei sarbidea eskuratzea lege honen eta bera garatzeko xedapenen indarrez argitaratutako informaziorako, eta
c)aldizka egiaztatzea negoziatzeko onartutako finantza-tresnek une oro bete egiten dituztela onarpenerako ezarritako betekizunak.
3.Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo beste estatu kide batean araututako merkatu batean negoziatzeko onartu den finantza-tresna bat gero bigarren mailako beste merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu ahalko da, baita jaulkitzailearen baimenik gabe ere, lege honetan eta negoziatzeko onartzeari buruz Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 4ko 1310/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Errege-dekretu horrek legea partzialki garatzen du, hain zuzen, baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartzearen, salmenta- eskaintza publikoen edo harpidetzaren eta horretarako eska daitekeen liburuxkaren arloetan.
Bigarren mailako merkatu ofizialak jaulkitzaileari inguruabar horren berri eman beharko dio. Jaulkitzailea ez da behartuta egongo 2. zenbakian eskatutako informazioa finantza- tresnak baimenik gabe negoziatzeko onartu dituen bigarren mailako inongo merkaturi zuzenean ematera. Halakoetan, merkatuaren beraren zuzentze-sozietatea izango da informazio hori lortu eta zabaltzeko behar diren bitartekoak eduki beharko dituena.
79.artikulua. Merkatu-abusuaren arloko betebeharrak.
Zuzentze-sozietateek gainbegiratuko dituzte merkatuko kideek egindako eragiketak,
merkatuko arauen urratzeak detektatzeko egindakoak, edo negoziazio- zein jarduketa- baldintzetan gertatutako gorabeherak, merkatu-abusua izan daitezkeenak. Horretarako, zuzentze-sozietateek honako hauek egin beharko dituzte:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko diote arau-hauste esanguratsu oro eta merkatu-abusua ekar dezakeen negoziazio- edo jardun-baldintzetako anomalia oro;
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari berehala eman beharko diote merkatuan gertatutako merkatu-abusua ikertzeko eta jazartzeko behar den informazioa, eta
c)Merkatu-sistemetan nahiz haien bitartez egindako merkatu-abusuaren ikerketan eta jazarpenean erabateko laguntza eman beharko dute.
80.artikulua. Finantza-tresnen negoziazioa etetea.
1.Onartuta dagoen Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialetan finantza-tresna baten negoziazioa eten ahalko du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, finantza- tresna horren gaineko eragiketen garapen normala nahas dezaketen edo inbertitzaileak babeste aldera neurri hori gomendatzen duten inguruabar bereziak gertatzen direnean. Arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoak izango du eskumen hori, bere autonomia- esparruko merkatuetan bakarrik negoziatutako finantza-tresnei dagokienez.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala eman beharko du aditzera etete-erabakia, eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta tresna hori negoziatzen den gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei eman beharko die erabakiaren berri, haren negoziazioa etetea hitzar dezaten beren merkatu arautuetan, negoziazio-sistema aldeaniztunetan eta beren ikuskapenaren pean dituzten barneratzaile sistematikoetan, inbertitzaileen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, bidezkotzat jotzen duenean, eteteari buruzko erabakia jakinaraziko die erabaki horrek kalte ditzakeen merkatuei dagozkien hirugarren estatuei.
Era berean, Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko agintari eskudunek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eteteari buruzko erabakia jakinarazten diotenean, azken horrek erabakiko du finantza-tresna horren negoziazioa etetea bigarren mailako merkatu ofizialetan, Espainiako negoziazio-sistema aldeaniztunetan eta beren ikuskapenaren pean dituzten barneratzaile sistematikoetan, inbertitzaileen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik.
3.Halaber, bigarren mailako merkatu ofizial baten zuzentze-sozietateak merkatuaren erregelamenduan aurreikusitako baldintzen arabera merkatuaren arauak betetzeari uzten dion finantza-tresna baten negoziazioa eten ahalko du, erabaki horrek inbertitzaileen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik. Nolanahi ere, erabakia hartu eta berehala, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman beharko dio jakitera. Aurreko zenbakian aipatutakoarekin bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar bezala informatuko die horri buruz gainerako estatu kideetako agintari eskudunei.
4.Negoziazio-sistema aldeaniztunetako zuzentze-erakundeek eta X. tituluko III. kapituluan aipatzen diren erakundeek nahitaez eten beharko dute finantza-tresna baten negoziazioa etete-erabaki hori publiko egiten den unetik.
81.artikulua. Negoziaziotik kanpo uztea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du negoziaziotik baztertzea erregelamenduz ezarritako zabalpen-, maiztasun- edo bolumen-baldintzak betetzen ez dituzten finantza-tresnak, bai eta dagokien jaulkitzaileak betebeharrak betetzen ez dituenean ere, bereziki informazioa igorri eta argitaratzeko betebeharrei dagokienez; hori ere egin ahalko du Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearekin bat etorriz likidazio-fasea ireki zaien sozietateekin, edo sozietatearen likidazio-fasean daudenekin, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean ezarritakoarekin bat etorriz.
Har daitezkeen kautelazko neurriak alde batera utzi gabe, horrelako erabakiak erakunde jaulkitzaileari entzunaldia egin ondoren hartuko dira, baldin eta bazterketa hori konkurtso-likidazioko fasea ireki delako edo sozietatea likidazio-fasean dagoelako erabakitzen ez bada.
Arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoak izango du eskumen hori, bere autonomia-esparruko merkatuetan bakarrik negoziatutako finantza-tresnei dagokienez.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala eman beharko du aditzera baztertze-erabakia, eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta tresna hori negoziatzen den gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei eman beharko die erabakiaren berri, haren negoziazioaren bazterketa hitzar dezaten beren merkatu arautuetan, negoziazio-sistema aldeaniztunetan eta beren ikuskapenaren pean dituzten barneratzaile sistematikoetan, inbertitzaileen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, bidezkotzat jotzen duenean, baztertzeari buruzko erabakia jakinaraziko die erabaki horrek kalte ditzakeen merkatuei dagozkien hirugarren estatuei.
Era berean, Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko agintari eskudunek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari baztertzeari buruzko erabakia jakinarazten dionean, azken horrek erabakiko du finantza-tresna horren negoziazioa baztertzea bigarren mailako merkatu ofizialetan, Espainiako negoziazio-sistema aldeaniztunetan eta beren ikuskapenaren pean dituzten barneratzaile sistematikoetan, inbertitzaileen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik.
3.Halaber, bigarren mailako merkatu ofizial baten zuzentze-sozietateak merkatuaren erregelamenduan aurreikusitako baldintzen arabera merkatuaren arauak betetzeari uzten dion finantza-tresna baten negoziazioa baztertu ahalko du, inbertitzaileen interesei edo
merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin dakiekeenean izan ezik. Nolanahi ere, erabakia hartu eta berehala, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman beharko dio jakitera. Aurreko zenbakian aipatutakoarekin bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar bezala informatuko die horri buruz gainerako estatu kideetako agintari eskudunei.
4.Negoziazio-sistema aldeaniztunetako zuzentze-erakundeek eta X. tituluko III. kapituluan aipatzen diren gainerako erakundeek nahitaez baztertu beharko dute finantza- tresna baten negoziazioa baztertze-erabaki hori publiko egiten den unetik.
82.artikulua. Norberaren borondatez negoziaziotik kanpo geratzea.
1.Erakunde jaulkitzaileak ere eskatu ahalko du finantza-tresna baten bigarren mailako merkatu ofizial bateko negoziazioa baztertzea.
Negoziazioaren baztertze horren parekotzat joko dira sozietate kotizatuaren akziodunak, guztiz edo partzialki, kotizatu gabeko beste erakunde bateko bazkide bilakatzea dakarten sozietate-eragiketak.
2.Sozietate batek erabakitzen duenean bere akzioak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziotik baztertzea, haiek eskuratzeko eskaintza publiko bat sustatu beharko du, bazterketak ukitutako balore guztiei zuzendua.
3.Baztertze-erabakia eta eskaintzari eta eskainitako prezioari buruzkoak akziodunen batzar nagusiak onartu beharko ditu.
Eskaintza onartu behar duten organo sozialen deialdia egiteaz batera, administratzaileen txosten bat jarriko da ukitutako baloreen titularren eskura, zeinean xehetasun guztiekin justifikatuko baitira proposamena eta eskainitako prezioa.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baloreak eskuratzeko eskaintza publiko bat egiteko betebeharretik salbuetsi ahalko du bestelako prozedura baliokide batez segurtatzen denean bazterketak ukitutako akzioen titularren interes legitimoen babesa, bai eta obligazio bihurgarrien eta harpidetzarako eskubidea ematen duten gainerako baloreen titularrei dagozkien interes legitimoen babesa ere.
5.Negoziazioa baztertzea baino lehenago eskaintzarik egonez gero, akzio propioak eskuratzeko muga, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoa, kapital sozialaren ehuneko 20koa izango da bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatutako sozietateentzat. Baldin eta eskaintza egitearen ondorioz akzio propioek muga hori gainditzen badute, urtebeteko epean amortizatu edo besterendu beharko dira.
6.Erregelamendu bidez ezarriko dira atal honetan aurreikusitako eskaintza publikoetako prezioa eta gainerako betekizunak finkatzeko baldintzak.
83.artikulua. Eragiketak.
1.Baloreen bigarren mailako merkatu ofizial baten eragiketatzat hartuko dira salerosketa-titulu baten bitartezko edo merkatu bakoitzaren kostu bidezko negozioen eskualdatzeak, balore negoziagarrien edo merkatu horretan negoziatzeko onartutako beste finantza-tresna batzuen gainean egiten direnean, eta merkatu horren funtzionamendu- arauei jarraituz egiten direnean.
2.Aurreko zenbakian aurreikusitakoak ez diren kostu bidezko eskualdatzeak eta bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako baloreen nahiz finantza- tresnen irabazi-asmoko eskualdatzeak ez dira haren eragiketatzat hartuko.
84.artikulua. Baloreen mailegua.
1.Bestelako mailegu-modalitateak ezertan eragotzi gabe, bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatutako baloreen mailegua egin ahalko da, haren helburua denean balore horiek baliatu eta gero besterentzea, mailegu baten helburua izateko edo finantza- eragiketa baten berme gisa baliatzeko.
2.Mailegu-emaileak maileguaren itzulketa segurtatu beharko du horretarako berme nahikoak eratuz. Kasua bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztuko du zein izan behar duten berme horiek.
3.Bermeak eskatzeko arau hori ez zaie aplikatuko moneta-politikako eragiketen ondoriozko baloreen maileguei, ez eta baloreen salmentako eskaintza publiko baten karietara egiten direnei ere.
4.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, haren berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek egin ahalko dituzte:
a)Mailegu-eragiketen bolumena edo haien baldintzak direla-eta mugak finkatzea, merkatuko inguruabarrei erreparatuta.
b)Eragiketak direla-eta informazio-betebehar berariazkoak ezartzea.
V. KAPITULUA
Negoziazioaren gardentasuna eta eragiketak komunikatzea
85.artikulua. Gardentasuneko betekizunak.
1.Merkatuaren gardentasuna eta prezioen eraketaren efizientzia bilatzeko, bigarren mailako merkatu ofizialek informazio publikoa zabaldu beharko dute haietan negoziatzeko onartutako akzioen gaineko eragiketei buruz, une bakoitzean dauden erosketa- eta salmenta-jarrerei dagokienez eta jada merkatu horretan amaituta dauden eragiketei dagokienez, kapitulu honetan jasotako xedapenei jarraituz.
2.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, beste finantza-tresna batzuk direla-eta egindako eragiketei aplikatzekoak zaizkien gardentasun betekizunak zehaztuko dituzte, eta beharrezkotzat jotzen baldin badute, kapitulu honetan jasotako gardentasun- betekizunen aplikazioa akzioak ez diren beste finantza-tresna batzuetara zabaldu ahalko dituzte.
3.Baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gardentasuneko betekizunetarako salbuespenak baimentzen baditu 86.3 artikuluaren araberako negoziazioa egin baino lehen, edo 87.3 artikuluaren araberako negoziazioa eta gero gardentasuneko betebeharrak geroratzea baimentzen badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak tratu bera eman beharko die bigarren mailako merkatu ofizial guztiei eta negoziazio-sistema aldeaniztunei, bazterketarik gabe.
4.Kapitulu honetako artikuluetan jasotako xedapenak aplikatu beharko dira 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) ezarritakoari jarraituz.
5.Kapitulu honetan jasotako informazio publikoa ezertan ere eragotzi gabe, arloan eskumenak dauzkaten autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuan egiten diren eragiketak direla-eta, beste edozein informazio-eginbehar ezarri ahalko dute.
86.artikulua. Negoziazioaren aurretiko gardentasuneko betekizunak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek negoziazioaren aurretik honako informazio hau emango dute jakitera, haietan negoziatzeko onartutako akzioak direla-eta:
a)Une bakoitzean dauden erosketa- eta salmenta-prezioak.
b)Beren sistemen bitartez zabaltzen diren prezio horiei buruzko negoziazio-jarreren sakontasuna.
2.Artikulu honi buruzko informazioa jendearen eskura jarri beharko da arrazoizko merkataritza-baldintzetan eta modu jarraituan, negoziazio-ordutegi arruntean.
3.Aurreko zenbakietan aurreikusitakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bigarren mailako merkatu ofizialak salbuetsi ahalko ditu 1. zenbakian aipatutako informazioa argitaratzetik, merkatuaren ereduari edo aginduen motari eta bolumenari erreparatuta.
Bereziki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak modua izango du betebehar hori ez ezartzeko bolumen handia duten eragiketetarako, akzio horietarako edo akzio mota horretarako merkatuan estandarra den bolumenarekin konparatuta.
87.artikulua. Negoziazioaren ondorengo gardentasuneko betekizunak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek honako informazio hau emango dute aditzera, haietan kotizaziorako onartutako akzioei dagokienez, jada amaituta dauden eragiketak direla-eta:
a)Prezioa.
b)Bolumena.
c)Betetze-ordua.
2.Artikulu honi buruzko informazioa jendearen eskura jarri beharko da arrazoizko merkataritza-baldintzetan eta, ahal den neurrian, denbora errealean.
3.Aurreko zenbakietan aurreikusitakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman ahalko die bigarren mailako merkatu ofizialei egindako eragiketei buruzko datuen argitaratzea geroratzeko, haien motaren edo bolumenaren arabera.
Bereziki, argitaratzearen geroratzea baimendu ahalko du bolumen handia duten eragiketen kasuan, akzio horietarako edo akzio mota horretarako merkatuan estandarra den bolumenarekin konparatuta. Bigarren mailako merkatu ofizialek, kasu horietan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskutik lortu beharko dute geroratutako informazioan proposatzen diren metodoen aldez aurretiko onarpena, eta metodo horiek argiro adierazi beharko dizkiete merkatuko kideei eta inbertitzaileei.
88.artikulua. Informazioa eskuratzea.
Bigarren mailako merkatu ofizialek 331. artikuluan aipatutako erakundeei baimena
eman ahalko diete merkataritza-baldintza arrazoizkoetan sar daitezen, bazterketarik egin gabe, 86. eta 87. artikuluek aipatzen duten informazioa argitaratzeko erabiltzen diren sistemetara.
89.artikulua. Eragiketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikatzeko betebeharra.
1.Finantza-tresnekin eragiketak egiten dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta kreditu-erakundeek eragiketa horiek jakinarazi beharko dizkiote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ahal den bezain laster, eta 91.1 artikuluan jasotako datuei dagokienez, haien exekuzioaren biharamuna amaitu baino lehen, beranduenez.
2.Ulertuko da betebehar hori beti izango dela galdagarria, eragiketak egin diren metodoa, bitartekoa, merkatua edo sistema edozein direla ere.
3.Komunikazio-betebehar horretatik kanpo geratzen dira inbertsio kolektiboko erakundeen ez merkatu arautuetan, ez negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzeko onartu ez diren partaidetzekin edo akzioekin egindako eragiketak.
90.artikulua. Komunikazio-prozedura.
1.Egin diren eragiketei buruzko txostenak erakundeak berak jakinarazi ahal izango ditu, edo bere izenean diharduen hirugarren batek, merkatu arautuaren zuzentze- sozietateak edo eragiketa egiteko bitarteko gisa erabili den negoziazio-sistema aldeaniztunaren erakunde kudeatzaileak, edo, bestela, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eragiketak edo informazioa ezkontzeko onartutako sistema batek.
2.Merkatu arautuetako zuzentze-sozietateek, negoziazio-sistema aldeaniztunetako erakunde kudeatzaileek edo eragiketak edo informazioa ezkontzeko sistemek eragiketak zuzenean jakinarazten dizkiotenean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, inbertsio-
zerbitzuen enpresa edo kreditu-erakundea salbuetsi ahalko dira 81.1 artikuluan aipatutako betebeharretik.
91.artikulua. Komunikazioaren edukia.
1.Txostenek 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) aipatutako edukia izango dute.
2.Horretaz gainera, 89.1 artikuluan aipatutako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman beharko diote, erregelamendu bidez zehazten diren moduan, xehetasunekin eta epeetan, eragiketak egin dituzteneko bezeroen identitatea.
3.Gaikuntza ematen zaio Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari, kasua bada, informazio-betekizun gehigarriak ezar ditzan, hori beharrezkotzat jotzen duenean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak esleituta daukan gainbegiratze-eginkizunak zuzen betetzeko, baldin eta honako irizpide hauetako bat betetzen bada:
a)Txostenaren xede den finantza-tresnak 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduak (EE) eskatzen duen informazioan jaso gabeko ezaugarri berariazkoak edukitzea, edo
b)Eragiketa egin zen negoziazio-sistemaren negoziazio-metodo berariazkoek 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) eskatzen den informazioan jaso gabeko ezaugarriak edukitzea.
92.artikulua. Informazioa gorde eta berriz bidaltzea.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta kreditu-erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskura gorde beharko dituzte, gutxienez bost urtez, egindako eragiketa guztiak direla-eta artikulu honetan aipatzen diren datuak.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak segurtatuko du jasotzen dituen txostenak igorri egiten zaizkiola, 245. artikuluan xedatutakoari jarraituz, markatuko agintari eskudun garrantzitsuenari, eragiketei dagokien finantza-tresnaren likideziari dagokionez, merkatu hori Europar Batasuneko kidea den beste estatu batean dagoenean.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako inbertsio-enpresek eta kreditu-erakundeek Espainian dituzten sukurtsalek igorritako txostenak, 170.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, batzorde hark erakundearen jatorrizko estatuaren agintari eskudunari bidaliko dizkio, non eta erakundeak ez dion uko egiten informazio hori jasotzeari.
3.Likideziari erreparatuta merkatu garrantzitsuena zein den ezartzea, txostenak igortzeko baimendutako bideak zehaztea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste agintari eskudun batzuekin informazioa trukatzea eta artikulu honetan ezarritako gainerako gaien garapena 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduaren 9. artikulutik 14. artikulura bitartekoetan jasota daude.
VI. KAPITULUA
Baloreen konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa eta kontratazioaren ondorengo
azpiegiturak.
93.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako araubidea.
1.Erregelamendu bidez ezarriko dira bigarren mailako merkatu ofizialetako kontratazio aldeaniztuneko segmentuetan egindako eragiketei dagozkien balore negoziagarriak, eta eragiketa horiek beren likidazio antolatua eta amaiera egokia bideratuko duten mekanismoei lotuta egongo dira, kontrakontu zentraleko erakunde baten nahitaezko esku-hartzearen bidez.
2.Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreekin egin diren eragiketen likidazioa egiteko, haien zuzentze-sozietateek akordioak sinatuko dituzte gutxienez ere baloreen gordailuzain zentral batekin eta, kasua bada, kontrakontu zentraleko erakunde batekin edo
batzuekin. Hori, halere, ez da eragozpena izango jaulkitzaileek eskubidea eduki dezaten xedatzeko beren baloreak erregistratu daitezela baloreen edozein gordailuzain zentraletan, Baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren —98/26 (EE) eta 2014/65 (EB) zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu— 49. artikuluari jarraituz; eta ez da eragozpena izango, ezta ere, bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek eskubidea izan dezaten likidazio-sistema izendatzeko, lege honen 112. artikulua.n ezarritakoari jarraituz.
94.artikulua. Eragiketen likidazioa.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako baloreen erosleak eta saltzaileak, merkatu horren arauen arabera, behartuta egongo dira eskudirua eta balore negoziagarriak entregatzera dagozkien aginduak betetzen direnetik, nahiz eta haien likidazio efektiboa geroztik egin.
2.Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako balore negoziagarrien erosleak haien titulartasuna eskuratuko du haiek beren izenean idatzohar bidez jasotzen direnean balore-kontuetan, erregistro-sistemaren arauei jarraituz.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialek beren erregelamenduan egindako eragiketen likidaziorako data teorikoa finkatuko dute, eta data desberdinak jarri ahalko dituzte likidatzekoak diren balore negoziagarrien arabera, negoziazio-segmentuen arabera eta beste irizpide batzuen arabera, aplikatzekoa den Europako araudiari jarraituz eta, kasua bada, kontrakontu zentraleko erakundeekin eta likidazio-prozesuetan esku hartzen duten baloreen gordailuzain zentralekin koordinatuta.
95.artikulua. Baloreei lotutako eduki ekonomikoko eskubideen eta betebeharren likidazioa.
1.Erakunde jaulkitzaileak behar adina denborarekin jakinaraziko dizkio bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-sozietateari —bere baloreak, berak eskatuta, negoziatzeko onartuta dituenari—, bai eta haiek erregistratzeaz arduratzen den baloreen gordailuzain zentralari ere, baloreek, kasuan kasuko erabakia hartu bezain laster, sortuko dituzten eskubide edo betebehar ekonomikoak.
2.Merkatu horietan negoziatzeko onartutako baloreei buruzko eragiketen kontratazioari, konpentsazioari, likidazioari eta erregistroari aplikatzekoak zaizkien arauak kontuan hartuta, komunikazio horiek zehaztu egin beharko dituzte kasuan kasuko eskubideak eta betebeharrak aitortzeko, baliatzeko, betetzeko eta ordaintzeko garrantzitsuak diren datak.
3.Aurrekoa ezertan ere eragotzi gabe, akzioen eta haien baliokideak diren baloreen titulartasunari berez datxezkion etekinak, eskubideak edo betebeharrak eskuratzailearen konturako eta probetxurako izango dira bigarren mailako merkatu ofizialean erosten dituenetik, eta erosketa-eragiketaren likidazioa egiten denetik aurrera, berriz, errenta finkoko baloreen kasuan eta akzioen baliokideak ez diren gainerako baloreen kasuan. Likidazio-prozesuan atzerapenak edo bestelako gorabeherak gertatzekotan, behar diren doikuntzak egin ahalko dira eskubide edo betebehar horien likidazioa dela-eta.
96.artikulua. Likidazioaren arriskua arintzera bideratutako bermeak.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek, kontrakontu zentraleko erakundeetako kideek eta baloreen gordailuzain zentraletan parte hartzen duten erakundeek finantza-berme pignoratizioa edukitzeko eskubide bat izango dute ex lege, martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuak, produktibitatea bultzatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko erreforma urgenteenak, jasotakoetatik, eta eskubide hori soilik izango da bezeroen —pertsona fisiko nahiz juridikoak izan— konturako eragiketen likidaziotik heldu diren baloreak edo eskudirua direla-eta, erakunde horiek behar den
eskudirua edo baloreak aurreratu behar izan dituztenean eragiketa horien likidazioari aurre egiteko, bezeroen ez-betetze batengatik edo konkurtso-deklarazio batengatik.
2.Bermerako eskubide hori soilik izango da bezeroek ordaindu ez dituzten eragiketetatik heldu diren baloreak eta eskudirua direla-eta, eta soilik segurtatuko du eskubide horren onura duten erakundeek eragiketa horien likidazioari aurre egiteko aurreratu behar izan duten zenbatekoa, kasua bada barne hartuz entregatu behar izan dituzten baloreen prezioa eta beren bezeroen ez-betetzearen ondorioz ordaindu behar izan dituzten zehapenak eta penalizazioak, halakorik badago.
3.Berme pignoratiziorako aipatutako eskubidea eratzeak eta betetzeak ez dute inongo formalitaterik eskatuko; hori, halere, ez da eragozpena izango erakunde onuradunek beren bezeroen eskura gorde behar izateko zenbaki honetan eta aurrekoetan jasotako betekizunen konkurrentzia ziurtatzeko informazioa.
4.Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek, beren bezeroetako batek konkurtso- deklarazioa eginez gero, merkatu horietan sartu ahalko ditu, konkurtso-egilearen kontura, haren kontura kontratatutako eragiketen aurkakoak diren balore-erosketarako nahiz -salmentarako aginduak, konkurtso-deklarazioa eragiketa horiek likidatzeko bidean daudenean gertatzen denean. Kontrakontu zentraleko erakundeetako kideek eta baloreen gordailuzain zentraletan parte hartzen duten erakundeek eskubide bera izango dute beren bezeroak direla-eta, eta bera baliatuko dute bigarren mailako merkatu ofizialetako kideei eskatzeko zenbaki honetan aipatzen direnen aurkako aginduak sar ditzaten.
5.Aurreko zenbakietako xedapenak ulertuko dira 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan aipatzen diren likidaziorako diziplina neurriak ezertan eragotzi gabe, eta ezertan eragotzi gabe, ezta ere, bigarren mailako merkatu ofizialen, baloreen gordailuzain zentralen eta kontrakontu zentraleko erakundeen alde lege honek aipatzen dituen bermeak, zeinek lehentasuna izango baitute aurreko zenbakietan aipatutako eskubideen aurretik.
97.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen araubide juridikoa eta baimena.
1.Baloreen gordailuzain zentralek honako xedapen hauek izango dituzte arau:
a)Europar Batasuneko baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendua —98/26 (EE) eta 2014/65 (EB) zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu— eta bera garatzeko eta aplikatzeko arauak.
b)Lege hau eta bera garatzeko arauak.
c)Ordezko gisa, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategina.
d)Aplikatzekoak zaizkien Europar Batasuneko barne-ordenamenduko edo Zuzenbideko gainerako xedapenak.
2.Baloreen gordailuzain zentral gisako baimentzea, haren errebokazioa eta haren funtzionamendua, erakunde hori Espainian ezarrita dagoenean, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduak, lege honek eta aplikatzekoa den Espainiako nahiz Europako beste edozein arauk gidatuko dituzte.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da baloreen gordailuzain zentralak baimentzeko, gainbegiratzeko eta zehatzeko erantzukizuna duen agintari eskuduna, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat.
98.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen betekizunak, betebeharrak, ahalmenak eta eginkizunak.
1.Espainian eratzen diren baloreen gordailuzain zentralek sozietate anonimoaren forma hartuko dute. Haien estatutu sozialek eta estatutu horien aldaketek, kasuan kasu erregelamenduz ezartzen diren salbuespenekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurretiko onarpena beharko dute. Kontrakontu zentraleko erakundeetako administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta parekoak
izendatzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik onarpena eman beharko du.
2.Baloreen gordailuzain zentralek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta beren eskumenen esparruan gainbegiratzeaz arduratzen diren gainerako erakunde publikoei informazioa eman beharko diete haiek eskatutako eta beraiek kudeatutako sistemen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-jarduerei buruz, informazio hori beren eskura dagoenean eta aplikatzekoa den araudiari jarraituz.
3.Baloreen gordailuzain zentralek 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako organo eta komiteak izango dituzte.
4.Baloreen gordailuzain zentralek beren oinarrizko zerbitzuak kanpoan kontratatu ahalko dituzte; hitzarmenak egin ahalko dituzte kontrakontu zentraleko erakundeekin, bigarren mailako merkatu ofizialekin eta negoziazio-sistema aldeaniztunekin; edo loturak ezarri ahalko dituzte baloreen beste gordailu zentral batzuekin. Hori guztia 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan, lege honetan eta bera garatzeko araudian eta 101. artikuluan aipatzen den barne-erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.
5.Erregelamenduz ezarriko dira baloreen gordailuzain zentralek beren erakunde parte-hartzaileen gainean beteko dituzten jarraipen- eta kontrol-eginkizun zehatzak, erakunde parte-hartzaileei eskatu ahal zaizkien kaudimen-betekizunak, erakunde parte- hartzailearen izaera eskuratu ahalko duten erakunde motak, kontabilitate-antolaketaren inguruko betekizunak, bitarteko teknikoak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazioa emateko betebehar berariazkoak eta funtzionamendu egokirako beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdi guztiak, besteak beste, jarduera mailaren araberako proportzionaltasun-irizpideei erreparatuta.
99.artikulua. Baloreen gordailuzain zentraletan parte hartzea.
1.Baloreen gordailuzain zentralek kapitaleko zuzeneko edo zeharkako partaidetzak lege honen IV. kapituluan inbertsio-zerbitzuetako enpresentzat aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea bete beharko du, erregelamenduz ezarritako moduan, eta, edozer kasutan ere, horrelakotzat hartuko da gordailuzain zentralaren boto-eskubideen ehuneko batera, zuzenean edo zeharka, iristen den partaidetza oro edota, ehuneko horretara iritsi gabe, sozietatean eragin nabarmena izateko aukera ematen duena, betiere erregelamenduz xedatutakoaren arabera.
2.176. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gordailuzain zentralak kapitaleko partaidetza esanguratsua eskuratzearen edo eskualdatzearen aurka egin ahalko du, baldin eta uste badu hori beharrezkoa dela merkatuen edo baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemen behar bezalako funtzionamendua ziurtatzeko edo horietan distortsioak saihesteko, bai eta eskuratzailearen jatorrizko herrialdean Espainiako erakundeei tratu baliokidea ematen ez dietelako ere.
100.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen oroitidazkia eta aurrekontua.
1.Baloreen gordailuzain zentralek oroitidazki bat egingo dute, uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduak eskatutako betekizunak (baldintza teknikoak, antolaketa, funtzionamendua, arriskuen kudeaketa) nola beteko dituzten zehazteko. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arautu ahalko dute oroitidazki horrek jarraitu behar duen eredua. Baloreen gordailuzain zentralak gaurkotuta edukiko du oroitidazki hori, eta haren aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko zaizkio, behar bezala arrazoituta.
2.Kontrakontu zentraleko gordailuzainek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko dizkiote, erregelamenduz xedatzen diren baldintzetan, urteko aurrekontuen kalkulua, aplikatuko dituen prezioak eta komisioak zehatz-mehatz adierazita, bai eta araubide ekonomikoan sartuko dituen aldaketak ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baloreen gordailuzain zentralari eskatu ahalko dio jaso duen dokumentazioa zabaltzeko, eta zerbitzu horien gehieneko prezioei salbuespenak eta mugak jarri ahalko dizkie, baldin eta baloreen gordailuzain zentralaren finantza-kaudimenean eragin
badezakete, balore-merkatuaren garapenean edo merkatu hori arautzen duten printzipioetan ondorio nahasgarriak sor baditzakete, edo erakundearen zerbitzuen erabiltzaileen artean diskriminazio bidegabeak eragin baditzakete.
101.artikulua. Baloreen gordailuzain zentralen barne-arauak.
1.Baloreen gordailuzain zentralek barne-erregelamendu bat izango dute arau. Erregelamendua eta haren aldaketak, erregelamenduz ezarritako salbuespenak salbuespen, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko ditu, Espainiako Bankuak aldez aurretik txostena emanda. Barne-erregelamendu horrek arautuko ditu baloreen gordailuzain zentralen funtzionamendu-araubidea, haiek ematen dituzten zerbitzuak, haien araubide ekonomikoa, tarifak finkatzeko eta komunikatzeko prozedurak, aipatutako zerbitzuak emateko baldintzak eta printzipioak, emandako zerbitzuei dagozkien erregistroak eta erakunde parte-hartzaileen araubide juridikoa. Halaber, erregelamenduak arautuko ditu baloreen entrega eta ordainketa kudeatzeko prozedurak, likidazio-jarraibideen irmotasun-unearen zehaztapena, arriskuen kudeaketarako politika eta erakunde parte- hartzaileek, garatzen dituzten jardueren arabera, era ditzaketen mota guztietako bermeak.
2.Barne-erregelamendua garatu ahalko da baloreen gordailu zentralak berak onartutako zirkularren bitartez. Zirkular horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Espainiako Bankuari jakinarazi beharko zaizkie, erregelamenduz ezartzen den moduan. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala haien aurka agertu ahalko da, eta haiek eten edo baliogabetu ahalko ditu, aplikatu beharreko legeria urratzen dutela iritziz gero, edo baloreen gordailuzain zentralaren edo balore-merkatuen funtzionamendu zuhur eta segurua edo inbertitzaileen babesa kaltetzen dituztela iritziz gero.
3.98. artikuluak eta artikulu honen 1. zenbakiak aipatzen dituen barne- erregelamendua eta estatutuak balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arauak izango dira, eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko behar diren antolamenduzko eta prozedurazko betebeharrak eta baldintzak zehaztuko dituzte. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahalko dute barne- araudiak izan beharreko egitura eta gutxieneko edukia.
102.artikulua. Baloreen gordailuzain zentral batean parte hartzen duen erakunde baten konkurtso-kasuan aplikatzekoak diren arauak.
1.Baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako sistemetan parte hartu duen erakunde baten konkurtsoa deklaratutakoan, azken horiek erabateko banantze-eskubidea izango du, baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako sistemetan erakunde horiek zer-nolako bermeak eratu eta berme horien mendeko ondasun eta eskubideei begira. Aurrekoa gorabehera, bermatutako eragiketak likidatu ondoren geratzen den soberakina sartuko da parte-hartzailearen konkurtsoko masa aktiboan.
2.Artikulu honetan aipatutako sistemetan parte hartu duen erakunde baten konkurtsoa adierazi eta gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, berehala eta inbertitzailearentzat kosturik sorrarazi gabe, xedatu ahalko du baloreen kontabilitate- erregistroak lekualdatzea jarduera hori garatzeko gaitu den beste erakunde batera, betiere, Espainiako Bankuaren eta BBFaren eskumenak ezertan eragotzi gabe. Zehaztu erregistroen ardura hartzeko moduko erakunderik ez badago, baloreen gordailuzain zentralak bereganatuko du behin-behinean jarduera hori, titularrek euren baloreen erregistroa lekualdatzea eskatu arte. Ondorio horietarako, bai konkurtsoko epaileak bai konkurtso-administrazioak baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edota kontabilitate nahiz informatika-erregistroetara sartzea.
Konkurtso-prozedura bat egoteak ez du eragotziko bezeroari helaraztea konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemaren arauen arabera erositako baloreak edo eskubide ekonomikoak baliatzetik edo baloreen salmentatik heldu den eskudirua.
103.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen araubide juridikoa eta baimena.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeek honako xedapen hauek izango dituzte arau:
a)Burtsaz kanpoko deribatuei, kontrakontu zentraleko erakundeei eta eragiketen erregistroei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua eta bera garatzeko eta aplikatzeko arauak.
b)Lege hau eta bera garatzeko arauak.
c)Ordezko gisa, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategina.
d)Aplikatzekoak zaizkien Europar Batasuneko barne-ordenamenduko edo Zuzenbideko gainerako xedapenak.
2.Konpentsazio-zerbitzuak kontrakontu zentraleko erakunde gisa emateko baimena, haren errebokazioa eta funtzionamendua, erakunde horiek Espainian ezarrita badaude, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak xedatutakoaren arabera eta lege honen xedapenen arabera arautuko dira, bai eta ordenamendu juridikoko edo Europar Batasuneko Zuzenbideko beste edozein arau aplikagarriren arabera ere.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da Espainian ezarritako kontrakontu zentraleko erakundeak baimentzeko eta gainbegiratzeko jarduerak egingo dituena, hala xedatzen baitu 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak.
104.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen betekizunak, betebeharrak, ahalmenak eta eginkizunak.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeek sozietate anonimoaren forma eduki beharko dute eta sistema gisa aitortuta egon beharko dute Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen ondorioetarako.
2.Kontrakontu zentraleko erakundeak ezingo dira egon baimenduta baloreen gordailu zentral baten moduan.
3.Haien eginkizunak betetzea errazteko, kontrakontu zentraleko erakundeak baloreen gordailuzain zentralen parte-hartzaile edo kide izan daitezke, eta baloreak eta finantza-tresnak likidatzeko beste edozein sistemaren edo merkatu arautu baten edo negoziazio-sistema aldeaniztun baten kide, sistema bakoitzak eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta kontrakontu zentraleko erakundearen parte-hartzeak ez badu erakunde horren segurtasuna eta kaudimena estutasunean jartzen.
4.Kontrakontu zentraleko erakundeak finantza-tresna konpentsatuen kontabilitate- erregistro nagusiaz arduratuko dira, bezeroen kontratuen xehetasun-erregistroez arduratzeko baimena duten kideekin batera.
5.Lege honetan eta aplikatu beharreko estatuko eta Europar Batasuneko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera, kontrakontu zentraleko erakundeak akordioak egin ahalko ditu egoitza hemen duten eta ez duten erakundeekin, antzeko eginkizunak badituzte, edo baloreak konpentsatzeko eta likidatzeko sistemak kudeatzen badituzte. Akordio horiek, bai eta merkatuekin edo negoziazio-sistema aldeaniztunekin egin ditzakeenek ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onarpena beharko dute, Espainiako Bankuak txostena egin ondoren, eta erregelamendu bidez eta erakundearen beraren barne-araudian zehaztutako eskakizunak bete beharko dituzte.
105.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeetan parte hartzea.
Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahalko du zer informazio eman beharko diren kontrakontu zentraleko erakundearen kapitalean partaidetza gaitua eskuratzen duten akziodunen egokitasuna ebaluatzeko, hala xedatuta baitago 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduan.
106.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen oroitidazkia eta aurrekontua.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeek oroitidazki bat egingo dute, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak eskatutako betekizunak (baldintza teknikoak, antolaketa, funtzionamendua, arriskuen kudeaketa) nola beteko dituzten zehazteko. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arautu ahalko dute oroitidazki horrek jarraitu behar duen eredua. Kontrakontu zentraleko erakundeak oroitidazki hori eguneratuta edukiko du, eta aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidaliko zaizkio, behar bezala arrazoituta, eta arriskuen kudeaketan eragina dutenean, aipatu erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, arriskuen batzordearen nahitaezko txostena eta arriskuen kudeaketaz arduratzen den unitate edo barne-organoaren txostena erantsiko ditu.
2.Kontrakontu zentraleko erakundeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko dio urtero, abenduaren 1a baino lehenago, urteko aurrekontuen kalkulua, aplikatuko dituen prezio eta komisioak zehatz-mehatz adierazita, bai eta araubide ekonomikoan sartuko dituen aldaketak ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontrakontu zentraleko erakundeari eskatu ahalko dio jaso duen dokumentazioa zabaltzeko, eta zerbitzu horien gehieneko prezioei salbuespenak eta mugak jarri ahalko dizkie, baldin eta kontrakontu zentraleko erakundearen finantza-kaudimenean eragin badezakete, balore-merkatuaren garapenean edo merkatu hori arautzen duten printzipioetan ondorio nahasgarriak sor baditzakete, edo erakundearen zerbitzuen erabiltzaileen artean diskriminazio bidegabeak eragin baditzakete.
107.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeen estatutu sozialak eta barne- erregelamendua.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeek beren estatutu sozialak egingo dituzte, bai eta barne-araudia ere, balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-araua izango dena.
2.Erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak salbuespen, kontrakontu zentraleko erakundearen estatutu sozialak edo barne-erregelamendua aldatzeko nahitaezkoak izango dira Espainiako Bankuaren aldez aurreko txostena eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena.
3.Barne-araudiak kontrakontu zentraleko erakundearen funtzionamendua eta ematen dituen zerbitzuak arautuko ditu. Estatutu sozialek kontrakontu zentraleko erakundearen barne-funtzionamendua arautuko dute, sozietate gisa. Araudiak eta estatutuek kontuan hartuko dituzte uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua betetzeko beharrezkoak diren betebeharrak eta antolaketa- eta prozedura-eskakizunak. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahalko dute barne-araudiak izan beharreko egitura eta gutxieneko edukia.
4.Barne-erregelamendua osatu ahalko da kontrakontu zentraleko erakundeak berak onartutako zirkularren bidez. Zirkular horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Espainiako Bankuari jakinarazi behar zaizkie, abian jarri ondorengo hogeita lau orduetan. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka ager daiteke, eta zirkularrak eten edo baliogabetu ditzake, aplikatu beharreko legeria urratzen dutela iritziz gero, edo kontrakontu zentraleko erakundearen funtzionamendu zuhur eta segurua, ematen dituen zerbitzuen hartzaile den merkatua edo inbertitzaileen babesa kaltetzen dituztela iritziz gero.
108.artikulua. Antolaketa-betekizunak.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeek izan beharko dute, gutxienez, auditoria- batzorde bat, uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako arriskuen batzordea, betetze-batzordea, eta izendapen eta ordainsarien batzordea. Horrez gainera, arriskuen kudeaketaren eginkizuna bere gain hartuko duen unitate edo barne-organo bat izan beharko dute, jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren araberakoa. Unitate edo organo hori eginkizun operatiboekiko
independentea izango da, aginte, maila eta baliabide nahikoak izango ditu, eta administrazio-kontseiluan sarbidea izango du. Halaber, mekanismo eta antolaketa-egiturak behar dituzte, erabiltzaileek eta beste interesdun batzuek funtzionamenduari buruzko iritziak eman ditzaten, bai eta akziodunekin, administratzaile eta zuzendariekin, erakunde parte-hartzaileekin eta bezeroekin dituzten harremanetan sor daitezkeen interes-gatazkak saihesteko arauak ere. Erregelamendu bidez garatu ahalko da zenbaki honetan aurreikusitakoa.
2.Kontrakontu zentraleko erakundeetako administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta parekoak izendatzeko, ezinbestekoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurreko onarpena.
109.artikulua. Kontrakontu zentraleko erakundeetako kideak.
1.Kontrakontu zentraleko erakundeetako kide izan daitezke soilik 69.2.a, b, c, d eta f artikuluan aipatutako erakundeak, Espainiako Bankua, eta egoitza bertan duten edo ez duten eta antzeko jarduerak egiten dituzten erakundeak, erregelamendu bidez eta kontrakontu zentraleko erakundearen barne-araudian aurreikusitako baldintzak eta mugapenak aintzat hartuta. Azken horien kide izateko aukerak lege honetan, garapen- araudian eta barne-erregelamenduan xedatutakoaren araberakoak izango dira, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onarpena ere behar dute.
2.Kontrakontu zentraleko erakundeak barne-araudian ezarriko ditu kideek bezeroen kontratuen erregistroez arduratzeko baimena izateko eskatuko diren kaudimen-betekizunak eta baliabide teknikoak, bai eta kontabilitate-erregistro nagusia eta xehetasun-erregistroak bat datozela bermatzeko prozedurak ere. Kaudimenaren eta baliabide teknikoen eskakizunak desberdinak izan daitezke kide bakoitzak erregistroa eramateko edo konpentsazioan esku hartzeko baliatzen dituen finantza-tresnen arabera, Halaber, kontrakontu zentraleko erakundeak xehetasun-erregistroetako informazioa eskuratzeko mekanismoak ezarriko ditu, kideek bezeroen kontratuen erregistroak izan ditzaten; hartara, kideen eta bezeroen arteko mendekotasunen ondorioz erakundearentzat sor daitezkeen arriskuak identifikatzeko, zaintzeko eta kudeatzeko.
3.Kideek eta bezeroek eratutako bermeak, kontrakontu zentraleko erakundearen barne-araudian jasotakoaren arabera, eta jardueraren eremuan egindako edonolako eragiketei dagokienez, erantzungo dute soil-soilik eratzean xede hartutako erakundeen aurrean, eta eragiketa horiek kontrakontu zentraleko erakundearekin edo haren kideekin sortutako obligazioengatik, edo kontrakontu zentraleko erakundearen kide izatearen ondorioz.
110.artikulua. Ez-betetze edo konkurtso kasuan aplikatzekoak diren arauak.
1.Kide batek edo kide baten bezeroak kontrakontu zentraleko erakundearen aurrean edo kidearen aurrean hartutako obligazioei, osorik edo zati batean erantzuten ez badie, baliatu ahalko dituzte urratzaileak jarritako bermeak, eta behar diren neurriak hartu ahalko dira, ordainketa egite aldera, erakundearen araudian ezarritakoaren arabera.
2.Erakundearen barne-araudiak eta zirkularrek ezarri ahalko dituzte kide baten kontratu eta posizio guztien aldez aurretiko epemuga, bai bere konturakoak, bai bezeroen konturakoak. Horrek, erregelamendu eta zirkular horietan aurreikusitakoaren arabera, konpentsazioa sortuko du, eta obligazio juridiko bakar bat sortzea, eragiketa guztiak hartuko dituena. Horrenbestez, aldeek elkarri eska diezaiokete eragiketa horien konpentsazioaren ondorio den saldo garbia. Aurreko kasuen artean sartu ahalko dira obligazioak ez ordaintzea, eta konkurtso-prozedura hastea, kide eta bezeroekin edo kontrakontu zentraleko erakundearekin berarekin. Konpentsazio-araubide hori kontratu bidezko konpentsazio-akordiotzat hartuko da, Produktibitatea bultzatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko erreforma urgenteen martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, eta azaroaren 12ko 41/1999 Legean, baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzkoan, jasotako berariazko araubidea aplikatzea ezertan eragotzi gabe.
3.Kontrakontu zentraleko erakundeak barne-araudian ezarriko ditu kideen ez-betetzeek eragindako ondorioei aurre egiteko arau eta prozedurak. Arau eta prozedura horiek zehaztuko dute nola aplikatuko diren kontrakontu zentraleko erakundearen zenbait berme-mekanismo, eta berriro ezartzeko bideak, kontrakontu zentraleko erakundeak era sendo eta seguruan eragiketak egiten jarraitzeko.
4.Kontrakontu zentraleko kide bat edo haren bezeroetako bat konkurtso-prozedura baten mende egonez gero, kontrakontu zentraleko erakundeak erabateko banantze- eskubidea izango du kontrakontu zentraleko erakunde horren aurrean kide edo bezero horiek eratutako bermeei dagokienez. Aurrekoa gorabehera, bermatutako eragiketak likidatu ondoren geratzen den soberakina sartuko da bezeroaren edo kidearen konkurtsoko ondare-masan.
5.Kontrakontu zentraleko kideen bezeroak konkurtso-prozedura baten mende geratuz gero, kideek erabateko banantze-eskubidea izango dute bezeroek haien alde eratutako bermeak gauzatuta zeuden finantza-tresnei eta eskudiruari dagokienez, kontrakontu zentraleko barne-araudian jasotako araubideari jarraituz. Aurrekoa gorabehera, eragiketak likidatu ondoren geratzen den soberakina sartuko da bezeroaren konkurtsoko ondare-masan.
6.Kide baten konkurtsoa deklaratuz gero, kontrakontu zentraleko erakundeak, aldez aurretik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari kontu emanda, bezeroen kontura erregistratuta zeuzkan kontratuen eta posizioen eskualdatzea kudeatuko du, dagozkion bermeak gauzatuta zeuden finantza-tresnei eta eskudiruari dagokienez. Ondorio horietarako, bai epaile eskudunak, bai konkurtso-prozeduraren organoek, kontratu, kontabilitate-erregistro eta bermeak eskualdatuko zaizkion erakundeari emango dizkiete eskualdatzea gauzatzeko behar diren dokumentu eta erregistro informatikoak. Eskualdatzea ezin bada egin, erakundeak erabaki ahalko du kideak zabalik zeuzkan kontratuak eta posizioak likidatzea, bezeroaren konturakoak ere barnean hartuta. Kasu horretan, kidearen aurrean bezeroek erregistratutako posizioak eta eratuta zeuzkaten bermeei lotuta egin beharreko jarduketak amaituta, bezero horiek banantze-eskubidea izango dute, balizko soberakinari dagokionez.
7.Kontrakontu zentraleko erakundea konkurtso-prozedura baten mende geratzen bada, eta kide baten kontratu eta posizio guztiak likidatzen badira, bai bere konturakoak, bai bezeroen konturakoak, kontrakontu zentraleko erakundearekin obligazioak bete dituzten kide eta bezeroek banantze-eskubide osoa izango dute bermeen soberakinari dagokionez, kontrakontu zentraleko erakundearen alde eratu zirenak, barne-araudiaren arabera, bermatutako eragiketak likidatzearen ondorioz, ez-betetzeei aurre egiteko berme- funtsari egindako ekarpenak izan ezik.
111.artikulua. Konpentsazio- edo likidazio-sistema edo kontrakontu zentraleko erakundea aukeratzeko sistema.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek akordioak izenpetu ahalko dituzte Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko kontrakontu zentraleko erakunde batekin edo konpentsazio- eta likidazio-sistema batekin, merkatuko kideek beren sistemen arabera amaitu dituzten eragiketetako baten edo guztien konpentsazioa edo likidazioa egiteko.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akordio horien aurka egin ahalko du merkatuaren funtzionamendu antolatua kaltetu dezaketela jotzen duenean, kontuan hartuta 112.1 artikuluan ezarritako likidazio-sistemen baldintzak.
112.artikulua. Likidazio-sistema bat izendatzeko eskubidea.
1.Bigarren mailako merkatu ofizialek beren kide guztiei eskubidea eskaini beharko diete merkatu horretan egiten dituzten finantza-tresnen eragiketetarako likidazio-sistema izendatzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a)Merkatuak izendatutako likidazio-sistemaren eta kideak izendatutako sistemaren edo azpiegituraren artean kasuan kasuko eragiketaren likidazio eraginkor eta ekonomikoa segurtatzeko behar diren prozedurak, loturak eta mekanismo tekniko eta operatiboak ezartzea.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aitortzea merkatu horretan berak izendatuaz beste sistema baten bitartez egindako eragiketen likidaziorako baldintza teknikoek finantza-merkatuen funtzionamendu harmoniatsu eta antolatua bideratzen dutela, bereziki erreparatuta eragiketen eta finantza-tresnen erregistro-sistema desberdinen arteko harremanak segurtatzeko moduari. Ulertuko da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren balorazioak ez dituela kentzen Espainiako Bankuak dauzkan eskumenak, ordainketa-sistemen gainbegiralea den aldetik, ez eta sistema horietako beste agintari gainbegirale batzuenak ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontuan hartuko du erakunde horiek egiten duten gainbegiratze-lana, kontroletan behar ez diren errepikapenak saihesteko.
2.Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragozten kontrakontu zentraleko, konpentsazioko edo finantza-tresnen likidazioko sistemaren operatzaileak daukan eskubidea, merkataritza-arrazoi legitimoak tarteko eskatutako zerbitzuei ezezkoa ematekoa.
113.artikulua. Kontrakontu zentraleko, konpentsazioko eta likidazioko sistemetarako sarbidea.
1.Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta kreditu-erakundeek eskubidea izango dute Espainiako lurraldean dauden kontrakontu zentraleko, konpentsazioko eta likidazioko sistemetarako sarbidea izateko, finantza-tresnen eragiketak likidatzeko edo haien likidazioa hitzartzeko, bai Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzen direnean, bai Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuen merkatu arautuetan edo sistema aldeaniztunetan negoziatzen direnean.
2.Sistema horietarako sarbideak tokiko kideei aplikatzen zaizkien irizpide objektibo, garden eta ez-baztertzaile berak bete beharko ditu.
3.Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragozten kontrakontu zentraleko, konpentsazioko edo baloreen likidazioko sistemaren operatzaileak daukan eskubidea, merkataritza-arrazoi legitimoak tarteko eskatutako zerbitzuei ezezkoa ematekoa.
114.artikulua. Balore negoziagarrien negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistema.
1.Espainian zerbitzuak ematen dituzten baloreen gordailuzain zentralek informazioko eta datuak transmititzeko eta biltzeko sistema bat ezarri beharko dute, bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-jarduerak egiteko informazioa trukatzeko eta lantzeko tresna gisa baliatuko dena eta aukera emango duena baloreen erregistroa zuzen egiten dela gainbegiratzeko, bai erregistro zentralaren mailan, bai xehetasun-erregistroen mailan.
2.Aurreko zenbakian ezarritako sistemak gutxienez ere bildu beharko ditu titular bakoitzaren baloreen saldoetan aldaketak eragin ditzaketen eragiketak, ekitaldiak eta idatzoharrak, bai erregistro zentralean, bai xehetasun-erregistroetan.
3.Balore negoziagarrien negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistemak honako hauek bete beharko ditu:
a)Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu diren baloreekin egindako transakzioen trazabilitatea bermatzea, kontratazioa egiten denetik haiek baloreen erregistroan idatzohar bidez jasotzen diren arte eta alderantziz, eta haien egoera ezagutzea.
b)Baloreen konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa egiteko behar den informazioaren transmisioa erraztea, eta eragiketa horien egoera ezagutzea.
c)Kasuan kasuko erakundeek eta merkatu-azpiegiturek eska ditzaketen bermeen eta arriskuen kontrola erraztea.
d)Egunero erakunde jaulkitzaileei informazioa ematea haiek jaulkitako baloreen titulartasunari buruz, hala eskatzen dutenean.
4.Sisteman bildutako informazioa ezingo da ez erabili, ez transmititu legean jasotakoez beste xede batzuetarako, salbu eta erakunde hornitzaileak baimena ematen badu; horrek, halere, ez du ezertan ere eragotziko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala edo Espainiako Bankua —bakoitzari dagokionaren esparruan— informatu beharra.
115.artikulua. Informazio-sistema dela-eta baloreen gordailuzain zentralak dauzkan betebeharrak.
1.Baloreen gordailuzain zentralak, datuen informazio-, transmisio- eta biltze- sistemaren erantzule eta kudeatzailea den aldetik, honako eginbehar hauek izango ditu:
a)Behar diren baliabideak jartzea informazioa ezarritako arauen arabera sar dadin sisteman eta osoa izan dadin.
b)Bidea ematea behar den informazioa ezarritako epean sartu ahal izateko.
c)Behar adinako segurtasuna eta konfidentzialtasuna ematea emandako informazioari, halako moduz non sisteman informazioa sartzen duten erakundeek soilik izango baitute sarbidea beren jarduerarako zorrozki beharrezkoak diren datuetara edo baimena dutenetara.
d)Sistemaren mantentzea eta jarraitutasuna segurtatzea.
e)Aukera ematea merkatuko azpiegiturek eta baloreen konpentsaziorako eta likidaziorako prozesuetan inplikatutako erakundeek sarbidea izan dezaten.
2.Baloreen gordailuzain zentralek kasuan kasuko kontratuak egingo dituzte, zeinetan sistemaren funtzionamendu egokirako behar diren harreman juridikoak ezarriko baitira. Halaber, informazio-sistemaren funtzionamendu-arauak argitaratuko dituzte, eta sisteman bildutako informazioa kudeatuko duten eta erabiliko duten pertsonen eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak ezarriko dituzte. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arau horiek eta haien aldaketak onartuko ditu. Bai arauak bai haien aldaketak aurrez baloreen gordailuzain zentraleko erabiltzaileen komiteak aztertuko ditu, eta horrek horri buruz egin dituen oharrak helarazi ahalko dizkio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
116.artikulua. Informazio-sistema dela-eta gainerako agenteek daukaten araubide juridikoa.
1.Informazio-sistema elikatuko da erregelamenduz ezartzen denaren arabera bigarren mailako merkatu ofizialek, kontrakontu zentraleko erakundeek, baloreen gordailuzain zentralek eta haien kideek edo erakunde parte-hartzaileek eman behar duten informazioarekin. Aipatutako erakundeak horietako bakoitzak sistema horren bitartez jakinarazitako informazioaren osotasunaren eta egiazkotasunaren erantzuleak izango dira, eta informazio horren gaineko jabetzari eutsiko diote.
2.Tratu-berdintasunaren eta bazterketa-ezaren printzipioak guztiz errespetatuta, kontrakontu zentraleko erakundeek eta atzerriko baloreen gordailuzain zentralek, zeinekin baloreen gordailuzain zentralek hitzarmenak dauzkaten edo loturak ezartzen dituzten, sistemarako sarbidea eduki ahalko dute, eta beharrezkoa den informazioa eman beharko dute, haren helburuak bete daitezen, 114. artikulutik 116. artikulura ezarritakoari jarraituz. Azpiegitura horiek beren eginkizuna egoki betetzeko beharrezkoa den informazioa eskatu beharko diete beren kide edo parte-hartzaileei.
117.artikulua. Negoziazio, konpentsazio, likidazio eta baloreen erregistroko sistemen funtzionamendu zuzenaren jarraipena eta kontrola.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari VIII. tituluari jarraituz dagozkion gainbegiratze-, ikuskatze- eta zehapen-ahalmenak ezertan eragotzi gabe, Espainian zerbitzuak ematen dituzten bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-sozietateek, kontrakontu zentraleko erakundeek eta baloreen gordailuzain zentralek zaindu beharko dute, zeinek bere eskumenetan, transakzioen negoziazio-, konpentsazio eta likidazio- sistemek eta baloreen erregistroak zuzen funtzionatzen dutela eta efizienteak direla.
2.Ahalmena ematen zaio Gobernuari aurreko zenbakian ezarritako eginkizunaren edukia erregelamendu bidez gara dezan, horretan barne direla baliatze egokirako betebeharrak eta ahalmenak.
VII. KAPITULUA
Inbertitzaileei aldian-aldian informazioa emateko betebeharrak
118.artikulua. Urteko txostena eta auditoria-txostena.
1.Espainia jatorrizko estatu kidea denean, baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbidea duen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dauzkaten jaulkitzaileek beren urteko kontuen auditoria egin beharko dute, eta beren urteko txosten finantzarioa argitara eman eta zabalduko dute, bai eta urteko kontuei buruzko auditoria-txostena ere.
Zenbaki honetako argitaratze- eta zabalpen-betebeharra betetzeko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, ekitaldi bakoitzaren amaieratik kontatuta, eta jaulkitzaileek segurtatu beharko dute aipatutako txostenak jendearen eskura egongo direla gutxienez ere hamar urtez.
2.Urteko txosten finantzarioak urteko kontuak eta kudeaketa-txostena jasoko ditu, auditoreak berrikusiak, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 268. artikuluan zehaztutako norainokoarekin, bai eta edukiari buruzko erantzukizun-aitorpenak ere.
3.Beren akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dituzten jaulkitzaileen oroitidazkian, informazioa eman beharko da sistema dualaren alde egin duen eta Espainian helbideratuta dagoen Europako sozietate anonimo baten administratzaileen eta kontrol- kontseiluko kideen, edo haien kontura diharduen pertsonaren, eragiketei buruz, hain zuzen ere aipatutako jaulkitzailearekin edo talde bereko jaulkitzaile batekin urteko kontuei dagokion ekitaldian zehar egindako eragiketei buruz, eragiketa horiek sozietatearen trafiko arruntaz kanpokoak direnean edo merkatuko baldintza normaletan egiten direnean.
119.artikulua. Sei hilean behingo txosten finantzarioak.
1.Espainia jatorrizko estatu kidea denean, akzioak edo zor-baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbidea duen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dituzten jaulkitzaileek ekitaldiko lehenengo sei hilabeteei buruzko seihileko txosten finantzario bat argitara eman eta zabalduko dute.
Zenbaki honetako argitaratze- eta zabalpen-betebeharra betetzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, kasuan kasuko aldiaren amaieratik kontatuta, eta jaulkitzaileek segurtatu beharko dute aipatutako txostena jendearen eskura egongo dela gutxienez ere hamar urtez.
2.Espainia jatorrizko estatu kidea denean eta 118. artikuluan aurreikusitako urteko txosten finantzarioa hari dagokion ekitaldiaren amaieratik hurrengo bi hiletan argitara eman ez denean, akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbidea duen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dituzten jaulkitzaileak behartuta egongo dira, gainera, bigarren txosten finantzario seihilekoko bat argitara eman eta zabaltzera, ekitaldiko hamabi hilabeteei buruzkoa, dagokion aldia amaitu eta bi hilabeteko gehieneko epean.
3.Seihilekoko txosten finantzarioak honako hauek jasoko ditu: urteko kontu laburtuak, tarteko kudeaketa-txostena eta haren edukiari buruzko erantzukizun-aitorpenak.
120.artikulua. Bitarteko kudeaketa-adierazpena.
1.228. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, Espainia jatorrizko estatu kidea denean, akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbidea duen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dauzkaten jaulkitzaileek,
ekitaldiko lehen eta bigarren seihilekoetan hiruhileko bakoitzean behin, kudeaketari buruzko tarteko aitorpen bat argitara eman eta zabalduko dute; aitorpen horrek honako hauek bilduko ditu, gutxienez:
a)dagokion aldian zehar gertatu diren egitateen eta eragiketa esanguratsuen eta jaulkitzailearen eta bere enpresa kontrolatuen finantza-egoeran izan duten eraginari buruzko azalpen bat, eta
b)jaulkitzailearen eta bere enpresa kontrolatuen dagokion aldiko finantza-egoerari eta emaitzei buruzko deskribapen orokor bat.
2.Hiruhilekoan behingo txosten finantzarioak argitaratzen dituzten jaulkitzaileei ez zaie eskatuko kudeaketari buruzko tarteko aitorpenik egitea.
121.artikulua. Aurrekoen menpe ez dauden kasuak.
1.Honako hauek ez dira egongo 118. artikulutik 120. artikulura bitartekoetan xedatutakoaren menpe:
a)Europar Batasuneko kide diren estatuak, autonomia-erkidegoak, toki-erakundeak eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako gainerako erakunde baliokideak, gutxienez ere Europar Batasuneko kide den estatu bat kide deneko nazioarteko erakunde publikoak, Europako Banku Zentrala, Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsa (FEEF), FEEFari buruzko Esparru Akordioan ezarritakoa, eta Europako moneta-batasunaren finantza- egonkortasuna zaintzeko helburua duen eta euroa txanpon gisa duten estatu kideei aldi baterako finantza-laguntza ematen dien beste edozein mekanismo, eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako banku zentral nazionalak, akzioak edo bestelako baloreak jaulki zein ez jaulki.
b)Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo beste merkatu erregulatu batean negoziatzeko onartutako zor-baloreak bakarrik jaulkitzen dituzten jaulkitzaileak, baldin eta balore horien balio nominal unitarioa 100.000 eurokoa bada, gutxienez, edo, eurotan izendatuta ez dauden zor-baloreen kasuan, baldin eta beren balio nominal unitarioa 100.000 eurokoa bada, gutxienez, jaulkipenaren egunean.
c)Aurreko b) letra ezertan eragotzi gabe, bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu erregulatu batean 2010eko abenduaren 31 baino lehen negoziatzeko onartutako zor-baloreen igorpen biziak bakarrik dituzten igortzaileak, baldin eta balore horien balio nominal unitarioa 50.000 eurokoa bada, gutxienez, edo, eurotan izendatuta ez dauden baloreen kasuan, baldin eta beren balio nominal unitarioa, jaulkipenaren egunean, 50.000 eurokoa bada, gutxienez, obligazio hauek bizirik dauden aldian.
2.Espainia jatorrizko estatu kidea denean, ez dira 119. artikuluan xedatutakoa betetzera lotuta egongo 2003ko abenduaren 31 baino lehen eratutako jaulkitzaileak, bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean negoziatzea onartutako zor-baloreak baizik ez dutenak, balore horiek Estatuaren eta haren autonomia-erkidegoen edo toki-erakundeen baldintzarik gabeko berme errebokaezina daukatenean.
3.Kapitulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak aipatzen dituen inbertsio-funtsei eta kapital aldakorreko inbertsio kolektiboko sozietateei.
122.artikulua. Beste xedapen batzuk.
1.Erregelamendu bidez honako hauek ezarriko dira:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari finantza-informazioa igortzeko epeak eta gainerako baldintzak.
b)Aldizkako informazioa argitaratu eta zabaltzeko betekizunak.
c)Hiruhilekoko informazioa argitaratzeko epeak.
d)Erantzukizun-aitorpenaren edukia, bai eta hura egin beharko duten jaulkitzailearen organoak edo pertsonak.
e)Seihilekoko eta hiruhilekoko finantza-informazioaren edukia eta, kasua bada, balore-, merkatu- edo jaulkipen-kategoria jakin batzuei dagozkien egokitzapenak eta salbuespenak.
f)Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako jaulkitzaileentzat onargarriak diren kontabilitate-printzipioak.
g)Artikulu hau aplikatzeko beharrezkoa den beste edozein alderdi; bereziki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak estatistikak argitaratzeko behar den informazioaren edukia.
2.118. artikulutik 120. artikulura bitartekoek aipatzen duten aldizkako informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorri beharko zaio, Espainia jatorrizko estatu kidea denean, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, 238. artikuluan araututako erregistro ofizialean sar dadin.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egiaztatuko du aldizkako informazioa aplikatzekoa den araudiaren arabera prestatu dela; hala ez bada, errekerimendua egingo du hura bete dadin.
3.Kapitulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, zor-baloretzat ulertuko dira zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioak eta gainerako balore negoziagarriak, salbu eta akzioen baliokide diren baloreak edo bihurketa dela-eta edo ematen dituzten eskubideen baliatzea dela-eta akzioak edo akzioen baliokide diren baloreak eskuratzeko eskubidea ematen dutenak.
123.artikulua. INFORMAZIOA EMATEKO BESTE BETEBEHAR BATZUK.
1.Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratuta dagoen beste merkatu arautu batean, Espainia jatorrizko estatu kidea denean, baloreak negoziatzeko onartuta dauzkaten jaulkitzaileek balore horiei datxezkion eskubideetan gertatzen den aldaketa oro argitara eman eta zabalduko dute. Jaulkitzaileek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko diote informazio hori, 238.f) artikuluan araututako erregistro ofizialean sar dezaten.
Erregelamendu bidez ezarriko dira aurreko lerrokadan ezarritako betebeharrerako salbuespenak, informazio hori argitara eman eta zabaltzeko betekizunak eta informazio hori bera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igortzeko betekizunak.
2.Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean akzioak eta obligazioak negoziatzeko onartuta dauzkaten jaulkitzaileek egiaztatu egingo dute Espainian eskuragarri daudela, Espainia jatorrizko estatu kidea denean, akziodunak eta obligazioen edukitzaileak beren eskubideez baliatu ahal izateko mekanismo eta informazio guztiak, eta datuen osotasuna zaintzen dela.
Ondorio horietarako, bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatzen duten akzioen jaulkitzaileentzat ulertuko da betebehar hori bete egin dela uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen
539.artikuluan eta garapen-arauetan xedatutakoa aplikatzearekin. Erregelamendu bidez ezarriko dira gainerako jaulkitzaileei aplikatzekoak zaizkien betekizunak.
Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko kide diren estatuek, autonomia-erkidegoek, toki-erakundeek eta horien parekoak diren estatu kideen gainerako erakundeek jaulkitako baloreei.
124.artikulua. JAULKITZAILEEN ERANTZUKIZUNA.
1.118. eta 119. artikuluetan aipatzen den informazioa lantzeko eta argitaratzeko ardura egotzi beharko zaie, gutxienez ere, jaulkitzaileari eta haren administrariei, erregelamenduz ezartzen diren baldintzei jarraituz.
2.Erregelamenduz ezartzen diren baldintzei jarraituz, jaulkitzaileak eta haren administratzaileak baloreen titularrei informazioak jaulkitzailearen irudi fidela ez emateagatik eragindako kalte eta galera guztien erantzuleak izango dira.
3.Erantzukizuna eskatzeko akzioa hiru urteren buruan preskribatuko da, erreklamazio-egileak jaulkitzaileren irudi fidela ematen ez duen informazioaren berri izan duenetik kontatzen hasita.
VIII. KAPITULUA
Partaidetza esanguratsuei eta autozorroari buruz informatzeko betebeharrak
125.artikulua. AKZIODUNAREN ETA BESTELAKO BALORE ETA FINANTZA-TRESNEN TITULARREN BETEBEHARRAK.
1.Erregelamenduz ezarritako baldintzetan Espainia jatorrizko estatu duen jaulkitzaile baten akzioak zuzenean nahiz zeharka eskuratzen edo eskualdatzen dituzten akziodunek —betiere, akzio horiek bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste edozein merkatu araututan onartuta egon beharko dute eta boto- eskubideak eman beharko dituzte— eskura duten boto-eskubideen kopurua, eragiketa horien ondorioz, ezarritako ehunekoetara iristen bada, haiek gainditzen baditu edo haien azpitik gutxitzen bada, jaulkitzaileari eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko diote, aipatzen diren baldintzetan, zein den emaitza gisa ateratzen den boto-eskubideen proportzioa.
Aurreko zenbakian jasotako betebeharra aplikatuko da, halaber, boto-eskubideen proportzioak aurreko lerrokadan aipatzen diren ehunekoak gainditzen dituenean, haietara iristen denean edo haien azpitik gutxitzen denean jaulkitzaile baten boto-eskubideen guztizko kopuruan gertatutako aldaketa baten ondorioz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikatutako eta argitara emandako informazioan oinarrituta.
2.Aurreko zenbakian ezarritako betebeharrak, halaber, aplikatuko zaizkie, akzioen titulartasuna edozein dela ere, haiek esleitutako boto-eskubideak eskuratzeko, eskualdatzeko edo baliatzeko eskubidea duen edozein pertsonari, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.
3.Halaber, aurreko zenbakietan xedatutakoa honako hauei aplikatuko zaie: boto eskubideak ematen dituzten akzioak edo boto-eskubideak ematen dituzten akzioak erreferentziatzat izan eta arestian aipatutako balore eta finantza-tresnen antzeko eragin ekonomikoa duten finantza-tresnak eskuratzeko eskubide baldintzarik gabea edo ahalmen diskrezionala ematen duten bestelako balore eta finantza-tresnak zuzenean edo zeharka dauzkanari, eskuratzen dituenari edo eskualdatzen dituenari, alde batera utzita azpiko baloreen entrega fisikoaren bidezko likidaziorako eskubidea ematen duten ala ez, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan eta xehapenarekin.
4.Aurreko zenbakietan ezarritako betebeharrak aplikatzekoak izango dira, halaber, negoziatzeko onartzen direnean bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean Espainia jatorrizko estatutzat duen jaulkitzaile baten akzioak.
5.Aurreko zenbakietan aurreikusitako kasuetan dagoena jaulkitzailearen administratzailea denean, jaulkitzailearen akzioekin egindako eragiketei edo akzio horiek erreferentziatzat dituzten baloreekin edo bestelako finantza-tresnekin egindako eragiketak jakinarazteko betebeharra betetzeaz gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko dio izendapenaren eta kargu-uztearen unean zeukan parte-hartzea.
Jaulkitzailearen zuzendariek nahitaez jakinarazi beharko dituzte 230.4 artikuluan aipatzen diren eragiketak.
6.Jaulkitzaileak aurreko zenbakietan aipatzen den informazioa argitara eman eta zabaldu beharko du.
7.Erregelamenduz ezarriko dira artikulu honetan ezarritako betebeharrak betetzeko modua, epea eta gainerako baldintzak, bai eta, kasua bada, betebehar hauek betetzetik salbuetsitako kasuak ere.
8.Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak aipatzen dituen inbertsio-funtsetako parte-hartzaile eta akziodunei eta kapital aldakorreko inbertsio kolektiboko sozietateei.
126.artikulua. Autozorroa dela-eta jaulkitzaileak dauzkan betebeharrak.
1.Espainia jatorrizko estatu kidea denean, akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dauzkaten jaulkitzaileek beren akzioen eragiketak jakinarazi beharko dizkiote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta haiek argitara eman eta zabaldu beharko dituzte, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, noiz eta proportzio hori ezartzen diren ehunekoetara iristen denean, haiek gainditzen dituenean edo gutxitzen denean. Informazio hori 238. artikuluan araututako erregistro ofizialean sartuko da.
2.Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak aipatzen dituen kapital aldakorreko inbertsio kolektiboko sozietateei.
127.artikulua. Prebentzio-neurriak.
1.Espainia harrerako estatu kide denean erregelamendu bidez ezarritako eran, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eman beharko die berri, baldin eta ikusten badu jaulkitzaileak, akzioak edo beste finantza-tresna batzuk dauzkan edukitzaileak edo 125.2 artikuluan aipatutako pertsona fisikoak edo juridikoak irregulartasunak egin dituela edo bete gabe utzi dituela 118. artikulutik 123. artikulura bitartekoek eta 125. eta
126.artikuluek aipatzen dituzten obligazioak.
2.Baldin eta, edo jatorrizko estatu kideko agintaritzak neurririk hartu ez duelako, edo, nahiz eta jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak neurriak hartu, aipatu neurri horiek desegokiak gertatu direlako, aurreko zenbakian adierazitako pertsonak lege edo erregelamendu-xedapenak urratzen jarraitzen badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, jatorrizko estatuko agintaritza eskudunari jakinarazi ondoren, behar diren neurri guztiak hartuko ditu inbertitzaileak babesteko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala emango die hartutako neurrien berri Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari.
IX. KAPITULUA
Eskuratze-eskaintza publikoak
128.artikulua. Nahitaezko eskuratze-eskaintza publikoa.
Sozietate kotizatu baten kontrola eskuratzen duenak akzio guztiak edo harpidetzarako edo eskuratzeko eskubidea zuzenean edo zeharka eman dezaketen akzio edo balore guztiak eskuratzeko eskaintza publiko bat egin beharko die haien titular guztiei, bidezko prezioan, eta berdin izango da kontrol hori zer bidetatik eskuratu duen:
a)Akzioak edo sozietate horretan boto eskubidea duten akzioen harpidetzarako edo eskuratzeko eskubidea zuzenean edo zeharka ematen duten bestelako baloreak eskuratuz;
b)Itun parasozialak eginez baloreen beste titular batzuekin; edo
c)Erregelamenduz ezartzen diren antzeko izaerako gainerako kasuen ondorioz.
129.artikulua. Aplikazio-eremua.
1.Ulertuko da kapitulu honetan aipatzen diren betebeharrek erreferentzia egiten dietela guztiz edo zati batean Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuta dauden akzioak dauzkaten sozietateei, baldin eta helbide soziala Espainian badute.
2.Kapitulu honetan aipatzen diren betebeharrak aplikatuko zaizkie, halaber, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, honako sozietate hauei: Espainian helbide soziala izan eta beren baloreak negoziatzeko onartuta ez dauzkatenak, hain zuzen ere sozietate horiek helbide soziala duten Europar Batasuneko estatu kide bateko merkatu arautu batean. Honako hauek izango dira kasuak:
a)Sozietatearen baloreak negoziatzeko onartuta daudenean soilik Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean.
b)Baloreak merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren lehenengo aldia Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean izan denean.
c)Sozietatearen baloreak aldi berean onartzen direnean negoziatzeko Europar Batasuneko kide diren estatu bateko baino gehiagoko merkatu arauetan eta Espainiako bigarren mailako merkatu batean, eta sozietateak hala erabakitzen duenean merkatu horiei eta agintari eskudunei egindako jakinarazpenaren bidez, baloreak negoziatzen diren lehenengo egunean.
d)2006ko maiatzaren 20an sozietatearen baloreak jada aldi berean onartuta daudenean estatu kide bateko baino gehiagoko merkatu arautuetan eta Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hala adosten duenean balore horiek negoziatzeko onartu direneko gainerako merkatuetako agintari eskudunekin, edo, adostasunik ezean, sozietateak hala erabaki duenean.
3.Halaber, kapitulu honetan aipatzen diren betebeharrak aplikatuko zaizkie erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, honako sozietate hauei: Espainian helbide soziala ez dutenak eta beren baloreak negoziatzeko onartuta ez dauzkatenak Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean.
130.artikulua. Bidezko prezioa.
1.Prezioa bidezkoa dela joko da eskaintza egin behar duenak edo harekin bat dihardutenek balore berdinengatik eskaintzaren aurretik erregelamenduz zehaztutako aldi batean eta ezartzen diren baldintzetan ordaindu duten prezio handienaren gutxienez ere berdina denean.
2.Hala eta guztiz ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horrela kalkulatutako prezioa aldatu ahalko du erregelamenduz ezartzen diren inguruabarretan eta irizpideei jarraituz.
Aipatutako inguruabar horien artean, honako hauek sar daitezke, besteak beste: prezio handiena eroslearen eta saltzailearen arteko adostasunaz finkatu izana; kasuan kasuko baloreen merkatu-prezioak manipulatu izana; merkatuko prezioek, oro har, edo bereziki prezio jakin batzuek, aparteko inguruabarren eragina jaso izana; sozietatearen saneamendua erraztu nahi izatea.
Aipatutako irizpideen artean sar daitezke, besteak beste, merkatuak aldi jakin batean daukan batez besteko balioa; sozietatearen likidazio-balioa, edo orokorrean erabilitako bestelako balorazio irizpide objektibo batzuk.
3.Aurreko zenbakiak prezioaren aldaketa dela-eta ezartzen duen kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere webgunean argitaratuko du eskaintza bidezkoa denaz beste bat izateko erabakia. Erabaki horren arrazoiak eman beharko dira.
131.artikulua. Sozietatearen gaineko kontrola.
1.Kapitulu honen eraginetarako, ulertuko da pertsona fisiko edo juridiko batek — banaka edo berarekin batera jarduten duten beste pertsona batzuekin— sozietate baten kontrola duela ehuneko 30era iristen den edo ehuneko hori gainditzen duen boto- eskubideen portzentajea zuzenean nahiz zeharka duenean; edo bestela, partaidetza txikiagoa lortu duenean eta erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan kontseilari kopuru bat izendatzen duenean, zeinek, kasua bada, lehendik izendatuta daudenekin batera, sozietatearen administrazio-organoko kideen erdia baino gehiago egiten baitute.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, baldintza batzuk tarteko, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, 128. artikuluan ezarritako eskuratze-eskaintza publikoa egiteko salbuespena erabaki ahalko du pertsona edo erakunde batek badaukanean, zuzenean nahiz zeharka, eskaintza egin behar duenak daukan boto- eskubidearen portzentaje berdina edo handiagoa.
132.artikulua. Eskuratze-eskaintza publikoa egiteko betebeharra ez betetzearen ondorioak.
1.Eskuratze-eskaintza publiko bat egiteko betebeharra betetzen ez duenak ezingo ditu baliatu edozein tituluren bidez baliatzea dagokion sozietate kotizatuaren ezein baloreetatik heldutako eskubide politikoak; hori ez da eragozpena izango VIII. tituluan ezarritako zehapenetarako. Debeku hori aplikatzekoa izango zaie, halaber, eskaintza publikoa aurkeztu behar duenak zeharka dauzkan baloreei eta harekin bat dihardutenei dagozkien baloreei.
2.Ulertuko da eskuratze-eskaintza publikoa egiteko betebeharra ez duela bete eskaintza hori ezarritako gehieneko epeaz kanpo aurkezten duenak edo funtsezko irregulartasunekin aurkezten duenak.
3.Sozietate bateko organoek hartutako erabakiak deusezak izango dira organo horiek eratzeko edo erabaki haiek hartzeko artikulu honetan xedatutakoaren arabera bertan behera geratutako eskubide politikoak dituzten baloreak kontatu behar izan direnean.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zilegi izango du aurkaratze-akzioak egikaritzea, urtebeteko epean, erabakiaren berri izaten duenetik kontatzen hasita, ezertan eragotzi gabe beste pertsona batzuei egokitu dakiekeen legitimazioa.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sozietate kotizatuaren administrazio kontseiluaren erabakiak urtebeteko epean aurkaratu ahalko ditu, haiek ezagutu dituenetik kontatzen hasita.
133.artikulua. Beste xedapen batzuk.
1.Eskainitako kontrapartida eskaintza egitera behartuta dagoen sozietateak jaulki beharreko baloreak direnean, ulertuko da ez dagoela uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 93. artikuluan lehentasunezko harpidetzarako eskubiderik, obligazio bihurgarrien antzinako akziodunen eta titularren kasuan.
2.130. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, nahitaezko eskuratze-eskaintza publikoak 137.2 artikuluko araubideari lotuko zaizkio manu horren 3. zenbakian ezarritako inguruabarretakoren bat gertatzen denean.
3.Kapitulu honetan ezarritakoa ez da aplikatuko Kreditu-erakundeak eta inbertsio- zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearen ekainaren 18ko 11/2015 Legean ezarritako suntsiarazte-tresna, -eskumen eta -mekanismoak erabiltzen badira.
4.Erregelamendu bidez honako hauek ezarriko dira:
a)Eskaintza zein baloretara zuzendu beharko den.
b)Sozietate baten kontrolak eskaintzen duen boto-portzentajearen kontaketarako arau eta epeak, kontuan hartuta zuzeneko eta zeharkako partaidetzak, bai eta baterako kontrolerako itunak, hitzarmenak edo egoerak ere.
c)Eskuratze-eskaintza publikoa aurkezteko betebeharra duen pertsona, itun parasozialen eta bat-bateko kontrol-egoeren kasuetan, zeinetan hura aurkezteko betebeharra dagoen.
d)Eskaintza zer terminotan izango den errebokaezina edo aldatzeko baldintzaren pean jarri ahalko den.
e)Eska daitezkeen bermeak, eskainitako kontraprestazioa dirutan, jada jaulkitako baloreetan edo sozietate edo erakunde eskaintzaileak oraindik ere jaulkipena erabaki gabeko baloreetan izatearen arabera.
f)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egin beharreko kontrol administratiboko modalitatea eta, oro har, eskuratze-eskaintza publikoak egiteko modalitatea.
g)Balizko eskaintza lehiatzaileen araubidea.
h)Hainbanaketaren arauak.
i)Araubide honetatik salbuetsitako eragiketak.
j)Prezio egokia, kontraprestazio-moduak eta, kasua bada, aplikatzekoak diren salbuespenak.
k)Eskaintza bat aurkeztu aurretik argitara eman beharko den informazioa, behin hura aurkezteko erabakia hartuta, eskaintzak irauten duen bitartean eta amaitu eta ondoren.
l)Jendaurrean iragartzen denetik, eskuratze-eskaintza publikoa aurkezteko dagoen
epea.
m)Eskaintzen iraungipenari buruzko arauak.
n)Eskaintzen emaitzak argitara emateko aplikatzekoak diren arauak.
o)Ukitutako sozietateko administrazio- edo zuzendaritza-organoek eta eskaintzaileak kasuan kasuko langileei edo, bestela, beren langileei eman beharreko informazioa, bai eta betebehar horretan aplikatzekoa den prozedura ere; hori, halere, ez da eragozpena izango lan arloko legerian ezarritakorako.
p)Arautzea beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak.
134.artikulua. Administrazio- eta zuzendaritza-organoen betebeharrak.
1.Erregelamendu bidez ezartzen den epean eta baldintzetan, ukitutako sozietatearen edo haren talde berekoak diren sozietateen administrazio- eta zuzendaritza-organoek akziodunen batzar nagusiaren aldez aurretiko baimena lortu beharko dute, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 194. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eskaintzaren arrakasta eragotz dezakeen beste edozein jarduketari ekin aurretik; horretarako salbuespena izango da beste eskaintza batzuk bilatzea, eta bereziki eskaintzaileak ukitutako sozietatearen kontrola lortzea eragotz dezakeen baloreen edozein jaulkipen hasi baino lehen.
Aurreko lerrokadan jasotako epea hasi baino lehen hartu diren baina oraindik ere guztiz edo partzialki aplikatu ez diren erabakiei dagokienez, akziodunen batzar nagusiak onartu edo berretsi beharko du —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 194. artikuluan xedatutakoari jarraituz— sozietatearen jarduketen ibilbide normalean sartzen ez den erabaki oro, baldin eta haren aplikazioak eskaintzaren arrakasta eragotz badezake.
Baldin eta ukitutako sozietateak administrazio-sistema duala badu, ulertuko da aurreko lerrokadetan xedatutakoa kontroleko kontseiluari ere aplikatzekoa zaiola.
2.Artikulu honek aipatzen duen akziodunen batzar nagusia hura egiteko finkatutako data baino hamabost egun lehenago deitu ahalko da, Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratutako iragarki baten bidez, bileraren lehenengo deialdiko data eta aztertu beharreko gaiak adierazita.
Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialak deialdia jaso eta berehala argitaratuko du.
3.Sozietateek aukera izango dute 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoa ez aplikatzeko, bere helbide soziala Espainian ez duen erakunde batek egindako eskuratze-eskaintza publikoaren xede direnean eta eskaintza hori ez dagonean arau horiei edo baliokideei lotuta, horretan barne direla Batzar Nagusiak erabakiak hartzeko behar diren arauak, edo hark zuzenean edo zeharka kontrolatutako erakunde batek egindakoak direnean, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurreko zenbakian xedatutakoaren indarrez hartzen den erabaki orok akziodunen batzar nagusiaren baimena eskatuko du —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 194. artikuluan xedatutakoari jarraituz— gehienez ere eskuratze-eskaintza publikoa argitara eman baino
18hilabete lehenago.
4.Ukitutako sozietatearen administrazio-organoak txosten xehakatu bat argitaratu beharko du eskaintzari buruz, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan eta epeetan.
135.artikulua. NEUTRALIZAZIO-NEURRIAK.
1.Sozietateek erabaki ahalko dute honako neutralizazio-neurri hauek aplika daitezela:
a)Baloreak eskualdatzea dela-eta sozietateari buruzko itun parasozialetan aurreikusitako murrizketen eraginkortasun eza, eskaintza onartzeko epeak dirauen bitartean.
b)Balizko defentsa-neurriei buruz erabakiko duen akziodunen batzar nagusian, 134.1 artikuluan aipatzen den horretan, eraginkortasunik ez izatea boto-eskubidea dela-eta ukitutako sozietatearen estatutuetan eta sozietateari buruzko itun parasozialetan aurreikusitako murrizketek.
c)Aurreko a) letran jasotako murrizketek eta aurreko b) letran jasotakoak izan eta itun parasozialetan bilduta daudenek eraginkortasunik ez izatea, eskuratze-eskaintza publiko baten ondoren eskaintzaileak boto-eskubideak ematen duen kapitalaren ehuneko 70 edo gehiago erdietsi duenean.
2.Akziodun bakar batek, talde berekoak diren sozietateek edo aurrekoekin itunduta dihardutenek zuzenean nahiz zeharka eman dezaketen gehieneko boto-kopurua, oro har, ezartzen duten estatutu-klausulak eraginik gabe geratuko dira eskuratze-eskaintza publiko baten ondoren eskaintzailea boto-eskubideak ematen duen kapitalaren ehuneko 70era edo gehiagora iritsi denean, salbu eta eskaintzaile hori edo bere taldea edo aurrekoekin itunduta dihardutenak ez daudenean lotuta neutralizazio-neurri baliokideetara, edo haiek hartu ez dituztenean.
3.Artikulu honetako 1. zenbakia aplikatzeko erabakia sozietateko akziodunen batzar nagusiak hartu beharko du, sozietate anonimoen estatutuak aldatzea dela-eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean jasotako quorumen eta gehiengoen baldintzekin, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta sozietatearen akzioak negoziatzeko onartuta dauden edo onartzea eskatu duten Europar Batasuneko kide diren estatuetako gainbegiraleei jakinaraziko zaie. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak komunikazio hori argitara eman beharko du, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan eta epean.
Edozein unetan, sozietatearen akziodunen batzar nagusiak atzera bota ahalko du artikulu honetako 1. zenbakia aplikatzeko erabakia, sozietate anonimoen estatutuak aldatzea dela-eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean jasotako quorumen eta gehiengoen baldintzekin. Lerrokada honen indarrez eskatzen den gehiengoak bat etorri beharko du aurreko lerrokadaren indarrez eskatutakoarekin.
4.Sozietateak 1. zenbakian azaldutako neurriak aplikatzea erabakitzen duenean, kalte-ordain egoki bat aurreikusi beharko du hartan aipatutako titularren eskubideetan izandako galerarengatik.
5.Sozietateek artikulu honetako 1. zenbakian xedatutakoaren babesean indarra duten neutralizazio-neurriak aplikatzeari utzi ahalko diote, erakunde edo talde batek edo aurrekoekin itunduta dihardutenek egindako eskuratze-eskaintza publiko baten xede direnean, zeinean ez baita hartu neutralizazio-neurri baliokiderik.
Aurreko zenbakian xedatutakoaren indarrez hartzen den neurri orok akziodunen batzar nagusiaren baimena eskatuko du, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean sozietate anonimoen estatutuak aldatzea dela-eta ezarritako quorumen eta gehiengoen betekizunekin, gehienez ere eskuratze-eskaintza publikoa argitara eman baino hemezortzi hilabete lehenago.
6.Erregelamenduz ezarri ahalko dira artikulu honetan xedatutakoa garatzeko arautzea beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak.
136.artikulua. NAHITAEZKO SALEROSKETAK.
1.Balore guztiak eskuratzeko eskaintza publiko baten ondorioz, 128. artikulutik 133. artikulura bitartekoen eta 137. artikuluaren baldintzetan, eskaintzaileak badauzkanean
boto-eskubideak ematen dituen kapitalaren ehuneko 90, gutxienez ere, eta eskaintza boto- eskubideen gutxienez ere ehuneko 90 egiten duten baloreen titularrek onartu dutenean, balore horiek lehendik eskaintzailearen esku zeudenez beste batzuk badira:
a)Eskaintzaileak baloreen gainerako titularrei eskatu ahalko die balore horiek bidezko prezio batean saltzeko.
b)Ukitutako sozietatearen baloreen titularrek eskaintzaileari eskatu ahalko diote bere baloreak bidezko prezio batean erostea.
2.Baldin eta, artikulu honetan araututako kasuan, nahitaezko erosketaren edo salmentaren xede diren baloreak enbargatuta baldin badaude egintza administratiboen edo ebazpen judizialen ondorioz, edo haiek direla-eta zamaren bat badago, horretan barne direla kargak, eskubide erreal mugatuak edo finantza-bermeak, baloreak zama horiek gabe besterenduko dira, eta zama horiek ordaindutako prezioaren gainean edo eskaintzaileak salerosketa-prezioaren ordainketa moduan entregatutako baloreen gainean eratuko dira.
Balore horien gordailuzainak salmenta-prezioari gordailuan eutsi beharko dio edo, kasua bada, entregatutako baloreei, eta prozedura hori aplikatu duela jakinarazi beharko dio enbargoak agindu dituen agintari judizial edo administratiboari edo beste edozein motatako zamen titularrari.
Baldin eta zenbaki honetan xedatutakoa aplikatu ondoren, egindako enbargoarekin nahiz enbargoekin edo baloreen gainean dauden zamekin bermatutako betebeharrak ordaintzeko beharrezkoa ez den prezioaren zatiren bat badago, horien titularraren esku jarriko da berehala.
3.Erregelamenduz ezarriko da artikulu honetan aipatzen den nahitaezko salerosketari aplikatzekoak zaizkion prozedura eta betekizunak.
137.artikulua. Borondatezko eskuratze-eskaintza publikoak.
1.Akzioak edo zuzenean nahiz zeharka sozietate kotizatu batean boto-eskubidea ematen duten bestelako baloreak eskuratzeko eskaintza publikoak, borondatez egindakoak, titular guztiei zuzendu beharko zaizkie, kapitulu honetan bildutako eskaintzen prozedura-arau berak bete beharko dituzte eta, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, guztizkoaz beherako balore-kopuru bat eskuratzeko gauzatu ahalko dira.
128.artikuluan jasotako nahitaezko eskaintza ez da galdagarria izango kontrola balore guztiak eskuratzeko borondatezko eskaintza baten bitartez eskuratu denean; eskaintza hori titular guztiei zuzendua behar du eta kapitulu honetan jasotako betekizun guztiak beteak eduki behar ditu.
2.Eskaintzari buruzko iragarkia baino lehenagoko bi urteen barruan hurrengo hirugarren zenbakian aipatutako inguruabarretakoren bat gertatzen denean, eskaintzaileak aditu independente baten txostena aurkeztu beharko du, eskainitako prezioa finkatzeko aplikatutako balorazio-metodo eta irizpideei buruzkoa; azken horien artean jasoko da epe jakin bateko merkatuko batez besteko balioa, sozietatearen likidazio-balioa, eskaintzaileak balore berak direla-eta eskaintza iragarri aurreko hamabi hilabeteetan ordaindutako kontraprestazioaren balioa, sozietatearen kontabilitate-balio teorikoa eta orokorrean onartzen diren bestelako balorazio-irizpide objektiboak, zeinek, nolanahi ere, akziodunen eskubideen babesa bermatuko baitute.
Txostenean, balorazioan erabilitako metodoetako bakoitzaren garrantzia justifikatuko da. Eskainitako prezioa ezingo da izan 130. artikuluak aipatzen duen bidezko prezioaren eta txosten horretan jasotako metodoak —bakoitzaren garrantzia justifikatuta— kontuan hartzearen ondoriozko prezioaren artean handiena dena baino txikiagoa.
Halaber, eskaintza baloreen truke modura formulatzen bada, aurrekoaz gainera kontraprestrazio bat edo eskainitako trukearen gutxienez ere baliokide finantzarioa den eskudiruko prezio bat jaso beharko da, aukera gisa besterik ez bada ere.
Eskaintza zenbaki honetan xedatutakoari egokitze aldera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak administrazio-prozedura egokitu ahalko du, epeak behar den neurrian zabalduz eta egokitzat jotzen dituen informazio eta dokumentuak eskatuz.
3.Honako hauek dira aurreko bigarren zenbakiak aipatzen dituen inguruabarrak:
a)Eskaintza zuzentzen zaieneko baloreen merkatu-prezioak manipulatuta egotearen arrazoizko aztarnak izatea, eta aztarna horiek ekarri izana Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehapen-prozedura irekitzea 231. artikuluan xedatutakoa hausteagatik, ezertan eragotzi gabe kasuan kasuko zehapenen aplikazioa, betiere interesdunari kargu-orria jakinarazi zaionean.
b)Oro har merkatu-prezioek, edo berariaz ukitutako sozietatearen merkatu-prezioek aparteko gertakari batzuen eragina jasan izana; esate baterako, hondamendi naturaletatik, gerra- edo zoritxar-egoeretatik edo indar handiko beste batzuetatik heldutakoak.
c)Ukitutako sozietateak desjabetzeak, konfiskazioak edo bere ondarearen balio errealaren nahaste aipagarria eragin dezaketen izaera bereko beste inguruabar batzuk pairatu izana.
4.Erregelamenduz ezarri ahalko dira artikulu honetan xedatutakoa garatzeko arautzea beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak.
V. TITULUA
Inbertsio-zerbitzuetako enpresak
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
138.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresaren kontzeptua.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek hirugarrenei inbertsio-zerbitzuak ematen dizkiete, izaera profesionalarekin, 2. artikuluan aipatutako finantza-tresnak direla-eta. Horixe dute jarduera nagusia.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, beren berariazko araubide juridikoaren arabera, inbertsio-zerbitzuak eta kapitulu honetan jasotako zerbitzu osagarriak egingo dituzte, eta bigarren mailako merkatu ofizialetako kideak izan ahalko dira, IV. tituluan xedatutakoaren arabera hala eskatzen badute.
3.Lege honetan inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako agintariei buruz egiten diren aipamenek Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetakoak ere hartzen dituzte.
139.artikulua. Aplikazio ezaren kasuak.
1.Lege hau ez zaie aplikatuko honako pertsona hauei:
a)Beren kontura negoziatzeaz beste inbertsio-zerbitzurik egiten ez duten pertsonak, salbu eta pertsona horiek merkatu-sortzaileak direnean edo beren kontura negoziatzen dutenean, modu antolatu eta sistematikoaz eta maiztasunez, merkatu arautu batetik kanpo edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean, hirugarrenak sartzeko moduko sistema bat sortuz, haiekin negoziazioan hasteko helburuarekin.
b)Soilik langileen partaidetza-sistemen kudeaketan edo esklusiboki beren enpresa nagusiei, beren filialei edo beren enpresa nagusien beste filial batzuei inbertsio-zerbitzuak ematean dautzan inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonak.
c)Finantza-tresnak beren kontura negoziatzen dituzten edo beren jarduera nagusiko bezeroei 2.8 artikuluan aipatzen diren lehengaiei edo eratorrien kontratuei buruzko finantza-tresna eratorrien gaineko inbertsio-zerbitzuak ematen dizkieten pertsonak, baldin eta hori jarduera nagusiaren jarduera osagarri gisa egiten badute, beren burua talde bateko zati batentzat jotzen dutenean, baldin eta jarduera nagusi hori ez bada lege honen araberako inbertsio-zerbitzuak edo banku-zerbitzuak ematea, Kreditu-erakundeen jarduerarako sarbideari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko
gainbegiratzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 26ko 2013/36 (EB) Zuzentarauaren arabera —horren bidez, 2002/87 (EE) Zuzentaraua aldatzen da eta indarrik gabe uzten dira 2006/48 (EE) eta 2006/49 (EE) zuzentarauak—.
d)Jarduera nagusi gisa lehengaien gainean eta lehengaiei buruzko finantza-tresna eratorrien gainean negoziatzea duten pertsonak. Salbuespen hori ez da aplikatuko lehengaien gainean edo lehengaiei buruzko tresna eratorrien gainean beren kontura negoziatzen duten pertsonek parte harten dutenean lege honen arabera jarduera nagusitzat beste inbertsio-zerbitzu batzuk ematea duen talde batean edo banku- zerbitzuetan, ekainaren 26ko 2013/36 (EB) Zuzentarauari jarraituz.
e)Soilik finantza-tresna eratorrien merkatuetan eta eskudiruko merkatuetan beren kontura negoziatzean dautzan inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten enpresak, finantza- tresna eratorrien merkatuetan posizioak estaltzeko asmo hutsez, edo merkatu horietan beste kide batzuen kontura dihardutenak edo horientzat prezioak ematen dituztenak, baldin eta merkatu bereko kide likidatzaileek abalatuta badaude, baldin eta enpresa horiek egindako kontratuen betetzearen gaineko erantzukizuna merkatu bereko kide likidatzaileek beren gain hartzen badute.
f)Inbertsio-zerbitzu bat ematen duten pertsonak, zerbitzu hori modu osagarrian ematen denean lanbide-jarduera baten esparruaren barruan, betiere jarduera hori legezko edo erregelamenduzko xedapenek araututa dagoenean, edo zerbitzu hori ematea baztertzen ez duen kode deontologiko profesional batek araututa dagoenean.
g)Lege honetan araututa ez dagoen lanbide-jarduera bat burutzearen esparruan, inbertsio-arloari buruzko aholkua ematen duten pertsonak, baldin eta aholku-emate hori ez badago berariaz ordainduta.
h)Banku Zentralen Europako Sistemako kideak, antzeko egitekoak dauzkaten bestelako erakunde nazionalak edo zor publikoaren kudeaketaz arduratzen diren edo hartan esku hartzen duten beste erakunde publikoak.
i)Inbertsio kolektiboko eta pentsio-funtsetako erakundeak, haien gordailuzainak eta sozietate kudeatzaileak. Aurrekoa gorabehera, lege hau inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileei aplikatuko zaie, 145.2 artikuluan deskribatutako jarduerei dagokienez eta artikulu horretan finkatutako baldintzetan.
2.Ez dira lege honi lotuta egongo aplikatzekoa den legeriak esleitutako eginkizunen barruan zor publikoa negoziatzen duten erakunde publikoen edo Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edo Banku Zentralen Europako Sistemaren eragiketen kontrako alderdi gisa ematen diren zerbitzuak.
140.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak eta -jarduerak.
Honako hauek joko dira inbertsio-zerbitzutzat:
a)Bezeroen aginduak jaso eta transmititzea, finantza-tresna bati edo gehiagori buruz. Joko da zerbitzu honen barruan dagoela bi inbertitzaile edo gehiago elkarrekin
harremanetan jartzea beren artean finantza-tresna bat edo gehiago dela-eta eragiketak egiteko.
b)Bezeroek agindu horiek betetzea.
c)Norberaren kontura negoziatzea.
d)Inbertsio-zorroaren kudeaketa diskrezional eta banakakoa, bezeroek emandako aginduen arabera.
e)Finantza-tresnak kokatzea, konpromiso sendo batean oinarritu gabe.
f)Finantza-tresnen aseguramendua edo finantza-tresnak kokatzea konpromiso sendo batean oinarrituta.
g)Inbertsioaren arloko aholkularitza, halakotzat harturik bezero bati gomendio pertsonalizatuak ematea, dela horrek eskatuta, dela inbertsio-zerbitzuetako enpresaren ekimenez, finantza-tresnei buruzko eragiketa bat edo gehiago direla-eta. Ez da joko aholkua ematea denik, letra honetan ezarritakoaren eraginetarako, gomendio orokor eta ez
pertsonalizatuak ematea, zeinak baloreak eta finantza-tresnak merkaturatzearen esparruan egin baitaitezke. Gomendio horiek merkataritza-izaerako komunikaziotzat hartuko dira.
h)Negoziazio-sistema aldeaniztunen kudeaketa.
141.artikulua. Zerbitzu lagungarriak.
Honako hauek joko dira zerbitzu lagungarritzat:
a)Bezeroek 2. artikuluan aurreikusitako tresnak zaintzea eta administratzea.
b)Inbertitzaileei kredituak edo maileguak ematea, 2. artikuluan jasotakoetatik tresna bati edo gehiagori buruzko eragiketa bat egin ahal dezaten, baldin eta eragiketa horretan kreditua edo mailegua ematen duen pertsonak esku hartzen badu.
c)Enpresei aholkua ematea kapitalaren egiturari, estrategia industrialari eta antzeko gaiei buruz, eta enpresen bat-egite eta eskuratzeak direla-eta ematen diren aholkuak eta gainerako zerbitzuak.
d)Jaulkipenak aseguratzeko edo finantza-tresnak kokatzeko eragiketekin lotutako zerbitzuak.
e)Inbertsioei eta finantza-analisiei buruzko txostenak egitea edo finantza-tresnen gaineko eragiketei buruzko gainerako gomendio orokorren beste modu batzuk.
Ulertuko da letra honetan edozein informazio sartzen dela, baldin eta, zuzenduta dagoen bezeroaren inguruabar pertsonalak zein diren begiratu gabe, inbertsio-estrategia bat gomendatzen edo proposatzen badu, modu esplizituan nahiz inplizituan, finantza- tresna bati edo batzuei buruz edo finantza-tresnen jaulkitzaileei buruz, horretan barne dela tresna horien egungo nahiz etorkizuneko balio edo prezioaren gaineko edozein irizpen, betiere informazio hori banaketa-bideetara edo publikoari zuzenduta badago eta honako baldintza hauek betetzen badira:
1.a Inbertsioari buruzko txostena halakotzat edo analisi finantzariotzat edo horien antzekoa den edozein terminorekin kalifikatuta egotea, edo, bestela, gomendioak egiten diren jaulkitzaileei edo tresnei buruzko azalpen objektibo edo independentetzat aurkeztea.
2.a Gomendioa inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek bezero bati egiten dionean ez izatea inbertsioaren arloko aholku bat, 140.g) artikuluan ezarritakoaren arabera.
f)Dibisen truke-zerbitzuak, inbertsio-zerbitzuak ematearekin lotuta daudenean.
g)Inbertsio-zerbitzuak, bai eta 2. artikuluko 3., 4., 5. eta 8. zenbakietan jasotako finantza-tresna eratorrien azpiko ez-finantzarioari buruzko zerbitzu osagarriak ere, inbertsio-zerbitzuak ematearekin edo zerbitzu osagarriekin lotuta daudenean.
Ulertuko da entregagarriak diren salgaien gordailua edo entrega barne dagoela.
142.artikulua. Inbertsio-zerbitzuei eta zerbitzu lagungarriei buruzko beste xedapen batzuk.
1.Inbertsio-zerbitzuen merkaturatzea eta bezeroak harrapatzea ez dira, berez, inbertsio-zerbitzuak, baizik eta aurreko artikuluetan aipatutako inbertsio-zerbitzuetako bakoitzaren aurretiko jarduerak, zerbitzu hori berez ematetik bereizita garatu ahalko direnak.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, baldin eta modu egokian ebazten badituzte haien eta beren bezeroen arteko balizko arriskuak eta interes-gatazkak, edo bezeroen artean sor daitezkeenak, aurreko artikuluetan ezarritako jarduerak egin ahalko dituzte, baldin eta 2. artikuluan jaso gabeko tresnei buruzkoak badira edo beren negozioaren luzapena dakarten jarduera osagarriak badira, horrek inbertsio-zerbitzuetako enpresaren helburu sozial esklusibo eta propioa indargabetzen ez duenean.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresek ezingo dituzte beren gain hartu inbertsio kolektiboko erakundeen, pentsio-funtsen edo titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileen eginkizun esklusiboak.
3.Gobernuak aurreko artikuluetan ageri den inbertsio-zerbitzuetako eta zerbitzu osagarrien zerrendaren jasotakoa aldatu ahalko du, Europar Batasunaren araudian ezartzen diren aldaketei egokitzeko. Halaber, Gobernuak erregulatu ahalko du aurreko artikuluetan aipatutako inbertsio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak emateko modua.
143.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresa motak.
1.Honako hauek dira inbertsio-zerbitzuetako enpresak:
a)Balore-sozietateak.
b)Balore-agentziak.
c)Zorroak kudeatzen dituzten sozietateak.
d)Finantza-aholkularitzako enpresak.
2.Balore-sozietateak dira profesionalki, besteren kontura zien beren kontura, operatu dezaketen inbertsio-zerbitzuetako enpresak, 140. eta 141. artikuluetan ezarritako inbertsio- zerbitzu eta zerbitzu osagarri guztiak, hurrenez hurren, egin ditzaketenak.
3.Balore-agentziak dira profesionalki besteren kontura baizik, ordezkaritzarekin nahiz ordezkaritzarik gabe, operatu ezin dezaketen inbertsio-zerbitzuetako enpresak. 140. eta 141. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritako inbertsio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak egin ahalko dituzte, 140.c) eta f) artikuluan eta 141.b) artikuluan ezarritakoak kenduta.
4.Zorroak kudeatzen dituzten sozietateak dira 140.d) eta g) artikuluan aurreikusitako inbertsio-zerbitzuak baizik eman ezin dezaketen inbertsio-zerbitzuetako enpresak. Halaber, 141.c) eta e) artikuluan ezarritako zerbitzu osagarriak eman ahalko dituzte.
5.Finantza-aholkularitzako enpresak dira soilik 140.g) artikuluan ezarritako inbertsio- zerbitzuak eta 141.c) eta e) artikuluan ezarritako zerbitzu osagarriak eman ditzaketen pertsona fisiko eta juridikoak.
Enpresa horiek egindako jarduerak ez dira inolaz ere estalita egongo VI. tituluan araututako inbertsio-bermearen funtsarekin.
Halaber, enpresa horiek, bai eta aurreko zenbakian deskribatutakoek ere, ezingo dute beren izenean eragiketarik egin baloreen edo eskudiruaren gainean, beren ondarea administratzeko ez bada, erregelamendu bidez ezartzen diren murrizketekin. Enpresa horiek ez dute baimenik izango bezeroen funts edo baloreak edukitzeko; hori dela-eta, inolaz ere ezingo dira beren bezeroekiko zordun-posizioan jarri.
144.artikulua. Jarduera- eta izen-erreserba.
1.Inongo pertsonak edo erakundek ezingo ditu modu profesionalean egin 140. artikuluan eta 141.a), b), d), f) eta g) artikuluan ezarritako jarduerak, aginduzkoa den baimenik lortu gabe eta dagozkion erregistro administratiboetan izena emanda egon gabe,
2.artikuluan ezarritako finantza-tresnak direla-eta; ondorio horretarako, horren barruan dibisei buruzko eragiketak sartuko dira.
Halaber, inbertsio-zerbitzuen merkaturatzea eta bezeroen harrapatzea profesionalki egin ahalko dituzte soilik, beren kabuz jokatuz edo 146. artikuluan araututako agenteen bitartez, zerbitzu horiek emateko baimenduta dauden erakundeak.
2.«Balore-sozietatea», «Balore-agentzia», «Zorroak kudeatzen dituen agentzia» eta «Finantza-aholkularitzako enpresa» izendapenak, bai eta haien laburdurak direnak —«B.S», «B.A.», «Z.K.E.» eta «F.A.E.», hurrenez hurren—, erreserbatuta gelditzen dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro egokietan izena emandako erakundeentzat, eta erakunde horiek beren deituretan jaso beharko dituzte. Beste inongo pertsonak edo erakundek ezingo ditu izendapen edo laburdura horiek erabili, ez eta «inbertsio-zerbitzuetako enpresa» izendapena edo inolako izendapen edo laburdura nahasgarririk ere.
3.Aurreko bi zenbakietan jasotakoa betetzen ez duten pertsona edo erakundeei errekerimendua egingo zaie berehala utz diezaioten izendapen horiek erabiltzeari edo deskribatutako jarduerak eskaintzeari nahiz egiteari. Errekerimenduaren jakinarazpenetik
kontatzen hasita hogeita hamar eguneko epean haiek erabiltzen edo egiten jarraitzen badute, hertsapen-isunen bidezko zehapenak ezarriko zaizkie, bostehun mila euro bitartekoak, eta horiek errepikatu ere egin ahalko dira gero beste errekerimendu batzuk tarteko.
4.Aurreko zenbakian aipatzen diren errekerimenduak egiteko eta isunak jartzeko eskuduna Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da. Hark, halaber, jokaera horri buruzko ohar publikoak ere egin ahalko ditu. Errekerimenduak egin baino lehen interesa duen pertsona edo erakundeari entzunaldia eskainiko zaio, eta isunak lege honetan aurreikusitako prozeduraren arabera ezarriko dira.
Zenbaki honetan xedatutakoa ulertuko da VIII. tituluan xedatutakoaren arabera bidezkoak diren gainerako zehapenak eta eska daitezkeen erantzukizunak —penalak ere bai— ezertan ere eragotzi gabe.
5.Merkataritza Erregistroak eta gainerako erregistro publikoek ez dituzte inskribatuko lege honetan xedatutakoaren aurkako xede soziala edo izena duten erakundeak. Halere, inskripzio horiek egin direnean, zuzenbide osoz deusezak izango dira, eta ofizioz nahiz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatuta ezeztatu beharko dira. Deuseztasun horrek ez ditu kaltetuko fede oneko hirugarrenen eskubideak, dagozkien erregistroen edukiaren arabera eskuratuak.
145.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak emateko baimena duten beste erakunde batzuk.
1.Kreditu-erakundeek, nahiz eta lege honen arabera inbertsio-zerbitzuetako enpresak ez izan, 140. eta 141. artikuluetan ezarritako zerbitzu guztiak egin ahalko dituzte, baldin eta haien araubide juridikoa, haien estatutuak eta berariazko baimenak horretarako gaikuntza ematen badie.
Kreditu-erakundeei inbertsio-zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak emateko baimena ematen dien prozeduran, aginduzkoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren txostena.
Halaber, kreditu-erakundeei lege honen eta haren garapen-arauen xedapenak aplikatuko zaizkie 140. eta 141. artikuluetan aurreikusitako zerbitzuak eta jarduerak egiteari dagokionez eta bigarren mailako merkatu ofizialetako balizko parte-hartzeari dagokionez.
2.Horretarako baimena duten Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Sozietate Kudeatzaileei aplikatzekoak izango zaizkie lege honetan eta garapeneko xedapenetan jasotako arauak, hain zuzen ere honako gai hauei dagokienean: inbertsio-zorroen kudeaketa diskrezional eta banakatua, inbertsioaren arloko aholkua, eta inbertsio- funtsetako partaidetzen eta, kasua bada, inbertsio-sozietateen akzioen zaintza eta administrazioa. Bereziki, aplikatzekoak izango zaizkie, kasua bada erregelamenduz ezartzen diren berezitasunekin, 183., 185., 195. artikuluak eta 202. artikulutik 219. artikulura bitartekoak.
146.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresetako agenteak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek agenteak izendatu ahalko dituzte beren jarduketa-programaren xede diren inbertsio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak sustatu eta merkaturatzeko. Halaber, haiek izendatu ahalko dituzte bezeroen aurrean ohikotasunez emateko, inbertsio-zerbitzuetako enpresaren izenean, 140.a) eta e) artikuluan jasotako inbertsio-zerbitzuak, bai eta finantza-tresnei eta enpresak eskaintzen dituen inbertsio- zerbitzuei buruzko aholkua emateko ere.
Agenteek une oro jardungo dute haiek kontratatu dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresen kontura eta haien erantzukizunaren pean.
2.Baldintza hauek bete beharko dituzte agenteek:
a)Esklusiboki inbertsio-zerbitzuetako enpresa bakar batentzat edo talde bereko enpresa batzuentzat jardutea.
b)Inbertitzaileen inongo ordezkaritzarik ez izatea eta eginkizunen betetze egokiaren aurkakoak izan daitekeen jarduerarik ez garatzea.
c)152.1.f) artikuluan aipatutako betekizunak: zintzotasuna, ezagutza, eta esperientzia.
d)Bezeroengandik ez jasotzea, ezta aldi baterako ere, finantza-tresnarik edo dirurik, eta lansari, komisio edo beste edozein ordainsaririk ere ez jasotzea bezeroarengandik.
e)Jarduketak ez azpi-delegatzea.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, agenteak izendatu baino lehenagoko baldintza gisa, honako hauek egin beharko dituzte:
a)Bere agenteen jarduketa eraginkortasunez kontrolatzeko eta aplikatzekoak zaizkion erakundeen barne-arau eta -prozedurak betetzeko behar diren bitartekoak edukitzea.
b)Segurtatzea agenteek 2.c) artikuluan xedatutakoa betetzen dutela, ez dutela jarduerarik garatzen esleituta dauzkaten zerbitzuen prestazioan eragin negatiboa izan dezaketenik, eta bezeroei informazioa ematen dietela ezagut dezaten inbertsio- zerbitzuetako zein enpresa ordezkatzen duten eta zein enpresaren izenean eta kontura diharduten haiekin kontaktuan jartzen direnean edo edozein bezerorekin edo balizko bezerorekin negoziatzen hasi baino lehen,
c)Botere nahikoa ematea haien izenean eta haien kontura jarduteko esleitzen zaizkien zerbitzuak ematen.
4.Erregelamendu bidez arautuko da artikulu honetan eta hurrengoan xedatutakoa, eta berariaz ezarriko dira agenteen eta haiek zerbitzua ematen duten inbertsio- zerbitzuetako enpresen jarduketak gainerako zein baldintza bete beharko dituen.
147.artikulua. Agenteen erregistroan inskribatzea.
1.Agenteak kontratatzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi behar diote. Batzordeak 238.e) artikuluan adierazitako erregistroan inskribatuko ditu, Merkataritza Erregistroan botereak inskribatu ondoren, eta agenteak zintzotasun, ezagutza eta esperientzia egiaztatuak dituela frogatu ondoren, bezeroari edo balizko bezeroari proposatutako zerbitzuari buruzko informazio egokiaren berri emateko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatzea ezinbesteko baldintza da agenteek jarduerari ekiteko.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresak agentearekin duen harremana amaitzen denean, berehala jakinarazi beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, dagokion erregistroan idatzoharra egin dezan.
3.Inbertsio-zerbitzuetako espainiar enpresa batek Europar Batasuneko beste estatu kide batean ezarritako agente lotu batengana jotzen badu, agente lotu hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatuko da ezarrita dagoen estatu kideak bere inbertsio-zerbitzuetako enpresa nazionalei ez badie uzten agente lotuak erabiltzea.
4.145. artikuluan xedatutakoaren arabera inbertsio-zerbitzuak emateko baimenduta dauden kreditu-erakundeek artikulu honetan ezarritako moduan eta baldintzetan izendatu ahalko dituzte agenteak. Kasu horretan, agenteak Espainiako Bankuan horretarako dagoen erregistroan inskribatuko dira, eta aplikatzekoa zaien banku-araudian xedatutakoa bete beharko dute, artikulu honetan ezarritakoari aurka egiten ez dion guztian.
148.artikulua. Bide elektronikoz egindako kontratazioa.
Bide elektronikoko kontratazioa, oro har, erregulatzen duten arauek ezartzen dutenarekin bat, gaikuntza ematen zaio Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari inbertsio-zerbitzuetako kontratazioaren berezitasunak erregula ditzan, betiere bezeroen interes legitimoen babesa bermatuta eta, bere alderdi funtsezkoenetan eta beste xedapen batzuetatik hel daitezkeen mugekin, inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta beren bezeroen arteko harremanen buru egon behar duen kontratazio-askatasuna bermatuta.
II. KAPITULUA
Baimentzea, erregistratzea, etetea eta errebokatzea
149.artikulua. Baimentzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio inbertsio-zerbitzuetako enpresen sorrera baimentzea.
Zer motatako inbertsio-zerbitzuetako enpresa den jasoko da baimenean, bai eta 3. zenbakian aipatutako jarduera-programan ageri direnetatik zer inbertsio-zerbitzu eta zerbitzu osagarri dauzkan baimenduta ere.
2.Administrazio-ebazpena zioduna izango da, eta hiru hilabeteko epean jakinarazi beharko da, eskaera jaso den egunetik hasita, edo behar den dokumentazioa osatzen den unean, eta, nolanahi ere, hura jaso ondorengo sei hilabeteen barruan. Epe horretan eskabideari erantzun ez bazaio, ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hasitako baimen-prozedurak jakinaraziko dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari hiru hilean behin, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horien amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.
3.Baimen-eskariarekin eta, kasua bada, erregelamenduz ezartzen diren estatutuekin eta gainerako dokumentuekin batera, nolanahi ere, jarduera-programa bat aurkeztu beharko da, zeinean berariaz jasoko baitira zein diren 140. eta 141. artikuluetan ezarritakoetatik enpresak egin nahi dituenak, eta zer pisu izango duten, bai eta haietarako antolaketa eta bitartekoak ere. Inbertsio-zerbitzuetako enpresek ezingo dituzte egin 1. zenbakian aipatzen den baimenean berariaz jasota ez dauden jarduerak.
Halaber, inoiz ere ez da baimenik emango soilik zerbitzu osagarriak egiteko.
4.Negoziazio-sistema aldeaniztun baten kudeaketa-zerbitzua emateko, orobat, bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-sozietateak baimendu ahalko dira, bai eta zuzentze-sozietate batek edo batzuek horretarako eratutako erakundeak ere; horiek, izan ere, helburu sozial esklusibo gisa izan beharko dute sistemaren kudeaketa, eta zuzentze- sozietate batek edo batzuek eduki beharko dute haien partaidetzaren ehuneko 100, betiere, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan eta egokitzapenekin, inbertsio- zerbitzuetako enpresek kapitulu honetan ezarritako baimena lortzeko bete beharreko betekizunak betetzen badituzte, alde batera utzita Inbertsioak Bermatzeko Funtsari atxikitzeko betebeharra eta 167.2 artikuluan jasotakoa.
150.artikulua. Erregistratzea.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek, behin baimena eman zaionean, bere jarduera abiatu ahal izateko, sustatzaileek sozietatea eratu beharko dute, eta Merkataritza Erregistroan inskribatu, eta, gero, dagokion Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan. Pertsona fisikoak diren finantza-aholkularitzako enpresak direnean, aski izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatzea.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko dio emandako baimen oro.
151.artikulua. Beste enpresa batzuek kontrolatutako inbertsio-zerbitzuetako enpresak baimentzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez Europar Batasuneko kide den estatuko agintari begirale eskudunarekin kontsultatuko du inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten baimena, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a)Aurreikusita egotea enpresa berria etorkizunean inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek, kreditu-erakunde batek, aseguru edo berraseguru-erakunde batek edo estatu
horretan baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaile batek kontrolatuko duela.
b)Aurreikusita egotea haren kontrola etorkizunean inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten nagusia den enpresak, kreditu-erakunde batek, aseguru edo berraseguru-erakunde batek edo aipatutako estatuan baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaile batek kontrolatuko duela.
b)Aurreikusita egotea haren kontrola edukiko dutela inbertsio-zerbitzuetako enpresa bat, kreditu-erakunde bat, aseguru edo berraseguru-erakunde bat edo Europar Batasuneko kide den estatu horretan baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaile bat kontrolatzen duten pertsona fisiko edo juridiko berek.
Artikulu honen ondorioetarako, kontrol-harremana dagoela ulertuko da Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan araututako kasuren bat gertatzen bada.
2. Aurreko zenbakian aipatzen den kontsultak aintzat hartuko du, bereziki, erakunde berriaren edo erakunde nagusiaren akziodunen egokitasunaren ebaluazioa, eta administratzaileen eta zuzendarien zintzotasuna, ezagutza eta esperientzia, eta errepikatu ahalko da, inbertsio-zerbitzuetako espainiar enpresek eskakizun horiek betetzen dituztela egiaztatze aldera etengabeko ebaluazioa egiteko.
3. Europar Batasuneko kide ez den estatu batean baimendutako edo helbideratutako enpresa batek edo batzuek zuzenean edo zeharka kontrolatuta egongo diren inbertsio- zerbitzuetako enpresen sorreraren kasuan, eskatutako baimena ematea eten beharko da edo haren eraginak ukatu edo mugatu beharko dira Espainiari Europar Batasunak hartutako erabaki bat jakinarazten zaionean, zeinean egiaztatzen baita Europar Batasuneko inbertsio-zerbitzuetako enpresek ez dutela estatu horretan hartzen erakunde nazionalei ematen zaizkien lehia-baldintza berak eskaintzen duen tratua, eta ez direla betetzen merkatura sarrera efektiboa edukitzeko baldintzak.
152.artikulua. BAIMENA EMATEKO OROTARIKO BETEKIZUNAK.
1.Erakundeek honako betekizun hauek bete beharko dituzte inbertsio-zerbitzuetako enpresa moduan baimena lortzeko:
a)Sozietatearen helburu esklusiboa izatea inbertsio-zerbitzuetako enpresei dagozkien jarduerak egitea, lege honen arabera.
b)Sozietate anonimoa izatea, denborazko mugarik gabe eratua, eta kapital soziala osatzen duten akzioak nominatiboak izatea. Erregelamendu bidez, aurreikusi ahalko da inbertsio-zerbitzuetako enpresak beste sozietate-forma bat hartzea pertsona juridiko diren finantza-aholkularitzako enpresen kasuan.
c)Erakunde sortu berria denean, aldibereko fundazio-prozeduraren bidez eratzea eta fundatzaileei inolako abantaila edo ordainsari berezirik ez erreserbatzea.
d)Gutxieneko kapital sozial bat izatea, dirutan jarria, eta erregelamendu bidez xedatutako gutxieneko baliabide propioak izatea, ematen diren zerbitzuen eta aurreikusitako jarduera-bolumenaren arabera.
Inbertsio-alorreko aholkularitza-zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio- zerbitzuetako enpresak badira, edo inbertitzaileen aginduak jasotzeko eta transmititzeko baimena soilik dutenak, bezeroen funts edo balore higigarririk izan gabe, eta horregatik bezero horien zordun ezin izan daitezkeenak, gutxieneko kapital soziala harpidetu behar dute edo erantzukizun profesionalaren aseguru bat, edo bien konbinazioa, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
e)Hiru administratzaile izatea, gutxienez; edo administrazio-kontseilua, halakorik balego, hiru kidek edo gehiagok osatzea. Erregelamendu bidez administratzaile-kopuru handiagoa eska daiteke, enpresak emango dituen inbertsio-zerbitzuetako eta zerbitzu osagarrien arabera. Pertsona juridiko diren finantza-aholkularitzako enpresen kasuan, erakundeak administratzaile bakarra izenda dezake.
f)Lehendakariek, lehendakariordeek, kontseilari edo administratzaileek, zuzendari nagusiek eta azken horien parekoek zintzotasun, ezagutza eta esperientzia aitortua izatea eginkizunak behar bezala betetzeko, eta inbertsio-zerbitzuetako enpresa ondo
gobernatzeko jarrera izatea. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen erakunde nagusien kasuan, zintzotasun-eskakizuna bete behar dute, halaber, lehendakariek, lehendakariordeek, kontseilari edo administratzaileek, zuzendari nagusiek eta azken horien parekoek, eta administrazio-kontseiluko kide gehienek eginkizunak egoki betetzeko ezagutza eta esperientzia nahikoa izan behar dute.
Halaber, zintzotasun, ezagutza eta esperientzia nahikoaren eskakizuna bete behar dute barne-kontroleko eginkizunen arduradunek eta inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten eta haren erakunde nagusiaren eguneroko jarduera garatzeko giltzarrizko beste postu batzuetan dihardutenek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritakoaren arabera.
g)193.2 eta 3 artikuluan ezarritako antolaketa-betekizunak betetzeko beharrezkoak diren prozedurak, neurriak eta bitartekoak izatea.
h)Jokabideari buruzko barne-araudia izatea, lege honen xedapenen araberakoa, eta kontrol- eta segurtasun-mekanismoak informatikaren arloan, bai eta barne-kontrolerako prozedura egokiak ere, bereziki, enpresako kontseilarien, zuzendarien, enplegatuen eta ahaldunen eragiketa pertsonalen araubidea.
i)Lege honen VI. tituluan ezarritako inbertsioen berme-funtsari atxikitzea, berariazko araudiak hala eskatuz gero. Betekizun hori ez zaie eskatuko finantza-aholkularitzako enpresei.
j)Inbertsio-zerbitzuetako enpresa etorkizunari begira bideragarria dela arrazoiz egiaztatzen duen negozio-plan bat aurkeztea.
k)Azpikontratatzea edo kanpoko enpresen bidez betetzea aurreikusi diren zerbitzuen, eginkizunen edo jardueren baldintzei buruzko dokumentazio egokia aurkeztea, egiaztatu dadin horrek ez duela eskatutako baimena edukirik gabe uzten.
l)Kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzaketari aurrea hartzeko barne- prozedura egokiak izatea.
Gai honi buruz zenbaki honetan aurreikusitako betekizunen erregelamendu bidezko garapenean kontuan hartu beharko da inbertsio-zerbitzuetako nolako enpresa den eta zer jarduera mota egiten dituen; bereziki, d) letran aurreikusitako gutxieneko kapital soziala eta gutxieneko baliabide propioak ezartzeari dagokionez.
2.Bigarren mailako merkatu ofizialaren zuzentze-sozietateak baimena eskatzen badu, eta negoziazio-sistema aldeaniztuna kudeatzen duten pertsonak merkatu hori kudeatzen duten berberak direnean, joko da pertsona horiek betetzen dituztela f) letran ezarritako eskakizunak.
153.artikulua. BAIMENA EMATEKO BERARIAZKO BETEKIZUNAK.
1.Pertsona fisiko diren finantza-aholkularitzako enpresek eskakizun hauek bete beharko dituzte, baimena lortzeko:
a)Zintzotasun, ezagutza eta esperientzia egokiak izatea, aurreko 152.1.f) artikuluan ezarritakoari jarraituz.
b)Erregelamendu bidez ezarritako finantza-eskakizunak betetzea.
c)Aurreko 152.1.g) eta h) artikuluan ezarritako eskakizunak betetzea, erregelamendu bidez ezarritako xedapenen arabera.
2.Baimen-eskaera negoziazio-sistema aldeaniztun bat kudeatzeko zerbitzu bat emateko izanez gero, inbertsio-zerbitzuen enpresak, zuzentze-sozietateak, edo hala badagokio, zuzentze-sozietate batek edo gehiagok horretarako sortutako erakundeak, 320. artikuluan ezarritako gainerako zehaztapeak ezertan eragotzi gabe, funtzionamendu- araudi bat prestatu behar du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onar dezan. Araudi horrek kontuan hartu beharko ditu irizpide hauek:
a)Arau argi eta gardenak ezartzea negoziazio-sistema aldeaniztunetarako sarbidea arautzeko, 69.2 artikuluan ezarritako baldintzen arabera, eta sisteman negozia daitezkeen finantza-tresnak zehazteko irizpideak finkatzea.
b)Sistema horietan negoziazioa arautuko duten arauak eta prozedurak ezartzea, era bidezko eta ordenatuan, eta aginduak eraginkortasun handiagoz betetzea bideratuko duten irizpideak ezartzea.
154.artikulua. Baimenaren iraungitzea.
Kapitulu honetan aipatzen den baimena iraungita dagoela joko da baldin eta, urtebeteko epea iraganda, baimena ematen duen ebazpen administratiboaren jakinarazpen-dataren biharamunetik kontatzen hasita, inbertsio-zerbitzuetako enpresaren sustatzaileek ez badute eskatu, aurreko zenbakian ezarritakoa betetzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokien erregistroan inskribatzea.
155.artikulua. Baimena ukatzea.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bi kausa hauengatik soilik uka dezake inbertsio-zerbitzuetako enpresa eratzeko baimena:
a)Baimena eskuratzeko eta hari eusteko aurreikusitako legezko eta erregelamendu bidezko eskakizunak ez badira betetzen.
b)Erakundearen kudeaketa on eta egokia bermatzeko premia aintzat hartuta, partaidetza esanguratsua izango duten akziodunen egokitasuna behar bezalakoa ez dela iritziz gero, 174. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Honako faktore hauei erreparatuko zaie, besteak beste:
1.a Akziodunen zintzotasuna.
2.a Akziodun horiek beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko dituzten ondare- bitartekoak.
3.a Erakundea, modu desegokian, sustatzaileen jarduera ez-finantzarioen arriskupean geratzeko aukera; edo, finantza-jarduerak direnean, erakundearen egonkortasuna edo kontrola kaltetzeko aukera, arrisku handien ondorioz.
Artikulu honetan akziodunei buruzko erreferentziak enpresaburuei buruzkoak direla ulertuko da pertsona fisikoak diren aholkularitza-enpresen kasuan.
c)Gardentasun falta erakundeak parte hartzen duen taldearen egituran; lotura estuak inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa batzuekin edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-eginkizunak eraginkortasunez betetzea eragozten dutenak; eta, oro har, ikuskatzeko edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere gainbegiratze-zereginak behar bezala betetzeko egoki iritzitako informazioa eskuratzeko arazo larriak.
d)Inbertsio-enpresarekin lotura estuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko legezko xedapenak, erregelamendu bidezkoak edo administratiboak bete beharragatik, edo haien aplikaziorako dauden arazoengatik gainbegiratze-eginkizunak betetzea eragozten bada.
e)Administrazio-kontseiluko kideek eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoaren benetako zuzendaritzaz arduratuko diren pertsonek zintzotasun, ezagutza, esperientzia eta enpresa ondo gobernatzeko gaitasun nahikoa ez izatea, inbertsio- zerbitzuetako enpresa haren mendekoa izanez gero, finantza-talde bateko parte-hartzaile gisa.
f)Interes-gatazka larriak izatea inbertsio-zerbitzuetako enpresaren administrazio- kontseiluko kideen kargu, erantzukizun edo eginkizunen eta aldi berean betetzen dituzten beste kargu, erantzukizun edo eginkizun batzuen artean.
156.artikulua. Estatutu-aldaketak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen estatutu sozialen aldaketek erakunde berrietarako baimen-prozedura bete beharko dute; hala eta guztiz ere, baimen-eskaera ebatzi beharko da, interesdunei jakinarazpena bidalita, eskaera aurkeztu eta hurrengo bi hilabeteko epean.
2.Eskaera epe horretan ebazten ez bada, onetsi egin dela ulertuko da.
3.Estatutu-aldaketa guztiak Merkataritza Erregistroan eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistroan inskribatu beharko dira erregelamenduz zehazten diren epe eta betekizunekin.
4.1. zenbakian aurreikusitakoa gorabehera, sozietate kudeatzaileen estatutu- aldaketak egiteko ez da aldez aurretiko baimenik beharko, ondoren datozenak helburu duten estatutu sozialen aldaketen kasuan —dena dela, gerora Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari guztiak jakinarazi beharko zaizkio—:
a)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak lurralde nazionalaren barruan helbidea aldatzea, bai eta izena aldatzea ere.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen estatutuetan sartzea aginduak edo debekuak ezartzekoak diren lege- edo erregelamendu-xedapen guztiak, edo ebazpen judizialak edo administratiboak betetzekoak.
c)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen erreserben kargura egindako kapital- zabalkuntzak.
d)Beste aldaketa batzuk, baldin eta horietarako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurretiazko kontsulta bati erantzunez edo ebazpen orokor baten bitartez, baimen-izapidea alferrikakotzat jo badu, garrantzi txikikoa izateagatik.
157.artikulua. Baimendutako inbertsio-zerbitzuak aldatzea.
1.Hasieran baimendutako inbertsio-zerbitzu eta zerbitzu osagarri espezifikoak aldatu ahal izateko, aldez aurretik baimena jaso beharko da erakunde berriak baimentzeko prozeduraren arabera, eta dena delako aldaketa hori Batzorde honen erregistroetan inskribatu beharko da, erregelamenduz xedatutako moduan.
2.Baimena ukatu ahalko da, baldin eta erakundeak ez badu betetzen 152., 153., 155., 183., 185., 190. eta 193. artikuluetan aurreikusitakoa, eta, bereziki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakundearen administrazio- eta kontabilitate- antolaketa, giza baliabideak eta bitarteko teknikoak edo barne-kontrolerako prozedurak ez direla nahikoa iritziz gero.
3.Baldin eta baimendutako aldaketaren ondorioz, inbertsio-zerbitzuetako enpresak bere jardueren esparrua murrizten badu, kasua bada, egiteko dauden eragiketak likidatu edo bezeroek haren esku jarritako baloreak, tresnak eta eskudirua eskualdatuko dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bidezko diren kautelazko neurriak erabaki ahalko ditu, horretan barne dela egiteko dauden eragiketen likidazioaren kontu-hartzailetza.
158.artikulua. Administrazio- eta zuzendaritza-kargu berriak izendatzea.
1.Administrazioko edo inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuzendaritzako kargu berrien izendapena, eta, kasua bada, haien erakunde nagusiena, aldez aurretik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko zaizkio, erregelamenduz ezartzen diren moduan eta epeetan.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izendapen horien aurka egin ahalko du, arrazoiak emanez, komunikazioa jaso eta hiru hilabeteko epean, baldin eta jotzen bada pertsona horiek ez dutela 152.1.f) eta g) artikuluan xedatutakoaren araberako zintzotasunik edo esperientzia nahikorik, edo arrazoi objektibo eta frogagarriak daudenean sinesteko proposatutako aldaketek arriskuan jar dezaketela erakundearen edo hura kide deneko taldearen kudeaketa egoki eta zuhurra.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresaren erakunde nagusiko administrazio- edo zuzendaritza-kargu berrien —beste erakunde gainbegirale batzuen baimena behar dutenak— kasuan, nahikoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari kargu berrien komunikazio hutsa egitea.
159.artikulua. Egiturazko aldaketak.
Jarduera-adar bat eraldatzeak, bat-egiteak, bereizteak eta banantzeak, bai eta inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek egiten dituen aldaketa sozialeko gainerako eragiketek ere, inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten sorrera dakartenek, aldez aurreko baimena eskatuko dute, 149. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, erregelamenduz ezartzen diren egokitzapenekin. Inolaz ere ez da gertatuko aldaketa sozialak inongo gutxitzerik ekartzea inbertsio-zerbitzuetako enpresen eraketarako legez edo erregelamenduz ezarrita dauden baldintzetan.
160.artikulua. Baimena errebokatzea.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati edo 145.2 artikuluan aipatzen diren erakundeetako bati edo Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan egoitza duen erakunde baten sukurtsal bati emandako baimena honako kasu hauetan errebokatu ahalko da:
a)Baldin eta ez badie hasiera ematen baimendutako jarduerei baimena jakinarazi eta hurrengo hamabi hilabeteetan, interesdunari egoztekoa zaion arrazoi bat tarteko.
b)Baldin eta baimenari espresuki uko egiten badio, alde batera utzita beste erakunde bat bihurtzen den edo desegitea erabakitzen duen.
c)Baldin eta baimendutako berariazko jarduerak egitez eteten baditu sei hilabetez baino denbora gehiagoz.
d)Baldin eta erregelamenduz normaltzat ezarritakoaz beherako jarduera-bolumen bat baldin badauka urtebetez.
e)Baldin eta geroztik urratzen badu baimena lortzeko betekizunen bat, edozein, salbu eta aipatutako betekizunak direla-eta besterik ezartzen denean.
f)190.1.a) eta 193.2.c), e) eta f) artikuluetan ezarritako betebeharren ez-betetze larri eta sistematikoaren kasuan.
f)180.1 artikuluan ezarritako kasua gertatzen denean.
h)Inbertsio-zerbitzuetarako enpresa edo pertsona edo erakundea epaiketa bidez konkurtsopean dagoela adierazi bada.
i)Zehapen modura, lege honen VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
j)Baldin eta inbertsio-zerbitzuetako enpresak VI. tituluan xedatutako inbertsioen berme-funtseko kide izateari uzten badio.
k)Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 360. eta 363. artikuluetan aurreikusitako desegite- kausetako bat gertatzen denean.
l)Baimena adierazpen faltsuen bidez edo arauz kanpoko beste edozein modutan eskuratu badu.
161.artikulua. Baimena errebokatzeko prozedura.
1.Baimena errebokatzea administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko arauetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala arduratuko da hura izapidetzeaz eta ebazteaz.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari jakinaraziko dio emandako baimena errebokatu duela.
2.Dena dela, errebokatzeko kausa aurreko artikuluko a), b) edo h) idatzi-zatietan aurreikusita daudenetako bat bada, nahikoa izango da erakunde interesdunari entzunaldia ematea. i) eta j) letretan ezarritako kasuetan, lege honetan aurreikusita dauden prozedura espezifikoei jarraitu beharko zaie.
3.Errebokatzea erabakitzen duen ebazpena berehala beteko da. Behin erabakia jakinarazi zaionean, zerbitzu-enpresa interesdunak ezingo du egin eragiketa gehiagorik. Ebazpena Merkataritza Erregistroan inskribatu beharko da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan; gainera, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko zaio. Halaber, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta une horretatik aurrera ondorioak sortuko dira hirugarrenei dagokienez.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du errebokatzearen ondorioz erakundea nahitaez desegitea. Desegiteak merkatuko kideengan eragina duenean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta bigarren mailako merkatu ofizialen organo zuzentzaileek, beren kabuz edo lehenak eskatuta, egokitzat jotzen dituzten kautelazko neurri guztiak erabaki ahalko dituzte inbertitzaileak eta balore-merkatuen funtzionamendu erregularra babesteko; honako hauek, bereziki:
a)Erabakitzea beste erakunde bati eskualdatzea bezeroek haien esku utzitako balore negoziagarriak, finantza-tresnak eta eskudirua.
b)Sozietateak izendatutako likidatzaileei berme espezifikoren bat eskatzea.
c)Likidatzaileak izendatzea.
d)Likidazio-eragiketetan esku hartzea. Agindu honetan edo lege honen beste agindu batzuetan aurreikusitakoaren arabera, likidazio-eragiketetarako likidatzaileak edo esku- hartzaileak izendatu behar badira, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen III. tituluko V. kapituluan aurreikusten dena aplikatu beharko da.
5.Errebokazioak berarekin ez dakarrenean inbertsio-zerbitzuetako enpresa desegitea, modu antolatuan likidatu beharko dira egiteko dauden eragiketak, eta, kasua bada, bezeroek haren esku jarritako baloreak, tresnak eta eskudirua eskualdatu beharko dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bidezko diren kautelazko neurriak erabaki ahalko ditu, horretan barne dela egiteko dauden eragiketen likidazioaren kontu-hartzailetza.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek desegitea erabakitzen badu uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 363. artikuluan aurreikusitako kausetariko batengatik, baimena errebokatu dela ulertuko da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, behar bezala likidatzeko, artikulu honetako 4. zenbakian azaltzen diren neurrietako bat erabaki ahalko du.
7.Egoitza Europar Batasuneko kide ez den estatu batean inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati emandako baimenaren errebokatzeak berarekin ekarriko du Espainian jarduten duen sukurtsalaren baimena ere errebokatzea.
8.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakiten badu Espainian eragiketak egiten dituen Europar Batasuneko beste estatu kide bateko inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati baimena errebokatu diotela, berehala behar diren neurriak hartuko ditu erakunde horrek jarduera berriak ez hasteko eta gordailugileen interesak babesteko. Agintari gainbegiralearen ahalmenak eragotzi gabe eta harekin lankidetzan jardunez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lege honetan ezarritako neurriak erabaki ahalko ditu likidazio zuzena bermatzeko.
162.artikulua. BAIMENA ETETEA.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak guztiz edo partzialki eten ahalko ditu inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati emandako baimenaren eraginak. Etetea partziala bada, jardueretako batean edo jarduerak baimentzeko norainokoan izango du eragina.
2.Etetea erabaki ahalko da honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
a)Arau-hauste astun edo oso astun batengatik espedientea irekitzea.
b)160.e), f), h), j), edo l) artikuluan jasotako arrazoietako bat gertatzea, errebokaziorako prozedura gauzatzen ez den bitartean.
c)178. artikuluan aurreikusitako kasua gertatzea.
d)Enpresak behar dituen ekarpenak ez egitea VI. tituluan aurreikusitako inbertsioetarako dagokion berme-funtsean.
e)Zehapen modura, VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
3.Etetea erabakiko da soilik aurreko zenbakian jasotako arrazoietako bat gertatu eta neurria beharrezkoa denean erakundearen kaudimena segurtatzeko edo inbertitzaileak babesteko. Ezingo da erabaki, zehapen baten kasuan ez bada, urtebete baino epe luzeago baterako; epe hori beste urtebeterako luzatu ahalko da.
4.Jarduerak eteteko neurria erabakiko da eta ondorioak izango ditu, 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, salbu eta lege honetan araubide berariazkoa duen kasuren bat gertatzen denean.
163.artikulua. Konkurtso-deklarazioa eskatzeko legitimazioa.
Balore Merkatuaren Nazio Batzordeak legitimazioa izango du inbertsio-zerbitzuetarako enpresen konkurtso-adierazpena eskatzeko, baldin eta erakundeek bidalitako kontabilitateko egoera-orriek edo Balore Merkatuaren Nazio Batzordeko zerbitzuen egiaztapenek ondorioztatzen badute enpresa horiek kaudimen gabetasunean daudela, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legean ezarritakoaren arabera.
III. KAPITULUA
Sukurtsalak eta zerbitzuak libreki ematea
164.artikulua. Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresen mugaz gaindiko jarduketa Europar Batasuneko estatu kideetan.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiarrek Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuen lurraldean eman ahalko dituzte inbertsio-zerbitzuak, bai eta emateko baimenduta dauden zerbitzu osagarriak ere, dela sukurtsal bat ezarriz, dela zerbitzuak libreki emanez, kapitulu honetan ezarritako baldintzetan.
165.artikulua. Sukurtsalak irekitzea Europar Batasuneko estatu kideetan.
1.Europar Batasuneko kide den beste estatu baten lurraldean sukurtsal bat ezarri nahi duen inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar orok nahi hori adierazi beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Jakinarazpenean, honako hau aipatu beharko da:
a)Haien lurraldean sukurtsal bat ezartzea proposatzen den estatu kideak zein diren.
b)Jarduera-programa bat, non, besteak beste, inbertsio-zerbitzuak zehaztuko diren, bai eta aurrera eraman nahi diren zerbitzu osagarriak eta sukurtsalaren antolamendu- egitura ere, sukurtsalak eragile loturik erabiltzea aurreikusten duen aipatzeaz gainera.
c)Harrerako estatu kideko helbidea, zeinean dokumentazioa lortu ahal den.
d)Sukurtsalaren kudeaketaz arduratuko den zuzendaritzako kideen izenak.
2.Egitura administratiboaren egokitasunari edo erakundearen finantza-egoerari buruzko zalantzak edukitzeko arrazoiak daudenean izan ezik, erakunde horrek egin nahi dituen jarduerak zein diren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio- zerbitzuetako enpresa espainiarrak igorritako informazio guztia igorri beharko dio harrerako estatu kideko agintaritza eskudunari, hura jasotzen duenetik hiru hilabeteko epean, eta horri buruz behar bezala informatu beharko dio inbertsio-zerbitzuetako enpresari.
Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak harrerako estatu kideko agintaritza eskudunari igorri beharko dizkio erakundea atxikita dagoen inbertsioen berme-funtsari buruzko datuak, bai eta hori dela-eta gertatzen den edozein aldaketa ere.
3.Baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitzen badu informazioa harrerako estatu kideari ez igortzea, aurreko zenbakian aipatutako arrazoietako bat tarteko, inbertsio-zerbitzuetako enpresari jakinarazi beharko dio hori, informazioa jaso eta hiru hilabeteko epean, ezezkoaren arrazoiak emanda.
4.Jakinarazitako datuetako baten bat aldatuz gero, 1. zenbakian xedatutakoaren arabera, inbertsio-zerbitzuetako enpresak idatziz jakinarazi beharko dio hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, gutxienez ere hura efektibo egin baino hilabete lehenago. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak harrerako estatu kideko agintari eskudunari jakinaraziko dio.
5.Sukurtsala ezarri ahalko da eta bere jarduerak hasi ahalko ditu harrerako estatu kideko agintari eskudunaren komunikazioa jasotzen duenean, edo, halakorik ezean, bi
hilabeteko epean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak agintaritza eskudun hari komunikazioa bidaltzen dion egunetik hasita.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar batek Europar Batasuneko kide den beste estatu batean ezarritako eragile bat erabiltzen duenean, eragile hori sukurtsal baten pare jarriko da, eta artikulu honetan sukurtsaletarako ezarritako araubidea bete beharko du.
166.artikulua. Zerbitzuak libreki ematea Europar Batasuneko estatu kideetan.
Zerbitzuak libreki emateko araubidean Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko lurraldean zerbitzuak lehengo aldiz eman nahi duen edo araubide horren pean ematen diren zerbitzu edo jardueren aukera aldatu nahi duen inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar orok horixe jakinarazi beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Jakinarazpenean, honako hau aipatu beharko da:
a)Operatzea aurreikusita daukan estatu kidea.
b)Jarduera-programa bat, zeinean, besteak beste, hauek zehaztuko baitira: inbertsio- zerbitzuak; eskaini nahi diren zerbitzu osagarriak, eta ea aurreikusten den eragile loturik erabiltzea zerbitzuak eman nahi diren estatu kideetako lurraldean. Inbertsio-zerbitzuetako enpresak eragile lotuak erabiltzea aurreikusten duenean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, harrerako estatu kideko agintaritza eskudunaren eskariz eta zentzuzko epean, enpresak aipatu estatu kidean erabili nahi dituen agente lotuen nortasuna jakinaraziko du. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio horretarako sarbidea emango dio Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, prozeduraren arabera, eta 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
167.artikulua. Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresen mugaz gaindiko jarduketa Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetan.
1.Europar Batasuneko kide ez den estatu batean sukurtsal bat ireki nahi duten edo sukurtsalik gabe zerbitzuak eman nahi dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiarrek aurrez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimen bat lortu beharko dute. Erregelamenduz ezarriko dira kasu horri aplikatzekoak izango zaizkion betekizunak eta prozedura.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko die zer-nolako zailtasun orokorrak dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresek Europar Batasuneko kide ez den estatu batean jartzeko edo inbertsio-zerbitzuak eskaintzeko orduan.
3.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena beharko da inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar batek edo inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde batek atzerriko inbertsio-zerbitzuetako enpresa bat sortzeko, edo lehendik dagoen enpresa baten partaidetza bat eskuratzeko, baldin eta inbertsio-zerbitzuetako atzerriko sozietate hori Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratuta edo helbideratuta badago. Eskabidean bildu behar den informazioa erregelamendu bidez zehaztuko da.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eskatutako informazio guztia jaso eta hiru hilabeteko epean, eskari horri buruz ebatziko du. Epe horretan eskaerari erantzun ez bazaio, baiezkoa eman zaiola ulertuko da.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskaria ukatu ahalko du inbertsio- zerbitzuetako enpresaren finantza-egoera edo haren kudeaketa-ahalmena direla-eta jotzen duenean proiektuak nahas dezakeela Espainian egiten dituen jardueren garapen egokia, proiektuaren kokapena eta ezaugarriak direla-eta ezin duenean segurtatu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak taldearen gainbegiratze efektiboa, oinarri bateratuarekin, edo erakunde menperatuaren jarduera ez dagoenean nazioko inongo agintaritza gainbegiraleren gainbegiratze efektiboari lotuta.
168.artikulua. Europar Batasuneko kidea den estatu batean baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresak.
1.Europar Batasuneko kide den beste estatu batean baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresek inbertsio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak egin ahalko dituzte Espainian, dela sukurtsal bat irekiz, dela zerbitzuak libreki emateko araubidean. Ezinbestekoa izango da baimenak, erakundearen estatutuak eta araubide juridikoak erakunde horri gaikuntza ematea egin nahi dituen jarduerak egiteko. Nolanahi ere, zerbitzu osagarriak soilik inbertsio-zerbitzu batekin batera eman ahalko dira.
2.Inoiz ere ezingo da sukurtsalen ezarpenerako edo aurreko zenbakiak aipatzen duen zerbitzuen prestazio askerako baldintza gisa jarri baimen gehigarri bat lortzeko beharra, ez eta zuzkidura-funts bat jartzea edo eragin baliokidea duen beste edozein neurri ere.
169.artikulua. Sukurtsalak Espainian ireki eta ixteko prozedura.
1.Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresen sukurtsalak Espainian irekitzeko, ez da aldez aurreko baimenik beharko.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, sukurtsal bat irekitzeko baldintza izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresaren jatorrizko estatu kideko agintari eskudunaren komunikazio bat jasotzea. Komunikazio horrek 165.1 artikuluan aipatutako informazioa jaso beharko du.
3.Behin komunikazio hori jasota, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hura jaso izanari buruzko jakinarazpena igorriko dio inbertsio-zerbitzuetako enpresari, eta azken horrek sukurtsala Merkataritza Erregistroan eta Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatu beharko du, eta enpresari jakinarazi beharko dio jardueren hasiera efektiborako data zein den. Baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ez badu komunikazio hori egiten, sukurtsala ezarri ahalko da, eta Merkataritza Erregistroan eta Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatuko da, eta bere jarduerekin hasi ahalko da jatorrizko estatuko agintari eskudunaren komunikazioaren datatik bi hilabeteko epean.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresari agintari gainbegiraleak egindako komunikazioa jaso izateari buruzko jakinarazpenetik urtebete iragaten bada sukurtsalak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatu gabe, prozedura iraungi egin dela ulertuko da.
5.Itxiera kasuan, sukurtsalak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikatu beharko dio egoera hori, horretarako ezarritako data baino hiru hilabete lehenago, gutxienez.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresak erabiltzen duenean inbertsio-zerbitzuetako enpresaren jatorrizko estatu kideaz beste estatu kide batean ezarritako agente bat, lotutako agente hori sukurtsalaren parekotzat joko da, eta lege honetan sukurtsaletarako ezarritakoa bete beharko du.
170.artikulua. Espainiako sukurtsalak gainbegiratzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere gain hartuko du Espainiako lurraldeko sukurtsalek emandako zerbitzuek 89. artikulutik 92. artikulura, 209. artikulutik
218.artikulura eta 221. artikulutik 224. artikulura bitartekoetan ezarritako betebeharrak eta haien arabera X. tituluko III. kapituluan hartutako neurriak betetzen dituztela egiaztatzeko ardura.
Horrenbestez, sukurtsalak hartutako neurriek aztertzeko eskubidea izango du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta aipatu artikuluetan eta haien arabera hartutako neurrietan jasotako xedapenak betetzen direla bermatzeko behar-beharrezkoak diren aldaketak eskatu ahalko ditu, sukurtsalak Espainiako lurraldean emandako zerbitzu edo jarduerei dagokienez.
2.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 193.2.d) artikuluan ezarritako betebeharraren kontrola bere gain hartuko du sukurtsalak egindako eragiketen erregistroari dagokionez, jatorrizko estatuko agintari eskudunak erregistro horretan zuzenean sartu ahal izatea alde batera utzi gabe.
3.Aurreko bi zenbakietan ezarritakoa aplikatuko da, halaber, inbertsio-zerbitzuak Espainiako lurraldean emateko baimendutako Europar Batasuneko kreditu-erakundeen sukurtsalen kasuan.
4.Aurreko bi zenbakietan aipatutakoa eragotzi gabe, jatorrizko estatu kideko agintari eskudunak, bere erantzukizunetan diharduela eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazioa eman ondoren, sukurtsalaren gaineko bertatik bertarako ikuskapenak egin ahalko ditu.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatu ahalko du, estatistika- xedeetarako, Espainiako lurraldean sukurtsalak dituzten Europar Batasuneko inbertsio- zerbitzuetako enpresa guztiek aldizka informa diezaiotela sukurtsal horien jarduerei buruz.
171.artikulua. Zerbitzuak Espainian libreki ematea.
1.Espainian lehenengo aldiz Europar Batasuneko estatu kide batean baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresek inbertsio-zerbitzuetako eta zerbitzu osagarrietako jarduerak egiten hasi ahalko da —zerbitzuak emateko araubide askean— Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakundearen jatorriko estatu kideko agintari eskudunaren jakinarazpena jaso duenean, 166. artikuluan azaldutako baldintzetan.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresak lotutako agenteak erabiltzeko asmoa duenean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak harrerako estatu kideko agintaritza eskudunari eskatu ahalko dio zentzuzko epean jakinaraz diezaion erakundeak Espainiako lurraldean erabili nahi dituen agenteen nortasuna. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du informazio hori publiko egitea.
172.artikulua. Prebentzio-neurriak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arrazoi argiak eta frogagarriak dituenean uste izateko Espainian sukurtsal baten bidez edo zerbitzuak emateko araubide askean diharduen Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresa batek 2004/39 (EE) Zuzentarauaren indarrez hartutako xedapen nazionaletatik heldu diren betebeharrak urratzen dituela, egitateak jatorrizko estatu kideko agintari eskudunari jakinaraziko dizkio.
Baldin eta, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak hartutako neurriak gorabehera, inbertsio-zerbitzuetako enpresak jarduera argi eta garbi kaltegarri bat atxikitzen badu inbertitzaileen Espainiako interesetarako edo merkatuen funtzionamendu zuzenerako, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari horren berri eman ondoren, egoki diren neurri guztiak hartuko ditu; baita inbertsio- zerbitzuetako enpresa arau-hausleek Espainiako lurraldean eragiketa gehiago egitea galarazteko aukera ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak luzamendurik gabe emango die hartutako neurrien berri Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eska diezaioke Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jarduteko 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egiaztatzen duenean Europar Batasuneko inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten Espainiako sukurtsalak ez dituela betetzen lege honetako 89. artikulutik 92.era, 209. artikulutik 218.era eta 221. artikulutik 224.era eta X. tituluko III. kapituluan eta ezarritako betebeharrak, inbertsio-zerbitzuetako enpresari eskatuko dio amaiera jar diezaiola egoera irregular horri.
Baldin eta inbertsio-zerbitzuetako enpresak ez baditu behar diren neurriak hartzen, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar diren neurriak hartuko ditu egoera horri
amaiera emateko, eta jatorrizko estatu kideko agintari eskudunei informatuko die hartutako neurrien izaerari buruz.
Baldin eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako neurriak gorabehera, enpresak lege honetan eta beronen garapen-arauetan jasotako xedapenak urratzen jarraitzen badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunei berri eman ondoren, enpresa zigortu dezake, eta, hala badagokio, Espainiako lurraldean eragiketa gehiago egitea debeka diezaioke. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak luzamendurik gabe emango die neurrion berri Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eska diezaioke Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jarduteko 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera.
3.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatzeko hartutako neurri oro, zehapenak edo inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten jardueren murrizketak dakartzana, behar bezala arrazoitu beharko da eta ukitutako inbertsio-zerbitzuetako enpresari jakinarazi beharko zaio.
4.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako kreditu-erakundeen kasuan, Espainiako lurraldean inbertsio- zerbitzuak emateko baimenduta daudenean, dela zerbitzuak emateko araubide librean, dela establezimendu askearen araubidean.
173.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetan baimendutako inbertsio- zerbitzuetako enpresak.
1.Europar Batasuneko estatu kideetan baimendu gabeko inbertsio-zerbitzuetako enpresei, Espainian sukurtsal bat ireki nahi dutenean, II. kapituluan aurreikusitako aurretiazko baimen-prozedura aplikatuko zaie, erregelamendu bidez ezartzen diren egokitzapenekin. Zerbitzuak sukurtsalik gabe eman nahi badituzte, erregelamendu bidez finkatzen diren moduan eta baldintzetan baimendu beharko dira.
2.Aurreko zenbakian aipatutako baimena ukatu edo baldintzatu ahalko da, zuhurtziagatik, Espainiako erakundeei jatorrizko herrialdean tratu baliokidea ez emateagatik edo Espainiako balore-merkatuen antolamendu- eta diziplina-arauak betetzea bermatuta ez egoteagatik.
3.Espainian operatzen duten Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan egoitza duten inbertsio-zerbitzuetako enpresek lege hau eta bera garatzeko arauak bete beharko dituzte.
IV. KAPITULUA
Partaidetza esanguratsuak
174.artikulua. Partaidetza esanguratsuak.
1.Lege honen ondorioetarako, inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten partaidetza esanguratsutzat hartuko da zuzenean edo zeharka erakundearen kapitalaren edo boto- eskubidearen ehuneko 10 edo gehiago duena.
Halaber, partaidetza handitzat hartuko da aipatutako ehunekora iritsi ez, baina enpresan eragin nabarmena izateko nahikoa dena. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen mota bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta, arau bidez erabakiko da noiz jo daitekeen pertsona fisiko edo juridiko batek eragin handia duela, horretarako kontuan hartuta, besteak beste, administrazio-kontseiluko kideren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko aukera.
2.Titulu honetan inbertsio-zerbitzuetako enpresentzat xedatutakoa ulertuko da ezertan eragotzi gabe lege honetan partaidetza esanguratsuak eskuratzeko eta haiei buruz informatzeko eskaintza publikoei buruzko arauen eta seigarren xedapen gehigarrian eta
48.eta 99. artikuluetan ezarritako arau berezien aplikazioa.
175.artikulua. Jakinarazteko eginbeharra.
1.Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresa batean partaidetza bat zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo beste batzuekin hitzartuta, eskuratzea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok, edukitzan duen boto-eskubidea edo kapitala ehuneko 5etik gorakoa bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari berehala jakinaraziko dio hori idatziz, bai eta dagokion inbertsio-zerbitzuetako enpresari ere, lortutako partaidetzaren zenbatekoa adierazita.
2.Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresa batean partaidetza esanguratsu bat zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo beste batzuekin hitzartuta, eskuratzea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok —aurrerantzean, eskuratzaile potentziala—, eskuratzearen bidez lortutako boto-eskubidea edo kapitala bada ehuneko 20, ehuneko
30edo ehuneko 50etik gorakoa, edo eskuratzearen ondorioz inbertsio-zerbitzuetako enpresa kontrolatzeko aukera badu —aurrerantzean, proposatutako eskuratzea— Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aldez aurretik jakinarazi beharko dio, aurreikusitako partaidetzaren zenbatekoa adierazita, eta arau bidez ezarritakoaren araberako informazio guztia erantsita. Informazio horrek ebaluaziorako egokia eta proportzionala izan beharko du, eskuratzaile potentzialaren eta proposatutako eskuratzearen ezaugarrien araberakoa.
Artikulu honen ondorioetarako, kontrol-harremana dagoela ulertuko da Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan araututako kasuren bat gertatzen bada.
Zenbaki honetan xedatuko ondorioetarako, ez dira aintzat hartuko jaulkipen bat aseguratzearen, finantza-tresnak jartzearen edo konpromiso sendoan oinarrituta finantza- tresnak jartzearen ondorioz sortutako boto-eskubideak edo kapitala, baldin eta eskubide horiek erabiltzen ez badira jaulkitzailearen administrazioan esku hartzeko eta eskuratu ondorengo urtebetean uzten badira.
3.Halaber, inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informatuko diote, hori ezagutu bezain laster, bere kapitaleko partaidetzen eskuratzeei edo lagapenei buruz, baldin eta artikulu honetako aurreko zenbakietan aipatutako mailaren bat gainditzen badute.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresa berari buruzko bi jakinarazpen edo gehiago jasotzen dituenean, eskuratzaile potentzial guztiak bazterketarik gabe tratatuko ditu.
176.artikulua. Proposatutako eskuratzearen ebaluazioa.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eskuratzea proposatzen duen inbertsio- zerbitzuetako enpresaren kudeaketa osasuntsu eta zuhurra bermatzeko, eta eskuratzaile potentzialak haren gainean izan dezakeen eraginari erreparatuta, ebaluatuko du eskuratzaile hori egokia den eta proposatutako eskuratzeak sendotasun finantzarioa duen, honako irizpide hauei jarraituz:
a)Eskuratzaile potentzialaren merkataritza- eta lanbide-ohorea.
b)Proposatutako eskuratzearen ondorioz, inbertsio-zerbitzuetako enpresaren jarduera zuzenduko duten administratzaileen eta zuzendarien merkataritza- eta lanbide- ohorea eta eskarmentua.
c)Eskuratzaile potentzialak bere gain hartutako konpromisoak betetzeko daukan finantza-kaudimena, bereziki eskuratzea proposatzen deneko inbertsio-zerbitzuetako enpresan egiten den edo egitea aurreikusi den jarduerari erreparatuta.
d)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak aplikatzekoa zaion araudian ezarritako betebeharrak era iraunkorrean betetzeko gaitasuna. Bereziki, bidezkoa denean, baloratuko du ea parte hartuko duen taldeak egiturarik baduen gainbegiratze eraginkorra eragotziko ez duena eta aukera emango duena agintari eskudunen arteko informazio truke eraginkorra egoteko, hain zuzen gainbegiratze hori egite aldera eta haien arteko erantzukizun-banaketa erabakitze aldera.
e) Arrazoizko zantzuak egotea honako hauek pentsatzeko:
1.a Proposatutako eskuratzeari dagokionez, dirua zuritzeko edo terrorismoa finantzatzeko eragiketak egiten ari direla, egin direla edo egiteko ahaleginak egin direla, halako jardueren prebentzioari buruzko araudian ezarritakoaren bidetik; edo
2.a aipatutako eskuratzeak ezin duela handitu halako eragiketak egiteko arriskua.
2.175. artikuluak aipatzen duen jakinarazpena jaso bezain laster, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak txostena eskatuko dio Kapitalen Zuritzeari eta Arau-hauste Monetarioei Aurrea Hartzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboari, irizpide horri buruzko balorazio egokia lortze aldera. Eskabide horrekin batera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Zerbitzu Exekutiboari eskuratzaile potentzialaren eskutik jaso duen edo bere eskumenez baliatu ondoren daukan informazio guztia igorriko dio, baldin eta irizpide hori baloratzeko garrantzitsua bada. Zerbitzu Exekutiboak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari txostena igorriko dio, 30 egun balioduneko gehieneko epean, aipatutako informazioa duen eskaera jasotzen duen egunetik hasita.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hirurogei egun balioduneko epea izango du, 175. artikuluak aipatzen duen jakinarazpen jaso izanaren agiria egiten den egunetik hasita, aurreko zenbakian aipatzen den ebaluazioa egiteko eta, kasua bada, proposatutako eskuratzeari aurka egiteko. Jakinarazpena jaso izanaren agiria idatziz egingo da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakinarazpena jasotzen duen egunetik bi egun balioduneko epean; betiere, horrekin batera 175. artikuluaren arabera eska daitekeen informazio guztia aurkeztu beharko da, eta bertan eskuratzaile potentzialari adieraziko zaio zein den ebaluazio-epea amaitzen den egun zehatza. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, jakinarazpenak ez badu jasotzen eska daitekeen informazio guztia, balizko eskuratzaileari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean hutsa zuzen dezan edo aginduzkoa den informazioa gehitu dezan, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu proposatutako eskuratzea bertan behera utzitzat joko dela.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ez badu aurreko epean iritzirik eman, ulertuko da aurkakotasunik ez dagoela.
4.Beharrezkotzat jotzen badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 175. artikuluan ezarritakoaren arabera eska daitekeen informazio orokorra osatzeko informazio gehigarria eskatu ahalko du, proposatutako eskuratzea behar bezala ebaluatzeko. Eskaera hori idatziz egingo da, eta bertan beharrezkoa den informazio gehigarria zehaztuko da. Informazio gehigarriaren eskaera 3. zenbakian ezarritako epeko lehenengo 50 egun baliodunetan egiten denean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak epe horren kontaketa eten ahalko du, behin bakarrik, informazio gehigarriaren eskaera egiten denetik hura jasotzeko datara arte doan aldian. Etete horrek gehienez ere 20 egun baliodun iraun ahalko du, eta 30 egunera bitarte luzatu ahalko da, erregelamenduz finkatzen diren kasuetan.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatutako eskuratzearen aurka egin ahalko du bakarrik horretarako arrazoizko zioak daudenean, 1. zenbakian ezarritako irizpideetan oinarrituta, edo eskuratzaile potentzialak emandako informazioa osatu gabe dagoenean. Baldin eta ebaluazioa amaituta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurkakotasunik planteatzen badu proposatutako eskuratzerako, horri buruz informatuko dio eskuratzaile potentzialari, idatziz, eta erabakiaren arrazoiak emango ditu, bi eguneko epean, eta ezingo da inolaz ere gainditu ebaluazio hori egiteko gehieneko epea. Proposatutako eskuratzearen aurka egiten ez duenean, gehieneko epea ezarri ahalko du hura amaitzeko eta, bidezkoa denean, epea luzatu ahalko du.
6.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezingo du aldez aurreko baldintzarik ezarri eskuratu beharreko partaidetzaren zenbatekoari dagokionez, eta ebaluazioa egiterakoan ez ditu kontuan hartuko merkatuaren beharrizan ekonomikoak.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako erabakiek aipatu egingo dituzte eskuratzaile potentziala gainbegiratzeaz arduratu den agintari eskudunak, kasua bada, adierazitako oharrak edo eragozpenak, 177. artikuluan aipatutako baldintzetan kontsulta egin zaionean.
8.Eskuratzaile potentzialak eskatuta nahiz ofizioz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argitara eman ahalko ditu bere erabakia justifikatzen duten arrazoiak, baldin eta emandako informazioak eragiketaz kanpokoak diren hirugarrenetan eraginik ez badu.
177.artikulua. Agintari gainbegiraleen arteko lankidetza.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, 176.1 artikuluan aipatutako ebaluazioa egitean, kontsulta egingo die Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako gainbegiratze-lanen ardura duten agintaritzei, eskuratzaile potentziala pertsona edo erakunde hauetako bat izanez gero:
a)Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguru- edo berraseguru-erakunde, inbertsio-zerbitzuetako enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat.
b)Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguru- edo berraseguru-erakunde, inbertsio-zerbitzuetako enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile baten sozietate nagusia.
c)Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguru- edo berraseguru-erakunde, inbertsio-zerbitzuetako enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat kontrolatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurreko zenbakian aipatutako ebaluazioa egitean, honako hauei egingo die kontsulta:
a)Espainiako Bankuari, baldin eta eskuratzaile potentziala kreditu-erakunde bat baldin bada, edo kreditu-erakunde baten sozietate nagusia, edo kreditu, erakunde baten kontrola egiten duen pertsona fisiko edo juridiko bat.
b)Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, baldin eta eskuratzaile potentziala aseguru- edo berraseguru-erakunde bat edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat bada, edo aseguru- edo berraseguru-erakunde baten edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile baten sozietate nagusia, edo aseguru- edo berraseguru-erakunde baten gaineko kontrola egiten duen pertsona fisiko edo juridikoa, edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, berriz, elkarrekiko betebehar gisa, arreta emango die Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko eskuratzaile potentzialak gainbegiratzeko ardura duten agintaritzek bidalitako kontsultei, eta behar izanez gero, bai eta Espainiako Bankuak edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak ere. Gainera, ofizioz eta justifikatu gabeko berandutzerik gabe, ebaluaziorako funtsezkoa den informazio oro emango diete, bai eta eskatutako beste edozein informazio, ebaluaziorako egokia izanez gero.
178.artikulua. Betebeharrak ez betetzearen eraginak.
175.artikuluan erregulatutako eskuratzeetako bat egiten denean aurrez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi gabe; edo, jakinarazpena eginda ere, 176.3 artikuluan ezarritako epea oraindik ere iragan ez denean; edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurkakotasun espresa dagoenean, honako ondorio hauek sortuko dira:
a)Nolanahi ere eta modu automatikoan, ezingo dira baliatu modu irregularrean eskuratutako partaidetzei dagozkien eskubide politikoak, harik eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eskuratzaileei buruzko behar den informazioa jasota eta ebaluatuta, haiek egokitzat jotzen dituen arte. Baldin eta, halere, eskubide horiek baliatzen badira, botoak baliogabeak izango dira eta erabakiak bide judizialean aurkaratu ahal izango dira, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintza Errege Dekretuaren bidez onartu zen— IX. kapituluan ezarritakoaren arabera,
eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak izango du horretarako legitimitatea, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuak ezarri bezala.
b)162. artikuluan aurreikusitako jardueren etetea erabaki ahalko da.
c)Beharrezkoa izanez gero, enpresaren esku hartzea edo administratzaileak ordezkatzea erabakiko da, VIII. tituluan aurreikusitakoari jarraituz.
d)VIII. tituluan aurreikusitako zehapenak ezarriko dira.
179.artikulua. Partaidetza esanguratsuen murrizketa.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batean zuzenean edo zeharka partaidetza esanguratsu bat edukitzeari uztea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok lehenengo hori jakinaraziko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, proposatutako eragiketaren zenbatekoa eta hura egiteko aurreikusitako epea adierazita. Pertsona horrek, halaber, jakinarazi beharko du ea bere partaidetza esanguratsua gutxitzea erabaki duen halako moduz non daukan boto-eskubidea edo kapitala ehuneko 20, 30 edo 50etik beherakoa izango den, edo inbertsio-zerbitzuetako enpresaren kontrola galtzea dakarren.
2.Eginbehar hori ez betetzeak zehapena ekarriko du, VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
180.artikulua. Prebentzio-neurriak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batean partaidetza esanguratsua duten pertsonen eragina kudeaketa on eta zuhurraren kalterako izan daitekeela eta erakundearen egoera finantzarioa larriki honda dezakeela irizteko arrazoi oinarridun eta egiaztatuak daudenean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak neurri hauetako bat edo batzuk hartuko ditu:
a)178.a) eta b) artikuluan ezarritakoak; halere, boto-eskubideen etenaldia ezingo da izan hiru urtetik gorakoa.
b)Ohiz kanpoko neurri gisa, baimena errebokatzea.
2.Gainera, VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera dagozkion zehapenak ezarri ahalko dira.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honen arabera hartutako erabakien arrazoiak emango dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.
181.artikulua. Akzio-egitura komunikatzea.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informatu beharko diote, erregelamenduz ezartzen den moduan eta aldizkakotasunarekin, akziodunen osaerari edo gertatutako aldaketei buruz. Informazio horrek barnean hartuko du, nahitaez, beste finantza-erakunde batzuek kapitalean duten partaidetzari buruzko informazioa, zenbatekoa edonolakoa izanda ere. Erregelamenduz ezarriko da emandako informazioa zein kasutan izango den publikoa.
2.Gainera, gutxienez ere urtean behin, inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informatu beharko diote partaidetza esanguratsuak dauzkaten akziodunen identitateari buruz, partaidetza horien bolumena adierazita.
V. KAPITULUA
Egokitasuna, gobernu korporatiboa eta informazio-betekizunak.
182.artikulua. Egokitasuneko betekizunak.
1.Joko da titulu honetan eskatzen den zintzotasuna dutela inbertsio-zerbitzuetako enpresaren kudeaketa on eta zuhurra egiteko gaitasunari buruzko zalantzarik sortzen ez duen jokabide pertsonal, komertzial eta profesionala azaldu duten pertsonek.
Zintzotasuna dagoen ala ez baloratzeko aintzat hartu beharko da eskura dagoen informazio guztia, erregelamenduz ezarritako parametroen arabera. Dena dela, informazio
horrek barnean hartu behar ditu delitu edo faltengatik ezarritako kondenak eta administrazioko arau-hausteengatik ezarritako zehapenak.
2.Joko da inbertsio-zerbitzuetako enpresetan zereginak betetzeko titulu honetan eskatzen diren ezagutza eta esperientzia egokiak dituztela maila eta soslai egokiko prestakuntza duten pertsonek, berariaz baloreen eta finantza-zerbitzuen arloan, eta aurreko okupazioetan esperientzia praktikoa denbora nahikoaz eskuratu dutenek.
3.Administrazio-kontseiluko kideek titulu honetan eskatzen den ondo gobernatzeko jarrera eta gaitasuna ote duten ebaluatzeko, aintzat hartuko dira hirugarrenetan bidezkoak ez diren eraginak sortuko dituzten interes-gatazka potentzialak, eta dagozkien zereginak betetzeko denbora nahikoa emateko gaitasuna.
183.artikulua. Administrazio-kontseiluko kideen, zuzendari nagusien eta parekoen aukeraketa eta ebaluazioa.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek zaindu beharko dute, betiere, lege honetan jasotako egokitasun-eskakizunak betetzen direla. Ondorio horietarako, administrazio- kontseiluko kideen, zuzendari nagusi eta parekoen, eta barne-kontroleko eginkizunak dituzten edo inbertsio-zerbitzuetako enpresaren eguneroko jarduera garatzeko giltzarrizko postuak betetzen dituzten pertsonen hautaketa eta etengabeko ebaluazioa egiteko unitate eta barne-prozedura egokiak izan behar dituzte, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako baldintzetan, eta artikulu honetan ezarritakoari jarraituz.
2.Kargudun horien egokitasunaren ebaluazioa, lege honetan ezarritako zintzotasun, esperientzia eta gobernu egokiaren arabera, inbertsio-zerbitzuetako enpresak berak egingo du, bai eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ere, erregelamendu bidez aurreikusitakoaren arabera.
3.Zintzotasun-, ezagutza- eta esperientzia-betekizunak eta gobernu egokiarenak betetzen ez diren kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek egin ahalko ditu:
a)Baimena baliogabetzea, salbuespen gisa, 160. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
b)Kontseilari, edo zuzendari nagusi edo pareko karguak aldi baterako edo behin betiko uztea eskatzea edota zintzotasuna, ezagutza zein esperientzia egokiak, edo gobernamendu onerako gaitasuna falta direla identifikatutako kasuetan gabeziak zuzentzea.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresak eskakizun horiek betetzen ez baditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horretarako adierazitako epean, dagokion karguduna aldi baterako edo behin betiko kargutik kentzea erabaki dezake erakunde horrek, 311. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituz.
184.artikulua. Bateraezintasunen eta mugapenen araubidea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakiko du administrazio-kontseiluko kide, zuzendari nagusi edo pareko batek zenbat kargu bete ditzaken aldi berean, egoera bereziak eta erakundearen jardueren izaera, irismena eta konplexutasuna kontuan hartuta.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresetan eginkizun exekutiboak dituzten administrazio- kontseiluko kideek, zuzendari nagusiek eta parekoek ezingo dituzte aldi berean bete ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 26. artikuluan ezarritakoez beste kargu batzuk.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman ahalko die aurreko zenbakian aipatutako kargudunei, betetzea ez den kargu gehigarri bat betetzeko, horrek eragozten ez badie inbertsio-zerbitzuetako enpresako jarduerak behar bezala betetzea. Baimen hori Europako Banku Agintaritzari jakinarazi beharko zaio.
3.Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei:
a)141.a) artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez dute.
b)140.a), b), d) eta g) artikuluetan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematen dituzte, eta
c)bezeroen dirua edo baloreak gordailutzeko baimenik ez dute, eta horregatik, ezin izan daitezke bezero horien zordun.
185.artikulua. Gobernu korporatiboaren arauak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek gobernu korporatiboko prozedura sendoak izan beharko dituzte; besteak beste, antolaketa-egitura argia, egokia eta proportziozkoa, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren arabera, eta erantzukizun-ildo koherenteak, gardenak eta ondo definituak dituena.
Ondorio horietarako, inbertsio-zerbitzuetako enpresetako administrazio-kontseiluak erakundea gobernatzeko sistema definitu beharko du. Sistema horrek erakundearen kudeaketa eraginkor eta zuhurra bermatu behar du, erakundean zereginak egoki banatu behar ditu eta interes-gatazkei aurrea hartu behar die.
2.Gobernu korporatiboaren sistema honako printzipio hauen araberakoa izango da:
a)Erakundearen administrazioaren eta kudeaketaren ardura hartzea, eta haren helburu estrategiko, arrisku-estrategia eta barne-gobernua onartzea eta aplikatzen direla zaintzea administrazio-kontseiluaren zeregina izango da.
b)Administrazio-kontseiluak kontabilitate- eta finantza-informazioen sistemen osotasuna bermatuko du, finantzen eta eragiketen kontrola barnean hartuta, bai eta aplikatu beharreko legeria ere.
c)Administrazio-kontseiluak informazioa hedatzeko prozesua gainbegiratu beharko du, bai eta inbertsio-zerbitzuetako enpresari buruzko jakinarazpenak ere.
d)Administrazio-kontseiluaren erantzukizuna da goi-zuzendaritzaren gainbegiratze eraginkorra bermatzea.
e)Administrazio-kontseiluko lehendakariak ezingo du aldi berean kontseilari delegatuaren kargua izan, erakundeak justifikatutako eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendutako kasuetan izan ezik.
3.Administrazio-kontseiluak zainduko du gobernu korporatiboaren sistemaren aplikazioa eta haren erantzulea izango da. Horretarako, aldian behin sistemaren eraginkortasuna kontrolatu eta ebaluatu beharko du, eta gabeziak konpontzeko neurri egokiak hartu beharko ditu.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek webgune bat izango dute, kapitulu honetan aurreikusitako informazio publikoa hedatzeko eta erakundea gobernatzeko betebeharrak nola betetzen dituzten jakinarazteko.
5.Lege honetan xedatutako ondorioetarako, administrazio-kontseiluaren pareko da inbertsio-zerbitzuetako enpresetako edozein organo baliokide.
6.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeen kasuan, titulu honetan xedatutakoaren arabera, antolaketa-egitura argia, egokia eta proportziozkoa eduki beharko dute, ematen diren zerbitzuen izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberakoa.
186.artikulua. Izendapenen komitea.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek izendapen-batzorde bat eratu beharko dute, erakundean eginkizun exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek osatuta. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, izendapen-batzordea eta ordainsari-batzordea bateratzea, edo betebehar horretatik salbuestea.
2.Izendapen-batzordeak ordezkapen-helburu bat ezarriko du administrazio- kontseiluan ordezkari gutxiago dituen sexuarentzat, eta helburu hori lortzeko jarraibideak emango ditu.
187.artikulua. Izendapenen komiterako salbuespenak.
1.186. artikuluan ezarritakoa ez zaie aplikatzekoa izango honako betekizun hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei:
a)141.a) artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b)140.a), b), d) eta g) artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzuetatik eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematea.
c)Bezeroen dirua edo baloreak gordailutzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zorduna izan ezin izatea.
2.186. artikuluan ezarritakoa ez zaie aplikatuko, ezta ere, soilik 140.h artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
188.artikulua. Ordainsarien arloko betebeharrak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako baldintzetan, arriskuaren kudeaketa sendo eta eraginkorrarekin bateragarriak diren ordainsari-politikak izango dituzte.
2.Ordainsari-politika erakundearen, taldearen, sozietate nagusiaren edo filialaren arrisku-profilean modu esanguratsuan eragin dezaketen jarduera profesionalak dituzten enplegatu-kategoriei aplikatuko zaie. Bereziki, honako hauei: goi-zuzendaritzako kideei, arriskuak inbertsio-zerbitzuetako enpresaren gain hartzen dituzten enplegatuei, kontrol- funtzioak betetzen dituztenei, goi-zuzendaritzako kideen ordainsari-baremoan sartzen den ordainsari globala jasotzen duten langileei eta, arriskuak hartzeaz gainera, arrisku-profilean eragin garrantzitsua duten jarduera profesionalak dituzten enplegatuei.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztuko diote obligazio hori betetzen dutela egiaztatzeko eskatzen zaien informazio guztia eta, bereziki, ordainsarien arloko betebeharrei dagokienez, eta zerrenda bat, zeinean adieraziko baitira erakundearen arrisku-profilean eragin esanguratsua duten jarduera profesionaleko enplegatuen kategoriak. Zerrenda hori urtero aurkeztu beharko da, eta, bereziki, aldaketa garrantzizkoak gertatu diren guztietan.
4.Ordainsarien politika erabakiko da ekainaren 26ko 10/2014 Legeak 33. artikuluan ezarritako printzipio orokorren arabera.
5.Ordainsarien elementu aldakorrei dagokienez, ekainaren 26ko 10/2014 Legeak 34. artikuluan ezarritako printzipioak aplikatuko dira.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek ordainsari-batzorde bat eratu beharko dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, izendapen-batzordea eta ordainsari-batzordea bateratzea, edo betebehar horretatik salbuestea.
7.Finantza-laguntza publikoa jasotzen duten inbertsio-zerbitzuetako enpresen kasuan, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 33. artikuluan ezarritako arauak aplikatzeaz gainera, aintzat hartuko dira lege horren 35. artikuluan eta dagokion garapen-araudian kreditu-erakundeentzat ezarritakoa, beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak eginda, erakundearen izaeraren ondorioz.
189.artikulua. Ordainsarien arloko betebeharretarako salbuespenak.
1.188. artikuluan ezarritakoa ez zaie aplikatzekoa izango honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei:
a)141.a) artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b)140.a), b), d) eta g) artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzuetatik eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematea.
c)Bezeroen dirua edo baloreak gordailutzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zorduna izan ezin izatea.
2.188. artikuluan ezarritakoa ez zaie aplikatuko, ezta ere, 140.h) artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
VI. KAPITULUA
Kudeaketarako sistema, prozedura eta mekanismoak
190.artikulua. FINANTZA-BETEKIZUNAK.
1.Honako hauek dira inbertsio-zerbitzuetako enpresen betebeharrak:
a)Uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duen kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendutik eratortzen direnak.
Dena dela, aurreko letrako obligazioak ez zaizkie aplikatuko, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako salbuespenekin, 141.a) artikuluan aipatutako laguntza-zerbitzua emateko baimenik ez duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, lege honetako 140. artikuluko a), b), d) eta g) letretan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu edo -jardueretako bat edo batzuk bakarrik ematen dituztenei, eta bezeroen dirua edo baloreak gordailuan edukitzeko baimenik eman ez zaienei, arrazoi hori dela-eta, ezingo baitira inoiz esandako bezeroekiko zorretan egon.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresek a) letra honetan ezarritako obligazioak betetzen ote dituzten egiaztatzera bideratutako kalkuluak, gutxienez, sei hiletik behin egingo dira, eta bat etorri beharko dira informazioaren erreferentziako datak eta seihileko naturalaren amaierakoak.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dizkiote, hark erabakitako eran eta edukiarekin, emaitzak eta kalkuluak egiteko beharrezkoak diren elementu guztiak.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresek gutxieneko inbertsio-bolumenei eutsi beharko diete aktibo likidoen eta arrisku txikiko zenbait kategoriatan; hain zuzen ere, haien likidezia zaintze aldera erregelamenduz ezartzen direnetan.
c)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen finantzaketak, bere kapitalean partaidetza- modu desberdinak daudenean, erregelamenduz ezartzen diren mugen araberakoa izan beharko du.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriek edo talde bateragarri horietako batean sarturik ez dauden inbertsio-zerbitzuetako enpresek, aurreko zenbakiko
a)letraren bigarren lerrokadan aipatutakoak izan ezik, berariazko estrategia eta prozedura sendo, eraginkor eta erabatekoak izango dituzte, izan ditzaketen edo dituzten arriskuen izaera eta maila estaltzeko egokiak irizten dieten zenbatekoak, tasak eta barne-kapitalaren banaketa etengabe ebaluatzeko eta modu iraunkorrean mantentzeko. Aipatutako estrategia eta prozedura horiei barne-azterketak egingo zaizkie aldizka, sakonak izateari eusten diotela eta erakunde interesdunaren jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren proportziokoak direla bermatzeko.
191.artikulua. KAUDIMENARI BURUZKO INFORMAZIOA.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriak, bai eta talde bateragarri horietako batean sartu gabekoak ere, aditzera emango dute, ahal bezain laster, urtean behin gutxienez, eta «Kaudimenari buruzko informazioa» esaten zaion dokumentu bakar batean behar bezala bilduta, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren zortzigarren zatian aipatzen den informazioa, eta zati horretan ezarritakoaren arabera.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala jatorrizko enpresei eskatu ahalko die urtean behin argitaratzeko, oso-osorik edo informazio baliokideen aipamenen bitartez, taldearen egitura juridikoaren, gobernuaren eta antolaketa-egituraren deskribapena.
3.Merkataritza-legeriaren edo balore-merkatuaren eskakizunak direla-eta 1. zenbakian adierazitako datuak aditzera eman izanak ez du salbuesten zenbaki horretan aurreikusitakoari jarraituz kaudimenari buruzko informazioa biltzetik.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek eskatu ahalko dizkie 1. zenbakian aipatutako informazioa aditzera emateko betebeharra duten erakundeei:
a)Kontu-auditoriak estali gabeko informazioak egiaztatzea kontu-auditore edo aditu independenteen bidez, edo egoki iritzitako beste bitarteko batzuen bidez, Kontu Ikuskaritzako uztailaren 20ko 22/2015 Legearen arabera kontu-auditoreek bete beharreko independentzia-araubideari buruz xedatutakoari jarraituz.
b)Informazio horietako bat edo gehiago hedatzea, bai era independentean eta edozein unetan, bai urtean behin baino gehiagotan, eta hedapenetarako gehieneko epeak ezartzea.
c)Finantzen egoera-orriez bestelako bitarteko eta toki batzuk hedapenerako erabiltzea.
5.Artikulu honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 190.1.a) artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
192.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen urteko txostena.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek oinarri bateratuko informazio hau helaraziko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, eta urtero argitaratuko dute, ekitaldi bakoitzari buruz, ezarrita dauden herrialdeen arabera zehaztuta:
a)Jardueraren izena, izaera eta kokapen geografikoa.
b)Negozio-bolumena.
c)Lanaldi osoko langileen kopurua.
d)Emaitza gordina, zergen aurretik.
e)Emaitzaren gaineko zergak.
f)Jasotako diru-laguntzak edo laguntza publikoak.
2.Aurreko zenbakian adierazitako informazioa argitaratuko da kontu-auditoriak erregulatzeko araudiaren arabera auditatutako finantzen egoera-orriei erantsitako txosten gisa.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen urteko txostenean, erakundeek aditzera emango dute, giltzarrizko adierazleen artean, aktiboen errendimendua (irabazi garbia zati balantze osoa).
4.Txosten horiek eskura egongo dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean.
5.Artikulu honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 190.1.a) artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
193.artikulua. Barne-antolaketako betekizunak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek beren jarduera egingo dute lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako legerian ezarritako gobernu korporatiboaren arauak eta barne-antolaketako betekizunen arabera.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, eta, titulu honetan xedatutakoaren arabera, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeek politika eta prozedura egokiak definitu eta aplikatu beharko dituzte, enpresak, zuzendariek, langileek eta agenteek Balore Merkatuaren araudiak ezarritako betebeharrak betetzen dituztela bermatzeko.
Horretarako, honako hau bete beharko dute:
a)Araudia betetzeko eginkizunaren garapena bermatuko duen unitatea izatea, independentzia-printzipioaren arabera, eginkizunean aritzeko ardatza dela inbertsio- zerbitzuak emateko jarduerak garatzen dituzten arlo edo unitateekiko independentzia.
Prozedurak eta kontrolak daudela ziurtatu behar da, hartara bermatzeko hartutako erabakiak eta agindutako zereginak betetzen dituztela langileek.
Araudia betetzearen funtzioak erregulartasunez kontrolatu eta ebaluatu behar du arriskuak detektatzeko ezarritako prozeduren egokitasuna eta eraginkortasuna, bai eta balizko gabeziei aurre egiteko hartu beharreko neurriak ere. Halaber, funtzioak betetzeko inbertsio-zerbitzuak egiteko erantzukizuna dutenei laguntza eta aholkularitza eman behar zaie.
b)Kontrol-sistemak izatea, langileek beren jardueran dituzten betebeharrak, arriskuak eta erantzukizunak ezagutzen dituztela bermatzeko, eta ematen dituzten zerbitzuei aplikatu beharreko araudia ere ezagutzen dutela egiaztatzeko.
c)Administrazio- eta antolaketa-neurri egokiak izatea, 195. artikuluan araututako balizko interes-gatazkek bezeroen kalterako izatea saihesteko.
Halaber, administrazio-organoetako kideek, langileek, agenteek eta enpresarekin lotura duen edonork pertsona partikular gisa egiten dituzten eragiketak kontrolatzeko neurriak ezarri behar dituzte, eragiketa horiek interes-gatazkak sor balitzakete, edo lege honetan ezarritakoa urratzen badute.
d)Baloreen, finantza-tresnen eta inbertsio-zerbitzuen arloko eragiketa guztiak erregistratzea, hartara egiaztatu ahal izateko bete dituztela lege honek bezeroekiko ezarritako betebehar guztiak.
Eragiketen erregistroetan sartu behar diren datuak 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritakoak dira. Erregistratzeko betebeharrari buruzko gainerako xehetasunak erregelamendu bidez xedatuko dira.
Orobat, erregelamendu bidez ezarritakoari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi behar dizkiote egindako eragiketak, 89. artikuluan xedatutakoaren arabera.
e)Bezeroek haien eskuetan utzitako finantza-tresnak babesteko eta bidegabe erabiltzea saihesteko neurri egokiak hartzea. Zehazki, ezingo dituzte beren kabuz bezeroen finantza-tresnak erabili, haiek berariazko baimena adierazi ezean. Halaber, modu eraginkorrean bereizita eduki behar dituzte, alde batetik, enpresaren baloreak eta finantza- tresnak, eta bestetik, bezero bakoitzarenak. Erakundearen barne-erregistroek bideratu behar dute, une oro eta atzerapenik gabe, batez ere enpresaren kaudimen eza gertatuz gero, bezero bakoitzaren baloreen posizioa eta uneko eragiketak.
Baloreen erakunde gordailuzain baten konkurtso-prozedura hasi ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuaren eta BBFaren eskumenak ezertan eragotzi gabe, erabaki dezake gordailuan dauden bezeroen baloreak berehala, eta inbertitzailearentzat kosturik gabe, lekualdatzea jarduera hori garatzeko gaitutako beste erakunde batera, bai eta aktibo horiek hirugarren erakunde batean egonda ere, gordailu- zerbitzua ematen duen erakundearen izenean. Ondorio horietarako, bai epaile eskudunak, bai konkurtso-prozedurako organoek, baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edota kontabilitate- eta informatika-erregistroetara sartzea. Konkurtso-prozedura bat egoteak ez du eragotziko bezeroari helaraztea konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemaren arauen arabera erositako baloreak edo eskubide ekonomikoak baliatzetik edo baloreen salmentatik heldu den eskudirua.
f)Bideragarritasun-plan orokor bat egin eta eguneratuta mantentzea, inbertsio- zerbitzuetako enpresak kalte adierazgarriren bat pairatuz gero haren bideragarritasuna eta finantza-sendotasuna berrezartzeko hartuko diren neurriak aintzat hartuta. Plan hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko du, eta edukia aldatzea ere eska dezake.
3.Halaber, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek betebehar hauek
dituzte:
a)Balizko arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko prozedura eraginkorrak izatea, eta barne-kontrolerako mekanismo egokiak izatea, behar bezalako administrazio- eta kontabilitate-prozedurak barnean hartuta. Orobat, arriskuen
kudeaketa egoki eta eraginkorrarekin bateragarriak diren ordainsari-politika eta -praktikak eduki beharko dituzte.
Erakundeak, halaber, barne-auditoriaren eginkizuna beteko duen unitatea egiaztapen- organoa behar du, independentzia-printzipioaren arabera, eginkizunean aritzeko ardatza dela inbertsio-zerbitzuak emateko jarduerak garatzen dituzten arlo edo unitateekiko independentzia.
Barne-auditoriaren eginkizunak inbertsio-zerbitzuetako enpresaren sistemen, barne- kontrolerako mekanismoen eta xedapenen egokitasuna eta eraginkortasuna aztertzea eta ebaluatzea helburu duen auditoria-plana prestatu eta mantendu behar du, hura gauzatzeko lanetan oinarritutako gomendioak eman behar ditu, eta betetzen direla egiaztatu behar du.
b)Gorabeherak gertatuz gero ere, ematen diren zerbitzuen jarraitutasuna eta erregulartasuna bermatuko duten neurriak hartzea. Izan behar dituzte, batez ere, sistema informatikoak kontrolatzeko eta babesteko mekanismoak, eta kalteak edo hondamendiak gertatuz gero abian jarriko diren kontingentzia-planak.
c)Neurri egokiak hartzea, bezeroek haien eskuetan utzitako funtsei dagokienez, bezeroen eskubideak babesteko eta funtsen erabilera bidegabea eragozteko. Erakundeek ezingo dituzte, beren kabuz, bezeroen funtsak erabili, erregelamendu bidez ezarritako ohiz kanpoko kasu batzuetan izan ezik, eta betiere bezeroaren berariazko baimenarekin. Erakundearen barne-erregistroek bideratu behar dute, une oro eta atzerapenik gabe, batez ere enpresaren kaudimen eza gertatuz gero, bezero bakoitzaren funtsen posizioa.
Zehazki, bezeroen izenean dituzten kontuek izaera instrumental eta iragankorra izango dute, eta haien kontura eragiketak egitearekin lotuta egon beharko dute. Erakundearen bezeroek erakundeari entregatutako funtsen jabetza-eskubideari eutsiko diote, bai eta erakundearen izenean eta bezeroaren kontura dauden aktibo bihurtzen badira ere.
d)Behar diren neurriak hartzea, inbertsio-zerbitzuak gauzatzea edo inbertsio- zerbitzuak emateko funtsezko eginkizunetan aritzea hirugarrenen eskuetan uztean eragiketen arriskua behar ez bezala handitu ez dadin. Barne-kontrolerako eginkizunak hirugarrenen eskuetan jarriz gero, erakundeek zaindu behar dute horrek ez duela barne- kontrolerako gaitasuna murrizten; halaber, gainbegirale eskudunak informazioa eskura duela bermatu behar dute. Inolaz ere ez dira eginkizunak hirugarrenen eskuetan utziko, horrek barne-kontrolerako gaitasuna murrizten badu edo gainbegiratze-organo eskudunak ahalmena galtzea badakar. Erakundearen zeregina izango da, eginkizunak beste pertsona edo erakunde baten eskuetan utzi nahi badira, hark lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzea.
Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten kreditu-erakundeek errespetatu behar dituzte zenbaki honetan jasotako barne-antolaketako betekizunak, erregelamendu bidez zehaztutako zehaztapenekin, eta Espainiako Bankuari dagozkio betekizun horiek gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak. Aipatu erakundeei ez zaie aplikatuko beren kabuz bezeroen funtsak erabiltzeko debekua, aurreko c) letran ezarrita dagoena.
4.Artikulu honetan aintzat hartutako sistema, prozedura eta mekanismoak exhaustiboak izango dira, enpresa-ereduari eta erakundearen jarduerei dagozkien arriskuen izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Halaber, eratuko dira kudeaketa egokia bermatuko duten irizpide teknikoen arabera, eta erregelamendu bidez erabakitako arriskuen tratamendua egingo da.
Erregelamendu bidez ezarriko dira artikulu honetan adierazitako prozedura, erregistro eta neurrien edukia eta betekizunak. Halaber, erregelamendu bidez ezarriko dira pertsona fisiko diren finantza-aholkularitzako enpresei eskatu beharreko barne-antolaketako betekizunak.
194.artikulua. ARRISKUAREN KUDEAKETA ETA ARRISKUEN KOMITEA.
1.Administrazio-kontseilua da inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek bere gain hartzen dituen arriskuen erantzulea. Ondorio horietarako, inbertsio-zerbitzuetako enpresek informazio-kanal eraginkorrak ezarri behar dituzte, administrazio-kontseiluari informazioa
helarazteko, enpresaren arriskuak kudeatzeko politikei eta aurrean dituen arriskuei dagokienez.
2.Arriskuen kudeaketari buruzko erantzukizuna dela-eta, administrazio-kontseiluak betebehar hauek izango ditu:
a)Arriskuei lotutako gorabeherak aintzat hartzeari denbora nahikoa ematea. Berariaz, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan eta lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako kaudimen-araudian jasotako arrisku nabarmen guztien kudeaketan aktiboki parte hartuko du, arriskuak kudeatzeko baliabide egokiak esleitzen direla zainduko du, eta parte hartuko du, bereziki, aktiboen balioespenean, kanpoko kreditu-kalifikazioen erabileran, eta arrisku horiei buruzko barne-ereduetan.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak dituen edo izan ditzakeen arriskuak onartzeko, kudeatzeko, gainbegiratzeko eta murrizteko estrategia eta politikak onartzea eta aldian behin berrikustea, eragiketen inguruko koiuntura makroekonomikoak dituenak, ziklo ekonomikoaren faseari dagokionez, barnean hartuta.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek arriskuen kudeaketaren eginkizuna bere gain hartzen duen unitate edo organo bat izan beharko dute, jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Unitate edo organo horrek ez du loturarik izan behar eginkizun operatiboekin; halaber, agintea, maila eta baliabide nahikoak izan behar ditu, bai eta administrazio-batzordean sartzeko modua ere.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek arrisku-batzorde bat eratu beharko dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahalko du inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, arrisku-batzordearen eginkizunak auditoria-batzorde mistoak betetzea, edo batzorde hori eratzetik salbuestea.
Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei:
a)141.a) artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b)140.a), b), d) eta g) artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzuetatik eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematea.
c)Bezeroen dirua edo baloreak gordailutzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zorduna izan ezin izatea.
Artikulu hau ere ez zaie aplikatuko 140.h artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
195.artikulua. Interes-gatazkak.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek, antolatu ez ezik, neurriak ere hartu beharko dituzte bezeroen eta enpresaren beraren edo taldearen artean —zuzendariak, langileak, agenteak edo enpresari, zuzenean edo zeharka, kontrol-harreman baten bidez lotutako pertsonak barne— izan litezkeen interes-gatazkak hautemateko, bai eta enpresak obligazioak dituen bere bezeroetako biren edo gehiagoren interes ezberdinen arteko gatazkak ere; hori guztia 193.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Horretarako, nahikotzat joko da enpresak etekin bat lortu ahal izatea, bezero batentzako ere balizko kalte bat ez badago; edo bezero batek irabazi bat lortu ahal izatea edo galera bat saihestu ahal izatea, aldi berean bezero baten galera gertatzeko aukerarik ez badago.
2.Halaber, inbertsio-zerbitzuetako enpresek interes-gatazkak kudeatzeko politika bat eraginkor eta beren antolaketaren araberako bat onartu, aplikatu eta mantendu beharko dute, zeina bideratuta egonen baita eragotera interes-gatazkek bezeroen interesak kalte ditzaten.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa talde orotan, finantza-erakunde bakoitzak neurri zehatzak hartu beharko ditu taldeko erakunde desberdinen bezeroen artean sor daitezkeen interes-gatazkak onbideratzeko.
3.Interes-gatazka kudeatzeko hartu diren antolamendu- edo administrazio-neurriak ez direnean nahikoak bermatzeko, nolabaiteko ziurtasunarekin, bezeroa kaltetzeko arriskuei aurrea hartuko zaiela, inbertsio-zerbitzuetako enpresak aurrez bezeroari adierazi beharko dio gatazkaren izaera eta jatorria zein diren, beren kontura jarduten hasi baino lehen.
4.Erregelamendu bidez ezarriko dira interes-gatazkak identifikatu eta erregistratzeko arauak; halaber, ezarriko dira interes-gatazkaren arriskua dakarten jarduerak egiten dituzten langileen independentzia bermatzeko hartu beharreko neurriak, antolamendu- baldintzak eta politikak, bai eta ukitutako bezeroei edo jendeari, oro har, eman beharreko informazioa ere.
196.artikulua. Kapital-koltxoien betekizun konbinatua.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek bete beharko dute betiere kapital-koltxoien eskakizun konbinatua, kapitala gordetzeko koltxoi bat izateko eginbidea betetzeko beharrezkoa den 1. mailako kapital osoa dela ulertuta, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horrez gainera, egoki izanez gero, honako hauek beharko dituzte:
a)Erakunde bakoitzarentzako berariazko kapital-koltxoi antiziklikoa.
b)Mundu mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoia.
c)Garrantzi sistemikoa duten beste erakunde batzuentzako koltxoia.
d)Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia.
Betebehar hau beteko da 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren
92.artikuluan ezarritako baliabide propioen eskakizunak ezertan eragotzi gabe, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, 260. artikuluan ezarritakoari jarraituz eska ditzakeen baliabideak ezertan eragotzi gabe.
2.Koltxoi horiek ekainaren 26ko 10/2014 Legearen II. tituluko III. kapituluan xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira.
3.Aurrekoa gorabehera, koltxoi horiek ez zaizkie aplikatuko 140. artikuluko c) eta f) letretan ezarritako jarduerak egiteko baimenik ez duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
Halaber, kapitala gordetzeko koltxoia eta koltxoi antiziklikoa ez zaizkie aplikatuko inbertsio-zerbitzuetako enpresa txiki eta ertainei, baldin eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz, Espainiako finantza-sistemaren egonkortasuna arriskuan jartzen ez bada.
Ondorio horietarako, ulertuko da enpresa txiki eta ertainak direla Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361 (EE) Gomendioan definitutakoaren araberakoak.
4.Koltxoi desberdinak eratzeko 1. mailako ohiko kapitala ezingo da izan, 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoaren arabera, gainerako koltxoiak eta 1. zenbakiko azken lerrokadan aipatutako baliabide propioen eskakizunak betetzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoiei buruz eta arrisku sistemikoen aurkako koltxoiari buruz xedatutakoa salbu.
5.Kapital-koltxoien eskakizunak banaka, bateratuta edo azpibateratuta bete beharko dira, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren II. tituluko lehenengo zatian ezarritakoaren arabera.
6.Enpresa edo talde batek ez badu betetzen 1. zenbakian ezarritako eginbeharra, 1.mailako ohiko kapitalaren banaketarekin lotutako mugapenen mende geratuko da, ekainaren 26ko 10/2014 Legeak 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kapitala gordetzeko plan bat aurkeztu beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, aipatutako legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera.
197.artikulua. Arau-hausteen jakinarazpena.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek prozedura egokiak izan behar dituzte, enplegatuek arau-hausteak jakinarazteko, erakunde barruan, kanal independente, berariazko eta autonomoaren bidez.
2.Prozedura horiek konfidentzialtasuna bermatu beharko dute, bai arau-hausteei buruzko informazioa ematen duen pertsonari dagokionez, bai arau-haustearen ustezko erantzule diren pertsona fisikoei dagokienez.
3.Halaber, bermatu behar da erakundean egindako arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten enplegatuei babesa ematen zaiela, errepresaliak, diskriminazioak eta beste edonolako tratu bidegabeak direla-eta.
VI. TITULUA
Inbertsioak Bermatzeko Funtsa
198.artikulua. Inbertsioak Bermatzeko Funtsa.
1.Inbertsioen berme-funtsa arduratuko da 201.1 artikuluak aipatzen duen estaldura segurtatzeaz, 140. artikuluan ezarritako zerbitzuak egitearen karietara, bai eta 141.a) artikuluan aipatzen den zerbitzu osagarriaz ere.
2.Inbertsioen berme-funtsa ondare bereizi gisa eratuko da, nortasun juridikorik gabe. Haren ordezkaritza eta kudeaketa sozietate kudeatzaile bati enkargatuko zaio. Azken horrek sozietate anonimoa izan beharko du, eta haren kapitala atxikitako inbertsio- zerbitzuetako enpresen artean banatuko da funtserako ekarpenak egiten diren proportzio berean.
3.Sozietate kudeatzailearen aurrekontuak, haren estatutu sozialak eta haien aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko ditu aurretik. Sozietate kudeatzaileak egingo duen funtsei buruzko aurrekontuak ere onarpen bera behar du.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresak funts bati atxikitzearen ondorioz edo akziodunaren izaera dutenen kargu-uztearen ondorioz sozietate kudeatzailean akziodun berriak sar daitezen bideratzeko helburuz, akziodun bakoitzak sozietate kudeatzailean daukan kapitaleko partaidetzak egokituko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Egokitze-prozesu horren emaitza Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko zaio.
4.Sozietate kudeatzaileen administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusia edo zuzendari nagusiak izendatzeko, ezinbestekoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurretik onarpena ematea.
Administrazio Kontseiluan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko kide bat sartuko da, ahotsarekin baina botorik gabe, eta hark zainduko du funtsaren jarduketari buruzko arau erregulatzaileak betetzen direla. Halaber, eta eginkizun berdinekin, arloan eskumenak dauzkan autonomia-erkidego bakoitzak, zeinean bigarren mailako merkatu ofizial bat baitago, ordezkari bat izendatuko du Administrazio Kontseilu horretan.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Administrazio Kontseiluaren erabaki oro eten ahalko du, baldin eta jotzen badu arau horien edo funtsaren helburu propioen aurkakoa dela.
199.artikulua. Atxikitzea.
1.Inbertsioen berme-funtsari atxiki beharko zaizkio Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresa guztiak, finantza-aholkurako enpresak direla-eta 152.1.i) artikuluan ezarritako salbuespenarekin.
2.Atzerriko enpresen sukurtsalak funtsari atxiki ahalko zaizkio Europar Batasunekoak
badira.
3.Hirugarren estatu bateko enpresen sukurtsalak atxikitzeko araubidea erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzen araberakoa izango da.
4.Funtsak estaliko ditu hari atxikita dauden enpresek Europar Batasunaren lurraldean nahiz hartatik kanpo egiten dituzten eragiketa guztiak, enpresa mota bakoitzari dagokionaren arabera, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
5.Halaber, honako hauek ezarriko dira erregelamendu bidez:
a)Sortu berriak diren inbertsio-zerbitzuetako enpresen atxikitze-araubide berariazkoa.
b)198.1 artikuluan aipatutako arriskuak ez dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresak funtsari atxikitzeko salbuespenak.
200.artikulua. BAZTERTZEA.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa bat funtsetik baztertu ahalko da soilik harekiko betebeharrak urratzen dituenean.
2.Baztertze horrek berarekin ekarriko du enpresari emandako baimena errebokatzea.
3.Funtsak ematen duen bermeak une horretara arte inbertsioak egin dituzten bezeroak hartuko ditu.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da baztertze bat erabakitzeko eskuduna, funtsaren sozietate kudeatzaileak txostena eman ondoren.
Baztertze-erabakiari zabalkunde egokia emango zaio, halako moduz non bermatuko baita ukitutako inbertsio-zerbitzuetako enpresen bezeroei berehala ematen zaiela hartutako neurriaren berri.
5.Erabaki hori hartu baino lehen, behar diren neurriak erabaki beharko dira, horretan barne dela ordaindu gabeko kuoten gainean errekarguak eskatzea, inbertsio-zerbitzuetako enpresak bere betebeharrak bete ditzan.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 162. artikuluan ezarritako etetea erabaki ahalko du. Funtsaren sozietate kudeatzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetzan jardungo du adostutako neurrien eraginkortasun ahal den handiena lortzeko.
201.artikulua. BERMEEN EXEKUZIOA.
1.Funtsari atxikitako erakunde batengandik zuzenean norberarenak diren diru- kopuruen itzulketa edo balore edo tresnen itzulketa lortzerik ez duten inbertitzaileek funtsaren sozietate kudeatzaileari eskatu ahalko diote funtsak ematen duen bermea bete dezan, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a)Erakundea konkurtsoan dagoela deklaratu izatea.
b)Erakundearen konkurtso-deklarazioa judizialki eskatutzat jo izana.
c)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak deklaratzea inbertsio-zerbitzuetako enpresak ezin dituela bete, itxuraz eta bere finantza-egoerarekin zuzenean lotutako arrazoiak tarteko, inbertitzaileekin hartuak dituen betebeharrak; betiere, inbertitzaileek aurrez inbertsio-zerbitzuetako enpresari eskatu behar izan diote haren esku utzitako funts edo baloreen itzulketa, eta itzulketa hori gauzatu gabe egongo da, gehienez ere hogeita bat egun balioduneko epean.
2.Behin funtsaren bermea emanda, funtsa subrogatu egingo da inbertitzaileek inbertsio-zerbitzuetako enpresarekin dauzkaten eskubideetan, kalte-ordain gisa ordaindu zaion kopuruaren berdina den zenbateko bateraino.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresaren esku utzitako baloreak edo bestelako finantza- tresnak enpresa horrek bermatutako zenbatekoa funtsak ordaindu eta gero itzultzen baditu, funtsak guztiz edo partzialki ordaindutako zenbatekotik ordaina hartu ahalko du, badin eta ordainean hartu behar dituenen balioa handiagoa bada inbertsio-zerbitzuetako enpresaren esku utzitakoen eta inbertitzaileari ordaindutako zenbatekoaren arteko aldea baino. Horretarako, ahalmena izango du haiek besterentzeko egokitzat jotzen den zenbatekoan, erregelamenduz ezartzen diren preskripzioei jarraituz.
4.Lege honetan ezarrita ez dagoen guztian, Gobernuak ahalmena izango du inbertsioen berme-funtsaren funtzionamendu-araubidea eta eman beharreko bermearen norainokoa erregulatzeko. Bereziki, honako hauek xedatu ahalko ditu:
a)Bermearen zenbatekoa eta hura ordaintzeko modua eta epea.
b)Bermetik kanpo geratu diren inbertitzaileak, besteak beste izaera profesional edo instituzionala dutenak, eta ez-betetzea egin duen enpresari bereziki lotutakoak.
c)Bai sozietate kudeatzaileen, bai inbertsioen berme-funtsen aurrekontu- eta finantza-araubidea, zeinak, besteak beste, haren zorpetze-aukerak eta lehenengoek beren funtzionamendu-gastuak bigarrenei jasanarazteko modua arautuko baititu.
d)Funtsen ondarea osatzen duten baliabideen inbertsio-araubidea, zeina errentagarritasun eta likidezia printzipioetan inspiratuko baita, hartutako konpromisoak arintasunez betetzeko.
e)Atxikitako erakundeek egin behar dituzten ekarpenen zenbatekoa ezartzeko arauak; izan ere, nahikoak izan beharko dute emandako bermea estaltzeko.
f)Ekarpenak egiteko aldizkakotasuna eta berankortasun-araubidea.
VII. TITULUA
Jokabide-arauak
I. KAPITULUA
Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenei aplikatzekoak zaizkien jokabide-arauak
1.atala. Behartutako subjektuak eta bezeroen sailkapena.
202.artikulua. Behartutako subjektuak.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek honako hauek errespetatu beharko dituzte:
a)Kapitulu honetan jasotako jokabide-arauak.
b)Gobernuak, edo, azken horrek berariaz gaituta, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatuta, a) letran aipatzen diren arauak garatzeko onartzen dituen jokabide-kodeak.
c)Barneko jokabide-erregelamenduetan bilduta dauden jokabide-arauak.
2.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, bere berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, barneko jokabide-erregelamenduen gutxieneko edukia ezarriko du.
203.artikulua. Bezero motak.
Titulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, inbertsio-zerbitzuetako enpresek beren bezeroek bitan sailkatuko dituzte: profesionalak eta txikizkariak. Betebehar hori bera aplikatuko zaie inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako enpresei zerbitzu horiek ematen edo eskaintzen dizkieten bezeroei dagokienez.
204.artikulua. Txikizkako bezeroak.
Txikizkako bezerotzat hartuko dira profesionalak ez diren guztiak.
205.artikulua. Bezero profesionalak.
1.Bezero profesionaltzat hartuko dira behar diren esperientzia, ezagutzak eta kualifikazioa dituztenak beren inbertsio-erabakiak hartzeko eta beren arriskuak zuzen baloratzeko.
2.Bereziki, honako hauek hartuko dira bezero profesionaltzat:
a)Finantza-erakundeak eta finantza-merkatuetan operatu ahal izateko estatuek baimendu edo erregulatu behar izan dituzten gainerako pertsona juridikoak, Europar Batasunekoak izan ala ez izan.
Horien barruan, honako hauek sartzen dira:
1.a kreditu-erakundeak,
2.a inbertsio-zerbitzuetako enpresak,
3.a aseguru- edo berraseguru-erakundeak,
4.a inbertsio kolektiboko erakundeak eta haien sozietate kudeatzaileak,
5.a arrisku-kapitaleko erakundeak, molde itxikoak diren inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuk eta molde itxiko inbertsio kolektiboko erakundeetako sozietate kudeatzaileak,
6.a pentsio-funtsak eta haien sozietate kudeatzaileak,
7.a titulizazio-funtsak eta haien sozietate kudeatzaileak,
8.a lehengaiekin eta lehengaietatik eratorritakoekin operatu ohi dutenak, bai eta beren izenean kontratatzen duten operatzaileak eta beste inbertitzaile instituzional batzuk ere.
b)Estatuak eta administrazio erregionalak, zor publikoa kudeatzen duten erakunde publikoak, banku zentralak eta nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeak —besteak beste, Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala, Europako Inbertsio Bankua eta antzeko izaera duten beste batzuk—.
c)Banaka gutxienez baldintza hauetako bi betetzen dituzten enpresaburuak:
1.a aktiboaren partiden guztizkoa gutxienez 20 milioi euro izatea.
2.a urteko negozio-zifraren zenbatekoa gutxienez 40 milioi euro izatea. 3.a baliabide propioak gutxienez 2 milioi euro izatea.
d)Inbertitzaile instituzionalak, a) letran sartzen ez direnak baina ohiko jarduera gisa dutenak baloreetan edo beste finantza-tresna batzuetan inbertitzea.
3.Aurreko zenbakietan aipatutako erakundeak bezero profesionaltzat hartuko dira, baina horrek ez du kenduko haiek tratu ez-profesionala eskatu ahal izatea eta inbertsio- zerbitzuetako enpresek erabaki ahal izatea haiei goragoko babes maila ematea.
4.Gobernuak, eta haren berariazko gaikuntzarekin, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztu ahalko dute artikulu honetan eta hurrengo artikuluan aipatutako magnitudeak nola kalkulatuko diren, eta baldintzak ezarri ahalko dituzte erakundeek bezeroak sailkatzeko ezartzen dituzten prozeduretarako.
206.artikulua. Bezero profesional gisa tratatzeko eskaera.
1.Halaber, bezero profesionaltzat hartuko dira 205. artikuluan sartzen ez diren eta aldez aurretik hori eskatzen duten gainerako bezeroak, baldin eta bezero txikizkarien tratamenduari berariaz uko egiten badiote. Hala eta guztiz ere, inolaz ere ez da ulertuko profesional gisa tratatzea eskatzen duten bezeroek dituzten ezagutzak eta merkatuko esperientzia pareka daitezkeenik 205.2 artikuluko a) eta d) letretan zerrendatutako bezero profesionalen kategoriekin.
2.Aurreko zenbakian ezarritako eskaera eta uko-egitea onartzeko baldintza izango da inbertsio-zerbitzua ematen duen enpresak bezeroaren esperientziari eta ezagutzei buruzko ebaluazio egokia egitea, eskatzen dituen eragiketa eta zerbitzuei dagokienez, eta bermatzea bere inbertsio-erabakiak hartu ahal dituela eta inbertsio horien arriskuak ezagutzen dituela. Ebaluazio hori egiterakoan, enpresak egiaztatu beharko du honako baldintza hauetatik gutxienez ere bi betetzen direla:
a)bezeroak balore-merkatuan bolumen esanguratsuko eragiketak egin dituela, hiruhileko bakoitzeko hamar eragiketako batez besteko maiztasunarekin aurreko lau hiruhilekoetan zehar,
b)gordailututako eskudiruaren eta baloreen balioak 500.000 eurotik gorakoa izatea, edo
c)bezeroak, gutxienez ere urtebetez, kargu profesional bat eduki izatea finantza- sektorean, zeinerako aurreikusitako eragiketa edo zerbitzuei buruzko ezagutzak behar baitira.
207.artikulua. Eragiketak kontrako alderdi hautagarriekin
1.Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako erakunde hauek hartuko dira kontrako alderdi hautagarritzat:
a)inbertsio-zerbitzuetako enpresak,
b)kreditu-erakundeak,
c)aseguru- edo berraseguru-erakundeak,
d)inbertsio kolektiboko erakundeak eta haien sozietate kudeatzaileak,
e)arrisku-kapitaleko erakundeak, molde itxikoak diren inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuk eta molde itxiko inbertsio kolektiboko erakundeetako sozietate kudeatzaileak,
f)pentsio funtsak eta haien sozietate kudeatzaileak,
g)Europar Batasuneko legeriak edo estatu kide bateko zuzenbide nazionalak baimendutako edo erregulatutako beste finantza-erakunde batzuk,
h)139.1 artikuluko d) eta e) letretan aipatutako enpresak, eta
i)gobernu nazionalak eta beren zerbitzuak, horien barne direla zorra negoziatzen dutenak, banku zentralak eta nazioz gaindiko erakundeak. Halakotzat hartuko dira orobat hirugarren herrialdeetako eta autonomia-erkidegoetako erakunde baliokideak.
2.Halaber, baldin eta eskatzen bada, kontrako alderdi hautagarritzat hartuko dira
206.artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresak, eta horrelakoetan kasuan kasuko enpresa kontrako alderdi hautagarri gisa aitortuko da bezero profesionaltzat tratatu daitekeen zerbitzu edo eragiketei dagokienez. Horren barruan sartzen dira hirugarren herrialdeetako betekizun eta baldintza baliokideak dituzten enpresak.
3.Hirugarren konturako aginduak betetzeko, beren kontura negoziatzeko edo aginduak jaso eta transmititzeko baimenduta dauden inbertsio-zerbitzuetako enpresek eragiketa horiek eta haiekin zuzenean lotutako zerbitzu osagarriak egin ahalko dituzte aurreko zenbakietan aipatutako erakundeekin, 209. artikulutik 218.era eta 221. artikulutik 224.era ezarritako betebeharrak betetzeko beharra izan gabe, baldin eta erakunde horiei aurrez horri buruz informatzen bazaie eta ez badituzte berariaz eskatzen artikulu horiek aplika dakizkiekeen.
4.1. zenbakian aipatutako erakundeen kasuan, haiek kontrako alderdi hautagarri gisa sailkatuta egotea ulertuko da ezertan eragotzi gabe erakunde horiek, dela orokorrean dela eragiketa bakoitzerako, bezerotzat hartzea eskatzeko eskubidea; izan ere, kasu horretan, inbertsio-zerbitzuetako enpresarekiko harremana 209. artikulutik 218. artikulura eta 221. artikulutik 224.era ezarritakoari lotuta egongo da.
5.2. zenbakian aipatutako enpresen kasuan, haiek kontrako alderdi hautagarri gisa sailkatzeko beharrezkoa izango da berariazko konfirmazioa lortzea enpresak kontrako alderdi hautagarri gisa tratatua izatea onartzeari buruz, dela orokorrean, dela eragiketa bakoitzerako.
6.Eragiketa Europar Batasuneko kide den beste estatu batean helbidea duen enpresa batekiko egiten denean, estatu horretako legeriak enpresa dela-eta egiten duen sailkapena errespetatu beharko du.
2.atala. Jarduteko eta informatzeko eginbeharrak
208.artikulua. Arretaz eta gardentasunez jokatzeko betebeharra.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek diligentziaz eta gardentasunez jokatu beharko dute beren bezeroen interesen alde, hain zuzen ere interes horiek berenak
balira bezala zainduz, eta, bereziki, kapitulu honetan eta bera garatzeko erregelamendu- xedapenetan ezarritako arauak betez.
2.Zehazki, ez da joko inbertsio-zerbitzuetako enpresek diligentziaz eta gardentasunez eta beren bezeroen interesen alde jokatzen dutela, baldin eta inbertsio-zerbitzu bat edo zerbitzu osagarri bat hornitzeko ordainari edo komisioren bat jasotzen badute, edo diruz besteko hobariren bat jasotzen badute, lege hau garatzen duten erregelamendu- xedapenetan ezarritakoari egokitzen ez zaiona.
209.artikulua. Informatzeko eginbehar orokorra.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek une oro egoki informatuta eduki beharko dituzte beren bezeroak.
2.Bezeroei zuzendutako informazio guztia, baita publizitate izaerakoa ere, inpartziala, argia eta ez-engainagarria izango da. Publizitate-komunikazioek halakotzat argiro identifikagarriak izan behar dute.
3.Bezeroei, horretan barne direla bezero potentzialak, modu ulergarrian honako hauei buruzko informazioa emango zaie:
a)Erakundea eta ematen dituen zerbitzuak.
b)Finantza-tresnak eta inbertsio-estrategiak.
c)Aginduak betetzeko zentroak eta inbertsioari lotutako gastuak eta kostuak.
4.Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak aukera emango die bezeroei, baita bezero potentzialei ere, inbertsio-zerbitzuaren izaera eta arriskuak eta eskaintzen zaien finantza-tresnaren mota zehatza ezagutzeko; horrenbestez, inbertsioei buruzko erabakiak, horretarako arrazoiak ezagututa, hartu ahalko dituzte.
5.3. zenbakian aipatzen den informazioa formatu normalizatu batean eman ahalko da.
6.Kapitulu honetan xedatutako ondorioetarako, bezero potentzialtzat hartuko da inbertsio-zerbitzu bat ematen duen erakunde batekin zuzeneko harreman bat izan duena, aldeetako edozeinen ekimenez.
210.artikulua. Finantza-tresnei eta inbertsio-estrategiei lotutako arriskuei buruzko orientabideak eta ohartarazpenak.
1.Finantza-tresnei eta inbertsio-estrategiei buruzko informazioak, 209.3.b) artikuluan xedatutakoak, tresna edo estrategia horiei lotutako arriskuei buruzko orientabide eta ohartarazpen egokiak izan beharko ditu.
2.Kreditu-erakunde batek jaulkitako akzioez bestelako baloreen kasuan, inbertitzaileei eman beharreko informazioak informazio gehigarria izan beharko du, inbertitzaileari banku-produktu horien eta -gordailu horien ezberdintasunak nabarmentzeko, errentagarritasunaren, arriskuaren eta likideziaren ildotik.
Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio gehigarriaren baldintzak zehaztu ahalko ditu.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak produktu bat eskuratu baino lehen inbertitzaileei eman beharreko informazioak behar adina ohartarazpen izatea eska dezake. Ohartarazpen horiek finantza-tresnari buruzko informazioa eman dezakete, bai eta produktu bat, konplexutasuna dela-eta, inbertitzaile ez-profesionalentzako egokia ez dela nabarmendu ere. Era berean, ohartarazpen horiek jakinarazpen-elementuetan sartzea ere eska dezake.
211.artikulua. Emandako zerbitzuari buruzko informazioa emateko eginbeharra.
Bezeroak erakundearengandik ematen duen zerbitzuari buruzko txosten egokiak jaso beharko ditu. Bidezkoa denean, txosten horiek bezeroaren kontura egindako eragiketa eta zerbitzuen kostuak ere jasoko dituzte.
212.artikulua.. Erakundeek beren bezeroak ezagutzeko eginbehar orokorra.
Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek une oro segurtatu beharko dute beren bezeroei buruzko behar den informazio guztia dutela, hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.
213.artikulua. Egokitasunaren ebaluazioa.
1.Inbertsioen edo zorro-kudeaketaren arloko aholkularitza-zerbitzua ematen denean, erakundeak bezeroei —eta, kasua bada, balizko bezeroei— buruzko behar den informazioa lortuko du, ondotik datozen alderdiei dagokienez, erakundeak gehien komeni zaizkion inbertsio-zerbitzuak eta finantza-tresnak gomenda diezazkion:
a)kasuan kasuko produktu edo zerbitzu zehatzari dagokion inbertsio-esparruan dauzkan ezagutzak eta esperientzia,
b)daukan finantza-egoera, eta
c)dauzkan inbertsio-helburuak.
2.Bezero profesionalen kasuan, erakundeak ez du bezeroaren ezagutzei eta esperientziari buruzko informaziorik lortu beharrik izango.
3.Erakundeak aurreko zenbakian aipatutako informazioa lortzen ez duenean, ez dio inbertsio-zerbitzurik edo finantza-tresnarik gomendatuko bezeroari edo balizko bezeroari.
4.Erakundeak gomendioa inbertitzailearen ezaugarrietara eta helburuetara zer-nola egokitzen den deskribatuko dio bezeroari, idatziz edo bestelako euskarri iraunkor baten bidez.
214.artikulua. Komenigarritasunaren ebaluazioa.
1.Inbertsioen arloko aholku-zerbitzuaz edo zorroen kudeaketaz besteko zerbitzuak ematen direnean, inbertsio-zerbitzuetako enpresak eskainitako edo eskatutako produktu edo zerbitzu mota zehatzaren inbertsio-arloari buruz duen ezagutza eta bertan izandako esperientziari buruzko informazioa ematea eskatu beharko dio bezeroari, erakundeak inbertsio-zerbitzua edo -produktua bezeroarentzako egokia den ebaluatu ahal izan dezan.
2.Ebaluazioa jasotzen duen dokumentuaren kopia emango dio erakundeak bezeroari, artikuluan ezarritakoari jarraituz.
3.1. zenbakian ezarritako informazioa oinarri hartuta, erakundeak inbertsio-produktua edo -zerbitzua bezeroarentzako egokia ez dela uste duenean, ohartarazi egingo du.
4.Bezeroak 1. zenbakian adierazitako informazioa ematen ez duenean edo emandakoa nahikoa ez denean, erakundeak inbertsio-zerbitzua edo -produktua beretzat egokia den edo ez erabakitzeko aukerarik izan ez duela adieraziko dio.
5.Emandako inbertsio-zerbitzua tresna konplexu bati lotuta badago, 217. artikuluan zehaztutakoaren arabera, kontratu-dokumentuak bezeroaren sinaduraz gain, inbertitzailearen idatzizko adierazpen bat jasoko du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztutako baldintzetan. Horren bidez, zera adieraziko du inbertitzaileak: produktua komeni ez zaiola adierazi diotela edo ezin izan zaiola artikulu honetako baldintzetan ebaluaziorik egin.
215.artikulua. Bezero ebaluatuen eta produktu ez-egokien erregistro gaurkotua.
Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek bezeroen eta egokiak ez diren produktuen erregistro eguneratua eduki beharko dute; hartara, ebaluazioaren arabera egokiak ez diren produktuak zehaztutako dituzte bezero bakoitzarentzat. Hori guztia, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztutako baldintzetan.
216.artikulua. Komenigarritasunaren azterketarako salbuespena.
Erakundeak bezeroen aginduak betetzeko edo jasotzeko zerbitzua ematen duenean, zerbitzu osagarriak emanez nahiz haiek eman gabe, ez dio jarraitu beharko 214. artikuluan deskribatutako prozedurari, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a)agindua finantza-tresna ez-konplexuei buruzkoa izatea,
b)zerbitzua bezeroaren ekimenez ematea,
c)erakundeak bezeroari argiro informatu izatea eskainitako tresnaren edo emandako zerbitzuaren egokitasuna ebaluatzeko betebeharra ez izateari buruz, eta, horrenbestez, bezeroak aurreko zenbakian ezarritako babesa ez edukitzeari buruz. (ohartarazpen hori formatu normalizatu batean egin ahalko da), eta
d)erakundeak 193.2.c) artikuluan xedatutakoa betetzea.
217.artikulua. Finantza-tresna ez-konplexuak.
1.Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek joko dira finantza- tresna ez-konplexutzat:
a)Merkatu arautu batean edo hirugarren herrialde bateko merkatu baliokide batean negoziatzeko onartutako akzioak; ondorio horietarako hirugarren herrialdeetako merkatu baliokidetzat hartuko dira lege honetako IV. tituluan ezarritako betekizunen baliokideak betetzen dituztenak. Europako Batzordeak baliokidetzat jo beharko diren merkatuen zerrenda bat argitaratuko du.
b)Moneta-merkatuko tresnak.
c)Obligazioak edo bestelako zor titulizatuak, salbu eta deribatu inplizitu bat daukatenean.
d)Europako mailan harmonizatutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzak.
2.Aurreko zenbakian aurreikusitako tresnez gainera, finantza-tresna ez-konplexutzat joko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
a)finantza-tresna horren salmentak, itzulketa edo bestelako likidazioa maiz egiteko aukera dutenak, merkatuko kideentzat publikoki eskuragarriak diren prezioetan, eta prezio horiek merkatukoak edo eskainitakoak izatea, edo jaulkitzaileaz independente diren ebaluazio-sistemek baliozkotuak,
b)bezeroari egiazko galerak edo galera potentzialak ez eragitea, tresnaren eskuratze-kostuaz gainetikoak, eta
c)jendearen eskura nahikoa informazio egotea haien ezaugarriei buruz. Informazio hori ulergarria izango da, halako moduz non batez besteko bezero txikizkari batek judizio oinarritu bat eman ahalko duen tresna horretan eragiketa bat egiteari buruz erabakitzeko.
3.Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek ez dira joko finantza-tresna ez-konplexutzat:
a)beste edozein balore negoziagarri eskuratzeko edo saltzeko eskubidea ematen duten edo eskudiruko likidazio baterako eskubidea ematen duten baloreak, erreferentziatzat hartuta, balore negoziagarriak, dibisak, interes-tasak edo errendimenduak, lehengaiak, edo bestelako adierazle edo neurriak, eta
b)2. artikuluko 2. zenbakitik 8.era aipatutako finantza-tresnak.
218.artikulua. Kontratuen erregistroa.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek erregistro bat sortu beharko dute, zeinean enpresaren eta bezeroaren arteko akordioa xede duten kontratua edo kontratuak jasoko baitira; kontratuetan, gainera, alderdien eskubide eta betebeharrak eta enpresak bezeroari zerbitzua emateko gainerako baldintzak jasoko dira.
2.Nahitaezkoa izango da idatziz jasota egotea bezero txikizkariekin egindako kontratuak. Bezero horiei inbertsioen arloko aholku-zerbitzua emateko nahikoa izango da gomendio pertsonalizatuaren idatziz edo modu fede-emailean jasota egotea.
219.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak, finantza-produktu baten zati gisa.
209.etik 218.era bitarteko artikuluetan jasotako informazio- eta erregistro-betebeharrak aplikatu beharko zaizkie beste finantza-produktu batzuen zati gisa eskaintzen diren inbertsio-zerbitzuei, finantza-produktu horiei berariazko araudia aplikatzea ezertan eragotzi gabe, bereziki arriskuen ebaluazioari eta bezeroei eman beharreko informazioen betekizunei dagokienez.
220.artikulua. Informazio-betebeharrak betetzea, zerbitzuak inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa baten bidez emateko kasuan.
1.Erakunde batek inbertsio-zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak bezero baten izenean ematen dituenean inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa baten jarraibideekin, azken horrek bezeroari buruz transmititzen dion informazioan oinarritu ahalko da. Kasu horretan, jarraibideak bidaltzen dituen enpresa izango da bezeroari buruzko informazioa osoa eta zehatza izatearen erantzulea.
2.Halaber, jarraibideak jasotzen dituen enpresa inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa batek bezeroari kasuan kasuko zerbitzuari edo eragiketari buruz emandako gomendioetan oinarritu ahalko da. Kasu horretan, jarraibideak igortzen dituena izango da emandako gomendioak edo aholkua bezeroarentzat egokiak izatearen erantzulea.
3.Nolanahi ere, jarraibide edo aginduak jasotzen dituen enpresa izango da zerbitzua edo eragiketa egitearen erantzulea, jasotako informazioan edo gomendioetan oinarrituta, kapitulu honetako bidezko xedapenei jarraituz.
3.atala. Bezeroen aginduak kudeatu eta betetzea
221.artikulua. Aginduak kudeatu eta betetzeari buruzko betebeharrak.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek edo erakundeek honako hauek bete beharko dituzte bezeroen aginduak betetzen dituztenean, dela modu independentean, dela beste batekin batera:
a)Arrazoizko neurriak hartzea beren bezeroen eragiketetarako emaitzarik onena lortzeko, kontuan hartuz prezioa, kostuak, betetzearen eta likidazioaren arintasuna eta probabilitatea, bolumena, eragiketaren izaera eta agindua betetzeko garrantzitsua izan daitekeen beste edozein elementu.
b)Aginduak kudeatzeko prozedurak eta sistemak edukitzea, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, eta horiek aukera ematea haiek arintasunez eta azkar bete eta esleitzeko, halako moduz non ez den bezerorik kaltetuko eragiketak haietako zenbaitentzat egiten direnean edo norberaren kontura jokatzen denean. Prozedura edo sistema horiek aukera emango dute bezeroen aginduak betetzeko, baldin eta baliokideak badira, inbertsio-zerbitzuetako enpresak jasotako uneari erreparatuta.
2.Aurreko zenbakiko a) letran xedatutakoa betetzeko, erakundeek aginduak betetzeko politika bat eduki beharko dute, zeinak definituko baitu zein garrantzi erlatibo ematen zaien prezioari, kostuei, betetzearen azkartasunari eta efizientziari eta likidazioari, bai eta agindua betetzeko garrantzitsutzat jotzen duten beste edozein elementuri ere.
Aginduak betetzeko politika horrek, tresna mota bakoitzaren kasuan, informazioa jaso beharko du merkatuei, sistemei edo beste edozein negoziazio-zentrori buruz, zeinetan enpresak bezeroen aginduak betetzen baititu, bai eta negoziazio-zentroaren hautaketan eragiten duten faktoreei ere. Beharrezkoa izango da erakundeak identifika ditzala bere iritziz bezeroen aginduen betetzean balizko emaitzarik onena lortzeko bidea ematen duten zentroak.
3.Erregelamendu bidez honako hauek ezarriko dira:
a)sistemen gutxieneko betekizunak eta aginduak kudeatzeko prozedurak,
b)betetzeari lotutako kostuak eta komisioak aintzat hartzeko modua,
c)sistema edo merkatu desberdinak hautatzeko eta agindua prezio mugatuarekin betetzeko arauak,
d)kudeaketa-politikari eta aginduen exekuzioari buruzko gainerako alderdiak.
222.artikulua. Aginduak betetzeko politikari buruz informatzeko eginbeharra.
1.Erakundeak bere bezeroei informazioa eman beharko die aginduak betetzeko daukan politikari buruz, eta beharrezkoa izango da bezeroaren adostasuna lortzea haiek aplikatu baino lehen.
2.Politika horrek aukera ematen duenean erakundeak aginduak bete ditzan merkatu arautuetatik eta negoziazio-sistema aldeaniztunetatik kanpo, bezeroek inguruabar hori ezagutu beharko dute, eta aldez aurretik eta berariaz beren adostasuna adierazi beharko dute aginduak bete baino lehen, aipatutako merkatuak edo sistemak alde batera utzita. Adostasuna orokorrean edo eragiketa jakin bakoitzerako lortu ahalko da.
3.Erakundeak modua eduki beharko du bere bezeroei erakusteko, azken horiek eskatuta, beren aginduak bete dituztela enpresaren betetze-politikari jarraituz.
223.artikulua. Aginduak betetzeko kasu bereziak.
1.Bezeroak aginduaren betetzeari buruzko jarraibideak ematen dituenean, enpresak agindua beteko du emandako jarraibide berariazkoari jarraituz.
2.Berariazko jarraibideak eman ez dituzten bezero txikizkarien aginduak direnean, izan daitekeen emaitzarik onena guztizko kontraprestazioaren baldintzetan zehaztuko da; azken hori honako hauek osatuko dute: finantza-tresnaren prezioak eta betetzearekin lotutako kostuek, zeinetan biltzen baitira agindua betetzearekin lotuta bezeroak bere gain hartu dituen gastu guztiak, barne direla exekuzio-zentroaren komisioak, konpentsaziokoak eta likidaziokoak, bai eta agindua betetzean hirugarren ukituei ordaindutako gainerakoak ere.
224.artikulua. Erakundeek aginduak betetzeko politika gainbegiratzea.
1.Erakundeek beren sistemen eta aginduak betetzeko beren politikaren eraginkortasuna gainbegiratuko dute, edozein gabezia detektatu eta, kasua bada, zuzentzeko. Bereziki, aldizka egiaztatuko dute eta aginduak betetzeko politikaren barruan sartutako exekuzio-zentroek ahal diren emaitza onenak ematen dituzten bezeroarentzat, edo betetze-sistemak aldatu behar diren.
2.Erakundeek beren sistemetan edo aginduak betetzeko politikan egindako aldaketa oro jakinaraziko diete beren bezeroei.
II. KAPITULUA
Merkatu-abusua
225.artikulua. Behartutako subjektuak.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, kreditu-erakundeek, inbertsio kolektiboko erakundeek, jaulkitzaileek, analistek eta, oro har, zuzenean edo zeharka balore- merkatuekin lotutako jarduerak egiten dituzten pertsona edo erakunde guztiek kapitulu honetan jasotako arauak errespetatu beharko dituzte.
2.Halaber, 228. artikulutik 230. artikulura eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatzekoa zaien erakundeek jokabideari buruzko barne-erregelamendua egin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorri beharko diote. Bertan, artikulu horietan eta haiek garatzeko xedapenetan jasotako aurreikuspenak jasoko dituzte. Halaber, idatzizko konpromiso bat igorriko dute, zeinak bermatuko baitu jokabideari buruzko barne-erregelamendu horiek
gaurkotu egingo direla, eta aplikatzekoa zaien erakundeko pertsona guztiek haien edukia ezagutzen, ulertzen eta onartzen dutela.
3.Jokabideari buruzko barne-erregelamendu baten edukia aurreko zenbakietan xedatutakoa ez duela betetzen edo erakunde edo talde batek garatzen dituen jardueren multzoari egokitzen ez zaiola detektatzen den kasuetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errekerimendua egin ahalko dio erregelamenduan sar ditzan beharrezkotzat jotzen diren aldaketak eta gehikuntzak.
226.artikulua. Informazio pribilegiatua.
1.Informazio pribilegiatutzat joko dira lege honen aplikazio esparruan sartzen diren balore negoziagarri edo finantza-tresna bati edo gehiagori zuzenean edo zeharka erreferentzia egiten dieten informazio zehatz guztiak, edo aipatutako balore negoziagarri edo finantza-tresna bati edo batzuei erreferentzia egiten dietenak, baldin eta informazio hori ez bada argitara eman, eta argitara emanez gero, ikusteko moduko eragina izango balu edo izango bazuen merkatu batean edo kontratazio-sistema antolatu batean daukan kotizazioan.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, balore negoziagarriei edo finantza-tresnei, baldin eta haiek merkatu batean edo kontratazio-sistema antolatu batean negoziatzeko onartuak izateko eskaera egin bada.
3.Lehengaien gaineko finantza-tresna eratorriei dagokienez, informazio pribilegiatutzat joko da izaera zehatza duen informazio oro, baldin eta argitara eman ez bada eta zuzenean edo zeharka produktu horiek negoziatzen diren merkatuetako erabiltzaileek, merkatu horietan onartutako merkatu-jokabideei jarraituz, jasotzea esperoko lituzketen finantza-tresna horietako bati edo batzuei eragiten badie.
227.artikulua. Informazio pribilegiatua daukanaren betebehar eta debekuak.
1.Informazio pribilegiatua daukan orok ezingo du bete honako jokabide hauetako bakarra ere zuzenean edo zeharka, bere kontura zein besteren kontura:
a)Informazioak xede dituen eta aurreko artikuluan aipatzen diren balore negoziagarriei edo finantza-tresnei buruzko edozein motatako eragiketarik prestatu edo egitea, edo beste edozein motatako balio, finantza-tresna edo kontraturi buruzkorik, bigarren mailako merkatu batean negoziatua izan ala ez, baldin eta azpian informazioak aipagai dituen balore negoziagarriak edo finantza-tresnak baditu.
Salbuespena izango dira beren existitze hutsarengatik berez informazio pribilegiatu diren eragiketak prestatzea eta egitea; betebehar bat —hain zuzen ere jada iraungita dagoen betebeharra, balore negoziagarriak edo finantza-tresnak eskuratu edo lagatzekoa— betetzeko egiten direnak —betebehar hori jasota badago kasuan kasuko pertsonak informazio pribilegiatua eduki baino lehenagoko akordio batean—, eta aplikatzekoa den araudiaren arabera egiten diren bestelako eragiketak.
b)Informazio hori hirugarrenei jakinaraztea, lanaren, lanbidearen edo karguaren jardute normalean ez bada.
c)Hirugarren bati gomendatzea balore negoziagarriak edo finantza-tresnak eskuratu edo laga ditzan, edo hirugarren horri gomendatzea berak beste bati horiek eskurarazi edo lagaraz diezazkion, informazio horretan oinarrituta.
Zenbaki honetan ezarritako debekuak informazio pribilegiatua duen edozeini aplikatzen zaizkio, pertsona horrek badakienean, edo jakin behar zuenean, zer motatako informazioa den.
Zenbaki honetan ezarritako debekuak aplikatzen zaizkie, halaber, Espainian helbidea duen Europako sozietate anonimo baten administratzaileei eta kontroleko kontseiluko kideei, baldin eta sozietate horrek sistema dualaren hautua egin badu sozietate beraren edo sozietate filial, elkartu edo lotutakoen baloreen gaineko edozein eragiketetarako, haien gainean, kargua dela-eta, informazio pribilegiatua edo erreserbatua badaukatenean; eta
ezingo dute, ezta ere, halako eragiketarik egin dezan iradoki beste edozein pertsonari, informazio hori publikoki aditzera ematen ez den bitartean.
2.Aurreko zenbakian ezarritako debekuak ez zaizkie aplikatuko Europar Batasuneko estatu kide baten, Banku Zentralen Europako Sistemaren, Banku Zentral nazional baten edo horretarako ofizialki izendatutako beste erakunde baten —edo horien izenean jarduten duen edozein pertsonaren— moneta-politika, kanbio-tasa edo zor publikoaren kudeaketa betetzeko egindako eragiketei. Ez zaizkie aplikatuko, ezta ere, jaulkitzaileek egindako berreroste-programen esparruko jarduketa propioen eragiketei, ez eta balore negoziagarri baten edo finantza-tresna baten egonkortzeari ere, baldin eta eragiketa horiek erregelamenduz finkatzen diren baldintzetan egiten badira.
3.Balore merkatuetan jarduten duten edo haiekin lotutako jarduerak egiten dituzten pertsona edo erakunde guztiek, eta, oro har, informazio pribilegiatua daukan edozeinek, hura babesteko betebeharra daukate; hori, halere, ez da eragozpena izango agintari judizial eta administratiboekin komunikatzeko eta lankidetzan jarduteko daukaten eginbeharrerako, lege honetan edo beste batzuetan ezarritako baldintzetan. Horrenbestez, neurri egokiak hartuko dituzte saihesteko informazio hori abusuz edo leialtasunik gabe erabil dadin eta, kasua bada, berehala behar diren neurriak hartuko dituzte, horretatik heldutako ondorioak zuzentzeko.
4.Finantza-merkatuetan ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen estatistikak ematen dituzten erakunde publikoek, zuzentasunez eta gardentasunez zabalduko dituzte estatistika horiek.
5.Ahalmena ematen zaie Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, pertsonen edo erakundeen kategoria desberdinak eta haiek balore-merkatuan egiten dituzten eragiketak direla-eta, neurri zehatzak har ditzaten informazio pribilegiatua babesteko.
228.artikulua. Informazio garrantzitsua, hura zabaltzeko betebeharra dutenak eta haren publizitatea.
1.Informazio garrantzitsutzat jotzen da ezagutuz gero inbertitzaile batengan arrazoizko eragina izan dezakeen guztia, baloreak zein finantza-tresnak erosi edo saltzeko, eta, horrenbestez, eragin nabarmena izan dezakeena balore horiek bigarren mailako merkatu batean duten kotizazioan.
2.Balore-jaulkitzaileek, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, informazio garrantzitsu guztiak merkatuan berehala aditzera eman eta zabaldu beharko dute. Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko diote informazio hori, 238. artikuluan araututako erregistro ofizialean sar dezaten.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarentzako komunikazioa beste edozein bidetatik informazioa zabaltzen den aldi berean egin beharko da, kasuan kasuko egitatea ezagutu, erabakia hartu edo hirugarrenekin akordioa edo kontratua sinatu bezain laster. Komunikazioaren edukia egiazkoa, argia, osoa eta, informazioaren izaerak hala eskatzen duenean, kuantifikatua izango da, halako moduz non ez duen nahasterik edo engainurik eragingo. Balore-jaulkitzaileek, halaber, informazioa beren Interneteko orrialdeetan zabalduko dute. Hala eta guztiz ere, informazio garrantzitsuak jaulkitzailearen baloreen gaineko eragiketen garapen normala nahas dezakeenean edo inbertitzaileen babesa arriskuan jar dezakeenean, jaulkitzaileak informazio garrantzitsua jakinarazi beharko dio, publiko egin baino lehen, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, zeinak berehala zabalduko baitu.
4.Jaulkitzaile batek, bere erantzukizunaren pean, informazio garrantzitsuaren argitalpena eta zabalpena atzeratu ahalko ditu, informazio horrek beren interes legitimoak kaltetu ditzakeela jotzen duenean, baldin eta informazioa ez emate horrek ez badu publikoa nahasten eta jaulkitzaileak informazioaren konfidentzialtasuna berma badezake. Jaulkitzaileak berehala informatuko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
5.Ahalmena ematen zaie Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, artikulu honetan
ezarritako betebeharrak direla-eta, arestian aipatutako komunikazio horiek egiteko prozedurak eta moduak garatzeko, Interneteko orrialdeetan informazio garrantzitsuak argitaratzeko epea zehazteko eta artikuluak berak aipatzen dituen gainerako alderdiak zehazteko.
229.artikulua. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek informazio pribilegiatua dela-eta dauzkaten betebeharrak.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakunde edo erakunde talde guztiek eta balore-merkatuetan jarduten duten edo inbertsiorako aholku-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeek behar diren neurriak ezarri beharko dituzte beren jarduketa-arlo desberdinetan informazio pribilegiatuaren fluxua eragozteko, halako moduz non bermatuko baita horietako bakoitzak modu autonomoan erabakiak har ditzala balore-merkatuen esparrua dela-eta, eta, aldi berean, interes-gatazkak saihestuko baitira.
2.Bereziki, erakunde hauek honako eginbehar hauek izango dituzte:
a)Jarduera-arlo bereiziak ezartzea erakundearen edo partaide diren taldearen barruan, horietako batean baino gehiagotan aldi berean dihardutenean. Bereziki, arlo bereizietan eratu beharko dira, gutxienez ere, zorro propioaren kudeatzeko, besteren zorroa kudeatzeko eta analisiak egiteko jarduerak garatzen dituzten sailak.
b)Informazio-barrera egokiak ezartzea arlo bereizi bakoitzaren eta erakundeko gainerakoaren artean, bai eta arlo bereizien artean ere.
c)Inbertsioei buruz erabakitzeko sistema bat finkatzea, zeinak bermatuko baitu haiek modu autonomoan hartzen direla arlo bereiziaren barruan.
d)Informazio pribilegiatua edukitzen den balore eta finantza tresnen zerrenda bat egitea eta gaurkoturik edukitzea, bai eta informazio horretara sarbidea izan duten pertsonen eta sarrera horiek gertatu diren egunen zerrenda bat ere.
3.Gainera, baloreak edo finantza tresna kotizatuak jaulkitzen dituzten sozietateei buruzko txostenak edo gomendioak egiten, argitaratzen edo zabaltzen dituzten erakunde eta erakunde talde guztiek modu leial eta inpartzialean jokatu beharko dute, eta toki nabarmenean jasota utzi beharko dituzte beren txostenak, argitalpenak edo lotura garrantzitsuei buruzko gomendioak, horien barne direla merkataritza-harremanak, bai eta erakundeak edo taldeak analisiaren xede den enpresarekin daukan edo edukiko duen partaidetza egonkorrari buruzko gomendioak ere; halaber, jasota utzi beharko dute dokumentua ez dela salmenta-eskaintza bat edo baloreen harpidetza bat.
4.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu hau garatzeko nahitaezkoak diren neurriak ezarri ahalko dituzte eta, zehazki, erakunde horiek inbertsioei buruzko aholku-zerbitzurako jokabidearen barne-erregelamendu berariazkoa edukitzeko betebeharra.
230.artikulua. Informazio pribilegiatua dela-eta balore-jaulkitzaileek dauzkaten betebeharrak.
1.Balore-jaulkitzaileek, ukitutako balore edo finantza-tresnen kotizazioan eragin nabarmena izan dezakeen edozein eragiketa juridiko edo finantzario aztertzeko edo negoziatzeko faseetan, honako betebehar hauek edukiko dituzte:
a)Informazioaren ezagutza hertsiki mugatzea ezinbesteko gertatzen den pertsonei, erakundearen barnekoak nahiz kanpokoak izan.
b)Eragiketa bakoitza dela-eta, dokumentu-erregistro bat edukitzea, zeinean jasoko baitira aurreko zenbakian aipatzen diren pertsonen izenak eta horietako bakoitzak informazioa ezagutu dueneko data.
c)Erregistroan bildutako pertsonei berariaz ohartaraztea informazioak nolako izaera duen, konfidentzialtasuna dela-eta duten betebeharrari buruz eta informazio hori erabiltzeko debekuari buruz.
d)Informazioa zaindu, artxibatu, hartara sartu eta hura kopiatu eta banatzeko segurtasun neurriak ezartzea.
e)Haiek jaulkitako baloreen merkatuaren bilakaera zaintzea, bai eta haiengan eragina izan dezaketen informazio ekonomikoaren zabaltzaile profesionalen eta zabalkunde-baliabideen albisteak ere.
f)Kontratatutako bolumenen edo negoziatutako prezioen bilakaera ez-normala gertatzen bada eta arrazoizko aztarnarik baldin badago bilakaera hori eragiketaren zabalkunde behar baino lehenagokoa, partziala edo distortsionatua egitearen ondoriozkoa izateari buruz, berehala egitate garrantzitsu bat zabaltzea, zeinak informazio argi eta zehatza emango baitu bidean den eragiketaren egoerari buruz edo, bestela, eman beharreko informazioaren aurrerapen bat jasoko baitu; hori guztia ez da eragozpena izango 228.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.
2.Balore jaulkitzaileek beren akzioei edo haiengan erreferentzia duten finantza- tresnei buruzko eragiketak egiteko, neurri batzuk ezarri beharko dituzte, saiheste aldera informazio pribilegiatua ezagutzeak uki ditzala inbertsioei nahiz desinbertsioei buruzko erabakiak.
3.Jaulkitzaileek, halaber, beren erakundeak edo beren taldeko beste erakunde batek jaulkitako balore eta finantza-tresnei buruzko informazio pribilegiatuaren erabilera eragotziko duten neurriak ezartzeko betebeharra izango dute, eta haien menpe jarriko dituzte beren administrazio kontseiluko kideak, zuzendaritzako kideak —erregelamenduz definituta dauden bezala— eta balore-merkaturen jarduerekin lotutako arloetan lan egiten duten langileak.
4.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, hark berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, artikulu hau garatzeko nahitaez betebeharreko neurriak ezarri ahalko dituzte. Bereziki, administratzaileek eta zuzendaritzako kideek, eta haiekin lotura estua duten gainerako pertsonek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta publikoari, oro har, informatu beharko diete kargu horiek dituzten edo kargu horien erreferentziakoak dituzten erakundeak jaulkitako balore eta finantza-tresnen eskuratzeei buruz.
231.artikulua. Prezioen eratze librea dela-eta debeku diren jokabideak.
1.Balore-merkatuan jarduten duen edo harekin harremana duen inongo pertsona edo erakundek ezingo du prestatu edo egin prezioen eratze librea faltsutzen duten jokabiderik. Honako hauek ulertuko dira halakotzat:
a)Eragiketa edo agindu hauek:
1.a Balore negoziagarrien edo finantza-tresnen eskaintzari, demandari edo prezioari buruzko aztarna faltsuak edo engainagarriak ematen dituztenak edo eman ditzaketenak.
2.a Pertsona baten bidez edo elkarrekin itunduta diharduten pertsona batzuen bidez finantza-tresna baten edo batzuen prezioa maila ez-normal batean edo artifizial batean egotea segurtatzen dutenak, ez bada eragiketak egin dituen pertsonak edo aginduak eman dituenak beren arrazoietan legitimitatea erakusten duela eta eragiketa edo agindu horiek kasuan kasuko merkatu arautuan onartutako merkatu-jokabideen araberakoak direla.
b)Fikziozko gailuak edo beste edozein engainu- edo azpikeria-modu erabiltzen dituzten eragiketak edo aginduak.
c)Hedabideen bidez, Internetez edo beste edozein bitartekoz zabaltzea finantza- tresnei buruzko aztarna faltsu edo engainagarriak ematen duen edo eman dezakeen informazioa, horretan barne dela zurrumurru eta albiste faltsu eta engainagarriak zabaltzea, haiek zabaltzen dituen pertsonak baldin badaki edo jakin behar bazuen informazio hori faltsua edo engainagarria zela. Profesional gisa diharduten kazetariei dagokienez, informazioaren zabaltze hori ebaluatuko da haien lanbideari buruzko arauak kontuan
hartuta, non eta pertsona horiek informazio hori zabaltzearekin ez duten zuzenean edo zeharka abantailarik edo onurarik lortzen.
2.Hala eta guztiz ere, ez dira aurreko zenbakian sartutakotzat joko 227.2 artikuluan aipatzen diren eragiketak edo aginduak, eta, oro har, aplikatzekoa den araudiaren arabera egindakoak.
3.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta, hark berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ahalmena ematen zaie artikulu honetan jasotako debekua dela-eta prezioen eratze librearen aurkakoak diren jokabide zehatzei buruzko zerrenda eta deskribapen bat garatzeko.
232.artikulua. Eragiketa susmagarriei buruzko komunikazioa.
1.Finantza-tresnekin eragiketak egiten dituzten erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari abisua eman beharko diote, ahal bezain laster, uste dutenean arrazoizko aztarna batzuk badaudela susmatzeko eragiketa batean informazio pribilegiatua erabiltzen dela edo prezioen eratze librea faltsutzen duen jokabide bat badagoela.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari halakoak komunikatzeko betebeharra izango dute Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta kreditu-erakundeek, horien barne direla atzerriko erakundeen filialak, bai eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen sukurtsalek eta Europar Batasunaz kanpoko kreditu-erakundeek ere. Kasua bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eragiketa susmagarriari buruzko komunikazioa igorriko dio eragiketa hori egin den merkatua kokatuta dagoen estatu kidearen agintari gainbegiraleari.
2.Eragiketa susmagarriari buruzko komunikazioa gutun bidez, posta elektronikoz, faxez edo telefonoz egin ahalko da; azken kasu horretan beharrezkoa izango da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatuz gero, idatzizko berrespena ematea.
3.Komunikazioak honako informazio hau jasoko du:
a)Eragiketen deskribapena, agindu mota eta erabilitako negoziazio-metodoa barne.
b)Eragiketa informazio pribilegiatua erabiliz egiten dela edo prezioen eratze librea faltsutzen duen jokabide bat dela susmatzeko arrazoiak.
c)Eragiketak zein pertsonaren kontura egin diren haiek identifikatzeko bitartekoak, eta, kasua bada, eragiketetan inplikatutako gainerako pertsonak identifikatzeko bitartekoak.
d)Jakinarazteko betebeharra duen pertsonak bere kontura ala hirugarrenen kontura diharduen.
e)Eragiketa susmagarriei buruzko bidezkoa den beste edozein informazio.
Komunikazioa egiteko unean erakundeak informazio hori ez badu, gutxienez ere eragiketa susmagarria dela jotzeko izan dituen arrazoiak aipatu beharko ditu; hori, halere, ez da eragozpena izango informazio osagarria bidaltzeko betebeharra betetzeko, hura eskuragarri dagoenean.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eragiketa susmagarriak jakinarazten dizkioten erakundeek komunikazio horri buruzko isiltasuna gordetzeko betebeharra izango dute, salbu eta legezko xedapenetan ezarritako kasuetan, halakorik bada. Nolanahi ere, fede oneko komunikazioak ez du inongo erantzukizunik ekarriko, eta ez du berarekin ekarriko kontratuetan edo lege-, erregelamendu- edo administrazio-xedapenetan informazioa agerrarazteari buruz ezarritako debekuen urraketarik.
5.Eragiketa susmagarriari buruzko komunikazioa egiten duen erakundearen identitatea 248. artikuluko laugarren zenbakian ezarritako lanbide-sekretuaren pean egongo da.
VIII. TITULUA
Gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
233.artikulua. Gainbegiratzearen, ikuskatzearen eta zehapenaren eremua.
1.Honako hauek geratuko dira lege honetan ezarritako gainbegiratze, ikuskapen eta zehapen araubidearen mendean (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esku):
a)Honako pertsona eta erakunde hauek, lege hau, bera garatzeko araudia eta horiei buruzko berariazko manuak biltzen dituzten Europar Batasunaren Zuzenbideko arauak betetzeari dagokionez:
1.a Bigarren mailako merkatu ofizialen zuzentze-sozietateak, negoziazio-sistema aldeaniztunen zuzentze-erakundeak, kontrakontu zentraleko erakundeak eta baloreen gordailuzain zentralak. Espainiako Banku kanpo gelditzen da.
2.a Burtsen Sozietatea eta aurreko zenbakian aipatutako erakundeen akzio guztien titulartasuna edo zuzeneko edo zeharkako kontrola ematen duen partaidetzaren titulartasuna daukaten sozietateak.
3.a Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresak, eskumen hori nazioko lurraldeko nahiz nazioz kanpoko edozein bulego edo zentrotara zabalduta.
4.a Espainian jarduten duten eta Europar Batasunekoak ez diren beste estatu batzuetan baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresak.
5.a Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeetako agenteak.
6.a Inbertsioen berme-funtsa kudeatzen duen sozietatea.
7.a Aurreko letretan jasota ez dauden eta bigarren mailako merkaturen bateko edo eragiketen konpentsazio-eta likidazio-sistemetako kide direnak.
b)Espainian ezarrita dauden eta Kredituak kalifikatzeko agentziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009 irailaren 16ko 1060/2009 (EB) Erregelamenduaren III. tituluko I. kapituluaren arabera erregistratuta daudenak; kalifikazio-jarduketetan parte hartzen duten pertsonak; erakunde kalifikatuak edo haiekin lotutako hirugarrenak; kreditu- kalifikazioko agentziek beren eginkizun edo jardueretako batzuk azpikontratatuta dauzkaten hirugarrenak; eta agentziekin edo kreditu-kalifikazioko jarduerekin modu batera edo bestera erlazionatuta edo lotuta dauden pertsonak.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala da Espainiako agintari eskuduna 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren ondorioetarako, eta bere eskumenak baliatuko ditu kreditu-kalifikazioko agentziei buruzko Europar Batasunaren araudian ezarritakoaren arabera.
c)Honako pertsona eta erakunde hauek, Balore Merkatua dela-eta egiten dituzten jarduketei dagokienez:
1.a Balore-jaulkitzaileak.
2.a Kreditu-erakundeak eta haien agenteak —eskumen hori nazioko lurraldeaz kanpo irekitako edozein sukurtsali zabalduko zaio—, bai eta Espainian operatzen duten Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan baimendutako kreditu-erakundeak ere.
3.a Europar Batasuneko kide den beste estatu batean baimenduta dauden eta Espainian operatzen duten inbertsio-zerbitzuetako enpresak, lege honetan eta bera garatzeko xedapenetan ezarritako baldintzetan, horien barne direla nazioko lurraldeko haiekin lotutako agenteak eta sukurtsalak, bai eta, baldintza berdinetan, Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeen Espainiako sukurtsalak ere.
4.a Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten neurrian.
5.a Gainerako pertsona fisiko edo juridikoak, lege honetako arauek eta haien garapeneko xedapenek ukitzen dituzten neurrian.
6.a Europar Batasunaren beste agintari eskudun batzuek 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EB) Erregelamenduaren III. tituluaren I. kapituluaren arabera erregistratutako kreditu-kalifikazioko agentziak, eta erregelamendu horren 5. artikuluaren indarrez baliokidetasunaren bidezko ziurtagiria jaso duten kalifikazio-agentziak. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala bere eskumenez baliatuko da kreditu-kalifikazioko agentziei buruzko Europar Batasunaren araudian ezarritakoaren arabera.
d)Espainian bizilekua edo helbidea duten eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan inbertsio-zerbitzuetako enpresak zuzenean edo zeharka kontrolatzen dituzten pertsonak, enpresa horiek gainbegiratzeaz arduratzen diren agintariekiko lankidetza- esparruaren barruan, bai eta partaidetza esanguratsuen titularrak, V. tituluaren IV. kapituluan ezarritakoa betetzearen ondorioetarako.
e)258. artikuluan jasotako inbertsio-zerbitzuetan enpresen talde bateragarrien partaide diren erakundeak, soilik baliabide propioen errekerimenduak maila bateratuan betetzearen ondorioetarako eta arrisku handiak dakartzaten inbertsio, eragiketa edo posizioei buruz ezar daitezkeen mugapenen ondorioetarako.
f)a)1. eta 2. letrak aipatzen dituen erakundeak nagusi direneko talde bateragarrien partaide diren erakundeak, soilik beren urteko kontuak bateratzeko betebeharra betetzearen ondorioetarako eta haien jarduera eta ondare-oreka direla-eta ezartzen ahal diren mugapenen ondorioetarako.
g)Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak, balore-zorroa kudeatzeko finantza- sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4.1.20 eta 21 artikuluaren arabera, hurrenez hurren, haien filialetan inbertsio-zerbitzuetako enpresak egonez gero.
h)258.3 artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta erakunde ez-finantzarioak, soilik zenbaki honetan ezarritako ondorioetarako.
i)Edozein pertsona edo erakunde, 143. artikulutik 147.era ezarritako izendapen- eta jarduera-erreserbak urratzen dituen egiaztatzearen ondorioetarako. Pertsona juridikoei dagokienez, aurreko zenbakien arabera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkion eskumenak horietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak edo haien parekoak betetzen dituztenei ezarri ahalko zaizkie.
j)2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren menpekoak diren eragiketak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak.
j)2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren menpekoak diren eragiketak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak.
2.Erakunde balore-jaulkitzaile baten edo konkurtso-prozedurari lotuta dagoen erakunde erregistratu baten konkurtso-administrazioari egokituko zaio betetzea lege honetan administratzaile eta zuzendaritzako kideentzat ezarritako betebeharra, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazioa igortzekoa, konkurtso-administrazioak administratzaile eta zuzendaritzako kide horiek ordeztu dituenean.
3.Artikulu honetan ezarritakoa ulertuko da ezertan ere eragotzi gabe autonomia- erkidegoei aurreko lehenengo bi zenbakietan aipatutako gainerako pertsona edo erakundeen gainean dagozkien gainbegiratze-, ikuskatze- eta zehapen-eskumenak, baldin eta haiek esleituta badituzte autonomia-erkidegoaren esparruko bigarren mailako merkatuetako zuzentze-erakundeak direla-eta, eta haietan baizik negoziatzeko onartu ez diren baloreekiko eragiketei dagokienez. Eskumen horietaz baliatzearen ondorioetarako, titulu honen xedapenek oinarrizko izaera izango dute, honako salbuespen honekin: Estatuko organo edo erakundeei buruz haietan bildutako erreferentziak. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hitzarmenak egin ahalko ditu balore-merkatua dela-eta eskumenak dituzten autonomia-erkidegoekin, bakoitzari dagozkion jarduketak koordinatze aldera.
4.226., 227., 228. eta 231. artikuluetan ezarritakoari dagokionez, eta ezertan eragotzi gabe autonomia-erkidegoen eskumenak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala eskuduna izango da Espainiako lurraldean edo hartatik kanpo balore negoziagarriei eta bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu diren gainerako finantza- tresnei buruz edo merkatu horietan negoziatzeko onartzeko eskaera bat egin den finantza- tresnei buruz egiten diren egintzetan ez ezik, Espainiako lurraldean balore negoziagarriekin eta Europar Batasuneko beste estatu kide bateko merkatu arautuan negoziatzeko onartutako gainerako finantza-tresnekin edo merkatu horietako batean negoziatzeko onartzeko eskaera egin den finantza-tresnekin egiten diren gainerako egintzetan ere.
5.Lege honetan ezarritakoa eragotzi gabe, Espainiako Bankua Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuko kideen, beren izeneko kontuen titularren eta erakunde kudeatzaileen gaineko gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenez baliatuko da, bai eta beren kargura erregistroan izen emandako erakundeek, 145. artikuluak aipatutakoek, balore- merkatuarekin lotutako jardueren gainean egindako jardueren gaineko ahalmen berez ere.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Bankuaren gainbegiratze- eta ikuskatze-eginkizunek bat egiten duten kasu guztietan, bi erakunde horiek beren jarduerak koordinatuko dituzte honako printzipio honen arabera: balore-merkatuen funtzionamendua zaintzea, 193.2 artikuluan adierazitako barne-antolaketaren inguruko kontuak barnean hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eginkizuna da, eta kaudimena eta barne-antolaketari buruzko gainerako gaiak, berriz, dagokion erregistroaz arduratzen den erakundearen gain geratuko dira.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak hitzarmenak sinatu beharko dituzte, bakoitzaren gainbegiratze- eta ikuskatze-eskumenak koordinatzea helburu hartuta.
234.artikulua. Gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beharrezkoak diren gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmen guztiak edukiko ditu eskura bere eginkizunak betetzeko. Ahalmen horiek honela baliatu ahalko ditu:
a)Zuzenean, hirugarrenen laguntza eskatzeko ahalmena alde batera utzi gabe, 235. artikuluan ezarritako moduan.
b)Beste agintari nazional edo atzerritar batzuekin lankidetzan, lege honetan eta bera garatzeko arauetan ezarritako baldintzetan.
c)Agintari judizial eskudunen eskaeraren bidez. Bereziki, aktiboak enbargatzea edo izoztea eskatu ahalko du.
2.Ordenamendu juridikoan ezarritako moduan eta mugapenekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenek honako ahal hauek jasoko dituzte gutxienez:
a)Edozein dokumentu eskuratzea, edozein modutan, eta haren kopia jasotzea.
b)Edozein pertsonari eskatzea informazioa igor dezan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arrazoiz finkatzen duen epean, eta, beharrezkoa bada, pertsona bati hitzordua eman eta deklarazioa hartzea.
c)Ikuskatzeak egitea edozein bulego edo egoitzatan bertaratuz.
d)Eskura dauden telefono-erregistroak edo datuen trafikoari buruzkoak eskatzea.
e)Lege honen eta lege hau garatzeko arauen aurkako jarduera oro bertan behera uzteko eskatzea, eta etorkizunean praktika hori ez errepikatzeko eskatzea.
f)Aktiboak enbargatzea edo izoztea eskatzea.
g)Lanbide-jardueran aritzeko aldi baterako debekua eskatzea.
h)Inbertsio-zerbitzuetako enpresetako auditoreei eta 233.1.a).1. eta 2. artikuluko erakundeei eskatzea beren eginkizunetan zihardutela lortutako edozein informazio.
i)Era guztietako neurriak hartzea gainbegiratu beharreko pertsonek eta erakundeek aplikatu beharreko arauak eta xedapenak, edo zuzentzeko egindako eskaerak, betetzen dituztela ziurtatzeko; hartarako, pertsona eta erakunde horiei, banaka edo taldeka, aditu
independenteen, auditoreen edota barne-kontrolerako edo araudia betetzeko organoen txostenak aurkezteko eskatu ahalko zaie.
j)Erabakitzea pertsona fisikoek edo juridikoek balore-merkatuan egin ditzaketen eragiketa edo jardueren mota edo bolumena eten edo muga dadila.
k)Erabakitzea bigarren mailako merkatu ofizial bateko nahiz negoziazio-sistema aldeaniztun bateko finantza-tresna bat etetea edo negoziaziotik kanpo uztea.
l)Gai batzuk igortzea, zigor prozedura aplika dakien.
m)Auditore edo aditu batzuei baimena ematea egiaztapenak edo ikerketak egin ditzaten, 253.6.c) artikuluan jasotakoari jarraituz.
n)122.2 artikuluak aipatzen duen aldizkako informazioa egiaztatzeko eginkizunaz baliatuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek egin ahalko ditu:
1.a Baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dituzten jaulkitzaileen kontu-auditoreei eskatzea, idatzizko errekerimendua eginda, behar diren informazio edo dokumentuak, Kontu Ikuskaritzako uztailaren 20ko 22/2015 Legean ezarritakoari jarraituz.
Baldin eta kontu-auditoreek agerrarazten badituzte artikulu honetan ezarritakoari jarraituz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatutako informazioak, jokabide hori ez da sekretu-eginbeharraren ez-betetzetzat hartuko.
2.a Baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratutako beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dituzten jaulkitzaileei eskatzea argitara eman ditzatela aldizkako informazioaren informazio gehigarriak, berdinkatzeak, zuzenketak edo, kasua bada, birformulatzeak.
ñ) Informazioa lortzea, bere langileen bitartez, gainbegiratutako erakundeek balore- merkatuei eragiten dieten arauak zer mailatan betetzen dituzten jakiteko, baina Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko langileak direla jakinarazi gabe, eta, bereziki, horien finantza-produktuak nola merkaturatzen ari diren; halaber, erakunde horiek darabiltzaten jardunbide onei eta txarrei buruzko informazioa lortzea.
o)Aurreko zenbakian aipatutako pertsonei eta erakundeei idatziz edo ahoz errekerimendua egitea berehala argitara eman dezaten hark egokitzat jotzen duen informazioa, balore-merkatuarekin zerikusia duten jarduerei buruzkoak edo hartan eragina izan dezaketenak. Betebeharra dutenek zuzenean egiten ez badute, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak egingo du.
3.Egiaztatze- eta ikerketa-jarduketak, eta horien barruan deklarazioa hartzea, honela garatu ahalko dira, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko zerbitzuek hautatu bezala:
a)Ikuskatutako erakundearen edo pertsonaren edota horien ordezkariaren edozein bulego, langela edo egoitzatan.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren edo Administrazioko beste erakunde batzuen lokaletan beraietan.
Egiaztapeneko eta ikerketako jardunak aurreko a) letran aipatutako tokietan egiten direnean, bertako lanaldia errespetatu beharko da, baina bi aldeak ados jarriz gero, beste ordu eta egun batzuetan ere jardun ahalko da.
4.2. e), g), i), j) eta k) zenbakiak aipatzen dituen neurriak kautelazko neurri gisa hartu ahalko dira zehapen-espedienteak irauten duen bitartean, edo zehapen-ahalaz baliatzeaz kanpoko neurri gisa, baldin eta beharrezkoa bada inbertitzaileen babes eraginkorrerako edo merkatuen funtzionamendu zuzenerako, eta eutsi egingo zaie haiek ekarri dituen arrazoiak irauten dituen bitartean.
5.2.e), g), j) eta n) zenbakian jasotako neurriak Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen pean dauden erakundeen gainean egiten direnean, dela zehapen prozedura baten barneko kautelazko izaerarekin, dela zehapen-ahalaz baliatzeaz kanpo, aurrez jakinarazi beharko zaizkio aipatutako erakundeari.
Halaber, 2.f) zenbakian jasotako neurriak direnean, aginduzkoa izango da erakunde horren aldez aurretiko txostena.
6.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, lege honetan jasotako gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenak erabiliz, 143., 145. eta 146. artikuluetan, 233.1.a).1etik 5era bitartekoetan eta 233.1.c).1etik 3ra bitartekoetan aipatutako erakundeei jakinarazi eta eskatu ahalko die, bitarteko elektronikoak baliatuta, lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan jasotako informazio eta neurriak.
Aipatutako erakundeek, horretarako jarritako epean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatutako baliabide teknikoak gaitu beharko ditu, jakinarazpen elektronikoen sistemak eraginkorrak izan daitezen, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, 27.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpenak egiteko sistemak —zeinak uztailaren 22ko 11/2007 Legearen printzipio eta bermeak errespetatuko baititu, bai eta administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea arautzen duten arauak ere— ziurtatu ahalko du, batetik, zein egun eta ordutan jarri den interesdunaren esku jakinarazpenak helburutzat daukan egintza, eta, bestetik, interesduna noiz sartu den edukian; izan ere, momentu horretatik aurrera, jakinarazpena egintzat joko da legezko ondorio guztietarako.
Jakinarazpenaren xede den egitatea eskuragarri jarri dela jasota dagoenean, edukia ikustera sartu gabe hamar egun natural iraganez gero, ulertuko da jakinarazpena errefusatutzat jo dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.5 artikuluan ezarritako ondorioekin.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko langile baimenduek beren gainbegiratze- eta ikuskatze-eginkizunetan egiaztatzen dituzten egitateek froga-balioa izango dute, pertsona edo erakunde interesdunek beren eskubideen edo interesen alde adieraz edo erakuts ditzaketen frogak ezertan eragotzi gabe.
8.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aplikatzekoak diren arauen ez-betetzearen ondorioz hartutako edozein neurri eman ahalko du argitara, haien zabalpenak ez dituenean balore-merkatuak arrisku larrian jartzen, edo ukitutako pertsonei proportziorik gabeko kaltea eragiten ez dienean.
9.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, zeinak agintari eskudunaren izaera edukiko baitu 236/2012 eta 648/2012 (EB) erregelamenduetan ezarritakoaren ondorioetarako, beste agintari eskudun batzuekiko eskuordetze- edo lankidetza-araubidean esleitutako eginkizun eta eginbeharrak betetzeko artikulu honetan jasota dauden eta beharrezko diren ahalmenak edukiko ditu.
Espainiako Bankuak eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari berehala jakinaraziko diote 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 11.3 eta 11.4 artikuluetan ezarritako betebeharrak direla-eta gertatutako edozein ez-betetze, edo betebehar horiek ez direla beteko pentsarazten duten zantzu oinarridunak daudela adieraziko diote.
10.Bere ikuskatze- eta gainbegiratze-eginkizunetan diharduela Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatutako informazio eta datuak eskuratzea Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2.a) artikuluak babestuta dago. Eskuratutako datuak soilik erabiliko dira aipatutako ahalez baliatzeko, lege honetan ezarritako baldintzetan.
235.artikulua. Kanpoko agenteek gainbegiratze- eta ikuskatze-eginkizunetan laguntzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, legez egotzita dituen gainbegiratzeko eginkizunak hobeto gauzatzeko, behar bezala arrazoitutako beharra badago, kontu- auditoreei, aholkulariei edo bestelako aditu independenteei horretarako eskatutako laguntzaren ondoriozko aurrekariak erabili ahalko ditu; horiek, nolanahi ere, aipatutako erakundeak erabakitzen dituen arauak eta jarraibideak bete beharko dituzte.
2.Zehazki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainbegiratutako erakundeek balore-merkatuei eragiten dieten arauak zer mailatan betetzen dituzten eta, bereziki, finantza-tresnak merkaturatzeko praktikak baloratu ahal izateko, adituen laguntza eskuratu ahalko du; hain justu, adituoi txostenak egiteko eskatuta.
Txosten horiek egiteko, izendatutako adituek zein langileek modu anonimoan jardun ahalko dute, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontura ari direla jakinarazi gabe.
3.Zenbaki honetan ezarritakoekin bat etorriz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetza-araubidean jarduteak ez du inola ere administrazio-ahalik erabiltzea ekarriko.
236.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lankidetza emateko betebeharrak.
1.234. artikuluan xedatutakoaren indarrez, 233.1 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esku jarri beharko dituzte hark beharrezkotzat jotzen dituen liburu, erregistro eta dokumentuak, edozein dela ere haien euskarria; horren barrenean sartzen dira programa informatikoak eta artxibo magnetiko, optiko edo beste edozein motatakoak, baita merkataritza-izaerako telefono bidezko elkarrizketak ere, bezeroaren edo inbertitzailearen aldez aurreko adostasunarekin grabatu direnak.
2.Pertsona fisikoek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak deklarazioa hartzeko emandako zitazioetan agertzeko betebeharra izango dute.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetzan jardun beharko dute edozein administrazio publikotako organo eta erakundeek; ganbera eta korporazioek, elkargoek, elkargoen kontseiluek eta lanbide-elkarteek; gainerako erakunde publikoek, horien barne direla erakunde kudeatzaileak eta Gizarte Segurantzaren zerbitzu komunek, eta, oro har, eginkizun publikoak betetzen dituzten guztiek. Halaber, hari eman beharko dizkiote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 17. artikuluan jasotako eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren datu, dokumentu, erregistro, txosten eta aurrekari guztiak, edozein dela ere haien euskarria, errekerimendu zehatzen bitartez eta aipatutako epean; eta laguntza, sorospena eta babesa eman beharko diote bere eginkizunak bete ditzan.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresetako auditoreek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikazioak igortzeko betebeharra izango dute, uztailaren 20ko 22/2015 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak aipatutakoa.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere gainbegiratze- eta ikuskatze- eginkizunak eraginkortasunez betetzeko beharrezkoa den neurrian, 233.1 artikuluan bildutako pertsonei edozein motatako lanbide-zerbitzu ematen dieten pertsonek edo erakundeek batzorde nazional horrek eskatzen dizkien datu eta informazio guztiak eman beharko dizkiote, kasua bada, beren lanbidea edo jarduera arautzen duen berariazko araubidean ezarritakoari jarraituz.
237.artikulua. Informazio garrantzitsua argitaratzea.
248.artikuluan ezarritako salbuespenekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak balore-jaulkitzaileei eta balore-merkatuekin lotutako edozein erakunderi agindu ahalko die berehala publikoki aditzera eman ditzaten haien negoziazioan eragin dezaketen egitate edo informazio garrantzitsuak; bestela, haien ordez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak egin ahalko du hori.
238.artikulua. Balore-merkatuei buruzko erregistro publikoak.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek mantenduko ditu erregistro ofizialen izaerarekin, eta publikoa haietara libreki sartu ahalko da:
a)Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen jaulkipen bakoitzari dagokion kontabilitate-erregistroa eramatea esleituta duten erakundeen erregistroa.
b)Lege honetan ezarritakoaren indarrez Batzordeak onartutako informazio-liburuxkak jasoko dituen erregistroa.
c)7. artikuluak aipatzen dituen dokumentuen, eta, oro har, 36.1.a) eta b) artikuluan aipatutakoen erregistroa.
d)Espainian operatzen duten inbertsio-zerbitzuetako enpresen erregistroa, eta, kasua bada, haien administratzaile, zuzendaritzako kargu eta antzekoen erregistroa.
e)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen kontura jardun ohi duten agente edo ahaldunen erregistroa.
f)Erregulatutako informazioaren erregistroa, zeinean 118. artikulutik 122.era eta 123.1, 125., 126. eta 228. artikuluetan aipatutako informazioa jasoko baita. Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 118. artikulutik 122.era aipatutako informazioaren edukia igortzeko, zabaltzeko edo berrikusteko egindako errekerimenduak jasoko dira.
g)77.1 artikuluan aurreikusitako sozietate kotizatuen erregistro bat.
h)Erregistro bat non, 275.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, azken bost urteetan arau-hauste astunak eta oso astunak egiteagatik titulu honetan aurreikusitako gainbegiratze-, ikuskatze- eta zehapen-esparruari lotutako pertsona fisiko eta juridikoei ezarritako zehapenak jasoko baitira.
i)Bigarren mailako merkatu ofizialen erregistro bat, zeinaren eduki eta aldaketen berri emango zaien Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako erakunde gainbegiraleei eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari.
j)Espainiako negoziazio-sistema aldeaniztunen erregistroa.
k)X. tituluaren III. kapituluan araututako jarduera egiten duten inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta kreditu-erakundeen erregistroa.
l)Espainian ezarrita dauden eta 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera erregistratuta dauden kreditu-kalifikazioko agentzien erregistroa.
m)97. eta 103. artikuluek hurrenez hurren aipatzen dituzten kontrakontu zentraleko erakundeen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemak.
n)Kreditu-erakundeak berregituratzeari eta desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatutako banku-aktiboen funtsen erregistroa; horretan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean erregistratu behar diren gertaerak eta egintzak inskribatuko dira, aplikagarri den araudiarekin bat.
ñ) Partaidetzazko finantzaketarako plataformen erregistro bat.
o)Titulizazio-funtsen erregistro bat; eta bertan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aplikatu beharreko araudiaren arabera erregistratu beharreko gertaerak eta egintzak inskribatuko dira.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan aldizkako informazioa eta informazio-liburuxketakoa sartzeak soilik ekarriko du halakoen edukia finkatzen duten arauetan eskatutako informazio guztia biltzen dutenen aitorpena, eta inolaz ere ez du berarekin ekarriko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak haietan erantzukizuna izatea, haietan jasotako informazioan egiazkotasuna falta izatekotan.
f)letran ezarritako erregistro ofizialak mekanismo zentraltzat hartuko da artikulu honetan aipatzen den informazioa biltzeari begira, betiere erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.
239.artikulua. ERREKLAMAZIO-ZERBITZUAK.
1.Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak arautuko du, arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoen eskumenak ezertan eragotzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak era dezala —eta, egokitzat joz gero, bigarren mailako balore-merkatuen zuzentze-erakundeek, kontrakontuko erakunde zentralek eta baloreen gordailuzain zentralek ere era ditzatela— bakoitzaren eskumenen esparruan jendeak egiten dituen erreklamazioei erantzuteko zerbitzuak, eta, halaber, jende horri aholkua emateko eskumen horiezaz baliatzeko dauzkaten eskubideei eta dauden lege-bideei buruz.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakinaraziko dio Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari badela erreklamazio-prozedura bat, inbertsio-enpresek emandako inbertsio-zerbitzuei eta zerbitzu osagarriei dagokienez finantza-zerbitzuen erabiltzaileek dauzkaten gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko.
240.artikulua. PUBLIZITATEA.
Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, zehaztuko dute zein kasutan egongo den lege
honetan jasotako jarduerei buruzko publizitatea Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren karguko baimen edo beste modalitateren bateko kontrol administratiboaren menpe, eta, oro har, hark bete beharko dituen arau bereziak onartuko ditu.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bidezko diren akzioak egikarituko ditu aurreko lerrokadan aipatzen diren xedapenen aurkakoa den edo, oro har, publizitateari buruzko arau orokorren arabera legez kanpokotzat jo behar den publizitatea bertan behar utzarazteko edo zuzenarazteko; hori, halere, ez da eragozpena izango hurrengo kapituluaren arabera aplikatzekoak diren zehapenak ezartzeko.
241.artikulua. Kontabilitate-informazioaren arloko betebeharrak.
1.233.1.a) artikuluan aipatutako erakundeen ekitaldi bakoitzeko kontuak eta banakako kudeaketa-txosten bateratuak onartu behar ditu dagokion batzar orokorrak, kontu-auditoria egin ondoren, ekitaldia itxi eta ondorengo lau hilabeteetan.
2.Merkataritzako Kodearen I. liburuko III. tituluan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroa ahalduntzen da, eta hark berariaz gaitzen ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, Espainiako Bankua eta Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutua, aurreko zenbakian aipatutako erakundeei dagokienez, kontabilitate- arauak eta finantzen egoera-orriak doitzeko ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta ezarritako koefizienteak betetzeari dagokionez. Halaber, ezarriko dute zer maiztasunez eta xehetasunez helarazi behar zaizkion datuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, edo erakundeek, oro har, aditzera eman. Ahalmen horren mugapen bakarra izango da publizitate-irizpideak homogeneoak izatea kategoria bereko erakunde guztientzat, eta antzekoak kategoria desberdinentzat.
Gaikuntza ezarriko duen ministro-aginduak zehaztuko du zer txosten beharko diren aipatutako arau eta ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta araudi horri buruzko kontsultak ebazteko ere.
Halaber, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroa ahalduntzen da, eta hark berariaz gaitzen du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, 233.1.a) artikuluan zerrendatutako erakundeek eduki behar dituzten erregistroak, barne-datuen edo datu estatistikoen baseak eta dokumentuak arautzeko, bai eta, balore-merkatuko eragiketei dagokienez, 145. artikuluan jasotako gainerako erakundeenak ere.
3.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, eta hark berariaz gaituta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuak eta Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak, aurreko zenbakian aurreikusitako ahalmen berdinak izango dituzte, inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriei dagokienez, eta 233.1.a) 1 eta 2 artikuluan aipatutako erakunde nagusiak dituzten talde bateragarriei dagokienez. Ahalmen horiek erabiltze aldera, gaitzeko ministro-aginduan xedatzen diren nahitaezko txostenak beharko dira.
II. KAPITULUA
Beste agintari batzuekiko lankidetza
242.artikulua. Nazioko beste agintari gainbegirale batzuekiko lankidetza.
1.Espainiako Bankuak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak, finantza-erakundeen kontrolaren eta ikuskatzearen arloan bakoitzak dauzkan legezko eskumenen barruan, elkarrekin lankidetzan jardungo dute komeni dena harmonizatzeko eta, elkarren esperientzian oinarrituta, eskumen horietaz baliatzeko erabiltzen dituzten gainbegiratze-teknika eta praktikak biltzen dituzten irizpideak eta programak hobetzeko.
2.Horretarako, elkarrekin trukatuko dituzte, aldizka, garrantzitsuak diren informazioak —bereziki, erabilitako tekniken kalitate handiagoa segurtatzeari buruzkoak—, eta hitzarmen bat edo gehiago egin ahalko dituzte truke horiek normalizatzeko eta prozedura edo praktika
zehatzak homogeneizatzeko, eta, kasua bada, aipatutako helburuen jarraipena egitea bideratuko duten tresnak artikulatu ahalko dituzte.
243.artikulua. Aurretiko txostena eta informazioa eskatzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eskatu beharko dio Espainiako Bankuari edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, dagokionaren arabera, honako erabaki hauetako edozein hartzeko, bakoitzari dagokion zuhurtziazko gainbegiratzearen mende jarritako kontrako alderdiei buruz:
a)Arriskua kudeatzeko prozedurak izateari buruzko erabakiak eta kontrako alderdi finantzarioen kapital nahikoa izateari buruzkoak, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 11.3 eta 4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
b)Aipatutako erregelamenduaren 4.2 artikuluan eta 11.5 artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren talde barneko eragiketei salbuespenak aplikatzea.
2.Aurreko a) letraren haritik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak har ditzakeen erabakiak oinarritu beharko dira, nolanahi ere, dagokion erakundearen zuhurtziazko gainbegiraketa egiteko ardura duen agintaritzak egindako txostenetan.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatu al izango die, bai Espainiako Bankuari, bai Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren aplikazioari dagozkion gainbegiratze-, ikuskapen-, eta zehapen-eskumenak erabiltzeko behar duen informazio guztia.
244.artikulua. Europar Batasuneko beste agintari gainbegirale batzuekiko lankidetza.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala elkarlanean ariko da Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuekin, behar den guztietan, lege honetan ezarritako funtzioak betetzeko, eta, horretarako, aipatu legeak ematen dizkion eskumen guztiak baliatuko ditu; baita 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 Erregelamenduak (EE) ezarritakoak ere.
2.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak laguntza emango die Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuei. Zehazki, informazioa trukatuko du haiekin, eta ikerketa- edo gainbegiratze-jardueretan lagunduko du.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak elkarlan-helburuetarako erabil ditzake bere botereak; baita ikertutako jokabidea Espainian indarrean den araudian arau-hauste ez den kasuetan ere.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak elkarlanean jardungo du Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzarekin. Zehazki, behar den informazio guztia helaraziko dio luzapenik gabe, hark 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren
35.artikuluaren arabera esleitu dizkioten funtzioak bete ditzan.
4.Bere zehapen- eta ikerketa-ahalmenez baliatzean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lankidetzan jardungo du Europar Batasuneko beste agintari eskudun batzuekin, bermatze aldera zehapen edo neurriek sor ditzatela nahi diren emaitzak, eta bere jarduketa beste agintari batzuekin koordinatuko da mugaz gaineko kasuak direnean.
245.artikulua. Informazioa trukatzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala emango die Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, Europako Banku Agintaritzari eta beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunei eskatzen dioten eta beren funtzioak betetzeko behar duten behar den informazioa.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ez du transmitituko beste herrialdeetako edo erakundeetako agintari eskudunengandik edo pertsona fisiko zein juridikoengandik jasotako informazioa, hura zabaldu duten agintari eskudunen berariazko baimena eduki gabe.
Nolanahi ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jasotako informazioa edo hark transmititutakoa soilik erabili ahalko da agintari horiek, beren eginkizunetan dihardutela, baimena emandako xedeetarako; honako hauek dira xede horiek, bereziki:
a)Inbertsio-zerbitzuetan enpresen jarduerara sartzea arautzen duten baldintzen betetzea egiaztatzeko eta gainbegiratzea errazteko, banakako nahiz bateratutako oinarriaren gainean, jarduera hori egiten den ekitaldiari dagokionez, bereziki honako hauek direla-eta: aplikatzekoa den araudiak kapitala egokitzeko ezarritako betekizunak, administrazio- eta kontabilitate-prozedurak eta barne-kontroleko mekanismoak.
b)Negoziazio-zentroen funtzionamendu egokia gainbegiratzeko.
c)Zehapenak ezartzeko.
d)Agintari eskudunen erabakien kontrako administrazioarekiko errekurtsoaren kasuan.
e)Prozedura judizialetan.
f)Inbertsiogileen salaketak ebazteko mekanismo estrajudizialetan.
3.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste agintari eskudun batzuengandik jasotako informazioa transmititu ahalko die Espainiako Bankuari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari.
4.2. zenbakian ezarritakoa gorabehera, behar bezala justifikatutako inguruabarretan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa transmititu ahalko die beste erakunde edo pertsona fisiko zein juridiko batzuei hura zabaldu duten agintari eskudunen berariazko baimena eduki gabe, soilik agintari horiek baimena emandako xedeetarako. Kasu horretan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala informatuko dio horri buruz informazioa igorri zuen Estatuko agintaritza eskudunari.
5.Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatu beharko da, informazioa emateko edo trukatzeko eskaerari aplikatzekoa zaion araubideari dagokionez, 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
6.Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragotziko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar den informazio konfidentziala transmititu diezaien, beren eginkizunez balia daitezen, honako erakunde hauei:
a)Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari, enpresa zehatzei buruzko informazioa dela-eta dauden mugak betez, eta Europar Batasuneko kide ez diren estatuei buruz bi erregelamendu hauetan ezarritako ondorioetarako: 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamendua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 1092/2010 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren finantza-sistemaren gainbegiratze makro-zuhurtziakoari buruzkoa eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordea sortzen duena, hurrenez hurren.
b)Banku Zentralen Europako Sistemari eta Europako Banku Zentralari, monetaren arloko agintariak diren aldetik.
c)Espainiako Bankuari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari.
Modu berean, erakunde horiei ere ez zaie eragotziko informazioa ematea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, hark lege honen arabera dagozkion funtzioak bete ditzan.
246.artikulua. Europar Batasuneko beste agintari eskudun batzuei aurretiko kontsulta egitea.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudun interesdunen gainbegiratze-eginkizunetan eragina izan dezaketen erabakiak hartu aurretik, agintaritza horiei kontsulta egingo die, eta funtsezko edo egoki iritzitako informazioa emango die, dagokion gaiaren garrantzia aintzat hartuta.
Zehazki, dagokion kontsulta egin beharko da honako erabaki hauek hartu aurretik:
a)V. tituluaren IV. kapituluan partaidetza esanguratsuak eskuratzeari buruz jasotakoak, erabaki bakoitzaren eraginpean dauden akziodunen aldaketaren irismena edonolakoa izanda ere.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen fusioetan, zatiketetan, edo enpresen antolaketan edo kudeaketan aldaketa garrantzitsua dakarten eragiketetan egin beharreko txostenak.
c)Arau-hauste oso astunen eta astunen ondoriozko zehapenak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz garrantzi handikoak direnak.
d)311. artikuluan aipatzen diren esku hartzeko eta ordezkatzeko neurriak.
e)Baliabide propio gehigarriak eskatzea, 260.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta eragiketen arriskua neurtzeko barne-metodoen erabilerari mugapenak ezartzea.
c), d) eta e) letretan adierazitako kasuetan, nolanahi ere, dagokion taldearen gainbegiratze bateratuaren ardura duen Europar Batasuneko agintaritzari kontsulta egin behar zaio.
Salbuespen gisa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egin gabe utz dezake Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunei aldez aurretik egin beharreko kontsulta, baldin eta kontsulta horrek arriskuan jar badezake hartuko diren erabakien eraginkortasuna, eta erabakia hartu bezain laster, aipatu agintaritzei jakinarazi behar zaie.
247.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetako agintari eskudunekiko lankidetza.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako agintaritza eskudunekiko informazio-trukea aurreikusten duten elkarlan- akordioak egin ditzake, baldin eta emandako informazioak gutxienez 90. artikuluan eskatzen denaren pareko lanbide-sekretuaren bermea badu, eta elkarrekikotasunik bada. Informazio-truke horrek agintaritza eskudunei ezarri zaizkien zereginak betetzera egon behar du zuzenduta. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari emango dio zenbaki honek aipu dituen elkarlan-akordioak egitearen berri.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak datu pertsonalak transferitu ahalko dizkie Europar Batasuneko kide ez diren estatuei, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren V. tituluan ezarritakoarekin bat.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hirugarren herrialdeetako agintari, erakunde eta pertsona fisiko zein juridikoekin informazio-trukeak jasotzen dituzten lankidetza-akordioak egin ahalko ditu, haiek honako hauen arduradunak baldin badira:
a)Kreditu-erakundeak, aseguru- edo berraseguru-erakundeak, bestelako finantza erakundeak eta finantza-merkatuak gainbegiratzea.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak likidatzeko fasea zabaltzean edo antzeko prozeduretan gertatutako konkurtsoa.
c)Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, kreditu-erakundeek, aseguru- edo berraseguru- erakundeek eta bestelako finantza-erakundeek nahitaezko dituzten kontu-auditoriak egitea, gainbegiratze-eginkizunez baliatzen ari dela, edo kalte-ordainen araubideak administratzea, bere eginkizunetan diharduela.
d)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak likidatzeko fasea zabaltzean edo antzeko prozeduretan gertatzen den konkurtsoan esku hartzen duten organoen gainbegiratzea.
Informazio-truke hori bideratu beharko da agintari edo erakunde horien edo pertsona fisiko edo juridikoen egitekoak betetzera.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak transmitituko duen informazioa Europar Batasuneko kide den beste estatu batetik datorrenean, informazio hori soilik zabaldu ahalko da hura transmititu duten agintari eskudunek berariazko erabakia hartuta eta, kasua bada, soilik agintari horiek baimena emandako xedeetarako. Xedapen bera aplikatuko zaio Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetako agintari eskudunek emandako informazioari.
248.artikulua. LANBIDE-SEKRETUA.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak edo beste agintari eskudun batzuek lege honetan jasotako gainbegiratze- eta ikuskatze-eginkizunak direla-eta beren eginkizunetan dihardutela jaso dituzten informazio edo datu konfidentzialak, ezingo zaizkie eman inongo pertsonari edo agintariri. Izaera erreserbatu hori amaituko da interesdunek jendaurrean azaltzen dituztenean hari dagozkion gertaerak.
Artikulu honetan xedatutakoa eta zigor zuzenbidean jasotako kasuak ezertan eragotzi gabe, bere eginkizunetan diharduela jaso dezakeen inongo informazio konfidentzialik ezingo zaie zabaldu inolako pertsonari edo agintariri, ez bada modu orokor eta kolektiboan, halako moduz non eragotziko baita informazio horrek zehazki identifikatzea aipagai dituen inbertsio-zerbitzuetako enpresak, merkatuen zuzentze-sozietateak, merkatu arautuak edo beste edozein pertsona.
2.Gorte nagusiek sekretu-betebeharraren peko informaziorako sarbidea izatea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakariaren bitartez gauzatuko da, parlamentu-erregelamenduetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko lehendakariak arrazoituta eskatu ahalko die Ganberako organo eskudunei saio sekretua egiteko, edo gai sailkatuetarako ezarritako prozedura aplikatzeko.
Gorte Nagusietako ikerketako parlamentu-batzorde bateko kideek izaera erreserbatuko informazioa jasotzen badute, erreserba bermatzeko neurri egokiak hartu beharko dituzte.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarentzat jardueran ari diren edo aritu diren eta datu erreserbatuak jakin dituzten pertsona guztiek sekretua gordetzeko betebeharra dute. Eginbehar hori ez betetzeak erantzukizun penalak eta legeetan aurreikusitako gainerako erantzukizunak eragingo ditu. Pertsona horiek ezingo dute datu zein dokumentu erreserbatuei buruz deklaratu, ez aitortu, ez argitaratu, ez jakinarazi, ez erakutsi, ezta zerbitzua utzi ondoren ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko organo eskudunak berariazko baimena eman ezean. Baimen hori ematen ez badu, eraginpeko pertsonak sekretuari eutsiko dio, eta horrek ez dio erantzukizunik sortuko.
4.Honako kasu hauek daude salbuetsita artikulu honetan araututako sekretu- betebeharretik:
a)Interesdunak berariaz onartzen badu datuak zabaltzea, argitaratzea edo jakinaraztea.
b)Estatistika-helburuei erantsitako datuak edo era laburtuan nahiz erantsian egindako komunikazioak, betiere banako erakundeak ezin badira identifikatu, ezta zeharka ere.
c)Agintari judizial eskudunek edo fiskaltzak zigor-prozesu batean edo epaiketa zibil batean eskatutako informazioak; azken kasu horretan, halere, sekretu-betebeharrak bere horretan iraungo du inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuhurtzia-eskakizunekin lotutako guztian.
d)Inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten lehiaketa-prozeduren esparruan agintari judizialek eskatzen dituzten informazioak, betiere erakundearen birflotatzean tarteko diren hirugarrenei buruzkoak ez badira.
e)Balore-merkatuen antolamenduaren eta diziplinaren arloetan emandako administrazio-ebazpenei buruz jarritako administrazio eta jurisdikzio-helegiteen esparruan agintari administratibo edo judizial eskudunek eska ditzaketen informazioak.
f)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauei guztiei, zeinek bere funtzioak bete ditzan, eman behar dizkien informazioak: balore-burtsen arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoei; Espainiako Bankuari; Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari; Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari, bigarren mailako merkatu ofizialen sozietate kudeatzaileei, merkatu horien funtzionamendu ona bermatzeko; inbertitzaileen berme-funtsei; inbertsio-zerbitzuetako enpresa bateko edo haren taldeko erakunde bateko kontu-hartzaile edo sindikoei, zeinak egoki diren prozedura administratiboetan edo judizialetan izendatuko baitituzte, eta inbertsio-zerbitzuetako enpresetako eta haien taldeetako kontu-ikuskariei.
g)10/2010 Legearen arabera (apirilaren 28koa, kapital zuriketari eta terrorismoaren finantzaketari aurrea hartzekoa) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kapitalak zuritzearen aurkako borrokaren agintari arduradunei eman beharreko informazioa, eta Tributuen Lege Orokorrari buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 93. eta 94. artikuluetan xedatutakoaren arabera eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurretiazko baimen delegaezinaz salbuespenezko eran egin daitezkeen komunikazioak. Helburu horietarako, kontuan eduki beharko dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste herrialde batzuetako agintaritza begiraleekin formalizatutako elkarlan-akordioak.
h)Parlamentuko ikerketa-batzorde batek dagokion legeria espezifikoaren arabera eskatutako informazioak.
i)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Espainiako merkatu bateko konpentsazio edo kitapen-sistema edo ganbera bati ematen dizkion informazioak, Batzordeak beharrezkoak jotzen dituenean merkatuan gertatzen den edo gerta daitekeen edozein ez-betetzeren aurrean aipatu sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko.
j)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauei, zeinek bere funtzioak bete ditzan, eman behar dizkien informazioak: Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari; Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari; beste herrialde batzuetako erakundeei edo agintaritzei, haien gain denean kreditu-erakundeak, aseguru- edo berraseguru-enpresak, beste finantza-erakunde batzuk eta finantza-merkatuak gainbegiratzeko funtzio publikoa, edo gordailuak bermatzeko nahiz inbertitzaileei kalte-ordaina emateko sistemen kudeaketa, betiere elkarrekikotasunik bada, eta erakunde horiek eta agintaritza horiek lanbide- sekretuaren pean badaude, gutxienez Espainiako legeek ezartzen dituztenen pareko baldintzetan.
k)Lege honen esparruaren peko inbertsio-zerbitzuetako enpresen, finantza- erakundeen eta merkatuen zuhurtziazko gainbegiratzeagatik edo zehapenengatik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari edo balore- merkatuen arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako agintaritzei eman behar dizkien informazioak.
l)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 176.8 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen duen informazioa.
m)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Energia Elektrikoaren Merkatu Iberiarreko agintaritza gainbegiraleei eta Espainiako agintaritza gainbegiraleei energiaren arloan eta ematen dizkien eta aipatu merkatu horien ikuskapenerako beren gainbegiratze- eginkizuna betetzeko haiek beharrezkoak dituzten informazioak. Helburu horietarako, kontuan eduki beharko dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste agintaritza batzuekin formalizatutako elkarlan-akordioak. Batzordearen berariazko adostasunaren bitartez bakarrik zabaldu ahalko da komunikatutako informazioa.
n)Indarreko araudiaren arabera Europako Banku Agintaritzari emandako informazioa eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren —zeinak Gainbegiratzeko Europako Agintaritza (Europako Banku Agintaritza) sortzen baitu, 716/2009 (EE) Erabakia aldatzen, eta Batzordearen 2009/78
(EE)Erabakia indargabetzen— 31. eta 35. artikuluetan ezarritakoa. Aurrekoa gorabehera, aipatu informazioa lanbide-sekretuaren pean egongo da.
ñ) Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari emandako informazioa, informazio hori egokia denean hark 2010eko azaroaren 24ko 1092/2010 (EB) Erregelamenduaren arabera bere estatutu-funtzioak bete ditzan.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emandako izaera erreserbatuko informazioa jasotzen duten agintaritza judizialek dagokion prozesuaren iraunaldian erreserba bermatzeko neurri egokiak hartu beharko dituzte. Izaera erreserbatuko informazioa jasotzen duten gainerako agintaritza, pertsona edo erakundeek artikulu honetan araututako lanbide-sekretuaren mende geratuko dira, eta ezingo dute informazio hori erabili legez ezarritako eginbeharrak betetzeko esparrutik kanpo.
6.Informazioa Europar Batasuneko beste estatu kide batean sortu bada, 4.j) zenbakian aipatutako Europako Esparru Ekonomikoan ez dauden herrialdeetako erakunde eta agintaritzei informazio erreserbatua transmititzeko ezinbestekoa izango da informazio
hori emandako agintaritzaren berariazko adostasuna. Horrez gainera, aipatu hartzaileei soilik jakinarazi ahalko zaie, eta dagokion agintaritzak adierazitako ondorioetarako soil- soilik. Mugapen bera aplikatuko zaie 4.i) zenbakian aipatutako ganberei eta erakundeei eta Kontu Auzitegiak eta Gorte Nagusietako ikerketa-batzordeek eskatutako informazioei.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dio datu, dokumentu edo informazioak zer agintaritza edo erakundera igor daitezkeen, 4.d) eta f) zenbakietan aurreikusitakoaren arabera, Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari dagokionez.
249.artikulua. Lankidetzari edo informazio-trukeari ezezkoa ematea.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak soilik kasu hauetan uko egin diezaioke elkarlan-eskaera bat bideratzeari ikerketa batean, «in situ» egiaztapen batean edo gainbegiratze batean, 253.4tik 6ra bitarteko artikuluaren arabera, edota informazioa trukatzeari, 245.1etik 5era bitarteko eta 253.1 artikuluen arabera:
a)Aipatu ikerketak, «in situ» egiaztapenak, gainbegiratzeak edo informazio-trukeak arriskuan jar ditzakeenean subiranotasuna, segurtasuna edo ordena publikoa.
b)Prozedura judizial bat abiarazi denean egitate berengatik eta pertsona beren
aurka.
c)Jadanik ebazpen judizial irmo bat eman denean pertsona berei eta egitate berei dagokienez.
Ukoaren kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar bezala jakinaraziko die eskaera egin duen agintaritza eskudunari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, hartaz ahalik eta informaziorik gehien ematen duela.
250.artikulua. Agintari judizialekiko lankidetza.
Agintaritza Judizialak edo Fiskaltzak eskatzen dion lankidetza emango du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, delitu-izaera izan dezaketen eta balore-merkatuekin lotuta dauden egitateak argitze aldera.
251.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuhurtziazko gainbegiratzearen arloko lankidetza.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarrien kaudimena gainbegiratzeko ardura duen agintaritza eskuduna den aldetik, Europar Batasuneko agintaritza gainbegiraleekin lankidetzan jardungo du. Helburu horretarako:
a)Informazio-bilketa koordinatzea, eta taldeko inbertsio-zerbitzuetako enpresak gainbegiratzeko ardura duten gainerako agintaritzen artean funtsezko iritzitako informazioa hedatzea, bai ohiko egoeretan, bai larrialdietan.
b)Ohiko egoeretako gainbegiratze-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, besteak beste, 190., 196., 260. eta 261. artikuluetan jasotako gainbegiratze bateratuari lotutako jarduerei dagokienez, eta arriskuen tratamenduari eta antolaketaren arloko irizpide teknikoei buruzko xedapenetan, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan.
c)Gainbegiratze-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan, eta hala badagokio, banku zentralekin, larrialdietan edo halakoen prebentzioan, eta bereziki, inbertsio-zerbitzuetako enpresen edo finantza-merkatuen bilakaera okerra dagoenean, ahal den neurrian berariazko komunikazio-kanalak baliatuta, krisiaren kudeaketa errazteko. Erregelamendu bidez zehaztu ahalko da plangintza eta koordinazio horren edukia.
d)Elkarlan estuan jardutea atzerriko inbertsio-zerbitzuetako enpresen, jatorrizko sozietateen, filialen edo talde bereko parte hartutako enpresen gainean gainbegiratze- erantzukizuna duten beste agintaritza eskudun batzuekin, 247. artikuluan aurreikusitako eran.
e)Koordinazio eta lankidetza-akordioak egitea beste agintaritza eskudun batzuekin: batetik, gainbegiratu beharreko taldeen gainean gainbegiratze eraginkorra bideratzeko eta ezartzeko, eta, bestetik, akordio horietatik sortzen diren lan gehigarriak onartzeko, betiere erregelamendu bidez ezarritako edukiak aintzat hartuta.
Zehazki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak alde biko akordio bat egin dezake 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, erakunde filial bat gainbegiratzeko ardura enpresa nagusia baimendu duten eta ikuskatzen duten agintaritza eskudunei delegatzeko; hartara, haiek zainduko dute filiala, lege honetan, lege hau garatzeko araudian eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako xedapenen arabera. Aipatutako akordioak egin izanaren eta haien edukiaren berri eman beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari.
f)Europako Banku Agintaritzarekin lankidetzan jardungo da, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren ondorioetarako, 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren arabera.
252.artikulua. Bigarren mailako merkatu ofizialen gainbegiratzearen arloko lankidetza.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta harrerako estatu kideko agintaritza eskudunak egoeraren araberako elkarlan-mekanismoak ezarriko dituzte bigarren mailako merkatu ofizialek Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetan urruneko sarbidea izaten uzteko mekanismoak ezartzen dituztenean, eta merkatu horretako eragiketek (ikusirik zer egoera duten balore-merkatuek harrerako estatu kidean) funtsezko garrantzi bat hartu dutenean merkatuen funtzionamendurako eta inbertitzaileak estatu horretan babesteko.
2.Halaber, Europar Batasuneko beste estatu kide bateko merkatu arautu batek urruneko sarbidea bermatzeko mekanismoak ezarri dituenean Espainiako lurraldean, eta Espainian egindako eragiketek, ikusirik zer egoera duten Espainiako balore-merkatuek, funtsezko garrantzi bat hartu dutenean merkatuen funtzionamendurako eta inbertitzaileak Espainian babesteko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta merkatu arautuaren jatorriko Europar Batasuneko estatu kideko agintaritza eskudunak egoeraren araberako elkarlan-mekanismoak ezarriko dituzte.
3.Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da eragiketek funtsezko garrantzia dutela 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 (EE) Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzen denean.
253.artikulua. 2004/39 (EE) Zuzentarauaren gaietako lankidetza.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako agintari eskudunei jakinarazi ahalko die apirilaren 21eko 2004/39 (EE) Zuzentarauaren transposizioa egiten duten arau nazionaletan araututako gaiei buruzko informazioa.
Kasu horietan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak adierazi beharko du ea informazio hori soilik zabaldu daitekeen berak berariazko baimena emanda.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste estatu kide batzuetako agintari eskudunen informazioa jasotzen duenean eta agintari horiek adierazi dutenean informazio hori soilik bere berariazko baimenarekin zabal daitekeela, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak informazio hori soilik erabili beharko du agintaritza horrek baimendutako xedeetarako.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak susmo sendoa duenean berak gainbegiratzen ez dituen erakunde batzuk xedapen nazionalen aurkako jarduerak ari direla egiten edo egin dituztela Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko lurraldean, betiere xedapen horiengatik 2004ko apirilaren 21eko 2004/39 (EE) Zuzentarauaren transposizioa egin denean, ahalik eta modurik zehatzenean jakinaraziko die hori aipatu estatu kideko agintaritza eskudunari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabil ditzakeen eskumenak ezertan eragotzi gabe egingo da jakinarazpen hori.
3.Era berean, jakinarazpen bat jasoz gero beste Europar Batasuneko kide den estatu bateko agintaritza eskudunetik, eta hark susmo sendoa badu berak gainbegiratzen ez dituen erakunde batzuk lege honen eta lege hau garatzeko xedapenen aurkako jarduerak ari direla egiten edo egin dituztela Espainiako lurraldean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egoera hori zuzentzeko egoki diren neurriak hartu beharko ditu. Gainera, bere esku-hartzearen emaitzak jakinaraziko dizkie agintaritza eskudun berriemaileari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintzari, eta, ahal duen heinean, tarteko aurrerapen esanguratsuak.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuen laguntza eska dezake gainbegiratze-jarduera batean, edo zerbait «in situ» egiaztatzeko, edo bi hauekin lotutako ikerketak egiteko: apirilaren 21eko 2004/39
(EE)Zuzentarauaren transposizioa egiten duten arau nazionaletan araututako gaiak eta 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduan aipatutako gaiak.
5.Beste estatu kide batean baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresen kasuan, enpresa horiek bigarren mailako merkatu ofizial bateko urruneko kideak direnean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak haiengana zuzenean jotzea aukera dezake, eta, kasu horretan, behar bezala jakinaraziko dio hori urruneko kidearen jatorriko estatu kideko agintaritza eskudunari.
6.Baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskaera bat jasotzen badu bere eskumenen esparruan zerbait «in situ» egiaztatzeko edo ikerketa bat egiteko:
a)berak egingo du egiaztatzea edo ikerketa;
b)eskaera aurkeztu duten agintaritzek egin dezaten onartuko du, edo
c)auditore nahiz aditu batzuek egin dezaten onartuko du.
254.artikulua. MERKATU-ABUSUAREN ARLOKO LANKIDETZA.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, VII. tituluko II. kapituluan edo hura garatzeko araudian araututako gaiei dagokienez, eska diezaieke Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunei egin dezatela ikerketa bat beren lurraldean. Beste gauza bat ere eska diezaieke: beren langile batzuk beste estatu kide horretako agintaritza eskuduneko langileekin batera aritzea ikerketa osoan zehar.
Baldin Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskaera baztertua bada, edo ez bazaio bide ematen arrazoizko epean, batzorde horrek Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari jakinaraz diezaioke hori.
2.Era berean, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunek ere arestian aipatutako gaiekin lotutako eta baldintza beretako ikerketak egiteko eska diezaiokete Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak uko egin diezaioke aurreko zenbakiak aipatzen dituen ikerketa-eskaerak bideratzeari, edo beraren langileen ondoan Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko agintaritza eskuduneko langileak aritzeari, hori subiranotasunaren, segurtasunaren edo ordena publikoaren aurka joan daitekeenean, edo prozedura judizial bat abiarazi denean egitate berengatik eta pertsona beren aurka Espainiako agintarien aitzinean, edo Espainiako epaile edo auzitegi batek epai irmo bat eman duenean pertsonon aurka egitate berengatik. Kasu horretan, behar bezala jakinaraziko zaio erabakia eskaera egin zuen agintaritza eskudunari, eta ahalik eta informaziorik osoena emango zaio aipatu prozeduraz edo epaiaz.
4.Arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoen 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoaren arabera egiten diren edo jasotzen diren laguntza-eskaera guztiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren bitartez izapidetuko dira.
5 Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar diren neurriak hartuko ditu ahal den bezain laster biltzeko eta transmititzeko VII. tituluaren II. kapituluan araututako gaiei buruzko informazioa, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunek eskatu diotena.
Baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezin badu eskatutako informazioa berehala transmititu, horren arrazoiak eskatu duen agintariari jakinaraziko dizkio.
6.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurreko zenbakiaren indarrez emandako informazioak lanbide-sekretuaren babesa izango du.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak uko egin diezaioke informazio- eskaera bat bideratzeari, 249. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, VII. tituluaren II. kapituluan araututako gaiei dagokienez, informazioa eska diezaieke Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunei.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zenbaki honetan xedatutakoaren arabera jasotzen duen informazioa soilik erabili ahalko da bere eginkizunez baliatzearekin berariaz lotutako prozedura administratibo edo judizialen esparruan, salbu eta informazioa igorri zuen agintariak baimendu duenean hura beste xede batzuetarako erabil dadila edo beste estatu batzuetako agintari eskudunei transmititu dakiela.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko kide den estatu bateko agintaritza eskudunari igorritako informazio-eskaera baztertu denean edo ez zaionean bide eman arrazoizko epean, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko zaio.
8.Baldin eta lankidetza- edo informazio-eskaera bat baztertua izan bada, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzak lagundu egin diezaieke agintaritzei, akordio bat iristeko, 2010eko azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluaren arabera, eta horrek ez ditu ezertan ere eragotziko, ez lege honen 249. artikuluan jasotako ukapen-aukerak, ez eta Batasuneko Zuzenbidea ez betetzeagatik Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzak jarduteko daukan eta erregelamendu horretako 17. artikuluan aitortzen den gaitasuna ere.
255.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen arloko lankidetza.
1.Nazioarteko estandarrekin eta kontrakontu zentraleko erakundeei, baloreen gordailuzain zentralei eta finantza-merkatuaren gainerako azpiegiturei buruzko Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak zainduko dute balore nazionalen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemen funtzionamenduak babes dezala finantza-sistemaren egonkortasuna, bere osotasunean. Helburu horrekin, agintari horiek ebaluatuko dute noraino egokitzen zaizkien Espainiako merkatu-azpiegituren prozedurak nazioarteko jokabide eta gomendio egokienei, eta bi urtez behin txostena egin eta argitaratuko dute.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak lankidetza- hitzarmen bat izenpetuko dute, aurreko zenbakian jasotako lana garatzeko. Hitzarmen horrek bakoitzak arlo horretan dauzkan eginkizunak eta erantzukizunak zehaztuko ditu, bai eta bi agintarien arteko informazio-trukerako sistema ere.
3.Xedapen honetan ezarritakoak ez ditu aldaraziko agintaritza hauetako bakoitzari bere araudi erregulatzailean emandako eskumenak.
III. KAPITULUA
Zuhurtziazko gainbegiratzea
256.artikulua. Gainbegiratze-programa.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-programa onartuko du, urtean behin, gutxienez, inbertsio-zerbitzuetako enpresa hauei dagokienez:
a)257. artikuluan aipatutako erresistentzia-probetan edo gainbegiratze- eta ebaluazio-prozesuan lortutako emaitzen arabera, finantza-egonkortasunerako arrisku adierazgarriak dituztenak edo kaudimen-arauaren ez-betetzea agerian jartzen dutenak.
b)Finantza-sistemari arrisku sistemikoa dakarkiotenak.
c)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-eginkizunak betetzean beharrezkotzat jotzen duen beste edozein.
2.Programa honek barnean hartuko du, gutxienez, ekainaren 26ko 10/2014 Legeak
5.2artikuluan aipatutako informazioa, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, programaren emaitzak ikusita, kasu bakoitzean egoki iritzitako neurriak hartu ahalko ditu; besteak beste, aipatu legearen 55.3 artikuluan ezarritakoak.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainbegiratze-programa egitean, aintzat hartuko du beste estatu kide batzuetako agintaritzetatik jasotako informazioa, inbertsio- zerbitzuetako enpresek han ezarritako sukurtsalei dagokienez. Ondorio horietarako, kontuan hartuko du, halaber, estatu kide horietako finantza-sistemen egonkortasuna.
4.Aurrekoa gorabehera, 256. artikulua eta 257. artikulua ez zaizkie aplikatuko 141.a) artikuluan aipatutako laguntza-zerbitzua emateko baimenik ez duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, 140. artikuluko a), b), d) eta g) letretan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu edo -jardueretako bat edo batzuk bakarrik ematen dituztenei, eta bezeroen dirua edo baloreak gordailuan edukitzeko baimenik eman ez zaienei, arrazoi hori dela-eta, ezingo baitira inoiz bezero horiekin zorretan egon.
257.artikulua. Erresistentzia-probak.
1.Urtean behin, gutxienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erresistentzia- probak egingo dizkie gainbegiratu beharreko inbertsio-zerbitzuetako enpresei, 256. artikuluan aurreikusitako berrikuspen- eta ebaluazio-prozesua errazteko.
2.Helburu horretarako, Europako Banku Agintaritzak onartutako gidak, bere egin ahalko ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta horrenbestez taldeei eta erakundeei helarazi.
258.artikulua. Bateratze-betebeharrak.
1.2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutako baliabide propioen eta mugapenen gutxieneko mailak betetzeko, inbertsio-zerbitzuetako enpresek kontabilitateko egoera-orriak bateratuko dituzte, inbertsio-zerbitzuetako gainerako enpresekin eta finantza-erakundeekin batera erabakitzeko unitate bakar bat eratuz, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, eta aipatu erregelamenduak xedatutakoaren arabera.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde bateragarriei eskatu ahalko die egindako bateratzeak egiaztatzeko eta erakunde bateratuen multzoak bere gain hartutako arriskuak aztertzeko behar den informazioa, bai eta liburuak, dokumentuak eta erregistroak ere, helburu berarekin.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek beste erakunde batzuekin dituen harreman ekonomikoak, finantzarioak edo kudeaketakoak direla-eta, kontrol-harremana dagoela susma daitekeenean, erakundeek kontuak bateratzeari ekin gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatu ahalko die erakunde horiei, edo ikuskatu, bateratzearen jatorria zehazte aldera.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatu ahalko die pertsona fisikoei, eta Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren araberako kontrol-harremana duen erakunde ez-finantzarioak ikuskatu ahalko ditu, inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta haien talde bateragarrien egoera juridiko, finantzario eta ekonomikoan duten eragina zehazteko.
4.Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako bateratze-betebeharra bete dela ulertuko da aurreko zenbakietan aipatutako bateratzearen bidez, inbertsio- zerbitzuetako enpresa bat nagusi den sozietate taldearen bidez, edo inbertsio- zerbitzuetako enpresen partaidetzak izatea jarduera nagusi duen sozietate bat nagusi den taldearen bidez. Orobat, ulertuko da betebehar hori bete dela bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-erakundeen, kontrakontuko erakunde zentralen eta baloreen gordailuzain zentralen kasuan.
Hori guztia ulertzen da, finantza-erakundeak ez diren filialek elkarrekin bateratzeko izan dezaketen betebeharrak ezertan eragotzi gabe, dagokion kasuan, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoari jarraituz.
259.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta haien talde bateragarrien zuhurtziazko gainbegiratzea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkio, inbertsio-zerbitzuetako enpresak eta haien talde bateragarriak gainbegiratzeko agintaritza eskuduna denez, honako eginkizun hauek:
a)Lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan, eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasota dagoen kaudimen-araudia betetze aldera aplikatutako sistemak (edonolako akordio, estrategia, prozedura edo mekanismo) ikuskatzea.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen sistemek, baliabide propioek eta likideziak kudeaketa on eta zuhurra eta arriskuen estaldura sendoa bermatzen ote duten erabakitzea.
c)Aurreko letretan aipatutako berrazterketatik eta ebaluaziotik abiatuta, a) letran aipatutako sistemak eta mantendutako funts propioek eta likideziak arriskuen kudeaketa eta estaldura sendoa bermatzen ote duten erabakitzea.
Aurreko letretan aipatutako azterketak eta ebaluazioak urtean behin eguneratuko dira, gutxienez.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuetako enpresak eta haien talde bateragarriak gainbegiratzeko ardura duen agintaritza gisa, honako eginkizun hauek garatu behar ditu:
a)Erabakiek Europar Batasuneko gainerako estatu kideen finantza-sistemen egonkortasunean izan dezaketen eragina oso kontuan hartuko du, batez ere larrialdietan, une bakoitzean eskura dagoen informazioa oinarri hartuta.
b)Europar Batasunaren eremuko gainbegiratze-tresnen eta -praktiken bat etortzea kontuan hartuko du.
c)Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunekin lankidetzan jardungo du, Finantzak Gainbegiratzeko Europako Sistemaren zati gisa, elkarrenganako konfiantzan eta begirunean, batez ere informazio egoki eta fidagarriaren fluxua bermatzeko, Europar Batasunaren Tratatuaren 4.3 artikuluan ezarritako lankidetza leialaren printzipioaren arabera.
d)Europako Banku Agintaritzaren jardueretan parte hartuko du, eta dagokionean, gainbegiraleen elkargoetan.
e)Ahal duen guztia egingo du Europako Banku Agintaritzak, 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluari jarraituz, ematen dizkion jarraibideak eta gomendioak betetzeko, eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeak, 2010eko azaroaren 24ko 1092/2010 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera egiten dituen ohartarazpen eta gomendioei atxikitzeko.
f)Lankidetza estuan jardungo da Arrisku Sistemikoko Europako Batzordearekin.
260.artikulua. Zuhurtziazko gainbegiratze-neurriak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresei edo inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriei eskatuko die behar diren neurriak berehala hartzeko, honako egoera hauetan:
a)Kaudimenari buruzko araudian jasotako betebeharrak betetzen ez dituztenean, edo antolamenduzko egituran nahiz barne-kontroleko, kontabilitateko edo balorazioko prozedura eta mekanismoetan —lege honetako 190.2 artikuluan jasotakoetan— gabezia larriak aurkitzen direnean.
b)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak dituen datuek pentsarazten badute hurrengo 12 hilabeteetan erakundeak ez dituela beteko aurreko letran adierazitako eginbeharrak.
2.Aurreko zenbakian aurreikusitako egoeran, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, erakundearen edo taldearen egoera ikusita, erabaki ahalko du ondorengo neurrien artean egoki iritzitako bat edo gehiago:
a)inbertsio-zerbitzuetako enpresei eskatzea baliabide propio gehiago, 196. artikuluan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak baino, erregelamendu horren 1. artikuluak estaltzen ez dituen arriskuak eta arrisku-elementuak direla-eta.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta beren taldeei eskatzea indar ditzatela edo alda ditzatela esandako barne-kontroleko, kontabilitateko eta balorazioko prozedurak eta aplikatzekoak diren arauak betetzeko ezarritako mekanismo eta estrategiak, horietan barne direla 190.2 artikuluan xedatutakoak betetzeko ezarritakoak.
c)Inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta beren taldeei eskatzea aurkez dezatela lege honetan eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gainbegiratze-betekizunak berrezartzeko plana, eta berori gauzatzeko epea finka dezatela; eta, planaren norainokoari eta gauzatze-epeari dagokienez, behar diren hobekuntzak planean sar ditzaten eskatzea.
d)Inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta beren taldeek hornidurak zuzkitzeko politika espezifiko bat edo baliabide propioen errekerimenduarekin zerikusia duen aktiboen tratamendu jakin bat aplika dezatela eskatzea.
e)Negozioak, eragiketak edo inbertsio-zerbitzuetako enpresen sarea murriztea edo mugatzea, edota inbertsio-zerbitzuetako enpresaren sendotasunerako arrisku handiegiak dituzten jarduerak bertan behera uzteko eskatzea.
f)Inbertsio-zerbitzuetako enpresen jarduerek, produktuek eta sistemek berezkoa duten arriskua murrizteko eskatzea.
g)Inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta haien taldeei eskatzea ordainsari aldakorra mugatzeko, diru-sarrera garbien portzentaje gisa, kapital-oinarri sendoari eustearekin bateraezina denean.
h)Inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta beren taldeei eskatzea lortzen dituzten mozkin garbiak beren baliabide propioak indartzeko erabil ditzatela.
i)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak akziodunei, bazkideei edo 1. mailako kapital gehigarriko tresnen titularrei dibidenduak edo interesak bana ditzaten debekatzea edo mugatzea, betiere, debeku horrek ez badakar inbertsio-zerbitzuetako enpresaren ordainketa-obligazioak ez betetzea.
j)Informatzeko obligazio gehigarriak ezartzea edo maizago izan daitezela, kapital- eta likidezia-egoeraren informazioa barne dela.
k)Aktibo likidoen gutxieneko kantitate bat edukitzeko obligazioa, pasiboetatik eta konpromisoetatik eratorritako funts-irteera potentzialei aurre egin ahal izateko, likidezia erabilgarrian eragina izan dezaketen gertaera larrien kasuak barnean hartuta; eta finantzaketa-iturrien eta aktibo, pasibo eta konpromisoen epemugen egitura egokia mantentzea, inbertsio-zerbitzuetako enpresaren finantza-egoera kaltetu edo arriskuan jar dezaketen desoreka potentzialak edo likidotasun-tentsioak eragozte aldera.
3.Aurreko zenbakian xedatutakoa ulertzen da, betiere, lege honetan aurreikusitako zehapen-araubidearen aplikazioa ezertan eragotzi gabe.
261.artikulua. Baliabide propioen betekizun gehigarriak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresei eskatuko die 260.2.a) artikuluan ezarritako gutxienekoak baino baliabide propio gehiago mantentzea, honako kasu hauetan:
a)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 190.2 artikuluan edo 393. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu.
b)196. artikuluan edo 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baliabide propioen errekerimenduekin estaltzen ez diren arriskuak edo arrisku- elementuak baldin badaude.
c)Beste neurri batzuk aplikatzea, besterik gabe, sistemak, prozedurak, mekanismoak eta estrategiak epe egoki baten barruan behar bezainbeste hobetzeko aski ez izatea gerta baldin badaiteke.
d)259.1 artikuluan aipatutako berrikuspenak agerian jartzen badu baliabide propioen eskakizunak kalkulatzeko metodo bat aplikatzeko eskatutako baliabideak ez direla betetzen —horretarako aldez aurreko baimena behar da, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren hirugarren zatiaren arabera—; izan ere, baliteke baliabide propio nahikoa ez eskatzea; edo negoziazio-zorroaren barneko posizio edo zorro espezifikoei buruzko balorazio-doikuntzek, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren
105.artikuluan ezarritakoaren arabera, ez badute baimentzen inbertsio-zerbitzuetako enpresak bere posizioak estaltzea edo saltzea, epe labur batean, merkatuko baldintza normaletan galera garrantzizkoak izan gabe.
e)Arrazoi funtsatuak baleude irizteko arriskuak gutxietsita gera daitezkeela, nahiz eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko, lege honetako eta berau garatzen duten arauetako betekizunen artean aplikatzekoak diren guztiak bete.
f)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 377.5 artikuluaren arabera, jakinarazten badio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, esandako artikuluan aipatzen diren erresistentzia-probaren emaitzek nabarmen gainditzen dituztela korrelazioko negoziazio-zorrotik eratorritako baliabide propioen errekerimenduak.
2.Baliabide propioen maila egokia zehazte aldera, 259.1 artikuluaren arabera egindako berrikuspen eta ebaluazioa oinarri hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako alderdi hauek ebaluatuko ditu:
a)190.2 artikuluan aipatzen den inbertsio-zerbitzuetako enpresen ebaluazio- prozesuari dagozkion alderdi kuantitatibo eta kualitatiboak.
b)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak lehengoratzeko eta suntsiarazteko planekin lotutako sistema, prozedura eta mekanismoak.
c)259.1 artikuluaren arabera egindako ikuskapen eta ebaluazioaren emaitzak.
d)Arrisku sistemikoa.
262.artikulua. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak gainbegiratzea.
1.Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratu beharrekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, lege hau, eta bestetik, apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza-multzoak gainbegiratzeari buruzkoa), batez ere arriskuaren araberako gainbegiratzeari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak gainbegiratzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ondoren, erabaki ahalko du sozietate horri apirilaren 22ko 5/2005 Legearen xedapenak eta hura garatzeko araudia soilik aplikatzea.
2.Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratu beharrekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, Lege hau, eta bestetik, uztailaren 14ko 20/2015 Legea, aseguru- eta berraseguru-enpresen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa), batez ere arriskuaren araberako gainbegiratzeari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak gainbegiratzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ondoren, erabaki ahalko du sozietate horri uztailaren 14ko 20/2015 Legearen xedapenak soilik aplikatzea.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurreko zenbakietan azaldutakoari buruzko erabakiak jakinarazi beharko dizkio Europako Banku Agintaritzari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Europako Agintaritzari.
4.2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren laugarren zatian aurreikusitakoa ezertan eragotzi gabe, inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar baten edo
batzuen enpresa nagusia baldin bada balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakundearen eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoaren eta filialen arteko eragiketen gainbegiratze orokorra egingo du.
5.Balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto baten inbertsio-zerbitzuetako enpresa filialak arriskuak kudeatzeko sistema eta barne-kontrolerako mekanismo egokiak izan behar ditu, informazio- eta kontabilitate-prozedura sendoak barnean hartuta, balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto nagusiarekin eta haren filialekin egindako eragiketak behar bezala identifikatu, neurtu, jarraitu eta kontrolatzeko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresari eskatuko dio erakunde horiekin egindako beste edozein eragiketa handiren berri emateko, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren
394.artikuluan aipatutakoarekin bat ez datorrena izanez gero. Prozedura eta eragiketa handi horiek guztiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zaintzapekoak izango dira.
263.artikulua. Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetako inbertsio-zerbitzuetako enpresak gainbegiratzea.
1.Kaudimen-araudian ezarritako betebeharrak ez zaizkie eskatuko Europar Batasuneko kide ez den estatu batean egoitza duen inbertsio-zerbitzuetako enpresen sukurtsalei, baldin eta eginbide baliokideak bete behar badituzte, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
2.Europar Batasunetik kanpo egoitza duen finantza-erakunde baten filial diren inbertsio-zerbitzuetako enpresak ez dira oinarri bateratuko gainbegiratzearen pean egongo, baldin eta ikuskapen horren mende badaude hirugarren estatuko agintaritza eskudunen aldetik. Gainbegiratze horrek lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitakoaren baliokidea izan behar du, bai eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. kapituluko II. tituluaren lehen zatian xedatutakoaren baliokidea ere.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baliokidetasun hori egiaztatu behar du. Horretarako, kontuan hartuko ditu Europako Banku Agintaritzak emandako jarraibideak, eta erakunde horri kontsulta egingo dio, erabakia hartu aurretik.
Ez baldin badago pareko gainbegiratze-araubiderik, kaudimen-araudian aurreikusitako oinarri bateratuko gainbegiratze-araubidea aplikatuko zaie zenbaki honen lehen lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuetako enpresei.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste metodo batzuk ezar ditzake zenbaki honek aipatzen dituen taldeen oinarri bateratuko gainbegiraketa egiteko. Metodo horien artean, bada Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ahalmen bat, hots, helbide soziala Europar Batasunean duen finantza-erakunde nagusi bat eratzeko eskatzea. Metodo horiek lege honetan definitutako oinarri bateratuko gainbegiratze-helburuak bete beharko dituzte, eta tarteko diren gainerako agintaritza eskudunei, Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaizkie.
264.artikulua. Sukurtsalak esanguratsu izendatzeko eskaerak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskaerak egin ahalko dizkie Europar Batasunean baimenduta dagoen eta Espainian sukurtsalak dituen inbertsio-zerbitzuetako enpresa bat gainbegiratzeko eskumenak dituzten agintariei sukurtsal horiek garrantzitsutzat jo daitezen; eta, horri buruzko baterako erabakirik ez dagoen kasuetan, haien garrantziari buruzko erabakia hartu ahalko du.
Kasu horietan, erregelamenduz ezartzen den prozedurari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskaerari buruzko baterako erabaki bat hartzea sustatuko du, taldean integratutako erakundeak gainbegiratzeko ardura duten beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunekin batera.
2.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaio, erregelamenduz ezartzen den prozedurari jarraituz, elkarrekin hartutako erabaki baten bidez ebaztea Espainiako inbertsio-zerbitzuetako enpresen sukurtsalak kokatuta dauden herrialdeetako agintari eskudunek egindako eskaera baliokideak, bai eta, horri buruz elkarrekin hartutako erabakirik ez badago, agintaritza eskudun horren izaera aipagarriari buruzko ebazpena aitortzea ere.
3.Erregelamenduz ezarriko da zein parametrotan hartu beharko duen kontuan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sukurtsal bat garrantzitsua den ala ez; nolanahi ere, honako hauek jasoko dira: parametro horien barruan sukurtsalaren merkatu-kuota, erakundearen eragiketak eteteak edo bertan behera uzteak merkatuaren likidezian izango luketen eragin potentziala eta sukurtsalaren dimentsioak eta garrantzia.
265.artikulua. Beste gainbegirale batzuekiko harremanak, oinarri bateratuko gainbegiraketaren eremuan.
1.Lege honek aurreikusitakoa garatzeko emandako arau orok, Espainiako Bankuak edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak gainbegiratu behar dituen finantza- erakundeengan eragin badezake, erakunde horien aldez aurreko txostena beharko du.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarri batean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala ez den erakunde batek banakako oinarrian gainbegiratu beharreko erakundeak baldin badaude, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, lege honek esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, kasu bakoitzean dagokion erakunde gainbegiralearekin koordinatuta jardungo du. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, berriz, koordinazio egokia bermatzeko behar diren arauak eman ahalko ditu.
3.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurreko txostena egin ondoren, Espainiako Bankuak proposatuta, erabaki dezake gordailuen berme-sistema bati atxiki daitezkeen kreditu-erakunde bat edo gehiago biltzen dituen inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bat kreditu-erakundeen talde bateragarritzat hartzea, eta horrenbestez, Espainiako Bankuaren oinarri bateratuko gainbegiratzearen pean geratzea.
266.artikulua. Gainbegiraleen elkargoak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, oinarri bateratuko gainbegirale gisa, gainbegirale elkargo batzuk ezarriko ditu, 244. artikuluan aipatutako lankidetzaren esparruan erregelamendu bidez ezarritako zereginak errazteko, eta, legeria aplikagarrian aurreikusitako konfidentzialtasun-eskakizunen eta Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera, Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako agintaritza eskudunekin koordinazio eta lankidetza egokia bultzatuko du.
2.Gainbegirale elkargoek esparru bat osatuko dute; esparru horretan, honako zeregin hauek garatuko dira:
a)Informazioa trukatzea agintaritza eskudunen artean eta Europako Banku Agintaritzarekin, 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluak ezarritakoaren arabera.
b)Zereginen borondatezko esleitzea eta erantzukizunen borondatezko delegatzea hitzartzea, hala badagokio.
c)Zuhurtzia-azterketako programa batzuk ezartzea, taldearen arriskuen ebaluazioan oinarrituta, 259. artikuluaren arabera.
d)Gainbegiratzearen eraginkortasuna handitzea, zuhurtziazko eskakizunen premiarik gabeko bikoizteak kenduz; zehazki, 246. artikuluan aipatutako informazio-eskaerei dagokienez.
e)Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako zuhurtziazko eskakizunak koherentziaz aplikatzea inbertsio-zerbitzuetako enpresen taldeko erakunde guztietan, Europar Batasuneko legeriak ematen dituen aukerak eta ahalmenak ezertan eragotzi gabe.
f)Gainbegiratze-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan, bai eta banku zentralekin ere, egoki izanez gero, larrialdietan edo egoera horiek saihesteko prebentzio-lanetan, eremu horretan eratutako beste balizko foro batzuetako jarduna aintzat hartuta.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 264. artikuluko irizpideen arabera garrantzitsutzat jotako sukurtsalak dituen inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten
gainbegirale-izaera duenean, gainbegiraleen elkargo bat ezarriko du eta haren buru arituko da, 246. artikuluan aipatzen den informazio-trukea errazte aldera.
4.Elkargoen ezarpena eta funtzionamendua oinarrituko dira idatziz jasotako xedapenetan. Xedapen horiek, ukitutako agintari eskudunei kontsulta egin ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarriko ditu, oinarri bateratuko gainbegiratzearen arloko agintari eskuduna den aldetik edo jatorrizko estatu kideko agintari eskudun gisa.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak elkargoko kide guztiak guztiz informatuta edukiko ditu, aurrez, elkargoen bileren antolaketari buruz, aztertuko diren gai nagusiei buruz eta aintzat hartu beharreko kontuei buruz.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, halaber, informazio osoa emango die elkargoko kide guztiei bileretan erabakitako ekintzei buruz edo betetako neurriei buruz. Erregelamendu bidez garatu ahalko dira elkargoek eduki behar dituzten ezaugarriak. Haien osaketa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztuko du.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainbegiraleen elkargo bateko kidea den aldetik, lankidetza estuan jardungo du hura osatzen duten gainerako agintari eskudunekin. Lege honetan konfidentzialtasuna dela-eta dauden eskakizunek ez dute eragotziko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta gainerako agintari eskudunek elkarrekin informazio konfidentziala trukatzea gainbegiraleen elkargoen barruan.
6.Gainbegiraleen elkargoen ezarpenak eta funtzionamenduak ez dute eraginik izango Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskubide eta betebeharretan, hain zuzen lege honetan eta hura garatzeko erregelamenduetan jasotakoetan.
267.artikulua. BATERAKO ERABAKIAK.
244.artikuluan aipatutako lankidetzaren eremuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, talde baten oinarri bateratuko gainbegirale gisa, edo Europar Batasuneko inbertsio- zerbitzuetako enpresa nagusi baten edo balore zorroa kudeatzeko sozietate baten edo balore zorroa kudeatzeko sozietate misto baten filialak gainbegiratzeko ardura duen agintaritza eskudun gisa, ahalegin guztiak egingo ditu, gai hauei buruzko baterako erabakiak hartzeko:
a)190.2 eta 259.1 artikuluen aplikazioa, taldeak dituen baliabide propioen maila bateratuaren egokitasuna zehazteko, finantza-egoeraren eta arrisku-soslaiaren arabera, eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen taldeko erakunde bakoitzari oinarri bateratuan 259.2 artikulua aplikatzeko behar den arrisku-soslaia eta baliabide propioen maila.
b)Likidezia gainbegiratzeari lotutako edozein gai adierazgarri eta egiaztapen garrantzitsu.
Baterako erabakia hartuko da erregelamendu bidez aurreikusitako prozeduraren arabera.
268.artikulua. BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALAREN ZABALKUNDE-BETEBEHARRAK.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresen kaudimenari buruzko informazio hau argitara emango dute aldian behin:
a)Zuhurtzia-esparruaren aplikazioaren funtsezko alderdiei buruzko datu estatistiko agregatuak, 190., 196., 260. eta 261. artikuluei jarraituz abian jarritako gainbegiratze- neurrien kopurua eta izaera eta ezarritako administrazio-zehapenak barnean hartuta. Hori guztia 248. artikuluan ezarritako lanbide-sekretuaren araubidearen arabera.
b)Irizpide orokorrak eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko ezarritako metodoak.
c)Berrikuspen gainbegiralearen emaitzaren deskribapen laburra, eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen ez denean ezarritako neurrien deskribapena, urteko datuak oinarri hartuta, eta 248. artikuluan ezarritako sekretu-betebeharrak ezertan eragotzi gabe.
d)Erresistentzia-proben emaitzak, 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 257. artikuluan edo 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Europako Banku Agintaritzak hala erabakiz gero, lerrokada honetan aipatutako informazioa agintaritza horri helaraziko zaio, gero Europar Batasuneko emaitzak argitaratzeko.
e)Erregelamendu bidez zehazten den beste edozein informazio.
2.Lehenengo zenbakiaren arabera argitaratutako informazioak nahikoa izan behar du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren planteamenduak eta Europar Batasuneko estatu kideetako agintaritza homologoenak modu adierazgarrian alderatzeko. Informazioa Europako Banku Agintaritzak erabakitako formatuan argitaratuko da, eta aldian behin eguneratuko dira datuak. Eskura egongo da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren egoitza elektronikoan.
269.artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren informazio-betebeharrak urgentziazko egoeretan.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ahalik eta lasterren ohartaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari, ukitutako gainerako gainbegiratze-agintaritza nazionalei eta atzerritarrei, Europako Banku Agintaritzari eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari larrialdi-egoera, 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan definitutakoaren antzeko batenaz barne; zehazki, kasu batean da premiazkoa abisu hori: finantza-merkatuek bilakaera txarra dutenean eta bilakaera horrek arriskuan jar ditzakeenean Europar Batasuneko edozein estatu kidek merkatuan duen likidezia eta estatu horretako finantza-sistemaren egonkortasuna, estatu horretan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak oinarri bateratuko gainbegiraketa egiten dion talde bateko inbertsio-zerbitzuetako enpresak baimendu direnean edo inbertsio-zerbitzuetako enpresa espainiar bateko sukurtsal esanguratsu batzuk daudenean ezarrita, 264. artikuluan aurreikusten diren bezala.
270.artikulua. Gainbegiratzearen arloko gidak egitea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak prestatu ahalko ditu gainbegiratutako erakundeei eta pertsonei zuzendutako gida teknikoak, balore-merkatuen araudia betetzeko egoki iritzitako irizpideak, praktikak, metodologia edo prozedurak adierazita. Argitara eman beharko diren gida horietan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze- jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahalko dira.
2.Xede horretarako, nazioarteko erakunde edo batzorde aktiboek onartutako gidak, gainbegiratzen dituzten subjektuei begira, bere egin ahalko ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta hala helarazi eta garatu. Gida horiek dira, hain zuzen, irizpide, jardunbide eta edo prozedura egokiei buruzkoak, balore-merkatuen antolamendu- eta diziplina-arauak hobeto betetzea eta hala egiten dela hobeto gainbegiratzea helburu hartuta.
IV. KAPITULUA
Arau-hauste eta zehapenen arloko xedapen orokorrak
271.artikulua. Gai orokorrak.
1.Lege honen arauak aplikatzekoak zaizkien pertsona fisikoek eta erakundeek, bai eta izatez edo zuzenbidez haietan administrazio edo zuzendaritzako karguak dituztenek ere, kapitulu honetan ezarritakoaren arabera zehatzeko moduko administrazio- erantzukizuna izango dute Balore Merkatuaren antolamendu- edo diziplina-neurriak hausten badituzte.
Halaber, zehatzeko moduko administrazio-erantzukizuna izango dute kreditu- kalifikazioko agentziei buruzko kapituluan xedatutakoaren arabera, baldin eta Espainian ezarrita badaude Kredituak kalifikatzeko agentziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009 irailaren 16ko 1060/2009 (EB) Erregelamenduaren III. tituluko I. kapituluaren arabera; kalifikazio-jarduketetan parte hartzen duten pertsonak; erakunde kalifikatuak edo haiekin lotutako hirugarrenak; kreditu-kalifikazioko agentziek beren
eginkizun edo jardueretako batzuk azpikontratatuta dauzkaten hirugarrenak; eta agentziekin edo kreditu-kalifikazioko jarduerekin modu batera edo bestera erlazionatuta edo lotuta dauden pertsonak.
2.Aurreko zenbakian aipatutako erakundeetan administrazio- edo zuzendaritza- karguak betetzen dituzte, kapitulu honetan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako, horien administratzaileek edo kide anitzeko administrazio-organoetako kideek, bai eta horien zuzendari nagusi eta parekoek ere, halakotzat erakundean goi mailako zuzendaritzako eginkizunak, egitatez edo eskubidez, betetzen dituztenak hartuta.
3.Erakundean administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenak arau-hauste oso astunen edo astunen erantzule izango dira, pertsona horien jokabide maltzur edo zabarrari egotz dakiokeen arau-haustea izanez gero.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, erakundeek egindako arau-hauste oso astunen edo astunen erantzuletzat hartuko dira haietan administrazio- edo zuzendaritza- karguak dituztenak, honako kasu hauetan izan ezik:
a)Administrazioko kide anitzeko organoetako kideak ez baziren joan kasuan kasuko bileretara, justifikatutako arrazoia izanda, edo arau-hausteak eragin zituzten erabakien inguruan kontra bozkatu edo beren botoa babestu baldin bazuten.
b)Arau-hausteak batzorde exekutiboei, kontseilari delegatuei, zuzendari nagusiei edo erakundean antzeko eginkizunak dituzten beste pertsona batzuei soilik egoztekoak badira.
4.Balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arautzat hartuko dira 233.1.a) eta
b)artikuluan jasotako erakundeei edo 233.1.b) eta c) artikuluan aipatutako pertsona edo erakundeek baloreen merkatuarekin erlazionatuta egiten dituzten jarduerei berariaz dagozkien manuak dakartzaten legeak eta izaera orokorreko xedapenak, aipatutako pertsona eta erakundeek nahitaez bete beharrekoak baldin badira. Xedapen horien artean ulertuko dira Estatuko organoek eta arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek onartutakoak, zuzeneko aplikazioa izango duten Europar Batasuneko erregelamenduak eta Europar Batasuneko erakundeek onartutako gainerako arauak, eta, 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako zirkularrak.
Bereziki, honako hauek hartuko dira balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina- arautzat:
a)2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua.
b)2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua.
c)2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendua.
272.artikulua. Epai-aurrekotasuna zigor arloan.
1.Lege honetan jasotako zehatzeko ahalaren erabilera independentea izango da balizko delitu edo izaera penaleko faltekiko.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, prozesu penal bat izapidetzen ari bada gertaera berdinengatik, edo beste batzuengatik, lege honen arabera zehapena izan dezaketenetatik bereiztea arrazionalki ezinezkoa denean, administrazio-prozedura etenda geratuko da, haiei dagokienez, agintari judizialek erabaki irmoa eman arte. Espedientea berriro hastean, hala badagokio, emango den ebazpena errespetatu beharko du erabaki horretan jasotako gertaerei buruzko irizpenak.
273.artikulua. Hasteko, instruitzeko eta zehatzeko arauak.
1.Kapitulu honetan aipatutako zehapen-prozedurak hasteko, izapidetzeko eta zehatzeko eskumena honako arau hauei lotuko zaie:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio espedienteak hastea eta izapidetzea. Espedienteei hasiera ematean, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batean baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresei eragiten badiete, estatu horretako
agintaritza gainbegiraleei jakinaraziko zaie, haiek ere, lege honen arabera egokiak diren kautelazko neurriak eta zehapenak alde batera utzi gabe, egokitzat jotako neurriak har ditzaten, aipatutako erakundearen arau-hausteak geldiarazteko edo arau-hauste horiek etorkizunean errepika daitezen saihesteko.
b)Arau-hauste oso astun, astun eta arinengatik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarriko ditu zehapenak. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari jakinaraziko dizkio, arrazoiak emanda, arau-hauste oso astunengatik jarritako zehapenak, eta, kasu guztietan, hiru hilean behin, izapidetzen ari diren prozedurei eta emandako ebazpenei buruzko funtsezko informazioa helaraziko dio.
Erakunde arau-hauslea Espainiako kreditu-erakundea edo Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko kreditu-erakunde baten sukurtsala denean, Espainiako Bankuaren txostena nahitaezkoa izango da arau-hauste astun edo oso astunengatik zehapena ezartzeko.
2.Ebazpena eman eta jakinarazteko epea urtebetekoa izango da, eta epe hori urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. eta 32. artikuluetan ezarritakoaren arabera luzatu ahalko da.
3.Zehapen-eskumena autonomia-erkidegoei dagokienean, espedientea irekitzeko eta instruitzeko eta zehapena ezartzeko organo eskudunak kasuan kasuko autonomia- erkidegoaren barneko esparruan eskumenak banatzen dituzten arau organikoetan ezarriko dira.
274.artikulua. Zehapen-prozedurari aplikatzekoa zaion legeria.
1.Zehapen-prozeduraren arloan, aplikatzekoak izango dira urriaren 1eko 39/2015 Legea eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, bai eta haien erregelamenduzko garapena ere, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 108., 110. eta 112. artikuluetan eta lege honetan eta bere erregelamenduzko garapenean jasotako berezitasunekin.
2.Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari esleitutako zehatzeko ahala gauzatzean, 233.1.a) artikuluan jasotako erakundeei aplikatuko zaie lehen aipatutako ekainaren 26ko 10/2014 Legeak 106. artikuluan xedatutakoa.
275.artikulua. Zehapenen betegarritasuna, erregistroa eta publizitatea.
1.Lege honetan xedatutakoaren arabera zehapenak ezartzen dituzten ebazpenak exekutiboak izango dira bide administratiboa amaitzen dutenean. Betetzekoak ez diren bitartean eraginkortasuna bermatzeko, hala badagokio, behar diren zuhurtasunezko xedapenak jasoko dira ebazpenetan.
2.Zehapenak ezarri direla jasota geratuko da Balore Merkatuaren dagokion administrazio-erregistroan, eta eskura egongo da haren web-orrian. Errekurtsoak aurkeztu zaizkien zehapenak argitaratzen direnean, web-orri horretan aditzera emango da zer egoeratan dagoen errekurtsoa eta haren emaitza. Horrez gainera, eteteko, kargua uzteko, eta kargua utzi eta desgaitzeko zehapenak betetzekoak direnean, jasoko dira, halaber, Merkataritza Erregistroan.
3.Zehapenak argitaratzean, bai Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean, bai Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), arau-haustearen mota eta izaerari buruzko informazioa emango da, bai eta zehapena ezarri zaion pertsona fisiko edo juridikoaren identitatea ere.
4.Aurreko zenbakian ezarritakoa dela-eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek erabaki ahalko ditu, bere ustez 5. zenbakian jasotako kasuetako bat gertatzen denean:
a)278.2 eta 6; 279.5; 282.1, 2 eta 4; 283.1, 2, 3, 4, 7, 8 eta 11; 284.3; 285.3 eta 4; 286; 287; 289.3 eta 6; 295.1; 296.2, 4, 5, 7, 8, 9, 10 eta 11; 298.1 eta 2; 299.1 eta 300.3 artikuluetan jasotako tipoak aplikatzekoak zaizkien inbertsio-zerbitzuetako enpresei aplikatzearen ondorengo zehapena, bai eta ekainaren 18ko 11/2015 Legean
xedatutakoaren indarrez ezarritakoak ere, argitara emango direla zehatutako subjektuen identitatearen konfidentzialtasunari eutsita.
b)282.2 eta 3, 292.3 eta 300.1 artikuluetan jasotako tipoak, 118. artikulutik 123. artikulura eta 125. eta 126. artikuluetan ezarritako betebeharren ez-betetzeei buruzkoak, aplikatzearen ondorioz ezarritako zehapenak, argitara emango direla zehatutako subjektuen identitatearen konfidentzialtasunari eutsita, edo haien argitaratzea geroratu egingo dela.
c)288.1 eta 3 eta 298.3 eta 4 artikuluetan jasotako tipoen aplikazioaren ondoriozko zehapenei dagokienez:
1.a Geroratu egingo da ezarritako zehapenaren argitalpena harik eta argitalpena atzeratzea justifikatzen duten arrazoiak amaitzen diren arte.
2.a Ezarritako zehapena modu anonimoan argitaratuko da, baldin eta argitalpen anonimoak bermatzen badu kasuan kasuko datu pertsonalen babes eraginkorra. Kasu horretan, bidezko kasuen argitalpena arrazoizko epe batez geroratu ahalko da, baldin eta aurreikusten bada aldi horretan zehar anonimotasuna babesten duen argitalpen bat justifikatzen duten arrazoiak desagertuko direla.
3.a Inolaz ere ez argitaratzea ezarritako zehapena, baldin eta aurreko a) eta b) letretan adierazitako aukerak ez-nahikotzat jotzen badira bermatzeko ez dadila arriskuan jar finantza-merkatuen egonkortasuna, eta, halaber, zehapen horien argitalpena proportzionala dela, garrantzi txikiagotzat jotzen diren neurriekin alderatuta.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 4. zenbakian jasotako neurriak erabaki ahalko ditu honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
a)Zehapena pertsona fisiko bati ezartzen zaionean eta, 4.c) zenbakian aipatzen diren zehapenen kasuan, zehapena pertsona juridiko bati ezartzen zaionean, eta, aldez aurretik ebaluazio bat eginda, izaera pertsonaleko datuak argitaratzea proportziorik gabea jotzen denean.
b)Argitaratzeak arriskuan jar badezake finantza-merkatuen egonkortasuna edo abian dagoen ikerketa ofizial edo penal bat.
c)Argitaratzeak proportziorik gabeko kaltea eragin badiezaieke inplikatuta dauden erakunde eta pertsona fisikoei, kaltea zehazteko modua dagoen heinean. Kasu hori ez zaie aplikatuko 4.c) zenbakian aipatzen diren zehapenei.
6.Behin pertsona juridiko bati ezarritako zehapenak exekutiboak direnean, jakinarazi egin beharko zaizkie egitekoa den hurrengo batzar nagusiari.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehapen-espedienteei hasiera eman izana jakinarazi ahalko du jendaurrean, interesdunei horien berri eman ondoren eta, hala badagokio, horien edukiaren alderdi konfidentzialez ebatzi eta gero. Horrez gain, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 3.a) artikuluan xedatutako datu pertsonalak aurretik disoziatu egingo dira, arau-hausleen izenak izan ezik. Argitaratzea erabakitzeko orduan, behar beste arrazoituta neurtuko dira interes publikoa —balore-merkatuen gardentasun eta funtzionamendu hobean, oro har, izan ditzakeen aldeko eraginak aintzat hartuta— eta inbertitzailearen babesa zein arau-hausleei eragindako kaltea.
8.Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzak uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 65. eta 66. artikuluak aplikatuz ezarritako isunen eta hertsapen-isunen kautotasun-analisia egingo du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta horren ondoren betearaziko dira.
276.artikulua. Zehapenak barkatzea.
1.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez txostena emanda, guztiz edo partzialki barkatu edo geroratu ahalko du pertsona juridikoei ezarritako isunen ordainketa, arau-haustea egin ondoren pertsona juridiko horiek beste akziodun batzuek kontrol pean egotera iragan direnean, konkurtso
prozedura batean daudenean, edo zehapena bere terminoetan betetzea berdintasunaren aurkako edo interes orokorren kaltegarri gertatzea eragiten duten beste inguruabar batzuk badaudenean.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoak ez dira inolaz ere aplikatuko arau-haustea egin zenean pertsona juridiko horietako administrazio- edo zuzendaritza-karguak betetzen zituztenei ezarritako zehapenetan.
3.Inoiz ere ez da barkatzerik edo geroratzerik izango baldin eta, zehatutako erakundearen akzioak eskualdatzeko kasuan, tartean prezio bat egon bada edo konkurtso- egoera gaindituta zehapenari aurre egiteko modua badago.
V. KAPITULUA
Arau-hauste oso astunak
277.artikulua. Subjektu erantzuleak.
271.artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta juridikoak arau-hauste oso astunen erantzuleak izango dira kapitulu honetan tipifikatutako egiteak edo ez-egiteak gauzatzen dituztenean.
278.artikulua. Jarduera-erreserba eta behar diren baimenak lortzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.233.1.a).1 eta 2 artikuluan aipatutako erakundeek edo inbertsioetarako funts- bermeen sozietate kudeatzaileek baimenik gabeko jarduerak edo, oro har, haien xede sozialaz bestekoak egitea, noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen denean izan ezik.
2.144., 145., 146. eta 147. artikuluetan ezarritako jarduera erreserba ez betetzea, bai eta inbertsio-zerbitzuetako enpresek edo beste edozein pertsona fisikok edo juridikok baimenik gabeko jarduerak egitea, eta inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek edo haren agenteek ez betetzea 146. eta 147. artikuluen babesean ezartzen diren arauak.
3.233.1.a).1 eta 2 artikuluan zerrendatutako erakundeek ez betetzea haiek baimentzearekin, haien estatutu edo erregelamenduak onartzearekin, edo aurreko araubidearen mendeko beste edozein gairekin lotutako xedapenak, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera.
4.Bigarren mailako merkatu ofizial bat, negoziazio-sistema aldeaniztun bat edo baloreak edo kontrakontu zentraleko erakundeak erregistratzeko, konpentsatzeko edo likidatzeko sistema bat ezartzea lege honetan ezarritako baimenetatik edozein lortu gabe.
5.Seigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren erakundeek ez betetzea xedapen horretan ezarritako baimen-araubidea.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa gisa jarduteko baimena adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregularren bat baliatuta lortzea.
279.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta bigarren mailako balore-merkatuen finantza-tresnen negoziaziorako ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.35. artikuluan aipatzen diren jaulkipenak kokatzea arau horretan aurreikusitako erakunde baimenduaren esku-hartzeko betekizuna bete gabe, argitara emandako oinarrizko baldintzak bete gabe, eta aipatutako argitalpen-jardueran datu esanguratsuak jaso gabe edo zehaztasun-ezak, faltsutasunak edo engainua eragin dezaketen datuak jasoz.
2.Salmentako edo harpidetzako edo negoziatzeko onartzeko eskaintza publikoak egitea 33.2, 36.1, 35., 76. edo 77. artikuluetako betekizunak bete gabe; jaulkipenak kokatzea liburuxkan ezarritako oinarrizko baldintzak bete gabe, dokumentu hori egin behar
den kasuetan; edo dokumentu horretan datu garrantzitsuak falta izatea edo zehaztasun- ezak, faltsutasunak edo engainua dakarten datuak jasotzea. Kasu horietan guztietan, eskaintzaren edo onarpenaren zenbatekoak edo ukitutako inbertitzaileen kopuruak garrantzitsuak izan beharko dute.
3.Beren zuzentze-sozietateek finantza-tresnak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartzea, 76. artikuluan jasotako aldez aurretiko egiaztapena egin gabe, bai eta haiek etetea edo negoziaziotik kanpo uztea zuzentze-sozietateek hala erabakita, 80.
81.eta 82. artikuluetan ezarritakoa bete gabe.
4.233.1.a).1 eta 2 artikuluan aipatutako erakundeek ez betetzea, noizbehinka edo kasu bakanetan ez bada, merkatu edo sistema horien arau erregulatzaileak, horretan barne direla dagozkien erregelamenduak edo jarduera propioak erregulatzeko arauak.
5.Bigarren mailako merkatu ofizialetako edo negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek ez egitea 75.1.c) artikuluan aipatzen diren eragiketen egiaztagiriak, edo haiek beren bezeroei ez ematea, salbu eta hori noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen bada; halaber, haiek beren termino errealetan ez islatzea.
6.71.3 artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, noizbehinka ez bada.
280.artikulua. Eskuratzeko eskaintza publikoaren inguruko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.128. artikulutik 133.era bitartekoetan, 137. artikuluan eta artikulu horien babesean ematen diren arauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea. Bereziki:
a)Baloreak eskuratzeko eskaintza publiko bat aurkezteko betebeharra ez betetzea; hura ezarritako gehieneko epetik kanpo edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari hura aurkeztutzat jotzea edo baimentzea eragozten duten irregulartasunekin aurkeztea; edo eskaintza publikoa behar den baimena eduki gabe aurkeztea.
b)Ez argitaratzea edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea argitaratu beharrekoak diren edo hari igortzekoak diren informazioa eta dokumentazioa, baloreak eskuratzeko eskaintza publiko bat egitera behartzen duten jarduketen ondorioz, hark irauten duen bitartean edo hura amaituta, ukitutako informazioa edo dokumentazioa garrantzitsua denean edo eskaintzaren nahiz ukitutako inbertitzaileen kopurua garrantzitsua denean.
c)Eskuratzeko eskaintza publikoari buruzko informazioa edo dokumentazioa argitaratzea edo ematea bertan zehaztasun-ezak, faltsutasunak edo engainua dakarten datuak sartuz, ukitutako informazioa edo dokumentazioa garrantzitsua denean, edo eskaintzaren zenbatekoa nahiz ukitutako inbertitzaileen kopurua garrantzitsuak direnean.
2. Administrazio- eta zuzendaritza-organoek ez betetzea 134. artikuluan eta haren erregelamendu bidezko garapenean ezarritako betebeharrak.
3. Erregelamenduko 82. eta 135. artikuluetan eta haiek garatzeko erregelamenduan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
281.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.Kontrakontu zentraleko erakundeetako kideek ez betetzea bermeak ematearen arloan dauzkaten betebeharrak, ez-betetze horrek arriskuan jartzen duenean kontrakontu zentraleko erakundeen arriskuen kudeaketa, salbu eta ez-betetze hori kaudimen gabetasuneko egoeraren edo haiek konkurtsoan egotearen ondoriozkoa denean.
2.Bigarren mailako merkatu ofizialetako eta negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek ez betetzea 93.1 artikuluak eta 328.4 artikuluak, hurrenez hurren, aipatzen dituzten betebeharrak, kontrakontu zentraleko erakundeekiko eta haien kideekiko koordinazio desegokiari dagokionez, jokabide horiek noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen ez direnean.
3.Baloreen gordailuzain zentralek ez betetzea 115. artikuluan ezarritako betebeharrak, jokabide hori noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen ez denean.
4.Baloreen gordailuzain zentralek eta erregistro-sistemetan parte hartzen duten erakundeek ez betetzea I. tituluaren II. kapituluan eta IV. tituluaren I. kapituluan baloreen erregistroari buruz ezarritako arauak, inbertsio askori ondare-kaltea eragiten zaienean.
5.Bigarren mailako merkatu ofizialek, negoziazio-sistema aldeaniztunek, kontrakontu zentraleko erakundeek eta baloreen gordailuzain zentralek, bai eta, hurrenez hurren, haien kide eta erakunde parte-hartzaileek ez betetzea 116.1 artikuluan ezarritako betebeharrak, noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen den ez-betetze bat ez bada, edo artikulu horrek aipatzen duen informazio-sistemaren funtzionamendua larriki kaltetzen ez badu.
6.Bigarren mailako merkatu ofizialetako, negoziazio-sistema aldeaniztunetako eta kontabilitate-erregistroez arduratzen diren erakundeetako kideek ez betetzea 15.4 artikuluan ezarritako debekua, eta, halaber, azken horiek kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako balioei dagozkien kontabilitate-erregistroak atzerapenez, zehaztasun- ezarekin edo funtsezkoa den beste irregulartasunen batekin eramatea.
7.Baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako sistemetan edo bigarren mailako merkatu ofizialen edo negoziazio-sistema aldeaniztunen beste konpentsazio- eta likidazio- sistema batzuetan parte hartzen duten erakundeek ez betetzea izaera zentraleko kontabilitate-erregistroei dagozkien harremanei buruzko arauak.
282.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.258. artikuluan aipatzen den bateratze-betebeharra ez betetzea.
2.118. artikulutik 122. artikulura, 241. eta 258. artikuluan aipatzen diren erakundeek ez betetzea beren urteko kontuak eta banakako kudeaketako eta kudeaketa bateratuko txostenak kontu-auditoreari, 118. artikuluan azaldutako berrikuspena egiteko, aurkezteko betebeharra; 118. artikulutik 122. artikulura bitartekoetan ezarritako informazioa igortzeko betebeharrak ez betetzea, ezkutatzeko edo arduragabekeria larriz jokatzeko interesa dagoenean, egin ez den komunikazioaren garrantziari eta gertatutako atzerapenari erreparatuta; halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio finantzarioa ematea zehatzak edo egiazkoak ez diren datuekin, edo informazio engainagarria edo alderdi edo datu garrantzitsuak ezkutatzen dituena igortzea.
3.123., 125., 126. eta 230.4 artikuluetan aurreikusitako informaziorako eginbeharra ez betetzea, ezkutatzeko edo arduragabekeria larriz jokatzeko interesa dagoenean, egin ez den komunikazioaren garrantziari eta gertatutako atzerapenari erreparatuta.
4.Eskatutako informazioa ez argitaratzea, edo osatu gabe nahiz zehaztasun-ezekin argitaratzea, eta horrenbestez ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 431.1etik 3ra bitarteko artikuluan edo 451.1 artikuluan xedatutakoa ez betetzea.
5.231. artikuluan xedatutakoa ez betetzea, kotizazioaren nahaste esanguratsua sortzen denean.
6.227.1 artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, arau-haustea egitean erabili diren baliabideen edo finantza-tresnen bolumena garrantzitsua denean edo arau-hausleak informazioa ezagutu duenean, jaulkitzailearen administrazioko, zuzendaritzako edo kontroleko organoetako kidea izateagatik, bere lanbidean, lanean edo eginkizunetan jarduteagatik, edo 229. eta 230. artikuluetan aipatzen diren erregistroan agertzen denean edo agertu beharko zuenean.
7.Balore-jaulkitzaileek ez betetzea 228. artikuluan ezarritako betebeharra, horrekin merkatuaren gardentasuna eta osotasuna arrisku larrian jartzen denean; Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 237. artikuluaren indarrez egindako errekerimenduak ez betetzea; Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari zehatzak edo egiazkoak ez diren datuak ematea, eta hari informazio engainagarria edo alderdi nahiz datu esanguratsuak falta dituena bidaltzea.
8.227.3, 229. eta 230. artikuluetan ezarritako prebentzio neurriak hartzeko betebeharra ez betetzea, ez-betetze hori informazio pribilegiatua den eragiketa zehatz baten karietara egin denean, 226. artikuluan ezarritakoaren arabera.
283.artikulua. BARNE-ANTOLAKETAKO NEURRIAK ETA BEHAR DIREN ZUHURTZIAZKO ESKAKIZUNAK EZ BETETZEAREN ONDORIOZKO ARAU-HAUSTEAK.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, haien talde bateragarriek edo haiek integratuta dauden finantza-multzoek ez edukitzea legez eskatzen diren kontabilitatea eta erregistroak; kontabilitate edo erregistro horiek funtsezko akats nahiz irregulartasunekin eramatea, baldin eta horiek erakundearen, partaide diren talde bateragarrien edo finantza-multzoaren ondare- eta finantza-egoera ezagutzea edo tartean dauden edo esku hartzen duten eragiketak eragozten badituzte.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriek eta haiek integratuta dauden finantza-multzoek akatsak izatea administrazio- eta kontabilitate-prozeduretan; barne-kontroleko mekanismoetan, horien barne direla arriskuen kudeaketa; edo beren antolamendu egituran, baldin eta akats horiek kreditu- kooperatibaren edo partaide den talde bateragarriaren edo kide den finantza-taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen badute.
3.193. artikuluan aipatutako prozeduren, politiken edo neurrien gabezia; 185. artikulu horretan aurreikusitako gobernu korporatiboko betebeharrak eta antolaketa-betekizunak edo 188. artikuluaren ondorioz sortutako ordainketa-betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo kasu bakanetan ez bada; eta 193.2.f) artikuluan aurreikusitako bideragarritasun-plan orokorra ez egitea.
4.186. artikuluan aurreikusitako izendapen-batzordea edo 188. artikuluaren araberako ordainsari-batzordea ez eratzea.
5.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, beste finantza-erakunde batzuek edo fede- emaile publikoek ez betetzea 83. eta 84. artikuluetan xedatutakotik heldu diren betebehar, mugapen edo debekuak, edo 75. artikuluan eta 85.artikulutik 88. artikulura bitartekoetan ezarritakoaren araberako xedapen edo arauak, 286. artikulutik 287.era bitartekoetan xedatutakoa eragotzi gabe.
6.233.1.a).1 eta 2 artikuluan zerrendatutako erakundeek ez betetzea haiei aplikatu beharreko kapital-egituraren edo baliabide propioen mailaren eskakizunak, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera; haietan sartzeko aukera eman beharreko betebeharrak ez betetzea, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera; eta aplikatu beharreko prezio, tarifa eta komisioetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritako salbuespen eta mugapenak ez betetzea.
7.Inbertsio-zerbitzuetako enpresan baliabide propio gisa zenbatutako tresnen titularrei ordaintzea edo banatzea, horrek 196.6 artikulua edo 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 28., 51. edo 63. artikuluak ez betetzea badakar.
8.Inbertsio-zerbitzuetako enpresen edo haiek partaide diren talde bateragarriaren edo finantza-multzoaren baliabide propioak gutxitzea hartutako arriskuen arabera erregelamenduz ezarritako gutxienekoaren ehuneko 80tik beherako maila batera, edo, kasua bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak enpresa edo talde jakin bati eskatzen dion baliabide propioen errekerimenduetako portzentaje berdinetik beherako maila batera, eta egoera horretan irautea gutxienez ere sei hilabetez jarraian.
9.2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 395. artikuluan ezarritako mugak gainditzen dituen esposizioa onartzea.
10.2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 405. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituen titulizazio-posizioan kreditu-arriskurako esposizioa onartzea.
11.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honetan, lege hau garatzeko arauetan eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera —edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak betetzeko eskatu dituelako— bidali beharreko datu edo dokumentuak, edo zuzenak ez diren, egiazkoak ez diren edo engainagarriak diren datuak
igortzea, horrek eragozten badu erakundearen, talde bateragarrien, edo osatzen duten finantza-multzoaren kaudimena kalkulatzea.
Zenbaki honen ondorioetarako, dagokion arauan aurreikusitako epetik kanpo, edo errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.
Zehazki, ulertuko da zenbaki honen barruan dagoela honako datu edo informazio hauek ez igortzea, edo osatu gabe edo oker bidaltzea:
a)2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan aipatutako datuak.
b)Esposizio handiei buruzko informazioa; horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 394. artikuluko 1. zenbakia betetzen ez dela.
c)2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 92. artikuluan ezarritako baliabide propioak izateko eginbidea ez betetzeari buruzko informazioa, horrenbestez Erregelamenduaren 99.1 artikulua betetzen ez dela.
d)Ezarritako likidezia-eskakizunei buruzko informazioa, bai eta 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 415. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak ez betetzea.
e)Palanka-efektuaren ratioari buruzko informazioa; horrenbestez, 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 430. artikuluko 1. zenbakia betetzen ez dela.
284.artikulua. Inbertitzaileari informazioa eta babesa emateko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek edo, kasua bada, inbertsio-zerbitzuetako enpresak sartuta dauden talde edo finantza-multzoek interes-gatazkak kudeatzeko neurriak edo politikak falta izatea edo haiek ez aplikatzea, noizbehinka edo kasu bakanetan ez bada, eta 208. artikuluan eta 209. artikulutik 217.era bitarteko artikuluetan ezarritako betebeharrak ez betetzea edo 218. artikuluan araututako kontratu-erregistroa falta izatea.
2.Bezeroen aginduak kudeatzeko edo betetzeko politikak falta izatea, bai eta haiek ez aplikatzea ere, edo haiek aplikatzea bezeroen aldez aurretiko adostasuna lortu gabe, kasu horiek noizbehinkakoak edo bakanak ez direnean.
3.Bezeroari arreta emateko sail edo zerbitzurik ez izatea.
285.artikulua. Balore Merkatu Nazionalaren Batzordeak bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalmenaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau-hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.233.1.a).1.a eta 2.a artikuluan zerrendatutako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea arauetan ezarritako epean edo Batzordeak berak emandako epean, lege honek, lege hau garatzeko arauek, Europar Batasuneko zuzenbideak xedatutakoaren arabera bidali beharreko dokumentu, datu edo informazio guztiak, edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak betetzen eskatutakoak, baldin eta informazio horren edo balizko atzerapenaren garrantziaren ondorioz larriki eragotzi bada egoerari edo jarduerari buruzko kalkulua, bai eta informazioa osorik ez bidaltzea, edo zuzenak ez diren edo egiazkoak ez diren datuak igortzea, akats horiek garrantzi handikoak izanez gero.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari behin eta berriz ez igortzea 89. artikuluan aipatutako komunikazioak.
3.Ez betetzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuetako enpresa baten edo talde bateragarri baten negozioak, eragiketak edo sarea direla-eta ezarritako murrizketak edo mugak.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek edo talde bateragarri batek ez hartzea, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak horretarako finkatutako epean eta baldintzetan,
hark barne-kontroleko, kontabilitateko edo balorazioko prozedurak, antolamenduzko egitura edo baliabide egokiak edukitzeko mekanismo edo estrategiak indartzeko edo aldatzeko eskatutako neurriak, horrekin haren kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen denean.
5.233. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze- edo ikuskatze-jarduerari uko egitea edo harekiko erresistentzia agertzea, tartean horri buruzko errekerimendu espresa eta idatzizkoa dagoenean.
6.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek eginkizun batzuk hirugarrenei eskuordetzea, horrekin Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren barne-kontrolerako edo gainbegiratzeko gaitasuna gutxitzen denean.
7.Zehapen-ahalaz baliatzetik kanpo aplikatutako kautelazko neurriak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitakoak, ez betetzea; bereziki, 234.2 artikuluaren e), g), i), j) eta k) letretan ezarritakoak.
8.Izaera bereziz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati edo talde bateragarri bati hornidurei, dibidenduen banaketari, aktiboen tratamenduari edo beren jardueren, produktuen edo sistemen berezko arriskua gutxitzeari buruz eskatutako berariazko politikak ez betetzea, ez-betetze hori datzanean aipatutako politikak Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak propio finkatutako epean eta baldintzetan ez hartzean, eta ez-betetzeak arriskuan jartzen duenean inbertsio- zerbitzuetako enpresaren edo taldearen kaudimena edo bideragarritasuna.
9.VI. kapituluan ezarritako arau-hauste astunak egitea, baldin eta hori gertatu aurreko bost urteetan egileak arau-hauste mota beragatik zehapena jaso badu.
286.artikulua. Martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
Kapitulu honetan ezarritako arau-hausteak ezertan eragotzi gabe, 2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeak diren honako ekintza edo ez-egite hauek jotzen dira arau-hauste oso astuntzat:
1.Aipatutako erregelamenduaren 5.etik 8.era bitarteko artikuluetan jasotako betebeharrak ez betetzea, 9. artikuluan zehaztutakoa errespetatu gabe, jakinarazpena atzerapen handiz egin bada edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errekerimendua egin badu, eta 9. artikulu horretan adierazitako gordetzeko betebeharra ez bada bete.
2.Erregelamenduko 17.9 eta 10 artikuluan aipatutako jakinarazteko betebeharra ez betetzea, jakinarazpena atzerapen handiz eginez gero edo eragiketen kopurua eta bolumena handiak izanez gero; halaber, 17.11 artikuluan jasotako jakinarazteko betebeharra ez betetzea, jakinarazpena atzerapenez egin bada edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errekerimendua egin badu.
3.Epe laburreko salmentak egitea, erregelamenduaren 12. artikuluan deskribatutako baldintzak betetzen ez direnean eta honako egoera hauetako bat, behintzat, gertatzen denean:
a)Epe laburreko salmenta ez izatea noizbait edo noizbehinka egina soilik.
b)Akzioaren prezioan nabarmen eragitea.
c)Eragiketa garrantzi handikoa izatea, aginduen merkatu aldeaniztuneko saioko balorearen bolumen negoziatuarekin alderatuta.
d)Merkatua, oro har, edo balorea, zehazki, hegakortasun handikoa izatea.
e)Eragiketak handitzea likidazioan huts egiteko edo atzeratzeko arrisku potentziala.
4.Ez ordaintze subiranoa estaltzeko trukea erabili den eragiketak egitea, erregelamendu bereko 14. artikuluan onartzen ez diren kasuetan, eta bolumen handian.
5.Erregelamenduko 13., 15., 18. eta 19. artikuluetan jasotako betebeharrak ez betetzea.
6.Erregelamenduko 20., 21. eta 23. artikuluak direla-eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak galarazitako edo mugatutako eragiketak egitea.
287.artikulua. Uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
Kapitulu honetan ezarritako arau-hausteak ezertan eragotzi gabe, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeak diren honako ekintza edo ez-egite hauek jotzen dira arau-hauste oso astuntzat:
a)Erregelamenduko 11.1, 11.2, 11.3 eta 11.4 artikuluetan eta IV. eta V. tituluetan jasotako betebeharrak ez betetzea, horrek arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen baditu.
b)Erregelamenduko 4. eta 10. artikuluetako betebeharrak ez betetzea, noizbehinka eta kasu bakanetan gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
c)Erregelamenduaren 2.8 artikuluan aipatutako kontrako alderdi finantzarioek eta kontrakontu zentraleko erakundeek ez betetzea 9. artikuluan jasota dauden betebeharretako edozein, noizbehinka edo kasu banaketan gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
288.artikulua. 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeen ondoriozko arau-hausteak.
Kapitulu honetan ezarritako arau-hausteak ezertan eragotzi gabe, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeak diren honako ekintza edo ez-egite hauek jotzen dira arau-hauste oso astuntzat:
1.Baloreen gordailuzain zentralek edo erakunde horietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenek honako hauek egitea:
a)Erregelamenduaren eranskineko A, B eta C ataletan ezarritako zerbitzuak ematea 16., 25. eta 54. artikuluetan xedatutakoa bete gabe, zerbitzu-emate hori noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen ez bada.
b)16. eta 54. artikuluek ezartzen duten baimena lortzea deklarazio faltsuekin edo legez kanpoko beste edozein bide erabiliz.
c)47.1 artikuluan kapitala dela-eta ezarritako betekizunak ez betetzea, horrekin erakunde arau-hauslearen edo haren taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen denean.
d)26. artikulutik 30. artikulura jasotako antolaketa-betekizunak ez betetzea, ez-betetze hori noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen ez denean edo funtsezkoak diren irregulartasunak gertatzen direnean.
e)32. artikulutik 35. artikulura jasotako jokabide arauak ez betetzea, ez-betetze hori noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen ez denean edo funtsezkoak diren irregulartasunak gertatzen direnean.
f)Ematen dituen zerbitzuek bete beharreko baldintzak ez betetzea, 37. artikulutik 41. artikulura bitartekoetan jasotakoak, horrekin likidazio- edo erregistro-sistemaren osotasuna arrisku larrian jartzen denean edo parte-hartzaileen edo baloreen interesak larriki kaltetzen direnean, edo parte-hartzaileen nahiz haien bezeroen baloreak arrisku larrian jartzen direnean.
c)43. artikulutik 47. artikulura bitartekoetan ezarritako zuhurtasuneko betekizunak ez betetzea, horrekin erakunde arau-hauslearen edo haren taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen denean.
h)48. artikuluan jasotako baloreen gordailuzain zentralen arteko loturetan bete beharreko betekizunak ez betetzea, horrekin likidazio- edo erregistro-sistemaren osotasuna eta funtzionamendua arrisku larrian jartzen denean.
i)49. artikulutik 53. artikulura bitartekoen arabera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskaera egin ondoren, sarbidea emateko eginbeharra ez betetzea.
2.Bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-sozietateek, negoziazio-sistema aldeaniztunetako zuzentze-erakundeek, kontrakontu zentraleko erakundeek, baloreen gordailuzain zentralek eta inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek ez betetzea 6.
eta 7. artikuluetan aipatzen diren likidazioaren diziplinaren arloa dela-eta dauzkaten betebeharrak.
3.Izendatutako kreditu-erakundeek edo erakunde horietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenek honako hauek egitea:
a)59.3 artikuluko kreditu-arriskuari buruzko berariazko zuhurtasuna dela-eta ezarritako betekizunak ez betetzea, horrekin erakunde arau-hauslearen edo haren taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen denean.
b)59.4 artikuluko likidezia-arriskuari buruzko berariazko zuhurtasuna dela-eta ezarritako betekizunak ez betetzea, horrekin erakunde arau-hauslearen edo haren taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen denean.
289.artikulua. Kreditu-kalifikazioko agentzien eta partaidetza esanguratsuen arloko arau- hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak izango dira:
1.2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 5. bis artikuluak aipatutako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen.
2.Kredituak kalifikatzeko agentziek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honen arabera eta 2009 irailaren 16ko 1060/2009 Erregelamenduak (EE) xedatutakoaren arabera bidali beharreko datu edo dokumentu guztiak, edota Batzordeak bere eginkizunak (eskuordetze-erregimenean esleitutakoak zein beste agintaritza eskudun batzuekin lankidetzan bete beharrekoak) betetzean eskatutakoak. Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari zuzenak ez dien datuak bidaltzea, horrek erakundearen antolaketaz, funtzionamenduaz edo jarduerak egiteko moduaz jabetzea eragozten badu.
3.Kontroleko partaidetza esanguratsu bat eskuratzea 48., 97.etik 102.era, 103.etik 110.era eta 174.etik 180.era artikuluetan ezarritakoa urratuz, eta partaidetza esanguratsu baten titularra 180.1 artikuluan jasotako egitatezko kasuan gertatzea
4.Iruzurrezko egintzak egitea edo tartekatutako pertsona fisiko edo juridikoak erabiltzea horrekin emaitza bat lortzeko, zeina zuzenean lortzeak berarekin ekarriko bailuke gutxienez ere arau-hauste astun bat egitea, bai eta baloreak direla-eta baloreen titulartasunen transferentzia simulatzea dakarten eragiketetan esku hartzea edo halako eragiketak egitea.
5.Sozietate-eragiketak egitea 159. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete gabe.
VI. KAPITULUA
Arau-hauste astunak eta arinak.
290.artikulua. Subjektu erantzuleak.
271.artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak arau-hauste astunen erantzuleak izango dira kapitulu honetan tipifikatutako egiteak edo ez-egiteak gauzatzen dituztenean.
291.artikulua. Jarduera-erreserba eta behar diren baimenak lortzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.233.1.a).1, 2 eta 6 artikuluan aipatutako erakundeek administratzaileak edo zuzendari nagusiak eta antzekoak izendatzea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, edo, bidezkoa denean, autonomia-esparruko merkatuetan eskumenak dituen autonomia- erkidegoek, aurrez onarpenik eman gabe.
2.Egitate esanguratsu bat ez komunikatzea, gordailutzea edo argitaratzea, uztailaren 2ko 2/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen
Legearen testu bateginaren 531.3 artikuluak aipatzen duen bezala. Arau-hauste hori solidarioki ezarriko zaio itun parasozialeko edozein partaideri.
3.144.2 artikuluan aipatzen diren izendapenak behar ez den bezala erabiltzea.
4.Inbertsio-zerbitzuak ematen duten pertsonek baimenduta ez dituzten jarduerak egitea, noizbehinka edo kasu banaketan.
5.233.1.a) artikuluko 1., 2., 3. eta 5. zenbakietan aipatzen diren erakundeak zuzenbidez haietan administrazio- edo zuzendaritza-kargurik ez duten pertsonek administratu edo zuzentzea.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek edo beste erakunde baimendu batzuek bigarren mailako merkatu ofizial batean edo baloreen nahiz bestela finantza-tresnen negoziazio- sistema aldeaniztun batean eragiketa batzuk egitea, lege honen arabera eduki behar diren baimenak eskuratu gabe.
292.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta bigarren mailako balore-merkatuen finantza-tresnen negoziaziorako ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.Bigarren mailako merkatu ofizialetako zuzentze-sozietateek ez betetzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoaren indarrez egindako errekerimenduak.
2.Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean baloreen harpidetza egiteko edo haiek erosi edo saltzeko aginduen transmisioan eta betetzean, jarduketa horiek betetzeko legez gaituta dauden pertsonek justifikaziorik gabeko ukoa edo atzerapen justifikatu gabeak behin eta berriz jasotzea.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialetako edo negoziazio-sistema aldeaniztunetako zuzentze-erakundeei informazioak ez komunikatzea, komunikazio hori lege honen arabera aginduzkoa denean, eta 118. artikulutik 123. artikulura jasotako informazioaren zabalpen eta erabilpen publikorako betebeharrak ez betetzea, aurreko kapituluari jarraituz arau- hauste oso astunak ez badira.
4.Publizitatea egitea 240. artikulua edo bera garatzeko arauak hautsiz.
5.Salmentako edo harpidetzako edo negoziatzeko onartzeko eskaintza publikoak egitea 33.2, 34., 36.1. edo 76. artikuluetako betekizunak bete gabe; jaulkipenak kokatzea liburuxkan ezarritako oinarrizko baldintzak bete gabe, dokumentu hori egin behar den kasuetan; edo dokumentu horretan datu garrantzitsuak falta izatea edo zehaztasun-ezak, faltsutasunak edo engainua dakarten datuak jasotzea, kasu horietan guztietan, arau- hauste oso astuntzat jotzen ez denean.
6.35. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan aipatzen diren jaulkipenak kokatzea arau horretan aurreikusitako erakunde baimenduaren esku-hartzeko betekizuna bete gabe, argitara emandako oinarrizko baldintzak bete gabe, eta aipatutako argitalpen-jardueran datu esanguratsuak jaso gabe edo zehaztasun-ezak, faltsutasunak edo engainua eragin dezaketen datuak jasoz, kasu horietan guztietan jaulkipenaren zenbatekoa edo ukitutako inbertitzaileen kopurua garrantzitsua ez denean.
7.Bigarren mailako merkatuetan negoziatzeko onartutako baloreak jaulkitzen dituzten erakundeek ez betetzea balore horien erregistro-sistema dela-eta dauzkaten betebeharrak.
8.71.3 artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, hori arau-hauste oso astuna ez
bada.
9.Sozietate kotizatuen kudeaketari buruzko txostenean ez sartzea Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 262. artikuluak eskatzen duen informazioa —testu bategin hori uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen— edo hutsak nahiz datu faltsu edo engainagarriak egotea.
10.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek arrisku handietarako aurreikusitako mugak gainditzea, horiek bat-batean ez baizik eta erakundeak berak erabakitako ekintzen edo hartutako erabakien ondorioz gertatu direnean.
11.Negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek, sistema horietan onartutako finantza-tresnen jaulkitzaileek, erregistratutako aholkulariek eta horietan parte hartzen duen beste edozein erakundek X. tituluan aurreikusitako arauak, garatzeko xedapenak edo funtzionamendu-erregelamenduak ez betetzea, baldin eta ez-betetze hori ez bada arau- hauste oso astuntzat hartzen aurreko kapituluaren arabera.
293.artikulua. Eskuratzeko eskaintza publikoaren inguruko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.Ez argitaratzea edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea argitaratu beharrekoak diren edo hari igortzekoak diren informazioa eta dokumentazioa, baloreak eskuratzeko eskaintza publikoa egitera behartzen duten jarduketen ondorioz, hark irauten duen bitartean edo hura amaituta, hori arau-hauste oso astuna ez bada.
2.Eskuratzeko eskaintza publikoari buruzko informazioa edo dokumentazioa argitaratzea edo ematea bertan zehaztasun-ezak, faltsutasunak edo engainua dakarten datuak sartuz, hori arau-hauste oso astuna ez denean.
294.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.Baloreen gordailuzain zentralek eta erregistro-sistemetan parte hartzen duten erakundeek ez betetzea I. tituluaren II. kapituluan eta IV. tituluaren VI. kapituluan baloreen erregistroari buruz ezarritako arauak, hori arau-hauste oso astuna ez bada.
2.Kontrakontu zentraleko erakundeetako kideek ez betetzea bermeak ematearen arloan dauzkaten betebeharrak, horrela jokatzea arau-hauste oso astuna ez bada, salbu eta ez-betetze hori kaudimen gabetasuneko egoeraren edo haiek konkurtsoan egotearen ondoriozkoa denean.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialetako eta negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek ez betetzea 93. artikuluak eta 328.4 artikuluak, hurrenez hurren, aipatzen dituzten betebeharrak, kontrakontu zentraleko erakundeekiko eta haien kideekiko koordinazio desegokiari dagokionez, jokabide horiek noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen direnean.
4.Bigarren mailako merkatu ofizialek, negoziazio-sistema aldeaniztunek, kontrakontu zentraleko erakundeek —bai eta, hurrenez hurren, haien kideek ere— eta baloreen gordailuzain zentraletan parte hartzen duten erakundeek ez betetzea 116.1 artikuluan ezarritako betebeharrak, arau-hauste oso astuna ez denean.
5.Baloreen gordailuzain zentralek ez betetzea 114. artikulutik 116. artikulura ezarritako betebeharrak, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada.
295.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.241. eta 258. artikuluetan jasotako erakundeek ez betetzea eragiketen kontabilizazioari, kontuen formulazioari edo liburuak eta erregistroak eraman beharreko moduari buruzko arau indardunak, ez eta bateratzeari buruzko arauak ere, arau-haustea oso astuna denean izan ezik.
2.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek kasuan kasu ezarritako mugetatik gorakoak diren komisioak jasotzea, edo halakoak jasotzea aldez aurretik tarifak argitaratu eta komunikatzeko betekizuna bete gabe, hori betebeharra den kasuetan.
3.Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 539.2 artikuluan ezarritako web-orria ez existitzea —uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori—, edo hartan ez argitaratzea artikulu horretan eta 228.5 artikuluan edo haren garapen-arauetan aipatutako informazioa.
4.231. artikuluan jasotakoa ez betetzea, hori arau-hauste oso astuna ez bada.
5.226. artikulutik 228. artikulura ezarritako betebeharrak ez betetzea, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada.
6.Ez betetzea merkatu-abusua izateko susmagarriak diren eragiketak direla-eta 232. artikuluan ezarritako betebeharra, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikazioa igortzekoa.
7.227.3, 229. eta 230. artikuluetan ezarritako neurriak nahikoa ez den modu batean hartzea.
296.artikulua. BARNE-ANTOLAKETAKO NEURRIAK ETA BEHAR DIREN ZUHURTZIAZKO ESKAKIZUNAK EZ BETETZEAREN ONDORIOZKO ARAU-HAUSTEAK.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 540. eta 541. artikuluetan, hurrenez hurren, eta lege honen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatutako gobernu korporatiboaren urteko txostena edo kontseilarien ordainsariei buruzko urteko txostena ez prestatzea edo ez argitaratzea, edota txosten horietan hutsuneak edo datu faltsu edo engainagarriak egotea; lege horretako 512-517, 525.2, 526, 528, 529, 530, 531, 532, 533, 534, 538, 539, 540 eta 541 artikuluetan ezarritako betebeharrak ez betetzea; bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako baloreak igortzen dituzten erakundeek auditoria-batzorderik eta izendapenen eta ordainsarien batzorderik ez izatea, aipatutako Legearen 529 quaterdecies eta quindecies artikuluetan ezarritako baldintzetan, edo batzorde horien osaerari eta eginkizunen —529 quaterdecies artikuluan jasotako interes publikoko erakundeen auditoriari dagozkion eginkizunen— esleipenari buruzko arauak ez betetzea.
2.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarriek eta haiek integratuta dauden finantza-multzoek akatsak izatea administrazio- eta kontabilitate-prozeduretan; barne-kontroleko mekanismoetan, horien barne direla arriskuen kudeaketa; edo beren antolamendu egituran, agintari eskudunek haiek zuzentzeko berariaz ezarritako epea iragan denean, eta betiere jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresa, finantza-erakunde edo fede-emaile publiko ez direnek ez betetzea 83. eta 84. artikuluetan xedatutakotik heldu diren betebehar, mugapen edo debekuak, edo 75. artikuluan eta 85. artikulutik 88. artikulura bitartekoetan ezarritakoaren arabera emandako arauak, 286. artikulutik 288.era bitartekoetan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.
4.241. artikuluan aipatutako erakundeek beharrezkoak diren kontabilitate- eta erregistro-liburuak lau hilabetetik gorako atzerapenarekin eramatea.
5.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek noizbehinka edo kasu bakanetan ez betetzea administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta haien parekoak hautatzeko eta ebaluatzeko betebeharrak, 183. artikuluan ezarritakoak; 185. artikuluan ezarritako gobernu korporatiboaren eta 193. artikuluan ezarritako antolaketaren arloko betekizunak, edo 188. artikuluan aurreikusitako ordainsarien arloko betebeharrak; edota inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek noizbehinka edo kasu banaketan ez betetzea 195., 208., 209.etik 216.era, 218., 220. eta 221.etik 224.era artikuluetan aurreikusitako eginbide, arau eta mugapenak.
6.Bezeroari arreta emateko sail edo zerbitzuak gaizki funtzionatzea.
7.193.2.f) artikuluan aipatutako bideragarritasun-plan orokorra eguneratuta izateko betebeharra noizbehinka edo kasu bakanetan ez betetzea.
8.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek ez betetzea 190.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren babesean ematen diren arauak.
9.191. eta 192. artikuluek aipatutako informazioa argitara emateko eginbidea ez betetzea, edota informazio hori osatu gabe, edo datu faltsu, engainagarri edo egiazkoak ez direnekin argitara ematea.
10.Inbertsio-zerbitzuetako enpresak edo haiek parte direneko talde bateragarri edo finantza-multzoak baliabide propioak direla-eta dauden betekizunak modu ez-nahikoan betetzea —betekizun horiek erregelamenduz ezarritakoak dira edo, kasua bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde edo talde jakin bati eskatutakoak— eta egoera horretan sei hilabetez irautea, gutxienez, baldin eta jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada, aurreko kapituluan xedatutakoaren arabera.
11.Izaera bereziz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuetako enpresa bati edo talde bateragarri bati hornidurei, dibidenduen banaketari, aktiboen tratamenduari edo beren jardueren, produktuen edo sistemen berezko arriskua gutxitzeari buruz eskatutako berariazko politikak ez betetzea, politika horiek ez direnean onartu Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak propio finkatutako epean eta ez-betetzea arau- hauste oso astuna ez denean 279. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
297.artikulua. Balore Merkatu Nazionalaren Batzordeak bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalmenaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau-hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea 89. artikuluan ezarritako komunikazioa, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez denean, edo eragiketak behin eta berriz akatsekin komunikatzea.
2.VI. kapituluan ezarritako arau-hauste arinak egitea, baldin eta hori gertatu baino lehenagoko bi urteetan egileari arau-hauste mota beragatik zehapena ezarri bazaio.
298.artikulua. Europar Batasunaren Erregelamenduak ez betetzearen ondoriozko arau- hausteak.
Kapitulu honetan ezarritako arau-hausteak ezertan eragotzi gabe, honako ekintza edo ez-egite hauek jotzen dira arau-hauste astuntzat:
1.2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren honako ez-betetze
hauek:
a)Erregelamenduaren 9. artikuluan jasotako jakinarazpen- eta argitaratze- betebeharrak ez betetzea, bai eta Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotakoak ere, arau- hauste oso astunak ez baldin badira.
b)286. artikuluko 1. zenbakitik 4.era azaldutako jokabideak, arau-hauste oso astunak ez badira.
2.Arau-hauste astunak dira uztailaren 14ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek:
a)287. artikuluak aipatutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta hori arau-hauste oso astuna ez bada.
b)Erregelamenduaren 2.9 artikuluan aipatutako kontrako alderdi ez-finantzarioek ez betetzea 9. artikuluan jasota dauden betebeharretako edozein, noizbehinka edo kasu bakanetan gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
3.Baloreen gordailuzain zentralek eta erakunde horietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenek ez betetzea 288.1) artikuluko a) letratik h) letrara bitarte,
b)letra kenduta, ezarritako betebeharrak, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada.
4.Izendatutako kreditu-erakundeek eta erakunde horietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenek ez betetzea 288.3) artikuluko a) eta b) letretan ezarritako betekizunak, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez bada.
299.artikulua. Kreditu-kalifikazioko agentzien eta partaidetza esanguratsuen arloko arau- hausteak.
Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak izango dira:
1.175.1 artikuluan deskribatutakoaren antzeko partaidetza bat eskuratzea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari hori komunikatu gabe, 181. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea eta partaidetza esanguratsu bat handitzea edo gutxitzea, 48.1, 99., 103.etik 110.era eta 179.1 artikuluetan ezarritakoa urratuz.
2.278.1 artikuluan eta 279. artikuluko 4. 6. eta 7. zenbakietan ezarritakoa ez-betetzea, noizbehinka edo kasu banaketan gertatzen direnean.
300.artikulua. Arau-hauste arinak.
1.271. artikuluak aipatzen dituen erakundeen eta pertsonen arau-hauste arinak dira balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arauetan bilduta dauden eta nahitaez betetzekoak diren arauen arau-hausteak, 277. artikulutik 299. artikulura ezarritakoaren arabera arau-hauste astunak edo oso astunak ez badira.
2.Bereziki, honako hauek dira arau-hauste arinak:
a)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez bidaltzea —arauetan ezarritako edo batzordeak berak emandako epean, eta lege honetan ezarritakoaren indarrez edo batzordeak bere zereginak betez eta irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren indarrez— bidali behar zaizkion agiriak, datuak edo informazioak —, betiere eskuordetze- araubidean edo beste agintari eskudun batzuekiko lankidetza araubidean esleituta dauzkan eginkizunez baliatuta, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze- jardueren aurrean laguntzeko betebeharra urratzea, horretan barne dela deklarazioa hartzeko zitazio batean ez agertzea, 277.etik 299.era artikuluetan aurreikusita dagoenaren arabera jokabide horiek arau-hauste astuna edo oso astuna ez direnean.
b)Bezero-harremanen esparruan VII. tituluaren I. kapituluan ezarritako jokabide- arauak behin bakarrik ez betetzea.
c)2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8. quinquies artikuluan jasotako betebeharra ez betetzea; hau da, idatziz jasota geratzea, hala dagokionean, merkatu osoaren ehuneko 10 baino gutxiagoko kuota duen kreditu-kalifikazioko agentzia bat gutxienez izendatu ez izana.
3.2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren aurkako arau-hauste arinak dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokion epean ez igortzea helarazi beharreko dokumentu, datu edo informazio, esleitu zaizkion eskumenen arabera, eskuordetuta edo beste agintaritza eskudun batzuekin lankidetzan, bai eta lankidetza- betebeharra ez betetzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze- jardueretan, deklaratzeko zitazio batera ez agertzea barnean hartuta, jokabide horiek arau- hauste astunak edo oso astunak ez badira, aurreko artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
Halaber, arau-hauste arintzat joko da 2012ko martxoaren 14ko 236/2012 Erregelamendutik (EB) eta 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 Erregelamendutik (EB) sortutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta ez badira arau-hauste astunak edo oso astunak, aurreko zenbakietan xedatutakoaren arabera.
VII. KAPITULUA
Arau-hausteak preskribatzea
301.artikulua. Arau-hausteak preskribatzea.
1.Arau-hauste oso astunak eta astunak bost urtera preskribatuko dira, eta arinak, berriz, bi urtera.
2.Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin den egunetik hasiko da kontatzen. Jarduera jarraituaren ondorioz etor litezkeen arau-hausteetan, berriz, jarduera burututako eguna edo arau-hausteari dagokion azken egintzarena hartuko da hasiera- eguntzat.
3.Preskripzio-epea eten egingo da zehapen-prozedura abiaraztean, interesdunari jakinarazita; dena dela, preskripzio-epea zenbatzeari berrekingo zaio zehapen-espedientea hiru hilabetez etenik egoten bada, eta etenaldi horren zergatia ezin bazaie espedientearen xede direnei egotzi.
VIII. KAPITULUA
Zehapenak
302.artikulua. Zehapenak arau-hauste oso astunak egiteagatik.
Arau-hauste oso astunengatik, zehapen hauetako bat edo batzuk ezarriko zaizkio arau-hausleari:
1.Honako zenbateko hauetatik handienera bitarteko isuna:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren boskoitza,
–arau-haustea egin duen erakundearen baliabideen ehuneko 5,
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bost, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–600.000 euro.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, edo 275.4.a) artikuluan aipatutako arau-hauste oso astunak egiten dituztenei ezarriko zaien isuna honako hauetatik handienera bitarteko zenbatekoa izango du:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren boskoitza;
–urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 10, barne hartuta jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisioak edo artekaritzak, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluari jarraituz,
–arau-haustea egin duen erakundearen baliabide propioak,
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bost, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–10.000.000 euro.
Zenbaki honek xede duen enpresa, hain zuzen, filiala izanez gero, dagozkion diru- sarrera gordinak izango dira haren enpresa nagusiaren aurreko ekitaldiko kontu bateratuetatik ateratzen direnak.
Baloreen gordailuzain zentralen eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakunde izendatuen kasuan, 288.1 eta 3 artikuluan aipatzen diren arau-hauste oso astunak egin badituzte, ezarriko zaien isuna, gutxienez ere, arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren zenbatekoaren bi halako, baldin eta hura zehatz badaiteke, eta, gehienez ere, honako zenbateko hauetatik handienera bitarte:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren boskoitza,
–erakunde arau-hauslearen urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko hamar, zuzendaritza-organoak onartuta dauzkan eta eskura dituen azken kontuei jarraituz.
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bost, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–20.000.000 euro.
–Baldin eta erakunde arau-hauslea enpresa nagusi bat edo finantzen egoera-orri bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi baten filiala bada, aplikatzekoa den urteko guztizko negozio-bolumena eskura dauden azken finantzen egoera-orri bateratuetan ageri dena izango da.
118. artikulutik 126. artikulura bitarte jasota dauden eta arau-hauste oso astuna diren betebeharren ez-betetzeen kasuan, honako isun hau ezarriko da:
i)Pertsona juridikoen kasuan, zenbatekoa honako hauetatik handienera bitartekoa izango da:
–10.000.000 euro edo guztizko urteko negozio-bolumenaren ehuneko bost, eskura dauden azken urteko kontu onartuen arabera. Pertsona juridikoa enpresa nagusi bat bada edo merkataritza-araudiaren arabera finantza-kontu bateratuak eduki behar dituen enpresa nagusi baten filiala bada, kontuan hartu beharreko guztizko negozio-bolumena izango da edo guztizko urteko negozio-bolumena edo kasuan kasuko diru-sarrera mota, aplikatzekoa den kontabilitateari buruzko araudiaren arabera, azken enpresa nagusiak onartutako eta eskuragarri dagoen urteko kontu bateratu berrienari begiratuta.
–Ez-betetzeari esker lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
ii)Pertsona juridikoen kasuan, zenbatekoa honako hauetatik handienera bitartekoa izango da: 2.000.000 euro, edo ez-betetzeari esker lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
2.Arau-hausleak balore-merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak bost urteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialeko edo negoziazio-sistema aldeaniztuneko kide izatea bost urteko epean etetea, gehienez jota.
4.Bigarren mailako merkatu bateko edo negoziazio-sistema aldeaniztun bateko finantza-tresna batetik kanpo uztea.
5.Baimena baliogabetzea, inbertsio-zerbitzuetako enpresak, zor publikoaren merkatuaren kudeaketarako erakundeak edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan inskribatutako beste enpresa batzuk izanez gero. Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako inbertsio-zerbitzuetako enpresen kasuan, ulertuko da baimenaren baliogabetzearen ordez Espainiako lurraldean eragiketa berriak hasteko debekua ezarriko zaiela.
6.Arau-hauslea finantza-erakundeko administrazio- edo zuzendaritza-kargutik bost urtez kentzea, gehienez ere.
7.Arau-hauslea finantza-erakundeko administrazio- edo zuzendaritza-kargutik kentzea eta erakunde berean administrazio- edo zuzendaritza-karguak betetzeko bost urtez desgaitzea, gehienez ere.
8.Arau-hauslea edozein finantza-erakundetan betetzen duen administrazio- edo zuzendaritza-kargutik kentzea eta 233.1.a) artikuluan eta 233.c).2, 4 eta 5 artikuluan aurreikusitako edozein administrazio- edo zuzendaritza-kargu betetzeko hamar urterako desgaitzea, gehienez ere.
282.8 artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero, artikulu honen 1. zenbakian jasotako zehapena ezarriko zaio, nolanahi ere, eta isuna 30.000 eurokoa izango da gutxienez; eta horrez gainera, artikulu honen 2., 3. edo 5. zenbakietan ezarritako zehapenetako bat, arau-hauslearen izaeraren arabera.
Halaber, 278.2 artikuluan aurreikusitako jarduera-erreserba ez betetzea izanez gero, arau-hausleari ezarriko zaio artikulu honen 1. zenbakian jasotako zehapena; kasu horretan etekin gordintzat hartuko dira arau-hausleak gordetako jardueraren garapenean lortutako diru-sarrerak, eta isuna 600.000 eurokoa izango da gutxienez.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek partaidetza eskuratuz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen erabilera etetea erabakiko da, edo emandako botoen deuseztasuna edo baliogabetzeko aukera.
233.1.b) artikuluan azaltzen diren pertsonek egindako arau-hausteen kasuan, zehapenak 275. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira, Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuek irailaren 16ko 1060/2009 Erregelamenduak (EE) ezarritakoaren arabera zehapenak jartzeko duten gaitasuna bazter utzi gabe.
303.artikulua. Zehapenak arau-hauste astunak egiteagatik.
Arau-hauste astunengatik, honako zehapen hauetako bat edo batzuk ezarriko zaizkio arau-hausleari:
1.Honako zenbateko hauetatik handienera bitarteko isuna:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren bikoitza,
–arau-haustea egin duen erakundearen baliabideen ehuneko 2,
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bi, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–300.000 euro.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, edo 275.4.a) artikuluan aipatutako arau-hauste astunak egiten dituztenei ezarriko zaien isuna honako zenbateko hauetatik handienera bitartekoa izango da:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren bikoitza,
–urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko bostera bitarte, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluari jarraituz,
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bi, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–5.000.000 euro.
Zenbaki honek xede duen enpresa, hain zuzen, enpresa nagusi baten filiala izanez gero, dagozkion diru-sarrera gordinak izango dira enpresa nagusiaren aurreko ekitaldiko kontu bateratuetatik ateratzen direnak.
Baloreen gordailuzain zentralen eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakunde izendatuen kasuan, 298.3 eta 4 artikuluan aipatzen diren arau-hauste astunak egin badituzte, ezarriko zaien isuna, gutxienez ere, arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren zenbatekoaren bi halako, baldin eta hura zehatz badaiteke, eta, gehienez ere, honako zenbateko hauetatik handienera bitarte:
–arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekinaren bikoitza,
–erakunde arau-hauslearen urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko bost, zuzendaritza-organoak onartuta dauzkan eta eskura dituen azken kontuei jarraituz.
–arau-haustean guztira erabilitako funtsen ehuneko bi, funtsak propioak nahiz besterenak izan, edo
–10.000.000 euro.
Baldin eta erakunde arau-hauslea enpresa nagusi bat edo finantzen egoera-orri bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi baten filiala bada, aplikatzekoa den urteko
guztizko negozio-bolumena eskura dauden azken finantzen egoera-orri bateratuetan ageri dena izango da.
2.Arau-hausleak balore-merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak urtebeteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialeko edo negoziazio-sistema aldeaniztuneko kide izatea urtebeteko epean etetea, gehienez jota.
4.Arau-hausleak finantza-erakunde batean betetzen duen administrazio- edo zuzendaritza-kargutik kentzea urtebetez, gehienez jota.
295.5 artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero, 227. artikuluan ezarritako betebeharrak direla-eta, nolanahi ere artikulu honen 1. zenbakian adierazitako zehapena ezarriko zaio, eta horrez gainera, 2. edo 3. zenbakietan aurreikusitako zehapenetako bat, baina ezartzen zaion isuna, hala badagokio, ezingo da 12.000 eurotik beherakoa izan.
296.9 artikuluan aurreikusitako arau-hausteak eragingo du, nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun gisa ez inskribatuta egotea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan.
Inbertsio-zerbitzuen enpresa batek partaidetza handia eskuratuz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen erabilera etetea erabakiko da, edo emandako botoen deuseztasuna edo baliogabetzeko aukera.
304.artikulua. Zehapenak argitara ematea.
Arau-hauste oso astunengatik eta astunengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, administrazio-bidean irmoak direnean.
305.artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.
1.Arau-hauste arinak egiteagatik, gehienez 30.000 euroko zehapen-isuna jarriko zaio arau-hausleari.
2.233.1.b) artikuluan azaltzen diren pertsonek egindako arau-hausteen kasuan, zehapenak lege honetako 274. artikulutik 276. artikulura ezarritakoaren arabera ezarriko dira, Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren irailaren 16ko 1060/2009 Erregelamenduak (EE) ezarritakoaren arabera zehapenak jartzeko duten gaitasuna bazter utzi gabe.
306.artikulua. Zehapen osagarriak, administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituztenek egindako arau-hauste oso astunengatik.
Arau-hausleari arau-hauste oso astunak egiteagatik jarri beharreko zehapena gorabehera, pertsona juridikoa izanez gero, administrazio- edo zuzendaritza-kargudun eta arau-haustearen arduradun direnei honako zehapen hauetako bat edo gehiago jarri ahalko zaie:
1.400.000 eurora arteko isuna.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, edo 275.4.a) artikuluan aipatutako arau-hauste oso astunak egiten dituztenei 5.000.000 eurora arteko isuna jarriko zaie.
Baloreen gordailuzain zentralen eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakunde izendatuen kasuan, baldin eta 288.1 eta 3. artikuluetan aipatzen diren arau-hauste oso astunak egiten badituzte, 5.000.000 euro artekoa izango da jarri beharreko isuna.
2.Arau-hauslea erakundeko administrazio- edo zuzendaritza-kargutik hiru urtez kentzea, gehienez ere.
3.Kargutik kentzea eta erakunde berean administrazio- edo zuzendaritza-karguak betetzeko bost urtez desgaitzea, gehienez ere.
4.Kargutik kentzea eta 233.1.a) artikuluan aurreikusitako edozein kreditu- erakundetan administrazio- edo zuzendaritza-karguak betetzeko hamar urtez desgaitzea, gehienez ere.
5.Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratzea.
282.6artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero, nolanahi ere 1. zenbakian jasotako zehapena ezarriko zaio, baina ezartzen zaion isunak 30.000 eurokoa izan behar du gutxienez.
307.artikulua. Zehapen osagarriak, administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituztenek egindako arau-hauste astunengatik.
Arau-hausleari arau-hauste astunak egiteagatik jarri beharreko zehapena gorabehera, pertsona juridikoa izanez gero, administrazio- edo zuzendaritza-kargudun eta arau- haustearen arduradun direnei honako zehapen hauetako bat edo gehiago jarri ahalko zaie:
1.250.000 eurora arteko isuna.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, edo 275.4.a) artikuluan aipatzen diren arau-hauste astunak egiten dituztenei 2.500.000 eurora arteko isuna jarriko zaie.
Baloreen gordailuzain zentralen eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakunde izendatuen kasuan, baldin eta 298.3 eta 4. artikuluetan aipatzen diren arau-hauste astunak egiten badituzte, jarri beharreko isuna 2.500.000 euro artekoa izango da.
2.Arau-hauslea erakundeko administrazio- edo zuzendaritza-kargu guztietatik urtebetez kentzea, gehienez ere.
3.Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratzea.
295.5artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero, 227. artikuluan ezarritako betebeharrak direla-eta, nolanahi ere 1. zenbakian adierazitako zehapena ezarriko zaio, baina isuna ezingo da 12.000 eurotik beherakoa izan.
308.artikulua. Zehapen osagarriak argitara ematea.
Nolanahi ere, 306. eta 307. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, behin bide administratiboan irmoak direnean.
309.artikulua. Inbertsio-zerbitzuetako enpresen talde bateragarrien eta finantza-multzoen betebeharren inguruko arau-hausteengatiko zehapenak.
1.Arau-hausteak 289. artikulutik 300.era bitartekoetan tipifikatutakoak eta inbertsio- zerbitzuetako enpresen talde bateragarrien betebeharrei buruzkoak badira, betebeharra duen erakundeari ezarriko zaio zehapena, bai eta, bidezkoa bada, haren administratzaile eta zuzendariei ere.
2.Halaber, arau-hauste horiek izanez gero finantza-taldeen eginbeharrei buruzkoak, lege honetan aurreikusitako zehapen-neurriak betebeharra duen erakundeari aplikatuko zaizkio, inbertsio-zerbitzuetako enpresa edo balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa izanez gero, baldin eta azken kasu horretan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari badagokio finantza-talde horren gainbegiratze gehigarriaren koordinatzaile- zereginetan jardutea. Neurri zehatzaile horiek zabaldu ahalko zaizkie, egoki izanez gero, betebeharra duen erakundearen administratzaile eta zuzendariei.
310.artikulua. Zehapenak graduatzeko irizpideak.
1.Arau-hauste oso astunak, astunak edo arinak egiteagatik aplika daitezkeen zehapenak urriaren 1eko 40/2015 Legearen 29.3 artikuluan jasotako irizpideen arabera erabakiko dira, bai eta honako hauei erreparatuta ere:
a)Arau-haustearen izaera eta garrantzia.
b)Arau-haustearen erantzule den pertsona fisiko edo juridikoaren erantzukizun maila.
c)Arau-haustearen erantzule den pertsona fisiko edo juridikoaren finantza- sendotasuna, pertsona juridiko erantzulearen negozio-bolumena edo pertsona fisikoaren urteko diru-sarrerak aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.
d)Sortutako arriskuaren edo eragindako kaltearen larritasuna eta iraunaldia.
e)Arau-hausteak hirugarrenei sortutako galerak.
f)Arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak edo, kasua bada, saihestutako galerak, halakoak zehatz daitezkeen neurrian.
g)Gertaerek finantza-sisteman edo nazioko ekonomian eragiten dituzten ondorio kaltegarriak.
h)Arau-haustea konpontzeari norberaren ekimenez ekin izana.
i)Eragindako kalte edo galerak konpontzea.
j)Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren lankidetza, baldin eta pertsona fisiko edo juridikoak elementu edo datu esanguratsuak eman baditu ikertutako egitateak argitzeko; hori, halere, ez da eragozpena izango lortutako etekinen edo saihestutako galeren itzulketa bermatu behar izateko.
k)Baliabide propio nahikorik ez den kasuetan, legez eskatutako maila lortzeko edo maila horri eusteko sortutako balizko arazo objektiboak.
l)Erakundearen aurreko jokabidea, dagozkion antolamendu- eta diziplina-arauak direla-eta, azken bost urteetan ezarritako balizko zehapenak aintzat hartuta.
2.306. eta 307. artikuluetan ezarritakoetatik aplikatu ahal zaien zehapena zehazteko, gainera, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
a)Arau-hausleak interesdunarengan eragina duten egitateetan daukan erantzukizun
maila.
b)Erakundearen aurreko jokabidea, erakunde berean edo beste batean, antolamendu- eta diziplina-arauak direla-eta, azken bost urteetan ezarritako zehapen irmoak aintzat hartuta.
c)Interesdunak duen ordezkaritzaren izaera.
311.artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak.
1.233.1).a).1etik 6ra bitarteko artikuluan aipatutako erakundeei aplikatuko zaie kreditu-erakundeetarako ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 106. artikuluan eta III. tituluaren V. kapituluan xedatutakoa. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak hartzeko eskumena Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio.
2.Prozedurari amaiera ematen dioten Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ebazpenak direla-eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari.
312.artikulua. Arau-hauste arinen ustezko erantzuleari errekerimendua egitea.
1.300.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera arau-hauste arin gisa tipifikatutako jokabideen kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, zehapen-espedientea ireki baino lehen, baldin eta arrazoitzen badu lege honek babestutako interes publikoak ez direla nabarmen kaltetzen, ustezko erantzuleari eskatu ahalko dio 30 eguneko epean honako hauek egin ditzan:
a)Behar diren neurriak hartu, jokabidearen jarraitutasuna edo errepikapena saihesteko,
b)jokabidearekin inbertitzaileei eragindako ondare-kalteengatiko kalte-ordainak eman, inbertitzaile horiek identifikatu badaitezke,
c)aurreko bi zenbakietan ezarritakoa guztiz bete dela justifikatu.
2.Behar bezala jakinarazitako errekerimenduak eten egingo du arau-haustearen preskripzio-epea, eta errekerimenduan bertan ezarritako epearen muga-egunaren biharamunean hasiko da berriz.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baloratuko du errekerimenduan eskatutakoa zenbateraino bete eta frogatu den, gainbegiratzearen helburuak guztiz betetzat jotzeari dagokionez.
313.artikulua. Arau-hausteen eta administrazio-zehapenen informazioa eta jakinarazpena.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio agregatua emango dio, urtero, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, lege honetako betebeharrak ez betetzeagatik egindako arau-hausteez eta ezarri diren zehapenez.
2.Neurri administratibo edo zehapenen bat aditzera ematen bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aldi berean, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko dio egitate hori.
3.Halaber, lanbide-sekretuaren eskakizunak aintzat hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dizkio ekainaren 26ko 575/2013 Erregelamenduak (EB) 4.1 artikuluko 3. puntuan jasotako definizioaren ondorioetarako erakundetzat jotzen diren inbertsio-zerbitzuetako enpresei ezarritako administrazio-zehapen guztiak.
IX. TITULUA
Baloreen gaineko eragiketen zerga-araubidea
314.artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren eta ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespena.
1.Baloreen eskualdatzeak, bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuak izan nahiz ez, Balio erantsiaren gaineko zergatik edo ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergatik salbuetsita egongo da.
2.Aurreko zenbakian xedatutakotik salbuetsita geratzen dira bigarren mailako merkatu ofizial batean onartu ez diren baloreak, bigarren mailako merkatuan egin badira, baldin eta balore-eskualdatze horien bidez balore horiek ordezkatzen dituzten erakundeen jabetzako higiezinen eskualdatzeari dagokion zerga saihestu nahi izan bada. Kasu horretan, ondasun higiezinen kostu bidezko eskualdatze gisa dagokien tributua ordaindu beharko dute.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa eragotzi gabe, kontrakoa frogatu ezean, ondasun higiezinei dagokien zerga ordaintzea saihesteko asmoz jarduten dela ulertuko da honako kasu hauetan:
a)Aktiboaren ehuneko 50 Espainian kokatutako eta enpresa-jarduerekin edo jarduera profesionalekin loturik ez dauden higiezinez osatua daukan erakunde baten kontrola lortzen denean, edo, behin kontrola lortuta, haren gaineko partaidetza-kuota hazten denean.
b)Erakunde baten gaineko kontrola hartzen denean, eta erakunde horrek bere aktiboan balore batzuk dituenean, zeintzuen bidez beste erakunde baten kontrola gauza daitekeen; beste erakunde horrek, nolanahi ere, Espainian kokatutako eta enpresa- jarduerekin edo jarduera profesionalekin loturik ez dauden higiezinez osatua izan behar du bere aktiboa, ehuneko 50ean. Edo, behin erakundearen gaineko kontrola horrela hartuta, haren gaineko partaidetza-kuota hazten denean.
c)Eskualdatutako baloreak sozietateak eratzean edo sozietateen kapitala handitzean egindako ondasun higiezinenen ekarpenen bidez jaso direnean, baldin eta ondasun horiek
enpresa-jarduerekin edo jarduera profesionalekin lotuta ez badaude eta ekarpena egin den egunaren eta eskualdatzea egin den egunaren artean hiru urte igaro ez badira.
3.Baloreen eskualdatzea zerga horien pean dagoenean 2. zenbakian ezarritako salbuespenetako bat ere gabe, honako arau hauek aplikatuko dira:
1.a Aktiboa zenbatzeko, zenbatutako ondasun guztien kontabilitate-balio garbien ordez, balio errealak erabiliko dira, eskualdatzea edo eskuratzea egiten den egunean zehaztutakoak. Horretarako, subjektu pasiboak egun horretan dauden aktiboen inbentarioa egin beharko du eta tributuen arloko administrazioari eman, hark eskatzen dionean.
2.a Merkataritza-sozietateen kasuan, kontrol hori lortu dela ulertuko da zuzenean edo zeharka sozietatearen kapitalean ehuneko 50etik gorako partaidetza lortzen denean. Horretarako, eskuratzailearen partaidetza gisa zenbatuko dira, era berean, sozietate talde bereko gainontzeko erakundeen baloreak.
3.a Balore-eskualdatzea higiezinak dauzkan sozietateari egiten zaionean, gero sozietate horrek amortizatu ditzan, zerga saihesteko asmoa izan dela ulertuko da, aurreko zenbakiko a) edo b) letretan zehaztutakoa —zerga-ondorioetarako, betiere—. Kasu horretan, eragiketa horien eraginez, sozietatearen kontrola lehen adierazitako eran lortzen duen akzioduna izango da subjektu pasiboa.
4.a 2. zenbakiaren arabera, salbuetsita ez dauden eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotuta dauden balore-eskualdatzeetan, zeinak haren ondorioetarako ondasunen entregatzat hartuko baitira, higiezin gisa zenbatu behar diren ondasunek merkatuan duten balioaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria. Hori dela-eta, 2.c) zenbakian jasotako kasuetan, eskualdatutako akzio edo partaidetzetarako bere garaian ekarpen gisa emandako higiezinek merkatuan duten balioarekiko proportzionala izango da zerga-oinarria.
5.a 2. zenbakiaren arabera, tributuak ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergako kostu bidezko ondare-eskualdatze gisa ordaindu behar dituzten balore-eskualdatzeen kasuan, likidazioa egiteko, zerga horretako elementuak higiezinen balio errealaren zati proportzionalari aplikatuko zaizkio (arautegian jasotako arauen arabera kalkulatuz balio erreala). Horretarako, honako hau izango da zerga- oinarria:
–2.a) zenbakian aipatutako kasuetan, aktiboaren partida guztien balio errealaren gaineko zati proportzionala (proiektu hau aplikatzeko, higiezin gisa zenbatu behar direnen balio errealaren gainekoa), kontrola lortzean eskuratzen den partaidetzaren portzentaje osoari dagokiona, edo, behin kontrol hori kostu bidez edo dohainik lortuta, partaidetza- kuotak daukan hazkunde-portzentajeari dagokiona.
–2.b) zenbakian aipatutako kasuetan, zerga-oinarria zehazteko, honako hauek baino ez dira kontuan hartuko: aktiboaren gutxienez ehuneko 50 enpresa-jarduerekin edo jarduera profesionalekin lotuta ez dauden higiezinez osatua duten erakundeen higiezinak.
–Aurreko 2.c) zenbakian aipatutako kasuetan, eskualdatutako akzio edo partaidetzetarako bere garaian ekarpen gisa emandako higiezinek duten balioarekiko proportzionala izango da zerga-oinarria.
315.artikulua. Zerga Administrazioari komunikatzeko betebeharra.
1.Baloreak jaulkitzen dituzten erakundeek, baloreen sozietate eta agentziek eta gainerako finantza-bitartekariek Zerga Administrazioari jakinarazi beharko diote esku hartu duten balore-jaulkipeneko, -harpidetzako eta -eskualdatzeko eragiketa oro. Komunikazio horrek berarekin ekarriko du honako hauek aurkeztu behar izatea, erregelamenduz ezartzen diren epeetan eta moduan: erosleen eta saltzaileen zerrenda izendunak, eskualdatutako baloreen mota eta kopurua, eskualdatzearen data eta eskuratzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia.
2.Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako, baloreak eskuratu edo eskualdatu nahi dituenak bere identifikazio fiskaleko zenbakia jakinarazi beharko die erakunde jaulkitzaileari eta kasuan kasuko finantza-bitartekariei, agindua eman bezain laster, eta azken horiek ez dute hura aintzat hartuko betebehar hori betetzen duen arte.
316.artikulua. Zerga-salbuespenak.
Espainiako Bankuak legeria indardunean esleitzen dizkion salbuespen fiskal berak izango ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak.
X. TITULUA
Beste negoziazio-sistema batzuk: negoziazio-sistema aldeaniztuna eta barneratze
sistematikoa
I. KAPITULUA
Negoziazio-sistema aldeaniztunak
317.artikulua. Definizioa.
Negoziazio-sistema aldeaniztuntzat joko da 319. artikuluan aipatutako zuzentze- erakundeetako batek operatutako sistema oro, zeinak aukera emango baitu sistemaren barruan eta bere arau ez-diskrezionalen arabera hirugarren anitzen finantza-tresnei buruzko erosketa- eta salmenta-interes desberdinak biltzeko, kontratuak egin daitezen, lege honetan xedatutakoari jarraituz.
318.artikulua. Sorrera.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztunen sorrera librea izango da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurreko egiaztapen- eta gainbegiratze-araubideari lotuko zaizkio.
2.Bereziki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egiaztatuko du zuzentze- erakundeak kapitulu honetan ezarritakoa betetzen duela eta behar den baimena duela, 149.etik 153.era artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta baimena iraungitzat joko du eta bera ukatuko du 154. artikuluan eta 155. artikuluan, hurrenez hurren, jasotako arrazoiren bat gertatzen denean.
319.artikulua. Zuzentze-erakundeak.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztun oro zuzentze-erakunde batek arautuko du, eta bera izango da haren barne-antolaketaz eta -funtzionamenduaz arduratuko dena, eta merkatua kudeatzeko behar diren bitartekoen titularra izango da.
2.Honako hauek izan ahalko dira negoziazio-sistema aldeaniztun baten zuzentze- erakundeak:
a)140.h) artikuluan ezarritako inbertsio-zerbitzua emateko baimenduta dagoen enpresa bat.
b)Bigarren mailako merkatu ofizial baten zuzentze-sozietatea.
c)Bigarren mailako merkatu ofizialen zuzentze-sozietate batek edo batzuek propio horretarako eratutako erakunde bat, baldin eta helburu sozial esklusibo gisa badu sistemaren kudeaketa, eta zuzentze-sozietate batek edo batzuek haien partaidetzaren ehuneko 100 badute.
320.artikulua. Funtzionamendurako erregelamendua
1.Zuzentze-erakundeek funtzionamenduari buruzko erregelamendua egingo dute, negoziazio-sistema aldeaniztunaren kudeaketari buruzkoa, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendu beharko du erregelamendu hori, eta erregelamenduz ezarritako publizitate-araubidea aplikatu beharko dio, horretan barne dela Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatzea.
2.Erregelamendua, zeina publikoa izango baita, irizpide garden, objektibo eta ez-baztertzaileetan oinarritu beharko da, eta honako arlo hauek arautu beharko ditu:
i) Alderdi orokorrak:
a)Negoziatu ahalko diren finantza-tresnak.
b)Jendaurreko informazio horrek eskuragarri egon beharko du negoziatzeko onartutako baloreei dagokienez, inbertitzaileek erabakiak oinarritu ahal izan ditzaten. Informazio horretan, hala dagokionean, erakunde jaulkitzailearen enpresa-jarduerak zer mota eta izaerakoak diren azaldu beharko da. Informazioak baloreen izaera kontuan izan beharko du, bai eta sisteman aginduak bete ditzaketen inbertitzaileena ere.
c)Kide motak, 69. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoaren arabera, bai eta haien eskubide eta betebeharrak ere.
d)Bermeei buruzko araubidea.
e)Jaulkitzaileen eta negoziazio-sistema aldeaniztunean parte hartzen duen beste edozeinen eskubide eta betebeharrak; eta parte-hartzaile horien artean, hala badagokio, erregistratutako aholkulari bat ere izango da, jaulkitzaileak izendatua; hark zaindu beharko du jaulkitzaileek zuzentze-sozietatearekin eta inbertitzaileekin informazio-betebeharrak behar bezala betetzen dituztela, formaren zein funtsaren ikuspegitik. Erregelamenduak aholkulari horien eta jaulkitzaileen arteko harreman-esparru orokorra zehaztuko du, bai eta egin beharreko eginkizunak eta dituzten betebeharrak ere.
ii)Negoziazioa:
a)Kide izaera eskuratzea.
b)Agindu-modalitateak.
c)Negoziatutako baloreen negoziazioa eteteko, bertan behera uzteko eta baztertzeko
kasuak.
d)Negoziazio efektiboaren aurretiko informazioaren edukia eta bera zabaltzeko
arauak.
e)Egiazki negoziatutako eragiketei buruzko informazioaren edukia eta bera zabaltzeko arauak.
f)Betebeharrak eta bitartekoak, hala badagokio, kontratazioaren likidezia lortzeko.
g)Baloreak negoziaziotik baztertzeko, kasuan-kasuan jarraitu beharreko prozedura, erakunde jaulkitzailearen betebeharrak zehaztuta.
iii)Eragiketen erregistroa, konpentsazioa eta likidazioa:
a)Kasua bada, kontrakontu zentraleko erakundeak edo eragiketen nobazioa egiteko beste mekanismo batzuk.
b)Eragiketen likidaziorako eta, kasua bada, konpentsaziorako aurreikusitako metodoak edo onargarri diren metodoak.
iv)Gainbegiraketa eta merkatu-diziplina.
a)Zuzentze-erakundeak merkatuko erregelamendua, bai eta lege honen manuak zein aplikatu beharreko gainerako arauak ere, benetan betetzen dituztela gainbegiratu eta kontrolatzeko metodoak, bereziki jaulkitzaileek, kideek, erregistratutako aholkulariek eta beste parte-hartzaile batzuek egindako merkatu-abusuari buruzko arauei dagokienez.
b)Merkatuari buruzko erregelamendua betetzen ez bada, zuzentze-erakundeak aplikatuko duen diziplina-araubidea, Lege honetan ezarritakoekin bat etorriz aplikatu beharreko administrazio-zehapenak gorabehera.
c)Zuzentze-erakundeak erabiliko duen prozedura, lege honen edo bera garatzeko arauen urraketa edota negoziazio-sistema aldeaniztunaren erregelamenduko arauen ez-betetzea izan daitezkeen gorabeherak edo bere kideen jokabideak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazteko.
321.artikulua. Informazioa igortzeko betebeharra.
1.Zuzentze-erakundeek negoziazio-sistema aldeaniztuna gainbegiratzeko arloan, beren barne-erregelamenduan ezarritakoekin bat etorriz garatzen dituzten jarduera eta jokabideei buruzko informazioa igorriko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari hiru hilean behin. Aipatutako informazioa dagokion aldia amaitu eta hilabeteko epean igorriko dute.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztu ahalko ditu betebehar hori betetzeko zuzentze-erakundeek erabili beharreko eduki zehatza eta berariazko formatua.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar besteko informazio gehigarria eskatu ahalko die zuzentze-erakundeei, negoziazio-sistema aldeaniztunen funtzionamendu egokia zaintzearren.
322.artikulua. Jokabide-arauak eta merkatu-abusua.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek 209.etik 218.era eta 221.etik 224.era artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, beren bezeroei dagokienez, haien kontura dihardutela haien aginduak betetzen dituztenean negoziazio-sistema aldeaniztun baten sistemen bitartez.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, aurreko artikuluak ez zaizkie aplikatuko, negoziazio-sistema aldeaniztuna erregulatzen duten arauen arabera, beren kideen artean edo negoziazio-sistema aldeaniztunaren eta bere kideen artean negoziazio- sistema aldeaniztunaren erabilera dela-eta egindako eragiketei.
3.VII. tituluaren II. kapitulua negoziazio-sistema aldeaniztunetako negoziazioari aplikatuko zaio.
323.artikulua. Informazio-betebeharrak.
1.Hala dagokionean, negoziazio-sistema aldeaniztun bateko zuzentze-erakundeek jendaurreko informazioa eman beharko dute edo, hala badagokio, horrelakorik badagoela ziurtatu beharko dute erabiltzaileek negoziatutako tresnei buruzko iritzia osatu ahal izan dezaten, horretarako erabiltzaileen izaera zein negoziazio-sistema aldeaniztunean negoziatutako tresna motak kontuan harturik.
2.Negoziatutako tresnen jaulkitzaileei buruz argitaratu beharreko informazioa prestatzeko erantzukizuna horien erakunde jaulkitzaileak eta administratzaileek izango dute gutxienez. Informazio horrek jaulkitzailearen irudi zintzoa ez ematearen ondorioz baloreen titularrei eragindako kalte eta galeren erantzule izango dira horiek.
3.Merkatu arautu batean negoziatzeko onartutako balore negoziagarri bat negoziazio-sistema aldeaniztun batean ere negoziatzen denean bere jaulkitzailearen baimenik gabe, azken horrek ez du inolako betebeharrik izango hasierako finantza- informazioari, informazio jarraituari edo «ad hoc» informazioari dagokionez, negoziazio- sistema aldeaniztun hori dela-eta.
324.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztunen arauak eta beste lege-betebehar batzuk betetzen direla gainbegiratzea.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztun baten zuzentze-erakundeek mekanismo eta prozedura eraginkorrak ezarriko dituzte, negoziazio-sistema aldeaniztunaren beharrizanei dagozkienak, erabiltzaileek haien arauak betetzen dituztela erregulartasunez gainbegiratzeko, bai eta erabiltzaileek sistema horien arabera egiten dituzten eragiketak ere; horren helburua da arau horien arau-hausteak edo negoziazio- edo jarduketa- baldintzetako anomaliak detektatzea, merkatu-abusua izan daitezkeenak.
2.Aurreko zenbakian adierazitako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko diote horren arauen urraketa esanguratsu oro edo merkatu- abusua ekar dezakeen negoziazio- edo jardun-baldintzetako anomalia oro. Jaulkitzaileengandik bildutako informazioa oinarri hartuta, aipatutako jaulkitzaile horiei aplikatu beharreko araudiaren gainean izan litekeen ez-betetze oro ere jakinarazi beharko dute.
325.artikulua. Gardentasuneko betekizunak.
1.Sistemaren gardentasuna eta prezioen eraketaren eraginkortasuna bilatzeko, negoziazio-sistema aldeaniztunek informazio publikoa zabaldu beharko dute sisteman negoziatzeko onartuta dauden eta aldi berean merkatu arautuetan negoziatzen diren akzioen gaineko eragiketei buruz, une bakoitzean dauden erosketa- eta salmenta-jarrerei dagokienez eta jada sistema horretan amaituta dauden eragiketei dagokienez, artikulu honetan eta 326. eta 327. artikuluetan jasotako xedapenei jarraituz.
2.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, beharrezkotzat jotzen baldin badu, artikulu honetan eta 326.etik 327.era artikuluetan jasotako gardentasun betekizunen aplikazioa zabaldu ahalko die akzioez besteko finantza-tresna batzuei edo sisteman bakarrik negoziatzen diren akzioei.
3.Artikulu honetan eta 326. eta 327. artikuluetan jasotako xedapenak aplikatu beharko dira 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) ezarritakoari jarraituz.
4.Artikulu honetan eta 326. eta 327. artikuluetan jasotako informazio publikoa ezertan ere eragotzi gabe, arloan eskumena daukaten autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuan egiten diren eragiketak direla-eta, beste edozein informazio-eginbehar ezarri ahalko dute.
326.artikulua. Negoziazioaren aurretiko gardentasuneko betekizunak.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztunek, negoziazioa baino lehen, honako informazio hau emango dute aditzera, haietan negoziatzeko onartu diren eta aldi berean merkatu arautuetan negoziatzen diren akzioei dagokienez:
a)une bakoitzean dauden erosketa- eta salmenta-prezioak; eta
b)Beren sistemen bitartez zabaltzen diren prezio horiei buruzko negoziazio-jarreren sakontasuna.
2.Aipatutako informazioa jendearen eskura jarri beharko da arrazoizko merkataritza- baldintzetan eta modu jarraituan, negoziazio-ordutegi arruntean.
3.Aurreko zenbakietan aurreikusitakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak negoziazio-sistema aldeaniztunak salbuetsi ahalko ditu 1. zenbakian aipatutako informazioa argitaratzetik, negoziazio-sistema aldeaniztunaren ereduari edo aginduen motari eta bolumenari erreparatuta.
Bereziki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak modua izango du betebehar hori ez ezartzeko bolumen handia duten eragiketetarako, akzio horietarako edo akzio mota horretarako merkatuan estandarra den bolumenarekin konparatuta.
327.artikulua. Negoziazioaren ondorengo gardentasuneko betekizunak.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztunek honako informazio hau emango dute aditzera, haietan negoziatzeko onartu diren eta aldi berean merkatu arautuetan negoziatzen diren akzioei dagokienez, jada amaituta dauden eragiketak direla-eta:
a)Prezioa.
b)Bolumena.
c)Betetze-ordua.
2.Artikulu honi buruzko informazioa jendearen eskura jarri beharko da arrazoizko merkataritza-baldintzetan eta, ahal den neurrian, denbora errealean.
3.Aurreko zenbakietan aurreikusitakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman ahalko die negoziazio-sistema aldeaniztunei egindako eragiketei buruzko datuen argitaratzea geroratzeko, haien motaren edo bolumenaren arabera.
Bereziki, argitaratzea geroratzea baimendu ahalko du bolumen handia duten eragiketen kasuan, akzio horietarako edo akzio mota horretarako estandarra den bolumenarekin konparatuta. Negoziazio-sistema aldeaniztunek, kasu horietan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskutik lortu beharko dute geroratutako informazioan proposatzen
diren metodoen aldez aurretiko onarpena, eta metodo horiek argiro adierazi beharko dizkiete sistemako kideei eta inbertitzaileei.
4.Artikulu honetan aurreikusitako betebeharra ez zaie aplikatuko merkatu arautu baten sistemen bitartez publiko egiten diren negoziazio-sistema aldeaniztun batean egindako eragiketetako datuei.
328.artikulua. Kontrakontu zentraleko akordioak eta konpentsazio- eta likidazio- akordioak.
1.Negoziazio-sistema aldeaniztun baten zuzentze-erakundeek behar diren neurriak hartu beharko dituzte negoziazio-sistema aldeaniztunean egindako eragiketen likidazio efizientea errazteko, eta argiro informatu beharko diete erabiltzaileei negoziazio-sistema aldeaniztunean betetako eragiketen likidazioan erakundeak bere gain hartzen dituen erantzukizunei buruz.
2.Negoziazio-sistema aldeaniztunetan balore negoziagarriei buruz egindako eragiketen likidazioari aurre egin ahal izateko, haien zuzentze-erakundeek akordioak sinatuko dituzte gutxienez ere baloreen gordailuzain zentral batekin eta, kasua bada, kontrakontu zentraleko erakunde batekin edo batzuekin. Hori, halere, ez da eragozpena izango jaulkitzaileek eskubidea eduki dezaten xedatzeko beren baloreak erregistra daitezela baloreen edozein gordailuzain zentraletan, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Negoziazio-sistema aldeaniztun bateko zuzentze-erakundeek akordioak izenpetu ahalko dituzte, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikazioa igorri ondoren, beste estatu kide bateko kontrakontu zentraleko erakundeekin eta baloreen gordailuzain zentralekin, beren sistemetako merkatuko kideekin amaituak dituzten transakzioetako batzuk edo transakzio guztiak konpentsatzeko edo likidatzeko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aipatutako akordioak sinatzearen aurka egin ahalko du soilik negoziazio-sistema aldeaniztunaren funtzionamendu antolatua kaltetu dezaketela jotzen duenean edo, likidazio-sistema batean, baldintza teknikoek ez dutenean eraginkortasunez segurtatzen eragiketen likidazio eraginkor eta ekonomikoa.
3.Negoziazio-sistema aldeaniztunei aplikatuko zaie bigarren mailako merkatu ofizialetarako 94., 95., 96. eta 114. 115. eta 116. artikuluetan ezarritakoa, eragiketen eta baloreei lotutako eduki ekonomikoko obligazioen likidazioari dagokionez, likidazioaren arriskua arintzera bideratutako bermeei dagokienez, eta baloreen negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistemarekin lotutako eskubide eta betebeharrei dagokienez.
4.Erregelamendu bidez ezarriko dira negoziazio-sistema aldeaniztunen kontratazio aldeaniztuneko segmentuetan egindako eragiketei dagozkien baloreak, eta eragiketa horiek beren likidazio antolatua eta amaiera egokia bideratuko duten mekanismoei lotuta egongo dira, kontrakontu zentraleko erakunde baten nahitaezko esku-hartzearekin.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontuan hartuko du Espainiako Bankuak edo arloan eskumena duten gainerako agintariek konpentsazio- eta likidazio-sistema dela- eta egiten duten zaintza-lana, kontroletan behar ez diren errepikapenak saihesteko.
329.artikulua. Negoziazio-sistema aldeaniztunetarako urrutiko sarbidea.
1.Espainiako negoziazio-sistema aldeaniztun baten zuzentze-erakundeek mekanismo egokiak jarri ahalko dituzte beren sistemetan sartzen eta haiek urrutitik erabiltzen uzteko beste estatu kide batzuetako lurraldean ezarritako erabiltzaile edo kideei. Horretarako, erakundeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari komunikatu beharko dio mekanismo horiek zein estatu kidetan ezartzeko asmoa duen. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio hori mekanismo horien ezarpena aurreikusita dagoen estatu kideari komunikatuko dio, hura jaso eta hilabeteko epean. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak harrerako estatuko agintari eskudunari jakinaraziko dio, azken horrek eskatuta eta arrazoizko epean, estatu kide horretan ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztuneko kideen identitatea.
2.Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako negoziazio-sistema aldeaniztunetako zuzentze-erakundeek Espainiako lurraldean mekanismoak jarri ahalko
dituzte, Espainiako lurraldean ezarritako erabiltzaileei edo kideei haien sistemetara sartzen eta haiek urrutitik erabiltzen errazteko. Horretarako, nahitaezkoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunaren komunikazio bat jasotzea, zeinean adieraziko baita halako mekanismoak Espainiako lurraldean ezartzeko asmoa dagoela. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak agintaritza eskudun horri eskatu ahalko dio arrazoizko epean jakinaraz diezaiola negoziazio-sistema aldeaniztuneko kideen identitatea.
II. KAPITULUA
Bigarren mailako merkatu ofizialen eta negoziazio-sistema aldeaniztunen xedapen
komunak
330.artikulua. Prebentzio-neurriak.
1.Espainia merkatu arautu baten edo negoziazio-sistema aldeaniztun baten harrerako estatu kide denean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argi eta garbi dakusanean aipatu merkatu arautuak edo negoziazio-sistema aldeaniztunak urratu egiten dituela 2004/39 (EE) Zuzentarauari jarraituz onartutako xedapenetatik datozen betebeharrak, Batzordeak merkatu arautuaren edo negoziazio-sistema aldeaniztunaren jatorriko estatu kideko agintaritza eskudunari jakinaraziko dizkio egitateak.
Baldin eta, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak hartutako neurriak gorabehera, aipatu merkatu arautuak edo negoziazio-sistema aldeaniztunak jarduera argi eta garbi kaltegarria atxikitzen badu inbertitzaileen Espainiako interesetarako edo merkatuen funtzionamendu zuzenerako, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari berri eman ondoren, haiek babesteko egoki diren neurri guztiak hartuko ditu. Neurrion artean, honako hau izango da barne: aipatu merkatu arautuak edo negoziazio-sistema aldeaniztunak bere mekanismoak Espainian ezarri diren urruneko kideen eskura jar daitezen galaraztea. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak luzamendurik gabe emango die hartutako neurrien berri Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzaren aurrean ager dezake egoera, eta hark 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera joka dezake.
2.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatzeko hartutako neurri oro, zehapenak edo merkatu arautu baten edo negoziazio-sistema aldeaniztun baten jardueren murrizketak dakartzana, behar bezala arrazoitu beharko da eta ukitutako merkatu arautuari edo negoziazio-sistema aldeaniztunari jakinarazi beharko zaio.
III. KAPITULUA
Barneratze sistematikoa
331.artikulua. Aplikazio-eremua.
1.Kapitulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie lege honi lotutako kreditu-erakundeei eta inbertsio-zerbitzuetako enpresei, baldin eta merkatu arautu batetik edo negoziazio- sistema aldeaniztun batetik kanpo betetzen badituzte, beren kontura, merkatu arautuetan negoziatzeko onartutako akzioei buruz bezeroek emandako aginduak, betiere jarduketa hori modu antolatu eta sistematikoan eta maiztasunez egiten denean eta baloreari merkatuan dagokion bolumen estandarraren zenbateko bera edo zenbateko txikiagoa duten aginduei buruzkoa denean, hurrengo zenbakian deskribatutakoari jarraituz.
2.Akzioen kategoria baterako merkatuko bolumen estandartzat ulertzen da merkatuan betetako aginduen batez besteko balio aritmetikoa irudikatzen duen bolumen oro, akzioen kategoria horretan sartutako akzioei dagokienez.
3.Akzioak kategoriaka multzokatuko dira, merkatuan akzio harentzat betetako aginduen batez besteko balio aritmetikoan oinarrituta. Balore Merkatuaren Batzorde
Nazionalak akzio bakoitza zein kategoriatakoa den argitaratuko du urtean behin zirkular baten bitartez, eta Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari helaraziko dio.
4.Akzio bakoitzerako, merkatua osatuko dute Europar Batasunean betetako agindu guztiek, akzio horri dagozkionek, alde batera utzita magnitude handiko eskalakoak direnak akzio horretarako merkatuko bolumen estandarrarekin alderatuta.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erregulartasunez argitaratuko ditu artikulu honen ondorioetarako merkatu likidoa duten akzioak, akzio bakoitza akzioen zein kategoriari dagokion, aurreko 3. zenbakian xedatutakoari jarraituz, bai eta behar diren gainerako xehetasunak ere, kreditu-erakundeek eta inbertsio-zerbitzuetako enpresek artikulu honetan ezarritako betebeharrak bete ahal ditzaten.
332.artikulua. Informazio-betebeharrak.
1.Akzioek merkatu likidoa daukatenean, barneratzaile sistematikoek irmoan dauden kotizazioak argitara eman beharko dituzte, oro har, halako moduz non interesdunek erraz ezagutu ahalko dituzten, arrazoizkoak diren merkataritza-baldintzetan. Merkatu likidorik ez duten akzioen kasuan, barneratzaile sistematikoak mugatu ahalko dira irmoan dauden beren kotizazioak beren bezeroei zabaltzera, azken horiek eskatuta.
Barneratzaile sistematikoek erabaki ahalko dute kotizazioa zein agindu-bolumenetarako ematen duten. Akzio jakin baterako, kotizazio bakoitzak erosketa-prezio bat edo batzuk bildu beharko ditu, edo salmenta prezio bat edo batzuk, merkatuko bolumen estandarretik beherako tamaina baterako edo batzuetarako, akzio jakin horri dagokion akzio motarako. Kotizatzen den prezioak edo kotizatzen diren prezioek akzio horretarako merkatuan indarra duten baldintzak islatu beharko dituzte.
Prezio horien zabalpena modu erregular eta jarraituan egingo da, negoziazioaren ordutegi normalean zehar. Barneratzaile sistematikoek edozein unetan gaurkotu ahalko dituzte beren prezioak. Merkatuko baldintza bereziak daudenean, erretiratu ahalko dituzte.
2.Barneratzaile sistematikoek argitara eman beharko dituzte merkatu arautuetatik edo negoziazio-sistema aldeaniztunetatik kanpo egindako transakzioen bolumena eta prezioa, merkatu arautuetan negoziatzeko onartutako akzioak direla-eta, bai eta haiek zein ordutan amaitu diren ere. Informazio hori ahal bezain laster emango da argitara, erraz eskuratzeko moduan eta interesdunentzat arrazoizkoak diren baldintzetan, eta 327.3 artikuluan ezarritakoa izango da aplikatzekoa negoziazioaren ondorengo gardentasun- betekizunei dagokienez eta 85.3 artikuluaren indarrez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendutako datu-argitalpenen geroratzeari dagokionez.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontrolatuko du barneratzaile sistematikoek modu erregularrean eguneratu ditzatela 1. zenbakiaren arabera argitara ematen dituzten erosketa- eta salmenta-prezioak, eta prezio horiek merkatuan nagusi diren baldintzak islatu ditzatela.
4.Artikulu honetan jasotako xedapenak aplikatu beharko dira 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) ezarritakoari jarraituz.
333.artikulua. Aginduak betetzea.
1.Barneratzaile sistematikoek beren bezero txikizkarien aginduak beteko dituzte agindua jasotzen duten unean indarra duten eta irmoan kotizatuta dauden prezioetan, betiere horrela jokatuta errespetatzen dutenean 221.etik 224.era artikuluek arautzen duten betetze onenaren betebeharra.
2.Halaber, beren bezero profesionalen aginduak beteko dituzte agindua jasotzen duten unean indarra duten eta irmoan kotizatuta dauden prezioetan. Hala eta guztiz ere, justifikatuta dauden kasuetan, agindu horiek irmoan zabaldutakoak baino prezio hobeagoan bete ahalko dituzte, baldin eta prezio hori merkatuko baldintzetatik hurbil dagoen tarte publiko batean badaude, eta aginduak inbertitzaile txikizkariak egin ohi dituenak baino bolumen handigoakoak badira.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontrolatuko du barneratzaile sistematikoek betetzen dituztela zenbaki honetan prezioak hobetzea dela-eta ezarritako baldintzak.
3.Balore batzuen betearazpena eragiketa bakarraren zati bat deneko eragiketetan edo merkatuko egungo prezioaz beste baldintza batzuei lotuta dauden aginduen kasuan, barneratzaile sistematikoek beren bezero profesionalengandik jasotako aginduak bete ahalko dituzte kotizatutakoez beste prezio batzuetan horretarako aurreko zenbakian ezarritako baldintzak bete gabe ere.
4.Baldin eta gertatzen bada barneratzaile sistematiko batek kotizazio bakarrean kotizatzen duela, edo haren kotizaziorik handiena merkatuko bolumen estandarretik beherakoa dela, edo bezero batengandik agindu bat jasotzen duela bere kotizazio- bolumenetik gorako bolumenekoa baino merkatuko bolumen estandarretik beherakoa, erabaki ahalko du bere kotizazio-bolumena gainditzen duen aginduaren zatia betetzea, betiere kotizatutako prezioan betetzen bada, salbu eta kontrakoa baimenduta dagoenean, aurreko bi lerrokadetan ezarritako baldintzei jarraituz. Barneratzaile sistematikoak bolumen desberdinetarako kotizazioak eman eta bolumen horien artean dagoen agindu bat jasotzen dituenean, eta agindu hori betetzeko aukera egiten duenean, kotizatutako prezioetako batean beteko du agindu hori, 221.etik 224.era artikuluetako xedapenei jarraituz, salbu eta kontrakoa baimenduta dagoenean, artikulu honetako aurreko bi lerrokadetan ezarritako baldintzei jarraituz.
5.Artikulu honetan jasotako xedapenak aplikatu beharko dira 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) ezarritakoari jarraituz.
334.artikulua. Bezeroen tratamendua.
1.Barneratzaile sistematikoek aukeratu ahalko dute zein inbertitzaileri ematen dieten sarbidea beren kotizazioetara, beren merkataritza-politikan oinarrituta eta modu objektibo eta ez-baztertzailean. Horretarako arau argiak edukiko dituzte, beren kotizazioetarako sarbidea erregulatuko dutenak. Erakundeek inbertitzaile jakin batekiko merkataritza- harremanak eten edo haiei uko egin ahalko diete, merkataritza-arrazoietan oinarrituta; honako hauek besteak beste: inbertitzailearen finantza-egoera, kontrakontu arriskua edo eragiketaren amaierako likidazioarena.
2.Barneratzaile sistematikoek modu ez baztertzailean mugatu ahalko dituzte bezero beraren eragiketen kopurua, irmoan iragarritako prezioetan betetzeko konpromisoa hartutakoak, bezero beraren eragiketa anitzen aurrez aurre geratzeko arriskua mugatzeko.
Halaber, mugatu ahalko dute, modu ez baztertzailean eta aginduen kudeaketari buruzko 221. artikuluko xedapenei jarraituz, aldi berean beteko diren hainbat bezeroren eragiketen guztizko kopurua, bezeroengandik heldutako aginduen kopuruak edo bolumenak normala dena nabarmen gainditzen duenean.
3.Artikulu honetan jasotako xedapenak aplikatu beharko dira 2006ko abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) ezarritakoari jarraituz.
Lehenengo xedapen gehigarria. Gordailuen bankuen arteko merkatua.
Gordailuen bankuen arteko merkatua lege honen arauen mende egongo da. Espainiako Bankuari dagozkio merkatu horren funtzionamenduaren erregulazioa eta gainbegiratzea.
Bigarren xedapen gehigarria. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundien jaulkipenen araubide juridikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiek egindako balore-jaulkipenak, ondorio guztietarako eta foru-ogasunen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, autonomia-erkidego batek egindako jaulkipenekin parekatuko dira.
Hirugarren xedapen gehigarria. Finantza-tresnak ez diren jaulkipen-eskubideen araubide juridikoa.
1.Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta inbertsio-zerbitzuak emateko baimena duten kreditu-erakundeek, 140. artikuluan jasotzen diren jarduerak gauzatzeaz gain, eskaintzak aurkeztu ahalko dituzte beren bezeroen izenean berotegi-efektuko gasak
igortzeko eskubideei dagozkien enkanteetan —betiere, finantza-tresnak ez badira— berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideen enkanteen egutegiari, kudeaketari eta beste alderdi batzuei buruzko 2010eko azaroaren 12ko Europako Batzordearen 1031/2010 (EB) Erregelamenduan aipatzen denarekin bat etorriz, eta Europako Erkidegoan berotegi- efektuko gasak igortzeko eskubideen merkataritzarako erregimena ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2003/87 (EE) Zuzentaraua betez. Horretarako,
149.artikuluan aipatzen den jarduera-programan sartu behar da jarduera hori.
2.Balore Merkatuaren Estatuko Batzordea izango da gure lurraldean berotegi- efektuko gasak igortzeko eskubideen enkanteei buruzko 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 37. artikulutik 42. artikulura bitartekoak betetzen ez dituzten pertsonak zehatzeko ahalmena duena, betiere, ez badira gure lurraldean edo lurraldetik kanpo gauzatutako finantza-tresnak.
3.Aurreko zenbakian xedatutakoa bete ahal izateko, Balore Merkatuaren Estatuko Batzordeak arau horretan aurreikusitako gainbegiratze- eta ikuskatze-ahalmenak izango ditu.
4.2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 37. artikulutik 42.era bitartekoak betetzen ez badira, lege horretako VIII. tituluko II. kapituluan aurreikusten den zigor-araubidea aplikatuko da, informazio pribilegiatuarekin garatutako eragiketei edo merkatu-manipulazioa eragin dezaketen eragiketei buruzkoa, hain zuen, eta honako berezitasun hauek hartuko dira kontuan:
a)282.7 artikuluan eta 295.3 artikuluan xedatutakoa salbuespen izango da.
b)282.8 artikuluan jasotzen den zehaztapena 227.3 artikuluari, 229.2.d) artikuluari eta 229.3 artikuluari dagokie soilik.
c)295.7 artikuluko zehaztapena 227.3 artikuluari, 229.2.d) artikuluari eta 229.3 artikuluari dagokie soilik, eta enkante-plataformak eta enkanteak gainbegiratzen dituzten erakundeak dira subjektu behartuak.
d)295.5 artikuluan jasotzen den zehaztapena 227. artikuluari dagokio soilik, 2. zenbakia salbuespentzat hartuta.
5.2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 59. artikuluan aipatzen diren jokabide-arauak ez betetzea oso arau-hauste astuna izango da, eta baita erregelamendu horretako 42.4 artikuluan aipatzen diren egiturazko xedapenak onartzeko betebeharra ez betetzea ere, informazio pribilegiatuko jarduera zehatz batean gertatu baldin bada.
2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 42.4 artikuluan aurreikusten diren neurriak behar bezala ez hartzea arau-hauste astuna izango da.
6.Balore Merkatuaren Estatuko Batzordeak Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuekin, enkante-plataformekin eta enkanteak gainbegiratzen dituen erakundearekin lankidetzan jardungo du, 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduan ezarritako funtzioak gauzatzeko beharrezkoa den guztietan eta erregelamendu horretan arautzen diren gai eta baldintzei dagokienez.
7.Balore Merkatuaren Estatuko Batzordeak agintaritza eskudunei enkante- plataformekin eta enkanteak gainbegiratzen dituen erakundearekin eman beharreko informazioak salbuetsi egin dira 248. artikuluan erregulatzen den sekretu-betebeharretik, 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren araberako igorpen- eskubideen enkanteei dagokienez.
8.Aurreko zenbakietan aurreikusten denerako, aplikagarriak izango dira 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 37. artikuluan informazio pribilegiatuari eta merkatu-manipulazioari buruz jasotzen diren definizioak.
Laugarren xedapen gehigarria. Txikizkariei lehentasunezko partaidetzak, zor-tresna bihurgarriak eta baliabide propiotzat zenbatu daitezkeen mendeko finantzaketak saltzea.
1.Bezero edo inbertitzaile txikizkariei lehentasunezko partaidetzen jaulkipenak, zor- tresna bihurgarriak edo baliabide propiotzat zenbatu daitezkeen mendeko finantzaketak
saltzeko edo kokatzeko, kreditu-erakundeen kaudimenaren araudiarekin bat, honako betekizun hauek bete beharko dira:
a)Jaulkipenak soilik bezero edo inbertitzaile profesionalei zuzendutako tarte bat izan behar du, gutxienez horren guztizkoaren ehuneko berrogeita hamarrekoa, baina inbertitzaile horien kopuruak ezin du berrogeita hamarretik beherakoa izan, eta ez da aplikatuko lege honen 206. artikuluan xedatutakoa.
b)Lehentasunezko partaidetzen jaulkipenen edo sozietate kotizatu —Kapital Sozietateen Legearen 495. artikuluaren arabera— ez diren erakundeen zor-tresna bihurgarriaren kasuan, baloreen gutxieneko balio nominal unitarioa 100.000 euro izango da. Gainerako jaulkipenen gutxieneko balio nominal unitarioa 25.000 euro izango da.
Xedapen hau balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-araua da, eta hori urratzea arau-hauste oso astuna izango da, testu bategin honen VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
2.Aurreko a) eta b) letretan xedatutakoa ez da aplikatuko lege honen VII. kapituluan araututako kapitalaren tresna hibridoak eta mendeko zorra kudeatzeko ekintzen eremuan, ezta 2012ko abuztuaren 31 baino lehen jaulkitako mota honetako bestelako baloreak trukatzeko asmoz jaulkitako kapitalaren tresna hibridoei eta mendeko zorrari ere.
Bosgarren xedapen gehigarria. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen aldi baterako finantza-inbertsioei buruzko murrizketak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuak eta Ekonomia Ministerioak, nork bere gainbegiratze-esparruan, jokabide kodeak onartuko dituzte — fundazioek, establezimenduek, irabazi asmorik gabeko instituzio eta elkarteek, lanbide- elkargoek, enplegua sustatzeko funtsek, aseguru-mutuek, gizarte aurreikuspeneko mutualitateek, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuek eta, kasua bada, Sozietateen gaineko Zergan zergapetze-tasa murriztuei lotutako gainerako erakundeek bete beharrekoak—, zeinetan bete beharreko berariazko arauak jasoko baitira, baldin eta haiek inbertsioak dibertsifikatzeko berariazko araubiderik ez badute, baliagarri duten eta beren funtzionamendu-arauen arabera errendimenduak lortzeko bidera dezaketen eskudiruaren errentagarritasuna optimizatzeko.
2.Aurreko zenbakian aipatutako erakundeetako gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoek urtero txostena aurkeztu beharko dute aipatutako kodeen betetze mailari buruz, protektoratuak edo haren partaide, elkarkide edo mutualistek ezagut dezaten.
Seigarren xedapen gehigarria. Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietatea eta kontrakontu zentraleko erakundeen jabe diren sozietateak, baloreen gordailuzain zentralak eta Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak.
1.«Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietatea»k —aurrerantzean Sistemetako Sozietatea—, baloreen gordailuzain gisa jardungo du, lege honetako 97.etik 102.era artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta Gobernuak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak ere beteko ditu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez txostena emanda.
Sistemetako Sozietateak bere gain hartzen ditu Baloreen Erregistro-, Konpentsazio- eta Likidazio-sistemak Kudeatzeko Sozietatearen eginkizunak, esleituta dauzkaten merkatuetako balore negoziatuen erregistro-, konpentsazio- eta likidazio-sistemen kudeatzaileak diren aldetik. Sistemetako Sozietatea sortzen da «Promotora para la Sociedad de Gestión de los Sistemas Españoles de Liquidación SA» delakoa eraldatzearen bidez, Baloreen Konpentsazio- eta Likidazio-zerbitzuaren eta Espainiako Bankuaren partaidetzarekin eratuta.
Sistemetako Sozietateak bere eginkizunak egiazki bere gain hartzea gertatu da «Promotora para la Sociedad de Gestión de los Sistemas Españoles de Liquidación SA»
sozietatearen xedea eta izen soziala aldatu ondoren eta Sistemetako Sozietatearen kapital soziala Baloreen Konpentsazio- eta Likidazio-sistemako akziodunen eta Espainiako Bankuaren artean banatzean datzan sozietate-aldaketa egin ondoren, behar diren kapital- zabalkuntzekin edo -murrizteekin. Sistemetako Sozietateak jasotzen dituen diruz besteko ekarpenak Baloreen Konpentsazio- eta Likidazio-zerbitzuak eta Espainiako Bankuak, ados jarrita, horretarako izendatutako aditu baten balorazioaren xede izango dira, eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren III. tituluaren II. kapituluan aurreikusitako ondorioak sortuko ditu.
Aurreko sozietate-eragiketei ez zaie aplikatuko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 304., 334. eta 343. artikuluetan xedatutakoa.
Sistemetako Sozietatearen administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta parekoak izendatzeko, ezinbestekoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onarpena ematea.
Sistemetako Sozietateak beste xedapen eta erabaki batzuk ematen ez dituen bitartean, lege honek esleitzen dizkion zuzendaritza-, administrazio- eta antolamendu-eginkizunak betez, indarrean jarraitzen dute Sistemetako Sozietateak bere eginkizunak egiazki bereganatu dituen arte Erregistro-, Konpentsazio- eta Likidazio-sistemak eta Espainiako Bankuak kudeatutako baloreen erregistrorako, konpentsaziorako eta likidaziorako sistemaren xedapen eta erabakiek.
Sistemetako Sozietateak eta Espainiako Bankuak behar den koordinazioa edukiko dute araudi indardunaren ordez etorkizunean onartzen diren Sistemetako Sozietatearen arauak jartzeko.
Artikulu honetan aipatzen diren sozietate-eragiketetarako legez behar diren egitate eta dokumentuak salbuetsita egongo dira era guztietako tributu eta ordainarazpenetatik. Halaber, egintza eta dokumentu horiek ez dute arantzel-, notariotza- edo erregistro- eskubiderik sortuko.
2.Baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistemak eta bigarren mailako merkatuak direla-eta autonomia-erkidegoei dagozkien eskumenak ezertan eragotzi gabe, Gobernuak baimena eman ahalko du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak txostenarekin, arloan eskumena duten autonomia-erkidegoei entzunda eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta, erakunde batek edo batzuek zuzenean edo zeharka honako hau eskura dezaten: Espainiako kontrakontu zentraleko erakundeak administratzen dituzten sozietate, baloreen gordailuzain zentral eta bigarren mailako merkatu ofizialak administratzen dituzten sozietate guztien edo batzuen kontrola, zuzenean edo zeharka, ematen dien kapital osoa edo partaidetza bat. Izan ere, eskuratze horretatik aurrera erakunde horrena edo horiena izango da kapital horren titulartasuna.
Kontroleko partaidetzatzat hartuko da lege honen eta bera garatzeko arauen IV. tituluaren IX. kapituluaren arabera kasuan kasuko sozietatearen kapital guztia eskuratzeko eskaintza publikoa egitera behartuko lukeena.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zeregina izango da erakunde eskuratzaile horien funtzionamendua arautzeko estatutuak baimentzea, erregelamendu bidez ezarritako salbuespenekin, bai eta haien administrazio-kontseiluko kideen eta zuzendari nagusien izendapena baimentzea ere, 152.1.f) artikuluan jasotako eskakizunak betetzen badituzte. Erakunde eskuratzaileek ez badute helbide soziala Espainian, eta haien estatutuak, aldaketak, eta administrazio-kontseiluko kideek eta zuzendari nagusiek bete beharreko eskakizunak Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak edo Europar Batasunekoa ez den beste estatu kide bateko agintaritza gainbegiraleak egiaztatu baditu eta agintaritza horren antolaketa- eta funtzionamendu- araubidea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarenaren antzekoa bada, azken erakunde horri dagokio egiaztapen horiek frogatzea.
4.Gobernuak, errege-dekretu bidez, zehaztuko ditu aipatutako erakundeen kapitala ordezkatzen duten akzioak eskuratzeko eskaintzei aplikatzekoa zaien araubidea, akzioetako partaidetzei nolako publizitate-araubidea eman behar zaien, erakunde horiek
zein araubide bete behar duten beren estatutu sozialetan akzioetatik heldutako eskubideei buruzko edozein mugapen edo espezialitate biltzeko, bai eta xedapen hau aplikatzeko eta erakunde horien gainbegiratze egokia bermatzeko beharrezkoa den beste edozein alderdi ere.
5.Gobernuaren baimena beharko da bigarren zenbakiko lehen lerrokadan aipatzen diren sozietate guztiak edo, kasua bada, sozietate batzuk kontrolatzeko kapital guztia edo haren partaidetza bat zuzenean edo zeharka daukan erakundeak edo, kasua bada, halako partaidetza bat daukaten erakundeek edozein xedapen-egintza burutzeko, baldin eta horren bidez aipatutako sozietateetako bakoitzean daukaten kapital sozial guztiaren titular izateari, zuzenean edo zeharka, uzten badiote edo horren bidez azken horien zuzeneko edo zeharkako kontrola galtzen badute. Baimen hori emango da arloan eskumena duten autonomia-erkidego guztiei entzun ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurretiko txostenarekin eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak proposatuta.
6.48.1 eta 99. artikuluetan aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea ez zaie aplikatuko xedapen honetan ezarritako baimen administratiboei lotuta dauden eskualdatzeei.
7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaio aipatutako erakundeak gainbegiratzea.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Sozietate anonimoaren forma ez duten erakunde kotizatuen gobernu korporatiboaren urteko txostena.
Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 540. artikuluan ezarritakoa aplikatzekoa izango zaie bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzen diren baloreak jaulkitzen dituzten sozietate anonimo kotizatuez besteko erakundeei.
Ahalmena ematen zaie Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta, berak berariazko gaikuntza emanda, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, xedapen hau aplikatzekoa zaien erakundeen kategorien izaera juridikoa kontuan hartuta, neurri zehatzak har ditzaten gobernu korporatiboaren txostenaren edukiari eta egiturari buruz.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen ordainsarien arloko betebeharrak.
1.Akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuta dituzten sozietateetako zuzendariek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko dizkiote sozietate horren ordainsari-sistema betez jasotzen dituzten akzioen entregak eta akzioen gaineko aukera-eskubideak. Halaber, ordainsari-sistemak eta haien aldaketak komunikatu beharko dituzte, haiek direla-eta akzioek duten balioaren erreferentzia hartuta. Komunikazio hori 228. artikuluan egitate garrantzitsuak direla-eta ezarritako publizitate- araubidearen pean jarriko da.
2.Akzioak bigarren mailako merkatu ofizial batean onartuta dituzten sozietateen kasuan 1. zenbakian xedatutakoa berdin aplikatzekoa izango da sozietate horien ordainsari-sistemak betez administrazio horietako administratzaileek jasotako akzioen entregetan eta akzioen gaineko aukera-eskubideetan, bai eta ordainsari-sistemetan eta haien aldaketetan ere, aipatutako administratzaileentzat akzioak direla-eta ezartzen den balioa erreferentziatzat hartuta. Gobernuak xedapen hori garatuko du, erreferentzia berezia eginez komunikazio-betebeharraren betetzearen epeari, moduari eta norainokoari.
3.2000ko urtarrilaren 1ean akzioen entregan oinarritzen den ordainsari-sistemaren bat indarrean duten sozietate kotizatuek, edo akzioen gainean edo akzioen balioan erreferentzia duten ordainsarien beste edozein ordainsari-sistema dutenak, administratzaileei edo zuzendaritzako kideei zuzendua, ordainsari-sistema bete edo ezereztu baino lehen, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalean erregistratu beharko dute indarrean duten liburuxkaren gehigarri bat, edo liburuxka berariazko bat, zeinean informazio xehea eta banakatua emango baita administratzaileei eta zuzendaritzako kideei dagozkien akzioei, aukerei edo likidazioei buruz. Zuzendaritzako kidearen izaera baizik ez dutenei
dagokienez, informazioa modu metatuan aurkeztu ahalko da. Egiaztagiri gisa, baloreen jaulkipenen eta eskaintza publikoen ondorioetarako, erregistratzeko aurkeztuko da akziodunen batzar nagusiaren erabakia, ordainsari-sistema onartzen edo berresten duena.
4.Xedapen honen ondorioetarako, zuzendaritzako kidetzat hartuko dira zuzendari nagusiak eta haien parekoak, goi zuzendaritzako eginkizunak betetzen dituztenak zuzenean administrazio-organoen, batzorde exekutiboen edo sozietate kotizatuetako kontseilari delegatuen menpe.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Zehapen-prozedurak ebatzi eta jakinarazteko epea.
Zehapen-prozeduran finantza-merkatuetan diharduten subjektuei aplikatzekoa zaien ebazpen- eta jakinarazpen-epea, abenduaren 3ko 2119/1993 Errege Dekretuan araututakoa, urtebetekoa izango da, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. eta 32. artikuluetan ezarritakoaren arabera luzatu ahalko da.
Hamargarren xedapen gehigarria. Gainbegiratzearen oroitidazkia eta Espainiako Bankuaren barne-kontroleko organoa.
1.Espainiako Bankuak barne-kontroleko organo bat eduki beharko du. Haren mendekotasun funtzionalak eta txostenak egiteko ahalmenak inpartzialtasunaren, objektibotasunaren eta interes-gatazkak saihestearen printzipioak beteko dituzte.
2.Espainiako Bankuak urtero bere gainbegiratze-eginkizunari buruzko oroitidazkia egingo du, arlo horretan aurrera eraman dituen jarduketa eta prozedurei buruzkoa. Oroitidazki horretatik prozedura eta jarduketa horien eraginkortasunari eta efizientziari buruzko informazioa ondorioztatu ahalko da. Oroitidazki horretan barne-kontroleko organoaren txostena jasoko da, Espainiako Bankuko gobernu-organoek hartutako erabakiak kasuan kasu aplikatzekoa den prozedura-araudiaren araberakoak izateari buruzkoa. Oroitidazki hori Espainiako Bankuko Gobernu Kontseiluak onartu beharko du eta Gorte Nagusiei eta Nazioko Gobernuari igorriko zaie.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Interes publikoko erakundeen auditoria-batzordearen gainbegiratzea.
Kontu Ikuskaritzako uztailaren 20ko 22/2015 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeari buruzko gainbegiratzea, interes publikoko erakundeen auditoria- batzordeari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio, testu bategin horren VIII. tituluan xedatutakoari jarraituz. Eskumen hori ulertu beharra dago ezertan eragotzi gabe Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuak kontuen auditoria- jardueraren gainbegiratzea dela-eta dauzkan eskumenak.
Lehenengo xedapen iragankorra. Sozietate kotizatu bateko partaidetzaren igoera jakin batzuetarako araubidea
2007ko abuztuaren 13an sozietate kotizatu baten boto-eskubidearen ehuneko 30tik gora eta ehuneko 50etik behera duenak nahitaez egin beharko du eskuratzeari buruzko eskaintza publikoa, lege honetako IV. tituluaren IX. kapituluaren baldintzetan, geroztik honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a)Egintza bakarrean edo ondoz ondoko egintzetan eskuratzea sozietate horren akzioak, harik eta bere partaidetza, gutxienez ere, ehuneko 5 igotzen duen arte 12 hileko epean.
b)Boto-eskubideen ehuneko 50eko edo hortik gorako portzentajea eskuratzea.
c)Partaidetza gehigarria eskuratzea eta kontseilari kopuru bat izendatzea, zeinak, kasua bada, izendatuta daudenei gehituta, sozietatearen administrazio-organoko kideen erdia baino gehiago egingo baitu.
Gobernuak beharrezkotzat jotzen dituen alderdiak ezarri ahalko ditu xedapen hau aplikatzeko, bai eta araubide horretan salbuesten diren eragiketak ere.
Nolanahi ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, baldintza batzuk tarteko, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, a) letran ezarritako eskuratze-eskaintza publikoa egiteko salbuespena erabaki ahalko du pertsona edo erakunde batek, zuzenean nahiz zeharka, eskaintza egin behar duenak daukan boto-eskubidearen portzentaje bera edo handiagoa duenean.
Bigarren xedapen iragankorra. Aurrezki-kutxen partaidetza-kuotak eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren elkarte erako partaidetza-kuotak.
Aurrezki-kutxen partaidetza-kuotek eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren elkartearen partaidetza kuotek, testu bategin hau argitara eman aurretik jaulkitakoek, lege honen 2.1 artikuluak aipatzen duen balio negoziagarria izaten jarraituko dute, harik eta guztiz amortizatzen diren arte.
Hirugarren xedapen iragankorra. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/50 (EB) Zuzentarauaren berrikuntzetara egokitzea.
1.118. eta 119. artikuluek aipatzen dituzten epeak aplikatzekoak izango zaizkie 2015eko abenduaren 20tik aurrera argitaratu beharrekoak diren urteko finantza-txostenei eta seihilekoko finantza-txostenei.
2.125.3 artikuluan jasotako betebeharrak ez dira aplikatuko lege honen garapen- arauek eta Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearen ekainaren 18ko 11/2015 Legearen garapen-arauek ezarritako egunera arte.
Laugarren xedapen iragankorra. Baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistema berria eta Europar Batasunaren baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazioa —98/26 (EE) eta 2014/65 (EB) zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu—.
1.Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearen ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 9., 15., 45.2 g), 93.1, 94., 95., 97. etik 102.era, 114.etik 117.era, 62., 281.1.etik a 6.era, 294.1.etik 5.era eta 328. artikuluetan eta azken xedapenetako lehenaren A) letraren laugarrenetik zortzigarrenera, hamargarren, hamabigarren, hamahirugarren, hamabosgarren, hogeita batgarren, hogeita bigarren eta hogeita bederatzigarren zenbakietan sartutako aldaketak, ez zaizkie aplikatuko bigarren mailako merkatu ofizialei, negoziazio-sistema aldeaniztunei eta baloreen gordailuzain zentralei, baldin eta lege honek indarra hartzen duenean Espainian eratuta badaude, lege honen eta Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearen ekainaren 18ko 11/2015 Legearen garapen- arauak finkatutako egunera arte.
2.Europar Batasuneko baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendutik —98/26 (EE) eta 2014/65 (EB) zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu— sortutako betebeharrak galdagarriak izango dira aipatutako erregelamenduaren 69. eta 76. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz.
3.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema aldeaniztunetan negoziatzeko onartutako titulu fisikoen bidez ordezkatutako baloreek beren ordezkapen- modua aldatu beharko dute eta kontuko idatzoharrak erabili beharko dituzte, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 76.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
4.Erregelamendu bidez eta kasuan kasu ezartzen diren epeetan, behar diren neurriak hartuko dira erregistro-sistemak bateratzeko errenta aldagarriko saldoen bitartez, errenta finkoaren bitartez eta kontuko idatzoharren arabera ordezkatutako zorraren bitartez, ezertan eragotzi gabe balore horietako bakoitzerako adierazi beharreko
berezitasunak. Baloreen gordailuzain zentralen erregelamenduak aldatu beharko dira arau honetan eta bere erregelamendu-garapenean xedatutakotik heldu diren eta beharrezkoak diren aldaketak sartzeko.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beharrezkoak diren aldaketa teknikoak gainbegiratuko ditu baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako egungo sistemen erreformari ekiteko.
Bosgarren xedapen iragankorra. Negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioak dituzten sozietateen araubide iragankorra, baldin eta bostehun milioi euro baino handiagoko burtsa-kapitalizazioa badute.
Lege honen 77.3 artikuluak aipatzen duen sei hilabeteko epea 2015eko apirilaren 28tik aurrera hasiko da kontatzen.
Seigarren xedapen iragankorra. Bideragarritasun Plan Orokorra.
193.2.f) artikuluan aurreikusitako Bideragarritasun Plan Orokorra eskatuko zaie erakundeei sei hilabete igaro ondoren, edukia zehaztuko den erregelamendu bidezko garapena osatutako egunetik zenbatzen hasita.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Bankuaren arteko lankidetza-hitzarmena.
255.2artikuluan ezarritako lankidetza-hitzarmena lege honek indarra hartu eta 14 hilabeteko epean izenpetu beharko da.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Idatzoharretako zor publikoaren merkatua.
1.Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatua dela-eta lege honetan ezarritakoak erregelamendu bidez garatzen ez diren arte eta lege honen 60.4 artikuluak aipatzen duen Merkatuaren Erregelamendua onartzen ez den arte, indarrean jarraituko dute lege honek indarra hartu aurretik aipatutako merkatua erregulatu izan duten arauek, lege honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira.
2.59. artikuluan aipatutakoez beste erakunde eta sozietate publikoek egindako balore-jaulkipenak, Idatzoharretako Zor Publikoaren Merkatuan negoziatzen zirenak 1998ko azaroaren 18a baino lehenagotik, negoziatzen jarraitu ahalko dira merkatu horretan, muga-egunera iristen diren arte.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzu autonomikoak.
Autonomia-erkidegoetako Baloreen Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuek bete izan dituzten eginkizunei dagokienez, baloreen gordailuzain zentral batek eginkizun horiek bere gain hartuko ditu soilik, kasua bada, kasuan kasuko autonomia-erkidegoan indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz.
Hamargarren xedapen iragankorra. Arau-aipamenak.
1.Urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzen ez duten bitartean, ulertu beharko da lege honetan arau horietara egindako igorpenak Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legera egindakoak direla, edo Estatuko Administrazio Orokorraren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legera, kasuan kasu.
2.Zehazki, honako hau da artikuluen korrelazioa:
a)16.2 artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeari buruz eta urriaren 1eko 40/2015 Legeari buruz egiten diren aipamenak ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta apirilaren 14ko 6/1997 Legeari buruzkoak izango direla.
b)176.3 artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari buruz egindako aipamena ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluari buruzkoa izango dela.
c)234.6 artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.5 artikuluari buruz egindako aipamena ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari buruzkoa izango dela.
d)273.2 artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. eta 32. artikuluei buruz egindako aipamena ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.6 eta 49. artikuluei buruzkoa izango dela.
e)274. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeari buruz eta urriaren 1eko 40/2015 Legeari buruz egiten diren aipamenak ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legeari buruzkoak izango direla.
f)310. artikuluan urriaren 1eko 40/2015 Legearen 29.3 artikuluari buruz egindako aipamena ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.3 artikuluari buruzkoa izango dela.
g)Bederatzigarren xedapen gehigarrian urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. eta 32. artikuluei buruz egindako aipamenak ulertu behar da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen
42.6eta 49. artikuluei buruzkoak izango direla.
Azken xedapenetatik lehenengoa. ESKUMEN-TITULUA.
Balore Merkatuaren Legearen testu bategina Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 1.6, 11. eta 13. arauetan xedatutakoarekin bat dago emanda; artikulu horrek Espainiako Estatuari esleitzen dio merkataritzako legeriari, kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko oinarriei eta ekonomia-jardueraren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko eskumena, hurrenez hurren.
Azken xedapenetatik bigarrena. GARATZEKO AHALMENA.
Gobernuak ahalmena du lege honetan xedatutakoa garatzeko beharrezkoak diren erregelamenduzko arauak emateko.