Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

3/2013 Legea, ekainaren 4koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzekoa

2013-06-04

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/6/5, 129. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

5940

3/2013 Legea, ekainaren 4koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzekoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA I

Merkatu-ekonomian, merkatuak efizientziaz aritzea eta lehia eraginkorra izatea oinarrizko printzipioak dira. Ekonomia horrek, kontsumitzaileen mesederako, faktoreen produktibitatea bultzatzen du, eta ekonomiaren lehiakortasuna sustatzen. Printzipio horiek funtsezkoak dira, halaber, jarduera ekonomikoak arautzen dituzten politikak diseinatu eta definitzeko.

Esparru horretan, erakunde ikuskatzaileen egitekoa jarduera ekonomikoko sektore jakin batzuen funtzionamendu egokia bermatzea da, alderdi teknikoei buruzko proposamenak egitea, eta enpresen eta Administrazioaren arteko gatazkak konpontzea.

Merkatuko akatsak izateko aukerak dituzten sektoreak arautzeko eta ikuskatzeko lanen konplexutasuna dela-eta, erakunde independenteak sortu ziren, eta bestelako motibaziorik ez duten eta jarduketa-irizpide teknikoetan oinarritzen diren agintariak izateko beharra antzeman zelako operadoreen aldetik.

Erakunde ikuskatzaile independenteek 1887an dute jatorria; urte hartan, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak erakunde independente bati eman zion trenbidearen sektorea arautzeko agindua: Interstate Commerce Commission batzordeari, alegia.

Prozesu horretan aurrera eginez, 1914an Federal Trade Commission delakoa sortu zen, monopolioaren aurkako politikak sustatzeko xedez. Batzorde arautzaile independente horien esperientzia Ameriketako Estatu Batuetako administrazio-jarduketen ohikotasunean integratu da, agentzia bidezko administrazioan, hango sistema juridikoaren eta administrazio-egituraren beharrei erantzunez; Europako zuzenbideetan ez da horrelakorik planteatu.

Atlantikoaren alde honetan, Europako herrialdeek, merkatuen funtzionamenduakatsak zuzentzeko, zerbitzu publikoak ematen zituzten enpresak nazionalizatu zituzten, edo xede bereko sozietate publikoak sortu. Bestalde, joan den mendeko 70eko hamarkadako korronte europarrek formula antolatzaile independenteak ekarri zituzten, neutraltasuna eta espezializazio teknikoko irizpideak lortzeko asmotan; zehazki, interes sozial handiko sektoreetan, hala nola burtsa-sektorean, informatika-datuak babesteko sektorean, eta ikus-entzunezkoen sektorean.

Arestian aipatutako joera horiekin bat etorriz, 80ko eta 90eko hamarkadetan, egungo Europar Batasuneko herrialde ugarik, horien artean Espainiak, prozesu liberalizatzaile garrantzitsua bultzatu zuten merkatu bakarraren esparruan, sareko sektore jakin batzuk arautzeko ondoz ondoko zuzentarau arautzaileek eraginda (energiaren, telekomunikazioen eta garraioaren sektoreetan, adibidez); hori dela-eta, hainbat erreforma gauzatu ziren merkatuetan lehia eraginkorra bermatzeko, zerbitzu unibertsalak eskaintzeko, eta sarreraoztopoak nahiz prezio-murrizketak ezabatzeko.

Testuinguru horretan, eztabaida bizia sortu zen: lehiara irekitako merkatu berriek nazioko lehiaren defentsarako arauak eta aginduak bete behar zituzten, ala, aitzitik, sektoreko erakunde berri eta independenteek ikuskatu beharko zituzten? Espainiaren kasuan, eginkizunak bereiztea erabaki zen. Sektore-agintariak sektore arautuetako eta lehia-sektoreetako enpresen arteko bereizketa bertikala egiteaz arduratu ziren, eta operadoreen artean sor zitezkeen gatazkak konpontzeaz; batik bat, oinarrizko azpiegituretarako sarbide askea bermatu beharra zegoen kasuetan. Horrez gain, ikuskapenak egiteko eta zehapenak ezartzeko ahalak esleitu zitzaizkien erakunde berriei, baita ekonomiaren eta teknikaren arloko araudiak proposatzeko eta sektoreari buruzko azterlanak egiteko eginkizuna ere.

Bestalde, Lehiaren Defentsarako Agintaritzak lehia askearen ex post kontrola eta ex ante kontrola deiturikoak gauzatu ditu: lehiaren defentsarako araudiaren aurkako jardunak ikertuz eta zehatuz, batetik, eta, enpresa-kontzentrazioko eragiketak aztertuz, bestetik.

Dagoeneko denbora-tarte bat igaro da sektore arautuen liberalizazio-prozesuan eta lehia-trantsizioan onurak eragin dituen sistema hori ezarri zenetik, eta berrikustea komeni da.

2011. urteaz geroztik, nabarmen handitu da erakunde horien kopurua. Ordura arte, bost zeuden: Energiaren Batzorde Nazionala, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordea, Lehiaren Batzorde Nazionala, Trenbideak Arautzeko Batzordea eta Posta Sektorearen Batzorde Nazionala. Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak seigarren baten sorrera aurreikusi zuen: garraio-sektorea arautzen zuen erakundearena, hain zuzen. Geroago, Jokoaren Batzorde Nazionala eta Aireportuen Arautze Ekonomikorako Batzordea sortzea onartu zen. Horiei Ikus-entzunezkoen Estatuko Kontseilua gehitu behar zaie, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrean araututakoa.

Sistema berrikusteko orduan kontuan hartu beharreko lehen elementuak ondoko hauek dira, merkatuaren bereizgarriak ez ezik, jarduera ekonomikoko sektore guztienak izan beharko luketenak: segurtasun juridikoa eta erakunde-konfiantza. Horiek lortzeko, arau garbiak behar dira, erakunde-arkitektura serioa, eta agente ekonomiko guztiek ezagutzen eta aurreikusten dituzten jarduketa-irizpideak. Zenbat eta handiagoa izan jarduera ikuskatzeko ahalmena duten erakundeen kopurua, orduan eta handiagoa izango da operadore bakoitzaren kontrolean alferrikakoak diren bikoiztasunak eta erabaki kontraesankorrak aurkitzeko arriskua.

Bigarrenik, ondo aprobetxatu behar dira ikuskatze-eginkizun berdinetatik edo antzekoetatik eratorritako eskala-ekonomiak, antzeko jarduketa-metodologiak eta -prozedurak, eta batez ere, ezaguerak eta esperientzia, ezinbestekoa baita horiek guztiak batera erabiltzea. Irizpide horrek garrantzi berezia du Herri Administrazioak garaiotan bizi duen laztasun-testuinguruan.

Hirugarrenik, erakundeak egokitu egin behar zaizkio administratutako sektoreak izaten ari diren eraldaketari. Erakundeen aldetik erantzun bat eman behar zaio aurrerapen teknologikoari, horrela, aldaketa teknologiko edo ekonomiko sakonak izan dituzten eta ikuspegi integratuan oinarrituta arautu edo ikuskatu beharko liratekeen sektoreetako alderdiak arautzen dituzten agintari estankoak saihesteko.

Azken urteetan, garbi ikusten da nazioartean sektore bakar batekin edo elkarren artean lotura estua duten sektoreekin zerikusia duten agintaritzak fusionatzeko joera:

sektore bakarreko eredutik aldentzen ari dira, eta antzeko jardueren konbergentzia organiko, material edo funtzionaleko eredura hurbiltzen, edo sektore anitzeko eredura, sareko industriak dituzten sektoreen kasuan. Eredu horien alde egiteko argudio nagusiak bi dira: eskala-ekonomiak optimizatzea eta sareko industria guztiak arautzea. Gainera, arautzailea gatibu bihurtzeko arriskua ─sektore pribatuak nahiz Gobernuak hura gatibu bihurtzea, alegia ─ txikiagoa da sektore anitzeko agintaritzen kasuan, agintariarentzat murriztu egiten baita sektore edo ministerio jakin bati dagokion garrantzia.

Azkenik, kasu batzuetan, Herbeheretan adibidez, sektore batzuen agintari arautzaileak lehia-agintaritzan txertatu dira. Horrela, eraginkortasun handiagoz ikuskatzen da merkatuetako lehia, berehala lor daitezkeelako sektore-arautzaileen ezaguerak; izan ere, horiek etengabeko kontrola gauzatzen dute dagozkien sektoreetan, datuak prozesatzeko tresna sendoagoak dituztelako, hain zuzen.

Espainian, gure inguruko herrialdeetan ezartzen ari diren ereduetarantz jo beharko genuke; izan ere, produktuen eta zerbitzuen merkatuekin loturiko zortzi erakunde ikuskatzaile sortzea onartu da, eta beste bat sortzea aurreikusten da. Merkatu lehiakorrak eta kalitatezko zerbitzuak bermatzea da, funtsean, erakunde horien guztien oinarrian dagoen filosofia, betiere herritarren mesedetan. Entitate horiek guztiak bereiz izan beharrak, bakoitzak bere gobernu-organoak eta bitarteko materialak dituela, erreforma sakona eskatzen du, azken batean horien guztien eginkizunak, prozedurak, metodologiak eta ezaguerak erakunde bakar batek gauza edo aplika ditzakeelako hartara, haien izaera edo antzekotasuna dela-eta.

Europako araudiak agintaritza arautzaile nazional independenteak aurreikusten ditu, eta eginkizun, helburu eta eskumen zehatzak esleitzen dizkie. Dena den, Espainiako batzordeen eskumenak Europako araudiak eskatzen dituenak baino zabalagoak dira sektore-politikari dagokionez, jarduera zehatzak gauzatzeko gaitasuna ematen duten tituluak emateari eta errebokatzeari dagokionez, Gobernuaren aholkularitzari dagokionez, eta sektoreen azterketari edo ikerketari dagokienez.

Horregatik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzea du xede lege honek.

Eta batzorde horrek bilduko ditu, hain zuzen ere, Energiaren Batzorde Nazionalak, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak, Lehiaren Batzorde Nazionalak, Trenbideak Arautzeko Batzordeak, Posta Sektorearen Batzorde Nazionalak, Aireportuen Arautze Ekonomikorako Batzordeak eta Ikus-entzunezkoen Estatuko Kontseiluak ikuskatzen dituzten merkatuen eta sektoreen funtzionamendu egokia bermatzeko eginkizunak.

II Legeak hogeita hemeretzi artikulu ditu, eta honela banatuta: bost kapitulu, hemezortzi xedapen gehigarri, hamar xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, hamaika azken xedapen eta eranskin bat.

I. kapitulua, «Izaera eta araubide juridikoa», Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren sorrerari buruzkoa da. Haren helburua merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzea, mantentzea eta sustatzea da, baita produkzio-sektore eta merkatu guztien lehia eraginkorraren gardentasuna bermatzea ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileen mesedetan. Batzordea erakunde publiko gisa eratzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan.

Batzordeak izaera juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu osoa ditu, eta legearen arabera jardungo du uneoro; gainera, autonomia organikoa eta funtzionala izango du, eta ez du inolako mendekotasunik izango Gobernuaren, herri-administrazioen edo edozein motatako enpresa- eta merkataritza-interesen aldetik. Batzordearen independentzia hori ezertan ere eragotzi gabe, Batzordeak behar bezala egiaztatuko du Estatuan aplikatu beharreko araudi orokorra eta sektoreko araudia modu uniformean aplikatzen direla, honako hauekin batera lan eginez: Estatuko Administrazio Orokorrarekin, autonomia-erkidegoekin, organo jurisdikzionalekin, Europar Batasuneko erakundeekin ─batik bat Europako Batzordearekin─, eta beste estatu kide batzuetako erakunde eta agintaritza eskudunekin.

II. kapituluan, «Eginkizunak», Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eginkizunak deskribatzen dira. Eginkizun horiek bi taldetan sailkatu daitezke. Batetik, Batzordea, oro har, merkatu guztietan jardungo da haien lehia defendatzeko eta sustatzeko. Eginkizun horiek gainbegiratze- zein arbitraje- eta kontsulta-lanei dagozkie.

Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legean jasotzen diren lehiaren defentsarako eginkizun guztiak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagozkiola azpimarratu behar da. Erreforma honek ez dio uztailaren 3ko 15/2007 Legearen funtsezko edukiari eragiten, eta, beraz, berdin jarraituko du, araua aplikatzeko eskema instituzionalaren kasuan izan ezik.

Bestetik, Batzordeak, izaera bereziarekin, merkatu arautuetan eta sektoreetan gauzatuko ditu bere eginkizunak, lehia defendatzeko araudiaren aplikazioa lehiakortasun eraginkorra bermatzeko modukoa ez den kasuetan. Honako hauek dira sektore edo esparru horiek: komunikazio elektronikoak eta ikus-entzunezkoen komunikazioa, elektrizitatearen eta gas naturalaren merkatuak, posta-sektorea, aireportuko tarifak eta trenbide-sektoreko alderdi batzuk.

Batzordeak sektore horietan gauzatuko dituen eginkizunak sektoreak arautzen dituzten erakundeek gauzatu izan dituzte tradizioz, egon zitezkeen interes publikoekiko independentzia bermatzearren. Bereziki, ikuskapen eta kontrolerako eginkizunak hartzen dituzte beren gain, baina baita arbitraje hutsa baino harago doazen gatazkak konpontzeko eginkizun zabalagoak eta malguagoak ere.

Erakunde berriak garatu beharko dituen eginkizunak, berriz, berrantolatu egin dira, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta dagozkien ministerio-departamentuen artean, hain zuzen. Seigarren xedapen gehigarritik hamaikagarrenera ministerio bakoitzak bere gain hartu beharko dituen eginkizunak zehazten dira. Eginkizunen berregituratze horren bitartez, esku-hartze publikoaren eraginkortasuna bermatzea da Legearen helburu nagusia. Oro har, erakunde arautzaileek gauzatzen zituzten administrazio-lan guztiak hartuko dituzte beren gain ministerioek (horretarako, ez da beharrezkoa independentea izatea), baita Batzordearen helburuak lortzeko erabilgarritasun txikia zuten lanak ere.

Horren bidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak funtsezko helburua lortzeko benetan balio duten eginkizunetan jarriko ditu indar guztiak, lehia askearen eta merkatuen funtzionamendu egokia bermatzea, alegia.

III. kapituluan, «Antolaketa eta funtzionamendua», Batzordeko organo gidarien osaera, kargudunak izendatzeko eta kargugabetzeko araubidea, eta eginkizunak arautzen dira. Kontseiluak eta Batzordeko lehendakariak osatzen dute organo gidaria.

Kontseilua Batzordearen erabakiak hartzeko kide anitzeko organoa da, eta haren eginkizunen artean daude Batzordeari esleitutako gaiak ebaztea eta haiei buruz irizpena ematea, eta zehapen-prozedurak ebaztea. Kontseiluak osoko bilkuretan eta bi saletan jardungo du, bata lehiakortasun-gaietararako, eta bestea ikuskatze-lan arautzailearen gaietarako.

Kontseiluak hamar kide ditu: lehendakaria, lehendakariordea eta zortzi kontseilari.

Kontseiluko kide guztiak, lehendakaria eta lehendakariordea barne, Gobernuak izendatzen ditu, errege-dekretuz; nolanahi ere, Kongresuak betoa jar diezaioke proposatutako hautagaiaren izendapenari. Kongresuak onespena emateko eskakizun berri horren bitartez, indartu egiten da Batzordearen legitimitate demokratikoa. Kontseiluko kideen agintaldia sei urtekoa izango da, eta ez dute berrautatuak izateko aukerarik izango.

Bestalde, zuzendaritza-organoen oinarrizko egitura arautzen da; horrenbestez, lau instrukzio-zuzendaritza ezarri dira, bat lehia defendatzeko espedienteen instrukziorako, eta beste hiruak ikuskatze-lan arautuei buruzko gaien instrukziorako, telekomunikazioen, ikus-entzunezkoen, energiaren, garraioaren eta postaren sektoreetan.

Horrez gain, azpimarratu beharra dago uztailaren 3ko 15/2007 Legean jasotako instrukzio-eginkizun guztiak Lehia Zuzendaritzari esleitu zaizkiola, eta, orain arte bezala, lehia defendatzeko araudian xedatutako batasun, koherentzia eta izaera horizontalari eutsiko zaiela aurrerantzean ere.

Azkenik, Batzordearen funtzionamendu-araubidearen lege-oinarriak finkatu dira; Gobernuak errege-dekretu bidez garatuko ditu oinarri horiek, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Estatutu Organikoa onestean, eta Batzordearen Kontseiluak barne-funtzionamendurako erregelamenduaren bidez. Estatutuak zehaztuko du zuzendaritzen eta gainerako erantzukizun-esparruen barne-egitura, instrukzio- eta ebazpen-eginkizunen arteko bereizketa behar bezala bermatuz.

IV. kapituluak, «Jarduketa-araubidea eta ahalak», oinarrizko alderdiak arautzen ditu ikuskatzeko ahalari, zehatzeko ahalari, kontratazio- eta langile-araubideari, eta ekonomiafinantza, ondare eta aurrekontuen arloetako araubideari dagokionez. Azkenik, eta Batzordeak hartutako erabakien independentzia bermatzearren, xedatzen da ezen Kontseiluak osoko bilkuran nahiz saletan hartutako ebazpenek administrazio-bideari amaiera emango diotela; horrenbestez, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan bakarrik egin ahal izango da haien aurka.

V. kapituluan, «Gardentasuna eta erantzukizuna» izenekoan, Batzordeak publiko egin beharreko alderdi guztiak xedatzen dira, eta Kongresuak zein Senatuak Batzordearen gainean izango duten kontrola arautzen da. Kapitulu honetan xedatutakoa Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legean jasotzen diren berritasunetan oinarritzen da, hein handi batean.

Batzordearen jardunaren gardentasuna haren legitimitatea indartzen duen elementu bat da, eta herritarrek erakundearekiko duten konfiantza areagotzen laguntzen du. Hori horrela, Batzordeak publiko egin behar ditu igorritako txosten guztiak, jardueren urteko txostena eta urteko nahiz hainbat urterako planak. Batzordeak, halaber, Kontseiluak onartutako akordioak eta ebazpenak egin behar ditu publiko, bai eta bere organoen antolaketa eta eginkizunak ere; gainera, barne-kontrolerako organo bat izango du.

Parlamentu-kontrola gauzatzeko, Batzordeko lehendakariak, gutxienez urtean behin, agerraldia egin beharko du Kongresuan.

Xedapen gehigarrietan, lege honen bidez jasotzen den erakunde-erreforma ahalbidetzeko zenbait alderdi osagarri arautzen dira. Era berean, honako alderdi hauek aurreikusten dira: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren sorrera, lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere lau hilabeteko epean; erakundeen azkentzea, Batzordeak haien eginkizunak bere gain hartzen dituenean; fusiotik sobera geratu diren ondasunak Estatuko Administrazio Orokorrean integratzea; ministerio-departamentuek hartzen dituzten eginkizunak, merkatu arautuei dagokienez; eta azkendutako erakundeetako langileak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean edo Estatuko Administrazio Orokorrean txertatzea, dagokion moduan.

Bestalde, xedapen iragankorretan, erakunde berria abian jarri ahal izateko beharrezkoak diren alderdi batzuk arautzen dira, honako hauei buruzkoak: kontseilarien lehen agintaldia; Batzorde berria abian jarri bitartean, desagertuko diren erakunde arautzaileek gauzatzen dituzten eginkizunak; Batzordeak edo Ministerioak gauzatu beharreko espedienteen jarraipena; Batzordearen aurrekontuak; eta langileen araubidea.

Xedapen indargabetzailean eta azken xedapenetan, arau hau indarrean sartzeak ukitutako lege-mailako arauak indargabetzen eta aldatzen direla adierazten da, erregelamenduzko garapena aurreikusten, eskumenak gaitzen, eta Legea indarrean noiz sartuko den zehazten.

Eranskinean, legean arautzen diren jarduerekin eta zerbitzuekin loturik dauden izaera publikoko ondare-prestazioak eta tasak jasotzen dira; Altxor Publikoan ordainduko dira.

I. KAPITULUA Izaera eta araubide juridikoa 1. artikulua.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala.

1.  Honen bidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen da, erakunde publiko gisa, alegia, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusten direnetako erakunde publiko gisa.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren helburua merkatu eta produkziosektore guztietan gardentasuna eta funtzionamendu egokia bermatzea, mantentzea eta sustatzea da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen mesedetan.

3.  Aurreko paragrafoan adierazitakoaren ondorioetarako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Espainia osoan gauzatuko ditu bere eginkizunak, merkatu edo sektore ekonomiko guztiei dagokienez.

2. artikulua.  Izaera eta araubide juridikoa.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak nortasun juridiko propioa du, eta gaitasun publiko eta pribatu osoa; gainera, antolamendu- eta eginkizun-autonomiarekin jarduten du bere jarduera garatu eta bere helburuak lortzeko, eta independentzia osoa du Gobernuarekiko, herri-administrazioekiko eta merkatuko agenteekiko. Era berean, Parlamentuaren eta Botere Judizialaren kontrolpean egongo da.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala honako manu hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: uztailaren 3ko 15/2007 Legea, Lehia Defendatzekoa; lege honetako 6. artikulutik 11. artikulura aipatzen diren eta haren ikuskapenaren mende dauden merkatuei eta sektoreei buruzko legedi berezia; ordezko modura, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; apirilaren 14ko 6/1997 Legea, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzkoa, haren hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusten denaren arabera; azaroaren 26ko 47/2003 Legea, Aurrekontuen Lege Orokorra; eta gainerako legedia.

3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Madrilen izango du egoitza nagusia.

Haren Estatutu Organikoa onartuko duen errege-dekretuan, beste egoitza batzuk ere aurreikusi ahal izango dira.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikita dago, baina harremanetan izango da lege honetako 5. artikulutik 12. artikulura aipatzen diren eginkizunak betetzeko dagokien ministerio eskudunekin.

3. artikulua.  Independentzia funtzionala eta erakunde publiko nahiz pribatuekin izango duen harremana.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak enpresa- edo merkataritzainteresekiko independentziaz jardungo du bere jarduera garatzeko eta helburuak lortzeko.

2.  Legediak esleitzen dizkion eginkizunetarako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren organoetako kideek eta langileek ezin izango dute eskatu edo onartu entitate publiko edo pribatuen agindurik; betiere, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuekin izan dezakeen lankidetza nahiz Gobernuaren politika orokorraren zuzendaritzaahalmenak, gaitasun arauemailearen bitartez gauzatzen direnak.

4. artikulua.  Erakundeekiko koordinazioa eta lankidetza.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztatuko du lurralde osoan aplikatu beharreko sektore-araudia eta araudi orokorra modu uniformean aplikatzen direla, autonomia-erkidegoetako organo eskudunen koordinazioarekin eta Estatuko Administrazio Orokorraren eta organo jurisdikzionalen lankidetzarekin.

2.  Era berean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala lankidetzan arituko da Europar Batasuneko erakundeekin; batik bat, Europako Batzordearekin eta beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunekin eta erakundeekin, horiei dagokien jarduketen koordinazioa sustatuz, aplikatzekoa den legedian aurreikusten den eran. Bereziki, Energia Erregulatzaileen Lankidetzarako Agentziarekin eta Komunikazio Elektronikoen Europako Erregulatzaileen Erakundearekin sustatuko du lankidetza eta koordinazioa.

II. KAPITULUA Eginkizunak 5. artikulua.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eginkizun orokorrak, eta produkzio-sektore eta merkatu guztietan lehia eraginkorra zaintzeko eta bultzatzeko eginkizunak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako eginkizun hauek izango ditu produkzio-sektore eta merkatu guztien gardentasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko, mantentzeko eta sustatzeko, kontsumitzaile eta erabiltzaileen mesedetan:

a)  Merkatu eta sektore ekonomiko guztiak ikuskatzea eta kontrolatzea.

b)  Arbitraje-eginkizunak aurrera eramatea, bai zuzenbidekoak bai berdintasunezkoak, operadore ekonomikoek hala eskatzen diotenean, abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajearena, betez, eta legeek esleitutako gainerako eskumenak betetzea; betiere, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek beren esparruetan dituzten eskumenak eragotzi gabe.

Arbitraje-eginkizun hori ez da publikoa izango. Arbitraje-prozedura errege-dekretu bidez arautuko da, eta audientzia, froga-askatasun, aurkakotasun eta berdintasunaren oinarrizko printzipioei egokituko zaie.

c)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legeak lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzeari dagokionez xedatzen duena aplikatzea, ezertan eragotzi gabe lehia defendatzeko autonomiaerkidegoetako organo eskudunek eta jurisdikzioek dauzkaten eskumenak.

d)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legeak kontzentrazio ekonomikoak kontrolatzeko xedatzen duena aplikatzea.

e)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legeak laguntza publikoen arloan xedatzen duena aplikatzea.

f)  Espainian Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 101 eta 102. artikuluak eta horien ondoriozko Zuzenbidea aplikatzea, hargatik eragotzi gabe arlo horretako jurisdikzioari dagozkion eskumenak.

g)  Onartu beharreko neurri eta erabakiak onartzea, Europako Batzordearekiko eta estatu kideetan lehiaren arloko eskumenak dituzten beste erakunde batzuekiko elkarlana eta espedienteen banaketa nola bideratu zehazteko; hori guztia Batasuneko araudian dago zehaztuta, eta bereziki, ondorengo bi erregelamenduetan: 2002ko abenduaren 16ko Kontseiluaren 1/2003 Erregelamendua (EE), Europako Erkidegoaren Itunaren 81 eta 82. artikuluetan lehiari buruz aurreikusitako arauak ezartzearen gainekoa (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 101. eta 102. artikuluak), eta Kontseiluaren 2004ko urtarrilaren 20ko 139/2004 Erregelamendua (EE), enpresen arteko kontzentrazioak kontrolatu eta hura garatuko duten arauen gainekoan.

h)  Lehiaren esparruko ikerketa-lanak sustatzea eta egitea, baita sektore ekonomikoei buruzko txosten orokorrak ere.

i)  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak gauzatzea.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak organo aholku-emaile gisa jardungo du lehia eraginkorraren eta merkatu eta sektore ekonomikoen funtzionamendu egokia mantentzeko gaietan. Zehazki, ondorengo erakundeek eskatu ahal izango diote aholkua:

ganbera legegileek, Gobernuak, ministerio-departamentuek, autonomia-erkidegoek, tokikorporazioek, elkargo profesionalek, merkataritza-ganberek eta enpresari, kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen elkarteek. Eginkizun hori gauzatzeko, hona hemen zertzuk egin behar dituen:

a)  Txosten bidez, arauak lantzeko prozesuan parte hartzea, baldin ikuskatzen dituen sektoreetan dauzkan eskumenei lehia defendatzeko araudiari eta araubide juridikoari eragiten badiete arauok.

b)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 1, 2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako jokaeren egileek salatzaileei eta hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainak kuantifikatzeko irizpideei buruzko informazioa ematea, eskumena duen organo judizialak hala egiteko eskatzen badio.

c)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 16. artikuluan eta Kontseiluaren 2002ko abenduaren 16ko 1/2003 Erregelamenduan (EE) aipatzen diren kontu guztiei buruzko informazioa ematea; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 101 eta 102. artikuluetan aurreikusitako eskumenei buruzko arauak ezartzearen gainekoa da, betiere nazioko organo jurisdikzionalekiko kooperazio-bideez ari dela.

d)  Dagozkion gaien inguruko informazioa ematea, indarrean den araudian aurreikusten den moduan.

3.  Alde batera utzi gabe aurreko 1 eta 2. paragrafoetan xedatutakoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lege honetako 6. artikulutik 11. artikulura xedatutakoa beteko du komunikazio elektronikoen eta ikus-entzunezko komunikazioaren merkatuetan, sektore elektrikoan eta gas naturalaren sektorean, trenbide-sektorean, aireportu-tarifen arloan eta posta-merkatuan.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere eginkizunak gauzatzen dituenean, legitimitatea izango du eskumena duen jurisdikzioaren aurrean administraziozuzenbidearen peko herri-administrazioen egintzen eta lege-mailaz peko xedapen orokorren aurka jotzeko, baldin, horien bidez, merkatuko benetako lehiari oztopoak jartzen baldin bazaizkio.

5.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere eginkizunak gauzatu ahal izateko, dagozkion finantza- eta giza baliabideak izango ditu, lege honetako IV. kapituluan aurrekontuei buruz ezarritakoarekin bat etorriz; baliabide horien artean, Energia Erregulatzaileen Lankidetzarako Agentziaren eta Komunikazio Elektronikoen Europako Erregulatzaileen Erakundearen jardueretan parte hartzeko eta horiei laguntzeko beharrezkoak direnak sartuko dira.

6. artikulua.  Komunikazio elektronikoen merkatua gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak komunikazio elektronikoen merkatuaren funtzionamendu egokia ikuskatu eta kontrolatuko du. Bereziki, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

1.  Komunikazio elektronikoen zerbitzuei eta sareei dagozkien erreferentziamerkatuak ─horien artean sartuko dira handizkako eta txikizkako erreferentzia-merkatuak– eta horien esparru geografikoa definitzea eta aztertzea; izan ere, horien ezaugarriek betebehar zehatzak ezartzea justifikatu dezakete, Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legean eta hura garatzen duen araudian zehazten den eran.

2.  Merkatuan botere garrantzitsua duten operadorea edo operadoreak identifikatzea, baldin erreferentziazko merkatuen azterketa egin ondoren egiaztatzen bada merkatuok ez direla jarduten lehia eraginkorreko eremu batean.

3.  Hala dagokionean, erreferentziazko merkatuetan botere garrantzitsua duten operadoreei dagozkien betebehar zehatzak ezartzea, azaroaren 3ko 32/2003 Legean eta hura garatzen duen araudian zehazten den eran.

4.  Lege honetako 12.1.a) artikuluan aipatzen diren komunikazio elektronikoen merkatuetan gertatzen diren gatazkei buruz ebaztea.

5.  Azaroaren 3ko 32/2003 Legeak eta hura garatzen duen araudiak esleitzen dizkion eginkizunak burutzea.

6.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak gauzatzea.

7. artikulua.  Sektore elektrikoa eta gas naturalaren sektorea gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak sektore elektrikoaren eta gas naturalaren sektorearen funtzionamendu egokia ikuskatu eta kontrolatuko du. Bereziki, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

1.  Lege honetako 30. artikuluan emandako zirkular bidez, eta ekonomiaeraginkortasun, gardentasun, objektibotasun eta diskriminaziorik ezaren irizpideei jarraituz, entzunaldi-izapidea egin ondoren honako alderdi hauek zehaztea:

a)  Elektrizitate-sareetara sartzeko bidesarien zati bat, hain zuzen ere, elektrizitatearen sektorearen azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 17.1 artikuluan zehazten diren garraio- eta banaketa-kostuei dagokiena, kalkulatzeko metodologia, aipatu legean eta hura garatzeko araudian zehaztutako tarifa eta ordainsariekin bat etorriz.

Horretarako, kontsumitzaile eta sortzaileei garraio- eta banaketa-kostuak eraginkortasunez esleitzea joko da bidesariak kalkulatzeko metodologiatzat.

b)  Azpiegitura mugakideetara sartzeko metodologia, ahalmena esleitzeko eta metaketa kudeatzeko prozedurak barne, azpiegituretara sartzeko eta energia elektrikoa ekoizteko merkatuak funtzionatzeko arau-esparruari eta erregelamenduz zehazten diren irizpideei jarraituz.

c)  Sistemaren operadore batek baino gehiagok kudeatutako sistemak orekatzeko zerbitzuak emateko metodologiak, hain zuzen ere, sarearen erabiltzaileei beren ekoizpena eta kontsumoa orekatzeko pizgarri egokia eskainiko dizkietenak kostu txikienarekin, bidezkotasunez eta diskriminaziorik gabe, elektrizitate-sistemak behar bezala funtzionatzeko arau-esparruarekin bat etorriz.

d)  Gas-instalazioetara sartzeko oinarrizko zerbitzuen kanonak eta bidesariak kalkulatzeko metodologia: garraioa eta banaketa, birgasifikazioa, zisternen karga eta biltegiratzea, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta hura garatzen duen araudian definitzen den tarifa- eta ordainsari-esparrua kontuan hartuta.

e)  Oreka-zerbitzuak emateko metodologia, sarearen erabiltzaileek gas-sistemaren sarrerak eta irteerak orekatzeko pizgarri egokiak eman ditzaten, urriaren 7ko 34/1998 Legean eta hura garatzeko araudian definitutako sistemara sartzeko eta sistemak funtzionatzeko arau-esparruan.

f)  Azpiegitura mugakideetara sartzeko metodologiak, ahalmena esleitzeko eta metaketa kudeatzeko prozedurak barne, urriaren 7ko 34/1998 Legean eta hura garatzeko araudian definitutako sistemara sartzeko eta sistemak funtzionatzeko arau-esparruan.

2.  Honako hauek gainbegiratzea: interkonexio-ahalmenaren kudeaketa eta esleipena, garraiolariek eta enpresa banatzaileek konexioak eta konponketak egiten ematen duten denbora, eta sareetako kongestioa konpontzeko mekanismoak.

Horretarako, garraio-sarearen kudeatzaileek edo, hala badagokio, banatzaileek interkonexioei, sarearen erabilerari eta ahalmen-esleipenari buruzko beharrezko informazioa interesatuei behar bezala jakinarazten dietela gainbegiratuko du.

3.  Gasaren sektoreko garraio-, birgasifikazio-, banaketa-, biltegiratze- eta hornidurajarduerak, eta sektore elektrikoaren sortze-, garraio-, banaketa- eta hornidura-jarduerak ikuskatzea eta, hala badagokio, ziurtatzea, eta, bereziki, haien arteko bereizketa funtzionala eta kontuen arteko bereizketa, jarduera horien artean diru-laguntza gurutzatuak saihesteko.

4.  Hornitzaile-aldaketak direla-eta ezartzen diren prozedurak eta araudia betetzen direla egiaztatzea.

5.  Gas naturalaren sektorean, biltegiratzerako sarbidea gainbegiratzea, lurpeko biltegiratze, Gas Natural Likidotuaren (GNL) depositu, gasbideetan biltegiratutako gas eta bestelako zerbitzu osagarrietarako sarbidea barne. Halaber gainbegiratuko du ea jabeek oinarrizkoak ez diren gas naturalaren biltegiratzeetarako ezartzen diren betekizunak betetzen ote dituzten.

6.  Elektrizitate-ekoizle berriei aplikatzekoak zaizkien konexio-baldintzak eta -tarifak gainbegiratzea.

7.  Garraio-sarearen kudeatzaileen inbertsio-planak gainbegiratzea; zehazki, Europar Batasunaren arloan sarea garatzeko planari egokitzen ote zaizkion, eta, eginkizun horretan, inbertsio-planok aldatzeko gomendioak egiteko modua izango du.

8.  Hornidura etengabeko kontratuen eta epe luzeko kontratuen kontratu-askatasuna errespetatzen dela gainbegiratzea, betiere indarrean den legediarekin eta Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateragarriak badira.

9.  Sareen segurtasun- eta fidagarritasun-arauak betetzen direla gainbegiratzea.

10.  Garraiolari eta banatzaileek, eta hala badagokio, sareen jabeek eta garraio- eta banaketa-sareen kudeatzaileek aplikatzekoa den araudian ezartzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea, baita mugaz gaindiko gaietan ere. Halaber, gasaren eta elektrizitatearen merkatuetan diharduten subjektuek Europar Batasuneko arauxedapenetan xedatutakoa behar bezala aplikatzen dutela egiaztatuko du.

11.  Azken kontsumitzaileei eskainitako hornidura-baldintzek eta -prezioek urriaren 7ko 34/1998 Legean, azaroaren 27ko 54/1997 Legean eta horiek garatzen dituzten arauetan xedatutakoa betetzen dutela gainbegiratzea, eta urtero, gutxienez, gomendioak argitaratzea, horrela, hornidura-prezioak zerbitzu publikoaren betebeharretara eta kontsumitzaileen babesera egokitu daitezen.

12.  Bezeroek beren kontsumo-datuetara sarbidea dutela ziurtatzea, eta hori modu ulergarrian, harmonizatuan eta azkar gertatzen dela bermatzea.

13.  Erabiltzaileei eskainitako horniduran akatsak dituzten jardueren subjektuak zehaztea, onartu beharreko neurriak proposatuz.

14.  Sektore elektrikoaren eta gas naturalaren sektorearen gardentasuna eta lehiakortasuna bermatzea, handizkako prezioen maila barne, eta gas- eta elektrizitateenpresek gardentasun-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea.

15.  Merkatua eta lehia ireki izanaren eraginkortasuna eta maila gainbegiratzea, handizkako nahiz txikizkako merkatuan; horien artean sartuko dira, besteak beste, energia elektrikoaren eta gas naturalaren kontsumitzaileek planteatutako erreklamazioak, eta energia elektrikoaren epe-kontratazioen enkante arautuak.

Horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak igorritako informazioa hartu ahal izango du kontuan, zortzigarren xedapen gehigarrian aipatzen dena, alegia.

16.  Horniduraren segurtasuna bermatzea ahalbidetuko duten sormen-ahalmeneko inbertsioak gainbegiratzea.

17.  Sare Kudeatzaile Independentearen eta instalazioen jabearen arteko harremana ikuskatzea, bien artean sortutako gatazkak konpontzeko organo gisa jardutea eta Sare Kudeatzaile Independentearen inbertsioak onartzea.

18.  Energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko sare-kudeatzaileen eta hirugarren herrialdeetako kudeatzaileen arteko lankidetza teknikoa gainbegiratzea.

19.  Banaketa-sarearen kudeatzaileek jarrera diskriminatzailerik gertatu ez dadin onartutako neurriak gainbegiratzea.

20.  Eskualde-mailako merkatu-prozesuetan datuak trukatzeko sistemak bateragarriak izan daitezen laguntzea.

21.  Urtero, operadore nagusiak zehaztea, baita operadore horiei dagozkien gainerako funtzioak ere, betiere Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuan Lehia Biziagotzeko Presazko Neurriei buruzko ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuan xedatzen denari jarraituz.

22.  Araututako jardueren defizitari eta horien finantzazio-mekanismoei dagokienez, xedatuko den informazioa mantentzea eta jakinaraztea, eskatzen zaizkion txostenak, aitorpenak, ziurtagiriak eta jakinarazpenak bidaltzea eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin batera, beharrezkoak diren kalkuluak egitea, eta Sistema Elektrikoaren Tarifaren Defizitaren Titulizazio Funtsaren Ministerio arteko Batzordeari aholkularitza teknikoa eskaintzea, betiere azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarrian eta sistema elektrikoko defiziten titulizazio- eta kudeaketaprozesuaren araubidea garatzen duten arauetan xedatzen denari jarraituz.

23.  Energia berriztagarrien eta eragimen handiko kogenerazioko iturrietatik datorren elektrizitatearen jatorri-bermearen sistema kudeatzea.

24.  Elektrizitate-merkatuaren amaierako prezioak argitaratzea, merkatuko operadorearen eta sistema-operadorearen informazioa oinarritzat hartuta.

25.  Kontsumitzailea babesteari dagokionez, elektrizitatearen eta gas naturalaren hornidura-prezioak alderatzeko sistema kudeatzea, betiere enpresa merkaturatzaileek egindako eskaintzak oinarritzat hartuta, eta elektrizitate- eta gas-horniduraren eta txikizkako merkatuen prezioen konparazioa eta bilakaera jasotzen duten txostenak prestatzea.

26.  Gas naturala erosteko enkanteak gainbegiratzen dituen erakunde gisa jardutea, horrela, azken baliabidearen tarifa, tanke eta gasbideen taloi-gasa, lur azpiko biltegiratzeen koltxoi-gasa eta oinarrizko biltegiratzeen gaitasuna finkatzeko, arlo horretako araudian horrela xedatzen denean.

27.  Gas-sistemaren instalazioetara sartzeko eskaera formalen eta sarbidekontratuen eredu normalizatuak prestatzea; Energia eta Meategi Politiken Zuzendaritza Nagusiari proposatuko zaizkio ereduok, onar edo alda ditzan.

28.  Gaitasun kontratatu eta erabilgarria argitaratzeko eredu normalizatuak eta horiek zehazteko metodologia lantzea; Energia eta Meategi Politiken Zuzendaritza Nagusiari proposatuko zaizkio ereduok, onar edo alda ditzan.

29.  Instalazioen jabearen eta Sare Kudeatzaile Independentearen arteko kontratua onartzea; bertan, kontratuaren baldintzak eta bakoitzaren erantzukizunak xedatuko dira.

30.  Hirugarrenak gas-instalazioetara sartzeko salbuespen-espedienteak bideratzea.

31.  Gas naturala merkaturatu ahal izateko baimenetan dagokion txostena eta proposamena igortzea, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 80. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.

32.  Gas naturala eta energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresek nahiz kargakudeatzaileek eta merkatuko kontsumitzaile zuzenekoek baldintzak betetzen dituztela gainbegiratzea.

33.  Urtero, garraio-sare bakoitzaren murrizketen saldoa kalkulatzea.

34.  Honako kasu hauetan, dagokion txostena egitea: instalazioak baimendu, aldatu edo ixteko espedienteetan; energia-plangintzarako prozesuan; ekonomia- edo lansariaraubideak onartzeko edo baimentzeko espedienteetan (uharteetako nahiz penintsula kanpoko sistema elektrikoak, banaketa, garraioa, instalazio bereziak, eta abar); hornidurari eta galerari dagokionez; eta neurri elektrikoen arloan eskatzen denean, azaroaren 27ko 54/1997 Legean eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz. Era berean, garraio- eta banaketa-jardueren esparruan, jardueren ordainsari-proposamenei buruzko txostena emango du.

35.  Gas naturalaren oinarrizko sareari dagozkion instalazioak baimendu, aldatu, transmititu edo ixteko espedienteen txostena egitea, baita horien esleipen-prozesuei dagokienez ere. Txostenak egitea horniduraren eta zerbitzuaren kalitatearen baldintzei buruz, baldintza horiek ez betetzearen ondorioei, Sistemaren Kudeaketa Teknikoaren Arau eta horien Xehetasun Protokoloei, instalazioen ordainketa-kostuei eta urriaren 7ko 34/1998 Legean eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz egiten diren instalazioen plangintza-prozesuei buruz.

36.  Industriako, Energiako eta Turismoko ministroaren aginduetan eta erregedekretuetan jasotzen diren arauak garatzeko eta gauzatzeko zirkularrak ematea, baldin eta agindu eta errege-dekretu horiek horretarako gaitasuna ematen badiote eta energiari buruzko araudiarekin batera ematen badira.

37.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaion beste edozein eginkizun gauzatzea.

8. artikulua.  Posta-merkatua gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak posta-merkatuaren funtzionamendu egokia ikuskatu eta kontrolatuko du. Bereziki, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

1.  Posta-araudiari eta sektorearen lehia askeari jarraituz, posta-zerbitzu unibertsala bermatzen dela egiaztatzea; horretarako, indarrean den legediak esleitzen dizkion eginkizunak eta eskumenak gauzatuko ditu, hargatik eragotzi gabe lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarrian adierazten dena.

2.  Izendatutako operadorearen kostu-kontabilitatea eta posta-zerbitzu unibertsalaren kostu garbia egiaztatzea, eta zerbitzu horren eskaintzaren finantza-kargu bidegabearen zenbatekoa zehaztea, betiere posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen III. tituluko III. kapituluan eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz.

3.  Posta-zerbitzu unibertsalaren finantzaketa-funtsa eta haren finantzaketaren mende dauden izaera publikoko zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 30eko 43/2010 Legearen III. tituluko III. kapituluan eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz.

4.  Sarea eta beste posta-zerbitzu eta azpiegitura batzuk erabili ahal izateko indarrean den araudia aplikatzen dela gainbegiratzea eta kontrolatzea, betiere abenduaren 30eko 43/2010 Legearen V. tituluan eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz.

5.  Posta-zerbitzu unibertsalaren prestazio-baldintzak neurtzea eta kontrolatzea, abenduaren 30eko 43/2010 Legearen III. tituluko II. kapituluan eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz.

6.  Promozio-erroldaren erabilera kudeatzea eta kontrolatzea, betiere Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 31. artikuluan definitzen denari eta erregelamenduetan zehazten denari jarraituz.

7.  Posta-sektorean lan egiten duten entitateentzat zirkularrak ematea; zirkular horiek lotesleak izango dira «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ondoren.

8.  Abenduaren 30eko 43/2010 Legearen bigarren xedapen gehigarrian postazerbitzu unibertsala nola ematen den zaintzeko aurreikusten den txostena egitea,.

9.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaion beste edozein eginkizun gauzatzea.

9. artikulua.  Ikus-entzunezko komunikazioaren merkatua ikuskatzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ikus-entzunezko komunikazioaren merkatuaren funtzionamendu egokia ikuskatu eta kontrolatuko du. Bereziki, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

1.  Estatu-mailako estaldura duen telebista bidezko komunikazio-zerbitzuaren emaileek eta aplikatzekoa zaien gainerako zerbitzu-emaileek Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 5. artikuluan Europako lanen urteko emisioari eta lan mota horien ekoizpenaren aldez aurretiko finantzaketari buruz ezarritako betebeharrak betetzen dituztela kontrolatzea.

2.  Ikus-entzunezko komunikazioetan gardentasuna bermatzeko finkatutako betebeharrak betetzen direla kontrolatzea, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 6. artikuluan xedatzen denari jarraituz.

3.  Adingabeen eskubideak eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eraginkorrak izan daitezen bermatzeko ezarritako betebeharrak betetzen direla kontrolatzea, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 7 eta 8. artikuluetan zehazten denari jarraituz. Eginkizun horretarako, Batzordeak jokoaren arloan eskumena duen ministerioarekin batera lan egingo du hark joko-jardueren publizitateari, babesari eta sustapenari dagokienez dituen eskumenetan, adingabeen eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eraginkor izan daitezen.

4.  Ikus-entzunezko edukiak indarrean den antolamenduarekin eta autoerregulaziokodeekin bat datozela ikuskatzea, martxoaren 3ko 7/2010 Legearen 9. artikuluan zehaztutako terminoetan.

5.  Ikus-entzunezko edukien autoerregulazio-kodeak betetzen direla bermatzea, indarrean den araudiarekin bat datozela egiaztatuz, betiere martxoaren 3ko 7/2010 Legearen 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6.  Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 13. artikulutik 18. artikulura ezartzen diren ikus-entzunezko merkataritza-komunikazioak egiteko eskubideari dagozkion betebeharrak, debekuak eta mugak betetzen direla kontrolatzea.

7.  Ikus-entzunezko edukiak berariaz kontrolatzeko, interes orokorreko gertakarien katalogoan sartutako edukiak igortzeko eta Espainiako ohiko futbol-txapelketen eskubide esklusiboen salerosketarako ezarritako betebeharrak eta mugak betetzen direla kontrolatzea, betiere martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 19. artikulutik 21. artikulura ezarritakoaren arabera, eta alde batera utzi gabe lege honetako hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

8.  Estatuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa eskaintzen duten enpresei esleitutako zerbitzu publikoaren misioa betetzen dela eta horretarako esleitutako baliabide publikoak egokiak direla zaintzea, betiere martxoaren 31ko 7/2010 Legearen IV. tituluan xedatutakoari jarraituz.

9.  Espainiako lurraldean Europar Batasuneko beste estatu kide batean finkatutako titularren ikus-entzunezko zerbitzuak hartzeko askatasuna bermatzea; horretarako, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako neurriak ezarriko dira, zerbitzu horiek ikus-entzunezko programazioan adingabeak babesteko legedia modu larrian eta behin eta berriz urratzen dituztenean, edo, arraza-, sexu-, erlijio- edo nazionalitate-arrazoiak direla-eta, gorrotoa sustatzen dutenean.

10.  Espainiako legedian jasotzen diren babes-neurriak ezartzea, Europar Batasuneko beste estatu kide batean finkatutako telebista bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua eskaintzen duen enpresak bere zerbitzu osoa edo zati bat Espainiako lurraldera zuzentzen duenean, edo Espainiako arau zorrotzenak saihesteko helburuarekin beste estatu kide batean finkatu denean, betiere martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 39. artikuluan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz.

11.  Ebazpena ematea zerbitzu publikoei edo ongintzari buruzko iragarkiak publizitatezkoak ez direla adierazteko, interesdunek hala eskatu ostean, eta, betiere, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian zehazten denari jarraituz.

12.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaion beste edozein eginkizun gauzatzea.

10. artikulua.  Aireportu-tarifak ikuskatzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako eginkizun hauek gauzatuko ditu aireportu-tarifen esparruan:

1.  Aireportu-kudeatzaileak garatutako gardentasun- eta kontsulta-prozedura betetzen dela ikuskatzea, betiere Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 98. eta 102. artikuluetan xedatutakoari jarraituz; horrez gain, aireportuko entitate kudeatzaileak egindako proposamena ez onartzea edo aireportuko entitate kudeatzaileak zehaztutako tarifa-aldaketak ez aplikatzea erabakiko du, dagokion moduan, proposamena edo tarifa-aldaketak egiteko orduan prozedura hori kontuan hartu ez bada.

2.  Aireportuko kudeatzaileak aurkeztutako aireportu-tarifak aldatzeko edo eguneratzeko proposamenak uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 101. artikuluarekin bat datozela ikuskatzea.

3.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak gauzatzea.

11. artikulua.  Trenbide-sektorea ikuskatzea eta kontrolatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak trenbide-sektorearen funtzionamendua egokia denetz ikuskatu eta kontrolatuko du. Bereziki, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

1.  Interes Orokorreko Trenbide Sarean eta haren trenbide-zerbitzuko guneetan eskaintza-aniztasuna babestea, eta zerbitzu horiek baldintza objektiboetan, gardenetan eta diskriminaziorik eragin gabe eskaintzen direla bermatzea.

2.  Trenbide-zerbitzuak merkaturatzeko baldintzetan enpresen arteko eta hautagaien arteko berdintasuna bermatzea.

3.  Trenbidearen sektoreko enpresen edo hautagaien eta azpiegituraadministratzaileen arteko kanon eta tarifei buruzko negoziazioak ikuskatzea, eta negoziazio horietan esku hartzea, negoziazio horien emaitzak indarrean diren xedapenak urratu ditzakeela aurreikusten denean.

4.  Trenbide arloko kanonek eta tarifek Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean xedatutakoa betetzen dutela eta diskriminatzaileak ez direla egiaztatzea.

5.  Agintari eskudunek nahiz trenbidearen sektoreko enpresa edo hautagai interesdunek hala eskatzen dutenean, ziurtatzea ezen bidaiarien trenbide-garraiorako nazioarteko zerbitzuaren helburu nagusia dela bidaiariak Espainiako geltokien eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako geltokien artean garraiatzea.

6.  Erabakitzea ea trenbide-zerbitzu publikoko kontratuen oreka ekonomikoa kaltetu ote daitekeen, bidaiariak hartu eta utzi nahi diren Espainiako geltokiak bidaiarien trenbidegarraioko nazioarteko zerbitzuen eraginpean daudenean.

7.  Sustapen Ministerioak hala eskatuta, ebazpen-prozedurei buruzko txostena egitea interes publikokotzat jotzen diren trenbide bidezko garraio-zerbitzuak eskaintzeko baimena emateko prozeduran.

8.  Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaion beste edozein eginkizun gauzatzea.

12. artikulua.  Gatazkak konpontzea.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak operadore ekonomikoek planteatutako gatazkak ebatziko ditu honako kasu hauetan:

a)  Komunikazio elektronikoen merkatuetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak azaroaren 3ko 32/2003 Legean eta hura garatzen duen araudian jasotzen diren betebeharrekin lotutako gatazkak ebatziko ditu operadoreen artean nahiz operadore eta beste entitate batzuen artean, betiere, Lege horretan xedatzen denaren arabera, sarbide- eta interkonexio-betebeharren onuradun direnean, lege horretako II. eranskinean sarbidearen eta interkonexioaren kontzeptuei ematen zaien definizioaren arabera.

Bereziki, honako alderdi hauek ebatziko ditu:

1).  Azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 3 eta 4. paragrafoetan aipatzen diren jarduketen ondoriozko betebeharretatik eta lege horretako 13. artikuluan adierazten diren betebehar zehatzetatik sortutako sarbide, interkonexio eta elkarreragingarritasun arloko gatazkak.

2).  Operadoreen arteko gatazkak, azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 18. artikuluan adierazten diren telefono-zenbakiak mantentzeko gastuak ordaintzeko moduari buruzkoak.

3).  Operadoreen arteko gatazkak, azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 30. artikuluan adierazten diren erabilera partekatuko baldintzei buruzkoak.

4).  Telefono bidezko kontsulta-zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeen eta telefono-sare publiko finkoen operadoreen artean sortzen diren gatazkak, harpidedunen zenbakiari buruzko telefono bidezko kontsulta-zerbitzua eskaintzeko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 26ko CTE/711/2002 Aginduaren arabera.

5).  Maiztasun-bandak erabili ahal izateko handizkako zerbitzua eskaintzeko baldintzen inguruan sortutako gatazkak, gizarte digitalaren garapenerako espektro irratielektrikoaren esparruko jarduketei buruzko apirilaren 1eko 458/2011 Errege Dekretuaren 4.6 artikuluaren arabera.

6).  Roaming delakoaren arloko gatazkak.

7).  Komunikazio elektronikoen sareak edo zerbitzuak eskaintzen dituztenen arteko mugaz zeharko gatazkak, alderdi horietako bat Europar Batasuneko beste estatu kide batean dagoenean, betiere azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 14.2 artikuluan adierazten den moduan.

8).  Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituztenen artean multiple digitalaren kudeaketari buruz sortzen diren gatazkak.

b)  Elektrizitatearen eta gasaren merkatuetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako gatazka hauek ebatziko ditu:

1).  Hirugarrenek garraio-sareak, eta hala badagokio, banaketa-sareak erabili ahal izateko kontratuen inguruan planteatutako gatazkak, erregelamenduz ezarritakoaren arabera.

2).  Sistemaren eta garraioaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa (instalazio arteko loturak barne) dela-eta aurkezten zaizkion gatazkak,.

c)  Aireportu-tarifen esparruan, aireportu-zerbitzuak eskaintzen dituzten sozietateek aireportu-tarifen maila edo sistema aldatzeko erabakien aurrean aurkeztutako errekurtsoak ebatziko ditu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, hain zuzen ere, aireportuko konpainia erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarteek edo erakundeek jartzen dituztenak, edo, erregelamenduz garatutakoaren arabera, aireportuko konpainia erabiltzaileek banaka aurkezten dituztenak. Ebazpen horretan, dagokion tarifa-aldaketa berrikusia sartuko da, eta, hala, emakidadunaren erabakiaren edukia ordezkatuko du, bai eta, hala balegokio, zerbitzu-kalitatearen mailak eta adierazleak ere, tarifa-aldaketa berrikusiarekin bat badatoz eta onargarritzat jotzen badira.

Prozedura horretan, Batzordeak egiaztatuko du aireportu-zerbitzuak eskaintzen dituen sozietatearen erabakiak betetzen duela uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 102. artikuluan ezarritakoa, egokitzen zaiela lege horretako 103.1 artikuluan jasotzen diren baldintzei, eta betetzen dituela printzipio hauek: diskriminaziorik eza, objektibotasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, kostuen berreskuratzea eta tarifak tarifa-aldaketa berrikusiak finkatutako mugen barruan ahalik eta malgutasun handienarekin ezartzea.

Tarifa-aldaketa berrikusia ezartzeko orduan, Batzordea saiatuko da aireportu-tarifetan gehiegizko gorabeherarik izan ez dadin, betiere aurreko lerrokadetan zehaztu diren printzipio guztiekin bat etorriz.

Baldin uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 102. artikuluan aurreikusitako kontsulta- eta gardentasun-prozeduran irregulartasunak hautematen badira, eta tarifa-aldaketaren berrikuspenik eragiten ez badute, etorkizuneko kontsultetan ezarri beharreko neurriei buruzko gomendioak egin ahal izango ditu, are erakundeek edo elkarteek ordezkatzen ez dituzten konpainietara hedatzeko beharra ere.

d)  Posta-merkatuan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako alderdi hauek ebatziko ditu:

1).  Abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 48. artikuluan zehazten denaren arabera, posta-zerbitzu unibertsala eskaintzeko izendatu den operadorearen eta posta-zerbitzu unibertsalaren esparruan zerbitzuak eskaintzen dituzten beste posta-operadore batzuen artean sortutako gatazkak, posta-sarera eta posta-zerbitzu eta -azpiegiturako beste elementu batzuetarako sarbidea izateari buruzkoak.

2).  Abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 45.3 artikuluan aurreikusten den moduan, posta-sarea erabili ahal izateko baldintzak finkatzea, baimen berezien titularrek eta izendatutako operadoreak kontraturik egin ez badute.

3).  Posta-zerbitzu unibertsala eskaintzeko izendatuta ez dauden posta-operadoreen artean planteatutako gatazkak, abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

e)  Ikus-entzunezko komunikazioaren merkatuan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako gatazka hauek ebatziko ditu:

1).  Ikus-entzunezko komunikazioaren merkatuetan esku hartzen duten agenteen artean Batzordearen eskumeneko gaietan sortutako gatazkak.

2).  Irrati- eta telebista-kateen lagapenari buruzko gatazkak, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3).  Irrati bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak kirol-estadioetara eta -barrutietara sartzeko sortzen diren gatazkak, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 19.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

f)  Trenbide-sektorean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagokio trenbide-enpresek eta gainerako hautagaiek trenbide-azpiegituren administratzailearen, trenbide-enpresen eta gainerako hautagaien jarduketaren inguruan egindako erreklamazioak aztertzea eta ebaztea, honako alderdi hauei buruzkoak:

1).  Segurtasun-ziurtagiria eman eta erabiltzea, eta ziurtagiri horrek dakartzan betebeharrak betetzea.

2).  Sareari buruzko aitorpenetan jasotzen diren irizpideak aplikatzea.

3).  Ahalmena esleitzeko prozedurak eta horien emaitzak.

4).  Eskatzen zaizkien edo eska dakizkiekeen kanon eta tarifen zenbatekoa, egitura edo aplikazioa.

5).  Beste trenbide-enpresa edo hautagai batzuek gauzatutako egintzen ondorioz azpiegiturak edo horiekin lotutako zerbitzuak erabiltzeko orduan izandako tratu diskriminatzaileak.

6).  Salgaiak garraiatzeko nazioarteko trenbide-korridoreetan eskainitako zerbitzuak.

Erreklamazioak hilabete bateko epean aurkeztu beharko dira, dagokion egintza gertatzen den edo erabakia hartzen den unetik kontatzen hasita.

2.  Aurreko paragrafoan aipatzen diren gatazkak konpontzeko orduan, Batzordeak salaketa oro ebatziko du eta, alderdietako batek eskatzen duenean, ebazpena emango du auzia lehenbailehen konpon dadin; edonola ere, horretarako, hiru hilabeteko epea izango du, informazio guztia jasotzen duenetik kontatzen hasita.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan emandako ebazpena loteslea izango da alderdi guztientzat, ezertan eragotzi gabe lege honetako 36. artikuluan xedatutakoaren arabera dagozkion errekurtsoak.

III. KAPITULUA Antolaketa eta funtzionamendua 13. artikulua.  Gobernu-organoak.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako gobernu-organo hauen bitartez gauzatuko ditu bere eginkizunak:

a)  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseilua.

b)  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakaria; bera izango da Kontseiluko lehendakaria ere.

14. artikulua.  Kontseilua.

1.  Kontseilua da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari esleitutako ebazpeneta kontsulta-eginkizunei, lehia eta arbitrajea sustatzeko funtzioari, eta gatazkak ebazteari buruz erabakiak hartzen dituen organoa.

Kontseiluak ezin izango ditu ahalmen hauek beste inorengan delegatu: erakundearen aurrekontu-aurreproiektua eta urteko nahiz zenbait urterako jarduketa-planak onartzea (bertan definituko dira haren helburuak eta lehentasunak); barne-funtzionamendurako erregelamendua onartzea; zuzendaritzako kideak izendatzea; lege honetako 5.4

artikuluan aipatzen diren egintza eta xedapenei aurka egitea; eta, hala badagokio, araudiaren edo ikuskapenaren xede den merkatuko agenteei izaera orokorreko zirkularrak eta jakinarazpenak egitea.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseilua hamar kidek osatzen dute.

3.  Kontseiluaren bileretara joan ahal izango dira, hitz egiteko eskubidea izango dutela, baina botatzekoa ez, Batzordeko zuzendaritza-kideak eta lehendakariak izendatutako zuzendaritzaz besteko kideak, Kontseiluak horretarako adosten dituen irizpide orokorren arabera. Gobernuko kideek eta herri-administrazioetako goi-kargudunek ezin izango dute Kontseiluaren bileretara joan.

15. artikulua.  Kontseiluko kideak izendatzea eta haien agintaldia.

1.  Kontseiluko kideak, baita lehendakaria eta lehendakariordea ere, Gobernuak izendatuko ditu, errege-dekretu bidez, Ekonomiako eta Lehiakortasuneko ministroak egindako proposamenari jarraiki. Proposatutako horiek aitortutako ospea duten eta Batzordearen jarduketa-esparruan lehiakortasun profesionala duten pertsonak izango dira, eta Diputatuen Kongresuko dagokion batzordearen aurrean agertu beharko dute.

Kongresuak bere esku izango du proposatutako hautagaiaren izendapenari betoa jartzea, batzorde eskudunaren bitartez eta gehiengo osoaren erabakiz; horretarako, hilabete naturaleko epea izango du, jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita. Epe horretan Kongresuaren aldetik berariazko adierazpenik jaso ez bada, izendapen horiek onartutzat joko dira.

2.  Kontseiluko kideen agintaldia sei urtekoa izango da, eta ezingo dira berrautatu.

Kontseilua bi urtez behin berrituko da, partez; beraz, Kontseiluko kide bat ere ez da karguan sei urte baino gehiago egongo.

16. artikulua.  Kontseiluaren funtzionamendua.

1.  Kontseiluak osoko bilkuran edota salan jardungo du. Kontseiluko kideek nahitaez joan beharko dute Kontseiluaren bileretara, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

Erabakiak bertaratutakoen botoen gehiengoz hartuko dira. Berdinketa gertatuz gero, bileraren buru denaren botoaz hartuko da erabakia.

2.  Lehendakariak proposatuta, Kontseiluak idazkari bat, zeina ezingo baita kontseilaria izan, hautatuko du osoko bilkuran; zuzenbide-lizentziatura edo haren ordezkoa izan beharko du, eta, horrez gain, A1 azpitaldeko kidego bati dagokion karrerako funtzionarioa izan beharko du, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzura egongo dena. Idazkariak hitz egiteko eskubidea izango du, baina botatzekoa ez, eta hari egokituko zaio Kontseiluari zuzenbidearen arloko aholkuak ematea, aztergai diren alderdien legezkotasunari buruzko informazioa ematea, eta kide anitzeko organoen idazkariei dagozkien eginkizunak gauzatzea. Erakundearen aholkularitza juridikoa Kontseiluko Idazkaritzaren esku egongo da.

3.  Kontseiluak osoko bilkuretan eta saletan izango duen funtzionamenduaren araubidea barne-funtzionamendurako erregelamenduan jasoko da; erregelamendu hori osoko bilkuran onartuko da, 26.4 artikuluan xedatzen den moduan.

17. artikulua.  Kontseiluaren osoko bilkura.

1.  Kontseiluaren osoko bilkura Kontseiluko kide guztiek osatuko dute, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakaria izango da buru. Lehendakaria kanpoan edo gaixo egonez gero, lehendakariordeak ordezkatuko du, eta hura ere ez dagoenean, antzinatasun handiena duen kontseilariak, eta antzinatasun bereko kontseilari bat baino gehiago egonez gero, urte gehien dituenak.

2.  Kontseiluaren osoko bilkura behar bezala osatuta egon dadin, beharrezkoa izango da lehendakaria edo hura ordezkatzen duen pertsona, idazkaria eta bost kontseilari bertaratzea.

18. artikulua.  Kontseiluaren salak.

1.  Kontseiluak bi sala ditu, bat lehiaren arloko gaietarako eta bestea arauikuskapenerako.

2.  Sala bakoitza Kontseiluko bost kidek osatuko dute. Lehiaren arloko salaren burua Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakaria izango da; arauen ikuskapenerako salaren burua, lehendakariordea. Kontseiluak osoko bilkuran zehaztuko du Kontseiluko zein kide izendatu sala bakoitzerako, eta, erregelamenduz ezarritako eran onartu eta argitaratuko du kontseilariak sala baten eta bestearen artean nola txandatuko diren, zein irizpideren arabera hautatuko diren txanda baterako edo besterako eta zenbatez behin txandatuko diren zehazten duen araubidea. Salbuespenezko egoeretan, horretarako arrazoirik egonez gero, salen funtzionamendu egokia bermatzeko beste neurri batzuk ere hartu ahal izango ditu.

3.  Lehendakariari dagokio salak biltzeko deialdia egitea, bere kabuz edota kontseilarien erdiak gutxienez eskatuta.

4.  Kontseiluaren salak behar bezala osatuta egon daitezen, beharrezkoa izango da lehendakaria edo hura ordezkatzen duen pertsona, Kontseiluko idazkaria eta gutxienez bi kontseilari bertaratzea.

19. artikulua.  Lehendakariaren eginkizunak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariari dagokio:

a)  Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa), administrazioko kide anitzeko organoen lehendakariei esleitzen dizkien eskumenak gauzatzea, oro har.

b)  Kontseiluaren osoko bilkurarako deia egitea, bere kabuz edota kontseilarien erdiak gutxienez eskatuz gero, eta Kontseiluaren buru izatea.

c)  Batzordearen ordezkari legezko eta instituzionala izatea.

d)  Batzordeak bere jardunak modu egokian gauzatzen dituela egiaztatzea; hots, antolamendu juridikoaren arabera.

e)  Batzordearen antolamenduaren ordena eta gobernu egokia mantentzea.

f)  Batzordearen jarduna sustatzea eta hari dagozkion eginkizunak betetzen direla bermatzea. Bereziki, helburuak eta lehentasunak zehazten direneko urteko edo zenbait urterako jarduketa-planak proposatzea.

g)  Batzordeko kideen buruzagitza-eginkizunak gauzatzea, legedi espezifikoak esleitutako eskumenak kontuan hartuta.

h)  Batzordearen unitateak zuzentzea, koordinatzea, ebaluatzea eta ikuskatzea, hargatik Kontseiluaren funtzioak eragotzi gabe; eta bereziki, Batzordearen unitateen funtzionamendu egokia koordinatzea, Kontseiluko idazkariak lagunduta.

i)  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluan hutsik geratzen diren lanpostuak nola esleitzen diren jakinaraztea ministerioko titularrari.

j)  Batzordearen aurrekontuen exekuzio-egintzak onartzea.

k)  Batzordearen kontratazioan dagozkion eskumenak gauzatzea.

l)  Kontseiluak delegatzen dizkion eginkizunak gauzatzea.

m)  Batzordearen kontuen berri ematea, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen arabera.

n)  Parlamentuaren aurrean agertzea, lege honetan aurreikusten den eran.

o)  Lehia Defendatzeko Kontseiluko lehendakaria izatea.

p)  Barne-funtzionamendurako erregelamenduak edo 26. artikuluak aipatzen duten estatutuak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak gauzatzea.

2.  Lehendakariaren kargua hutsik dagoenean edo kanpoan edo gaixo dagoenean, lehendakariordeak ordezkatuko du haren eginkizunetan.

20. artikulua.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluaren eginkizunak.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseilua da lege honetan, aholku emateko, lehia sustatzeko, arbitraje-lanak egiteko eta gatazkak konpontzeko eginkizunen inguruan erabakiak hartuko dituen organoa. Zehazki, honako eskumen hauek dagozkio organo horri:

1.  Lege honek eta indarrean den gainerako legediak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari esleitzen dizkioten gaiak ebaztea eta horien gaineko irizpena ematea.

2.  Sektoreko legedian, uztailaren 3ko 15/2007 Legean eta hura garatzen duten arauetan aurreikusitako zehapen-prozedurak ebaztea, non eta ez dagozkien Estatuko Administrazio Orokorreko beste organo batzuei.

3.  Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren kontzentrazioak kontrolatzeko espedienteak Europako Batzordera bidaltzeko eskatzea eta erabakitzea, enpresen arteko kontzentrazioak kontrolatzeari buruzko Kontseiluaren urtarrilaren 20ko 139/2004 (EE) Erregelamenduaren 9 eta 22. artikuluetan aurreikusitako moduan.

4.  Kontzentrazio ekonomiko baten gauzatzea bertan behera uzteko betebeharra indarrik gabe uztea erabakitzea, uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 9.6. artikuluari jarraiki.

5.  Debekatutako jokaeren eta kontzentrazioen arloko ebazpenak eta erabakiak betetzen diren edo ez ebaztea.

6.  Lege honetako 30.3 artikuluan aurreikusitako adierazpenak egitea, eta uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 6. artikuluan aurreikusitako aplikaezintasun-adierazpenak onartzea.

7.  Lege honetan aurreikusitako zirkularrak onestea.

8.  Espedienteak bidera daitezela eskatzea.

9.  Lege honetako 5.2 artikuluko a), b) eta c) hizkietan aipatzen diren jarduera ekonomikoei eta lehiakortasunari buruzko txostenak eta azterlanak eta laguntza publikoen esparruko txostenak egitea.

10.  Lege honetako 5.4 artikuluan aipatzen diren egintza eta xedapenak aurkaratzeko erabakia hartzea.

11.  Kontseiluaren barne-funtzionamendurako erregelamendua onartzea, zeinean bere administrazio-funtzionamendua eta zerbitzuen antolamendua zehaztuko baitira.

12.  Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien errekusatze eta diziplina-zentzarazpenei buruz ebaztea, eta euren eginkizunak betetzeko gauza direnetz eta ez-betetze larririk egin dutenetz erabakitzea.

13.  Zuzendaritzako kideak izendatzea eta kargugabetzea, Kontseiluko lehendakariaren proposamenari jarraituz.

14.  Idazkaria izendatzea eta kargugabetzea, Kontseiluko lehendakariaren proposamenari jarraituz.

15.  Aurrekontu-aurreproiektua onartzea eta erakundearen kontuak formulatzea.

16.  Erakundearen urteko txostena onartzea, baita helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko edo zenbait urterako jarduera-planak ere.

21. artikulua.  Osoko bilkuraren eta salen eskumenak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluaren osoko bilkurak honako gai hauek aztertuko ditu:

a)  Lege honetako 14.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontseiluari eskuordetu ezin zaizkion gaiak, salbu eta 5.4 artikuluan aipaturiko egintzak eta xedapenak aurkaratzea.

b)  Lehiaren arloko gaietarako salaren eta arau-ikuskapenerako salaren artean irizpide-desadostasunak sortzen dituzten gaiak.

c)  Merkatuen funtzionamendu lehiakorrean edo ikuskapen peko jardueretan bereziki eragiten dutela-eta osoko bilkurak lehendakariak edo Kontseiluko hiru kidek proposatu ostean eta sei botoren gehiengoarekin, bere gain hartzen dituen gaiak.

2.  Osoko bilkurari espresuki esleitu ez zaizkion gaiak salek aztertuko dituzte.

Erregelamendu bidez zehaztuko da noiz egin behar duen sala batek txostena gai jakin bati buruz, gai hori aztertzea besteari dagokiolarik. Dena den, ondoko kasu hauetan txostena egin beharko du:

a)  Lehiaren arloko gaietarako salak, lege honetako 6. artikulutik 11. artikulura aurreikusitako prozeduretan, baldin eta merkatuak zenbateraino diren irekiak, haien gardentasuna, zuzen funtzionatzen ote duten eta haien artean benetako lehiarik ba ote den ebatzi behar bada haietan.

b)  Arau-ikuskapenerako salak, lehia defendatzeari buruzko gaietako prozeduretan, baldin 6. artikulutik 11. artikulura aipatzen diren sektoreekin zerikusia badute prozedurok.

22. artikulua.  Kontseiluko kideen eginkizunak eta bateraezintasunak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluko kideek erabateko arduraldia izango dute beren eginkizunetan, eta Estatuko Administrazio Orokorreko goikarguduntzat hartuko dira.

2.  Kontseiluko kideek bakoitzak, ezingo dute bere gain hartu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren arlo jakinetako zuzendaritza- edo betearazpen-eginkizunak, Batzordeko zuzendaritzako kideei dagozkienak.

3.  Kontseiluko kideek Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunentzat ezarritako bateraezintasun-erregimena bete beharko dute, Gobernuko kideen eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen interes-gatazkak arautzen dituen apirilaren 10eko 5/2006 Legean eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoa, hain zuzen.

4.  Kargua utzi eta hurrengo bi urteetan, lehendakariak, lehendakariordeak eta kontseilariek ezin izango dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren jarduerarekin eta sektore arautuekin zerikusia duen lanbide pribaturik izan.

Muga hori dela-eta, uko egiteagatik, agintaldia amaitzeagatik edo eginkizunak burutzeko ezintasun iraunkorragatik uzten dutenean kargua, Batzordeko lehendakariak, lehendakariordeak eta kontseilariek hilero konpentsazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Kargua uzten duten hilabetearen hurrengotik hasiko dira konpentsazioa jasotzen, eta karguan zenbat hilabete eman duten, hainbeste hilabetetan eskuratuko dute, baina gehienez ere bi urtez. Zenbatekoa, berriz, jasoko den epealdian indarrean dagoen aurrekontuan kasuan kasuko karguarentzat zehaztutako ordainsari guztien ehuneko 80ren hamabirena izango da, hilero.

Ez dute adierazitako zenbateko hori jasoko sektore publiko nahiz pribatuan lanpostu, kargu edo jarduera ordainduren bat gauzatuz gero, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan aurreikusitako moduan.

23. artikulua.  Kargua uzteko kausak.

1.  Kontseiluko kideek kasuotan utziko dute beren kargua:

a)  Uko egitean eta Gobernuak onartzean.

b)  Agintaldia amaitzean.

c)  Kargua hartu ostean bateraezintasuna sortzean.

d)  Dolozko delituagatik kondenatua izatean.

e)  Ezintasun iraunkorra sortzean.

f)  Gobernuak kargutik kentzea erabakitzen duenean, bere betebeharrak modu larrian ez betetzeagatik edota bateraezintasunaren, interes-gatazken eta erreserbabeharren obligazioak ez betetzeagatik. Gobernuak erabaki hori hartuko du, kasu horretan dagokion zehapen-araudia edozein dela ere, eta, betiere, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko titularrak espedientea abiaraztea agindu ondoren.

2.  Kontseilari jakin batek agintaldian zehar bere karguari uko egiten badio, ordezko bat izendatuko da agintaldia amaitzeko falta zaion denbora horretarako. Kontseilaria izendatu zutenetik lau urte igaro badira, aurreko muga ez da aplikatzekoa izango, eta oro har aurreikusitako sei urteko eperako izendatuko da ordezkoa.

3.  Lehen paragrafoko a) eta b) hizkietan jasotzen diren kasuetan, Kontseiluko kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, dagokien kargua uzteko errege-dekretua «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu arte.

24. artikulua.  Informatu beharra eta inpartzialtasunez jarduteko bermeak.

1.  Lehendakariak, lehendakariordeak, kontseilariek, zuzendaritzako kideek eta langileek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ikuskatzen duen sektore edo merkaturen bateko entitateetan beren zerbitzu profesionalak gauzatu dituztenean, Kontseiluari jakinarazi beharko diote harreman profesionalak gordetzeko edo berreskuratzeko, kalte-ordainak jasotzeko edo ondare-edukia duen beste edozein onura izateko eskubide edo ahalmen oro. Kontseiluko kideen kasuan, jendaurrean argitara emango da.

2.  Independentzia- eta objektibotasun-printzipioak aplikatuz, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bermatuko du enplegatuek, beren jardueretan eta parte hartzen duten prozeduretan, arau objektiboak eta aldez aurretik ezarriak izango dituztela, eta dagozkien erantzukizunak modu egokian gauzatzen dituztela.

25. artikulua.  Zuzendaritza-organoak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lau instrukzio-zuzendaritza izango ditu; artikulu honetan zehaztutako eginkizunak izango dituzte, baita Kontseiluak eskuordetzen dizkienak ere, salbu eta organo horrek, lege honetako 20. artikuluan esleiturik,arauak garatzeko eta ebazteko eta irizpenak emateko dituen eginkizunak:

a)  Lehia Zuzendaritza, zeinak lege honetako 5. artikuluan aurreikusitako eginkizunen inguruko espedienteak bideratu beharko baititu.

b)  Telekomunikazioen eta Ikus-entzunezko Sektorearen Zuzendaritza, zeinak lege honetako 6., 9. eta 12.1.a) eta e) artikuluetan aurreikusitako eginkizunen inguruko espedienteak bideratu beharko baititu.

c)  Energia Zuzendaritza, zeinak lege honetako 7. eta 12.1.b) artikuluetan aurreikusitako eginkizunen inguruko espedienteak bideratu beharko baititu.

d)  Garraioen eta Posta Sektorearen Zuzendaritza, zeinak lege honetako 8., 10., 11. eta 12.1.c), d) eta f) artikuluetan aurreikusitako eginkizunen inguruko espedienteak bideratu beharko baititu.

2.  Aurreko paragrafoan aipatutako zuzendaritzek Kontseiluarekiko modu independentean gauzatuko dituzte beren eginkizunak.

3.  Izapidetze-zuzendaritzen titularrek erabateko arduraldian gauzatuko dituzte beren eginkizunak, eta apirilaren 10eko 5/2006 Legean eta hura garatzen duten xedapenetan goi-kargudunentzat ezarritako jardueren bateraezintasun-araubidea bete beharko dute.

Zuzendaritzako kideak izendatzeko eta kargua uzteko araubidea lege honetako 26.3

artikuluan ezarritakoa izango da.

26. artikulua.  Estatutu organikoa eta barne-funtzionamendurako erregelamendua.

1.  Gobernuak, errege-dekretu bidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren estatutu organikoa onartuko du.

2.  Estatutu organikoak zehaztuko du nola banatu Kontseiluari dagozkion gaiak osoko bilkuraren eta salen artean; horrez gain, instrukzio-zuzendaritzen eginkizunak eta barne-egitura finkatuko ditu, baita gainerako erantzukizun-arloak ere, edozein dela ere haien izena, eta erantzukizun-arlo horietako zuzendaritza-kideak izendatuko ditu.

3.  Zuzendaritzako kideen eskumena izango da beren arloari esleitutako eginkizunak zuzentzea, antolatzea, sustatzea eta betetzea, Kontseiluaren eta Batzordeko lehendakariaren aginduak betez hargatik eragotzi gabe zehapen-prozeduretako instrukzio- eta ebazpen-eginkizunen arteko bereizketa.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluak izendatuko eta kargugabetuko ditu Instrukzio Zuzendaritzaz besteko erantzukizun-arloetako zuzendaritzako kideak, lehendakariak proposamena eginda. Hautaketa deialdi publiko bidez egingo da, berdintasunean, merezimenduan eta gaitasunean oinarritutako prozeduren bitartez, eta, betiere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 13.2 artikuluan eta lege honetako 31.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Kontseiluko osoko bilkurak erakundearen barne-funtzionamendurako erregelamendua onartuko du; bertan, honako alderdi hauek arautuko dira, betiere Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Estatutu Organikoan xedatutakoa errespetatuz: organoen jarduna, langileen antolaketa, informazioaren gardentasunerako eta erreserbarako araubidea, eta, bereziki, Kontseiluaren funtzionamendua, horren barnean sartzen delarik osoko bilkuren eta salen deialdi eta saioetarako araubidea, eta gaiak aztertu eta ebazteko barne-prozedura.

Erregelamendua onartzeko, Kontseiluko gutxienez sei kideren aldeko botoa beharko da.

IV. KAPITULUA Jarduera-araubidea eta ahalak 27. artikulua.  Ikuskatzeko ahala.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko karrerako funtzionarioak agintaritzaren agenteak izango dira, eta, dagokien zuzendariak behar bezala baimendurik, behar beste ikuskapen egin ditzakete enpresetan nahiz enpresa-elkarteetan, lege hau behar bezala aplika dadin.

2.  Gaitasun hori eman zaien langileek honako ahalmen hauek izango dituzte ikuskaritzaren arloan:

a)  Enpresen edo enpresen elkarteen edozein lokal, lursail edo garraiobidetara sartzeko ahalmena, baita enpresarien, administratzaileen eta enpresetako beste langile batzuen etxebizitzetara sartzeko ahalmena ere. Era berean, lege honetan aipatzen diren jarduerak gauzatzen dituztenen edo operadoreen zerbitzuei edo jarduerei atxikirik dauden elementuak kontrolatu ahal izango dituzte, baita instalatzen edo ustiatzen dituzten sareak, eta izan edo mantendu behar dituzten dokumentu guztiak ere.

b)  Kasuan kasuko jardueraren inguruko liburuak, erregistroak eta dokumentuak egiaztatzeko ahalmena, haien euskarri materiala edozein dela ere, programa informatikoak eta artxibo magnetikoak, optikoak edo bestelakoak barne.

c)  Liburu edo agiri horien kopiak edo laburpenak edozein formatutan egiteko edo eskuratzeko ahalmena.

d)  Aurreko b) hizkian aipatutako liburu edo agiriak gehienez ere hamar egunez atxikitzeko ahalmena.

e)  Enpresaren lokal guztiak, liburuak edo agiriak eta gainontzeko ondasunak zigilatzea, ikuskapena egiteko behar beste denboran eta behar besteko neurrian.

f)  Enpresaren edo enpresa-elkartearen edozein ordezkari edo kideri ikuskatzearekin zerikusia duten gertakari edo agiriei buruzko azalpenak eskatzeko ahalmena, eta emandako erantzunak jasota uztea.

Aurreko paragrafoko a) eta e) hizkietan aipatzen diren ahalmenak gauzatzeko, aldez aurretik, eragiten zaionaren berariazko baimena beharko da, eta, halakorik ezean, epailearen baimena.

3.  Enpresek eta enpresa-elkarteek ezin izango diete uko egin organo eskudunak baimendutako ikuskatze-lanei.

4.  Enpresak edo enpresa-elkarteak ikuskapen bati uko eginez gero, edo uko egiteko arriskua dagoela uste bada, Batzordearen organo eskudunak epailearen baimena eskatu beharko dio administrazioarekiko auzien auzitegiari, ikuskatzeak oinarrizko eskubideak murriztea eraginez gero, eta auzitegiak gehienez ere 48 orduko epea izango du ebazteko.

Aginte publikoek ikuskatze-lanak egiteko behar duten babesa eta laguntza eskainiko diete Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko langileei.

5.  Ikuskatze-lanez arduratzen den karrerako funtzionarioak bere jarduketen akta egingo du. Akta hori dokumentu publikoa izango da, eta akta egin beharra eragin duten egintzen froga izango da, aurkakoa egiaztatu ezean.

6.  Hala eskuratutako datuak eta informazioa Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bakarrik erabili ahal izango ditu, lege honetan eta uztailaren 3ko 15/2007 Legean aurreikusitako helburuetarako.

28. artikulua.  Informazio-eskaerak, isilpean mantendu beharra eta estatuko erregistroan sartzeko eskubidea.

1.  Pertsona fisiko edo juridiko orok eta herri-administrazioetako organo nahiz erakundeek nahitaez lagundu beharko diote Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari lehia askea babesteko eginkizunean. Batzordeak hala eskatuz gero, eskuartean dituzten datuak eta informazio guztia eman beharko diote, adierazi zaien epearen barruan, Batzordearen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoa bada.

Informazio-eskaerak arrazoitu egin beharko dira, eta bete nahi duten helburuarekiko proportzionatuak izan. Xede horrekin egindako eskaeretan, modu xehean eta zehatzean adieraziko da eskuratu nahi den informazioaren edukia, zertarako den eta zein erabilera emango zaion.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunetarako eskuratzen dituen datuak eta informazioak, isilpekoak badira merkataritza-, industria- edo estatistikasekretuaren babesa dutelako, eskumena duen ministerioari, autonomia-erkidegoei, Europako Batzordeari eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintariei eman ahal izango zaizkie, ez beste inori, eta haien eskumenen esparruan bakarrik, bai eta auzitegiei ere –dagozkien prozesu judizialetan–, salbu eta lege honetako 5. artikuluko 1. paragrafoko c), d), e) eta f) letretan aipatzen diren datuak eta informazioak badira.

Datu horien berri duenak isilpean mantendu beharko ditu. Isilekotasun-betebeharra urratzea diziplinazko arau-hauste oso larria izango da, alde batera utzi gabe dagozkiokeen erantzukizun penal eta zibilak.

3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak sarbidea izango du lege honen aplikazio-esparruko sektoreak arautzen dituen Estatuko legedian aurreikusitako erregistroetara. Era berean, Estatuko Administrazio Orokorrak sarbidea izango du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren datu-baseetara ere.

Hala, informatikaren arloan behar diren egokitzeak egingo dira aurreko lerrokadan aipatzen den sarbide elektronikoa bideratu eta, hartara, datu-baseetan eta erregistroetan jasotako informazioa kontsultatu ahal izateko segurtasunez, isilekotasunez eta informazioaren osotasuna galdu gabe.

29. artikulua.  Zehatzeko ahala.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko ditu ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak: uztailaren 3ko 15/2007 Legearen IV. tituluko II. kapitulua; martxoaren 31ko 7/2010 Legearen VI. titulua; Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorreko VIII. titulua; azaroaren 27ko 54/1997 Legearen X. titulua; urriaren 7ko 34/1998 Legearen VI. titulua; abenduaren 30eko 43/2010 Legearen VII. titulua; eta Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen VII. titulua.

2.  Zehatzeko ahalari dagokionez, behar bezala bereizi beharko dira instrukzio-fasea eta ebazpen-fasea; lehenengoa, gaiaren arabera dagokion zuzendaritzako langileen esku egongo da, eta, bigarrena, Kontseiluaren esku.

3.  Zehatzeko ahalaren prozedura lege honetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da, bai eta 1. paragrafoan aipatutako legeetan xedatutakoaren arabera ere; aurreko arauetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta hura garatzen duen araudia beteko dira. Lehia defendatzearen arloko zehapen-prozedura, bestalde, uztailaren 3ko 15/2007 Legean aurreikusitako xedapen espezifikoek arautuko dute.

4.  Prozeduraren ebazpenak amaitu egiten du administrazio-bidea, eta haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

30. artikulua.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren zirkularrak, informaziozirkularrak eta jakinarazpenak.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere ikuskapenaren mende dauden sektoreei buruz onartzen diren legeak, errege-dekretuak eta ministro-aginduak garatzeko eta betearazteko xedapenak eman ahal izango ditu, lege, errege-dekretu eta ministroagindu horiek horretarako gaitasuna ematen diotenean berariaz. Xedapen horiek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren zirkular gisa emango dira.

Zirkularrak, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen direnetik aurrera, lotesleak izango dira haren aplikazio-eremuaren barruan dauden subjektuentzat.

Zirkularrak egiteko prozeduran, entzun egingo zaie haien bidez eragindako eskubide eta interes legitimoen titularrei, zuzenean edota biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarte legez onartuen bitartez, baldin eta erakunde edo elkarte horien helburuek zerikusi zuzena badute zirkularraren xedearekin; bestalde, herritarren parte hartzea sustatuko da, oro har.

2.  Nolanahi ere, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldian behin informazioa emateko eskaerak egin ahal izango dizkie eragindako subjektu guztiei.

Eskaera horiek informazio-zirkular bidez egingo dira.

Informazio-zirkularrak arrazoituta egon beharko dira, eta lortu nahi den helburuarekiko proportzionalak izan; bestalde, informazioaren konfidentzialtasuna bermatuko dute, lege honen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zirkular horietan, modu xehean eta zehatzean adieraziko dira eskatu nahi den informazioaren edukia eta zertarakoa, harekin zer egin nahi den argi eta garbi zehaztuz.

3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere jarduera gidatzen duten printzipioak argitzen dituzten mezuak eman ahal izango ditu.

31. artikulua.  Langileen araubide juridikoa.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko langileak funtzionarioak edo lankontratudunak izango dira, Estatuko Administrazio Orokorrean ezarritako eran, erregelamenduz xedatutakoari jarraituz eta artikulu honetako 4. paragrafoan xedatzen denaren arabera.

2.  Funtzionarioei, Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioei funtzio publikoa arautzeko aplikatzen zaizkien arauak aplikatuko zaizkie.

Funtzionarioen lanpostuak hornitzeko, Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioei aplikatzekoa den funtzio publikoari buruzko araudian lanpostuak hornitzeko ezarritako prozeduren arabera bete beharko dira.

3.  Lan-kontratua duten langileei ondoko arau hauek aplikatuko zaizkie: Langileen Estatutuaren testu bategina (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), aplikatzekoa den hitzarmenezko araudia eta apirilaren 12ko 7/2007 Legeko aplikazio-arauak.

Lan-kontratudun langileak hautatzeko, deialdi publikoa egingo da, Estatuko Administrazio Orokorraren enplegu publikoaren eskaintzaren bidez, eta berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak beteko dira, baita desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartu ahal izateko printzipioa ere.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lanpostuen zerrenda bat izango du, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak onartu beharrekoa; bertan, funtzionario publikoek bakarrik bete beharreko lanpostuak zehaztuko dira, alegia, zuzenean edo zeharka ahal publikoak baliatzen eta estatuaren eta herri-administrazioen interes orokorrak babesten zuzenki edo zeharka parte hartzea dakarten eginkizunak gauzatzen diren lanpostuak izateagatik funtzionario publikoek baizik bete ezin dituzten lanpostuak.

5.  Alde batera utzi gabe lege honetako 25. artikuluan xedatutakoa, estatutu organikoan zehaztuko da zeintzuk diren, eskatzen duten erantzukizun bereziagatik, gaitasun teknikoagatik edo bete beharreko eginkizunen garrantziagatik, zuzendaritzako lanpostuak. Zuzendaritzako kideak A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioak izango dira, baina, ezohiko kasuetan, lanpostu horiek lan-kontratuko erregimenaren bidez bete ahal izango dira, goi-zuzendaritzako kontratuen bitartez; betiere, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 9.2 artikuluaren esparruko ahalak edo eginkizun publikoak esleitzen ez bazaizkie.

Lanpostu horiek lege honetako 26.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz beteko dira.

Goi-zuzendaritzako kontratuetan, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuko da, baita enpresa-sektore publikoko arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen duen martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan xedatzen dena ere.

6.  Zuzendaritzako langileen nahiz gainerako langileen ordainsari-baldintzak ezarri eta aldatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aldez aurretiko aldeko txostena beharko da. Zuzendaritzako langileei dagokienez, martxoaren 5eko 451/2012

Errege Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoa bete beharko da; aurrekontuei buruzkoetan jasotakoa, batez ere.

Era berean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak langile-gastuen bilakaerari eta giza baliabideen kudeaketari buruzko kontrol berariazkoak egingo ditu aldizka, horretarako ezarritako irizpideei jarraituz.

32. artikulua.  Kontratazio-araubidea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako kontratuek sektore publikoaren kontrataziorako legedian xedaturikoa bete beharko dute, eta batzordeko lehendakaria izango da kontratazio-organoa.

33. artikulua.  Ekonomia, finantza eta ondarearen arloko araubidea.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ondare propioa izango du; Estatuko Administrazio Orokorraren ondarearekiko independentea.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ondorengo ondasun eta baliabide ekonomiko hauek izango ditu bere eginkizunak betetzeko:

a)  Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura, urtero esleituko zaizkion kopuruak.

b)  Bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak, eta horietatik sortutako produktuak eta errentak.

c)  Legez esleitzen zaizkion beste batzuk.

3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren kontrol ekonomiko eta finantzarioa Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean eta Kontuen Auzitegiari buruzko maiatzaren 12ko 2/1982 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera egingo da.

34. artikulua.  Aurrekontua, kontabilitate-araubidea eta kontrol ekonomiko eta finantzarioa.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aurrekontu-aurreproiektu bat egin eta onartuko du urtero, eta haren kredituak mugatzaile izango dira. Aurreproiektu hori Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari bidaliko dio, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bitartez, hark azaroaren 26ko 47/2003 Legean aurreikusitakoaren arabera bidera dezan.

2.  Aurrekontu horretako kredituen aldaketa- eta lotura-araubidea Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Estatutu Organikoan ezarritakoa izango da.

3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariari dagokio gastuak onartzea, ordainketak agintzea eta erakundearen kontuak ematea, azaroaren 26ko 47/2003 Legean xedatutakoaren arabera.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak azaroaren 26ko 47/2003 Legearen arabera emango ditu kontuak, Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrean eta hura garatzen duten arauetan jasotzen diren kontabilitatearen esparruko arauak eta printzipioak betez. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontabilitate analitikorako sistema bat izango du, bere jardueraren inguruko kostuen beharrezko informazio guztia eskainiko duena erabakiak modu egokian eta eraginkorrean hartzeko.

5.  Lege Organikoak Kontuen Auzitegiari esleitzen dizkion eskumenak ezertan eragotzi gabe, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren kontrolaren mende egongo da, azaroaren 26ko 47/2003 Legean xedatutakoaren arabera. Etengabeko kontrol finantzarioa Batzorde Nazionalaren Kontu-hartzailetza Delegatuak gauzatuko du, betiere Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren mendekotasun funtzionalaz.

35. artikulua.  Aholkularitza juridikoa.

Aholkularitza juridikoa Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari zuzenbidearen arloko aholkularitza, ordezkaritza eta epaiketako defentsa ematean datza, eta Estatuko Aholkularitza Zerbitzua arduratuko da horretaz, zeinaren zuzendaritza-zentro gorena Estatuko Abokatutza Orokorra-Zerbitzu Juridikoaren Zuzendaritza den. Horretarako, dagokion hitzarmena egingo dute erakunde biek, Estatuari eta herri-erakundeei laguntza juridikoa emateari buruzko azaroaren 27ko 52/1997 Legean eta hura garatzen duen araudian aurreikusten den moduan.

36. artikulua.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren egintzen, erabakien eta ebazpenen aurkako errekurtsoak.

1.  Batzordeko organoen egintzen eta erabakien aurka, lehendakariarenak eta Kontseiluarenak direnean salbu, administrazio-errekurtsoa jarri ahal izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatzen den moduan.

Nolanahi ere, uztailaren 3ko 15/2007 Legean oinarrituta emandako egintzei dagokienez, lege horretako 47. artikuluan aipatzen direnen aurka soilik jarri ahal izango da errekurtsoa.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariak eta Kontseiluak osoko bilkuran nahiz saletan onartutako egintza eta ebazpenek amaiera emango diote administrazio-bideari, eta ezin izango da haien aurka berraztertzeko errekurtsorik jarri; horrenbestez, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan soilik aurkaratu ahal izango dira.

V. KAPITULUA Gardentasuna eta erantzukizuna 37. artikulua.  Jarduketen publizitatea.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak argitara emango ditu emandako xedapen, ebazpen, akordio eta txosten guztiak, alegia, haiek arautzen dituzten legeen arabera emandakoak; interesdunei behar bezala jakinarazi ostean eta, hala badagokio, edukiaren inguruko isilpeko alderdiak ebatzi ondoren eta aurrez abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 3.a) artikuluan aipatzen diren datu pertsonalak bereizita, arauhausleen izena salbu. Bereziki, honako hauek jakinaraziko dira:

a)  Batzordearen eta haren organoen antolakuntza eta eginkizunak, Kontseiluko eta Zuzendaritzako kideen curriculum vitaea barne.

b)  Kontseiluko bileretan hartutako erabakien zerrenda.

c)  Kontseiluaren erabakiak oinarritzen dituzten txostenak.

d)  Jardueren urteko txostena; bertan, honako hauek jasoko dira: urteko kontuak, antolaketa-egoera, langileen inguruko informazioa, Batzordearen jarduerak, eta lortu nahi diren eta dagoeneko lortu diren helburuak. Txosten hori Diputatuen Kongresuko dagokion batzordeari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren titularrari bidaliko zaie.

e)  Urteko txosten ekonomiko sektorialak; horietan, sektorearen egoera lehiakorra, sektore publikoaren jarduketa eta sektorearen bilakaera-ikuspegiak aztertuko dira, alde batera utzi gabe ministerio-departamentuek egindako txostenak. Txostena Diputatuen Kongresuko dagokion batzordeari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren eta sektoreari dagokion ministerio eskudunaren titularrei bidaliko zaie, eta hala badagokio, baita Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren titularrari ere, azken erabiltzaileen erreklamazioei dagokien zatian.

f)  Produkzio-sektoreen edo merkatuen egitura lehiakorrari buruzko beste txosten batzuk; horiek ere Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren titularrari bidaliko zaizkio.

g)  Batzordearen hurrengo urterako jarduketa-plana; bertan txertatuko dira urte horretako jardueraren oinarrizko ildoak, eta dagozkion helburuak eta lehentasunak.

Jarduketa-plan hori Diputatuen Kongresuko dagokion batzordeari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko titularrari igorriko zaie.

h)  Sektore publikoko jarduketei edo arau-proiektuei buruzko txostenak.

i)  Batzordekideek sektoreko enpresekin dituzten bilerak, betiere horiek argitara ematea Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren helburuetan eragozgarri ez bada.

j)  Prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak.

k)  Kautelazko neurriak ezartzea erabakitzen duten ebazpenak.

l)  Kontzentrazioak kontrolatzeko espedientearen abian jartzea.

m)  Zehapen-espedienteen abiaraztea.

n)  Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen arabera egindako ikuskapenak.

2.  Xedapenak, ebazpenak, akordioak, txostenak, jardueren urteko txostena eta jarduketa-plana bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko dira.

3.  Hiru urtez behin, Merkatuen eta Lehiaren Merkatu Nazionalak bere jarduketaplanen ebaluazioa eta lortutako emaitzak aurkeztuko ditu, sektorean izan duen inpaktua eta agindutako ebazpenen betetze-maila baloratzeko. Diputatuen Kongresuko dagokion batzordeari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko titularrari ere igorriko zaizkie ebaluazio horiek.

38. artikulua.  Ikuskatze-prozeduren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko neurriak.

1.  Alde batera utzi gabe lege honetako IV. kapituluak beste organo batzuei kontrol ekonomikoa eta finantzarioa gauzatzeko esleitzen dizkien eskumenak, Batzordeak barnekontrolerako organo bat izango du; haren mendekotasun funtzionalaz eta txostenak egiteko gaitasunaz baliatzean, inpartzialtasun- eta objektibotasun-printzipioak bete beharko ditu, eta interes-gatazkak saihestekoa.

2.  Batzordeak bere ikuskapen-eginkizunari buruzko txosten bat egingo du urtero; bertan, barne-kontrolerako organoaren txosten bat jasoko da, Batzordeak hartutako erabakiak aplikatzekoa den prozedurazko araudira egokitzen diren edo ez adieraziko duena. Txosten horrek Kontseiluaren onespena jaso beharko du, eta Gorte Nagusietara nahiz Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriora igorriko da.

39. artikulua.  Parlamentu-kontrola.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariak gutxienez urtean behin egin beharko du agerraldia Diputatuen Kongresuko dagokion batzordean, Batzordearen lanaren ildo nagusien berri emateko eta etorkizunerako plan eta lehentasunak azaltzeko. Lehendakariarekin batera, Kontseiluko kide bat edo gehiago agertu ahal izango dira, Ganberak hala eskatuz gero.

2.  Urteko agerraldiak jardueren urteko txostenean eta jarduketa-planean oinarrituko dira.

3.  Urtean behin agerraldia egiteko betebeharrari kalterik egin gabe, lehendakariak Kongresuko edo Senatuko dagokion batzordearen aurrean agertu beharko du, horiek hala eskatzen diotenean, dagozkien erregelamenduetan zehaztutako moduan.

4.  Hiru urtez behin, lehendakariak agerraldi berezi bat egingo du, jarduketa-planaren ebaluazioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lortutako emaitzei buruz hitz egiteko.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eratzea eta eginkizunak betetzea.

1.  Estatutu organikoa onartu eta berehala, Ekonomiako eta Lehiakortasuneko ministroak Kontseiluko kideen izendapena proposatuko dio Gobernuari; proposatutako kide horiek Kongresuaren aurrean agertu beharko dute, eta Kongresuak hilabeteko epea izango du haiei betoa jartzeko, lege honetako 15. artikuluan xedatzen den moduan.

2.  Kontseiluko kideen izendapenari buruzko errege-dekretua argitaratu eta hogei eguneko epean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala eratu beharko da, Kontseilua bera eratuz. Behin batzordea eratu ostean, Kontseiluak idazkaria izendatuko du.

3.  Batzordea eratutakoan, Kontseiluak hilabeteko epea izango du honako ekintza hauek gauzatzeko:

a)  Zuzendaritzako kideak izendatzea, lege honetako 26.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

b)  Barne-funtzionamendurako erregelamendua prestatzea.

c)  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagozkion baliabide pertsonalez eta materialez txertatzea.

4.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren agindu bidez zehaztutako egunean jarriko da abian, eta, betiere, lege hau indarrean sartzen denetik lau hilabeteko epean; batzordea abian jartzean hasiko dira haren organoak esleitu zaizkien eginkizunak betetzen. Egun horretarako, lege honetan jasotzen diren eginkizunak garatu ahal izateko langile eta bitarteko guztiak batzordeari eskualdaturik egon beharko dute.

Bigarren xedapen gehigarria.  Erakundeak azkentzea.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzean, desagertu egingo dira Lehiaren Batzorde Nazionala, Energiaren Batzorde Nazionala, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordea, Posta Sektorearen Batzorde Nazionala, Trenbideak Arautzeko Batzordea, Jokoaren Batzorde Nazionala, Aireportuen Arautze Ekonomikorako Batzordea eta Ikus-entzunezkoen Estatuko Kontseilua.

2.  Lege honetan xedatutakoari ezertan eragin gabe, indarrean den legedian Lehiaren Batzorde Nazionalari, Energiaren Batzorde Nazionalari, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeari, Posta Sektorearen Batzorde Nazionalari, Ikus-entzunezkoen Estatuko Kontseiluari, Aireportuen Arautze Ekonomikorako Batzordeari eta Trenbideak Arautzeko Batzordeari egiten zaizkion aipamenak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari edo dagokion ministerioari egiten zaizkiola joko da, bakoitzaren eginkizuna zein den.

Uztailaren 3ko 15/2007 Legean Lehiaren Batzorde Nazionaleko Ikerketa Zuzendaritzari buruz egiten diren aipamenak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Lehia Zuzendaritzari egiten zaizkiola joko da.

Uztailaren 7ko 21/2003 Legearen VI. tituluan arautzen den Estatuko Ikuskapen Agintaritzari buruz lege horretan bertan nahiz beste edozein xedapenetan egiten diren aipamenak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari egiten zaizkiola joko da.

3.  Antolamendu juridikoaren edozein arautan Jokoaren Batzorde Nazionalari buruz egiten diren aipamenak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola joko da; izan ere, zuzendaritza horrek ordezkatuko du Jokoaren Batzorde Nazionala, eta hartuko ditu bere gain haren eskumenak, hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.

4.  Seigarren paragrafoan aurreikusitakoa ezertan eragotzi gabe, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunetarako behar dituen bitarteko materialak hartuko ditu bere gain, 1. paragrafoan aipatzen diren erakunde azkenduen sistema eta aplikazio informatikoak bereziki; gainerakoak zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan esleitutako eginkizunak hartzen dituzten ministerioei dagozkie.

5.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak zehaztuko dituzte azkentzen diren organismoen zer diruzaintza-saldo eta zer finantza-aktibo atxiki behar zaizkion Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.

6.  Erakunde azkenduen titularitateko ondasun higiezinak eta eskubide errealak, ez badira beharrezkoak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eginkizunetarako, Estatuko Administrazio Orokorraren ondareari atxikiko zaizkio.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Azkentzen diren erakundeetako lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien bateraezintasunari eta kalte-ordainei buruzko araubide berezia.

1.  Kargua utzi eta hurrengo bi urteetan, erakunde azkenduetako lehendakariak, lehendakariordeak eta kontseilariek ezin izango dute sektore arautuekin zerikusia duen jarduera profesional pribaturik gauzatu, dela sektoreko enpresetan edo dela sektoreko enpresentzat, erakunde arau-emaileen kasuan. Lehiaren Batzorde Nazionalaren kasuan, kargua utzi eta hurrengo bi urteetan, lehendakariak eta kontseilariek ezin izango dute jardun Batzorde horrekin zerikusia duen inolako lanbide pribatutan.

2.  Muga hori dela-eta, kargua uztean, azkentzen diren erakundeetako lehendakariek, lehendakariordeek eta kontseilariek eskubidea izango dute kargua utzi eta hurrengo hilabetetik hasita hilero konpentsazio ekonomiko bat jasotzeko, karguan zenbat hilabete eman duten, hainbeste hilabetetan, baina gehienez ere bi urtez. Zenbatekoa, berriz, jasoko den epealdian indarrean dagoen aurrekontuan kasuan kasuko karguarentzat zehaztutako ordainsari guztien ehuneko 80ren hamabirena izango da, hilero.

Ez dute konpentsazio hori jasoko sektore publiko nahiz pribatuko lanpostu, kargu edo jarduera ordainduren bat gauzatuz gero, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan aurreikusten den eran.

Laugarren xedapen gehigarria.  Estatuko Administrazio Orokorrari bitartekoak esleitzea.

1.  Lege honetako lehenengo xedapen gehigarrian Batzordea abian jartzeko aurreikusten den epean, Gobernuak beharrezkoak diren aldaketak egingo ditu eragindako ministerioen oinarrizko egitura organikoa garatzeko errege-dekretuetan.

2.  Xedapen honetan aipatzen diren egiturazko errege-dekretuetako aldaketak ez dira indarrean sartuko harik eta ministerioetako aurrekontuak eskumen-banaketa berrira egokitu arte, laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eskumenak esleitzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala eratzen denean indarrean diren arauek erakunde azkenduei esleitzen dizkieten eskumenak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gauzatuko ditu, baldin eta lege honek ez badizkie Estatuko Administrazio Orokorreko ministerio-departamentu eskudunei esleitzen.

Seigarren xedapen gehigarria. Erakunde azkendu publikoetako langileak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean txertatzea.

1.  Bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera azkenduko diren erakundeetako funtzionarioak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean edota Estatuko Administrazio Orokorrean hasiko dira lanean.

Bi kasuetan, Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioei aplikatzekoa zaien funtzio publikoko legedian ezarritako mugikortasun-prozedurak bete beharko dira.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean integratutako funtzionarioak zerbitzu aktiboan sartuko dira, dagokien kidego edo eskalan, eta ordura arte zituzten eskubide eta betebehar berberak izaten jarraituko dute.

Administrazio-egoera eta berme berak izango dituzte Estatuko Administrazio Orokorrean lanean hasten diren funtzionarioek, hark erakunde azkenduetatik hartzen dituen eskumenen ondorioz.

2.  Iraungitako erakundeetako langileak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean hasiko dira lanean, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren testu bategineko 44. artikuluan aurreikusten diren terminoetan, ordura arte zeuzkaten lan-eskubideei eta -betebeharrei dagokienez.

Langile horiek integratzeko, erakunde azkenduan egiaz gauzatzen zituzten eginkizunak hartu beharko dira kontuan.

Salbuespen gisa, lan-kontratudun langileak ministerio-departamentuetan integratu ahalko dira, aurreko lerrokadan aurreikusitako eran, baldin eta, lege honen bidez ministerio-departamentuei esleitzen zaizkien eginkizunak direla-eta, integrazio hori beharrezkoa bada; dena den, ez da soldata-igoerarik izango, jatorrizko erakundeetan zuten egoerarekin alderatuta. Heriotza, erretiro edo beste edozein legezko kausa delaeta, departamentu horietako egitura organikoa osatzen duten lanpostuak hutsik geratzen direnean, eta egoera horrek zerbitzu aktibora itzultzeko eskubiderik eragiten ez duenean, amortizatu egingo dira, eta funtzionarioen plaza gisa emango zaie alta, eginkizun horien jarraitutasuna bermatzeko, betiere hori beharrezkoa denean, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lanpostuak berriz esleitu, amortizatu eta, hala badagokio, sortzeko, organo eskudunak zehaztutako terminoak eta irismena hartuko dira kontuan.

Zazpigarren xedapen gehigarria.  Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bere gain hartzen dituen ikus-entzunezkoen arloko eginkizunak.

Estatuko ikus-entzunezkoen esparruan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak honako eginkizun hauek gauzatuko ditu, dagoeneko esleituak dituenez gain:

a)  Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua eskaintzen dutenenek igorrita jarduera abiarazteko komunikazioak jasotzea.

b)  Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Estatuko erregistroa eramatea.

c)  Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak gaitzen dituzten tituluen bailatzeari eragiten dieten alderdiei edo gertaerei buruzko erabakiak hartzea, hala nola haien iraupena, berritzea, aldatzea, negozio juridikoak egitea edo azkentzea.

d)  Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 36 eta 37. artikuluetako baldintzak egiaztatzea, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren operadoreen artean partizipazioak erosteko mugari dagokionez.

e)  Hala jakinarazten duten irrati bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua eskaintzen dutenek kate bidez emititzen dutela ziurtatzea, eta, hala dagokionean, ikusentzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Estatuko Erregistroan inskribatu daitezela eskatzea.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bere gain hartzen dituen energiaren arloko eginkizunak.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak honako eginkizun hauek hartuko ditu bere gain:

1.  Sektore elektrikoan:

a)  Bere eskumenen esparruan, honako hauek ikuskatzea: ikatz autoktonoaren kontsumoari dagokion prima kobratzeko eskubidea duten instalazioetan baldintza teknikoak betetzen direla; baimenetan zehaztutako baldintzak betetzen direla; zentral elektrikoetan ikatz autoktonoa behar bezala erabiltzen dela; energia-jardueren tarifa, prezio eta ordainketa-irizpideen aplikazioari eragin diezaieketen subjektuen jarduketak eta baldintza ekonomikoak; sortze-instalazioen erabilgarritasuna, ohiko araubidean; kontsumitzaile eta bezero kualifikatuentzako banaketa- eta merkaturatze-enpresen salmenta-baldintzak eta fakturazio egokia; energia elektrikoaren horniduraren jarraitutasuna; zerbitzuaren kalitatea; eta, hala dagokionean, jarduera horiek modu egokian bereiztea.

b)  Zehapen-espedienteak abiarazi eta izapidetzea, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumena denean, ez izateagatik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eskumena espedienteak abiaraztea eta haien izapideak egitea; horrez gain, hala eskatzen bazaio, herri-administrazioek abiarazitako zehapen-espedienteei buruzko txostenak egin beharko ditu, hala badagokio.

c)  Energia elektrikoaren kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioei buruzko txostenak egitea, erantzutea eta izapidetzea, jarduera-protokoloen bidez, administrazio eskudunekin batera, eta kontsumitzaileen eskura jartzea beren eskubideei, indarrean den legediari eta auziak konpontzeko bideei buruz beharrezkoa den informazioa.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak gauzatutako jarduketen berri emango dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, gutxienez sei hilez behin; besteak beste, jakinarazitako, erantzundako eta izapidetutako erreklamazioen kopurua adierazi beharko dio, txikizkako merkatuen funtzionamenduari buruzko ikuskatze-lanak errazteko.

d)  Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-kostuen, sistemaren kostu iraunkorren eta sistema osorako finkatutako gainerako kostuen likidazioa egitea, likidazioa berariaz esleitzen zaionean, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari bidesarimetodologiak landu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia igortzea.

e)  Hornitzaile Aldaketen Bulegoaren jarduera gainbegiratzea.

2.  Hidrokarburoen sektorean:

a)  Bere eskumenen esparruan, honako hauek ikuskatzea: instalazioen baldintza teknikoak betetzen direla; baimenetan zehaztutako baldintzak betetzen direla; hidrokarburo-jardueren tarifa, prezio eta ordainketa-irizpideen aplikazioari eragin diezaieketen subjektuen jarduketak eta baldintza ekonomikoak; gas-instalazioen erabilgarritasuna; banaketa- eta merkaturatze-enpresen salmenta-baldintzak eta fakturazio egokia (banaketa-enpresen kasuan sareen sarbideari buruz den bezainbatean); gas naturalaren horniduraren jarraitutasuna; zerbitzuaren kalitatea; eta, hala dagokionean, jarduera horiek modu egokian bereiztea.

b)  Urriaren 7ko 34/1998 Legearen aplikazio-esparruan, zehapen-espedienteei hasiera ematea erabakitzea eta horiek bideratzea, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumena direnean; halaber, herri-administrazioek abiarazitako zehapen-espedienteei buruzko txostenak egitea, betiere ezertan eragotzi gabe Lege horren 52.4 artikuluan adierazten den Produktu Petroliferoen Erreserba Estrategikoen Korporazioari esleitutako eskumenei eta Herri Administrazioko beste organo batzuen eskumen esklusiboei.

c)  Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 96. artikuluan aipatzen diren Oinarrizko Sarearen instalazioen erabilerari, bigarren mailako garraioari eta banaketari buruzko bidesari eta kanonetatik lortutako diru-sarrerei dagozkien likidazioak egin eta interesdunei jakinaraztea.

d)  Gas naturalaren kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioei buruzko txostenak egitea, erantzutea eta izapidetzea, jarduera-protokoloen bidez, administrazio eskudunekin batera, eta kontsumitzaileen eskura jartzea beren eskubideei, indarrean den legediari eta auziak konpontzeko bideei buruzko informazioa.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak gauzatutako jarduketen berri emango dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, gutxienez sei hilez behin; besteak beste, zenbat erreklamaziori buruz egin duen txostena, erantzun dituen eta bideratu dituen adierazi beharko dio, txikizkako merkatuen funtzionamenduari buruzko ikuskatze-lanak errazteko.

e)  Bioerregaien kontsumoaren eta salmentaren ziurtatze-mekanismoak kudeatzea eta haiei buruzko ziurtagiriak egitea.

f)  Hornitzaile Aldaketen Bulegoaren jarduera gainbegiratzea.

g)  Indarrean den araudiak Energiaren Batzorde Nazionalari hidrokarburo likidoen arloan esleitzen dizkion eskumenak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.  Energia-sektorean partizipazioak bereganatzea.

1.  Industria, Energia eta Turismo Ministerioak honako eragiketa hauek aztertuko ditu:

a)  Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean xedatutakoaren arabera, partizipazioak eskuratzea jarduera arautuak gauzatzen dituzten sozietateetan, edo energia elektrikoaren merkatuko operazioak diren jarduerak gauzatzen dituzten sozietateetan, edo uharteetako edo penintsulaz gaindiko jarduerak gauzatzen dituzten sozietateetan; edo sozietate horiek berek partizipazioak eskuratzea.

b)  Partizipazioak eskuratzea jarduera arautuak gauzatzen dituzten sozietateetan, edo hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 legean xedatutakoaren arabera gas-sistemaren kudeaketa teknikoa dakarten jarduerak gauzatzen dituzten sozietateetan, edo hidrokarburoen sektorean petrolioa fintzen, oliobideen bitartez garraiatzen edo petrolio-produktuak biltegiratzen jarduten diren sozietateetan; edo sozietate horiek berek partizipazioak eskuratzea..

c)  Partizipazioak eskuratzea arestian aipatutako a) eta b) hizkietan jasotzen diren jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren aktiboen titular diren sozietateetan, edo energiaren sektoreko aktibo-ondasun estrategikoen titular diren sozietateetan (azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legearen eta hura garatzen duten arauen arabera azpiegitura kritikoen katalogo nazionalean sartutako aktibo-ondasunak, esan nahi da); edo sozietate horiek berek partizipazioak eskuratzea.

Nolanahi ere, aktibo estrategikotzat joko dira ekoizpen nazionaleko ikatzaren kontsumoan garrantzia berezia duten ikatzaren zentral termikoak eta zentral termiko nuklearrak, eta petrolio-findegiak, oliobideak eta petrolio-produktuen biltegiratzeak.

d)  Aurreko c) hizkian aipatutako aktiboak erostea.

2.  Aurreko paragrafoko a) eta b) hizkietan jasotzen diren jarduerak garatzen dituzten sozietateek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Energiaren Idazkaritza Nagusiari eman beharko diote Merkataritza Kodearen 42.1 artikuluan zehazten diren irizpideen arabera kontrolatzen dituzten sozietateen bitartez edo zuzenean eskuratzen dituzten beste merkataritza-sozietate batzuetako partizipazioen edo beste merkataritza-sozietate batzuetako aktiboen berri, diren motakoak direla, baldin eta, haien balioa dela-eta edo beste ezaugarri batzuk direla-eta, eragin nabarmena badute operazioaren berri ematen duen sozietatearen jardueretan.

3.  Era berean, partizipazioak eskuratzea 1. paragrafoan aipatzen diren jarduerak gauzatzen dituzten sozietateetan edo aipatutako aktiboen titular diren sozietateetan (berdin diolarik zeharka edo merkataritza-kodeko 42.1 artikuluan ezarritako irizpideen arabera kontrolatzen dituzten sozietateen bitartez gauzatzen ote dituzten jarduera horiek, edo era horietako batera edo bestera diren aipatutako aktiboen titular), baldin eta, partizipazio horiek kapital sozialean osatzen duten ehunekoa dela-eta, eragin nabarmena iristen badute haien kudeaketan. Halaber jakinarazi beharko da 1. paragrafoko d) hizkian adierazitako aktiboen eskuratze zuzena.

Gainera, jakinarazteko betebeharra partizipazioak zein ehunekotan eskuratuz sortzen den zehazteko, kontuan hartuko da ea sozietate eskuratzaileak eta beste eskuratzaile edo sozio batzuek akordiorik ba ote duten dena delako sozietate horretan boto-eskubidea batera edo koordinatuki baliatzeko.

4.  Aurreko 3. paragrafoan adierazitako eskuratzea Europar Batasunari edo Europako Esparru Ekonomikoari ez dagozkien estatu kideetako erakundeek egiten dutenean, xedapen honetako 7. paragrafoan xedatutakoa beteko da.

5.  Era berean, aldaketak izanez gero eta bakarka edo osotara partizipazioan aldaketa nabarmena ekarriz gero, eskuratzaileak jakinarazi egin beharko ditu.

6.  Aurreko paragrafoetan adierazten diren jakinarazpenak hamabost eguneko epean egin beharko dira, dagokion eragiketa gauzatzen den egunetik kontatzen hasita; gainera, aukera izango da merkataritza- edo industria-garrantzia duten datuak edo informazioa zein diren adierazteko arrazoituki, hartara isilpekotzat jo daitezen.

7.  Baldin Industriako, Energiako eta Turismoko ministroaren aburuz mehatxu benetako eta behar bezain larria badago eskuratzailearen jardueren esparruan elektrizitatearen, gasaren eta hidrokarburoen hornidura ezin bermatzeko, aukeran izango du baldintzak ezartzea xedapen honetako 2. eta 4. paragrafoen arabera jakinarazitako eragiketei loturik dauden sozietateen jardueraren inguruan; orobat, berariazko betebeharrak ezarri ahal izango dizkio eskuratzaileari baldintza horiek betetzeko.

Arrisku horiek honako alderdi hauen ingurukoak izango dira:

a)  Horniduraren segurtasuna eta kalitatea; hau da, produktuak edo zerbitzuak merkatuan etengabe aurkitu ahal izatea, epe luzean nahiz laburrean, arrazoizko prezioetan, eta erabiltzaile guztientzat, edonon daudela ere.

b)  Nahikoak ez diren mantenu edo inbertsioen aurrean izan beharreko segurtasuna, hornidura ziurtatzeko eskatzen diren gutxieneko zerbitzuak bermatzen ez dituzten azpiegituretan. Horretarako, zorpetze-mailari begiratuko zaio inbertsioak bermatzeko, baita horri dagokionez bereganatutako konpromisoak bete diren ala ez ere.

c)  Ez betetzea eskuratzailearen edo bereganatutako enpresaren gaitasun legalari, teknikoari, ekonomikoari eta finantzarioari buruzko baldintzak, aplikatzekoa den araudi espezifikoan xedatutakoari jarraituz, eta, bereziki, Energia Nuklearrari buruzko apirilaren 29ko 25/1964 Legeari, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeari, Hidrokarburoen sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legeari eta horiek garatzen dituzten arauei jarraituz.

Horretarako, eskuratzaileak dituen edo beste sozietate batzuengandik eskuratu nahi dituen partizipazioak edo xedapen honen xede diren aktiboak hartuko dira kontuan.

Ezarritako baldintzek proportzionaltasunaren eta interes orokorraren babesaren printzipioa errespetatuko dute beti.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio ezarritako baldintzak betetzen direla ikuskatzea, eta enpresek, horretarako informazioa emateko errekerimendua egiten zaienean, erantzun egin beharko dute.

Ebazpena behar bezala arrazoitu beharko da, eta, gehienez ere, komunikazioa egiten denetik 30 eguneko epean jakinarazi, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena egin ondoren. Txosten hori ez da loteslea izango, eta hamar eguneko epean eman beharko da.

8.  Partizipazioak eskuratuz elektrizitate edo gasaren garraio-sarearen kudeatzaileei eragiten bazaie ─sare-kudeatzaile independenteak barne─, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean eta hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean xedatutakoa bete beharko da.

Hamargarren xedapen gehigarria.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Jokoa Arautzeko Zuzendaritza Nagusiak jokoaren arloan bereganatzen dituen eginkizunak.

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Jokoa Arautzeko Zuzendaritza Nagusiak jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak Jokoaren Batzorde Nazional dagoeneko azkenduari esleitzen dizkion xede, eginkizun eta eskumenak hartuko ditu bere gain.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Sustapen Ministerioak posta-sektoreari dagokionez bereganatzen dituen eginkizunak.

Postaren esparruan, Sustapen Ministerioak honako eginkizun hauek hartuko ditu bere gain:

1.  Erabiltzaileei informazioa ematea posta-operadoreei, sarbide-baldintzei, prezioari, kalitateari eta kalte-ordainei eta horiek ordaintzeko epeei buruz, eta informazioa Ministerioaren web orrian argitaratzea, abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 9.2

artikuluan adierazten den moduan.

2.  Posta-zerbitzuen erabiltzaile eta operadoreen artean posta-zerbitzu unibertsalaren inguruan sortutako gatazkak aztertzea, non eta ez zaizkion Kontsumoko Arbitraje Batzordeari aurkeztu.

3.  Posta-operadoreek beren betebeharrak bete ez izanagatik erabiltzaileek postazerbitzu unibertsalaren inguruan egin dituzten kexak eta salaketak aztertzea, abenduaren 30eko 43/2010 Legearen II. tituluan eta hura garatzen duen araudian xedatzen denari jarraituz.

Gauzatutako jarduketen berri emango dio Sustapen Ministerioak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, gutxienez sei hilez behin; besteak beste, zenbat erreklamaziori buruz egin duen txostena, zenbat erreklamaziori erantzun dien, eta zenbat izapidetu dituen jakinarazi beharko dio, erakunde horrek errazago egin ahal izan ditzan txikizkako merkatuen funtzionamenduari buruz egin beharreko ikuskatze-lanak.

4.  Aurreko paragrafoetan adierazitako eginkizunei buruz, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak erabiltzea.

5.  Posta-jarduera gauzatzeko gaitasuna ematen duten aitorpenak jasotzea eta baimen bereziak ematea, eta posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Erregistro Orokorra kudeatzea, posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta postamerkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen IV. tituluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Hamabigarren xedapen gehigarria.  Presidentetza Ministerioak ikus-entzunezkoen arloan bereganatzen dituen eginkizunak.

Presidentetza Ministerioari dagokio martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 20.1 artikuluan adierazten den gizartearentzako interes orokorreko gertaeren katalogoa onartzea, betiere ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituztenei eta kirol-txapelketak antolatzen dituztenei jakinarazi ostean.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Txostenak Kontsumoko Institutu Nazionalari bidaltzea.

Ezertan eragotzi gabe Industria, Energia eta Turismo Ministerioak energiaren alorrean eta Sustapen Ministerioak posta-zerbitzuaren alorrean bereganatutako eginkizunak (zortzigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoko c) hizkian eta 2. paragrafoko d) hizkian, eta hamaikagarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoan agertzen dira), ministerio horiek aurreko urteari dagokion txostena bidaliko diote Kontsumoko Institutu Nazionalari, urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoan. Bertan, kontsumitzaileek egindako erreklamazio kopuruari buruzko informazio ulergarria, haien xedea, zenbat izan diren baiesteko ebazpenak eta zenbat ezeztekoak eta, hala badagokio, eragin dituzten ondorioak jasoko dira, baita garrantzitsutzat jotzen den beste edozein alderdi ere.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Lege honetan aurreikusitako eginkizunen ondoriozko tasak, ondare-prestazioak eta diru-sarrerak.

1.  Lege honetan aurreikusten diren eginkizunak gauzatzen dituzten ministerioek eta erakundeek, eginkizun horiek eranskineko I.1, I.3, I.4 eta I.5 paragrafoetan eta II.1

paragrafoan jasotzen diren izaera publikoko ondare-prestazioak eta tasak eskatzea dakartenean, borondatezko epean gauzatuko dute beren kudeaketa eta diru-bilketa, ezertan eragin gabe bederatzigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kudeatuko eta bilduko ditu, borondatezko epean, eranskineko I.2 paragrafoan aurreikusitako tasa eta II.2 paragrafoan adierazitako ondare-zerbitzua.

3.  Xedapen gehigarri honetan adierazten den tasen bilketa ─lege honen arabera azkentzen diren erakundeei dagokiena barne─ Altxortegi Publikoan sartuko da, Radio Televisión Española korporazioaren eta posta-zerbitzu unibertsalaren finantzazio-funtsaren finantzaketa-sistemaren kasuan salbu, horiek beren xedapenen bidez arautuko baitira.

4.  Aurreko paragrafoetan adierazten diren baliabide publikoak betearazpen-epean biltzeko, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretu bidez onartutako Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

5.  Aurreko paragrafoetan adierazitako baliabideak lege hau indarrean sartzean indarrean den araudiak arautuko ditu, lege honetan xedatutakoaren kontra ez doazen heinean.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.  Aholku-batzordeak.

1.  Energiaren Aholku Batzordea sortzen da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Energiaren Estatu Idazkaritzaren eskumeneko gaietan kontsultarako eta partaidetzarako izango duen organo gisa.

Energiaren Aholku Batzordeko burua Energiako estatu-idazkaria edo hura ordezkatzen duen pertsona izango da. Aholku-batzordearen egitekoak izango dira meategi- eta energia-politiken esparruan ikerketak egitea, erabakiak hartzea eta proposamenak luzatzea, besteak beste.

Era berean, Gobernuak edota Industriako, Energiako eta Turismoko ministroak aurkeztutako gaiak aztertuko ditu.

2.  Aholku-batzordeak sortu ahal izango dira, halaber, telekomunikazioen, ikusentzunezkoen, kirolen eta postaren sektoreetan.

3.  Erregelamendu bidez zehaztuko dira aholku-batzordeen eginkizunak, osaera, antolaketa eta funtzionamendu-arauak. Batzorde horiek sortu eta abian jartzeak ez du gastu publikoan inolako igoerarik eragingo, eta, beraz, dagozkion departamentuetan dauden materialekin eta pertsonekin gauzatuko dira.

4.  Aholku-batzordeek txostena prestatuko dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren xedapen orokorrak eta zirkularrak egin behar direnean; txosten horiek legezko eskubideen eta interesen titularren entzunaldiaren baliokide izango dira.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.  Aireportu-tarifen esparruan aldi baterako ikuskatzelanak egitea.

1.  Aireportuen Arautze Ekonomikorako Batzordea sortzen duen eta AENAko langileen araubide juridikoa aldatzen duen abuztuaren 26ko 11/2011 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko a) eta b) hizkietan zehazten diren eginkizunak Trenbideak Arautzeko Batzordeak hartuko ditu bere gain lege hau indarrean sartzen den unetik aurrera, betiere abuztuaren 26ko 11/2011 Errege Lege Dekretu horretako 11. artikulutik 13. artikulura xedatzen dena eta Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen VI. tituluko IV. kapituluan xedatzen dena kontuan hartuta.

2.  Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, Trenbideak Arautzeko Batzordeak Trenbideak eta Aireportuak Arautzeko Batzordea izena hartuko du.

3.  Xedapen honetan aurreikusten diren eginkizunak gauzatzean, Trenbideak eta Aireportuak Arautzeko Batzordeak erabateko independentzia funtzionala izango du erakundeei, finantza-erabakiei, lege-egiturari eta erabakiak hartzeari, aireportukudeatzaileari eta aire-konpainiei dagokienez, eta modu inpartzialean eta gardenean gauzatuko ditu bere eginkizunak.

4.  Aurreko 1. paragrafoan adierazitako eginkizunak gauzatzen dituenean, uztailaren 7ko 21/2003 Legearen VI. tituluko IV. kapituluan arautzen den Ikuskapenaren Estatuko Agintaritzari buruz araudi aplikagarrian jasotzen diren aipamen guztiak Trenbideak eta Aireportuak Arautzeko Batzordeari buruz egiten direla joko da.

Era berean, indarrean den araudian Trenbideak Arautzeko Batzordeari buruz egiten diren aipamenak Trenbideak eta Aireportuak Arautzeko Batzordeari buruz egiten direla joko da.

5.  Eginkizun horiek aldi baterako gauzatzeak, ez dio ezertan eragingo Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 82. artikulutik 84. artikulura aurreikusitakoari, xedapen honetan aurreikusten dena baino harago.

6.  Eginkizunen aldi baterako esleipen hori luzatu egingo da behin Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala osatu ostean, eta batzorde hori abian jartzen denean amaituko da.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.  Publizitate-koerregulazioa sustatzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ahala izango du lege honetan ezarritako helburuak betetzen lagunduko duten koerregulazio-akordioak sinatzeko 3/1991 Legearen 37.4 artikuluan aurreikusitakoa betetzen duten publizitatearen autoerregulazio-sistemekin (3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, lehia desleialari buruzkoa); batik bat ikus-entzunezko merkataritza-komunikazioak egiteko eskubidearen betebeharrei, debekuei eta mugei buruzko helburuak betetzen lagunduko duten akordioak. Akordioan, autoerregulaziosistemaren jarduketen ondorioak zehaztuko dira.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.  Beste egoitza batzuk.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak beste egoitza batzuk eduki ahal izango ditu, lege honetako 2. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Egoitza horiek non izango diren erabakitzeko orduan, eutsi egingo zaio gaur egungo telekomunikazioetarako egoitzari-(Ikus-entzunezko Telekomunikazioen eta Zerbitzuen Instrukzioa), eta hantxe kokatuko da Ikus-entzunezko Sektorearen Telekomunikazio Zuzendaritza, gaur egungo baliabideak eta azpiegiturak aprobetxatzeko.

Lehenengo xedapen iragankorra.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko kideen lehen agintaldia.

1.  Kontseiluaren lehen bileran, izendatu eta bi urtera kargua utzi beharko duten hiru kontseilariak izendatuko dira, eta lau urteko epea igaro ostean utzi beharko duten hiru kontseilariak; ahal izanez gero borondatez, eta bestela zozketa bidez.

2.  Alde batera utzi gabe lege honetako 15. artikuluan xedatutakoa, lehen berrikuntza partzialak eragindako kontseilariak beste sei urteko agintaldi baterako berrautatu ahal izango dira.

Bigarren xedapen iragankorra.  Lehen lehendakariaren eta lehendakariordearen izendapena.

Lege honetako lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoak ez dio eragingo lehen lehendakariaren eta lehendakariordearen izendapenari; 15.2 artikuluari jarraituz, sei urteko agintaldia izango dute, eta ezin izango dira berrautatu.

Hirugarren xedapen iragankorra.  Erakunde azkenduek beren eginkizunekin jarraitzea.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen denetik abian jarri arteko epealdian, erakunde ikuskatzaileek gaur egun gauzatzen dituzten eginkizunak betetzen jarraituko dute. Epealdi horretan, Kontseiluko kideek beren karguetan jarraituko dute, eta erakundeek beren jarduera gauzatzeko gaitasun osoa izango dute.

Laugarren xedapen iragankorra.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eginkizunak aldi batean gauzatzea.

Lege honetan xedatutakoaren arabera ministerioei eskualdatu behar zaizkien eginkizunak, berriz, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gauzatuko ditu, abian jarri ostean, harik eta ministerio-departamentuek eginkizun horiek modu eraginkorrean gauzatu ahal izateko behar diren bitartekoak izan arte.

Bosgarren xedapen iragankorra.  Lege hau indarrean sartu aurretik abiarazitako prozedurak.

1.  Lege hau indarrean sartu aurretik abiarazitako prozedurak, bestalde, legeak esleiturik erakunde azkenduen eginkizunak gauzatzen zituzten agintaritzako organoek bideratuko dituzte aurrerantzean ere.

2.  Aukeran izango da Merkatuen eta Lehiaren Batzordearen eratzea eta abian jartzea ezohiko egoeratzat jotzeko, eta, hartara, aplikatzekoa den legedi espezifikoaren arabera, iraungitze-data duten edo administrazio-isiltasunak eragiten dien prozedurak ebazteko gehienezko epea handitzeko.

Seigarren xedapen iragankorra.  Lan-kontratuko langileek gauzatzen zituzten funtzionario- lanpostuak.

Ezohiko izaerarekin, lege honetan ezarritakoaren arabera funtzionarioek bete beharreko lanpostuak betetzen zituzten erakunde publiko azkenduetako lan-kontratuko langile finkoek aukeran izango dute lanpostu horietan jarraitzea.

Era berean, lanpostuak sortzekotan, edo hutsik geratzekotan, lege honetako 31. artikuluan ezarritako langileen araubide juridikoaren araberakoak izango dira.

Zazpigarren xedapen iragankorra.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren aurrekontuak onartu bitartean aplikagarriak izango diren aurrekontuak.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala osatu ostean, bigarren xedapen gehigarriaren arabera azkendu diren erakundeen aurrekontuak mantendu egingo dira, harik eta hark bere aurrekontuak onartu bitartean.

Zortzigarren xedapen iragankorra.  Kontabilitate-erregimen iragankorra eta urteko kontuak ematea.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 2013ko ekitaldian exekutatutako eragiketak erakunde azkendu bakoitzaren aurrekontuan eta kontabilitatean erregistratuko dira, eragiketa horiei dagokien esparruaren arabera.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariak 2013ko ekitaldiko kontu bat formulatu eta onartuko du erakunde azkendu bakoitzeko; kontu horretan, erakunde bakoitzak gauzatutako eragiketak eta aurreko 1. paragrafoan adierazten direnak jasoko dira, eta horiek Kontu Auzitegiari eman beharko dizkio, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean ezarritakoari jarraituz.

3.  Erakunde azkenduen 2012ko ekitaldiko urteko kontuak formulatu eta onartzea eta horiek Kontu Auzitegiaren aurrean ematea, aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren arabera, erakunde horietan kontuak ematen dituen pertsonari edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko lehendakariari dagokio, hura dagoeneko sortuta badago.

Bederatzigarren xedapen iragankorra.  Eranskinean aurreikusitako tasen kudeaketa eta likidazioa.

1.  Lege honetako eranskineko I.1 paragrafoko A) eta B) epigrafeetan aipatzen diren tasen kudeaketa eta likidazioa behar bezala egokituko zaizkio, berriz arautzen ez diren bitartean, Posta Sektorearen Batzorde Nazionala sortzeari buruzko urriaren 8ko 23/2007 Legean arautzen eta ezartzen diren tasen ordainketarako inprimaki-ereduak onartzen dituen abenduaren 29ko FOM/3447/2010 Aginduan ezarritakoari.

2.  Lege honetako eranskineko I.4 paragrafoan aipatzen den tasen kudeaketa eta likidazioa behar bezala egokituko zaio, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bere eginkizunak modu eraginkorrean gauzatu ahal izateko beharrezko bitartekoak ez dituen neurrian, urriaren 7ko 34/1998 Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari.

Hamargarren xedapen iragankorra.  Energiaren Batzorde Nazionalaren aholkularitzaorganoak.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian aurreikusitako Energiaren Batzorde Nazionalaren aholkularitza-organoek beren eginkizunak gauzatzen jarraituko dute, harik eta lege honetako hamabosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako Energiaren Aholku Batzordea sortu arte.

Xedapen indargabetzailea.

Indarrik gabe geratzen dira lege honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, zehazki, honako hauek:

a)  Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen laugarren xedapen gehigarriko 7. paragrafoa.

b)  Hamaikagarren xedapen gehigarria, seigarren paragrafoa salbu (hark indarrean jarraituko du), eta hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria.

c)  Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorreko 48. artikulua, 4. paragrafoa salbu.

d)  Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 82., 83. eta 84. artikuluak.

e)  Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 12., 17. eta 40. artikuluak eta III. titulua.

f)  Posta Sektorearen Batzorde Nazionala sortzen duen urriaren 8ko 23/2007 Legea.

g)  Ikus-entzunezko Komunikazioei buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorreko V. titulua.

h)  Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluko II. kapitulua eta azken xedapenetako laugarrena.

i)  Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 20. artikulua, 21. artikuluko 15. eta 16. paragrafoak, 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak, 34. artikuluko 2. paragrafoa, bosgarren xedapen iragankorra eta azken xedapenetako bigarrenaren lehen lerrokada.

j)  Abuztuaren 26ko 11/2011 Errege Lege Dekretua, Aireportuko Arautze Ekonomikorako Batzordea sortzen duena, haren osaera arautzen duena eta AENAko langile lan-kontratudunen araubide juridikoa aldatzen duena.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legea aldatzea.

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoa aldatu egin da; hona nola geratzen den idatzita:

«1.  Balore Merkatuen Batzorde Nazionala, Segurtasun Nuklearraren Kontseilua, transferitu gabeko unibertsitateak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Kanarietako Zona Bereziko Partzuergoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, Prado Museo Nazionala eta Sofia Erreginaren Museo Nazionala bakoitzari dagokion legedi espezifikoaren arabera arautuko dira eta, ordezko gisa, lege honen arabera.» Azken xedapenetako bigarrena.  Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen laugarren xedapen gehigarriko 5. paragrafoa. Hona nola geratzen den idatzita:

«5.  Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak, Cervantes Institutuak, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak, Unibertsitateen Kontseiluak eta Jabetza Intelektualaren Batzordeko Bigarren Sekzioak emandako egintzak eta xedapenak, zuzenean, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatzea.

116.  artikuluko 4. paragrafoa aldatu egiten da. Hona nola geratzen den idatzita:

«4.  Energiaren Batzorde Nazionalak eskumena du honako zehapen hauek ezartzeko:

a)  109.1.h), i), q), r) eta ac) artikuluan aurreikusitako arau-hauste oso larriak.

Halaber, 109.1 artikuluaren d), g) eta j) lerrokadetan tipifikatutako arau-hausteak zehatu ahal izango ditu, baldin eta arau-haustea gertatu bada juridikoki lotesleak diren erabakiak ez betetzeagatik, informazioa ez igortzeagatik, ikuskaritzak ez egiteagatik edo Energiaren Batzorde Nazionalak bere eskumenen esparruan egindako errekerimenduak ez betetzeagatik, baita ab) lerrokadan tipifikatutako arau-hausteen kasuan ere, bere eskumeneko gaiei eragiten dietenean.

b)  110.l, t), u) eta w) artikuluan aurreikusitako arau-hauste larriak.

Halaber, 110. artikuluaren d) eta f) lerrokadetan tipifikatutako arau-hausteak zehatu ahal izango ditu, baldin eta arau-haustea gertatu bada juridikoki lotesleak diren erabakiak ez betetzeagatik, informazioa ez igortzeagatik, ikuskaritzak ez egiteagatik edo Energiaren Batzorde Nazionalak bere eskumenen esparruan egindako errekerimenduak ez betetzeagatik, baita v) lerrokadan tipifikatutako arauhausteen kasuan ere, bere eskumeneko arloei eragiten dietenean.

c)  Juridikoki lotesleak diren erabakiak eta Energiaren Batzorde Nazionalak bere eskumenen esparruan egindako errekerimenduak ez betetzearekin lotutako arau-hauste arinak.» Azken xedapenetako laugarrena.  Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatzea.

Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatu egiten da. Hona nola: Bat.  Hamahirugarren xedapen gehigarria aldatu egiten da; hona nola:

«Hamahirugarren xedapen gehigarria.  AENAko langile lan-kontratudunen araubide juridikoa.

AENA Enpresa Publikoko aire-zirkulazioko kontrolatzaile ez diren lan-kontratuko langileen araubide juridikoa, kontratazioa eta negoziazio kolektiboa AENA Aeropuertos SA sozietatearentzat legez finkatutakoa izango da.» Bi.  Hamalaugarren xedapen gehigarria aldatu egiten da; hona zer dioen:

«Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Aireportu-tarifen arloko prozedurak.

1.  Proposamena, lege honetako 98. artikuluan jasotzen den prozedura kontuan hartzen ez duela-eta, ez bada onartzen aireportu-kudeatzaileari epe bat emango zaio, hautemandako hutsuneak konpon ditzan. Epe hori igaro eta artean konpondu ez bada edo proposamena ez onartzeko zioak desagertu ez badira, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak organo eskudunari igorriko dio arrazoizkotzat jotzen duen tarifa-aldaketaren proposamena, behar bezala justifikatuta eta identifikatutako irregulartasunak azalduz, dagokion legeaurreproiektuan txertatu dezan.

Bestela, lege honetako 98. artikuluan aurreikusitako kontsulta- eta gardentasunprozeduran irregulartasunak hautematen badira, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gomendioak emango ditu etorkizuneko kontsultetan hartu beharreko neurriei buruz, are erabiltzaileen erakunde edo elkarte ordezkariekin loturarik ez duten aireportuko konpainia erabiltzaileentzat hedatzeko gomendioa ere.

2.  Aireportu-kudeatzaileak aurkeztutako aireportu-tarifak aldatu edo berritzeko proposamenak lege honetako 91 eta 101.1 artikuluetan aurreikusitakora egokitzen direla ikuskatzeko lanetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak irizpide horiekin bat datozen aireportu-kudeatzailearen proposamenak igorriko dizkio organo eskudunari, hark dagokion Lege-aurreproiektuan txertatu ditzan.

Bestela, Batzordeak tarifa-aldaketa berrikusia jakinaraziko dio aireportukudeatzaileari, edo hala badagokio, proposamenak aurreko lerrokadan xedatutakoa bermatzeko jarraitu behar dituen irizpideak, baita irizpide horietara egokitutako proposamen berria aurkezteko epea ere. Aireportu-kudeatzailearen jakinarazpena jaso ondoren edo horretarako emandako epean jakinarazpenik jaso ez bada, Batzordeak dagokion tarifa-aldaketa berrikusia igorriko dio organo eskudunari, hark dagokion lege-aurreproiektuan txertatu dezan. Batzordearen proposamenean modu argian eta zehatzean adieraziko dira Batzorde horrek proposaturiko tarifa-aldaketa eta aireportu-kudeatzailearen ikuspuntua.

Tarifa-aldaketa berrikusia ezartzeko orduan, Batzordea saiatuko da aireportutarifen gehiegizko gorabeherak saihesten, lege honetako 91 eta 101.1 artikuluan ezarritako printzipioekin bat datorrenean.» Hiru.  Hamabosgarren xedapen gehigarria aldatu egiten da; hona nola:

«Hamabosgarren xedapen gehigarria.  Aireportu-tarifei buruzko kontsulta.

Kirol-hegazkingintza edo hegazkingintza orokorrerako aireontzien, aireko lanen eta aireontzi historikoen erabiltzaile kopuru garrantzitsua duten aireportuetan 98. eta 102. artikuluetan adierazten den kontsulta-prozeduran parte hartzeko aukera emango zaie operadore horien erakunde ordezkariei.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorra aldatzea.

Aldatu egiten da Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorra.

Honela nola geratzen den idatzita: Bat.  13 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«13 bis artikulua.  Eginkizunen bereizketa.

1.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ondorioztatzen duenean aurreko artikuluan xedatutakoa betez ezarritako betebeharrak ez direla nahikoak izan lehia efektiboa lortzeko, eta sarbide-produktuen handizkako merkatuekin lotutako lehia-arazo edo akats larri eta iraunkorrak ez direla desagertu, honako hau proposatu ahal izango du salbuespenezko neurri gisa: merkatuan botere nabarmena duten egitura bertikaleko operadoreak behartzea sarbide-produktuen handizkako hornidurarekin lotutako jarduerak enpresa-unitate burujabe bati pasatzera.

Enpresa-unitate horrek sarbide-produktuz eta -zerbitzuz hornituko ditu enpresak, sozietate nagusiaren beste enpresa-unitate batzuk barne, epe, epemuga eta baldintza berberetan –zehazki, prezio- eta zerbitzu-mailei dagokienez– eta sistema eta prozesu berberen bidez.

2.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eginkizunak bereizteko betebeharra ezartzea proposatzen duenean, honako hauek barne hartuko dituen proposamen bat landuko da:

a)  Ondorioak justifikatzen dituzten frogak.

b)  Azpiegituretan oinarritutako lehiarako aukera gutxi dagoela edo aukerarik ez dagoela ziurtatzen duten frogak, arrazoizko epean.

c)  Honako hauei eragingo zaizkien ondorioen analisia: agintaritza arautzaileari, enpresari –batez ere, bereizitako enpresako langileei eta komunikazio elektronikoen sektoreari dagokienez–, sektorean esku hartzeko pizgarriei (zehazki, gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatzeko beharrari dagokionez) eta beste alderdi interesdun batzuei. Baita azpiegituretako lehiari eragingo zaizkion ondorioak eta kontsumitzaileei eragingo zaizkion balizko ondorio kaltegarriak, edozein eratakoak.

d)  Analisi bat, betebehar hau identifikatutako lehia-arazoak edo merkatuakatsak konpontzeko biderik egokiena dela justifikatzen duten arrazoiena.

3.  Neurri-proiektuak hurrengo elementuak hartuko ditu barnean:

a)  Bereizketaren izaera eta maila zehatzak, bereizitako enpresa-erakundearen estatutu juridikoa.

b)  Bereizitako enpresa-erakundearen aktiboen aipamena, baita erakunde horrek hornitu behar dituen produktu edo zerbitzuena ere.

c)  Bereizitako enpresa-erakundeak enplegatutako langileen beregaintasuna bermatzeko gobernantza-mekanismoak, eta dagokion pizgarri-egitura.

d)  Betebeharrak betetzen direla bermatzeko arauak.

e)  Prozedura operatiboen gardentasuna bermatzeko arauak, zehazki, beste alderdi interesdun batzuei begira.

f)  Betetze-maila bermatzeko jarraipen-programa, urteko txostena argitaratzea barne.

4.  Eginkizunen bereizketarako betebeharra ezartzeko proposamena Europako Batzordeari aurkeztuko zaio, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak –46. artikuluko 1. paragrafoan Agintaritza Arautzaile gisa aipatuak– haren inguruko txostena egin ostean.

5.  Europako Batzordeak erabakia hartu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak sarbide-sarearekin lotutako merkatuen analisi koordinatua egingo du, 10. artikuluan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz. Halaber, ebaluazioa oinarri hartuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak dagozkion betebeharrak inposatu, mantendu, aldatu edo kenduko ditu, Energia eta Turismo Ministerioak txostena egin ondoren.

6.  Merkatu batean edo batzuetan botere nabarmena duela jo den enpresa batek beste jabe bat duen pertsona juridiko bereizi bati transferitu nahi badizkio tokiko sarbide-sarearen aktiboak edo horien zati handi bat, edo enpresa-erakunde bereizi bat ezarri nahi badu, txikizkako hornitzaile guztiei –baita bere txikizkako sailei ere– guztiz baliokideak diren sarbide-produktuak hornitzeko, jakinaren gainean jarri beharko ditu aurrez Industria, Energia eta Turismo Ministerioa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala. Enpresek xede horren edozein aldaketaren eta bereizketa-prozesuaren azken emaitzaren berri ere emango diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.

Kasu horretan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ebaluatu egingo du zer ondorio izango dituzten aurreikusitako transakzioek erakunde horri erregelamendu bidez ezarritako betebeharretan, eta sarbide-sarearekin lotutako merkatuen analisi koordinatua egingo du, 10. artikuluan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz. Halaber, ebaluazioa oinarri hartuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak dagozkion betebeharrak inposatu, mantendu, aldatu edo kenduko ditu, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak txostena egin ondoren.

7.  Funtzio-bereizketa ezarri zaien edo funtzioak bereiztea erabaki duten enpresak 13. artikuluan adierazitako betebeharretako edozeinen mende egongo dira, edozein dela ere erreferentziako merkatua, baldin eta horietan botere nabarmena dutela adierazi bada.» Bi.  Hona nola geratzen den idatzita I. eranskineko 1. paragrafoa:

«1.  Operadoreen tasa orokorra.

1.  Alde batera utzi gabe operadoreei zerbitzu unibertsala finantzatzeko 25. artikuluan eta III. tituluan ezarritako ekarpen ekonomikoa, operadore guztiek urteko tasa bat ordaindu beharko dute; tasa hori ez da ustiaketaren diru-sarrera gordinen milako 1,5 baino handiagoa izango eta 68. artikuluan adierazitako agintaritza arautzaileek lege honetan zehaztutako araubide juridikoa aplikatuz sortutako gastuak ordaintzera xedatua egongo da, are kudeaketa-, kontrol- eta exekuziogastuak ere.

Aurreko lerrokadan adierazitakoaren ondorioetarako, diru-sarrera gordin gisa hartuko dira lege honen aplikazio-esparruan sartzen diren komunikazio elektronikoen zerbitzuak eskaini eta sareak ustiatzetik operadoreak bereganatutako diru-sarrerak. Horrenbestez, ez dira diru-sarrera gordin gisa hartuko operadore batek eskainitako zerbitzuei dagozkien sarrerak, baldin eta erabiltzaileengandik jaso eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak eskaintzen dituzten edo sareak ustiatzen dituzten operadoreen zerbitzuak ordaintzeko badira.

2.  Tasa urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da. Dena den, baldin eta operadoreak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, operadore gisa jarduteko gaitasuna galduko balu abenduaren 31 baino lehen, tasa egoera hori gertatzen den egunean sortuko da.

3.  Urtero ordaindu beharreko tasa hori ez da lege honetan zehaztutako araubide juridikoaren aplikazioz sortutako gastuak baino handiagoa izango ─kudeaketa-, kontrol- eta exekuzio-gastuak barne─.

Hartara, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak txosten bat argitaratuko du urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen; bertan, 68. artikuluan aipatzen den araubide juridikoa betetzearen ondorioz agintari arautzaile nazionalek egindako gastuak jasoko dira.

Halaber, txostenean, lege honetan zehaztutako araubide juridikoaren aplikazioz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako gastuak jasoko dira, modu bereizian; gastuok oinarri gisa erabiliko dira Batzordeak Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura egin beharreko urteko diru-izendapena finkatzeko eta Batzordeak lege honen aplikaziorako behar dituen finantza-baliabideak bermatzeko.

Tasaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: lege honetako 68. artikuluan aipatzen diren agintari arautzaile nazionalek aurreko ekitaldian egindako gastuen zenbatekoari (lege honetan zehaztutako araubide juridikoaren aplikazioz sortutako gastuak, aipatutako memoria horretan jasoak) ehuneko bat aplikatuko zaio, telekomunikaziooperadore bakoitzaren aurreko urteko ustiapenaren diru-sarrera gordinak telekomunikazio-operadoreen ekitaldi horretako ustiapeneko diru-sarrera gordinen guztizkoaren gainean banan-banan ordezkatzen duten ehunekoa, hain zuzen.

Erregelamendu bidez, tasa horren likidaziorako kudeaketa-sistema zehaztuko da, baita telekomunikazio-operadoreek beren ustiapenaren diru-sarrera gordinen zenbatekoa Industria, Energia eta Turismo Ministerioari jakinarazteko bete behar dituzten epeak eta baldintzak ere, hartara telekomunikazio-operadore bakoitzak ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa kalkula dezan.» Hiru.  Hona nola geratzen den idatzita I. eranskineko 5. paragrafoa:

«5.  Tasak borondatezko epean kudeatu eta biltzea.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak borondatezko epean kudeatu eta bilduko ditu eranskin honetan jasotzen diren tasak.» Azken xedapenetako seigarrena.  Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatzea.

Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatu egiten da, eta honela geratzen da: Bat.  95. artikulua honela geratzen da idatzita:

«95. artikulua.  Zehapenak ezartzeko eskumena.

Arau-hauste arinen zehapenak Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariek ezarriko dituzte, eta arau-hauste larrienak Sustapen Ministerioko Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkariak. Arau-hauste oso larrien zehapenak Sustapeneko ministroak jarriko ditu.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagokio berak emandako ebazpenak ez betetzeagatik 88 b) eta 89 a) artikuluetan arau-haustetzat tipifikatutako ebazpenak zehatzea Bi. Paragrafo berria eransten zaio, hamabigarrena., 96. artikuluari; honako hau dio:

«12.  Artikulu honetan araututako jarduketak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gauzatuko ditu, 95. artikuluko bigarren paragrafoan adierazitako arauhausteen ondorioz abiarazitako prozeduren kasuan.» Azken xedapenetako zazpigarrena.  Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legea aldatzea.

Paragrafo berria, hirugarrena, eransten zaio Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 70. artikuluari, eta honako hau dio:

«3.  Isunen diru-bilketa Estatuko Administrazio Orokorrak gauzatuko du borondatezko epean, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak exekuzio-aldian, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuak onartutako Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritakoari jarraituz.» Azken xedapenetako zortzigarrena.  Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea aldatzea.

Bat.  Ezabatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 13. artikuluko 7. paragrafoa.

Bi. Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 66. artikuluko 3. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere jarduera-eremuaren eta esleitu zaizkion eginkizunen barruan, zehapen eraginkor, proportzionatu eta eragozleak ezarri ahal izango dizkie enpresa elektrikoei, baldin eta bere eskumenen esparruan egindako ebazpen juridikoki lotesleak edo errekerimenduak ez betetzeari buruz lege honen 60.a) artikuluaren 1, 2, 5, 6 eta 7. zenbakietan oso larritzat tipifikatutako arau-hausteak eta 60.a) artikuluaren 8, 9 eta 10. zenbakietan tipifikatutako arau-hausteak egiten badituzte.

Halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eskumena izango du aurreko lerrokadan adierazitako arau-hauste larriak zehatzeko, baldin eta, egoera dela-eta, oso larritzat jo ezin badira, eta zehazki, Batzorde horrek bere eskumenen esparruan emandako ebazpen juridikoki lotesleak edo errekerimenduak ez betetzeari buruz lege honen 61.a) artikuluaren 4, 5 eta 22. zenbakietan tipifikatutakoen kasuan.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eskumena izango du bere eskumenen esparruan emandako ebazpen juridikoki lotesleak edo errekerimenduak ez betetzeari dagokionez lege honen 62. artikuluan tipifikatutako arau-hauste arinak zehatzeko.

Nolanahi ere, zehapenaren zenbatekoak ezin izango du gainditu garraiosarearen kudeatzailearen negozio-zifraren urteko zenbateko garbiaren % 10, edo egitura bertikala duen taldeko sozietate nagusiaren negozio-zifra kontsolidatuaren urteko zenbateko garbiaren % 10.» Azken xedapenetako bederatzigarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau ondoko hauetan xedatutakoaren babesean ematen da:

a)  Konstituzioaren 149.1.13 artikulua, Estatuari jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta haren koordinazio orokorra egiteko eskumen esklusiboa ematen diona.

b)  Konstituzioaren 149.1.20 artikulua, Estatuari interes orokorreko aireportuen eskumen esklusiboa ematen diona.

c)  Konstituzioaren 149.1.21 artikulua, Estatuari autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik dabiltzan trenbideen, komunikabideen araubide orokorraren eta posta eta telekomunikazioen eskumen esklusiboa ematen diona.

d)  Konstituzioaren 149.1.25 artikulua, Estatuari meategi- eta energia-araubidearen oinarriak emateko eskumen esklusiboa ematen diona.

e)  Konstituzioaren 149.1.27 artikulua, Estatuari prentsaren, irratiaren eta telebistaren oinarrizko legedia emateko eskumen esklusiboa ematen diona.

Azken xedapenetako hamargarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.

1.  Gobernuak lege honetan xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak onartu ahal izango ditu.

2.  Lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Ministroen Kontseiluak lege honetako 26. artikuluan adierazten den Estatutu Organikoa onartuko du, errege-dekretu bidez; bertan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren jarduketaaraubideari eta funtzionamenduari dagokionez lege honen arabera beharrezkoak diren alderdi guztiak finkatuko dira, eta, bereziki, honako hauek:

a)  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren egitura organikoa.

b)  Eskumenak organoen artean banatzeko modua.

c)  Langileen erregimena.

Azken xedapenetako hamaikagarrena. Indarrean sartzea.

Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko ekainaren 4an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

ERANSKINA Lege honetan araututako jarduerekin eta zerbitzuekin zerikusia duten tasak eta izaera publikoko ondare-prestazioak I.  Zerbitzuak eskaini eta jarduerak gauzatzeagatik ordaindu beharreko tasak 1.  Posta-sektorearekin loturiko jarduerak gauzatzeagatik eta zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasak A)  Posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen erregistro orokorrean inskribatzeko tasa.

1.  Zergapeko egitatea.

Tasaren zergapeko egitatea da Erregistro Orokorrean posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak inskribatzea eta inskripzioa berritzea.

2. Sortzapena.

Tasa hura inskribatu eta urtero inskripzioa berritzean sortuko da.

3.  Subjektu pasiboak.

Posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden eta posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak izango dira subjektu pasiboak.

Aldi berean posta-zerbitzu unibertsalaren esparruko posta-zerbitzuak eta esparru horretan sartzen ez diren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko dute, zerbitzu horiei dagozkien ataletan. Inskripzio eta berritze orok dagokion tasaren ordainketa eragingo du.

4. Zenbatekoak.

Ordaindu beharreko kuota 400 eurokoa izango da; Erregistroan inskribatzean edota inskripzioa berritzean ordaindu beharko da.

5. Kudeaketa.

Sustapen Ministerioaren tasaren likidazioa horretarako emandako ministro-aginduan xedatzen denaren araberakoa izango da.

B)  Erregistroko ziurtagiriak egiteagatik ordaindu beharreko tasa.

1.  Zergapeko egitatea.

Tasaren zergapeko egitatea da posta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen Erregistro Orokorrak erregistro-ziurtagiriak ematea.

Tasa hori ez da aplikatuko Erregistroan hasierako ziurtagirien inskripzioa egitean edo inskripzioa berritzean.

2. Sortzapena.

Tasa erregistro-ziurtagiria eskatzearekin batera sortuko da.

3.  Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak izango dira ziurtagiria eskatzen duten pertsonak.

4. Zenbatekoak.

Ordaindu beharreko kuota 100 eurokoa izango da; eskaera aurkezten den unean bertan ordaindu beharko da.

5. Kudeaketa.

Sustapen Ministerioaren tasaren likidazioa horretarako emandako ministro-aginduan xedatzen denaren araberakoa izango da.

C)  Administrazio-baimen bereziak emateko tasak.

Sustapen Ministerioaren tasaren likidazioak posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 32. artikuluan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

2.  Kontzentrazio-eragiketekin loturiko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasak.

Kontzentrazio-eragiketen analisiaren eta azterketaren araberako tasa.

1.  Zergapeko egitatea.

Tasaren zergapeko egitatea da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren kontrolpean dauden kontzentrazioen azterketa egitea Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 8. artikuluaren arabera.

2. Sortzapena.

Tasa uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena aurkeztean sortuko da.

Jakinarazpenaren unean diru-sarrerarik egin gabe autolikidazioa aurkezten baldin bada, ordainarazpena egingo da premiamendu bidez, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kasuan kasuko espedientea hasteko aukera izango du.

3.  Subjektu pasiboak.

Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 9. artikuluaren arabera, jakinarazpena egin behar duten pertsonak izango dira subjektu pasiboak.

4. Zenbatekoak.

1).  1.500 euroko kuota finkoa, uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 56. artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren inprimaki laburtuaren bidez bideratu behar diren kontzentrazioen kasuan. Dena den, eta aipatutako artikuluan jasotzen den moduan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak erabakitzen badu alderdiek inprimaki arrunta aurkeztu behar dutela, kasuan kasuko likidazio osagarria ordaindu beharko dute.

2).  Uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 8. artikuluaren arabera kontrolatu beharrekoak diren kontzentrazio ekonomikoak aztertu behar badira,, tasaren kuota honako hau izango da:

a)  5.502,15 euro, kontzentrazio-operazioan parte hartzen duten guztien artean Espainian duten negozio-bolumen orokorra 240.000.000 euro edo gutxiago baldin bada.

b)  11.004,31 euro, kontzentrazio-operazioan parte hartzen duten guztien artean Espainian duten negozio-bolumena 240.000.000 euro baino gehiago eta 480.000.000

euro baino gutxiago baldin bada.

c)  22.008,62 euro, kontzentrazio-operazioan parte hartzen duten guztien artean Espainian duten negozio-bolumena 480.000.000 euro baino gehiago eta 3.000.000.000

euro baino gutxiago bada.

d)  43.944 euroko kopuru finkoa, kontzentrazio-operazioan parte hartzen duten guztien artean Espainian duten negozio-bolumena 3.000.000.000 euro baino handiagoa bada, eta beste 11.004,31 euro ordaindu beharko dira aipaturiko negozio-bolumenak 3.000.000.000 eurotan gainditzen duenean aurreko kopurua. Tasaren gehienezko muga 109.806 eurokoa izango da.

5. Itzulketa.

Tasa eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zergapeko egitatea subjektu pasiboari egozgarriak ez zaizkion arrazoiengatik ordaindu ez denean bakarrik itzuliko dira eskatutako tasak.

6. Kudeaketa.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren tasaren likidazioa xede horretarako emandako ministro-aginduan xedatutakoari egokituko zaio.

3.  Telekomunikazioen sektorearekin loturiko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasak Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio honako tasa hauen likidazioa: A)  Operadoreen tasa orokorra, Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legearen I. eranskineko 1. paragrafoan arautzen dena.

B)  Telefono-numerazioaren tasak, azaroaren 3ko 32/2003 Legearen I. eranskineko 2. paragrafoan arautzen direnak.

C)  Jabari publiko irrati-elektrikoaren erreserbarako tasa, azaroaren 3ko 32/2003 Legearen I. eranskineko 3. paragrafoan arautzen dena.

D)  Telekomunikazio-tasak, azaroaren 3ko 32/2003 Legearen I. eranskineko 4. paragrafoan arautzen direnak.

4.  Energia-sektorearen eginkizunetarako aurreikusitako tasak 1.  Lege honetan aurreikusten diren ondorioetarako, honako tasa hauek ezarri dira: Lehena. Hidrokarburo likidoen sektorearekin loturiko jarduerak gauzatzeagatik eta zerbitzuak eskaintzeagatik aplikatu beharreko tasa.

a)  Zergapeko egitatea. Tasaren zergapeko egitatea da Industria, Energia eta Turismo Ministerioak hidrokarburo likidoen sektorearekin loturik gauzatutako jarduerak eta eskainitako zerbitzuak, hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta lege honetan ezartzen denaren arabera.

b)  Zerga-oinarria. Tasaren zerga-oinarria da gasolina, gasolio, keroseno, fuel-olio eta ontziratu gabeko petrolioaren eta petrolio ontziratuaren gas likidotuen urteko salmentak (tona metrikotan), nazioan bertan entregatu direnean. Horretarako, operadoreen artean egindakoak ez dira salmenta gisa hartuko, ezta aipatutako operadoreek petrolio-gas likidotuen banatzaileei kanalizazio bidez egindako azken kontsumitzaileentzako salmentak ere, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 45. artikuluan aipatzen direnak.

Aurreko lerrokadan adierazitako salmentak urtero kalkulatuko dira, aurreko urte naturalean egindakoak oinarri gisa hartuta, eta urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Meategi eta Energia Politiken Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, operadore bakoitzari dagozkion urteko salmentak zehaztuko dira; horiek Altxortegi Publikoari ordaindu beharreko zerga-kuota kalkulatzeko hartuko dira oinarri gisa. Aurreko lerrokadan adierazitako ebazpena eman bitartean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak paragrafo honetako f) hizkian aurreikusitako likidazioa egingo du, betiere aurreko urterako ezarritako urteko salmenten arabera. Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Meategi eta Energia Politiken Zuzendaritza Nagusiak ebazpena eman ostean, kasuan kasuko erregularizazioak egingo ditu, berak ezarritako salmenten arabera.

c)  Tasaren sortzapena. Tasa hilabete natural bakoitzeko azken egunean sortuko da.

d)  Subjektu pasiboak. Tasaren subjektu pasiboak izango dira urriaren 7ko 34/1998 Legearen 42 eta 45. artikuluetan adierazitako handizkako operadoreak.

e)  Karga-tasa eta kuota. Altxortegi Publikoan ordaindu beharreko zerga-kuota zehazteko, zerga-oinarriarekin biderkatuko den tasa: 0,140817 euro/Tm f)  Kudeaketa-arauak. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak hilero likidatuko du tasa; likidazio bakoitzaren zenbatekoa aurreko e) hizkian definitutako zerga-kuotaren hamabirena izango da.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jakinarazi eta likidatutako tasa uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretu bidez onartutako Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorrean finkatutako epeetan ordaindu beharko dute aurreko d) hizkian definitutako subjektu pasiboek.

Bigarrena. Hidrokarburo gaseosoen sektorearekin loturiko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik aplikatu beharreko tasa.

a)  Zergapeko egitatea. Tasaren zergapeko egitatea osatzen dute Industria, Energia eta Turismo Ministerioak hidrokarburo likidoen sektorearekin loturik gauzatutako jarduerek eta eskainitako zerbitzuek, hidrokarburo gaseosoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta lege honetan ezartzen denaren arabera.

b)  Zerga-oinarria. Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 92. artikuluan aipatzen diren bidesari eta kanonen aplikaziotik eragindako fakturazio osoak osatzen du tasaren zergaoinarria.

c)  Sortzapena. Tasa hilabete natural bakoitzeko azken egunean sortuko da.

d)  Subjektu pasiboak. Urriaren 7ko 34/1998 Legean aurreikusitako terminoetan, birgasifikazioari, GNL tankeen biltegiratzeari, oinarrizko biltegiratzeari, garraioari eta banaketari dagozkion jarduerak gauzatzen dituzten enpresak izango dira tasaren subjektu pasiboak.

e)  Karga-tasak eta kuota. Altxortegi Publikoan ordaindu beharreko zerga-kuota zehazteko, zerga-oinarriarekin biderkatuko den tasa: ehuneko 0,140

f)  Kudeaketa-arauak. Tasa hilero autolikidatuko da aurreko d) hizkian adierazitako subjektu pasiboen aldetik. Subjektu pasiboak dagokion aitorpen-likidazioaren inprimakia bete beharko du, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ebazpen bidez onarturiko ereduen arabera.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako ondorioetarako, hilabete bakoitzeko lehen 25

egunetan subjektu pasiboek aurreko hilabeteari dagokion fakturazio osoaren aitorpenlikidazioa aurkeztu beharko diote Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, eta, bertan, epeak eta fakturak xehatuko dira.

Hilabete bakoitzeko fakturazioaren tasak behar bezala ordainduko dira likidatutako fakturazio-epearen hurrengo hilabeteko 10. eguna edo hurrengo egun balioduna baino lehen.

g)  Tasa urriaren 7ko 34/1998 Legean aurreikusitako bidesari eta kanonen egituran sartuko da. Hidrokarburo gaseosoen sektoreko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasa gas-sistemaren etengabeko kostu gisa hartzen da, eta, beraz, urriaren 7ko 34/1998 Legean eta hura garatzen duten xedapenetan zehaztutako egitura, bidesari eta kanonei dagozkien gastuetan sartzen da ondorio guztietarako.

Hirugarrena. Sektore elektrikoarekin loturiko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik aplikatu beharreko tasa.

a)  Zergapeko egitatea. Tasaren zergapeko egitatea dira Industria, Energia eta Turismo Ministerioak sektore elektrikoarekin loturik gauzatutako jarduerak eta eskainitako zerbitzuak, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean ezartzen denaren arabera.

b)  Salbuespenak eta hobariak. Salbuespenei eta hobariei dagokienez, abenduaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean zehazten dena hartuko da kontuan, honako kostu hauek likidatzeko prozedura antolatu eta arautzen duena:

tarifako garraioaren, banaketaren eta merkaturatzearen kostuak, sistemaren kostu iraunkorrak eta horniduraren dibertsifikazioaren zein segurtasunaren kostuak. Gainera, haren bidez,aipatutako errege-dekretuko 5. artikuluan aipatutako kuotei aplikatzekoa zaien koefiziente murriztaile eta salbuespenen araubidea zehazten da.

Era berean, abenduaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da.

c)  Zerga-oinarria. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 17. artikuluan aipatzen diren sarbide-bidesarien aplikazioak eragindako fakturazio osoak dira tasaren zerga-oinarria.

d)  Tasaren sortzapena. Tasa hilabete natural bakoitzeko azken egunean sortuko da.

e)  Subjektu pasiboak. Garraio- eta banaketa-jarduerak garatzen dituzten enpresak izango dira tasaren subjektu pasiboak, azaroaren 27ko 54/1997 Legean aurreikusitako terminoetan.

f)  Karga-tasak eta kuota. Altxortegi Publikoan ordaindu beharreko zerga-kuota zehazteko, zerga-oinarriarekin biderkatuko den tasa: ehuneko 0,150, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 17. artikuluan aipatzen diren bidesarien kasuan.

g)  Kudeaketa-arauak. Aurreko e) hizkian adierazitako subjektu pasiboek hilero autolikidatuko dute tasa. Subjektu pasiboak dagokion aitorpen-likidazioaren inprimakia bete beharko du, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ebazpen bidez onarturiko ereduen arabera.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako ondorioetarako, hilabete bakoitzeko lehen 25

egunetan subjektu pasiboek aurreko hilabeteari dagokion fakturazio osoaren aitorpenlikidazioa aurkeztu beharko diote Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, eta bertan, epeak eta fakturak xehatuko dira.

Azken-aurreko hilabeteko fakturazioaren tasak behar bezala ordainduko dira hilabete bakoitzeko 10. eguna edo hurrengo egun balioduna baino lehen.

h)  Tasa azaroaren 27ko 54/1997 Legean aurreikusitako bidesarien egituran sartuko da. Sektore elektrikoko jarduerak gauzatu eta zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasa sistemaren etengabeko kostu gisa hartzen da azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 16.5 artikuluaren arabera, eta beraz, lege horretan eta hura garatzen duten xedapenetan zehaztutako bidesari-egituran sartzen da ondorio guztietarako.

2.  Xedapen honetan definitzen diren tasak borondatezko epean kudeatu eta biltzea Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta haren aplikazio-araudian aurreikusten diren terminoetan.

Xedapen honetan definitutako tasak borondatezko epean ordaindu ahal izateko atzerapena eta zatikapena adosteko eskumena Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuak onartutako Dirubilketarako Erregelamendu Orokorrean aurreikusten den moduan. Betearazpen-bideko diru-bilketa Ogasun Publikoaren diru-bilketarako organoen eskumena izango da, zergei buruzko araudian aurreikusten den moduan.

3.  Aurreko paragrafoetan aurreikusten ez den guztirako, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean, Tasa eta Prezio Publikoen apirilaren 13ko 8/1989 Legean eta horiek garatzen dituzten arauetan zehaztutakoa aplikatuko da.

4.  Gobernuak lau urtez behin berrikusiko ditu karga-tasak, eta horiek behar bezala egokituko dira Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak justifikatutako finantzazio-premietara.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak lege honetako zortzigarren xedapen gehigarrian adierazitako eginkizunak gauzatu eta hurrengo urtean egingo da lehenengo berrikuspena.

5.  Lehen paragrafoko a) hizkian, bigarren paragrafoko a) hizkian eta hirugarren paragrafoko a) hizkian aipatzen diren Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren jarduera eta zerbitzuen barnean sartuko dira, halaber, hari atxikitako erakundeek gauzatutako jarduerak eta emandako zerbitzuak, baldin eta aipatutako Ministerioak zerbitzu edo jarduera horiek gauzatu edo eskaintzeko eskumena eman badie.

6.  Estatuaren urte bakoitzeko aurrekontu orokorrei buruzko legeetan, zehaztu beharko da bigarren eta hirugarren paragrafoetan aurreikusitako tasen zein ehuneko xedatuko den Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalera, hark energia-sektorearen alorreko eginkizunak gauza ditzan.

5.  Jokoaren administrazio-kudeaketari dagokion tasa Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari dagokio tasa hau kudeatzea.

II.  Izaera publikoko ondare-prestazioak 1. Telebista bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren zerbitzu-emaile pribatuek eta telekomunikazio-operadoreek egin beharreko ekarpenak, Estatuko esparru geografikoari dagozkionak nahiz autonomia-erkidego batekoa baino handiagoak, Espainiako Irrati eta Telebista Korporazioa finantzatzeko abuztuaren 28ko 8/2009 Legearen 5. eta 6. artikuluetan arautzen dira.

2.  Abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 31. artikuluan arautzen den postaekarpena.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra