24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteena
2015-07-24Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/07/25, 177. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
8328 |
24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteena. |
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
Hitzaurrea.
I. titulua. Atariko xedapenak.
1. artikulua. Legearen xedea.
2. artikulua. Patenteen Erregistroa.
3. artikulua. Legitimazioa.
II. titulua. Patentagarritasuna.
4. artikulua. Asmakuntza patentagarriak.
5. artikulua. Patentagarritasunaren salbuespenak.
6. artikulua. Berritasuna.
7. artikulua. Dibulgazio kaltegabeak.
8. artikulua. Asmatze-jarduera.
9. artikulua. Aplikazio industriala.
III. titulua. Patente-eskubidea eta asmatzailearen izendapena.
10. artikulua. Patente-eskubidea.
11. artikulua. Legitimaziorik ez duen pertsona batek patentea eskatzea.
12. artikulua. Titulartasuna aldarrikatzea.
13. artikulua. Titulartasuna aldatzearen ondorioak.
14. artikulua. Asmatzailearen izendapena.
IV. titulua. Enpleguedo zerbitzu-harreman baten barruan egindako asmakuntzak.
15. artikulua. Enpresaburuaren jabetzako asmakuntzak.
16. artikulua. Enplegatzailearen edo zerbitzu-emailearen jabetzako asmakuntzak.
17. artikulua. Enpresaburuak bere gain har ditzakeen asmakuntzak.
18. artikulua. Informatzeko betebeharra eta enpresaburuak eta langileak eskubideak baliatzea.
19. artikulua. Frogatu beharraren karga eta eskubideei uko egitea.
20. artikulua. Aplikazio-eremua.
21. artikulua. Unibertsitate publikoetako eta ikerketa-erakunde publikoetako ikertzaileek egindako asmakuntzak.
V. titulua. Eskaera eta emateko prozedura.
I. kapitulua. Patente-eskaera aurkeztea eta bete beharreko baldintzak.
22. artikulua. Eskaera aurkeztea.
23. artikulua. Eskaerek bete beharrekoak.
24. artikulua. Aurkezteko data.
25. artikulua. Asmatzailearen izendapena.
26. artikulua. Asmakuntza-unitatea.
27. artikulua. Asmakuntzaren azalpena.
28. artikulua. Aldarrikapenak.
29. artikulua. Laburpena.
30. artikulua. Lehentasuna.
31. artikulua. Lehentasuna aldarrikatzea.
II. kapitulua. Patenteak emateko prozedura.
32. artikulua. Eskaera jasotzea eta Patente eta Marken Espainiako Bulegora igortzea.
33. artikulua. Aurkezpen-data ezartzea eta izapiderako onartzea.
34. artikulua. Defentsa nazionalerako intereseko patenteak.
35. artikulua. Ofizioz aztertzea.
36. artikulua. Teknikaren egoerari buruzko txostena eta iritzi idatzia argitaratzea.
37. artikulua. Eskaera eta txostena argitaratzea.
38. artikulua. Hirugarrenen oharrak.
39. artikulua. Funtsezko azterketa.
40. artikulua. Izapideak eta ebazpena.
41. artikulua. Patentea emateari buruzko iragarkia egitea eta patentea argitaratzea.
42. artikulua. Patentearen liburuxka argitaratzea.
III. kapitulua. Aurkakotzak eta errekurtsoak.
43. artikulua. Aurkakotzak.
44. artikulua. Errekurtsoak.
IV. kapitulua. Sendagaiak eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarriak.
45. artikulua. Eskaerak.
46. artikulua. Izapideak.
47. artikulua. Mantentzea.
V. kapitulua. Prozedura guztietarako eta hirugarrenen informaziorako xedapenak.
48. artikulua. Aldaketak.
49. artikulua. Akatsak zuzentzea.
50. artikulua. Prozedurak etetea.
51. artikulua. Modalitatea aldatzea.
52. artikulua. Eskaera bertan behera uztea.
53. artikulua. Eskubideak berrezartzea.
54. artikulua. Administrazio-bidean eta administrazioarekiko auzibidean dauden ekintzak berrikustea.
55. artikulua. Espedienteak kontsultatzea.
56. artikulua. Materia biologikoaren eskuragarritasuna.
57. artikulua. Hirugarrenei informazioa eman beharra.
VI. titulua. Patentearen eta patente-eskaeraren ondorioak.
58. artikulua. Ondorioen iraupena eta zenbaketa.
59. artikulua. Asmakuntza zuzenean ustiatzeko debekua.
60. artikulua. Asmakuntza zeharka ustiatzeko debekua.
61. artikulua. Muga orokorrak eta patente-eskubidea agortzea.
62. artikulua. Abeltzainaren eta nekazariaren salbuespenak.
63. artikulua. Erabilera horren eskubideak.
64. artikulua. Aurreko patenteen aurrean estaldurarik ez egotea.
65. artikulua. Mendeko patenteak.
66. artikulua. Legezko mugapenak.
67. artikulua. Behin-behineko babesa.
68. artikulua. Babesak hartzen duen eremua.
69. artikulua. Babesak hartzen duen eremua prozedura-patenteetan.
VII. titulua. Patente-eskubidea urratzeagatik baliaturiko akzioak.
70. artikulua. Eskubidearen defentsa.
71. artikulua. Akzio zibilak.
72. artikulua. Kalte-galerak ordaintzeko oinarriak.
73. artikulua. Agiriak erakustea kalte-ordaina kalkulatzeko.
74. artikulua. Kalte eta galeren kalkulua eta kalte-ordain hertsatzaileak.
75. artikulua. Merkataritza-etekinen eragina.
76. artikulua. Prestigioa kentzeagatiko kalte-ordaina.
77. artikulua. Jasotako kalte-ordainen kenkaria.
78. artikulua. Akzioen preskripzioa eta akzioak egiteko muga.
VIII. titulua. Patente-eskaera eta patentea, jabetza-eskubidearen objektu.
I. kapitulua. Erregistroan inskribatzea, titularkidetasuna eta desjabetzea.
79. artikulua. Patenteen Erregistroan inskribatzea.
80. artikulua. Titularkidetasuna.
81. artikulua. Desjabetzea.
II. kapitulua. Transferentziak, lizentziak eta kargak.
82. artikulua. Printzipio orokorrak.
83. artikulua. Kontratu-lizentziak.
84. artikulua. Ezagutza teknikoak.
85. artikulua. Eskualdatzailearen eta lizentzia-emailearen erantzukizuna.
86. artikulua. Hirugarrenen aurreko erantzukizuna.
III. kapitulua. Eskubide osoko lizentziak.
87. artikulua. Eskubide osoko lizentziak.
88. artikulua. Eskubide osoko lizentziak eskaintzea.
89. artikulua. Eskubide osoko lizentziak lortzea.
IX. titulua. Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak.
I. kapitulua. Asmakuntza ustiatu beharra eta nahitaezko lizentziak emateko betekizunak.
90. artikulua. Ustiatu beharra.
91. artikulua. Nahitaezko lizentziak emateko kasuak.
92. artikulua. Nahitaezko lizentziak, ez ustiatzeagatik edo behar bezainbeste ez ustiatzeagatik.
93. artikulua. Mendekotasunagatiko nahitaezko lizentziak.
94. artikulua. Lehiaren aurkako jardunbideak konpontzeko nahitaezko lizentziak.
95. artikulua. Nahitaezko lizentziak, interes publikoko arrazoiengatik.
96. artikulua. Osasun publikoko arazoak dituzten herrialdeentzat diren sendagaien fabrikaziorako nahitaezko lizentziak.
II. kapitulua. Nahitaezko lizentziak emateko prozedura.
97. artikulua. Lizentzia-eskatzailearen aurretiazko justifikazioa.
98. artikulua. Lizentzia-eskaera.
99. artikulua. Izapideak eta ebazpena.
III. kapitulua. Nahitaezko lizentzien araubidea.
100. artikulua. Nahitaezko lizentzien ezaugarriak.
101. artikulua. Nahitaezko lizentziak lagatzea, aldatzea eta ezeztatzea.
X. titulua. Patentearen deuseztasuna, indargabetzea eta iraungipena.
I. kapitulua. Deuseztasuna.
102. artikulua. Deuseztasunaren arrazoiak.
103. artikulua. Deuseztasun-akzioa baliatzea.
104. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorioak.
II. kapitulua. Indargabetzea edo mugatzea, patentearen titularrak eskatuta.
105. artikulua. Baliogabetzeko edo mugatzeko eskatzea.
106. artikulua. Prozedura.
107. artikulua. Baliogabetzearen edo mugatzearen ondorioak.
III. kapitulua. Iraungitzea.
108. artikulua. Iraungitzeko arrazoiak.
109. artikulua. Urteko kuota bat garaiz ez ordaintzeagatik iraungitzea.
110. artikulua. Uko egitea.
XI. titulua. Defentsa nazionalerako intereseko patenteak.
111. artikulua. Sekretu-araubidearen mendean jartzea.
112. artikulua. Izapideak.
113. artikulua. Sekretu-araubidea mantentzea.
114. artikulua. Urteko kuotak eta konpentsazioa.
115. artikulua. Eskaerak Estatutik kanpo.
XII. titulua. Jurisdikzioa eta arau prozesalak.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
116. artikulua. Jurisdikzioa.
117. artikulua. Akzioak egikaritzeko legitimazioa.
118. artikulua. Eskumena.
119. artikulua. Patente-gaietako auzien epeak.
120. artikulua. Jardulearen patentearen deuseztasuna.
121. artikulua. Ukatzeko akzioa.
122. artikulua. Informazio konfidentzialaren tratamendua.
II. kapitulua. Egitateak egiaztatzeko eginbideak.
123. artikulua. Eginbideak eskatzea.
124. artikulua. Eginbideak egitea.
125. artikulua. Eginbideen ziurtagiriak eta kopiak.
126. artikulua. Ukitutako alderdiari eman beharreko konpentsazioa.
III. kapitulua. Kautelazko neurriak.
127. artikulua. Kautelazko neurriak eskatzea.
128. artikulua. Har daitezkeen kautelazko neurriak.
129. artikulua. Fidantzak.
130. artikulua. Apelaziorik egonez gero hartu beharreko kautelazko neurriak.
131. artikulua. Kautelazko neurriak amaitzea.
132. artikulua. Aurreneurrizko idazkiak.
IV. kapitulua. Eztabaidak auzibidetik kanpo ebaztea.
133. artikulua. Enplegatuen asmakuntzen arloko adiskidetzea.
134. artikulua. Adiskidetze-batzordea.
135. artikulua. Akordio-proposamena eta adostasuna.
136. artikulua. Arbitrajea eta bitartekaritza.
XIII. titulua. Erabilgarritasun-ereduak.
I. kapitulua. Babestu beharrekoak eta babesteko baldintzak.
137. artikulua. Erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal diren asmakuntzak.
138. artikulua. Babeserako eskubidea.
139. artikulua. Teknikaren egoera.
140. artikulua. Asmatze-jarduera.
II. kapitulua. Eskaera eta emateko prozedura.
141. artikulua. Eskaeraren aurkezpena eta edukia.
142. artikulua. Aurkezpen-data esleitzea eta ofizioz aztertzea.
143. artikulua. Eskaera argitaratzea.
144. artikulua. Eskaeraren aurka agertzea.
145. artikulua. Prozedura eta ebazpena.
146. artikulua. Errekurtsoak.
147. artikulua. Aldaketak argitaratzea.
III. kapitulua. Emakidaren ondorioak.
148. artikulua. Eskubidearen edukia eta akzioak egitea.
149. artikulua. Deuseztasuna.
150. artikulua. Patenteei buruzko xedapenak aplikatzea.
XIV. titulua. Nazioarteko hitzarmenak aplikatzea.
I. kapitulua. Europako patentearen eskaerak eta Espainian aurkeztutako Europako patenteak aurkeztea eta eskaera horien ondorioak.
151. artikulua. Aplikazio-eremua.
152. artikulua. Europako patentearen eskaerak aurkeztea.
153. artikulua. Europako patentearen eskaeraren eta Europako patentearen balioa.
154. artikulua. Argitaratutako Europako patentearen eskaerak emandako eskubideak.
155. artikulua. Europako patentea itzultzea eta argitaratzea.
156. artikulua. Europako patenteen erregistroa.
157. artikulua. Europako patentearen eskaeraren eta Europako patentearen testu fede-emailea.
158. artikulua. Europako patentearen eskaera patente nazionalaren eskaera bihurtzea.
159. artikulua. Europako patentearen eskaera erabilgarritasun-ereduaren eskaera bihurtzea.
160. artikulua. Babes bikoitza debekatzea.
161. artikulua. Urteko kuotak.
II. kapitulua. Patenteen arloko lankidetza-ituna aplikatzea.
1. atala. Aplikazio-eremua eta Espainian gordailututako nazioarteko eskaerak.
162. artikulua. Aplikazio-eremua.
163. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoa, Bulego Hartzailea.
164. artikulua. Nazioarteko eskaerak bihurtzea.
165. artikulua. Espainian egindako aurreko gordailu baten lehentasuna aldarrikatzea.
166. artikulua. Tasak ordaintzeko epeak luzatzea.
2. atala. Espainia izendatzen edo hautatzen duten nazioarteko eskaerak.
167. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Bulego Izendatu gisa edo Bulego Hautatu gisa jardutea.
168. artikulua. Nazioarteko eskaera aurkezteko epeak eta eskaeraren ondorioak.
169. artikulua. Nazioarteko eskaera izapidetzea.
170. artikulua. Nazioarteko eskaera argitaratzea.
171. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egin beharreko berrikuspena.
172. artikulua. Nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean emandako patente baten ondorioak.
173. artikulua. Nazioarteko eskaera batean oinarritutako patente bat emateak eskaera nazional batean oinarritutako patente baten gainean dituen ondorioak.
174. artikulua. Espainiako Bulegoa, nazioarteko bilaketako eta nazioarteko aurretiazko azterketako administrazioa.
XV. titulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean ordezkatzea.
175. artikulua. Gaitasuna eta ordezkaritza.
176. artikulua. Industria-jabetzako agenteak.
177. artikulua. Industria-jabetzako agentearen lanbidean sartzea.
178. artikulua. Bateraezintasunak.
179. artikulua. Lanbide jardueran aritzea, Agenteen Erregistro Bereziaren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren jarduera.
180. artikulua. Ordezkaritza profesionalaren jardueran aritzeko gaitasuna kentzea.
181. artikulua. Batasunean zerbitzuak emateko askatasuna eta informazioa emateko betebeharrak.
XVI. titulua. Tasak eta urteko kuotak.
182. artikulua. Tasak.
183. artikulua. Tasak itzultzea.
184. artikulua. Urteko kuotak eta mantentze-tasa.
185. artikulua. Errekarguak.
186. artikulua. Tasen murrizketa.
Lehenengo xedapen gehigarria. Prozeduren lege-araubidea.
Bigarren xedapen gehigarria. Industria-jabetzako prozedurak ebazteko gehieneko epeak.
Hirugarren xedapen gehigarria. Eskaerak lehentasunez izapidetzea.
Laugarren xedapen gehigarria. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Patenteen arloko Lankidetza Itunaren (PCT) esparruan egindako jarduerarengatik ordaindu beharreko tasak.
Bosgarren xedapen gehigarria. Eskaerak eta ebazpenak argitaratzea eta espedienteak publikoki kontsultatzea.
Seigarren xedapen gehigarria. Patenteak bizkor emateko programak.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoetako organo eskudunekin koordinatzea.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Komunikazio telematikoak epaitegi eta auzitegiekin. Bederatzigarren xedapen gehigarria. Administrazio-bidean irmoki eman ez diren
tituluetan oinarritutako akzioak egitea.
Hamargarren xedapen gehigarria. Lege honetan aurreikusitako tituluak lortzeko eta mantentzeko tasen araubidea aplikatzea.
Lehenengo xedapen iragankorra. Prozeduren araubide iragankorra.
Bigarren xedapen iragankorra. Aurreko legeriaren arabera emandako asmakuntzen babes-tituluei aplikatu beharreko araudia.
Hirugarren xedapen iragankorra. Tasak eta urteko kuotak. Laugarren xedapen iragankorra. Dibulgazio kaltegabeak.
Bosgarren xedapen iragankorra. Ikerketako erakunde publikoetan egindako asmakuntzen ustiapen eta lagapenari buruzko araubidea aplikatzea.
Seigarren xedapen iragankorra. Akzio judizialak.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Azken xedapenetatik lehena. Ondasun higigarrien hipotekari eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik bigarrena. Industria Jabetzaren Erregistroa izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzko maiatzaren 2ko 17/1975 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik hirugarrena. Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik laugarrena. Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik bosgarrena. Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik seigarrena. Eskumen-titulua. Azken xedapenetatik zazpigarrena. Legearen garapena. Azken xedapenetatik zortzigarrena. Babes-klausula. Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Indarrean jartzea.
Eranskina.
HITZAURREA
I
Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legeak bere garaian guztiz erreformatu zuen gure patenteen sistema. Urte hartan, 1986an, Espainia Europako Ekonomi Erkidegoan
(EEE) sartu zen, eta sartzeko prozesuaren negoziazioan gai horri buruzko kapitulu bat sartu zen. Halaber, 1973ko urriaren 5ean Munichen Europako Patentea emateari buruzko Hitzarmena egin zen, eta 1986an Espainiak hitzarmen horrekin bat egin zuen.
Patenteen Legea hiru hamarkadatan egon da indarrean. Lege horren sendotasun eta malgutasunari esker, esparru arautzailearen egonkortasuna eta beharrezkoak diren aldaketak konbinatu dira, esparru hori antolamenduaren sektore horrek erkidegoan zein nazioartean zuen bilakaerari unean-unean egokitzeko, lege berri bat sortzeko beharrik izan gabe, nahikoak baitziren artikuluen erreforma partzialak.
Egokitzapen-bilakaera horren adibide batzuk honako hauek dira: 10/2002 Legea, apirilaren 29koa, Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legea aldatzen duena, asmakuntza bioteknologikoen babespen juridikoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 6ko 98/44 (EE) Zuzentaraua Espainiako Zuzenbideak sartzekoa, eta 19/2006 Legea, ekainaren 5ekoa, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak babesteko bideak zabaldu eta Europar Batasuneko hainbat erregelamendu aplikatzeko arau prozesalak ezartzen dituena. Horiez gain beste aldaketa txiki asko egin ziren, Legean bertan nahiz lege horrek gerora erregelamendu bidez izan zuen garapenean.
Hori gorabehera, 1986az geroztik nabarmen aldatu den errealitate bati indarreko legeria aplikatzean metatu den esperientzian oinarrituta, beharrezkoa da araudia orokorrean eguneratzea. Hala, oraingo honetan, kontuan hartuta eraginpean dauden manuen kopurua eta aldaketen izaera, ez da nahikoa orain arte egin direnen antzeko erreforma partzial soil bat.
Nazioartean hainbat faktore izan dira aldaketarako lagungarriak. Faktore horietako bat da emakidako prozedura nazionaletatik nazioarteko prozeduretarako urratsa egin dela; beste faktore bat da nazioarteko prozeduren bitartez izapidetutako patenteek gora egin dutela kopuru aldetik zein proportzio aldetik. 1986an, patente guztiak bide nazionaletik ematen ziren. Gaur egun, Espainian eraginak dituzten patenteen % 90 baino gehiago Patenteen Europako Bulegoak (EPO) ematen ditu, eta gure herrialdea nazioarteko eskarietan izendatu edo hautatu ahal da Washingtonen 1970eko ekainaren 19an egindako Patenteen Arloko Lankidetza Itunaren arabera (gehiagotan erabiltzen da ingelesezko akronimoa, PCT) ; gainera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (PMEB) da Itun horren esparruan nazioarteko Aurretiazko Bilaketa eta Azterketarako Administrazioa.
Beste aldaketa-faktore bat, gero eta globalizatuago dagoen ekonomia batean berrikuntzak nazioarteko merkataritzaren euskarri gisa duen funtsezko zereginari lotuta,
honako hau izan zen: Merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualaren eskubideei buruzko akordioaren (TRIPS) bidez, Jabetza Industriala, Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) ezartzeko Marrakexen 1994ko apirilaren 15ean sinatutako Akordioaren esparruan sartu zen. Espainia akordio horri atxiki zitzaion, 1995eko urtarrilaren 1ean.
Horrez gain, kontuan hartu behar da Europar Batasuneko patenteen eskubidea gerora ere garatu dela. Orain arte, garapen hori lehenago aipatu den asmakuntza bioteknologikoen babesari buruzko Zuzentarauan gauzatu zen, baita sendagaietarako eta produktu fitosanitarioetarako babes-ziurtagiri osagarrien (BZO) sorreran ere. Arau-bilbe horri gehitu behar zaio patente-eskubideen buruzko Ituna, Genevan 2000ko ekainaren 1ean egin (batzuetan ingelesezko akronimoa erabiltzen da, PLT) eta Espainiak 2013an berretsi zuena. Itun horren xedea izapideak erraztea eta arrazoi formalengatik eskubideak gal daitezela eragoztea da.
Orain egingo den erreformaren helburua, egoera berri honetan, lege-esparrua gaur egungo beharrizanetara egokitzea eta Espainiako berritzaileei, hain zuzen ere sistemaren erabiltzaile nagusiak diren horiei, titulu sendoak azkar lortzeko aukera ematea da. Izan ere, bide nazionaletik emandako patenteen % 95ek jatorria Espainian du. Erabilgarritasunereduetan ehunekoa antzekoa da.
Horregatik, eguneraketa horren arrazoietako bat, Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legean proposatutako helburuekin bat etorriz, patenteen bidezko berrikuntzaren babesa erraztu eta arintzea eta segurtasun juridikoa indartzea da. Horretarako, patenteak emateko sistema bakarra ezartzen da, berritasunaren eta asmatze-jardueraren aurretiazko azterketa, alegia. Hain zuzen ere, hasieran, Patenteen 1986ko Legean sistema hori apurka ezartzea aurreikusi zen. Beraz, desagerrarazten da gaur egungo aukerako sistema edo «nahierako» sistema, industria-jabetzaren arloko presazko neurriei buruzko uztailaren 31ko 8/1998 Errege LegeDekretuaren bidez egindako erreforman txertatu zena.
Erabilgarritasun-ereduaren figura funtsezko alderdietan ere aldatzen da, adibidez hauek zehazteari dagokionez: teknika nabarmenaren egoera, modalitate honen pean babestu ahal diren asmakuntzen mota eta babes-titulu honetatik eratorritako eskubidearen defentsarako ekintzak egiteko baldintzak.
Patentearen lege-bizitza osoan eskatu ahal ziren adizio-ziurtagiriak, gaur egun Europako zuzenbide konparatuan ia-ia ez dira inon ere ageri. Salbuespen bakan bat edo beste gorabehera, gure inguruko herrialdeetan jada ez da beharrekotzat jotzen patentearen lege-bizitza osoan eskatu ahal diren eta patente nagusiaren xedearen aurrean asmatzejarduerarik eskatzen ez duten titulu osagarri batzuk arautzea, funtsean halako hobekuntzak jatorrizko asmakuntzaren bitarteko baliokideen babes-eremuaren barruan geratzen direlako.
Gainera, barneko lehentasuna arautuz, epealdi batean behintzat geroagoko eskabideak modu hobean aurkeztu ahal dira, eta hala, ez dago zertan mantendu behar lehendik ere bazterrekoa zen figura bati eustea, indarrean dauden patenteen titularrek ez baitute ia inoiz ere halakorik erabili. Arrazoi horregatik ezabatu dira aurreko Legearen X. tituluan biltzen zen arauditik.
Patenteen 1986ko Legean «lan-asmakuntza» deitzen zirenei buruzko xedapenak ere eguneratzen dira, eta beste xedapen batzuk sartzen dira BZOei buruz, nahitaezko lizentziei buruz, deuseztasun-, mugatzeeta iraungitze-prozedurei buruz, ordezkaritza profesionala eskuratzeari buruz eta ordezkaritza hori gauzatzeari buruz, barneko merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123 (EE) Zuzentarauaren transposizioaren barruan. Halaber, Legean, zuzenbide konparatuan ohikoa denez, bateratu egiten dira asmakuntzen babeserako Europako eta nazioarteko bideak aplikatzeko oinarrizko arauak, 1986ko Legearen ostean erregelamendu banatan jaso ziren horiek. Alderdi horiek guztiek geroago aipatuko dira hitzaurre honetako beste paragrafo batzuetan, hitzaurre honen azalpenaren hurrenkerari dagokionez Legearen sistemari jarraitzen baitiogu.
Azkenik, arauak errazagoak eta argiagoak izan daitezen, jada indargabetutako xedapen batzuekin lotzen ziren manu batzuk eguneratu behar ziren, eta horrez gain
esangura galdu duten beste xedapen batzuk desagerrarazi, bere garaian justifikazioa eman zieten inguruabarrak desagertu direlako, erregelamenduan bildu ahal ziren arauak Legetik ezabatu, hala multzoari moldagarritasun eta malgutasun handiagoa emateko, bai eta testu berria gaur egungo irizpideen arabera doitu ere, irizpide horiek behartuta artikuluak errotulatu behar baitira.
Agerikoa denez, berrikuspen orokor honi ezin zaio ekin aurreko erreformei gehituko zaien erreforma partzial soil gisa. Lege-testu berria behar da. Testu horrek, funtsean lehengo arau-esparruari eutsita, aldaketa horiek txertatuko ditu gaur egungo araugintzako teknika-jarraibideen arabera, arauaren multzoa argiagoa eta sistema aldetik koherenteagoa izan dadin.
II
I. tituluaren atariko xedapenetan erregistroaren batasuna ezartzen da, merkatuaren batasun printzipioari dagokionez, baita tituluen estaldura nazionala ere, titulu horien artean sartzen direla sendagaietarako eta produktu fitosanitarioetarako babes-ziurtagiri osagarriak. Halaber, halakoak eskatzeko legitimazioa hedatzen da, sorrera-erregelamendu batzuek eta besteek erkidegoko tituluetarako irekitako irizpideari jarraikiz, erregelamendu horien bidez legitimazioa aintzatesten baitzaie pertsona fisiko edo juridikoei, barnean direla zuzenbide publikoko erakundeak.
Patentagarritasunari buruzko II. tituluan jasotzen dira Europako patenteak emateari buruzko Hitzarmenaren berrikuspenari buruz Munichen 2000ko azaroaren 29an egindako aktaren ostean Europako patenteetarako egindako aldaketak. Izan ere, titulu horretan azaltzen denez, lehendik ezagunak diren substantzia edo konposizioak sendagai gisa edo aplikazio terapeutiko berrietarako erabiltzeko aukera dago. Tratamendu kirurgikoko eta tratamendu terapeutikoko metodoei eta diagnostiko-metodoei dagokienez, halakoek patenteengatiko babesetik baztertuta jarraituko dute lehen zeuden kasu berberetan, baina aurrerantzean ez da beharrezkoa izango halakoak industrian aplikatu ezin direla argudiatzea.
Argitasunaren onerako, teknikaren egoera zedarritzean, interferentzien artean espresuki aipatzen dira Espainia izendatzen duten lehenagoko Europako patenteen eskariak, baldin eta espainieraz argitaratu badira, baita fase nazionalean Espainian sartzen diren nazioarteko PCTak ere. Horiek ere lehengo legean ez ziren esplizituki aipatzen, lege hori promulgatu zenean Espainia artean ez zelako Hitzarmen haietako kide.
Eskatzaileak edo kausatzaileak eragindako dibulgazioetarako grazia-epea ere desagerrarazten da, baldin eta dibulgazio horrek ustiapenik ez badakar edo asmakizuna merkataritzako eskaintzen ez bada. Europako zuzenbide konparatuan ez dago halako salbuespenik, eta asmakizunaren berritasunari kalte egin ahal dio, babesa grazia-epe hori onartzen ez duten herrietara hedatu nahi bada.
III
III.titulua, patente-eskubideari eta asmatzailea izendatzeari buruzkoa, funtsean aldatu gabe mantentzen da. Enpleguedo zerbitzu-harreman baten barruan egindako asmakuntzen arauak ere ez dira aldatzen IV. tituluan, halakoen titulartasuna esleitzeari dagokionez. Hala ere, enpleguedo zerbitzu-harremanean aldeetako bakoitzari Legeak onartzen dizkion eskubideak baliatzeko baldintzak zehazten dira, oreka handiagoa bilatzeko enplegatuaren informazio-betebeharraren eta enpresaburuak edo enplegatuak erantzuteko eta konpromisoa betetzeko hartzen duen betebeharraren artean.
Iuris et de iure presuntzioak enpresaburuari aukera ematen zion asmakuntzen titulartasuna erreklamatzeko, baldin eta asmakuntza horien patentea enplegu-harremana suntsitu eta hurrengo urtean eskatzen bazen. Presuntzio hori ere desagerrarazten da, eta horren ordez beste bat ezartzen da: beste presuntzio horrek aurkako froga onartzen du, asmakuntza horiek enplegu-harremana indarrean zegoen bitartean egin zirelako.
Unibertsitate Publikoen, Ikerketa-erakunde Publikoen eta beste Administrazio Publiko batzuetako Ikerketa Erakundeen zerbitzuko ikertzaileek egindako asmakuntzei dagokienez,
asmoa Patenteen Legea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin –lege horrek Patenteen Legearen beraren azken xedapenetatik bigarrena aldatu zuen– eta Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legearekin egokitzea izan da. Hain zuzen ere, gai horri buruz ezinbestean araudia zertxobait lausotzen da, Patenteen Legeak berak Unibertsitateetako gobernu-organoetara eta Gobernuaren edo autonomia-erkidegoen erregelamendu-ahalera jotzera behartzen baikaitu.
IV
V. titulua erreformaren ardatzetako bat da. Titulu horren barnean daude patentearen eskaria eta emateko, aurka egiteko eta errekurtsoak aurkezteko prozedurak, ziurtagiri osagarriei buruzko batasuneko erregelamenduak aplikatzeko arauak, eta horietarako guztietarako xedapen orokorrak.
Legeak muturreraino errazten ditu aurkezpen-data lortzeko eskakizunak. Eskakizun horiek patente-eskubideei buruzko Itunak harmonizatzen ditu, eta hain zuzen ere lehenago aipatu diren nazioarteko prozeduretan jada aplikatzen dira.
Eskariaren eskakizunetako bat da asmakuntza zein materia biologikori buruzkoa izan eta horren jatorri geografikoari edo iturriari buruz informazioa eman beharra, informazio hori patentearen baliozkotasunari buruz aurretiaz iritzirik emateko baliagarria ez den arren.
Beste alderdi berri bat da barneko lehentasuna onartzea, lehenengo eskaria Espainian aurkezten dutenak ez diskriminatzeko, haiek geroago eskari hobeak edo zuzenduak aurkezteko aukera izan dezaten; hala, lehentasunaren onurak baliatuko dituzte bi eskarien elementu komunei dagokienez.
Emateko sistemari dagokionez, Legea aldendu egiten da uztailaren 31ko 8/1998 Errege Lege Dekretuaren bidez egindako erreforman txertatutako aukerako araubidetik, eta berritasunaren eta asmatze-jardueraren aurretiazko azterketara itzultzen da, patenteak emateko sistema bakarra delakoan. Lehenago esan denez, 1986ko Legean, sistema hori apurka ezartzea aurreikusi zen.
«Nahierako» prozeduraren ereduak, berrikuntzarako pizgarrian baino gehiago erabiltzaileen esperientzietan oinarritzen den horrek, batzuetan azkenean lehiakideei jasanarazten die sekula eman behar izan ez ziren patenteak deuseztatzearen kostua eta karga, eta lehiaketa faltsutzeko bidea ematen du, sortzen dituen tituluen baliozkotasunaren presuntzioa bide judizialetik soilik deuseztatu ahal delako.
Aukerako sistema ere ez da koherentea PMEBren estatusarekin. PMEB, PCTren esparruaren barruan Nazioarteko Azterketa Administrazioa da, eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundeak (WIPO) eskatutako gaitasuna –langileei eta espezializazioari dagokienez– dauzka eginkizun horiek betetzeko. Gainera, Espainian berrikuntzari legebabesa emateko baliabide publikoak behar ez bezala erabiltzen dira, PMEBk baliabide horien zati bat erabili behar baitu eskariak izapidetzeko, bai premiazko azterketa tekniko baten eta hainbat formalitateren ostean bertan behera uzten direnak, bai teknikaren egoera bilatzearen emaitzak edonolakoak direla ere onartu behar direnak.
Hain zuzen ere, teknikaren egoerari buruzko txostenak agerian jartzen badu emakidaren xede den asmakuntza ez dela asmakuntza, berria ez delako edo asmakuntzajarduerarik izan ez duelako, patente bat ematea ez da justifikagarria izango.
Orain, patenteak aurretiazko azterketa orokorrarekin emateko ereduaren alde egin da. Eredu horren barruan ere prozeduran aldaketak sartu dira, eredu integratuago bat lortze aldera. Eredu horren helburua bilaketa-fasera zuzenean igarotzea da, eskari guztietarako, nazioarteko prozeduretan gertatzen den bezala. Hala, halakoak hasteko baldintza bakarrak bilaketa bera egiteko ezinbestekoak direnak izango dira.
Lehengo prozeduraren ordez beste prozedura bat ezarriko da. Prozedura horrek bilaketa eta azterketa teknikoa integratzen ditu, eta bere ondorioak idatzizko iritzian agerraraziko dira. Hori aztertzailearen lehenengo jakinarazpena izango da. Interesdunak aztertzailearen ohar eta eragozpenei erantzun ahalko die, halakorik badago, funtsezko azterketa eskatzean, baldin eta izapideak egiten jarraitzea erabakitzen badu, eta bidezkoa bada, eskaria aldatuko du beharrezkoa den neurrian, legearen eskakizunetara egokitzeko.
Bilaketa aurreratzean prozedura arintzen da, interesdunarentzat funtsezkoa den alderdian. Hau da, informazio esanguratsua unean-unean eskuratzeko aukera ematen zaio, eskaria mantenduko duen eta, bidezkoa bada, lehentasun-epearen barruan atzerrian patentatuko duen erabakitzeko. Hori da bilaketa-tasa hasieran ordaintzearen arrazoia, eta berdin gertatzen da Europako patenteen eta nazioarteko PCT prozeduran.
Beste alde batetik, funtsezko azterketan, patentearen eskariak nahiz eskariaren xede den asmakuntzak legean ezarritako betekizun guztiak –formalak, teknikoak eta patentagarritasunekoak– betetzen dituztela egiaztatzea izango da helburua.
Prozedura arintzeko, aurretiazko aurkakotzak desagerrarazten dira, eta horien ordez, eman osteko aurkakotza-sistema ezartzen da, hori baita orokorrena zuzenbide konparatuan. Hala ere, hirugarrenen oharrak mantentzen dira. Ohar horiek eskaria argitaratu ondoren aurkeztu ahalako dira, norbera prozeduran alderdi izan zein ez, eta asmakuntzaren patentagarritasunarekin lotutako edozein alderdi buruzkoak izan ahalko dira. Aurkakotza geroratuaren sistemak behartuta, patentea ematearen aurkako administrazio-errekurtsoen araubidea aldatzen da. Administrazio-errekurtsoak aurkeztu ahalko dituzte aurkakotza-prozeduran alderdi izan direnek, eta planteatutako aurkakotza ebazteko egintzaren aurka aurkeztu.
BZOei buruzko IV. kapituluak alderdi gutxi batzuk arautzen ditu, besterik ez, hain zuzen ere batasuneko araudiak barneko zuzenbidearen eta tasa-araubidearen mendean uzten dituen alderdi batzuk. Gainerako arauak mota horretako tituluei zuzenean aplikatu behar zaien batasuneko araudian bilduta daude jada.
Azkenik, prozedurari eta hirugarrenen informazioari buruzko arau orokorrak harmonizatzen dira Industria-jabetzaren beste modalitate batzuetarako gai komunetan ezarritako arauekin. Nabarmendu beharreko alderdi berrien artean honako hauek aipatu behar dira: lehentasun-eperako eskubideen berrezarpena eskatzeko aukera, nazioarteko prozeduretan eta PLTn ezarrita dagoenaren ildotik; eskaria aldatzeari eta prozedura batzuetako eta besteetako aldarrikapenei buruzko arauak, eta aurreko testuaren eta berori aldatzen duen aldarrikapen-sorta berriaren arteko diferentziak idatziz zehazteko betebeharra.
V
VI. eta VII. tituluak aurreko erreforma batzuetan eguneratu dira, eta ia-ia ez dira aldatu. Titulu horietako lehenengoan patente-eskubidearen norainokoa eta mugak arautzen dira. Titulu hori lehen aipatutako apirilaren 29ko 10/2002 Legeak eta sendagaien eta osasun produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legeak aldatu zuten. Bada, lege horietan, patente-eskubidearen mugen artean espresuki aipatzen dira sendagaiak baimentzeko egindako azterketa eta saiakuntzak, barnean direla xede horietarako printzipio aktiboaren prestaketa, eskurapena eta erabilera.
Hala ere, Lege berrian kasu diferente gisa bereizten dira erabilera esperimentalaren salbuespena eta «Bolar klausula» izenekoa, jatorri eta helburu diferenteak dituztelako, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak onartu duenez.
Beste aldaketa txiki batzuk honako hauek dira: babesaren hedadura zehazteko bitarteko baliokideen aipamena agerraraztea, zaharkituta geratu diren arau batzuk ezabatzea, arau horiek justifikatzen zituzten kasuak desagertu direlako, eta agortzearen norainokoan ñabardurak sartzea, agortze hori eskubidea baliatzeko muga orokorra den aldetik.
Patentearen titularra defendatzeko ekintzak, VII. tituluan aipatzen diren horiek, azalpen honen hasieran aipatu den ekainaren 5eko 19/2006 Legean eguneratu ziren. Lege horretan hainbat arau sartu zen behin-behineko eta kautelazko neurriei, bitartekarien erantzukizunari eta kalte-ordainen ezarpenari buruz. Hala ere, alderdi batzuetan hobetzen da jabetza intelektualaren eskubideen errespetuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/48 (EE) zuzentarauarekiko egokitzapena, kalte eta galeretarako gutxieneko kanona ezartzen delako, eta ez –orain arte gertatzen zenez– gehieneko kanon bat.
Arauak hausten dituzten jarduerak eteten direla bermatzeko kalte-ordain hertsatzaileak ere sartzen ditu Legeak, eta kalte-ordaina kalkulatu eta likidatzearekin lotutako gauza guztietarako, arau-haustea atzeman duen funtsari buruzko ebazpenaren betearazpenfasea aipatzen du; izan ere, demanda aurkezteko unean, baliteke jarduleak kalte-ordaina jasotzeko asmoa zehazteko beharrezkoa den informazioa ez edukitzea. Beste alde batetik, jarduleak nahiz demandatuak ahalegin handia egin behar dute, frogei eta alegazioei dagokienez, kalte eta galerak kuantifikatzeko. Prozesurako, horrek konplexutasun eta gainkostu gehigarriak ekartzen ditu, eta hori ezin da justifikatu, azkenean absoluzio-epaia ematen bada.
VI
VIII. titulua –alegia: patente-eskabidea eta patentea, jabetza-eskubidearen objektu– erregistro-zuzenbidearen printzipio orokorrekin hasten da: publikotasuna, legezkotasunean oinarritutako erregistro-kalifikazioa eta erregistro-itxieraren eragina, lehentasun-printzipioan berezkoa dena.
Gainontzekoan, abenduaren 22ko 25/2009 Legeak zenbait lege aldatzen ditu zerbitzujardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko legera egokitzeko. Lege horrek transferentziak eta lizentziak formalizatzeko agiri publikoaren eskakizuna desagerrarazi zuen, eta formaren eta agirien aldeko baldintzei dagokienez erregelamendua aipatu zuen.
IX. tituluak asmakuntza ustiatu beharra eta nahitaezko lizentzien araubidea aztertzen ditu.
Gai horretan, geroagoko legeetan egokitzapenak egin ziren, esate baterako, Neurri fiskalei, administratiboei eta lan-arlokoei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legean. Egokitzapen horiek «gutxieneko» erreformak izan ziren. Erreforma horietan, Merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualaren eskubideei buruzko akordioarekin argi eta garbi bateraezinak ziren xedapen batzuk kendu edo aldatu ziren, besterik gabe, baina araudiaren gainerako zatia ukitu gabe utzi zen. Gainerako zati hori, hain zuzen ere, Akordio hori Espainian ondorioak sortu ondoren desagertutako premisa batean oinarritu zen.
Bada, Patenteen 1986ko Legea idatzi zenean, patentearen objektua ustiatzeko betebeharrak objektu hori lurralde nazionalean fabrikatzea edo egikaritzea eskatzen zuen. Merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualaren eskubideei buruzko akordioa (MJIEA) Espainian aplikatu ondoren, nahikoa da barne-merkatua hornituta edukitzea MMAko kide den edozein herrialdetatik inportazioak eginez. Aldaketa hori erabatekoa izan zen, eta aurreko araudiaren zati handi bat eraginik gabe utzi zuen; izan ere, aurreko araudi horrekin, inportazioek herrialdean egindako fabrikazioa ordez zezatela eragotzi nahi zen, eta hain zuzen ere horixe legalizatu zen geroago. Nazioarteko merkataritzaren euskarri diren jabetza intelektualeko eskubideen gainean liberalizatzaile den eredu horren ondorioak, gerora globalizazio deitu den horren adibide ona dira.
Gaur egun, ustiapenik ezaren edo ustiapen txikiegiaren kasuak hornikuntzarik ezean edo lehiakortasunaren aurkako jardunbideen edo nagusitasun jarreren ondoriozko beste abusu batzuetan gertatzen dira funtsean, eta horiek ebazteko, lehia-zuzenbidea erabili ahal da, edo bestela Gobernuak berak esku har dezake interes publikoko arrazoiengatik. Jarduteko aukera horiek 1986ko Patenteen Legean aurreikusi ziren, eta gaur egungo legean mantentzen dira, aldaketa batzuekin.
Lege berriak, horrenbestez, nahitaezko lizentzien araudia berrantolatzen eta sinplifikatzen du; alde horretatik, MJIEA baino lehenagoko ustiapen kontzeptuarekin lotutako artikulu ugari desagerrarazten ditu. Hala ere, nahitaezko lizentzien bi kasu berri sartzen dira: estatuko edo batasuneko administrazio-erabaki irmo baten edo epai baten bidez lehiaren defentsarako legeriaren aurkako deklaratu diren jardunbideak amaitu beharra, eta osasun publikoko arazoak dituzten estatuei esportatzeko diren sendagaien fabrikaziorako nahitaezko lizentziak, halakoak arautzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 17ko 816/2006 (EE) Erregelamenduan aurreikusita daudenak.
Ustiapena eteteko aukera urtebetera mugatzen da, lehenagoko hiru urteen ordez, epe hain luzea ez zelako justifikatzen, ustiapena herrialdean egindako fabrikaziotik lotuta ez dagoenean. Arrazoi berberengatik desagerrarazten da nahitaezko lizentzien araubidearen pean jartzeko baldintzapeko betebeharra.
Gainontzean, kontratu-lizentziaren aurretiazko saiakuntza ez da mugatzen mendekotasunaren kasura, eta orain orokorrean aurreikusten da, lehen aipatutako MJIEAn salbuetsitako kasuetarako izan ezik. Berariaz ezartzen da, halaber, asmakuntza ustiatzen ari dela frogatzea patentearen titularrari dagokiola.
Izapideak eta ebazpena sinplifikatzen dira. Alde horretan, prozedura hau arautzen da: alderdiek frogak eta alegazioak aurkeztea, igortzea, erantzutea eta bitartekaritza egin ahal izatea, edo halakorik ezean, adituen batzorde bat eratzea –aditu bat alderdi bakoitzeko, eta hirugarren aditu bat, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak izendatua–, lizentziaren baldintzak zehazteko. Lizentzia ematean edo geroago lizentzia horren barruko oinarripatentearen objektuari dagozkion BZOak ere nahitaezko lizentziaren mendean egongo dira.
VII
Patenteen deuseztasun eta iraungipenari buruz X. tituluan biltzen diren arauetan aldaketa batzuk egiten dira, geroagoko arau batzuei egokitu zaizkielako. Arau horiek jarraian aipatuko dira.
Deuseztasun-prozesuan desagerrarazi egiten da aldarrikapen bat partzialki ezeztatzeko debekua, eta aurreikusten da patentearen titularrak patente hori mugatu ahal duela aldarrikapenak moldatuz. Hala, modu horretan mugatutako patentea prozesurako oinarri gisa erabili ahalko da, Europako patenteekin jada gertatzen den bezala, eta deuseztasunaren ondorioak BZOetara hedatzen dira, ziurtagiri horiek emateko funts gisa erabili zen oinarri-patenteak babestutako produktuaren gaineko eskubideari eragiten dion neurrian.
X. titulu honetako II. kapituluan patentearen titularrak Patente eta Marken Espainiako Bulegoan eskatutako baliogabetzeedo mugatze-prozedura arautzen du. Prozedura hori edozein unetan hasi ahal da patentearen lege-bizitza osoan, eta atzeraeraginak ditu, deuseztasun oso edo partzialarekin gertatzen den bezala.
Ezinbesteko arrazoiengatik iraungitako patenteak birgaitzearen ordez, zabalagoa eta malguagoa den aukera bat ezartzen da: eskubideen berrezarpena. Aukera hori kasu berberari aplikatuko litzaioke, eta ondorioz, figura beregain gisa desagertzen da. Nolanahi ere, urteko kuota bat ez ordaintzeagatik patente bat iraungiko da Legean aurreikusitako berandutze-epealdiak igaro ondoren, ez lehenago, eta ordainketa egin ahalko dute patentearen gainean inskribatutako eskubideen titularrek ere, baldin eta patentea iraungitzearen ondorioak jasango badituzte.
Araubide sekretuaren mendean dauden defentsa nazionalerako intereseko eskari eta patenteen araubidea XI. tituluan aurreikusten da. Eskari eta patente horiei dagokienez, aldaketa batzuk egiten dira, araubide horrek irauten duen bitartean izapidetzen jarraitu ahal izateko, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren baimena lortu ondoren edo defentsa arloan Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenetan aurreikusitakoaren arabera atzerrian lehenengo eskariak aurkezteko aukera ematen duten baldintzak zehazteko.
VIII
Jurisdikzioari buruzko arauak eta arau prozesalak jada eguneratu egin dira Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen eta Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen erreformetan, bai eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak babesteko bideak zabaldu eta Europar Batasuneko hainbat erregelamendu aplikatzeko arau prozesalak ezartzen dituen ekainaren 5eko 19/2006 Legean ere.
XII. tituluko I. kapituluan ekintzak egiteko legitimazioa onartzen zaie inskribatutako eskubideen titularrei, eta baliatu nahi den eskubidea sorrarazi duen egintza edo negozio
juridikoa inskribatzeko behar bezala eskatu dutela egiaztatzen dutenei, baldin eta azkenean inskribatzea onartzen bada.
Jurisdikzioari dagokionez, Lehen Auzialdiko epaileari buruzko aipamenak desagertzen dira. Horren ordez, lurralde-eskumena merkataritza arloko epaileari esleitzen zaio, hala xedatuta baitago Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 86.ter.2 a) artikuluan. Legearen asmoa, gainera, alde batetik, justiziaren hurbiltasuna eta deszentralizazioa eta, bestetik, patenteen arloko espezializazio judizialaren ereduaren lanketa sakonagoa uztartzea da. Hartara, eredu hori sendotu nahi da, eskumen objektiboak Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza-hiriko merkataritza arloko epaileari esleitzen dizkion gaiak bilduz, zeinetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak patenteei buruzko gaien ezagutza esklusiboki esleitzea erabaki baitu, lurralde-eskumeneko irizpide berberei eutsita.
Beste alde batetik, prozesuen epeak patenteei buruzko auzien berezko konplexutasunera egokitzen dira, kontuan hartuta adituen irizpenek patenteei buruzko auzietan sekulako garrantzia dutela eta adituak bere garaian gertu egon behar direla defentsarako eskubidea bermatzeko; horretarako, demandei eta errekonbentzioei erantzuteko epeak luzatzen dira 119. artikuluan.
Planteatzen den tituluaren deuseztasunari dagokionez, salbuespen gisa, baimentzen da patentearen titularrak, bidezkoa izanez gero, errekonbentzio gisa tratatzea eska dezala edo bere aldarrikapenak muga ditzala, izaera nagusiarekin edo subsidiarioki, betiere izapide idatziaren bidez, eta denbora nahikoarekin, deuseztasunaren eskatzaileak bere asmoak alda edo manten ditzan, proposatutako mugaketa aztertuta.
Aurreikusten da, halaber, bat-batean agertutako inguruabarrengatik patentea prozesutik kanpo aldatzen denean, adibidez Patenteen Europako Bulegoan aurkakotzaizapide batean, titularrak eskatu ahalko duela hala aldatutako patentea prozesurako oinarri gisa erabil dadila; hala, kontrako alderdiak alegazio-izapidea egin ahalko du.
Egitateak egiaztatzeko eginbideei eta kautelazko neurriei buruzko II. eta III. kapituluetan aldaketa batuk jasotzen dira. Aldaketa horien helburua da eginbide eta neurri horien norainokoa zehaztea eta, informazio sentikorra biltzea beharrezkoa denean, demandatuaren interesak informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko dituen interesak eta tutoretza judiziala eskatzen duen prozesu-alderdiak tutoretza hori lortzeko duen eskubidea bateratzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela ahalbidetzea.
Modu argi eta nahastezinean jasotzen denez, egitateak egiaztatzeko eginbideak egiten direnean, ez da beharrezkoa izango eginbide horien eragina jasoko duenari aurretiazko jakinarazpenik egitea, eginbideak behar bezala egiteko.
Kautelazko neurriei dagokienez ordezko kauzioaren arauak zehazten dira. Kauzio horren zenbatekoa organo jurisdikzionalak ezarriko du neurriak izapidetzean, alderdiei entzunaldia eskainita. Hala, izapide berean fidantza zehaztu ahalko da, eta ez da beharrezkoa izango kauzio horri buruzko alegazioen izapidea eta frogen izapidea irekitzea. Epe bat ezartzen da, halaber, demandatuak, neurriak igorri ostean, bidezkoa izanez gero kalte-ordaina jasotzeko asmoa zehatz dezan, eta fidantza sortu diren kalte guztiak estaltzera helduko ez dela aurreikusiz gero, kalte eta galera horiek zehaztu zituen ebazpen irmoa betearazteko beste prozedura batera jo behar izan ez dadila, eta erantzulearen aurka premiamendu-bideak aurrera jarraitu ahal izan dezala.
Azkenik, aurreneurrizko idazkiak jasotzen dira. Idazki horiek, kautelazko neurrien subjektu pasibo gisa errekeritu duten horrek edo hala izango den beldur den horrek neurri horien aurka defendatzeko prozesu-tresna gisa erabili ahalko ditu lehen aldiz. Hala, organo jurisdikzional eskudunaren aurrean agertu ahalko du, eta bere jarrera aurreneurriz justifikatu ahalko du.
XII. titulu honetako IV. kapituluaren aztergaia langileen asmakuntzen arloko adiskidetzea eta eztabaidak auzibidetik kanpo ebazteko balio duten arbitrajea eta bitartekaritza dira.
Lehenengoari dagokionez, Patenteen 1986ko Legearen arau batzuk berrikusten dira, gatazkarik egonez gero Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egin beharreko adiskidetzeari buruz, eta adiskidetze hori aurrerantzean borondatezkoa izango da. Adiskidetze hori aplikatu behar duen batzordearen osaerari dagokionez, bere parekotasuna
auzitan geratzen zen, langileak erreklamazioa planteatzean enpresako plantillan egoteari uzten zionean, hori sarritan gertatzen baitzen. Modu osoagoan arautzen dira akordioproposamena eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoak akordioa ziurtatzearen ondorioak, adostasunik balego. Hori betearazteko, Prozedura Zibilaren Legean epaiak eta auzibidez onetsitako hitzarmenak betearazteari buruz ezarrita dagoenari jarraituko zaio.
Mota horretako adiskidetzeak beste aukera bat dira, lege honen 136. artikuluak onartzen dituen bitartekaritzako eta arbitrajeko aukerei batzen zaiena. Aukera hori aplikatzen Patente eta Marken Espainiako Bulegoak etorkizunean parte har dezala aurreikusten da, horren xede eta egitekoen artean jasotzen baita bitartekaritzako eta arbitrajeko erakundea izatea, azken xedapenetatik bigarrenaren arabera.
IX
Erabilgarritasun-ereduetarako, zuzenbide konparatuan elementu komuna, paradoxikoa bada ere, desberdintasuna da. Titulu horren lege-konfigurazioa nazioarteko harmonizatzeirizpideen mendean ez dagoenez, desberdintasun horrek prozedurei ez ezik tituluaren kontzeptuari berari eta kontzeptuaren existentziari berari ere eragiten dio, modalitate hori ez baita herrialde guztietan aintzatesten.
Espainian, erabilgarritasun-ereduak gure enpresen beharrizanetara ongi moldatu diren babes-titulua izan dira. Hala erakusten dute eskarien kopuruak eta aurkeztutako eskarien artean jatorria estatuan dutenak, hain zuzen ere guztien % 95. Horregatik, XIII. tituluan biltzen diren arauetan gaur egungo planteamendua mantentzen da, sui generis ereduan oinarrituta, eta ez «patente sinplifikatua» delako ereduan, baina aldaketa batzuekin. Hain zuzen ere, aldaketa horien helburua modalitate hori gaur egungo beharrizanetara moldatzea eta izapideak arintzea da.
Alderdi berri garrantzitsuen artean lehenengoa hau da: teknika nabarmenaren egoera parekatu egiten da patenteetarako eskatzen denarekin. Hala eragozten da dibulgazioaren kontzeptuak dakarren ziurgabetasuna, eta berritasun erlatiboaren kontzeptua ezabatzen da, gaur egungo munduan oso zentzuzkoa ez delakoan, gaur egungo egoera oso diferentea baita 1986koarekin alderatuta. Izan ere, orduan ez zegoen aukera handirik teknologia berrien bidez mota guztietako informazioa eta agiri-funtsak orokorrean eskuratzeko. Puntu horretan, patenteekiko funtsezko diferentzia oraindik ere hau da: ereduetarako eskatzen den asmakuntza-jardueraren maila patenteetarako eskatzen dena baino txikiagoa da.
Erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal denaren eremua ere zabaltzen da. Orain arte, eremu hori mekanikaren arlora mugatzen zen, eta salbuespen gutxi batzuk ezartzen dira, esaterako biologia gaiak xede dituzten prozedura eta asmakuntzak –lehen ere salbuetsita zeuden–, eta horiez gain farmazia arloko substantzia eta konposizioak; hain zuzen ere, halakoak dira giza medikuntzan edo albaitaritzan sendagai gisa erabiltzea xede dutenak. Salbuespena sektore horietarako mantentzen da, ezaugarri bereziak dituztelako, baina ez gainerako produktu kimiko, substantzia edo konposizioetarako, horiek babes-modalitate honen onura jaso ahal baitute.
Emateko prozedurari dagokionez, hirugarrenen aurkakotzak oraindik ere patentea eman baino lehenagokoak dira, eta ez geroagokoak, bi arrazoirengatik: patenteekin gertatzen den ez bezala ez da egongo funtsezko azterketarik, eta diseinu industrialean gertatzen den ez bezala, erabilgarritasun ereduarekin babestutako arau teknikoen esklusibotasunak monopolio-izaerako proiekzioa sorrarazten du. Arrazoi berberarengatik, eskubidearen defentsarako ekintzak egin ahal izateko, teknikaren egoeraren txostena lortu beharko da, ekintzaren funts den tituluaren xedeari buruz, eta demandaren izapideak eteten dira, demandatuak eskatuta, demandatzaileak autoetan txosten hori txertatzen duen arte.
X
Titulu berri bat sartzen da, XIV.a, Europako patenteak emateari buruz Munich-en 1973ko urriaren 5ean sinatutako Hitzarmena eta Washingtonen 1970eko ekainaren 19an
egindako Patenteen Arloko Lankidetza Ituna Espainian aplikatzeari buruzkoa. Zuzenbide konparatuan ohikoa denez, titulu horrek Legean txertatzen ditu asmakuntzak Espainian babesteko Europako bidea eta nazioarteko bidea aplikatzeari buruzko arauak, eta Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legea indarrean jarri ondoren –Espainiak nazioarteko hitzarmen horiekin bat egin zuen garaian– onetsitako erregelamendu horietan jasota zeuden xedapen nagusiak bateratzen eta sintetizatzen ditu.
XV. tituluak ordezkaritzari, agenteei eta mandatariei buruzko arauak aztertzen ditu. Arau horiek Industri jabetzaren arloko presazko neurriei buruzko uztailaren 31ko 8/1998 Errege Lege Dekretuak berrikusi zituen, eta geroago, Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak.
Orain txertatuko diren aldaketak, industria-jabetzako agenteei buruzkoak, zerbitzuen eskuragarritasun-eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legeari egokitzen zaizkio. Alde horretatik ordezkaritza profesionala eskuratzeari buruz eta ordezkaritza hori gauzatzeari buruz ezarrita dauden oinarrizko arauak erregulatzen ditu lanbide kualifikazioak onartzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko irailaren 7ko 2005/36 (EE) Zuzentarauaren esparruan. Horrez gain, zuzentarau hori Espainiako legerian txertatzen duen azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuari ere egokitzen zaio.
Industria-jabetzako agentearena lanbide arautua denez, lanbide horretan hasteko gaitasun azterketa mantentzen da. Lanbide horretarako kualifikazioa egiaztatu ahal da prestakuntza-tituluaren bitartez, eta gaitasun-proba gaindituz. Eskakizun horiek, zentzuzkoa denez, pertsona fisikoek soilik bete ahal dituzte, baina lanbide horretan sartzeko beste eskakizun batzuk ezabatzen dira, adibidez fidantza ezartzea edo erantzukizuneko aseguru bat kontratatzea. Agenteen ordezkaritza profesionala pertsona juridikoek egin dezatela ere aurreikusten da. Pertsona juridiko horiek, baldintza jakin batzuetan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren Erregistro berezian gaitutako ordezkari gisa inskribatu ahalko dira.
Azkenik, Legean txertatzen dira erregelamendu bidez lehenago eguneratuta zegoen hainbat gauza, eta lehengo baimenen araubidearen ordez erantzukizunpeko adierazpena ezartzen da. Adierazpen horrek gaitasuna ematen du ordezkaritza profesionalaren jarduerari ekiteko.
Tasei eta urteko kuotei buruzko XVI. tituluan eguneratu eta berrantolatu egiten dira tasei buruzko arauak eta itzulketen, errekarguen, mantentzearen eta salbuespenen araubidea. Alde horretatik, eskariaren zioz ordaindutako tasen % 50eko murrizketa ezartzen da, eta horrez gain teknikaren egoerari buruzko txostena eta azterketa egitea, eta lehenengo hiru urteko kuotak ere bai, ekintzaile eta ETE jakin batzuentzat. Gainerakoan, eskariak edo idazkiak bide elektronikoetatik aurkeztearekin lotutako tasen zenbatekoaren % 15eko murrizketa mantentzen da, halakoak baliabide tekniko horien bidez aurretiaz edo aldi berean ordaintzen direnean.
Urteko kuotak sortzapen dataren osteko hiru hilabeteen barruan ordaindu beharko dira, eta aurretiazko ordainketak desagerraraziko dira. Urteko kuota bakoitzaren sortzapen data eskaria aurkeztu zen egunaren urtemugako hileko azken eguna izango da. Hala ere, baimenduta dauden berandutzez eta horiei dagozkien errekarguez gain, ordainketa erregularizatu ahalko da eskubiderik galdu gabe. Horretarako, Legearen bigarren tarifan aurreikusitako erregularizazio gehigarriko tasa ordaindu beharko da hurrengo urteko kuotaren sortzapen datara arte igarotzen den denboran.
Xedapen gehigarrietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ordeztaile gisa aplikatzea berresten da, etorkizunean Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 59.3 artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera prozedurak ebazteko gehieneko epeak ezarriko direla aurreikusten da, eta isiltasun negatiboa ezartzen da; dena dela, berariazko ebazpenen bitartez ebazteko betebeharra mantentzen da, isiltasunaren esanahiarekin inolako loturarik izan gabe.
Beste xedapen gehigarri batzuk honako hauek dira: espedienteak publiko egiteko eta kontsultatzeko baliabide telematikoak erabiltzea, Epaitegi eta Auzitegiekiko komunikazioak
formatu elektronikoan egitea, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak PMEBren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazioeta lankidetza-mekanismoak ezartzea, autonomia-erkidegoek eskaria argitaratu ostean prozedura osoan informazioa jaso dezaten. Lehen aipatu den Ekonomia Iraunkorraren Legean aurreikusitako helburuekin lotutako teknologiei buruzko eskarietan lehentasunezko izapideak egiteko aukera ere aurreikusten da, bai eta emakida arinetarako programak ezartzea ere; hain zuzen ere, interesdunak espresuki emakida horien onura jaso ahalko du erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera.
Azken xedapenetan, «Industria Jabetzaren Erregistroa» (gaur egun, Patente eta Marken Espainiako Bulegoa) izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzko 1975eko maiatzaren 2ko 17/1975 Legea aldatzen da, xedeen artean bitartekaritzaren bultzada eta arbitrajerako erakundearen jarduera sartzeko, eta abenduaren 23ko 60/2003 Legearen arabera, xedapen libreko gaietan industria-jabetzaren eskubideak eskuratu, kontratatu eta defendatzeari buruzko gatazkak konpontzeko errege dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak.
Azken xedapenetatik hirugarrenak eta laugarrenak Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legea eta Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legea aldatzen dituzte, hurrenez hurren lege horien lehenengo xedapen gehigarrietan, helburua dela Batasuneko Marken Auzitegiei espresuki eskumena aintzatestea gatazka zibilen ardura har dezaten, batasuneko zein estatuko ekintzak modu metatuan egiten direnean horien tituluen babespean zeinu edo diseinu berdin-berdina dagoenerako eta ekintza horietako bat gutxienez batasuneko titulu batean oinarritzen denerako.
Lege hau Espainiako Konstituzioak industria-jabetzaren arloko legeriari buruzko 149.1.9.a artikuluan eta Estatuari prozesu-legegintzari buruzko eskumen esklusiboa esleitzeko 149.1.6.a artikuluan ematen dizkion eskumenen babespean egin da.
I. TITULUA
Atariko xedapenak
1. artikulua. Legearen xedea.
Industria asmakuntzak babesteko, Lege honetan xedatuta dagoenaren arabera, industria-jabetzako titulu hauek emango dira:
a) Asmakuntza-patenteak.
b) Baliagarritasun modeloak.
c) Sendagaiak eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarriak.
2. artikulua. Patenteen Erregistroa.
1.Lege honetan onartutako tituluen erregistroa bakarra da Espainiako lurralde osoan, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eman behar du, Espainiak parte hartzen duen nazioarteko itunetan eta Europar Batasuneko Zuzenbidean aurreikusita dagoena alde batera utzita.
2.Eskaera, emakida eta aurreko zenbakian adierazitako eskubideei eragiten dieten gainerako egintzak eta negozio juridikoak Patenteen Erregistroan inskribatuko dira, lege honetan eta beronen Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera.
3.Patenteen Erregistroan inskribatuz gero, titularrak eskubidea izango du 1. artikuluan aipatutako tituluetatik eratortzen diren eskubideen defentsarako lege honetan onartzen diren akzioak egiteko.
3. artikulua. Legitimazioa.
1.Pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak barne) eskatu ahalko dituzte industria-jabetzako tituluak.
2.1. zenbakian aipaturiko pertsonek alegatu ahalko dute beren mesedetan aplika daitezela Espainian aplikatu beharreko nazioarteko edozein itunen xedapenak, zuzenean aplikagarriak zaizkienean, lege honetan xedaturikoari buruz mesedegarriago zaien guztian.
II. TITULUA
Patentagarritasuna
4. artikulua. Asmakuntza patentagarriak.
1.Teknologiaren eremu guztietan patentagarriak dira asmakuntza guztiak, baldin eta berriak badira, asmakuntza-jardueraren ondorioz sortu badira eta industrian aplikatu ahal badira.
Aurreko paragrafoan aipatu diren asmakuntzen xedea materia biologikoz osatuta dagoen edo materia biologikoa barnean duen produktu bat izan daiteke, edo materia biologikoa sortu, eraldatu edo erabiltzeko prozedura bat.
2.Ingurune naturaletik isolatutako edo prozedura tekniko baten bidez sortutako materia biologikoa asmakuntza baten objektu izan ahalko da, lehenago egoera naturalean existitzen bazen ere.
3.Lege honen ondorioetarako, «materia biologikoa» izango da autoerreproduzitu edo sistema biologiko batean erreproduzitu ahal den informazio genetikoa biltzen duen materia, eta «prozedura mikrobiologikoa» materia mikrobiologiko bat erabiltzen duen edozein prozedura, baldin eta materia horretan esku hartzen bada edo materia mikrobiologiko bat sortzen bada.
4.Aurreko zenbakien ildotik, ez dira asmakuntzak izango bereziki honako hauek:
a) Aurkikuntzak, teoria zientifikoak eta matematika-metodoak.
b) Lan literario edo artistikoak edo beste edozein sorkuntza estetiko, eta lan zientifikoak.
c) Jarduera intelektualetarako, jolasetarako edo jarduera ekonomiko-komertzialerako planak, arauak eta metodoak, eta ordenagailuetarako programak.
d) Informazioa aurkezteko erak.
5.Aurreko zenbakian xedatuta dagoenak zenbaki horretan bertan aipatutako materien edo jardueren patentagarritasuna baztertzen du, soilik patentearen eskaerak edo patenteak berak materia edo jardueratzat hartzen den horietako bat esklusiboki hizpide badu.
5. artikulua. Patentagarritasunaren salbuespenak.
Hona patentearen objektu ezin izan daitezkeenak:
1.Merkataritzan ustiatuz gero ordena publikoari edo ohitura onei kalte egingo dieten asmakuntzak. Horrek ez du esan nahi legeedo erregelamendu-xedapen baten bidez debekatutako asmakuntza baten ustiapena kasu horretan sartzen denik.
Bereziki, aurreko paragrafoan xedatuta dagoenaren arabera ez dira patentagarriak izango:
a) Gizakien klonaziorako prozedurak.
b) Gizakiaren nortasun genetiko germinala aldatzeko prozedurak.
c) Gizakien enbrioiak industriaedo merkataritza-helburuetarako erabiltzea.
d) Animalien nortasun genetikoa aldatzeko prozedurak, animaliei sufrimendua eragiten dietenean eta gizaki edo animalientzako albaitaritzaedo medikuntza-erabilera garrantzitsurik ez dutenean, eta prozedura horietatik sortutako animaliak.
2.Landare-barietateak eta animalia-arrazak. Hala ere, patentagarriak izango dira helburu gisa begetalak edo animaliak dituzten asmakizunak, horien bideragarritasun teknikoa aldaera begetal edo animalia-arraza bakarrera mugatzen ez denean.
3.Begetalak edo animaliak lortzeko funtsean biologikoak diren prozedurak. Ondorio horietarako, funtsean biologikoak izango dira natura-fenomenoetan oinarritzen diren prozedurak, gurutzatzea edo hautespena kasu.
Aurreko paragrafoan adierazitakoak ez dio eragingo prozedura mikrobiologikoa edo beste edozein prozedura tekniko edo prozedura horien bidez sortutako produktua lortzea helburu duen asmakuntzari.
4.Gizakientzako edo animalientzako tratamendu kirurgikoko metodoak, ez eta gizakiaren edo animalien gorputzei aplikatutako diagnostiko metodoak. Xedapen hau ez zaie aplikatuko produktuei, bereziki substantziei edo konposizioei, ezta metodo horiek abian jartzeko gailuen eta tresnen asmakuntzei ere.
5.Giza gorputza, bere garapen eta eraketaren aldi bakoitzean, bai eta bere elementuetako bat aurkitzea, gene baten sekuentzia osoa edo zati bat barne.
Hala ere, giza gorputzetik edo beste prozedura tekniko batetik lortutako elementu bakartu bat, gene baten sekuentzia osoa edo zati bat barne, patentagarria den asmakuntza gisa hartuko da, baita elementu horren egitura elementu natural baten berdin-berdina denean ere.
Gene baten sekuentzia osoaren edo zati baten industria-aplikazioa patentearen eskaeran esplizituki adierazi beharko da.
6.Azido desoxirribonukleikoaren (ADN) sekuentzia huts bat, funtzio biologikorik adierazi gabe.
6. artikulua. Berritasuna.
1.Asmakuntza bat berria dela ulertzen da teknikaren egoeraren barruan ez dagoenean.
2.Teknikaren egoera patentearen eskaera egin aurretik Espainian edo atzerrian publikora idatzizko edo ahozko deskripzio, erabilera edo bestela edozein bideren bidez ordura arte kaleratu den guztiak osatzen du.
3.Era berean, teknikaren egoeraren barruan dago patenteen edo erabilgarritasunereduen Espainiako eskaeren edukia, Espainia izendatzen duten Europako patenteen eskaeren edukia eta fase nazionalean Espainian sartu diren nazioarteko PCT patenteen eskaeren edukia, jatorrian aurkeztu diren moduan, baldin eta aurreko zenbakian aipatu den data baino lehenago aurkeztu badira eta data horretan edo geroagoko data batean espainieraz argitaratu badira.
4.2. eta 3. zenbakietan xedatuta dagoenak ez du baztertuko teknikaren egoeraren barruan dagoen eta 5.4 artikuluan aipatutako metodoetako batean erabiltzeko den edozein substantzia edo konposizioren patentagarritasuna, baldin eta metodo horietako edozeinetarako erabiltzea ez badago teknikaren egoeraren barruan.
5.2. eta 3. zenbakietan xedatuta dagoenak ez du baztertuko 5.4 artikuluan aipatutako metodoetako batean zehaztutako erabilera baterako den substantzia edo konposizio baten patentagarritasuna (4. zenbakian aipatu diren substantzia edo konposizioak) , baldin eta erabilera hori ez badago teknikaren egoeraren barruan.
7. artikulua. Dibulgazio kaltegabeak.
Teknikaren egoera zehazteko ez da kontuan hartuko asmakuntzaren dibulgazioa, baldin eta eskaera aurkeztu baino lehenagoko sei hilabeteen barruan egin bada eta dibulgazio horren zergatia, zuzenean edo zeharka, hauetariko bat izan bada:
a) Eskatzailearen edo bere kausatzailearen aurrean ageri-agerian egindako abusu bat.
b) Eskatzaileak edo bere kausatzaileak asmakuntza erakusketa ofizialetan edo 1928ko azaroaren 22an Parisen sinatu eta azkeneko aldiz 1972ko azaroaren 30ean berrikusiriko nazioarteko erakusketei buruzko Hitzarmenaren arabera ofizialki aintzatetsitako erakusketetan erakutsi izana.
Kasu horretan eskatzaileak, eskaera aurkeztean, asmakuntza benetan erakutsi dela adierazi beharko du, eta adierazpen hori oinarritzeko, ziurtagiri egokia aurkeztu beharko du epearen barruan eta erregelamenduz zehazten diren baldintzetan.
8. artikulua. Asmatze-jarduera.
1.Asmakuntzak asmatze-jarduera berekin dakarrela ulertzen da, gai horretan aditua denarentzat oso nabarmen teknika baten egoeraren ondoriozkoa ez bada.
2.Teknikaren egoerak 6.3 artikuluan aipatutako agiriak barnean hartzen baditu, ez dira kontuan hartuko asmatze-jarduerarik egon den ala ez erabakitzeko.
9. artikulua. Aplikazio industriala.
Asmakuntza bat industrian aplikagarritzat hartzen da, objektua edozein eratako industrian, nekazaritza barne, ekoiztu edo erabili badaiteke.
III. TITULUA
Patente-eskubidea eta asmatzailearen izendapena
10. artikulua. Patente-eskubidea.
1.Patente-eskubidearen jabea asmatzailea edo bere kausadunak dira, eta zuzenbideak onartzen dituen bitarteko guztiak erabiliz eskualdatu ahal da.
2.Asmakuntza zenbait pertsonak batera egin badute, patentea lortzeko eskubidearen jabeak pertsona horiek guztiak izango dira.
3.Asmakuntza bat zenbait pertsonak modu independentean egin badute, patenteeskubidearen jabea Espainian lehenagoko aurkezpen-data duen eskaera egin duena izango da, baldin eta eskaera hori 37. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera egin bada.
4.Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egin beharreko prozeduran eskatzaileak patente-eskubidea baliatzeko legitimazioa duela suposatuko da.
11. artikulua. Legitimaziorik ez duen pertsona batek patentea eskatzea.
1.Lege honetan xedatuta dagoenaren arabera epai irmo baten bidez eskatzailea ez den pertsona bati patentea lortzeko eskubidea onartu bazaio, eta patentea oraindik ez bada eman, pertsona horrek, hiru hilabeteko epean, epaiak gauza epaituaren indarra hartu ondoren, hau egin ahalko du:
a) Eskaerari buruzko prozedurarekin aurrera jarraitu, eta eskatzailearen lekuan subrogatu.
b) Asmakuntza horretarako beste patente-eskaera bat aurkeztu. Eskaera horrek lehentasun berbera izango du.
c) Eskaera gaitzets dadila eskatu.
2.26.3 artikuluan xedatuta dagoena aurreko zenbakian ezarrita dagoenaren arabera aurkeztutako eskaera berri guztiei aplikatu behar zaie.
3.1. zenbakian azaltzen den epaia lortzea xede duen demanda aurkeztu ondoren, patente-eskaera ezin izango da atzera bota, demandatzaileak adostasuna ematen ez badu. Epaileak, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean ezarritakoaren arabera kautelazko neurri gisa, emateko prozedura etetea erabaki ahalko du, eskaera argitaratu ondoren, epaiaren edo prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren irmotasuna behar bezala jakinarazi arte, jardulearen asmoa ezesteko bada, edo jakinarazpenetik hiru hilabete igaro arte, onesteko bada.
Halaber, etena kenduko da baldin eta prozedurari amaiera eman dion ebazpena onestekoa eta irmoa izan bada, eta jarduleak prozedura jarraitzea eskatu badu.
12. artikulua. Titulartasuna aldarrikatzea.
1.Patentea 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera hori lortzeko legitimaziorik ez duen pertsona bati eman bazaio, artikulu horren arabera legitimazioa duen pertsonak
aldarrikatu ahalko du patentearen titulartasuna berari transferitzeko; dena dela, bere esku izan ahal dituen beste eskubide edo ekintzak ere baliatu ahalko ditu.
2.Pertsona batek patentearen zati baterako eskubidea soilik duenean, patente horren titularkidetasuna berari esleitzeko aldarrikatu ahalko du, aurreko zenbakian xedatuta dagoenaren arabera.
3.Aurreko zenbakietan aipatu diren eskubideak baliatu ahalko dira emakidaren aipamena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko bi urteko epean soilik. Patentea emateko edo eskuratzeko unean titularrak jakin bazuen horretarako eskubiderik ez zuela, epe hori ez da aplikatuko.
4.Artikulu honetan aipatutako ekintzak egiteko alderdi interesdun batek eskatuta demanda judizial bat aurkezten bada edo demanda horren ondorioz hasitako prozedurari amaiera ematen dion epaia edo beste ebazpen irmo bat eman bada, horri buruzko oharra Patenteen Erregistroan idatziko da, hirugarrenen aurrean publikoa izan dadin.
13. artikulua. Titulartasuna aldatzearen ondorioak.
1.Aurreko artikuluan aurreikusitako epai baten ondorioz eskaera baten edo patente baten titulartasuna aldatzen bada, patente horren gaineko lizentziak eta hirugarren gainerako eskubideak suntsituko dira legitimazioa duen pertsona Patenteen Erregistroan inskribatzeagatik.
2.Eskaeraren edo patentearen titularrak nahiz demanda judizialaren aurkezpena inskribatu baino lehen lortutako lizentzia baten titularrak, baldin eta inskribatu aurretik asmakuntza ustiatu badute edo xede horrekin zerbait benetan prestatu badute, ustiatzen jarraitu ahalko dute edo ustiatzen hasi ahalko dira, betiere Patenteen Erregistroan inskribatutako titular berriari lizentzia ez-esklusibo bat eskatzen badiote, bi hilabeteko epean patentearen aurreko titularra bada, edo lau hilabeteko epean lizentziadunaren kasuan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak titular berriaren inskripzioaren berri emateko igorritako jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera. Lizentzia epealdi egoki baterako eman behar da, arrazoizko baldintzetan. Baldintza horiek, beharrezkoa izanez gero, lege honetan nahitaezko lizentzietarako ezarritako prozeduraren bidez ezarriko dira.
3.Aurreko zenbakian xedatuta dagoena ez da aplikatuko patentearen edo lizentziaren titularrak ustiapena hastean edo horretarako gauzak prestatu ziren unean fede txarrez jokatu badu.
14. artikulua. Asmatzailearen izendapena.
Asmatzaileak, patentearen eskaeraren titularraren aurrean edo patentearen titularraren
aurrean, patentean asmatzaile gisa aipatua izateko eskubidea du.
IV TITULUA
Enpleguedo zerbitzu-harreman baten barruan egindako asmakuntzak
15. artikulua. Enpresaburuaren jabetzako asmakuntzak.
1.Enplegatuak edo zerbitzu-emaileak kontratuaren edo enpresaburuarekiko enpleguharremanaren indarraldian egindako asmakuntzak, enpresaburuaren jabetzakoak izango dira, baldin eta asmakuntza horiek kontratuaren xede esplizituki edo inplizituki den ikerketajardueraren emaitza izan badira.
2.Asmakuntzaren egileak ez du eskubiderik izango ordainketa gehigarririk jasotzeko, asmakuntza hori egiteagatik, salbu eta asmakuntza horretan egindako ekarpen pertsonala eta ekarpen horrek enpresaburuarentzat duen garrantzia argi eta garbi kontratuaren edo enplegu-harremanaren eduki esplizitu edo inplizitutik harago badoaz.
16. artikulua. Enplegatzailearen edo zerbitzu-emailearen jabetzako asmakuntzak.
Asmakuntza batean 15.1 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatu ez badira, asmakuntza horren jabea egilea bera izango da.
17. artikulua. Enpresaburuak bere gain har ditzakeen asmakuntzak.
1.16. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera, enplegatuak bere enpresako lanbidejarduerarekin lotutako asmakuntza bat egiten badu eta hori lortzean enpresan eskuratutako ezagutzek edo enpresak emandako baliabideen erabilerak eragina izan badute, enpresaburuak asmakuntzaren titulartasuna bere gain hartzeko edo titulartasunaren erabilerarako eskubide bat eskuratzeko eskubidea izango du.
2.Enpresaburuak asmakuntza baten titulartasuna bere gain hartzen duenean edo hori erabiltzeko eskubideaz jabetzen denean, enplegatuak bidezko konpentsazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du. Konpentsazio hori, asmakuntzak industrian eta merkataritzan duen garrantziaren arabera ezarriko da, kontuan hartuta enpresak emandako bitarteko edo ezagutzen balioa eta enplegatuaren beraren ekarpenak. Konpentsazio ekonomiko hori enpresak ustiapenetik edo asmakuntza horren gaineko eskubideen lagapenetik lortzen dituen etekinen partaidetza bat izan ahalko da.
18. artikulua. Informatzeko betebeharra eta enpresaburuak eta enplegatuak eskubideak baliatzea.
1.15. eta 17. artikuluetan aipatzen diren asmakuntzetako bat egiten duen enplegatuak horren berri emango dio enpresaburuari, jakinarazpen-idatzi baten bidez, beharrezkoak diren datu eta txostenekin, enpresaburuak dagozkion eskubideak baliatu ahal izan ditzan. Jakinarazpen hori hilabeteko epean igorri beharko da, asmakuntza amaitu den egunetik hasita. Baldintza hori betetzen ez bada, titulu honetan enplegatuari onartu zaizkion eskubideak galduko dira.
2.17. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera enpresaburuak asmakuntza bere gain har dezakeenean, enpresaburuak, hiru hilabeteko epean, aurreko zenbakian aipatutako jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, asmakuntza hori ebaluatu beharko du eta enplegatuari idatziz jakinarazi beharko dio asmakuntzaren titulartasuna bere gain hartu nahi duen ala asmakuntza erabiltzeko eskubideren bat erabili nahi duen.
Enpresaburuak aurreikusita dauden epeetan enpleguari jakinarazten ez badio asmakuntzaren titulartasuna bere gain hartu nahi duela, eskubide hori iraungiko da, eta enplegatuak patente-eskaera aurkeztu ahalko du.
Enpresaburuak, asmakuntzaren titulartasuna bere gain hartu nahi duela enplegatuari jakinarazi ondoren, industria-jabetzaren eskaera aurkezten ez badu enplegatuarekin batera ezarritako arrazoizko epe batean, enplegatu horrek patente-eskaera aurkeztu ahalko du enpresaburuaren izenean eta haren kontura.
3.Enplegatuak 15. eta 17. artikuluetan aurreikusitako jarduerak garatzean patentatu ezin diren hobekuntza teknikoak lortu baditu eta halakoak industriako sekretu gisa ustiatuz enplegatzaileak industria-jabetzako eskubide batekin lortutakoaren antzeko abantailazko posizioa lortu ahal badu, enplegatuak enplegatzaileari arrazoizko konpentsazioa erreklamatzeko eskubidea izango du, enplegatzaileak proposamena ustiatzen duen unetik bertatik. Konpentsazio hori ezartzeko, aipatu diren artikuluetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
4.Enpresaburuak nahiz enplegatuak lankidetzan aritu beharko dute beharrezkoa den neurrian, titulu honetan onartutako eskubideak benetan balia daitezen, eta eskubide horiei kalte egiten dioten jarduera guztiak saihestu beharko dituzte.
19. artikulua. Frogatu beharraren karga eta eskubideei uko egitea.
1.Kontrakoa frogatu ezean, enpleguedo zerbitzu-harremana suntsitu eta hurrengo urtearen barruan patente baten edo babes esklusiboko bestelako titulu baten eskaera bat zein asmakuntzatarako eskatu den, asmakuntza horiek harremanak iraun bitartean egin direla ulertuko da.
2.Erabat deuseza izango da enplegatuak aurretiaz uko egitea legeak titulu honetan ematen dizkion eskubideei.
20. artikulua. Aplikazio-eremua.
Titulu honetako arauak aplikatuko zaizkie, halaber, Estatuko, autonomia-erkidegoetako,
probintzietako, udalerrietako eta gainerako erakunde publikoetako funtzionario, enplegatu eta langileei. Dena dela, hurrengo artikuluan ezarrita dagoena aplikatuko da.
21. artikulua. Unibertsitate publikoetako eta ikerketa-erakunde publikoetako ikertzaileek egindako asmakuntzak.
1.Estatuko Administrazio Orokorreko ikerketako zentro eta erakunde publikoetako, beste administrazio publiko batzuetako ikerketako zentro eta erakundeetako, unibertsitate publikoetako, Estatuko sektore publikoko fundazioetako eta Estatuko merkataritzasozietateetako ikertzaileek egindako asmakuntzak erakundeen jabetzakoak izango dira, asmakuntza horiek lortu dituzten ikertzaileak zein erakundetakoak diren eta horien jabetzakoak, baldin eta ikertzaileek halakoak beren eginkizunak betetzean lortu badituzte, erakunde horiekiko harreman juridikoa edozein dela ere.
Ondorio horietarako, ikertzaileak dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 13. artikuluan hala definitzen diren langileak, lege horretan ikertzailetzat hartzen diren langile teknikoak eta unibertsitateen eta ikerketa-zentroen barne araudiaren arabera ikertzailetzat jotzen diren laguntza-teknikariak.
2.1. zenbakian aurreikusitako asmakuntzen berri eman beharko zaio idatziz erakunde publikoari, asmakuntza egin duen ikertzailea zeinen zerbitzura dagoen eta horri, hiru hilabeteko epean, asmakuntza burutzen denetik aurrera zenbatuta. Ikertzaileek ezer ere jakinarazten ez badute, hurrengo zenbakietan onartzen zaizkien eskubideak galduko dituzte.
3.Erakunde edo entitate publikoak, hiru hilabeteko epean, aurreko zenbakian aipatutako jakinarazpena jasotzen duenetik hasita, asmakuntzaren egileari edo egileei jakinarazi beharko diete asmakuntzaren gaineko eskubideei eutsi nahi dietela, dagokion patentea eskatuta, edo industriako sekretutzat hartu nahi duela, asmakuntza hori esklusiboki erabiltzeko eskubidea beretzat gordeta. Patentatu ahal den ikerketa baten emaitza ezingo da argitaratu epe hori igaro baino lehen, edo entitateak edo egileak patente-eskaera aurkeztu arte.
Erakunde edo entitate publikoak adierazi den epean ez badu jakinarazten asmakuntzaren gaineko eskubideei eutsi nahi diela, asmakuntzaren egileak edo egileek 18.2 artikuluan aurreikusitakoa betez aurkeztu ahalko dute patente-eskaera.
4.Zerbitzuak zein entitatetan ematen dituen, ikertzaileak entitate horrek ustiapenetik edo asmakuntzen gaineko eskubideen lagapenetik lortzen dituen etekinetan parte hartzeko eskubidea izango du, patentea entitatearen izenean eskatzen denean edo industriako sekretua erabakitzen denean. Entitate horiek asmakuntza horien titulartasuna egileari ere laga ahalko diote, eta berentzat lizentzia ez-esklusiboa gorde ahalko dute. Doakoa eta besterenezina izango den lizentzia horri esker ustiapena edo asmakuntza horien ustiapenetik lortzen diren etekinen partaidetza lortuko dute, 6. eta 7. zenbakietan zehaztutakoa betez.
5.1. zenbakian aipatu diren entitateek erakunde publiko edo pribatuekin egiten dituzten kontratu edo hitzarmenetan azaldu beharko da nori dagokion ikertzaileek kontratu edo hitzarmen horien esparruan egin ditzaketen asmakuntzen titulartasuna, bai eta merkataritza arloko erabilera eta ustiapenari nahiz lortutako etekinen banaketari dagokion guztia.
6.Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak zehaztuko ditu unibertsitateko ikertzaileek artikulu honetan aurreikusitako asmakuntzen ustiapenetik lortzen diren etekinetan izan beharreko partaidetzaren modalitateak eta zenbatekoa, baita, bidezkoa bada, ikertzaileak halakoak ustiatuz lortutako etekinetan unibertsitateak izan beharreko partaidetzaren modalitateak eta zenbatekoa ere. Dena dela, Unibertsitateei buruzko
abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 83. artikuluan eta Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 64. artikuluan xedatuta dagoena aplikatu beharko da.
7.Artikulu honetan aurreikusitako asmakuntzen ustiapenetik edo lagapenetik ikerketa-erakunde publikoetako ikertzaileek lortzen duten partaidetzaren modalitateak eta zenbatekoa Gobernuak ezarriko ditu, ikerketa-erakunde publiko bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta. Partaidetza hori ez da inola ere izango ordainsari edo soldata bat. Autonomia-erkidegoek erregelamendu bidez etekinetako partaidetzarako berariazko araubideak garatu ahalko dituzte euren eskumenen barruan sartzen diren ikerketaerakunde publikoetako ikertzaileentzat.
V. TITULUA
Eskaera eta emateko prozedura
I. KAPITULUA
Patente-eskaera aurkeztea eta bete beharreko baldintzak
22. artikulua. Eskaera aurkeztea.
1.Patente-eskaera Patente eta Marken Espainiako Bulegoan edo edozein autonomiaerkidegotako organo eskudunean aurkeztuko da.
2.Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan ere aurkeztu ahal izango da patente-eskaera, aurreko zenbakietan ezarritakoaren arabera hura jasotzeko eskudun den organoari zuzendua.
3.Eskarien aurkezpen elektronikoari Herritarrek zerbitzu publikoak bide elektronikoz eskuratzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aplikatuko zaio.
23. artikulua. Eskaerek bete beharrekoak.
1.Patente-eskaeran honako hau jasoko da:
a) Eskaera-orria, eredu ofizialaren arabera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoko zuzendariari zuzendua.
b) Patentea zein asmakuntzatarako eskatu nahi den eta horren azalpena.
c) Aldarrikapen bat edo batzuk.
d) Azalpena edo aldarrikapenak zein marrazkiri buruzkoak diren eta horiek; eta bidezkoa bada, sekuentzia biologikoak, erregelamendu bidez ezarritako formatuan.
e) Asmakuntzaren laburpena.
2.Asmakuntza landareedo animalia-jatorria duen material biologiko bati buruzkoa bada, eskaeran aipatu beharko da bere jatorri geografikoa edo materia horren iturria, datu horiek ezagunak badira. Informazio horrek ez du baldintzatuko patentearen baliozkotasuna.
Erabiltzaileek Nagoyako Protokoloa –baliabide genetikoetarako irispideari eta horiek Batasunean erabiltzearen ondoriozko onuretan bidezko parte-hartze zuzena izateari buruzkoa– betetzeko neurriei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 511/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako kasuetan, patenteeskaerak, erregelamenduz zehazten den neurrian, aipatu den arauan aurreikusita dagoenaren arabera halako baliabideen erabiltzaileek gorde behar duten informazioa jaso behar du. Informazio horrek ere ez du baldintzatuko patentearen baliozkotasuna.
3.Hala eskaerak nola Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharreko gainerako agiriek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute eta erregelamenduz ezartzen diren eskakizunak bete beharko dituzte. 24.1.c) artikuluan xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, beste hizkuntza ofizial bat duten autonomia-erkidegoetan, halako agiriak beste hizkuntza horretan idatzi ahalko dira eta gaztelaniarako itzulpenarekin batera joango dira.
Itzulpen hori benetakotzat hartuko da hizkuntza baten eta bestearen artean zalantzarik egonez gero.
4.Eskabidea aurkezten bada, dagokion tasa ordaindu beharko da, baita teknikaren egoerari buruzko txostena egiteagatiko tasa ere.
24. artikulua. Aurkezteko data.
1.Eskaeraren aurkezpen-data hau izango da: eskatzaileak patente-eskaerak jasotzeko baimendutako bulegoetan honako elementu hauek gutxienez dituzten agiriak jasotzen dituen unekoa:
a) Patentea eskatzen delako oharpena.
b) Eskatzailea identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten informazioak.
c) Patentea zein asmakuntzatarako eskatzen den, horren azalpena, nahiz eta legean ezarritako eskakizun formalak bete ez, edo lehenago aurkeztutako eskaera baten aipamena.
Aurkezpen-data bat lortzeko, azalpen hori edozein hizkuntzatan idatzi ahalko da, eta gaztelaniarako itzulpena aurkeztu beharko da erregelamenduz ezarritako epean.
2.Lehenago aurkeztutako eskaera bat aipatzen bada, eskaera horren zenbakia adierazi behar da, baita zein datatan aurkeztu zen eta zein bulegotan aurkeztu zen ere. Aipamen horretan azaldu beharko da eskaera horrek ordeztu egiten duela bai azalpena, eta bidezkoa bada, marrazkiak ere bai.
3.Eskaerak aurreko beste eskaera bat aipatzen badu aurreko zenbakian aurreikusita dagoenaren arabera, aurreko eskaeraren kopia egiaztatu bat aurkeztu beharko da, eta bidezkoa bada, horrekin batera gaztelaniarako itzulpena ere, betearazpenerregelamenduan ezarritako epean.
4.Eskaerak posta-bulego batean zer egunetan aurkeztu diren ezartzeko, hau hartuko da kontuan: bulego horrek zer unetan jaso dituen aurreko zenbakietan aipatutako elementuak biltzen dituzten agiriak, baldin eta posta ziurtatu bidez aurkeztu badira eta posta-zerbitzuak arautzen dituen Erregelamenduaren 31. artikuluan aurreikusita dagoena betetzen bada (erregelamendu hori abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretu bidez onetsi zen) . Kasu guztietan, agiriak eskaera jasotzeko eskumena duen organoari zuzendu behar zaizkio.
25. artikulua. Asmatzailearen izendapena.
Eskaeran asmatzailea izendatu beharko da. Eskatzailea asmatzailea bera bada edo
asmatzaile bakarra ez bada, izendapenarekin batera adierazpen bat aurkeztu beharko da, eskatzaileak patentearen eskubidea zein modutan eskuratu duen azaltzeko.
26. artikulua. Asmakuntza-unitatea.
1.Patente-eskaeran gehienez ere asmakuntza bakarra jasoko da, edo asmakuntzakontzeptu orokor bakarra osatuz elkarren artean harremana duten asmakuntzen talde bat.
2.Aurreko zenbakian xedatuta dagoena betetzen ez duten eskabideak erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera zatitu beharko dira.
3.Eskaera-zatiduren aurkezpen-data eta beren jatorri den hasierako eskaerarena berbera izango da, eskaera-zatiduraren xedea lehenengo eskaera horretan jada jasota badago.
27. artikulua. Asmakuntzaren azalpena.
1.Patente-eskaeran, gaian aditua den batek egikaritzeko bezain modu argi eta osoan azaldu beharko da asmakuntza.
2.Asmakuntzaren gaia jendeak nekez ulertuko duen materia biologiko bati edo materia horren erabilerari buruzkoa denean, eta materia biologiko hori patente-eskaeran ezin bada azaldu gaian aditua den batek asmakuntza erreproduzitu ahal izateko moduan, azalpenak aurreko zenbakian xedatuta dagoena betetzen duela ulertuko da baldin eta hurrengo baldintza hauek betetzen badira, erregelamendu bidez garatu direnez:
a) Materia biologikoa beranduenez patente-eskaera legean horretarako onartutako erakunde batean aurkeztu den datan gordailututa egon behar da, mikroorganismoak patenteen arloko prozeduraren xedeetarako gordailutzea nazioartean onartzeari buruzko Budapesteko Itunak ezartzen dituen baldintzetan (aurrerantzean Budapesteko Ituna izango den hori Budapesten egin zen, 1977ko apirilaren 28an) . Nolanahi ere, nazioarteko gordailuagintaritzat hartuko dira itun horren 7. artikuluaren arabera lerrun hori eskuratu duten agintariak.
b) Eskaerak, aurkeztu den moduan, gordailututako materia biologikoaren ezaugarriei buruz eskatzaileak eskura duen informazio esanguratsua jaso behar du.
c) Erregelamenduan aurreikusitakoa betez, gordailu-erakundearen izena eta gordailu horren zenbakia adierazi behar dira.
3.Aurreko zenbakian aurreikusitakoa betez gordailututako materia biologikoa onartutako gordailu-erakundean eskura ez badago, materia hori berriz gordailutzea baimenduko da, Budapesteko Itunean aurreikusita daudenen antzeko baldintzetan.
4.Gordailu berri guztiek gordailugileak sinatutako adierazpen bana izan beharko dute. Adierazpen horrek ziurtatu behar du gordailu berriaren xede den materia biologikoa hasieran gordailutu zen berbera dela.
28. artikulua. Aldarrikapenak.
Babesa zein objektutarako eskatzen den, aldarrikapenek objektu hori definitzen dute.
Argiak eta laburrak izan behar dute, eta azalpena oinarri hartu behar dute.
29. artikulua. Laburpena.
Asmakuntzaren laburpenak informazio teknikoa emateko balio du, eta horretarako bakarrik. Ezingo da kontuan hartu beste helburu baterako, eta bereziki, ezingo da erabili eskatutako babesaren esparrua zehazteko, ezta 6.3 artikuluan xedatutakoaren arabera teknikaren egoera zedarritzeko ere.
30. artikulua. Lehentasuna.
1.Behar bezala asmakuntza-patente baten, erabilgarritasun-eredu baten, edo erabilgarritasun-ziurtagiri baten eskaera aurkeztu dutenek Industria-jabetza babesteko Parisen 1883ko martxoaren 20an egindako Hitzarmeneko edo Munduko Merkataritza Antolakundea ezartzeko Akordioko kide diren Estatuetako batean edo Estatu horretarako, edo haien kausadunek, asmakuntza berberari buruzko Espainian patente-eskaera bat aurkeztu nahi badute, hamabi hilabeteko lehentasun-eskubidea izango dute, lehenengo eskaera –nazionala zein atzerrikoa– aurkeztu zen datatik aurrera, Pariseko Hitzarmenaren
4. artikuluan ezarritako baldintzetan.
2.Babesteko lehenengo eskaera 1. zenbakian aipatzen ez direnetariko estatu batean edo estatu horretarako aurkeztu dutenek ere lehentasun-eskubide bera izango dute, baldin eta estatu horiek lehentasun-eskubide bat aitortzen badiete Espainian aurkezturiko eskaerei, Pariseko Hitzarmenean aurreikusitakoen pareko baldintzetan eta ondorioekin.
3.Lehentasun-eskubidea baliatuz, eskaera aurkeztu den data, 6., 10.3 eta 139. artikuluetan xedatuta dagoenaren ondorioetarako, baliozko eran aldarrikatutako lehentasuna duen lehenagoko eskaera baten aurkezpen-data izango da.
31. artikulua. Lehentasuna aldarrikatzea.
1.Aurretiazko eskaera baten lehentasuna aldarrikatu nahi duen eskatzaileak lehentasun-deklarazio bat eta aurretiazko eskaera egindako bulegoak ziurtaturiko kopia bat aurkeztu beharko ditu erregelamenduz ezarritako modu eta epeetan, bai eta haren espainierazko itzulpena ere, eskaera beste hizkuntza batean idatzita dagoenean.
2.Hala ere, ez da aurkeztu beharko aurreko eskaeraren kopia, ezta itzulpenaren kopia ere, lehentasunaren aldarrikapena lehentasunezkotzat jotzen ez denean asmakuntzaren patentagarritasuna zehazteko, edo aurreko eskaera edo bere itzulpena jada Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskura dituenean edo liburutegi digital batean eskura daudenean.
3.Eskaera bererako, eta bidezkoa bada, aldarrikapen bererako, hainbat lehentasun aldarrikatu ahalko dira, jatorria estatu diferenteetan izan arren. Hainbat lehentasun aldarrikatzen badira, lehentasun-datatik aurrera zenbatu beharreko epeak lehentasundatarik zaharrenetik aurrera zenbatuko dira.
4.Lehentasun bat edo batzuk aldarrikatzen direnean, lehentasun-eskubideak lehentasuna aldarrikatuta duten eskaeran edo eskaeretan bildutako elementuak soilik babestuko ditu.
5.Lehentasuna asmakuntzako zein elementutarako aldarrikatzen den, horien artean elementu jakin batzuk aurreko eskaeran azaldutako aldarrikapenetan agertzen ez badira, horietarako lehentasuna eman ahalko da baldin eta aurreko eskaera horretako agiriek behar bezain modu argi eta zehatzean azaltzen badituzte elementuok.
6.Lehentasun-aldarrikapenak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.
II. KAPITULUA
Patenteak emateko prozedura
32. artikulua. Eskaera jasotzea eta Patente eta Marken Espainiako Bulegora igortzea.
1.22. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera eskuduna den organoak, eskaera jasotzerakoan, eskaera horren erregistro-zenbakia eta aurkeztu zeneko eguna, ordua eta minutua agerraraziko ditu, eta frogagiria edo aurkeztutako agirien kopia zigilatua egingo du, erregelamendu bidez zehazten den moduan. Ordua jaso ez bada, egunaren azken ordua esleituko zaio. Minutua jaso ez bada, orduaren azken minutua esleituko zaio.
2.Eskaera jasotzeko eskuduna den organoa autonomia-erkidego batekoa bada, Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorriko dizkio aurkeztutako agiriak, jaso eta hurrengo hiru egunen barruan. Epe hori betetzen ez bada, eskatzaileak ez du inola ere kalterik jasoko.
33. artikulua. Aurkezpen-data ezartzea eta izapiderako onartzea.
1.Patente-eskaera jaso eta hurrengo 10 egunen barruan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du patente-eskaerak aurkezpen-data bat onartzeko baldintzak betetzen dituen, eta hala bada, izapiderako onartuko du eta 34. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera jardungo du.
2.Aurkezpen-data jasotzeko beharrezkoak diren baldintzetako bat betetzen ez bada, interesdunari akatsen berri emango zaio, ezarritako epean konpon ditzan. Kasu horretan, zer egunetan jasotzen dituen Patente eta Marken Espainiako Bulegoak akatsak behar bezala zuzenduta dauzkaten agiriak; egun horixe hartuko da aurkezpen-datatzat. Akatsak epe barruan konpontzen ez badira, eskaera ez da izapiderako onartuko, eta horren berri emango zaio eskatzaileari, arrazoiak azalduta.
3.Eskaeraren tasak eta teknikaren egoerari buruzko txostena egiteagatiko tasa eskaerarekin batera ordaindu ez badira, edo osorik ordaindu ez badira, horren berri emango zaio eskatzaileari, ezarritako epean ordainketa egin edo osa dezan. Epe hori igaro ostean ordainketa egin ez bada, ulertuko da eskaera bertan behera utzi duela.
4.Aurreko zenbakietan aipatu diren epeak lege hau betearazteko erregelamenduan ezarrita daude.
34. artikulua. Defentsa nazionalerako intereseko patenteak.
Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, lege honen XI. tituluan aurreikusitako
ondorioetarako, Defentsa Ministerioaren esku jarriko ditu defentsa nazionalerako interesgarriak izan daitezkeen patente-eskaera guztiak, eta horretarako, Ministerio horrekin beharrezkoa den koordinazioa ezarriko du.
35. artikulua. Ofizioz aztertzea.
1.Eskaera izapiderako onartutakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du:
a) Eskaeraren xedea argi eta garbi eta osorik patentagarritasunetik salbuetsita ez dagoela, lege honen 4.4 eta 5. artikuluak aplikatuta.
b) Bete egiten direla ordezkaritzari eta, bidezkoa bada, lehentasunaren aldarrikapenari buruzko baldintzak nahiz eskaeraren erregulartasun formalari buruzko baldintza guztiak, zeinak, erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera, eskaera argitaratu baino lehen egiaztatu behar diren.
2.Agirietan akats formalak egon arren, hurrengo artikuluan azaltzen den teknikaren egoerari buruzko txostena ez da bertan behera geratuko, akats horiek txostena egitea eragozten ez badute.
3.Egiaztapenetik ondorioztatzen bada eskaeraren xedea patentagarritasunetik salbuetsita dagoela 1.a) zenbakiaren arabera, edo 1.b) zenbakian aipatutako baldintzak betetzen ez direla, horren berri emango zaio interesdunari, ezarritako epean alegazioak aurkez ditzan edo akatsak konpon ditzan. Eragozpenek irauten badute edo akatsak epearen barruan konpontzen ez badira, eskaera ezetsiko da, ebazpen arrazoitua emanez. Akatsak lehentasun-eskubideari buruzkoak direnean, eskatzaileak eskubide hori galduko du.
36. artikulua. Teknikaren egoerari buruzko txostena eta iritzi idatzia argitaratzea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, erregelamenduz ezarrita dagoen moduan, teknikaren egoerari buruzko txostena egingo du, baita iritzi idatzi bat ere – aurretiazkoa eta ez loteslea–, patente-eskaerari buruz. Txosten hori eta iritzi hori, aldarrikapenetan oinarrituta egingo dira, eta kontuan hartuko da azalpena, bai eta, bidezkoa izanez gero, marrazkiak edo sekuentzia biologikoak ere. Teknikaren egoerari buruzko txostena eta iritzi idatzia eskatzaileari jakinaraziko zaizkio.
2.Teknikaren egoerari buruzko txostena bilaketa batean oinarrituko da. Bilaketa horrek, lege honen 6.2 artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera, Espainian edo atzerrian publikora idatzizko edo ahozko deskribapen, erabilera edo bestela edozein bideren bidez ordura arte kaleratu den guztia hartuko du barnean.
3.Deskribapena edo aldarrikapenak argiak edo koherenteak ez izateagatik txostena egitea guztiz edo zati batean ezinezkoa denean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskatzaileari jakinarazpena egingo dio, erregelamenduz ezarritako epean alegazioak aurkez ditzan edo akatsak konpon ditzan. Akatsak konpontzeko, eskatzaileak bere aldarrikapenak moldatu ahalko ditu. Eskatzaileak ezarritako epean erantzuten ez badu, edo bilaketaren xedea nahikoa zehazten ez badu adierazitako akatsak konpondu ahal izateko, Bulego horrek teknikaren egoerari buruzko txostena egingo du bilaketa partzial batean oinarrituta. Hori ezinezkoa bada, eskaera ezetsiko da ebazpen arrazoitua emanez, eta hala jakinaraziko zaio.
4.Asmakuntza-unitatea falta bada eta eskatzaileak, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskatuta, bere eskaera zatitzen ez badu edo tasa gehigarririk ordaintzen ez badu, prozedurak aurrera jarraituko du lehenengoz aldarrikatutako asmakuntzaren edo
asmakuntza-taldearen artean 26. artikuluko baldintzak betetzen dituztenerako, eta ulertuko da gainerakoetan atzera egin duela.
5.Eskaera bati buruz ez da azalduko teknikaren egoerari buruzko txostenik edo iritzi idatzirik, baldin eta eskaera horren nazioarteko bilaketa-txostena Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egin badu nazioarteko bilaketaz arduratu behar duen administrazio gisa.
37. artikulua. Eskaera eta txostena argitaratzea.
1.Eskaera aurkeztu denetik edo aldarrikatutako lehentasun-datatik hamazortzi hilabete igarotakoan eta ofiziozko azterketa gainditutakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ahalik eta lasterren patente-eskaera argitaratuko du, Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia egingo du eta argitaratutako patente-eskaeraren espedienteko agiriak jendearen eskura jarriko ditu. Halaber, azalpenaren testua eta aldarrikapenak eta, bidezkoa bada, marrazkiak edo sekuentzia biologikoak bilduko dituen liburuxka bat argitaratuko da, betearazpen erregelamenduan ezartzen diren moduan eta elementuekin.
2.1. zenbakian ezarritako epea igaro ez arren, patente-eskaera argitaratu ahalko da eskatzaileak hala eskatzen badu.
3.Ez da argitaratuko eskaera ukatu bada, bertan behera utzi dela edo atzera egin dela ulertu bada, edo argitaratzeko prestaketak amaitu aurretik eskatzaileak bertan behera utzi badu.
4.Teknikaren egoerari buruzko txostena argitaratuko da; horretarako, dagokion iragarkia egingo da Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean, eta txosten horrekin liburuxka bat egingo da patente-eskaerarekin batera, edo geroago, artean eskaera hori argitaratu bada.
38. artikulua. Hirugarrenen oharrak.
Eskaera argitaratu ondoren, pertsona orok behar bezala arrazoitutako eta agirietan
oinarritutako oharrak egin ahalko ditu eskaeraren xede den asmakuntzaren patentagarritasunari buruz, erregelamenduz ezartzen diren modu eta epean, izapideak eten gabe. Hirugarren horiek prozeduran ez dira alderdi izango.
39. artikulua. Funtsezko azterketa.
1.Eskatzaileak aurretiaz eskatuta eta erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak aztertuko du ea patente-eskaerak eta eskaera horren xede den asmakuntzak legean ezarritako baldintza formalak eta teknikoak eta patentagarritasuneko baldintzak betetzen dituzten.
2.Eskatzaileak eskari hori egin ahalko du eskaera gordailutzen den unetik bertatik. Kasu guztietan, teknikaren egoerari buruzko txostena argitaratzen denetik hiru hilabeteko epea igaro aurretik aurkeztu beharko du, eta ez da egintzat hartuko azterketaren tasa ordaintzen den arte. Azterketa-eskaria baliogabetzen bada, patente-eskaerari uko egin zaiola ulertuko da.
3.Funtsezko azterketaren eskariarekin batera, eskatzaileak oharrak aurkeztu ahalko ditu teknikaren egoerari buruzko txostenari buruz, iritzi idatziari buruz eta hirugarrenen oharrei buruz, eta egokitzat jotzen badu, aldarrikapenak eta eskaeraren gainerako agiriak,
48. artikuluan xedatutakoa betez.
4.2. zenbakian azaldu den epea igarotakoan eskatzaileak azterketa-eskaririk aurkeztu ez badu, ulertuko da eskaera bertan behera utzi duela.
40. artikulua. Izapideak eta ebazpena.
1.Azterketatik ondorioztatzen ez bada eragozpenen bat dagoela baldintzaren bat falta delako, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eman egingo du eskatutako patentea.
2.Azterketaren ondorioz ikusten bada patentea ematea guztiz edo zati batean eragozten duten arrazoiak daudela, horren berri emango zaio eskatzaileari, erregelamenduz ezarritako epean Patente eta Marken Espainiako Bulegoak azaldutako eragozpenei erantzun diezaien edo, egokitzat jotzen badu, aldarrikapenak molda ditzan.
3.Eskatzaileak ezer ere egiten ez badu Patente eta Marken Espainiako Bulegoak azaldutako eragozpenak saihesteko, patentea ukatu beharko da. Gainerako kasuetan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ebazpena emango du eskatzailearen erantzuna jaso ostean.
4.Eskatzailearen erantzuna jasotakoan, eta aurkeztutako alegazioak edo aldaketak gorabehera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak uste badu patentea ematea guztiz edo zati batean eragozten duten arrazoiak daudela, arrazoi horren berri emango zaio eskatzaileari, eta eskaera zuzentzeko edo alegazioak aurkezteko beste aukera bat emango zaio, erregelamenduan ezarritako baldintza eta epeetan, patentea emateari edo ukatzeari buruz behin betiko ebazpena eman aurretik.
41. artikulua. Patentea emateari buruzko iragarkia egitea eta patentea argitaratzea. Patentearen emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta
emandako patentearen espedienteko agiriak jendearen eskura jarriko dira.
42. artikulua. Patentearen liburuxka argitaratzea.
Emandako patente bakoitzerako liburuxka bat argitaratuko da. Liburuxka horretan bilduko dira azalpenaren testua, aldarrikapenak eta marrazkiak eta, bidezkoa bada, sekuentzia biologikoak, azkenean eman diren moduan. Emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialaren zer zenbakitan iragarri den, edukia erregelamenduz ezarrita izango duen liburuxka horrek ale hori aipatuko du.
Erabilgarritasun-ereduaren emakida hirugarrenen kaltetan izan gabe egingo da, eta Estatuaren bermerik gabe haren baliotasunari eta dagokion objektuaren erabilgarritasunari dagokienez.
III. KAPITULUA
Aurkakotzak eta errekurtsoak
43. artikulua. Aurkakotzak.
1.Emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialaren argitaratu eta hurrengo sei hilabeteen barruan, pertsona orok emakidaren aurka egin ahalko du honako arrazoi hauetariko edozeinengatik:
a) Aldarrikatutako asmakuntzak lege honen II. tituluan ezarritako patentagarritasunbaldintzetako bat betetzen ez duelako.
b) Gaian aditua den batek egikaritzeko bezain modu argi eta osoan azaldu ez delako.
c) Emandako patentearen xedea eskaeraren edukia baino harago doalako, eskaera hori nola aurkeztu zen kontuan hartuta.
2.Aurkakotza Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharko da, arrazoitutako idazki baten bidez, froga-agiri egokiekin batera, eta dagokion tasa ordaindu ondoren.
3.Aurkakotza-idazkia izapiderako onartu ondoren, erregistratutako patentearen titularrari jakinaraziko zaio, hark alegazioak aurkez ditzan eta, bidezkotzat joz gero, aldarrikapenak molda ditzan. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak alderdi bakoitzari emango dio beste alderdiak aurkeztutako alegazioen eta aldaketa-proposamenen berri, eta kasu bakoitzean erreplika-izapidea emango die, hori guztia erregelamenduan ezarritako epe eta baldintzetan.
4.Aurreko zenbakian azaldutako epeak igarotakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ebazpena emango du. Aurkeztutako aurkakotzak osorik edo zati batean onetsiko ditu, 1. zenbakian adierazitako aurkakotza-arrazoietako bat gertatzen denean, edo ezetsiko ditu, kontrakoa gertatzen denean. Dena dela, aurkeztutako aldaketak edo alegazioak gorabehera patentea mantentzea osorik edo zati batean eragozten duen arrazoiek irauten badute, titularrari gutxienez aukera bat emango zaio akatsa konpontzeko, edo alegazio berriak aurkezteko, planteatutako aurkakotzari buruz behin betiko ebazpena eman baino lehen.
5.Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren ebazpena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bidezkoa bada, patentean egindako aldaketak jasoko dira. Lege honek ematen duen babesa atzeraeraginez hedatuko da modu horretan aldatu den patentera.
6.Baliogabetzearen atzeraeraginari, bidezkoa bada, deuseztasunari buruzko 104. artikuluan aurreikusita dagoena aplikatuko zaio.
44. artikulua. Errekurtsoak.
1.Patente bat ematearen aurkako administrazio-errekurtsoak aurkeztu ahalko dituzte aurkakotza-prozeduran alderdi izan direnek soilik, eta planteatutako aurkakotza ebazteko egintzaren aurka aurkeztu. Horretarako, aurkakotza ezetsi dela ulertu ahalko da baldin eta ebazteko epea igarotakoan ebazpen espresurik eman ez bada.
2.Patente baten eskatzaileak administrazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du Patente eta Marken Espainiako Bulegoak patente-eskaera ukatzeko emandako ebazpenaren kontra.
3.Errekurtsoaren prozeduran, patentearen titularrak eskaera aldatu ahalko du 48. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.
IV. KAPITULUA
Sendagaiak eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarriak
45. artikulua. Eskaerak.
1.Sendagaiak babesteko ziurtagiri osagarrien eskaerak, ziurtagiriak luzatzeko eskaerak, eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarrien eskaerak, Patente eta Marken Espainiako Bulegora zuzenduko dira Bulegoak erabiltzaileen eskura jarri duen eredu normalizatuan. Eredu horretan agerraraziko dira batasuneko araudian aurreikusitako adierazpen eta datuak, erregelamenduaren arabera garatu direnez.
2.Babesteko ziurtagiri osagarrien eta berorien luzapenen eskaerak aurkezteko, dagokion tasa ordaindu beharko da.
46. artikulua. Izapideak.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du ea ziurtagiriaren eskaerak eta eskaera horren xede den produktuak, edo bidezkoa bada, luzapen-eskaerak, batasuneko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten. Bulegoak ez du ofiziozko ikerketarik egingo merkaturatzeko baimena Europar Batasunean sendagai edo produktu fitosanitario gisa lehenengo aldiz ematen bada.
2.Eskaerak eta ziurtagiriaren xede den produktuak edo luzapenaren eskaerak batasuneko araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, bulegoak eman egingo ditu. Kontrakoa gertatzen bada, eskatzaileari akatsak jakinaraziko zaizkio, erregelamenduz ezarritako epean konpon ditzan edo alegazioak aurkez ditzan. Akatsak epearen barruan zuzentzen ez badira eta Bulegoaren ustez jakinarazpenean azaldutako eragozpenek irauten badute, eskaera ukatuko da.
Eskaera eta azken ebazpena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, erregelamenduz ezarrita dagoenaren arabera. Bulegoaren ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Erkidearen arabera eta lege honen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.
47. artikulua. Mantentzea.
Babes ziurtagiri osagarria mantentzeagatiko tasa kuota bakarrean ordainduko da. Tasa horren zenbatekoa ziurtagiriaren iraupenaren arabera ezarriko da.
V. KAPITULUA
Prozedura guztietarako eta hirugarrenen informaziorako xedapenak
48. artikulua. Aldaketak.
1.Ageriko akatsak konpontzea helburu duten kasuak alde batera utzita, interesdunak lege honek baimentzen dituen emakida-prozeduraren izapideetan soilik aldatu ahalko ditu aldarrikapenak, eta erregelamenduak ezartzen duenaren arabera. Aldarrikapenak aldatzean azalpena eta, bidezkoa bada, marrazkiak edo sekuentzia biologikoak ere aldatzeko aukera dago.
2.Eskatzaileak aurreko zenbakian xedatuta dagoenaren arabera aldarrikapenak aldatu ahalko ditu, eta horretarako ez du beharko Patenteen Erregistroan eskaeraren gaineko eskubideak inskribatuta dauzkatenen adostasuna.
3.Aldaketa bat egiteko, idazki bat aurkeztu beharko da. Idazki horretan eskatzaileak zehaztu beharko ditu testu berriaren eta ordeztutako testuaren arteko diferentziak, aldaketak egiteko arrazoia eta aldaketa horien norainokoa.
4.Patentea aurkakotza-, mugapenedo errekurtso-prozedura baten edo ebazpen judizial baten ondorioz aldatu bada, beste liburuxka bat argitaratuko da. Liburuxka horretan patente-agiriaren testu osoa jasoko da, aldatuta geratzen den moduan, eta 43.5 artikuluan aurreikusita dagoena aplikatu beharko da.
Tasa ordaindu ez bada, patenteak ez du ondoriorik sortuko. Prozedura mugapenekoa bada, mugapen hori egin ez dela ulertuko da.
5.Patente-eskaera edo patentea aldatzean, xedeak ezingo du gainditu eskaeraren edukia, hasieran eskatu den moduan.
6.Aurkakotza-prozeduran, edo bidezkoa bada, mugapen-prozeduran, patentea aldatuz ezingo da handitu emandako babesa.
49. artikulua. Akatsak zuzentzea.
Eskatzaileak hala eskatuta, edozein eskaera-agiritan agertzen diren adierazpenedo transkripzio-akatsak edo egindako hutsak aldatzea onartuko da, erregelamenduz ezarrita dauden mugak kontuan hartuta. Hala ere, zuzenketa-eskariak azalpenetan, aldarrikapenetan, marrazkietan edo sekuentzia biologikoetan eragina badu, zuzenketak agerikoa izan beharko du, eta horrek zera esan nahi du: berehala ondorioztatu beharko da eskatzaileak proposatu dituen testu, marrazki edo sekuentzia bakarrak aldaketaren ondoriozkoak direla.
50. artikulua. Prozedurak etetea.
Agirietan akatsak badaude, prozedura etengo da, eskatzaileari jakinarazten zaionetik akatsak daudela. Horretarako, izapideetan etendura ezarriko da, akatsak konpontzen diren edo horretarako epea amaitzen den arte.
51. artikulua. Modalitatea aldatzea.
1.39. artikuluan aurreikusitako funtsezko azterketa amaitu baino lehenagoko edozein unetan, interesdunak bere eskaera eraldatzeko eskatu ahalko du, eskaeraren xedea industria-jabetzakoa ez den beste titulu baten pean babestuta gera dadin.
2.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, 35. eta 40. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera egin behar duen azterketaren ondorioz, interesdunari bere eskaeraren modalitatea aldatzea proposatu ahalko dio. Eskatzaileak proposamena onartu edo ukatu ahalko du, eta ulertuko da ukatu egin duela baldin eta erregelamenduan aurreikusitako epean berariaz eskatzen ez badu modalitatea aldatzeko.
Proposamena ukatzen bada, espedientea izapidetzen jarraituko da eskatutako modalitatean.
3.Eskatzaileak modalitatea aldatzea eskatzen badu, aldatzea adostuko da, eta eskaera zein izapide berriren arabera egin behar den, izapide horretarako erregelamenduz ezarritako epean zein agiri aurkeztu beharko dituen jakinaraziko zaio. Agiri berriak garaiz aurkezten ez badira, atzera egin duela ulertuko da eta hala jakinaraziko zaio.
4.Modalitatea aldatzea erabakitzeari buruzko ebazpena patente-eskaria argitaratu ondoren ematen bada, Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
52. artikulua. Eskaera bertan behera uztea.
1.Patente-eskaera eskatzaileak edozein unetan utzi ahalko du bertan behera, patentea eman baino lehen.
2.Patenteen Erregistroan eskaeraren gainean hirugarrenek dauzkaten eskubideak agertzen badira, eskaera hori bertan behera utzi ahal izateko eskubide horien titularrek adostasuna eman beharko dute.
53. artikulua. Eskubideak berrezartzea.
1.Patente baten eskatzaileari zein titularrari edo prozedura bateko zeinahi alderdiri bere eskubideak berrezarriko zaizkio, aurrez eskaera eginik, baldin eta, egoerak eskaturiko ardura guztia jarriagatik, eperen bat bete ezin izan badu Lege honetan aurreikusitako prozedurei dagokienez, eta ezintasun horren ondorio zuzena, lege honen edo beronen erregelamenduaren xedapenen kariaz, eskubide bat galtzea izan bada. Epea errekurtso bat jartzeari dagokiona bada, ondorioa errekurtsoaren izapidetzea onartzea izango da, 5. zenbakian aurreikusitakoa salbu.
2.Eskaera idatziz aurkeztu beharko da, hauen artean lehenengoz amaitzen den
epean:
i) bi hilabete, eragozpena amaitzen denetik aurrera hasita;
ii) hamabi hilabete, egin gabeko izapidea amaitzen den egunetik aurrera hasita, eskaerak mantentzeagatiko tasa ez ordaintzearekin zerikusia duenean; hamabi hilabete, errekarguak dituen ordainketarako sei hilabeteko epea –185. artikuluan aipatzen dena– amaitzen denetik aurrera hasita.
Bete ez den izapidea epe horretan egin beharko da. Hala ere, eskubideak berrezartzea
30. artikuluan aurreikusitako eperako eskatzen bada, epe hori amaitu eta hurrengo bi hilabeteen barruan edo geroagoko eskaera argitaratzeko prestaketa teknikoak amaitu baino lehen aurkeztu beharko da eskaera, eta lehenago amaitzen den epea aplikatuko da.
3.Eskaera arrazoitu egin beharko da, haren alde alegatzen diren egitateak eta justifikazioak adierazita. Eskubideak berrezartzeko tasa ordaindutakoan baino ez da emango aurkeztutzat.
4.Bete ez den egintzari buruz erabakitzeko eskudun den organoa izango da eskaera ebazteko eskudun.
5.Artikulu honetako xedapenak ez zaizkie aplikatuko artikulu honen 2. zenbakian eta 43.1 eta 144. artikuluetan aipatutako epeei. Xedapen hauek ez dira aplikagarriak izango eskubideak aitortzeko egintza baten kontra errekurtso bat jartzeko epeari dagokionez ere.
6.Eskaeraren edo eskubideak berrezarrita dituen erregistroaren titularrak ezingo ditu eskubide horiek aldarrikatu hirugarren baten aurrean, baldin eta hirugarren hori, fede onez, eskubidea galdu denetik eskubide horren berrezarpenaren aipamena argitaratu arte doan epean, eskaeraren edo patentearen xede den asmakuntza ustiatzen hasi bada, edo asmo
horrekin prestaketa serio eta eragingarriak egin baditu, betiere hirugarren horrek ustiapen hori bere enpresan edo bere enpresaren beharrizanetarako hasi edo jarraitu badu.
7.Eskatzaileari bere eskubideak berrezartzen dizkion ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute 6. zenbakian aurreikusitako asmakuntza ustiatzen hasteko edo jarraitzeko eskubidearen onura jaso ahal duen hirugarrenak nahiz eskubideen berrezarpenaren xede den eskaeraren ondoriozko aurreko eskubideak zeinen aurrean aldarrikatu ahal diren eta hirugarren horrek.
8.Eskubideak berrezartzeari buruzko ebazpena Patenteen Erregistroan inskribatuko da eta Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
54. artikulua. Administrazio-bidean eta administrazioarekiko auzibidean dauden ekintzak berrikustea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren organoek emandako egintza eta ebazpenei errekurtsoa jarri ahal izango zaie lege honetan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera.
2.Patente eta Marken Espainiako Bulegoko organo eskudunek eman dituzten eta administrazio-bidea agortzen duten ebazpenen aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean.
3.Patente bat emateko ebazpenaren aurrean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ezin baliatuko du ofizioz edo alderdi baten eskariz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 102. artikuluan aurreikusitako berrikuste-ahala, baldin eta patentearen deuseztapena lege honen 102. artikuluan aurreikusitako kausetarikoren batean oinarritzen bada. Deuseztapenerako kausa horiek auzitegien aurrean baliarazi ahalko dira soilik.
55. artikulua. Espedienteak kontsultatzea.
1.Patente-eskaerei, erabilgarritasun-ereduei edo babes-ziurtagiri osagarriei buruz oraindik argitaratu ez diren espedienteak kontsultatzeko, eskatzaileak nahitaez adostasuna eman beharko du. Argitaratu ondoren, halakoak kontsultatzeko, erregelamenduz ezartzen diren baldintzak bete beharko dira.
2.Norbaitek frogatzen badu patente baten, erabilgarritasun-eredu baten edo babesziurtagiri osagarri baten eskatzaileak bere aurrean bere eskaeraren ondoriozko eskubideak baliarazi nahi izan dituela, espedientea kontsultatu ahalko du argitaratu aurretik, eskatzailearen adostasuna behar izan gabe.
3.Eskaera-zatidura bat, 11.1 artikuluan xedatutakoaren araberako aurkeztutako patente-eskaera berri bat edo, 51. artikuluan ezarritakoaren arabera, babes-modalitatearen aldaketa baten ondoriozko eskaera aurkezten denean, pertsona orok hasierako eskaeraren espedientea kontsultatu ahalko du argitaratu aurretik, eskatzailearen adostasuna behar izan gabe.
4.Argitaratu baino lehen ukatu edo, bertan behera utzi diren edo ustez atzera egin diren eskaeren espedienteak ez dira egongo jendearen eskura.
5.Aurreko zenbakian aipatutako eskaeretako bat berriro aurkezten bada, eskaera berri gisa hartuko da; dena dela, baliteke aurreko eskaeratik lehentasun-eskubidea eratortzea.
56. artikulua. Materia biologikoaren eskuragarritasuna.
1.27. artikuluan aipatzen den materia biologiko gordailutua eskuratzeko aukera egongo da:
a) Patente-eskaera lehenengo aldiz argitaratu baino lehen, soilik espedientea kontsultatzeko eskubidea duenarentzat, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera.
b) Eskaera lehenengo aldiz argitaratzen denetik patentea eman arte, hala eskatzen duten pertsona guztientzat edo soilik aditu independente batentzat, patentearen eskatzaileak hala eskatzen badu.
c) Patentea eman ondoren, eta patentea iraungi edo baliogabetu arren, hala eskatzen duten pertsona guztientzat.
2.Materia eskuratzeko, gordailututako materia biologikoaren lagin bat entregatuko da, betiere hala eskatu duen pertsonak konpromiso hauek hartzen baditu patentearen ondorioek irauten duten bitartean:
a) Gordailututako materia biologikoaren edo materia horretatik eratorritako materia baten lagin bat ere hirugarrenei ez ematea, eta
b) Gordailututako materia biologikoa edo materia horretatik eratorritako lagin bat ere ez erabiltzea, ez bada esperimentaziorako, baldin eta eskatzaileak edo patentearen titularrak konpromiso horri berariaz uko egiten ez badio.
3.Eskaera ukatzen bada edo bertan behera uzten bada, gordailututako materia aditu independente batek soilik eskuratu ahalko du hogei urtez, patentearen eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatuta, eskatzaileak hala eskatzen badu. Kasu horretan, 2. zenbakian xedatutakoa aplikatuko da.
4.1. zenbakiko b) letrak eta 3. zenbakiak aipatzen dituzten eskatzailearen eskariak aurkeztu ahalko dira patente-eskaera argitaratzeko prestaketa teknikoak amaitu direla uste den egunera arte, eta ez geroago.
57. artikulua. Hirugarrenei informazioa eman beharra.
1.Norbaitek patente-eskaera batetik edo jada emandako patente batetik eratorritako eskubideak hirugarren baten aurrean baliarazi nahi baditu, hirugarren horri eskaeraren edo patentearen zenbakia adierazi beharko dio.
2.Produktu batean, produktu horren etiketetan edo bilgarrietan edo edozein motatako iragarkietan edo inprimakietan edozer aipatzen bada nola edo hala adierazteko patenteeskaera baten edo jada emandako patente baten babesa dagoela, eskaera horren edo patente horren zenbakia agertu beharko da.
VI. TITULUA
Patentearen eta patente-eskaeraren ondorioak
58. artikulua. Ondorioen iraupena eta zenbaketa.
Patenteak hogei urte iraungo du eta epe hori ezingo da luzatu. Hogei urte horiek eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatuko dira, eta patentea eman dela argitaratzen den egunetik aurrera sortuko dira ondorioak.
59. artikulua. Asmakuntza zuzenean ustiatzeko debekua.
1.Patenteak bere titularrari eskubidea ematen dio hau eragozteko bere adostasuna ez duen hirugarren bati:
a) Patentearen xede den produktu bat fabrikatzea, salmentarako eskaintzea, merkataritzan sartzea edo erabiltzea, edo aipatu diren helburuetako baterako inportatzea edo edukitzea.
b) Patentearen xede den prozedura bat erabiltzea edo erabiltzeko eskaintzea, hirugarren horrek jakinda –edo inguruabarrak ikusita agerikoa bada– debekatuta dagoela patentearen titularraren adostasunik gabe prozedura erabiltzea.
c) Patentearen xede den prozeduraren bidez zuzenean lortutako produktua salmentarako eskaintzea, merkataritzan sartzea edo erabiltzea, edo aipatu diren helburuetako baterako inportatzea edo edukitzea.
2.Patentearen xedea bada asmakuntza izate hutsagatik propietate jakin batzuk dituen materia biologiko bat, patenteak ematen dituen eskubideak hedatuko dira
patentatutako materia biologikotik abiatuta ugalketaz edo bikoizketaz lortutako edozein materia biologikora, forma berdin-berdina nahiz diferentea izan, eta propietate horiek beraiek baditu.
3.Patentearen xedea bada asmakuntza izate hutsagatik propietate jakin batzuk dituen materia biologiko bat ekoizteko aukera ematen duen prozedura bat, patenteak ematen dituen eskubideak hedatuko dira patentatutako prozeduraren bidez zuzenean lortutako materia biologikora eta materia horretatik abiatuta ugalketaz edo bikoizketaz lortutako edozein materia biologikora, forma berdin-berdina nahiz diferentea izan, eta propietate horiek beraiek baditu.
4.Patentearen xedea bada informazio genetikoa duen edo informazio genetikoan datzan objektu edo produktu bat, patenteak ematen dituen eskubideak, 5. artikuluaren 4. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera, produktua hartzen duen materiara hedatuko dira, informazio genetikoa materia horretan bilduta badago eta informazio genetiko horrek materia horretan egiten badu bere eginkizuna.
60. artikulua. Asmakuntza zeharka ustiatzeko debekua.
1.Era berean, patenteak titularrari eskubide hau ematen dio: hirugarren bati eragotzi ahalko dio bere adostasunik gabe patentatutako asmakuntza praktikan gauzatzeko bitartekoak –asmakuntzaren funtsezko elementu bati buruzkoak– asmakuntzaren ustiapenerako gaitasunik gabeko pertsonei entrega diezazkiela edo halakoak entregatzea eskain diezaiela, hirugarren horrek dakienean –edo inguruabarrengatik agerikoa denean– bitarteko horiek asmakuntza gauzatzeko gai direla eta asmakuntza horretarako prestatuta daudela.
2.Aurreko zenbakian xedatuta dagoena ez da aplikatuko zenbaki horretan, aipatzen diren bitartekoak merkataritzan modu arruntean aurkitzen diren produktuak direnean, salbu eta hirugarren horrek entrega egiten duena aurreko artikuluan debekatutako ekintzak egitera bultzatzen badu.
3.1. zenbakiak dioenaren ildotik ez dira hartuko patentatutako asmakuntza ustiatzeko gaitasuna duten pertsonatzat hurrengo artikuluko a) tik d) ra bitarteko letretan aurreikusitako ekintzak egiten dituztenak.
61. artikulua. Muga orokorrak eta patente-eskubidea agortzea.
1.Patenteak ematen dituen eskubideek ez dute honako hau babesten:
a) Eremu pribatuan eta merkataritza-helbururik gabe egiten diren egintzak.
b) Patentatutako asmakuntzaren objektua hizpide duten eta esperimentaziorako egiten diren egintzak.
c) Sendagaiak Espainian edo Espainiatik kanpo merkaturatzeko baimena lortzeko beharrezkoak diren azterlanak eta saiakerak egitea, eta horren ondoriozko betekizun praktikoak, adibidez, xede horietarako printzipio aktiboa prestatu, lortu eta erabiltzea.
d) Erabiltzeko unean prestatzeko eta mediku-errezeta bat betearazteko egindako sendagaiak farmazietan egitea, edo modu horretan prestatutako sendagaiekin zerikusia duten egintza.
e) Patentatutako asmakuntzaren objektua Industria-jabetza babesteko Pariseko Hitzarmeneko kide diren herrialdeetako itsasontzietan erabiltzea, itsasontziaren gorputzean, makinetan, aparailuetan, aparatuetan eta gainerako osagarrietan, itsasontzi horiek aldi baterako edo ezbeharrez Espainiako uretan sartzen direnean, baldin eta asmakuntzaren xedea itsasontziaren beharrizanetarako soil-soilik erabiltzen bada.
f) Patentatutako asmakuntza Industria-jabetza babesteko Pariseko Hitzarmeneko kide diren herrialdeetako aireko edo lurreko lokomozio-bideen edo beren osagarrien eraikuntzan edo funtzionamenduan erabiltzea, lokomozio-bide horiek aldi baterako edo ezbeharrez Espainiako lurraldean sartzen direnean.
g) Chicagon 1944ko abenduaren 7an sinatutako Nazioarteko Abiazio Zibilari buruzko Hitzarmenaren 27. artikuluan aurreikusitako egintzak, halako egintzak aipatutako artikuluaren xedapenak aplikatu ahal zaizkion Estatu bateko aireontziei buruzkoak direnean.
2.Patenteak ematen dituen eskubideek ez dituzte barnean hartzen patenteak babestutako produktu bati buruzko egintzak, patentearen titularrak –edo besteren batek bere adostasunarekin– produktu hori Europako Esparru Ekonomikoan merkataritzan jarri ondoren, salbu eta arrazoi legitimoengatik titularraren patenteak uko egiten badio produktua geroago merkaturatzeari.
3.Patenteak ematen dituzten eskubideek ez dituzte barnean hartuko patentearen xede den materia biologiko baten ugalketaz edo bikoizketaz lortutako materia biologiko bati buruzko egintzak, patentearen titularrak –edo besteren batek bere adostasunarekin– materia hori Europako Esparru Ekonomikoan merkataritzan jarri ondoren, materia biologiko hori zein erabileratarako merkaturatu den eta ugalketa edo bikoizketa hori erabilera horren ezinbesteko emaitza denean, eta baldin eta lortutako materia gerora beste ugalketa edo bikoizketa batzuetarako erabiltzen ez bada.
Muga hori ez da aplikatuko patentearen titularrak arrazoi legitimoengatik materia biologikoa geroago merkaturatzearen aurka egiten badu.
62. artikulua. Abeltzainaren eta nekazariaren salbuespenak.
1.59. artikuluan xedatuta dagoena gorabehera, patentearen titularrak –edo besteren batek bere adostasunarekin– landare-ugalketako materiala nekazari bati saltzen badio haren nekazaritza ustiategirako, edo beste edozein merkaturatze-modu egiten badu, nekazariak eskubidea izango du uztaren produktua bere ustiategian bertan gerora egindako ugalketa edo bikoizketan erabiltzeko. Salbuespen horren norainokoa eta modalitateak landare-lorpenen babes komunitarioari buruzko Kontseiluaren uztailaren 27ko 2100/94 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluan eta landare-lorpenak babesteko araubide juridikoari buruzko urtarrilaren 7ko 3/2000 Legean aurreikusitakoak dira.
2.59. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera, patentearen titularrak –edo besteren batek bere adostasunarekin– nekazari edo abeltzain bati hazteko animaliak edo animalien ugalketarako materiala saltzen badizkio edo horiekin beste edozein merkaturatze-modu egiten badu, nekazari edo abeltzainek baimena izango dute babestutako abereak nekazaritzarako edo abeltzaintzarako erabiltzeko. Horrek esan nahi du abereak edo animalien ugalketarako bestelako materiala eskura jarri behar zaiola nekazari edo abeltzainari, bere nekazaritzaedo abeltzaintza-jarduera egiten jarraitu ahal izan dezan, baina ezin direla saldu merkataritza arloko ugalketarako jardueraren barruan edo xede hori duen jarduera baten barruan. Salbuespen horren norainokoa eta modalitateak erregelamenduz ezarriko dira.
63. artikulua. Erabilera horren eskubideak.
1.Patente baten titularrak ezin dio inori eragotzi patentearen objektua den hori Espainian orain arte fede onez ustiatu dutenei edo asmo horrekin prestaketa serio eta eragingarriak egin dituztenei ustiapena egiten jarraitzea orain arte egin duten bezala edo prestaketak egin ostean egiten hastea, enpresaren arrazoizko beharrizanak betetzeko egokia den neurrian. Ustiatzeko eskubideak eskualdatu ahal dira eskubide horiek orain arte baliatu dituzten enpresekin batera, eta modu horretan soilik.
2.Patenteak ematen dituen eskubideek ez dituzte barnean hartzen patente horrek babestutako produktu bati buruzko egintzak, aurreko zenbakian ezarritako ustiapeneskubidea duen pertsonak produktu hori merkataritzan jarri ondoren egin badira egintza horiek.
64. artikulua. Aurreko patenteen aurrean estaldurarik ez egotea.
Patente baten titularrak ezingo du patente hori aldarrikatu bere aurka egindako ekintzen
aurrean, bere patentearena baino lehenagoko lehentasun-data duten beste patente batzuen urraketagatik egin badira ekintza horiek.
65. artikulua. Mendeko patenteak.
Patente baten xede den asmakuntza bat ustiatzeko nahitaez beste titular baten jabetzako aurreko patente batek babestutako asmakuntza bat erabili gabe ezin erabiltzea ez da oztopo izango ustiatu nahi den patentearen baliozkotasunerako. Kasu horretan, aurreko patentearen titularrak ezingo du geroko patentea ustiatu, azken horren indarraldian, titularrak adostasuna eman gabe, eta geroko patentearen titularrak ezingo du ustiatu ez patente bat ez bestea, aurreko patentearen indarraldian, baldin eta ez badu aurreko patentearen titularraren adostasuna, edo nahitaezko lizentzia eduki ez badu.
66. artikulua. Legezko mugapenak.
Patente baten xedea ustiatzean ezingo da abusuz jokatu edo Legearen, moralaren, ordena publikoaren edo osasun publikoaren aurka egin, eta nolanahi ere, ezarrita dauden edo legezko xedapenen arabera ezartzen diren aldi baterako zein iraupen mugagabeko debeku edo mugapenei jaramon egin beharko zaie.
67. artikulua. Behin-behineko babesa.
1.Patente-eskaerak, argitaratzen den egunetik aurrera, titularrari behin-behineko babesa ematen dio, eta babes hori honako honetan datza: hirugarren batek, eskaera argitaratzen denetik patentea eman izanaren aipamena argitaratu arte, epealdi horren ostean patentearen arabera debekatuta dagoen modu batean erabili badu asmakuntza, patentearen titularrak kalte-ordaina eskatu ahalko du, arrazoizkoa eta inguruabarretarako egokia den kalte-ordaina.
2.Behin-behineko babes hori bera aplikatuko zaio, eskaera argitaratu aurretik ere, eskaeraren aurkezpenaren eta edukiaren berri jakinarazi zaion pertsonari.
3.Patente-eskaeraren xedea mikroorganismo bati buruzko prozedura bat bada, behin-behineko babesa hasiko da mikroorganismoa jendeak eskuratu ahal duen unetik, ez lehenago.
4.Patente-eskaerak, utzietsia izan denean edo utzietsitat jo denean, edo ebazpen irmo baten bidez ezezkoa eman zaionean edo baliogabetu denean, aurreko zenbakietan aurreikusitako efekturik inoiz izan ez duela ulertzen da.
68. artikulua. Babesak hartzen duen eremua.
1.Patenteak edo patente-eskaerak ematen duen babesaren eremua aldarrikapenen arabera zehazten da. Deskribapenak eta marrazkiek aldarrikapenak interpretatzeko balio dute.
2.Patentea eman baino lehenagoko epealdirako, babesak hartzen duen eremua eskaeraren aldarrikapenen arabera zehaztuko da, eskaera hori nola argitaratu den kontuan hartuta. Hori gorabehera, patentea, eman den moduan, edo aurkakotzako, errekurtsoko, mugapeneko edo deuseztasuneko prozedura batean aldatu den moduan, atzeraeraginez kontuan hartu beharko da aipatutako babesa ezartzeko, betiere babes hori handitu ez bada.
3.Aurreko 1. eta 2. zenbakien arabera babesaren eremua zehazteko, behar bezala kontuan hartu beharko dira aldarrikapenetan adierazitako elementu baten baliokide den elementu oro.
69. artikulua. Babesak hartzen duen eremua prozedura-patenteetan.
1.Espainian sartu den produktu bati buruz fabrikaziorako prozedura-patente bat dagoenean, patentearen titularrak, sartutako produktu horri dagokionez, lege honek Espainian fabrikatutako produktuei buruz ematen dituen eskubide berberak izango ditu.
2.Patente baten helburua baldin bada produktu edo substantzia berriak fabrikatzeko prozedura bat eratzea, kontrakorik ezean, begi-bistakotzat joko da ezaugarri berak dituzten produktu edo substantzia guztiak patentatutako prozedura horren bitartez sortu direla.
3.Aurreko zenbakian aurreikusita dagoen kontrakoaren frogarako eginbideak egitean, kontuan hartuko dira demandatuak bere fabrikazioaren eta negozioen arloko sekretuak babesteko dituen interes legitimoak.
VII. TITULUA
Patente-eskubidea urratzeagatik baliaturiko akzioak
70. artikulua. Eskubidearen defentsa.
Patente baten titularrak organo judizial baten aurrean egin ahalko ditu dagozkion akzioak, horien mota eta izaera edozein direla ere, haren eskubidea kaltetzen dutenen aurka, baita eskubide horiek babesteko beharrezkoak diren neurriak exijitu ere.
71. artikulua. Akzio zibilak.
1. Patente-eskubidea lesionatu dioten titularrak, bereziki hau eskatu ahalko du:
a) Bere eskubidea urratzen duten egintzak gelditzea, edo egintza horiek oraindik egin ez badira, debekatzea.
b) Izandako kalte eta galeren ordaina jasotzea.
c) Bere eskubidea urratuz ekoiztu edo inportatu diren objektuak eta halakoak ekoizteko edo patentatutako prozedura egiteko erabilitako bitartekoak enbargatzea.
d) Jabetzan ematea, ahal denean, aurreko zenbakian xedaturikoaren kariaz enbargaturiko objektuak, eta, kasu horretan, dagozkion ondasunen balioa egotziko zaio kalte-galeren ordainaren zenbatekoari. Aipaturiko balioa emandako kalte-ordaina baino handiagoa bada, patentearen titularrak beste alderdia konpentsatu beharko du soberakinarengatik.
e) Patentea urratzen jarraitzea eragozteko, beharrezkoak diren neurriak hartzea, eta bereziki, c) letran xedatutakoaren arabera enbargatutako objektu edo bitartekoak eraldatzea, edo suntsitzea, patentea urra dadila eragozteko hori ezinbestekoa balitz.
f) Salbuespen gisa, organo judizialak, patentearen titularrak eskatuta, patentea urratu duena kondenatzeko epaia argitara dadila agindu ahalko du; hori kondenatuaren kontura egingo da, iragarkien bidez eta interesdunentzako jakinarazpenen bidez.
c) eta e) letren arteko neurriak arau-hauslearen kontura betearaziko dira, salbu eta hori hala ez egiteko funtsezko arrazoiak alegatzen badira.
2.Aurreko zenbakiko a) eta e) letretan aurreikusitako neurriak ere eskatu ahalko dira, egokiak direnean, patente-eskubidea urratzeko helburuz hirugarren batek beren zerbitzuetara jo duen bitartekarien aurka, nahiz eta bitartekari horien egintzak ez izan, berez, arau-hauste, hargatik eragotzi gabe informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedaturikoa. Neurri horiek objektiboak, proportzionatuak eta ez-diskriminatzaileak izan beharko dute.
72. artikulua. Kalte-galerak ordaintzeko oinarriak.
1.Patentearen titularraren adostasunik gabe patenteak babestutako objektuak fabrikatzen edo inportatzen edo patentatutako prozedura erabiltzen duenak, betiere sortutako kalte eta galeren erantzukizuna bere gain hartu beharko du.
2.Patenteak babestutako objektua ustiatzeko bestelako egintza bat egiten duten guztiek sortutako kalte eta galerak ordaintzeko betebeharra izango dute soilik jakinaren gainean edo erru edo arduragabekeriaz jokatu badute. Nolanahi ere, ulertuko da arauhausleak jakinaren gainean egonik jardun duela, patentearen titularrak ohartarazi badio patentea badagoela, behar bezala identifikatuta dagoela eta urratu egin dela, eta urratzeari utz diezaiotela eskatu badio.
73. artikulua. Agiriak erakustea kalte-ordaina kalkulatzeko.
1.Asmakuntza baimenik gabe ustiatzeagatik izandako kalte-galeren zenbatekoa zehazteko, patentearen titularrak erantzuleari galdatu ahal izango dio erakuts ditzala hartarako balio izan dezaketen agiriak.
2.Neurri hori betearaztean, kontuan hartuko dira demandatuak bere fabrikazioaren eta negozioen arloko enpresa-sekretuak babesteko duen interes legitimoa, kalterik egin gabe patentearen titularrak bere aldeko kalte-ordainaren norainokoa zehazteko beharrezko informazioa jasotzeko duen eskubidea, horretarako ikerketa arau-haustea ikusi den funtsebazpenaren betearazpen-fasean egin denean.
74. artikulua. Kalte eta galeren kalkulua eta kalte-ordain hertsatzaileak.
1.Patentearen titularrari kalte-galerengatik zor zaion kalte-ordainean, jasandako galeraren balioa ez ezik, eskubidea urratu zaiolako lortu ez duen irabaziarena ere sartuko da. Kalte-ordainaren zenbatekoan sartu ahal izango dira, hala badagokio, prozedura judizialaren objektu den arau-haustea gertatu izanaren froga arrazoizkoak lortzeko ikerketak eragindako gastuak.
2.Kalte-galeren ordaina finkatzeko, kontuan izango dira, kaltetuaren aukeran:
a) Ondorio ekonomiko negatiboak, besteak beste arau-hauslearen lehia egon ez balitz titularrak patentatutako asmakuntzaren ustiapenetik lortuko zituzkeen etekinak, edo bestela, titularrak patentatutako asmakuntzaren ustiapenetik lortu dituen etekinak. Kalte moralaren kasuan, kalte-ordaina eman beharko da, nahiz eta kalte ekonomikorik izan den frogatu ez.
b) Arau-hausleak, ustiapena zuzenbidearen arabera egin ahal izatea ahalbidetuko ziokeen lizentzia bat lortzeko, patentearen titularrari ordaindu beharko ziokeen kopurua gutxienez barnean hartuko duen oroharreko zenbatekoa. Kopuru hori ezartzeko, hainbat faktoreren artean hau hartuko da kontuan, bereziki: patentatutako asmakuntzaren garrantzi ekonomikoa, arau-haustea hasi zen unean patenteari geratzen zaion indarraldia eta une horretan emandako lizentzien kopurua eta mota.
3.Organo jurisdikzionalaren iritziz titularrak ez badu bete patentea ustiatzeko 90. artikuluan ezarritako betebeharra, lortu ez den irabazia ezartzeko aurreko zenbakiko b) letran ezarrita dagoena beteko da.
4.Patente bat urratzen duten egintzak egiteari uztera kondenatzen denean, Auzitegiak demandatuaren aldeko kalte-ordain hertsatzailea ezarriko du. Kalte-ordain hori inguruabarren araberakoa izango da, igarotako egun bakoitzeko, arau-haustea benetan egiteari uzten zaion arte. Kalte-ordain horren behin betiko zenbatekoa 2. zenbakiaren arabera dagokiona orokorrean jaso behar duenarekin metatuko da, bai eta kalte-ordaina emateko betebeharra sortzen den eguna, epaia betearaziz ezarriko dira Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean aurreikusita dagoenaren arabera.
5.Artikulu honetan ezarritako irizpideen arabera kalteak kalkulatzeko edo kuantifikatzeko eta likidatzeko eginbideak epaian ezarritako oinarrien arabera egingo dira, Prozedura Zibilaren Legearen III. liburuko V. tituluko IV. kapituluan aurreikusitako prozeduraren arabera.
75. artikulua. Merkataritza-etekinen eragina.
1.74.2 artikuluan ezarritako irizpideen arabera lortu ez den irabazia ezartzeko, etekinen kalkuluan sartu ahalko dira –organo jurisdikzionalak arrazoizko deritzon proportzioan– merkataritzaren ikuspegitik asmatutako objektua barnean hartzen duten gauzen ustiapenak sortutakoak.
2.Ulertzen da asmatutako objektua ondasun baten funtsezko zatia dela merkataritzaren ikuspuntutik barnean sartutako asmakuntza ondasun horren eskarirako funtsezko faktorea denean.
76. artikulua. Prestigioa kentzeagatiko kalte-ordaina.
Arau-hausleak edozein kausarengatik patentatutako asmakuntzari prestigioa kentzen badio, horregatik sortutako kaltearen ordaina ere eskatu ahalko du patentearen titularrak, bereziki asmakuntza hori modu akastunean gauzatu bada edo merkatuan behar ez bezala aurkeztu bada.
77. artikulua. Jasotako kalte-ordainen kenkaria.
Patentearen titularraren adostasunik gabe patenteak babestutako objektuak ekoiztu edo inportatu dituenak zor duen kalte-ordainetik kenduko dira titularrak kontzeptu berarengatik objektu hori bera beste edozein modutan ustiatu zutenengandik jasotako kalte-ordainak.
78. artikulua. Akzioak egiteko preskripzioa eta muga.
1.Patente-eskubidea urratzetik eratorritako akzio zibilek bost urtera preskribatuko dute, balia zitezkeen unetik kontatzen hasita.
2.Patentearen titularrak ezingo ditu titulu honetan ezarritako akzioak egin merkataritzan sartu diren objektuak ustiatu dituzten pertsonen aurrean, pertsona horiek behar bezala ordaindu badizkiote sortutako kalte eta galerak.
VIII. TITULUA
Patente-eskaera eta patentea, jabetza-eskubidearen objektu
I. KAPITULUA
Erregistroan inskribatzea, titularkidetasuna eta desjabetzea
79. artikulua. Patenteen Erregistroan inskribatzea.
1.Patenteen Erregistroan inskribatuko dira, erregelamenduz xedatzen den moduan, patente-eskaerak nahiz jada emandako patenteak.
2.13.1 artikuluan aurreikusitako kasua bazter utzita, patente-eskaerei nahiz jada emandako patenteei eragiten dieten eskualdaketek, lizentziek eta beste egintza edo negozio juridiko guztiek –borondatezkoak nahiz nahitaezkoek izan– fede oneko hirugarrenen aurrean ondorioak sortuko dituzte Patenteen Erregistroan inskribatzen diren unetik, ez lehenago. Erregelamenduz ezarriko dira inskribatzeko modua eta beharrezkoak diren agiriak.
3.Hirugarrenen aurrean ezingo dira aldarrikatu patente-eskaeren edo patenteen gaineko eskubideak, Patenteen Erregistroan behar bezala inskribatuta ez badaude. Produktuetan ezingo da aipatu patente-eskaera bat edo patente bat, aipamen hori egiteko eskubide nahikoa inskribatuta ez badago. Zenbaki honetan xedatuta dagoena urratuz egindako egintzak lehia desleial gisa zehatuko dira.
4.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Patenteen Erregistroan inskribatu behar diren egintzen legezkotasuna, baliozkotasuna eta eraginkortasuna kalifikatuko ditu. Patenteen Erregistroa publikoa izango da.
5.Behin 81.1 artikuluan aurreikusitako eskubide edo kargetarikoren bat Patenteen Erregistroan inskribatu eta gero, ezin inskribatuko da data bereko edo lehenagoko besterik, haren kontrakoa edo harekin bateraezina denik. Inskribatzeko eskaera soilik idatzi bada, bateraezina den eskubide edo karga bat ere ezingo da inskribatu, eskaera hori ebatzi arte.
80. artikulua. Titularkidetasuna.
1.Patente-eskaera edo jada emandako patentea modu zatiezinean hainbat jaberena denean sortzen den komunitatea alderdiek adosten dutenak eraenduko du, eta halakorik
ezean, artikulu honetan xedatuta dagoenak, eta azken buruan, ondasun-erkidegoei buruzko zuzenbide erkidearen arauek.
2.Hala ere, partaide bakoitzak bere kabuz:
a) Dagokion zatia erabili ahalko du, horren berri eman beharko die gainerako erkideei, eta azken horiek lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak baliatu ahalko dituzte. Lehentasunez erosteko eskubidea baliatzeko epea bi hilabete izango da, jakinarazpena bidaltzen denetik aurrera zenbatuta, eta atzera eskuratzeko eskubidea baliatzeko epea hilabete bat, lagapena Patenteen Erregistroan inskribatzen denetik aurrera zenbatuta.
b) Asmakuntza ustiatu ahalko du gainerako titularkideei jakinarazi ondoren.
c) Eskaera edo patentea kontserbatzeko beharrezkoak diren egintzak egin ahalko
ditu.
d) Eskaeratik edo denon patentetik eratorritako eskubideei edozein modutan kalte egiten dieten hirugarrenen aurka akzio zibilak edo kriminalak egin ahalko ditu. Halako akzioak egiten dituen partaideak gainerako erkideei jakinarazi beharko die egindako akzioa, haiek ere akzioarekin bat egin ahal izan dezaten.
3.Hirugarren bati lizentzia ematen bazaio asmakuntza ustiatzeko, lizentzia batera eman beharko dute partaide guztiek, salbu eta organo jurisdikzionalak, ekitate arrazoiengatik, eta kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta, haietariko bati ahalmena ematen badio lizentzia hori emateko.
81. artikulua. Desjabetzea.
1.Patente-eskaera oro edo jada emandako patente oro desjabetu ahalko da erabilgarritasun publikoko edo interes sozialeko kausengatik; horretarako, bidezkoa den kalte-ordaina emango da.
2.Desjabetzea egin ahalko da asmakuntza jabari publikoan sar dadin eta edonork libreki eta lizentziarik eskatu behar izan gabe ustiatu ahal izan dezan, edo Estatuak soilik ustia dezan; kasu horretan, patentearen titulartasuna Estatuak eskuratuko du.
3.Erabilgarritasun publikoa edo interes soziala desjabetzea agintzen duen Legeak deklaratuko du. Lege horrek xedatuko du asmakuntza jabari publikora sartu behar den ala Estatuak patentearen edo eskaeraren titulartasuna eskuratu behar duen. Bideratu behar den espedienteak Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean ezarritako prozedura orokorra bete beharko du, balio justua finkatzeari dagokiona barne dela.
II. KAPITULUA
Transferentziak, lizentziak eta kargak
82. artikulua. Printzipio orokorrak.
1.Patente-eskaera nahiz patentea eskualdatu ahal dira eta berme gisa eman ahalko dira edo bestelako eskubide errealen, lizentzien, erosketa aukeren, enbargoen, bestelako negozio juridikoen edo betearazpen-prozeduratik eratortzen diren beste neurri batzuen mendean egon ahalko dira. Ondasun higigarrien hipoteka bat eratzen den kasuan, hipoteka hori bere berariazko xedapenek eraenduko dute eta Ondasun Higigarrien Erregistroaren laugarren atalean inskribatuko da, eta inskripzio hori Patenteen Erregistroari jakinaraziko, bertan inskriba dadin. Horretarako, bi erregistroak koordinatuta egongo dira, beraietan inskribatutako edo idatzitako kargak bitarteko telematikoak erabiliz komunikatzeko.
2.Aurreko zenbakian aipatzen diren egintzak, bizien artean egiten direnean, idatziz agerrarazi beharko dira baliozkoak izan daitezen.
3.Lagapenerako edo kargapetzerako, patente-eskaera edo jada emandako patentea zatiezinak dira, hainbat pertsonaren jabetzakoak batera izan ahal diren arren.
4.Kapitulu honetako xedapenek ez dute esan nahi beste lege nazional aplikagarri batzuetan ezarritako ondasun ez materialei buruzko lagapeneta lizentzia-kontratuen edukiari eta mugei buruzko arauak bete behar ez direnik, edo organo nazionalek edo batasuneko organoek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 101. artikuluko 3. zenbakia aplikatzeari buruzko Batasuneko erregelamenduetan ezarritako xedapenak aplikatu behar ez dizkietenik teknologiaren transferentziarako akordioen kategoria jakin batzuei.
83. artikulua. Kontratu-lizentziak.
1.Patente-eskaerarako nahiz patenterako lizentziak eman daitezke, osotasunerako nahiz esklusiba-eskubidea osatzen duten ahalmenetako baterako, lurralde nazional osorako edo zati baterako. Lizentziak esklusiboak eta ez-esklusiboak izan daitezke.
2.Patenteak edo eskaerak emandako eskubideak lizentzia-emaile baten aurrean baliatu ahalko dira, baldin eta lizentzia-emaile horrek aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera ezarritako lizentziaren mugetako bat urratzen badu.
3.Kontratu-lizentzien titularrek ezin lagako dizkiete haiek hirugarren batzuei, ez eta azpilizentziak eman ere, non eta ez den kontrakorik hitzartu.
4.Kontrakorik hitzartzen ez bada, kontratu-lizentzia baten titularrak patentatutako asmakuntzaren ustiapenaren barruko egintza guztiak egiteko eskubidea izango du, aplikazio guztietan, lurralde nazional osoan eta patentearen iraupen osoan.
5.Ulertuko da lizentzia ez dela esklusiboa eta lizentzia-emaileak beste lizentzia batzuk eman ahalko dituela eta asmakuntza bere kabuz ustiatu.
6.Lizentzia esklusiboak beste lizentzia batzuk ematea eragozten du, eta lizentziaemaileak asmakuntza ustiatu ahalko du baldin eta kontratuan eskubide hori berariaz erreserbatu bada.
84. artikulua. Ezagutza teknikoak.
1.Kontrakorik hitzartzen ez bada, patente-eskaera bat edo patente bat eskualdatzen duenak edo horien gaineko lizentzia bat ematen duenak, nahitaez eskuratzailearen edo lizentziadunaren esku jarri beharko ditu dauzkan ezagutza teknikoak, asmakuntza behar bezala ustiatu ahal izateko beharrezkoak badira.
2.Eskuratzaile edo lizentziadun bati ezagutza sekretuak jakinarazten bazaizkio, hark beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu halakoak ez dibulgatzeko.
85. artikulua. Eskualdatzailearen eta lizentzia-emailearen erantzukizuna.
1.Patente-eskaera bat edo jada emandako patente bat kostu bidez eskualdatzen duenak edo horien gaineko lizentzia bat ematen duenak erantzukizuna hartuko du, kontrakorik hitzartu ezean, gerora deklaratzen bada titulartasunik edo dena delako negozioa egiteko beharrezko ahalmenik ez zuela. Eskaera bertan behera uzten edo ukatzen bada, patentea ezeztatzen bada edo deuseza dela deklaratzen bada, kasu guztietan 104.3 artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko da, salbu eta eskualdatzailearentzat edo lizentzia-emailearentzat erantzukizun handiagoa hitzartu bada.
2.Eskualdatzaileak edo lizentzia-emaileak beti hartuko du erantzukizuna, fede txarrez jokatu badu. Fede txarra egon dela uste da, kontrako frogarik egon ezean, beste kontratatzaileari jakinarazi ez badizkio Espainiako nahiz atzerriko agiriak, txostenak edo ebazpenak –halakoak eskura izan edo horien berri izan–, eskaeraren edo patentearen objektu den asmakuntzaren patentagarritasunari buruz, jakinarazi dituela agerrarazi behar baitu kontratuan, agiri horiek banan-banan aipatuta.
3.Aurreko zenbakietan azaldu diren ekintzek sei hilabeteren buruan preskribituko dute, behin betiko ebazpenaren datatik edo horietarako oinarri den epai irmoa ematen denetik aurrera zenbatuta. Ekintza horiei, Kode Zibilean ebikzioaren ziozko saneamenduari buruz ageri diren arauak aplikatuko zaizkie.
86. artikulua. Hirugarrenen aurreko erantzukizuna.
1.Patente-eskaera bat edo jada emandako patente bat eskualdatzen duenak edo horien gaineko lizentzia bat ematen duenak erantzukizun solidarioa hartuko du, eskuratzailearekin edo lizentziadunarekin, eskaeraren edo patentearen objektu den asmakuntzaren berezko akatsengatik hirugarrenei sortutako kalte eta galeren zioz eman behar diren kalte-ordainei dagokienez.
2.Aurreko zenbakian azaldutako kalte-ordaina ordaintzen duen alderdiak erantzule deklaratu denari erreklamatu ahalko dizkio ordaindutako kopuruak, salbu eta kontrakoa hitzartu ez bada, erantzule horrek fede txarrez jokatu badu edo, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta eta ekitate arrazoiengatik, hirugarren alde ezarritako kalte-ordaina guztiz edo zati batean bere gain hartu behar badu.
III. KAPITULUA
Eskubide osoko lizentziak
87. artikulua. Eskubide osoko lizentziak.
Patentearen titularrak kapitulu honetan aurreikusita dagoenaren arabera kontratulizentzia ez-esklusiboak publikoki eskaini baditu, lizentzia horiek eskubide osokoak izango dira.
88. artikulua. Eskubide osoko lizentziak eskaintzea.
1.Patentearen titularrak eskubide osoko lizentzien eskaintza egiten badu, lizentziadun gisa Patente eta Marken Espainiako Bulegoari idatziz adierazita asmakizunaren erabilera edonori baimentzeko prest dagoela, adierazpena jaso ondoren patenteak sortutako urteko tasen zenbatekoa erdira murriztuko da. 12. artikuluan aurreikusitako akzio judiziala baliatzearen ondorioz patentearen titulartasuna guztiz aldatzen bada, Patentearen Erregistroan titular berria inskribatzen denean eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Patenteen Erregistroan inskribatuko du, eta eskubide osoko lizentzien eskaintzei publizitate egokia emango die.
2.Eskaintza edozein unetan bertan behera utzi ahalko da. Horretarako, jakinarazpen idatzia igorri beharko zaio Patente eta Marken Espainiako Bulegoari, baldin eta patentearen titularrari artean inork ere adierazi ez badio asmakuntza erabiltzeko asmoa duela. Eskaintza benetan bertan behera utzi dela ulertuko da jakinarazten den unetik aurrera.
3.Eskaintza jakinarazi zenetik eskaintza bertan behera utzi arte tasen murrizketa egon bada, murrizketa horren zenbatekoa eskaintza bertan behera utzi eta hurrengo hilabetearen barruan ordaindu beharko da. Kasu honi 184.3 artikuluan xedatuta dagoena aplikatu beharko zaio, eta artikulu horretan aurreikusten den sei hilabeteko epea zenbatuko da arestian aipatutako epea amaitzen denetik aurrera.
4.Patenteen Erregistroan lizentzia esklusibo bat inskribatuta agertzen bada edo mota horretako lizentzia bat inskribatzeko eskaera bat aurkeztu bada, ezingo dira eskubide osoko lizentziak eskaini. Eskubide osoko lizentzien eskaintza aurkeztu ondoren ezingo da onartu Patenteen Erregistroan inskribatzeko eskaera gehiagorik onartu, eskaintza bertan behera utzi ez bada edo hala gertatu dela uste ez bada.
5.Eskubide osoko lizentzien eskaintza publiko bat onartzen bada, edozein pertsonak legitimazioa izango du asmakuntza lizentziadun ez-esklusibo gisa erabiltzeko.
89. artikulua. Eskubide osoko lizentziak lortzea.
1.Asmakizuna eskubide osoko lizentziaren eskaintzan oinarrituta erabili nahi duen edonork Patente eta Marken Espainiako Bulegoari jakinarazi beharko dio, asmakuntza nola erabiliko den adierazita. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak jakinarazpena igorriko die patenteen titularrari nahiz eskatzaileari.
2.Lizentziaren eskatzaileak legitimazioa izango du asmakuntza berak adierazitako moduan erabiltzeko, hilabeteko epean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak igorritako jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera zenbatuta.
3.Epe horretan alderdiek itunik ez badute egiten, alderdietako edozeinek idatziz eskatuta eta biak entzun ondoren, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak lizentziadunak ordaindu beharreko konpentsazioaren zenbateko egokia ezarriko du edo aldatuko du, ezarritako zenbatekoa desegokitzat emango duten gertaerak gertatuz edo ezagutuz gero. Modu horretan ezarritako konpentsazioa aldatzea azkeneko aldiz ezarri eta urtebete igaro ondoren bakarrik eskatu ahalko da. Konpentsazioa ezartzeko edo aldatzeko eskaera aurkeztutzat eman dadin, dagokion tasa ordaindu beharko da.
4.Urte naturaleko hiruhileko bakoitzaren amaieran, lizentziadunak patentearen titularrari jakinarazi beharko dio asmakuntza erabili duela, eta dagokion konpentsazioa ordaindu beharko dio. Betebehar horiek betetzen ez baditu, patentearen titularrak arrazoizko beste epe gehigarri bat eman ahalko dio, bete ditzan. Epe hori igarotakoan emaitzarik izan ez bada, lizentzia ezeztatuko da, patentearen titularrak justifikatutako eskaria egin ondoren.
IX. TITULUA
Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak
I. KAPITULUA
Asmakuntza ustiatu beharra eta nahitaezko lizentziak emateko betekizunak
90. artikulua. Ustiatu beharra.
1.Patentearen titularrak nahitaez patentatutako asmakuntza ustiatu beharko du, bai bere kabuz, bai berak baimendutako pertsona baten bitartez, Espainian edo Munduko Merkataritza Antolakundeko kide den Estatu bateko lurraldean, ustiapen hori nahikoa izan dadin Espainiako merkatuaren eskaria betetzeko.
2.Ustiapena patentearen eskaera aurkeztu eta hurrengo lau urteren barruan egin beharko da, edo patentea eman dela Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru urteren buruan. Beranduen bukatzen den epea automatikoki aplikatuko da.
3.Asmakuntza 1. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera ustiatzen ari delako froga, patentearen titularrak eman behar du.
91. artikulua. Nahitaezko lizentziak emateko kasuak.
Patente jakin bati buruzko nahitaezko lizentziak eman ahalko dira honako kasuetako bat gertatzen denean:
a) Patentatutako asmakuntza ez da ustiatu edo behar bezala ez da ustiatu.
b) Mendekotasuna dago patenteen artean, edo patenteen eta landare-lorpenen eskubideen artean.
c) Administrazioedo jurisdikzio-erabaki batengatik lehiaren babeserako estatuko edo batasuneko legeriaren aurkakoak direla deklaratutako jardunbideak amaitu behar dira.
d) Lizentzia emateko interes publikoko arrazoiak daude.
e) Esportaziorako farmazia-produktuak fabrikatzea, osasun publikoko arazoak dituzten estatuei esportatzeko diren sendagaien fabrikazioari buruzko patenteetarako nahitaezko lizentziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 17ko 816/2006 (EE) Erregelamendua aplikatuz.
92. artikulua. Nahitaezko lizentziak, ez ustiatzeagatik edo behar bezainbeste ez ustiatzeagatik.
1.Patentatutako asmakuntza ustiatzen hasteko 90. artikuluan aurreikusitako epea amaitu ondoren, edozein pertsonak eskatu ahalko du nahitaezko lizentzia ematea, baldin eta eskaera egiteko unean, eta zurigarri legitimorik ezean, patentea ustiatzen hasi ez bada edo epe hori igarotakoan ustiapen hori urtebete baino gehiagoan eten bada.
2.Ulertuko da zurigarri legitimoak direla izaera teknikoko eta lege-izaerako eragozpen objektiboak, patentearen titularraren borondateari eta inguruabarrei ez dagozkienak, baldin eta asmakuntza ustiatzea ezinezko bihurtzen badute edo ustiapen hori den baino handiagoa izan dadila eragozten badute.
93. artikulua. Mendekotasunagatiko nahitaezko lizentziak.
1.Patente batek babestutako asmakuntza ustiatzean ezinbestean patente batek edo aurreko landare-lorpeneko eskubide batek emandako eskubideak kaltetu behar badira, geroko patentearen titularrak nahitaezko lizentzia bat eskatu ahalko du patentearen edo aurreko landare-lorpeneko eskubidearen objektu den barietatea ustiatzeko, kanon egokia ordainduz.
2.Landare-lorpeneko eskubide bat ustiatzean aurreko patente batek emandako eskubideak kaltetu behar badira, eskuratzaileak nahitaezko lizentzia bat eskatu ahalko du patenteak babestutako asmakuntza ustiatzeko, kanon egokia ordainduz.
3.Patentearen xedea indarreko patente batek babestutako substantzia kimiko bat edo farmazia-substantzia bat lortzeko prozedura bat bada, prozedura-patentearen titularrak nahiz produktu-patentearenak, beste titularraren patentearen gaineko nahitaezko lizentzia bat lortzeko eskubidea izango dute.
4.Aurreko zenbakietan azaldu diren lizentzien eskatzaileek hau frogatu beharko dute:
a) Asmakuntzak edo barietateak ekonomia alderdian aurrerabide tekniko esanguratsua dakarrela, aurreko patentean aldarrikatutako asmakuntzari edo aurreko landare-lorpeneko eskubideak babestutako barietateari dagokionez.
b) Patentearen edo aurreko landare-lorpeneko eskubidearen titularrarengandik kontratu-lizentzia bat lortzen saiatu direla 97.1 artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera, eta zuhurtziazko epe baten barruan ez dutela lortu.
5.Mendekotasunagatiko nahitaezko lizentzia bat eman ahal denean, patentearen edo aurreko landare-lorpeneko eskubidearen titularrak ere asmakuntza edo patenteak edo geroko landare-lorpeneko eskubideak babestutako barietatea erabiltzeko lizentzia eskatu ahalko du, arrazoizko baldintzetan.
6.Mendekotasunagatiko nahitaezko lizentziak emango dira soilik patenteak babestutako asmakuntza edo dena delako landare-lorpeneko eskubideak babestutako barietatea ustiatzea ahalbidetzeko beharrezkoa den edukiarekin, eta ondoriorik gabe geratuko dira mendekotasuna zein tituluren artean dagoen eta haietariko baten deuseztasuna edo iraungipena deklaratzen bada.
7.Patentatutako asmakuntza baten erabilera ez-esklusiborako nahitaezko lizentzien eskaerak izapidetzeko eta ebazteko, lege honetan xedatuta dagoena bete beharko da. Eskuratzaile-eskubide baten babestutako barietatea erabiltzeko mendekotasunagatiko nahitaezko lizentziak izapidetzeko eta ebazteko, halakoen legeria espezifikoa bete beharko da.
94. artikulua. Lehiaren aurkako jardunbideak konpontzeko nahitaezko lizentziak.
1.Patentearen titularrak lehia-eskubidea urratu duela deklaratzen duen administrazioebazpena edo ebazpen judiziala Patente eta Marken Espainiako Bulegoari jakinaraziko dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak edo ebazpena eman duen Epaile edo Auzitegiak.
2.Ebazpenak zuzenean patentea nahitaezko lizentzien araubidearen mendean jar dadila dekretatzen badu, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ebazpena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko du eta lege honen 98. eta 99. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jokatuko du.
3.Kasu honetan ez da beharrezkoa izango patentearen titularraren eta balizko erabiltzailearen –nahitaezko lizentziaren eskatzailearen– artean aurretiaz negoziazioa egon dela justifikatzea. Lehiaren aurkako jardunbideak zuzentzeko beharrizana kontuan hartu ahalko da lizentziaren kanona zehaztean.
4.Gobernuaren ustez interes publikoko arrazoiak badaude lehiaren aurkako jardunbideak eteteko, patentea nahitaezko lizentzien araubidean jar dadila erabaki ahalko da errege dekretu bidez, hurrengo artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera. Dena dela, aurreko zenbakietan aurreikusita dagoena ere aplikatuko da.
95. artikulua. Nahitaezko lizentziak, interes publikoko arrazoiengatik.
1.Interes publikoko arrazoiengatik, gobernuak edozein unetan patente-eskaera bat edo jada emandako patente bat nahitaezko lizentzien araubidearen mendean jarri ahalko du, eta hala xedatuko du errege dekretu bidez.
2.Betiere interes publikoko arrazoiak daudela ulertuko da kasu hauetan:
a) Asmakuntza ustiatzen hastea, gehiago ustiatzea edo orokorrean ustiatzea edo ustiapen hori egiteko baldintzak hobetzea erabat garrantzitsua denean osasun publikorako edo defentsa nazionalerako.
b) Ez ustiatzean edo egindako ustiapenaren kalitatean edo kantitatean urritasunak daudenean eta horiek herrialdearen garapen ekonomiko edo estrategikoan kalte handiak sor ditzakeenean.
c) Hornikuntza nazionalaren beharrizanak hala eskatzen duenean.
3.1. zenbakian aipatu den errege dekretua Industria, Energia eta Turismo Ministerioak proposatuta erabaki beharko da. Asmakuntza ustiatzearen garrantziak osasun publikoarekin edo defentsa nazionalarekin zerikusia duenean, proposamena hurrenez hurren osasunaren edo defentsaren arloan eskumena duen Ministroarekin batera egin beharko da.
4.Patentea nahitaezko lizentzien araubidearen mendean jar dadila xedatzeko errege dekretuak zuzenean ezarri ahalko ditu osorik edo zati batean lizentziaren norainokoa, baldintzak eta kanona, 97.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, edo baldintza horiek ezartzeko hurrengo kapituluan aurreikusita dagoen eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egin behar den prozedurara jo dadila xedatu ahalko du, lizentzia emateko ebazpenean gauzatzeko.
5.Interes publikoko arrazoiengatik nahitaezko lizentzien araubidearen mendean jartzearen arrazoia defentsa nazionalerako garrantzia denean, halako lizentziak eskatzeko aukera enpresa jakin bati edo batzuei erreserbatu ahalko zaie.
96. artikulua. Osasun publikoko arazoak dituzten herrialdeentzat diren sendagaien fabrikaziorako nahitaezko lizentziak.
1.Osasun publikoko arazoak dituzten estatuei esportatzeko diren sendagaien fabrikazioari buruzko patenteetarako nahitaezko lizentziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 17ko 816/2006 (EE) Erregelamendua aplikatuz aurkeztutako nahitaezko lizentzien eskaerak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorriko zaizkio, horretarako ezartzen diren eredu normalizatuen bidez. Lizentziak 816/2006 (EE) Erregelamendu horretan xedatuta dagoenaren arabera izapidetuko dira, eta erregelamendu horretan xedatuta dagoenak eraenduko ditu.
2.Lizentziak ondorioak sortuko ditu eskatzaileari eta eskubidearen titularrari lizentzia emateko ebazpena jakinarazten zaien egunetik aurrera, eta azken data duena aplikatuko da. Lizentzia ematea erabakitzeko ebazpenak lizentziaren kanona ezarriko du. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak lizentzia ezeztatu ahalko du, lizentziadunak 816/2006 (EE)
Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera lizentzia emateko kontuan hartu ziren baldintzak betetzen ez baditu.
3.816/2006 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan eta funtsezko sendagai jakin batzuk Europar Batasunera merkataritzarako desbidera daitezela eragozteko Kontseiluaren 2003ko maiatzaren 26ko 953/2003 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluan ezarritako debekua urratzen bada, patentea zein lizentziaren pean dagoen eta lizentzia horren arauhaustea gertatu dela ulertuko da. Dena dela, legean aurreikusitako gainerako beste ondorioak ere kontuan hartuko dira.
II. KAPITULUA
Nahitaezko lizentziak emateko prozedura
97. artikulua. Lizentzia-eskatzailearen aurretiazko justifikazioa.
1.Nahitaezko lizentzia bat eskatu aurretik, interesdunak frogatu beharko du patentearen titularrari kontratu-lizentzia bat eskatu diola merkataritza aldetik arrazoizkoak diren baldintzetan, baina zuhurtziazko epe baten barruan ez duela lortu. 96. artikuluan aurreikusitako lizentzietarako, eta salbu eta aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen den 816/2006 (EE) Erregelamenduaren 9.2 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen badira, epe hori kasu guztietan eskaera aurkeztu baino lehenagoko hogeita hamar egun izango da.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoa ez da aplikatuko ondorengo kasuetan:
a) Larrialdi nazionaleko kasuetan edo premia handiko bestelako inguruabar batzuetan.
b) Merkataritzakoa ez den erabilera publikoaren kasuetan.
c) 91. artikuluko c) letran aurreikusitako kasuan.
98. artikulua. Lizentzia-eskaera.
1.Nahitaezko lizentziaren eskaera, berariaz ezarritako eredu normalizatuan Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorritako hori, aurretiaz kontratu-lizentzia lortzen saiatu izana egiaztatzen duen frogarekin batera aurkeztu beharko da, aurreko artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako kasuetan izan ezik. Eskaerak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.
2.Eskatzaileak bere eskaria zehaztu beharko du. Horrez gain, eskaria justifikatzen duten inguruabarrak azaldu beharko ditu, esan dituenak oinarritzeko eskura dituen frogak aurkeztu, eta lizentziaren xedearen arabera patentatutako asmakuntza benetan eta eraginkortasunez ustiatzeko bitarteko eta berme nahikoak dituela egiaztatu.
99. artikulua. Izapideak eta ebazpena.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak patentearen titularrari eskaeraren kopia bat igorriko dio, eskaerarekin batera doazen agiriekin, hark gehienez ere hilabeteko epean erantzuna eman dezan. Erantzun horrekin batera, egindako alegazioak justifikatzen dituzten frogak aurkeztu beharko dira. Patentearen titularrak epearen barruan erantzuten ez badu, Bulego horrek lizentzia emango du.
2.Alegazioak eta aurkeztutako frogak baloratutakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak uste badu lizentzia ematea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, alderdiei gonbidapena egingo die, bi hilabeteko epean denontzako bitartekari bat izenda dezaten, edo halakorik ezean, alderdi bakoitzak aditu bat izenda dezan. Aditu horrek eta Bulegoak izendatutako hirugarren aditu batek lizentziaren baldintzak erabakiko dituzte.
3.Adostasunik ez badago bitartekaria edo aditua izendatzeari buruz, edo lizentziaren baldintzei buruz, beste bi hilabeteko epean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak lizentzia emateari buruzko erabakia hartuko du eta horren arabera ebazpena emango du.
4.Lizentzia emateko ebazpenean lizentzia horren edukia zehaztu beharko da. Bereziki hau ezarri beharko du: lizentziaren esparrua, kanona, iraupena, lizentziadunak eman behar dituen bermeak, eta lizentziadunak lizentzia ematea justifikatzen duten baldintzak beteko dituela ziurtatzen duten beste klausula guztiak.
5.Espedientea izapidetzean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ofizioz egin ahalko ditu bidezkoak diren jarduketa guztiak, lizentzia emateari buruzko ebazpena emateko baliagarriak badira. Bulego horrek izapideak behin eten ahalko ditu, bi alderdiek justifikatutako eskaria egin ondoren, lege hau betearazteko erregelamenduan aurreikusitako inguruabarretan.
6.Ebazpenak zehaztuko dira alderdi bakoitzak ordaindu behar dituen gastuak, berak eskatuta sortutako horiexek. Gastu komunak erdibana ordainduko dira. Alderdi bat gastu guztiak ordaintzera behartu ahalko da, ausarkeriaz edo asmo txarrez jokatu duela deklaratzen bada.
7.Espedientea amaitzen duen ebazpenaren aurka administrazioedo jurisdikzioerrekurtso bat aurkeztuz ez da etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena, baina Patente eta Marken Espainiako Bulegoak lizentziaduna baimendu ahalko du ustiapenaren hasiera berandutzeko, lizentziadunak hala eskatuta, lizentziaren emakida irmoa izan arte.
III. KAPITULUA
Nahitaezko lizentzien araubidea
100. artikulua. Nahitaezko lizentzien ezaugarriak.
1.Nahitaezko lizentziak ez dira esklusiboak izango.
2.Lizentziak berekin dakar ordainsari egoki bat, kasu bakoitzaren inguruabarren araberakoa, kontuan hartuta asmakuntzaren garrantzi ekonomikoa.
3.Patentea erdieroaleen teknologiari buruzkoa bada, nahitaezko lizentzien xedea merkataritzakoa ez den erabilera publikoa soilik izan ahalko da, edo prozedura judizial edo administrazio-prozedura baten ostean lehiaren aurkako deklaratutako jardunbide bat zuzentzeko erabili ahalko dira.
4.Nahitaezko lizentzia bat emateagatik patentearen titularraren eta lizentziadunaren artean sortzen diren harremanetan fede onez jokatu beharko da. Patentearen titularrarentzat, printzipio hori aplikatzeak esan nahi du lizentziadunaren esku jarri beharko dituela eskura dituen ezagutza tekniko guztiak, asmakuntza merkataritza arloan behar bezala ustiatu ahal izateko beharrezkoak badira.
Epai judizial baten bidez deklaratzen bada patentearen titularrak printzipio hori urratu duela, lizentziadunak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari eskatu ahalko dio lizentziarako ezarritako kanona murritz dezala, urratutako betebeharrak asmakuntzaren ustiapenerako duen garrantziaren proportzioan. Baldintza berberetan deklaratzen bada lizentziadunaren jarduera kontratuko fede onaren aurkakoa izan dela, lizentzia-emaileak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari eskatuko ahalko dio nahitaezko lizentzia suntsi dezala.
5.Lizentzia ematean edo geroago lizentzia horren barruko oinarri-patentearen objektuari dagozkion babes-ziurtagiri osagarriak ere nahitaezko lizentziaren mendean egongo dira.
6.Nahitaezko lizentziei lege honetako VIII. tituluko II. kapituluan kontratulizentzietarako ezarritako arauak aplikatuko zaizkie, titulu honetan edo batasuneko araudian xedatuta dagoenaren aurka ez doan guztian.
101. artikulua. Nahitaezko lizentziak lagatzea, aldatzea eta ezeztatzea.
1.Nahitaezko lizentzia baten lagapena baliozkoa izan dadin, lizentzia hori berori ustiatzen duen enpresa osoarekin edo zati batekin batera eskualdatu beharko da, eta lagapenaren idatzoharra espresuki jarri beharko du Patente eta Marken Espainiako
Bulegoak. Patenteen mendekotasunagatiko lizentziak direnean, gainera, mendeko patentearekin batera eskualdatu beharko da lizentzia.
2.Nolanahi ere, nahitaezko lizentzia baten titularrak azpilizentziak ematea deuseza izango da.
3.Lizentziadunak nahiz patentearen titularrak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari eskatu ahalko diote nahitaezko lizentziaren kanona edo beste baldintza batzuk alda ditzala, aldaketa hori justifikatzen duten egitate berriak badaude, eta bereziki, patentearen titularrak, nahitaezko lizentziaren ostean, kontratu-lizentziak ematen baditu nahitaezko lizentziarenak baino onuragarriagoak diren baldintzetan.
4.Lizentziadunak larriki edo behin eta berriz urratzen baditu nahitaezko lizentziaren arabera dagozkion betebehar batzuk, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak entzunaldia emango dio eragindako alderdiari, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, eta ondorioz lizentzia ezeztatu ahalko du.
X TITULUA
Patentearen deuseztasuna, indargabetzea eta iraungipena
I. KAPITULUA
Deuseztasuna
102. artikulua. Deuseztasunaren arrazoiak.
1.Patentea deuseza dela deklaratuko da:
a) Justifikatu bada patentearen objektuari dagokionez lege honen II. tituluan jasotako patentagarritasun baldintzetako bat bete ez dela.
b) Asmakuntza gaian aditua den batek egikaritzeko bezain modu argi eta osoan azaldu ez bada.
c) Emandako patentearen xedea patente-eskaeraren edukia baino harago badoa, eskaera hori nola aurkeztu zen kontuan hartuta, edo patentea eskaera-zatidura baten ondorioz edo 11. artikuluan xedatutakoan oinarrituta aurkeztutako eskaera baten ondorioz eman denean, patentearen xedea hasierako eskaeraren edukia baino harago badoa.
d) Eman ondoren patenteak emandako babesa handitu bada.
e) Patentearen titularrak patentea lortzeko eskubidea ez badu 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.
2.Deuseztasunaren arrazoiek patentearen zati bati soilik eragiten badiote, patente hori mugatu egingo da eraginpean dauden aldarrikapenak aldatuz, eta zati batean deuseza dela deklaratuko da. Horretarako, patentearen titularrak, deuseztasun-alegazioei erantzuteko idazkian, subsidiarioki defendatu ahalko du erantzunean proposatzen dituen aldarrikapen-sortak. Dena dela, emandako aldarrikapenak baliozkoak direla defendatu ahalko du nagusiki.
103. artikulua. Deuseztasun-akzioa baliatzea.
1.Patentearen baliozkotasuna aurkaratzeko akzioa publikoa izango da. Hori gorabehera, aurreko artikuluko 1. zenbakiko e) letran aurreikusitako kasuan, patentea lortzeko legitimazioa duen pertsonak soilik eskatu ahalko du deuseztasun-deklarazioa.
2.Deuseztasun-akzioa baliatu ahalko da patentearen lege-bizitza osoan eta patentea iraungi eta hurrengo bost urteen barruan.
3.Akzioaren xedea betiere demanda aurkezten den unean patentearen erregistrotitularra denaren aurka egingo da, eta akzioa patentearen gaineko eskubideen titular diren eta Patenteen Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden pertsona guztiei jakinarazi beharko zaie, prozeduran agertu eta esku hartu ahal izateko.
4.Deuseztasun-prozeduran patentearen titularrak patente horren norainokoa mugatu ahalko du aldarrikapenak moldatuz. Modu horretan mugatutako patentea prozedurarako oinarria izango da.
5.Ezin demandatuko da jurisdikzio zibilaren aurrean patente baten deuseztapena administrazioarekiko auzibidean emandako epaian dagoeneko auziaren edukiari dagokionez irizpena emana duen deuseztapen-kausa bera alegatuz.
104. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorioak.
1.Deuseztapen-deklarazioak esan nahi du patentea inoiz ez dela baliozkoa izan, eta patenteak eta haren sorburuko eskaerak inoiz ez dituztela izan lege honen VI. tituluan aurreikusitako ondorioak, deuseztapena deklaratua izan den neurrian.
2.Patentea deuseza bada, hala izango dira ere ziurtagiri osagarriak, ziurtagiri horiek emateko oinarri izan zen patenteak babestutako produktuaren gaineko eskubideari eragiten dion neurrian.
3.Hargatik eragotzi gabe patentearen titularrak fede gaiztoz jokatu duen kasuan deuseztapenak berekin dakarren kalte-galeren ordaina, deuseztapenaren atzeraeraginak ez ditu ukituko:
a) Gauza epaituaren indarra lortu duten eta deuseztapen-deklarazioa baino lehen betearazi diren patentearen urraketari buruzko ebazpenak.
b) Deuseztapen-deklarazioa baino lehen itxitako kontratuak, deklarazio horren aurretik betearaziak izan diren neurrian. Hala ere, ekitate-arrazoiengatik, eta inguruabarrek justifikatzen duten heinean, kontratuaren kariaz ordaindutako kopuruak itzultzea erreklamatu ahalko da.
4.Behin irmoa denean, patentearen deuseztapen-deklarazioak gauza epaituaren indarra izango du denen aurrean.
5.Patentearen deuseztasun osoa edo partziala deklaratzen duen epaia betiere Patente eta Marken Espainiako Bulegoari jakinaraziko zaio, inskripzioa baliogabetzeko edo inskribatutako titulua aldatzeko.
II. KAPITULUA
Indargabetzea edo mugatzea, patentearen titularrak eskatuta
105. artikulua. Baliogabetzeko edo mugatzeko eskatzea.
1.Titularrak eskatuta, emakida irmoa duen patentea indargabetu edo mugatu ahalko da eta lege-bizitzako edozein unetan aldarrikapenak aldatu, baita –bidezkoa izanez gero– ziurtagiri osagarrien indarraldia ere.
2.Indargabetzeko edo mugatzeko eskaera, Patente eta Marken Espainiako Bulegora igorri beharrekoa, berariaz ezarritako inprimaki ofizialean egingo da, eta baliozko eran egin dela ulertuko da dagokion tasa ordaindu bada.
3.Ezin onartuko da Patenteen Erregistroan eskubide errealak, erosketa aukerak, enbargoak edo lizentziak inskribatuta dituen patente bat indargabetzea edo mugatzea, eskubide horien titularren baimenik agertzen ez bada. Patenteen Erregistroan agertzen bada demanda judizial baten bitartez patentearen titulartasuna aldarrikatu dela edo patentearen gaineko beste ondare-eskubide batzuen onarpena aldarrikatu dela, ez da onartuko indargabetzeko edo mugatzeko eskaera, demandatzailearen adostasuna agertzen ez den bitartean.
4.Patentearen baliozkotasunari buruzko prozedura judizial bat ebatzi gabe dagoenean, prozeduraz arduratu den epaile edo auzitegiak baimendu beharko du Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorritako mugatzeko eskaria. Dena dela, 120. artikuluan ezarrita dagoena bete beharko da.
106. artikulua. Prozedura.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du aurkeztutako agiriak arauzkoak direla eta, bidezkoa bada, aztertuko du ea aldatutako aldarrikapenek 28. eta 48. artikuluetan xedatuta dagoena betetzen duten.
2.Agirietan akatsak badaude edo aldarrikapenen sorta berriak patentearen xedea mugatzen ez badu, interesdunari eragozpenen berri emango zaio, arrazoiak azalduta, erregelamenduz ezarritako epean hark akatsak konpon ditzan edo alegazioak aurkez ditzan. Akatsak epearen barruan konpontzen ez badira eskaera ukatuko da. Eragozpenik ez badago, edo eragozpenak gainditu badira, ebazpena emango da eskatu den indargabetzea edo mugaketa onartzeko.
107. artikulua. Baliogabetzearen edo mugatzearen ondorioak.
1.Baliogabetzearen edo mugatzearen ondorioak deuseztasun oso edo partzialaren ondorio berberak dira. Patenteak emandako babesaren norainokoa, aldatutako aldarrikapenen mendean egongo da, atzeraeraginez.
2.Indargabetzeak edo mugatzeak aurreko ebazpenen eta indargabetzea edo mugaketa deklaratzen duen ebazpena baino lehenago amaitutako kontratuen gainean dituen ondorioak 104. artikuluan aurreikusitakoak izango dira.
III. KAPITULUA
Iraungitzea
108. artikulua. Iraungitzeko arrazoiak.
1.Patenteak iraungitzen dira:
a) Zein epetarako eman eta epe hori amaitu delako.
b) Titularrak patenteari uko egin diolako.
c) Urteko kuota bat eta, kasua bada, dagokion gaintasa behar den denboran ordaindu ez delako.
d) Nahitaezko lehenengo lizentzia eman eta hurrengo bi urteetan asmakuntza ustiatu ez delako.
e) 90. artikuluan ezarrita dagoen ustiapen-betebeharra urratu delako, patentearen titularrak Industria-jabetza babesteko Parisen 1883ko martxoaren 20an egindako Hitzarmenaren edo Merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualaren eskubideei buruzko akordioaren (1994ko apirilaren 15ean sinatu zen hori, Marrakexen) onura lortu ezin badu eta ohiko bizilekua edo industriaedo merkataritza-establezimendua duen herrialdeko legeriak antzeko neurri bat hartzea onartzen badu.
2.Patente bat iraungitzen bada, patentatutako objektua jabari publikoan sartuko da iraungipena gertarazi zuten egitate edo omisioak gertatzen diren unetik aurrera, objektu hori aurreko eta indarreko beste patente batek babesten duen zatian izan ezik. Nolanahi ere, iraungipena Patente eta Marken Espainiako Bulegoak deklaratuko du eta Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Oinarrizko patentearen iraungipena aplikatu beharko da 1.b) eta 1.e) bitarteko zenbakietan aurreikusitako arrazoietako batengatik, eta iraungipen hori gertatzen den unetik, 104.2 artikuluan deuseztasunari buruz xedatuta dagoenarengatik.
3.Urteko kuota bat ordaintzen ez bada, zera ulertzen da: urteko kuota patentearen bizitzako zer urtetan ez den ordaindu, urte horren hasieran gertatu da iraungipena sorrarazi duen omisioa. Aurreko zenbakian aurreikusitakoa gorabehera, kasu horretan iraungipena sortuko da beranduenez urteko kuota eta dagokion gaintasa –edo, bidezkoa bada, erregularizazio-tasa– ordaindu ez diren seigarren hilabetea igaro ondoren.
4.1. zenbakiko d) letraren kasuan, iraungipena deklaratuko da Patente eta Marken Espainiako Bulegoak administrazio-espedientea bideratu ondoren.
109. artikulua. Urteko kuota bat garaiz ez ordaintzeagatik iraungitzea.
1.Patente baten edo abian dagoen aldarrikatze-akzio baten gainean enbargo inskribatuak daudenean eta titularrak urteko kuota bat garaiz ordaindu ez badu, patente hori ez da iraungiko enbargoa kendu arte edo aldarrikatze-akzioa behin betiko ezetsi arte. Hala ere, enbargatutako patentearen titularrak, iraungipena saihestu nahi badu, sortutako urteko kuotak ordaindu ahalko ditu bi hilabeteko epean, enbargoa deuseztatu dela jakinarazten zaion datatik aurrera zenbatuta.
2.Aurreko zenbakian azaldu diren prozeduren ondorioz aldaketaren bat gertatzen bada patentearen titulartasunean, titular berriak bi hilabeteko epean ordaindu ahalko ditu sortutako urteko kuotak, aldarrikatze-akzioaren gaineko epaia irmoa den egunetik edo agintari edo auzitegi eskudunak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari enbargatutako markaren behin betiko esleipena jakinarazten dion egunetik hasita.
3.1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako epeak igarotakoan, patentea iraungiko da dagokion ordainketa egin ez bada.
4.Patente bat ez da garaiz ordaindu ez izanaz iraungiko haren gaineko ondasun higigarrien hipoteka bat Patenteen Erregistroan inskribatuta dagoenean ere. Hipotekaren titularrak, jabearen izenean, ordainketa egin ahalko du, hilabeteko epean, 185. artikuluan aurreikusitako errekargu-epea amaitzen denetik hasita. Ordainketa baldintza berberetan egin ahalko dute patentearen gainean inskribatutako beste eskubide batzuen titularrek ere, iraungipenaren eragina jasan ahal badute; dena dela, haiek eskubidea izango dute ordaindutako kopuruak patentearen titularrari erreklamatzeko.
Hipoteka Ogasun Publikoaren alde eratu denean, ordainketa etenda geratuko da hipoteka kitatu arte, eta patentea ez da iraungiko ordaindu gabeko urteko kuotak ez ordaintzeagatik; hain zuzen ere, kuota horiek ordaindu beharko ditu patentearen titularrak –patentea hipotekatu zuen horrek–, edo premiamenduko administrazio-prozeduraren bidez hipoteka-bermea betearazi ostean jabe berria den horrek.
110. artikulua. Uko egitea.
1.Titularrak patente osoari edo patentearen aldarrikapen bati edo batzuei uko egin ahalko die.
2.Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorritako ukoa idatziz aurkeztu beharko da, eta hirugarrenen aurrean ondorioak izango ditu Patenteen Erregistroan inskribatu ondoren, ez lehenago.
3.Ukoa partziala denean, patenteak indarrean jarraituko du ukoaren barruan ez dauden aldarrikapenei dagokienez, baldin eta uko horrek patentearen xedea handitzea ez badakar.
4.Ezin onartuko da Patenteen Erregistroan eskubide errealak, erosketa aukerak, enbargoak edo lizentziak inskribatuta dituen patente bati uko egitea, eskubide horien titularren baimenik agertzen ez bada. Ukapena ez da onartuko patentearen gainean aldarrikatze-akzio bat edo deuseztasun-akzio abian badago eta demandatzailearen baimenik agertzen ez den kasuan ere.
5.Ukatzeari buruzko aipamena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ukapena partziala denean patentearen beste liburuxka bat argitaratuko da, erregelamenduz xedatzen denaren arabera, dagokion tasa ordaindu ondoren.
XI. TITULUA
Defentsa nazionalerako intereseko patenteak
111. artikulua. Sekretu-araubidearen mendean jartzea.
1.Patente-eskaera guztien edukia sekretupean gordeko da aurkezten diren egunetik hilabete igarotzen den arte. Hilabete hori amaitu baino lehen, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak epe hori gehienez lau hilabete luzatuko du, uste badu asmakuntza
defentsa nazionalerako interesgarria izan daitekeela; horrenbestez, luzapenaren berri emango dio eskatzaileari eta berehala aurkeztutako patente-eskaeraren kopia bat Defentsa Ministerioaren esku jarriko du.
2.Aipatu diren ondorio horietarako, Defentsa Ministerioaren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren artean koordinazioa ezarriko da, asmakuntza bat defentsa nazionalerako interesekoa noiz izan ahal den zehazteko. Defentsa Ministerioak sekretupean izan ahalko du aurkeztutako eskaera guztien berri.
3.Defentsa nazionalerako interesak hala eskatzen duenean, Defentsa Ministerioak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari errekerimendua egingo dio, 1. zenbakian ezarritako epea amaitu aurretik izapide sekretuak dekreta ditzan eta eskatzaileari behar bezalako jakinarazpena egin diezaion.
4.Patente-eskaera edo patentea bera sekretu-araubidearen mendean dauden bitartean, eskatzaileak edo titularrak, ahal dela, ez du egingo ezer, hala baimenik ez duten pertsonek asmakuntzaren berri izan ahal badute. Defentsa Ministerioak, titularrak hala eskatuta, eskaeraren edo patentearen objektua osorik edo zati batean ustiatzeko egintzak egin ahalko ditu, eta egintza horiek zein baldintzaren mendean egongo diren azalduko du.
5.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, Defentsa Ministerioak aldeko txostena egin ondoren, eskaera edo patente jakin baten gainean ezarritako sekretua kendu ahalko du.
6.Patente-eskaera bat edo patente bat sekretu deklaratu bada Ipar Atlantikoko Tratatuko herrialde batean, eta lehentasun-eskubidea aldarrikatuta Espainian aurkezten bada, sekretu-araubidean mantenduko da sekretua deklaratu zuen herrialdean araubide hori kentzen ez den bitartean. Eskaera horiek ezingo dira kendu sekretua deklaratu zuen agintariak berariaz baimenik ematen ez badu.
112. artikulua. Izapideak.
1.Sekretu-araubidearen mendean dauden patente-eskaeretarako, sekretuak ez diren eskaeren antzeko izapidea egingo da, salbu eta dibulgazioari eta argitaratzeari dagokienez. Beti Defentsa Ministerioari eta eskaeraren titularrari edo haren ordezkariari emango zaie izapideen berri.
2.Sekretu-araubidea mantentzen den bitartean, teknikaren egoerari buruzko txostena argitaratzen denetik eskatzailearentzat zenbatzen diren epeak igarotzen hasiko dira Patente eta Marken Espainiako Bulegoak hari adierazten dionean epe horien mendeko jarduketak egiteko aukera dagoela.
3.Patentea ematearen aurka egiteko epea irekiko da sekretu-araubidea kendu eta emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, ez lehenago.
113. artikulua. Sekretu-araubidea mantentzea.
Patente baten emakida sekretupean izapidetu bada, patente hori Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren erregistro sekretu batean inskribatuko da, eta araubide horretan mantenduko da urtebetean, ematen den egunetik aurrera. Epe hori urtero luzatuko da, eta horretarako, patentearen titularrari behar bezala jakinaraziko zaio.
114. artikulua. Urteko kuotak eta konpentsazioa.
1.Patente sekretuetarako, ez da urteko kuotarik ordaindu beharko.
2.Patentearen titularrak Estatuari konpentsazioa erreklamatu ahalko dio, patentea sekretupean mantendu zen denborarengatik. Igarotako urte bakoitzarengatik erreklamatu ahal den konpentsazio hori alderdiek ezarri beharko dute, elkarren artean ados jarrita. Akordiorik lortzen ez bada, konpentsazioa epaileak ezarriko du, kontuan hartuta asmakuntzaren garrantzia eta titularrak asmakuntza hori libreki ustiatuz gero lortuko zukeen etekina.
3.Patentearen xede den asmakuntza dibulgatu bada titularraren erruz edo zabarkeriaz, hark konpentsazioa jasotzeko eskubidea galduko du. Horrez gain, egon litezkeen erantzukizun penalen erantzule ere izango da.
115. artikulua. Eskaerak Estatutik kanpo.
1.Aurreko artikuluetan xedatuta dagoenaren ondorioetarako, Espainian egindako asmakuntzak direnean, Espainian lehenago egindako gordailu baten lehentasuna aldarrikatzen ez bada, ezingo da patentea atzerriko herrialde batean eskatu 111.1 artikuluan aurreikusitako epeak igaro arte, salbu eta hori Patente eta Marken Espainiako Bulegoak berariaz baimendu badu. Baimen hori ez zaie emango defentsa nazionalerako interesekoak diren asmakuntzetarako, salbu eta Defentsa Ministerioak berariaz baimentzen badu.
2.Bamen-eskaria egiteko, erregelamenduz xedatzen denaren arabera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoan eskaria aurkeztu beharko da, beharrezkoak diren agiriekin; hala, Bulegoak 111.1 artikuluan aurreikusitako azterketa egingo du sekretupean. Bulegoak itzulpena aurkeztea eskatu ahalko du, beharrezkoa bada.
Asmakuntza defentsa nazionalerako interesekoa ez bada, eta Espainiatik kanpo aurkezteak defentsaren arloan Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenak urratzen ez baditu, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak hala jakinaraziko dio eskatzaileari gehienez hilabeteko epean, eta estatutik kanpoko lehenengo eskaera gisa aurkezteko baimenduko du. Ulertzen da baimena eman dela epe hori igarotakoan Bulegoak horri buruz irizpenik eman ez badu.
3.Eskatzaileak helbidea, sozietate-egoitza edo ohiko bizilekua Espainian badauka, ulertuko da asmakuntza Espainiako lurraldean egin dela, aurkako frogarik egon ezean.
XII. TITULUA
Jurisdikzioa eta arau prozesalak
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
116. artikulua. Jurisdikzioa.
Lege honen manuak aplikatzetik eratortzen diren mota eta izaera guztietako ekintzak egitearen ondorioz sortzen diren gatazka guztiez zigor-jurisdikzioa, jurisdikzio zibila edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arduratuko da, bakoitzak bere eskumenen mugen arabera.
117. artikulua. Akzioak egiteko legitimazioa.
1.Lege honen 2.3 artikuluan azaltzen diren akzioak egiteko legitimazioa onartzen zaie Patenteen Erregistroan inskribatutako eskubideen titularrei, eta baliatu nahi den eskubidea sorrarazi duen egintza edo negozio juridikoa inskribatzeko behar bezala eskatu dutela egiaztatzen dutenei, baldin eta azkenean inskribatzea onartzen bada.
2.Kontrako itunik egiten ez bada, lizentzia esklusibo baten titularrak bere izenean egin ahalko ditu lege honetan patentearen titularrari onartzen zaizkion akzio guztiak, bere eskubidea urratzen duten hirugarrenen aurrean, baina ezingo ditu egin lizentzia ez-esklusibo baten emakidadunak.
3.Aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera patentea urratzeagatiko akzioak egiteko legitimaziorik ez duen lizentziadunak errekerimendu fede-emailea egin ahalko dio patentearen titularrari, dagokion akzio judiziala has dezan. Titularrak akzioari uko egiten badio edo hiru hilabeteko epearen barruan akzio hori egiten ez badu, lizentziadunak bere izenean egin ahalko du, egindako errekerimendua horrekin batera aurkeztuta. Epe hori igaro baino lehen, lizentziadunak epaileari eskatu ahalko dio premiazko kautelazko neurriak
har ditzala, neurri horiek kalte handia saihesteko beharrezkoak direla justifikatuta dagoenean. Horretarako, lehenago aipatu den errekerimendua aurkeztu beharko du.
4.Aurreko zenbakietako batean xedatuta dagoenaren arabera akzio bat egiten duen lizentziadunak sinesgarritasunez jakinarazi beharko dio patentearen titularrari. Titular horrek prozeduran agertu eta esku hartu ahalko du, bai alderdi gisa, bai laguntzailekide gisa.
118. artikulua. Eskumena.
1.Lege honen babespean sor daitezkeen auzi zibilak Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen arabera egoki den epaiketaren bidez ebatziko dira.
2.Eskumen objektiboa izango du Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza-hiriko merkataritza arloko epaileak, hiri horren autonomia-erkidegoan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak patenteei buruzko gaien ezagutza esklusiboki esleitzea erabaki badu.
3.Bereziki, lurraldeari dagokionez eskuduna izango da aurreko zenbakian aipatu den eta demandatuaren bizilekuari dagokion merkataritza arloko epaile espezializatua, edo halakorik ezean, titularraren izenean jarduteko Espainian baimendutako ordezkariaren bizilekuari dagokiona, baldin eta bere bizilekuko autonomia-erkidegoan patente gaietan espezializatutako merkataritza arloko epaitegiak badaude 2. zenbakiaren arabera.
Halako epaitegirik egon ezean, eskuduna izango da 2. zenbakiaren arabera patentegaiez arduratzea dagokion merkataritza arloko edozein epaile.
4.Patente-eskubidea urratzeagatik baliaturiko akzioen kasuan, orobat izango da eskudun, demandatzailearen aukeran, urraketa gertatu den edo urraketak efektuak izan dituen autonomia-erkidegoko aurreko zenbakian adierazitako epaitegi bera, baldin eta autonomia-erkidego horretan 2. zenbakiaren arabera patente-gaietan espezializatutako merkataritza arloko epaitegiak badaude.
Halako epaitegirik egon ezean, eskuduna izango da 2. zenbakiaren arabera patentegaiez arduratzea dagokion merkataritza arloko edozein epaile.
119. artikulua. Patente-gaietako auzien epeak.
1.Lege honetan araututako edozein akzio zibilen bidez demandatu duten horrek bi hilabeteko epea izango du demandari erantzuteko eta, bidezkoa bada, errekonbentzioa egiteko.
Epe berbera egongo da errekonbentzioari erantzuteko eta patentearen titularrak eskatutako patentearen mugaketari erantzuteko. Mugaketa hori, demandatuak errekonbentzio edo salbuespen bidez titulua aurkaratzearen ondoriozkoa izango da.
2.Prozedura Zibilaren Legearen 337. artikuluan bildutako aurreikuspena ez da aplikatuko, salbu eta demandatuak behar bezala justifikatzen badu demandari –edo, bidezkoa bada, errekonbentzioari– erantzutean baliatu nahi dituen txostenak aurkeztu ezin dituela.
120. artikulua. Jardulearen patentearen deuseztasuna.
1.Pertsona baten aurrean patente batetik eratorritako eskubideak urratzeagatiko akzio bat egiten bada, pertsona horrek mota guztietako prozeduretan –errekonbentzio bidez nahiz salbuespen bidez– alegatu ahalko du jardulearen patentea osorik edo zati batean deuseza dela, zuzenbide prozesal erkidearen arauekin bat etorrita. Horretarako,
103. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
2.Deuseztasuna salbuespen bidez planteatzen bada, patentearen titularrak 8 egun izango ditu, demandaren erantzuna jasotzen duenetik aurrera, epaileari edo auzitegiari eskatzeko salbuespena errekonbentzio gisa trata dadila.
3.Patentearen titularrak, izaera nagusi edo subsidiarioarekin, patentea mugatzea eta horretarako bere aldarrikapenak aldatzea erabakitzen badu, aldarrikapenen sorta berriak aurkeztu beharko ditu, bai eta horien justifikazioa ere, deuseztasun-demandari erantzuteko izapidean, errekonbentzioari erantzuteko izapidean edo deuseztasun-salbuespenari erantzuteko izapidean. Patente baten titularrak, patentea urratzeagatiko akzio bat egin
badu, bere patentea aurkaratzeko egintzari erantzuteko izapide berberean, arrazoiak eman ahalko ditu proposatutako mugek demandatuaren aurrean egindako urraketa-akzioan zein eragin duten azaltzeko, eta bidezkoa bada, eragina dutela frogatu beharko du.
4.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, bat-batean agertutako inguruabarrengatik patentea prozesutik kanpo aldatzen denean, titularrak eskatu ahalko du hala aldatutako patentea prozesurako oinarri gisa erabil dadila. Kasu horietan, epaileak edo auzitegiak alegazioen izapidea eman beharko die prozesuko gainerako alderdiei.
5.Epaileak edo auzitegiak mugatzeko eskaeraren berri emango dio deuseztasunaren eskatzaileari, alegazioen txandan, eskatzaile horrek bere asmoak manten edo alda ditzan, proposatutako mugaketa kontuan hartuta. 119.1 artikuluan aurreikusita dagoen bi hilabeteko epea zenbaten hasiko da jarduleak patentea mugatzeko aurkeztutako eskaera jasotzen den unean.
6.Mugatzeko eskaera izaera nagusi edo subsidiarioarekin aurkeztutakoan, epaileak edo auzitegiak ofizioa igorriko dio Patente eta Marken Espainiako Bulegoari, aurreneurrizko idatzohar gisa inskriba dezan. Patentea mugatzeari buruzko ebazpen irmoa ofizioz jakinaraziko zaio Bulegoari, erregistroan idatzoharra egin dezan eta, bidezkoa bada, patentea alda dezan.
7.Prozesu batean patente baten baliozkotasuna auzitan jartzeko akzioak egiten direnean, epaileak edo auzitegiak, Prozedura Zibilaren Legean aurreikusita dagoenaren arabera eta dagokion tasa ordaindu ondoren, alderdi batek eskatuta hasten denean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren aditu-txostena egitea erabaki ahalko du, Bulego horrek idatzizko irizpena eman dezan alderdiek aurkeztutako aditu-txostenak zein gaitan kontraesanean sartzen diren eta horiei buruz. Txostenaren egilea txosten horren edukiari buruz deklaratzera deitu ahalko dute, gaiaz arduratzen ari den epaile edo auzitegiak horretarako errekerimendua egiten badio. Inola ere ez da ulertuko xedapen honek epailearen edo auzitegiaren diskrezionalitatea mugatzen duenik, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta irizpen hori komenigarrientzat jotzen duen zentro edo erakundeari eskatzeko.
121. artikulua. Ukatzeko akzioa.
1.Interesdun orok patente baten titularraren aurka akzio bat egin ahalko du, epaile eskudun batek deklara dezan jarduketa jakin bat patente horren urraketa ez dela.
2.Interesdunak, demanda aurkeztu aurretik, errekerimendu fede-emailea egin ahalko dio patentearen titularrari, bere iritzia eman dezan patente horren eta errekeritzaileak Espainiako lurraldean egiten duen industria-ustiapenaren arteko aurkagarritasunari buruz edo horretarako egiten dituen prestaketa serio eta eraginkorrei buruz. Errekerimendua egin denetik hilabete igarotakoan patentearen titularrak iritzirik eman ez badu edo errekeritzailea erantzunarekin ados ez badago, aurreko zenbakian aurreikusitako akzioa egin ahalko du.
3.1. zenbakian azaldu den akzioa ezingo du egin dena delako patentea urratzeagatik demanda jaso duen horrek.
4.Demandatzaileak frogatzen badu bere demandaren hizpide den jarduketa patentearen urraketa ez dela, epaileak errekeritu zaion deklarazioa egingo du.
5.Patentearen gaineko eskubideen titular diren eta Patenteen Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden pertsona guztiei jakinarazi beharko zaie demanda, prozeduran agertu eta esku hartu ahal izateko. Hori gorabehera, autoetan ezingo dira kontratulizentziadunak, beren lizentzia-kontratuak hala xedatzen badu.
6.Artikulu honetan azaldu den akzioa patentearen deuseztasuna deklaratzeko akzioarekin batera egin ahalko da.
122. artikulua. Informazio konfidentzialaren tratamendua.
Kapitulu honetan azaldutako prozedura judizialen xede diren egitateak argitzeko –dela aurretiazko eginbideak eginez, dela froga ziurtatzeko neurrien bitartez– epailearen edo auzitegiaren ustez konfidentziala den informazioa bildu behar bada, organo jurisdikzionalak informazio hori jasotzeko edo eskatzeko erabakia hartuko du eta, alderdiek eskatuta,
beharrezkoak diren neurri eta jarduketak xedatuko ditu eskatutako informazioaren konfidentzialtasuna eta informazioa eskatu duen prozesu-alderdiak tutoretza judiziala lortzeko duen eskubidea bermatzeko.
II. KAPITULUA
Egitateak egiaztatzeko eginbideak
123. artikulua. Eginbideak eskatzea.
1.Patentetik eratortzen diren akzioak egiteko legitimazioa duen pertsonak epaileari eskatu ahalko dio patenteak emandako eskubide esklusiboaren urraketa izan ahal diren egitateak egiaztatzeko eginbideak premiaz egin ditzala. Dena dela, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 256.1 artikuluan babespean eskatu ahal diren akzioak baliatu ahalko dira.
2.Egindako eskariari buruzko ebazpena eman aurretik, epaileak egokitzat jotzen dituen txostenak eskatu ahalko ditu, baita ikerketak agindu ere.
3.Eginbideak egin daitezela erabaki ahalko da, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta ustez patentea urratu bada eta eskatutako eginbideak egin gabe benetan urraketa gertatu den ala ez egiaztatzea ezinezkoa bada.
4.Epaileak, eskatu diren eginbideak egitea erabakitzean, Prozedura Zibilaren Legean ezarrita dagoenaren arabera, eskatzaileak sor daitezkeen kalte eta galerez arduratzeko eman beharko duen kauzioa ezarriko du.
5.Epailearen ustez asmoak oinarri nahikoa ez badu, auto baten bidez ezetsiko du. Auto horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da bi ondoreetan.
124. artikulua. Eginbideak egitea.
1.Egiaztapen-eginbidean, epaileak, horretarako izendatu dituen adituen eskuhartzearekin, eta eginbidea norekin egin behar den eta haren adierazpenak entzundakoan, aztertu denaren arabera patentea alegatu denez urratzen ari den zehaztuko du. Eginbide hori egingo dela ez zaio inola ere aurretiaz jakinaraziko eginbidea jasango duenari. Asmakuntza Espainian fabrikatzen edo egikaritzen ez bada, azterketa eta egiaztapena eginbidearen xede den diren eta inportatzen eta/edo merkaturatzen ari diren produktuei buruzkoak izango dira.
2.Epailearen ustez, egindako azterketaren arabera ustez patentea urratzen ari ez bada, eginbidea amaitutzat emango du, jarduketak barnean hartuko dituen eta sekretua izango den pieza banandua eratzea aginduko du, eta xedatuko du Idazkari Judizialak eskatzaileari jakinaraz diezaiola ezin zaiola esan zein izan den egindako eginbideen emaitza.
3.Gainerako kasuetan, epaileak zehazki azalduko ditu alegatzen den urraketa ustez egiteko erabiltzen ari diren makinak, gailuak, produktuak, prozedurak, instalazioak edo jarduketak; horretarako, berariaz izendatutako adituek esku hartuko dute.
4.Kasu guztietan, epaileak begiratuko du egiaztapen-eginbide hori industriasekretuak urratzeko edo lehia desleiala diren egintzak egiteko erabil ez dadin.
5.Egindako eginbidearen emaitzari buruz epaileak hartzen duen erabakiaren aurka ez da inolako errekurtsorik eskainiko.
125. artikulua. Eginbideen ziurtagiriak eta kopiak.
1.Egindako egiaztapen-eginbideen ziurtagiri eta kopia bakarrak izango dira eragindako alderdiarentzat egiten dena eta eginbideen eskatzaileak akzio judiziala hasteko behar duena. Eskatzaileak agiri horiek akzioa planteatzeko erabili ahalko ditu, eta ez dibulgatzeko edo hirugarrenei jakinarazteko.
2.30 laneguneko epean, eginbideen ziurtagiria eskatzaileari entregatzen zaionetik aurrera zenbatuta, akzio judiziala eginez demanda aurkeztu ez bada, eginbideak ondoriorik gabe geratuko dira eta ezingo dira beste akzio judizial batean erabili.
126. artikulua. Ukitutako alderdiari eman beharreko konpentsazioa.
Egiaztapen-eginbideek ukitutako alderdiak kasu guztietan erreklamatu ahalko dio eginbidea eskatu duenari sortu diren gastu eta kalteak fidantza bidez bermatzea, baita lortu ez den irabazia ere. Ordainketa egin beharko da soilik akzio nagusia ez bada egin, edo akzio hori ukatu bada. Dena dela, sor litezkeen kalte eta galerengatik, neurrien eskatzaileak erantzukizun orokorrari aurre egin beharko dio, bidezkoa den kasuetan.
III. KAPITULUA
Kautelazko neurriak
127. artikulua. Kautelazko neurriak eskatzea.
Lege honetan aurreikusitako akzioetako bat egiten duenak edo egingo duenak akzio horren ardura hartu behar duen organo judizialari eskatu ahalko dio akzio horien eraginkortasuna ziurtatzeko neurriak har ditzala, lege honetan bertan eta Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean aurreikusita dagoenaren arabera.
128. artikulua. Har daitezkeen kautelazko neurriak.
1.Ustezko arau-hauslearen aurka, bere garaian ematen den epaitza guztiz eraginkorra dela ziurtatzen diren kautelazko neurriak hartu ahalko dira, bereziki honako hauek:
a) Eskatzailearen eskubidea urratu ahal duten egintzak bukatzea edo, egintza horiek gutxi barru egin ahal direla uste izateko zantzuak daudenean, debekatzea.
b) Patentearen titularraren eskubidea ustez urratzen duten salgaiak eta ekoizpen horretarako edo patentatutako prozedura egiteko erabili beharreko bitartekoak atxikitzea eta gordailutzea.
c) Kalte-galerengatik ezarri ahal den ordainketa fidantza bidez bermatzea.
d) Bidezkoak diren erregistroko idatzoharrak egitea.
2.1. zenbakian aurreikusitako kautelazko neurriak ere eskatu ahalko dira, egokiak direnean, patente-eskubidea urratzeko helburuz hirugarren batek beren zerbitzuetara jo duen bitartekarien aurka, nahiz eta bitartekari horien egintzak ez izan, berez, arau-hauste, hargatik eragotzi gabe Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedaturikoa. Neurri horiek objektiboak, proportzionatuak eta ez-diskriminatzaileak izan beharko dute.
3.63. artikuluaren arabera demandatua aurreko erabilera batean oinarritutako eskubide batek babesten duela ondorioztatzen bada, ez da kautelazko neurririk hartuko.
129. artikulua. Fidantzak.
1.Epaileak, eskatutako kautelazko neurriak erabakitzean, eskatzaileak sor daitezkeen kalte eta galerez arduratzeko eman beharko duen kauzioa ezarriko du. Eskatzaileak kauzioa epaileak ezarritako epean –gutxienez 5 lanegun– ematen ez badu, ulertuko da neurriei uko egin diela.
2.Eskatutako neurrien ondorioz murrizketak sortzen badira demandatuaren industriaedo merkataritza-jarduerarako, epaileak, neurri horiek erabakitzean, fidantza baten zenbatekoa ezarri ahalko du. Fidantza horren bidez, demandatuak edozein unetan erabakitako neurri murriztaile horiek saihestu ahalko ditu.
3.Izaera nagusiarekin edo ordezko izaerarekin demandatuarentzat dekretatzen diren fidantzak betiere hainbesteko batean ezarriko dira igarotzen den denbora-epe bakoitzeko, fidantza horiek mugarik gabe jarraitu ahal duten industriaedo merkataritza-ustiapeneko egintzetatik eratortzen badira.
4.Fidantza hori banku-abala izan daiteke. Ez da fidantza pertsonalik onartuko.
5.Fidantzen zenbatekoa ezartzeko, epaileak bi alderdiei entzungo die neurriak izapidetzen ari diren bitartean; dena dela, Prozedura Zibilaren Legearen 733.2 artikulua aplikatuko da.
130. artikulua. Apelaziorik egonez gero hartu beharreko kautelazko neurriak.
1.Funtsari buruzko prozedura zibilean emandako lehen auzialdiko epaian alderdietako bat kondenatzeko irizpenak ezartzen badira eta horren aurkako apelazioa egiten bada, errekurtso horren beri emango zaio alderdi apelatuari. Hala, alderdi horrek 3 eguneko epean epaileari eskatu ahalko dio kautelazko neurri egokiak har ditzala edo ordezko fidantza ezar dezala, emandako epaitza eraginkorra izateko, betiere neurri horiek lehenago hartu ez badira edo nahikoak ez badira.
2.Auzialdiko epaileak eskumena izango du fidantza emateari buruzko gorabehera hori izapidetzeko eta bidezkoa dena ebazteko, apelazioa onartu arren, eta auto nagusiak apelazioko errekurtsoez arduratu behar duen auzitegiari igorri arren.
131. artikulua. Kautelazko neurriak amaitzea.
1.Akzio nagusia egin aurretik kautelazko neurriak eskatzen badira, guztiz ondoriorik gabe geratuko dira demanda Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2002 Legearen 730.2 artikuluan aurreikusitako epean aurkezten ez bada.
2.Neurriak zein eskariren eraginkortasunerako eskatu diren, eta lehen auzialdian emandako epaia eskari horien aldekoa ez bada, bidezkoa izanez gero erabakitako kautelazko neurriak beti ondoriorik gabe geratuko dira, edo lehen auzialdiko epaia indargabetuko da, baldin eta epai hori aipatutako eskari horien aldekoa izan bada. Prozedura Zibilaren Legearen 744. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da beti.
3.Idazkari Judizialak kautelazko neurrien eskatzaileari bermeak itzuliko dizkio neurri horiek amaitu eta bi hilabete igarotakoan. Dena dela, kautelazko neurriek ukitu duten horrek sortu zaizkion kalte eta galeren ordainketa eskatzeko eskubidea du, eta epe hori errespetatu beharko da.
4.Kalte-ordaina, Prozedura Zibilaren Legearen 712. artikuluan eta bat datozen artikuluetan ezarrita dagoenaren arabera zehaztuko da, eta fidantza nahikoa ez bada sortutako kalte guztiei aurre egiteko, erantzulearen aurka premiamendu-bideari jarraituko zaio.
132. artikulua. Aurreneurrizko idazkiak.
1.Pertsona batek kautelazko neurrien eskaera aurreikusi badu, bere aurkako aurretiazko entzunaldirik gabe, legearen arabera neurri horiez arduratzeko eskudunak diren organo judizialetan agertu ahalko da eta bere jarrera justifikatu ahalko du aurreneurrizko idazki baten bitartez.
Epaileak edo auzitegiak kautelazko neurrien prozedura bat eratzea erabakiko du, eta patentearen titularrari jakinaraziko dio. Hiru hilabeteko epean, kautelazko neurriak aurkezten direnetik aurrera zenbatuta, epaileak edo auzitegiak prozedura bideratu ahalko du Prozedura Zibilaren Legearen 733.1 eta 734.3 artikuluetan aurreikusita dagoen moduan. Hala ere, izapide gehiagorik gabe auto baten bidez erabaki ahalko dira, lege horren 733.2 artikuluko baldintza eta epeetan.
2.Aurreneurrizko idazkia zein epaile edo auzitegiri aurkeztu zitzaion eta hura titular baten ustez eskuduna ez bada, titular horrek kautelazko neurriak eskatu ahalko ditu bere ustez benetan eskuduna denaren aurrean. Eskaera horretan azaldu beharko du aurreneurrizko idazki bat dagoela, eta idazki hori zein organo judizialetan aurkeztu den adierazi beharko du.
IV. KAPITULUA
Eztabaidak auzibidetik kanpo ebaztea
133. artikulua. Enplegatuen asmakuntzen arloko adiskidetzea.
Lege honen IV. tituluko (enpleguedo zerbitzu-harreman baten barruan egindako asmakuntzak) arauen aplikazioan oinarritutako akzio judizialak hasi baino lehen, auzigaia erabakitzeko, adiskidetze-ekitaldia egin ahalko da Patente eta Marken Espainiako Bulegoan, alderdiek hala erabakitzen badute.
134. artikulua. Adiskidetze-batzordea.
1.Adiskidetzea egiteko, erregelamenduz xedatzen denaren arabera, batzorde bat eratuko da. Batzorde horretako burua Patente eta Marken Espainiako Bulegoko aditu bat izango da, hain zuzen ere Bulegoko zuzendariak izendatua, eta beste bi aditu, hurrenez hurren gatazkan dauden alderdietako bakoitzak izendatuak. Asmatzailea administrazio publiko baten zerbitzuko pertsona bat denean, eta administrazio horien ordezkariari dagokionez, batzordea erregelamenduz ezarrita dagoen moduan eratuko da, enpleguharremanari aplikatu beharreko lan edo estatutu arloko legeriaren esparruaren barruan.
2.21. artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren langileek egindako asmakuntzak direnean, unibertsitatea edo ikerketako erakunde edo zentroa ordezkatzen duen batzordekidea unibertsitatearen estatutuetan edo bestelako barne araudian edo ikerketako erakunde edo zentroaren araudian ezarrita dagoen moduan izendatuko da. Halakorik ezean, Unibertsitateen kasuan batzordekidea izendatzea Gobernu Kontseiluari dagokio, eta ikerketako erakunde edo zentroen kasuan, gobernu-organo gorenari.
135. artikulua. Akordio-proposamena eta adostasuna.
1.Akordio-proposamena batzordeak gehienez ere bi hilabeteko epean eman behar du, adiskidetzea eskatu zenetik aurrera zenbatuta, eta alderdiek gehienez 15 eguneko epean esan beharko dute proposamen horrekin ados dauden ala ez. Adiskidetze-batzordea eratu ezin bada alderdietako bat agertu ez delako edo alderdietako batek akordioproposamena epeen barruan onartu ez duelako, prozedura amaitutzat emango da. Onarpena esanbidezkoa izango da. Ezer ere esaten ez bada, adostasunik ez dagoela ulertuko da.
2.Adostasuna badago, Patente eta Marken Espainiako Bulegoko zuzendariak akordioren ziurtagiria egingo du, alderdiek onartutako proposamenaren arabera. Prozedura Zibilaren Legearen 517. artikuluaren 2. zenbakiko 9. paragrafoan aurreikusita dauden ondorioetarako, Patente eta Marken Espainiako Bulegoko zuzendariak egindako ziurtagiriak, alderdiek onartutako proposamenaren araberako horrek, berekin dakar betearazpena.
3.Akordioa betearazteko, Prozedura Zibilaren Legean epaiak eta epaiketan onartutako hitzarmenak betearazteko ezarrita dagoenari jarraituko zaio.
136. artikulua. Arbitrajea eta bitartekaritza.
1.Interesdunek bitartekaritzara edo arbitrajera jo ahal dute, beren artean auzigaiak sortzen badira lege honetan onartutako eskubideak baliatzeari dagokionez, zuzenbidearen arabera alderdien xedapen asketik salbuetsita ez dauden arloetan.
2.Ez dira xedapen askekoak izango, eta bitartekaritzatik edo arbitrajetik salbuetsita geratuko dira, lege honetan araututako tituluei dagokienez, emakiden, aurkakotzen edo errekurtsoen prozedurei buruzko auziak, eztabaidaren gaia emateko, mantentzeko edo baliozkotasunerako eskatutako baldintzak betetzea bada.
3.Arbitraje-laudo irmoak gauza epaituaren efektuak izango ditu, artikulu honetan aurreikusitakoa ez den guztian aplikatzekoa den abenduaren 23ko 60/2003 Arbitraje
Legearen 43. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoak hura exekutatzeko beharrezkoak diren eginbideak egingo ditu.
4.Bitartekariak eta alderdiek sinatutako bitartekaritza-akordioa eskritura publikoan idatziko da edo Epaileak homologatuko du. Gero, titulu betearazle bihurtuko da, Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean xedatuta dagoenaren arabera, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoari jakinaraziko zaio, betearazteko.
5.Arbitraje-laudoaren aurka errekurtsoak aurkezten badira edo bitartekaritzaakordioan adostutakoaren aurka deuseztasun-akzioren bat egiten bada, horren berri eman beharko zaio Patente eta Marken Espainiako Bulegoari. Ebazpenak irmoak direnean, modu sinesgarrian jakinaraziko zaizkie Patente eta Marken Espainiako Bulegoari, aurreko zenbakian aurreikusitako ondorioetarako.
XIII. TITULUA
Erabilgarritasun-ereduak
I. KAPITULUA
Babestu beharrekoak eta babesteko baldintzak
137. artikulua. Erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal diren asmakuntzak.
1.Titulu honetan xedatuta dagoenaren arabera erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal dira industrian aplikatu ahal diren asmakuntzak. Asmakuntza horiek berriak izango dira, asmatze-jarduera berekin dakarte, eta beren bitartez objektu edo produktu bati konfigurazio, egitura edo osaera jakin bat ematen zaio, zeinetik alderdi praktikoan abantaila bat atera ahal den erabilerarako edo fabrikaziorako.
2.Erabilgarritasun-eredu gisa ezin dira babestu lege honen 4. eta 5. artikuluak aplikatuz patentagarritasunetik salbuetsitako gai eta asmakuntzak, eta horiez gain, prozedura-asmakuntzak, materia biologikoari buruzko asmakuntzak eta farmazia arloko substantzia eta konposizioak.
138. artikulua. Babeserako eskubidea.
Erabilgarritasun-ereduak babesteko eskubidearen jabeak asmatzailea edo bere kausadunak dira, eta zuzenbideak onartzen dituen bitarteko guztiak erabiliz eskualdatu ahal da eskubide hori.
139. artikulua. Teknikaren egoera.
1.Teknikaren egoera, zeinaren arabera epaitu behar den erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal diren asmakuntzen berritasuna eta asmatze-jarduera, 6.2 artikuluan asmakuntza-patenteetarako ezarrita dagoen berbera izango da.
2.Era berean teknikaren egoeraren barruan dago 6.3 artikuluan azaltzen diren aurreko eskaeren edukia.
140. artikulua. Asmatze-jarduera.
1.Erabilgarritasun-eredu gisa babesteko, asmakuntzak asmatze-jarduera berekin dakarrela ulertzen da, gai horretan aditua denarentzat oso nabarmen teknika baten egoeraren ondoriozkoa ez bada.
2.Teknikaren egoerak 139.2 artikuluan aipatutako agiriak barnean hartzen baditu, ez dira kontuan hartuko asmatze-jarduerarik egon den ala ez erabakitzeko.
II. KAPITULUA
Eskaera eta emateko prozedura
141. artikulua. Eskaeraren aurkezpena eta edukia.
1.Erabilgarritasun-eredu bat lortzeko, eskaera bat igorri beharko zaio Patente eta Marken Espainiako Bulegoari, modalitate hori eskatu nahi dela adierazita, 23.1 artikuluan aipatzen diren agiriekin. Ez da beharrezkoa izango asmakuntzaren laburpena barnean hartzea. Eskaerak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.
2.Eskaeraren aurkezpen-data hau izango da: organo eskudunak, 22. artikuluaren arabera, honako elementuak gutxienez dituzten agiriak jasotzen dituen unekoa:
a) Erabilgarritasun-eredua eskatzen delako oharpena.
b) Eskatzailea identifikatzeko edo harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten informazioak.
c) Erabilgarritasun-eredua zein asmakuntzatarako eskatzen den, horren azalpena, nahiz eta legean ezarritako eskakizun formalak bete ez, edo lehenago aurkeztutako eskaera baten aipamena.
Lehenago aurkeztutako eskaera bat aipatzen bada, eskaera horren zenbakia adierazi behar da, baita zein datatan aurkeztu zen eta zein bulegotan aurkeztu zen ere. Aipamen horretan azaldu beharko da eskaera horrek ordeztu egiten dituela bai azalpena, edo bidezkoa bada, bai marrazkiak ere.
Aurreko eskaeraren kopia egiaztatu bat, eta bidezkoa bada, horrekin batera gaztelaniarako itzulpena ere, betearazpen-erregelamenduan ezarritako epean.
3.Eskaerak posta-bulego batean aurkezteko data 24.4 artikuluan ezarrita dagoena izango da.
142. artikulua. Aurkezpen-data esleitzea eta ofizioz aztertzea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du eskaerak aurkezpen-data bat lortzeko eskakizunak betetzen dituen eta dagokion tasa ordaindu den. Asmakuntzapatenteetarako 33.2 artikuluan xedatuta dagoena aplikatu beharko da.
2.Eskaerarekin batera tasa ordaindu ez bada, edo osorik ordaindu ez bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, ezarritako epean ordainketa egin edo osa dezan. Epe hori igaro ostean ordainketa egin ez bada, ulertuko da eskaera bertan behera utzi duela.
3.Eskaera izapiderako onartutakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatuko du:
a) Objektua erabilgarritasun-eredu gisa babestu ahal den.
b) Eskaerak V. tituluko I. kapituluan ezarritako eskakizunak betetzen dituen, horiek erregelamenduz garatu direnez.
Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ez ditu aztertuko berritasuna, asmatzejarduera, azalpenaren nahikotasuna edo industrian aplikatzea. Teknikaren egoerari buruzko txostena ere ez da egingo, eta ez da idatzizko iritzia igorriko, hori guztia asmakuntzapatenteetarako aurreikusita dagoena.
4.Azterketan ikusten bada agirietan akatsak daudela, edo eskaeraren xedea ezin dela babestu erabilgarritasun-eredu gisa, inguruabar horien berri emango zaio interesdunari, erregelamenduz ezarritako epean zuzen ditzan edo alegazioak aurkez ditzan. Idatzitako akatsak konpontzeko, eskatzaileak bere aldarrikapenak moldatu ahalko ditu edo eskaera zatitu ahalko du.
5.Eskaera ukatuko da ebazpen arrazoitua emanez, xedea erabilgarritasun-eredu gisa babestu ezin denean edo konpondu ez diren akats edo irregulartasunek beren horretan jarraitzen dutenean. Ukatzeari buruzko aipamena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
143. artikulua. Eskaera argitaratzea.
Ukatzeko arrazoirik ez dagoenean, edo horiek konpondu direnean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak jendearen esku jarriko ditu eskatutako ereduaren agiriak, iragarkia Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean jarriz. Aldizkari horretan argitaratuko dira ere eskatutako ereduaren aldarrikapenak eta, bidezkoa bada, marrazkien erreprodukzio bat.
144. artikulua. Eskaeraren aurka agertzea.
1.Eskaera argitaratu eta hurrengo bi hilabeteen barruan edozein pertsonak aurkakotza adierazi ahalko du, eskaera emateko eskatzen diren lege-eskakizunetako bat falta dela alegatuta, barnean direla berritasuna, asmatze-jarduera, industrian aplikatzea edo azalpenaren nahikotasuna. Ezingo da alegatu eskatzaileak legitimaziorik ez duenik. Hori, auzitegi arruntetan baliarazi beharko da.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea beste bi hilabete luzatu ahalko da frogak aurkezteko edo alegazioak osatzeko, baldin eta aurkakotza baliozko eran aurkezten bada hasierako epearen barruan, eta luzapena epe hori amaitu baino lehen eskatzen bada.
145. artikulua. Prozedura eta ebazpena.
1.Aurkakotza Patente eta Marken Espainiako Bulegoari azaldu beharko zaio, arrazoitutako idazki baten bidez. Idazki horrekin batera, bidezkoa bada, frogagiri egokiak aurkeztu beharko dira. Aurkakotza-idazkiarekin batera, aurkakotzaren tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuko da.
2.Legezko epeak igarotakoan aurkakotzarik aurkeztu ez bada, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ebazpena emango du, eskatutako erabilgarritasun-eredua emateko.
3.Aurkakotzak aurkezten badira, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak horien berri emango dio eskatzaileari, erregelamenduz ezarritako epean horrek bere alegazioak idatziz aurkez ditzan eta, egokitzat joz gero, aldarrikapenak ere bai, eta alderdiei beste alderdiak aurkeztutako idazkien berri emango die, legea betearazteko erregelamenduan ezarritako baldintzetan.
4.Erantzun eta erreplika epeak igarotakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ebazpena emango du. Aurkeztutako aurkakotzak osorik edo zati batean onetsiko ditu, 144. zenbakian adierazitako aurkakotza-arrazoietako bat gertatzen denean, edo ezetsiko ditu, kontrakoa gertatzen denean. Dena dela, aurkeztutako aldaketa edo alegazioak gorabehera eredua mantentzea osorik edo zati batean eragozten duen arrazoiek irauten badute, titularrari beste epe bat emango zaio, eta gutxienez aukera bat emango zaio, erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera, akatsa konpontzeko, edo alegazio berriak aurkezteko, planteatutako aurkakotzari buruz behin betiko ebazpena eman baino lehen.
5.Erabilgarritasun-ereduaren emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean iragarriko da, eta espedienteko agiriak jendearen eskura jarriko dira.
6.Erabilgarritasun-ereduetarako ez dira argitaratuko 42. artikuluan aipatzen diren liburuxkak.
146. artikulua. Errekurtsoak.
1.Erabilgarritasun-ereduaren aurkako administrazio-errekurtsoa Administrazioak erregistro-prozeduran ebatzi ahal dituen gaiei buruzkoa soilik izan ahalko da.
2.Administrazio-errekurtsoa erregistroa ukatzeko arrazoietan, administrazioak ofizioz aztertu ez dituen horietan oinarritu bada, halako errekurtsoa aurkeztu ahalko dute soilik erregistro hori ematearen aurka arrazoi horietan oinarritutako prozeduran alderdi izan direnek, eta planteatutako aurkakotzaren ebazpen-egintzaren aurka aurkeztuko da. Horretarako, aurkakotza ezetsi dela ulertu ahalko da baldin eta ebazteko epea igarotakoan esanbidezko ebazpen ik eman ez bada.
3.Erabilgarritasun-eredu bat emateko ebazpenaren aurrean, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ezin baliatuko du ofizioz edo alderdi baten eskariz azaroaren 26ko 30/1992
Legearen 102. artikuluan aurreikusitako berrikuste-ahala, baldin eta ereduaren deuseztapena lege honen 145. artikuluan aurreikusitako kausetarikoren batean oinarritzen bada. Deuseztapenerako kausa horiek auzitegien aurrean baliarazi ahalko dira soilik.
147. artikulua. Aldaketak argitaratzea.
Aurkakotza baten edo errekurtso baten ondorioz erabilgarritasun-ereduan aldaketak egiten badira, argitaratu egingo dira. Horretarako, iragarkia jarriko da Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean. Argitalpen horren barruan sartuko dira erregistratutako ereduaren aldarrikapenak eta, bidezkoa bada, marrazkien erreprodukzioa.
III. KAPITULUA
Emakidaren ondorioak
148. artikulua. Eskubidearen edukia eta akzioak egitea.
1.Erabilgarritasun-ereduaren babesak titularrari asmakuntza-patentearen eskubide berberak ematen dizkio.
2.Erabilgarritasun-ereduen babesaren iraupena hamar urte luzaezin izango da, eskaera aurkezten diren egunetik aurrera zenbatuta, eta ondorioak sortuko ditu emakidaren aipamena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
3.Lege hau indarrean jarri ostean eskatutako erabilgarritasun-eredu batetik eratorritako esklusiba-eskubideak eraginkor bihurtzeko akzioak egiteko, aurretiaz 36.1 artikuluan patenteetarako aurreikusitako teknikaren egoerari buruzko txostena lortu edo eskatu beharko da, dagokion tasa ordainduta, akzioaren oinarrian den tituluaren xedeari buruzkoa.
4.Txostena, egin ostean, eskatzaileari jakinaraziko zaio eta jendearen esku jarriko da, ereduaren espedienteari lotuta. Txosten hori aurkeztu baino lehen demanda aurkezten bada, demandatuak erantzuteko epea etetea eskatu ahalko du, txostena autoetan sartu arte.
5.Teknikaren egoerari buruzko txostena eskatutakoan, eta artean aurkeztu ez arren, lege honetan eta Prozedura Zibilaren Legean aurreikusita dagoenaren arabera behinbehineko eta kautelazko neurriak hartzea eskatu ahalko da, betiere neurri horiek ez badira demandatuak babestutako objektuari dagokionez egiten duen industriaedo merkataritzajarduera etetea edo gelditzea.
149. artikulua. Deuseztasuna.
1.Erabilgarritasun-ereduaren babesaren deuseztasuna deklaratuko da:
a) Bere xedea ez bada babestekoa, lege honen 137. eta 140. artikuluetan eta II. tituluan xedatutakoa betez, aipatutako artikulu horietan ezarrita dagoenaren aurka ez doan guztian.
b) Asmakuntza gaian aditua den batek egikaritzeko bezain modu argi eta osoan azaldu ez bada.
c) Bere xedea erabilgarritasun-ereduaren eskaeraren edukia baino harago badoa, eskaera hori nola aurkeztu zen kontuan hartuta, edo erabilgarritasun-eredua eskaerazatidura baten ondorioz edo 11. artikuluan xedatutakoan oinarrituta aurkeztutako eskaera baten ondorioz eman denean, erabilgarritasun-ereduaren xedea hasierako eskaeraren edukia baino harago badoa.
d) Babesaren norainokoa handitu bada emakidaren ostean.
e) Erabilgarritasun-ereduaren titularrak eredua lortzeko eskubiderik ez badu, 10. eta
138.artikuluetan xedatutakoa betez.
2.Deuseztasun arrazoiek erabilgarritasun-ereduaren zati bati soilik eragiten badiote, erabilgarritasun-eredu hori mugatu egingo da eraginpean dauden aldarrikapenak aldatuz, eta zati batean deuseza dela deklaratuko da.
150. artikulua. Patenteei buruzko xedapenak aplikatzea.
Bereziki erabilgarritasun-ereduei aplikagarri zaien araurik ezean, lege honetan asmakuntza-patenteetarako ezarritako xedapenak hartuko dira aintzat, betiere, haien espezialitatearekin bateraezinak ez badira. Kasu guztietan, arau hauek aplikatuko zaizkie: patente-eskubideari eta asmatzailearen izendapenari buruz III. tituluan bildutako arauak, IV. tituluan enplegatuen asmakuntzei buruzkoak, V. tituluko V. kapituluan prozeduraren xedapen orokorrei eta hirugarrenen informazioari buruzkoak eta X. tituluan patentearen titularrak eskatutako deuseztasun, baliogabetze edo mugatzeari buruzkoak eta patentearen iraungipenari buruzkoak.
XIV. TITULUA
Nazioarteko hitzarmenak aplikatzea
I. KAPITULUA
Europako patentearen eskaerak eta Espainian aurkeztutako Europako patenteak
aurkeztea eta eskaera horien ondorioak
151. artikulua. Aplikazio-eremua.
Lege honen xedapenak eta lege hau betearazteko erregelamenduaren xedapenak Europako patentearen eskaerei eta Espainian ondorioak sortzen dituzten Europako patenteei aplikatuko zaizkie, Europako patenteak emateari buruz Munichen 1973ko urriaren 5ean sinatutako Hitzarmenaren aurka (aurrerantzean EPE) ez doan guztian.
152. artikulua. Europako patentearen eskaerak aurkeztea.
1.Europako patentearen eskaerak Patente eta Marken Espainiako Bulegoan edo patente nazionalak onartzeko eskudunak diren autonomia-erkidegoetan aurkeztu ahalko dira, 22. artikuluan aurreikusita dagoena betez. Autonomia-erkidegoek Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorriko dizkiote Europako patentearen eskaera horiek.
2.Espainian egindako asmakuntzak badira, eta Espainian lehenago egindako gordailu baten lehentasuna aldarrikatzen ez bada, eskaera nahitaez 1. zenbakian aurreikusitakoa betez aurkeztu beharko da. Eskatzaileak helbidea, sozietate-egoitza edo ohiko bizilekua Espainian badauka, ulertuko da asmakuntza Espainiako lurraldean egin dela, aurkako frogarik egon ezean. Eskaera horiei lege honen 34. artikuluan eta XI. tituluan xedatuta dagoena aplikatuko zaie. Betebehar hori betetzen ez bada, patenteak Espainian ez du ondoriorik sortuko.
3.Europako patentearen eskaera batean aurreko zenbakian azaldutako inguruabarrak gertatzen ez badira, zuzenean Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu ahalko dira.
4.Espainian aurkezten diren eskaerak EPEren 14. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako hizkuntzetako edozeinetan idatzi ahalko dira. Espainiera ez den beste hizkuntza batean idatzita badaude, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak espainierara itzultzeko eskatu ahalko du, erregelamenduz xedatzen dena betez.
153. artikulua. Europako patentearen eskaeraren eta Europako patentearen balioa.
EPEn aurreikusitako baldintzetan, aurkezpen-data bat emandako duen Europako patentearen eskaerak eta Europako patenteak, hurrenez hurren, Patente eta Marken Espainiako Bulegoan arauen arabera egindako gordailu nazional baten eta patente nazional baten balioa dute.
154. artikulua. Argitaratutako Europako patentearen eskaerak emandako eskubideak.
1.Europako patentearen eskaerek, EPEren 93. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera argitaratu ondoren, Espainian behin-behineko babesa izango dute, eskaera nazionalak argitaratzeak ematen duen babesaren baliokidea, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak tasa ordaindu ostean aldarrikapenen espainierarako itzulpen bat jendearen esku jartzen duen egunetik aurrera. Behar bada, itzulpenarekin batera marrazkien kopia batek joan beharko du, itzuli beharreko adierazpenik bildu ez arren.
2.Titularrak helbidea edo sozietate-egoitza Espainian ez badu, itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egiaztatutako industria-jabetzako agente batek edo Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile/interprete batek egin beharko du. Erregelamenduz, baliozkotzeko beste irizpide batzuk ezarri ahalko dira artikulu honetan aipatutako itzulpenen benetakotasuna eta fideltasuna bermatzeko.
155. artikulua. Europako patentea itzultzea eta argitaratzea.
1.Patenteen Europako Bulegoak Espainia izendatzen duen Europako patente bat ematen duenean, titularrak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari espainierarako itzulpena eman beharko dio, eman den moduan. Itzulpena aurkeztu beharko da patentea Patenteen Europako Bulegoak aldatuta edo mugatuta mantendu bada.
2.Itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorri beharko zaio hiru hilabeteko epean, patentea 1. zenbakian aurreikusitako kasuetan eman, aldatu edo mugatu delako aipamena Europako Patenteen Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru hilabeteko epean. Itzulpenarekin batera marrazkien kopia batek joan beharko du, itzuli beharreko adierazpenik bildu ez arren. Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoa aplikatuko da.
Itzulpena egin ez bada eta ezarritako epean argitaratzeko tasa ordaindu ez bada, patenteak ez du ondoriorik sortuko Espainian.
3.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, hilabeteko epean, itzulpena igortzen denetik aurrera, aipamena argitaratuko du Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean, Europako patentea identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin; eta dagokion tasa ordaindu ostean, Europako patentearen itzulpena dakarren liburuxka ere bai.
156. artikulua. Europako patenteen erregistroa.
1.Europako patentea eman dela Europako Patenteen Aldizkarian aipatu bezain laster, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak bere erregistroan inskribatuko du, Europako Patenteen Erregistroan aipatutako datuekin.
2.Era berean inskribatuko da 155. artikuluan azaldu den itzulpena jaso eta argitaratu den data, edo bidezkoa izanez gero, itzulpen horren falta. Europako Patenteen Erregistroan aurkakotzako, errekurtsoko, edo mugapeneko prozedurei buruz azaltzen diren datuak ere inskribatuko dira, bai eta Espainiako patenteetarako aurreikusitako datuak ere.
157. artikulua. Europako patentearen eskaeraren eta Europako patentearen testu fedeemailea.
1.Europako patente-eskaeraren eta Europako patentearen espainierarako itzulpena, aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak beteta, fede-emailea dela ulertuko da baldin eta itzulitako testuak ematen duen babes txikiagoa bada eskaera horrek edo patente horrek zein hizkuntzatan gordailatu izan eta horretan ematen duena baino.
2.Eskaeraren edo patentearen titularrak edozein unetan itzulpena berrikusi ahal du. Horrek ez du ondoriorik sortuko Patente eta Marken Espainiako Bulegoak argitaratzen ez duen arte. Ez da argitaratuko dagokion tasa ordaindu izana justifikatzen ez bada.
3.Fede onez asmakuntza bat ustiatzen hasten den edo horretarako prestaketa serio eta eragingarriak egin dituen pertsona orok, ustiapen horrekin eskaera edo patentea urratzen ez bada hasierako itzulpenaren testuaren arabera, inolako kalte-ordainik gabe ustiapena egiten jarraitu ahalko du bere enpresan edo enpresa horren beharrizanetarako.
158. artikulua. Europako patentearen eskaera patente nazionalaren eskaera bihurtzea.
1.Europako patentearen eskaera bat patente nazionalaren eskaera bihurtu ahal da:
a) EPEren 135.1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan.
b) EPEren 90.3 artikulua aplikatuta bertan behera utzi dela ulertzen denean, 14.2 artikuluari dagokionez.
2.Europako patente-eskaera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak aldatzeko eskaera jasotzen duen egunetik, patente nazionalaren eskaeratzat joko da, eta bere aurkezpen-data Patenteen Europako Bulegoak Europako patente-eskaerari emandakoa izango da.
3.Patente-eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da lege honen erregelamenduan aurreikusitako epe eta baldintzetan ez bada justifikatzen aurkezteko unean Espainiako patente-eskaera baterako eskatzen diren tasak ordaindu izana, eta ez bada aurkezten Europako patente-eskaeraren jatorrizko testuaren edo, bidezkoa bada, Patenteen Europako Bulegoan egin beharreko prozeduran aldatutako testuaren espainierarako itzulpen bat, zeinaren gainean oinarritu nahi den Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egin beharreko emakida-prozedura. Itzulpenari 154.2 artikulua aplikatuko zaio.
159. artikulua. Europako patentearen eskaera erabilgarritasun-ereduaren eskaera bihurtzea.
1.Europako patente-eskaera Espainiako erabilgarritasun-ereduaren eskaera bihur daiteke, patente-eskaera ukatu edo bertan behar utzi bada, edo hala izan dela uste bada, EPEn aurreikusita dagoenaren arabera.
2.Erabilgarritasun-ereduei dagokienez, aurreko artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa aplikatuko da.
160. artikulua. Babes bikoitza debekatzea.
1.Patente nazional baten xede den asmakuntza baterako, Espainian ondorioak dituen Europako patente bat asmatzaile berberari edo bere kausadunari aurkezpenedo lehentasun-data berberarekin eman zaion neurrian, patente nazionalak ondorioak sortzeari uzten dio:
a) Europako patentearen aurkakotza aurkezteko aurreikusitako epea iraungi denean aurkakotzarik aurkeztu gabe.
b) Aurkakotza-prozesua amaitzen denean Europako patentea mantentzen bada.
2.Patente nazionala a) eta b) letretan adierazitako datetatik edozeinen ostean eman bada, patente horrek ez du ondoriorik sortuko.
3.Europako patentea gerora suntsitzeak edo ezeztatzeak ez du esan nahi patente nazionalak bere ondorioak berreskuratuko dituenik.
161. artikulua. Urteko kuotak.
1.Espainian ondorioak dituen Europako edozein patente guztietarako, Patente eta Marken Espainiako Bulegoari indarreko legerian patente nazionalen arloan aurreikusten diren urteko kuotak ordaindu beharko zaizkio.
2.Urteko kuotak Patente eta Marken Espainiako Bulegoan eskatu ahalko dira, patenteak bere bizitzaren lehenengo urtea betetzen duenetik aurrera, hain zuzen ere lehenengo urtea Europako patentea eman izanaren aipamena Patenteen Europako Aldizkarian argitaratu denetik.
3.EPEren 141.2 artikuluan ezarrita dagoena gorabehera, urteko kuotak ordaintzean, indarreko legerian patente nazionaletarako aurreikusitako sortzapen-araubidea, epea, zenbatekoa, forma eta gainerako baldintzak aplikatu beharko dira.
II. KAPITULUA
Patenteen arloko lankidetza-ituna aplikatzea
1.atala. Aplikazio-eremua eta Espainian gordailututako nazioarteko eskaerak
162. artikulua. Aplikazio-eremua.
1.Kapitulu hau aplikatuko zaie nazioarteko eskaerei, Patenteen Arloko Lankidetza Itunaren 2. artikuluak dioenaren ildotik. Patente horietarako, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak bulego hartzaile, bulego izendatu edo bulego hautatu gisa jarduten du.
2.Lege honen eta lege hau betearazteko erregelamenduaren xedapenak aplikatuko zaizkie Espainia izendatzen duten eskaerei, baldin eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoan hasi badira izapidetzen, itun horren aurka ez doan guztian.
163. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoa, Bulego Hartzailea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Bulego Hartzaile gisa jardungo du, Patenteen Arloko Lankidetza Itunaren 2.xv) artikuluak dioenaren ildotik, Espainiako nazionalen nazioarteko eskaerei edo sozietate-egoitza edo bizilekua Espainian duten pertsonei dagokienez.
2.Espainian egindako asmakuntzak badira, eta Espainian lehenago egindako gordailu baten lehentasuna aldarrikatzen ez bada, nazioarteko eskaera Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharko da. Betebehar hori betetzen ez bada, nazioarteko eskaerak Espainian ez du ondoriorik sortuko.
Eskatzaileak helbidea, sozietate-egoitza edo ohiko bizilekua Espainian badauka, ulertuko da asmakuntza Espainiako lurraldean egin dela, aurkako frogarik egon ezean.
3.Nazioarteko eskaera Espainian aurkezten bada, espainieraz idatziko da. Itun horrek agintzen dituen tasez gain, nazioarteko eskaera gordailutuz gero lege honetan eta Ituna betearazteko erregelamenduan aurreikusitako eskualdaketa-tasa ordaindu beharko da.
164. artikulua. Nazioarteko eskaerak bihurtzea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako nazioarteko eskaerei lege honen XI. tituluan bildutako arauak aplikatuko zaizkie.
2.Espainia Estatu izendatua bada, eta 111. artikuluan aurreikusita dagoen Defentsa Ministerioaren baimena ematen ez bada, nazioarteko eskaera gordailutzen den egunetik hartuko da eskaera nazionaltzat. Kasu horretan, eskaera nazionala aurkezteagatiko tasatzat hartuko da eskualdaketa-tasa.
3.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak aurreko eskaera nazional baten edukia edo izapideak sekretupean mantentzen ez baditu, eta nazioarteko eskaerak eskaera nazional horren lehentasuna aldarrikatzen badu, aurreko zenbakiak ez dira aplikatuko.
165. artikulua. Espainian egindako aurreko gordailu baten lehentasuna aldarrikatzea.
Nazioarteko eskaerak Espainian egindako aurreko gordailu baten lehentasuna aldarrikatzen badu, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egindako lehentasun-agiria zuzenean Nazioarteko Bulegoari transmititu ahalko zaio, eskatzaileak hala eskatzen badu Patenteen arloko lankidetza-ituna betearazteko Erregelamenduan aurreikusitako baldintzetan. Eskaerarako, lege honen eranskinean agertzen den tasa ordaindu beharko du eskatzaileak Patente eta Marken Espainiako Bulegoan.
166. artikulua. Tasak ordaintzeko epeak luzatzea.
Tasak eskatzailearentzako gonbidapen bati erantzuteko ordaindu badira, Ituna betearazteko Erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera, erregelamendu horren 16.bis.2
erregelan aurreikusitako berandu ordaintzeagatiko tasa ordaindu beharko da, Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren alde. Tasa hori hilabeteko epean ordaindu beharko da, gonbidapena jakinarazten den egunetik aurrera, eta kasu bakoitzean kopurua erregelamendu horretan aurreikusitako irizpideen arabera zehaztuko da.
2.atala. Espainia izendatzen edo hautatzen duten nazioarteko eskaerak
167. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Bulego Izendatu gisa edo Bulego Hautatu gisa jardutea.
Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Bulego Izendatu gisa edo Bulego Hautatu gisa jardungo du Patenteen Arloko Lankidetza Itunaren 2.xiii) eta xiv) artikuluak dioenaren arabera, patente nazional bat lortze aldera Espainia horretarako aipatu denean nazioarteko eskaeran edo nazioarteko aurretiazko azterketaren eskarian.
168. artikulua. Nazioarteko eskaera aurkezteko epeak eta eskaeraren ondorioak.
Espainia izendatzen duen nazioarteko eskaera batek, Patenteen Arloko Lankidetza Itunaren 11. artikuluaren arabera nazioarteko aurkezpen-data bat ematen zaion unetik, Patente eta Marken Espainiako Bulegoan erregelen arabera aurkeztutako eskaera nazional baten ondorioak sortuko ditu data horretatik aurrera. Data hori hartuko da Espainian benetan aurkeztu zen datatzat.
169. artikulua. Nazioarteko eskaera izapidetzea.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoa nazioarteko eskaera izapidetzen has dadin, Patenteen arloko Lankidetza Itunaren 22. artikuluaren edo 39.1 artikuluaren arabera aplikatu beharreko epean eskaera horren espainierarako itzulpena aurkeztu beharko da, jatorrian gordailutu zen moduan, eta bidezkoa bada, itun horren 19. artikuluaren edo 34. artikuluaren arabera egindako aldaketen itzulpena ere aurkeztu beharko da.
2.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, kasu zehatzean beharrezkotzat jotzen badu, eskatzaileari eskatu ahalko dio ezartzen zaion epean nazioarteko eskaeraren itzulpena entrega dezala, Bulego horretan egiaztatutako industria-jabetzako agente batek edo Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile/ interprete batek ikusonetsia. Erregelamenduz, baliozkotzeko beste irizpide batzuk ezarri ahalko dira artikulu honetan aipatutako itzulpenen benetakotasuna eta fideltasuna bermatzeko.
3.Eskatzaileak, 1. zenbakian aurreikusitako epean, patente nazionaletarako aurreikusita dauden eskaeragatiko eta teknikaren egoerari buruzko txostena egiteagatiko tasak ordaindu beharko ditu.
170. artikulua. Nazioarteko eskaera argitaratzea.
1.Patenteen arloko Lankidetza Itunaren 21. artikuluaren arabera nazioarteko eskera bat argitaratuz Patente eta Marken Espainiako Bulegoa Bulego Izendatu gisa jardun dezan, patente nazionalaren eskaera ez da argitaratu beharko.
2.Nazioarteko eskaera espainieraz argitaratu bada, lege honen 67. artikuluan aurreikusitako behin-behineko babesak eskaera horri dagokionez ondorioak sortuko ditu nazioarteko argitalpenaren datatik aurrera. Beste hizkuntza batean argitaratu bada, behinbehineko babesak ondorioak sortuko ditu 154.2 artikuluko baldintzen arabera egindako espainierarako itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoan jendearen esku dagoen datatik aurrera. Ondorio horietarako, Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean aipatuko da eskaeraren itzulpena jendearen esku zein datatatik aurrera jarriko den.
171. artikulua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egin beharreko berrikuspena.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoa ez den bulego hartzaile batek nazioarteko gordailu-data ukatu badio Espainia izendatzen edo hautatzen duen nazioarteko eskaera bati, edo eskaera hori bertan behera utzi dela edo Espainiaren izendapenean atzera egin dela deklaratzen badu, Patenteen arloko Lankidetza Itunaren 25.1.a) edo 25.1.b) artikuluen arabera eskatzaileak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari eskatu ahalko dio auzia berrikus dezala eta erabaki dezala ukapena edo deklarazioa justifikatuta zeuden ala ez, itun horren xedapenen arabera. Hori eskatzeko, bi hilabeteko epea egongo da jakinarazpen-datatik aurrera. Hala berrikusiz gero, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskaera fase nazionalean izapidetzea erabaki ahalko du.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako berrikuspena, baldintza berberetan eskatu ahalko da Espainia izendatzen edo hautatzen duen nazioarteko eskaera Nazioarteko Bulegoak bertan behera utzi dela uste badu, Patenteen arloko Lankidetza Itunaren 12.3 artikuluaren arabera.
172. artikulua. Nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean emandako patente baten ondorioak.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak patente bat ematen badu Espainia izendatzen edo hautatzen duen nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean, patente horren ondorioak eta balioa eta lege honen arabera gordailututako eskaera nazional baten oinarriaren gainean emandako patente baten ondorioak eta balioa berberak izango dira.
2.Itzulpen oker batengatik, nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean emandako patente baten norainokoa nazioarteko eskaerak jatorrizko hizkuntzan zuen edukiaz harago badoa, atzeraeraginez patentearen norainokoa mugatuko da, eta deusez eta baliogabe deklaratuko da dagokion norainokotik harago doan neurrian, jatorrizko hizkuntzako eskaera kontuan hartuta.
173. artikulua. Nazioarteko eskaera batean oinarritutako patente bat emateak eskaera nazional batean oinarritutako patente baten gainean dituen ondorioak.
1.Eskaera nazional batean oinarritutako patente baten xede den asmakuntza baterako, nazioarteko eskaera batean oinarrituta patente bat eman zaion neurrian asmatzaile berberari edo bere kausadunari aurkezpenedo lehentasun-data berberarekin, patente nazional batean oinarritutako patenteak ondorioak sortzeari uzten dio nazioarteko eskaeran oinarritutako patentea ematen den unetik.
2.Eskaera nazional batean oinarritutako patente batek ez du ondoriorik sortuko nazioarteko eskaera batean oinarritutako patente bat eman den data baino geroago eman bada.
3.Nazioarteko eskaera batean oinarritutako patentea suntsitzeak edo gerora deuseztatzeak ez die kalterik egingo artikulu honetan aurreikusitako xedapenei.
174. artikulua. Espainiako Bulegoa, nazioarteko bilaketako eta nazioarteko aurretiazko azterketako administrazioa.
Patente eta Marken Espainiako Bulegoak nazioarteko bilaketaz arduratzen den administrazio gisa eta nazioarteko aurretiazko azterketaz arduratzen den administrazio gisa jardungo du Patenteen arloko Lankidetza Itunean aurreikusita dagoenaren arabera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Bulegoaren artean egindako akordioarekin bat etorriz.
XV. TITULUA
Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean ordezkatzea
175. artikulua. Gaitasuna eta ordezkaritza.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean jardun ahalko dute:
a) Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen III. tituluan aurreikusitakoaren arabera jarduteko gaitasuna duten interesdunek.
b) Jabetza Industrialeko Agenteek.
2.Genevan 2000ko ekainaren 1ean egindako patente-eskubideei buruzko Itunaren 7.2 artikuluan ezarrita dagoena gorabehera, bizilekua Europar Batasuneko estatu kide batean ez dutenek industria-jabetzako agente baten bitartez jardun beharko dute.
176. artikulua. Industria-jabetzako agenteak.
1.Industria-jabetzako agenteak legez gaituta daude, eta profesional liberal gisa euren zerbitzuak eskaintzen eta ematen dituzte hirugarrenei aholkua, laguntza eta ordezkaritza emateko, industria-jabetzaren modalitate batzuk eta besteak lortzen eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean modalitate horietatik eratortzen diren eskubideak defendatzen.
2.Agenteek euren jarduera egin ahalko dute banaka edo Europar Batasuneko estatu baten legeriaren arabera baliozko eran eratutako pertsona juridikoen bitartez, baldin eta pertsona juridiko horien sozietate-egoitza edo jarduera-gune nagusia Batasuneko lurraldean badago. Agenteak nahiz jarduera egiteko bitarteko diren pertsona juridikoak Agenteen Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren Agenteen Erregistro Berezian inskribatu ahalko dira.
3.Pertsona juridiko batek Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren Agenteen Erregistro Berezian inskribatzea lor dezan, pertsona juridiko hori osatzen duten bazkideetako batek gutxienez egiaztatu beharko du Agentea dela, hurrengo artikuluan xedatuta dagoenaren arabera. Inskribatutako pertsona juridikoak lanbide jarduera hori egiteko gaitasuna galduko du edozein unetan baldintza hori betetzeari uzten bazaio.
4.Sozietate edo elkarte forman garatzen den kudeaketa profesionalaren erantzule izango dira pertsona juridikoa nahiz haren bitartez jarduten duen Agentea.
5.Industria-jabetzako agenteek, nahitaez, esku hartzen duten gaietan konfidentzialtasuna mantendu beharko dute, eta beren bezeroekin edo hirugarrenekin Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egindako prozedurei buruz elkartrukatzen dituzten komunikazioak dibulgatzeari uko egiteko eskubidea izango dute.
Besteak beste, baldintza horien mendean egongo dira honako komunikazio edo agiri hauek:
a) Asmakuntza baten balorazioari, industria-diseinu baten, marka baten edo izen komertzial baten erregistragarritasunari buruzkoak;
b) Patente baten, erabilgarritasun-eredu baten, industria-diseinu baten, marka baten edo izen komertzial baten prestaketari edo izapideei buruzkoak;
c) Patente baten, erabilgarritasun-eredu baten, industria-diseinu baten, marka baten edo izen komertzial baten xedearen baliozkotasunari, babesaren norainokoari edo xede hori urratzeari buruzkoak, bai eta modalitate horietako edozeinen eskaerari buruzkoak ere.
6.175.1 artikuluan aipatzen diren ordezkariek, industria-jabetzako agenteak ez badira, aurreko zenbakian ezarrita dagoena egin beharko dute.
177. artikulua. Industria-jabetzako agentearen lanbidean sartzea.
1.Industria-jabetzako agentearen lanbide arautuan sartzeko, hau izango da beharrezkoa:
a) Adin nagusikoa izatea eta jarduteko gaitasuna edukitzea.
b) Establezimendua edo bulego profesionala Europar Batasuneko estatu kide batean edukitzea.
c) Dolozko delituagatik zigortua ez izatea, salbu eta birgaiketa jaso badu.
d) Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniariaren titulu ofizialak izatea, Unibertsitateetako errektoreek emana, edo legalki hauen parekoak izan daitezkeen beste titulu ofizialak izatea.
e) Aurreko artikuluan definitutako lanbide jarduerarako beharrezkoak diren ezagutzak egiaztatzen dituen gaitasun-azterketa gainditzea, erregelamendu bidez zehazten den moduan.
2.Europar Batasuneko beste estatu batean industria-jabetzako agentearen lanbide kualifikazioa lortu dutenentzat, Espainian ezartzeko askatasuna batasuneko araudian eta araudi hori txertatzeko eta garatzeko barneko xedapenetan aurreikusita dagoenak eraenduko du, eta horretarako, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan aurreikusita dagoena aplikatuko da.
178. artikulua. Bateraezintasunak.
Industria-jabetzako agentearen lanbidean aritzea, dela zuzenean, dela pertsona juridikoen bitartez, bateragarria da Patente eta Marken Espainiako Bulegoko enplegu aktibo guztiekin, Bulegoari dagokion Ministerioan, autonomia-erkidegoetako Industria Sailetan edo sail horietan industria-jabetzako eskumenak beren gain hartu ez dituen organoetan, eta industria-jabetzarekin zerikusia duten nazioarteko erakundeetan.
179. artikulua. Lanbide jardueran aritzea, Agenteen Erregistro Bereziaren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren jarduera.
1.Zuzenean edo pertsona juridiko baten bitartez industria-jabetzako agentearen jarduerari ekiteko, aldez aurretik Patente eta Marken Espainiako Bulegoan erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da. Adierazpen horretan, lege hau betearazteko erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera, interesdunak bere erantzukizunpean adieraziko du 176. eta 177. artikuluetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela eta ez dagoela 178. artikuluko bateraezintasunetako batean ere, hori guztia egiaztatzen dituen agiriak dauzkala eta konpromisoa hartu duela hori guztia betetzen jarraitzeko, 180. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean baja eman behar ez duen arte.
Baldintza horiek betez gero, gaitasuna izango du lanbide jarduera horretan aritzeko lurralde nazional osoan, eta iraupen mugagaberako.
2.Lege-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak eskura egon beharko dira Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkezteko, hark eskatzen duenerako. Horretarako, Europar Batasuneko estatu batetik datozen agiriak onartuko dira, baldin eta agiri horiekin egiaztatzen bada baldintza horiek betetzen direla, Zerbitzuen eskuragarritasuneta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 17.2 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.
3.1. zenbakian azaltzen den adierazpena jasotakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, dagokion tasa ordaindu ostean, ofizioz inskribatuko du agentea bere industriajabetzako agenteen erregistro berezian, bulegoaren aurrean legez gaitutako ordezkari gisa jarduteko.
4.Agenteek, Patente eta Marken Espainiako Bulegoarekiko harremanetan, beren izen propioa erabili beharko dute, jarraian agenteak direla adierazi beharko dute, eta pertsona juridikoak izanez gero, zein sozietate-izenaren pean jarduten duten, eta dagokien sozietate-egoitza ere adierazi beharko dute.
180. artikulua. Ordezkaritza profesionalaren jardueran aritzeko gaitasuna kentzea.
1.Industria-jabetzako agente gisa jarduteko gaitasuna kendu ahalko da honako arrazoietako batengatik:
a) Heriotzarengatik, pertsona fisikoen kasuan, edo suntsitzeagatik, pertsona juridikoen kasuan.
b) Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako idatzizko ukoarengatik.
c) Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren ebazpen arrazoituarengatik, interesdunak lege honetan agentearen gaitasuna izateko eskatzen diren baldintzak urratzen dituela egiaztatu ondoren. Hori gertatzen denean, interesdunak soilik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahalko du berriro, aipatu diren lege-baldintzak egiaztatu baditu.
d) Ebazpen judizialarengatik.
2.Aurreko kasu guztietan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ofizioz ezeztatuko du industria-jabetzako agenteen erregistro bereziko inskripzioa.
3.Legezko gaitasunak kentzen badira 1.c) zenbakia aplikatuz, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoak egiaztatzen badu lanbide jarduera horretan aritzeko eskatzen diren datuak faltsuak direla, zehatzak ez direla edo funtsezko zerbait isildu dela, Bulego horrek erregelamenduz ezarritako zehapen-espedientea bideratu ahalko du, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari proposatuko dio gaitasuna kentzea ordezkaritza profesionalean aritzeko gehienez hiru urtez.
4.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, halaber, baja eman ahalko dio bere erregistroan gaitasuna duen agenteari edo ordezkariari, eta bidezkoa izanez gero, zehapen-espedientea hasi aurreko zenbakian ezarrita dagoen moduan, agentea lanbide jardueran egindako egintzen ondoriozko epai irmo bidez kondenatu bada.
181. artikulua. Batasunean zerbitzuak emateko askatasuna eta informazioa emateko betebeharrak.
1.Estatu kide batean ezarrita dauden eta zerbitzuak Espainian aldi baterako ematen dituzten industria-jabetzako agenteek lanbidea eskuratzeari buruz eta lanbide hori gauzatzeari buruz azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak eta dekretu hori garatzeko araudian onetsitako arauak bete beharko dituzte. Hain zuzen ere, errege dekretu horren bidez Espainiako antolamendu juridikoan txertatu ziren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko irailaren 7ko 2005/36 (EE) Zuzentaraua eta Kontseiluaren 2006ko azaroaren 20ko 2006/100 (EE) Zuzentaraua, lanbide kualifikazioen onarpenari eta abokatu lanbidean aritzearen alderdi jakin batzuei buruzkoak. Horretarako, aurretiazko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak onetsitako ereduaren arabera, eta adierazpen hori urtero berritu beharko da zerbitzuak aldi baterako ematen jarraituz gero.
2.Industria-jabetzako agenteen erregistro berezian inskribatuta dauden pertsonek beren zerbitzuen hartzaileei informazioa eman beharko diete, zerbitzuen eskuragarritasuneta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 22. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, eta lege horretan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
XVI. TITULUA
Tasak eta urteko kuotak
182. artikulua. Tasak.
1.Patenteen, erabilgarritasun-ereduen eta sendagaiak nahiz produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarrien arloan industria-jabetzari buruzko zerbitzuak, prestazioak eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasen oinarriak eta karga-tasak lege honen zati den eranskinean agertzen dira. Eranskin horretan agertzen diren zenbatekoak eguneratuko dira, lege arrunten bidez edo Estatuko Aurrekontu Orokorren legearen bidez tasetarako orokorrean bidezkoa izanez gero ezartzen den moduan.
Zenbateko horiek lege honetan xedatuta dagoenaren arabera arautuko dira, eta lege honen aurka ez doan guztian, «Industria Jabetzaren Erregistroa» izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzko 1975ko maiatzaren 2ko 17/1975 Legean, Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta xedapen osagarrietan xedatuta dagoenaren arabera.
2.Legez edo erregelamenduz ezarritako epearen barruan tasa ordaintzen ez bada, zein egintzatarako ordaindu behar zen, egintza horrek eraginkortasun guztia galduko du.
3.Lege honetan araututako tituluetako bat emateko espedientea izapidetzeko ezarritako tasa ordaintzeari uzten bazaio, ulertuko da eskaera bertan behera utzi dela.
183. artikulua. Tasak itzultzea.
1.Patentearen eskaera edo lege honetan aurreikusitako beste babes-titulu baten eskaera bertan behera uzten bada, atzera egin dela uste bada edo ukatu bada dagokion prestazioa, zerbitzua edo administrazio-jarduera hasi baino lehen, eskatzaileari itzuliko zaizkio kontzeptu horiengatik hurrenez hurren ordaindutako tasa guztiak, eskaeraren tasa izan ezik.
2.Teknikaren egoerari buruzko txostena zati batean edo osorik Patenteen Arloko Lankidetza Ituna aplikatuz egindako nazioarteko bilaketa-txostenean oinarritu ahal bada, eskatzaileari tasaren % 25, % 50, % 75 edo % 100 itzuliko zaio, txosten horren norainokoa kontuan hartuta.
3.Funtsezko azterketa zati batean edo osorik nazioarteko aurretiazko azterketaz arduratzen den administrazioak egindako nazioarteko aurretiazko azterketaren txostenean oinarritu ahal bada, eskatzaileari tasaren % 25, % 50, % 75 edo % 100 itzuliko zaio, txosten horren norainokoa kontuan hartuta.
4.Errekurtsoa jartzeak errekurtso-tasa ordaintzea ekarriko du berekin. Tasa ez da itzuliko, salbu eta, aurkaratutako ebazpenean oker balioetsi ziren eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoari egotz dakizkiokeen arrazoi juridikoak badirela onarturik, errekurtsoa guztiz baiesten bada. Tasa itzultzeko eskaera errekurtsoa jartzean egin beharko da eta hura ebaztean erabakiko.
184. artikulua. Urteko kuotak eta mantentze-tasa.
1.Patente bat edo erabilgarritasun-eredu bat edo babes-ziurtagiri osagarri bat indarrean mantentzeko, horren eskatzaile edo titularrak urteko kuotak ordaindu beharko ditu, edo, ziurtagiri osagarrien kasuan, mantentze-tasa, 182.1 artikuluan aipatutako eranskinean agertzen diren horiek.
2.Urteko kuota bakoitza urtea hasi aurretik ordaindu beharko da, patentearen edo erabilgarritasun-ereduaren indarraldi osoan. Urteko kuota bakoitzaren sortzapen data eskaera aurkeztu zen egunaren urtemugako hileko azken eguna izango da.
3.Patentearen emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik sortutako urteko kuotak argitalpenaren dataren osteko hiru hilabeteen barruan ordaindu beharko dira.
Patentearen emakida argitaratu ondoren edo data horretan sortutako urteko kuotak dagokion urteko kuotaren sortzapen-dataren osteko hiru hilabeteen barruan ordaindu beharko dira.
Urteko kuota bat ordaintzeko epea igaro ondoren kuota horren zenbatekoa ordaindu ez bada, dagokion errekarguarekin ordaindu ahalko da hurrengo sei hilabeteen barruan.
Hala ere, emakida Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren edo emakida argitaratu den egunean sortzen diren urteko kuotetarako, eta errekargudun epea amaitzen denetik hurrengo urteko kuotaren sortzapen-datara arte igarotzen den denboran, ordainketa erregularizatu ahalko da; horretarako, lege honen bigarren tarifan aurreikusitako erregularizazio-tasa ordaindu beharko da. Tasa horren zenbatekoa 185. artikuluan aurreikusitako errekarguetatik bigarrenari gehituko zaio.
4.Patentearen edo erabilgarritasun-ereduaren eskaera aurkezteagatik ordaindu behar den tasa ordainduz, lehenengo bi urteko kuotak ez dira ordaindu behar.
5.Babes-ziurtagiri osagarrien mantentze-tasaren edo tasa horren luzapenaren sortzapen-data, indarrean jartzen direnekoa izango da.
Sortzapen-data ziurtagiriaren emakida edo luzapena Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehenagokoa bada, argitaratu osteko hiru hilabeteen barruan egin beharko da ordainketa.
Argitalpena egin deneko data berbera edo geroagokoa bada sortzapen-data, sortzapen dataren osteko hiru hilabeteen barruan egin beharko da ordainketa.
Mantentze-tasa ordaintzeko epea igaro ondoren tasa horren zenbatekoa ordaindu ez bada, dagokion errekarguarekin ordaindu ahalko da hurrengo sei hilabeteen barruan.
185. artikulua. Errekarguak.
1.Urteko kuota bat ordaintzeko epea amaitutakoan, haren zenbatekoa ordaindu ez bada, % 25eko errekarguarekin ordaindu ahalko da lehenengo hiru hilabeteen barruan, eta % 50ekoarekin hurrengo hiruen barruan, gehienez ere sei hilabeteko atzerapenez.
2.Ziurtagiri osagarrien mantentze-tasa ordaintzeko epea edo sendagaien babesziurtagiri osagarriaren luzapena amaitutakoan, haren zenbatekoa ordaindu ez bada, % 25eko errekarguarekin ordaindu ahalko da lehenengo hiru hilabeteen barruan, eta % 50ekoarekin hurrengo hiruen barruan, gehienez ere sei hilabeteko atzerapenez.
186. artikulua. Tasen murrizketa.
1.Pertsona fisikoak edo enpresa txiki eta ertainak (ETE) diren ekintzaileek, asmakuntza baten babesa lortu nahi badute patente nazional baten edo erabilgarritasuneredu baten bidez, babes hori eskatu ahalko dute, eta horretarako, eskaera egiteko ezarritako tasen % 50 ordaindu beharko dute, baita hirugarren, laugarren eta bosgarren kuotak ere, eta patente nazionalen kasuan, teknikaren egoerari buruzko txostenaren eta funtsezko azterketaren eskaria ere ordaindu.
Horretarako, patente nazionalaren edo erabilgarritasun-ereduaren eskaerarekin batera, tasak murrizteko eskaria ere aurkeztu beharko da. Halaber, erregelamenduz eskatzen diren agirien bidez egiaztatu beharko da ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legean agertzen den ekintzailearen kontzeptuaren definizioa betetzen dutela, baita mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361 (EE) Gomendioan agertzen den enpresa txiki eta ertainaren (ETE) definizioa ere, edo, definizio hori aldatu edo ordeztuz gero, eskaera aurkezterakoan aplikatu behar dena.
2.Bitarteko elektronikoak erabiliz aurkezten diren eskaera edo idazkiengatik % 15eko murrizketa lortuko da eskaera edo idazki horietarako tasen zenbatekoan, halakoak aurkezten badira eta tasak aurretiaz edo aldi berean bitarteko tekniko horiek erabiliz ordaintzen badira.
3.Soilik onartuko dira lege honetan berariaz onartuta dauden salbuespen edo murrizketak, edo kasuan kasu, nazioarteko akordio edo itunen bidez edo akordio edo itun horiek betearaziz ezartzen direnak.
Lehenengo xedapen gehigarria. Prozeduren lege-araubidea.
Lege honetan aurreikusitako administrazio-prozeduretarako, araudi espezifikoa aplikatuko da, eta araudi horretan aurreikusita ez dagoen guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen xedapenak aplikatuko dira.
Bigarren xedapen gehigarria. Industria-jabetzako prozedurak ebazteko gehieneko epeak.
1.Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 59.3 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, industria-jabetzaren modalitate batzuk eta besteak emateko eta erregistratzeko administrazio-prozeduren gehieneko ebazpen-epeak Industria, Energia eta Turismoko eta Sustapeneko ministroaren agindu bitartez ezarriko dira, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak proposamena egin ondoren.
2.Modalitatea aldatzen den kasuetan, ebazteko gehieneko epea zenbatzen hasiko da modalitate berriari dagozkion agiriak aurkezten diren datatik aurrera.
3.Industria-jabetzaren modalitate batzuk eta besteak arautzen dituzten legeetan aurreikusitako prozedura baten izapide bat egiteko epea larunbatean amaitzen denean, izapide hori larunbat horren ondorengo lehenengo lanegunean egin ahalko da modu baliozkoan.
4.Eskaera bat ebazteko gehieneko epea mugaeguneratu ondoren berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunak legitimazioa izango du eskaera hori ezetsi dela ulertzeko, soilik bidezkoa den administrazio-errekurtsoa edo administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkezteko. Berariaz ezetsiz gero, berriz, berariazko ebazpena ere eman beharko da nahitaez. Ebazpen horrek ez du inolako loturarik izango isiltasunaren esanahiarekin.
Hirugarren xedapen gehigarria. Eskaerak lehentasunez izapidetzea.
Patenteen Espainiako Bulegoak proposatuta, eta Industria, Energia eta Turismoko eta Sustapeneko ministroaren aginduz, Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legean ezarritako iraunkortasun helburuekin zerikusia duten teknologiei buruzko patenteen eta erabilgarritasun-ereduen eskaerak lehentasunez izapidetzea xedatu ahalko da.
Laugarren xedapen gehigarria. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Patenteen arloko Lankidetza Itunaren (PCT) esparruan egindako jarduerarengatik ordaindu beharreko tasak.
Patenteen arloko Lankidetza Itunean (PCT) xedatuta dagoenaren arabera bulego bakoitzak bulego hartzaile eta PCT arloko Nazioarteko Administrazio gisa jarduteagatik ezartzen dituen tasen zenbatekoa, Patente eta Marken Espainiako Bulegoari dagokionez, lege honen eranskinean adierazita dagoena izango da.
Itun horren esparruak Patente eta Marken Espainiako Bulegoak aplikatu behar dituen gainerako tasak PCT Itunaren erregelamenduan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Bulegoaren artean Patente eta Marken Espainiako Bulegoak PCT arloko Nazioarteko Administrazio gisa funtzionatzeari buruz egindako akordioan eta Patenteen Europako Erakundearen eta Espainiako Erresumako gobernuaren artean PCTrekin lotutako gaietan egindako Akordio Berezian ezarrita daudenak izango dira, baldin eta dena delako zerbitzua eskatzean tasa horiek indarrean badaude.
Bosgarren xedapen gehigarria. Eskaerak eta ebazpenak argitaratzea eta espedienteak publikoki kontsultatzea.
1.Industria-jabetzako tituluen eskaerak eta tituluak emateko ebazpenak argitaratzean, gutxienez eskatzaile edo titularren izen-abizenak agertuko dira, pertsona
fisikoak badira, edo sozietate-izena pertsona juridikoak badira, bai eta nazionalitatea eta posta-helbidea ere.
2.Eskaerak argitaratu ondoren, tituluen espedienteak osatzen dituzten agiriak kontsultatu ahalko dira, eskatzaileei edo emakidadunei edo prozesuan agertu diren edo esku hartu duten gainerako alderdiei adostasuna eskatu behar izan gabe.
Agiriak publikoki kontsultatu ahalko dira modu presentzialean edo bitarteko telematikoak erabiliz, eta Industria-jabetzari buruzko indarreko legerian legez edo erregelamenduz ezarritako mugak zaindu beharko dira.
3.Publikoki kontsultatzeko, nahitaez eskaeraren edo industria-jabetzako eskubidearen titularra nahiz prozeduran agertu diren edo esku hartu duten pertsonak identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko beharrezkoak diren datuak beharko dira, bereziki izen-abizenak, pertsona fisikoak badira, edo sozietate-izena pertsona juridikoak badira, bai eta posta-helbidea ere.
4.Publikoki kontsulatu ahalko dira telefono-zenbakia eta identifikazio fiskaleko zenbakia, salbu eta interesduna berariaz aurka agertzen bada, pertsona fisikoei buruzko datuak direnean.
5.Interesdunak espedienteko zati edo agiri batzuetarako konfidentzialtasuna eskatu badu kontsulta eskatu aurretik, horiek ezingo dira publikoki kontsulatu, baldin eta:
1.Patenteen erregistroaren informazio publikoko xedeetarako ez badira eta
2.Horiek kontsultatzea justifikatzen duten interesak ez badira kontsultaren eskatzailearen interes legitimo eta lehentasunezkoak.
Seigarren xedapen gehigarria. Patenteak bizkor emateko programak.
1.Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren Zuzendaritzak, jarraibide bat emanez, patenteak bizkor emateko programak ezarri ahalko ditu aurreko eskaeren lehentasuna aldarrikatzen ez duten eskaeretarako, baldin eta interesdunak, horiei dagokienez:
a) Patenteak bizkor emateko programaren onura berariaz jasotzen badu.
b) Argitalpen aurreratuaren eskaera eta azterketaren eskaria aurkezten baditu, eta dagokion tasak ordaintzen baditu, bai eskaera egitearekin batera, edo erregelamenduz ezartzen den epean.
Eskaerak akatsak baditu, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskatzaileari jakinaraziko dio eta epe bat emango dio aurkitu diren akatsak zuzen ditzan. Epea igarotakoan akatsak zuzendu ez badira, ulertuko da patentea bizkor emateko eskaera ez dela egin, eta prozedurak ohiko bidetik jarraituko du, bizkor emateko programatik kanpo.
2.Eskatzaileak ez du arrazoirik eman beharko patentea bizkor emateko izapideen eskaera egiteko, eta izapideak egiteaz arduratzen den organoak ere ez du arrazoirik eman beharko programa aplikatzeko.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoetako organo eskudunekin koordinatzea.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak koordinaziorako eta lankidetzarako mekanismo egokiak ezarriko ditu Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren eta Bulego horri igorritako eskaerak jasotzeko eskumena duten autonomia-erkidegoen artean. Kasua bada, agiriak aurkezteko bitarteko gisa erabili den autonomia-erkidegoko organoak etengabe informazioa jaso beharko du prozedura osoan, eskaera argitaratu ondoren. Horretarako, komunikaziorako eta koordinaziorako sistemak ezarriko dira erregistroetan, idazpenen bateragarritasun informatikoa eta transmisio telematikoa bermatzeko.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Komunikazio telematikoak epaitegi eta auzitegiekin.
1.Mota guztietako prozeduretan sartzeko Epaitegi eta Auzitegiei igorri behar zaizkien agiriak, formatu elektronikoan bidaliko dira, Justizia Administrazioaren informazioaren eta
komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legean komunikazio elektronikoei buruz ezarrita dagoenaren arabera, baldin eta epaitegi eta auzitegi horiek sistema informatikoak badituzte halakoak jasotzeko, bai eta haien esku jarritako komunikazio-ingurune itxien bitartez ere, horiek kasu guztietan transmititutako datu eta/edo agirien segurtasuna eta babesa bermatuko baitituzte.
2.Agiri elektroniko publiko edo pribatuak agiri nagusiaren eranskin gisa txertatuko dira, lege honetan edo legea garatzeko arauetan ezarritako sistemei jarraituz, Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legean ezarritakoa betez.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Administrazio-bidean irmoki eman ez diren tituluetan oinarritutako akzioak egitea.
1.120.4 artikulua, kasu guztietan, prozesuan patentearen deuseztasuneko edo urraketako akzioak egitea helburu duen alderdi batek eskatuta aplikatuko da, titulua prozesutik kanpo aldatu bada akzioa oinarri duen titulua egiteari buruz administraziobidean emandako behin betiko ebazpen baten ondorioz.
2.Azken ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen bada, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 42. artikulua aplikatuko da.
Hamargarren xedapen gehigarria. Lege honetan aurreikusitako tituluak lortzeko eta mantentzeko tasen araubidea aplikatzea.
1.Unibertsitate publikoek, lege honetan araututako industria-jabetzako tituluak lortzeko eta mantentzeko ordaindutako tasen zenbatekoan % 50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, lege hau indarrean jarri ondoren halako tituluak eskatzen badituzte.
2.90.2 artikuluan ezarritako epean patentea edo erabilgarritasun-eredua benetan eta modu eraginkorrean alderdi ekonomikoan ustiatu dela egiaztatzen badute, hobaria
%100ekoa izango da. Kasu horretan, ordaindutako tasen zenbatekoa itzultzeko eskatu ahalko dute unibertsitateek, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera.
Lehenengo xedapen iragankorra. Prozeduren araubide iragankorra.
1.Lege honetan aurreikusitako administrazio-prozedurak, lege indarrean jarri baino lehen hasi badira, eskaerak aurkezteko datan indarrean dagoen lege-araudiaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.
2.Horretarako, zatiketaz, modalitate-aldaketaz edo eraldaketaz sortutako eskaeretan, ulertuko da aurkezpen-data jatorrizko eskaera aurkeztu zen data izango dela.
Bigarren xedapen iragankorra. Aurreko legeriaren arabera emandako asmakuntzen babes-tituluei aplikatu beharreko araudia.
Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legearen indarraldian emandako asmakuntzen babes-tituluei, jarraian zerrendatuko diren lege honetako titulu eta kapituluetako xedapenak aplikatuko zaizkie:
1.V. tituluko «Prozedura guztietarako eta hirugarrenen informaziorako xedapenak» izeneko V. kapitulua, prozedura horiek titulua eman eta osteko jarduerei buruzkoak diren neurrian.
2.VI. titulua, «Patentearen eta patente-eskaeraren ondorioak»; VII. titulua, «Patenteeskubidea urratzeagatik baliaturiko akzioak»; VIII. titulua, «Patente-eskabidea eta patentea, jabetza-eskubidearen objektu»; IX. titulua, «Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak»; X. titulua, «Patentearen deuseztasuna, indargabetzea eta iraungipena»; XII. titulua, «Jurisdikzioa eta arau prozesalak»; XIV. titulua, «Nazioarteko hitzarmenak aplikatzea».
3.XIII. tituluko III. kapitulua, «Emakidaren ondorioak», 149.1.a) artikuluak aipatzen dituen deuseztasun-kausak bazter utzita, Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legearen 153.1.a) artikuluan aurreikusitakoak izango baitira.
Hirugarren xedapen iragankorra. Tasak eta urteko kuotak.
1.182.1 artikuluan azaltzen diren tasen oinarriak eta karga-tasak, eskaera aurkeztean edo dena delako zerbitzua, prestazioa eta administrazio-jarduera eskatzean indarrean dauden horiek izango dira.
2.Aurreko legearen arabera emandako patenteen urteko kuotak ordaintzeko epea, baldin eta kuota horiek sortzapen-data lege hau indarrean jarri zen data edo geroagokoa bada eta data hori baino lehenago ez badira ordaindu, 184.3 artikuluan aurreikusita dagoena izango da.
3.186.1. artikuluan aurreikusitako tasen murrizketa aplikatuko zaie lege hau indarrean jarri ondoren aurkezten diren patenteen eta erabilgarritasun-ereduen eskaerei.
4.186. artikuluko 3. zenbakia aplikatuko zaie lege hau indarrean jarri ondoren aurkezten diren eskaerei.
5.Babes-ziurtagiri osagarriak eskatzeko eta mantentzeko tasak, ziurtagiria edo bere luzapena eskatzean indarrean dauden horiek izango dira.
Laugarren xedapen iragankorra. Dibulgazio kaltegabeak.
Lege hau indarrean jarri eta hurrengo sei hilabeteen barruan aurkezten diren eskaerei Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legearen 7. artikulua aplikatuko zaie.
Bosgarren xedapen iragankorra. Ikerketako erakunde publikoetan egindako asmakuntzen ustiapen eta lagapenari buruzko araubidea aplikatzea.
Ikerketako erakunde publikoetan egindako asmakuntzen ustiapen eta lagapenari buruzko urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuan egiten diren aipamenak, Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legearen 20. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, lege honen 21. artikuluari buruz egiten direla ulertzen da.
Seigarren xedapen iragankorra. Akzio judizialak.
Lege hau indarrean sartu aurretik hasita zeuden akzio judizialak, zein prozeduraren arabera hasi eta horren arabera izapidetuko dira.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Xedapen iragankorretan xedatutakoa salbu, indargabetuta geratzen da Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legea, bai eta lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.
Azken xedapenetatik lehena. Ondasun higigarrien hipotekari eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea aldatzea.
Ondasun higigarrien hipotekari eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen berrogeita bosgarren eta berrogeita seigarren artikuluak honela geratuko dira idatzita:
«Berrogeita bosgarren artikulua.
1.Ondasun higigarrien hipotekaren menpe jarri ahalko dira Industria-jabetzaren legeriak babestutako eskubideak, adibidez patenteak, produktu erdieroaleen topografiak, markak, izen komertzialak, industria-diseinuak, landare-barietateak eta beste modalitate tipiko guztiak, halakoak arautzen dituen legearen arabera.
2.Hipoteka-bermea eratuko ahalko du jabeak nahiz bere eskubidea hirugarren bati lagatzeko ahalmena duen lizentziadunak, bai eskubideari berari buruz, bai eskubidea emateko eskaerari buruz. Beren eskubideak hipoteka-bermean eman ahal dituzte lizentziak osorik titulartasunpean dituzten lizentziadunek nahiz eskubidea esklusiban osatzen duten ahalmenetako batean dutenek, lurralde nazional osorako edo zati baterako; lizentzia esklusibo edo ez-esklusibo gisa.
3.Ezin da ondasun higigarrien hipoteka eratu erregistratu ahal diren baina erregistratu ez diren industria-jabetzako eskubideen gainean, eskubide guztiz pertsonalen gainean, ondare-edukirik ez duten edo besterendu ezin direnen gainean eta, orokorrean, inork ere bakarka bereganatu ezin dituenen gainean.
4.Bermea erregistratutako eskubideak gehitzetik, aldatzetik edo hobetzetik eratortzen diren eskubide eta hobekuntzetara hedatzen da.
5.Ondasun Higigarrien Erregistroan idazpenak egin eta berehala, Erregistratzaileak ofizioz edukiaren egiaztagiria igorriko dio Patente eta Marken Espainiako Bulegoari, bulego horren erregistroan agertzeko eta publizitate-zerbitzu bat eta bestea koordinatzeko. Erregistro bermea, lege honetan aurreikusitako ondorioetarako eratutzat jotzen da Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatuta geratzen denetik aurrera.
6.Interneteko domeinu-izenei dagokienez, erregistroaren arauek xedatzen dutenari jarraituko zaio. Ezingo dira ondasun higigarrien gaineko hipotekaz kargatu aplikatu beharreko araudian aurreikusita dagoenaren arabera borondatez besterendu ezin diren eskubideak.
7.Kapitulu honetako arauek arau komunak ezartzen dituzte industria-jabetzako eskubideen gaineko higigarri-hipoteketarako eta jabetza intelektualaren legeriak babestutako eskubideen gaineko higigarri-hipoteketarako, hain zuzen ere hurrengo artikuluan azaltzen diren eskubideen gaineko hipoteketarako.»
«Berrogeita seigarren artikulua.
1.Ondasun higigarrien hipoteka ezarri ahalko da obra ustiatzeko eskubideen gainean nahiz lege arau-emailearen arabera bizien artean eskualdatu ahal diren ondare-edukidun jabetza intelektualaren eskubide eta modalitateen gainean. Higigarri-hipotekaren menpe jarri ahalko dira obra zinematografiko bat ustiatzeko eskubideak ere, legeak aurreikusten duen baldintzetan.
2.Bermea jabeak nahiz lagapendunak eratu ahalko dute, esklusiban edo lagapendun partzial gisa, betiere jabeak ahalmena badu bere eskubidea hirugarren baten alde besterentzeko.
3.Ezin da hipoteka-bermea eratu erregistratu ahal diren baina erregistratu ez diren jabetza intelektualeko eskubideen gainean, ezta eskubide guztiz pertsonalen gainean ere, adibidez autorearen eskubide moralaren, besterendu ezin direnen eskubideen gainean, eta, orokorrean, inork ere bakarka bereganatu ezin dituen eskubideen gainean ere ez.
4.Kontratuan besterik ituntzen ez bada, jatorrizko obraren gaineko bermeak ez ditu barnean hartzen honako hauek: itzulpenak eta moldaketak; berrikuspenak, eguneraketak edo idatzoharrak; laburpenak; musika-moldaketak eta, orobat, obraren beste eraldaketa guztiak. Eraldaketa horietako bakoitzerako, beste berme bereizi batzuk eratu ahalko dira.
5.Ondasun Higigarrien Erregistroan idazpenak egin eta berehala, erregistratzaileak ofizioz edukiaren egiaztagiria igorriko dio erregistro publiko eskudunari, bermearen xede den industria-jabetzaren modalitatea erregistro horretan agertzeko eta publizitate-zerbitzu bat eta bestea koordinatzeko. Higigarrihipoteka, lege honetan aurreikusitako ondorioetarako eratutzat jotzen da Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatuta geratzen denetik aurrera.»
Azken xedapenetatik bigarrena. «Industria Jabetzaren Erregistroa» izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzko 1975ko maiatzaren 2ko 17/1975 Legea aldatzea.
«Industria Jabetzaren Erregistroa» izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzko 1975ko maiatzaren 2ko 17/1975 Legean, bigarren artikuluko seigarren zenbakia aldatuko da, eta artikulu horri zazpigarren zenbaki berria gehituko zaio. Zenbaki horrek honako idazkera hau izango du:
«Sei. Bitartekaritza eta arbitraje erakunde gisa jardutea, eta Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean eta
abenduaren 23ko 60/2003 Arbitraje Legean aurreikusita dagoenaren arabera, industria-jabetzaren eskubideak eskuratu, kontratatu eta defendatzeari buruzko gatazkak konpontzeko errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion eginkizunak, zuzenbidearen arabera alderdien xedapen asketik salbuetsita ez dauden arloetan.
Zazpi. Indarreko legeriak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari gaur egun esleitzen dion beste eginkizun guztiak, edo aurrerantzean bere eskumenen barruko arloetan agintzen zaizkionak.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea aldatzea.
Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen lehenengo xedapen gehigarria honela idatzita geldituko da:
«Lehenengo xedapen gehigarria. Jurisdikzioa eta arau prozesalak.
1.Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen XII. tituluan biltzen diren indarreko arauak lege honetan arautzen diren zeinu bereizgarrien mota guztiei aplikatuko zaizkie, beren izaerarekin bateraezinak ez den hartan guztian, salbu eta hurrengo zenbakian xedatuko dena.
2.Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren arabera eta Batasuneko markari buruzko Kontseiluaren 2009ko otsailaren 26ko 207/2009 (EE) Erregelamendua aplikatuz Batasuneko Marken Epaitegien eginkizunak esleituta dituzten Merkataritza arloko epaitegiak eskudunak izango dira lege honetatik eratortzen diren auzi zibilez arduratzeko, berdinak edo antzekoak diren batasuneko markei eta marka nazionalei edo nazioarteko markei buruzko akzioak metatuta egiten direnean; edo asmoen artean beste loturaren bat badago, eta asmoetako bat gutxienez batasuneko markaren erregistro edo eskaera batean oinarritzen bada. Kasu hauetan, eskumena esklusiboki Batasuneko Marken Epaitegiek izango dute.»
Azken xedapenetatik laugarrena. Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legea aldatzea.
Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 24., 29. eta 76. artikuluak eta tasen eranskina aldatu dira, eta honela geratuko dira idatzita:
24. artikulua. Batasunekoen lehentasun-eskubidea.
4. zenbakia eransten da. zenbaki horrek honako idazkera hau izango du:
«4. Hala ere, ez da aurkeztu beharko aurreko eskaeraren kopia, ezta itzulpenaren kopia ere, lehentasunaren aldarrikapena lehentasunezkotzat jotzen ez denean erregistratutako diseinuaren baliozkotasuna zehazteko, edo aurreko eskaera edo bere itzulpena jada Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskura dituenean edo liburutegi edo datu-base digital batean eskura daudenean.»
29. artikulua.
29. artikuluaren –«Ofizioz aztertzea»– 1. zenbakia aldatu da eta honela geratu da idatzita:
«1. Formaren azterketa gainditutakoan eta, bidezkoa bada, autonomiaerkidegoko organo eskudunak igorritako eskaera jasotakoan, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ofizioz aztertuko du:
a) Ea eskaeraren xedea diseinua den, lege honen 1. artikuluko 2.a) zenbakian xedatuta dagoenaren arabera.
b) Erregistratzeko eskatu den diseinuak ordena publikoari edo ohitura onei kalte egiten dien.
c) Erregistratzeko eskatu den diseinuak lege honen 13. artikuluko e) letran aipatu diren elementuetako baten erabilera okerra dakarren.»
76. artikulua.
«Espainian babesa ukatzea eta ematea» izenburuko 76. artikuluaren 4. eta 5. zenbakiak aldatu dira eta honela geratuko dira idatzita:
«4. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, Genevako Aktan ezarritako forma eta epean, Nazioarteko Bulegoari jakinaraziko dizkio nazioarteko erregistroaren ondorioak Espainian ukatzea justifikatzen duten arrazoiak.
5.Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ofiziozko azterketaren edo aurkakotza-prozedura baten ostean Espainian babesa ukatu ez badu, diseinu baten nazioarteko erregistroak emandako babesak ondorioak sortuko ditu Nazioarte Bulegoak argitaratzen duen egunetik aurrera. Nazioarteko erregistro baten titularrak eta erregistro nazional baten eskatzaile edo titularrak eskubide eta errekurtso-bide berberak izango dituzte.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Jurisdikzioa eta arau prozesalak.
Lehenengo xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:
«1. Patenteen uztailaren 24ko 24/2015 Legearen XII. tituluan jasotako indarreko arauak aplikatu beharko dira lege honetatik eratorritako akzioak egiteari eta behin-behineko eta kautelazko neurriak hartzeari dagokion guztian, lege honetan aurreikusita dagoenarekin bateraezina ez den guztian. Dena dela, 2. zenbakian xedatuta dagoena aplikatuko da.
2.Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren arabera eta Batasuneko irudi eta ereduei buruzko Kontseiluaren 2001eko abenduaren 12ko 6/2002 (EE) Erregelamendua aplikatuz Batasuneko Marken Epaitegien eginkizunak esleituta dituzten Merkataritza arloko epaitegiak eskudunak izango dira lege honetatik eratortzen diren auzi zibilez arduratzeko, berdina edo antzekoa den diseinuari buruz batasuneko edo estatuko tituluetan oinarritutako akzioak metatuta egiten direnean; edo asmoen artean beste loturaren bat badago, eta asmoetako bat gutxienez batasuneko markaren erregistro edo eskaera batean oinarritzen bada. Kasu hauetan, eskumena esklusiboki Batasuneko Marken Epaitegiek izango dute.»
Tasen eranskina.
Diseinu industrialaren babes juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako tasen eranskineko lehenengo tarifa aldatzea.
Lehenengo tarifaren 1.7 epigrafea honela aldatuko da:
«1.7 Aurkakotzak: aurkakotza aurkezteagatik: 43,70 euro.
Aurkakotzaren formulazio berean aurkaratutako gainerako diseinuengatik, hamargarrenetik aurrera:
11 20 diseinu: 34,96 euro
21 30 diseinu: 27,96 euro
31 40 diseinu: 22,37 euro
41 50 diseinu: 17,89 euro.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legea aldatzea.
Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen seigarren xedapen gehigarria honela geratuko da idatzita:
«Hamaseigarren xedapen gehigarria. Itzulpen eta interpretazio ofizialak.
1.Atzerriko hizkuntza batetik gaztelaniara eta alderantziz egindako itzulpenak eta interpretazioak ofizialak izateko betekizunak erregelamenduz zehaztuko dira. Kasu guztietan, ofizialak izango dira Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak ematen duen zinpeko itzultzaile-interprete titulua duenak egin baditu. Titulu hori lortzeko betekizunak, bai eta horren araubide juridikoa eratzen duten gainerako elementuak ere, erregelamendu bidez garatuko dira.
2.Itzulpen edo interpretazio bat ofiziala izateak esan nahi du itzulpen edo interpretazio hori organo judizialen eta administrazio-organoen aurrean aurkeztu ahalko dela, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan.
3.Zinpeko itzultzaile-interpreteak bere sinaduraren eta zigiluaren bidez ziurtatuko ditu itzulpenaren eta interpretazioaren zehaztasuna eta doitasuna.
4.Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioko Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak aztertu ahal izango ditu zinpeko itzultzaile-interpreteek egindako itzulpenak eta interpretazioak, horiek jaso dituen administrazioerakundeak, judizialak, erregistroak edo agintaritza eskudunak hala eskatuz gero.»
Azken xedapenetatik seigarrena. Eskumen-titulua.
Lege hau estatuaren eskumenaren babespean eman da. Eskumen hori Konstituzioak aurreikusten du, Industria-jabetzari buruzko legeriaren 149.1.9 artikuluan. Aurreko horretatik salbuesten dira VII. titulua, XII. titulua, bederatzigarren xedapen gehigarria, seigarren xedapen iragankorra, azken xedapenetatik bigarrena, hirugarrena eta laugarrena; horiek Konstituzioaren 149.1.6 artikuluaren babespean daude, eta hain zuzen ere artikulu horrek Estatuari prozesu-legegintzari buruzko eskumen esklusiboa esleitzen dio.
Halaber, azken xedapenetatik lehenengoa salbuesten da, Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren babespean eman dena. Hark legeria zibila emateko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, betiere autonomia-erkidegoek eskubide zibilak, foralak edo bereziak mantendu, aldatu eta garatzeko duten eskubideari kalterik egin gabe, hala dagokion kasuetan.
Beste alde batetik, azken xedapenetatik bosgarrena 149.1.18 artikuluak babesten du. Artikulu horrek Estatuari eskumen esklusiboa esleitzen dio administrazio publikoen araubideari eta horien funtzionarioen estatutuari buruzko oinarrien arloan.
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Legearen garapena.
Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Babes-klausula.
Lege honetan jasotako neurriei, dagokien erakundearen aurrekontu-zuzkidura arruntekin erantzungo zaie, eta neurri horiek ezingo dute horniduren, ordainsarien eta sektore publikoaren zerbitzutako bestelako langileen gastuen handitzea ekarri.
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau 2017ko apirilaren 1ean jarriko da indarrean.
Beraz,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko uztailaren 24an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
ERANSKINA
«Industria Jabetzaren Erregistroa» organismo autonomoa sortzeari buruzko maiatzaren 2ko 17/1975 Legearen hamargarren artikuluan aipatzen diren tasa eta ordainarazpen parafiskalak, lege honetatik eratortzen diren Industria Jabetzaren Erregistroko zerbitzu, prestazio eta jarduerei aplikatuak, honako hauek izango dira:
Euro
Lehenengo tarifa. Eskubideak hartzea eta defendatzea
1.1Eskaerak:
|
Asmakuntza-patentea edo erabilgarritasun-eredua gordailutzeko demanda |
|
|
eskatzeagatik, dela zuzenean, dela eskaera bat zatitzearen ondorioez, baita |
|
|
eskaera Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean txertatzea ere . . . . . . . . . . . . . |
100,38 |
|
Babes-modalitatea aldatzeko eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
10,30 |
|
Teknikaren egoerari buruzko txostena eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
684,65 |
|
Funtsezko azterketa eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
389,77 |
|
Errekurtsoa edo berraztertzeko eskaria aurkezteagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
88,09 |
|
Espediente bat premiaz ebazteko eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
47,39 |
|
Eskubideak berrezartzeko eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
105,35 |
|
Baliogabetzeko edo mugatzeko eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
74,19 |
|
Errekurtsoa edo berraztertzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
88,09 |
|
Industria-jabetzako agenteen erregistro berezian inskribatzeko eskatzeagatik . . |
74,01 |
|
Sendagaiak eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarriak |
|
|
izapidetzeko eskatzeagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
517,21 |
|
Sendagaiak babesteko ziurtagiri osagarrien luzapena eskatzeagatik. . . . . . . . . . |
517,21 |
1.2 |
Lehentasuna: |
|
|
Patenteen eta erabilgarritasun-ereduen arloan aldarrikatutako lehentasun |
|
|
bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
19,65 |
1.3 |
Aldaketak: |
|
|
Espedientea edozein modutan aldatzeagatik, hain zuzen ere eskaera, azalpena |
|
|
edo aldarrikapenak aldatzeagatik, edo gerora agiriak gehitzeagatik edo akats |
|
|
materialak, aritmetikoak edo egitezko akatsak zuzentzeagatik, eta orokorrean, |
|
|
legeak baimendutako kasuetan egindako edozein aldaketa egiteagatik . . . . . . . |
23,19 |
1.4 |
Etenaldiari erantzutea: |
|
|
Lege honen arabera izapidetutako mota guztietako espedienteen akats formalek |
|
|
sorrarazitako etenaldiari erantzuteagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
42,06 |
1.5 |
Aurkakotzak: |
|
|
Patenteen eta erabilgarritasun-ereduen espedienteen emakidaren aurkakotzak |
|
|
aurkezteagatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
43,27 |
Bigarren tarifa. Eskubideak mantentzea eta eskualdatzea
2.1Urteko kuotak:
3.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
18,48 |
4.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
23,06 |
5.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
44,11 |
6.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
65,10 |
7.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
107,47 |
8.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
133,78 |
9.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
167,88 |
10.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
216,06 |
11.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
270,82 |
12.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
317,98 |
13.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
365,05 |
Euro
14.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 412,56 15.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 440,59 16.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 458,85 17.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 490,00 18.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 490,00 19.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 490,00 20.a . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 490,00
2.1.1Sendagaiak eta produktu fitosanitarioak babesteko ziurtagiri osagarriak mantentzeagatiko tasak:
|
Urtebete edo urtebetetik beherako iraupeneko babes-ziurtagiri osagarria . . . . . . |
803,93 |
|
Bi urte edo gutxiagoko iraupeneko babes-ziurtagiri osagarria . . . . . . . . . . . . . . . |
1.688,24 |
|
Hiru urte edo gutxiagoko iraupeneko babes-ziurtagiri osagarria. . . . . . . . . . . . . . |
2.661,05 |
|
Lau urte edo gutxiagoko iraupeneko babes-ziurtagiri osagarria . . . . . . . . . . . . . . |
3.731,05 |
|
Bost urte edo gutxiagoko iraupeneko babes-ziurtagiri osagarria . . . . . . . . . . . . . |
4.908,12 |
|
Urtebete edo urtebetetik beherako iraupeneko babes-ziurtagiri osagarriaren |
|
|
luzapena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
803,93 |
2.2 |
Berandutzea eta erregularizatzea: |
|
|
Urteko kuota berandu ordaintzeagatik, % 25eko errekargua ordaindu beharko da |
|
|
lehenengo hiru hilabeteetan, eta % 50eko errekargua hurrengo hiru hilabeteetan, |
|
|
gehienez ere sei hileko atzerapenarekin. Hala ere, hurrengo sei hilabeteetan, eta |
|
|
gehienez ere hurrengo urteko kuotaren urteurrenarekin bat datorren denborara |
|
|
arte, interesdunak ordaindu gabeko urteko kuotaren ordainketa erregularizatu |
|
|
ahalko du, eta horretarako, zenbaki honetan ezarritako erregularizazio-tasa |
|
|
ordaindu ahalko du. |
|
|
184.3 artikuluan aurreikusita dagoen urteko kuoten ordainketaren |
|
|
erregularizazioarengatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
100,00 |
2.3 |
Ustiapena eta lizentziak: |
|
|
Patenteak eta erabilgarritasun-ereduak ustiatzeko espedienteak |
|
|
izapidetzeagatik. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
21,87 |
|
Eskubide osoko lizentzien edo nahitaezko lizentziaren eskaintza bakoitza |
|
|
izapidetzeagatik, legeak aurreikusten dituen kasuetan. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
19,68 |
|
Bulegoak kontratu-lizentzia lortzeko bitartekari-lana egiteagatik . . . . . . . . . . . . . |
131,14 |
2.4 |
Transferentziak: |
|
|
Eskualdaketak edo lagapenak edo aldaketak inskribatzeko espedienteak |
|
|
izapidetzeagatik. Egindako erregistro bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
13,24 |
2.5 Titularraren izen-aldaketa inskribatzeagatik: |
|
|
|
Eraginpean dagoen erregistro bakoitzeko. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
16,38 |
Hirugarren tarifa. Beste zerbitzu batzuk
3.1Patenteei, erabilgarritasun-ereduei edo babes-ziurtagiri osagarriei edo horien luzapenei buruzko datu erregistratuen egiaztagiri bakoitzarengatik, bai eta
|
legeak baimentzen duen agiri bakoitzaren kopia baimendua egiteagatik ere. . . . |
20,60 |
3.2 |
Espediente bat kontsultatzea eta ikustea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
3,56 |
|
Espedienteko dokumentuak kopiatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
11,38 |
|
10etik gorako orrialde bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
1,13 |
|
Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialeko iragarkia Administrazioarekiko auzi- |
|
|
errekurtsoa aurkezteari buruzko iragarkia jartzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
142,24 |
|
Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialeko iragarkia Administrazioarekiko auzi- |
|
|
errekurtsoaren epaia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
142,24 |
3.3 |
120.7 artikuluan aurreikusita dauden aditu-txostenak eskatzeagatik . . . . . . . . . . |
2.400 |
|
|
Euro |
|
Laugarren tarifa |
|
|
|
|
4.1 |
Europako patenteak: |
|
|
Aldarrikapenak argitaratzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
107, 80 |
|
22 orrialdera arteko faszikulu bat argitaratzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
320,93 |
|
Faszikuluaren orrialde gehigarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
12,90 |
4.2 |
Nazioarteko patenteak: |
|
|
Eskualdatzeagatiko tasa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
74,25 |
|
Lehentasunezko dokumentua eskualdatzeagatiko tasa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
29,69 |
|
Nazioarteko aurretiazko azterketaren tasa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
583,65 |
|
Nazioarteko aurretiazko azterketaren tasa gehigarria. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
583,65 |
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|