19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, Ordainketa Zerbitzuena eta Finantza Arloko Presako beste Neurri batzuena.
2018-11-23Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2018/11/24 284zk
I. XEDAPEN OROKORRAK
16036 19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, Ordainketa Zerbitzuena eta
Finantza Arloko Presako beste Neurri batzuena.
Ordainketa-zerbitzuen merkatu egokia edukitzea oinarrizko betekizun bat da Europar Batasunaren barruan merkatu bakar efiziente bat eraikitzerakoan. Horretarako, ordainketa-zerbitzuen erregulazioak honako hauek sustatu beharra dauka berariaz: ordainketa-transakzioen garapen arina bultzatzen duen ingurunea, haren eraginkortasunerako arau komun batzuk, erabiltzaileentzako ordainketa-aukeren sorta behar bezain zabala eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen babes eraginkorrerako arau batzuk. Ordainketa-prozesuen segurtasuna eta homogeneotasuna osagai erabakigarriak dira efizientzia hobetzeko eta prozesu horietako kostuak gutxitzeko, bai nazio mailan, bai estatu kideetan egindako ordainketetan ere.
Azaroaren 13ko 16/2009 Legeak, ordainketa-zerbitzuenak, zimenduak ezarri zituen gure ordenamendu juridikoaren barruan oinarri komunak finkatzeko ordainketa-zerbitzuen prestazioaren erregulazioan, Barne-merkatuko ordainketa-zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko azaroaren 13ko 2007/64/EE Zuzentarauaren edukiaren transposizioa eginez (zuzentarau horrek 97/7/EE, 2002/65/EE, 2005/60/EE eta 2006/48/EE zuzentarauak aldatu eta 97/5/EE zuzentaraua indargabetu zuen). Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileentzat babes-esparru homogeneo bat ezartzeaz gainera, lege horrek nabarmen erraztu zuen eurotan ordaintzeko tresnen aplikazio operatiboa ordainketetarako eremu bakarraren, Single Euro Payments Area edo SEPA deitutakoaren barruan.
Ordainketetarako eremu bakarra finkaturik, beharrezkoa da erregulazioa gero eta hobeto egokitzea aldaketa teknologiko berrietara, erabiltzaileei fidagarritasun handiagoko ordainketa-zerbitzu berriak eta gero eta intentsitate handiagoz ezartzen doazen agente berriak eskura edukitzeko aukera ematen dieten horietara, bereziki naziokoa baino zabalagoa den merkatu baten testuinguruan.
Azken urte hauetako berrikuntzei probetxua ateratzea eta haien garapenerako ingurune seguruago eta fidagarriago bat sortzeko beharra izatea dago Barne-merkatuko ordainketa-zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarau berria onestearen oinarrian; zuzentarau horrek 2002/65/EE, 2009/110/EE eta 2013/36/EB zuzentarauak eta 1093/2010 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu, eta indarrik gabe uzten du 2007/64/EE Zuzentaraua, 2007koa ordeztuz. Hori eta Txartel bidezko ordainketei aplikatzen zaizkien truke-tasei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko apirilaren 29ko 2015/751 (EB) Erregelamendua dira ordainketa-zerbitzuak arautzen dituen esparru berria muntatzeko osagaiak. Europako esparru berri hori errege lege-dekretu honen bidez sartzen da gure ordenamendu juridikoan, partzialki, eta haren helburu nagusien artean hauek daude: Internet bidezko ordainketa-sistemen erabileraren segurtasuna hobetzea; erabiltzailea iruzur eta gehiegikerietatik hobeto babestea, azaroaren 13ko 16/2009 Legeak baino hobeto, eta sakelako telefonoaren eta Internet bidezko ordainketa-zerbitzuetan berrikuntza sustatzea.
Aurreko esparruaren aplikazioaren esperientziatik sortutako alderdi batzuek ezaugarritzen dute esparru berri hori, arautzen dituen oinarrizko hiru alderdietako bakoitzean: eman beharreko zerbitzuak, erabiltzailearekiko gardentasuna eta esku hartzen duten aldeen betebeharrak.
Oso antzekoak dira errege lege-dekretu hau artikulatzeko oinarrian dagoen eskema eta errege lege-dekretuak berak ordenamendura nagusiki dakarren zuzentarauaren eskema; horrek, Europako esparru komunarekiko harmonizazio eta homogeneotasuna hobetzeaz gainera, sistematizazioa errazten du arauen multzoaren interpretazioan. Hartara, errege lege-dekretuak bost titulu dauzka, eta guztira 72 artikulu, hiru xedapen gehigarri, bederatzi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hamahiru azken xedapen.
Atariko tituluak legezko testuaren alderdi nagusiak arautzen dituzten xedapen orokorrak dauzka. Ikuspuntu objektibo batetik, ordainketa-zerbitzuen aplikazio-esparrua zedarritzen da.
Errege lege-dekretu honen bidez araututako ordainketa-zerbitzuen artean, bi berri sartzen dira: ordainketen hasiera eta kontuei buruzko informazioa. Bi zerbitzu horiek berekin dakarte hirugarrenek ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen kontuetarako sarbidea izatea.
Ordainketak hasteko zerbitzuen bidez, ordainketa hasi delako ziurtasuna ematen dio zerbitzuon hornitzaileak ordainketa-aginduaren onuradunari. Jardunbide horren xedea onuradunarentzako akuilua izatea da, ondasuna entrega dezan edo zerbitzua eman dezan ordainketa-agindua ematen den unetik geroratu gabe. Zerbitzu horiek konponbide bat eskaintzen diete bai merkatariei, bai ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileei, eta, haiei esker, ordainketa-txartelik ez dutenean ere egin ditzakete erosketak linean.
Kontuei buruzko informazio-zerbitzuek lineako informazio metatua ematen diote ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileari ordainketa-zerbitzuen hornitzaileengan mantendutako ordainketa-kontu bati edo batzuei buruz, eta horrek bidea ematen dio ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileari une oro informazio orokor eta berehalakoa edukitzeko bere finantza-egoerari buruz.
Bi zerbitzu horietatik bakarra ere ez da orain arte berariaz arautu Espainiako ordenamendu juridikoan. Horrek, eskaintza haziz doan testuinguru honetan, alderdi garrantzitsu batzuetan segurtasun juridikorik ez izatea ekarri du neurri batean; hauetan, esate baterako: ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen babesa, zerbitzu horiek emateko segurtasun-parametroak, eta datuak babesteko erantzukizuna, eskumena eta araubidea.
Bestalde, aplikazio-eremu objektiboaren ikuspuntutik, printzipio honi eusten zaio: errege lege-dekretua Espainiako lurraldean ematen diren zerbitzu guztietan da aplikatzekoa, edozein dela ere eragiketen jatorria edo amaierako xedea. Horrenbestez, sistema bakarra ezartzen da Espainiako legeari lotuta dauden hornitzaileentzat, soil-soilik Europar Batasuneko gainerako estatuen lurraldean gertatzen diren eragiketak ukitu gabe.
Errege lege-dekretuak baimentze-sistema bat ezartzen du ordainketa-zerbitzuak emateko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauan ezarritakoarekin bat, 2007/64/EE Zuzentarauak berak egiten zuen bezala. Bi arau horietan, beharrezkotzat jo da zuhurtziazko araubide bat ezartzea eta horren bidez lizentzia bakarra sartzea gordailuak hartzeari edo diru elektronikoaren jaulkipenari lotuta ez dauden zenbait ordainketa-zerbitzuren hornitzaileentzat. Baimen hori emateko, betekizun zorrotz eta zehatz batzuk bete behar dira, Europar Batasun osoan berdinak direnak.
Gainera, kontsumitzaileentzat aurreikusitako babesa mikroenpresei ere zabaltzen zaie, ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak diren informazio-baldintza eta -betekizunei dagokienez, esparru-kontratua suntsiarazi eta aldatzeari dagokionez eta ordainketa-zerbitzuak eman eta erabiltzeko eskubide eta betebeharrei dagokienez. Hala eta guztiz ere, helbideratutako zordunketen itzulketa agintzeko eskubidea aplikatzeko salbuespen bat ezartzen da mikroenpresentzat, onuradun batek edo onuradun baten bitartez hasitako ordainketa baimendu baten ondorioz, funtsen zordunketa kontuan egiten den egunetik hasita zortzi asteko epean. Mikroenpresei eskubide hori emanez gero, helbideratutako zordunketen kudeaketa-sistema nahastuko litzateke, eta horrek kalte egingo lieke mikroenpresei, aldi horretan ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek beren gain hartu beharko luketen kreditu-arriskuaren ondorioz.
I. tituluari dagokionez -ordainketa-erakundeen baimenen araubidearen lerro nagusiak ezartzen ditu-, hau da berritasun aipagarriena: Espainiako Bankuak izango dituela baimenak izapidetzeko eta emateko eskumenak; orain arte Ekonomia eta Enpresa Ministerioak izan ditu. Espainiako Bankuak, zeinak aurrez prozedura horren barruan nahitaezko txosten bat eman behar baitzuen, orain, dagokion baimena emateko azken erantzukizuna hartzen du bere gain.
Maiz samar gertatzen zen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek, azaroaren 13ko 16/2009 Legearen aplikazioaren eremuan salbuespen bati atxikita zeuden horiek, ez zietela galdetzen agintari eskudunei ea beren jarduketak lege horren aplikazio-eremuan sarturik zeuden ala ez, eta, hori egin beharrean, beren analisi propioetan oinarritzen ziren. Horrek oso diferentzia handiak ekarri zituen zenbait salbuespen aplikatzean, baita Europar Batasuneko estatuen artean ere. Horretatik heldutako arazoak saihesteko, errege lege-dekretu honek ezartzen du Espainiako Bankuari jakinarazi egin behar zaizkiola 4. artikuluaren k) letran -1. eta 2. tartekiak- eta l) letran jasotako salbuespenei helduta ematen diren ordainketa-zerbitzuak; hala, banku horrek ebaluatu ahalko du errege lege-dekretuaren aplikaziotik kanpo egoteko ezartzen diren baldintzak betetzen diren ala ez, eta bermatu ahalko du interpretazioa homogeneoa dela.
II. tituluan, oro har, gardentasun-sistemari eusten zaio ordainketa-zerbitzu guztientzat zerbitzu horiei aplikatzekoak diren informazio-baldintzei eta -betekizunei dagokienez, betiere tarte nabarmena utziz kontratu-askatasunerako.
III. tituluan, hornitzaileek eta erabiltzaileek ordainketa-zerbitzuei dagokienez dituzten eskubideak eta betebeharrak ezartzen dira. Titulu horretan, aldaketa aipagarriena ordainketak hasteko zerbitzuen eta ordainketa-kontuei buruzko informazio-zerbitzuen erregulaziotik dator; bereziki, bi zerbitzu horien erabileratik datozen erantzukizunen zedarritzetik. Gainera, beste kapitulu bat gehitzen da, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen eragiketa- eta segurtasun-arriskuak arautzen dituena.
IV. tituluak ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei aplikatzekoa den zehapen-araubidea jasotzen du, eta hura Kreditu-Erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legeari dagokionaren barruan sartzen du, azken xedapenetako seigarrenaren bidez.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriei dagokienez, mantentzen dituzte ordainketakoak ez diren eragiketei dagozkien zordunketei edo pagamenduei aplikatzekoa den araubidea, kutxazain automatikoetan eskudirua ateratzeari aplikatzekoa dena eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei bidali beharreko informazioa erabakitzeko agintari eskudun gisa Espainiako Bankuari dagozkion ahalmenak.
Lehenengo xedapen iragankorretik bederatzigarrenera, ordainketa-erakundeak eta diru elektronikoko erakundeak I. tituluko erregulazio berrira egokitzea da xedea; bereziki, ordainketak hasteko zerbitzuak eta ordainketa-kontuei buruzko informazio-zerbitzuak ematen jardun duten enpresak egokitzea.
Azken xedapenetako lehenengoak ordainketarako eta baloreen likidaziorako sistemen zerrenda gaurkotzen du, erkidego espainiarra TARGET2-Securities plataforma paneuroparrean sartu ondoren.
Azken xedapenetako bigarrenak Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen du, gure ordenamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuko Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduari egokitzeko; erregelamendu horrek erregulazio harmonizatu bat ezartzen du inbertsio-funts horientzat, eta estatu kideei zehapen-araubide bat ezartzeko betebeharra ezartzen die. Erregelamendu hori 2018ko uztailaren 21etik da aplikatzekoa; hori dela eta, Europako arau horren ez-betetzeetarako zehapen-araubidea Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean sartzen da, erregelamenduaren betebeharren ez-betetzeak islatzen dituzten arau-hauste motak ezartze aldera.
Azken xedapenetako hirugarrenak finantza-zerbitzuen urrutiko merkataritzaren araudia egokitzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren betekizunetara.
Azken xedapenetako laugarrenak Kapitaleko Sozietateen Legea aldatzen du, eta beste kasu bat gehitzen dio, zeinean ezin baita akzioduna bereizi dibidenduak ez banatzeagatik, kreditu-erakundeetako eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren peko sozietate kotizatu ez diren beste finantza-erakunde batzuetako bazkideen kasuan (azken erregelamendu hori kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa da eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du).
Azken xedapenetako bosgarrenak diru elektronikoko erakundeei buruzko araudia aldatzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauak ezarritakoaren bidetik.
Azken xedapenetako seigarrenak Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen zehapen-araubidea aldatzen du, lege hura ordainketa-zerbitzuak emateko jarduerari egokitzeko eta Kreditu-erakundeen jarduerarako sarbideari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko ikuskapenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauaren araudiaren egokitzea osatzeko -zuzentarau horrek 2002/87/EE Zuzentaraua aldatzen du eta indarrik gabe uzten ditu 2006/48/EE eta 2006/49/EE zuzentarauak-, eta Espainiako zehapen-araubidea beste estatu kide batzuenarekin eta Europako Banku Zentralaren zehapen-araubidearekin homologatzeko. Bereziki, nabarmentzekoa da bide egoki bat zabaltzen dela edozeinek aukera eta eskubidea izan dezan lege horretan eta hura garatzeko araudian kreditu-erakundeen zuhurtasunezko gainbegiratzearen arlorako aurreikusitako betebeharren ez-betetzearen berri edo susmo oinarritua izanez gero hori Espainiako Bankuari komunikatzeko behar diren bermeekin (whistleblowing ere esaten zaio bide horri).
Azken xedapen horrek berak doikuntza batzuk egiten ditu kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen gainbegiratzearen eta zehapenaren arlorako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarau arestian aipatuaren transposizioa hobeki egitea bermatzen dutenak. Zehazki, kontua da, batetik, zehaztea ezen administrazio nagusia beste estatu kide batean duten Europako kreditu-erakundeek Espainiako lurraldean ezarritako jarduera-zentro guztiak sukurtsal baten gisara hartuko direla, eta, bestetik, Espainiako Bankuaren eta Europar Batasuneko beste agintari eskudun batzuen arteko informazio-truke egokia segurtatzea, Europar Batasuneko erakunde nagusi batek kontrolatutako erakunde espainiarren kasuan.
Azken xedapenetako zazpigarrenak Enpresa Finantzaketa Sustatzeko apirilaren 27ko 5/2015 Legea aldatzen du, eta Espainiako Bankuari esleitzen dio kredituko finantza-establezimendu hibridoak baimentzeko ahala. Kredituko finantza-establezimendu hibridoek ordainketa-zerbitzuak ematen dituzten neurrian, aldaketa hori koherentea da errege lege-dekretu honetan Espainiako Bankuari ordainketa-erakundeak baimentzeko eskumenak esleitzearekin.
Azken xedapenetako zortzigarrenak Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteko ekainaren 18ko 11/2015 Legea aldatzen du, lege horri lotutako erakundeen Espainiako sukurtsalak definitzeari dagokionez. Aldaketa horren bidez, behar den bezala egin nahi da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauan Europar Batasunetik kanpo ezarritako erakundeen sukurtsaletarako ezarritakoaren transposizioa. Zuzentarau horrek kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetako enpresak berregituratu eta suntsiarazteko esparru bat ezartzen du, eta honako hauek aldatzen ditu: Kontseiluaren 82/891/EEE Zuzentaraua, 2001/24/EE, 2002/47/EE, 2004/25/EE, 2005/56/EE, 2007/36/EE, 2011/35/EB, 2012/30/EB eta 2013/36/EB zuzentarauak eta 1093/2010 (EB) eta 648/2012 (EB) erregelamenduak. Horri dagokionez, beharrezkoa da, halaber, 53. artikulua aldatzea, horren bidez argitze aldera FROB Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak ekarpenak bildu ahalko dituela Europar Batasunetik kanpo ezarritako erakundeek Espainian dituzten sukurtsaletatik. Halaber, azken xedapen horrek aurreikuspen batzuk jasotzen ditu suntsiarazpenak gauzatzeko unean ebazpen exekutiboa egiteko agintari gisa FROBek zer ahalmen dituen argitzeko, sozietateei buruzko araudiak eskatzen dituen muga eta betekizunak direla eta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauari jarraituz.
Azken xedapenetako bederatzigarrenak Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzen du, urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa. Aldaketa horrekin honako helburu hauek lortu nahi dira. Lehenbizi, haren xedapen batzuk formalki eta teknikoki egokitzen dira. Bigarrenik, berriki eman diren eta jada indarrean dauden eta aplikatzen ari diren Europako erregelamendu berriei egokitzen zaie araua; honako hauei, hain zuen:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamendua, Finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentzia gisa edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzkoa. Erregelamendu horrek 2008/48/EE eta 2014/17/EB zuzentarauak eta 596/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu;
- Europako Parlamenturen eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua, merkatuko abusuari buruzkoa, zeinak indarrik gabe uzten baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/6/EE zuzentaraua eta Batzordearen 2003/124/EE, 2003/125/EE eta 2004/72/EE zuzentarauak;
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamendua, txikizkako inbertsio-produktu lotetsien eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen gaineko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa; eta
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamendua, baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.
Hirugarrenik, bi zuzentarauren transposizioa osatzen da, haien transposizio partziala egin baitzen. Batetik, Batzordearen 2015eko abenduaren 17ko 2015/2392 (EB) Betearazpen Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduari buruzkoa, erregelamendu horren ustezko arau-hausteak edo egiazko arau-hausteak agintari eskudunei komunikatzeari dagokionez; eta, bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua, Kreditu-erakundeen jarduerarako sarbideari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko ikuskapenari buruzkoa, zeinak 2002/87/EE zuzentaraua aldatzen baitu eta 2006/48/EE eta 2006/49/EE zuzentarauak indarrik gabe uzten baititu.
Hartara, balore-merkatuei aplikatzekoa den erregulazioa ardazten duen araua guztiz egokitzen zaio Europako zuzenbide indardunari, eta bermatzen da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar diren gainbegiratze-tresna guztiak dituela merkatu horien funtzionamendu zuzena eta inbertitzailearen babes egokia bermatzeko.
Azken xedapenetako hamargarrenetik hamahirugarrenera bitartekoetan honako hauek jasotzen dira: eskumen-tituluak, Europar Batasuneko Zuzenbidean sartzeari buruzko adierazpena, erregelamenduzko garapenerako gaikuntza eta indarrean sartzea.
Kasu honetan, aparteko eta premiazko beharra eragiten duten inguruabarrak gertatzen dira, arau hau errege lege-dekretu gisa onestea justifikatzen dutenak.
Lehenbizi, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren transposizioa osatzeko premia dago, zeren eta transposizioa egiteko epea iraungita baitago, baina, horretaz gainera, Europako Batzordeak epatze-gutuna igorri baitu, haren Espainiako Erresumarako transposizioa egin ez delako.
Gainera, premiazkoa da 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren transposizioa osatzea, Espainiako kreditu-erakundeek eta ordainketa-erakundeek eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek kalte larriak izan ez ditzaten. Transposizioa epean ez egiteagatik lege aldetik nozitzen duten ziurgabetasunak kostu handia dakarkie enpresa horiei, eta Europako merkatuetan duten lehiakortasunari eragiten die. Zuzentarauen zuzeneko eragina deritzonak, gainera, ez du uxatzen ziurgabetasun hori.
Halaber, zuzentarau horren transposizioa epean ez egitea eragina izaten ari da Espainiako merkatuaren erakarpen-ahalmenean, beste herrialde batzuetatik datozen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile berriak instalatzeko moduko merkatu gisa. Enpresa horien mugikortasuna gero eta handiagoa da —horietatik asko, gaur egun, egoitza soziala Europar Batasuneko beste estatu batzuetara aldatzea aztertzen ari dira—, eta erregulazio-esparru ziur eta egonkorra egotea erabat ezinbestekoa da, inbertsio-erabakiak baldintzatzen dituena.
Transposizioa egin ez izana agerian geratzen da, halaber, Batzordearen 2015eko abenduaren 17ko 2015/2392 (EB) Betearazpen Zuzentarauarekin -Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduari buruzkoa da-, erregelamendu horren ustezko arau-hausteak edo egiazko arau-hausteak agintari eskudunei komunikatzeari dagokionez, zeren eta Europako Batzordeak arau-haustea dela-eta epatze-gutuna igorri baitio Espainiako Erresumari, transposizioa egin ez duelako, eta arau-hauste prozedura bera ere gauzatu baita Europar Batasuneko Justizia Auzitegian.
Halaber, premiazkoa da Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea aldatzea, lehenbizi 2013/36/EB Zuzentarauaren transposizioa osatzeko, Europar Batasunak ez-betetzearen aurkako errekurtsoaren betearazpena eten duen neurrian aldaketa hori presaz onesteko baldintza jarriz. Beharrezkoa da, halaber, aldaketa horiei arintasunez heltzea, zuzentarauaren bidez lortu nahi den eraginkortasuna eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako araudiarekiko lortu nahi den homogeneotasuna bermatzeko. Hain zuzen ere, azken alderdi horri erantzuten dio zehapen-araubidean egiten den doikuntzak, zeina aipatutako 2013/36/ EB zuzentarautik heldu baita eta gure inguruneko herrialdeen eta Europako Banku Zentralaren araubidearekin homologatzen baita.
Europar Batasuneko kaudimenari buruzko araudia Espainian egoki aplikatuko dela segurtatzeko ildo berean, Kapitaleko Sozietateen Legea aldatzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzen direla bermatze aldera kaudimen-baldintzei dagokienez. Aldaketa hori premiazkoa eta beharrezkoa da, zeren eta Europako Banku Agintaritzaren 2018ko uztailaren 20ko txostena argitaratu baita, EBko erakundeek jaulkitako 1. mailako kapital arrunteko tresnen jarraipenari buruzkoa, erregelamendu hori interpretatzen duena; bada, txosten horren arabera, finantza-erakundeenak diren eta zenbait klausularen mende dauden kapitaleko tresnak, nola baita erregulatzen dena, beharbada ezin izango dira konputatu hartan jasotako kaudimen-betekizunen ondoreetarako. Hartara, presakoa da erreforma horri ekitea, egoki babesteko finantza-erakundeen kaudimena eta, horrenbestez, egonkortasun finantzarioa eta akziodunen esku dagoen kapitalaren epe luzeko balioa.
Halaber, aparteko eta premiazko beharra dago Balore Merkatuaren Legearen testu bategina honako hauen arabera egokitzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamendua, finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentzia gisa edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzkoa, zeinak 2008/48/EE eta 2014/17/EB zuzentarauak eta 596/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen baititu; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua, merkatuko abusuari buruzkoa, zeinak indarrik gabe uzten baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/6/EE zuzentaraua eta Batzordearen 2003/124/EE, 2003/125/EE eta 2004/72/EE zuzentarauak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamendua, txikizkako inbertsio-produktu lotetsien eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen gaineko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamendua, baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa, zeinak 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen baitu. Egokitze hori azken xedapenetako bederatzigarrenaren bidez egiten da; gure ordenamenduari koherentzia eta segurtasun juridikoa ematen dio, Balore Merkatuaren Legearen testu bategina (bereziki, haren zehapen-araubidea) jada indarrean diren Europako erregelamenduei egokituz. Erregelamendu horiek jada zuzenean aplikatzekoak zirenez, aparteko eta premiazko beharra dago ordenamendu nazionala horiei egokitzeko, operadoreei eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-lanari segurtasuna emateko, halako moduz non azken horrek behar diren gainbegiratze-tresna guztiak edukiko dituen balore-merkatuen funtzionamendu zuzena bermatzeko, haiek ardazten dituen legegintza-testuaren barruan. Horixe bera aplika dakioke Inbertsio Kolektiboko Erakundeen 35/2003 Legeari Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren arabera egin beharreko egokitzapenari. Gainera, ondore horietarako, garrantzitsua da nabarmentzea beren ordenamendu juridikoetan sartutako zehapen administratiboak Europar Batasunari data jakin bat baino lehen jakinarazteko betebeharra ezartzen zietela EBren ondorengo erregelamenduek estatu kideei, haien eraginkortasuna bermatze aldera. Honako hauek ziren mugako data horiek: (EB) 2016/1011 Erregelamendua: 2018ko urtarrilaren 1a; 1286/2014 (EB) Erregelamendua: 2016ko abenduaren 31; 2015/2365 (EB) Erregelamendua: 2017ko uztailaren 13a; eta (EB) 2017/1131 Erregelamendua: 2018ko uztailaren 21a.
Gainera, azken xedapenetako bederatzigarrenak egokitzapen tekniko batzuk egiten ditu Balore Merkatuaren Legearen testu bateginean. Egokitzapen horien beharra agerian jarri da Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzen duen irailaren 28ko 14/2018 Errege Lege-dekretuak haiek aldatu ondoren -testu bategin hori urriaren 23ko 4/2015eko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen-, eta haien xedea da eraginkortasun osoa ematea erreferentziako arauan balore-merkatuaren arloa dela-eta sartutako berritasunei. 14/2018ko Errege Lege-dekretuak aurrerapenak ekarri zituen MIFID II arau-paketea gure ordenamendu juridikoan sartzeari dagokionez,.Eta haren onespenak aparteko eta premiazko beharra eduki zuen; lehenbizi, zuzentarauaren transposizioa egiteko epea mugaeguneratuta zegoelako eta Europako Batzordeak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian Espainiako Erresumaren aurkako demanda jarria zuelako zuzentarau horren transposizio osoa ez egiteagatik; bigarrenik, Espainiako inbertsio-zerbitzuetako eta jardueretako enpresek erregulazio-zalantzatik heldutako kalte larriak izatea saihestu behar zelako; hirugarrenik, transposizioa behar zen epean ez egitea eragina izaten ari zelako Espainiako merkatuaren erakarpen-ahalmenean, inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresa berriak instalatu zitezkeen merkatu gisa, eta, laugarrenik, aparteko eta premiazko beharra zegoelako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari emateko MIFID Il.ak Europar Batasuneko inbertsio-zerbitzuetako eta jardueretako enpresen eta balore-merkatuen erakunde publiko gainbegiraleei emandako gainbegiratze-ahalmen eta administrazioen arteko lankidetza-tresna berriak.
Bestalde, presakoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauaren transposizioan atzemandako akatsak zuzentzea; zuzentarau horren bidez, esparru bat ezartzen da kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuen enpresak berregituratzeko eta suntsiarazteko. Zuzentarau horren transposizioa ekainaren 18ko 11/2015 Legeak egiten du, eta hark ordura arte jasotzen zuen definizioak ez zion uzten FROBi Europako erkidegokoak ez diren hirugarren herrialdeetako erakundeen sukurtsalek Ebazpen Funts Nazionalari egindako ekarpenak biltzen.
Bigarrenik, ekainaren 18ko 11/2015 Legeak, zuzentarau horri dagokionez, egoki jaso behar du zer aurreikuspen dagoen ebazpen-agintaritzek une oro behar diren ahalordeak eduki ditzaten beren egitekoa aurrera eraman ahal izateko. Horrela, krisian diren kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetako enpresak suntsiarazteko araubidea prozedura administratibo, berezi eta osatua da, erakundean lehenbailehen esku hartzea ahalbidetzen duena erakundearen funtsezko eginkizunek jarraipena izan dezaten; baina, aldi berean, erakundearen bideraezintasunak sistema ekonomikoan eta baliabide publikoetan duen eragina minimizatu egiten da. Finantza-egonkortasuna bermatzea eta kutsatze-arriskua saihestea, halaber, funtsezkoa da entitateak zuzen suntsiarazteko. Hori guztia dela eta, funtsezkoa da prozesu hori azkarra izatea.
Ordainketa- eta konpentsazio-sistemen eta baloreak likidatzeko sistemen zerrenda gaurkotzeko 41/1999 Legean egiten diren aldaketei dagokienez, honako hau esan behar dugu: Kontuan hartu beharra dago bi elementu horiek batean bilduta justifikatu egiten dutela aldaketarako aparteko eta premiazko beharra badagoela. Alde batetik, Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemetako likidazioak egiteko irmotasunari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 19ko 98/26/EE Zuzentarauaren helburuak -41/1999 Lege honek egiten du zuzentarau horren transposizioa- hiru dira nagusiki: Lehenbizi, baloreen ordainketa- eta likidazio-sistemetan parte hartzeak berekin dakartzan arrisku juridikoak gutxitzea, batez ere likidazioen irmotasunari; konpentsazio-akordioen legezko balioari eta parte-hartzaileek beren betebeharrei erantzuteko jarritako bermeak juridikoki eskatu ahal izateari dagokienez, eta tresna juridiko egokirik ez edukitzeagatik sor litezkeen nahasmen finantzarioak ahal den gehien gutxitzea, batez ere kaudimengabeziako kasuetan. Bigarrenik, barne-merkatuan ordainketak inongo eragozpenik gabe egin ahal izan daitezela bermatzea eta, hartara, Europar Batasunaren mugez gaindiko ordainketa-mekanismoen funtzionamendua efizientea eta ekonomikoa izan dadin laguntzea. Azkenik, arauak ekarpena egin nahi du, diru-politikaren xedeekin eratutako bermeak onartuz, diruaren egonkortasunik handiena lortzeko eta Banku Zentralen Europako Sistemak eta Europako Banku Zentralak beren diru-politika aurrera eraman ahal izateko behar den esparru juridikoa garatzeko.
Bestalde, baloreen konpentsazio-, likidazio- eta erregistro-sistema berriki erreformatu eta Espainiako erkidegoa TARGET2-Securities likidazio-plataforma paneuroparrean sartu dela eta, premia handikoa da 41/1999 Legearen arauak aplikatzen zaizkien sistemen zerrenda eta sistema horietan likidatzen diren eragiketei ematen dien babesa eguneratzea. Hala egin ezean, ezin izango dira egoki bete zuzentarauaren helburuak, zeinek berebiziko garrantzia baitute finantza-zerbitzuen barne-merkatuak egoki funtzionatzeko.
Errege lege-dekretu honek, gainera, ez du eraginik izango Estatuaren oinarrizko erakundeen antolamenduan, Konstituzioaren I. tituluak arautzen dituen herritarren eskubide, eginbehar eta askatasunetan, autonomia-erkidegoen araubidean, ezta hauteskundeei buruzko zuzenbide orokorrean ere.
Errege lege-dekretu honek erantzuna ematen die beharraren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan agintzen duenez.
Beharraren eta eraginkortasunaren printzipioei dagokienez, errege lege-dekretu hau tresna ezin hobea da 2015eko azaroaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren lege mailako arau bat eskatzen duten gaien transposizioa egiteko, bai eta arau honen bidez transposizio partziala egiten zaien gainerako zuzentarauen transposizioa egiteko ere, edo aipatutako Europako erregelamenduei doitzeko arau nazionaletan egin beharreko egokitze batzuk egiteko. Izan ere, kasu hauetan guztietan, nazioko zuzenbidea Batasuneko zuzenbideari egokitzeko jarduketak eta doikuntzak egiteko betebeharretik sortzen da nagusiki beharra, bete nahi diren helburuak betetzeari begira eraginkortasun handiena lortzeko. Errege lege-dekretu honek ordainketa-merkatua dela-eta lortu nahi dituen helburu berariazkoez gainera, gainerako egokitzeetan ahaleginak egiten dira gainbegiratzea hobetzeko, bai kaudimenari dagokionez, bai inbertitzailea eta merkatuen osotasuna babesteari dagokionez ere, haien eraginkortasuna hobetuz; salaketa-bideak ezartzen dira; ebazpen-prozedurak hobetzen dira; eta, azken batez, Europako lege-esparru komunarekiko harmonizazio handiagoa lortzen da. Horrek guztiak gai hauetako eraginkortasun eta segurtasuna hobetu besterik ez du egiten.
Proportzionaltasunaren printzipioari dagokionez, errege lege-dekretu honek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentaraua gidatzen duen printzipioari jarraitzen dio -zuzentarau horren transposizioa egiten du hein batean-, honako bi hauen artean behar den oreka gordetzeari dagokionez: batetik, lege-esparru egokia, arina eta ordainketa-zerbitzuen merkatuko berrikuntza erraztuko duena ekartzea; bestetik, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileentzako babes-maila egokia bermatzea. Gauza bera esan daiteke errege lege-dekretu honek garatzen dituen gainerako alderdiez, bai zuzentarauen transposizioari dagokionez, bai Europako erregelamenduen ondorioz sartutako doikuntzei dagokienez ere, zeren eta haietan jasotako xedeak gauzatzeko ezinbestekoa den erregulazioa ezartzen baitu. Europako zuzenbide hori gure ordenamenduan egokitzerakoan, saihestu nahi izan da interesdunei Europako arau horiek aipatzen dituztenak baino zama edo murriztapen handiagoak ezartzea.
Segurtasun juridikoaren printzipioa indarturik geratzen da errege lege-dekretu honekin, zeren eta, egin beharko ziren aldaketen ugaritasuna ikusita, ordainketa-zerbitzuei buruzko lege berria egitearen alde egin baita. Hartara, arauaren hartzaileek hobeto ezagutu eta ulertuko dute hura, eta errazago interpretatu eta aplikatuko dute, aldaketa-testu batekin baino. Bestalde, gure ordenamendu juridikoa transposizioa egindako edo egokitutako gai guztietan Europako zuzenbidearekin harmonizatzeak gai horietako segurtasun juridikoa areagotu besterik ez du egiten.
Gardentasun printzipioa aplikatuz, bai Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren kontsulta publikoaren fasean, bai entzunaldi publikoaren fasean, interesdunek aukera izan dute, Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren webgunean, bai laguntzako dokumentua eta bai artikulatutako aurreproiektua eskuratzeko. Bi prozedura horietan, ohar ugari jaso dira, eta kontuan hartu dira testu hau egitean. Halaber, Balore Merkatuen Legearen testu bateginaren aldaketaren kasu zehatzean (azken xedapenetako bederatzigarrenean jaso da), bai kontsulta publikoa eta bai entzunaldi publikoa egin dira.
Azkenik, efizientzia-printzipioari dagokionez, errege lege-dekretu honek ez du ezartzen transposizioa egiten duen edo egokitzen dituen arauetatik datozen betebeharrak betetzeko hertsiki beharrezkoa ez den inongo zama administratibo gehigarririk; gainera, horiek ahal den premia handienarekin onesten dira, eta horrek efizientzia handitzea baizik ez dakar.
Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. puntuetan xedatutakoaren babesean ematen da, zeinek Espainiako Estatuari esleitzen baitiote merkataritzako legegintzari, kreditua, bankuak eta aseguruak antolatzeko oinarriei eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko eskumen esklusiboak, hurrenez hurren.
Horren arabera, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimena baliatuta, Ekonomia eta Enpresako ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2018ko azaroaren 23ko bileran eztabaidatu ondoren,
XEDATZEN DUT:
Aurkibidea
Atariko titulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua.
2. artikulua.
3. artikulua.
4. artikulua.
5. artikulua.
6. artikulua.
7. artikulua.
8. artikulua.
9. artikulua.
Xedea.
Ordainketa-zerbitzuei aplikatzeko eremua.
Definizioak.
Aplikaziorako salbuespenak.
Jardueraren erreserba.
Jakinarazteko eginbeharra.
Kontuei buruzko informazio-zerbitzua.
Ordainketa-sistemetarako sarbidea.
Kreditu-erakundeetan irekitako kontuetarako sarbidea.
I. titulua. Ordainketa-erakundeen araubide juridikoa.
10. artikulua.
11. artikulua.
12. artikulua.
13. artikulua.
14. artikulua.
Ordainketa-erakundea eta jarduerak.
Baimentzea.
Baimena ukatzea.
Erregistratzea.
Ordainketa-erakundeen salbuespen-araubidea.
|
Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak. Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua edo berme baliokidea. Partaidetza handien kontrol-araubidea. Ordainketa-erakundeen baimenaren eta 14. eta 15. artikuluetan |
erregulatutako erakundeen erregistroaren errebokazioa.
|
Kapitala eta funts propioak. Jarduerak. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen funtsak babestea. Establezimendu-eskubidea eta zerbitzuak libreki emateko eskubidea |
baliatzeko eskaera.
23. artikulua. |
Ordainketa-erakundeen eta kontuei buruzko informazio-zerbitzua |
ematen duten erakundeen agenteak erabiltzea eta eginkizunak eskuordetzea.
|
Informazioa gordetzea. Kontabilitatea eta auditoretza. Gainbegiratzea. Informazioa eta lanbide-sekretua. |
II. titulua. Ordainketa-zerbitzuei eta esparru-kontratua suntsiarazi eta aldatzeari aplikatzekoak diren baldintzen eta informazio-betekizunen gardentasuna.
28. artikulua. Aplikazio-eremua.
29. artikulua. Ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak diren baldintzen eta informazio-betekizunen gardentasuna.
|
Informazio-gastuak. Froga-zama informazio-betekizunak direla eta. Esparru-kontratua suntsiaraztea. Esparru-kontratuaren baldintzak aldatzea. |
III. titulua. Ordainketa-zerbitzuak eman eta erabiltzeko eskubide eta betebeharrak.
I. kapitulua. Xedapen erkideak.
|
Aplikazio-eremua eta salbuespenak. Aplikatzekoak diren gastuak. |
II. kapitulua. Ordainketak baimentzea.
|
Baimena ematea eta baimena erretiratzea. Funtsen erabilgarritasuna berrestea. Ordainketa-kontura sartzeko arauak, ordainketak hasteko zerbitzuen Ordainketa-kontuei buruzko informazioa eskuratzeko arauak eta |
informazio horren erabilera kontuei buruzko informazio-zerbitzuen kasuan.
40. artikulua. |
Ordainketa-tresna erabiltzeko eta ordainketa-kontuetara sartzeko |
mugak, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek jarriak.
41. artikulua. |
Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen betebeharrak, ordainketa-tresnak |
eta segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak direla eta.
|
Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen betebeharrak ordainketa-tresnak Baimendu ez diren edo oker egin diren ordainketak jakinarazi eta Ordainketen autentifikazio-froga eta ordainketak egin izanaren froga. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen erantzukizuna baimendu gabeko |
ordainketen kasuan.
46. artikulua. Agindu-emailearen erantzukizuna baimendu gabeko ordainketen kasuan.
47. artikulua. Eragiketaren zenbatekoa aurrez ezagutzen ez den ordainketak.
48. artikulua. Onuradun batek hasitako edo onuradun horren bitartez hasitako ordainketen itzulketak.
49. artikulua. Onuradun batek hasitako edo onuradun horren bitartez hasitako ordainketen itzulketa-eskaerak.
III. kapitulua. Ordainketak egitea.
1. atala. Ordainketa-aginduak eta transferitutako zenbatekoak.
50. artikulua. Ordainketa-aginduak jasotzea.
51. artikulua. Ordainketa-aginduak errefusatzea.
52. artikulua. Ordainketa-aginduen errebokaezintasuna.
53. artikulua. Transferitutako zenbatekoak eta jasotako zenbatekoak.
2. atala. Betearazteko epea eta balio-data.
54. artikulua. Aplikazio-eremua.
55. artikulua. Ordainketa-kontu batera ordaintzeko eragiketak.
56. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailean ordainketa-kontuen titularrak ez diren onuradunak.
57. artikulua. Ordainketa-kontu batean sartutako eskudirua.
58. artikulua. Funtsen balio-data eta erabilgarritasuna.
3. atala. Erantzukizuna.
59. artikulua. Okerreko identifikatzaile bakarrak.
60. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen erantzukizuna ordainketa-aginduak ez betetzeagatik, oker betetzeagatik edo berandu betetzeagatik.
61. artikulua. Ordainketak hasteko zerbitzuen erantzukizuna ordainketak ez egiteagatik edo oker egiteagatik.
62. artikulua. Kalte-ordain gehigarria.
63. artikulua. Ordaina jasotzeko eskubidea.
64. artikulua. Erantzukizunik ez egotea aparteko inguruabarrak eta aurreikusten ezinezkoak diren inguruabarrak daudenean.
IV. kapitulua. |
Datuen babesa. |
65. artikulua. |
Datuen babesa. |
V. kapitulua. |
Eragiketa- eta segurtasun-arriskuak. |
|
Eragiketa- eta segurtasun-arriskuen kudeaketa. Gorabeherak jakinaraztea. Autentifikazioa. |
VI. kapitulua. |
Auziei beste konponbide bat emateko prozedurak. |
|
Gatazkei konponbide alternatiboa ematea. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen erreklamazioen konponbidea. |
IV. titulua. Zehapen-araubidea.
71. artikulua. Xedapen orokorrak.
72. artikulua. Administrazio publikoen eta Espainiako Bankuaren arau-hausteak.
Lehen xedapen gehigarria. Ordainketakoak ez diren eragiketei dagozkien zordunketetan edo pagamenduetan aplikatzekoa den araubidea.
Bigarren xedapen gehigarria. Eskudirua ateratzea kutxazain automatikoetan.
Hirugarren xedapen gehigarria. Informazio-betebeharrak.
Lehenengo xedapen iragankorra. Baimena duten ordainketa-erakundeentzako araubide iragankorra.
Bigarren xedapen iragankorra. Jarduera moduan azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 1.2.g) artikuluan jasotako zerbitzua duten ordainketa-erakundeentzako araubide iragankorra.
Hirugarren xedapen iragankorra. Ordainketak hasteko zerbitzuentzako eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuentzako araubide iragankorra.
Laugarren xedapen iragankorra. Baimena duten diru elektronikoko erakundeentzako araubide iragankorra.
Bosgarren xedapen iragankorra. Indarrean dauden kontratuak.
Seigarren xedapen iragankorra. 4.l artikuluan ezarritako mugen betetzea segurtatzeko behar diren prozesuak ezartzea.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen kexa eta erreklamazioak ebazteko araubide iragankorra.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Kontu-kudeatzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen abusuaren debekua.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Bidean diren baimentze-prozedurak.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Azken xedapenetako lehena. Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako bigarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako hirugarrena. Kontsumitzaileentzako Finantza-zerbitzuak Urrutitik Merkaturatzeari buruzko uztailaren 11ko 22/2007 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako laugarrena. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina aldatzea; testu bategin hori uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Azken xedapenetako bosgarrena. Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako seigarrena. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako zazpigarrena Enpresa Finantzaketa Sustatzeari buruzko apirilaren 27ko 5/2015 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako zortzigarrena. Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko ekainaren 18ko 11/2015 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzea
Azken xedapenetako hamargarrena. Eskumen-tituluak.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Europar Batasunaren Zuzenbidea txertatzea.
Azken xedapenetako hamabigarrena. Erregelamendua garatzeko gaikuntza.
Azken xedapenetako hamahirugarrena. Indarrean jartzea.
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
1. Errege lege-dekretu honen xedea Espainiako lurraldean modu profesionalean ematen diren ordainketa-zerbitzuak arautzea da, 2. apartatuan aipatzen direnak, horren barnean direla haiek emateko modua, ordainketa-erakundeen araubide juridikoa eta ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoa den gardentasun- eta informazio-araubidea, bai eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen eta haien hornitzaileen eskubideak eta betebeharrak ere.
2. Ordainketa-zerbitzu hauek arautzen ditu errege lege-dekretu honek:
a) Ordainketa-kontu batean eskudirua sartzea eta ordainketa-kontua bera kudeatzeko beharrezko diren eragiketa guztiak egitea ahalbidetzen duen zerbitzua.
b) Ordainketa-kontu batetik eskudirua ateratzea eta ordainketa-kontua kudeatzeko beharrezko diren eragiketa guztiak egitea ahalbidetzen duen zerbitzua.
c) Ordainketak egitea, funts-transferentzia barne, erabiltzailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailean edo ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batean ordainketa-kontu baten bidez:
Lehena. Zordunketa helbideratuak egitea, errepikakorrak ez diren zordunketa helbideratuak barne.
Bigarrena. Ordainketak egitea ordainketarako txartel baten bidez edo antzeko gailu baten bidez.
Hirugarrena. Transferentziak egitea, agindu iraunkorrak barne.
d) Ordainketak egitea funtsak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile batentzat irekitako kreditu-linea batek estaltzen dituenean:
Lehena. Zordunketa helbideratuak egitea, errepikakorrak ez diren zordunketa helbideratuak barne.
Bigarrena. Ordainketak egitea ordainketarako txartel baten bidez edo antzeko gailu baten bidez.
Hirugarrena. Transferentziak egitea, agindu iraunkorrak barne.
e) Ordainketa-tresnak jaulkitzea edo ordainketak eskuratzea.
f) Dirua bidaltzea.
g) Ordainketak hasteko zerbitzuak.
h) Kontuei buruzko informazio-zerbitzuak.
2. artikulua. Ordainketa-zerbitzuei aplikatzeko eremua.
I. Errege lege-dekretu hau Espainian ematen diren ordainketa-zerbitzuei aplikatuko zaie.
II. eta III. tituluak Europar Batasuneko estatu baten dibisa batekin egindako ordainketei aplikatuko zaizkie bai agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea eta bai onuraduna edo ordainketan esku hartzen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bakarra Espainian kokatuta daudenean. Europar Batasuneko estatu baten dibisa batekin egindako ordainketetan, hornitzaileetako bat Espainian badago eta beste bat edo batzuk Europar Batasuneko beste estatu batean kokatuta badaude, Espainian gauzatu diren ordainketa horien aldeei aplikatuko zaizkie II. eta III. tituluak.
Europar Batasunekoa ez den estatu baten dibisa batekin Espainian egiten diren ordainketen aldeei dagokienez, ordainketan esku hartzen duten ordainketa-zerbitzuen hornitzaileetako bat gutxienez Espainian kokatuta dagoenean eta bestea Europar Batasunean kokatuta dagoenean, II. eta lll. tituluak aplikatuko dira, hauek izan ezik: l. tituluari dagokionez, ordainketa berezietan zein esparru-kontratu baten bidez araututakoetan ordainketa-zerbitzua betearazteko gehieneko epeari buruz erregelamenduz ezartzen denari jarraituz ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileei eman beharreko informazioa-, eta, III. tituluari dagokionez, 53. artikulutik 57. artikulura bitartekoak.
Espainian egiten den ordainketaren aldeei, ordainketa hori edozein dibisarekin eginda ere, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileetako bat Europar Batasunetik kanpo kokatuta dagoenean, II. eta lll. tituluak aplikatuko zaizkie, hauek izan ezik: l. tituluari dagokionez, ordainketa berezietan zein esparru-kontratu baten bidez araututakoetan ordainketa-zerbitzua betearazteko gehieneko epeari buruz erregelamenduz ezartzen denari jarraituz ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari eman beharreko informazioa, funtsak itzultzeko betekizunak eta esparru-kontratu baten barruan egindako ordainketa bakoitzaren gehieneko epeari buruzko aldez aurreko informazioa, eta, III. tituluari dagokionez, 35.2, 35.3, 48., 49., 53., 55.1,60. eta 63. artikuluak.
2. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek ez dituzte Batasunean legez egoitza duten ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak diskriminatuko naziotasunagatik, bizilekuagatik, jaiotzagatik, arraza- zein etnia-jatorriagatik, sexuagatik, erlijioagatik, sinesmen edo iritziagatik, adinagatik, desgaitasunagatik, genero-orientazio edo -identitateagatik, edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik edo Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan jasotako arrazoiengatik, ordainketa-kontu bat eskatzen dutenean edo hartara sartzen direnean. Ordainketa-kontu bat edukitzeari aplikatzekoak diren baldintzak ez dira inolaz ere diskriminatzaileak izango.
3. Kontsumorako Kreditu Kontratuei buruzko ekainaren 24ko 16/2011 Legean aurreikusitakoa ezertan kendu gabe, ordainketa-tresna edo -zerbitzu batek gisa horretako kreditu bat ematea jasotzen duen kasuetan aplikatuko da errege lege-dekretu hau.
3. artikulua. Definizioak.
Errege lege-dekretu honen ondoreetarako, jarraian zehaztutako esanahia izango dute hauek:
1. Zordunketa helbideratua: agindu-emailearen ordainketa-kontuan kargu bat egitera bideratutako ordainketa-zerbitzua, zeinean ordainketa onuradunak hasten duen, agindu-emaileak onuradunari, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari edo agindu-emailearen beraren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari emandako baimenean oinarrituta.
2. Ordainketa bat eskuratzea: ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek ordainketak onartzea eta prozesatzea kontratu baten bidez onuradunarekin adostuta ematen duen ordainketa-zerbitzua, onuradunarentzako funts-transferentzia bat egitea dakarrena.
3. Agentea: ordainketa-erakunde baten izenean ordainketa-zerbitzuak ematen dituen pertsona fisiko edo juridikoa.
4. Autentifikazioa: ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bati ordainketa-zerbitzu baten erabiltzailearen identitatea egiaztatzeko edo ordainketa-tresna jakin baten erabilpenaren balioa egiaztatzeko aukera ematen dion prozedura, erabiltzailearen segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak erabiltzea barnean dela.
5. Bezeroaren autentifikazio indartua: ezagutza (bakarrik erabiltzaileak ezagutzen duen zerbait), jabetza (bakarrik erabiltzaileak daukan zerbait) eta atxikipen gisa (erabiltzailea den zerbait) kategorizatuta dauden bi elementu independente -hau da, bat urratzeak ez du auzitan jartzen besteen fidagarritasuna- edo gehiago erabiltzean oinarritutako autentifikazioa, halako moduz sortua non identifikazio-datuen konfidentzialtasuna babestuko duen.
6. Onuraduna: ordainketa batean ordaintzen diren funtsen hartzailea izatekoa den pertsona fisiko edo juridikoa.
7. Eduki digitala: euskarri digitalean ekoitzitako eta hornitutako ondasun edo zerbitzua, zeinaren erabilera edo kontsumoa mugatuta baitago gailu tekniko bat erabiltzera eta zeinean ez baita inolaz ere sartzen ondasun edo zerbitzu fisikoen erabilera edo kontsumoa.
8. Kontsumitzailea: pertsona fisiko bat, errege lege-dekretu honen xede diren ordainketa-zerbitzuetako kontratuetan bere jarduera ekonomikotik, merkataritzakotik edo profesionaletik kanpoko xedeekin jarduten duena.
9. Esparru-kontratua: ordainketarako zerbitzu-kontratu bat ordainketa banakakoak eta ondoz ondokoak etorkizunean nola betearazi esaten duena eta ordainketa-kontu bat irekitzeko betebeharra eta horretarako baldintzak ezar ditzakeena.
10. Segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak: ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileei autentifikaziorako ematen dizkien elementu pertsonalizatuak.
11. Ordainketa-kontua: ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile baten edo batzuen izenean dagoen kontu bat, ordainketak egiteko erabiltzen dena.
12. Ordainketa-datu minberak: iruzur bat egiteko erabil daitezkeen datuak, segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak barne. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileen jarduerei eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuen hornitzaileei dagokienez, kontuaren titularraren izena eta haren zenbakia ez dira ordainketa-datu minberak.
13. Egun balioduna: saltokiak irekitzeko eguna, ordainketan esku hartzen duten agindu-emailearen edo onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek ordainketa bat egiteko behar diren ondoreetarako. Telematika bidez kontratatutako ordainketa-kontuen kasuan, kontratua zein ordainketa-zerbitzuen hornitzailerekin egin den, haren egoitza soziala kokatuta dagoen tokiaren egutegiari jarraituko zaio.
14. Ordainketa-tresnen jaulkipena: ordainketa-zerbitzu bat da, zeinean ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek kontratu bidez konpromisoa hartzen baitu agindu-emaileari ordainketa-tresna bat emateko; tresna horrek, izan ere, aukera emango dio agindu-emailearen ordainketak prozesatzeko.
15. Ordainketa-erakundea: pertsona juridiko bat da, zeinari baimena eman baitzaio ordainketa-zerbitzuak eman eta egiteko Europar Batasun osoan, 11. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
16. Harrerako estatu kidea: Europar Batasuneko estatu bat da, ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak agente bat edo sukurtsal bat duen edo ordainketa-zerbitzuak ematen dituen jatorrizko Europar Batasuneko estatua ez dena.
17. Jatorrizko estatu kidea: Honako hauetako bat:
a) Ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak bere egoitza soziala finkatua duen Europar Batasuneko estatua, edo;
b) Ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak, legedi nazionalaren arabera egoitza sozialik ez badu, bere administrazio nagusia kokatua duen Europar Batasuneko estatua.
18. Balio-data: ordainketa-kontu batean ordaindutako edo kargatutako funtsen gaineko interesa kalkulatzeko erreferentzia gisa ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek erabiltzen duen data.
19. Funtsak: billete eta txanponak, banku-dirua edo diru elektronikoa (hau da, bide elektroniko edo magnetikoen bidez bildutako balio monetario oro, jaulkitzaileari buruzko kreditu bat ordezkatzen duena, funtsak hartzean ordainketak egiteko jaulkitzen dena eta diru elektronikoaren jaulkitzaileaz beste pertsona fisiko edo juridiko batek onartzen duena).
20. Funts berekiak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzko 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak -648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duenak- 4. artikuluaren
1. apartatuaren 118. puntuan ematen duen definizioaren araberako funtsak, zeinetan 1. mailako kapitalaren ehuneko 75ek, gutxienez, 1. mailako kapital arruntaren forma hartzen duen -hain zuzen ere, erregelamendu horren 50. artikuluak aipatzen duena-, eta 2. mailako kapitalak, berriz, ez duen 1. mailako kapitalaren herena gainditzen.
21. Taldea: enpresa talde bat, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren zentzuan edo 2014ko urtarrilaren 7ko 241/2014 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 4., 5., 6. eta 7. artikuluen zentzuan -erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 575/2013 (EB) Erregelamendua osatzen da, erakundeen funts berekien betekizunei aplikatzekoak diren erregulazio-teknikei buruzko arauei dagokienez-, enpresak elkarrekin lotuta daudenean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzko 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak -648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duenak-10.1 edo 113.6 edo 113.7 artikuluetan xedatzen duenaren indarrez.
22. Identifikatzaile bakarra: letren, zenbakien edo zeinuen konbinazio bat, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak zerbitzu horien erabiltzaileari zehaztutakoak; hain zuzen ere, azken horrek konbinazio hori, modu zalantza gabean, ordainketan eman beharko dio ordainketa-zerbitzuaren edo ordainketa-kontuaren beste erabiltzaileari.
23. Ordainketa-tresna: ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen eta ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen artean adostutako edozein gailu pertsonalizatu edo prozedura-multzo, ordainketa-agindu bat hasteko erabiltzen direnak.
24. Urrutiko komunikazio-bitartekoa: ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen aldi bereko presentzia fisikorik gabe ordainketa-zerbitzuen kontratu bat egiteko erabil daitekeen edozein baliabide.
25. Mikroenpresa: enpresa bat da, halakotzat hartuta bai lanbide- edo enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoak bai pertsona juridikoak, ordainketa-zerbitzuen kontratua egiteko unean hamar pertsonari baino gutxiagori enplegua ematen diena eta urteko negozio-bolumen gisa edo urteko balantze orokor gisa bi milioi euro baino gutxiago dituena, Mikroenpresen, Enpresa Txikien eta Enpresa Ertainen Definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen Gomendioaren eranskinaren 1. eta 2. artikuluen 1. eta 3. apartatuetan ezarritakoaren arabera.
26. Ordainketa: agindu-emaileak hasitako edo agindu-emailearen kontura hasitako edo onuradunak hasitako ekintza bat, zeina honako honetan baitatza: funtsak sartzea, transferitzea edo erretiratzea, alde batera utzita agindu-emailearen eta onuradunaren artean azpitik dagoen edozein betebehar.
27. Urrutiko ordainketa: Internet bidez edo urrutiko komunikaziorako erabil daitekeen gailu baten bidez hasitako ordainketa.
28. Ordainketa-agindua: agindu-emaileak edo onuradunak ordainketa-zerbitzuen bere hornitzaileari emandako jarraibidea, zeinaren bidez ordainketa bat egiteko eskatzen baitu.
29. Agindu-emailea: ordainketa-kontu baten titularra den pertsona fisiko edo juridikoa, zeinak ordainketa-agindu bat baimentzen baitu kontu horretatik; edo, ordainketa-konturik ez badago, ordainketa-agindu bat ematen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
30. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak: pertsona fisiko edo juridikoa, profesional gisa soilik 1.2.h) artikuluak aipatzen dituen jarduerak emateko erregistratu dena, 15. artikuluak aurreikusitako baldintzetan, eta ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen izaera duena.
31. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea: 1.2.g) artikuluan aipatzen diren jarduerak profesional gisa betetzen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea.
32. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailea: 5. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasotako erakunde eta organismoak, bai eta 14. eta 15. artikuluetan ezarritako salbuespenei atxikitzen zaizkien pertsona fisiko edo juridikoak ere.
33. Kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailea: ordainketa-zerbitzuen kudeatzailea, agindu-emaile bati ordainketa-kontu bat edo batzuk ematen dizkiona eta haien mantentzeaz arduratzen dena.
34. Komunikazio elektronikoen sarea: Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Legearen II. eranskinaren 31. apartatuan definitutakoaren araberako sarea.
35. Komunikazio elektronikoen zerbitzua: maiatzaren 9ko 9/2014 Legearen II. eranskinaren 35. apartatuan definitutakoaren araberako zerbitzua.
36. Dirua bidaltzeko zerbitzua: ordainketa-zerbitzu bat da, agindu-emaile baten funtsak jasotzeko aukera ematen duena, agindu-emailearen edo onuradunaren izenean inongo ordainketa-konturik sortu gabe; horren xede bakarra hau da: diru-zenbateko baliokide bat transferitzea onuradun bati edo onuradunaren kontura jarduten duen ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile bati, edo funtsak onuradunaren kontura jaso eta haren esku jartzea.
37. Ordainketa-zerbitzua: errege lege-dekretu honen 1.2 artikuluan aipatutako enpresa-jarduera bat edo batzuk.
38. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua: lineako zerbitzu bat da, eta haren xedea ordainketa-kontu bati edo batzuei buruz informazio metatua ematea da; dela ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batean, dela ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batzuetan ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailea titular den ordainketa-kontu horri edo horiei buruzkoa.
39. Ordainketa hasteko zerbitzua: ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batekin hasitako ordainketa kontu bati dagokionez eta ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak eskatuta ordainketa-agindu bat bideratzen hasteko zerbitzua.
40. Ordainketa-sistema: funtsen transferentziarako sistema bat da, xedapen formal eta normalizatuen bidez arautua, ordainketak tratatu, likidatu edo konpentsatzeko arau komunak dituena.
41. Euskarri iraunkorra: ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari pertsonalki transmititu zaion informazioa biltegiratzeko bidea ematen dion tresna; biltegiratze hori halako moduz egingo du, non etorkizuneko kontsultarako erraz eskuratzeko moduan egongo den, informazio horren xedeetarako egokia den epe batez, eta erreprodukzioa bideratzeko modua egongo den, biltegiratutako informazioan aldaketak egin gabe.
42. Sukurtsala: jarduera-zentro bat, administrazio zentralaz bestekoa, zeina ordainketa-erakunde baten atal bat baita; ez du nortasun juridikorik izango, eta zuzenean egingo ditu ordainketa-erakundeari berezkoak zaizkion eragiketa guztiak edo batzuk. Sukurtsal bakartzat hartuko dira ordainketa-erakunde batek estatu kide berean ezarriak dituen jarduera-zentro guztiak, haien administrazio nagusia beste estatu kide batean badago.
43. Erreferentziako kanbio-tasa: edozein dibisa-aldaketa kalkulatzeko oinarri gisa erabilitako kanbio-tasa, dela ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak emana denean, dela jendearentzako eskuragarri dagoen iturri batetik datorrenean.
44. Erreferentziako interes-tasa: aplikatu beharreko interesak kalkulatzeko oinarri gisa erabilitako interes-tasa, jendearentzako eskuragarri dagoen eta ordainketa-zerbitzuen kontratu bateko bi aldeek egiazta dezaketen iturri batetik datorrena.
45. Transferentzia: ordainketa-zerbitzu bat, zeinaren xedea baita pagamendu bat egitea onuradun baten ordainketa-kontu batean ordaintzeko eragiketa baten edo batzuen bidez, agindu-emailearen ordainketa-kontua mantentzen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak egitea ere, agindu-emaile baten kontu baten kargura eta agindu-emailearen jarraibideetan oinarriturik.
46. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzailea: pertsona fisiko edo juridikoa, ordainketa-zerbitzu batez baliatzen dena, dela agindu-emaile moduan, dela onuradun moduan, dela bataren eta bestearen moduan.
4. artikulua. Aplikaziorako salbuespenak.
Errege lege-dekretu hau ez zaie aplikatuko honako jarduera hauei:
a) Soilik eskudirutan eta zuzenean -inongo bitartekaririk esku hartu gabe- agindu-emaileak onuradunari egindako ordainketak.
b) Soilik agindu-emailearen edo onuradunaren kontura ondasun edo zerbitzuen erosketa edo salmenta negoziatzeko edo amaitzeko akordioaren bidez baimenduta dagoen merkataritza-agente baten bitartez agindu-emaileak onuradunari egindako ordainketak.
c) Billete eta txanponen garraio fisikoa, jarduera profesional gisa egina, haiek jaso, tratatu eta entregatzea barnean direla.
d) Modu ez-profesionalean eskudirua jaso eta entregatzean dautzan ordainketak, irabazi asmorik gabeko edo ongintzako jardueren esparruan eginak.
e) Ordainketa baten barruan, ondasunak edo zerbitzuak erosteko ordainketaren bidez onuradunak agindu-emaileari eskudirua ematen dion zerbitzuak, ordainketa egin baino lehentxeago ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak berariaz eskatuta eskudirua ematen dion zerbitzu horiek.
f) Dibisen trukerako «eskudirua eskudiru truk» eragiketak (billete-trukea), zeinetan funtsak ez diren ordainketa-kontu batean mantentzen.
g) Ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bati bidalitako honako dokumentu hauetatik edozeinen bidez eta funtsak onuradunaren esku jartzeko asmoz egindako ordainketak:
1. a Txekeei buruzko lege uniforme bat ezartzen duen 1931ko martxoaren 19ko Genevako Hitzarmenean araututako paper-txekeak.
2. a Aurreko tartekian jasotakoen antzekoak diren paper-txekeak, Txekeei buruzko lege uniforme bat ezartzen duen 1931ko martxoaren 19ko Genevako Hitzarmenaren partaide ez diren estatu kideen zuzenbideak araututakoak.
3. a Paper-efektuak, Kanbio-letrei eta zor-agiriei buruzko lege uniforme bat ezartzen duen 1930eko ekainaren 7ko Genevako Hitzarmenaren araberakoak.
4. a Aurreko tartekian jasotakoen antzekoak diren efektuak, Kanbio-letrei eta zor-agiriei buruzko lege uniforme bat ezartzen duen 1930eko ekainaren 7ko Genevako Hitzarmenaren partaide ez diren estatu kideen zuzenbideak araututakoak.
5. a Paper-baleak.
6. a Paperezko bidaia-txekeak.
7. a Paperezko posta-igorpenak, Posta Batasun Unibertsalaren definizioaren araberakoak.
h) Ordainketak edo balioak konpentsatzeko eta likidatzeko sistema batez egindako ordaintze-eragiketak edo konpentsazio- eta likidazio-agente, kontrakontu zentraleko erakunde, ordezkaritza-ganbera edo banku zentral eta sistemako beste partaide batzuen eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen artean egindako ordainketak, 8. artikuluan ezarritakoa alde batera gabe.
i) Zorroen kudeaketarekin lotutako ordainketak -dibidenduak, interesak edo beste banaketa batzuk barne-, edo amortizazio edo salmentekin lotutakoak, honako hauek eginak: h) letran aipatutako pertsonek, inbertsio-zerbitzuetako enpresek, kreditu-erakundeek, inbertsio kolektiboko erakundeek eta haien kudeatzaileek, pentsio-plan eta funtsek eta haien kudeatzaileek eta finantza-tresnak zaintzeko baimenduta dagoen beste edozein erakundek.
j) Zerbitzu teknikoen hornitzaileek ordainketa-zerbitzuak emateko euskarri gisa ematen diren zerbitzuak; hornitzaile horiek transferitu behar diren funtsak inoiz ere edukiko ez dituztenak izan behar dute. Zerbitzu hauek daude barnean: datuen tratamendua eta biltegiratzea, konfiantza-zerbitzuak eta intimitatea babestekoak, datuen eta erakundeen autentifikazioa, informazio-teknologiaren hornidura eta komunikazio-sareen hornidura, ordainketa-zerbitzuetarako erabilitako terminalen eta gailuen hornidura eta mantentzea, zerbitzu hauek izan ezik: ordainketak hasteko zerbitzuak eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuak.
k) Soilik modu mugatuan erabil daitezkeen eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten ordainketa-tresna berariazkoetan oinarritutako zerbitzuak:
1. a Titularrari ondasunak edo zerbitzuak soilik igorlearen lokaletan edo zerbitzuen hornitzaileen sare mugatu baten barruan eskuratzea ahalbidetzen dioten tresnak, igorle profesionalarekiko zuzeneko merkataritza-akordio baten indarrez eta erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzen arabera ahalbidetzen diotenak.
2. a Soilik ondasun edo zerbitzuen multzo oso mugatu bat erosteko erabil daitezkeen tresnak.
3. a Nazioko lurraldera mugatutako balioa duten tresnak, sektore publikoko enpresa batek edo erakunde batek eskatuta emandakoak, zeinak agintari publiko batek araututa baitaude, helburu sozial edo fiskal berariazkoekin, eta igorlearekin merkataritza-akordio bat izenpetu duten hornitzaileen ondasun eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko balio dutenak.
l) komunikazio elektronikoko sare edo zerbitzuen hornitzaile baten ordainketak, horren barnean direla hornitzaileaz eta harpidedunaz beste pertsona batzuen arteko eragiketak, sareko edo zerbitzuko harpidedun baten aldeko komunikazio elektronikoko zerbitzuak emateaz gainerako izaera batez egindakoak:
1. a eduki digitala eta ahots-zerbitzuak erosteko -erosketa edo eduki digitaleko kontsumo horretarako zer gailu erabiltzen den alde batera utzita- eta kasuko fakturan kargatzen direnak, edo;
2. a gailu elektroniko baten bidez egin eta kasuko fakturan kargatutakoak ongintzako jarduera baten esparruan edo garraio-zerbitzuetarako, aisiarako, aparkalekuetarako eta ikuskizunetarako edo erregelamenduz zehazten den beste edozein billete edo sarrera enkargatu, erosi edo baliozkotzeko jarduera baten esparruan, ondasun fisikoak kanpo utzita, baldin eta 1. eta 2. tartekietan aipatzen diren ordainketetako bakarrak ere ez badu 50 euroko zenbatekoa gainditzen eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badu:
i. Harpidedun baten ordainketen zenbateko metatuak ez gainditzea hileko 300 euroko kopurua, edo
ii. Hornitzaile batek komunikazio elektronikoko sarearen edo zerbitzuaren hornitzailearekin aurreordainketako kontratu bat baldin badu, ordainketen zenbateko metatuak ez gainditzea 300 euroko kopurua hileko.
m) Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen, beren konturako agenteen edo sukurtsalen artean egindako eragiketak.
n) Talde bereko enpresen artean egindako ordainketak eta haiekin lotutako zerbitzu-eragiketak, talde berekoa den enpresa batena ez den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileren baten bitartekaritzarik gabe egindakoak.
ñ) Txartel-jaulkitzaile baten edo batzuen izenean jarduten duten hornitzaileek kutxazain automatikoetan eskudirua erretiratzeko ematen dituzten zerbitzuak, dirua ordainketa-kontu batetik erretiratzen duen ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearekiko esparru-kontratuan sartzen ez direnak, betiere hornitzaile horiek 1.2 artikuluan jasotakoetatik beste ordainketa-zerbitzurik ematen ez dutenean. Hala eta guztiz ere, bezeroari, funtsak erretiratu aurretik, informazioa eman beharko zaio funtsak erretiratzeari aplikatzekoa zaion edozein komisio edo gasturik buruz, bai eta eragiketa egin ondoren eskudirua jasotzeari buruz ere; hori guztia, 29. eta 30. artikuluetan eta haien garapen-arauetan aurreikusitakoari jarraituz, ordainketa bereziei eta dibisa-kanbioko zerbitzuei aplikatzekoak zaizkien gastuei dagokienez, horien barnean dela ordainketaren konbertsiorako erabiliko den kanbio-tasari buruzko informazioa.
5. artikulua. Jardueraren erreserba.
1. Europar Batasuneko ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batzuek mugaz gaindiko zerbitzuak emateari buruz errege lege-dekretu honek 22. artikuluan ezarritako xedapenak alde batera utzi gabe, ordainketa-zerbitzuen honako hornitzaile-kategoria hauek eman ahal izango dituzte 1. artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuak:
a) Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 1. artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakundeak, horien barnean direla atzerriko kreditu-erakundeek Espainian dituzten sukurtsalak, bai sukurtsal horien administrazio zentralak Europar Batasunean daudenean, bai hartatik kanpo daudenean ere.
b) Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legaren 2.1 b) artikuluan aipatzen diren diru elektronikoko erakundeak, horien barnean direla diru elektronikoko atzerriko erakundeek Espainian dituzten sukurtsalak, bai sukurtsal horien administrazio zentralak Europar Batasunean daudenean, bai hartatik kanpo daudenean ere, sukurtsal horiek ematen dituzten ordainketa-zerbitzuak diru-elektronikoaren jaulkipenari lotuta dauden neurrian.
c) I. tituluan araututako ordainketa-erakundeak eta 14. eta 15. artikuluetan ezarritakoari lotuta dauden erakundeak.
d) Sociedad Estatal de Correos y Telegrafos SA erakundea, bere araudi berariazkoaren indarrez eman ditzakeen ordainketa-zerbitzuei dagokienez.
2. Errege lege-dekretu honen ondoreetarako, ordainketa-zerbitzuen hornitzailetzat hartuko dira, halaber, agintari publiko gisa jarduten ez dutenean ere:
a) Europako Banku Zentrala, Espainiako Bankua eta gainerako banku zentral nazionalak;
b) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoak eta toki-entitateak.
3. Debekatuta dago 1. artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuetatik edozein ematea ordainketa-zerbitzuen hornitzailea ez den eta berariaz errege lege-dekretu honen aplikazio-eremutik salbuetsita ez dagoen pertsona fisiko edo juridiko orori.
6. artikulua. Jakinarazteko eginbeharra.
1. 4. artikuluaren k) letraren 1. eta 2. tartekietan jasotako jardueretako batean aritzen diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek edo bi jarduerak dituztenek, aurreko 12 hilabeteetan hilean guztira milioi bat eurotik gorako ordainketak egin badituzte, urtero, lehen hiruhilekoan zehar, jakinarazpen bat igorri beharko diote Espainiako Bankuari, eskainitako zerbitzuen deskribapen batekin, eta bertan zehaztuko da 4. artikuluaren k) letraren 1. eta 2. tartekietan jasotako zein salbuespeni lotuta dagoen jarduera horretan aritzea.
Jakinarazpen horretan oinarrituta, Espainiako Bankuak erabaki arrazoitu bat hartuko du, 4. artikuluaren k) letran jasotako irizpideei erreparatuta, baldin eta jarduerak ez baditu betetzen errege lege-dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratzeko irizpideak, eta horri buruz informatuko du interesduna.
2. 4. artikuluaren l) letran jasotako jardueretako batean aritzen diren pertsonek urtero jakinarazpen bat eta kanpoko aditu independente baten urteko txosten bat igorri beharko diote Espainiako Bankuari, lehenengo hiruhilekoan; txosten horretan ziurtatuko da jarduera hori 4. artikuluaren l) letran adierazitako mugei egokitzen zaiela.
3. Espainiako Bankuak Europako Banku Agintaritza (EBA) informatuko du 1. eta 2. apartatuen indarrez jakinarazitako jarduerei buruz, eta adieraziko dio jarduera horiek zer salbuespenen pean dauden.
4. 1. eta 2. apartatuen arabera jakinarazitako jardueren deskribapena 13. artikuluan aipatutako erregistroan argitaratuko da.
7. artikulua. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua.
Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek eskubidea izango dute kontuei buruzko informazioa eskuratzea ahalbidetzen duten zerbitzuetara jotzeko, salbu eta kasuko ordainketa-kontura linean sartzerik ez dagoenean.
Kontuei buruzko informazio-zerbitzuak emateko, ez da ezinbestekoa izango kontuei buruzko informazio-zerbitzuen hornitzaileen eta kontu-kudeatzaile diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen artean horretarako eginiko kontratu-harreman bat egotea.
8. artikulua. Ordainketa-sistemetarako sarbidea.
1. Pertsona juridikoak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baimenduen ordainketa-sistemetara sartzeko arauak ez dira diskriminatzaileak izango; objektiboak eta proportzionalak izango dira, eta sarbidea ez dute behar den baino gehiago zailduko berariazko arriskuak -likidazio-arriskuak, arrisku operatiboak eta ustiaketako arriskuak-saihesteko eta ordainketa-sistemaren egonkortasun operatibo eta finantzarioa bermatzeko.
Bereziki, ordainketa-sistemek ezin izango dizkiete honako betekizunetatik bakarra ere ezarri ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileei edo beste ordainketa-sistema batzuei:
a) beste ordainketa-sistema batzuetan parte-hartze efektiboa edukitzea murrizten duten arauak;
b) ordainketa-zerbitzuen hornitzaile erregistratuen arteko diskriminazioa eragiten duten arauak, parte-hartzaileen eskubide, betebehar eta ahalmenei dagokienez; ez eta
c) estatutu instituzionalean oinarritutako edozein murriztapen.
2. 1. apartatua hauei ez zaie aplikatuko:
a) Baloreak Ordaintzeko eta Likidatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legean xedatutakoaren arabera aitortutako ordainketa-sistemak;
b) talde batekoak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek -beste inork ez-osatutako ordainketa sistemak.
1.a) apartatuan aurreikusitakoaren ondoreetarako, aitortutako ordainketa-sistema bateko parte-hartzaile batek bidea ematen duenean sistemaren bidez transferentzia-aginduak emateko sistema horretan parte hartzen ez duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baimendu edo erregistratu bati, parte-hartzaile horrek aukera hori bera eskaini beharko du, modu objektibo, proportzional eta ez-baztertzailean, aurrez 1. apartatuaren arabera baimendutako edo erregistratutako ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batzuei, haiek aurrez eskaera eginda. Ezezkoa emanez gero, parte-hartzaileak horren arrazoiak xehe azalduko dizkio eskaera egin duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari.
3. 1.b) eta c) apartatuak ez zaizkie aplikatuko ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bakar batek -erakunde bakar gisa nahiz talde gisa- agindu-emailearen eta onuradunaren ordainketa-zerbitzuaren hornitzaile gisa jarduten duen edo jardun dezakeen eta sistemaren kudeaketaren arduradun bakarra den ordainketa-sistemei.
4. 1. apartatua aplikatzen zaien eta administrazio zentrala Espainian duten ordainketa-sistemek, edo sozietate edo erakunde espainiar batek kudeatuta daudenek, beren sarbide-arauak jakinarazi beharko dizkiote Espainiako Bankuari. Espainiako Bankuak argitara emango ditu arau horiek jakinarazi dizkioten ordainketa-sistemak.
5. Espainiako Bankua, ordainketa-sistemen funtzionamenduaren zaintza-eginkizunetan diharduela, artikulu honetan ezarritakoa bete dadin arduratuko da, eta aplikatzekoa izango da Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen 16. artikuluan ezarritakoa.
9. artikulua. Kreditu-erakundeetan irekitako kontuetarako sarbidea.
Ordainketa-erakundeek kreditu-erakundeen ordainketa-kontuetako zerbitzuetarako sarbidea izango dute modu objektibo, ez-diskriminatzaile eta proportzionalean. Sarbide hori ordainketa-erakundeek ordainketa-zerbitzuak oztoporik gabe eta efizientziaz emateko behar bezain zabala izango da.
Kreditu-erakunde batek ezezkoa ematen badio ordainketa-erakunde baten ordainketa-kontu bat irekitzeko eskaerari, edo kreditu-erakunde batek ordainketa-erakunde baten esparru-kontratua alde bakarrez suntsiarazten badu, kreditu-erakundeak berehala igorriko die Espainiako Bankuari eta ordainketa-erakundeari erabakia, behar bezala arrazoituta, eta, bereziki, kasuan kasuko ordainketa-erakunde zehatzaren arrisku berariazkoen analisian oinarrituta edo kreditu-erakundeak aurrez eta modu orokorrean argitara eman dituen irizpide objektibo, ez-baztertzaile eta proportzionalekiko egokitzapen faltan oinarrituta.
Ordainketa-erakundeen araubide juridikoa
10. artikulua. Ordainketa-erakundea eta jarduerak.
1. «Ordainketa-erakundea» izendapena, bai eta haren «OE» laburdura ere, erreserbatuta geratuko da 3.15 artikuluan zehaztutako erakundeentzat, eta erakunde horiek beren izendapen sozialean sartu ahalko dituzte, erregelamenduz zehazten den moduan.
2. Ordainketa-erakundeek ezin izango dituzte jendearen gordailuak edo ordaintzekoak diren funtsak bildu Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 3.1 artikuluan aurreikusitako moduan, ez eta diru elektronikoa jaulki ere. Erakunde horiek ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik ordainketa-zerbitzuak emateko jasotako funtsak ez dira izango gordailuak, diru elektronikoa edo berreskura daitezkeen bestelako funtsak.
11. artikulua. Baimentzea.
1. Ordainketa-erakunde gisa jarduteko baimenak 1.2 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzu guztiak edo haietatik batzuk jaso ahalko ditu, alde batera utzi gabe 15. artikuluan xedatutakoa soilik 1.2 artikuluaren h) letran aurreikusitako zerbitzua ematen den kasurako.
2. Espainiako Bankuari egokituko zaio ordainketa-erakundeen sorrera baimentzea, Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak bere eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren. Baimen-eskaerari buruzko erabakia hiru hilabeteko epean hartu beharko da, eskaera jasotako egunetik edo erabakia hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa osatzen den unetik zenbatzen hasita. Baimen-eskaera Administrazioaren isiltasunez ezetsiko da gehieneko epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe amaitzen bada, alde batera utzi gabe berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko eginbeharra. Baimenari ezezkoa ematen bazaio, arrazoitu egin beharko da.
Ordainketa-erakundeak baimentzeko araubidearen irizpidea ordainketa-zerbitzuak ematean ahal den konpetentziarik handiena izatea izango da, eta baimentzeko prozedurak bizkortasunaren, formaltasun ezaren eta prozedurazko ekonomiaren printzipioei jarraituko die betiere.
Espainiako Bankuak, baimentze-prozedura irekitzean, horren berri emango dio Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiari, eta izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak jakinaraziko dizkio. Haren amaieraren berri ere emango dio, bai eta erregelamenduz zehazten den beste edozein informazio jakinarazi ere.
2. Baimena emateko eskatzekoak diren betekizunak baimen horri eusteko ere eskatuko dira, erregelamenduz zehazten den moduan.
3. Ordainketa-erakundeak baimentzeko, Espainian egon behar dira haien administrazio zentrala, egoitza soziala eta ordainketa-zerbitzuak emateko jardueretatik zati bat.
4. Ahalmena ematen zaio Gobernuari ordainketa-erakundeen jarduera baimentzeari eta erregistratzeari eta haren baldintzei eta eremu geografikoari aplikatzekoa den araubide juridikoa ezartzeko; bereziki, funts propioen eta bermeen, segurtasunaren eta arrisku-kontrolaren beharkizunak, bai eta ordainketa-erakundeak beren jarduera, tamaina eta eragiketa-bolumena direla-eta salbuetsita egon daitezkeen betekizunak ere.
5. Baldin eta edozein aldaketa gertatzen bada baimentze-prozeduran emandako informazioaren eta dokumentazioaren zehaztasunean eragina duena, ordainketa-erakundeak horren berri emango dio, geroratu gabe, Espainiako Bankuari.
12. artikulua. Baimena ukatzea.
Ordainketa-erakunde gisa jarduteko baimena honako kasu hauetan ukatuko da:
a) Ordainketa-erakundeak gobernu korporatiboko prozedura egokirik ez izatea -horren barnean direla antolamendu administratibo eta kontabilitatearen antolamendu egokiak-, edo barne-kontroleko prozedura egokirik ez izatea, erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatzen duenik.
Hala, ordainketa-erakundeek antolamendu-egitura egokia izango dute, beren jardueren izaera, maila eta konplexutasunaren araberakoa. Egitura horrek ondo definitutako erantzukizun-ildo garden eta koherenteak izango ditu, bai eta arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko prozedura eraginkorrak eta barne-kontroleko mekanismo egokiak ere, administrazio- eta kontabilitate-prozedura zorrotzak barne. Metodo eta prozedura horiek exhaustiboak izango dira, bai eta erakundeak garatzen duen jardueraren izaeraren, mailaren eta konplexutasunaren araberakoak ere.
b) Erakundearen kudeaketa on eta egokia bermatzeko premia aintzat hartuta, partaidetza handia izango duten akziodunak behar bezain egokiak ez direla iriztea. Egokitasuna neurtzeko, faktore hauei erreparatuko zaie, besteak beste:
1. a Akziodunen merkataritza- eta lanbide-ohorea, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 24.3.a) artikuluaren eta haren erregelamenduzko garapenaren arabera. Ohore hori badagoela uste izango da akziodunak administrazio publikoak direnean.
2. a Akziodun horiek beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko dituzten ondare-bitartekoak.
3. a Erakundea partaide izan daitekeen taldearen egituran gardentasuna falta izatea, edo zailtasun larriak egotea ikuskatzeko edo jardueren garapenari buruzko behar den informazioa lortzeko.
c) Kudeaketaren eta ordainketa-zerbitzuen erantzukizuna duten administratzaileek eta zuzendari nagusiek eskatzen den merkataritza- eta lanbide-ohorea ez edukitzea, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 24.3.a) artikuluaren arabera, edo behar den gutxieneko esperientzia edo ezagutza ez edukitzea.
d) 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuaren 38. puntuan zehaztutakoaren arabera, lotura estuak egotea ordainketa-erakundearen eta beste pertsona fisiko edo juridikoen artean, gainbegiratze-eginkizunak eraginkortasunez egitea oztopatzen dutenak.
e) Gainbegiratze-eginkizuna egoki betetzeko oztopoak egotea hirugarren herrialde bateko zuzenbideko lege-, erregelamendu- edo administrazio-xedapenetan, zeinak aplikatzen baitzaizkie ordainketa-erakundearekin lotura estuak dauzkan pertsona fisiko edo juridikoetako bati edo batzuei, edo horretarako oztopoak egotea lege-, erregelamendu-edo administrazio-xedapen horien aplikazioak dakartzan arazoak direla eta.
f) Gutxieneko kapital soziala dela-eta dauden betekizunak ez betetzea.
g) Eskaerarekin batera aurkezten diren informazioak eta frogek aldeko baloraziorik ez lortzea, errege lege-dekretu honetan edo beronen erregelamenduzko garapenean ezarritako betekizun guztiak betetzeari dagokionez, ordainketa-erakundeak baimentzeko.
13. artikulua. Erregistratzea.
1. Behin baimena eskuratuta eta Merkataritza Erregistroan inskribatu eta eratu ondoren, ordainketa-erakundeak, jarduerei ekin aurretik, Espainiako Bankuko erregistro berezian inskribatu beharko dira. Erregistro horretan jasota utziko da ordainketa-erakunde bakoitza zer ordainketa-zerbitzutarako gaitu diren, haien agenteak nor diren, zer herrialdetan jardun nahi duten, eta, kasua bada, baimenaren errebokazioa eta erregelamenduz ezartzen den informazioa.
2. Halaber, erregistro horretan inskribaturik ageriko dira 4. artikuluaren k) letrako 1. edo 2. tartekian eta l) letran baimenak direla-eta aurreikusitako salbuespenak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta, kasua bada, salbuespenaren errebokazioa ere. Espainiako Bankuak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dio erregistro horretan jasotako informazioa, eta haren zehaztasunaren erantzulea izango da. Erregistroa publikoa izango da, eta Internet bidez sartu ahalko da bertara.
14. artikulua. Ordainketa-erakundeen salbuespenen araubidea.
1. 1.2 artikuluaren a) letratik f) letrara bitarte zerrendatzen diren ordainketa-zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak titulu honetan aurreikusitako araubidetik salbuetsita egongo dira; halere, Espainiako Bankuak artikulu honetan jasotako betekizunak egiaztatu ondoren, 13. artikuluan aipatzen den erregistro berezian izena eman beharko dute, eta 20., 23. 26. eta 27. artikuluetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie, honako hauek betetzen badituzte:
a) kasuan kasuko pertsonak edo agenteek -haiekiko erabateko erantzukizuna bere gain hartuta dauzkan agenteek- aurreko 12 hilabeteetan egindako ordainketen batez besteko guztizko balioa ez izatea hileko 3.000.000 eurotik gorakoa. Betekizun hori negozio-planean aurreikusitako ordainketen guztizko zenbatekoarekiko ebaluatuko da, Espainiako Bankuak plan hori aldatzeko eskatzen ez badu behintzat, eta
b) kudeaketaren edo jardunaren erantzukizuna duten pertsona fisikoetako bakarra ere ez egotea zigorturik kapitalak zuritzeko edo terrorismoa finantzatzeko delituengatik edo finantza-izaerako beste delitu batzuengatik.
2. Aurreko apartatuaren arabera erregistro-araubideari atxikitako pertsona orok:
a) Bere administrazio zentrala edo bizilekua Espainian ezarri beharko du.
b) Ordainketa-erakunde gisa tratatuko da, baina ezin izango ditu baliatu Europar Batasuneko lurraldean ezartzeko eta zerbitzuak libreki emateko eskubideak.
c) Espainiako Bankuari komunikatuko dizkio 1. apartatuan zehaztutako baldintzetan eragina duen egoera-aldaketa oro.
d) 11. artikuluan aurreikusitako baimena eskatu beharko du, aurreko 12 hilabeteetan egindako ordainketen batez besteko guztizko balioa hileko 3.000.000 eurotik gorakoa den unetik hasita 30 egun naturaleko epean.
3. Espainiako Bankuak errebokatu ahalko du 1. apartatuan aipatutako pertsonak erregistroan sartzea, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzeari uzten zaionean. Errebokazio hori erregistroan inskribatuko da, eta zioak emanda jakinaraziko zaio Europako Banku Agintaritzari.
4. Espainiako Bankuak urtero jakinaraziko dio Ekonomia eta Enpresa Ministerioari artikulu honetan aurreikusitako araubidea zenbat pertsona fisiko eta juridikori aplikatu zaien, eta urte natural bakoitzaren abenduaren 31n egindako ordainketen guztizko balioa komunikatuko du, 1.a) aparatuan aipatutakoaren arabera.
5. Artikulu honetan aurreikusitako erregistro-araubidea ez da izango eragozpena Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legea eta hura garatzeko erregelamendua betetzeko.
6. Ahalmena ematen zaio Gobernuari 1. apartatuan aipatzen diren pertsonen jardueraren erregistroari eta jardute-baldintzei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezar dezan.
15. artikulua. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak.
1. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak, erregelamenduz ezartzen den moduan, Espainiako Bankuaren erregistro berezian izena emateko prozedurari lotuko zaizkio; 13. artikuluan aipatzen da erregistro berezi hori. Erregistro horretan, kontuei buruzko informazio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeez gainera, haiek beste estatu batzuetan dituzten agenteak eta sukurtsalak jasoko dira.
Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak ordainketa-erakunde moduan tratatuko dira, baina ez zaie aplikatuko 10.1, 11., 12., 14., 16.1, 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluetan eta II. eta III. tituluetan ezarritakoa, salbu eta 29., 39. eta 41. artikuluetan eta 66.etik 68. artikulura bitartekoetan ezarritakoa, erregelamenduz xedatzen den moduan, eta ez dituzte bete beharko Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legean ezarritako betebeharrak.
2. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeek Espainian edukiko dute beren administrazio zentrala, beren egoitza soziala edo, kasua bada, beren bizilekua eta ordainketa-zerbitzuak emateko jardueren zati bat.
Erregistrorako eskatzekoak diren betekizunak hari eusteko ere eskatuko dira, erregelamenduz zehazten den moduan. Baldin eta edozein aldaketa gertatzen bada kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen erakunde gisa erregistratzeko eskaeran emandako informazioaren eta dokumentazioaren zehaztasunean eragina duena, erakundeak horren berri emango dio, geroratu gabe, Espainiako Bankuari.
3. Ahalmena ematen zaio Gobernuari kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeen jardueraren erregistroari, baldintzei eta esparru geografikoari aplikatuko zaien araubide juridikoa ezar dezan. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeen erregistro-araubidearen irizpidea ordainketa-zerbitzuak ematean ahal den konpetentziarik handiena izatea izango da, eta erregistro-prozedurak bizkortasunaren, formaltasun ezaren eta prozedurazko ekonomiaren printzipioei jarraituko die betiere.
16. artikulua. Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua edo berme baliokidea.
1. 1.2.g) artikuluan aipatzen diren ordainketa-zerbitzuak emateko baimena eskatzen duten ordainketa-erakundeak behartuta egongo dira, baimena lortzeko baldintza gisa, erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat edukitzera, zeinak zerbitzuak eskaintzen dituzteneko lurraldeak estaliko baititu, edo, bestela, berme baliokideren bat eduki beharko dute, Espainiako Bankuak onartzen duena, 45., 61. eta 63. artikuluetan aipatzen diren erantzukizunei aurre egin ahal izateari buruzkoa.
2. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeak behartuta egongo dira, erregistroan egoteko baldintza gisa, erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat edukitzera, zeinak zerbitzuak eskaintzen dituzteneko lurraldeak estaliko baititu, edo, bestela, berme baliokideren bat eduki beharko dute, Espainiako Bankuak onartzen duena, ordainketa-zerbitzuen hornitzailea, kontu-kudeatzailea edo ordainketa-zerbitzuen erabiltzailea direla-eta dauzkaten erantzukizunei aurre egin ahal izateari buruzkoa, erantzukizun horiek ordainketa-kontuaren informaziorako sarbide baimendu gabe edo iruzurrezko batetik edo informazio horren baimendu gabeko edo iruzurrezko erabileratik badatoz ere.
3. Espainiako Bankuak zehaztu ahalko ditu erantzukizun zibil profesionaleko aseguruaren edo 1. eta 2. apartatuetan aipatzen den berme baliokidearen gutxieneko zenbatekoa zenbatesteko erabili behar diren irizpideak.
17. artikulua. Partaidetza handien Kontrol-araubidea.
1. Errege lege-dekretu honen ondoreetarako, ordainketa-erakunde bateko partaidetza handitzat hartuko da, zuzenean edo zeharka, gutxienez ere kapitalaren edo erakundearen boto-eskubideen ehuneko 10era iristen dena, bai eta, aipatutako portzentajera iritsi gabe ere, erakundean eragin nabarmena edukitzea dakartenak ere. Erregelamenduz zehaztu ahalko da, ordainketa-erakundeen mota desberdinen ezaugarriak kontuan hartuta, noiz iritzi ahalko zaion pertsona fisiko edo juridiko batek eragin nabarmena izan dezakeela.
2. Ordainketa-erakundeek beren kapital-egiturari buruzko informazioa eman beharko diote Espainiako Bankuari, hark ezartzen dituen moduan eta epeetan.
Bere kabuz edo beste batzuekin itunduta jarduten duen pertsona fisiko edo juridiko orok, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuaren 36. puntuaren zentzuan partaidetza nabarmen bat zuzenean edo zeharka eskuratu edo handitu behar badu halako moduz non daukan boto- edo kapital-eskubideen proportzioa ehuneko 20, 30 edo 50 edo gehiago izatera iritsiko baita edo eskuratze horren poderioz ordainketa-erakundea kontrolatzera iritsiko baita, aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dio asmo hori Espainiako Bankuari, eta, horrekin batera, aurreikusitako partaidetzaren zenbatekoa adierazi eta Espainiako Bankuaren iritziz behar den informazio guztia eman. Informazio horrek ebaluaziorako egokia eta proportzionala izan beharko du, eskuratzaile potentzialaren eta proposatutako eskuratzearen ezaugarrien araberakoa. Aurrekoa, halaber, pertsona fisiko edo juridikoei aplikatuko zaie, baldin eta partaidetza handi bat zuzenean edo zeharka eskualdatu nahi badute edo halako moduz gutxitu nahi badute non boto-eskubideen edo kapital-eskubideen proportzioa ehuneko 20, 30 edo 50ekoa baino txikiagoa izatera iristen baita edo ordainketa-erakundearen kontrol efektiboa izateari uzten baitzaio.
3. Ordainketa-erakunde bat pertsona fisiko edo juridiko batek kontrolatu behar baldin badu, Europar Batasuneko kidea ez den herrialde batean erregulatutako, helbideratutako edo baimendutako erakunde bat izan nahiz ez izan, pertsona horri berme bat eskatu ahalko zaio, Espainiako Bankuak aurreikusitako baldintzetan, zeina sortu nahi den erakundearen ordainketa-jarduketa guztietara iritsiko baita.
4. Artikulu honen ondoreetarako, Merkataritzako Kodearen 42 artikuluan aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean uste izango da kontrolatzen dela.
5. Artikulu honetan aurreikusitakoa ezertan eragotzi gabe, kreditu-erakundeentzat honako hauetan aurreikusten den partaidetza handien arloko araubidea aplikatuko zaie ordainketa-erakundeei, betiere erregelamendu bidez ezartzen diren berezitasunekin: ekainaren 26ko 10/2014 Legearen I. tituluko III. kapitulua, otsailaren 13ko 84/2015 Errege Dekretuaren I. tituluaren II. kapitulua (errege-dekretu horrek 10/2014 Legea garatzen du, ekainaren 26koa, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzkoa) eta haiek garatzeko arauak.
6. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 20. artikuluan ezarritako esku-hartze eta ordezte-neurriak ordainketa-erakundeei aplikatu ahalko zaizkie.
18. artikulua. Ordainketa-erakundeen baimenaren eta 14. eta 15. artikuluetan erregulatutako erakundeen erregistroaren errebokazioa.
1. Ordainketa-erakunde bati emandako baimena eta 14. eta 15. artikuluetan araututako erakundeen erregistroa kasu hauetan soilik errebokatu ahalko dira, arrazoiak emanda:
a) Hamabi hilabeteko epean baimena edo erregistroa erabiltzen ez bada.
b) Baimendutako edo erregistratutako jarduerak egitez eteten baditu sei hilabetez baino denbora gehiagoz.
c) Egiaztatzen bada baimena edo erregistroa adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregularren bat baliatuta lortu dela.
d) Baimena ematea edo erregistroa egitea ekarri zuten baldintzak betetzen ez badira, edo Espainiako Bankuari ez bazaio informaziorik ematen horri buruzko aldaketa garrantzitsu orori buruz.
e) Erantzukizun zibileko aseguruari edo horren pareko bermeei buruz 16. artikuluan aurreikusitakoak betetzen ez badira.
f) Baimenari edo erregistroari berariaz uko egiten bazaio.
g) Ordainketa-sistemaren egonkortasunerako mehatxu bat izan badaiteke edo hartan jarritako konfiantza arriskuan jar badaiteke ordainketa-zerbitzuak ematen jarraituz gero.
h) Zehapen moduan.
Errebokazioa aldez aurretik baimendutako edo erregistratutako ordainketa-zerbitzu guztiei edo batzuei buruzkoa izan ahalko da. Azken kasu horretan, baimenak edo erregistroak indarrean jarraituko du, baina gainerako ordainketa-zerbitzuetara mugatuta egongo da. Inguruabar hori dagokien erregistroetan jasota utziko da.
2. Espainiako Bankua eskuduna izango da errebokazioa erabakitzeko. Baimenaren edo erregistroaren errebokazioak baimenerako edo erregistrorako aurreikusita dagoen prozedura bera bete beharko du, erregelamenduz ezar daitezkeen berezitasunekin.
3. Espainiako Bankuak jakiten badu Espainian eragiketak egiten dituen eta beste estatu kide batekoa den ordainketa-erakunde bati edo kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-erakunde bati baimena edo erregistroa baliogabetu diotela, berehala hartuko ditu erakunde horrek ordainketa-jarduera berriak ez hasteko behar diren neurriak, bai eta ordainketa-erabiltzaileen interesak babesteko neurriak ere.
4. Errebokazioa kasuko erregistro publiko guztietan jasota utziko da, eta erakundeari jakinarazi bezain pronto berekin ekarriko du ordainketa berriak ezin hastea errebokazioaren xede diren ordainketa-zerbitzuetan; hori, halere, ez da eragozpena izango jada hasita daudenak betetzeko. Halaber, baimena errebokatu zaion ordainketa-erakundeak ordainketa-erakundearen esapidea berehala ezabatu beharko du bere izendapen sozialetik, baldin eta jasota bazeukan.
5. Ordainketa-erakunde baten baimena edo kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen erakunde baten erregistroa errebokatzea erabaki denean, Espainiako Bankuak horretaz informatuko ditu hark establezimendu-askatasunaren araubidearen arabera eta zerbitzuak libreki emateko araubidearen arabera jarduten duen estatu kideetako gainbegiratze-agintaritza eskudunak.
19. artikulua. Kapitala eta funts propioak.
1. Ordainketa-erakundeek, une oro, 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluaren 1. apartatuaren a) eta e) letretan aipatzen diren elementuetatik bat edo batzuk biltzen dituen hasierako kapitala eduki beharko dute, honako honen arabera:
a) ordainketa-erakundeak 1.2.f) artikuluan aipatzen den ordainketa-zerbitzua ematen badu soilik, haren kapitala ez da inoiz izango 20.000 eurotik beherakoa;
b) ordainketa-erakundeak 1.2.g) artikuluan aipatzen den ordainketa-zerbitzua ematen badu, haren kapitala ez da inoiz izango 50.000 eurotik beherakoa;
c) ordainketa-erakundeak 1.2. artikuluaren a) letratik e) letrara aipatzen diren ordainketa-zerbitzuetako edozein ematen badu, haren kapitala ez da inoiz izango 125.000 eurotik beherakoa.
Eskatzekoa den gutxieneko kapitalaz gainera, 1.2. artikuluaren a) letratik f) letrara aipatzen diren ordainketa-zerbitzu guztiak edo haietakoren bat ematen duten ordainketa-erakundeek une oro funts propioen behar adinako bolumena izan beharko dute negozio-adierazleei dagokienez, erregelamenduz ezartzen direnetatik haiek hautatzen duten metodoari jarraituz.
2. Aurreko apartatuan aipatutako betebeharrei dagokienez, Espainiako Bankuak:
a) Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen indarrez jatorrizko kreditu-erakundearen gainbegiratze bateratuan sarturik dauden ordainketa-erakundeak salbuetsi ahalko ditu ezarrita dauden funts berekien betekizunen banakako betetzetik, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 7. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
b) Arrisku-kudeaketarako prozesuen ebaluazioan oinarrituta, galera-arriskuei buruzko datuetan oinarrituta eta ordainketa-erakundearen barne-kontroleko mekanismoetan oinarrituta, eskatu ahalko du banku-erakundeak ehuneko 20ra bitarteko edo gehiagoko funts berekien kopurua izan dezala, edo baimena eman ahalko du ordainketa-erakundeak funts berekien kopuru txikiagoa -ehuneko 20ra bitarte txikiagoa- izan dezan arau honen 1. apartatuko arauen arabera erakundeari eskatzekoak diren kapitaleko gutxieneko betekizunak baino.
c) Behar diren neurriak hartuko ditu funts berekitzat jo daitezkeen elementuen erabilera anizkoitza eragozteko, ordainketa-erakundea beste ordainketa erakunde baten, kreditu-erakunde baten, inbertsio-enpresa baten, aktiboen kudeaketarako enpresa baten edo aseguru-enpresa baten talde berekoa denean. Apartatu hau aplikatuko da, halaber, ordainketa-erakunde bat hibridoa denean eta ordainketa-zerbitzuak emateaz beste jarduera batzuk egiten dituenean. Bereziki, Espainiako Bankuak eskatu ahalko du maila bateratuan edo azpi-bateratuan 1. apartatuaren betekizunak bete daitezela, erakunde horien partaidetzak funts berekien kalkulurako kenkariak izan daitezela edo behar bezala haztaturik sar daitezela kapital-errekerimenduak kalkulatzeko, edo egokia izan daitekeen beste edozein neurri har dadila.
d) Behar diren neurriak hartu ahalko ditu ordainketa-zerbitzuetarako behar adinako kapitala badagoela bermatzeko; bereziki, ordainketa-erakundearen jarduerak ordainketez beste zerbitzu batzuei dagokienez haren sendotasun finantzarioari kalte egiten badiote edo kalte egin badiezaiokete.
3. Ordainketa-erakunde bat artikulu honen arabera ezarritako funts berekien gutxieneko mailetara iristen ez denean, erakundeak erreserbak eratzera bideratu ahalko ditu bere etekinen edo soberakin likidoetatik erregelamenduz zehazten diren portzentajeak, eta haien banaketa Espainiako Bankuaren aldez aurreko banaketaren pean jarriko du.
20. artikulua. JardueraK.
1. Errege lege-dekretu honen 1.2 artikuluan jasotzen diren ordainketa-zerbitzuak emateaz gainera, ordainketa-erakundeek jarduera hauek egin ahal izango dituzte:
a) hertsiki lotutako zerbitzu operatibo edo zerbitzu osagarriak ematea; esate baterako, ordainketak egiteari buruzko bermea, dibisen kanbio-zerbitzuak, zaintza-jarduerak eta datuak bildu eta tratatzeko jarduerak;
b) ordainketa-sistemak kudeatzea, 8. artikuluan xedatutakoa eragotzi gabe;
c) ordainketa-zerbitzuak emateaz beste enpresa-jarduera batzuk, aplikatzekoa den legedi nazionalari eta Europar Batasunekoari jarraituz.
Hala eta guztiz ere, 1.2 artikuluaren a) letratik g) letrara bitartekoetan aipatutako zerbitzuak egiten dituen ordainketa-erakunde batek aldi berean ordainketa-zerbitzuez beste jarduera ekonomiko batzuk egiten dituenean, eta jarduera horiek banku-erakundearen sendotasun finantzarioari kalte egiten diotenean edo kalte egin diezaioketenean edo gainbegiratzea egiteko zailtasun larriak eragin ditzaketenean, Espainiako Bankuak eskatu ahalko dio erakunde bereizi bat era dezan ordainketa-zerbitzuak emateko.
2. Ordainketa-erakundeek ordainketetarako esklusiboki erabiltzen dituzten ordainketa-kontuak eduki ahal izango dituzte soilik. Beren xedea segurtatzeko erregelamenduz zehazten diren murriztapen operatiboak izango dituzte kontu horiek.
3. Ordainketa-erakundeek 1.2 artikuluaren d) eta e) letretan jasotako ordainketa-zerbitzuekin lotutako kredituak eman ahalko dituzte baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Beren jarduera nagusia ez izatea eta ordainketa bat egitea dela-eta soilik emandako kreditu bat izatea; hori, halere, ez da eragozpena izango kontsumorako kredituari buruzko araudian kreditu-txartelaren bidezko kredituak emateari buruz ezarrita dagoenerako;
b) Ordainketa dela-eta emandako kreditua, 22. artikuluan ezarritakoaren arabera gauzatua, epe labur batean itzultzea; epe horrek ez du inolaz ere hamabi hilabeteko aldia gaindituko.
c) Kreditu hori ez ematea ordainketa bat egiteko jasotako funtsen edo edukitzen diren funtsen kargura; eta,
d) Ordainketa erakundearen funts berekiak une oro egokiak izatea, Espainiako Bankuak horretarako ezartzen dituen irizpideei jarraituz, emandako kredituen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta.
21. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen funtsak babestea,
1. 1.2 artikuluaren a) letratik f) letrara bitartekoetan aipatu eta ordainketa-zerbitzuak ematen dituzten ordainketa-erakundeek ordainketak egiteko ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik edo ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile baten bidez jasotako funtsak babestuko dituzte, honako bi prozedura hauetatik bat betez:
a) Funtsak ez dira inoiz ere nahastuko ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak ez diren eta beraien izenean funtsak dauden inongo pertsona fisikoren edo juridikoren funtsekin, eta funtsak jaso ziren egunaren biharamunaren amaieran oraindik ere ordainketa-erakundearen esku egoteko kasuan eta oraindik ere onuradunari eskuratu ez bazaizkie edo ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile bati eskualdatu ez bazaizkio, kreditu-erakunde bateko kontu banandu batean gordailatuko dira, edo aktibo seguru, likido eta arrisku txikikoetan inbertituko dira, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
Behin funtsak kontu banandu batean gordailatu direnean, funtsak babesturik geratuko dira eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek, ordainketa-erakundea konkurtsoan badago, erabateko eskubidea izango dute kontuak eta aurreko paragrafoan aipatutako aktiboak bereizteko, ordainketa-erakundearen beste hartzekodun batzuen erreklamazioak direla eta.
b) Funtsak aseguru-poliza batez estalita egongo dira, edo ordainketa-erakundearen beraren talde berekoa ez den aseguru-konpainia baten edo kreditu-erakunde baten berme parekagarri batez, eta babes horren kopurua aseguru-poliza bat edo haren pareko berme bat izango ez balitz bereiziko litzatekeen kopuruaren baliokidea izango da, eta poliza edo berme hori gauzatu egingo da baldin eta ordainketa-erakundea bere betebehar finantzarioei aurre egiteko gai ez bada.
Erakundeak erabakitako prozedura erregelamenduz zehazten den moduan argitara emango da, eta 13. artikuluan aipatzen den erregistro berezian agertuko da.
2. Baldin eta erakunde batek aurreko apartatuan aipatzen diren funtsen zatiki bat etorkizuneko ordainketetara bideratzen badu, eta gainerakoa ordainketa-zerbitzuez beste zerbitzu batzuetarako erabiltzen badu, etorkizuneko ordainketetara bideratutako zatikia ere
1. apartatuan ezarritako betekizunen pean egongo da. Baldin eta zatiki hori aldakorra bada edo aurrez ezagutzen ez bada, ordainketa-zerbitzuetara bideratuko den zatiki ordezkagarriari buruzko hipotesi batean oinarrituta aplikatuko da apartatu hau, baldin eta zatiki ordezkagarri hori dela-eta arrazoizko estimazio bat egin badaiteke datu historikoetan oinarrituta eta Espainiako Bankua gogobetetzeko moduan.
22. artikulua. Establezimendu-eskubidea eta zerbitzuak llbrekl emateko eskubidea baliatzeko eskaera.
1. Espainiako ordainketa-erakundeek edo kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeek, lehen aldiz beste estatu kide batean ordainketa-zerbitzuak eman nahi dituztenean dela establezimendu-askatasunerako eskubideaz baliatuta dela zerbitzuak libreki emateko araubidearen pean, aurrez komunikatu beharko diote Espainiako Bankuari, azken horrek zehazten duen moduan eta edukiarekin. Komunikazioarekin batera, gutxienez, honako informazio hau emango da:
a) Erakundearen izena, helbidea eta Espainiako Bankuan duen erregistro-zenbakia.
b) Jarduteko proposatzen den estatu kidea edo estatu kideak.
c) Emango den edo diren ordainketa-zerbitzuak.
d) Baldin eta erakundeak agenteak erabiltzeko asmoa badu, haiei buruz erregelamenduz zehazten den informazioa.
e) Baldin eta erakundeak sukurtsal baten bidez jarduteko asmoa badu, honako informazio hau:
1. a) Negozio-plan bat, lehenengo hiru ekitaldietarako aurrekontu-aurreikuspenen kalkulu bat jasoko duena; haren bidez, demostratuko da erakundeak zuzen jarduteko sistema, baliabide eta prozedura egoki eta proportzionalak erabili ahalko dituela jarduteko asmoa duen estatu kidean edo estatu kideetan ordainketa-zerbitzuen jardueretan aritzeari dagokionez.
2. a) Erakundearen enpresa-gobernuko metodoen eta barne-kontroleko mekanismoen deskribapen bat, horren barrenean direla prozedura administratiboak, arriskua kudeatzekoak eta kontabilitatekoak; deskribapenak erakutsiko du enpresa-gobernuko metodo, kontrol-mekanismo eta prozedura horiek proportzionalak, egokiak, sendoak eta egokiak direla, jarduteko asmoa dagoen estatu kidean edo estatu kideetan ordainketa-zerbitzuen jarduerak egiteari dagokionez.
3. a) Sukurtsalaren antolamendu-egituraren deskribapen bat.
4. a) Sukurtsalaren kudeaketaren erantzuleen identitatea.
Halaber, baldin eta erakundeak asmoa badu jarduteko asmoa duen estatu kideko edo estatu kideetako beste erakundeentzako ordainketa-zerbitzuekin lotutako eginkizun operatiboak kanpoan kontratatzeko, horren berri eman beharko dio Espainiako Bankuari.
Eskatzen den dokumentazioa modu positiboan analizatu eta baloratu ondoren, Espainiako Bankuak aurreko informazio hori guztia erakundeak jarduteko asmoa duen estatu kideko edo estatu kideetako agintari eskudunei emango die, hura jaso eta hilabeteko epean, eta informazioa bidali duela jakinaraziko dio erakundeari
Baldin eta harrerako estatu kideko agintari eskudunek Espainiako Bankuari adierazten badiote kezkarako zentzuzko arrazoi bat badagoela agente bat kontratatzeko edo sukurtsal bat ezartzeko proiektua dela eta -bereziki, kapitalen zuritzea edo terrorismoaren finantzaketa direla eta, 2015/849 (EB) Zuzentarauari jarraituz-, eta Espainiako Bankua ez badago ados harrerako estatu kideko agintari eskudunen ebaluazioarekin, bere erabakiaren arrazoiak jakinarazi beharko dizkie azken horiei.
Espainiako Bankuak, hiru hilabeteko gehieneko epean, uko egingo dio agentea edo sukurtsala erregistratzeari, edo kendu egingo du erregistroko inskripzioa, baldin eta jada erregistratuta badago, betiere egoerari buruzko balorazioa -bereziki, harrerako estatu kideko agintari eskudunengandik jasotako informazioaren argitara- aurkakoa denean.
Agentea edo sukurtsala 13. artikuluan aipatzen den erregistroan izena eman ondoren hasi ahal izango da harrerako estatu kidean edo estatu kideetan lanean.
Erakundeak Espainiako Bankuari jakinaraziko dio zer egunetatik aurrera hasiko den agente edo sukurtsalaren bidez lanean dena delako harrerako estatu kidean. Espainiako Bankuak horren berri emango die harrerako estatu kideko agintari eskudunei.
Erakundeek geroratu gabe jakinaraziko dizkiote Espainiako Bankuari apartatu honen arabera emandako informazioan egin beharreko aldaketa guztiak.
Barne Merkatuko Ordainketa-zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren 32. artikuluak baimendutako salbuespenei guztiz edo partzialki atxiki zaizkion Espainiako erakunde baimenduek ezin izango dute ordainketa-zerbitzurik eman Europar Batasuneko beste estatu batean establezimendu-askatasunerako eskubidea baliatuz edo zerbitzuak libreki emateko araubidearen pean.
2. Barne Merkatuko Ordainketa-zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren 32. artikuluak baimendutako salbuespenei guztiz edo partzialki atxiki ez zaizkion Europar Batasuneko beste estatu bateko erakunde baimenduek 1.2 artikuluko ordainketa-zerbitzuak eman ahalko dituzte Espainian, zuzenean zein agenteen bitartez, dela sukurtsal bat irekiz, dela zerbitzuak libreki emateko araubidean.
Erakundearen jatorriko estatu kidearen gainbegiratze-agintaritzaren komunikazioa jasota, zeinean, gutxienez ere, aurreko 1. apartatuan aurreikusitako informazioa jasoko baita, eta erregelamenduz zehaztutako gainerako betekizunak beteta, Espainiako Bankuak hilabeteko epean komunikatuko die jatorriko estatu kideko agintariei erakundeak establezimendu askatasunaz edo zerbitzuak libreki emateaz baliatuta ordainketa-zerbitzuak emateko daukan proiektuari buruz behar duten informazioa. Bereziki, agente bat kontratatzeko edo sukurtsal bat ezartzeko proiektua dela-eta -bereziki, kapitalen zuritzea edo terrorismoaren finantzaketa direla-eta, 2015/849 (EB) Zuzentarauari jarraituz-kezkatzeko zentzuzko arrazoi bat baldin badago informatuko du Espainiako Bankuak jatorriko estatu kidea.
Baldin eta bi agintaritzen arteko komunikazioen ondoren jatorriko estatu kideko agintaritza eskudunak eskaera baiesten badu, agentea edo sukurtsala Espainiako Bankuaren dagokion erregistro berezian inskribatuko da, eta une horretatik aurrera erakundeak bere jarduerak hasi ahalko ditu Espainian.
3. Erregelamendu bidez zehaztuko da nola jokatu beharko den baldin eta erakunde batek aldaketaren bat egiten badu Espainiako Bankuari komunikatutako informazioak ere aldatzea eskatzen duena.
4. 2. paragrafoan aipatutako erakundeek, Espainian duten jardueran, interes orokorrerako emandako xedapenak bete beharko dituzte, Estatuko, autonomia-erkidegoko zein tokiko eremuari dagozkienak izan.
5. Kreditu-erakundeek mugez gaineko ordainketa-zerbitzuak emateari dagokionez, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean xedatutakoari begiratuko zaio.
6. Hirugarren herrialdeetan ordainketa-zerbitzuak ematea, baita filialak sortuz edo eskuratuz ere, lotuta egongo da, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, Espainiako Bankuak aldez aurretik baimena ematearekin.
7. Aurreko apartatuak ulertuko dira ezertan kendu gabe Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legeak eta hura garatzeko xedapenek gainbegiratze-agintaritzei esleitutako eskumenak, eta ezertan kendu gabe Funtsen transferentziekin batera doan informazioari buruzkoa den eta 1781/2006 (EE) Erregelamendua indarrik gabe uzten duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/847 Erregelamenduan xedatutakoa.
23. artikulua. Ordainketa-erakundeen eta kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeen agenteak erabiltzea eta eginkizunak eskuordetzea.
1. Erregelamendu bidez finkatuko dira Espainian baimenduta dauden ordainketa-erakundeen eta kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duten erakundeen agente moduan jardun ohi dutenen jarduketa-araubidea eta betekizunak, bai eta beren jardueran bete behar dituzten baldintzak ere, bai Espainian dihardutenei dagokienez, bai eta beste herrialde batzuetan diharduten eta Espainian baimenduta dauden erakundeei dagokienez ere. Bereziki, Espainian baimenduta dagoen eta agente baten bidez ordainketa-zerbitzuak emateko helburua duen erakundeak informazio hau eman beharko dio Espainiako Bankuari:
a) agentearen izena eta helbidea;
b) agenteak erabiliko dituen barne-kontroleko mekanismoen deskribapen bat, kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko betebeharrak betetze aldera; deskribapen hori geroratu gabe gaurkotuko da baldin eta hasierako jakinarazpenean komunikatutako datuetan aldaketa garrantzitsuak egiten badira;
c) ordainketa-zerbitzuak emateko zer agente erabiliko den, agente horren administratzaileen eta arduradunen izena, eta, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ez diren agenteen kasuan, haien ohorearen eta profesionaltasunaren froga bat, baldin eta agentea pertsona fisikoa bada; edo haren administratzaileen eta kudeaketa-arduradunen ohorearen froga bat, baldin eta pertsona juridikoa bada;
d) agenteari enkargatuko zaizkion erakundearen ordainketa-zerbitzuak eta
e) agentearen identifikazio-zenbakia edo -kodea, halakorik badago.
2. 1. apartatuan aipatzen den informazioa jaso eta bi hilabeteko epean, Espainiako Bankuak erakundeari komunikatuko dio ea agentea 13. artikuluan aipatzen den erregistroan sartu den ala ez. Agenteak ordainketa-zerbitzuak ematen hasi ahalko dira erregistroan inskribatu ondoren.
Espainiako Bankuak, uste badu eman zaion informazioa okerra dela, behar diren neurriak hartuko ditu hura egiaztatzeko, agentea erregistroan inskribatu baino lehen.
Espainiako Bankuak, egiaztatze-neurriak hartu ondoren ere zalantzak baldin baditu 1. apartatuan xedatutakoaren indarrez eman zaion informazioa zuzena ote den, ezezkoa emango dio dena delako agentea 13. artikuluan aipatutako erregistroan sartzeari, eta horren berri emango dio erakundeari, bidegabeko geroratzerik gabe.
3. Erakundeak, ordainketa-zerbitzuak eman nahi baditu beste estatu kide batean agente bat kontratatuz, 22. artikuluan ezarritako prozedurei jarraitu beharko die.
4. Erregelamenduz ezarriko da zer baldintzatan eskuordetu ahalko dituzten erakundeek ordainketa-zerbitzuekin lotutako eginkizun operatiboak. Nolanahi ere, erakunde batek eginkizun horiek kanpoan kontratatu nahi dituenean, horren berri eman beharko dio Espainiako Bankuari.
Eginkizun operatibo garrantzitsuak -sistema informatikoak barne- kanpoan kontratatzeko, halako moduz egin beharko da non ez duen eragin aipagarririk izango ez erakundearen barne-kontrolaren kalitatean, ez eta erakundeak errege lege-dekretu honetan ezartzen diren betebehar guztiak betetzeari buruzko kontrola eta ondorengo jarraipena direla-eta agintari eskudunek daukaten gaitasunean ere.
Eginkizun operatibo bat garrantzitsutzat joko da, exekutatzean anomalia batek edo gabezia batek funtsean eragiten badio erakundeak bere baimenetik datozen baldintzak modu jarraituan betetzeko daukan ahalmenari, edo errege lege-dekretu honen esparruko gainerako betebeharrei, edo eragina badu bere ordainketa-zerbitzuen emaitza finantzarioetan, sendotasunean edo jarraitutasunean.
5. Erakundeak beren enplegatuen edo, jarduerak kanpoan kontratatu badituzte, kontratatutako agente, pertsona fisiko edo juridikoen ekintzen erantzuleak izango dira guztiz.
6. Espainian baimendutako erakundeak geroratu gabe jakinaraziko dizkio Espainiako Bankuari jarduerak kanpoan kontratatzeko erabilitako erakunde eta agenteetan -bai eta agente berrietan ere- izandako aldaketa guztiak.
7. Erakundeek segurtatuko dute beren izenean jarduten duten agenteek horren berri emango dietela ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileei.
8. Nazioko lurraldean establezimendu askatasunaren araubidean dauden agenteen bidez lanean jarduten duten erakundeek, administrazio zentrala beste estatu kide batean dutenek, Espainian kokatutako harreman-gune zentral bat izendatu beharko dute, arauen bidez eta erregulazio tekniken bidez Europako Batzordeak zehazten dituen kasu eta baldintzetan, eta hori Espainiako Bankuari komunikatu beharko diote, komunikazioa arina izan dadila bermatzeko eta errege lege-dekretu honetan eta haren garapeneko araudian eskatutako informazioa egoki jakinarazteko; hori, halere ez da eragozpena izango diru-zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren aurkako xedapenetarako, eta jatorriko edo harrerako estatu kideetako agintari eskudunen gainbegiratzea errazteko, agintari horiei eskatzen dituzten dokumentuak eta informazioa eskuratuz bereziki.
24. artikulua. Informazioa gordetzea.
Ordainketa-erakundeek titulu honen ondoreetarako behar diren dokumentu guztiak gordeko dituzte, gutxienez ere sei urtez, non eta Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legean eta aplikatzekoak diren nazioko zein Europar Batasuneko beste xedapen batzuetan ez den besterik xedatzen.
25. artikulua. Kontabilitatea eta auditoretza.
1. Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrari ordainketa-erakundeen kontabilitate-arauak eta egoera finantzario publiko eta erreserbatuen ereduak ezarri eta aldatzeko, eta xedatzeko zer maiztasunekin, nola eta zer epetan eman beharko zaizkion datu horiek Espainiako Bankuari eta argitaratu beharko dituzten oro har ordainketa-erakundeek berek. Ahalmen horretaz baliatzeko -Espainiako Bankua gaitu ahalko da-, ez da egongo honako honetaz beste eskakizunik: publizitate-irizpideak ordainketa-erakunde guztientzat homogeneoak izatea.
2. Ordainketa-erakundeek beren urteko kontuak Kontuen Auditoretzari buruzko uztailaren 20ko 22/2015 Legearen 1.2 artikuluan aurreikusitako kontu-auditoretzaren pean jarri beharko dituzte, lege horren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.
3. Ordainketa-erakundeetako auditoreei 22/2015 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuko zaie. Hor ezartzen den informatzeko betebeharra Espainiako Bankuari buruzkoa dela pentsatuko da.
4. Ordainketa-zerbitzuak emateaz beste jarduera ekonomiko batzuk egiten dituzten ordainketa-erakundeek bereiz informatu beharko dute urteko kontuei buruzko oroitidazkian jardueraren aktiboei, pasiboei, diru-sarrerei eta gastuei buruz. Hau da, batetik, ordainketa-zerbitzuei dagokienez informatuko dute; bestetik, zerbitzu horiei lotutako jarduera osagarriei dagokienez, eta, beste alde batetik, haiekin lotuta ez dauden gainerako jarduerei dagokienez.
26. artikulua. Gainbegiratzea.
1. Espainiako Bankuari egokituko zaio 5.1 artikuluaren c) eta d) letretako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak kontrolatu eta ikuskatzea ordainketa-zerbitzuak ematen dituztenean eta haiek inskribatzea horretarako sortuko den erregistroan. Aipatutako kontrol eta ikuskatzea modu proportzionalean, nahikoan eta egokian egingo da ordainketa-erakundeek dauzkaten arriskuetarako, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen III. tituluan ezarritakoaren esparruan, erregelamenduz zehazten diren egokitzapenekin. Eskumen horrek Espainiako lurraldearen barruko edo horretatik kanpoko bulego, zentro edo agente oro hartuko du barnean, bai eta, Espainiako Bankuari agindutako eginkizunak betetzeak horrela eskatzen duen neurrian, ukitutakoaren taldeko sozietateak eta jarduerak kanpoan kontratatu dituen edozein erakunde ere.
Ondore horietarako, Espainiako Bankuak bere ikuskatzearen peko erakundeei eta pertsonei behar den informazio guztia eskatu ahalko die haiek lotzen dituen antolamendu-eta diziplina-araudia betetzen dela egiaztatzeko. Espainiako Bankuak informazio hori lortzeko aukera izan dezan, edo egiazkoa dela egiazta dezan, aipatutako erakunde eta pertsonek bankuaren eskura jarri behar dute hark beharrezko iritzitako liburu, erregistro eta dokumentu oro, programa informatikoak, fitxategiak eta datu-baseak barne, haien euskarri fisiko edo birtuala edozein izanda ere. Halaber, bertatik bertarako ikuskatzeak egin ahalko ditu 1. apartatuak aipatzen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileetan, ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen erantzukizunaren pean ordainketa-zerbitzuak ematen diren edozein agente edo sukurtsaletan edo jarduerak kanpoan kontratatu dituen edozein erakundetan.
Halaber, 5.1 artikuluaren c) eta d) letretako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen araubide propioari eta beharrei egokitutako gomendio edo gidak eman ahalko ditu ordainketa-zerbitzuak Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera ematen dituztenean.
2. Espainiako Bankuak harrerako estatu kideko agintari eskudunak informatu beharko ditu azken horren lurraldean bertatik bertarako ikuskatzeak egin nahi dituenean.
Espainiako Bankuak kasuan kasuko erakundean bertatik bertarako ikuskatzeak egin ditzaten enkargatu ahalko die harrerako estatu kideko agintari eskudunei.
3. Espainiako Bankuak, bere kontrol-eginkizunetan ari dela, ordainketa-sistemen funtzionamendu egokiari dagokionez, Europar Batasuneko beste estatu batzuetan baimendutako erakundeetako agente eta sukurtsalak ikuskatu ahalko ditu. Halaber, bere gain hartu ahalko du erakundea baimenduta dagoen estatu kideko gainbegiratze-agintaritzek sukurtsal horiek direla-eta enkargatutako ikuskatzeak egiteko zeregina.
Aurreko guztia ulertzen da Espainiako Bankuaren beraren eskumenak zein diren ere, edo sukurtsalak bere jarduera interes orokorreko arau aplikagarriei jarraituz betetzeaz arduratzen diren Espainiako beste agintaritza batzuen eskumenak zein diren ere.
4. Bere eginkizunak zuzen bete ditzan, Espainiako Bankuak Espainian dituzten jarduerei buruz aldizka behar duen informazioa eskatu ahalko die Espainian jarduten duten Europar Batasuneko beste estatu batzuetan baimendutako erakundeen agente eta sukurtsalei.
Halaber, ondorio estatistiko eta informatiboetarako, errege lege-dekretu honen II. eta III. tituluak betetzen direla gainbegiratzeko behar den informazioa eskatu ahalko du agente eta sukurtsal horiek ordainketa-zerbitzuak establezimendu-askatasunaren araubidearen pean ematen dituztenean.
Espainiako lurraldean agente edo sukurtsalak dituen erakunde orok, nahitaez, ikuskatze-eginkizuna betetzeko eskatzen dion informazioa eman beharko dio Espainiako Bankuari, une jakin batekoa zein aldizkakoa.
5. Espainiako Bankuak gainbegiratu egingo ditu erakundeek hartutako neurriak, segurtatze aldera Espainian eginkizun operatiboak betetzeko baliatzen dituen agente edo hirugarrenek bete egiten dituztela errege lege-dekretu honetan eta beronen erregelamenduzko garapenean ezarritako betebeharrak.
6. Espainiako Bankuaren ikuskapenak, halaber, Europar Batasuneko beste estatu batzuetako erakundeak kontrolatzen dituzten herritar espainiarrenganaino heda daitezke, erakunde horiek ikuskatzeko ardura duten agintaritzekiko lankidetza-esparruaren barruan.
7. Aurreko apartatuetan aipatzen diren eginkizunak betetzen ari dela Espainiako Bankuak ematen dituen ebazpenak direla eta, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrari.
8. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legeak III. tituluaren V. kapituluan eta 20. artikuluan aurreikusitako esku-hartzerako eta ordezterako neurriak 5.1 artikuluaren c) eta d) letretako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei aplikatu ahalko zaizkie ordainketa-zerbitzuak ematen dituztenean, erregelamenduz ezartzen diren berezitasunekin.
9. Espainiako Bankuak, erabakitzen badu beste estatu kide batek baimendutako erakunde baten Espainiako lurraldeko agente edo sukurtsalek edo zerbitzuak emateko araubide librearen peko jarduerak urratu egiten dituztela errege lege-dekretu honen edo beronen erregelamenduzko garapenen xedapenak, horren berri emango dio, geroratu gabe, jatorriko estatu kideko agintaritza eskudunari, azken horrek behar diren neurri guztiak hartu ahal ditzan jasotako informazioa ebaluatu ondoren, erakundeak kasuan kasuko irregulartasuna zuzentzen duela bermatze aldera.
10. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen interes kolektiboetarako mehatxu larri bati aurre egiteko berehala esku hartu behar den larrialdietan, Espainiako Bankuak aldi baterako kautelazko neurriak hartu ahalko ditu, agintaritza eskudunekin mugez gaindiko lankidetzan jarduteaz batera, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunek -kasua bada-aurreko apartatuko neurriak hartzen dituzten bitartean. Neurri horiek egokiak eta beren helburuaren araberakoak izango dira, eta ez diete lehentasunik emango erakundearen ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile espainiarrei zerbitzu horien beste estatu kide batzuetako erabiltzaileen aurretik.
Espainiako Bankuak, larrialdi bat dagoenean, hartutako kautelazko neurriak eta neurri horiek hartzeko izandako arrazoiak jakinaraziko dizkie jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunei eta ukitutako beste edozein estatu kidetako agintaritza eskudunei, bai eta Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari ere, eta arrazoirik gabe berandutu gabe betiere.
27. artikulua. Informazioa eta lanbide-sekretua.
1. Ordainketa-erakundeak gainbegiratzeko eta ikuskatzeko funtzioak betetzean, Espainiako Bankuak elkarlanean jardungo du beste estatuetan antzeko funtzioak betetzeko ardura duten agintaritzekin, eta, horren barruan, informazio hauek eman ahalko ditu: erakundeon zuzendaritzari, kudeaketari eta jabetzari dagozkionak, haien kaudimenaren kontrola eta gainbegiratze-lana erraz dezaketenak eta haien arauz kanpoko jokabideak saihesteko, jazartzeko edo zehatzeko balio dezaketenak. Halaber, horretarako, lankidetza-akordioak egin ahalko ditu agintaritza horiekin.
Baldin eta agintaritza eskudun horiek ez badira beste estatu kide batekoak, informazio hori emateak elkarrekikotasun bat izatea eskatuko du, eta agintaritza eskudunak sekretu profesionala gordetzeko betebeharra izatea, gutxienez Espainiako legeek ezarritako baldintza beretan izatea ere.
Baldin eta agintaritza eskudunak Europar Batasuneko beste estatu kide batekoak badira, Espainiako Bankuak, bere ekimenez, gainbegiratze-zereginetarako funtsezkoa den edozein informazio helaraziko die interesdunei, eta, hala eskatzen zaionean, xede horietarako egokia den informazio oro.
2. Halaber, aplikatzekoa izango da, erregelamenduz zehazten diren egokitzapenekin, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen III. tituluaren III. kapituluan ezarritakoa, bai aurreko apartatuan aurreikusitako ondoreetarako, bai artikuluak berak jasotakoetarako.
3. Horretaz gainera, Espainiako Bankuak kasuan kasuko eskumenez baliatzeko garrantzitsua den informazioa honako hauekin trukatu ahalko du:
a) Europako Banku Zentrala eta Europar Batasuneko estatutako banku zentral nazionalak, monetaren eta gainbegiratzearen arloko agintaritzak baitira, eta, kasua bada, ordainketa- eta likidazio-sistemen zaintzaren eta ordainketa-erakundeen baimenaren eta gainbegiratzearen ardura duten beste agintaritza publiko batzuk.
b) Europako Banku Agintaritza, 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren
5. apartatuaren a) letrak aipatzen dituen gainbegiratze-mekanismoen funtzionamendu kontsekuente eta koherentea laguntzeko eginkizunean.
c) Behar diren beste agintaritza batzuk, hauen arabera izendatuak: errege lege-dekretu hau; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, zeina datu pertsonalei ematen dieten tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoentzako babesari buruzkoa baita eta indarrik gabe uzten baitu 95/46/EE Zuzentaraua; Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legea eta hura garatzeko xedapenak, eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei aplikatzekoak diren Europar Batasuneko Zuzenbideko beste xedapen batzuk.
4. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 82. artikulua aplikatuko zaie, erregelamenduz ezartzen diren egokitzapenekin, ordainketa-erakundeen gainbegiratze-eginkizuna betetzeko Espainiako Bankuaren esku dauden datu, dokumentu eta informazioei.
Ordainketa-zerbitzuei eta esparru-kontratua suntsiarazi eta aldatzeari aplikatzekoak diren baldintzen eta informazio-betekizunen gardentasuna
28. artikulua. Aplikazio-eremua.
1. Titulu hau ordainketa bereziei, esparru-kontratuei eta kontratu horiekin lotutako ordainketei aplikatuko zaie.
2. Ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailea ez bada ez kontsumitzaile bat, ez mikroenpresa bat, aurreko apartatuan aipatutako eragiketetako eta kontratuetako aldeek erabaki ahalko dute titulu hau eta berau garatzeko xedapenak ez daitezela aplika ezertan edo zati batean.
29. artikulua. Ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak diren baldintzen eta informazio-betekizunen gardentasuna.
1. Errege lege-dekretu hau garatze aldera finkatzen diren eta ordainketa-zerbitzuak emateko behar diren baldintzak eta informazio guztia eskuratuko dizkio ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari, hark erraz baliatzeko moduan.
2. Ordainketa-kontu bat pakete baten zati baten moduan eskaintzen denean ordainketa-kontu bati lotuta ez dagoen beste produktu edo zerbitzu batekin batera, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari jakinaraziko dio ea posible den ordainketa-kontu bat lortzea paketea eskuratu gabe, eta, baiezkoan, bereiz emango dio pakete horretan eskaintzen diren beste produktu edo zerbitzuetatik bereiz eskura daitekeen bakoitzari lotutako kostu eta komisioei buruzko informazioa.
3. Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrak zehaztuko ditu ordainketa bereziei eta esparru-kontratu batean araututako ordainketei aplikatzekoak diren informazio-beharkizunak eta gainerako baldintzak, zenbateko txikiko ordainketa-tresnetarako informazioko araubide orokorrerako eta diru elektronikorako salbuespenak, eta esparru-kontratuaren eta informazioko esku-orriaren gutxieneko edukia, haien zabalkundea egiteko modalitateekin batera.
30. artikulua. Informazio-gastuak.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezin izango dio ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileari kobratu titulu honetan eta beronen garapeneko xedapenetan adierazitako informazioa emateagatik.
2. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak adostu ahalko dute legezko edo erregelamenduzko arauak eskatutakoaz gainerako informazioa komunikatzeagatik edo informazioa hartan eskatutakoa baino maiztasun handiagoz emateagatik gastuak kobra daitezela, edo, halaber, hura esparru-kontratuan zehaztutakoez beste komunikazio bide batzuetatik emateagatik kobra dadila, betiere informazioa ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak eskatuta ematen denean.
3. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak informazio-kontzeptuari dagozkion gastuak 2. apartatuan xedatutakoaren arabera kobratu ahal dituenean, gastu horiek arrazoizkoak izango dira eta bat etorriko dira ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak egiazki jasandako kostuekin.
31. artikulua. Froga-zama informazio-betekizunak direla eta.
Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen bizkar geratuko da titulu honetan eta berau garatzeko xedapenetan informazio-arloa dela-eta ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzea.
32. artikulua. Esparru-kontratua suntsiaraztea.
1. Ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak noiznahi suntsiarazi ahal izango du esparru-kontratua, aurretik inolako abisurik eman gabe. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak esparru-kontratua suntsiarazteko agindua bete beharko du erabiltzaileak eskaera jasotzen duenetik 24 ordu igaro baino lehen.
2. Ordainketa-kontu baten esparru-kontratua izanez gero, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailearen esku jarriko du ordainketa-kontuan haren alde dagoen saldoa, halakorik badago, eta erabiltzaileak ordainketa-kontuari lotutako ordainketa-tresna guztiak eman beharko dizkio ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, indargabetu ditzan.
Ez da aplikatuko 1. apartatuan ezarritakoa, ordea, erabiltzaileak beste finantza-produktu edo -zerbitzuren bat kontratatuta badauka ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin eta hura kudeatzeko beharrezkoa bada ordainketa-kontu bat irekita edukitzea ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin berarekin; ez eta erregelamendu bidez zehazten diren gainerako kasuetan ere.
Horrelakoetan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezingo du ordainketa-kontuaren kostua alde bakarretik aldatu, ez eta erabiltzaileari 1. apartatuan aipatutako suntsiarazpen-eskaera egiterakoan indarrean egon dena baino kostu handiagoa dakarkion kontzepturik sartu ere, baldin eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak, ordainketa-kontua zer finantza-produktu edo -zerbitzu kudeatzeko mantentzen den irekita, harexekin zerikusia duten helburuetarako soilik erabiltzen badu ordainketa-kontu hori.
3. Esparru-kontratu bat suntsiaraztea doakoa izango da ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearentzat, kontratua indarrean sei hilabete baino gutxiago egon denean izan ezik. Azken kasu horretan, esparru-kontratua suntsiarazteagatik aplikatzen den edozein komisio edo gastu egokia eta kostuen araberakoa izango da.
4. Esparru-kontratuan hala adostuz gero, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak suntsiarazi ahal izango du denbora-mugarik gabe egindako esparru-kontratua, gutxienez bi hilabete lehenago abisatzen badu.
5. Ordainketa-zerbitzuengatik aldian behin kobratzen diren komisio eta gastuetatik, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak kontratua suntsiarazi arte zor duen zati proportzionala bakarrik ordainduko du. Komisio eta gastu horiek, aldez aurretik ordaindu direnean, kasuan kasuko komisioak edo gastuak estaltzen duen eperako proportzionala den moduan itzuliko dira.
6. Artikulu honetako manuek ez dute ezertan eragotziko alderdiek esparru-kontratuaren deuseztasuna deklara dadila eskatzeko duten eskubideari buruz Kode Zibilean xedatutakoa. Halaber, modu gehigarrian, Kode Zibilak kontratu-betebeharrak suntsiarazteari buruz jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira.
33. artikulua. Esparru-kontratuaren baldintzak aldatzea.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak kontratu-baldintzen eta 29. artikuluan aipatzen diren informazioaren eta baldintzen edozein aldaketa argi, banaka, beste informazio edo publizitateekin metatu gabe eta paperean zein beste euskarri iraunkor batean proposatu beharko du, Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrak zehazten duen moduan, eta proposatutako aldaketa indarrean sartu baino bi hilabete lehenago, gutxienez ere. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak esparru-kontratuaren aldaketak onartu edo errefusatu ahalko ditu haiek indarrean sartu baino lehen, haiek jakinarazteko erabilitako bide bera baliatuz.
Hala eta guztiz ere, berehala aplikatu ahalko dira zalantzarik gabe ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen aldekoagoak diren aldaketak.
Proposatutako aldaketa guztiak argi nabarmendu beharko dira. Hala hitzartu denean, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari jakinaraziko dio ezen uler daitekeela kasuan kasuko baldintzen aldaketak onartu dituela baldin eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari indarrean sartzeko proposatutako data baino lehen komunikatzen ez badio ez dituela haiek onartzen. Ohartarazpen hori nabarmenduko da, kasua bada, bai esparru-kontratuan, bai apartatu honen arabera bezeroari igortzen zaion komunikazioan ere. Kasu horretan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak zehaztuko du ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak eskubidea izango duela esparru-kontratua inongo kosturik gabe suntsiarazteko, aldaketa aplikatu den dataren aurreko edozein unetatik aurrerako ondorioekin, 32.2 eta 32.3 artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.
2. Interes- edo kanbio-tasen aldaketak berehala aplikatu ahalko dira, aurretik ohartarazi gabe, baldin eta esparru-kontratuan hala adostu bada eta aldaketak adostutako erreferentziako interes- edo kanbio-tasetan oinarritzen badira. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari ahal den bezain laster jakinaraziko zaio interes-tasen aldaketa oro, aldeek aurretik berariazko maiztasun bat edo informazioa komunikatzeko edo eskuratzeko maiztasun bat adostu ez badute. Hala eta guztiz ere, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen aldekoagoak diren interes- edo kanbio-tasen aldaketak aurrez ohartarazi gabe aplikatu ahalko dira.
3. Ordainketetan erabiltzen diren interes- edo kanbio-tasen aldaketak modu neutroan aplikatu eta kalkulatuko dira, ordainketa-zerbitzuetako erabiltzaileentzat baztergarri ez gertatzeko moduan.
Ordainketa-zerbitzuak eman eta erabiltzeko eskubide eta betebeharrak
Xedapen komunak
34. artikulua. Aplikazio-eremua eta salbuespenak.
1. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzailea ez bada ez kontsumitzaile bat, ez eta mikroenpresa bat ere, aldeek adostu ahalko dute ez daitezela guztiz edo partzialki aplika titulu honen 35.1, 36.3, 44., 46., 48., 52., 60. eta 61. artikuluak. Halaber, aldeek adostu ahalko dute 49. artikulua ez dadila guztiz edo partzialki aplika, eta 43. artikuluan ezartzen denaz beste epe bat aplika dadila, ordainketa-zerbitzuen erabiltzailea kontsumitzaile bat ez denean.
2. Aurreko esparru-kontratuaren arabera 30 eurotik gorakoak ez diren banakako ordainketetan baizik eragina ez duten ordainketa-tresnen kasuan edo 150 euroko gastu-muga duten edo inoiz ere 150 euroko kopurua gainditzen ez duten funtsak biltegiratzea ahalbidetzen duten ordainketa-tresnen eta diru elektronikoaren kasuan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek honako hauek adostu ahalko dituzte beren ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileekin:
a) ez daitezela aplika ez 41.b) artikulua, ez 42. artikuluaren 1. apartatuaren c) eta d) letrak, ez eta 46. artikuluaren 3. apartatua ere, baldin eta ordainketa-tresnak ez badu hura blokeatzea ahalbidetzen, ez eta etorkizuneko erabilerak eragoztea ere;
b) ez daitezela aplika ez 44. artikulua, ez 45. artikulua, ez eta 46. artikuluaren 1. eta
3. apartatuak ere, baldin eta ordainketa-tresna modu anonimoan erabiltzen bada, edo ordainketa-zerbitzuen hornitzailea gauza ez bada, ordainketa-tresnaz beste arrazoi intrintseko batzuk tarteko, ordainketa baimendu egin dela demostratzeko.
c) 51. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoa gorabehera, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak betebeharrik ez dezala izan ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileari ordainketa-aginduaren errefusatzea jakinarazteko baldin eta betearazpen eza begi-bistakoa bada kasuan kasuko testuinguruan;
d) 52. artikuluan xedatutakoa gorabehera, agindu-emaileak ezin dezala ordainketa-agindua errebokatu behin transmititu ondoren edo onuradunari ordainketa egiteko adostasuna eman ondoren.
e) 55. eta 56. artikuluetan xedatutakoa gorabehera, beste betearazpen-aldi batzuk aplika daitezela.
3. Nazio mailako ordainketak direla eta, aurreko apartatuko mugak hartan adierazitako zenbatekoen bi halako izango dira. Aurreordainketako modalitateko ordainketa-tresnen kasuan, mugak 500 eurokoak izango dira.
4. Agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak gaitasunik ez badu ordainketa-kontua edo -tresna blokeatzeko, diru elektronikoari ez zaio aplikatuko errege lege-dekretu honen 445. eta 456. artikuluetan xedatutakoa, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 1.2 artikuluaren bigarren apartatuan emandako definizioari jarraituz.
35. artikulua. Aplikatzekoak diren gastuak.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezin izango dio ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileari kobratu dauzkan informazio-betebeharrak betetzeagatik edo titulu honetan jasotako zuzenketa- edo prebentzio-neurriengatik, salbu eta besterik itundu denean 30.2, 51.1 eta 52.5 artikuluetan eta 59.2 artikuluaren azken paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz. Kasu horietan guztietan, gastuak ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen eta hornitzailearen arteko kontratuan jasoko dira, egokiak izango dira eta bat etorriko dira ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak egiazki jasanarazitako kostuekin.
2. Ordainketa-zerbitzuak ematean bai agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea bai onuraduna Espainian badaude, edo ordainketan esku hartzen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bat Espainian eta bestea edo besteak Europar Batasuneko estatu batean kokatuta badago edo badaude, edo soilik esku hartzen badu Espainian kokatuta dagoen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek, onuradunak ordainketa-zerbitzuen bere hornitzaileak kobratutako gastuak ordainduko ditu, eta agindu-emaileak, berriz, ordainketa-zerbitzuen bere hornitzaileak kobratutakoak.
3. Ordainketen onuradunek ezin izango diote eskatu agindu-emaileari ezein ordainketa-tresna erabiltzeagatiko gastu edo kuota gehigarririk.
4. Ordainketen onuradunek agindu-emaileari prezio-beherapen bat edo beste abantailaren bat eskaini ahalko diote, ordainketa-tresna jakin bat erabiltzera bultzatzeko.
Ordainketak baimentzea
36. artikulua. Baimena ematea eta baimena erretiratzea.
1. Agindu-emaileak ordainketak egiteko adostasuna emana duenean iritziko zaio ordainketak baimenduta daudela. Ordainketarako adostasun hori falta bada, pentsatu beharko da hura ez dela baimendu. Ordainketa bat egiteko adostasuna, halaber, onuradunaren bidez edo ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileen bidez eman ahalko da.
Agindu-emaileak eta ordainketa-zerbitzuen haren hornitzaileak erabakiko dute adostasuna emateko moduari buruz, bai eta hura jakinarazteko prozedurari buruz ere.
2. Adostasuna eragiketa egin baino lehen eman ahalko da, edo, hala hitzartu bada, haren ondotik, agindu-emailearen eta ordainketa-zerbitzuen haren hornitzaileak adostutako prozedurari eta mugei jarraituz.
3. Agindu-emaileak edozein unetan erretiratu ahalko du adostasuna, baina ez 52. artikuluan aipatzen den errebokaezintasunaren ondoren. Adostasuna ordainketen sail baterako eman denean, hura erretiratzeak berekin ekarriko du adostasun horrek estali behar zuen etorkizuneko ordainketa oro baimendu gabe egotea.
37. artikulua. Funtsen erabilgarritasuna berrestea.
1. Kontu-kudeatzaile diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek, txarteletan oinarritutako ordainketa-tresnak ematen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eskaera egin ondoren, berehala berretsiko dute agindu-emailearen kontuan funtsak badaudela txartel batean oinarritutako ordainketa bat egiteko, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
a) agindu-emailearen ordainketa-kontua linean eskuragarria izatea eskaera egiteko unean;
b) agindu-emaileak berariazko adostasuna eman izana kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, azken horrek erantzun diezaien ordainketa-zerbitzuen berariazko hornitzaileen eskaerei, txartel batean oinarritutako ordainketa bati dagokion zenbatekoa agindu-emailearen ordainketa-kontuan eskura dagoela berresteari dagokionez;
c) b) letran aipatzen den adostasuna lehenengo berreste-eskaria egin baino lehen eman beharko da.
2. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak 1. apartatuan aipatzen den berrespena eskatu ahalko du honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:
a) agindu-emaileak berariazko adostasuna eman izana berreste hori eskatzen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari;
b) agindu-emaileak txartel batean oinarritutako ordainketa bat hasi izana, kasuko zenbatekoa duena, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak emandako txartel bidezko ordainketa-tresna bat erabiliz.
c) ordainketa-zerbitzuen hornitzailea kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen aurrean identifikatzea berreste-eskaera bakoitza baino lehen, eta modu seguruan komunikatzea kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin, 2018/389 Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoaren arabera eta aplikatzekoak diren Europako Banku Agintaritzaren xedapenen barruan Espainiako Bankuak erabakitzen dituen irizpideen arabera.
3. Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko araudiaren arabera, 1. apartatuak aipatzen duen berrestea soilik «bai» edo «ez» erantzuna ematea izango da, eta ez kontuaren saldoaren laburpen bat ematea. Erantzun hori ez da gordeko, ez eta txartel bidezko ordainketaren betearazpenaz beste xede baterako erabiliko ere.
4. 1. apartatuak aipatzen duen berresteak ez dio aukerarik emango banku-kontuaren kudeatzaile den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari agindu-emailearen ordainketa-kontuko funtsak blokeatzeko.
5. Agindu-emaileak kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari eskatu ahalko dio ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen identifikazioa komunikatzeko, bai eta emandako erantzuna ere.
6. Artikulu hau ez da aplikatuko txarteletan oinarritzen diren eta diru elektronikoa -Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legeak zehaztu bezala- gordetzen duten ordainketa-tresnen bidez hasitako ordainketetan.
38. artikulua. Ordainketa-kontura sartzeko arauak, ordainketak hasteko zerbitzuen kasuan.
1. Dagokion ordainketa-kontura linean sar daitekeen guztietan, agindu-emaile orok ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile batengana jo ahalko du 1.2.g) artikuluan aipatzen diren ordainketa-zerbitzuak lortzeko.
2. Baldin eta agindu-emaileak berariazko adostasuna ematen badu 36. artikuluaren arabera ordainketa egin dadin, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak
4. apartatuko neurri guztiak hartuko ditu agindu-emaileak bere eskubideaz baliatu ahal izan dadin eta ordainketak hasteko zerbitzua erabili ahal izan dezan.
3. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileak:
a) ez ditu inoiz ere bere edukitzan izango agindu-emailearen funtsak, ordainketak hasteko zerbitzua ematearekin lotuta;
b) bermatuko du ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak ez daudela eskuragarri hirugarrenentzat -erabiltzailea eta segurtasun-kredentzial pertsonalizatuen igorlea salbu- eta bide seguru eta efizienteen bidez transmititzen dituela;
c) bermatuko du ordainketak hasteko zerbitzuak ematean lortzen duen ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen beste edozein informazio onuradunari baino ez zaiola emango, eta soilik emango zaiola ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak berariaz adostasuna emanda;
d) ordainketa bat hasten den bakoitzean, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen aurrean identifikatuko da, eta modu seguruan komunikatuko da kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin, agindu-emailearekin eta onuradunarekin, 2018/389 Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoaren arabera eta aplikatzekoak diren Europako Banku Agintaritzaren xedapenen barruan Espainiako Bankuak erabakitzen dituen irizpideen arabera;
e) ez du ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen bereziki babestutako ordainketa-daturik bilduko;
f) ez dio ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari inongo daturik eskatuko, ordainketa hasteko zerbitzua emateko beharrezkoak direnez gainera;
g) ez du erabiliko, ez bilduko, ez eskuratuko inongo daturik agindu-emaileak berariaz eskatutako ordainketak hasteko zerbitzua emateaz beste inongo xedetarako;
h) ez du aldatuko ez zenbatekoa, ez hartzailea, ez eta eragiketaren beste inongo elementurik ere.
4. Kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak:
a) komunikazio segurua ezarriko du ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileekin, 68. artikuluan eta aplikatzekoak diren Europako Banku Agintaritzaren arau teknikoetan ezarritakoari jarraituz;
b) ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile batengandik datorren ordainketa-agindua jaso eta berehala, ordainketa hasteari buruzko informazio guztia eta ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari ordaintzeko eragiketa egiteari buruz eskura duen informazio guztia eman edo eskura jarriko dio ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari;
c) ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile baten zerbitzuen bitartez transmititutako ordainketa-aginduak tratatuko ditu inongo bazterketarik gabe, agindu-emaileak zuzenean transmititutako ordainketa-aginduekin alderatuta, salbu eta arrazoi objektiboak daudenean, bereziki epeei, lehentasunari edo aplikatzekoak diren gastuei dagokienez.
5. Ordainketak hasteko zerbitzuak ematea ez da egongo ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileen eta kontu-kudeatzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen artean kontratu-harreman bat egotearen pean.
39. artikulua. Ordainketa-kontuei buruzko informazioa eskuratzeko arauak eta informazio horren erabilera kontuei buruzko informazio-zerbitzuen kasuan.
1. Kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak:
a) soilik, ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak berariaz adostasuna adierazi izana oinarri hartuta emango ditu bere zerbitzuak;
b) bermatuko du ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak ez daudela eskuragarri hirugarrenentzat -erabiltzailea eta segurtasun-kredentzial pertsonalizatuen igorlea salbu- eta kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari transmititzen dizkionean transmisio hori bide seguru eta efizienteen bidez gauzatzen dela;
c) komunikazio bakoitzean, ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen kontu-kudeatzailea den edo kontu-kudeatzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen edo hornitzaileen aurrean identifikatuko da, eta modu seguruan komunikatuko da kontu-kudeatzailea den edo kontu-kudeatzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin edo hornitzaileekin eta ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailearekin, 2018/389 Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren Europako Banku Agintaritzaren xedapenen barruan Espainiako Bankuak erabakitzen dituen irizpideei jarraituz.
d) erabiltzaileak izendatutako ordainketa-kontuen informaziorako eta kasuan kasuko ordainketetarako sarbidea izango du soilik;
e) ez du ordainketa-kontuei lotutako eta bereziki babestutako ordainketa-daturik eskatuko;
f) ez du erabiliko, ez bilduko, ez eskuratuko inolako daturik ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak berariaz eskatutako kontuei buruzko informazio-zerbitzua emateaz beste inongo xedetarako, datuen babesari buruzko arauei jarraituz.
3. Ordainketa-kontuei dagokienez, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak:
a) komunikazio seguru bat ezarriko du kontuei buruzko informazio-zerbitzuen hornitzaileekin, eta
b) kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baten zerbitzuen bitartez transmititutako datu-eskaerak inongo bazterketarik gabe tratatuko ditu, bestela tratatzeko arrazoi objektiboak daudenean izan ezik.
40. artikulua. Ordainketa-tresna erabiltzeko eta ordainketa-kontuetara sartzeko mugak, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek jarriak.
1. Adostasuna jakinarazteko berariazko ordainketa-tresna bat erabiltzen denean, agindu-emaileak eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-tresna horren bidez egindako ordainketei aplikatzekoa den gastu-muga bat adostu ahalko dute.
2. Esparru-kontratuan adostu den guztietan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-tresna blokeatzeko eskubidea edukiko du ordainketa-tresnaren segurtasunarekin lotutako arrazoi objektiboki justifikatuak daudenean, hura baimendu gabe edo iruzur egiteko erabili izanaren susmoa dagoenean edo, kreditu-linea bati elkartuta badago, agindu-emaileak ordainketa-betebeharrari aurre egiteko ezgauza izatearen arriskua nabarmen handitzen denean.
3. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuetan, ordainketa-tresna blokeatu duela jakinaraziko dio eta horretarako arrazoiak emango dizkio ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak agindu-emaileari, hitzartutako moduan. Komunikazio hori blokeoa baino lehen gertatuko da, eta ezinezkoa bada, ordainketa-tresna blokeatu eta berehala, non eta informazio horren komunikazioak estualdirik ez dakarren objektiboki justifikatuta dauden segurtasun-arrazoiengatik edo beste arau-xedapen baten aurkakoa ez den.
4. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-tresna desblokeatuko du edo beste batekin ordeztuko du haren erabilera blokeatzeko arrazoiak desagertu direnean. Aurrekoa ulertu beharko da ezertan galarazi gabe inguruabar horietan erabiltzaileak desblokeatzea eskatzeko duen eskubidea. Ordainketa-tresna desblokeatzea edo hura beste batekin ordeztea ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailearentzako inolako kosturik gabe egingo dira.
5. Kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari edo ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari ordainketa-konturako sarbidea ukatu ahalko dio objektiboki justifikatutako eta behar bezala dokumentatutako arrazoiengatik; arrazoi horiek zerikusia edukiko dute kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea edo ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea ordainketa-kontuan baimenik gabe edo iruzurrez sartzearekin, eta, bereziki, ordainketa bat baimenik gabe edo iruzurrez hastearekin. Kasu horietan, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-konturako sarbidea ukatzen zaiola jakinaraziko dio eta horretarako arrazoiak emango dizkio agindu-emaileari, hitzartutako moduan. Informazio hori, posible baldin bada, sarbidea ukatu baino lehen emango zaio agindu-emaileari, eta, beranduenez, sarbidea ukatu eta berehala, non eta informazio horren komunikazioak ez dituen arriskuan jartzen objektiboki justifikatutako segurtasun-neurriak edo debekatuta ez dagoen beste lege-xedapen batzuen bidez.
Kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak baimena emango du ordainketa-konturako sarbidea izateko sarbide hori ukatzeko arrazoiak desagertzen direnean.
6. 5. apartatuan bildutako kasuetan, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak berehala komunikatuko dio Espainiako Bankuari kontuei buruzko informazio-zerbitzua ematen duen ordainketa-zerbitzuen hornitzailearekin edo ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailearekin izandako gorabehera. Informazioak kasuari buruzko jakingarriak eta neurriak hartzeko arrazoiak bilduko ditu. Espainiako Bankuak kasua ebaluatuko du, eta, beharrezkoa denean, neurri egokiak hartuko ditu.
41. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen betebeharrak, ordainketa-tresnak eta segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak direla eta.
Ordainketa-tresna bat erabiltzeko gaituta dagoen ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak:
a) ordainketa-tresnaren jaulkipena eta erabilera arautzen duten baldintzekin bat erabiliko du ordainketa-tresna (baldintza horiek objektiboak, ez-baztertzaileak eta proportziozkoak izan beharko dute), eta, bereziki, ordainketa-tresna bat jasotzen duenean, arrazoizkoak diren neurri guztiak hartuko ditu bere segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak babesteko;
b) ordainketa-tresna galduz gero edo norbaitek lapurtu edo bidegabeki jabetuz gero edo baimendu gabe erabiltzen bada, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari jakinaraziko dio jakin bezain laster, edo hark izendatzen duen erakundeari, bidegabeko geroratzerik gabe.
42. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen betebeharrak ordainketa-tresnak direla eta.
1. Ordainketa-tresna baten jaulkitzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak:
a) Egiaztatuko du ordainketa-tresnaren segurtasun-kredentzial pertsonalizatuak soilik tresna hori erabiltzeko ahalmena duen ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearentzat egongo direla eskuragarri; hori, halere, ez da eragozpen izango 41. artikuluaren arabera ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari dagozkion betebeharretarako.
b) Ez ditu bidaliko eskatu ez diren ordainketa-tresnak, salbu eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari jada entregatu zaion ordainketa-tresna bat ordeztu behar denean.
Ordezte horren arrazoiak ordainketa-tresnari funtzionaltasun berriak gehitzea izan beharko du, erabiltzaileak propio eskatu gabeak, baldin eta esparru-kontratuan aukera hori aurreikusi bada eta ordeztea bezeroarentzat doan egiten bada.
c) Une oro bermatuko du ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearentzat baliabide egokiak eta doakoak eskuragarri daudela, 41.b) artikuluaren indarrez jakinarazpen bat egitea edo 40.4 artikuluan xedatuaren arabera desblokeatze bat eskatzea ahalbidetzen dutenak. Horri dagokionez, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, oraingoan ere doan, zerbitzu horien erabiltzaileari emango dizkio, hark eskatzen dituenean, komunikazio hori egin duela demostratzea ahalbidetzen dioten baliabideak, hura egin eta hurrengo 18 hilabeteetan.
d) Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari aukera emango dio 41.b) artikuluaren araberako jakinarazpen bat doan egiteko, eta, kasua bada, soilik ordainketa-tresnari zuzenean egoztekoak zaizkion ordezte-kostuak kobratzeko.
e) Ordainketa-tresnaren edozein erabilera eragotziko du, 41.b) artikuluaren araberako jakinarazpena egin ondoren.
2. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-tresna bat ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari igortzetik edo haren edozein segurtasun-elementu pertsonalizaturen bidalketatik datozen arriskuak hartuko ditu bere gain.
43. artikulua. Baimendu ez diren edo oker egin diren ordainketak jakinarazi eta zuzentzea.
1. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak soilik kasu honetan lortuko du ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batek zuzen dezala baimenduta ez dagoen edo oker bete den ordainketa-agindu bat: ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak justifikatu gabeko geroratzerik gabe komunikatu behar dio hori, erreklamatzen diren eragiketa horietatik edozeinen berri izan bezain laster, baita 60. artikuluak estalitakoen kasuan ere, eta hori, nolanahi ere, zordunketaren datatik kontatzen hasita, hamahiru hilabeteko gehieneko epean egin behar du.
Lehenengo paragrafoan ezarritako jakinarazpen-epeak ez dira aplikatuko ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ez dionean ez eman, ez eskura jarri ordainketari buruzko informazioa II. tituluan ezarritakoari jarraituz.
2. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile batek esku hartzen duenean, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen zuzenketa lortu beharko du, 1. apartatuari jarraituz, 45.2 artikuluan eta 60.1 artikuluan xedatutakoa eragotzi gabe.
44. artikulua. Ordainketen autentifikazio-froga eta ordainketak egin izanaren froga.
1. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile batek ukatzen duenean jada egin den ordainketa bat baimendu izana, edo alegatzen duenean hura oker egin zela, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari egokituko zaio demostratzea ordainketa autentifikatu zela, zehatz erregistratu zela eta kontabilizatu zela eta ez ziola eragin ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ematen duen zerbitzuaren inongo akats teknikorik edo zerbitzu-gabeziarik.
Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak ordainketa bat hasten badu ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile baten bitartez, azken horri egokituko zaio demostratzea ezen, dagokion eskumen-esparruan, ordainketa autentifikatu zela eta zehatz erregistratu zela eta ez ziola eragin bera erantzule den ordainketa-zerbitzuarekin lotutako inongo akats teknikorik edo bestelako gabeziarik.
2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren ondoreetarako, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak -horren barnean dela, kasua bada, ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea- ordainketa-tresnaren erabilera erregistratzea ez da nahikoa izango, inolaz ere, demostratzeko ordainketa agindu-emaileak baimendu zuenik, ez eta horrek iruzurrez jardun duenik edo nahita edo zabarkeria larriz bere betebehar bat edo batzuk urratu dituenik 41. artikuluari jarraituz.
3. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak frogatu beharko du, ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea barnean dela hala badagokio, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak iruzur egin duela edo zabarkeria larria izan duela.
4. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak gorde egingo ditu, sei urtez gutxienez ere, titulu honetan eta berau garatzeko xedapenetan ezarritako betebeharrak bete direla ziurtatzeko bidea emango dioten dokumentazioa eta erregistroak, eta erabiltzaileari emango dizkio, baldin eta eskatzen baditu. Hala eta guztiz ere, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile bakoitzarekin lotzen duen harreman juridikoa sortu, aldatu edo suntsitu izanari buruzko dokumentazioa kontserbatuko du, gutxienez ere preskripzioari buruzko arauen indarrez kontratu-eskubideak egikaritzeko komenigarri gerta daitekeen bitartean, edo kontratu-betebeharrak betetzeko eskatu ahal den bitartean.
Apartatu honetan xedatutakoa ez da eragozpena izango Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoa Finantzatzea Eragozteko apirilaren 28ko 10/2010 Legean eta aplikatzekoak diren nazioko zein Europar Batasuneko beste xedapen batzuetan xedatutakorako.
45. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen erantzukizuna baimendu gabeko ordainketen kasuan.
1. Errege lege-dekretu honen 43. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, baldin eta baimendu gabeko ordainketa bat egiten bada, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak berehala itzuliko dio baimendu gabeko eragiketaren zenbateko hori agindu-emaileari, eta, nolanahi ere, beranduenez, eragiketaz ohartu den edo eragiketa jakinarazi den egunaren hurrengo egun baliodunaren amaieran, salbu eta agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak arrazoiak baditu susmatzeko iruzur egin dela eta arrazoi horiek idatziz komunikatzen badizkio Espainiako Bankuari hark zehaztutako moduan, edukiarekin eta epean. Bestela, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak zordunketa egin deneko ordainketa-kontua lehengoratuko du, hura berriz utziz baimendu gabeko eragiketa egin izan ez balitz egongo zen egoeran.
Agindu-emailearen ordainketa-kontuko pagamenduaren balio-data ez da izango itzulitako zenbatekoaren zordunketaren data baino geroagokoa.
2. Ordaintzeko eragiketa ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile baten bitartez hasten denean, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak berehala itzuliko du eta, nolanahi ere, hurrengo egun baliodunean, baimendu gabeko ordainketaren zenbatekoa eta, kasua bada, zordunketa egin deneko ordainketa-kontua lehengoratuko du, hura berriz utziz baimendu gabeko eragiketa egin izan ez balitz egongo zen egoeran.
Baimendu gabeko ordainketaren erantzulea ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea bada, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari berehala ordaindu beharko dizkio, horrek eskatuta, agindu-emaileari itzulketa egiteko izandako galerak edo ordaindutako kopuruak, baimendu gabeko ordainketaren zenbatekoa barne. 44.1 artikuluari jarraituz, ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari egokituko zaio demostratzea ezen, dagokion eskumen-esparruan, ordainketa autentifikatu zela eta zehatz erregistratu zela eta ez ziola eragin bera erantzule den ordainketa-zerbitzuarekin lotutako inongo akats teknikorik edo bestelako gabeziarik.
3. Beste kalte-ordain ekonomiko batzuk zehaztu ahalko dira agindu-emailearen eta ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen artean egindako kontratuari edo -kasua bada-agindu-emailearen eta ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailearen artean egindako kontratuari aplikatzekoa den araudiaren arabera.
46. artikulua. Agindu-emailearen erantzukizuna baimendu gabeko ordainketen kasuan.
1. 45. artikuluan xedatutakoa gorabehera, gerta daiteke agindu-emaileak jasan behar izatea, 50 euroko mugarekin gehienez, baimendu gabeko ordainketetatik datozen galerak, galdutako, lapurtutako edo hirugarren batek bidegabeki bere egindako ordainketa-tresna bat erabiltzearen ondoriozkoak, honako salbuespen hauekin:
a) agindu emaileak ezin duenean ordainketa-tresnaren galera, lapurreta edo bidegabeko jabetzea detektatu ordainketa bat izan baino lehen, salbu eta agindu-emaileak berak iruzurrez jardun duenean, edo
b) jarduerak kontratatu zaizkion ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baten langileen edo edozein agente, sukurtsal edo erakunderen ekintzari edo ekintza-ezari zor zaionean galera.
Baimendu gabeko ordainketetatik datozen galera guztiak hartuko ditu agindu-emaileak bere gain, baldin eta galera horiek iruzurrez jardun duelako izan baditu edo nahita edo zabarkeria larriz urratu dituelako 41. artikuluan ezartzen diren betebeharretatik bat edo batzuk. Kasu horietan, ez da aplikatzekoa izango lehenengo paragrafoan jasotako gehieneko zenbatekoa.
Nolanahi ere, agindu-emailea, ordainketa-tresna baten lapurretaren, galeraren edo bidegabeko jabetzearen kasuan, erantzukizun guztietatik salbu geratuko da eragiketak modu presentzialean egin ez direnean, tresnan bertan inprimatutako ordainketa-datuak erabiliz soilik, baldin eta ordainketa-tresnaren eta segurtasun-kredentzialen zaintza-betebeharrak betetzerakoan iruzurrik egin ez badu edo zabarkeria larririk izan ez badu, eta berandutu gabe jakinarazi badu gertatutakoa.
2. Agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak bezeroaren autentifikazio sendotua eskatzen ez badu, agindu-emaileak, soilik, iruzurrez jardun baldin badu jasango ditu ondorio ekonomikoak. Onuradunak edo onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, ez badute onartzen bezeroaren autentifikazio sendotua, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari eragindako kalte finantzarioaren zenbatekoa itzuli beharko dute.
3. Iruzurrezko jarduketen kasuan izan ezik, agindu-emaileak ez du jasango galdutako edo lapurtutako ordainketa-tresna baten erabilerarengatik inongo ondorio ekonomikorik 41.b) artikuluan aipatzen den jakinarazpena egin ondoren.
4. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak baliabide egokirik ez badu edozein unetan ordainketa-tresna baten galera edo lapurreta jakinarazi ahal dadin, 42.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu-emailea ez da izango ordainketa-tresna horren erabileratik datozen ondorio ekonomikoen erantzulea, salbu eta iruzurrez jardun duenean.
47. artikulua. Eragiketaren zenbatekoa aurrez ezagutzen ez den ordainketak.
1. Ordainketa bat onuradunak hasten baldin badu edo onuradunaren bidez hasten bada txartel batean oinarritutako ordainketa baten testuinguruan, erabilitako bidea edozein dela ere, eta agindu-emaileak ordainketa betearazteko adostasuna ematen duen unean zenbateko zehatza ezagutzen ez bada, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak soilik blokeatu ahalko ditu agindu-emailearen ordainketa-kontuko funtsak agindu-emailea ados badago funtsetan blokeatu beharreko zenbatekoarekin.
2. Agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak agindu-emailearen kontuan
1. apartatuaren arabera blokeatutako funtsak liberatuko ditu, geroratu gabe, behin ordainketaren zenbateko zehatzari buruzko informazioa jaso duenean, eta, beranduenez, ordainketa-agindua jaso eta berehala.
48. artikulua. Onuradun batek hasitako edo onuradun horren bitartez hasitako ordainketen itzulketak.
1. Agindu-emaileak eskubidea izango du ordainketa-zerbitzuen bere hornitzaileak berari ordainketa baimenduen zenbateko osoa itzultzeko zordunketa baino geroagokoa ez den data batean, eragiketa horiek onuradun batek hasi baditu edo haren bitartez hasi badira eta egin direnean honako baldintza hauek bete badira:
a) baimenak ez zehaztea, eman zen egunean, zein zen ordainketaren zenbateko zehatza;
b) agindu-emaileak aurreko gastu-jarraibideak, esparru-kontratuaren baldintzak eta kasuari dagozkion inguruabarrak kontuan hartuta arrazoiz espero zezakeena gainditzea zenbatekoak.
Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eskatuta, agindu-emaileari egokituko zaio baldintza horiek betetzen direla demostratzea.
2. Agindu-emaileak itzulketarako baldintzarik gabeko eskubidea izango du, 49. artikuluan ezarritako epeetan, alde batera utzi gabe artikulu honen 4. apartatuan xedatutakoa, eta alde batera utzi gabe, halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko martxoaren 14ko 260/2012 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluan jasotako zordunketa helbideratuak direla-eta 1. apartatuan aitortutako eskubidea (erregelamendu horrek, batetik, eurotan eginiko transferentziak eta zordunketa helbideratuak egiteko enpresa-izaerako eta izaera teknikoko betekizunak ezartzen ditu, eta, bestetik, 924/2009 (EE) Erregelamendua aldatzen du).
3. Aurreko 1.b) artikuluaren ondoreetarako, agindu-emaileak ezin izango ditu aipatu dibisa-aldaketarekin lotutako arrazoiak ordainketa-zerbitzuen bere hornitzaileekin adostutako erreferentziako kanbio-tasa aplikatu denean.
4. Nolanahi ere, agindu-emaileak eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak esparru-kontratuan itundu ahalko dute hark itzulketa-eskubiderik ez dezala izan kasu hauetan:
a) agindu-emaileak adostasuna adierazi duenean ordainketa zuzenean egin dakion ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, eta
b) kasua bada, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak edo onuradunak agindu-emaileari gutxienez ere aurreikusitako data baino lau aste lehenagotik eman edo eskura jarri dionean, adostutako moduan, etorkizuneko ordainketari buruzko informazioa.
49. artikulua. Onuradun batek hasitako edo onuradun horren bitartez hasitako ordainketen itzulketa-eskaerak.
1. Agindu-emaileak, funtsen zordunketa kontuan egiten den egunetik hasita, zortzi asteko epean eskatu ahalko du 48. artikuluan aipatzen den itzulketa, onuradun batek edo onuradun baten bitartez hasitako ordainketa baimendu baten ondoriozkoa.
2. Itzulketa-eskaera bat jasotzen denetik gutxienez ere hamar eguneko epean, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketaren guztizko zenbatekoa itzuli beharko du edo itzultzeari uko egiteko arrazoi objektiboak komunikatu beharko dizkio agindu-emaileari, eta, kasu horretan, erabiltzailearen esku zer erreklamazio-prozedura judizial eta estrajudizial dauden adierazi beharko du agindu-emaile hori emandako arrazoiekin ados ez dagoenean.
48.2 artikuluan aipatzen diren zordunketa helbideratuen kasuan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezin izango dio uko egin itzulketari, 48.4 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.
Ordainketak egitea
1. atala. Ordainketa-aginduak eta transferitutako zenbatekoak
50. artikulua. Ordainketa-aginduak jasotzea.
1. Ordainketa-agindu bat jasotzen den unea agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak hura jasotzen duen unea izango da, alde batera utzita hura agindu-emaileak zuzenean transmititu duen, hasteko zerbitzuen hornitzaileak haren kontura egin duen edo zeharka onuradunaren bidez egin den. Agindu-emailearen kontua ez da zordunduko ordainketa-agindua jaso baino lehen.
Hura jasotzeko unea agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailearentzat egun balioduna ez bada, ordainketa-agindua hurrengo egun baliodunean jaso dela iritziko zaio. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, agindu-emaileari jakinarazi ondoren, egun baliodunaren amaieratik hurbil dagoen muga-ordu bat jarri ahalko du, eta muga-ordu horretatik aurrera jasotako edozein ordainketa-agindu hurrengo egun baliodunean jaso dela ulertuko da.
2. Ordainketa-agindua hasten duen ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak adosten badute ordainketa-agindua data jakin batean betetzen has dadila edo epe jakin baten amaieran has dadila, edo, bestela, agindu-emaileak ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen eskura funtsak jarri dituen egunean, pentsatu beharko da jasotzeko unea, 55. artikuluaren ondoreetarako, adostutako eguna dela. Egun hori ordainketa-zerbitzuen hornitzailearentzat egun balioduna ez bada, ordainketa-agindua hurrengo egun baliodunen jaso dela iritziko zaio.
51. artikulua. Ordainketa-aginduak errefusatzea.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, ordainketa-agindu bat betetzea edo ordainketa bat hastea errefusatzen badu, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari uko hori, horren arrazoiak eta hura eragin duten egitezko oker ustezkoak zuzentzeko prozedura jakinarazi beharko dizkio, salbu eta beste arau batek jakinarazpen hori debekatzen duenean.
Jakinarazpena itundutako moduan egingo da edo eskuragarri jarriko da, ahal den lasterren, eta, nolanahi ere, 55. artikuluak aipatzen duen betearazpen-epearen barruan.
Esparru-kontratuak klausula bat eduki ahalko du, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari aukera emango diona jakinarazpen horrengatik komisio arrazoizko bat kobratzeko ukoa objektiboki justifikatuta dagoenean.
2. Agindu-emailearen eta kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen arteko esparru-kontratuan ezarritako baldintza guztiak betetzen direnean, azken horrek ezin izango dio uko egin baimendutako ordainketa-agindu bat betetzeari, alde batera utzita hura agindu-emaileak hasi duen, ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile batek haren kontura hasi duen, onuradunak hasi duen edo onuradunaren bidez hasi den, salbu eta arau-xedapen batek debekatzen duenean.
3. 55. eta 60. artikuluetan ezarritakoaren ondoreetarako, ordainketa-aginduak ez dira jasotakotzat joko, haiek betetzeari uko egin bazaio.
52. artikulua. Ordainketa-aginduen errebokaezintasuna.
1. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak ezin izango ditu ordainketa-aginduak errebokatu agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak haiek jaso ondoren, artikulu honetan besterik zehazten ez bada.
2. Ordaintzeko eragiketa ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile batek hasten duenean, edo onuradunak hasten duenean edo onuradunaren bidez hasten denean, agindu-emaileak ez du errebokatuko ordainketa-agindua ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileak ordainketa hasteko adostasuna eman duenean edo onuradunari ordaintzeko eragiketa egiteko adostasuna eman duenean.
3. Hala eta guztiz ere, helbideratutako zordunketen kasuan, eta errege lege-dekretu honetan finkatutako itzulketa-eskubideak alde batera utzi gabe, agindu-emailearen kontuan funtsak zorduntzeko itundutako egunaren aurreko egun baliodunaren amaieran errebokatu ahalko ditu agindu-emaileak ordainketa-aginduak beranduenez.
4. Jasotzeko unea eta agindua hasten duen ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen eta haren ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen artean aldez aurretik adostutako data bat baldin badatoz, itundutako egunaren aurreko egun baliodunaren amaieran errebokatu ahalko du hark ordainketa-agindua beranduenez.
5. Behin aurreko 1. apartatutik 4. apartatura bitartekoetan ezarritako epeak iragan direnean, ordainketa-zerbitzuen erabiltzailearen eta ordainketa-zerbitzu horien hornitzaileen artean hala itundu bada errebokatu ahalko da soilik ordainketa-agindua. Aurreko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako kasuetan, onuradunaren adostasuna beharko da, gainera. Esparru-kontratuan hala hitzartu bada, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak gastuak kobratu ahalko ditu errebokazioagatik.
53. artikulua. Transferitutako zenbatekoak eta jasotako zenbatekoak.
1. Oro har, agindu-emailearen eta onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek eta ordainketan esku hartzen duten bitartekari guztiek ordainketaren zenbateko osoa transferitu beharko dute, eta ezin izango dute inongo gasturik kendu transferitutako zenbatekotik.
2. Hala eta guztiz ere, ordainketa-zerbitzuen onuradunak eta hornitzaileak adostu ahalko dute azken horrek bere gastuak ken ditzala transferitutako zenbatekotik onuradunari ordaindu baino lehen. Kasu horretan, ordainketaren guztizko zenbatekoa, gastuekin batera, bereiz agertuko da onuradunari emandako informazioan.
3. Baldin eta transferitutako zenbatekotik aurreko apartatuan jasotakoez beste gastu batzuk kentzen badira, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak bermatuko du onuradunak jaso egingo dituela agindu-emaileak hasitako ordainketen guztizko zenbatekoa.
Onuradunak hasitako edo haren bidez egindako ordainketen kasuan, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak bermatuko du onuradunak ordainketaren zenbateko osoa jasoko duela.
2. atala. Betearazteko epea eta balio-data.
54. artikulua. Aplikazio-eremua.
1. Atal hau honako hauei aplikatuko zaie:
a) eurotan egindako ordainketei;
b) Eurogunekoa ez den estatu kide baten dibisan egindako ordainketa nazionalei;
c) euroaren eta Eurogunekoa ez den estatu kide baten dibisaren arteko bihurketa baizik eskatzen ez duten ordainketei, baldin eta bihurketa hori Eurogunekoa ez den estatu kidean egiten bada, eta, mugez gaindiko ordainketen kasuan, mugez gaindiko transferentzia eurotan egiten bada.
2. Ezartzen diren aurreikuspenak, halaber, gainerako ordainketetan izango dira aplikatzekoak, salbu eta ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak eta ordainketa-zerbitzuen haren hornitzaileak kontrakoa adosten dutenean, 58. artikuluan ezarritakoa izan ezik, ez baitago aldeen eskura. Hala eta guztiz ere, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak eta ordainketa-zerbitzuen haren hornitzaileek 55. artikuluan ezarritakoaz gorako betearazpen-epea adosten dutenean, Europar Batasunaren barruko ordainketetan, epe hori ez da izango lau egun baliodunetik gorakoa ordainketa-agindua jasotzen denetik kontatzen hasita.
55. artikulua. Ordainketa-kontu batera ordaintzeko eragiketak.
1. Agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, 50. artikuluaren arabera ordainketa-agindua jaso ondoren, bermatuko du ordainketaren zenbatekoa onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen kontuan ordaintzen dela, gehienez ere hurrengo egun baliodunaren amaieran ordaindu ere. Hala eta guztiz ere, emandako epea beste egun baliodun batez luzatu ahalko da paperez hasitako eragiketetan.
2. Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, funtsak jaso ondoren, onuradunaren ordainketa-kontuan ordainketaren zenbatekoaren balio-data eta hura erabilgarri dagoen data ezarriko ditu, 58. artikuluari jarraituz.
3. Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak onuradunak hasitako edo haren bitartez hasitako ordainketa-agindu bat bidaliko dio agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari onuradunak eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak hitzartutako epeetan, halako moduz non, helbideratutako zordunketei eta txartel bidezko eragiketei dagokienez, hitzartutako datan egin ahalko baita ordainketa.
56. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailean ordainketa-kontuen titularrak ez diren onuradunak.
Onuraduna ordainketa-zerbitzuen hornitzaileko ordainketa-kontu baten titularra ez bada, onuradunarentzako funtsak jasotzen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak 55. artikuluan ezartzen den epean jarri beharko ditu funts horiek onuradunaren eskura.
57. artikulua. Ordainketa-kontu batean sartutako eskudirua.
Kontsumitzaileek edo mikroenpresek ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bateko ordainketa-kontuan eskudirua sartzen dutenean ordainketa-kontu horretako dibisan, funtsak jasotzen diren une beretik erabili ahalko dute sartutako zenbateko hori. Sarreraren balio-data hura egin zen egunarena berarena izango da.
Ordainketa-zerbitzuen erabiltzailea kontsumitzaile bat edo mikroenpresa bat ez den kasuetan, ezarri ahalko da sartutako dirua funtsak jaso eta hurrengo egun baliodunetik aurrera erabili ahalko dela. Kasu horretan, balio-data bera eman beharko zaie sartutako funtsei.
58. artikulua. Funtsen balio-data eta erabilgarritasuna.
1. Onuradunaren ordainketa-kontuan ordainketa egin izanaren balio-data ez da izango ordainketaren zenbatekoa onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen kontuan ordaindu zen egun balioduna baino geroagokoa.
Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak segurtatuko du ordainketaren zenbatekoa bere kontuan jaso eta berehala dagoela onuradunaren eskura, baldin eta onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari berari dagokionez hauek betetzen badira:
a) ez dago dibisen bihurketarik, edo
b) ez dago euroaren eta estatu kide baten dibisaren arteko bihurketarik, edo bi estatu kideren arteko dibisen arteko bihurketarik.
Apartatu honetan ezarritako betebeharra aplikatuko zaie, halaber, ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baten barne-esparruan egindako ordainketei.
2. Onuradunaren ordainketa-kontuko karguaren balio-data ez da izango ordainketaren zenbatekoa kontu horretan kargatzen den unea baino geroagokoa.
3. atala. Erantzukizuna.
59. artikulua. Okerreko identifikatzaile bakarrak.
1. Ordainketa-agindu bat identifikatzaile bakarraren arabera betetzen denean, identifikatzaile horretan zehaztutako onuradunari dagokionez joko da zuzen betetakotzat.
2. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak emandako identifikatzaile bakarra okerra bada, hornitzailea ez da izango ordainketa akastuna ez egitearen edo egitearen erantzulea,
60. artikuluari jarraituz.
Hala eta guztiz ere, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak arrazoizko ahaleginak egingo ditu ordainketaren funtsak berreskuratzeko. Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ere lagundu egingo du ahalegin horietan, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari funtsen kobrantzarako beharrezkoa den informazioa emanez.
Baldin eta funtsak ezin badira berriz kobratu lehenengo paragrafoan xedatutakoari jarraituz, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak agindu-emaileari, aurrez eskaera eginda, eskura duen eta beharrezkoa den informazio guztia emango dio, agindu-emaileak legezko erreklamazio bat aurkez dezan funtsak berreskuratzeko.
Esparru-kontratuan hala hitzartu denean, hornitzaileak gastuak kobratu ahalko dizkio ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari funtsak berreskuratzeagatik.
3. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak informazio gehiago ematen badu ordainketa-aginduak zuzen hasi edo betetzeko bere hornitzaileak eskatzen duenaz gainera, ordainketak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak emandako identifikatzaile bakarraren arabera egitearen erantzule izango da soilik ordainketa-zerbitzuen hornitzailea, horiek zuzen betetzeari dagokionez.
60. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen erantzukizuna ordainketa-aginduak ez betetzeagatik, oker betetzeagatik edo berandu betetzeagatik.
1. Agindu-emaileak zuzenean hasitako ordainketa-aginduen kasuan, eta 43., 59. eta 64. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea agindu-emailearen aurrean erantzulea izango da ordainketa zuzen egin dadin, ez bada gertatzen agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak agindu-emaileari eta -kasua bada- onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari demostratu ahal diela azken hornitzaile horrek ordainketaren zenbatekoa jaso zuela 55. artikuluari jarraituz. Hala bada, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea onuradunaren aurrean erantzulea izango da ordainketa zuzen egitearena.
Lehenengo paragrafoan xedatutakoaren arabera agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea erantzulea denean, justifikaziorik gabeko geroratzerik gabe itzuliko dio hark agindu-emaileari egin ez den edo oker egin den ordainketari dagokion zenbatekoa, eta, kasua bada, ordainketa-kontuaren saldoa lehenera ekarriko du (hain zuzen ere, ordainketa akastuna gertatu izan ez balitz egongo zen egoerara).
Agindu-emailearen ordainketa-kontuan egindako pagamenduaren balio-data ez da izango zenbatekoaren zordunketa egin deneko dataren ondorengoa.
Lehenengo paragrafoan xedatutakoaren arabera onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea erantzulea denean, berehala jarriko du onuradunaren eskura ordainketari dagokion zenbatekoa, eta, kasua bada, onuradunaren ordainketa-kontuan dagokion zenbatekoa ordainduko du.
Onuradunaren ordainketa-kontuan egindako pagamenduaren balio-data ez da izango eragiketa zuzen egin izan balitz balio-data zenbatekoaren balioari esleituko zitzaion data baino geroagokoa, 58. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ordainketa bat atzerapenez egiten denean, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak segurtatuko du ezen, agindu-emailearen izenean diharduen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak aurrez eskatuta, onuradunaren ordainketa-kontuan egindako pagamenduaren balio-data ez dadila izan geroagokoa zenbatekoari eragiketa zuzen egin izan balitz esleituko zitzaion data baino.
Egin ez diren edo oker egin diren ordainketen kasuan, agindu-emaileak ordainketa-agindua hasi badu, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, aurrez eskaera eginda eta apartatu honen arabera zehazten den erantzukizuna alde batera utzita, ahaleginak egingo ditu berehala ordainketen arrastoei jarraitzeko, eta emaitzak agindu-emaileari jakinaraziko dizkio. Agindu-emaileari ez zaio inongo gasturik kobratuko horregatik.
2. Onuradunak hasitako edo haren bidez hasitako ordainketa-aginduen kasuan, eta 43., 59. eta 64. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea agindu-emailearen aurrean erantzulea izango da ordainketa-agindua zuzen transmititzeaz agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, 55.3 artikuluari jarraituz. Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, paragrafo honetan xedatutakoaren arabera erantzulea denean, berehala itzuliko dio ordainketa-aginduaren zenbatekoa agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileari.
Ordainketa-agindua atzerapenez helarazten denean, zenbatekoa onuradunaren kontuan ordaintzeari dagokion balio-data ez da izango eragiketa zuzen egin izan balitz izango zen balio-data baino geroagokoa.
Gainera, 43., 59. eta 64. artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea onuradunaren aurrean erantzulea izango da ordainketa
58. artikuluari jarraituz dagozkion betebeharren arabera tramitatzeari dagokionez. Onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, paragrafo honetan xedatutakoaren arabera erantzulea denean, zainduko du ordainketaren zenbatekoa onuradunaren eskura egon dadila zenbateko hori haren kontu propioan ordaindu eta berehala. Zenbatekoa onuradunaren kontuan ordaintzeari dagokion balio-data ez da izango eragiketa zuzen egin izan balitz izango zen balio-data baino geroagokoa.
Egin ez diren edo oker egin diren ordainketen kasuan, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzailea haren erantzulea ez denean, lehenengo eta hirugarren paragrafoei xedatutakoari jarraituz, agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzailea izango da erantzulea agindu-emailearen aurrean. Agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, hori dela-eta erantzukizunen bat duenean, egin ez den edo akatsez egin den ordainketaren zenbatekoa itzuliko dio agindu-emaileari, dagokion moduan eta justifikaziorik gabeko geroratzerik gabe, eta zordunketa egin den ordainketa-kontua lehengoratuko du, hura berriz utziz eragiketa akastuna egin izan ez balitz egongo zen egoeran. Agindu-emailearen ordainketa-kontuan egindako pagamenduaren balio-data ez da izango zenbatekoaren zordunketa egin deneko dataren ondorengoa.
Laugarren paragrafoaren araberako betebeharra ez zaio aplikatuko agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, baldin eta hornitzaile horrek demostratu badezake onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketaren zenbatekoa jaso duela, baita ordainketa besterik gabe atzerapenez egin denean ere. Halakoetan, onuradunaren ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak onuradunaren kontuan egindako ordainketaren zenbatekoari balio-data bat esleituko dio, baina data hori ez da izango eragiketa zuzen egin izan balitz izango zen balio-data baino geroagokoa.
Egin ez diren edo oker egin diren ordainketen kasuan, ordainketa-agindua onuradunak hasi badu edo haren bidez hasi bada, onuradunaren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, aurrez eskaera eginda eta apartatu honen arabera zehazten den erantzukizuna alde batera utzita, ahaleginak egingo ditu berehala ordainketaren arrastoei jarraitzeko, eta emaitzak onuradunari jakinaraziko dizkio. Onuradunari ez zaio inongo gasturik kobratuko horregatik.
61. artikulua. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailearen erantzukizuna ordainketak ez egiteagatik edo oker egiteagatik.
1. Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile baten bitartez agindu-emaileak hasitako ordainketen kasuan, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, 43. eta
59. artikuluetan xedatutakoa ezertan kendu gabe, egin ez den edo oker egin den eragiketaren zenbatekoa itzuliko dio agindu-emaileari, eta, kasua bada, kargua egin den ordainketa-kontua lehengoratuko du, hura berriz utziz eragiketa akastuna egin izan ez balitz egongo zen egoeran.
Ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari egokituko zaio demostratzea ezen agindu-emailearen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile eta kontu-kudeatzaileak ordainketa-agindua 50. artikuluaren arabera jasoa zuela eta bere eskumen-esparruan ordainketa autentifikatu zela eta zehatz erregistratu zela eta ez ziola inongo akats teknikorik eragin edo eragiketa egin ez izanari, oker egiteari edo atzerapenez egiteari lotutako bestelako akatsik eragin.
2. Ordainketa ez egitearen, oker egitearen edo atzerapenez egitearen erantzulea ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzailea bada, hark kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari berehala ordaindu beharko dizkio, horrek eskatuta, agindu-emaileari itzulketa egiteko izandako galerak edo ordaindutako kopuruak.
62. artikulua. Kalte-ordain gehigarria.
Erabiltzailearen eta hornitzailearen artean egindako kontratuari aplikatzekoa den araudiaren arabera zehatz daitezkeen kalte-ordain gehigarriak alde batera utzi gabe, ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bakoitzak erantzungo die, dagokion erabiltzailearen aurrean, 60. eta 61. artikuluan xedatutakoari jarraituz bere erantzukizunaren pekoak diren eta sortzen dituen gastu guztiei eta erabiltzaileari ordainketak ez egiteagatik, oker egiteagatik edo atzerapenez egiteagatik aplikatu zaizkion interesei.
63. artikulua. Ordaina jasotzeko eskubidea.
Baldin eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baten erantzukizuna 45., 60. eta 61. artikuluen arabera ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile bati edo bitartekari bati egoztekoa bada, hark hornitzaile edo bitartekari erantzuleari eskatu ahalko dizkio galerak -halakorik badago-, bai eta ordaindutako kopuruak ere. Hori ez da eragozpena izango ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen eta haren bitartekarien artean egindako akordioen arabera eta bi aldeen artean egindako akordioei aplikatzekoa den legediaren arabera ezar daitezkeen kalte-ordain osagarrietarako.
Halaber, kalte-ordain bat egongo da ordainketa-zerbitzuen hornitzaileetako batek bezeroen autentifikazio sendotua erabiltzen ez duenerako.
64. artikulua. Erantzukizunik ez egotea aparteko inguruabarrak eta aurreikusten ezinezkoak diren inguruabarrak daudenean.
Titulu honen II. eta III. kapituluen arabera ezarritako erantzukizuna ez da aplikatuko aparteko eta ezin aurreikusizko inguruabarrak gertatzen direnean, inguruabar horietara biltzea eskatzen duen aldearen kontroletik kanpo daudenak, baldin eta haien ondorioak saihestezinak badira kontrako ahalegin guztiak eginda ere, edo ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari legezko beste betebehar batzuk ezartzen zaizkionean.
Datuen babesa
65. artikulua. Datuen babesa.
1. Errege lege-dekretu honek aipagai dituen jarduerekin lotutako datuen tratamendua eta lagapena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta hura garatzeko araudi nazionalean eta datuak babesteko Espainiako araudian xedatutakoaren pean daude; erregelamendu hori datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da eta indarrik gabe uzten du 95/46/EE Zuzentaraua.
Eragiketa- eta segurtasun-arriskuak
66. artikulua. Eragiketa- eta segurtasun-arriskuen kudeaketa.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek, Espainiako Bankuak xedatutakoaren arabera, esparru bat ezarriko dute ematen dituzten ordainketa-zerbitzuekin lotutako eragiketa- eta segurtasun-arriskuak kudeatzeko neurri aringarri eta kontrol-tresna egokiekin. Esparru horren atal gisa, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek gorabeherak kudeatzeko prozedura eraginkorrak ezarri eta mantenduko dituzte, bereziki eragiketa- eta segurtasun-gorabehera larriak detektatu eta sailkatzeko.
2. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek ebaluazio eguneratua eta osoa emango diote Espainiako Bankuari, azken horrek zehaztutako aldizkakotasunez eta moduan, urtean behin gutxienez ere, ematen dituzten ordainketa-zerbitzuei lotutako eragiketa- eta segurtasun-arriskuei buruz eta arrisku horiei erantzuteko aplikatzen diren neurri aringarrien eta kontrol-mekanismoen egokitasunari buruz.
67. artikulua. Gorabeherak jakinaraztea.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek berehala eta zehazten den moduan jakinaraziko dizkiote Espainiako Bankuari eragiketa- edo segurtasun-gorabehera larriak.
Baldin eta segurtasun-gorabeherak eragina badu edo eragina izan badezake bere ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen interes finantzarioetan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak luzamendutan ibili gabe emango die gorabeheraren berri eta gorabehera horretatik etor daitezkeen ondorio kaltegarriak arintzeko eskura dauden eta har daitezkeen neurrien berri.
2. Espainiako Bankuak, luzamendutan ibili gabe, gorabeherari buruz behar diren xehetasunak emango dizkie Europako Banku Agintaritzari (EBA) eta Europako Banku Zentralari (EBZ). Espainiako Bankuak, gorabeherak beste agintaritza nazional batzuentzat daukan garrantzia ebaluatu ondoren, behar den moduan informatuko ditu horiek.
Espainiako Bankuak EBArekin eta EBZrekin lankidetzan jardungo du gorabeherak Europar Batasuneko beste agintaritza batzuentzat eta beste agintaritza nazional batzuentzat izan dezakeen garrantzia baloratzeko, eta behar den moduan jakinaraziko diete gorabehera.
3. Beste agintaritza eskudun batek Espainiako Bankuari jakinarazpena egiten dionean aurreko apartatuan aipatutako moduan, Espainiako Bankuak, hala badagokio, behar diren neurriak hartuko ditu finantza-sistemaren berehalako segurtasuna babesteko.
4. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek ordainketa-bitartekoekin lotutako iruzurrari buruzko datu estatistikoak emango dizkiote Espainiako Bankuari, zehazten den moduan eta aldizkakotasunarekin, gutxienez ere urtean behin. Espainiako Bankuak informazio hori EBAri eta EBZri emango die, bakoitzari dagokiona bilduta.
5. Espainiako Bankuak Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalarekin lankidetzan jardungo du konfiantza digitala handitzeko. Bereziki, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek komunikatutako segurtasun-gorabehera sarrienen eta garrantzitsuenen berri emango dio, aurreko apartatuetan ezarritakoari jarraituz, bi erakundeen artean adosten diren irizpideekin eta aldizkakotasunarekin.
68. artikulua. Autentifikazioa.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek bezeroen autentifikazio sendotua aplikatuko dute, Europako Batzordeak onetsitako arau teknikoan aurreikusitako moduan, edukiarekin eta salbuespenekin, agindu-emaileak honako hauek egiten dituenean:
a) bere ordainketa-kontura linean sartzen denean;
b) ordainketa elektronikoko eragiketa bat hasten duenean;
c) ordainketan iruzur-arriskua edo beste gehiegikeria batzuk ekar ditzakeen edozein ekintza urrutiko kanal baten bidez egiten duenean.
2. Ordainketa elektronikoko urrutiko eragiketak direla-eta 1. apartatuaren b) letran aipatzen den ordainketa elektronikoko eragiketak hasteari dagokionez, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek bezeroen autentifikazio sendotu bat aplikatuko dute, zeinean elementu batzuk jasoko baitira eragiketa dinamikoki zenbateko eta onuradun jakin batzuei lotzeko.
3. 1. apartatuan aipatzen diren kasuetan, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek segurtasun-neurri egokiak izango dituzte ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen segurtasun-kredentzial pertsonalizatuen konfidentzialtasuna eta integritatea babesteko.
4. Halaber, ordainketak ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaile baten bitartez hasten direnean aplikatuko dira 2. eta 3. apartatuak. 1. eta 3. apartatuak, halaber, informazioa kontuei buruzko informazio zerbitzuak ematen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzaile baten bidez eskatzen denean aplikatuko dira.
5. Kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen kudeatzaileak aukera emango die ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileari eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuak ematen dituen ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari erabil ditzaten kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileari emandako autentifikazio-prozedurak, 1. eta 3. apartatuetan xedatutakoaren arabera, eta ordainketak hasteko zerbitzuen hornitzaileak esku hartzen duenean, 1., 2. eta 3. apartatuei jarraituz.
6. Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa izango 1. apartatuan aipatzen den bezeroen autentifikazio sendotua aplikatzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren 98.1.b) artikuluan aipatutako kasuei.
Auziei beste konponbide bat emateko prozedurak
69. artikulua. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen erreklamazioen konponbidea.
1. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek bezeroarentzako arreta-zerbitzu bat edukiko dute, zeinak paper-euskarrian edo, hornitzailea eta erabiltzailea ados jartzen badira, beste euskarri iraunkor batean ebatziko baititu ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek aurkezten dituzten erreklamazioak, errege lege-dekretu honen II. eta III. tituluetatik datozen eskubide eta betebeharrekin lotutakoak. Erantzun horretan, planteatutako zalantza guztiak aztertuko dituzte, beranduenez erreklamazioa jaso eta hamabost egun balioduneko epean.
2. Aparteko egoeretan, hamabost egun balioduneko epean erantzunik ezin bada eman ordainketa-zerbitzuen hornitzailearenaz beste arrazoi batzuengatik, behin-behineko erantzun bat eman beharko du, zeinak argi adieraziko baititu erreklamazioaren erantzunean atzeratu izanaren arrazoiak eta zehaztuko baitu noiz jasoko duen behin betiko erantzuna ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileak. Nolanahi ere, behin betiko erantzuna jasotzeko epea ez da hilabetetik gorakoa izango.
3. Mugaz haraindiko auziak sortzen direnean, finantza-zerbitzuetako bezeroen babesari buruzko legedian aurreikusitako organoek lankidetzan jardungo dute Europar Batasunean auzi horiek ebazteko eskumena duten organismoekin.
4. Artikulu honetan aurreikusita ez dagoenerako, eta horren kontrakoa ez den bitartean, Finantza-sistemaren Erreformarako Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen 29. artikulua eta haren erregelamendu-garapena aplikatuko dira.
5. Erregelamendu bidez garatu ahalko dira artikulu honetan aipatzen diren bezeroarentzako arreta-zerbitzuen antolamendu- eta prozedura-alderdiak.
70. artikulua. Gatazkei beste konponbide bat ematea.
1. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek legez aitortuta dauzkaten interes eta eskubideekin lotuta dauden kexa eta erreklamazioak, ordainketa-zerbitzuen 5.1 artikuluko hornitzaileek ustez errege lege-dekretu honen xedapenak, haren garapen-arauak eta aplikatzekoak diren estandarrak edo ohitura eta jokabide finantzario onak ez betetzeagatik erabiltzaileek aurkeztutakoak, finantza-jardueraren arloan ordezko konponbidea emateko erakundeak ebatziko ditu, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aipatzen denak, sortzen denean; lege horren bidez, Kontsumoaren arloko gatazkak bestela konpontzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11/EB Zuzentaraua txertatzen da Espainiako ordenamendu juridikoan.
2. Azaroaren 2ko 7/2017 Legean xedatutakoaren arabera egiaztatutako gainerako erakundeak ere, sektore ekonomiko guztietako kontsumoko erreklamazioei estaldura ematen dietenak, arduratu ahal izango dira horrelako auziez, baldin eta bi alderdiak haien eskumenaren menpean jartzen badira beren borondatez.
Zehapen-araubidea
71. artikulua. Xedapen orokorrak.
1. 5.1 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei, bai eta haietan administrazio- edo zuzendaritza-karguak dituztenei ere, zuzenean aplikatuko zaie Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluko zehapen-araubidea, bai eta 2119/1993 Errege Dekretua ere, abenduaren 3koa, Finantza merkatuetan jarduten duten subjektuei aplikatzekoa den zehapen-prozedurari buruzkoa.
2. Espainiako Bankua izendatzen da errege lege-dekretu hau benetan betetzen dela bermatu eta zaintzeko agintaritza nazional eskudun.
3. Honako hauek hartuko dira ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen antolamendu- eta diziplina-arautzat:
a) errege lege-dekretu honetan eta berau garatzeko arauetan jasotako xedapenak, 35.3 eta 62. artikuluetan aurreikusitakoa izan ezik;
b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 924/2009 (EE) Erregelamenduaren xedapenak; erregelamendu hori erkidegoko mugez gaindiko ordainketei buruzkoa da eta indarrik gabe uzten du 2560/2001 (EE) Erregelamendua;
c) Eurotan eginiko transferentziak eta zordunketa helbideratuak egiteko enpresa-izaerako eta izaera teknikoko betekizunak ezartzen dituen eta 924/2009 (EE) Erregelamendua aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko martxoaren 14ko 260/2012 (EB) Erregelamenduan jasotako xedapenak;
d) Txartel bidezko Ordainketei aplikatzen zaizkien Truke-tasei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko apirilaren 29ko 2015/751 (EB) Erregelamendua;
e) Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen I. tituluaren III. kapitulua;
f) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren 16., 28.2 eta 29.1 artikuluak (erregelamendu hori finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentziatzat edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzkoa da, eta 2008/48/EE eta 2014/17/EB zuzentarauak eta 596/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu), eta
g) berariaz ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei buruzko arauak jasotzen dituzten izaera orokorreko beste edozein lege eta xedapen, haientzat nahitaez bete beharrekoak direnak.
4. Beste estatu kide batean baimenduta dauden ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen agente eta sukurtsalek gauzatutako jarduerak, II. eta III. tituluetan ezarritakoaren aurkakoak direnak, 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera zehatuko dira.
5. Espainiako Bankuak behar diren prozedurak ezarriko ditu ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek eta gainerako alderdi interesdunek -horren barnean direla estatuko edo autonomia-erkidegoetako araudiek legitimatutako kontsumitzaileen elkarteak, daukaten eragin-eremuaren eta ordezkagarritasunaren arabera- salaketak aurkeztu ahal izan diezazkioten ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek errege lege-dekretu honetako eta beronen erregelamendu-garapeneko xedapenak ustez urratzeagatik.
Organo jurisdikzional eskudunean demanda bat aurkezteko eskubidea alde batera utzi gabe, Espainiako Bankuak, bere erantzun arrazoituan, salatzaileari jakinarazi beharko dio badirela gatazkak bestela konpontzeko prozedura estrajudizialak, 70. artikuluaren indarrez ezarritakoak.
6. II. eta III. tituluetan jasotako xedapenen arau-hausteak badaude edo arau-hausteen susmorik badago, ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen jatorrizko estatuko agintari eskudunak izango dira zehapen-araubidea aplikatzeko agintari eskudunak, salbu eta establezimendu-eskubidearen babesean beren jarduerak Espainian dituzten agente eta sukurtsalen kasuan; izan ere, horietarako Espainiako Bankua izango da agintari eskuduna.
72. artikulua. Administrazio publikoen eta Espainiako Bankuaren arau-hausteak.
1. 71. artikuluak aipatzen dituen arau-hausteak administrazio publiko batek egiten dituenean, Espainiako Bankuak ebazpen bat emango du, arau-haustearen ondorioak bertan behera uzteko edo zuzentzeko neurriak ezarriko dituena. Ebazpen hori, administrazio publiko arau-hausleari ez ezik, hierarkian haren gainekoa den organoari ere helaraziko zaio, bai eta ukituei ere, halakorik badago.
2. Espainiako Bankuak adieraziko du bere egituraren barrenean zein organo zehatz izango den eskuduna 1. apartatuan aipatzen den ebazpena emateko arau-hausteak Espainiako Bankuak berak eginak direnean ordainketa-zerbitzuak ematearen ondorioz. Organo horrek erabateko independentziaz jardungo du ordainketa-zerbitzuak ematea eginkizun duten departamentu eta zerbitzuekiko.
3. Organo eskudunak, halaber, diziplinako jarduketak hastea proposa dezake, bidezkoak badira. Aplikatu beharreko prozedura eta zehapenak Administrazio Publikoetako langileei aplikatzekoa den diziplina-araubideari buruzko legedian ezarritakoak izango dira, edo, kasua bada, Espainiako Bankuari aplikatzekoa den diziplina-araubideari buruzko legedian ezarritakoak.
4. Aurreko apartatuetan aipatzen diren neurri eta jarduerak direla-eta ematen diren ebazpenak Espainiako Bankuari komunikatu beharko zaizkio.
5. Espainiako Bankuak Espainiako Arartekoari komunikatuko dizkio egiten dituen jarduketak eta aurreko apartatuen babesean ematen dituen ebazpenak, azken horrek beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan bere eskumenen esparruan.
6. Artikulu honen ondoreetarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.1 artikuluaren a) letratik c) letrara bitartekoetan aipatutakoak hartuko dira Administrazio Publikotzat.
Lehen xedapen gehigarria. Ordainketakoak ez diren eragiketei dagozkien zordunketetan edo pagamenduetan aplikatzekoa den araubidea.
58. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako eragiketez bestelakoak direnei haien pagamendua edo zordunketa kreditu-erakundeetan mantendutako ordainketa-kontuetan edo ageriko kontuetan egiten denean.
Txekeen edo etete-klausulari lotutako beste eragiketa batzuen kasuan, 58. artikuluan xedatutakoa soilik izango da aplikatzekoa pagamendua irmoki egin denean ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen kontuan.
Bigarren xedapen gehigarria. Eskudirua ateratzea kutxazain automatikoetan.
1. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa honako hauei aplikatuko zaie:
a) Ordainketa-zerbitzuen honako hornitzaile hauei, Espainiako lurraldean dauden eta eskudirua ateratzeko eragiketetan erabiltzeko gai diren kutxazain automatikoen titularrak direnean:
1) Kreditu-erakundeak.
2) Ordainketa-erakundeak.
3) Diru elektronikoko erakundeak.
4) Ordainketa-erakunde hibrido moduan edo diru elektronikoko erakunde hibrido moduan jarduteko baimendutako kreditu-establezimendu finantzarioak.
5) Aurreko 1) puntutik 4) puntura bitartekoetan aipatutako erakundeen Espainiako sukurtsalak, Europar Batasuneko estatu batean edo hirugarren estatuetan baimenduta daudenak.
b) a) letran aipatutako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, Espainian egoitza dutenak eta baimenduta daudenak Espainiako lurraldean txartelak edo bestelako ordainketa-tresnak jaulkitzeko.
c) Kutxazain automatikoetan eskudirua erretiratzeko zerbitzuen hornitzaileak, 4.ñ) artikuluan aipatutakoak, Espainiako lurraldean kutxazain automatikoen titularrak direnean.
2. Eskudirua txartelarekin edo bestelako ordainketa-tresnen bidez ateraz gero, kutxazain automatikoaren erakunde titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezin izango die eskatu inolako kopururik 1. apartatuan aurreikusitako ordainketa-zerbitzuen gainerako hornitzaileen bezeroei; hori, halere, ez da eragozpena izango txartelaren eta ordaintzeko tresnaren jaulkitzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari komisioa eskatzeko.
3. Kutxazainaren titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak txartelaren edo ordainketa-tresnaren erakunde jaulkitzaileari kobratuko dion komisioaren berri emango dio txartelaren edo ordaintzeko tresnaren titularrari eskudirua zordunketan atera aurretik, berariaz oniritzia eman dezan, bai eta txartelaren edo ordainketa-tresnaren erakunde jaulkitzaileak komisio hori zati batean edo osorik jasanarazi ahalko diola jakinarazi ere.
Eskudirua kredituan ateratzen bada, aipatu berri den informazioaz gain, jaulkitzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak 6. apartatuarekin bat gehienez ere aplikatu ahalko dion zenbateko gehigarria adierazi beharko dio.
4. Txartelaren edo ordaintzeko tresnaren titularrak adostasuna emateak kutxazainaren titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eskatzen duen komisioa ordaintzera behartzen du jaulkitzaile den ordainketa-zerbitzuen hornitzailea, baldin eta eskudirua atera nahi duenak nahikoa saldoa badu atera nahi duena ateratzeko eta, 6. apartatuan xedatutakoarekin bat, jaulkitzaile den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak jasanarazi ahalko dion zenbatekoa ordaintzeko.
5. Txartelaren edo ordainketa-tresnaren jaulkitzaile den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak kutxazainaren titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari ordaindu beharreko komisioa bi aldeek adostu ahalko dute.
Adostasunik egon ezean, kutxazainaren titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak zehazten duen komisioa bera izango da nazio-lurralde osorako eta ez da baztertzailea izango; gainera, ezingo da desberdina izan zerbitzu-emate baliokideetarako. Halaber, komisioa ezingo da aldatu ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen bezero motaren arabera, eta sei hilez behin baino ezingo da berrikusi.
Zenbaki honen babespean onartzen diren akordio eta erabakiak lehia defendatzeko arauek diotenaren araberakoak izango dira.
6. Txartelaren edo ordaintzeko tresnaren jaulkitzaile den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak ezingo dio jasanarazi bere bezeroari, ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile baten kutxazain automatikoan eskudirua zordunketan ateratzeagatik, kutxazainaren titularra den ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak berari aurreko apartatuan xedatuari jarraituz kobratu dion komisioaren zenbatekoa baino handiagokoa, ezta beste edozein kontzepturengatiko zenbateko gehigarririk aplikatu ere. Jasanaraziko den zenbatekoa txartelaren edo ordainketa-tresnaren jaulkitzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen eta bezeroaren arteko kontratuan askatasunez ezarritakoa izango da, gorago aipatutako muga horren barruan.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatzekoa izango eskudirua kredituan ateratzean, txartelaren edo ordaintzeko tresnaren erakunde jaulkitzailea den zerbitzu-hornitzaileak zenbateko gehigarria aplikatu ahal badio kontzeptu horrengatik bezeroari. Dena den, zenbateko hori ezingo da izan bere kutxazainetan eskudirua kredituan ateratzeagatik bezeroari aplikatzen diona baino handiagoa.
7. Kutxazainen titularrak diren edo txartelen edo ordaintzeko tresnen jaulkitzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek 5. apartatuan jasotzen diren eskudirua ateratzeagatiko komisioen berri eman beharko diote Espainiako Bankuari. Espainiako Bankuak erabakiko du informazio hori nola helarazi behar den, edukia zein izango den eta zein maiztasunarekin bidali beharko den.
Hirugarren xedapen gehigarria. Informazio-betebeharrak.
Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen duen informazioa emango diote Espainiako Bankuari, ezartzen den moduan eta aldizkakotasunarekin, ordainketa-zerbitzuei buruzko xedapenak egoki betetzen direla zaintzeaz arduratzen den agintaritza nazional eskuduna den aldetik.
Lehenengo xedapen iragankorra. Baimena duten ordainketa-erakundeentzako araubide iragankorra.
1. Errege lege-dekretu hau indarrean jarri baino lehen beren jarduerei Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legearen eta hura garatzeko araudiaren arabera ekin dieten ordainketa-erakundeek beren jarduerekin jarraitu ahal izango dute lege haren arabera, errege lege-dekretu honen 11. artikuluan eta berau garatzeko xedapenetan aurreikusitako baimena lortu behar izan gabe gehienez ere lau hilabetez.
2. Aurreko apartatuan aipatzen diren ordainketa-erakundeek, errege lege-dekretu hau indarrean sartu eta hurrengo bi hilabeteetan, behar den informazioa aurkeztu beharko diote Espainiako Bankuari, azken horrek zehaztu dezan ea erakunde horiek hartan eta hura garatzeko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta, hala ez bada, zer neurri hartu behar diren haiek betetzeko, edo ea baimena kendu behar zaien.
Aurreko baldintzak betetzen dituzten ordainketa-erakundeak Espainiako Bankuaren ordainketa-erakundeen erregistro berezian baimendu eta inskribatuko dira, errege lege-dekretu honen 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Apartatu honen lehenengo paragrafoan aipatutako lau hilabeteko epea igarota egiaztaturik geratu ez bada baldintza haiek betetzen dituztela, ordainketa-erakunde horiek debekatuta edukiko dute data horretatik aurrera ordainketa-zerbitzuak ematea.
3. 1. apartatuan aipatzen diren ordainketa-erakundeek automatikoki jasoko dute baimena, eta dagokien erregistroan inskribatuko dira, baldin eta Espainiako Bankuak jada ziur badaki errege lege-dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, eta horren berri emango diete ukitutako ordainketa-erakundeei, baimena eman aurretik.
Bigarren xedapen iragankorra. Jarduera moduan azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 1.2.g) artikuluan jasotako zerbitzua duten ordainketa-erakundeentzako araubide iragankorra.
Lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa gorabehera, azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 1.2.g) artikuluaren testuan -errege lege-dekretu honen aurrekoan- aipatutako ordainketa-zerbitzuak emateko baimenduta dauden ordainketa-erakundeek baimen horri eutsiko diote errege lege-dekretu honen 1.2.c) artikuluan aurreikusitako ordainketa-zerbitzuak emateko, baldin eta beranduenez 2020ko urtarrilaren 13rako Espainiako Bankuak badaki bete egiten dituztela errege lege-dekretu honen 19. artikuluan eta berau garatzeko araudian ezarritako baldintzak.
Hirugarren xedapen iragankorra. Ordainketak hasteko zerbitzuentzako eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuentzako araubide iragankorra.
Ordainketak hasteko zerbitzuak edo kontuei buruzko informazio-zerbitzuak 2016ko urtarrilaren 12a baino lehen ematen zituzten pertsona juridikoek jarduera horiek egiten jarraitu ahalko dute Batzordearen 2017ko azaroaren 27ko (EB) 2018/389 Erregelamendu Eskuordetuan indarrean jarri zenetik 18 hilabete iragan arte. Erregelamendu eskuordetu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 (EB) Zuzentaraua osatzen du bezeroen autentifikazio sendotua lortzeko eta komunikazio-estandar ireki, komun eta seguruak edukitzeko erregulazio-tekniken arauei dagokienez.
Laugarren xedapen iragankorra. Baimena duten diru elektronikoko erakundeentzako araubide iragankorra.
1. Errege lege-dekretu hau indarrean jarri baino lehen, uztailaren 26ko 21/2011 Legearen eta hura garatzeko araudiaren arabera beren jarduera hasia zuten diru elektronikoko erakundeek beren jarduera betetzen jarraitu ahal izango dute lege haren arabera, uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 4. artikuluan -errege lege-dekretu honen bidez emandako testuari jarraituz- eta lege hura garatzeko xedapenetan aurreikusitako baimena lortu behar izan gabe gehienez ere lau hilabetez.
2. Aurreko apartatuan aipatzen diren diru elektronikoko erakundeek, errege lege-dekretu hau indarrean sartu eta hurrengo bi hilabeteetan, behar den informazioa aurkeztu beharko diote Espainiako Bankuari, azken horrek zehaztu dezan ea erakunde horiek uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 4. artikuluan eta lege hura garatzeko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta, hala ez bada, zer neurri hartu behar diren haiek betetzeko, edo ea baimena kendu behar zaien.
Aurreko baldintzak betetzen dituzten diru elektronikoko erakundeak Espainiako Bankuaren diru elektronikoko erakundeen erregistro berezian baimendu eta inskribatuko dira, uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Debekatu egingo da ordainketa-zerbitzuak diru elektronikoko erakundeei ematea, baldin eta erakunde horiek ez badute egiaztatu baldintza horiek betetzen dituztela lehenengo paragrafoan ezarritako epea iragan denean.
3. 1. apartatuan aipatzen diren diru elektronikoko erakundeek automatikoki jasoko dute baimena eta dagokien erregistroan inskribatuko dira, baldin eta Espainiako Bankuak jada ziur badaki errege lege-dekretu honetan ezarritakoaren arabera ordainketa-zerbitzuak emateko baldintzak betetzen dituztela, eta horren berri emango diete ukitutako diru elektronikoko erakundeei, baimena eman aurretik.
Bosgarren xedapen iragankorra. Indarrean dauden kontratuak.
Espainian jarduten duten ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek beren bezeroekin errege lege-dekretu honek aipagai dituen ordainketa-zerbitzuak emateko baldintzak arautze aldera izenpetuta dauzkaten kontratuak, errege lege-dekretu hau indarrean jartzeko egunean, baliodunak izango dira behin arau hori indarrean jarri ondoren ere; hori, halere, ez da eragozpena izango une horretatik aurrera kontsumitzaileentzat eta mikroenpresentzat aldekoagoak diren nahitaezko xedapenak aplika daitezen.
Seigarren xedapen iragankorra. 4.l artikuluan ezarritako mugen betetzea segurtatzeko behar diren prozesuak ezartzea.
4.l) artikuluan aurreikusitako jarduera duten enpresek sei hilabeteko epea izango dute errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik bertan ezarritako moneta-mugak gainditzen ez direla segurtatuko duten barne-prozedurak ezartzeko.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen kexa eta erreklamazioak ebazteko araubide iragankorra.
Espainiako Bankuaren erreklamazio-zerbitzuak, Finantza-sistemaren Erreformarako Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen 30. artikuluak arautu zuenak, ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek aurkeztutako kexa eta erreklamazioei erantzungo die, haiek legez aitortuta dauzkaten interes eta eskubideekin lotuta daudenei eta erreklamatutako erakundeen ustezko ez-betetzeetatik eta gardentasunari eta bezeroen babesari buruzko araudiaren edo jokabide egokien eta finantza-erabileren arauen ez-betetzeetatik datozenei, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako legea indarrean jarri arte (7/2017 Legeak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/11/EB Zuzentaraua sartzen du Espainiako ordenamendu juridikoan, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Kontsumoaren arloko gatazkak bestela konpontzeari buruzkoa).
Espainiako Bankuaren erreklamazio-zerbitzuak profesionaltasun, egokitasun, inpartzialtasun, eraginkortasun eta antolamenduzko independentziaren eta independentzia funtzionalaren printzipioen arabera ebatziko ditu ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileek aurkeztutako kexak eta erreklamazioak.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Kontu-kudeatzaileak diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen abusuaren debekua.
Batzordearen 2017ko azaroaren 27ko (EB) 2018/389 Erregelamendu Eskuordetua indarrean jarri aurreko garaian -erregelamendu eskuordetu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 (EB) Zuzentaraua osatzen du, bezeroen autentifikazio sendotua lortzeko eta komunikazio-estandar ireki, komun eta seguruak edukitzeko erregulazio-tekniken arauei dagokienez-, kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bakarrak ere ezin izango du eragotzi edo zaildu ordainketak hasteko zerbitzuen eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuen erabilera ez-betetzeen egoeraz abusatuta kudeatzeko bere ardurapean dituen kontuetan.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Bidean diren baimentze-prozedurak.
1. Errege lege-dekretu honetan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren 5. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko zaizkie I. tituluaren erregelamenduzko garapena indarrean jarri aurretik ordainketa-erakundeak, diru elektronikoko erakundeak edo kreditu-establezimendu finantzarioen erakundeak baimentzeko jada hasita dauden prozedurei, bai eta arau haietan xedatutakoari aurka egiten ez dioten Ordainketa-zerbitzuen eta Ordainketa-erakundeen Araubide Juridikoari buruzko maiatzaren 28ko 712/2010 Errege Dekretuaren gainerako xedapenak ere.
2. Errege lege-dekretu honetan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentarauaren 5. artikuluaren 1. apartatuaren
a) eta b) letretan, e) letratik h) letrara eta j), l), n), p) eta q) letretan ezarritakoa aplikatuko zaie I. tituluaren erregelamenduzko garapena indarrean jarri aurretik kontuei buruzko informazio-zerbitzuen erakunde emaileak erregistratzeko jada hasita zeuden prozedurei, bai eta letra haietan xedatutakoari aurka egiten ez dioten Ordainketa-zerbitzuen eta Ordainketa-erakundeen Araubide Juridikoari buruzko maiatzaren 28ko 712/2010 Errege Dekretuaren gainerako xedapenak ere.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabetuta geratzen da Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legea, bai eta errege lege-dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.
Azken xedapenetako lehena. Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legea aldatzea.
Honela geratuko da aldatuta Baloreak Ordaintzeko eta Konpentsatu eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen 8. artikulua:
«8. artikulua. Lege honek aitortutako sistema espainiarrak.
Lege honetan xedatutakoaren ondoreetarako, eta etorkizunean 4. artikuluari jarraituz sistema berriak aitortzea ezertan eragotzi gabe, honako hauetatik datozenak hartzen dira eta aitortzen dira baloreak eta finantza-produktuak ordaintzeko eta konpentsatu eta likidatzeko sistematzat:
1. Konpentsazio Elektronikoko Sistema Nazionala, «Sociedad Española de Sistemas de pago» sozietate anonimoak kudeatua, lege honen 17. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
2. ARCO baloreen likidazio-sistema, «Sociedad de Gestion de los Sistemas de Registro, Compensacion y Liquidacion de Valores SA Unipersonal» sozietateak kudeatua.
3. «BME Clearing SAU» kontrakontu zentraleko erakundeak.
4. TARGET 2-Espainiako Bankua (laburturik, TARGET 2-BE): Espainiako Bankuak kudeatutako ordainketa-sistema da, «TARGET 2» izena hartu eta eurotan egiten diren ordainketa handietarako sistemaren Espainiako osagaia, Banku Zentralen Europako Sistemak kudeatua, bai eta horren barnean diren TARGET 2ren gainerako osagai nazionalekiko loturak ere.»
Azken xedapenetako bigarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea.
Honela geratuko da aldatuta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea:
Lehenengoa. Aldatu egiten da 69.1. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Lege hau, berau garatzeko araudia eta horiei buruzko manu espezifikoak dituzten Europar Batasunaren Zuzenbideko arauak betetzeari dagokionez -horren barnean dela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamendua-, honako pertsona eta erakunde hauek gelditzen dira lege honen gainbegiratze-, ikuskatze-eta zehatze-araubidearen mende:
a) Lege honen 2.1 artikuluan ezarritako IlCak.
b) Lege honen IV. tituluan aurreikusitako sozietate kudeatzaileak eta haien agenteak, eskumen hori edozein bulego edo zentrotara zabalduta Espainiako lurraldearen barruan nahiz kanpoan.
c) IlCen gordailuzainak.
d) Aurreko subjektuek berezkoak dituzten eragiketak egiten dituztenak eta, oro har, gainerako pertsona fisiko eta juridikoak, lege honen arauek eta beronen erregelamenduzko xedapenek ukituta egon daitezkeen neurrian, 14. artikuluan aipatzen diren jarduera-erreserbak eta izenak direla-eta arauak hausten dituzten egiaztatze aldera bereziki.»
Bigarrena. Aldatu egiten dira 80. artikuluaren a, b, e, n, w, z ter eta z septies letrak, eta honela geratzen dira idatzita:
«a. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez bidaltzea legean, legea garatzeko arauetan eta haiei buruzko aginduak jasotzen dituzten Europar Batasuneko Zuzenbidearen arauetan xedatuta dagoenaren arabera bidali behar zaizkion agiri, datu edo informazioak -edo batzordeak bere zereginak betetzean eskatzen dituenak- arauetan ezarritako edo batzordeak berak emandako epean, ezkutatzeko edo zabarkeriaz jokatzeko interes larria dagoenean, kontuan hartuta egin ez den komunikazioaren garrantzia eta gertatu den berandutza, eta horrela erakundearen kaudimena edo -hala badagokio- kudeatutako AKE edo IKIEen ondare-egoera zein den ikustea eragozten denean.
Era berean, arau-hauste oso astuna da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio osatugabea edo zehaztugabeak edo benetakoak ez diren datuak bidaltzea, kasu horietan okerra nabarmena bada. Okerraren garrantzia zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: Ondarearen balorazioan eta erakundearen itxaropenetan eragina izan ahal duten inguruabarrak -bereziki, berekin dakartzan arriskuak- publikoki jakin ahal izatea eta erakundeak aplikatzekoa den araudia betetzen duen ala ez jakin ahal izatea.»
«b. Legez baimendutakoez eta, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan baimendutakoez beste edozein aktibotan egindako inbertsioa; edo esku-orrian, inbertitzailearentzako oinarrizko datuen dokumentuan eta IICaren estatutuetan edo erregelamenduetan baimendutakoez beste edozein aktibotan egindakoa, horrek IICaren xedea hutsaltzen duenean, akziodunen edo partaidetzadunen interesei larriki kalte egiten dienean, edo errepikatutako ez-betetzea denean.»
«e. Inbertsioaren mugak edo gutxieneko inbertsioaren koefizienteak ez betetzea, horren barrenean direla, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 17. eta 18. artikuluetan jasotakoak; edo esku-orrian, inbertitzailearentzako oinarrizko datuen dokumentuan eta IICaren estatutuetan edo erregelamenduetan jasotakoak, horrek IICaren xedea hutsaltzen duenean, akziodunen edo partaidetzadunen interesei larriki kalte egiten dienean, edo errepikatutako ez-betetzea denean.»
«n. Sozietate kudeatzaileek 46. artikuluan jasotako eginkizun eta betebeharrak ez betetzea, edo, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 19, 20, 21, 23, 24, 25, 27, 28 eta 34. artikuluetan jasotako betebeharrak ez betetzea, horrek IICaren akziodunen edo partaidetzadunen interesei larriki kalte egiten dienean.»
«w. Lege honen indarrez edo, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren indarrez baimena lortzea adierazpen faltsuen bidez, ez-betetzeen bidez edo beste edozein bitarteko irregularrez, edo baimena lortzeko aurkeztutako baldintzak ez betetzea, azken kasu horretan parte-hartzaileen edo akziodunen interesentzako kalte larria eragiten denean, edo errepikatutako jokabidea denean.»
«z ter. IICen jabetzapeko aktiboak araudian ezarritakotik aldenduz baloratzea, horren barnean dela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 29. artikulutik 33. artikulura bitartekoetan jasotakoa, horrek akziodunen edo partaidetzadunen interesei larriki kalte egiten dienean, errepikatutako jokabidea denean edo IICaren likidazio-balioan funtsezko inpaktua duenean.»
«z septies. 17. artikuluan jasotakoa ez betetzea edo, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 26. eta 36. artikuluetan jasotakoa, horrek inbertitzaileei kalte larria dakarkienean.»
Hirugarrena. Aldatu egiten dira 81. artikuluaren c, g, t, v, y eta z quinquies letrak, eta honela geratzen dira idatzita:
«c. Inbertsio-mugak edo gutxieneko inbertsioaren koefizienteak ez betetzea, horren barrenean direla, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 17. eta 18. artikuluetan jasotakoak, hori arau-hauste oso astuntzat kalifikatu beharrekoa ez denean.»
«g. Sozietate kudeatzaileek 46. artikuluan jasotako eginkizun eta betebeharrak ez betetzea, edo, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 19, 20, 21, 23, 24, 25, 27, 28, 34 eta 37. artikuluetan jasotako betebeharrak, hori arau-hauste oso astuntzat kalifikatu beharrekoa ez denean.»
«t. Aplikatzekoa den araudian baimendutakoez beste edozein aktibotako inbertsioa, araudi horren barnean dela, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan jasotakoa; edo esku-orrian, inbertitzailearentzako oinarrizko datuen dokumentuan, estatutuetan edo IICaren erregelamenduetan baimendutakoez beste edozein aktibotan egindako inbertsioa, arau-hauste oso astuntzat kalifikatzekoa ez denean.»
«v. IICen jabetzakoak diren aktiboen balorazioa, horren barrenean direla, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 29. artikulutik 33. artikulura jasotakoa, hori arau-hauste oso astuntzat kalifikatu beharrekoa ez denean.»
«y. Lege honen 14. eta 40.7 artikuluetan eta berau garatzeko arauetan eta, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 6. artikuluan aipatzen diren izenen erabilera okerra.»
«z quinquies. 17. artikuluan jasotakoa eta, kasua bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Diru Merkatuaren Funtsei buruzko 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1131 Erregelamenduaren 26. eta 36. artikuluetan jasotakoa ez betetzea, hori arau-hauste oso astuntzat kalifikatu beharrekoa ez denean.»
Azken xedapenetako hirugarrena. Kontsumitzaileentzako Finantza-zerbitzuak Urrutitik Merkaturatzeari buruzko uztailaren 11ko 22/2007 Legea aldatzea.
Kontsumitzaileentzako Finantza-zerbitzuak Urrutitik Merkaturatzeari buruzko uztailaren 11ko 22/2007 Legearen 8. artikuluaren bigarren paragrafoa honela geratuko da aurrerantzean:
«Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretua aplikatzekoa denean, lege honen 7.1 artikuluan jasotako informazio-arloko xedapenen ordez -2. paragrafoko c) apartatutik g) apartatura ezarritakoa, 3. paragrafoko a), b) eta e) apartatuetan xedatutakoa eta 4. paragrafoko b) apartatuan jasotakoa kenduta-, errege lege-dekretu horren 29. artikuluan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da, han ezarritako moduan.»
Azken xedapenetako laugarrena. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina aldatzea; testu bategin hori uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzen zaio Kapitaleko Sozietateen Legearen testu bateginari, eta honela geratzen da idatzita:
«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Finantza-erakundeetan bereizteko eskubidea.
Lege honen 348. bis artikulua ez zaie aplikatuko honako hauei: kreditu-erakundeei; kredituko finantza-establezimenduei; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzen zaien inbertsio-zerbitzuen enpresei -kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa da erregelamendu hori, eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du-; ordainketa-erakundeei, eta diru elektronikoko erakundeei.»
Azken xedapenetako bosgarrena. Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legea aldatzea.
Diru Elektronikoari buruzko uztailaren 26ko 21/2011 Legea honela geratzen da idatzita:
Bat. Honela geratzen da idatzita 4. artikulua:
«4. artikulua. Baimentzea eta erregistratzea.
1. Espainiako Bankuari dagokio, betiere Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak beren eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren, baimena ematea diru-elektronikoko erakundeak sortzeko, bai eta baimendutako erakunde horien edo Europar Batasunekoa ez den estatu batean helbidea dutenen sukurtsalak Espainian ezartzeko ere. Baimen-eskaera, hura jaso edo eskatzekoa den dokumentazioa osatu eta hurrengo hiru hilabeteko epearen barruan ebatzi beharko da. Baimena Administrazioaren isiltasunez ezetsiko da gehieneko epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe amaitzen bada. Baimenari ezezkoa ematen bazaio, arrazoitu egin beharko da.
Diru elektronikoko erakundeak baimentzeko araubidearen irizpidea ordainketa-zerbitzuak ematean ahal den konpetentzia handiena izatea izango da, eta baimen-prozedurak bizkortasunaren, formaltasun ezaren eta prozedurazko ekonomiaren printzipioei jarraituko die betiere.
Espainiako Bankuak baimentze-prozeduraren irekiera jakinaraziko dio Altxorraren eta Nazioarteko Finantzaketaren Idazkaritza Nagusiari, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adieraziz, baita haren amaiera jakinarazi eta erregelamenduz zehazten den beste edozein informazio eman ere.
2. Diru elektronikoko erakunde bat sortzeko baimena honako arrazoi hauengatik ukatuko da:
a) Erakundeak gobernu korporatiboko prozedura egokirik ez izatea, administrazio- eta kontabilitate-antolaketa ona barne, edo erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatuko duten barne-kontrolerako prozedura egokiak ez izatea.
Ondore horietarako, diru elektronikoko erakundeek antolamendu-egitura egokia izango dute, beren jardueren izaera, maila eta konplexutasunaren arabera. Egitura horrek ondo definitutako erantzukizun-ildo garden eta koherenteak izango ditu, bai eta arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko prozedura eraginkorrak eta barne-kontroleko mekanismo egokiak ere, administrazio- eta kontabilitate-prozedura sendoak barne. Metodo eta prozedura horiek exhaustiboak izango dira, eta erakundeak duen jardueraren izaeraren, mailaren eta konplexutasunaren araberakoak.
b) Erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatzeko premia aintzat hartuta, partaidetza nabarmena izango duten akziodunen edo bazkideen egokitasuna behar bezalakoa ez dela uste izatea.
Errege lege-dekretu honen ondoreetarako, hau hartuko da Espainiako diru elektronikoko erakunde bateko partaidetza nabarmentzat: zuzenean edo zeharka gutxienez ere kapitalaren edo erakundearen boto-eskubideen ehuneko 10era iristen dena eta aipatutako portzentajera iritsi gabe ere erakundean eragin nabarmen bat edukitzea ahalbidetzen dutenak. Erregelamenduz zehaztu ahalko da noiz pentsatu beharko den pertsona fisiko edo juridiko batek eragin nabarmena izan dezakeela.
Egokitasuna badagoen esateko, honako hauei erreparatuko zaie:
1. a Akziodunen edo bazkideen merkataritza- eta lanbide-ohorea, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea garatzen duen otsailaren 13ko 84/2015 Errege Dekretuaren 30. artikuluari jarraituz. Ohore hori badagoela uste izango da akziodunak edo bazkideak administrazio publikoak direnean;
2. a Akziodun edo bazkide horiek beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko dituzten ondare-bitartekoak;
3. a Erakundea partaide izan daitekeen taldearen egituran gardentasuna falta izatea, edo zailtasun larriak egotea ikuskatzeko edo jardueren garapenari buruzko behar den informazioa lortzeko.
c) Erakundeko kudeaketaren eta zerbitzu-ematearen erantzukizuna duten administratzaileek eta zuzendari nagusiek eskatzen den merkataritza- eta lanbide-ohorea ez izatea, Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 30. artikuluaren arabera, edo behar den gutxieneko esperientzia edo ezagutza ez izatea.
d) Gainbegiratze-eginkizunak eraginkortasunez egitea oztopatzen duten lotura estuak izatea diru elektronikoko erakundearen eta beste pertsona fisiko edo juridikoen artean; 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuaren 38. puntuan zehaztutako lotura estuak, zehazki.
e) Espainiako Bankuak erakundea gainbegiratzeko jardunbide ona Europar Batasunekoa ez den estatu baten araudi indardunak oztopatzea, zeina aplikatzekoa baitzaie diru elektronikoko erakundearekin lotura estuak dituen edo araudi horren ondoriozko lotura estuak dituen pertsona fisiko edo juridiko bati edo batzuei.
f) Gutxieneko kapitalaren baldintzak edo diru elektronikoko erakundeak baimentzeko erregelamenduz ezartzen diren gainerakoak ez betetzea.
g) Eskaerarekin batera aurkezten diren informazioak eta frogek aldeko baloraziorik ez lortzea lege honetan edo beronen erregelamenduzko garapenean ezarritako betekizun guztiak betetzeari dagokionez diru elektronikoko erakundeak baimentzeko.
3. Behin baimena eskuratuta eta Merkataritza Erregistroan inskribatu ondoren, diru elektronikoko erakundeak, jarduerei ekin aurretik, diru elektronikoko erakundeen erregistro berezian inskribatu beharko dira (Espainiako Bankuan sortuko da erregistro hori). Erregistro horretan, diru elektronikoko erakunde baimenduak ez ezik, haien agenteak eta sukurtsalak ere jasoko dira. Diru elektronikoko erakunde bakoitzari zer jarduera baimendu zaion jasoko da erregistroan. Erregistroa publikoa izango da, eta Internet bidez sartu ahalko da bertara, eta aldizka gaurkotuko da.
4. Sozietate-forma duten diru elektronikoko erakundeak baimentzeko, beharrezkoa da haien administrazio zentrala, egoitza soziala eta ordainketa-zerbitzuak emateko jardueretatik zati bat Espainian izatea.
5. Erregelamenduz, diru elektronikoko erakundeen jarduera sortzeari eta jarduera horietan aritzeko baldintzei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezarri ahalko da, eta, bereziki, funts propioen eta bermeen betekizunak, lege honetan jasotako aurreikuspenekin bat.
6. Baimena emateko eskatzekoak diren betekizunak baimen horri eusteko ere eskatuko dira, erregelamenduz zehazten den moduan.»
Bi. Honela geratuko da idatzita 5. artikuluaren 5. apartatua:
«5. Espainiako Bankua eskuduna izango da errebokazioa erabakitzeko.»
Hiru. Bost. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«10. artikulua. Kontabilitatea eta auditoretza.
1. Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrari diru elektronikoko erakundeen egoera finantzario publiko eta erreserbatuen kontabilitate-arauak eta ereduak ezarri eta aldatzeko, eta xedatzeko zein maiztasunarekin, nola eta zein epetan eman beharko zaizkion datu horiek Espainiako Bankuari eta argitaratu beharko dituzten oro har erakundeek beraiek. Ahalmen horretaz baliatzeko -horretarako Espainiako Bankua gaitu ahalko da-, ez da egongo honako honetaz beste eskakizunik: publizitate-irizpideak diru elektronikoko erakunde guztientzat homogeneoak izatea.
2. Diru elektronikoko erakundeek beren urteko kontuak Kontuen Auditoretzari buruzko uztailaren 20ko 22/2015 Legearen 1.2 artikuluan aurreikusitako kontu-auditoretzaren pean jarri beharko dituzte, lege horren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.
3. Ordainketa-erakundeetako auditoreei 22/2015 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuko zaie. Han ezartzen den informatzeko betebeharra Espainiako Bankuari buruzkoa dela pentsatuko da.
4. Urteko kontuen oroitidazkian diru elektronikoko erakundeek garatutako jarduerei dagozkien aktiboen, pasiboen, diru-sarreren eta gastuen informazioa bereiz emateko betebeharrari dagokionez, betebehar hori bete beharko da diru elektronikoa jaulkitzeari, jaulkipen horri lotuta ez dauden ordainketa-zerbitzuak emateari eta gainerako jarduerei dagozkien partidetan, halako moduz non hiru jarduera-multzoak argiro identifikaturik agertuko baitira.»
Lau. 16. bis artikulua gehitzen da, honela idatzita:
«16 bis artikulua. Kreditu-erakundeetan irekitako kontuetarako sarbidea.
Diru elektronikoko erakundeek kreditu-erakundeen ordainketa-kontuetako zerbitzuetarako sarbidea izango dute modu objektibo, ez-diskriminatzaile eta proportzionalean. Sarbide hori diru elektronikoko erakundeek ordainketa-zerbitzuak oztoporik gabe eta efizientziaz emateko behar bezain zabala izango da.
Kreditu-erakunde batek ezezkoa ematen badio diru elektronikoko erakunde baten ordainketa-kontu bat irekitzeko eskaerari, edo kreditu-erakunde batek diru elektronikoko erakunde baten esparru-kontratua alde bakarrez suntsiarazten badu, kreditu-erakundeak berehala igorriko die Espainiako Bankuari eta diru elektronikoko erakundeari behar bezala arrazoitutako erabakia, hura oinarrituz bereziki kasuan kasuko diru elektronikoko erakunde zehatzaren arrisku berariazkoen analisian edo kreditu-erakundeak aurrez eta modu orokorrean argitara eman dituen irizpide objektibo, ez-baztertzaile eta proportzionalekiko egokitzapen faltan.»
Bost. Lehen xedapen gehigarria eransten da, honela idatzita:
«Lehen xedapen gehigarria. Diru elektronikoko erakundeei Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren arau jakin batzuk aplikatzea.
1. Lege honetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 10. artikulutik 13 artikulura eta 22. artikulutik 27. artikulura bitartekoak eta garapen-arauak diru elektronikoko erakundeei aplikatuko zaizkie.
2. Diru elektronikoko erakundeek diru elektronikoa banatu eta ordaindu ahalko dute haien izenean jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoen bitartekaritzarekin. Diru elektronikoko erakundeek dirua Europar Batasuneko beste estatu batzuetan banatzen dutenean pertsona fisiko edo juridiko horiek kontratatuz, Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 27. artikuluak eta haren garapen-arauak aplikatuko dira.
3. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, diru elektronikoko erakundeek ez dute diru elektronikorik jaulkiko agenteen bitartekaritzarekin. Diru elektronikoko erakundeak baimenduta egongo dira lege honen 8. artikuluaren 1. apartatuaren a) letrak aipatzen dituen ordainketa-zerbitzuak agenteen bitartekaritzarekin emateko, baldin eta Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.»
Azken xedapenetako seigarrena. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea aldatzea.
Aldaketa hauek sartuko dira ekainaren 26ko 10/2014 Legean:
Bat. 12. artikuluaren 1. apartatuak honako idazkera hau izango du:
«1. Europar Batasuneko beste estatu batean baimendutako kreditu-erakundeek Espainian egin ahal izango dituzte Europar Batasunaren barruan elkarri aitortutako jarduerak, lege honen eranskinean jasota daudenak, bai sukurtsal bat irekita, bai zerbitzuak libreki emanez. Horretarako, baimenak, estatutuek eta erakundeari dagokion araubide juridikoak gaitu beharko dute, egin nahi dituen jarduerak egiteko. Sukurtsal bakartzat hartuko dira Espainiako lurraldean ezarrita dauden jarduera-zentro guztiak, administrazio zentrala beste estatu kide batean duen kreditu-erakunde berarenak direnak.»
Bi. Hirugarren apartatua gehitzen zaio 61. artikuluari, honela:
«3. Espainian baimenduta dauden eta Europar Batasuneko beste estatu bateko beste agintari eskudun batek oinarri bateratuan gainbegiratzen duen kreditu-erakunde batek kontrolatzen dituen kreditu-erakundeak gainbegiratzeko bere eginkizunean, Espainiako Bankuak lege honetan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezartzen diren metodo eta metodologien aplikazioari buruzko informazioa eskatuko dio oinarri bateratuko gainbegiratzaileari, aurrez oinarri bateratuko gainbegiratzaileak bere esku izan dezakeen hori.»
Hiru. 92. artikuluaren amaieran hiru letra gehiago sartzen dira; honela idatzita egongo dira:
«z) Egintza edo eragiketak egitea Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 71.3 artikuluan aipatutako arauetan aurreikusitako betebeharrak urratuz, baldin eta ukitutakoen kopurua, jokabidearen errepikapena edo ez-betetze horiek bezeroen konfiantzan eta finantza-sistemaren egonkortasunean duten eragina bereziki nabarmentzat jo badaitezke;
aa) Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuetako bat modu profesionalean behin eta berriz ematea ordainketa-zerbitzuen hornitzailea izan gabe, eta horientzat erreserbatutako izendapenetatik bat erabiltzea baimenduta edo erregistratuta egon gabe.
ab) Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuren bat ematean, 5.1 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileren batek lortutako datuak direla-eta konfidentzialtasunaren eta zaintzaren eginbeharra ez betetzea, salbu eta ukitutakoen kopuruagatik edo informazioaren garrantziagatik ez-betetze horiek garrantzi gutxikotzat har daitezkeenean.»
Lau. 93. artikuluaren amaieran hiru letra gehiago sartzen dira; honela idatzita egongo dira:
«v) Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 71.3 artikuluan aipatutako arauetan adierazitako betebeharrak ez betetzea dakarten egintzak edo eragiketak egitea, baldin eta ez badira gertatzen 92.z) artikuluan deskribatutako inguruabarrak, salbu eta egitate horiek noizean behin edo oso bakanetan gertatzen direnean;
w) Espainiako Bankuari ez igortzea igorri behar zaizkion datu edo dokumentuak edo hark bere gainbegiratze-eginkizunak betez eta Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 71.3 artikuluan aipatutako arauak aplikatuz eskatzen dituenak, edo haiek osoa edo zehatza ez den moduan bidaltzea. Letra honen ondoreetarako, dagokion araudian aurreikusitako epetik kanpo edo organo eskudunak errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, igorri gabekotzat hartuko da.
x) Ordainketa-zerbitzuen eta finantza-arloko presako beste neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuren bat ematean, 5.1 artikuluan aipatutako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileren batek lortutako datuak direla-eta konfidentzialtasunaren eta zaintzaren eginbeharra ez betetzea, horrek arau-hauste oso astuna ez dakarrenean aurreko apartatuan xedatutakoari jarraituz.»
Bost. 97.1 artikuluaren lehen paragrafoan, «kreditu» aipamena kentzen da, eta 97.1.a) artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da; honela geratuko da idatzita:
«2. Enpresak aurreko ekitaldian sortutako urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 10era bitarte, barnean hartuta jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak eta 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluari jarraituz kobratzekoak diren komisio edo artekari-sariak; edo 10.000.000 euro bitarte, baldin eta portzentaje hura azken zenbateko hori baino txikiagoa bada, kreditu-erakundeak direnean, edo Espainiako Bankuak gainbegiratutako edozein erakunderentzat erreserbatutako jarduerak baimenik gabe dituzten erakundeak direnean.
Erakundeak aurreko ekitaldian izan dituen baliabide propioen % 10era bitarte; edo 1.000.000 euro bitarteko isuna, baldin eta portzentaje hura zenbateko hori baino txikiagoa bada, Espainiako Bankuak gainbegiratutako kreditu-erakundeez beste erakundeak direnean, edo baimenduta egon gabe kreditu-erakundeentzat erreserbatuta dauden izenak erabiltzen dituzten erakundeak direnean.
Erakunde arau-hauslea beste enpresa baten filiala izanez gero, isunaren zenbatekoa erabakitzeko, jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak hartuko dira kontuan.»
Sei. 98.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan, «kreditu» aipamena kentzen da, eta 98.1 artikuluaren b) letra aldatzen da; honako testu hau izango du:
«b) Enpresak aurreko ekitaldian sortutako urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 5era bitarte, barnean hartuta jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak eta 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluari jarraituz kobratzekoak diren komisio edo artekari-sariak; edo 5.000.000 euro bitarte, baldin eta portzentaje hura azken zenbateko hori baino txikiagoa bada, kreditu-erakundeak direnean, edo Espainiako Bankuak gainbegiratutako edozein erakunderentzat erreserbatutako jarduerak baimenik gabe dituzten erakundeak direnean.
Erakundeak aurreko ekitaldian izan dituen baliabide propioen % 5era bitarte; edo 500.000 euro bitarteko isuna, baldin eta portzentaje hura zenbateko hori baino txikiagoa bada, Espainiako Bankuak gainbegiratutako kreditu-erakundeez beste erakundeak direnean, edo baimenduta egon gabe kreditu-erakundeentzat erreserbatuta dauden izenak erabiltzen dituzten erakundeak direnean.
Erakunde arau-hauslea jatorrizko enpresa baten filiala izanez gero, isunaren zenbatekoa erabakitzeko, jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak hartuko dira kontuan.»
Zazpi. Aldatu egiten da 99.1. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
«1. Arau-hauste arinengatik, erakunde arau-hausleari isuna jarriko zaio, ebazteko eskumena duen organoaren iritziaren arabera:
a) Arau-hausteak eragindako irabazien kopurutik bi halako, gehienez, irabazi horiek kuantifikatzeko modukoak badira; edo
b) Enpresak aurreko ekitaldian sortutako urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 1era bitarte, barnean hartuta jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak eta 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluari jarraituz kobratzekoak diren komisio edo artekari-sariak; edo 1.000.000 euro bitarteko isuna, baldin eta portzentaje hura azken zenbateko hori baino txikiagoa bada, kreditu-erakundeak direnean, edo Espainiako Bankuak gainbegiratutako edozein erakunderentzat erreserbatutako jarduerak baimenik gabe dituzten erakundeak direnean.
Erakundeak aurreko ekitaldian izan dituen baliabide propioen % 1era bitarte; edo 100.000 euro bitarteko isuna, baldin eta portzentaje hura zenbateko hori baino txikiagoa bada, Espainiako Bankuak gainbegiratutako kreditu-erakundeez beste erakundeak direnean, edo baimenduta egon gabe kreditu-erakundeentzat erreserbatuta dauden izenak erabiltzen dituzten erakundeak direnean.
Erakunde arau-hauslea jatorrizko enpresa baten filiala izanez gero, isunaren zenbatekoa erabakitzeko, jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak hartuko dira kontuan.»
Zortzi. Aldatu egiten da 102.1. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
«102. artikulua. Administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenentzako zehapenak, arau-hauste arinak egiteagatik jartzekoak.
1. Kreditu-erakunde arau-hausleari arau-hauste arinak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, gehienez 500.000 euroko isuna jar dakieke izatez edo zuzenbidez administrazio- edo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten duen pertsona bakoitzari.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenaz gainera, kargu-hartze pribatua egin ahalko da neurri osagarri gisa.»
Bederatzi. 115. artikuluaren 5., 6. eta 7. apartatuak beste era batera idatziko dira; hona haien testua:
«5. Arau-hauste oso astunengatik eta astunengatik ezarritako zehapenak eta kargu-hartzeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira (BOE), administrazio-bidean irmoak direnean. Argitalpenak, gutxienez ere, arau-hauste motari buruzko informazioa eta arau-haustearen erantzuleak diren pertsonen izenak jaso beharko ditu.
6. Aurreko apartatuan aurreikusitakoari dagokionez, Espainiako Bankuak, salbuespen moduan, bi aukera izango ditu: edo argitalpena atzeratu atzerapen hori justifikatzen duen arrazoirik ez dagoen unera arte, edo ezarritako zehapena modu anonimoan argitaratu, bere iritziz honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a) Zehapena pertsona fisiko bati ezartzen bazaio, eta aldez aurreko ebaluazio baten ostean, datu pertsonalak argitaratzea neurrigabea dela iritziz gero.
b) Argitaratzeak arriskuan jar badezake finantza-merkatuen egonkortasuna edo abian dagoen ikerketa penal bat.
c) Argitaratzeak neurririk gabeko kaltea eragin badiezaieke inplikatuta dauden erakunde eta pertsona fisikoei, kaltea zehazteko modua dagoen heinean.»
7. Arau-hauste oso astunengatiko eta astunengatiko zehapen eta kargu-hartzeak, halaber, Espainiako Bankuaren webgunean argitaratu beharko dira, zehapena edo kargu-hartzea bide administratiboan irmoa izan eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean, 5. apartatuan aipatzen den informazioa dutela; gainera, 6. apartatuan jasotako neurriak hartu ahalko dira, hartan aurreikusitako kasuetan.
Zehapen edo neurri bat ezartzeko erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkezten bada bide judizialean, Espainiako Bankuak berehala argitaratuko du informazio hori bere webgune ofizialean, bai eta errekurtso horren emaitzari buruzko geroko informazio guztia ere. Horretaz gainera, zehapen edo neurri bat ezarri aurreko erabaki bat deuseztatzen edo barkatzen duen erabaki oro argitaratu beharko da, orobat.
Espainiako Bankuak, argitaratu ondoren, gutxienez ere bost urtez izango du bere webgune ofizialean aurreko apartatuetan aipatzen den informazio guztia argitaratuta.»
Hamar. Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluari V. kapitulua gehitzen zaio, honako testu honekin:
«V. KAPITULUA
Arau-hausteen komunikazioa
119. artikulua. Komunikazioetarako motak eta bideak.
1. Lege honetan eta berau garatzeko araudian kreditu-erakundeen zuhurtziazko gainbegiratzearen arloa dela-eta aurreikusitako betebeharrak betetzen ez direla dakien edo susmo funtsatua duen pertsona orok, halakoak ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauan edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusita badaude, horren jakinaren gainean jar dezake Espainiako Bankua, artikulu honetan ezarritako moduan eta bermeekin.
2. Komunikazioak halako moduz aurkeztu beharko dira non fede emateko moduan jasota geratuko diren komunikazio-egilearen izena eta Espainiako Bankuan aurkeztu izana.
3. Webgunean argitaratuta, Espainiako Bankuak oinarrizko informazioa emango du arau-hausteak komunikatzeko prozedurari buruz; bereziki, komunikatzailearen identitatea babesteko neurriei dagokienez.
120. artikulua. Komunikazioen gutxieneko edukia.
1. Aurreko artikuluan aipatzen diren komunikazioek egiten dituen pertsonaren identifikazioa jaso beharko dute, eta elementu faktiko batzuk edukiko dituzte, zeinetatik arrazoiz eratorriko baita arau-haustearen susmo funtsatua.
2. Komunikazioa jaso ondoren, Espainiako Bankuak dagozkion egiaztapenak egingo ditu, zehazteko ea arauak hautsi izanaren susmo funtsaturik badagoen ala ez dagoen, bai eta nolako garrantzi diziplinarioa duen ere.
3. Zehapen-prozedura hasteko berariaz eskatu bada komunikazioan, Espainiako Bankuak komunikazioa igorri duen pertsona jakinaren gainean jarriko du, zehapen-prozedurarik hasten bada. Komunikazioa igorri eta gero zehapen-prozedura bat hasten bada komunikatutako egitateetatik abiatuta, Espainiako Bankuak haren hasieraren berri emango dio komunikazio-egileari. Komunikazioak berez ez dio emango komunikazio-egileari interesdun-izaerarik zehapen-prozeduran.
4. Espainiako Bankuak, halaber, informatuko du, kasua bada, egitateak Espainiako nahiz Espainiatik kanpoko beste agintaritza batzuei igortzeari buruz.
121. artikulua. Konfidentzialtasunaren bermeak.
1. Espainiako Bankuak komunikazio-egilearen identitatearen eta komunikatutako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko mekanismoak izango ditu. Jasotako komunikazioek ez dute froga-baliorik izango, eta ezin izango dira zuzenean gehitu diligentzia administratibo edo judizialetan.
2. Komunikazioaren edozein transmisio, Espainiako Bankuaren barruan nahiz kanpoan, zuzenean edo zeharka komunikazio-egilearen edo komunikazioan jasotako pertsonen datu pertsonalak jakinarazi gabe egin beharko da, honako kasu hauetan izan ezik:
a) Ustezko arau-hauslearen edo komunikatzaileaz beste hirugarrenen datu pertsonalak beharrezkoak direnean aldez aurretiko jarduketak egiteko edo zehapen-prozedura administratibo bat nahiz prozesu judizial bat hasteko, haren instrukzioa egiteko eta ebazteko.
b) Arlo penaleko organo judizial batek komunikatzailearen datu pertsonalak berariaz eskatzen dituenean ikerketa-diligentzia batzuen edo prozesu penal baten barruan. Datu horiek gutxieneko babesa izango dute, organo eskudunak ikertutako edo zehatutako pertsonei dagokienaren parekoa.
c) Komunikazioan jasotako datu pertsonalak beharrezkoak direnean agintari nazionalen baliokideak diren Europar Batasunaren esparruko agintarientzat, aplikatzekoak diren Europako edo nazioko arauetan ezarritako baldintzak bete ondoren, edo hirugarren estatuetako agintarientzat, baldin eta estatu horietan datu pertsonalen konfidentzialtasunaren babes-maila Espainian indarrean dagoenaren baliokidea bada.
d) Datuen babesari buruzko araudiak horretarako bidea ematen duenean.
122. artikulua. Lan- eta kontratu-arloko babesa.
1. 119. artikuluan aipatzen den arau-hausteren baten komunikazioa:
a) Ez da izango kontratu bidez edo edozein lege-, erregelamendu- edo administrazio-xedapen bidez informazioa zabaltzeari buruz ezarri diren eta komunikatzailearengan, harekin estu lotutako pertsonengan, administratzen dituen sozietateetan edo titular erreala deneko sozietateetan eragina izan dezaketen murriztapenen urratze bat edo ez-betetze bat.
b) Ez da izango komunikatzailearen lan-araudiaren eremuaren inongo arau-haustea, eta hartatik ezin izango da eratorri enplegatzailearen inongo tratu bidegabe edo baztertzailerik.
c) Ez du konpentsaziorako edo kalte-ordaina jasotzeko inongo eskubiderik sortuko komunikatzaileak zerbitzuak ematen dituen enpresaren alde edo hirugarren baten alde, nahiz eta enpresa horri edo hirugarren bati aldez aurretik komunikatzeko betebeharra itunduta egon.
2. Espainiako Bankuak modu praktiko eta zehatzean emango dio komunikatzaileari aurreko apartatuan aurreikusitako egoeretatik etor daitezkeen kalteetatik babesteko zuzenbidean eskuragarri dauden errekurtso-bideen eta prozeduren berri. Halaber, laguntza eraginkorra emango du, komunikatzaileari bere eskubideen berri emanez; horretarako, kasua bada, salatzaile-ziurtagiria eman beharko dio, komunikatzaileak hura justizia-auzitegietan baliatzeko. Halaber, behar diren baliabideak izango ditu komunikaziotik datozen arrisku errealak direla-eta komunikatzaileari eskatzen duen laguntza emateko; horien barruan egongo dira, bereziki, komunikazioaren existentziaren, edukiaren eta komunikazio horrek erakarritako balio materiala egiaztatzea.»
Azken xedapenetako zazpigarrena Enpresa Finantzaketa Sustatzeari buruzko apirilaren 27ko 5/2015 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da 5/2015 Legea, apirilaren 27koa, Enpresa Finantzaketa Sustatzeari buruzkoa, eta honela geratuko da:
Bat. 9. artikuluaren 1. apartatuari bigarren paragrafoa gehitzen zaio. Hona hitzez hitz dioena:
«Hala eta guztiz ere, Espainiako Bankuak emango du 11. artikuluan aipatzen diren kredituko finantza-establezimendu hibridoetarako baimena, Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak bere eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren, erregelamenduz aurreikusitako prozedurari jarraituz.»
Bi. 11. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du hitzez hitz:
«1. Enpresek, kredituko finantza-establezimendu gisa eratu nahi izateaz gainera aldi berean ordainketa-zerbitzuak ere eskaini nahi badituzte, berariazko baimen bakarra beharko dute jarduerak egin ahal izateko. Espainiako Bankuak eman beharko du baimen hori, betiere Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak beren eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren. Ministroak baimena emandakoan, ordainketa-erakunde hibridotzat hartuko dira.
Halaber, enpresek, kredituko finantza-establezimendu gisa eratu nahi izateaz gainera aldi berean diru elektronikoa ere eman nahi badute, berariazko baimen bakarra beharko dute jarduerak egin ahal izateko. Espainiako Bankuak eman beharko du baimen hori, betiere Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak beren eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren. Ministroak baimena emandakoan, diru elektronikoko erakundetzat hartuko dira.»
Azken xedapenetako zortzigarrena. Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko ekainaren 18ko 11/2015 Legea aldatzea.
11/2015 Legea, ekainaren 18koa, Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzkoa, honelaxe aldatzen da:
Bat. 1.2. artikuluaren e) letra aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:
«e) Europar Batasunetik kanpo ezarrita dauden erakundeen Espainiako sukurtsalak, lege honetan xedatutako baldintza espezifikoei jarraituz.»
Bi. 53.1.a) artikuluaren bigarren paragrafoa aldatzen da, honela:
«Maila horretara iristearren, FROBek, gutxienez urtean behin, erakundeen ekarpen arruntak eta Europar Batasunetik kanpo ezarrita dauden erakundeen Espainiako sukurtsalenak bilduko ditu, honako irizpide hauei jarraituz:»
Hiru. 64. artikuluaren 2. zenbakia honela geratuko da idatzita:
«2. FROBek suntsiarazpenaren helburu eta printzipioak bete ditzan, zeinak 3. eta 4. artikuluetan ezarrita baitaude, aurreko zenbakian bildutako eta lege honetan aurreikusitako gainerako administrazio-ahalmen orokorrak baliatzean, ez dira aplikatuko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean eskatzen diren mugak eta gainerako eskakizunak, ez Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legean ezarritakoak, ez eta kreditu-kooperatibei aplikatu beharreko legerian eskatzen direnak ere, kapitala handitzeko edo txikitzeko eragiketei, kapital-tresnak bihurtzeko eragiketei edo barne-birkapitalizazioko eragiketei, egiturazko aldaketei edo lege honetan aurreikusitako tresna eta neurriak aplikatzeko behar den beste edozein eragiketari dagokienez. Halaber, arau horietan aurreikus daitezkeen nahitaezko txostenak egitea ere ez da beharrezkoa izango.»
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzea.
Hona nola geratuko den aldatuta Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia:
Bat. 85. artikuluaren 7. zenbakia aldatzen da, honela:
«7. CNMVk Europako Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari (AEVM) eta 244. eta 245. bis artikuluen arabera eskudun diren gainerako agintariei datu xehakatuak jakinaraziko dizkie 1. eta 2. apartatuei jarraituz eta 4. apartatuan aipatutako posizioen kontrol-sistemei jarraituz AEVMk ezarritako kalkulu-metodoaren arabera finkatu asmo dituen posizio zehatzen mugei buruz.»
Bi. Aldatu egiten da 86. artikuluaren 5. apartatua, eta 6. apartatua gehitzen da artikulu horretan. Honela idatzita geratuko da:
«5. Artikulu honetan aurreikusitako komunikazio-betebeharrak betetzeko, inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresek edo negoziazio-zentro bat kudeatzen duten merkatuko organismo zuzentzaileek lehengaiei buruzko deribatu batean, jaulkipen-eskubide batean edo deribatu batean posizioak dituzten pertsonak sailkatuko dituzte erregelamenduz zehaztutako kategorietan eta erregelamenduz zehaztutako irizpideei jarraituz.
6. Erregelamendu bidez garatu ahalko dira artikulu honetan aurreikusitako betebeharrak.»
Hiru. 142. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«1. 143.1.b) artikuluan aipatzen diren inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresek, finantza-tresnei buruzko inbertsio-aginduak betetzen dituztenek, haiek beren kontura mantendu ahalko dituzte, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Posizio horiek soilik sortzea inbertsio-enpresak bezeroengandik jasotako agindu zehatzak bete ezin izan dituelako;
b) posizio horien guztizko merkatu-balioak enpresaren hasierako kapitalaren % 15 gainditzea;
c) 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 92. artikulutik 95. artikulura eta laugarren atalean ezarritako baldintzak betetzea enpresak -kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa da erregelamendu hori, eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du-, eta
d) posizio horiek ezustekoak eta behin-behinekoak izatea eta delako transakzioa egiteko beharrezkoa den denbora tartera soilik mugatuta egotea.»
Lau. 143. artikuluaren 3. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«3. Balore-agentziak profesionalki besteren kontura bakarrik eta ordezkaritzarekin nahiz ordezkaritzarik gabe jardun dezaketen inbertsio-zerbitzuetako enpresak dira. 140. eta 141. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako inbertsio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak egin ahalko dituzte, 140.1.c) eta f) artikuluan eta 141.b) artikuluan ezarritakoak kenduta.»
Bost. Aldatu egiten dira 145. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak, eta honela geratuko dira idatzita:
1. Aldatu egiten dira 1 apartatuaren a), c) eta d) letrak, eta honela geratuko dira idatzita:
«a) Lege honen 182.1 eta 2, 183.1 eta 2, 193, 194, 195, 195. bis, 196. eta 196. bis artikuluak eta abenduaren 29ko 21/2017 Errege Lege Dekretuaren 27, 30, 31, 32, 33, 34, 38, 40 eta 43. artikuluak,»
«c) lege honen 69, 164, 168, 170, 171 eta 173. artikuluak eta abenduaren 29ko 21/2017 Errege Lege Dekretuaren 25. eta 37. artikuluak,
d) lege honen 197. artikulua eta 276. bis artikulutik 276. sexies artikulura bitartekoak; eta».
2. Aldatu egiten da 2. apartatuaren a) letra. Hona hemen nola geratuko den:
«a) Lege honen honako artikulu hauek: 139.2, 193.2.a), b), c), d), e) f) eta h), 193.3.b), d) eta e), 194, 203, 204, 205, 206, 207, 208, 208 bis, 208 ter, 209, 210, 211, 212, 213, 214, 215 216, 217, 218, 219, 220 bis, 220 ter, 220 quater, 220 quinquies, eta 220 sexies; eta»,
3. Aldatu egiten dira 3. apartatuaren a), b), c) eta d) letrak. Hona hemen nola geratuko den:
«a) 182.1 eta 2, 183.1 eta 2, 193.2.a), b), c), d) eta e) artikulua eta 194. artikulua,
b) 208. artikulutik 220. sexies artikulura,
c) 146., 147. eta 221.1.b) artikuluak,
d) lege honen 197. artikulua, 276. bis artikulutik 276. sexies artikulurakoa eta VIII. titulua.»
Sei. Aldatu egiten da 171. artikuluaren 2. apartatuaren lehen paragrafoa. Hona hemen nola geratuko den:
«2. Hirugarren herrialdeetako enpresek, Espainian zerbitzu lagungarriekin nahiz gabe inbertsio-zerbitzuak edo -jarduerak eman nahi badizkiete lege honen 206. artikuluan aipatzen diren txikizkako bezeroei edo bezero profesionalei, sukurtsal bat ezarri beharko dute Espainian, eta dagokien baimena eskatu beharko diote CNMVri, baldin eta inbertsio-zerbitzuetako edo -jardueretako enpresak badira, edo Espainiako Bankuari, baldin eta kreditu-erakundeak badira, ezarritako moduan eta baldintzetan: inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresentzat, lege honen 173. artikuluan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako moduan eta baldintzetan, eta, kreditu-erakundeentzat, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 13. artikuluan eta lege hura garatzeko xedapenetan ezarritakoetan.»
Zazpi. Aldatu egiten da 187. artikuluaren 1. apartatuaren b) letra, eta honela geratuko da:
«b) 184., 184. bis, 185. eta 185. bis artikuluetan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, 1. apartatuan aipatutako inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresen erakunde nagusien administrazio-organoko eta goi-zuzendaritzako organoko kideei, erakunde nagusi hori zorroa kudeatzeko finantza-sozietate bat denean edo zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat denean.»
Zortzi. 188. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«1. Aurreko 187.1 artikuluan jasotako inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresa nabarmenek eta haien erakunde nagusiek izendapen-batzorde bat eta ordainsarien batzorde bat eratu beharko dituzte, erakundean funtzio exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek osatuak. Izendapen-batzordeak ordezkapen orekatuko helburu bat ezarriko du administrazio-organoan ordezkari gutxiago dituen sexuarentzat, eta helburu hori lortzeko jarraibideak emango ditu.»
Bederatzi. 207. artikuluaren 3. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«3. Hirugarrenen konturako aginduak betetzeko, beren kontura negoziatzeko edo aginduak jaso eta transmititzeko baimenduta dauden eta inbertsio-zerbitzuak edo -jarduerak dituzten enpresek eragiketa horiek eta haiekin zuzenean lotutako zerbitzu osagarriak egin ahalko dituzte aurreko zenbakietan aipatutako erakundeekin, 208., 208. ter, 209.2, 213., 214., 215., 216., 217., 218. eta 219. artikuluetan, 220. bisetik 220. sexieserako artikuluetan, 221. artikuluan eta 222. artikulutik 224. artikulura ezarritako betebeharrak betetzeko beharra izan gabe, baldin eta erakunde horiei aurrez horren berri ematen bazaie eta ez badute berariaz eskatzen artikulu horiek aplika dakizkien.»
Hamar. 213. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«1. Inbertsioen arloko edo zorroen kudeaketaren arloko aholku-zerbitzuak ematen dituenean, inbertsio-zerbitzuetako enpresak behar den informazioa jasoko du bezeroak edo bezero izan litekeenak produktu edo zerbitzu mota zehatzari dagokion inbertsioaren arloan dauzkan ezagutzei eta esperientziari buruz, haren egoera finantzarioari buruz, galerak jasateko gaitasuna barne, eta inbertsio-helburuei buruz, arriskurako tolerantzia barne. Horren xedea enpresak harentzat guztiz egokiak diren inbertsio-zerbitzuak eta tresna finantzarioak gomendatu ahal izatea izango da; bereziki, arriskurako daukan tolerantziari eta galerak jasateko gaitasunari hobekien egokitzen zaizkienak gomendatu ahal izatea.»
Hamaika. 217. artikuluaren 3. apartatuko c) letra aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:
«c) Eranskineko a) letrako 2.ean jasotako zor-tresna finantzarioak, baldin eta barne-birkapitalizaziorako pasibo onargarriak ere badira, ekainaren 18ko 11/2015 Legearen VI. kapituluko 4. atalean ezarritakoaren arabera.»
Hamabi. 220. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«1. Zorroen kudeaketa-zerbitzua ematen duenean, inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresak ez du ez onartuko, ez atxikiko ez lansaririk, ez komisiorik, ez diruzko nahiz diruz besteko bestelako etekinik bezeroei zerbitzua ematearen harira hirugarren batek edo hirugarren baten kontura diharduen pertsona batek ordaindutakorik.»
Hamahiru. Aldatu egiten dira 225. artikulutik 231. artikulura bitartekoak; hona hemen edukia:
«225. artikulua. Agintari eskuduna.
1. CNMV izango da agintari eskuduna Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.
2. Ekonomia eta Enpresa Ministerioko titularrak eta, berariaz gaituz gero, CNMVk ere behar diren garapen- eta betearazpen-arauak eman ahalko dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua eta merkatu-abusuaren arloan indarrean dauden gainerako xedapenak betetzeko.
3. Hala eta guztiz ere, CNMVri berariaz ahalmena ematen zaio Merkatu-abusuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduak agintari eskuduna berariaz gaitzen duen gai guztiak gara ditzan. Zehazki, CNMVk zehaztu ahalko du zein diren onartutako merkatu-jokabideak, Merkatu-abusuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatuari jarraituz, dagokion zirkularraren bidez onespena emanda.
226. artikulua. Informazio pribilegiatuaren jaulkitzaileen hedapen publikoa.
Espainiako merkatu arautu batean negoziatzen diren edo negoziatu ahal izatea eskatu den baloreen edo finantza-tresnen jaulkitzaileek ahal bezain laster komunikatu beharko diote CNMVri -eta horrek bere webgunean argitaratuko du-zuzenean berarengan eragina duen informazio pribilegiatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluak aipatzen duena.
227. artikulua. Jaulkitzaileek bestelako informazio aipagarria publikoki hedatzea.
Merkatu arautu batean negoziatzen diren baloreen edo tresna finantzarioen jaulkitzaileek, halaber, jaulkitzaileari berari buruzko edo baloreei edo finantza-tresnei buruzko finantza-izaerako edo izaera korporatiboko gainerako informazioak komunikatuko dizkiote CNMVri, lege- edo erregelamendu-xedapenen indarrez Espainian jakinarazi behar dituztenak edo duten interes bereziarengatik beren ustez inbertitzaileen artean hedatu behar dituztenak, eta hark, orobat, bere webgunean argitaratuko ditu.
228. artikulua. Informazio pribilegiatua eta bestelako informazio garrantzitsua argitaratzeko modua eta baldintzak.
1. CNMVk zehaztu ahalko du nola eta zer baldintzatan argitaratuko diren aurreko artikuluek aipagai dituzten informazioak bere webgunearen bitartez. Nolanahi ere, informazio pribilegiatuaren berri ematen denean, berariaz jasota utziko da informazioaren izaera hori, eta CNMVren webgunean informazio hori jaulkitzaileek emandako beste edozein informaziotatik bereiz aurkeztuko da.
2. SMNk eta SOCek bitarteko teknikoak edukiko dituzte bertan negoziatzen diren edo negoziaziorako onartzea eskatu den baloreen edo finantza-tresnen jaulkitzaileek komunikatzen dieten informazio publikoaren hedapen publikoa bermatzeko. Jaulkitzaile horiek inbertitzaileen artean zabaldu beharreko finantza-edo korporazio-izaerako gainerako informaziorako ere erabili ahal izango dira bitarteko tekniko horiek.
229. artikulua. Informazio pribilegiatua zabaltzen atzeratzea.
Jaulkitzailea edo jaulkipen-eskubideen merkatuko parte-hartzailea, informazio pribilegiatuaren zabalkundea atzeratzea erabakitzen baldin badu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 17.4 artikuluan xedatutakoaren esparrua, ez da behartuta egongo atzerapen hori ahalbidetzen duten baldintzen betetzeari buruzko justifikazioa igortzera nahitaezko komunikazioa CNMVri egiten dionean, salbu eta hark justifikazio hori berariaz eskatzen duenean.
230. artikulua. Zuzendaritzako erantzukizunak dituzten pertsonek eta haiekin estu lotutakoek egindako eragiketak.
1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19.1 artikuluak aipagai dituen eragiketak jakinarazteko betebeharra sortuko da urte natural baten barruan eragiketa guztien konpentsaziorik gabeko batura 20.000 euroko kopurura iristen denean. Lehenengo komunikazio horretatik aurrera, betebeharpeko subjektuek artikulu horren harira geroztik egindako eragiketa guzti-guztiak komunikatu beharko dituzte.
2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19.3 artikuluaren azken paragrafoan xedatutakoari dagokionez, CNMVk argitaratuko ditu erregelamendu horren 19.1 artikuluak aipatzen dituen eragiketak, beren finantza-tresnak merkatu arautu batean onar daitezen edo merkatu arautu batean negoziatzeko onar daitezen eskatu duten jaulkitzaileetan zuzendaritza-erantzukizunak dituzten pertsonek jakinarazitakoak, bai eta haiekin estu lotutako pertsonek jakinarazitako eragiketak ere.
Aurreko paragrafoan aipatutako jaulkitzaile horiek dagokien informazioa CNMVk aurreikusitako bitarteko teknikoen bitartez zabaltzen badute, betetakotzat emango da sozietate jaulkitzaile horietan zuzendaritza-erantzukizunak dauzkaten pertsonek edo haiekin estu lotutako pertsonek jakinarazitako eragiketak publikoki zabaltzeko betebeharra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluan ezarritakoa.
Ahalmena ematen zaio CNMVri aurreko apartatuan aipatzen den zabalkunde publikoa egiteko prozedurak eta moduak gara ditzan.
231. artikulua. SMNren eta SOCen betebeharrak, zuzendaritzan erantzukizunak dituzten pertsonek eta haiekin lotutakoek egindako eragiketak direla eta.
SMNk eta SOCek behar diren bitarteko teknikoak edukiko dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19.1 artikuluan aipatzen diren eragiketak -beren finantza-tresnak soilik SMN batean edo SOC batean negoziatu dituzten, SMN batean negoziatzeko onartuak dituzten edo SMN batean negoziatzeko onar daitezen eskatu duten jaulkitzaileetan zuzendaritza-erantzukizunak dituzten pertsonek eta haiekin estu lotutako pertsonek jakinarazitakoak- publikoki zabaltzen direla bermatze aldera. Bitarteko tekniko horiek Merkatu-abusuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19.3 artikuluan eta Batzordearen 2016ko ekainaren 29ko (EB) 2016/1055 Betearazpen Erregelamenduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Aurreko paragrafoan aipatutako jaulkitzaile horiek behar den informazioa SMNk edo SOCek kasuan-kasuan aurreikusitako bitarteko teknikoen bitartez zabaltzen badute, betetakotzat emango da sozietate jaulkitzaileetan zuzendaritza-erantzukizunak dauzkaten pertsonek edo haiekin estu lotutako pertsonek jakinarazitako eragiketak publikoki zabaltzeko betebeharra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluan ezarritakoa.»
Hamalau. Ezabatu egiten da 232. artikulua, zeina edukirik gabe geratuko baita. Hamabost. Aldatu egiten da 233. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. Letra hauek sartzen dira 1. apartatuan: m), n), ñ) eta o) letrak. Hona nola geratuko den idatzita:
«m) Txikizkako inbertsio-produktu lotetsien eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen gaineko funtsezko datuen dokumentuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduari lotutako jarduketak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, lege honen esparruan sartutako txikizkako inbertsio-produktu paketatuei dagokienez.
n) Erreferentzia-indizeetako administratzaileak eta Finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentzia gisa edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz gainbegiratutako erakundeak, bai eta gainerako pertsona fisiko edo juridikoak ere, erregelamendu horren arauek eta hura garatzeko xedapenek eragiten dieten neurrian.
ñ) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamenduari lotutako pertsona fisiko eta juridikoak. Erregelamendu hori baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa da eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du.
o) 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduari lotutako pertsona fisiko eta juridikoak.»
2. Aldatu egiten da 4. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:
«4. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoari dagokionez, CNMV eskuduna izango da hura aplikatzeko tresnei, kontratuei, jokabideei, eragiketei, eskaintzei, aginduei eta, oro har, erregelamendu horren 2. artikuluak aipatzen dituen egiteei eta ez-egiteei dagokienez, eta, zehazki, honako jarduketa hauei dagokienez:
a) Espainiako lurraldean edozein balore negoziagarrirekin eta gainerako finantza-tresnekin egindakoak,
b) Espainiako lurraldetik kanpo egindakoak, balore negoziagarriei dagokienez eta negoziaziorako onartutako gainerako finantza-tresnei edo merkatu arautu batean, SMN batean edo SOC batean negoziatu ahal izateko eskaria egin den horiei dagokienez, edo Espainiako lurraldean jarduten duen enkante-plataforma batean enkantean ateratakoei dagokienez, eta
c) Espainiako lurraldetik kanpo egindakoak, a) edo b) letretan sarturik ez dauden finantza-tresnei dagokienez, baldin eta haien prezioa edo balioa letra horietan aipatutako finantza-tresnen menpe badago edo eragin bat badu haien prezioaren edo balioaren gainean.»
3. 6. apartatu berria gehitzen da, honela:
«6. Finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentzia gisa edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren 40. artikuluaren lehenengo apartatuarekin bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izendatzen da agintari eskudun (erregelamendu horrek 2008/1481/EE eta 2014/1171/EB zuzentarauak eta 596/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu).
Aurrekoa ezertan kendu gabe, Espainiako Bankuak gainbegiratze-, ikuskatze-eta zehatze-eginkizunak beteko ditu erregelamendu horren 16. artikuluan aurreikusitako betebeharrei dagokienez (zehazki, Espainiako Bankuak prestatzen dituen indizeetarako datuak ematen dituzten eta gainbegiratzen diren erakundeek betebehar horiek betetzeari dagokionez), bai eta erregelamendu horretako 28.2 eta 29.1 artikuluetako betebeharrei dagokienez ere (zehazki, aipatutako erregelamenduaren 3.1 artikuluaren 18. apartatuan aipatzen diren finantza-kontratuetan erreferentzia diren indizeei lotuta betebehar horiek gardentasuna eta bezeroaren babesa direla-eta Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen pean dauden erakundeek betetzeari dagokionez).
Halaber, erregelamendu horren 40.2 artikuluari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da koordinazioaren eta informazio-trukearen arloko agintaritza.»
Hamasei. Aldatu egiten da 234. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. d) letra aldatzen da, eta aurrerantzean honela egongo da idatzita:
«d) TRLMVren 233.1 artikuluak aipatzen dituen pertsonek edo erakundeek dauzkaten erregistro telefonikoak eta datu-trafikoa eskatzea. Datuen Babesari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraituz, bere gainbegiratze- edo ikuskatze-lanak egiteko behar den informazioa beste bide batzuetatik lortzerik izan ez duenean, CNMVk, xedapen horretan aurreikusitako baldintzetan, jendearentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematen dituzten operadoreei eta informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituztenei eskatu ahalko dizkiete beren esku dituzten komunikazio elektronikoari buruzko edo informazio-gizartearen zerbitzuari buruzko datuak, edukiaz bestekoak direnak eta lan horiek egiteko ezinbesteko gertatzen direnak.
Horretarako, CNMVko organo eskudunak dagokion baimen judiziala eskatu beharko dio, baimen horrek oinarrizko eskubideak murriztea dakarrenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentralari, eta horrek berrogeita zortzi orduko gehieneko epean ebatzi beharko du.»
2. Aldatu egiten da 234. artikuluaren 2.v) apartatua, eta honela idatzita geratuko da:
«v) 230. artikuluan aipatutako pertsonei eta erakundeei idatziz edo ahoz errekerimendua egitea berehala argitara eman dezaten hark egokitzat jotzen duen informazioa, balore-merkatuarekin zerikusia duten jarduerei buruzkoa edo hartan eragina izan dezakeena. Betebeharra dutenek zuzenean egiten ez badute, CNMVk berak egingo du.»
3. 234. artikuluaren 2. apartatuan z) letra sartzen da; honako eduki hau izango du:
«z) Txikizkako inbertsio-produktu paketatuak merkaturatzeari dagokionez, CNMVk honako neurri hauek hartu ahalko ditu:
1. a Txikizkako inbertsio-produktu paketatu baten merkaturatzea debekatzea.
2. a Txikizkako inbertsio-produktu paketatu baten merkaturatzea etetea.
3. a Funtsezko datuen dokumentu bat eman dadila debekatzea, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduaren 6, 7, 8 edo 10. artikuluetako baldintzak urratzen baditu, eta dokumentuaren bertsio berria argitara dadin eskatzea.
4. a Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan kasuan kasuko estatu kideak izendatutako agintaritza eskudunari esleitutako beste edozein.»
4. 5. apartatuak idazkera hau izango du:
«5. 2. apartatuaren e), f), i), j), k), l), m), ñ), o), q), r), s), u), w), y) eta z) letretan aipatzen diren neurriak behin-behineko neurri gisa hartu ahalko dira zehapen-espedientean zehar, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 56. artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako hauek segurtatzeko: eman daitekeen ebazpena eraginkorra dela, prozedura ondo amaitzen dela, arau-haustearen ondorioak desagertzen direla eta interes orokorren betekizunak betetzen direla. Bestela, zuhurtasunezko gainbegiratze-neurri edo jokabideak gainbegiratzeko neurri gisa hartu ahalko dira, honako hauek bermatzeko, haiek eragin dituen arrazoiak irauten duen bitartean: gainbegiratze-eginkizuna zuzen betetzea, inbertitzaileak eraginkortasunez babestea edo balore-merkatuek zuzen funtzionatzea.»
5. 14. apartatua gehitzen da, honela:
«14. Aurreko apartatuetan ezarritakoa kendu gabe, CNMVk, agintari eskuduna den aldetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduak agintari eskudunei aitortzen dizkien ahalmen guzti-guztiak erabili ahalko ditu -besteak beste, 41.1 artikuluan berariaz aipatutakoak- erregelamendu horren 41.2 artikuluan aipatutako moduetatik edozeinen bidez.»
Hamazazpi. 238 artikuluari p) letra gehitzen zaio:
«p) Merkatu arautuetan negoziaziorako onartu diren edo merkatu arautu batean onartzea eskatu den finantza-tresnen jaulkitzaileei buruzko informazio pribilegiatuaren erregistro bat.»
Hemezortzi. Beste bi apartatu gehitzen dira 244. artikuluan, 7.a eta 8.a, honela:
«7. Bere gainbegiratze-eginkizuna betetzen ari dela, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatuko die beste estatu kide batzuetako agintari eskudunei lege honetan eta berau garatzeko araudian ezartzen diren eta ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauaren edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren transposiziotik datozen metodo eta metodologiei buruz, zeina lehendik beste estatu kideren baten gainbegiralearen esku egon baitaiteke.
8. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, baldin eta, 233. artikuluak aipatzen duen gainbegiratze-eginkizuna betetzen ari delarik edozein pertsonaren gainean, informazio bat eskuratzen badu bere gainbegiratze-esparruarekin bat etorri gabe ere interesekoa izan daitekeena Europar Batasuneko estatu bateko gainbegiratze-agintaritzak bere gainbegiratze-eginkizuna bete dezan, berehala emango dio informazio hori dagokion estatu kideari; hori, halere, ezin izango da inolaz ere hartu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-eginkizuntzat.»
Hemeretzi. Honela idatzita geratuko da 271. artikuluaren 4. apartatua:
«4. Balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arautzat hartuko dira
233.1.a) eta b) artikuluan jasotako erakundeei edo 233.1.b) eta c) artikuluan aipatutako pertsona edo erakundeek baloreen merkatuarekin erlazionatuta egiten dituzten jarduerei berariaz dagozkien manuak dakartzaten legeak eta izaera orokorreko xedapenak, aipatutako pertsona eta erakundeek nahitaez bete beharrekoak baldin badira. Halako xedapentzat hartuko dira Estatuko organoek eta arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek onetsitakoak, zuzeneko aplikazioa izango duten Europar Batasuneko erregelamenduak eta Europar Batasuneko erakundeek onetsitako gainerako arauak, bai eta, 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onetsitako zirkularrak ere.
Bereziki, honako hauek hartuko dira balore-merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arautzat:
a) Batzordearen 1031/2010 (EB) Erregelamendua, 2010eko azaroaren 12koa.
b) 236/2012 (EB) Erregelamendua, 2012ko martxoaren 14koa.
c) 648/2012 (EB) Erregelamendua, 2012ko uztailaren 4koa.
d) 575/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko ekainaren 26koa.
e) 909/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko uztailaren 23koa.
f) 600/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko maiatzaren 15ekoa.
g) (EB) 2016/1011 Erregelamendua, 2016ko ekainaren 8koa.
h) 596/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko apirilaren 16koa.
i) 1286/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko azaroaren 26koa.
j) 2015/2365 (EB) Erregelamendua, 2015eko azaroaren 25ekoa.
k) Erregelamendu eskuordetuak edo betearazpenekoak, Europako Batzordeak onesten dituenak Europako balore merkatuaren antolamendu- eta diziplina-arauak garatzeko edo betearazteko.»
Hogei. 254. artikulua kentzen da («Merkatu-abusuaren arloko lankidetza»), eta edukirik gabe gelditzen da.
Hogeita bat. Aldatu egiten da 276. bis artikuluaren 1. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:
«1. Lege honetan, 600/2014 (EB) Erregelamenduan, Merkatu-abusuari buruzko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 26ko 575/2013 (EB) erregelamenduan (inbertsio-zerbitzuetako enpresei dagokienez) edo Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean aurreikusitako arau-hausteak ustez edo benetan egin izanaren berri edo susmo funtsatua duen pertsona orok Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi ahalko dio hori, artikulu honetan ezarritako moduan eta bermeekin.»
Hogeita bi. Aldatu egiten da 282. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. Aldatu egiten da 3. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:
«3. 123., 125., 126. artikuluetan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluan aurreikusitako informaziorako eginbeharra ez betetzea ezkutatzeko interesa egonda edo arduragabekeria larriz jokatuta, egin ez den komunikazioaren garrantziari eta gertatutako atzerapenari erreparatuta.»
2. 5. apartatutik 8. apartatura bitartekoak ezabatu egiten dira.
3. 9. eta 10. apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita geratuko dira:
«9. Inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresek, negoziazio-zentro bat kudeatzen duten organismo zuzentzaileek edo beste edozein erakunde edo pertsonak ez betetzea, noizean behin edo oso bakanetan ez bada, lehengaiei buruzko deribatuen posizio garbi baten bolumenerako ezarritako posizio-mugak, 85. artikuluaren arabera ezarritakoak.
10. Inbertsio-zerbitzuetako edo -jardueretako enpresek eta negoziazio-zentro bat kudeatzen duten organismo zuzentzaileek, noizean behin edo oso bakanetan ez bada, 85. artikuluak aipatzen dituen posizioen kudeaketa-kontrolak ez ezartzea eta ez aplikatzea, edo 86. artikulutik 88. artikulura ezarritako komunikazio- eta sailkapen-betebeharrak ez betetzea.»
4. Beste hainbat apartatu gehitzen zaizkio 282. artikuluari, 13.etik 22.erakoak, honela:
«13. 109., 111. eta 112. artikuluetan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluan aurreikusitako informaziorako edo jakinarazpenerako eginbeharra ez betetzea ezkutatzeko interesa egonda edo arduragabekeria larriz jokatuta, egin ez den komunikazioaren garrantziari eta gertatutako atzerapenari erreparatuta.
14. Eskatutako informazioa ez argitaratzea eta, horrenbestez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 431.1etik 3ra bitarteko artikuluan edo 451.1 artikuluan xedatutakoa ez betetzea, eta osatu gabe edo oker argitaratzea,.
15. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoa ez betetzea, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a) jokabideak kotizazioa nabarmen nahasten duenean,
b) erabilitako funtsen zenbatekoa edo arau-haustea egitean erabilitako finantza-tresnen bolumena edo balioa nabarmena denean, edo
c) arau-haustearen ondorioz saihestutako galeren etekin erreala edo potentziala nabarmena denean.
16. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako debekuetako bat ez betetzea, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
a) erabilitako funtsen zenbatekoa edo arau-haustea egitean erabilitako finantza-tresnen bolumena edo balioa nabarmena denean,
b) arau-haustearen ondorioz saihestutako galeraren etekin erreala edo potentziala nabarmena denean, edo
c) arau-hausleak informazioa jakin duenean jaulkitzailearen administrazioko, zuzendaritzako edo kontroleko organoetako kidea izateagatik edo bere lanbidean, lanean edo eginkizunetan jarduteagatik, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan aipatzen diren erregistroetan agertzen denean edo agertu beharko zuenean.
17. Jaulkitzaile batek edo jaulkipen-eskubideen merkatuan parte hartzen duen batek ez betetzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren 1, 2, 4, 5 edo 8. apartatuetan ezarritako betebeharretako batzuk, merkatuaren gardentasuna eta osotasuna arrisku larrian jarri denean.
18. Merkatu-abusua izateko agindu edo eragiketa susmagarriak saihesteko, detektatzeko eta jakinarazteko mekanismoak, sistemak eta prozedurak ezartzeko eta mantentzeko betebeharra ez betetzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluaren 1. edo 2. apartatuetan ezarritakoari jarraituz.
19. Hasitakoen zerrendak eramatea dela-eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan ezarrita dagoen betebeharra ez betetzea, edo zerrenda horiek akats edo okerrekin eramatea, halako moduz non ezinezko gertatzen baita informazio pribilegiatua eskuratzen duten pertsonak nor diren jakitea, edo zer egun edo ordu zehatzetan eskuratu duten.
20. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako jakinarazteko betebeharrak ez betetzea.
21. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea -erregelamendu hori baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa da eta uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du-, merkatuaren gardentasuna eta osotasuna arrisku larrian jarri denean:
a) 4. artikulua, baloreen finantzaketa-eragiketetako kontrako alderdiek eragiketa horiei buruzko informazioa jakinarazteko eta kontserbatzeko daukaten betebeharrari buruzkoa,
b) 15. artikulua, berme gisa jasotako tresna finantzarioak berrerabiltzeko bete behar diren baldintzei buruzkoa.»
Hogeita hiru. 283. artikuluaren 13. apartatua aldatzen da, eta 14. apartatua gehitzen zaio; honako eduki hau izango du:
«13. Datuen hornidura-zerbitzuak ematen dituztenek behin eta berriz eta larriki uztea barne-funtzionamenduko eta -antolamenduko betebeharrak bete gabe, 197. undecies artikulutik 197. quaterdecies artikulura bitartean ezarritakoak.
14. Datuen hornidura-zerbitzuak ematen dituztenek behin eta berriz eta larriki uztea informazioa zabaldu, komunikatu eta tratatzeari buruzko betebeharrak bete gabe, 197. octies artikulutik 197. decies artikulura bitartean ezarritakoak.»
Hogeita lau. 285. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da; hona hemen nola geratuko den idatzita:
«1. 233. artikuluan zerrendatutako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honek, lege hau garatzeko arauek edo Europar Batasuneko zuzenbideak xedatutakoaren arabera bidali beharreko dokumentu, datu edo informazio guztiak arauetan ezarritako epean edo Batzordeak berak emandako epean, edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak betetzean eskatutakoak, baldin eta informazio horren garrantziaren ondorioz edo atzeratu izanaren ondorioz larriki eragotzi bada egoerari edo jarduerari buruzko ikuspegia; bai eta informazioa osorik ez bidaltzea ere, edo zuzenak ez diren edo egiazkoak ez diren datuak igortzea, akats horiek garrantzi handikoak izanez gero.»
Hogeita bost. 289. bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratuko da:
«289. bis artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetzeengatiko arau-hausteak. Erregelamendu hori txikizkako inbertsio-produktu lotetsien eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen gaineko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa da.
Kapitulu honetan aurreikusitako arau-hausteak alde batera utzi gabe, arau-hauste oso astunak dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduaren honako ez-betetze hauek:
1. Ekoizleak oinarrizko datuen dokumentua egiteko eta hura bere webgunean argitaratzeko betebeharra ez betetzea; erregelamenduaren 5.1 artikuluan aipatzen da betebehar hori.
2. Erregelamenduaren 6, 7 eta 8.1etik 8.3ra bitarteko artikuluetan oinarrizko datuen dokumentuaren formari eta edukiari buruz xedatutakoa ez betetzea ez-betetzeak ukitutako dokumentuaren informazioa garrantzitsua denean edo hark ukitutako inbertitzaileen kopurua nabarmena denean.
3. Erregelamenduaren 9. artikuluan xedatutakoa betetzen ez duten txikizkako inbertsio-produktu paketatuari buruzko merkataritza-komunikazioak egitea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
4. Funtsezko datuen dokumentua aztertu eta berrikusteari buruzko erregelamenduaren 10.1 artikuluan xedatutakoa ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
5. Funtsezko datuen dokumentua emateko betebeharrak, erregelamenduaren
13.1, 13.3, 13.4 eta 14. artikuluetan ezarritakoak, ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
6. Erregelamenduaren 19. artikuluak aipatzen dituen erreklamazio-prozedura edo -mekanismoak ezartzeko betebeharra ez betetzea, edo haiek ez aplikatzea ukitutako inbertitzaileen kopurua nabarmena denean.»
Hogeita sei. 289. ter artikulua gehitzen da; honako edukia du:
«289. ter artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren ez-betetzeengatiko arau-hausteak. Erregelamendu hori finantza-tresnetan eta finantza-kontratuetan erreferentzia gisa edo inbertsio-funtsen errentagarritasuna neurtzeko erreferentziatzat hartzen diren adierazleei buruzkoa da, eta 200/49/EE eta (EB) 2014/17 zuzentarauak eta 596/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen ditu.
Kapitulu honetan aurreikusitako arau-hausteak alde batera utzi gabe, arau-hauste oso astunak dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren honako ez-betetze hauek:
1. Administratzaileek erregelamenduaren 4. artikulutik 10. artikulura bitartean xedatzen diren gobernantza- eta kontrol-baldintzak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
2. Erregelamenduaren 11.1.a), b), c) eta e) artikuluetan eta 11.2 eta 11.3 artikuluetan xedatutakoa ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada; erreferentziako indize bat prestatzeko kalkulu-datuei buruzko da xedatutakoa.
3. Erregelamenduaren 12. artikuluan erreferentziako indizea zehazteko metodologiari buruz xedatutakoa ez betetzea administratzaileak, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
4. Administratzaileek erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen diren gardentasunaren arloko betebeharrak eta kontsulta-prozeduretarako baldintzak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
5. Administratzaileek erregelamenduaren 14. artikuluan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, jokabide hori noizbehinkakoa edo bakana ez bada edo pertsona fisiko edo juridikoen interesei larriki kalte egiten ez badie.
6. Administratzaileek erregelamenduaren 15. artikuluan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
7. Datuak ematen dituzten eta gainbegiratzen diren erakundeek erregelamenduaren 16. artikuluan ezartzen diren gobernantza- eta kontrol-baldintzak ez betetzea, jokabide hori noizbehinkakoa edo bakana ez bada edo pertsona fisiko edo juridikoen interesei larriki kalte egiten ez badie.
8. Administratzaileek erregelamenduaren 21. artikuluan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea.
9. Erregelamenduaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarritako betebeharrak ez betetzea administratzaileek edo datuak ematen dituzten eta gainbegiratzen diren erakundeek, gertatutako omisioaren edo geroratzearen garrantzia kontuan hartuta zabarkeria larria dagoenean.
10. Administratzaileek erregelamenduaren 24., 25. eta 26. artikuluetan xedatzen dena ez betetzea, ezkutatzeko interesa edo zabarkeria larria dagoenean, gertatutako omisioaren edo geroratzearen garrantziari erreparatuta.
11. Administratzaileek erregelamenduaren 27. eta 28.1 artikuluetan xedatzen diren gobernantza- eta kontrol-baldintzak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
12. Gainbegiratutako erakundeek erregelamenduaren 28.2. artikuluan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
13. Gainbegiratutako erakundeek erreferentziako indizeak erabiltzean erregelamenduaren 29.1. artikuluak ezarritako betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
14. Liburuxkak jaso behar duen informazioan omisioak edo faltsutzeak egotea, erregelamenduaren 29.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
15. Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoari jarraituz baimena edo erregistroko inskripzioa lortzeko eginbeharra ez betetzea, halako moduz non administratzaile baten berezko jarduerak dagokien baimen edo inskripzioa eduki gabe egiten diren, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
16. Erregelamenduaren 34. artikuluak aipatzen duen baimen edo inskripzioa lortzea adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregularren bat baliatuta.
17. Administratzaileek erregelamenduaren 34. artikuluan ezartzen diren gainerako betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
18. Administratzaileek edo datuak ematen dituzten erakundeek erregelamenduaren I. eranskinean interes-tasen erreferentziako indizeak direla-eta ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
19. Administratzaileek erregelamenduaren II eranskinean lehengaien erreferentziako indizeak direla-eta ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, noizbehinka edo oso bakanetan ez bada.
20. CNMVk gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalmenaz baliatuta hartzen dituen neurriak ez betetzea dakarten egiteak edo omisioak, bai eta jarduketa horri ezezkoa ematea edo hari eragozpenak jartzea, erregelamenduaren 41. artikuluan ezarritakoari jarraituz.»
Hogeita zazpi. Aldatu egiten da 295. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. Aldatu egiten da 3. apartatua; hona hemen edukia:
«3. Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 539.2 artikuluan ezarritako webgunerik ez izatea -uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori-, edo hartan ez argitaratzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan edo hura garatzeko arauetan aipatutako informazioa, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.»
2. 4. apartatutik 7. apartatura bitartekoak ezabatu egiten dira.
3. Honela idatzita geratuko da 295. artikuluaren 9. apartatua:
«9. Inbertsio-zerbitzuetako edo -jardueretako enpresek eta negoziazio-zentro bat kudeatzen duten erakunde zuzentzaileek 86. artikulutik 88. artikulura bitartean ezartzen diren komunikazio- eta sailkapen-betebeharrak ez betetzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.»
4. 11. apartatutik 22. apartatura bitartekoak gehitzen dira, honela:
«11. 233. artikuluan zerrendatutako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honek, lege hau garatzeko arauek edo Europar Batasuneko zuzenbideak xedatutakoaren arabera bidali beharreko dokumentu, datu edo informazio guztiak arauetan ezarritako epean edo Batzordeak berak emandako epean, edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak betetzen eskatutakoak; bai eta informazioa osorik ez bidaltzea ere, edo zuzenak ez diren edo egiazkoak ez diren datuak igortzea, halakoak arau-hauste oso astuna ez direnean.
12. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Merkatu-abusuari buruzko 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan jasotako xedapenak ez betetzea merkatuko prospekzio bat egitean, betiere ez-betetze hori arau-hauste oso astuna ez denean, informazio pribilegiatuaren komunikazio ez-zilegia izateagatik.
13. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Merkatu-abusuari buruzko 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoa ez betetzea, arau-hauste oso astuna ez denean.
14. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 16.1 eta 16.2 artikuluetan ezarritako betebeharra, merkatu-abusuak izan daitezkeen agindu edo eragiketa susmagarriak CNMVri komunikatzekoa, ez betetzea.
15. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan edo 17. artikuluaren 1, 2, 4, 5 edo 8. apartatuetan ezarritako debeku edo betebeharren bat ez betetzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.
16. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan ezarritako betebeharren bat ez betetzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.
17. 115., 117. eta 118. artikuluetan edo Merkatu-abusuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluan aurreikusitako informaziorako edo jakinarazpenerako eginbeharra ez betetzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.
18. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluaren 11. apartatuan ezarritako debekua ez betetzea.
19. Inbertsiorako gomendioak egitea edo zabaltzea, edo inbertsio-estrategia bat gomendatzen edo iradokitzen duen beste motaren bateko informazioa prestatzea edo zabaltzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 20. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoa urratuz.
20. Gardentasun-ondoreetarako eta APAek eta PICek beste kalkulu batzuk egitearen ondoreetarako informazioaren gaineko datuak biltegiratzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.
21. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2356 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea -erregelamendu hori baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa da eta uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du-, arau-hauste oso astuna ez denean:
a) 4. artikulua, baloreen finantzaketa-eragiketetako kontrako alderdiek eragiketa horiei buruzko informazioa jakinarazteko eta kontserbatzeko daukaten betebeharrari buruzkoa.
b) 15. artikulua, berme gisa jasotako tresna finantzarioak berrerabiltzeko bete behar diren baldintzei buruzkoa.
22. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren 24.3. artikuluan aipatzen diren prozedurez baliatzeko betebeharra ez betetzea.»
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 296. artikuluaren 15. apartatua, eta 16. apartatua eransten zaio. Honela idatzita geratuko dira:
«15. Datuen hornidura-zerbitzuak ematen dituztenek barne-funtzionamenduko eta -antolamenduko betebeharrak ez betetzea, 197. undecies artikulutik 197. quaterdecies artikulura bitartean ezarritakoak, arau-hauste oso astuna ez denean.
16. Datuen hornidura-zerbitzuak ematen dituztenek informazioa zabaldu, komunikatu eta tratatzeari buruzko betebeharrak ez betetzea, 197. octies artikulutik 197. decies artikulura bitartean ezarritakoak, arau-hauste oso astuna ez denean.»
Hogeita bederatzi. 5. eta 6. apartatu berriak sartzen dira 298. artikuluan; honako testu hau izango dute:
«5. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduaren honako arau-hauste hauek:
a) Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan eta 8. artikuluaren 1. apartatutik 3. apartatura xedatutakoa ez betetzea, arau-hauste oso astuna ez denean.
b) Erregelamenduaren 9. artikuluan xedatutakoa betetzen ez duten txikizkako inbertsio-produktu paketatuari buruzko merkataritza-komunikazioak noizbehinka edo oso bakanetan egitea.
c) Erregelamenduaren 10.1 artikuluan xedatutakoa, zeina funtsezko datuen dokumentua aztertu eta berrikusteari buruzkoa baita, noizbehinka edo oso bakanetan ez betetzea.
d) Erregelamenduaren 13.1, 13.3 eta 13.4 eta 14. artikuluetan ezarritako betebeharrak noizbehinka edo oso bakanetan ez betetzea.
e) Erregelamenduaren 19. artikuluak aipatzen dituen erreklamazio-prozedura eta -mekanismoak ez aplikatzea, betiere arau-hauste oso astuna ez denean.
6. 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren honako ez-betetze hauek:
a) 289. ter artikuluak aipatutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta hori arau-hauste oso astuna ez bada.
b) Erregelamenduaren 11.1.d) eta 11.4 artikuluetan ezarritakoa ez betetzea.
c) CNMVk erregelamenduaren 41. artikuluan xedatzen denaren arabera egindako ikerketa, ikuskatze edo eskaera batean laguntzarik ez ematea edo men ez egitea, jokabide hori oso astuntzat kalifikatu behar ez denean.»
Hogeita hamar. 4. apartatua gehitzen zaio 300. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:
«4. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren honako arau-hauste hauek:
a) 289. ter artikuluak aipatutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta hori arau-hauste oso astuna edo astuna ez bada.
b) Erregelamenduaren 11.1.d) artikuluan eta 11.4 artikuluan xedatutakoa ez betetzea, daukan garrantzi eskasa dela-eta arau-hauste astuna ez denean.
c) CNMVk erregelamenduaren 41. artikuluan xedatzen denaren arabera egindako ikerketa, ikuskatze edo eskaera batean laguntzarik ez ematea edo men ez egitea, jokabide hori oso astuntzat edo astuntzat kalifikatu behar ez denean.»
Hogeita hamaika. Aldatu egiten da 302. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. 10., 13., 14. eta 16. apartatuak aldatzen dira, eta honela geratuko dira idatzita:
«10. Inbertsio-zerbitzuetako eta -jardueretako enpresa baten edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan inskribatutako beste erakunde batzuen baimena etetea hamar urtetik beherako aldi batez.»
«13. Kargu-hartze publikoa Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinean arau-haustearen erantzulea eta izaera zein diren adieraziko baita, 313. ter artikuluan xedatutakoari jarraituz.
14. Halaber, 278. artikuluan aurreikusitako jarduera-erreserba bete ez bada, arau-hausleari ezarriko zaio 1. apartatuan jasotako zehapena; kasu horretan, etekin gordintzat hartuko dira arau-hausleak gordetako jardueraren garapenean lortutako diru-sarrerak, eta isuna 600.000 eurokoa izango da gutxienez.»
«16. 233.1b) artikuluan azaltzen diren pertsonek egindako arau-hausteen kasuan, ezartzen diren zehapenek ez diote kalterik egingo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuek zehapenak jartzeko duten gaitasunari.
Inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek partaidetza bat eskuratuz gero Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen erabilera etetea erabakiko da, edo emandako botoak deuseztatzea edo deuseztatzeko aukera izatea.»
2. 17. apartatutik 22. apartatura bitartekoak sartzen dira, eta honela geratuko dira idatzita:
«17. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira eta hori arau-hauste oso astuna bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 30.000.000 euro edo pertsona juridikoaren urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko hogeita hamar, administrazio-organoak onetsi eta eskura dauden azken kontuen arabera, erregelamenduaren 14. edo 15. artikulua urratzeagatik.
Bigarrena. 5.000.000 euro edo urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko lau, administrazio-organoak onetsi eta eskura dauden azken kontuen arabera, erregelamenduaren 16. edo 17. artikulua urratzeagatik.
Hirugarrena. 2.000.000 euro, erregelamenduaren 18., 19. edo 20. artikulua urratzeagatik.
b) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, kopurua honako zenbateko hauen bitartekoa izango da:
Lehena. 10.000.000 euro, 14. edo 15. artikulua urratzeagatik.
Bigarrena. 2.000.000 euro, 16. edo 17. artikulua urratzeagatik.
Hirugarrena. 1.000.000 euro, 18., 19. edo 20. artikulua urratzeagatik (artikulu guztiak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduarenak dira).
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 Erregelamenduaren ez-betetzeei artikulu honen 9. apartatutik 13. apartatura bitartean ezarritako zehapenak aplikatu ahalko zaizkie.
18. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira, eta hori arau-hauste oso astuna bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 10.000.000 euro.
Bigarrena. Pertsona juridikoaren urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko bost, administrazio-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuei jarraituz.
Hirugarrena. Ez-betetzearen bidez lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bost halako, halakoak zehazterik badago.
b) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 2.000.000 euro.
Bigarrena. Ez-betetzearen bidez lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bost halako, halakoak zehazterik badago.
19. Baldin eta lege honen 272.2.y) artikuluko neurri administratiboren bat edo zehapen bat edo batzuk ezartzen badira, CNMVk zuzeneko komunikazio bat igorri ahalko die ukitutako txikizkako inbertitzaileei, edo errekerimendua egin ahalko dio inbertsio-produktu paketatuaren txikizkako ekoizleari edo hari buruz aholku ematen duen pertsonari edo hura saltzen duen pertsonari, komunikazio hori igor diezaien; hartan, informazioa emango zaie zehapen edo neurri administratiboari buruz, eta adieraziko zaie konpentsazio bat jasotzeko kexak edo erreklamazioak non aurkeztu behar dituzten.
20. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira eta hori arau-hauste oso astuna bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, zenbatekoa kopuruetatik hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak, 11.1. artikuluaren a), b), c) eta e) letrak, 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta 12, 13, 14, 15, 16, 21,23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 34. artikuluak urratuz gero, 500.000 euro.
Bigarrena. 11. artikuluaren 1. apartatuaren d) letra edo 11. artikuluaren 4. apartatua urratuz gero, 100.000 euro, edo arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren zenbatekoaren hiru halako, zenbateko horiek zehatz daitezkeenean.
b) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa kopuruetatik hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak, 11. artikuluaren 1. apartatuaren a), b), c) eta e) letrak, 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta 12, 13, 14, 15, 16, 21,23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 34. artikuluak urratuz gero:
1.000.000 euro, edo
urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 10, zuzendaritza-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuei jarraituz.
Bigarrena. 11.1.d) artikulua edo 11.4 artikulua urratuz gero:
250.000 euro, edo
urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 2, zuzendaritza-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuen arabera, edo
arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren kopuruaren hiru halako, halakoak zehazterik badago.
20. apartatu honen b) letraren ondoreetarako, pertsona juridikoa finantza-kontu bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi bat edo enpresa nagusi baten filiala denean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/34/EB Zuzentarauari jarraituz, urteko guztizko bolumen bidezkoa urteko guztizko negozio-bolumena izango da edo kasuan kasuko diru-sarrera mota -bankuen kasuan, Kontseiluaren 1986ko abenduaren 8ko 86/635/EEE Zuzentarauaren arabera, eta, aseguru-enpresen kasuan, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 19ko 91/674/EEE Zuzentarauaren arabera, betiere eskura dauden eta azken enpresa nagusiko zuzendaritza-organoak onetsi dituen azken kontu bateratuen arabera; edo, pertsona juridikoa elkarte bat bada, bere elkarteko kideen negozio-bolumen bateratuen ehuneko 10.
21. Aurreko apartatuetan deskribatutako zehapenak alde batera utzi gabe, CNMVk zehapen hauetakoren bat ere ezarri ahalko du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren ez-betetzeak direla eta:
a) errekerimendu bat egitea, zeinaren bidez arau-haustearen erantzule den administratzailea edo gainbegiratutako erakundea premiatuko baita araua hausteari utz diezaion eta ez dezan berriro hautsi.
b) arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren kopurua itzul dadin eskatzea, halakoak zehazterik badago.
c) kargu-hartze publiko bat egitea, zeinean aipatuko baitira erantzule den administratzailea edo gainbegiratutako erakundea eta egindako arau-haustearen izaera.
d) administratzaile baten baimena edo erregistroko inskripzioa errebokatzea edo 10 urtetik beherako epe batez etetea.
e) 10 urtetik gorakoa ez den epe batez debekatzea arau-hauste baten erantzuletzat jotzen den edozein pertsona fisikok zuzendaritza-lanak egin ditzala gainbegiratutako administratzaile edo datu-emaileetan.
22. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebehar edo debekuak betetzen ez badira -erregelamendu hori baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa da eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du- eta hori arau-hauste oso astuna bada, ezarriko den isuna kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
- arau-haustearen bidez lortutako irabazien edo saihestutako galeren zenbatekoaren bost halako, baldin eta haiek zehaztu ahal badira, nahiz eta ondoren zehaztutako kopuruak baino handiagoak izan,
- pertsona juridikoen kasuan, 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua urratzeagatik, isuna 7.000.000 eurokoa edo aurreko ekitaldian lortutako guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 12koa izango da, eskura dauden eta zuzendaritza-organoak onetsi dituen finantzen azken egoera-orrien arabera,
- pertsona juridikoen kasuan, 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren 15. artikulua urratzeagatik, isuna 20.000.000 eurokoa edo aurreko ekitaldian lortutako guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 12koa izango da, eskura dauden eta zuzendaritza-organoak onetsi dituen finantzen azken egoera-orrien arabera.
Bi kasuetan, pertsona juridikoa finantza-kontu bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi bat edo enpresa nagusi baten filiala denean, 2013/34/EB Zuzentarauaren arabera, urteko guztizko bolumen bidezkoa urteko guztizko negozio-bolumena izango da, edo kasuan kasuko diru-sarrera mota, kontabilitate-arloan dagokion Europar Batasunaren legediaren arabera, betiere azken enpresa nagusiko zuzendaritza-organoak onetsita dauden eta berrienak diren kontu bateratu eskuragarrien arabera.
- pertsona fisikoen kasuan, zehapena 7.000.000 euro bitartekoa izango da.»
Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 303. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:
1. Aldatu egiten da 11. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:
«11. Inbertsio-zerbitzuetako eta jardueretako enpresa batek partaidetza handia eskuratuz gero CNMV aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen erabilera etetea erabakiko da, edo emandako botoak deuseztatzea edo deuseztatzeko aukera izatea.»
2. 12. apartatutik 16. apartatura bitartekoak gehitzen dira, honela:
«12. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira eta hori arau-hauste astuna bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 15.000.000 euro edo pertsona juridikoaren urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko hamabost, administrazio-organoak onetsi dituen eta eskura dauden azken kontuen arabera, 14. edo 15. artikulua urratzeagatik,
Bigarrena. 2.500.000 euro edo urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko bi, administrazio-organoak onetsi dituen eta eskura dauden azken kontuen arabera, erregelamenduaren 16. edo 17. artikulua urratzeagatik.
Hirugarrena. 1.000.000 euro erregelamenduaren 18. 19. edo 20. artikulua urratzeagatik.
b) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, kopurua honako zenbateko hauek bitartekoa izango da:
Lehena. 5.000.000 euro erregelamenduaren 14. edo 15. artikulua urratzeagatik.
Bigarrena. 1.000.000 euro erregelamenduaren 16. edo 17. artikulua urratzeagatik.
Hirugarrena. 500.000 euro, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 18. 19. edo 20. artikulua urratzeagatik.
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 Erregelamenduaren ez-betetzeei artikulu honen 6. apartatutik 9. apartatura bitartean ezarritako zehapenak aplikatu ahalko zaizkie.
13. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira eta hori arau-hauste astuna bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 5.000.000 euro.
Bigarrena. Pertsona juridikoaren urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko hiru, administrazio-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuen arabera.
Hirugarrena. Ez-betetzearen bidez lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
b) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, zenbatekoa honako kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 1.000.000 euro.
Bigarrena. Ez-betetzearen bidez lortutako etekinen edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
Baldin eta 234.2.z) artikuluan ezarritako zehapen edo neurri administratiboetatik bat edo batzuk ezartzen badira, CNMVk zuzeneko komunikazio bat igorri ahalko die ukitutako txikizkako inbertitzaileei, edo errekerimendua egin ahalko dio inbertsio-produktu paketatuaren txikizkako ekoizleari edo hari buruz aholku ematen duen pertsonari edo hura saltzen duen pertsonari, komunikazio hori igor diezaien; hartan, informazioa emango zaie zehapen edo neurri administratiboari buruz, eta adieraziko zaie konpentsazio bat jasotzeko kexak edo erreklamazioak non aurkeztu behar dituzten.
14. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduan ezarritako betebeharrak edo debekuak betetzen ez badira eta hori arau-hauste astunak bada, honako isun hau ezarriko da:
a) Arau-hauslea pertsona fisikoa bada, zenbatekoa kopuruetatik hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak, 11.1. artikuluaren a), b), c) eta e) letrak, 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta 12, 13, 14, 15, 16, 21,23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 34. artikuluak urratuz gero, 250.000.
Bigarrena. 11.1.d) artikulua edo 11.4 artikulua urratuz gero, 50.000 euro.
Hirugarrena. Arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
b) Arau-hauslea pertsona juridikoa bada, zenbatekoa kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
Lehena. 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak, 11.1. artikuluaren a), b), c) eta e) letrak, 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta 12, 13, 14, 15, 16, 21,23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 34. artikuluak urratuz gero:
500.000 euro, edo
urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 5, zuzendaritza-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuei jarraituz.
Bigarrena. 11.1.d) artikulua edo 11.4 artikulua urratuz gero:
125.000 euro, edo
urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko 1, zuzendaritza-organoak onetsita dauzkan eta eskura dauden azken kontuen arabera, edo
arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren kopuruaren bi halako, halakoak zehazterik badago.
14. apartatu honen b) letraren ondoreetarako, pertsona juridikoa finantza-kontu bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi bat edo enpresa nagusi baten filiala denean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/34/EB Zuzentarauari jarraituz, urteko guztizko bolumen bidezkoa urteko guztizko negozio-bolumena izango da edo kasuan kasuko diru-sarrera mota -bankuen kasuan, Kontseiluaren 1986ko abenduaren 8ko 86/635/EEE Zuzentarauaren arabera, eta, aseguru-enpresen kasuan, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 19ko 91/674/EEE Zuzentarauaren arabera-, betiere eskura dauden eta azken enpresa nagusiko zuzendaritza-organoak onetsi dituen azken kontu bateratuen arabera; edo, pertsona juridikoa elkarte bat bada, bere elkarteko kideen negozio-bolumen bateratuen ehuneko 5.
15. Aurreko apartatuetan deskribatutako zehapenak alde batera utzi gabe, CNMVk zehapen hauetakoren bat ere ezarri ahalko du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduaren ez-betetzeak direla eta:
a) errekerimendu bat egitea, zeinaren bidez arau-haustearen erantzule den administratzailea edo gainbegiratutako erakundea premiatuko baita araua hausteari utz diezaion eta ez dezan berriro hautsi,
b) arau-hausteari esker lortutako irabazien edo saihestutako galeren kopurua itzul dadin eskatzea, halakoak zehazterik badago,
c) kargu-hartze publiko bat egitea, zeinean aipatuko baitira erantzule den administratzailea edo gainbegiratutako erakundea eta egindako arau-haustearen izaera,
d) administratzaile baten baimena edo erregistroko inskripzioa errebokatzea edo 5 urtetik beherako epe batez etetea.
e) 5 urtetik gorakoa ez den epe batez debekatzea arau-hauste baten erantzuletzat jotzen den edozein pertsona fisikok zuzendaritza-lanak egin ditzala gainbegiratutako administratzaile edo datu-emaileetan.
16. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2365 (EB) Erregelamenduan ezarritako betebehar edo debekuak betetzen ez badira -erregelamendu hori baloreen finantzaketarako eta berrerabilpenerako eragiketen gardentasunari buruzkoa da eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen du- eta hori arau-hauste astuna bada, ezarriko den isuna kopuru hauetatik handienera bitartekoa izango da:
- arau-haustearen bidez lortutako irabazien edo saihestutako galeren zenbatekoaren hiru halako, baldin eta haiek zehaztu ahal badira, nahiz eta ondoren zehaztutako kopuruak baino handiagoak izan,
- pertsona juridikoen kasuan, 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua urratzeagatik, 5.000.000 euro edo aurreko ekitaldiko guztizko negozio-bolumenaren % 10, eskura dauden eta zuzendaritza-organoak onetsi dituen finantzen azken egoera-orrien arabera; eta, 2015/2365 (EB) Erregelamenduaren 15. artikulua urratzeagatik, 15.000.000 euro edo aurreko ekitaldiko guztizko negozio-bolumenaren % 10, eskura dauden eta zuzendaritza-organoak onetsi dituen finantzen azken egoera-orrien arabera.
Bi kasuetan, pertsona juridikoa finantza-kontu bateratuak egin behar dituen enpresa nagusi bat edo enpresa nagusi baten filiala denean, 2013/34/EB Zuzentarauaren arabera, urteko guztizko bolumen bidezkoa urteko guztizko negozio-bolumena izango da, edo kasuan kasuko diru-sarrera mota, kontabilitate-arloan dagokion Europar Batasunaren legediaren arabera, betiere azken enpresa nagusiko zuzendaritza-organoak onetsita dauden eta berrienak diren kontu bateratu eskuragarrien arabera.
- pertsona fisikoen kasuan, 5.000.000 euro.»
Hogeita hamahiru. Legearen 306. artikuluari 6. apartatua gehitzen zaio, eta honela geratuko da idatzita:
«6. Arau-hausleak edozein finantza-erakundetan betetzen duen administrazioko edo zuzendaritzako kargutik bereiztea, administrazioko edo zuzendaritzako karguak 233.1.a) artikuluan eta 233.c) artikuluaren 2., 4. eta 5. puntuetan aipatutakoetatik beste edozein erakundetan betetzeko desgaikuntza iraunkorrarekin, pertsona berari zehapenik ezarri zaionean hamar urteko epe batean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak edo debekuak bitan edo gehiagotan ez betetzeagatik.»
Hogeita hamalau. Legearen 310. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, eta honela geratuko da idatzita:
«3. Aurreko apartatuetan ezarritakoa eragotzi gabe, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 8ko (EB) 2016/1011 Erregelamenduan aurreikusitako betebeharrak edo debekuak urratzeagatik aplikatzekoak diren zehapenak erregelamendu horren 43. artikuluan jasotako irizpideen arabera zehaztuko dira.»
Hogeita hamabost. Hirugarren xedapen gehigarria aldatzen da; honako testu hau izango du:
«Hirugarren xedapen gehigarria. Isurpen-eskubideen araubide juridikoa.
1. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta inbertsio-zerbitzuak emateko baimena duten kreditu-erakundeek, 140. artikuluan jasotzen diren jarduerak gauzatzeaz gain, beren bezeroen izenean eskaintzak aurkeztu ahalko dituzte berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideen enkanteetan -zehazki, berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideen enkanteen egutegiari, kudeaketari eta beste alderdi batzuei buruzko 2010eko azaroaren 12ko Europako Batzordearen 1031/2010 (EB) Erregelamenduan aipatzen diren enkanteetan-, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2003/87 (EE) Zuzentaraua betez; zuzentarau horrek Europako Erkidegoan berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideen merkataritzarako erregimena ezartzen du eta Kontseiluaren 96/61/EE zuzentaraua aldatzen du. Horretarako, baimenean jarduera hori jaso beharko dute.
2. Batzordearen 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren 59. artikuluan aipatzen diren jokabide-arauak ez betetzea arau-hauste oso astuna izango da.
3. CNMVk lankidetzan jardungo du Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuekin, enkante-plataformekin eta enkanteak ikuskatzen dituen erakundearekin, Batzordearen 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduan ezarritako funtzioak betetzeko beharrezkoa den guztietan eta erregelamendu horretan arautzen diren gai eta baldintzei dagokienez.
4. CNMVk agintaritza eskudunei, enkante-plataformei eta enkanteak ikuskatzen dituen erakundeari eman beharreko informazioak salbuesten dira 288. artikuluan erregulatzen den sekretuaren eginbeharretik, Batzordearen 2010eko azaroaren 12ko 1031/2010 (EB) Erregelamenduaren araberako isurpen-eskubideen enkanteei dagokienez.»
Hogeita hamasei. Hamabigarren xedapen gehigarri berria erantsi da, era honetara idatzita:
«Hamabigarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuari buruzko berariazko xedapenak.
Nagusiki ekonomia nazionala hobetzea beren helburuen artean duten erakunde publikoei, soilik besteren kontura inbertitzen dutenei, ez zaie lege hau aplikatuko inbertsio-jarduerei edo -zerbitzuei dagokienez; betebeharrei buruzko xedapenak aplikatuko zaizkie, arau honetan aurreikusten diren merkatuen erregulaziotik heldu direnak.»
Azken xedapenetako hamargarrena. Eskumen-tituluak.
Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. puntuetan xedatutakoaren babesean ematen da, zeinek Espainiako Estatuari esleitzen baitiote merkataritzako legegintzari, kreditua, bankuak eta aseguruak antolatzeko oinarriei eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko eskumen esklusiboa, hurrenez hurren.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Europar Batasunaren Zuzenbidea txertatzea.
Errege lege-dekretu honen bitartez honako arau hauek txertatzen dira ordenamendu juridikoan:
a) Partzialki, Barne Merkatuko Ordainketa Zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentaraua, zeinak 2002/65/EE, 2009/110/EE eta 2013/36/EB zuzentarauak eta 1093/2010 (EB) Erregelamendua aldatzen baititu eta 2007/64/EE Zuzentaraua indarrik gabe uzten baitu.
b) Partzialki, Batzordearen 2015eko abenduaren 17ko 2015/2392 (EB) Betearazpen Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 596/2014 (EB) Erregelamenduari buruzkoa, erregelamendu horren ustezko edo egiazko arau-hausteak agintari eskudunei komunikatzeari dagokionez.
c) Partzialki, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua, kreditu-erakundeak jardunean hasteari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuhurtziazko gainbegiratzeari buruzkoa, zeinak 2002/87/EE Zuzentaraua aldatzen baitu eta 2006/48/EE eta 2006/49/EE zuzentarauak indargabetzen baititu.
Azken xedapenetako hamabigarrena. Erregelamendua garatzeko gaikuntza.
Gobernuari baimena ematen zaio errege lege-dekretu honetan ezarritakoa garatu, betearazi eta betetzeko beharrezko diren xedapenak emateko.
Halaber, Espainiako Bankuak behar diren garapen-xedapenak eman ahalko ditu egoki aplika daitezen errege lege-dekretu honen aurreikuspenak -ordainketa-zerbitzuei dagokienez Espainiako Bankua berariaz agintaritza nazional gisa aitortzen den aurreikuspenak betiere-, horren barnean direla 17.3, 19.2, 20.3.d) eta 45.1 artikuluetan jasotakoak; orobat, xedapenak eman ahalko ditu 5.1 artikuluan aipatzen diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek komunikatu beharko dioten informazioa ezartzeko. Garapen-xedapen horiek ez dira ulertuko Europar Batasuneko Zuzenbidearen arabera Europar Batasuneko erakunde eta organismoek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2366 (EB) Zuzentaraua aplikatuz hartzen dituzten aurreikuspenen kaltean.
Azken xedapenetako hamahirugarrena. Errege lege-dekretu hau indarrean jartzea eta haren aginduetako batzuen aplikazioa.
1. Errege Lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera:
a) II. eta III. tituluak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera izango dira aplikatzekoak.
b) 37., 38., 39. eta 68. artikuluek aipatzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzekoak izango dira Batzordearen 2017ko azaroaren 27ko (EB) 2018/389 Erregelamendu Eskuordetua indarrean jarri eta 18 hilabete iragan direnean -erregelamendu eskuordetu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 (EB) Zuzentaraua osatzen du, bezeroen autentifikazio sendotua lortzeko eta komunikazio-estandar ireki, komun eta seguruak edukitzeko erregulazio-tekniken arauei dagokienez-; hala eta guztiz ere, egun horretara arte kontu-kudeatzailea den ordainketa-zerbitzuen hornitzaile bakarrak ere ezin izango du ordainketak hasteko zerbitzuen eta kontuei buruzko informazio-zerbitzuen erabilera eragotzi edo zaildu, kudeatzeko bere ardurapean dituen kontuak direla eta.
c) Kreditu-erakundeen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 119.3 eta 121.1 artikuluen idazkera, errege lege-dekretu honen azken xedapenetako seigarrenaren Hamar zenbakian jasotakoa, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean sartuko da indarrean.
Madrilen emana, 2018ko azaroaren 23an.
FELIPE e.
Gobernuko jarduneko presidentea, CARMEN CALVO POYATO