19/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzekoa
2012-05-25Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/5/26, 126. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
6929
19/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzekoa.
I
Barne merkataritzan beherakada gertatzen ari da hainbat urtez jarraian. Hori dela-eta, inoiz baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu, batetik, merkataritza oztopatzen duten administrazio-kargak arintzea, eta, bestetik, sektorea dinamizatzea, irekitze-erregimen malguago baterako bide emanez.
Espainiako merkataritza-egituraren zatirik handiena enpresa txiki eta ertainek osatzen dute; beren ahultasuna dela-eta, egungo ekonomia-krisiaren eraginak jasateko arrisku handiagoa dute, hau da, merkataritza-establezimendu ugari ixteko eta horien salmentak nabarmen jaisteko arrisku handiagoa.
Hala ere, txikizkako merkataritza jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren alor bereziki dinamizatzailea da; horrenbestez, egungo egoeran suspertze ekonomikoaren alde egiteko ezinbestekoa da alor horren jarduera bultzatzeko eta bertako enpresaekimenaren garapena saihesten duten oztopoak ezabatzeko neurriak hartzea.
Oztopo horietako batzuk administrazio-kargak dira, zeinak ez baitira ez beharrezkoak ez proportzionatuak; bestalde, karga horien helburuak bestelako kontrol-prozedura batzuen bitartez lortzea ere posible da, jardueraren garapena atzeratu eta gelditu gabe.
Bereziki nekezak dira zenbait lizentzia, haien prozedurek galarazi egiten baitute jarduerari ekitea hasierako inbertsioak egin eta denbora luzea igaro arte.
Izan ere, ELGAren datuei jarraiki, Espainia enpresa bat sortzeko izapide gehien egin behar diren Europako bigarren herrialdea da. Argi dago, beraz, administrazio-karga horiek hain nekezak ez diren beste kontrol-prozedurekin ordeztu behar direla, indarreko legeria bermatuz betiere.
Abenduaren 22ko 25/2009 Legeak (zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legeari egokitzeko zenbait lege aldatzen ditu) toki-araubidearen oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 84. artikulua aldatu zuen. Aldaketa horren helburua udalesparruko prebentzio-kontroleko jarduerak 25/2009 Legearen printzipioen mende jartzea zen, zerbitzu-jardueretan hastearen eta aritzearen kasuetan. Aurrerago, martxoaren 4ko ekonomia iraunkorrari buruzko 2/2011 Legeak 84, 84 bis eta 84 ter artikuluak erantsi zizkion aipatutako apirilaren 2ko 7/1985 Legeari. Hala, jardueretan aritzeko lizentziarik edo beste kontrol-baliabide prebentiborik ezin zela eskatu ezarri zen, kasu hauetan salbu:
osasun edo segurtasun publikoa, ingurumena edo ondare historiko-artistikoa babesteko beharrezkoa denean, eta jarduerek jabari publikoa hartzea eta modu pribatuan erabiltzea eskatzen dutenean; edonola ere, eskatzeko aukera beharrezkotasun- eta proportzionaltasun-judizioaren pean egongo da kasu guztietan.
Hala ere, txikizkako merkataritzaren alorrean karga- eta lizentzia-murrizketa hauek izanagatik ere, lege-esparrua oso konplexua eta nahasgarria da, eta arau eta prozeduren sakabanatze handia dago oraindik ere. Horiek oso nekezak dira ETEentzat, orokorrean, eta mikroenpresentzat, bereziki, beren jarduerarekin alderatuta kostu oso handiei aurre egin behar baitiete. Txikizkako merkataritza-sektorearen errealitate horrek agerian uzten du zenbait jardueratan aritzeko egun dauden administrazio-oztopoak ezabatzeko ahalegin handiagoa egin behar dela. Oinarriak finkatu behar dira, eta autonomia erkidegoei eta tokiko entitateei beren araudia egokitzeko eskatu, ETEek dena delako jardueran hastean eta aritzean onura errealak izan ditzaten.
Errege lege-dekretu honen bidez aurrerapauso bat eman da, aldez aurretiko udalbaimenen edo lizentzien kasu hauek ezabatu baitira: ingurumen, segurtasun edo osasun publikoaren babesean jatorria dutenak, eta gehienez 300 metro koadroko azalera duten merkataritzako establezimenduei eta eranskinean azaltzen diren bestelako establezimenduei lotutakoak. Beharrezkotasun- eta proportzionaltasun-judizioa egin ostean, iritzi zaio aurretiko kontrolak ez direla beharrezkoak. Zergatik? Bada, jardueren izaera, behar dituzten instalazioak eta establezimenduaren dimentsioa direla-eta, ez dagoelako zertan jardueren inpaktua baimenaren teknikaren bidez kontrolatu; ondorioz, hura erantzukizunpeko adierazpen batean oinarritutako ex post kontrol-erregimenarekin ordeztuko da. Malgutze hori, era berean, martxoaren 4ko 2/2011 Legearen erreformaren aplikazio-eremutik harago doa, eta Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen arabera obra-proiekturik egin behar ez duten lokalen egokitzapenari lotutako obra guztiak ere barnean hartzen ditu. Hala, obrak eta instalazioak eraikitzen hasteko eta merkataritza- eta zerbitzu-jardueran aritzeko nahikoa izango da erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko komunikazioa aurkeztea, kasuan kasu.
Bertan, hala behar bada, enpresariak adieraziko du betetzen dituela indarreko legediaren baldintzak eta badituela eskatzen diren dokumentuak, eta dagokion zerga ordaindu izanaren ordainagiria ere baduela.
Horri esker, jarduera dinamizatuko da hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren mesedetan, bat etorriz administrazio-kargak murrizteko, enpresa ingurunea hobetzeko – ETEentzat bereziki– eta Europa 2020 Estrategiaren enpresa-espiritua sustatzeko helburuekin.
Administrazio-kontrola a posteriori egingo da, eta barne-merkataritzaren, lurzoruaren antolamenduaren eta hirigintzaren, eta osasunaren, ingurumenaren eta ondare historikoartistikoaren babesaren alorretan indarrean dagoen zehapen-araubidea aplikatuko da; mekanismo horrek ez du kalterik eragingo kontsumitzaileei eskainitako zerbitzuaren bermeetan, ez eta aplikagarri den erkidegoko edo udaleko araudi sektoriala betetzeko betebeharrean ere.
Lizentzia bestelako ex post kontrol-ekintzekin ordezteak ez du eragingo, inolaz ere, udalen edo aurretik irekitze-lizentziak eman dituzten erakundeen zergetatik eratorritako diru-sarrerak murriztea. Aitzitik, establezimendu berriak irekitzea bizkortzen den heinean, kontzeptu horregatik lortutako diru-sarrerak areagotu egingo dira, establezimendu berriak irekitzea erraztuko den aldetik. Errege lege-dekretu honek toki-ogasunak arautzen dituen Legearen (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa) testu bateginaren erreforma aurreikusten du, adierazitako xedearekin.
Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako neurriak merkataritzako eta zerbitzu osagarrietako enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude, batez ere. Sektore horietan jarduten diren enpresen % 90 baino gehiago enpresa txikiak eta ertainak dira, eta, oro har, beren establezimenduetan erakusketarako eta publikoarentzako salmentarako azalera erabilgarria 300 metro koadro baino txikiagoa izaten da. Azalera hori da, hain zuzen, errege lege-dekretu honen eranskinak barnean hartzen dituen jarduera gehienen kasua.
Hori dela-eta, errege lege-dekretu honen bidez lokal berriak irekitzea eta sektore horretan enplegua sortzea sustatuko da.
Hona hemen errege lege-dekretuaren oinarriak: Espainiako Konstituzioaren jabetza pribaturako eskubidea (33.1 artikulua), enpresa-askatasuna (38. artikulua) eta merkatubatasuna defendatzen duten ezarpen askatasunaren, ondasunen zirkulazio askearen eta zerbitzuak aske ematearen printzipioak (139.2 artikulua).
Nabarmendu behar da erreforma honek suspertze ekonomikoaren inguruko helburu eta orientabideak ezartzeko xedeari erantzuten diola. Estatu mailako gutxieneko adostasunak ezartzen dira, enpresei segurtasun eta arau-batasuneko esparru bat eskaintzeko lurralde osoan. Horrek ez dio kalterik eragiten autonomia-erkidegoek, beren eskumenen barruan, aurretiko kontrolak ezabatzeko irismen handiagoko erregimen bat arautzeko duten eskubideari.
Errege lege-dekretu honetan bildutako neurriak agindu zehatzak eta berariazkoak dira. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi ekonomiaren antolaketa orokorrerako neurriak ez direnik, jurisprudentzia konstituzionalak behin eta berriz adierazi bezala. Izan ere, jarduera arauemaileak eragin zuzena eta nabarmena du jarduera ekonomiko orokorrean.
Horrez gain, errege lege-dekretu honetako neurriek administrazio-kudeaketa eta -kargak arintzea errazten dute, eta horrek, eragina du administrazio-prozedura erkidearen gainean (Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 artikulua).
Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako lizentziak ezabatzeko neurriei jarraiki, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz, baliogabetzat jo ahal izango da erregimen hau hausten duen edo bere aplikazioa oztopatzen duen arau, xehapen edo ekintza oro, den autonomia-erkidego bateko organo batek onartua edo toki-administrazioetako organo batek onartua, alde batera utzi gabe, hala badagokio, araua betetzen ez duen herri administrazioari dagokion ondare-erantzukizuna eskatzeko aukera.
Bost artikulu ematen dira irekitze- eta jarduera-lizentziak ezabatzeari buruz; horietan, xedea, aplikazio-eremua, establezimendua ireki baino lehen udal-lizentziarik ezin exijitzea, erantzukizunpeko adierazpenaren araubidea eta kontrol-araubide orokorraren betetzea arautzen dira.
II II. tituluak esportazioa bultzatzeko mekanismo berri bat gehitzen du Espainiako antolamendu juridikoan. Titulu honek onartutako mekanismoak Defentsa Ministerioaren ahalmenak garatu nahi ditu esportazioa xede duten defentsa-arloko materialen programen kudeaketaren esparruan.
Orain arte ez da egon esportaziora bideratutako programen kudeaketan Defentsa Ministerioaren partaidetza aktiboagoa ahalbidetzen duen mekanismorik, eta hori desabantaila izan da gure oinarri industrial eta teknologikoarentzat: jatorrizko gobernuen aldetik babes proaktibo eta eraginkorragoa jasotzen zuten atzerriko oinarri industrialetako eskaintzekin desabantailan lehiatu da nazioarteko merkatuan.
Errege lege-dekretu honetan aplikatzen diren neurriek, azken batean, arauaren premia eta beharraren oinarria osatzen baitute, Espainiako defentsaren sektore industrialarentzat erabakigarria den fase honetan antzeman diren gabeziei aurre egitea dute helburu nagusitzat. Egungo fase honetan, murriztu egin da Espainiako jarduera ekonomikoan ezinbestekoa den sektorearen gastua, handitu egin da defentsa materialaren nazioarteko eskaria, programa handien esleipen-prozesuetan gero eta handiagoa da garapen bidean dauden zenbait potentzien nazioarteko lehiakortasuna eta, azkenik, defentsa materiala eskuratzeko prozesuetan, ezin atzeratuzkoak baitira beren garrantzia dela eta, Espainiako Gobernua bitartekari bakarra izatea nahi dute potentziok.
Urgentzia gorabehera, behar horri aurre eginez, tresna eraginkorrak, iraunkorrak, malguak eta nazioarteko eskariaren beharretara moldagarriak izateko modua izango du Espainiako Gobernuak.
Hemen bildutako xedapenek zuzenbide konparatuko erakunde tradizionalak – esportaziora zuzendutako defentsa materialen programen kudeaketari buruzkoak– egokitzen dituzte Espainiako antolamendu juridikoaren arabera, Defentsa Ministerioari tresna eraginkorrak, malguak eta nazioarteko eskariaren beharretara moldagarriak ematen dizkio kasuan-kasuan, eta betebeharren izaera dela-eta kontratistari edo eskuratzen dituzten gobernuei ez beste inori dagokien ondare-erantzukizuna kentzen dio Espainiako ogasun publikoari.
Mekanismo horren funtzionamenduak bi harreman juridiko ditu ardatz: bat horizontala, gobernutik gobernura, eskatzen duen gobernuaren eta Espainiako gobernuaren artekoa; bestea, berriz, bertikala, Espainiako Gobernuaren (Defentsa Ministerioaren bitartez) eta enpresa hornitzaile baten edo gehiagoren artekoa.
Harreman horizontalaren oinarria Espainiako Gobernuaren eta atzerriko beste baten arteko kontratu bat da, sektore publikoko defentsaren eta segurtasunaren arloetako kontratuei buruzko abuztuaren 1eko 24/2011 Legearen 7.1.g) artikuluan aurreikusten den moduan. Kontratu horren arabera, Espainiako kontratista baten bidez defentsa-material edo -teknologia jakin bat jasotzeko beharrezkoak diren kudeaketa-jarduera guztiak egitea eskatzen dio atzerriko gobernuak Espainiako Gobernuari. Kontratu horrek berekin daraman aginduaren negozio juridikoak hainbat abantaila ditu: hornitzen den ondasuna ez da herri-administrazioen ondarean sartzen, ez da aldatzen indarrean dagoen defentsamaterialaren kanpo-merkataritzaren kontrolari buruzko araudia, eta kontratuetan jatorria duten erantzukizunen eta arriskuen berri ematea kontratisten eta atzerriko gobernuen artean zuzenean egitea ahalbidetzen du.
Harreman bertikala, bestalde, aurreko aginduari jarraituz Defentsa Ministerioak barneko trafiko juridikoan egingo dituen jardueren bidez garatzen da; horretarako aplikatzen dira, batetik, indarrean dagoen sektore publikoko kontratazio administratiboaren mekanismoak eta, bestetik, aurrekontu-araudian aurreikusitako kudeaketa ekonomikofinantzarioa kontrolatzeko araubidea eta zehapen-araubidea.
Kontratazioan funts publikorik baliatzen ez dela kontuan hartuta, atzerriko gobernuarentzako funtsak gordailutzeko kontuak irekiko direla aurreikusten da; horietan, Espainiako Gobernua izango da funtsak ateratzeko baimena izango duen bakarra. Aldi berean, xedapen bereziak ezarri dira sektore publikoko kontratazioari buruzko araudi orokorrak herri-administrazio baten eta kontratisten arteko funts-fluxu bat aurreikusten duen kasu guztiak arautzeko; hala, harreman horretako funts-fluxuak ez dira ogasun publikoarekin lotuko, baizik eta programak ordaintzeko atzerriko gobernuak aurreratuko duen zenbatekoa gordeko den funtsak gordailutzeko kontuarekin.
Amaitzeko, zuzenbide konparatuaren adibideari jarraituz, egokitzat jo da Defentsa Ministerioak kudeatzen duen esportaziora bideratutako programaren funtsak gordailutzeko kontuaren kargura egiten dituen gastuen diru-itzultzea aurreikustea, emandako laguntzarengatik Defentsa Ministerioak ez gasturik ez irabazirik ez izateko.
III Edukia bi xedapen gehigarrirekin osatu da. Lehenengoan hauxe xedatu da: aurretiko komunikazioen eta erantzukizunpeko adierazpenen ereduak egitea, administrazioen arteko lankidetza errazteko, eta, bestalde, udal-lizentzien inguruko ordenantza-eredu bat garatzea. Bigarren xedapen gehigarrian, erakunde kolaboratzaileei baimena ematen zaie deklaratzaileen baldintzak egiaztatzeko. Xedapen iragankor bat gehitu da, non errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako prozedurei aplikatuko zaien araubidea ezartzen den, eta xedapen indargabetzaile bat.
Horrez gain, tokiko ogasunak arautzeko legea aldatzea xede duten hamaika azken xedapen bildu dira, lizentzien inguruan egingo den erreformak tokiko ogasunen zergaaraubidean kalterik ez eragiteko. Halaber, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen bigarren xedapen iragankorra aldatu da; lege horren bitartez, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua aldatu zen, zehapen-arloari dagokionez, eta ondorioz, administrazioek jakinarazpenak Bideetako Helbide Elektronikoaren bidez egiteko edo, hala badagokio, trafiko-isunen taulan jartzeko epemuga 2012ko maiatzaren 25etik 2014ko maiatzaren 25era pasa da; neurri horrekin, bidaltzen diren jakinarazpenen baliozkotasuna bermatuko da sistema berrira atxikitzeko behar diren baliabide tekniko eta finantzarioak izan arte. Horrez gain, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua aldatu da, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa, haren 5. artikuluan idazketa errore bat hauteman delako maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuaren 2. artikulua aipatzean (zeinaren bidez gizakientzako botiken banaketaren inguruko dedukzio eta deskontuak ezarri baitziren). Izan ere, 5. artikulu horretan txertatutako eskalaren edukiak ezinezko bihurtzen du farmazia-bulegoentzat aurreikusitako hobari-erregimena modu eraginkorrean aplikatzea. Bestalde, defizit publikoa murrizteko zerga eta administrazioaren arloko zenbait neurri onartzen dituen eta zerga-aitorpen berezia arautzen duen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria aldatu da. Xedea da aitortu diren ondasun edo eskubideen balioa zerga-kontuetarako zehaztea, eta, era berean, zergagabetzerik ez gertatzeko hainbat neurri hartzen dira. Horrez gain, maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo uzten da Kreditu Ofizialeko Institutua (18/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 11koa, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa). Baimena ematen zaio gobernuari, bestalde, lizentzia eskatu ezin daitezkeen merkataritza-jardueren eta zerbitzuen katalogoa eta errege lege-dekretu honen I. tituluan aurreikusitako azalera-atalasea zabaltzeko, katalogoa eta atalasea zabaltzeko autonomia erkidegoek duten eskumena babestu egiten da halaber;edozein kasutan ere, gobernuak errege lege-dekretua indarrean jarri eta urtebeteko epean berrikusi egin beharko dituela xedatu da. Errege lege-dekretu honen II. titulua garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko baimena ematen zaio gobernuari.
Estatuari errege lege-dekretua emateko baimena ematen dioten eskumen-tituluak identifikatzen dira, eta errege lege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean indarrean jarriko dela zehazten da. Amaitzeko, eranskin bat sartu da, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta jarraibidea onartzen dituen irailaren 28ko 1175/1990 Errege Dekretuaren pean diren talde eta jarduera-taldeak identifikatzen dituena.
Horri jarraituz, Konstituzioaren 86. artikuluko baimena baliatuta, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Defentsako ministroak, Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak, Barne Arazoetarako ministroak eta Hezkuntza, Kultura eta Berdintasuneko ministroak proposatuta, eta 2012ko maiatzaren 25eko Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ostean, XEDATZEN DUT: I. TITULUA Merkataritza sustatzeko premiazko neurriak 1. artikulua. Xedea.
Errege lege-dekretu honen I. tituluaren helburua txikizkako merkataritzaren eta zenbait zerbitzuren jarduera sustatzea eta dinamizatzea da. Horretarako, merkataritza-jardueran hasteko eta aritzeko administrazio-kargak eta mugak ezabatuko dira, zehazki, merkataritza-establezimenduekin, horien instalazioekin eta aurretiko zenbait obrekin lotutako udal-lizentziak.
2. artikulua. Aplikazio-eremua.
1. Errege lege-dekretu honen I. tituluko xedapenak eranskinean aurreikusitako txikizkako merkataritza-jarduerei eta zenbait zerbitzuri aplikatuko zaizkie, baldin eta establezimendu iraunkorretan egiten badira, estatu barruan kokatuta badaude eta erakusketa eta publikoarentzako salmentara bideratutako azalera erabilgarria 300 metro koadro baino handiagoa ez bada.
2. Errege lege-dekretu honen I. tituluko arauditik kanpo gelditzen dira aipatutako establezimenduetan egin arren ondare historiko-artistikoan edo jabari publikoko ondasunen erabilera pribatuan edo okupazioan eragina duten jarduerak.
3. artikulua. Lizentzia ezin eskatzea.
1. Aurreko artikuluan definitutako merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan hasteko eta aritzeko, sektore publikoko administrazioek eta entitateek ezingo dute instalazio, funtzionamendu edo jarduerarekin lotutako aurretiko lizentziarik eskatu, ez eta antzekorik edo analogorik ere, merkataritza jarduerari ekiteko edo dagokion establezimendua bera irekitzeko aurretiazko baimena izatea eskatzen badute.
2. Era berean, ezingo da lizentziarik eskatu merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan titulartasun-aldaketak egiteko. Kasu horietan, administrazio eskudunari aurrez jakinaraztea eskatu ahal izango da, informatzeko helburu soilarekin.
3. Ezingo da aurretiko lizentzia edo baimenik eskatu merkataritza-jardueretan aritzeko lokalak egokitzeko obrak egiteko, baldin eta Eraikuntzaren Antolamendurako azaroaren 5eko 38/1999 Legearen arabera obra-proiekturik egitea eskatzen ez badute.
4. Lizentzia ezin eskatze hau ez zaie aplikatuko indarrean dagoen ordenamenduari jarraiki egindako eraikuntza-lanei; horien kasuan, aurretiko lizentzia eskatzea, baldintza orokorrak eta hura emateko eskumena dagokien legeriak arautuko ditu.
4. artikulua. Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena.
1. Aurreko artikuluen arabera eskatu ezin daitezkeen aurretiko lizentziak erantzukizunpeko adierazpenekin edo aurretiko komunikazioekin ordeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis artikuluan xedatutakoan oinarrituta, eta, adierazpen edo komunikaziootan, indarreko araudian xedatutako legezko aurreikuspenak betetzen direla adieraziko da. Edozein kasutan, deklaratzaileak dagokion zergaren ordainagiria izan beharko du, aginduzkoa den kasuetan.
2. Erantzukizunpeko adierazpenetan edo aurretiko komunikazioetan, indarrean den araudiaren arabera eska daitezkeen baldintzak betetzen direla adierazi beharko da esplizituki, proiektua edukitzeko baldintza barne, baldin eta, azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritakoaren arabera, egingo diren obrek hala eskatzen badute.
3. Aurreko paragrafoak aipatutako proiektuak tekniko eskudunek sinatu beharko dituzte, indarrean dagoen araudiaren arabera.
4. Jarduera berarekin zerikusia duten beste jardun batzuk gauzatu behar direnean edo jarduera gauzatzen den lokal berean beste jardun batzuk gauzatu behar direnean, erantzukizunpeko adierazpenak nahiz aurretiko komunikazioak batera izapidetuko dira.
5. artikulua. Kontrol-araubide orokorra betetzea.
Erantzukizunpeko adierazpena nahiz aurretiko komunikazioa aurkezteak (une horretatik aurrera merkataritza-jardueran aritzeko baimena izatea da ondorioa) ez dakar, inola ere, establezimenduaren ezaugarriei eta baldintzei buruzko judiziorik ez eta horiek aplikagarria den araudiarekin bat datozelako irizpenik, eta ez du esan nahi, orobat, kasu bakoitzean aplikagarria den antolamendu sektorialak edozein administraziori (den estatukoa, autonomikoa edo tokikoa) esleitutako ahalak mugatzen direnik, izan egiaztatzeko ahalak, ikuskatzekoak, zehatzekoak edo, orokorrean, kontrolatzekoak.
Tokiko entitateen eskumenen esparruan, erantzukizunpeko adierazpenaren zein aurretiko komunikazioaren bidez interesatuak adierazitako elementuak eta egoerak gerora egiaztatzeko prozedura arautzeko baimena ematen zaie entitateoi, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71 bis artikuluan xedatutakoa oinarri hartuta.
II. TITULUA Defentsa Ministerioak egiten duen defentsa-materialaren esportazioari babesa ematea 6. artikulua. Defentsa-materialen hornidurari buruzko kontratuak.
Defentsa Ministerioak, Espainiako Gobernuaren eta atzerriko gobernu baten artean egindako kontratuan ezarritako baldintzak betez, atzerriko gobernuaren izenean eta haren ordezkari gisa, hari defentsa-material jakin bat emateko egin beharreko kontratazioari, gainbegiratzeari, laguntza logistikoari eta teknologia-transferentziari dagozkion jarduerak gauza ditzake, 8. artikuluko baldintzek xedatu bezala.
7. artikulua. Atzerriko gobernuaren bermeak.
Atzerriko gobernuak behar beste berme eman beharko du beraren eta Espainiako Gobernuaren artean egindako kontratuaren arabera Defentsa Ministerioak bere gain hartzen dituen erantzukizunak bermatzeko.
8. artikulua. Defentsa Ministerioaren jardunak.
1. Espainiako Gobernuaren eta atzerriko gobernu baten artean egindako kontratuan ezarritako baldintzak betez, Defentsa Ministerioak honako jardun hauek gauzatu ahal izango ditu:
a) Errege lege-dekretu honen 11.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, atzerriko gobernuak eskatutako defentsa-materialaren horniketa kontratatzea atzerriko gobernuaren izenean eta haren ordezkari gisa, bai eta kontratua gauzatzen eta betetzen dela gainbegiratzea eta hornigaia jasotzea ere.
b) Atzerriko gobernuen eta egoitza fiskala Espainian duen enpresa baten artean egindako bestelako defentsa-materialen hornidura-kontratuak garaiz eta behar bezala betetzen direla gainbegiratzea.
c) Atzerriko gobernuen aldeko defentsa-materialak eskuratzeko programak planifikatzea eta kudeatzea.
d) Defentsa-materialen inguruko ezagutza operatiboa eta teknologikoa ematea atzerriko gobernuei, bai eta ezagutza hori helarazteko kontratuak egitea ere.
e) Defentsa-materialari buruzko programa bat aurrera eramateko prestakuntza tekniko eta operatiboko zerbitzuak edo beharrezkoak diren bestelako zerbitzuak ematea eta zerbitzu horiek kontratatzea.
f) Kalitatea ziurtatzeko jarduerak gauzatzea.
g) Beste jarduera batzuk gauzatzea, aurreko jarduera horien osagarri edo aurreko jarduera horiek behar bezala gauzatzeko beharrezkoak direnak.
2. 1. Paragrafoko jarduerak egiteko Defentsa Ministerioak kontratazio-egintzak gauzatu behar baditu atzerriko gobernu baten kontura, horrek ez dio ez kostu ez irabazi ekonomikorik ekarriko Defentsa Ministerioari.
3. 1. Paragrafoko jarduerak, Espainiako gobernuaren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako gobernuen arteko kontratuen ondorio gisa gauzatu behar badira, Europako Erkidegoko araudiaren arabera gauzatu beharko dira.
9. artikulua. Hornigaiak herri-administrazioen ondarean ezin sartzea.
8.1 artikuluak aipatzen duen defentsa-materiala, Defentsa Ministerioak haren hornidura kontratatu duenean, ez da izango herri-administrazioen ondarearen zati.
10. artikulua. Esportatzaile-izaera.
Abenduaren 28ko 53/2007 Legeari jarraituz (defentsako eta erabilera biko materialaren kanpo-merkataritzaren kontrolari buruzkoa), Defentsa Ministerioak 8.1 artikuluan deskribatutako jarduerak gauzatu arren, kontratistak esportatzaile izaten jarraituko du.
11. artikulua. Atzerriko gobernu baten izenean eta haren ordezkari gisa egiten diren kontratuak.
1. Espainiako Gobernuak eta atzerriko gobernu batek sinatutako kontratuetan ezarritakoa gorabehera, titulu honetan aurreikusten ez den gainerako guztian, 8.1
artikuluan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko egiten diren kontratuak sektore publikoko kontratuei buruzko indarreko araudiaren arabera egingo dira.
2. Gastu-konpromiso bat hartu ahal izateko beharrezkoak diren funtsak erabilgarri daudela egiaztatzen duen dokumentua kontratazio-espedientera gehituko da. Dokumentu hori 12. artikuluan aipatutako funtsak gordailutzeko kontua ireki den kreditu-entitateak jaulkiko du.
3. Defentsa Ministerioarekin egindako kontratuen arabera jarri behar diren finantzabermeak funtsak gordailutzeko kontua ireki den bankuan godailutuko dira. Bermeen kudeaketaren gaineko erantzukizuna Defentsa Ministerioarena izango da beti eta modu esklusiboan.
Bermea abal bidez jarriz gero, solidarioa izan beharko da, eta uko egingo beharko zaio eskusio-onurari.
Bermea kauzio-asegururako kontratu baten bidez egiten bada, hurrengo arauak izango dira aplikagarri:
a) Atzerriko gobernuak aseguratua izan beharko du.
b) Aseguru-hartzaileak kontratua betetzen ez badu, kauzio-asegururako kontratutik eratorritako kalte-ordaina 12. artikuluak aipatutako kontuan sartu beharko da.
c) Kontratua Espainian, kauzio-aseguruen adarrean jarduteko baimenduta dauden entitateekin egin beharko da.
4. Atzerapena izanez gero, kontratistari ezarriko zaizkion zigorrak hari ordaindu behar zaion zenbateko oso edo partzialetik dagokion kopurua kenduz gauzatuko dira, edo, hala badagokio, eratutako bermetik, atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontuan egindako atxikipenetatik kendu ezin badira.
5. Baldin eta, Espainiako antolamendu juridikoaren arabera, Defentsa Ministerioa, 8.1 artikuluak adierazitako jarduerak gauzatzean, kontratistak hirugarrenei eragindako kalte-galeren erantzule bada berak emandako agindu batengatik edo berak fabrikaziohornidurarako egindako proiektuaren akatsen ondorio zuzen eta berehalakoarengatik, kalte-galerengatiko kalte-ordainak atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontuaren kontra gauzatuko dira.
6. Baldin eta Defentsa Ministerioak, bere gain hartutako ordezkaritzari jarraiki, kontratu baten gauzatze osoaren edo partzialaren prezioaren ordainketa atzeratzen badu, berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordaina atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontuaren kontra gauzatuko dira.
7. Atzerriko gobernuak eskatuta kontratua eteten bada, benetan eragindako kaltegalerak ordainduko zaizkio kontratistari, atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontuaren kargura.
8. Kontratua betetzearen ondorioz azkentzen bada, eta likidatutako saldoaren ordainketa berandutuz gero, kontratistak berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du, atzerriko gobernuaren funtsak gordetzeko kontuaren kargura.
9. Kontratua Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 223.g) artikuluan aurreikusitako arrazoiarengatik suntsiarazten bada, horri dagozkion berandutzeinteresak eta kalte-ordainak atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontuan kargatuko dira.
12. artikulua. Atzerriko gobernu batek defentsa-materiala eskuratzea finantzatzera bideraturiko funtsak gordailutzeko kontuak.
1. 8.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko, Defentsa Ministerioak, atzerriko gobernu baten kontura jardunez, Espainian egoitza duten kreditu-entitateetan atzerriko gobernuak irekitako funtsak gordailutzeko kontuak kudeatu eta horiek irekitzea kontratatu ahal izango du, baldin eta Espainiako Gobernuak eta atzerriko gobernuak horretarako kontratu bat egiten badute.
2. Funtsak gordailutzeko kontua irekitzeko kontratuan, hortik funtsak atera eta atxikitzeko baimena izango duen bakarra Defentsa Ministerioa izango da.
3. Defentsa Ministerioak funtsak gordailutzeko kontu hori irekitzeko, kontratazioespedienteak sektore publikoko kontratuen araudian xedatutakoa bete beharko du, prozedura negoziatuaren bidez (hiru eskaintza, gutxienez) eta behin betiko bermerik eskatzeko beharrik izan gabe. Edozein kasutan, atzerriko gobernuak kreditu-entitate berean gordailututako beste funtsekin konpentsatzeko gaitasuna eragozteko klausula izango dute kontratuek.
Esleipena egin eta kontratua formalizatu ondoren, gertakari horiek jakinarazi egingo zaizkio atzerriko gobernuari, eta hura gauzatzen hasteko data adieraziko da.
4. Defentsa Ministerioak hitzarmenak sinatu ahal ditu kreditu-entitateekin, titulu honetan ezarritako helburuetarako irekitako kontuetan gordailututako atzerriko gobernuen funtsen funtzionamendu-erregimena zehazte aldera, eta, bereziki, honako hauek zehazte aldera: zer interes-tasa ordainduko den, zer komisio ordainduko den eta, hala balegokio, kontuotan zer ordainketa-modu onartzen den eta kreditu-erakundeek zer informaziobetebehar hartzen duten beren gain.
5. Aipatutako kontuekin lotuta, Defentsa Ministerioak administrazio-organo kudeatzailearen edo dagokion kreditu-entitatearen edozein datu eskuratu ahal izango du kontua irekitzean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
6. Sei hilabetean behin, funtsak gordailutzeko kontuen bilakaerari eta egoerari buruzko informazioa bidaliko zaio Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Eskuordedunari.
13. artikulua. Kostuak.
1. 8. artikuluan aurreikusitako jardueretatik eratorritako kostuak atzerriko gobernuaren funtsak gordailutzeko kontura kargatuko dira zuzenean.
2. 8. artikuluan deskribatutako jarduerak gauzatzeagatik Defentsa Ministerioari eragindako gastuak aipatutako kontuaren kargura izango dira, Altxor Publikoaren aldeko diru-sartzea eginez.
14. artikulua. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa kontrolatzea.
Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan aurreikusitako ekonomia- eta finantza-kudeaketaren kontrol-funtzioak titulu honetan aurreikusitako jardueren gainean eta funtsak gordailutzeko kontuetan gauzatuko dira, analogiaz.
15. artikulua. Erantzukizun-araubidea.
Azaroaren 26ko 47/2003 Legearen VII. tituluan aurreikusitako erantzukizun-araubidea 8. artikuluan adierazitako jardunbideei aplikatuko zaie, lege horrek ezarritako baldintzetan.
Lehenengo xedapen gehigarria. Lankidetza-jarduerak herri-administrazioekin.
1. Estatuak, ezarpen handiena duten estatu mailako tokiko entitateen laguntzarekin, erantzukizunpeko adierazpenen eta aurretiko komunikazioen ereduak sortzea sustatuko du, errege lege-dekretu honen I. tituluan aurreikusitako ondorioetarako, eta beharrezkotzat jotzen diren lankidetza-jarduerak ere adostu ahal izango dira.
2. Era berean, Zerbitzu Jardueren Araudia Hobetzeko Komitearen esparruan, herriadministrazioak lankidetzan arituko dira udalen kontrol eta esku-hartze egintzen inguruko ordenantza eredu bat bultzatzeko, txikizkako merkataritzaren jardueraren inguruan errege lege-dekretu honen I. tituluan ezarritakoa kontuan hartuko duena.
Bigarren xedapen gehigarria. Entitate kolaboratzaileak gaitzea.
Errege lege-dekretu honen 4. artikuluan araututako erantzukizunpeko adierazpenean edo aurretiko komunikazioan adierazitako betebehar eta gertakarien egiaztapen-jarduera gauzatzeko, tokiko korporazio eskudunek legez akreditatutako balorazio-entitateen laguntza pribatua eskatzeko aukera izango dute. Entitate horien bitartez kudeatu ahalko dute egiaztatze-jarduera osoa edo haren zati bat. Entitateok lehia-araubidearen pean jardungo dute. Dena dela, interesatuek, aurretiko jakinarazpenetan edo erantzukizunpeko adierazpenetan zehaztutako baldintzak baloratze aldera, entitateon zerbitzuak erabili ahal izango dituzte modu askean; komunikazioaren hartzaile den administrazio eskudunak ezingo du, inola ere, horren ondoriozko tratamendu berezirik eman.
Xedapen iragankor bakarra. Aurrez egindako lizentzia-eskaerak.
1. Errege lege-dekretu honen I. titulua indarrean jarri aurretik hasitako prozedurak, xedetzat aurreko araudiaren arabera beharrezkoak ziren lizentziak edo baimenak eskuratzea badute, eskaera aurkeztu zen unean indarrean zegoen araudiari jarraiki izapidetu eta ebatziko dira.
2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, interesatuak atzera egin dezake eskaeran, eta araudi berria aplikatzea aukeratu, hura aplikagarria izango den alderdietan.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Araudia indargabetzea.
Errege lege-dekretu honetan xedatutakoarekin kontraesanean dauden edo beraren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak indargabetzen dira.
Azken xedapenetako lehena. Toki-ogasunak arautzen dituen legearen testu bategina aldatzea (Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Honela geratu da aldatuta toki-ogasunak arautzen dituen legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen): Bat. Aldatu egin da 20. artikuluaren 4. paragrafoko h) eta i) idatz-zatien edukia, eta honela geratzen da idatzita:
«h) Lurzoruari eta hirigintza-antolamenduari buruzko legeek eskatutako hirigintza-lizentzia ematea edo kontrol-jarduera administratiboak gauzatzea, lizentzia-eskakizuna erantzukizunpeko adierazpen edo aurretiko komunikazio batekin ordezten den kasuetan.
i) Establezimenduak irekitzeko edo kontrol-jarduera administratiboak egiteko lizentziak ematea, lizentzia-eskakizuna erantzukizunpeko adierazpen edo aurretiko komunikazio batekin ordezten den kasuetan.» Bi. Aldatu egiten da 100. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Eraikuntzen, instalazioen eta lanen gaineko zerga zeharkako zerga bat da. Zergapeko egitatea udal-barrutiko edozein eraikuntza, instalazio edo lan egitea da, baldin eta horiek egiteko obra- edo hirigintza-lizentzia eskuratu behar bada, lizentzia hori eskuratu den ala ez gorabehera, edo baldin eta, horretarako, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko komunikazioa aurkeztea eskatzen bada (lizentzia ematea edo kontrol-jarduera zergapetzea ezarri duen udalari dagokion kasuetan).» Hiru. Aldatu egiten da 101. artikuluaren 2. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Eraikuntza, instalazioa edo lana zergapeko subjektu pasiboak egiten ez badu, zergapekoaren ordezko subjektu pasibo gisa hartuko dira dagozkien lizentziak eskatzen dituztenak, dagozkien erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiko komunikazioak aurkezten dituztenak edo eraikuntzak, instalazioak eta obrak egiten dituztenak.
Ordezkoak ordaindutako zerga-kuotaren zenbatekoa eskatzea zergapekoari.» Lau. Aldatu egiten da 103. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Nahitaezko lizentzia emandakoan edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztutakoan, edota lizentzia eskatu, eman edo ezeztatu edo bi dokumentuak aurkeztu aurretik eraikuntza, instalazioa edo lana hasten denean, kontuaren behin behineko likidazioa egingo da, eta honela zehaztuko da zerga-oinarria:
a) Interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, betiere dagokion elkargo ofizialak oniritzia eman badu, halakorik ematea nahitaezkoa den kasuetan.
b) Ordenantza fiskalak hala aurreikusten duenean, horretarako ezartzen dituen indizeen edo moduluen arabera.
Eraikuntza, instalazioa edo obra bukatutakoan, eta haren balio eraginkorra eta benetakoa kontuan hartuta, udalak, dagokion egiaztapen administratiboaren bidez, aurreko paragrafoak aipatutako zerga-oinarria aldatuko du, hala badagokio, dagokion behin betiko likidazioa eginez eta subjektu pasiboari zenbatekoa emateko eskatuz edo, hala badagokio, hari dagokion zenbatekoa itzuliz.» Azken xedapenetan bigarrena. Zehapenari buruzko atalari dagokionez, azaroaren 23ko 18/2009 Legea aldatzea; haren bitartez aldatu zen Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua).
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) aldatzen duen azaroaren 23ko 18/2009 Legea aldatu egiten da zehapen-arloari dagokionez, eta honela geratzen da idatzita: Bat. Bigarren xedapen iragankorra honela geratzen da idatzita:
«Bigarren xedapen iragankorra. Jakinarazpenak bideetako helbide elektronikora edo trafiko-zigorrei buruzko ediktuen taulara bidaltzea.
Tokiko administrazioek bideetako helbide elektronikora edo, hala badagokio, trafiko-zigorrei buruzko ediktuen taulara bidaliko dituzte jakinarazpenak 2014ko maiatzaren 25a baino lehen, beren baliabide teknikoek eta aurrekontukoek hala baimentzen badute.
Bi. Azken xedapenetako seigarrenean 3. epigrafe bat gehitu da; hona hemen:
«3. Baimena ematen zaio gobernuari bigarren xedapen iragankorrean dagoen aldi baterako aurreikuspena (jakinarazpenak bideetako helbide elektronikora edo trafiko-zigorrei buruzko ediktuen taulara bidaltzearen ingurukoa) errege-dekretu bidez aldatzeko, aintzat hartuta, horretarako, finantza-egoera eta jakinarazpensistema horrek eraginkortasunez lan egiteko behar diren neurriak inplementatzeko toki administrazioek dituzten benetako aukerak.» Azken xedapenetako hirugarrena. Martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituena, aldatzea.
Bi paragrafo berri, 6.a eta 7.a, erantsi dira adierazitako errege lege dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian. Paragrafo horiek defizit publikoa murrizteko zenbait zerga- eta administrazio-neurri sartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik izango dute eragina. Honela geratzen dira idatzita:
«6. Zerga-aitorpen berezian aitortuko den ondasunaren edo eskubidearen titular juridikoa Espainian bizi ez bada eta benetako titularrarekin bat ez badator, azken hori jo ahal izango da titular gisa, baldin eta ondasun edo eskubideen titulartasun juridikoa eskuratzen badu 2013ko abenduaren 31 baino lehen.
7. Zerga-aitorpen berezian aitortutako ondasunen edo eskubideen eskuratzebalioa 1. paragrafoak aipatutako zergei buruz izango da zerga-ondorioetarako balioduna, adierazpena aurkezten eta dirua sartzen denetik aurrera. Hala ere, eskuratze-balioak gainditu egiten badu ondasunek edo eskubideek data horretan merkatuan duten balio arrunta, etorkizuneko eskualdaketei begira, galerak edo, hala badagokio, etekin negatiboak soilik izango dira konputagarriak, bi balioen arteko diferentzia gainditzen badute.
Ez dira kengarri fiskalak izango, inola ere, zerga-aitorpen berezian aitortutako ondasunei eta eskubideei dagozkien narriaduraren ondoriozko galerak edo baliozuzenketak, ez eta ondasunen eta eskubideen eskualdaketatik eratorritako galerak ere, eskuratzailea martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona edo entitatea den kasuetan.
Aitortutako ondasunen edo eskubideen titulartasuna, partez, aitortutako errentekin bat badator, ondasunek edo eskubideek aitorpen berezia aurkeztu aurretik zuten balioari eutsiko diote zerga ondorioetarako.» Azken xedapenetako laugarrena. Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa, aldatzea.
Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 5. artikulua honela geratzen da idatzita:
«5. artikulua. Maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretua, gizakientzako botiken banaketaren inguruko dedukzio eta deskontuak ezartzen dituena, aldatzea.
Gizakientzako botiken banaketaren inguruko dedukzioak eta deskontuak ezartzeko maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren 8. paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
“8. Zerbitzuaren irisgarritasuna eta kalitatea eta Osasun Zerbitzu Nazionaleko erabiltzaileei arreta farmazeutiko egokia ematen zaiela bermatzeko, artikulu honen 5. paragrafoan araututako kenkarien eskalatik kanpo dauden farmazia-bulegoei, farmazia-bulegoetako mozkinen indize zuzentzailea aplikatuko zaie beren alde; indizea botiken errezeten edo horiek banatzeko eskaeren ingurukoa izango da –-funts publikoen kargura banatutakoak eta industrialki egindakoak badira–, eta ondoko eskala honetan oinarrituko da: Diferentziala tik hasita 0,01
2.750,01
5.500,01
8.250,01
10.466,67
arte 2.750,00
5.500,00
8.250,00
10.466,66
12.500,00
Ehunekoa % 7,25
% 7,75
% 8,25
% 8,75
Finkoa 199,38
412,50
639,37
833,33
Aipatutako eskalaren bitartea aplikatzeko, 12.500 euroko zenbatekoari botiken errezeten edo horiek banatzeko eskaerei dagozkien hileko fakturazioa kenduko zaio –funts publikoen kargura banatuak eta gizakientzako industrialki eginak izan behar dute botikek–, eta diferentziaren zenbatekoa hartuko da kontuan. Hileko fakturazio hori jendeari saltzeko ezarritako prezioen arabera eta balio erantsiaren gaineko zerga gehituta kalkulatuko da. 91,63 eurotik gorako prezio industriala duten botikei dagokienez, eta hileko fakturazio horren aurkezpenari begira, zenbaketa horretatik kanpo geldituko da aipatutako industria-prezioa gainditzen duen zenbatekoa (jendeari saltzeko ezarritako prezioen arabera kalkulatuta eta balio erantsiaren gaineko zerga barne).
Zenbateko horren eta aipatutako eskalatik dagokion beheko bitartearen arteko diferentziari eskalan adierazitako ehunekoa aplikatuko zaio, eta, hortik ateratako emaitzari, berriz, eskalaren bitarte bakoitzean zehaztutako zenbateko finkoa gehituko zaio. Mozkinen indize zuzentzailearen aplikaziotik eratorritako hilabeteko zenbatekoa ezingo da, inola ere, 833,33 euro baino handiagoa izan farmaziaren alde.
Farmazia-bulegook, halaber, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ez izatea administrazio-zehapenik ez gaitasungabetze profesionalik, eta ez egotea dagokien hitzarmenetik kanpo.
b) Dagokion osasun-administrazioak ezarritako farmazia-arretarako programetan eta botiken zentzuzko erabilerara bideratutako jardueretan parte hartzea.
c) Urteko guztizko salmentak, balio erantsiaren gaineko zerga gehituta duten publikoari saltzeko prezioei dagokienez, 200.000 eurokoak izatea, gehienez ere, aurreko urte naturalari dagokion ekitaldi ekonomikoan.
Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erabakia eta horren ondoriozko gertakariez ebaztea farmazia-antolamenduko osasun-administrazio eskudunen erantzukizuna izango da, eta horiek izango dira bi alderdiok aplikatzeko prozedura ezarriko dutenak. Horren guztiaren berri emango zaio, aurrez, Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrari, Mutualitate Orokor Judizialari, Indar Armatuen Gizarte Institutuari, eta, hala badagokio, Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalari.
Osasun Sistema Nazionaleko osasun arloko administrazioei (Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorra, Mutualitate Orokor Judiziala eta Indar Armatuen Gizarte Institutua barnean hartuta) dagozkien mozkinen indize zuzentzailearen aplikaziotik eratorritako zenbatekoa farmaziabulego bakoitzaren hileko fakturazioan hiru horietako bakoitzak osatzen duen ehunekoaren aplikaziotik lortutakoa izango da. Informazio hori kudeatzeko prozedura kenkarien eskala bateratuaren aplikazioari buruzko txostenei dagokienez ezarritako arauei egokituko zaio.”» Azken xedapenetako bosgarrena. Finantza sektoreko higiezin aktiboak saneatu eta saltzeari buruzko maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua aldatzen da.
Hirugarren xedapen gehigarria gehitzen zaio, eta honela dio:
«Hirugarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide espezifikoa.
Kreditu Ofizialeko Institutua errege lege-dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo uzten da.» Azken xedapenetako seigarrena. Errege lege-dekretu honen eranskinean aurreikusitako jardueren katalogoa aldatzeko baimena ematea Gobernuari.
Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta, errege lege-dekretu honen eranskinean aurreikusitako merkataritza-jardueren eta zerbitzuen katalogoa aldatzeko aukera izango du. Edonola ere, hura indarrean jarri eta urtebeteko epean berrikusiko du.
Azken xedapenetako zazpigarrena. Errege lege-dekretu honen I. tituluan aurreikusitako azalera-atalasea aldatzeko baimena ematea Gobernuari.
Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta, errege lege-dekretu honen I. tituluan aurreikusitako azalera-atalase aplikagarria aldatzeko aukera izango du beste azaleretara hedatzeko helburuarekin, merkatuaren eta egoera ekonomikoaren arabera egokitzearren. Edonola ere, hura indarrean jarri eta urtebeteko epean berrikusiko du.
Azken xedapenetako zortzigarrena. Autonomia-erkidegoek azalera-atalasea eta jardueren katalogoa zabaltzea.
Autonomia-erkidegoek, beren eskumenen esparruan, errege lege-dekretu honen I. tituluan eta eranskinean aurreikusitako azalera-atalasea eta merkataritza-jardueren eta zerbitzuen katalogoa zabaltzeko aukera izango dute.
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Eskumen-titulua.
Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 1., 13., 14., 16. eta 18. arauetan xedatutakoaren babesean eman da; arau horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari, konstituzio-eskubideak egikaritzean eta konstituzio-eginbeharrak betetzean, espainiar guztien berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautu, jarduera ekonomikoaren oinarriak ezarri eta horren koordinazioa egin, eta Ogasun Nagusiaren, sendagaiei buruzko araudiaren eta herri-administrazioen araubide juridikoaren oinarriak finkatzeari dagozkion arloetan.
Azken xedapenetako hamargarrena. II. tituluaren erregelamendu bidezko garapena.
Gobernuak errege lege-dekretu honen II. tituluan ezarritakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ahal izango ditu.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Indarrean jartzea.
Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Madrilen, 2012ko maiatzaren 25ean.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY
ERANSKINA
Errege lege-dekretu honen aplikazio-eremuan bildutako jarduerak Hurrengo jarduerak bat datoz Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren tarifak eta izapideak ezartzeko irailaren 28ko 1175/1990 Errege Dekretuak ezarritako funtsezko alderdiekin eta baldintzekin.
45. multzoa. Oinetakoen, jantzien eta ehungintzako bestelako produktu landuen industria.
452. TALDEA. ARTISAU OINETAKOAK ETA NEURRIRAKOAK EGITEA (OINETAKO ORTOPEDIKOAK BARNE).
452.1 epigrafea. Artisau-oinetakoak eta neurrirakoak.
452.2 epigrafea. Oinetako ortopedikoak, osasun-produktutzat hartutakoak izan ezik.
454. TALDEA. JANTZIAK ETA HAIEN OSAGARRIAK NEURRIRA EGITEA.
454.1 epigrafea. Neurrira egindako jantziak.
454.2 epigrafea. Neurrira egindako jantzietarako txapelak eta osagarriak.
64. multzoa. Establezimendu iraunkorretan egiten den jangaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza.
641. TALDEA. Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
642. TALDEA. Honakoen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragigai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
642.1 epigrafea. Honako hauen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
642.2 epigrafea. Harategi-urdaitegietan egiten den honako hauen txikizkako merkataritza: haragi freskoak eta izoztuak, hondakinak, eta haragi-gai eta haragiki guztiak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, eta ehizakiak eta horien ekoizkin eratorriak.
642.3 epigrafea. Harategi-urdaitegietan egiten den honakoen txikizkako merkataritza:
haragi freskoak eta izoztuak, hondakinak, harakintzatiko ekoizkinak eta haragi-gai freskoak, gordinak, apailatuak, urdai gazituak, odolezko hesteak (odolkiak), baimena izan eta ezaugarri hauek dituzten bestelako produktu tradizionalak, baita arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak eta horien ekoizkin eratorriak ere.
642.4 epigrafea. Harategietan egiten den honakoen txikizkako merkataritza: haragi freskoa eta izoztua, hondakinak, eta haragi-gai eta haragikiak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak eta horien ekoizkin eratorriak.
642.5 epigrafea. Arrautzen, hegaztien, abeletxeko untxien, ehizakien eta horien ekoizkin eratorrien txikizkako merkataritza.
642.6 epigrafea. Hondakin-saltokietan egiten den gizentzeko animalien barruki, errai eta hondakin fresko eta izoztuen txikizkako merkataritza.
643. TALDEA. Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
643.1 epigrafea. Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
643.2 epigrafea. Bakailaoaren eta bestelako arrain gazituen txikizkako merkataritza.
644. TALDEA. Ogi, gozoki, konfite eta antzekoen, eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza.
644.1 epigrafea. Ogi, gozoki, konfite eta antzekoen, eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza.
644.2 epigrafea. Ogi, ogi berezi eta opil dendak.
644.3 epigrafea. Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
644.4 epigrafea. Izozkien txikizkako merkataritza.
644.5 epigrafea. Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza.
644.6 epigrafea. Ore frijituen, estalien edota estali gabeen nahiz barrubeteen, patata frijituen, janaurrekoen, fruitu lehorren, gozokien, txokolatezko prestakinen eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.
645. TALDEA. Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
647. TALDEA. Oro har, jangaien eta edarien txikizkako merkataritza.
647.1 epigrafea. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, saltzailedun establezimenduetan.
647.2 epigrafea. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan, saltzeko gelak 120 metro koadro baino gutxiagoko azalera duenean.
647.3 epigrafea. Supermerkatuetan egiten den mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan, saltzeko gelak 120 eta 399 metro koadro bitarte dituenean.
65. multzoa. Establezimendu iraunkorretan eginiko elikadurarako produktu industrialez bestekoen txikizkako merkataritza.
651. TALDEA. Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintzagaien txikizkako merkataritza.
651.1 epigrafea. Etxerako ehungintza-gaien eta jantzi-gaien, alfonbren nahiz antzekoen eta tapizgintza-gaien txikizkako merkataritza.
651.2 epigrafea. Gorputzerako nahiz bururako mota guztietako jantzien txikizkako merkataritza.
651.3 epigrafea. Mihiseen eta kortseen txikizkako merkataritza.
651.4 epigrafea. Mertzeriako eta paketeriako gaien txikizkako merkataritza.
651.5 epigrafea. Jantzi berezien txikizkako merkataritza.
651.6 epigrafea. Zapaten, larruzko produktuen eta imitaziozkoen nahiz ordezko ekoizkinen, gerrikoen, diru-zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.
651.7 epigrafea. Larrukigintzako jantzien txikizkako merkataritza.
652. TALDEA. Drogeriako eta garbiketako gaien txikizkako merkataritza; mota guztietako lurrinena eta kosmetikoena; eta, oro har, kimikako ekoizkinena; belardendetako belarren eta landareen txikizkako merkataritza.
652.2 epigrafea. Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
652.3 epigrafea. Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
652.4 epigrafea. Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
653. TALDEA. Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
653.1 epigrafea. Altzarien txikizkako merkataritza (bulegokoak ezik).
653.2 epigrafea. Material eta aparatu elektrikoen, elektronikoen eta etxetresna elektrikoen, argindarra ez beste energia mota batez eragiten diren etxe erabilerako bestelako aparatuen eta sukaldeko altzarien txikizkako merkataritza.
653.3 epigrafea. Etxeko hornidurarako, burdindegiko, apaindurako, oparitarako edo erakartzeko gaien txikizkako merkataritza (imitaziozko bitxiak eta etxetresna elektriko txikiak barne).
654.4 epigrafea. Eraikuntzako materialen eta saneamenduko gaien eta altzarien txikizkako merkataritza 653.5 epigrafea. Ateen, leihoen eta pertsianen, molduren eta markoen, oholtzen eta parket-mosaikoen, saski- eta kortxo-gaien txikizkako merkataritza.
653.6 epigrafea. Brikolajeko gaien txikizkako merkataritza.
653.9 epigrafea. Bestelako ataletan bildu ez diren etxeko ekipamendurako gaien txikizkako merkataritza.
654. TALDEA. Lurreko ibilgailuen, aireontzien nahiz itsasontzien eta makineriaren txikizkako merkataritza. Osagarriak eta ordezko piezak.
654.1 epigrafea. Lurreko ibilgailuen txikizkako merkataritza.
654.2 epigrafea. Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
654.3 epigrafea. Aireko ibilgailuen txikizkako merkataritza.
654.4 epigrafea. Ibaiko eta itsasoko ibilgailuen –beladun nahiz motordunen– eta kiroletarakoen txikizkako merkataritza.
654.5 epigrafea. Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
654.6 epigrafea. Mota guztietako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aireganberen txikizkako merkataritza.
656. TALDEA. Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako merkataritza.
657. TALDEA. Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako merkataritza.
659. TALDEA. Bestelako txikizkako merkataritza.
659.1 epigrafea. Bildumagileentzako zigilu, moneta, oroi-domina eta billeteen, artelanen eta antzinako gauzen, bildumetako edo banakako mineralen, fosilen, intsektuen, maskorren, landareen eta animalia disekatuen txikizkako merkataritza.
659.2 epigrafea. Bulegoko altzarien eta bulegoko makina eta ekipoen txikizkako merkataritza.
659.3 epigrafea. Medikuntzako, ortopediako eta optikako tresnen txikizkako merkataritza, pazienteen arabera egokitu behar direnak eta argazkigintzakoak salbu.
659.4 epigrafea. Liburuen, egunkarien, papergintzako osagaien eta irudi eta arte ederretako gaien txikizkako merkataritza.
659.5 epigrafea. Bitxigintzako, erlojugintzako, zilargintzako gaien eta imitaziozko bitxien txikizkako merkataritza.
659.6 epigrafea. Jostailuen, kiroletako gaien, kirol arroparen, zapaten eta buruko apaingarrien txikizkako merkataritza.
659.7 epigrafea. Hazien, ongarrien, lore eta landareen nahiz animalia txikien txikizkako merkataritza.
659.8 epigrafea. «Sex shop» deituriko txikizkako merkataritza.
659.9 epigrafea. Multzo honetan zehaztu gabeko bestelako produktuen txikizkako merkataritza, 653.9. epigrafean sailkatu direnak ezik.
69. multzoa. Konponketak.
691. TALDEA. Etxeko tresna elektrikoen, ibilgailu automobilen eta beste kontsumo gai batzuen konponketa.
691.1 epigrafea. Etxeko tresna elektrikoen konponketa.
75. Multzoa. Garraioei lotutako jarduerak.
755. TALDEA. BIDAIA AGENTZIAK.
755.1 epigrafea. Beste bidaia-agentzia batzuei emandako zerbitzuak.
755.2 epigrafea. Bidaia-agentziek publikoari emandako zerbitzuak.
83. multzoa. Finantzen eta aseguruen laguntzaileak. Ondasun higiezinen arloko jarduerak.
833. TALDEA. ONDASUN HIGIEZINEN SUSTAPENA.
833.1 epigrafea. Lursailen sustapena.
833.2 epigrafea. Eraikuntzen sustapena.
834. TALDEA. ONDASUN HIGIEZINEN JABETZARI ETA JABETZA INDUSTRIALARI DAGOZKIEN ZERBITZUAK.
86. multzoa. Ondasun higiezinak alokatzea.
861. TALDEA. HIRIKO ONDASUN HIGIEZINAK ALOKATZEA.
861.1 epigrafea. Etxebizitzak alokatzea.
861.2 epigrafea. Industriara bideratutako lokalak eta bestelako ataletan bildu ez direnak alokatzea.
862. TALDEA. LANDAKO ONDASUN HIGIEZINAK ALOKATZEA.
97. multzoa. Zerbitzu pertsonalak.
971. TALDEA. Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
971.1 epigrafea. Egindako arropak eta jantziak eta erabilitako etxeko artikuluak tindatzea, lehorrean garbitzea eta lisatzea.
971.2 epigrafea. Oinetakoak garbitzea eta tindatzea.
971.3 epigrafea. Arropak pasaratzea eta konpontzea.
972. TALDEA. Ile apaindegiak eta apaindegiak.
972.1 epigrafea. Emakumeentzako eta gizonentzako ilea apaintzeko zerbitzuak.
972.2 epigrafea. Apaindegiak eta estetika apaingelak.
973. TALDEA. Argazki zerbitzuak, argazki-makina automatikoak eta fotokopia zerbitzuak.
973.1 epigrafea. Argazkigintza zerbitzuak.
973.2 epigrafea. Langilerik gabeko makina automatikoak, argazkiak egiteko eta dokumentuak kopiatzeko.
973.3 epigrafea. Makina fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.
975. TALDEA. Markogintza-zerbitzuak.