Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

17/2014 Legea, irailaren 30ekoa, enpresen zorraren berfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzekoa

2014-09-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/10/01, 238. zk.

bcl_1974819238.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

9896 17/2014 Legea, irailaren 30ekoa, enpresen zorraren berfinantzaketaren eta berregituraketaren arloan premiazko neurriak hartzekoa.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

I

Sarritan, ikuspegi operatibotik erabat bideragarriak diren enpresak –hau da, negozio arruntean etekinak sortzeko gauza direnak– bideraezin bihurtu dira finantzen ikuspegitik. Egoera horren aurrean, bi aukera izaten dira: enpresa osorik likidatzea edota finantzaren ikuspegitik onbideratzea, zor-gaineratikoa jasangarria izan dakion eta enpresak zirkulazio ekonomikoan dituen konpromisoei erantzuten jarraitu ahal izan dezan, aberastasuna eta lanpostuak sortuz. Bistan da bigarren aukera egokiagoa dela lehena baino; hortaz, botere publikoek finantza-karga arintzen edo «egonetik irteten» laguntzeko neurriak hartzeko betebeharra daukate.

Hori da, hain zuzen ere, lege honen xedea; hartzekodunen legezko itxaropenak albait gehien errespetatuz, betiere, hartzekodun horiek aktiboki eta berme handienekin hartu behar baitute parte finantza-kargak arintzeko prozedura horietan.

Azken batez, besteak beste desagerrarazi egin nahi ditugu hartzekodunek diru kopuru handiak kobratzearen inguruan izan ditzaketen zalantzak (zordunaren ordainketaahalmenarekin lotuta) , eta ziurtatu nahi diegu kobratu egingo dutela, kopuru txikiagoan edo beranduago. Zorra kapital bihurtu ahal izateko mekanismoak ere sustatu nahi ditugu.

Zor jasanezina arintzea da kreditua berriro mugiarazteko modu bakarra. Eta kreditua ez da soilik ekonomiaren palanka, egiazko bizigarria baizik, ezinbestekoa baita enpresen berezko kobratzeeta ordainketa-desfaseei erantzuteko eta benetan produktiboak diren inbertsioak gauzatzeko; betiere –jakina–, dagokion zorra jasangarria denean.

II

Azken bi urteetan, premiak eraginda, Espainiako ekonomian kreditua eskatzen zuten zenbait sektoreren kargak eta zorrak arintzeko behar espezifikoei erantzun diegu.

Lehen neurriak, premiazkoenak eta, beharbada, trinkoenak ere bai, etxebizitzak eskuratzeko hipoteka-zorren ingurukoak izan ziren. Hala, 2012ko martxoaz geroztik, zordun ahulenen egoera zaila arintzeko neurri garrantzitsuak hartu ditugu. Harrez gero hartutako neurriei esker, erantzun orekatua eman diegu zordun horiei; zehazki, arau hauen bidez: baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua; hipoteka-zordunen babesa indartzeko premiazko neurriei buruzko azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretua; eta hipoteka-zordunen babesa indartzeari, zorra berregituratzeko neurriei eta alokairu sozialari buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legea.

Ondoren, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legeak orotariko enpresei eta enpresari autonomoei laguntzeko zenbait neurri jorratu

zituen; horien artean, nabarmentzekoa da erantzukizun mugatuko ekintzailearen irudia erregulatu zuela, ondoz ondoko eraketako sozietate mugatua sortu zuela eta enpresarien zorrak (enpresariak pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan) justiziaz kanpo negoziatzeko mekanismo bat sortu zuela.

Hauxe dugu enpresen zorra modu bideragarrian berregituratzera bideratutako neurriak hartzeko garaia. Hain zuzen ere, behin finantza-sektorea berregituratu ostean, eta banku-balantzeak onbideratu ondoren, kreditu-erakundeek eta gainerako finantzahartzekodunek lagundu egin dezakete, eta lagundu egin behar dute, oso zorpetuta egonagatik ere produktibo izaten jarraitzen duten enpresak onbideratzen.

III

Paradoxikoena da gaur egun zordunaren eta finantza-hartzekodunen artean akordioak lortzeko zailtasunak ez direla alderdien borondate-faltatik eratortzen, baizik eta, batez ere, konkurtsoeta aurrekonkurtso-arautegien zurruntasunetik.

Espainiako konkurtso-prozedurak zordunaren likidazioarekin bukatzen dira asko eta askotan; beraz, aurrekonkurtso-fasea guztiz erabakigarria da enpresen finantzaberregituraketarako. Hori horrela, merkatuaren zein enpresen egoera aintzat hartuta amortizazio-egutegi berriak eta finantza-baldintzak ezartzeko tresnarik egokienak birfinantzaketa-akordioak dira, kiten, itxaronaldien eta zorren kapitalizazioen truke.

Horregatik, erreforma honek birfinantzaketa-akordioen aurrekonkurtsoen legeesparrua hobetzea du ardatz, hori baita estrategikoki esanguratsuena den arloetako bat; izan ere, zordunaren eta hartzekodunen arteko adostasunaren bidez, akordio horiek aktiboen balioa maximizatzea dute xede, erakundearen konkurtsoa saihestuz, eta, halaber, pasiboak murriztea edo atzeratzea.

Lege-ziurgabetasunak desagerrarazteko, birfinantzaketa-akordio kolektiboak txertatu ziren Espainian, baita horien homologazio judiziala ere. Mekanismo horiek lege-babesa ematen diete hartzekodunen gehiengo egokiak hartutako akordioei; hala, konkurtsoegoera sortuz gero, akordioan txertatutako eragiketak ezin hutsaldu ahal izango dira eta, hala badagokio, ondorio zehatz batzuk hartzekodun disidenteei edo ez-partaideei zabaldu ahal izango zaizkie.

Puntu horretan, mugaketa batzuk hauteman ditugu birfinantzaketa-akordioen eduki potentzialean, eta mugaketa horiek murriztu egiten dituzte enpresetan finantzaberregituraketak egiteko behar diren eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa. Horregatik, bidezkoa da balore horiek mantenduko direla bermatzeko neurriak hartzea.

Txertatzen diren aldaketen xehetasunetan murgildu aurretik, zehaztu dezagun aldaketa guztiek, azken batean, zordunaren ondare-egoera hobetzeko helburua dutela; ondare-egoera hori haren aktiboek pasibo eskagarrien gainean duten proportzioan neurtzen da, eta, horien barruan, betebehar premiazkoenak betetzeko zati egokian. Hartara, bermatzen da akzio horiek ez diotela hartzekodunen balizko konkurtsoari kalterik egingo, dela konkurtso hori gertatzeko arriskua behin betiko urruntzen delako –eta hori da egoera desiragarriena–, dela konkurtsoaz aurreko jarduerek zordunaren ondare-egoerari kalterik eragin ez diotelako.

Horregatik, akordio horiek, lege honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten bitartean, ez dira konkurtsoaren aurreko fasean alderdien jarduera hainbeste mugatu izan duen hutsaltze-arriskuan egongo.

IV

Lege honen xedapen-zatiak artikulu bakarra du, eta, horren bidez, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen zenbait arau aldatzen dira.

Hartara, lehenik eta behin, 5 bis artikulua aldatzen da, aukera egon dadin, zenbait akordio lortzeko negoziazioei ekin zaiela adierazten duen komunikazioa aurkeztean, zordunaren lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezko diren ondasun-exekuzio judizialak eteteko, aurreikusitako epean. Aukera dago, halaber, laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren finantza-hartzekodunek sustatutako gainerako exekuzio

singularrak eteteko; betiere, justifikatzen bada finantza-pasiboen hartzekodunen ehuneko 51, gutxienez, birfinantzaketa-akordioa izenpetzera bideratutako negoziazioak hastearen alde agertu dela esanbidez. Nolanahi ere, etenalditik kanpo geratzen dira jatorria zuzenbide publikoko kredituetan duten prozedurak. Horrela, 5 bis artikuluak negoziazio eraginkorra sustatzea nahi dugu, eta, halaber, zenbait ondasunen gaineko bermeak presaka exekutatzean zordunaren kaudimengabezia-egoera ez bizkortzea.

Legearen II. tituluan ere zenbait aldaketa sartu dira. Hain zuzen, konkurtso administrazioaren erregimena arautzen du titulu horrek. Lehenik eta behin, konkurtso administratzaile gisa jarduteko betekizunen sistema zer jarraibideren arabera gidatuko den zehaztu da. Sistema horren helburua da konkurtso administratzaile gisa aritzen diren pertsonek nahikoa gaitasun eta ezagutza dituztela bermatzea. Horretarako, eta berritasun moduan, zera nabarmendu behar da: aukera egongo dela hautaprobak edo ikastaro espezifikoak gainditu behar direla eskatzeko. Halaber, Konkurtso Erregistro Publikoan, konkurtso administratzaileek eta ordezkari laguntzaileek osatutako laugarren atala sortu ahal izango da. Atal horretan izena eman beharko dute, hain zuzen, eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, konkurtso administrari gisa zer lurralde-eremutan jardun nahi duten zehaztuta.

Bigarrenik, konkurtso administrazioa izendatzeko sistema eraberritu da. Sistema hori erregelamendu bidez garatuko da. Bi dira sistema berriaren zutabeak: batetik, Konkurtso Erregistro Publikoko laugarren atala, epaitegietako dekanotzetan egun dauden zerrenden ordezko izango dena, eta, bestetik, konkurtsoen sailkapena tamainaren arabera. Sailkapen horren bidez, tamaina dela-eta konkurtsoak izan dezakeen konplexutasunera hurbildu nahi da, konkurtso administrazioari eskatutako betekizunak modulatu ahal izateko. Halaber, artikulu berri batean jaso dira administrariek jada egungo legedian aitortuta dituzten zereginak. Zereginok prozedura-mota bakoitzaren alderdi bereizgarriak aintzat hartuta eraman beharko dituzte aurrera, eta, betiere, konkurtsoaren fase zehatz bakoitzean aplikagarri diren neurriak baliatuta.

Hirugarrenik, aldaketak sartu dira konkurtso administrazioari dagozkion ordainsariak gidatzeko printzipioetan. Ildo horretan, efizientziaren printzipioa gehitu da. Haren bidez, zera lortu nahi da: konkurtso administrazioari dagozkion ordainsariek kontuan har ditzatela kalitatea eta lanaren emaitzak. Helburua da, azken batean, arantzela ez izatea ordainketarako mekanismo hutsa, eta pizgarri mekanismoa ere izan dadila, konkurtso administrazioaren kalitatea, diligentzia eta bizkortasuna bultzatuko dituena, hain zuzen.

Bestalde, 56. artikulua aldatzen da, berme erreala duten ondasunen exekuzioa eteteko kasuak lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoak diren kasuetara mugatzeko. Izan ere, tradizionalki jabetza-eskubidea osatzen duten ahalmenen barruan (ius utendi, ius fruendi eta ius disponendi) , ez da beti beharrezkoa izaten ahalmen horiek guztiak gertatzea, ondasun jakin bat enpresa-jardueraren eraginpean gera dadin. Egoera jakin batzuetan, xedatzeko ahalmena bereizi egin daiteke erabiltzeko eta gozatzeko ahalmenetatik, ekoizpen-jardueraren jarraipenari inolako kalterik egin gabe, baina hartzekodunarentzat abantaila handi bat duela; izan ere, lehenago mobilizatu ahal izango du xedatzeko daukan ahalmena, eta, ondorioz, finantza-kostu txikiagoak eragingo dizkio mobilizazio horrek; azken batean, zordunarentzako finantzaketa-aukera hobeak izango dira, eta haren aktiboak birbalorizatu egingo dira. Hala bada, exekuzioek oztopatu egiten dute enpresa-jardueren jarraitutasuna, xedatzeko eskubide hori bereizteak kalte eginez gero enpresa erabiltzeko eta gozatzeko ahalmenei. Adibide gisa, 56. artikuluan, jarduerei jarraipena emanez bereizketa hori nahiko erraz egin daitekeen egoera bat jasotzen da: etenalditik kanpo uzten dira soilik aktibo bat izatera edota finantzaketarako beharrezko pasiboa izatera bideratutako sozietateen akzioen edo partaidetzen exekuzioak. Horrekin, aktiboen finantzaketa erraztu nahi da, ondasuna gauzatzea ahalbidetzen duten egitura eta hitzarmenen bidez, eta zordunak ustiaketarekin jarraitzeko behar adina titulu gordeta, nahiz eta hori obligaziozkoa izan.

Konkurtso Legea jatorrizko sistematikara itzultzen da, eta 71. artikuluan osorik erregulatzen ditu berrintegrazio-ekintza deritzenak.

Orain arte artikulu horren 6. paragrafoan suposizio ez-hutsalgarri modura jasotzen zena, bereiz jasotzen da orain, 71 bis artikuluan, suposizio berri batekin batera.

Hartara, 1. paragrafoan funtsean mantendu egiten da orain arte 71. artikuluaren 6. paragrafoan aurreikusitakoen erregulazioa, baina argitu egiten da helmena, eta zehazten da ondoko hauei aplikatuko zaiela: kreditua nabarmen gehitzea edota obligazioak aldatzea edo deuseztatzea ahalbidetzen duten negozio, ekintza eta ordainketei, edozein izaerakoak direla. Horien barruan sartzen dira, justizia-erabaki ugaritan aitortu den bezala, ondasun eta eskubideak ordainketan edo ordainketarako lagatzea ere. Gainera, ezabatu egiten da aditu independente batek txostena egiteko beharra, eta, horren ordez, beharrezkoak diren gehiengoak badaudela egiaztatzen duen kontu-ikuskatzailearen ziurtagiria eskatzen da.

71 bis artikuluaren 2. paragrafoan, suposizio berri bat jasotzen da; horren arabera, lortutako akordioak ez-hutsalgarri deklaratzen dira, pasibo-gehiengo zehatzak lortzeko beharrik gabe. Ondorioz, «portu seguru» bat sortzen da, zordunaren eta hartzekodun baten edo gehiagoren artean negoziazio zuzena ahalbidetzeko; betiere, horrela zordunaren ondare-posizioa nabarmen hobetzen bada eta esku hartzen ez duten gainerako hartzekodunen eskubideak kaltetzen ez badira. Horrela, zorduna eta hartzekoduna adostasunera iristeko aukera bat gehiago ezartzen da, artikulu bereko 1. paragrafoko aukera baino mugatuagoa suposizioei dagokienez, baina zabalagoa eskuhartzaileei dagokienez. Hain zuzen ere, 1. paragrafoan pasiboaren hiru bostenek parte hartzea eskatzen da, baina, modu orokorragoan, finantzaketa-baldintzak hobetzea aipatzen da; 2. paragrafoan, berriz, ez da pasiboaren gehiengo zehatzik eskatzen, baina oso baldintza zorrotzak ezartzen dira, akordioak ez daitezen artikuluan bertan ezartzen diren baldintzak ez betetzeaz bestelako kausengatik hutsalgarriak izan. Adibidez, c) hizkian oinarrituz, kasu askotan hartzekodun parte-hartzaileak askatu egingo ditu bermeak –finantzaketa berri bat erraz dezaketenak–, baina hori ez da derrigorrezko birfinantzaketaakordio kolektiboen kasuan.

Hutsalgarriak ez izatean, 71 bis artikuluko baldintzak betetzen dituzten akordioak ez dira egongo 71. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetako presuntzioen mende, nahiz eta aktiboa xedatzeko ekintzak izan. Gainera, hutsaltze-akzioa gauzatzeko legitimazioa – akzio hori itxuraz 71 bis artikuluari meneratutako akordioek baldintzak materialki ez-betetzean oinarritu ahalko da soilik– konkurtso-administratzaileak izaten jarraitzen du, berak bakarrik, eta beharrezkoa da 71 bis artikuluaren lehen bi paragrafoetan araututako baldintzak ez ematea. Konkurtso-administratzaileak soilik izango du, halaber, gainerako inpugnazio-akzioak erabiltzeko legitimazioa.

Era berean, eta beste finantzaketa bat ematea sustatzeko neurri gisa, aldi baterako masaren aurkako kredituaren kalifikazioa ematen zaio diruzaintzan diru-sarrera berriak sortzen dituen orori, barne direla birfinantzaketa-akordio batetik eratorritakoak eta zordunak berak nahiz erlazionatutako pertsonek egindakoak, kapitala gehitzeko eragiketak kanpo utziz. Ezohiko eta aldi baterako neurri hori lege hau indarrean sartzen denetik bi urteko epean diruzaintzan gertatzen diren diru-sarrera berri guztiei aplikatuko zaie. Bi urteko epe hori igaro ostean, 84. artikuluaren 2.11 paragrafoan adierazitako baldintzetan joko dira masaren aurkako kreditutzat.

Aurreko guztia 92. artikuluaren aldaketarekin osatzen da; bertan, berariaz jasotzen da bazkide izaera birfinantzaketa-eragiketa baten testuinguruan hitzartutako zorra kapitalizatzean lortu dutenak ez direla joko bereziki erlazionatutako pertsonatzat, eragiketa horren ondorioz eman duten finantzaketa subordinatutzat kalifikatzeari dagokionez.

Birfinantzaketa-akordioen araubidearekin lotuta, berrikusi egiten da laugarren xedapen gehigarrian jasotako homologazio judizialaren araubidea. Zehazki, zabaldu egiten da esparru subjektiboa, eta finantza-pasiboen hartzekodun mota guztiei ematen zaie horrelako akordioak izenpetzeko aukera, merkataritza-eragiketetako hartzekodunak eta zuzenbide publikoko hartzekodunak kanpo utziz.

Era berean, hartzekodun disidenteei edo parte hartzen ez duten hartzekodunei ere zabaltzen zaie aukera, ez soilik itxaronaldiei dagokienez, baizik eta baita, pasibo-ehuneko handiago baten bidez, birfinantzaketa-akordioen baitan hitzartutako beste neurri batzuei

dagokienez ere, hala nola kitak, zor-kapitalizazioa eta ordainketako edo ordainketatarako ondareak ematea.

Xedapen honetan, bi elementu berritzaile daude berme erreala duten hartzekodunei dagokienez. Berritasunek ez diote azpian dagoen errealitate juridiko edo ekonomikoari gehiegi eragiten, baina bai errealitate horri aitortzen zaizkion efektuei; hain zuzen ere errealitatearen eta efektuen arteko aldea izan baita, orain arte, akordio horien bideragarritasunak zuen oztopo handienetako bat.

Lehenik eta behin, gogora dezagun orain arte bereizketa egiten zela berme erreala zeukaten zordunen eta berme errealik ez zeukaten zordunen artean, eta lehenak ia immuneak zirela akordio homologatuen aurrean, iraupen mugatuko itxaronaldiei edo exekuzioen eteteari zegokienez salbu. Baina ez dago esaterik berme erreala daukaten zordun guztiak egoera berekoak direla. Batzuetan, egoera hori nominalismo hutsa izaten da, eskuragarri dagoen bermeak beste berme lehenetsi batzuen ondorengo heina duelako, edota zorraren zati txiki bat estaltzen duen oso balio gutxiko aktibo batekoa delako, edota bi egoerak aldi berean gertatzen direlako. Beraz, kontua ez da bereizketa subjektiboa egitea, bereizketa objektiboa egitea baizik; zehazki, bermearen balio errealak estaltzen duen zorraren zatia eta horrek estaltzen ez duen zor-zatia bereiztea, konkurtsolikidazioan gerta litekeena aurreikusiz, nolabait. Horrenbestez, kontzeptu nagusia bermearen balio erreala da; laugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan definitzen da, modu sinplean, aipaturiko bermearen errealitate juridikoarekin eta ekonomikoarekin erabat koherentea dela. Hortik aurrera, bermeak estaltzen ez dituen kredituen zatiari berme errealik gabeko hartzekodunei ematen zaien tratamendu bera ematen zaio.

Bigarren berritasuna hauxe da: garrantzi eta argitasun handiagoa ematen zaiola juridikoki jada definituta dagoen bereizketa bati; hots, betebehar nagusiaren eta betebehar osagarriaren arteko bereizketari. Batzuetan, bereizketa hori lausotu egiten da, eta horrek ere birfinantzatzeko akordioak gaizki erregulatzera eraman dezake. Zirkulazio juridiko eta ekonomikoan gertatu dena zera da: betebehar gehigarria izanagatik ere, bermeak betebehar nagusitik nolabait urrundu den balioa hartu duela, gero eta gehiago espiritualizatu delako, ukiezina delako, eta bermearen objektua transmititu egin daitekeelako, bermea murriztu gabe. Dena den, ez dugu ahaztu behar bermea betebehar nagusi bati lotzen zaiola beti, eta, betebeharraren balioa besteak beste bermearen mende egonagatik ere, bakoitzak bere funtsa eta berezko ezaugarriak dituela. Horregatik, baldin eta, beste hartzekodun batzuen gehiengo oso kalifikatu baten erabakiz, zor nagusia erasan egin badaiteke berme errealaren estaldurarik ez duelako, berme errealaz estalitako zorra ere erasan ahal izan behar da; betiere, gehiengoaren erabakia are gehiengo kalifikatuagoen bidez hartzen bada, baina bermeen guztizkoaren gainean zenbatuta –hau da, akordioko disidenteen edo akordioan parte hartzen ez dutenen antzeko egoeran dauden bermedun zorreko titularretan oinarrituz.

Aurrekoarekin bat, akordioaren efektuak berme erreala daukaten zenbait hartzekoduni zabaltzeko aukera aurreikusten da, eta homologazio prozedura sinplifikatu egiten da; hartara, epaileak zuzenean aztertzen du eskaera, konkurtsoaz aurreko fase honetan arintasuna eta malgutasuna bermatze aldera; horrenbestez, homologazioa adosteko eskatzen diren gehiengoak badaudela besterik ez du egiaztatu beharko epaileak. Nolanahi ere, zordunaren aldetik ez-betetzea gertatuz gero bermearen balioa ez kaltetzeko, arau berezi batzuk ezartzen dira, emaitza hartzekodunari egozteko.

Bestalde, finantzaketa-akordio sindikatuetan gutxiengoen zenbait partaidetza amarruz eta neurriz gaindi haztatzea ekiditeko neurri bat ezartzen da, halako partaidetzek ikaragarri zailtzen baitzuten zenbait akordio homologatzeko aukera. Horrela, muga bat jartzen zaio sindikatuan aldeko botoen ehunekoari, zorduna birfinantzatzeko akordio globalen kasuan. Hartara, saihestu egiten dira jokabide oportunistak; hain zuzen ere, gainerako hartzekodunek pasibo bat neurriz gaindi baloratzean sortutako etekina besterik bilatzen ez zutenak eta euren sakrifizioa areagotzen zutenak.

Gainera, zenbait neurri ezartzen dira, zorra kapital bihurtzen laguntzeko eta, hala, Kapital Sozietateen Legeak eska ditzakeen gehiengoak murrizteko; era berean, dagokion kautela eta bermeekin, zordunaren erruduntasun-presuntzioa ezartzen da, alegia,

zordunak arrazoizko kausarik gabe birkapitalizazio-akordio bat egikaritzeari uko egiteagatiko erruduntasun-presuntzioa.

Gogoan izan behar da lege honen bidez uztailaren 9ko 22/2003 Legeari egindako aldaketak soilik aplikazio-eremuari dagozkiola eta, hortaz, legedi bereziak finantzaerakundeen konkurtsoa eta horien aurrekonkurtso-egoerak arautzen jarraituko duela. Horrez gainera, salbu geratzen dira, besteak beste, produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren I. tituluko II. kapituluko xedapenak.

V

Azken zatiak hiru xedapen gehigarri, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hamaika azken xedapen ditu.

Lehen xedapen gehigarriak hilabeteko epea ematen dio Espainiako Bankuari, judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordioen bidez birfinantzatutako edo berregituratutako eragiketen arrisku normala sailkatzeko irizpide homogeneoak finka ditzan eta publiko egin ditzan.

Bigarren xedapen gehigarriak aurrez aipaturiko diruzaintzako diru-sarrera berrien ezohiko araubidea ezartzen du.

Hirugarren xedapen gehigarria Gobernuak enpresen zorra modu bideragarrian berregituratzeko bultzatuko duen jarraibide egokien kodeari buruzkoa da.

Lehenengo xedapen iragankorrak Konkurtso Legearen lehenagoko 71.6 artikuluaren babesean negoziatzen ari diren birfinantzaketa-akordioen araubide iragankorra erregulatzen du; bigarrena, berriz, konkurtso administrazioaren erregimenari buruzkoa da.

Xedapen indargabetzailearen bidez, indargabetu egiten dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren lerrun bereko edo beheragoko xedapenak.

Azken xedapenetako lehenengoak aldatu egiten du Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 568. artikuluaren idazpena, konkurtso-egoeren edo aurrekonkurtso-egoeren kasuan etete-araubidea uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 5 bis artikuluaren bidez egindako aldaketetara egokitzeko.

Azken xedapenetako bigarrenak aldatu egiten du Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina, martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuena, eta zorrak kapitalizatzen diren kasuetan tributurik ordaindu beharko ez dela ezartzen du, zor hori hartzekodunaren erosketa deribatiboaren xede den kasuetan izan ezik, zorraren balio nominalaz bestelako balio baten truke. Hartara, legean berariaz jasotzen da elkarri loturiko erakundeen arteko zorrak kapitalizatzeko kasu jakin batzuetarako administrazio-doktrinak jada onartuta zeukan irizpidea.

Era berean, egungo egoera ekonomikoari tratamendu egokia emate aldera, eta fiskalitatea birfinantzaketa-eragiketetarako oztopo izan ez dadin, aldatu egiten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legea, Konkurtso Legea aplikatzetik eratorritako kitek eta itxaronaldiek eragindako errenten zerga-trataerari dagokionez. Hartara, kontuan hartuta bi eragiketek ez dutela erakundeen zerga-ahalmena handitzen, zerga-oinarrian sortutako diru-sarrerak egozteko sistema bat ezartzen da, gerora erregistratzen diren finantza-gastuen arabera.

Azken xedapenetako hirugarrenak ondare-eskualdaketen eta ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespena mailegu, kreditu eta gainerako betebeharren kitak edo minorazioak dituzten idazpenetara zabaltzen du eta, hala, birfinantzatzeko edo ordaintzeko akordioak errazten ditu.

Azken xedapenetako laugarrenak, Autonomia Erkidegoen Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak hartutako akordioen ondorioz, ezabatu egiten du autonomiaerkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait zerga-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 6. paragrafoa.

Azken xedapenetako bosgarrenak aldatu egiten du apirilaren 3ko 3/2009 Legea, merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzkoa; hartara, desagerrarazi egiten da administratzaileek fusio-proiektuen gainean txostena emateko betebeharra, ehuneko

laurogeita hamarreko partaidetzako sozietateen xurgatze-kasuetan, erkidego-mailako mugaz gaindiko fusioak direnean. Betebehar hori jadanik ez dago jasota 2005/56/EE Zuzentarauaren 15.2 artikuluan, 2009/109/EE Zuzentarauak aldatu zuenetik, fusioeta zatiketa-kasuetako informazioeta dokumentazio-betebeharrei dagokienez.

Azken xedapenetako seigarrenak aldatu egiten du merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada. Idazpen horrek ekintzaileari laguntzeko, hazkundea sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legean du jatorria; lege horrek berrikuntza garrantzitsu bat ekarri zuen, parametro bat ezarri baitzuen, zeinaren barruan baliozko izango baitziren berandutzako lege-interesen aldaketak. Horrela, ezarri zen hitzartutako interesa abusuzkoa izango zela, berandutzako lege-interesa baino ehuneko 70 baxuagoa izanez gero. Idazpen horrek zalantzak piztu ditu herri-administrazioek berandutzako interes-tasaren beherapen horietara jotzeko aukeraren inguruan, baina Europako Batzordeak erabat baztertu du interpretazio hori, eta Gobernua bat dator jarrera horrekin. Hori dela eta, lehenbailehen argi utz dezagun herri-administrazioek ezin dutela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako berandutzako interes-tasa aldatu.

Azken xedapenetako zazpigarrenak aldatu egiten du abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretua, enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituena, enpresek ez dezaten haien kapitala legeak behartuta murrizteko beharra izan, eta, bere kasuan, ez dezaten galeren ondorioz desegiteko beharra izan. Finantza-sektorea berriro egituratzeak eta Bankuen Berregituraketatik datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea (SAREB) martxan jartzeak eragina dute higiezinen sektorean eta aktibo higiezinen prezioak birdoitzean. Lege hau onartzeak ere eragina izango du ziurrenik; horregatik, gomendagarria da aurten neurria aplikatzeko luzapen berri bat onartzea. Iazko urtearen bukaeran, gainera, ekitaldi honetan erabat eraginkor izango diren zenbait zerga-neurri onartu ziren.

Azken xedapenetako zortzigarrenak aldatu egiten du baloreak erosteko eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretuaren 8. artikulua, eta salbuetsi egiten ditu erosketa-eskaintza publikoa eta, hala badagokio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dispentsa eskatzeko betebeharra, eragiketak judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordio baten ondorio zuzenak direnean eta, betiere, aditu independente batek aldeko txostena eman badu.

Azken xedapenetako bederatzigarrenak aukera ematen du lege honek aldatzen dituen erregelamendu-arauetan jasotako zehaztapenak erregelamendu-lerruneko arauen bitartez aldatzeko.

Azkenik, azken xedapenetako hamargarrenak legea onartzeko eskumen-tituluak zehazten ditu; hamaikagarrenak, berriz, adierazten du araua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko dela indarrean.

Artikulu bakarra. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea honela aldatzen da:

Bat. 5 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«5 bis artikulua. Negoziazioak komunikatzea eta ondorioak.

1.Zordunak bere konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari jakinarazi ahal izango dio negoziazioetan hasi dela, 71 bis.1 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzazio-akordioa lortzeko edo hitzarmenaren proposamen aurreratu baterako atxikipenak lortzeko, lege honetan xedatutako moduan.

Ordaintzeko auzibideaz kanpoko akordio bat eskatuz gero, proposatutako konkurtso-bitartekariak kargua onartutakoan, konkurtso-bitartekaria izendatzeko eskaera jaso duen merkataritza-erregistratzaileak edo notarioak, ofizioz,

negoziazioak hasi direla jakinarazi beharko dio konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari.

2.Komunikazio hori 5. artikuluan ezarritako epea iraungi aurreko edozein unetan egin ahalko da. Komunikazioa epe hori iraungi baino lehen egindakoan, ez da borondatezko konkurtsoa deklaratzeko betebeharrik egongo.

3.Idazkari judizialak ebazpenaren laburpena Konkurtso Erregistro Publikoan argitaratzeko agindua emango du; ebazpen horretan, zordunak aurkeztutako komunikazioa jaso beharko da, edota, ordainketarako akordioa auzibideaz kanpo negoziatzeko kasuetan, notarioak edo merkataritza-erregistratzaileak aurkeztutakoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

Zordunak berariaz eskatzen badu negoziazioen komunikazioak izaera pribatua izan dezan, ez da emango ebazpenaren laburpena argitaratzeko agindurik.

Zordunak edozein unetan egin ahal izango du komunikazioaren izaera pribatua indargabetzeko eskaera.

4.Komunikazioa aurkezten denetik 71 bis.1 artikuluan aurreikusten den birfinantzaketa-akordioa izenpetu arte, edota birfinantzaketa-akordioaren homologazio judizialerako eskaera izapidetzeko onartzen duen probidentzia eman arte, edota auzibideaz kanpoko akordio bat hartu arte, edota hitzarmenproposamena izapidetzeko onartzeko beharrezko atxikipenak lortu arte, edota konkurtsoa deklaratu arte, ezin izango dira zordunaren lanbideedo enpresajarduera jarraitzeko beharrezkoak diren ondasunen exekuzio judizialak hasi. Izapidetzen ari diren ondasunen exekuzioak etenda geratuko dira komunikazioaren berri ematen duen idazkari judizialaren ebazpena aurkeztutakoan. Aurreko tartekietan aurreikusitako mugak indargabetuta geratuko dira hurrengo paragrafoan aurreikusitako epeak igarotakoan.

Ezin izango dira hasi edota, hala badagokio, etenda geratuko dira, laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren finantza-pasiboen hartzekodunek sustatutako exekuzio singularrak; betiere, justifikatzen bada finantza-pasiboen gutxienez ehuneko 51k berariaz agertu dela birfinantzaketa-akordioa izenpetzera bideratutako negoziazioak hastearen alde, eta konpromisoa hartu duela negoziatzen den bitartean zordunaren aurrean banako exekuzioak ez hasteko edo jarraitzeko.

Aurreko bi lerrokadetan xedatutakoa ez da eragozpen izango berme erreala daukaten hartzekodunek akzio erreala erabil dezaten haien bermearekin lotutako ondasun eta eskubideen aurrean; dena den, behin prozedura hasitakoan, akzio hori geldiarazita geratu ahal izango da, paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako epeak igarotzen ez diren bitartean.

Edonola ere, paragrafo honetan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira zuzenbide publikoko kredituak efektibo bihurtzeko helburua duten exekuzio-prozedurak.

5.Epaitegiari komunikazioa egin eta hiru hilabetera, zordunak konkurtsodeklarazioa eskatu beharko du hurrengo hilabete baliodunaren barruan, birfinantzaketa-akordioa lortu edo ez, ordaintzeko judizioz kanpoko akordioa lortu edo ez, eta hitzarmenaren proposamen aurreratu bat izapidetzera onartzeko beharrezko atxikipenak lortu edo ez; betiere, konkurtso-bitartekariak aurretik eskatu ez badu, edo kaudimengabezia-egoeran ez badago.

6.Artikulu honetan jasotako komunikazioa egin ostean, zordun berak ezin izango du urtebeteko epean beste komunikaziorik egin.»

Bi. Aldatu egiten da 27. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Konkurtso-administrazioa kide hauek osatuko dute:

2.Konkurtso Erregistro Publikoaren laugarren atalean inskribatuta dauden pertsona fisiko zein juridikoak soilik izendatu ahal izango dira. Halaber, pertsona horiek zera adierazi behar izan dute aldez aurretik. konkurtso administratzaile gisa jarduteko prest daudela dagokion konkurtso epaitegiak dituen eskumenen lurraldeeremuan.

3.Araubidez ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiak inskribatu ahal izango dira Konkurtso Erregistro Publikoaren laugarren atalean. Baldintza horien artean egongo dira, besteak beste, titulazio jakin bat edukitzea, eskarmentua akreditatzea eta hautaprobak edo ikastaro espezifikoak egin behar izatea. Orobat, tamaina ertain eta handiko konkurtsoetan konkurtsoko administratzaile gisa aritzeko baldintza espezifikoak eskatu ahal izango dira.

4.Konkurtsoko administrazioa izendatzerako orduan, konkurtsoak tamainaren arabera bereizi egingo dira: txikiak, ertainak edo handiak izango dira. Konkurtsoaren tamaina definitzeko ezaugarriak ere araubidez ezarriko dira.

5.Txanda korrelatiboaren arabera Konkurtso Erregistro Publikoaren laugarren ataleko zerrendan unean-unean dagokion pertsona fisiko edo juridikoa izendatuko da konkurtsoko administratzaile gisa. Pertsona horrek aurreko idatz zatietan adierazitako baldintzak bete beharko ditu, eta adierazita eduki beharko du – erregistro horretan inskribatzeko eskatu zuen unean edo geroago– hura izendatzen duen epaitegiak dituen eskumenen lurralde-eremuan jarduteko nahia duela. Zozketa bidez egingo da zerrenda horretako lehenengo izendapena.

Hala eta guztiz ere, eta tamaina handiko konkurtsoetan, epaileak eskumena izango du, modu arrazoituan, txanda korrelatiboagatik dagokion pertsonaren ordez beste pertsona bat izendatzeko konkurtsoko administratzailea gisa, eta betiere ikusten badu beste administratzaile horren profila hobeki egokitzen zaiela konkurtsoko ezaugarriei. Epaileak honako irizpide hauetakoren batean oinarrituta arrazoitu beharko du izendapena: aldez aurretik espezializazioa edo eskarmentua edukitzea konkurtsopekoaren jarduera-esparruan edo eskarmentua edukitzea zordunak finantzaziorako erabiltzen dituen finantza-tresnekin, lan-baldintzak errotik aldatzeko espedienteekin edo lan-harremanak modu kolektiboan indargabetu edo desagerrarazteko espedienteekin.

6.Konkurtsoak kreditu-erakunde bati eragiten dionean, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak proposatutako konkurtso-administratzaileetako bat izendatuko du epaileak. Halaber, bere ikuskaritzapekoak diren edo, aseguruentitateen kasuan, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren ikuskaritzapekoak diren entitateetako konkurtsoen kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatutakoen artean izendatuko ditu konkurtso-administratzaileak.

7.1. idatz-zatian xedatutakoaren salbuespen gisa, konkurtsoko epaileak, ofizioz edo izaera publikoko hartzekodun batek eskatuta, bigarren konkurtsoadministratzaile izendatu ahal izango du administrazio publiko hartzekodun bat edo hari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko erakunde hartzekodun bat, betiere, konkurtsoren batean hori justifikatzen duen interes publikoko arrazoiren bat baldin badago. Kasu horretan, bada, unibertsitateko titulua (gradua edo lizentzia) duen enplegatu publiko batek arduratu beharko du administrazioa ordezkatzeaz. Enplegatu horrek arlo juridikoan edo ekonomikoan jardun behar du, eta administrazioko legedian zehaztutako ardura-erregimena bete. Halakoetan, bada, lehen konkurtso-administratzaileak ordezkatu beharko du konkurtso-administrazioa hirugarrenen aurrean.

Administrazio publiko hartzekodunak edo hari lotutako entitateak uko egin ahal izango dio izendapen horri.

8.Elkar lotutako konkurtsoen kasuan, horiek izapidetzeko eskumena duen epaileak konkurtso-administrazio bakarra izendatu ahal izango du, hori posible den heinean, eta laguntzaile eskuordeak ere bai.

Onartutako konkurtsoak metatuz gero, egon badagoen konkurtsoadministrazioaren bati egotzi ahal izango dio izendapena.»

Hiru. 4) 27 bis artikulua ezabatzen da.

Lau. Aldatu egiten da 28. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Honako hauek ezin izango dira izendatu konkurtso-administratzaile:

a) Sozietate anonimoen edo erantzukizun mugatuko sozietateen administratzaile izan ezin direnak.

b) Zordunari edo azken hiru urteetan zordun horrekin harreman bereziak izan dituzten pertsonei edozein motatako lanbide-zerbitzuak eman dizkietenak, epe horretan lanbide-jarduera berean edo izaera desberdineko jardueran parte hartu dutenak barne.

c) Konkurtso Erregistro Publikoaren laugarren atalean inskribatuta badaude ere, euren egoera edo lanbidea edozein izanik ere, Kontuen Auditoretzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 13. artikuluan adierazitako egoeraren batean daudenak zordunari berari, zuzendari edo administratzaileei edo konkurtsoaren masa pasiboaren ehuneko hamarra baino gehiago ordezkatzen duen hartzekodun bati dagokionez.

d) Azken hiru urteetan zordunari edo harekin harreman berezia duten pertsonei edozein motatako zerbitzu profesionalak eman dizkien norbaitekin harreman berezia dutenak.

2.Kasuan kasuko zerrendan prest dauden pertsonak behar bestekoak badira, ezin izango dira konkurtsoko administratzaile gisa izendatu aurreko bi urteetan egindako hiru konkurtsotan parte hartu dutenak, epaitegi berak izendatuta. Ondorio horietarako, enpresa-talde bereko sozietateen konkurtsoetan egindako izendapenak bat bezala zenbatuko dira.

Konkurtsoko administratzaile gisa ezin izango dira izendatu, berebat, aurreko hiru urteetan kargu horretatik banandu direnak, ezta 181. artikuluaren arabera desgaituak izan direnak, aurreko konkurtso baten kontuak gaitzesteko epai irmo baten ondorioz. Halaber, pertsona juridikoa konkurtsoko administratzaile gisa izendatu denean, zein izango zaie horiei konkurtsoko administratzaile lana egotzi.

3.Konkurtso berean ezin izango dira konkurtsoko administratzaile izendatu euren artean lotura pertsonala edo profesionala duten pertsonak, Konkurtso Erregistro Publikoaren laugarren atalean inskribatuta dauden pertsona juridikoak salbu. Lotura pertsonal hori antzemateko, 93. artikuluan ezarri erregelak aplikatuko dira.

Lotura profesionala dutela joko da baldin eta dagokion unean edo konkurtsoeskaera egin aurreko azken bi urteetan zehar zerbitzuak emateari, lankidetzan jarduteari edo mendekotasunari lotutako egitezko edo zuzenbidezko harremanak eduki badituzte, harreman horiei egotzi ahal zaien titulu juridikoa zein den gorabehera.

4.Artikulu honetan jasotako arauak aplikatuko zaizkie Balore Merkatuaren Batzorde Nazional, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funts, Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergo eta edozein Herri Administrazio hartzekodunen ordezkariei; salbuespenez, ordezkari horiei ez zaizkie aplikatuko karguaren edo funtzio publikoaren ondoriozko debekuak, artikulu honen 3. paragrafoko bigarren lerrokadan eta 93. artikuluaren 2.2 paragrafoan aipatutakoak.

5.Ezin izango da konkurtso-administratzaile izendatu lege honen 71 bis.4 artikuluan aipatzen den txostena aditu independente gisa eman duen pertsona, zordunak konkurtso-deklarazioa baino lehen lortutako birfinantzaketa-akordioari dagokionez.»

Bost. Aldatu egiten da 30. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Pertsona juridikoa izendatu denean konkurtsoko administratzaile gisa, horrek kargua onartzean adierazi beharko du nor izango den kargu hori betetzeko ordezkari moduan jardungo duen pertsona fisikoa. Halaber, haren zereginak zuzendu beharko ditu.»

Sei. Kendu egiten da 31. artikulua.

Zazpi. 32. eta 33. artikuluen zenbaketa aldatu egin da, eta orain, 31 eta 32 izango dira, hurrenez hurren.

Zortzi. II. tituluari II. kapitulua gehitu zaio; kapitulu horrek hurrengo idazkera izango du:

«II. KAPITULUA

Konkurtso-administratzaileen zereginak

33. artikulua. Konkurtso-administrazioaren zereginak.

1.Lege honetan xedatutakoaren arabera, hauek dira konkurtsoadministratzaileen zereginak:

a) Izaera prozesaleko zereginak:

1.a Konkurtso-adierazpena egin aurreko zorrengatik pertsonalki arduradun diren bazkide edo bazkideen aurka egitea.

2.a Pertsona juridiko konkurtsopekoaren ardura-eginkizunak aurrera eramatea haren administratzaile, auditore edo likidatzaileen aurka.

3.a Hala badagokio, honako hauen ondasun eta eskubideen bahitura eskatzea: administratzaileena, egitezko edo zuzenbideko likidatzaileena, ahaldun nagusiena eta konkurtso-adierazpena egin aurreko bi urteetan zehar egoera horietakoren baten egon direnena, bai eta konkurtso-adierazpena egin aurreko zorrengatik pertsonalki arduradun diren bazkideena, 48 ter artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.a Hala badagokio, trabatuta dauden bahiturak kendu edo bertan behera gera daitezen eskatzea, baldin eta horiei eustea oztopo nabarmena bada konkurtsoak bere jarduera profesionalarekin edo enpresa-jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Salbuespen bakarra bahitura administratiboak dira; izan ere, horiek ezin izango dira inolaz ere kendu edo bertan behera utzi, halaxe ezartzen baitu 55. artikuluak.

5.a Konkurtso-adierazpenaren aurretik zordunaren aurka egikaritu den botatze-akzioa ezereztea, bai eta kontratuaren indarraldia birgaitu ere, maizterbotatzea egiteko unea iritsi arte.

6.a Hutsalketa-akzioak eta gainerako aurkarapen-akzioak egikaritzea.

7.a Epaileak administratzaileak, ahaldunak edo bazkideak zigortu baditu defizita estaltzera, zigor hori exekutatu dadila eskatzea.

8.a Prozedura laburtua prozedura arrunt –edo prozedura arrunta prozedura laburtu– bilaka dadin eskatzea.

9.a Izapidetzen ari diren prozedura judizialetan, zorduna ordezkatzea.

10.a Izaera ez-pertsonaleko ekintzak aurrera eramatea.

b) Zordunari edo haren administrazio-organoei dagozkien zereginak:

1.a Hitzarmena judizialki onartzen den bitartean edo likidazioa ireki bitartean, honako ekintza hauek aurrera eramatea: enpresaren bideragarritasuna bermatzeko funtsezkoak jotzen dituenak edo konkurtsoarekin jarraitu ahal izateko beharrezkoak direnak.

2.a Pertsona juridiko konkurtsopekoaren kide anitzeko organoei laguntzea.

3.a Inbentarioan eman zaien balioarekin funtsean bat datozen eskaintzak aurkezten direnean, jarduerarekin jarraitzeko beharrezkoak ez diren xedapenekintzak aurrera eramatea.

4.a Konkurtsoko epaileari eskatzea kontu-auditorearen izendapena baliogabetu dezala, eta beste bat izenda dezala urteko kontuak egiaztatzeko.

5.a Zordunak beste entitate batzuetan dituen eskubide politikoak bere gain hartzea. Horretarako eskumena epaileak eman beharko dio aldez aurretik.

6.a Ekarpen sozialik diferitu bada, ekarpen horiek ordain daitezela eskatzea. 7.a Mailegu-kontratuak eta aldeko gainerako kreditu-kontratuak birgaitzea, baldin eta amortizazio-kuotak edo sortutako korrituak ez ordaintzearen ondorioz kontratuok aurretiaz muga-eguneratu badira, eta muga-eguneratze hori konkurtsoadierazpenaren aurreko hiru hilabeteetan gertatu bada eta, betiere, 68. artikuluan

ezarritako baldintzak betez gero.

8.a Ondasun higigarri edo higiezinak kontraprestazio edo prezio geroratuaren bidez eskuratzeko kontratuak birgaitzea, baldin eta horiek konkurtso-adierazpena egin baino hiru hilabete lehenago suntsiarazi badira eta, betiere, 69. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

9.a Baimena eskatzea, desgaitutako administratzaileak enpresaren buru izaten jarrai dezan.

10.a Bazkideen batzarra edo asanblada deitzea, desgaituek utzi dituzten bakanteak beteko dituzten pertsonak izendatzeko.

11.a Onespena ematea zordunari demandak edo errekurtsoak jartzeko, amore emateko eta auzien transakzioa egin edota horiei uko egiteko –auzigaiak ondarea uki dezakeenean–, izaera ez-pertsonaleko ekintzetarako salbu.

12.a Beharrezko konkurtsoaren kasuan, zordunak ondarea administratu eta horretaz gozatzeko dituen eskumenak bere gain hartzea, 40.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Zehazki, eskumen hauetaz ari gara:

i) Jarduera profesional edo enpresa-jarduerarekin jarraitu ahal izateko behar diren neurriak hartzea.

ii) Urteko kontuak formulatzea eta horien auditoria egitea.

iii) Konkurtsorako interesgarria bada, epaileari eskatzea elkarrekiko betebeharrak betetzear dituzten kontratuak suntsiaraz ditzala.

iv) Zerga-aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztea.

13.a Borondatezko konkurtsoaren kasuan, zordunak ondarea administratu eta horretaz gozatzeko dituen eskumenak bere gain hartzea, 40.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Zehazki, eskumen hauetaz ari gara:

i) Kontuen formulazioa gainbegiratzea.

ii) Igorpenari edo trafikoari dagozkion berezko ekintzak edo operazioak zehaztea. Ekintza edo operazio horiek jarduerarekin jarraitzeko beharrezkoak direla joko da, eta horregatik baimenduko dira izaera orokorrarekin.

iii) Administrazio-organoari dagozkion administrazioeta xedapen-ekintzak baimentzea edo baieztatzea.

iv) Zordunari baimena ematea atzera egiteko, erabat edo zati batez amore emateko zein auzien transakzioa egiteko, auzigaiak haren ondarea ukitu ahal duenean.

v) Demandak jartzeko baimena ematea.

vi) Zerga-aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztea.

c) Lan-arloko zereginak:

1.a Izaera kolektiboko lan-baldintzak funtsean aldatzen dituzten espedienteen gainean konkurtso-adierazpenaren datara bitarte egindako ebazpen judizialak betearaztea.

2.a Konkurtsoko epaileari eskatzea lan-baldintzak funtsean aldatzea, bai eta konkurtsopekoa zein lan-kontratutan enplegatzailea izan eta kontratu horiek modu kolektiboan azkentzea edo etetea ere.

3.a Izaera kolektiboko lan-baldintzak funtsean aldatzen dituzten espedienteetan, konkurtsoan zehar hasitakoetan, esku hartzea eta, hala badagokio, horiek adostea langileekin ordezkariekin.

4.a Konkurtsopekoak goi-zuzendaritzako langileekin dituen kontratuak azkentzea edo etetea.

5.a Honako hau eskatzea epaileari: goi-zuzendaritzako kontratuetatik datozen kalte-ordainen ordainketa atzera dadila, kalifikazioaren epaia irmoa izan arte.

d) Hartzekodunen eskubideei lotutako zereginak:

1.a Egoki irizten duenean, masaren aurkako kredituak ordaintzeko ordena aldatzea, 84.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.a Hartzekodunen zerrenda egitea; prozeduran zehar agertu diren kredituak hartzekodunen zerrendatik atera edo hara sartu behar diren erabakitzea; hartzekodunen behin betiko zerrendan kreditu berriak sartu behar ote diren ebaztea eta hartzekodunen behin betiko zerrendan sartu diren kreditu berriak jakinaraztea hitzarmen-proposamena onartu aurretik.

3.a Jaduera profesionala edo enpresa-jarduera bertan behera geratuz gero, likidazio-faseari ekiteko eskatzea.

4.a Pribilegio berezia duten kreditu-titularrei komunikatzea kredituok masaren kontura ordaintzea erabaki duela, ondasun eta eskubide ukituak diru bihurtu gabe.

5.a Pribilegio bereziaren eraginpean dauden ondasunak salduz gero, epaileari eskatzea kargari eutsi egin behar zaiola.

6.a Epaileari eskatzea kreditu arruntak aurretiaz ordaintzea, beraren ustez behar bezala ziurtatu bada masaren kontrako kredituen eta kreditu pribilegiatuen ordainketa.

e) Txostenei eta ebaluazioari lotutako zereginak:

1.a Epaileari aurkeztea 75. artikuluan adierazitako txostena.

2.a Masa aktiboari buruzko inbentarioa egitea, 82. artikuluan adierazitako edukia sartuta.

3.a Aditu independenteak izendatzeko aukera proposatzea epaileari.

4.a Aurretiazko hitzarmen-proposamenaren edukia ebaluatzea.

5.a Hartzekodunen behin betiko zerrenda eta behin betiko inbentarioa egitea, 96.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

6.a Hitzarmenaren edukia ebaluatzea alderdi hauei dagokienez: ordainketen plana eta, hala badagokio, harekin batera doan bideragarritasun-plana.

7.a Zordunaren enpresa bere osotasunean saltzen dela jakinaraztea.

8.a Konkurtsoko epaileari aurkeztea, hiru hilean behin, likidaziorako operazioen egoerari buruzko txostena, eta amaierako beste txosten bat likidazioan zehar egindako operazioak justifikatuz.

9.a Epaileari aurkeztea txosten arrazoitua eta dokumentatua konkurtsoa kalifikatzeko garrantzitsuak diren egitateei buruz. Txosten horrekin batera ebazpenproposamen bat aurkeztuko du, konkurtsoa ezusteko edo errudun gisa kalifikatu dadin.

10.a Epaileak konkurtsoa amaitutzat jo aurretik–kreditu guztiak ordaindu direlako edo aitortutako hartzekodun guztiek kobratzeari uko egin diotelako– txostena egitea.

11.a Prozedura berriro irekiz gero, inbentarioa eta eragindako hartzekodunen zerrenda eguneratzea.

f) Balioari eta likidazioari lotutako zereginak:

1.a Likidazio-fasea irekitakoan, administratzaileak edo likidatzaileak ordezkatzea.

2.a Likidazio-plan bat aurkeztea epaileari, konkurtsoaren masa aktiboan integratuta dauden ondasun eta eskubideak egikaritzeko.

3.a Epaileari eskatzea pribilegio berezia duten kredituei dagozkien ondasunak zuzenean sal daitezela.

g) Idazkaritzako zereginak:

1.a Konkurtso-adierazpena modu elektronikoan komunikatzea Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari.

2.a Hartzekodunei komunikatzea konkurtso-adierazpena, eta euren kredituen berri emateko beharra dutela ere jakinaraztea.

3.a Hartzekodunei komunikatzea hartzekodunen behin-behineko zerrenda;

95. artikuluan dago jasota zerrenda hori.

4.a Hartzekodunek kredituei buruz bidaltzen dituzten komunikazioak jasotzea.

5.a Epaitegiko idazkariari laguntzea Hartzekodunen Batzarrean, eta batzar

horretako buru gisa jardutea epaileak hala erabakiz gero. 6.a Hartzekodunen Batzarrari laguntzea.

7.a Konkurtso-adierazpenaren berri ematea hartzekodun ezagunei, ohiko bizitokia, helbidea edo egoitza atzerrian dutenean.

8.a Adierazpen-autoaren eta prozedurako beste egintza batzuen erregistropublizitatea atzerrian egin dadila eskatzea, hori komenigarria izan daitekeenean konkurtsoaren interesei begira.

9.a Atzerriko hartzekodunek kredituak komunikatzeko egiten dituzten idazkiak gaztelaniara itzul daitezela eskatzea.

10.a Legez ezarritako komunikazio telematikoak egitea.

h) Lege honetan eta beste batzuetan egotzi ahal zaizkien beste zeregin oro.

2.Artikulu honetan ezarritako zereginak konkurtso-mota bakoitzerako eta konkurtso-prozesuaren fase bakoitzerako ezarritako baldintza espezifikoen arabera eramango dira aurrera.

Bederatzi. II. tituluko II. kapituluaren zenbaketa aldatu egiten da, eta III. kapituluaren izango da orain.

Hamar. Aldatu egiten da 34. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Konkurtsoko administratzaileek ordainsaria masaren kontura jasotzeko eskubidea izango dute, salbu eta 27.6. artikuluan jasotako erakundetako langileak direnean.

2.Konkurtso-administrazioaren ordainsaria araudi bidez onartutako arantzel baten bitartez zehaztuko da. Arantzel horrek honako alderdi hauek izango ditu kontuan: hartzekodunen kopurua, konkurtsoen metaketa, eta konkurtsoaren tamaina. Tamaina, hain zuzen, konkurtso-administrazioa izendatzeko kontuan hartutako sailkapenarekin bat etorri beharko du.

Arantzelak honako irizpide hauek bete beharko ditu, nahitaez:

a) Esklusibitatea: Konkurtso-administrazioek, konkurtsoan esku hartzeagatik, arantzelaren aplikaziotik eratorritako diru-kopurua jasoko dute soilik.

b) Muga. Konkurtso-administrazioak ezingo du jaso konkurtso osorako araudi bidez ezarritako diru-kopurutik gorako zenbatekorik.

c) Eraginkortasuna. Masa nahikorik ez duten konkurtsoen kasuan, araudi bidez ezarritako gutxieneko ordainsari bat bermatuko da. Horretarako arantzela bermatzeko kontu bat ezarriko da, eta konkurtso-administratzaileek nahitaezko ekarpenak egin beharko dituzte han. Dotazio horiek, hain zuzen, araudi bidez zehaztutako ehunekoen arabera kenduko dira konkurtso-administratzaileek beste konkurtso batzuetan esku hartzeagatik benetan jasotzen dituzten ordainsarietatik.

d) Efizientzia. Konkurtso-administrazioari dagokion ordainsaria 33. artikuluan ezarritako zereginak bete ahala ordainduko da. Epaileak hasieran ezarritako ordainsaria murriztu ahal izango du, modu arrazoituan, honako egoeraren bat gertatuz gero: konkurtso-administrazioak dagozkion zereginak ez betetzea; konkurtso-administrazioak bere obligazioak ez betetzea berari egotzi dakion atzerapen bat dela medio edo egindako lanaren kalitatea balekoa ez izatea.

Edonola ere, jarraian adierazitako egoeraren bat gertatuz gero, lanaren kalitatea balekoa ez dela joko da, eta, hortaz, ordainsaria murriztuko da, ezpada epaileak kontrakoa ebazten duela inguruabar objektiboak edo administratzailearen jokabide prestua direla-medio: konkurtso-administrazioak ez betetzea hartzekodunei informazioa emateko duen edozein obligazio; kontuan hartu beharreko edozein epe ehuneko berrogeita hamarretik gora atzeratzea edo inbentarioari edo hartzekodunen-zerrendaren gaineko inpugnazioak ebaztea eskatzaileen alde masa aktiboaren edo konkurtso-administrazioak bere txostenean aurkeztutako masa pasiboaren balioaren ehuneko hamarraren proportzioan edo hortik gora. Azken kasu horretan, bada, proportzio berean murriztuko da ordainsaria.

3.Epaileak auto bidez eta arantzelaren arabera zehaztuko du ordainsariaren zenbatekoa, bai eta hori ordaintzeko epeak ere.

4.Prozeduraren edozein unetan, epaileak, ofizioz edo zordunak nahiz edozein hartzekodunek hala eskatuta, zehaztutako ordainsaria alda dezake, baldin eta horretarako arrazoi zuzena badago, betiere, artikulu honetako 2. paragrafoan aipatu arantzela aplikatuta.

5.Konkurtsoko administratzaileen ordainsaria zehaztu edo aldatzeko autoa Konkurtso Erregistro Publikoan argitaratuko da. Haren aurka errekurtsoa jar dezakete konkurtso-administratzaileak eta konkurtso-adierazpena eskatzeko legitimazioa dutenek.»

Hamaika. Aldatu egiten da 37. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Arrazoi zuzena dagoenean, epaileak, ofizioz edo konkurtso-adierazpena eskatzeko legitimazioa duten pertsonetatik edozeinek nahiz konkurtsoadministrazioko gainerako kideetatik edozeinek hala eskatuta, kargutik banandu ahal izango ditu konkurtsoko administratzaileak, edota laguntzaile eskuordeen izendapena ezetsi ahal izango du.

Edonola ere, administratzaile kargutik banantzeko arrazoi izango dira –ezpada epaileak, inguruabar objektiboak direla medio, kontrakoa ebazten duela– honako egoera hauek: administratzailearen zereginak modu nabarmenean ez betetzea eta inbentarioaren edo hartzekodunen zerrendaren gaineko inpugnazioak ebaztea eskatzaileen alde edo konkurtso-administrazioak bere txostenean aurkeztutako hartzekodunen zerrendaren alde, masa aktiboaren ehuneko hogeiaren edo hortik gorako zenbateko batean.

2.Pertsona juridiko baten ordezkaria kargutik bananduz gero, pertsona juridiko hori ere konkurtsoko administratzaile kargutik kenduko da modu automatikoan.

3.Kargua uzteko agintzen duen epailearen ebazpena autoz emango da, eta auto horretan jasoko dira epaileak erabaki hori hartzeko izan dituen arrazoiak.

4.Aurreko paragrafoan aipatu autoaren edukiaren berri eman dio idazkari judizialak 198. artikuluan ezarri erregistro publikoari.»

Hamabi. 56. artikulua honela geratu da idatzita:

«1. Konkurtsopekoaren lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoak diren ondasunen gainean berme erreala duten hartzekodunek ezin izango dute bermearen exekuzioa edo derrigorreko diru-bihurketa abiarazi, harik eta eskubide horren egikaritza ukitzen ez duen hitzarmena onetsi arte, edota konkurtsoa deklaratu zenetik urtebete igaro arte, epe horretan likidazioa ireki ez bada. Zehazki, ez dira jarduerarekin jarraitzeko beharrezkotzat joko esklusiboki aktibo bat eta hori finantzatzeko beharrezko pasiboa izatera bideratutako sozietateen akzio edo partaidetzak; betiere, eratutako bermearen exekuzioa ez baldin bada kontratu-harremanak indargabetzeko edo aldatzeko kausa, konkurtsopekoari aktiboa ustiatzen jarraitzea ahalbidetzen badio.

Aldi horretan, honako hauek ere ezin izango dira gauzatu:

a) Epeka saldutako edo Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatutako kontratuen bidez domeinu-erreserbarekin finantzatutako ondareak berreskuratzeko akzioak.

b) Prezio atzeratua ez ordaintzeagatik higiezinak saltzea ebazten duten akzioak, nahiz eta horiek Jabetza Erregistroan inskribatutako baldintza esplizituetatik eratorritakoak izan.

c) Jabetza Erregistroetan edo Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatutako edota exekuzioa atxikita duen dokumentu batean formalizatutako kontratuen bidez finantza-errentamenduan emandako ondasunak berreskuratzeko akzioak.

2.Aurreko paragrafoan aipaturiko akzioak egikaritzeko hasitako jarduerak eten egingo dira konkurtso-adierazpena, irmoa izan edo ez, dagokion prozeduran jasotzen denetik, nahiz eta ondasuna edo eskubidea enkantean jartzeko iragarkiak argitaratuta egon. Dena den, gerta liteke aurretik ere eten izana, 5 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, hain zuzen. Exekuzioaren etenaldia indargabetu egingo da eta jarraitzeko agindua emango da soil-soilik prozedurari konkurtso-epailearen ebazpenaren testigantza eransten zaionean, zeinaren bidez adierazten den ondasun edo eskubide horiek ez direla beharrezko zordunaren lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko.

3.Akzioak geldiarazita edo jarduerak etenda dauden bitartean, eta konkurtsoaren izapide-egoera edozein izanda ere, konkurtso-administrazioak 155. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako aukera baliatu ahal izango du.

4.Konkurtso-deklarazioak ez du eraginik izango bermearen exekuzioaren gainean, konkurtsopekoa berme horren xede den ondasunaren hirugarren edukitzailea denean.

5.Artikulu honetan eta aurrekoan xedatutakoaren ondorioetarako, konkurtsoepaileak zehaztu beharko du konkurtsopekoaren ondasun bat zordunaren lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoa den.»

Hamahiru. Ezabatu egiten da 71. artikuluaren 6. paragrafoa, eta 7. paragrafoa 6. bihurtzen da.

Hamalau. 71 bis artikulua honela idatzita geratzen da:

«71 bis artikulua. Birfinantzaketa-akordio batzuen araubide berezia.

1.Ondoko kasu hauetan, zordunak lortutako birfinantzaketa-akordioak ezin izango dira hutsaldu, ez eta negozio, ekintza eta ordainketak ere –horien izaera eta gauzatzeko modua edozein izanik–, eta horiek egikaritzean eratutako bermeak ere ez:

a) Horien bidez, gutxienez, kreditu eskuragarria nabarmen gehitzen denean edota obligazioak aldatzen edo desagerrarazten direnean, bai iraungipen-epea luzatuz edota horiek ordezkatzeko bestelako batzuk ezarriz, betiere, epe labur eta ertainean lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzea ahalbidetzen duen bideragarritasun-plan bati erantzuten badiote; eta

b) Konkurtsoa deklaratu baino lehen:

1.a Birfinantzaketa-akordioa hartzeko unean, zordunaren pasiboaren gutxienez hiru bosteneko kreditua duten hartzekodunek sinatu izana akordioa. Taldeko akordioen kasuan, adierazitako ehunekoa banakako oinarrian kalkulatuko da, eragindako sozietate guztiekiko, baita oinarri finkatuan ere, eragindako talde edo azpitalde bakoitzaren kredituekiko eta, bi kasuetan, pasiboaren zenbaketatik taldeko sozietateek emandako mailegu eta kredituak kanpo utzita.

2.a Zordunaren kontu-ikuskariak ziurtapena ematea, akordioa onartzeko beharrezkoa den pasibo-nahikotasunari buruz. Halakorik egon ezean, zordunaren helbideko merkataritza-erregistratzaileak horretarako izendatutako pertsona izango

da ikuskaria; zorduna sozietate talde bat edo azpitalde bat izanez gero, berriz, sozietate nagusikoa.

3.a Akordioa agerkari publikoan formalizatzea, eta agerkari horri akordioaren edukia eta aurreko baldintzen betetzea justifikatzen duten dokumentu guztiak atxikitzea.

2.Halaber, ezin izango dira hutsaldu konkurtsoa deklaratu aurretik egin diren ekintzak, aurreko paragrafoan jaso ezin direnean baina ondorengo baldintza guztiak betetzen dituztenean, dela banaka, dela birfinantzaketa-akordio bera exekutatzean egin diren beste batzuekin batera:

a) Aurreko pasiboaren gaineko aktibo-proportzioa handitzea.

b) Ondorioztatzen den aktibo arrunta pasibo arrunta baino handiagoa edo berdina izatea.

c) Esku hartzen duten hartzekodunen aldeko bermeen balioa ez izatea haien aldeko zorraren balioa baino bederatzi hamarren baino handiagoa, ez eta akordioa baino lehen ordaintzeke zegoen zorraren gaineko bermeen proportzioa baino handiagoa ere. Bermeen baliotzat jotzen da laugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan definitutakoa.

d) Esku hartzen duten hartzekodunen edo horien aldeko birfinantzaketaakordiotik eratorritako zorrari aplikatzen zaion interes-tasak ez gainditzea aurretiazko zorrari zegokionaren heren bat.

e) Akordioa esku hartzen duten alderdi guztiek egiletsitako agerkari publikoan formalizatzea, berariaz jasoz ikuspegi ekonomikotik zordunaren eta hartzekodunen artean egindako ekintza eta negozioak justifikatzen dituzten arrazoiak, aurreko hizkietan aurreikusitako baldintzak bereziki aipatuz.

Aurreko a) eta b) baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ondareedo finantzaizaera duten ondorio guztiak hartuko dira kontuan, zerga-izaerakoak, aurretiazko iraungipen-klausulak eta antzekoak barne, gauzatzen diren ekintzetatik eratortzen direnean, baita esku hartzen ez duten hartzekodunekiko gertatzen direnean ere.

Aurreko baldintza horiek guztiak akordioak jasotzen dituen agerkari publikoa izenpetzeko unean bete beharko dira.

3.Artikulu honetan araututako akordioak hurrengo artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera soilik aurkaratu ahal izango dira.

4.Hala zordunak nola hartzekodunek aditu independente bat izendatzea eskatu ahalko dute, ondoko alderdi hauen berri eman dezan: bideragarritasunplana arrazoizkoa eta egingarria den, bermeak akordioa sinatzen den uneko merkatu-baldintza arruntekiko proportzionalak diren, eta, hala badagokio, araudi aplikagarriak aurreikusten dituen gainerako alderdiak. Txostenak inolako erreserbarik edo mugarik jasotzen badu, akordioaren sinatzaileek berariaz ebaluatu beharko dute horien garrantzia.

Zordunaren helbideko merkataritza-erregistratzaileari dagokio aditu independentea izendatzea. Birfinantzaketa-akordioak talde bereko hainbat sozietateri eragiten badie, txosten bakar bat egin ahal izango da, eta aditu bakar batek egin ahal izango du txosten hori. Aditu hori sozietate menderatzailearen helbideko erregistratzaileak izendatuko du –akordioak sozietate horri eragiten badio– edo, bestela, taldeko edozein sozietateren helbidekoak.

Funtzio hori betetzeko egokiak diren profesionalen artean bat izendatuko da horretarako. Aditu horiek 28. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte, eta kontuikuskaritzen legediak ikuskatzaileentzat ezarritako bateraezintasun-kausa berberak izango zaizkie aplikagarri.»

Hamabost. 72. artikuluaren 2. paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«2. Konkurtso-administrazioak soilik izango du 71 bis artikuluko birfinantzaketa-akordioen aurka hutsaltze-akzioa eta egoki diren gainerako

aurkaratzeak erabiltzeko legitimazioa. Hutsaltze-akzioa artikulu horretan aurreikusitako baldintzak ez betetzean bakarrik oinarritu ahal izango da, eta akzioa erabiltzen duenari egokituko zaio ez-betetze hori frogatzea. Akzio horiek gauzatzeko, ez da aplikagarria izango aurreko paragrafoan aurreikusten den legitimazio subsidiarioa.»

Hamasei. Honela geratzen da idatzita 84. artikuluaren 2.11 paragrafoa:

«11.a Diruzaintzako diru-sarrera berriak diren eta birfinantzaketa-akordio baten esparruan eman diren kredituen ehuneko berrogeita hamar, 71 bis artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.

Likidazio-kasuan, konkurtsopekoari hitzarmen baten esparruan emandako kredituak, 100.5 artikuluan jasotakoaren arabera.

Sailkapen hori ez zaie aplikatuko zordunak berak edota berarekin harreman berezia duten pertsonek kapitala gehitzeko eragiketa baten, maileguen edo antzeko helburua duten bestelako ekintzen bidez egindako diruzaintzako diru-sarrerei.»

Hamazazpi. Honela geratzen da idatzita 92. artikuluaren 5. zenbakia:

«5.a Hurrengo artikuluan aipatzen diren eta zordunarekin bereziki erlazionatuta dauden pertsonetako bat titularra den kredituak, 91.1 artikuluan jasotakoak izan ezik, zorduna pertsona naturala denean eta maileguez bestelako kredituak edota xede bereko ekintzak, 93.2.1 eta 93.2.3 artikuluetan aipatzen diren bazkideak titularrak direnean, betiere, adierazten diren kapital-partaidetzako baldintzak betetzen direnean.

71 bis artikuluaren edo laugarren xedapen gehigarriaren arabera egindako birfinantzaketa-akordio baten bidez kreditu guztiak edo batzuk zuzenean edo zeharka kapitalizatu dituzten hartzekodunak ez dira joko konkurtsopekoarekin bereziki erlazionatutako pertsonatzat, akordio horren arabera emandako birfinantzaketaren ondorioz zordunaren aurka dituzten kredituak kalifikatzeko ondorioetarako.»

Hemezortzi. 93. artikuluaren 2. paragrafoaren 2. zenbakia honela idatzita gelditzen da:

«2.a Zuzenbidezko edo egitezko administratzaileek, pertsona juridikoa den konkurtsopekoaren likidatzaileek eta enpresaren ahalorde orokorrak dituzten ahaldunek, bai eta konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan halakoak izan direnek ere. Aurkakoa frogatzen bada salbu, ez dira izatezko administratzailetzat joko 71. bis artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzaketaakordioa izenpetu duten hartzekodunak, zordunak bideragarritasun-planarekiko bere gain hartzen dituen betebeharrengatik.»

Hemeretzi. 4. zenbakia gehitu zaio 165. artikuluari, honako eduki honekin:

«4.a Arrazoizko kausarik gabe kredituen kapitalizazioari edo balore nahiz tresna bihurgarrien igorpenari uko egin badiote, 71 bis.1 artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzaketa-akordioa lortzea eragotziz. Helburu horietarako, kapitalizazioak arrazoizko kausa bati erantzuten diola joko da, hala adierazten denean 71 bis.4 artikuluan xedatutakoaren arabera izendatutako aditu independente batek zordunak uko egin baino lehen emandako txosten batean. Txosten bat baino gehiago egonez gero, txosten gehienak alderdi horretan bat etorri beharko dira.

Nolanahi ere, onarpenari uko egiteak konkurtsoaren erruduntasuna eragin dezan, proposatutako akordioak zordunaren bazkideen alde aitortu beharko du hartzekodunek izenpetutako akzio, partaidetza, balore edo tresna bihurgarriak lehentasunez erosteko duten eskubidea, proposatutako kapitalizazio edo igorpenaren ondorioz, horiek ondoren besterenduz gero. Dena den, proposatutako akordioak baztertu egin ahal izango du hartzekodunak bere taldeko sozietate bati

edo beste erakunde batzuen kapitalean partaidetzak edukitzeko eta administratzeko xedea duen beste edozein entitateri egindako transmisioetan lehentasunez erosteko eskubidea. Nolanahi ere, besterentzetzat joko da hartzekodunak berak edota aurreko tartekian aipatzen diren sozietate edo erakundeek hirugarren baten egindakoa.»

Hogei. 172. artikuluaren 1. paragrafoaren 2. zenbakia honela idatzita gelditzen da:

«1.a Kalifikazioak eragindako pertsonak zehaztea, bai eta, hala dagokionean, konplize deklaratutakoak ere. Pertsona juridikoen kasuan, kalifikazioak eragindako pertsonatzat jo ahal izango dira administratzaileak edo likidatzaileak, egitezkoak zein zuzenbidezkoak, ahaldun orokorrak, eta baldintza horietako edozein izan dutenak konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan; orobat, arrazoizko kausarik gabe kreditu-kapitalizazioari edo balore nahiz tresna bihurgarrien jaulkipenari uko egin dioten bazkideak ere, 165. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako baldintzetan, akordioa baztertzeko beharrezkoa den gehiengoa eratzeko egin duten ekarpenaren helmenaren arabera. Eragindako pertsonaren bat egitezko administratzaileedo likidatzaile-egoeran eragin bada, epaiak egoera hori esleitu izanaren arrazoiak eman beharko ditu.

165. artikuluaren 4. zenbakian jasotako presuntzioa ez zaie aplikatuko birkapitalizazioa arrazoizko kausa batean oinarrituz gomendatu duten administratzaileei, nahiz eta ondoren bazkideek aukera hori baztertu.»

Hogeita bat. Honela geratzen da idatzita 172 bis artikuluaren 1. paragrafoa:

«1. Kalifikazioaren sekzioa likidazio-fasea irekitzearen ondorioz eratzen edo berrirekitzen bada, epaileak konkurtsopeko pertsona juridikoaren administratzaile, likidatzaile (izatezkoa edo zuzenbidezkoa) edo ahaldun orokor guztiak edo batzuk kondenatu ahalko ditu, baita arrazoizko kausarik gabe kredituak kapitalizatzeari edo balore nahiz tresna bihurgarriak jaulkitzeari uko egin dioten bazkideak ere, 165. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako baldintzetan, horiek defizitaren estaldurari egindako kalifikazioan (totala edo partziala) eragindako pertsona deklaratu direnean, eta, betiere, kalifikazio erruduna zehaztu duen jokabideak kaudimengabezia sortu edo larritu badu.

Konkurtsoa jadanik erruduntzat kalifikatu bada, hitzarmena ez betetzeagatik seigarren atala berriro irekiz gero, epaileak, konkurtsoaren defizitari dagokion kondena finkatzeko, kontuan hartuko ditu bai kalifikazio-epaian frogatutako jazoerak eta bai berriro irekitzera eraman dutenak.

Kondenatu bat baino gehiago egonez gero, epaiak horietako bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu beharko du, konkurtsoa kalifikatzera eraman duten jazoeretan izan duten partaidetza aintzat hartuta.»

Hogeita bi. 198. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Konkurtso Erregistro Publikoak Justizia Ministerioaren mende jardungo du. Lau atal izango ditu:

a) Lehenengo atala konkurtso-ediktoena izango da. Han sartuko dira, konkurtsopekoaren eta dataren arabera ordenatuta, argitaratu beharreko ebazpenak, betiere, 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta idazkari judizialak agindutakoari jarraituz.

b) Bigarren atala erregistro-publizitatearena izango da. Han jasoko dira, konkurtsopekoaren eta dataren arabera ordenatuta, pertsonen erregistro publiko guztietan jasotako edo inskribatutako erregistro-ebazpen guztiak; 24.1, 2 eta 3 artikuluetan ageri dira erregistro horiek. Erregistroko arduradunak, dagokion idazpena egin eta gero, ofizioz bidalitako ziurtagirien arabera konkurtsopekoak erruduntzat jotzen dituzten ebazpenak ere gordeko dira atal horretan.

c) Hirugarren atala epaitegiz kanpoko akordioena izango da. Han jasoko da zer negoziazio dagoen irekita akordio mota horiek lortu eta amaitzeko.

d) Laugarren atala konkurtsoko administratzaile eta laguntzaile eskuordeena izango da. Han inskribatuko dira konkurtso-administratzaile gisa izendatuak izateko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, konkurtso-administratzaile gisa jarduteko borondatea dutela adierazita. Halaber, administratzaile bakoitza zer merkataritza-epaitegitan eta zer tamainatako konkurtsoekin arituko den agertuko da zehaztuta. Konkurtso-administratzaileak izendatu, desgaitu edo kargugabetzeko autoak ere inskribatuko dira, bai eta haien ordainsaria ezarri edo aldatzeko autoak ere.

Konkurtso-administratzaileren bat kargugabetzen bada 37. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, kargugabetutako konkurtso-administratzaileari kautelazko baja emango zaio.

Pertsona fisikoak badira, izena, helbide profesionala, helbide elektronikoa, identifikazio fiskalerako zenbakia eta zer lurralde-eremutan jardun nahi duten zehaztuko dira. Halaber, laugarren ataleko zer beste pertsona juridikorekin duen harremana jarri beharko da. Aldez aurretik zer beste konkurtsotan parte hartu duen ere adierazi beharko da, honako alderdi hauek zehaztuta: zordunaren identitatea, sozietate-izenaren jarduera-esparrua, prozedura-mota eta jasotako ordainsaria.

Pertsona juridikoak badira, izena, sozietatearen helbidea, forma juridikoa eta posta elektronikoa zehaztuko dira. Halaber, bulego bakoitzaren helbidea aipatuko da, eta zer lurralde-eremutan jarduteko asmoa duen. Bazkide bakoitzaren izena eta helbidea ere jasoko dira, bai eta pertsona juridikoarentzat lan egin eta laugarren atalean inskribatuta dagoen pertsona fisiko ororenak ere. Halaber, eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan, aldez aurreko konkurtsoetan izandako eskarmentua ere aipatu beharko da, lanak zuzentzeaz eta pertsona juridikoa ordezkatzeaz nor arduratu zen zehaztuta.»

Hogeita hiru. Laugarren xedapen gehigarriak testu hau izango du hemendik aurrera:

«Laugarren xedapen gehigarria. Birfinantzaketa-akordioak homologatzea.

1.Birfinantzaketa-akordioa judizialki homologatu ahalko da, finantza-pasiboen gutxienez ehuneko 51 ordezkatzen duten hartzekodunek sinatu badute eta, onartzeko unean, 71 bis artikuluaren 1. paragrafoko a) hizkian eta b) hizkiaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu. Aipatutako gehiengoak onartutako akordioak ezin izango dira hutsaldu, xedapen honetako 13. paragrafoan xedatutakoarekin bat. Efektuak sortzeko, xedapen honetako hurrengo paragrafoetan eskatzen diren gehiengoak lortu beharko dira.

Xedapen honetan adierazten diren gehiengoak zenbatzeko orduan, ez dira kontuan hartuko 93. artikuluaren 2. paragrafoaren arabera harreman bereziko pertsona diren hartzekodunen titulartasuneko finantza-pasiboak; nolanahi ere, xedapen gehigarri honetan aurreikusitako homologazioak eragin ahal izango die.

Xedapen honen ondorioetarako, finantza-pasiboen hartzekodun izango dira edozein finantza-zorpetzeren titularrak, finantza-ikuskaritzaren pean egon edo ez. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira laneko kredituen hartzekodunak, merkataritza-eragiketen hartzekodunak eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodunak.

Birfinantzaketa-akordio bat homologatzeko eta haren ondorioak parte hartzen ez duten hartzekodunei edo hartzekodun disidenteei zabaltzeko beharrezkoak diren gehiengoak zenbatzeari begira, zera ulertuko da erregimen edo sindikaziohitzarmen baten mende dauden akordioetan: hartzekodunek birfinantzaketaakordioa onartzen dutela baldin eta ordezkatuta dagoen pasiboaren ehuneko 75 ordezkatzen dutenek, gutxienez, aldeko botoa ematen badute, salbu eta sindikazioa arautzen duten arauetan gehiengo txikiago bat ezarrita badago. Izan ere, kasu horretan, gehiengo hori aplikatu beharko da.

Finantza-pasiboen eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodun ez diren gainerako hartzekodunak euren borondatez atxiki ahal izango dira birfinantzaketaakordio homologatura. Atxikipen horiek ez dira kontuan hartuko xedapen honetan aurreikusten diren gehiengoak zenbatzeko orduan.

2.Xedapen honen ondorioetarako, hartzekodun bakoitzaren berme errealaren balioa honela kalkulatuko da: bermearen oinarrian dagoen ondasunaren arrazoizko balioaren bederatzi hamarren ken ondasun beraren gaineko berme lehenetsia duten eta ordaintzeke dauden zorrak; nolanahi ere, bermearen balioa ezin izango da zero baino txikiagoa izan, ez eta dagokion hartzekodunaren kreditu-balioa baino handiagoa ere.

Ondorio horietarako, arrazoizko baliotzat joko dira:

a) Bigarren mailako merkatu ofizial batean, beste merkatu erregulatu batean edo diru-merkatuko tresnetan kotizatzen duten balio higigarrien kasuan, birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasi aurretiko azken hiruhilekoan erregulatutako merkatu batean edo gehiagotan negoziatutako batez besteko prezio haztatua, dagokion bigarren mailako merkatu ofiziala edo merkatu arautua zuzentzen duen sozietateak emandako ziurtapenarekin bat.

b) Ondasun higiezinen kasuan, homologatuta dagoen eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatuta dagoen tasazio-sozietate batek emandako txostenetik ondorioztatzen dena.

c) Aurreko hizkietan adierazitako ondasunez bestelakoetan, aditu independente batek emandako txostenetik eratorritakoa, ondasun horietarako orokorki aitortzen diren balorazio-printzipio eta -arauekin bat.

b) eta c) hizkietan aurreikusitako txostenak ez dira beharrezkoak izango balio hori aditu independente batek zehaztu duenean birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasi aurretiko sei hilabeteetan.

Ondasunen arrazoizko balioa nabarmen aldaraz dezaketen baldintza berriak egonez gero, aditu independente baten beste txosten bat aurkeztu beharko da.

Paragrafo honetan aurreikusten diren kasuetarako aditu independentea 71 bis.4 artikuluan jasotakoari jarraiki izendatuko da.

Hartzekodun baten beraren aldeko bermea zenbait ondasuni egokitzen bazaio, ondasun bakoitzari lehen lerrokadan jasotako araua aplikatuz lortzen dena batuko da, eta bermeen baterako balioak ezin izango du gainditu dagokion hartzekodunaren kredituaren balioa.

Bi hartzekodunen edo gehiagoren aldeko indibiso gisa eratutako bermeen kasuan, hartzekodun bakoitzari dagokion bermearen balioa honela kalkulatuko da: bermearen balio totalari hartzekodun bakoitzari dagokiona aplikatu behar da, indibisoa arautzen duten arau eta akordioen arabera, kasuan kasu, mailegu sindikatuetan aplikatzekoak diren arauei eragin gabe.

3.Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantza-pasiboen hartzekodunei, berme errealik gabeko kredituak dituztenean edota berme errealaren balioa gainditzen duten kredituak dituztenean, birfinantzaketa-akordioan adostutako honako efektu hauek aplikatuko zaizkie, homologazio judizialaren bidez:

a) Akordioa finantza-pasiboaren gutxienez ehuneko 60 ordezkatzen duten hartzekodunek izenpetu badute, itxaronaldiak, bai nagusiak, bai interesenak edota bai zor den edozein kantitaterena, gehienez ere bost urteko epearekin, edota zorra partaidetza-mailegu bihurtzea, epe berean.

b) Akordioa finantza-pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen duten hartzekodunek izenpetu badute, honako neurri hauek:

1.a Bost urteko edo gehiagoko epea duten itxaronaldiak, baina inola ere ez hamar urtetik gorakoa.

2.a Kitak.

3.a Zorra sozietate zordunaren akzio edo partaidetza bihurtzea. Kasu honetan:

i) Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten hartzekodunek bi aukera dituzte: zorra kapitala bilakatzea ala kita. Kita hori izenpetzea edo onartzea egokituko litzaieken akzio edo partaidetzen edota dagokion igorpenedo onarpen-primaren– balio nominalaren baliokidea izango da. Berariaz ezer adierazten ez badute, aipatutako hartzekodunek kita aukeratzen dutela joko da

ii) Kredituak kapitalizatzeko beharrezkoa den zordunaren kapitala gehitu ahal izateko, gehiengo hauek beharko dira: Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren –uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuena–

198.eta 201.1 artikuluetan zehaztutakoak, erantzukizun mugatuko sozietateetarako eta sozietate anonimoetarako, hurrenez hurren. Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategineko 301.1 artikuluaren ondorioetarako, finantza-pasiboak likidoak direla, mugaeguneratuta daudela eta eskagarriak direla joko da.

4.a Zorra bost urteko edo gehiagoko epean, baina inola ere ez hamar urtez baino gehiagoz, partaidetza-mailegu bihurtzea, edota obligazio bihurgarri edo mendeko mailegu, interes kapitalizagarriko mailegu edo jatorrizko zorraz bestelako heina, iraungipena edo ezaugarriak dituen beste edozein finantza-tresna.

5.a Ondasun edo eskubideak hartzekodunei ematea, zor osoa edo zorraren zati bat ordaintzeko.

4.Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantza-pasiboen hartzekodunei, berme errealaren balioa gainditzen ez duen kredituaren zatian, homologazio judizialaren bidez, aurreko paragrafoan adierazitako efektuak zabalduko zaizkie; betiere, efektu horietako bat edo batzuk dagokion helmenarekin hitzartu badituzte ondorengo gehiengo hauek, berme onartzaileen balioak emandako bermeen balio osoaren gainean duen proportzioaren arabera kalkulatuta:

a) % 65, aurreko paragrafoko a) hizkian aurreikusitako neurriak direnean.

b) % 80, aurreko paragrafoko b) hizkian aurreikusitako neurriak direnean.

5.Homologazioa ebazteko eskumena hartzekodun-konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen merkataritza-epaileak izango du.

Eskaera zordunak edo birfinantzaketa-akordioa sinatu duen edozein hartzekodunek egin ahal izango du; eskaerarekin batera, onartutako birfinantzaketaakordioa eta kasu bakoitzerako aurreikusitako efektuekin akordioak onartzeko eskatzen diren gehiengoak frogatzen dituen ikuskariaren ziurtapena aurkeztu beharko ditu, baita 71 bis.4 artikuluaren arabera izendatutako aditu independenteek prestatutako txostenak eta, jadanik onartu bada, kapitala gehitzeko akordioaren ziurtagiria. Xedapen honen 2. paragrafoan aurreikusten diren ziurtagiri, tasazio edo txostenak eman badira, horiek ere eskaerarekin batera aurkeztuko dira. Epaileak, homologazio-eskaera aztertu ostean, probidentzia bat emango du, eskaera izapidetzeko onartuz, eta homologazioa erabaki arte exekuzio singularrak geldiarazteko agindua emango du.

Idazkari judizialak erabakia Konkurtso Erregistro Publikoan argitaratzeko agindua emango du. Iragarkian zorduna identifikatzeko datuak, epaile eskuduna, homologazioaren prozedura judizialaren zenbakia, birfinantzaketa-akordioaren data eta jasotzen diren neurrien efektuak zehaztu beharko dira; horrez gain, adierazi beharko da akordioa hartzekodunen eskura dagoela, edukiak publiko egiteko –baita bide telematikoetatik ere– aukeratu den Merkataritza Auzitegi eskudunean.

6.Akordioak xedapen honetako lehenengo paragrafoan zehaztutako baldintzak betetzen baditu, epaileak homologatu egingo du eta dagozkion efektuak

izan ditzala deklaratuko du, ikuskariak hirugarren edo laugarren paragrafoetan eskatzen diren gehiengoak ziurtatzen dituenean.

Birfinantzaketa-akordioaren homologazioa onartzen duen ebazpena premiazko izapidez onartuko da, hamabost eguneko epean, eta Konkurtso Erregistro Publikoan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, iragarki baten bidez, aurreko paragrafoaren azken lerrokadan zehaztutako datuak jasotzen dituela.

7.Homologazio-akordioa argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan, akordio hori izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantzapasiboen hartzekodunek aurkaratu egin ahalko dute, homologazio judizialak eragiten dienean. Aurkaratzeko arrazoiak xedapen honetan eskatzen diren ehunekoak lortzea eta eskatutako sakrifizioaren izaera proportzioz kanpokotzat jotzea izan daitezke soil-soilik.

Aurkaratze guztiak batera izapidetuko dira, konkurtso-jazoeraren prozeduraren bidez, eta guztiak zordunari eta birfinantzaketa-akordioan alderdi diren gainerako hartzekodunei jakinaraziko zaizkie, aurkaratzea aurkatu ahal izan dezaten. Homologazioaren aurkaratzea ebazten duen epaia 30 eguneko epearen barruan eman beharko da. Hari ezin izango zaio apelazio-errekurtsorik jarri, eta homologazio-ebazpenerako aurreikusitako publizitate berbera emango zaio.

8.Birfinantzaketa-akordioaren homologazioa epaia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da efektuak izaten, kasu guztietan, eta eteteko aukerarik gabe.

9.Finantza-pasiboen hartzekodunek, homologazio-akordioa izenpetu ez dutenean edota horrekin ados ez daudela adierazi dutenean, baina homologazioak eragiten dienean, beren eskubideak mantenduko dituzte zordunarekin solidarioki obligatutakoen aurrean eta horien fidatzaile edo abal-emaileen aurrean; azken horiek ezin izango dituzte birfinantzaketa-akordioaren onarpena edo homologazioaren efektuak inbokatu, haien aurka. Birfinantzaketa-akordioa izenpetu duten finantza-hartzekodunei dagokienez, gainerako obligaziodun, fidatzaile edo abal-emaileen aurrean eskubideak mantentzea dagokion erlazio juridikoan adostu zenaren araberakoa izango da.

10.Homologatutako birfinantzaketa-akordioa exekutatzean, birfinantzaketaakordioak eragindako zorrak exekutatzeko prozeduretan egindako enbargoak bertan behera uztea dekretatu ahalko du epaileak.

11.Zordunak ez baditu birfinantzaketa-akordioaren baldintzak betetzen, edozein hartzekodunek (akordioarekiko atxikipena izan ala ez) homologatu duen epailearen aurrean ez-betetzea deklaratzeko eskatu ahalko du. Horretarako, konkurtso-jazoeraren baliokidea den prozedura bat erabiliko du, eta hori zordunari eta gainerako hartzekodun guztiei jakinaraziko zaie, aurkatu ahal izan dezaten.

Ez-betetzea deklaratu ostean, hartzekodunek hartzekodun-konkurtsoa deklaratzeko edota exekuzio singularrak abiarazteko eskaera egin ahal izango dute. Gertakaria ebazten duen epaiaren kontra apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.

Berme errealak exekutatzen badira, eta akordioan ez-betetzeen kasuan indargabetuta geratuko dela hitzartu ez bada, honako arau hauek aplikatuko dira:

a) Exekuzioan lortzen den zenbatekoa handiagoa bada jatorrizko zorra baino, edo akordiorik lortu ez balitz ordaintzeke geratuko litzatekeen kopurua baino, lehen eta bigarren zenbatekoen arteko diferentzia hartuko da kontuan gaineratikotzat, Prozedura Zibilaren Legearen 674. eta 692. artikuluen eta Hipoteka Legearen 133. artikuluaren ondorioetarako.

b) Exekuzioan lortzen den zenbatekoa txikiagoa bada jatorrizko zorra baino, edo akordiorik lortu ez balitz ordaintzeke geratuko litzatekeen kopurua baino, baina handiagoa bada aurreko 4. paragrafoa aplikatuz gero lortuko litzatekeena baino, gaineratikorik nahiz soberakinik ez dagoela joko da, eta hartzekodunak exekuziotik ondorioztatzen den kopuru osoa hartuko du.

c) Exekuziotik lortzen den kopurua txikiagoa bada aurreko 4. paragrafoa aplikatzean lortutakoa baino, bien arteko diferentzia kredituaren gaineratiko zatitzat joko da.

12.Homologazioa eskatu ostean, zordun berak ezin izango du urtebeteko epean beste bat eskatu.

13.Judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordioak ezin izango dira hutsaltze-akzioen xede izan. Gainerako aurkaratze-akzioek 72.2 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Birfinantzaketa-akordio baten ondorioz birfinantzatutako edo berregituratutako eragiketen tratamendua.

Espainiako Bankuak, hilabeteko epean, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 71 bis artikuluak edo laugarren xedapen gehigarriak erregulatutako birfinantzaketa-akordioen ondorioz berregituratutako eragiketak arrisku normal gisa sailkatzeko irizpide homogeneoak ezarri eta jakinaraziko ditu.

Bigarren xedapen gehigarria. Diruzaintzako diru-sarrera berrien araubidearen indarraldia.

1.Lege hau indarrean sartu eta hurrengo bi urteetan, ez dira aplikagarriak izango Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 84. artikuluko 2. paragrafoko 11. zenbakian eta 91. artikuluko 6. zenbakian jasotzen diren araubideak.

2.Epe horretan, honako araubide juridiko hau izango da aplikagarria:

1.a Masaren aurkako kreditutzat joko dira diruzaintzara diru-sarrera berriak ekartzen dituzten eta lege hau indarrean sartu ondoren izenpetu diren –71 bis artikuluan edo Konkurtso Legearen laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan– birfinantzaketa-akordioaren barruan ematen diren kredituak, diruzaintzako diru-sarrera berriaren zenbatekoraino.

2.a Sailkapen hori birfinantzaketa-akordio horietan zordunak berak edo berarekin bereziki erlazionatutako pertsonek emandako kredituei ere aplikatuko zaie; betiere, diruzaintzara diru-sarrera berriak ekartzen badituzte, eta egindako diru-sarrera berriaren zenbatekoraino. Kapitala gehitzeko eragiketa baten bidez egindako diruzaintzako dirusarrerak ez dira, inola ere, masaren aurkako kreditutzat joko.

3.a Aurreko zenbakietan aipatzen diren diruzaintzako diru-sarrera berriek sortutako interesek Konkurtso Legearen 92. artikuluko 3. zenbakian aurreikusitako kalifikazioa izango dute.

4.a Likidazio-kasuan, masaren aurkako kreditutzat joko dira konkurtsopekoari Konkurtso Legearen 100.5 artikuluan xedatutako hitzarmen baten esparruan emandako kredituak ere.

3.Aurreko paragrafoan deskribatutako kredituak eman eta bi urtera, kreditu horiek masaren aurkako kreditutzat joko dira, Konkurtso Legearen 84. artikuluko 2. paragrafoko

11.zenbakian adierazten diren baldintzetan.

Hirugarren xedapen gehigarria. Jardunbide egokien kodea enpresen zorra modu bideragarrian berregituratzeko.

Gobernuak kreditu-erakundeekin batera bultzatuko du jardunbide egokien kode bat enpresen zorra modu bideragarrian berregituratzeko. Kode horrek, hain zuzen, aukera emango die zor handiak eduki arren bideragarriak diren ETE eta autonomoei euren enpresa-zora berregituratu edo birfinantzatzeko.

Lehenengo xedapen iragankorra. Araubide iragankorra.

Lege hau indarrean sartzean uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 71.6 artikuluaren babesean negoziatzen ari diren birfinantzaketa-akordioei lege hau indarrean

sartu aurreko araubidea aplikatuko zaie, baldin eta zordunak, ordurako, aditu independente bat izendatzea eskatu badio merkataritza-erregistratzaileari, bi alderdiek birfinantzaketaakordioan 71 bis.1 artikuluko araubidea –lege honek ematen dion idazpenarekin– aplikatzea aukeratzen badute salbu.

Bigarren xedapen iragankorra. Konkurtso-administrazioaren araubidea.

Uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeko 27., 34. eta 198. artikuluetan sartutako aldaketak ez dira indarrean jarriko hura garatzen duen araubidea indarrean jarri arte. Araubide hori, hain zuzen Justiziako eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministerioen ekimenez onartu beharko da sei hilabeteko epean, gehienez.

Xedapen indargabetzailea.

Indarrik gabe geratuko dira, lege honetan xedatutakoarekin bat ez datozen edo horren aurka dauden arau guztiak, lerrun berekoak nahiz beheragokoak.

Azken xedapenetatik lehenengoa Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea.

Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 568. artikuluaren titulua eta 1. paragrafoa honela idatzita geratzen dira:

«568. artikulua. Konkurtsoedo aurrekonkurtso-egoeretan etetea.

1.Ez da emango exekuzioa baimentzen eta agintzen duen autorik, Auzitegiak dakienean demandatua konkurtso-egoeran dagoela edota Konkurtso Legearen 5 bis artikuluan aipatzen den komunikazioa egin denean, artikulu horretan zehazten diren ondasunei dagokienez. Azken kasu horretan, exekuzioak berme erreal bati eragiten dionean, exekuzioa abiarazitzat joko da Konkurtso Legearen 57.3 artikuluaren ondorioetarako, azkenean konkurtsoa gertatzen den kasuan, exekuzioa ez abiarazita ere.»

«Azken xedapenetako bigarrena. Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldiei dagokienez, honako aldaketa hauek egiten zaizkio Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginari, zeina martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen:

Bat. 15. artikuluaren 1. paragrafoaren amaieran, lerrokada bat eransten da, hauxe dioena:

«Kapitala kreditu-konpentsazio bidez gehitzeko eragiketak gehitze horrek merkataritzaren ikuspegitik duen zenbatekoan baloratuko dira fiskalki, kontabilitatebalorazioa edozein izanik ere.»

Bi. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 2. paragrafoko b) hizkia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«b) Erakundeei emandakoak eta kontraprestazioan jasotako baloreak, aurreko paragrafoaren azken lerrokadan aurreikusitako kasuan salbu.»

Hiru. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 3. paragrafoaren lehen lerrokada, eta honela idatzita gelditzen da:

«3. a) , b) , c) eta d) letretan aurreikusitako kasuetan, entitate eskualdatzaileak eskualdatutako elementuen merkatuko ohiko balioaren eta horien kontabilitatebalioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian. Dena den, kapitala

kreditu-konpentsazioz gehitzen bada, entitate transmititzaileak kapitalgehikuntzaren zenbatekoaren eta kapitalizatutako kredituaren zerga-balioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian, dagokion proportzioan.»

Lau. 19. artikuluari 14. paragrafoa gehitzen zaio; hona hemen testua:

«14. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aplikatzearen ondoriozko kiten eta itxaronaldien kontabilitate-erregistroari dagokion diru-sarrera zordunaren zerga-oinarrian inputatuko da, ondoren zor beretik eratorritako finantzagastuak erregistratzea dagokion heinean eta aipaturiko diru-sarreraren mugaraino.

Dena den, aurreko lerrokadan aipatzen den diru-sarreraren zenbatekoa erregistratzeke dauden eta zor beretik eratortzen diren finantza-gastuen guztizkoa baino handiagoa bada, hori zerga-aldi bakoitzean erregistratutako finantzagastuekiko proportzioan egotziko da zerga-oinarrian, zor beretik eratorritako eta erregistratzeke dauden guztizko finantza-gastuekiko.»

Azken xedapenetako hirugarrena. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bategina aldatzea –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen–.

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren Legearen testu bateginaren, irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoaren, 45. artikuluaren 1. paragrafoaren b) hizkiaren 19. zenbakia aldatu egiten da, eta honela gelditzen da idatzita:

«19. Maileguen, kredituen edo zordunaren beste obligazio batzuen zenbatekoen kitak edo minorazioak jasotzen dituzten eskriturak, birfinantzaketaakordioetan edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legean ezarritako auzibideaz bestelako ordainketa-akordioetan jasotzen direnak; betiere, subjektu pasiboa zorduna denean. »

Azken xedapenetako laugarrena. Araubide komuneko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait tributu-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorra aldatzea.

Ezabatu egiten da araubide komuneko autonomia-erkidegoen eta autonomiaestatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait tributu-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 6. paragrafoa.

Azken xedapenetako bosgarrena. Merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legea aldatzea.

Merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen

50. artikuluaren 1. paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«1. Sozietate xurgatzailea ehuneko laurogeita hamarraren edo gehiagoren titular zuzena denean, baina ez sozietate anonimoaren edo anonimoen edo erantzukizun mugatukoen kapital osoarena, administratzaileen eta adituen fusioproiektuari buruzko txostenak ez dira beharrezkoak izango; betiere, sozietate xurgatzaileei xurgatutako sozietateetako bazkideei akzioak edo partaidetza sozialak erostea eskaintzen zaienean, arrazoizko balioarekin zenbatetsita, xurgatzea Merkataritza Erregistroan erregistratzen den unetik hasita gehienez ere hilabeteko epean.»

Azken xedapenetako seigarrena. Merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzea.

Honela idatzita gelditzen da merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada:

«Edonola ere, deusezak dira 6. artikuluan berandutza-interesak eskatzeko ezarritako baldintzen aurkakoak diren aldeen artean hitzartutako klausulak edo praktikak, bai eta 8. artikuluan aurreikusitako kobrantza-kostuengatiko kalteordainen edo berandutza-tasa horren kobrantza kanpo uzten dutenak ere. Era berean, deusezak dira berandutza-interesa kanpo uzten duten aldeek hitzartutako klausulak eta praktikak, baita 7. artikuluaren 2. paragrafoan ordezko izaera duten eta berandutza-interesaren legezko tasari buruzkoak diren bestelakoak ere, hartzekodunari kalte egiten dioten abusuzko edukia dutenean; abusuzko klausula edo praktikatzat joko dira, orobat, hitzartutako interesa legezko berandutzainteresaren ehuneko 70 txikiagoa denean, artikulu honetan aurreikusitako egoerak kontuan hartuta aplikatutako interesa abusuzkoa ez dela froga daitekeenean izan ezik. Berandutza-interesaren aldaketa posible hori, Lege honetan jasotakoarekin bat, ez da aplikagarria izango Administrazioarekin egindako merkataritzaeragiketetan.»

Azken xedapenetako zazpigarrena. Enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituen abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituen abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra honela geratzen da idatzita:

«1. Ez dira kontuan hartuko urteko kontuetan aitortutako narriaduragatiko galerak, ibilgetu materialekoak, ondasun higiezinetako inbertsioetakoak eta izakinetakoak badira, edota kobratu beharreko mailegu edo partidetakoak, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 327. artikuluan –uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina– araututako derrigorrezko kapital-murrizketarako galerak eta testu bategin horretako 363.1.e) artikuluan aurreikusitako desegiterako galerak zehazteko, eta, halaber, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 2. artikuluan xedatutako konkurtsoaren aurrekontu objektiboa betetzeko.

2.Aurreko puntuan xedatutakoa 2014. urtean itxiko diren gizarte-ekitaldietan aplikatuko da soilik salbuespen gisa.»

Azken xedapenetako zortzigarrena. Balore-erosketen eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretua aldatzea.

Balore-erosketen eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren d) hizkia honela geratzen da idatzita:

«d) Kredituak finantza-bideragarritasuna arrisku larri eta berehalakoan duten sozietate kotizatuen –nahiz eta konkurtsopean ez egon– akzio bihurtzetik edo kapitalizatzetik datozen erosketak edo bestelako eragiketak; betiere, sozietatearen epe luzeko finantza-berreskurapena bermatzeko xedea duten eragiketak badira.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaio eskaintza publikoa eskatu ezin dela erabakitzea, edozein pertsona interesdunek dagokion eskaera aurkezten duenetik gehienez ere hamabost eguneko epean. Dispentsa-akordioa ez da beharrezkoa izango hizki honetan deskribatutako eragiketak Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordio baten

ondorioz zuzenean egin badira; betiere, aditu independente batek aldeko iritzia eman badu, aipaturiko lege-testuko 71 bis.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.»

Azken xedapenetako bederatzigarrena. Erregelamendu bidezko xedapenak aldatzea.

Lege honek aldatzen dituen erregelamendu-mailako arauetako xedapenak gero ere aldatu ahal izango dira, xedapen horiek jasota dauden arauei dagokien erregelamendumailako arauen bitartez.

Azken xedapenetako hamargarrena. Eskumen-titulua.

Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen aldaketa, lege honen artikulu bakarrean jasotzen dena, Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan xedatutakoaren babesean emana da; artikulu horrek eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari «merkataritzalegediaren eta prozesu-legediaren» esparruetan, arlo horietan autonomia-erkidegoen zuzenbide substantiboaren bereizgarrietatik eratortzen diren berezitasunei kalterik egin gabe.

Lehenengo xedapen gehigarria 149.1.11 artikuluaren babesean emana da; artikulu horrek kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.

Lege honen azken xedapenetako lehenengotik zortzigarrenera bitartean jasotzen diren lege-testuetako gainerako aldaketak aldatutako arauan ezarritako eskumen-tituluan babesten dira.

Azken xedapenetako hamaikagarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean».

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2014ko irailaren 30ean.

FELIPE ERREGEA

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra