Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

16/2014 Legea, irailaren 30ekoa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasak arautzekoa

2014-09-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/10/01, 238. zk.

bcl_66666832.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

9895 16/2014 Legea, irailaren 30ekoa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasak arautzekoa.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (CNMV) , Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen bitartez sortua, zuzenbide publikoko erakunde bat da; nortasun juridiko propioa du, eta arlo publikoan nahiz pribatuan jarduteko ahalmen osoa.

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak 24. artikuluan xedatzen duenaren arabera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baliabide izango dira, besteak beste, dagozkion jarduerak egiteagatik edo zerbitzuak emateagatik jasotzen dituen tasak.

Zerga-neurriei, funtzio publikoaren lege-araubidearen erreformari eta langabeziababesari buruzko abenduaren 29ko 22/1993 Legearen 13. artikuluak, tasa horien funtsezko elementuak zehaztu ostean, tasa horiek aplikatzeko erabakia hartzeko eta horien erregulazioa garatzeko baimena ematen dio Gobernuari.

Baimen horri jarraiki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasak arautzen dituzten hainbat arau onartu dira, eta, horien guztien artetik, batek bakarrik dirau indarrean; zehazki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskainitako zerbitzu eta jarduerengatik aplikatzekoak diren tasei buruzko uztailaren 31ko 1732/1998 Errege Dekretua. Erregedekretu horrek hainbat aldaketa izan ditu. Lehenik, Estatuaren aurrekontu orokorrei buruzko legeen bitartez; izan ere, lege horietako bakoitzak eguneratu egin baititu Estatuko Ogasunaren tasen zenbateko finkoko tasak, inflazioak tasetan urtero duen eragina neutralizatzeko helburu orokorrarekin. Bigarrenik, abenduaren 26ko 46/1984 Legearen –Lege horrek Inbertsio Kolektiboko Erakundeak arautzen ditu, Inbertsio Higiezinen Funtsei eta Sozietateei dagokienez, eta beste finantza-neurri batzuk ere xedatzen ditu– Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 1393/1990 Errege Dekretua partzialki aldatzen duen maiatzaren 21eko 845/1999 Errege Dekretuaren bidez, liburuxkak erregistratzeari dagozkion zerga-egitateetan aldaketa txiki batzuk egiteko xedez. Eta, azkenik, Produktibitatea sustatzeko zerga-alorreko eraberrikuntzari buruzko azaroaren 18ko 23/2005 Legearen bidez, finantza-merkatuaren lehiakortasuna hobetu eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko azaroaren 4ko 2003/71/EE Zuzentarauak –eskaintza publikoaren edo balioak kotizatzeko onartzearen ondorioz argitaratu behar den liburuxkari buruzkoa eta 2001/34/EE Zuzentaraua aldatzen duena– ezarritako lehiakortasun handiagoko esparru berrira egokitzeko asmoz.

Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 10. artikuluak zehaztutakoaren arabera, tasak legeari jarraiki ezarri behar dira, eta tasa horietako bakoitzaren funtsezko elementuak ere legearen arabera arautu behar dira. Era berean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluak tributulegearen erreserbapean dauden elementu eta gaiak zehazten ditu.

Hainbat urte igaro dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasen indarreko araubidea erregulatzen duen uztailaren 31ko 1732/1998 Errege Dekretua onartu zenetik,

eta azken urteotan, gainera, teknologiaren aurrerapenak txertatu dira merkatuen operatiban eta integrazio-prozesuetan. Bi faktore horiek kontuan izanik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aplikatzen ari den tasak berrikustea komeni da, merkatuen egungo egiturara eta ezaugarrietara egokitzeko, bai eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren beraren egiturara ere.

Lege horretan biltzen den berrikuspen-prozesuak hiru helburu ditu. Lehenik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren finantza-nahikotasuna bermatzea, baliokidetasunprintzipioa betez. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren diru-iturri nagusia ondoko tasa hauek dira: finantza-merkatuetan parte hartzen duten pertsona, erakunde eta instituzioei eskaintzen dizkien zerbitzuengatik eta jarduerengatik likidatzen dituenak. Ildo horretan, berrikusi egin dira indarreko zerga-egitateak, eta berri batzuk erantsi; ondorioz, subjektu pasibo berriak txertatu dira, eta tarifak egokitu egin dira.

Bigarrenik, berrikuspenean aintzat hartu da gure ingurune ekonomiko eta juridikoko beste ikuskatzaile batzuek aplikatzen duten tasa-sistema; hain zuzen, gure tasa-araubidea merkatuen testuinguru integratu horrekin ahalik eta gehien bateratzearren, eta tasen ondoriozko kostuak gure kapital-merkatuaren garapenerako elementu negatibo izan ez daitezen.

Azkenik, kudeaketan hobekuntzak egin dira; tasaren subjektu pasiboak ez ezik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala bera ere izango da hobekuntza horien onuradun, murriztu egin baitira likidazioko eta diru-bilketako prozedurei atxikitako karga eta kostuak. Aurrerantzean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak egingo ditu prozedura horiek, bere erregistroetan duen informazioan oinarrituta edo, hala badagokio, xede horietarako informazio-errekerimendu gehigarririk egin beharrik gabe lor dezakeen informazioan oinarrituta.

I. kapituluan, honako gai hauei buruzko manuak biltzen dira: xedea eta aplikazioeremua, aurrekontu-araubidea, arau-iturriak, zerga-oinarriak eta likidazio-oinarriak, eta lurralde nazionalean bizi ez diren subjektu pasiboen tratamendua.

II.kapituluak zazpi atal ditu, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik aplikatu beharreko tasak zehazten dira haietan.

1. atalaren 1. azpiatalean, bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioaren azterketari aplikatu beharreko tasak arautzen dira; 2. azpiatalean, informazio-liburuxkak eta erregistro-dokumentuak erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak; eta 3. azpiatalean, titulizaziofuntsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa eta horien aldaketak eta aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

Atal honetan, bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea zerga-egitatearen funtsezko elementutzat hartzen da. Liburuxka erregistratzeak ez du tasarik sorraraziko, baldin eta aurkeztutako dokumentazioan baloreak negoziaziorako onartzea aurreikusten bada; kasu horretan, bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeari dagokion tasa soilik likidatuko da, egiaztapena egin ostean. Arau hori bera aplikatuko da titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa egiaztatzeko eta erregistratzeko ere.

Ukatzearen, iraungitzearen edo atzera egitearen kasuetarako, zenbateko finkoko tasak aplikatzea aurreikusten da.

2. atalaren 1. azpiatalean, baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta horien aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko beharrezkoa den dokumentazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aztertzeagatik aplikatu beharreko tasak jasotzen dira. Tasa horrek orain arte indarrean egon den EEPa baimentzeko tasa ordezten du; zergaegitatea EEPa egin du(t) en pertsonak/ek (fisikoak edo juridikoak) aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko fasera lekualdatu da, gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak ezarrita, eta EEParen baldintzak aldatzeko kuota finko espezifikoko tasa bat ezarri da.

Halaber, 2. azpiatalean zenbateko finkoko tasa bat ezartzen da, EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatik.

2.atal horretako tasen eraginpeko espedienteak ukatzearen, iraungitzearen eta atzera egitearen kasuetarako, zenbateko finkoko tasak aplikatzea aurreikusten da.

3.atalean, bigarren mailako merkatu ofizialak, negoziazio-sistema multilateralak, kontrapartida zentraleko erakundeak eta baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere, baimendu eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aztertzeko zenbateko finkoko tasak ezartzen dira; horiek guztiak Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1 artikuluaren a) eta b) hizkietan daude bilduta.

4.atalaren 1. azpiatalean, pertsona edo erakunde jakin batzuk eta horiekin lotutako egintzak baimentzeko edo oposiziorik eza adierazteko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatik aplikatu beharreko zenbateko finkoko tasak zehazten dira. Tasa horrek inbertsio-zerbitzuetako enpresen (IZE) , inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileen (IKESK) , arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileen (AKESK) eta titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileen (TFSK) sorrera eta horien guztien egintza jakin batzuk hartzen ditu eraginpean, bai eta Europako Erkidegokoak izan gabe Espainian sukurtsal bidez edo libreki jarduten duten inbertsiozerbitzuetako enpresak (IZE) eta inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak (IKESK) ere. Tasa guztien zenbatekoa finkoa da, eta aztertu beharreko eragiketa zehatzaren ezaugarrien araberakoa.

2.azpiatalean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan pertsona edo erakunde jakin batzuk edo horiekin lotutako egintzak inskribatzeagatik aplikatu beharreko tasak biltzen dira, erakunde motaren eta egintzaren arabera. Tasa horiek honako hauek inskribatzea hartzen dute eraginpean: IZE, IKESK, AKESK, TFSK, inbertsio kolektiboko erakundeak (IKE) , IKEen gordailuzainak, Espainian merkaturatutako atzerriko IKE, arrisku-kapitaleko erakundeak (AKE) eta atzerriko IZE eta IKESKen Espainiako agenteak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere, baldin eta egintza horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialean inskribatu beharrekoak badira. Tasa guztien zenbatekoa finkoa da, eta egin beharreko inskripzio zehatzaren ezaugarrien araberakoa.

5.atalean, atzerriko IKEak Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzen dituztela Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egiaztatzeagatik aplikatu beharreko zenbateko finkoko tasak zehazten dira, eta bi erakunde mota bereizten dira: alde batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren –Balio higigarrietako inbertsio kolektiboko organismo (BHIKO) jakin batzuei buruzko lege-, erregelamendueta administrazio-mailako xedapenak koordinatzen ditu– eraginpean daudenak, eta, bestetik, gainerakoak. Tasa hori urtero sortzen da.

6.atalean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak pertsona eta erakunde jakin batzuen gain etengabe egiten duen ikuskapenagatik eta gainbegiratzeagatik aplikatzekoak diren tasak biltzen dira. Horrela, bada, 1. azpiatalean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean erregistratutako pertsona edo erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratzeagatik aplikatu beharreko tasak arautzen dira; horien artean sartzen dira IZE, IKESK, TFSK, IKE eta horien erakunde gordailuzainak, AKE eta AKESK guztiak. Tasa horien zerga-oinarria, IZEen eta sozietate kudeatzaileen kasuan, baliabide propio galdagarriekin lotuta dago; IKEen kasuan, ondarearekin; IKEen gordailuzainen kasuan, gordailatutako ondarearekin; eta AKEen kasuan, sozietateen edo funtsen guztizko aktiboarekin. Kasu guztietan, gutxieneko kuota finkoa ezartzen da eta tasaren sortzapena seihilekoa izango da; nolanahi ere, AKEen, TFSKen eta AKESKen kasuan, urtekoa izango da sortzapena.

2.azpiatalean, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo erakundeen portaera-arauak gainbegiratzeagatiko eta ikuskatzeagatiko tasa jasotzen da; horrek IZE guztiak hartzen ditu eraginpean, bai eta inbertsio-zerbitzuak emateko gaituta dauden kreditu-erakunde (KE) eta IKESK guztiak ere. Eraginpean hartzen ditu atzerriko IZE, KE

eta IKESKetako agente eta sukurtsalak ere, Espainian helbideratuta badaude eta inbertsio-zerbitzuak nahiz zerbitzu osagarriak emateko gaituta baldin badaude; bestalde, Europar Batasunekoak ez diren estatuetako IZEak eta KEak ere hartzen ditu eraginpean, baldin eta Espainian inbertsio-zerbitzuak libreki emateko baimenduta baldin badaude, sukurtsalik gabe. Tasa hori lortzeko, bi tarifa batu behar dira, eta tarifa horietako bakoitzak gutxieneko kuota finkoa du zehaztuta. Lehen tarifari dagokionez, zerga-oinarria honako hau da: inbertsio-zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta aurrekoekin lotuta dauden baloremerkatuaren gainerako jarduerak egiteagatik jasotzen diren guztizko diru-sarrera gordinak; bigarren tarifa, berriz, zerbitzu horien hartzaile diren txikizkako bezero eta profesionalen kopuruarekiko proportzionala da. Tasak urteko sortzapena du.

3.azpiatalean, honako hauen jarduera gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak jasotzen dira: baloreen bigarren mailako merkatuetako kideena, eta baloreak erregistratu eta likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeena. Kasu horietan, zergaoinarriak merkatuetan egindako eragiketa kopurua eta Sistemen Sozietatean izandako saldoak izango dira. Tasa horiek sei hilean behin sortzen dira.

4.azpiatalean, honako hauek gainbegiratu eta ikuskatzeagatik aplikatu beharreko tasak finkatzen dira: bigarren mailako merkatu ofizialak eta negoziazio-sistema multilateralak bideratzen dituzten erakundeak, finantza-tresnen gaineko konpentsaziozerbitzuak administratzeko baimenduta dauden kontrapartida zentraleko erakundeak, eta baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak kudeatzeko baimenduta dauden erakundeak. Zerga-oinarriari dagokionez, errenta finko eta aldakorreko eskurako merkatuen kasuan, merkatuko negoziazio-zifrak izango dira; gerokoen eta aukeren merkatuen kasuan, kontratu kopurua; eta erregistroedo likidazio-sistemak eta konpentsazio-sistemak administratzen dituzten erakundeen kasuan, ematen dituzten zerbitzuen araberako kuota finkoa aplikatzen da. Tasa horiek sei hilean behin sortzen dira.

Azkenik, 5. azpiatalean, negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren erakundeek informazioa igortzeko betebeharra betetzen dutela ikuskatu eta gainbegiratzeagatik aplikatu beharreko tasak ezartzen dira. Tasa horien zenbateko finkoa aldatu egiten da: burtsan duten kapitalizazioaren arabera, negoziaziorako onartutako akzioak dituzten erakundeen kasuan, eta informazioa igortzeko betebehar zehatzen arabera, negoziaziorako onartutako baloreak akzioak ez diren erakundeen kasuan. Tasa horiek sei hilean behin sortzen dira.

Kapitulua amaitzeko, 7. atalean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro publikoetan jasotako informazioari dagozkion ziurtagiriak egiteagatik aplikatzekoak diren tasak zehazten dira; subjektu pasiboak autolikidatzen dituen bakarrak, hain zuzen.

III. kapituluan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasak kudeatzeko eta ordaintzeko arauak garatzen dira.

Bukatzeko, hainbat xedapen ditu legeak: xedapen gehigarri bat, gastu publikoari eusteari buruzkoa; xedapen iragankor bat, legea indarrean sartzean izapidetzen ari diren espedienteei aplikatu beharreko araubidea zehazten duena; xedapen indargabetzaile bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasei buruzkoak diren eta lege honen maila berekoak edo txikiagokoak diren arauak indargabetzen dituena; eta hiru azken xedapen. Azken xedapen horietako lehenengoan, eskumen-titulua aipatzen da; bigarrenean, lege hau garatzeko gaikuntza ematen zaio Gobernuari; hirugarrenean, berriz, legea 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko dela indarrean finkatzen da, egoki ezartzen dela bermatzeko, eta lege honek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta subjektu pasiboen kudeaketa ekonomiko-administratiboan eta kontabilitatekoan eragiten dituen aldaketa sakonek ahalik eta inpaktu txikiena izan dezaten ziurtatzeko.

AURKIBIDEA

I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

2. artikulua. Aurrekontu-araubidea.

3. artikulua. Arau-iturriak.

4. artikulua. Zerga-oinarria.

5. artikulua. Likidazio-oinarria.

6. artikulua. Egoiliarrak ez diren subjektu pasiboen ordezkaritza.

II.kapitulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) zerbitzu jakin batzuk emateagatik aplikatzekoak diren tasak.

1.atala. Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, informazio-liburuxken eta erregistro-dokumentuen modalitate guztiak erregistratzeko, eta titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa edo horien aldaketak eta aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

1.azpiatala. Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

7. artikulua. Zerga-egitatea.

8. artikulua. Subjektu pasiboa.

9. artikulua. Zerga-oinarria.

10. artikulua. Karga-tasak eta kuotak.

11. artikulua. Sortzapena.

12. artikulua. Likidazioa.

2.azpiatala. Informazio-liburuxken eta erregistro-dokumentuen modalitate guztiak erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

13. artikulua. Zerga-egitatea.

14. artikulua. Subjektu pasiboa.

15. artikulua. Kuotak.

16. artikulua. Sortzapena.

17. artikulua. Likidazioa.

3.azpiatala. Titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa, eta horien aldaketak zein aktibo berrien sarrerak egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

18. artikulua. Zerga-egitatea.

19. artikulua. Subjektu pasiboa.

20. artikulua. Kuota.

21. artikulua. Sortzapena.

22. artikulua. Likidazioa.

2.atala. Baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta horien aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko, eta EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

1.azpiatala. Baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta horien aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

23. artikulua. Zerga-egitatea.

24. artikulua. Subjektu pasiboa.

25. artikulua. Zerga-oinarria.

26. artikulua. Karga-tasak eta kuotak.

27. artikulua. Sortzapena.

28. artikulua. Likidazioa.

2.azpiatala. EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

29. artikulua. Zerga-egitatea.

30. artikulua. Subjektu pasiboa.

31. artikulua. Kuota.

32. artikulua. Sortzapena.

33. artikulua. Likidazioa.

3.atala. Bigarren mailako merkatu ofizialak, negoziazio-sistema multilateralak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak, kontrapartida zentraleko erakundeak eta erakunde horiekin lotutako egintzak baimendu eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

34. artikulua. Zerga-egitatea.

35. artikulua. Subjektu pasiboa.

36. artikulua. Kuota.

37. artikulua. Sortzapena.

38. artikulua. Likidazioa.

4.atala. Pertsonak edo erakundeak eta horiekin lotutako egintzak baimentzeko edo horien guztien oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan pertsona edo erakunde horiek eta horiekin lotutako egintzak inskribatzeagatiko tasak.

1.azpiatala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk eta horiekin lotutako egintzak baimentzeko edo horien guztien oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak.

39. artikulua. Zerga-egitatea.

40. artikulua. Subjektu pasiboa.

41. artikulua. Kuotak.

42. artikulua. Sortzapena.

43. artikulua. Likidazioa.

2.azpiatala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk eta horiekin lotutako egintzak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasak.

44. artikulua. Zerga-egitatea.

45. artikulua. Subjektu pasiboa.

46. artikulua. Kuotak.

47. artikulua. Sortzapena.

48. artikulua. Likidazioa.

5. atala. Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeagatiko tasak.

49. artikulua. Zerga-egitatea.

50. artikulua. Subjektu pasiboa.

51. artikulua. Kuota.

52. artikulua. Sortzapena.

53. artikulua. Likidazioa.

6.atala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko

tasak.

1.azpiatala. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan erregistratutako pertsona edo erakunde jakin batzuen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak.

54. artikulua. Zerga-egitatea.

55. artikulua. Subjektu pasiboa.

56. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

57. artikulua. Sortzapena.

58. artikulua. Likidazioa.

2.azpiatala. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo erakundeen portaera-arauak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak.

59. artikulua. Zerga-egitatea.

60. artikulua. Subjektu pasiboa.

61. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

62. artikulua. Sortzapena.

63. artikulua. Likidazioa.

3.azpiatala. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako kideen jarduera, negoziazio-sistema multilateralak eta kontrapartida zentraleko erakundeak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeak eta burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan –kontrapartida zentraleko erakunde baten bitartez konpentsatzen ez direnak– kontrako alderdi diren erakundeak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak.

64. artikulua. Zerga-egitatea.

65. artikulua. Subjektu pasiboa.

66. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

67. artikulua. Sortzapena.

68. artikulua. Likidazioa.

4.azpiatala. Bigarren mailako merkatu ofizialak, negoziazio-sistema multilateralak, finantza-tresnen gaineko konpentsazio-zerbitzuak administratzeko baimenduta dauden kontrapartida zentraleko erakundeak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak kudeatzeko baimenduta dauden erakundeak eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1 artikuluko a) eta b) hizkietan zerrendatutako gainerako erakundeak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak.

69. artikulua. Zerga-egitatea.

70. artikulua. Subjektu pasiboa.

71. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

72. artikulua. Sortzapena.

73. artikulua. Likidazioa.

5.azpiatala. Negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren erakunde edo pertsonek, titulizazio-funtsek eta banku-aktiboen funtsek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igortzeko betebeharraren arauak betetzen direla ikuskatu eta gainbegiratzeagatiko tasak.

74. artikulua. Zerga-egitatea.

75. artikulua. Subjektu pasiboa.

76. artikulua. Kuotak.

77. artikulua. Sortzapena.

78. artikulua. Likidazioa.

7. atala. Ziurtagiriak egiteagatiko tasak.

79. artikulua. Zerga-egitatea.

80. artikulua. Subjektu pasiboa.

81. artikulua. Kuota.

82. artikulua. Sortzapena.

83. artikulua. Likidazioa.

III. kapitulua. Kudeaketa-arauak.

84. artikulua. Organo kudeatzailea.

85. artikulua. Ordainketa.

Xedapen gehigarria. Gastu publikoari eustea.

Xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren espedienteei dagozkien tasei aplikatzeko araudia.

Xedapen indargabetzailea.

Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.

Azken xedapenetako bigarrena. Erregelamenduz garatzeko gaikuntza. Azken xedapenetako hirugarrena. Indarrean sartzea.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.Lege honen xedea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) hurrengo artikuluetan zehaztutako jarduerak egiteagatik eta zerbitzuak emateagatik aplikatzekoak diren tasen araubide juridikoa ezartzea da.

2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jarduerak egiteagatik eta zerbitzuak emateagatik aplikatzekoak diren tasak lurralde nazional osoan aplikatuko dira.

2. artikulua. Aurrekontu-araubidea.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jarduerak egiteagatik eta zerbitzuak emateagatik aplikatzekoak diren tasetatik eratorritako diru-sarrerak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrekontuko diru-sarreratzat hartzen dira.

3. artikulua. Arau-iturriak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ematen dituen zerbitzuengatik eta egiten dituen jarduerengatik aplikatu beharreko tasak lege honetan xedatutakoaren araberakoak izango dira, eta, bertan aurreikusten ez diren alderdietan, Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren araberakoak.

4. artikulua. Zerga-oinarria.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egin beharreko likidazioen zergaoinarria zehazteko, subjektu pasiboek edo horien izenean diharduten hirugarrenek, informazioa bidaltzeko duten betebeharrak betez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera igortzen duten informazioa hartuko da oinarri gisa.

2.Sortzapen-aldi jakin batean ez badago informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera igortzeko betebeharrik, zerga-oinarria aurreko aldiari dagokion informazioan jasotako datuetan oinarrituz zehaztuko da.

3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igortzeko betebeharrik ez badago, subjektu pasiboek edo horien izenean jarduten duten hirugarrenek likidazioa egiteko eskatzen zaien informazioa bidali beharko dute, tasa sortzen denetik 30 eguneko epean.

4.Aurreko paragrafoetan aipatutako informazioa eskatutako epeetan igortzen ez bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak dagokion likidazioa egiteko beharrezkoak diren egiaztapeneta ikerketa-jardunak egingo ditu, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

5. artikulua. Likidazio-oinarria.

Likidazio-oinarria kalkulatzeko, hala badagokio, zerga-oinarriari lege honetan zehaztutako murriztapenak aplikatuko zaizkio; betiere, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

6. artikulua. Egoiliarrak ez diren subjektu pasiboen ordezkaritza.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egin beharreko likidazioen kasuan, subjektu pasiboa lurralde nazionaleko egoiliar ez den pertsona edo erakunde bat baldin bada, pertsona edo erakunde horrek Espainian ordezkari bat izendatu beharko du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren tasak ordaintzeko.

2.Egoitza Espainiako lurraldean duen ordezkaria egongo da harremanetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin tasei dagokienez; ordezkari horrek beteko ditu tasek eragindako administrazio-jardunak, eta tasa ordaintzeko erantzule solidario izango da.

II. KAPITULUA

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) zerbitzu jakin batzuk emateagatik

aplikatzekoak diren tasak

1.atala. Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, informazio-liburuxken eta erregistrodokumentuen modalitate guztiak erregistratzeko, eta titulizazio-funtsen eta bankuaktiboen funtsen eraketa edo horien aldaketak eta aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

1.azpiatala. Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa

aztertzeagatiko tasak

7. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau da: bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aztertzea, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta lege hori garatzeko xedapenei jarraiki galdagarria baita.

8. artikulua. Subjektu pasiboa.

Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko eskaera egiten duen pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

9. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga-oinarria, partaidetzako baloreen kasuan, negoziaziorako onartuko diren eskaintza publikoko baloreen benetako balioa izango da; aldez aurretik eskaintza publikorik izan ez bada, berriz, baloreen balio nominala. Balore-burtsan negoziaziorako onartzeko eskaera lehen aldiz egiten duen sozietatearen akzioen kasuan, gutxieneko kuota finkoa ezarriko da.

Partaidetzakoak ez diren baloreen kasuan, zerga-oinarria negoziaziorako onartuko diren baloreen balio nominala izango da; balio nominalik ez badute, berriz, haien benetako balioa.

10. artikulua. Karga-tasak eta kuotak.

1.1.1 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetan partaidetzako baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa. Tributu-kuota honako hau izango da: likidazio-oinarria ehuneko 0,01eko karga-tasarekin biderkatuz ateratzen den emaitza; eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 4.000,00 eta 70.000,00 euro izango dira, hurrenez hurren. Balore-burtsan negoziaziorako onartzeko eskaera lehen aldiz egin duen sozietate baten akzioak baldin badira, aurreko artikuluan aurreikusitako gutxieneko kuota finkoa 25.000,00 eurokoa izango da.

2.1.2 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetan partaidetzako baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa, betiere partaidetzako balore horiek Europar Batasuneko beste Estatu batean jaulki badira, jatorrizko Estatu kideko agintari eskudunak onartutako liburuxkaren babespean, eta liburuxka hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean indarreko legerian aurreikusitako epean eta moduan jakinarazi bada. Tributu-kuota honako hau izango da: likidazio-oinarria ehuneko 0,002ko kargatasarekin biderkatuz ateratzen den emaitza; eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 600,00 eta 11.000,00 euro izango dira, hurrenez hurren. Balore-burtsan negoziaziorako onartzeko eskaera lehen aldiz egin duen sozietate baten akzioak baldin badira, aurreko artikuluan aurreikusitako gutxieneko kuota finkoa 4.000,00 eurokoa izango da.

3.1.3 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetan partaidetzakoak ez diren baloreak negoziaziorako onartzeko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa. Tributu-kuota kalkulatzeko, hurrengo 1.3.1 eta 1.3.2 tarifen kuotak batu behar dira:

a) 1.3.1 tarifa. Tributu-kuota honako hau izango da: likidazio-oinarria ehuneko 0,01eko karga-tasarekin biderkatuz ateratzen den emaitza; eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 3.000,00 eta 60.000,00 euro izango dira, hurrenez hurren.

b) 1.3.2 tarifa. 500,00 euroko kuota finkoa aplikatuko zaio subjektu pasibo batek oinarrizko liburuxka baten esparruan egindako onarpen-baldintzen egiaztapen bakoitzari, betiere liburuxka horren esparruan hamar egiaztapenen kopurua gainditzen bada, ordaindukoei eta warrantei dagozkienak alde batera utzita.

4.1.4 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetan partaidetzakoak ez diren baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa, betiere balore horiek Europar Batasuneko beste Estatu batean jaulki badira, jatorrizko Estatu kideko agintari eskudunak onartutako liburuxkaren babespean, eta liburuxka hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean indarreko legerian aurreikusitako epean eta moduan jakinarazi bazaio. Tributu-kuota kalkulatzeko, hurrengo 1.4.1 eta 1.4.2 tarifen kuotak batu behar dira:

a) 1.4.1 tarifa. Tributu-kuota honako hau izango da: likidazio-oinarria ehuneko 0,002ko karga-tasarekin biderkatuz ateratzen den emaitza; eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 400,00 eta 9.000,00 euro izango dira, hurrenez hurren.

b) 1.4.2 tarifa. 100,00 euroko kuota finkoa aplikatuko zaio subjektu pasiboak oinarrizko liburuxka baten esparruan egindako onarpen-baldintzen egiaztapen bakoitzari, betiere liburuxka horren esparruan hamar egiaztapenen kopurua gainditzen bada, ordaindukoei eta warrantei dagozkienak alde batera utzita.

11. artikulua. Sortzapena.

10. artikuluan bildutako tasak dagokion eskaera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkezten den unean sortuko dira.

12. artikulua. Likidazioa.

1.Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 10. artikuluan jasotako tasei dagokien likidazioa egingo du.

2.10. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan bildutako partaidetzakoak ez diren baloreak negoziaziorako onartzeko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko dokumentazioa aztertzeagatiko tasen kasuan, subjektu pasiboak oinarrizko liburuxka baten esparruan egiten dituen azterketak badira, hiru hilean behin likidazio bakarra egingo da oinarrizko liburuxka horri dagozkion hiruhileko natural bakoitzean egindako egiaztapen guztietarako. Oinarrizko subjektu pasibo bakoitzari oinarrizko liburuxka baten esparruan likidatutako 1.3.1 eta 1.4.1 tarifen kuoten baturak ezin izango du gainditu oinarrizko liburuxka aplikatuta negoziaziorako onartutako zenbatekoaren guztizkoari egindako likidazio bakarrak izango zukeen zenbatekoa.

3.Bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak negoziaziorako onartzeko baldintzak betetzearen inguruko egiaztapena ukatzen den kasuetan, edota espedientean atzera egitean edo iraungitzean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak dagokion likidazioa egingo du zirkunstantzia horiek gertatzen diren unetik aurrera; likidazio horrek 3.000,00 euroko kuota finkoa izango du 10. artikuluko 1. eta 3. paragrafoetako tasen kasuan, eta 400,00 euroko kuota finkoa, aldiz, 10. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetako tasen kasuan.

2.azpiatala. Informazio-liburuxken eta erregistro-dokumentuen modalitate guztiak erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

13. artikulua. Zerga-egitatea.

1.Tasaren zerga-egitatea honako hau da: informazio-liburuxkak eta erregistrodokumentuak –dokumentu bakar gisa landutako liburuxka informatiboen zati direnak izan ezik–, bai eta horien gehigarriak ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea, hori guztia galdagarria baita Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta lege hori garatzeko xedapenei jarraiki.

2.Tasa horiek ez dira galdagarriak izango, baldin eta aztertzeko aurkeztutako dokumentazioan baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartzea aurreikusi bada, eta onarpen hori informazio-liburuxka eta erregistro-dokumentua erregistratu zirenetik sei hilabeteko epea igaro baino lehen gertatu bada; kasu horretan,

10. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

14. artikulua. Subjektu pasiboa.

Dagokion erregistro ofizialean inskribatzeko eskaeraren xede den pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

15. artikulua. Kuotak.

1.1.5 tarifa. Partaidetzako baloreen informazio-liburuxkak eta erregistrodokumentuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 25.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da. Baloreen jaulkitzaile den erakundeak informazio-liburuxka edo erregistro-dokumentua aurkeztu duen unean bigarren mailako merkatu ofizial batean onartutako partaidetzako baloreak baldin baditu, 10.000,00 euroko kuota aplikatuko da.

2.1.6 tarifa. Partaidetzakoak ez diren baloreen eta beste finantza-tresna batzuen informazio-liburuxkak eta erregistro-dokumentuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 5.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

3.1.7 tarifa. Informazio-liburuxken eta erregistro-dokumentuen gehigarriak erregistro ofizialetan inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 300,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

4.Liburuxkan partaidetzako baloreak eta partaidetzakoak ez direnak edo beste finantza-tresna batzuk batera biltzen direnean, 1.5 tarifari dagozkion tasak aplikatuko dira.

16. artikulua. Sortzapena.

1.15. artikuluan bildutako tasak dagokion eskaera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkezten den unean sortuko dira.

2.Baloreak negoziaziorako onartzea aurreikusten duen informazio-liburuxka edo erregistro-dokumentu baten erregistroa egindakoan, liburuxka edo dokumentua erregistroan inskribatu zen egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean balore horiek ez badira negoziaziorako onartzen, 15.1 eta 15.2 artikuluetan bildutako tasak ere sortuko dira.

17. artikulua. Likidazioa.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak liburuxka edo erregistro-dokumentua inskribatu ostean likidatuko ditu 15. artikuluan aipatzen diren tasak, 16. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutako kasuan izan ezik, kasu horretan sortu ondoren likidatuko baita tasa.

2.Inskripzioa ukatzean eta espedientean atzera egitean edo iraungitzean, likidazioa gertaera horiek jazotzen diren unetik aurrera egingo da.

3.azpiatala. Titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa, eta horien aldaketak zein aktibo berrien sarrerak egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko

beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

18. artikulua. Zerga-egitatea.

1.Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: titulizazio-funtsen eta bankuaktiboen funtsen eraketa, eta horien aldaketak eta aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea, hori guztia galdagarria baita honako arau hauei jarraiki: Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea; Ondasun Higiezinetako Sozietateen eta Inbertsio Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araubideari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legea; Kredituerakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea; Aktiboen titulizazio-funtsak eta titulizazio-funtsen sozietate-kudeatzaileak arautzen dituen maiatzaren 14ko 926/1998 Errege Dekretua; eta Aktiboak kudeatzeko sozietateen araubide juridikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 1559/2012 Errege Dekretua eta horiek guztiak garatzeko xedapenak.

2.Tasa hori ez da galdagarria izango baldin eta aztertzeko aurkeztutako dokumentazioan baloreak bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartzea aurreikusten bada, eta onarpen hori liburuxka erregistratu zenetik sei hilabeteko epea igaro baino lehen gertatu bada; kasu horretan, 10. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

19. artikulua. Subjektu pasiboa.

Eraketa edo aldaketak eta aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko eskaeraren xede den titulizazio-funtsa edo banku-aktiboen funtsa izango da tasaren subjektu pasiboa.

20. artikulua. Kuota.

1.1.8 tarifa. Titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa egiaztatzeko eta erregistratzeko edo inskribatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 5.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

2.1.9 tarifa. Titulizazio-funtsen eta banku-aktiboen funtsen eraketa-eskrituraren aldaketa erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 300,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

3.1.10 tarifa. Aktibo berrien sarrera egiaztatzeko eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 100,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

21. artikulua. Sortzapena.

20. artikuluan jasotako tasak dagokion eskaera edo aldaketaren komunikazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkezten den unean sortuko dira.

22. artikulua. Likidazioa.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko ditu 20. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan jasotako tasak, dagokien egiaztapen, erregistro edo inskripzioa egin ostean.

2.20.3 artikuluan jasotako tasaren kasuan, hiruhileko likidazio bakar bat gauzatuko da, eta horren zenbatekoa honako hau izango da: subjektu pasiboak dagokion hiruhileko naturalean egin dituen sarrera berriei dagozkien sorrarazitako tasa guztien batura.

3.Egiaztapena eta erregistroa edo inskripzioa ukatzen den kasuetan, eta espedientean atzera egiten den edo iraungi egiten den kasuan, likidazioa gertaera horiek jazotzen diren unean egingo da.

2.atala. Baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta horien aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko, eta EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko

beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

1.azpiatala. Baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta horien aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

23. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea honako hau da: baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) eta baimena beharrezkoa duten aldaketak izapidetzeko eta baimentzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta lege hori garatzeko xedapenei jarraiki galdagarria baita.

24. artikulua. Subjektu pasiboa.

Baimen-eskaeraren xede den pertsona edo erakundea izango da subjektu pasiboa. Pertsona edo erakunde bat baino gehiago baldin badira baimenaren xede, haietako bakoitza izango da subjektu pasibo.

25. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga-oinarria eskaintzaren xedea osatzen duten baloreen benetako balioa izango da; balio hori honako arau hauen arabera kalkulatuko da:

a) EEPa salerosketa moduan egiten bada, benetako balioa kalkulatzeko, balore bakoitzarengatik dirutan eskainitako kontraprestazioa eskaintzan bildutako balore kopuruarekin biderkatu beharko da.

b) EEPa truke moduan edo salerosketaren eta trukearen arteko uztarketa moduan egiten bada, benetako balioa kalkulatzeko, eskaintzaren liburuxkan agertzen den

eskudiruzko prezio baliokidea eskaintzan bildutako balore kopuruarekin biderkatu beharko da.

26. artikulua. Karga-tasak eta kuotak.

1.2.1 tarifa. Baloreak erosteko eskaintza publikoak (EEP) izapidetzeko eta baimentzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa. Tributu-kuota kalkulatzeko, likidazio-oinarria jarraian zehaztutako karga-tasekin biderkatu beharko da:

a) 2.1.1 tarifa. Aplikatu beharreko zerga-oinarria 25. artikuluaren a) paragrafoan xedatutakoaren araberakoa baldin bada, karga-tasa honako hau izango da: ehuneko 0,0225, gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 10.000,00 eta 150.000,00 euro izanik, hurrenez hurren.

b) 2.1.2 tarifa. Aplikatu beharreko zerga-oinarria 25. artikuluaren b) paragrafoan xedatutakoaren araberakoa baldin bada, karga-tasa honako hau izango da: ehuneko 0,03, gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 10.000,00 eta 200.000,00 euro izanik, hurrenez hurren.

2.2.2 tarifa. EEPa aldatzeko baimena lortzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 35.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

3.Hala dagokionean, aurreko bi paragrafoetan zehaztutako kuotak hainbanatu egingo dira baimenaren xede diren subjektu pasiboen artean, eskaintzan edo horren aldaketan duten partaidetzaren arabera.

27. artikulua. Sortzapena.

26. artikuluan aipatutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean izapidetzeko eta baimentzeko dagokion eskaera aurkeztean sortuko dira.

28. artikulua. Likidazioa.

1.EEPa edo horren aldaketa baimendu ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak dagokion likidazioa gauzatuko du, 26. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

2.EEPa edo horren aldaketa izapidetzeko eta baimentzeko eskaera ukatzen den kasuetan, eta dagokion espedientean atzera egiten den edo iraungi egiten den kasuetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 26. artikuluan zehaztutako tasen likidazioa egingo du, eta 10.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko du.

2.azpiatala. EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

29. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea honako hau da: EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta lege hori garatzeko xedapenei jarraiki.

30. artikulua. Subjektu pasiboa.

Dispentsaren edo salbuespenaren xede den pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa. Pertsona edo erakunde bat baino gehiago baldin badira dispentsaren edo salbuespenaren xede, haietako bakoitza izango da subjektu pasibo.

31. artikulua. Kuota.

1.2.3 tarifa. EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena emateko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasa: 35.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

2.Hala dagokionean, aurreko kuota hori hainbanatu egingo da, dispentsaren edo salbuespenaren xede diren subjektu pasiboen artean.

32. artikulua. Sortzapena.

31. artikuluan jasotako tasa dagokion dispentsaren edo salbuespenaren eskaera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkezten den unean sortuko da.

33. artikulua. Likidazioa.

1.EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena eman ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak dagokion likidazioa gauzatuko du, 31. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

2.EEPa egiteko betebeharraren dispentsa edo salbuespena ukatzen den kasuetan, eta dagokion espedientean atzera egiten den edo iraungi egiten den kasuetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 31. artikuluan zehaztutako tasen likidazioa egingo du, eta 10.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko du.

3.atala. Bigarren mailako merkatu ofizialak, negoziazio-sistema multilateralak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak, kontrapartida zentraleko erakundeak eta erakunde horiekin lotutako egintzak baimendu eta erregistratzeko beharrezkoa den

dokumentazioa aztertzeagatiko tasak

34. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hauetarako beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea izango da:

a) Bigarren mailako merkatu ofizialak –zor publikokoak izan ezik–, negoziaziosistema multilateralak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak eta kontrapartida zentraleko erakundeak (merkatuen azpiegiturak) baimentzeko eta ondoren erregistratzeko.

b) Merkatuen azpiegituren erregelamenduen aldaketa baimentzeko eta ondoren erregistratzeko.

c) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b) artikuluetan zerrendatutako erakundeen estatutuen aldaketak baimentzeko.

d) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b) artikuluetan zerrendatutako erakundeak eraginpean hartzen dituzten sozietate-eragiketak baimentzeko, partaidetza adierazgarriak eskuratzeari oposiziorik eza adierazteko, eta erakunde horietan kontrol-partaidetzak eskuratzea baimentzeko.

e) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 31.5, 44 bis.7 eta

44ter.7 artikuluetan aipatzen diren sozietate-partaidetzak eta akordio edo hitzarmenak baimentzeko.

f) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b) artikuluetan zerrendatutako erakundeetako administrazio-kontseiluko kideen, zuzendarien eta antzekoen izendapena baimentzeko.

g) Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeak merkatuen azpiegituretan parte hartzen duten kide edo erakunde bihurtzen dituen jakinarazpena eta ziurtagiria egiteko, hori guztia galdagarria baita Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta lege hori garatzeko xedapenei jarraiki.

35. artikulua. Subjektu pasiboa.

Baimen-eskaeraren eta, hala badagokio, jakinarazpen edo ziurtagiriaren igorpenaren, oposiziorik ezaren adierazpenaren edo erregistroaren xede den pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

36. artikulua. Kuota.

3.tarifa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira, aztertu beharreko dokumentazio motaren arabera:

Tarifa

Kuota finkoa

Aztertu beharreko dokumentazio mota

(euroak)

 

 

 

 

 

3.1 tarifa

20.000,00

Merkatuen azpiegiturak baimentzea eta ondoren erregistratzea.

3.2 tarifa

10.000,00

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeen sozietate-eragiketen baimena,

 

 

negoziazio-sistema multilateralak bideratzen dituzten erakundeei

 

 

dagozkionak izan ezik.

 

 

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeetan kontroleko partaidetza

 

 

adierazgarriak eskuratzeko baimena ematea.

3.3 tarifa

5.000,00

Negoziazio-sistema multilateralak bideratzen dituzten erakundeen

 

 

sozietate-eragiketak baimentzea.

 

 

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeetako kontrolekoak ez diren

 

 

kapitalaren % 10etik gorako partaidetza adierazgarriak eskuratzeari

 

 

dagozkion oposiziorik ezaren akordioak.

 

 

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 31.5, 44 bis.7

 

 

eta 44 ter.7 artikuluetan aipatzen diren akordio edo hitzarmenak

 

 

baimentzea.

3.4 tarifa

3.000,00

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeen estatutuak aldatzeko baimena

 

 

ematea.

 

 

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeen Erregelamenduak aldatzeko

 

 

baimena ematea eta ondoren erregistratzea.

3.5 tarifa

1.000,00

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeetan kontrolekoak ez diren

 

 

kapitalaren % 10etik beherako partaidetza adierazgarriak eskuratzeari

 

 

dagozkion oposiziorik ezaren akordioak.

3.6 tarifa

300,00

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1.a) eta b)

 

 

artikuluetan zerrendatutako erakundeetako administrazio-kontseiluko

 

 

kideen, zuzendarien eta antzekoen izendapena baimentzea.

 

 

Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeak merkatuen azpiegituretan

 

 

parte hartzen duten kide edo erakunde bihurtzen dituen jakinarazpena eta

 

 

ziurtagiria egitea.

 

 

 

37. artikulua. Sortzapena.

36. artikuluan bildutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean dagokion baimen-eskaera eta, hala badagokio, erregistro-eskaera aurkeztean sortuko dira, oposiziorik ezaren adierazpenaren eskaera aurkeztean edota jakinarazpen eta ziurtagiria igortzean.

38. artikulua. Likidazioa.

1.36. artikuluan aipatzen diren tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko ditu, baimena, erregistroa, oposiziorik ezaren adierazpena edo jakinarazpena eta ziurtagiria gauzatu ostean.

2.Baimena, erregistroa, oposiziorik ezaren adierazpena edo jakinarazpen eta ziurtagiria ukatzen diren kasuetan, eta dagokion espedientean atzera egiten den edo iraungi egiten den kasuetan, gertaera horiek jazo ondoren egingo da likidazioa.

4.atala. Pertsonak edo erakundeak eta horiekin lotutako egintzak baimentzeko edo oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatiko tasak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan pertsona edo erakunde horiek eta horiekin lotutako egintzak inskribatzeagatiko tasak

1.azpiatala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk eta horiekin lotutako egintzak baimentzeko edo oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa

aztertzeagatiko tasak

39. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauetarako beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea izango da:

a) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak (IZE) , inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak (IKESK) , arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak (AKESK) eta titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak (TFSK) baimentzeko, bai eta horien estatutuen, jarduera-programaren eta horiek guztiak eraginpean hartzen dituzten sozietate-eragiketen aldaketak baimentzeko ere.

b) IZE, IKESK, AKESK eta TFSK erakundeen kontroleko partaidetzak eta partaidetza adierazgarriak eskuratzearen oposiziorik eza adierazteko.

c) IZE eta IKESK erakundeei zerbitzuak sukurtsalarekin edo sukurtsalik gabe Europar Batasunekoa ez den Estatu batean emateko baimena emateko.

d) IZE eta IKESK erakundeek edo horien taldeek Europar Batasunekoa ez den estatu batean helbideratutako IZE edo IKESK atzerritar bateko partaidetza hartzeko edo sortzeko.

e) Europako Erkidegokoak ez diren edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren –Balio higigarrietako inbertsio kolektiboko organismo jakin batzuei buruzko lege-, erregelamendueta administrazio-mailako xedapenak koordinatzen ditu– eraginpean ez dauden IZE eta IKESK erakundeei Espainian zerbitzuak sukurtsal bidez edo libreki ematea baimentzeko, eta horien jarduera-programa aldatzeko.

Hori guztia honako arau hauetan aurreikusitakoari jarraiki: Ondasun Higiezinetako Sozietateen eta Inbertsio Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araubideari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legean; Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean; Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean; Arrisku-kapitalen erakundeak eta haien elkarte kudeatzaileak arautzen dituen azaroaren 24ko 25/2005 Legean, eta horiek guztiak garatzeko xedapenetan.

40. artikulua. Subjektu pasiboa.

1.Baimenaren edo oposiziorik ezaren adierazpenaren eskaeraren xede den pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

2.Pertsona edo erakunde bat baino gehiago baldin badira eskaeraren xede, haietako bakoitza izango da subjektu pasibo.

3.Eskaeraren xede den pertsona edo erakundea oraindik eratu gabe baldin badago, eskaera egin duen pertsona edo erakundea izango da subjektu pasiboa.

4.Hala dagokionean, kuota zati berdinetan hainbanatuko da, eskaera egin duten subjektu pasiboen artean.

41. artikulua. Kuotak.

1.4.1 tarifa. Baimena emateko edo oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa eta honako erakunde hauekin lotutako beste egintza batzuk aztertzeagatiko tasa:

a) IZE erakundeekin; honako hauen kasuan izan ezik: soilik aginduak hartzeko eta transmititzeko baimena eskatzen duten balore-agentziak (BA) –bezeroen tresna edo funtsei eutsi gabe, eta, horretaz gain, inbertsioei buruzko aholkularitza-zerbitzua (eremu murriztuko BA) eman ala ez eman–, zorroen sozietate kudeatzaileak (ZSK) eta finantzaaholkularitzarako enpresak (FIAE) .

b) IKESK erakundeekin.

c) AKESK erakundeekin.

d) TFSK erakundeekin.

e) Europako Erkidegokoak ez diren edo uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean ez dauden IZE eta IKESK erakundeekin; betiere, Espainian zerbitzuak sukurtsal bidez edo libreki ematen badituzte (Europako Erkidegokoa ez den IZE erakundea eta Europako Erkidegokoa ez den IKESK erakundea) .

Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira, aztertu beharreko dokumentazio motaren arabera:

 

Kuota

 

Tarifa

finkoa

Aztertu beharreko dokumentazio mota

 

(euroak)

 

 

 

 

4.1.1 tarifa

10.000,00

Aurreko a) hizkitik d) hizkira bitartean bildutako erakundeak eta erakunde

 

 

horiek eraginpean hartzen dituzten sozietate-eragiketak baimentzea.

 

 

Aurreko e) hizkian bildutako erakundeei Espainian zerbitzuak emateko

 

 

baimena ematea.

4.1.2 tarifa

5.000,00

Aurreko a) hizkitik e) hizkira bitartean bildutako erakundeetan kontroleko

 

 

partaidetzak eskuratzeko oposiziorik eza adieraztea.

 

 

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeei edo horien taldeei

 

 

Europar Batasunekoa ez den Estatu batean helbideratutako IZE edo

 

 

IKESK atzerritar bateko partaidetza hartzeko edo sortzeko baimena

 

 

ematea.

 

 

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeei Europar Batasunekoa ez

 

 

den Estatu batean zerbitzuak sukurtsal bidez emateko baimena

 

 

ematea.

4.1.3 tarifa

3.000,00

Aurreko a) hizkitik d) hizkira bitartean jasotako erakundeen estatutuak

 

 

aldatzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) hizkitik e) hizkira bitartean jasotako erakundeen jarduera-

 

 

programa aldatzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) hizkitik e) hizkira bitartean jasotako erakundeetan kontrolekoak

 

 

ez diren partaidetza adierazgarriak eskuratzeko oposiziorik eza

 

 

adieraztea.

 

 

Aurreko a) eta b) hizkietan jasotako erakundeei Europar Batasunekoa ez

 

 

den Estatu batean zerbitzuak libreki emateko baimena ematea.

 

 

 

2.4.2 tarifa. Baimena emateko edo oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa eta honako pertsona edo erakunde hauekin lotutako beste egintza batzuk aztertzeagatiko tasa:

a) Eremu murriztuko BAekin.

b) ZSKekin.

c) FIAEekin.

Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira, aztertu beharreko dokumentazio motaren arabera:

 

Kuota

 

Tarifa

finkoa

Aztertu beharreko dokumentazio mota

 

(euroak)

 

 

 

 

4.2.1 tarifa

6.000,00

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeak eta eraginpean hartzen

 

 

dituzten sozietate-eragiketak baimentzea.

4.2.2 tarifa

3.000,00

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeetan kontrol-partaidetzak

 

 

eskuratzeko oposiziorik eza adieraztea.

 

 

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeei edo horien taldeei

 

 

Europar Batasunekoa ez den Estatu batean helbideratutako IZE edo

 

 

IKESK atzerritar bateko partaidetza hartzeko edo sortzeko baimena

 

 

ematea.

 

 

Aurreko a) eta b) hizkietan bildutako erakundeei Europar Batasunekoa ez

 

 

den Estatu batean zerbitzuak sukurtsal bidez edo libreki emateko

 

 

baimena ematea.

4.2.3 tarifa

1.000,00

Aurreko c) hizkiko pertsonak edo erakundeak eta horien sozietate-

 

 

eragiketak baimentzea.

 

 

Aurreko c) hizkiko erakundeetan kontrol-partaidetza adierazgarriak

 

 

eskuratzeko oposiziorik eza adieraztea.

 

 

Aurreko c) hizkiko pertsona edo erakundeei edo horien taldeei Europar

 

 

Batasunekoa ez den Estatu batean helbideratutako IZE edo IKESK

 

 

bateko partaidetza hartzeko edo sortzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) hizkitik c) hizkira bitartean bildutako pertsona edo erakundeen

 

 

estatutuak eta jarduera-programa aldatzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) hizkitik c) hizkira bitartean bildutako erakundeetan kontrolekoak

 

 

ez diren partaidetza adierazgarriak eskuratzeko oposiziorik eza

 

 

adieraztea.

 

 

Aurreko c) hizkiko pertsona edo erakundeei Europar Batasunekoa ez den

 

 

Estatu batean zerbitzuak sukurtsal bidez edo libreki emateko baimena

 

 

ematea.

 

 

 

42. artikulua. Sortzapena.

41. artikuluan zehaztutako tasak dagokion baimena edo oposiziorik ezaren adierazpena erabakitzen den unean sortuko dira. Baimena edo adierazpena ukatzean, edota espedientean atzera egitean edo iraungitzean, tasa ez da sortuko.

43. artikulua. Likidazioa.

41. artikuluan zerrendatutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko ditu.

2.azpiatala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk eta horiekin lotutako egintzak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasak

44. artikulua. Zerga-egitatea.

1.Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: IZE, IKESK, AKESK eta TFSK erakundeen, inbertsio kolektiboko erakundeen (IKE) , arrisku-kapitaleko erakundeen (AKE) , IKE erakundeen gordailuzainena, Espainian merkaturatutako atzerriko IKE erakundeen, Europako Erkidegokoak ez diren IZE eta IKESK erakundeen sukurtsalen, Europar Batasunekoa den Estatu batean baimendutako IZE eta IKESK erakundeen Espainiako sukurtsal eta agenteen erregistro ofizialetan pertsona edo erakundeak inskribatzea, bai eta pertsona edo erakunde horiekin lotutako egintzak inskribatzea ere, baldin eta egintza horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagozkion erregistro ofizialetan inskribatzekoak badira; hori guztia honako lege hauetan aurreikusitakoari jarraiki: Balore

Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean; Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean; Arrisku-kapitalen erakundeak eta haien elkarte kudeatzaileak arautzen dituen azaroaren 24ko 25/2005 Legean; Ondasun Higiezinetako Sozietateen eta Inbertsio Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araubideari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legean, eta horiek guztiak garatzeko xedapenetan.

2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan pertsonen edo erakundeen baja inskribatzea ez da tasa honen zerga-egitate izango, ez eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ofizioz egindako inskripzioak ere.

45. artikulua. Subjektu pasiboa.

Dagokion erregistro ofizialean inskribatzeko eskaeraren xede den pertsona edo

erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

46. artikulua. Kuotak.

1.4.3 tarifa. Espainian baimendutako IZE, IKESK, AKESK eta TFSK erakundeak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere –baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatu behar badira–, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

Tarifa

Kuota finkoa

Inskripzio mota

(euroak)

 

 

 

 

 

4.3 tarifa

300,00

Erregistroan inskribatzea.

 

 

Estatutuen, jarduera-programen eta sozietate-eragiketen aldaketak

 

 

inskribatzea.

 

 

Aholkulariak, administratzaileak, zuzendariak eta antzekoak inskribatzea.

 

 

IZEko erakunde nagusietako aholkulariak, administratzaileak, zuzendariak

 

 

eta antzekoak inskribatzea.

 

 

Erakundea baloreen jaulkitzaileen kontuko idatzoharren erregistroa

 

 

eramateko arduradun moduan inskribatzea.

 

 

Ordezkaritza-akordioak inskribatzea.

 

 

 

2.4.4 tarifa. Europar Batasunekoa den Estatu batean baimendutako IZE eta IKESK erakundeen sukurtsalak, Europako Erkidegokoak ez diren IZE eta IKESK erakundeak eta Espainian dituzten agenteak, eta IKE erakundeen gordailuzainak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa, betiere Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagozkien erregistro ofizialetan inskribatzekoak badira. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

 

Kuota

 

Tarifa

finkoa

Inskripzio mota

 

(euroak)

 

 

 

 

4.4.1 tarifa

5.000,00

Europar Batasuneko Estatu batean baimendutako IZE edo IKESKen

 

 

sukurtsalak inskribatzea.

 

 

IKEen gordailuzainak inskribatzea.

 

 

Europar Batasuneko Estatu batean baimendutako IZE edo IKESKen lehen

 

 

agentea –Espainian helbideratutakoa– inskribatzea.

4.4.2 tarifa

300,00

Europar Batasuneko Estatu batean baimendutako IZE edo IKESKen

 

 

bigarren agentea edo hurrengoak –Espainian helbideratutakoak–

 

 

inskribatzea.

 

 

Europako Erkidegokoa ez den IZE eta IKESKren sukurtsala inskribatzea.

 

 

Atzerriko IZE eta IKESKen sukurtsalei dagokienez erregistroetan ageri

 

 

diren datuen aldaketak inskribatzea.

3.4.5 tarifa. Espainiako eta Espainian merkaturatutako atzerriko AKE eta IKE erakundeak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere –baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzekoak badira–, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

 

Kuota

 

Tarifa

finkoa

Inskripzio mota

 

(euroak)

 

 

 

 

4.5.1 tarifa

2.500,00

Espainiako IKE eta AKEak inskribatzea.

 

 

Espainiako IKE eta AKEen fusioko edo zatiketako eragiketak edo

 

 

bestelako sozietate-eragiketak inskribatzea.

 

 

2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean ez dauden IKEak inskribatzea.

 

 

Inbertsio-funtsetan errentagarritasun-helburu zehatz berria inskribatzea.

4.5.2 tarifa

1.000,00

Inbertsio-funtsetako inbertitzailearentzat funtsezkoak diren liburuxketako

 

 

eta funtsezko datuen dokumentuetako funtsezko aldaketak –4.5.1

 

 

tarifan biltzen ez direnak– inskribatzea.

 

 

AKE erakundeen liburuxketako aldaketak inskribatzea.

 

 

Europar Batasuneko beste Estatu batean 2009/65/EE Zuzentarauari

 

 

jarraiki baimendutako IKEak inskribatzea.

4.5.3 tarifa

300,00

Erregelamenduen edo estatutuen aldaketak inskribatzea.

 

 

Aholkulariak, zuzendariak eta antzekoak inskribatzea.

 

 

IKE erakundeetako inbertitzailearen liburuxketako eta funtsezko datuen

 

 

dokumentuetako aldaketak –4.5.1 eta 4.5.2 tarifetan biltzen ez direnak–

 

 

inskribatzea.

 

 

Nazioko eta atzerriko IKE erakundeak bigarren mailako merkatu

 

 

ofizialetan negoziaziorako onartzeko baldintzak betetzearen

 

 

egiaztapena inskribatzea.

 

 

Aktiboak kudeatzeko akordioak edo kudeaketan ordezkaritza edo

 

 

azpiordezkaritza emateko akordioak eta bestelako ordezkaritza-

 

 

akordioak inskribatzea.

 

 

Inbertsio-sozietateak ordezkatzeaz eta/edo administratzeaz arduratzen

 

 

den erakunde-aldaketa inskribatzea.

 

 

 

47. artikulua. Sortzapena.

46. artikuluan bildutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan dagokion inskripzioa erabakitzen den unean sortuko dira.

48. artikulua. Likidazioa.

46. artikuluan bildutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko

ditu.

5.atala. Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeagatiko tasak

49. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: Espainian merkaturatutako atzerriko IKE erakundeei dagokienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzearen etengabeko egiaztapena egitea, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean eta lege horiek garatzeko xedapenetan aurreikusitakoari jarraiki.

50. artikulua. Subjektu pasiboa.

Espainian merkaturatutako IKE atzerritarrak izango dira subjektu pasiboak; betiere, sortzapen-egunean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatuta badaude.

51. artikulua. Kuota.

1.5.1 tarifa. Espainiakoak ez diren eta uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean ez dauden IKEek Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzen dituztela etengabe egiaztatzeagatiko tasa: 3.000,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

2.5.2 tarifa. Espainiakoak ez diren eta uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean dauden IKEek Espainian merkaturatzeko baldintzak betetzen dituztela etengabe egiaztatzeagatiko tasa: 2.500,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

52. artikulua. Sortzapena.

Tasa urtero sortuko da, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1ean.

53. artikulua. Likidazioa.

51. artikuluan zehaztutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko

ditu.

6.atala. Pertsona edo erakunde jakin batzuk gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak

1.azpiatala. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatutako pertsona edo erakunde jakin batzuen kaudimeneta jarduera-baldintzak

gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak

54. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatutako pertsona edo erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak etengabe gainbegiratu eta ikuskatzea, aldizka igortzen dizkioten txostenak aztertuta, informazio hori egiaztatuta, eta beharrezkoak diren in situ ikuskapenak eginez; hori guztia honako arau hauetan aurreikusitakoari jarraiki: Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean, Arriskukapitalen erakundeak eta haien elkarte kudeatzaileak arautzen dituen azaroaren 24ko 25/2005 Legean, Ondasun Higiezinetako Sozietateen eta Inbertsio Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araubideari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legean, eta horiek guztiak garatzeko xedapenetan, kaudimenari eta jarduerari buruzko honako baldintza hauei dagokienez:

a) Kaudimena, gutxieneko baliabide propioen eskakizunak, inbertsioen baldintzak edo egokitasuna, eta aplikatu beharreko koefizienteak.

b) Arauetan eskatzen diren akziodun kopuruari, ondareari eta kapitalari buruzkoak.

c) Jardueraren, baliabide material eta giza baliabideen eta eskatutako kontrolsistemen araberako antolamendu-egiturarekin lotutako eskakizunak.

55. artikulua. Subjektu pasiboa.

Sortzapen-egunean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan

inskribatuta dauden IZE, IKESK, AKESK, TFSK, IKE, AKE erakundeak eta IKE nahiz AKE erakundeen gordailuzainak izango dira subjektu pasiboak; betiere, sortzapen-egunean likidazioedo xurgatze-prozesuan daudenak eta egoera horren berri Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokion gertaera garrantzitsuaren bidez eman diotenak izan ezik.

56. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

1.6.1 tarifa. IZE eta IKESK erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Hala badagokio, zerga-oinarria sortzapeneguneko baliabide propioak izango dira, indarreko araudiaren arabera galdagarriak. Karga-tasa eta kuota honako hauek izango dira:

a) 6.1.1 tarifa. Aplikatu beharreko zentzuzko erregulaziori jarraiki, baliabide propioen maila jakin bat izan behar duten IZE erakundeen kasuan: ehuneko 0,1, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

b) 6.1.2 tarifa. IKESK erakundeen kasuan: ehuneko 0,025, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

2.6.2 tarifa. IKE erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Inbertsio-sozietateen eta funtsen ondarea izango da zerga-oinarria, sortzapen-egunean. Karga-tasa ehuneko 0,00175 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

3.6.3 tarifa. IKE eta AKE erakundeen gordailuzainen jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: sortzapenegunean, erakundean gordailatutako AKE erakundeen, inbertsio-sozietateen eta funtsen ondarearen eskudirutako zenbatekoa. Karga-tasa ehuneko 0,0005 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

4.6.4 tarifa. TFSK eta AKESK erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Hala badagokio, zerga-oinarria sortzapenaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n dituen baliabide propioak izango dira, indarreko araudiaren arabera galdagarriak. Karga-tasa honako hau izango da:

a) 6.4.1 tarifa. TFSK erakundeen kasuan: ehuneko 0,050, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa izango da.

b) 6.4.2 tarifa. AKESK erakundeen kasuan: ehuneko 0,040, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa izango da.

5.6.5 tarifa. AKE erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Arrisku-kapitalen sozietateen eta funtsen guztizko aktiboa izango da zerga-oinarria, sortzapen-egunaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n. Karga-tasa ehuneko 0,002 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa izango da.

57. artikulua. Sortzapena.

1.56.1, 56.2 eta 56.3 artikuluan bildutako tasak seihileko natural bakoitzaren azken egunean sortuko dira.

2.56.4 eta 56.5 artikuluan bildutako tasak urtero sortuko dira, ekitaldi bakoitzeko irailaren 1ean.

58. artikulua. Likidazioa.

56. artikuluan zehaztutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko ditu.

2.azpiatala. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo erakundeen portaeraarauak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak

59. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: inbertsio-zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta aurrekoekin lotura duten balore-merkatuetako gainerako jarduerak egiteko gaituta dauden pertsona edo erakundeek Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen I. kapituluko VII. tituluan eta 70.ter eta 70.quater artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen dituzten aztertzeko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak

etengabe egiten dituen gainbegiratze eta ikuskapenak, aldizka igortzen dizkioten txostenak aztertuta, informazio hori egiaztatuta, eta beharrezkoak diren in situ ikuskapenak eginez; hori guztia Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean eta lege hori garatzeko xedapenetan zehaztutakoari jarraiki.

60. artikulua. Subjektu pasiboa.

Honako hauek izango dira tasaren subjektu pasiboak:

a) tasaren sortzapen-egunean, inbertsio-zerbitzuak emateko gaituta dauden IZE erakundeak, kreditu-erakundeak (KE) eta IKESK erakundeak;

b) tasaren sortzapen-egunean, inbertsio-zerbitzuak eta osagarriak emateko gaituta dauden atzerriko IZE, KE eta IKESK erakundeen Espainian helbideratutako sukurtsal eta agenteak;

c) Europar Batasunekoak ez diren Estatuetako IZE eta EK erakundeak, Espainian inbertsio-zerbitzuak libreki eta sukurtsalik gabe emateko baimenduta daudenean.

61. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

6.6tarifa. Inbertsio-zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta aurrekoekin lotura duten balore-merkatuetako gainerako jarduerak egiteko garaian portaera-arauak gainbegiratzeagatiko eta ikuskatzeagatiko tasa. Tasa kalkulatzeko, hurrengo 6.6.1 eta

6.6.2tarifak batu beharko dira:

a) 6.6.1 tarifa. Zerga-oinarria honako hau izango da: inbertsio-zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta aurrekoekin lotuta dauden balore-merkatuaren gainerako jarduerak egiteagatik sortzapenaren aurreko ekitaldian jaso diren guztizko diru-sarrera gordinak, pizgarriak barnean hartuta. Kuota kalkulatzeko, likidazio-oinarriari ehuneko 0,047ko karga-tasa aplikatu behar zaio, eta gutxieneko kuota finkoa 350,00 eurokoa izango da.

b) 6.6.2 tarifa. Zerga-oinarria honako hau izango da: sortzapenaren aurreko ekitaldian, erakundearen inbertsio-zerbitzuen, zerbitzu osagarrien edo aurrekoekin lotuta dauden balore-merkatuaren gainerako jardueren hartzaile izan diren txikizkako bezeroen eta profesionalen kopurua. Kuota kalkulatzeko, likidazio-oinarria 0,47 eurorekin biderkatu behar da, eta gutxieneko kuota finkoa 850,00 eurokoa izango da.

62. artikulua. Sortzapena.

61. artikuluan aipatzen diren tasak urtero sortuko dira, ekitaldi bakoitzeko apirilaren

1ean.

63. artikulua. Likidazioa.

61. artikuluan zehaztutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko

ditu.

3.azpiatala. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako kideen jarduera, negoziaziosistema multilateralak eta kontrapartida zentraleko erakundeak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeak eta burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan –kontrapartida zentraleko erakunde baten bitartez konpentsatzen ez direnak– kontrako alderdi diren erakundeak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak

64. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako kideen, negoziazio-sistema multilateraletako kideen, lurralde nazionalean kokatuta dauden kontrapartida zentraleko erakundeetako kideen eta baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeetako kideen gain Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak etengabe egiten duen gainbegiratzea eta

ikuskapena, aldizka igortzen dizkioten txostenak aztertuta eta informazio hori egiaztatuta, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean eta lege hori garatzeko xedapenetan ezarritakoari jarraiki.

Halaber, tasaren zerga-egitatea izango da burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan – kontrapartida zentraleko erakunde baten bitartez konpentsatzen ez direnak– kontrako alderdi finantzario edo ez-finantzario moduan jarduten duten erakunde egoiliarrek aplikatzen dituzten arriskuak murrizteko teknikak gainbegiratu eta ikuskatzea, burtsaz kanpoko deribatuei, kontrapartida zentraleko erakundeei eta eragiketen erregistroei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 Erregelamenduan (EB) xedatutakoari jarraiki.

65. artikulua. Subjektu pasiboa.

Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratu behar dituen negoziazio-sistema multilateraletako kide diren pertsona eta erakundeak izango dira tasaren subjektu pasiboak, bai eta kontrapartida zentraleko erakunde bateko kide konpentsatzaile diren erakundeak eta baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeak ere.

Tasaren subjektu pasiboak izango dira pertsona edo erakunde egoiliarrak ere; betiere, kontrapartida zentraleko erakunde (KZE) batean konpentsatzen ez diren burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan kontrako alderdi finantzario edo ez-finantzario moduan jarduten badute, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aipatutako 648/2012 EB Erregelamenduaren 11. artikuluan aurreikusitako KZE batean konpentsatzen ez diren burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan aplikatu beharreko arriskuak murrizteko teknikei dagokienez egin beharreko berrikuspenen eskumenean dauden heinean.

66. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

1.6.7 tarifa. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialetako eta negoziazio-sistema multilateraletako kideen jarduera gainbegiratzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: subjektu pasiboek, beren kontura, bigarren mailako merkatu ofizialetan eta negoziazio-sistema multilateraletan burutzen dituzten baloreen salerosketako eragiketen kopurua, edo seihileko naturalean parte hartu edo bideratu duten eragiketen kopurua, betiere salbuespen izanik epemugako eragiketak edo zor publikotzat kalifikatutako baloreen salerosketako eragiketa sinpleak. Eragiketa bakoitzaren zenbatekoa eta eragiketa mota kontuan izanik, zenbateko finkoko honako tasa hauek aplikatuko dira:

a) 6.7.1 tarifa. Akzioen eta errenta aldakorreko eskurako gainerako baloreen gaineko eragiketak:

Tarteak: benetako balioa eurotan, eragiketa bakoitzeko

Kuota eurotan

 

 

300,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,020000

300,01–3.000,00 bitartean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,050000

3.000,01–35.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,350659

35.000,01–70.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,478864

70.000,01–140.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . .

0,683993

140.000,00 baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,991685

 

 

b) 6.7.2 tarifa. Errenta finkoko baloreen gaineko eragiketak:

Tarteak: balio nominala eurotan, eragiketa bakoitzeko

Kuota eurotan

 

 

3.000,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,031250

3.000,01–6.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,062500

6.000,00 baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,218750

c) Aurreko karga-tasak aplikatzetik ateratzen diren kuoten batura 300,00 euro baino txikiagoa baldin bada, 300,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

2.6.8 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetako eta gerokoen zein aukeren kontratuen negoziazio-sistema multilateraletako kideen jarduera gainbegiratzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: azpiko finantzarioa duten deribatuen kontratuen kasuan, seihilekoan negoziatutako kontratuen kopurua; eta azpiko ez-finantzarioa duten deribatuen kontratuen kasuan, sortzapenaren seihilekoan negoziatutako kontratuen xedearen azpian dauden zerbitzuko, hornidurako edo entregako unitateak.

Zenbateko finkoko honako tasa hauek aplikatuko dira:

a) 6.8.1 tarifa. Balore higigarrien eta balore horiek osatutako saskien gaineko indizeen gainean azpiko finantzarioa duten deribatuen kontratuak.

Tarteak: kontratuaren balio nozionala, eurotan

Kuota eurotan, kontratu

bakoitzeko

 

 

 

50.000,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,0007

50.000,01etik aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,0058

 

 

Tarifa hori kalkulatzeko, balio nozionala honako formula hauen arabera kalkulatuko da:

–Balore higigarrien eta indizeen gaineko gerokoen kasuan: gerokoaren prezioa X kontratuaren biderkatzailea.

–Zorraren gaineko gerokoen kasuan: gerokoaren prezioa X kontratuaren nominala.

–Balore higigarrien eta indizeen gaineko aukeren kasuan: ekitaldiko prezioa X kontratuaren biderkatzailea.

–Zorraren gaineko aukeren kasuan: ekitaldiko prezioa X kontratuaren nominala.

b) 6.8.2 tarifa. Azpiko ez-finantzarioa duten deribatuen kontratuak.

Zerbitzuko, hornidurako edo entregako unitateak

Kuota eurotan, unitate

bakoitzeko

 

 

 

Megawatt/ordu bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . . .

0,00031

Oliba-olio tona bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . . .

0,05000

 

 

c) Aurreko a) eta b) hizkietako tarifa bakoitzean, 300,00 euroko gutxieneko kuota finkoa aplikatuko da.

3.6.9 tarifa. Baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeen jarduera gainbegiratzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemetan, norbere kontura eta hirugarrenen bidez, seihileko naturalaren hilabete bakoitzeko azken egunean duten saldoaren benetako balioaren –errenta aldakorreko baloreen kasuan– eta balore nominalaren –errenta finkoko baloreen kasuan– batez bestekoa, zor publikotzat kalifikatutako baloreak izan ezik. Saldo moduan izandako balore motaren arabera, honako karga-tasa hauek aplikatuko dira:

a) 6.9.1 tarifa. Errenta aldakorreko saldoak: karga-tasa ehuneko 0,00014 izango da, eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 1.700,00 eta 75.000,00 eurokoak izango dira, hurrenez hurren.

b) 6.9.2 tarifa. Errenta finkoko saldoak: karga-tasa ehuneko 0,00047 izango da, eta gutxieneko eta gehieneko kuota finkoak 3.100,00 eta 190.000,00 eurokoak izango dira, hurrenez hurren.

4.6.10 tarifa. Kontrapartida zentraleko erakunde (KZE) bateko kide konpentsatzaileen jarduera gainbegiratzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: transakzio kopurua edo horien benetako balioa, edo kontratu deribatuen balio nozionala edo horien kopurua, edo KZE erakundeak posizio irekiagatik aurkezteko eskatzen dituen bermeen zenbatekoa, KZE erakundean konpentsazioaren eta, hala badagokio, likidazioaren arduradun den kide bakoitzaren deribatuen kontratuetako azpikoen eta transakzioen xede diren balore higigarrien operatibaren eta izaeraren arabera. Azpiko ez-finantzarioa duten deribatuen kontratuen kasuan, zerga-oinarria zerbitzuko, hornidurako eta entregako unitatea izango da, kontratu bakoitzaren azpikoaren izaeraren arabera.

Balore higigarrien edo konpentsazioaren xede diren deribatuen kontratuen azpikoen operatiba eta izaera aintzat hartuta aplikatu beharreko tarifak honako hauek izango dira:

a) 6.10.1 tarifa. Akzioen eta errenta aldakorreko gainerako balore higigarrien salerosketen konpentsazioa. Sortzapenaren seihilekoan konpentsatzeko eramandako negoziazio-transakzio bakoitzeko 0,00525 euroko zenbateko finkoko tasa aplikatuko da.

b) 6.10.2 tarifa. Transakzioen edo zorra adierazten duten baloreen gaineko eragiketa sinple eta aldiberekoen konpentsazioa. Konpentsatzeko eramandako eragiketa edo transakzioengatik sortzapenaren seihileko osoan eskatutako posizio irekiagatiko bermeen balorearen batez besteko zenbatekoari ehuneko 0,00525eko karga-tasa aplikatuko zaio.

c) 6.10.3 tarifa. Balore higigarrien gaineko azpiko finantzarioa duten deribatuen kontratuen konpentsazioa eta balore horiekin osatutako saskien gaineko indizeak. Zenbateko finkoko honako tasa hauek aplikatuko dira:

Tarteak: balio nozionala eurotan, seihilekoan

Kuota eurotan, kontratu

konpentsatutako kontratu bakoitzeko

bakoitzeko

 

 

50.000,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,0007

50.000,01etik aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,0058

 

 

d) 6.10.4 tarifa. Interes-tasen, truke-tasen edo aurreko hizkietan bildu ez den izaera finantzarioko beste edozein azpikoren gaineko deribatuen kontratuen konpentsazioa. Konpentsatzeko eramandako kontratu edo eragiketa edo transakzioengatik sortzapenaren seihileko osoan eskatutako posizioagatiko bermeen balorearen batez besteko zenbatekoari ehuneko 0,00525eko karga-tasa aplikatuko zaio.

e) 6.10.5 tarifa. Azpiko ez-finantzarioa duten deribatuen kontratuen konpentsazioa. Sortzapenaren seihileko osoan konpentsatutako kontratuen xedean azpian dagoen zerbitzuaren, horniduraren edo entregaren unitatearen arabera, zenbateko finkoko honako tasa hauek aplikatuko dira:

Zerbitzuko, hornidurako edo entregako unitateak

Kuota eurotan

 

 

Megawatt/ordu bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . .

0,00031

Oliba-olio tona bakoitzeko . . . . . . . . . . . . . . .

0,05000

 

 

f) 300,00 euroko gutxieneko kuota finkoa aplikatuko da aurreko a) hizkitik e) hizkira bitarteko tarifa bakoitzean.

5.6.11 tarifa. Burtsaz kanpoko deribatuen kontratuetan –KZE baten bitartez konpentsatzen ez direnak– kontrako alderdi finantzario edo ez-finantzario moduan jarduten duten erakunde egoiliarrek aplikatzen dituzten arriskuak murrizteko teknikak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: urte naturaleko seihileko bakoitzean erakunde egoiliar bakoitzak egindako kontratuen kopurua, betiere kontratu horien kontrako alderdi izanik eta baldin eta kontratu horiek arriskuak murrizteko tekniken eraginpean baldin badaude, lehen aipatu dugun 648/2012 EB Erregelamenduaren 11. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, baldin eta KZE batean

konpentsazioaren xede izan ez badira eta Erregelamendu horretako 9. artikuluaren arabera baimendutako eragiketen erregistro batean jakinarazteko betebeharrari atxikita badaude. Horretarako, tasa horri atxikitako kontrako alderdi diren erakundeek sortzapenaren seihilekoa amaitu eta egutegiko segidako hogei egunen epean lehen aipatutako burtsaz kanpoko deribatuen kontratu guztiak biltzen dituen adierazpena bidali behar dute Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera, eragiketa-erregistro bakoitzean jakinarazitakoak zehaztuta eta kontrako alderdia Espainian finkatutako erakunde ez-finantzario bat zutenak banakatuta.

Adierazpenaren xede den kontratu bakoitzeko, 0,0035 euroko zenbateko finkoko tasa aplikatuko da, gutxieneko kuota finkoa 300,00 eurokoa izanik.

67. artikulua. Sortzapena.

Tasak seihileko naturalaren azken egunean sortuko dira, 66. artikuluan aipatzen diren tarifetan bildutako kontzeptuetatik tasen subjektu pasiboaren kasuan betetzen direnengatik.

68. artikulua. Likidazioa.

66. artikuluan zerrendatutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko ditu.

4.azpiatala. Bigarren mailako merkatu ofizialak, negoziazio-sistema multilateralak, finantza-tresnen gaineko konpentsazio-zerbitzuak administratzeko baimenduta dauden kontrapartida zentraleko erakundeak, baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak kudeatzeko baimenduta dauden erakundeak eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1 artikuluko a) eta b) hizkietan zerrendatutako gainerako

erakundeak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasak

69. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1 artikuluko a) eta b) hizkietan zerrendatutako erakundeen gain Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak etengabe egiten duen gainbegiratzea eta ikuskapena, aldizka igortzen dizkioten txostenak aztertuta eta informazio hori egiaztatuta, uztailaren 28ko 24/1988 Lege horretan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritakoari jarraiki.

70. artikulua. Subjektu pasiboa.

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 84.1 artikuluaren a) eta b) hizkietan aipatzen erakundeak izango dira subjektu pasibo.

71. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

1.6.12 tarifa. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak eta negoziazio-sistema multilateralak bideratzen dituzten sozietateak gainbegiratzeagatiko tasa, gerokoen eta aukeren negoziazio-sistema multilateralak eta bigarren mailako merkatu ofizialak izan ezik. Zerga-oinarria honako hau izango da: seihileko naturalean dagokion merkatua edo negoziazio-sistema multilaterala bideratzen duen sozietate edo erakundeak negoziaziorako onartutako balore guztien zenbateko negoziatuaren batura. Zenbateko hori zehaztearren, errenta aldakorreko baloreak negoziazioko benetako balioaren arabera zenbatuko dira; eta errenta finkokoak, aldiz, euren nominal negoziatuaren arabera, zor publikotzat hartutako baloreak izan ezik, horiek ez baitira sartzen zenbaketa horretan.

a) 6.12.1 tarifa. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak eta negoziazio-sistema multilateralak –errenta aldakorreko baloreak eta, hala badagokio, errenta finkoko baloreak

ere negoziaziorako onartzen dituztenak– bideratzen dituzten erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.12.1 tarifa

Balore negoziatuetako benetako balioaren (RV) eta balio

Kuota finkoa

nominalaren (RF) arteko batura (milioi eurotan) .

(euroak)

 

 

 

 

6.12.1.1 tarifa

1.000,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,00

6.12.1.2 tarifa

1.000,01–5.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5.000,00

6.12.1.3 tarifa

5.000,01–40.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

50.000,00

6.12.1.4 tarifa

40.000,01–100.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

75.000,00

6.12.1.5 tarifa

100.000,01–200.000,00 bitartean. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

150.000,00

6.12.1.6 tarifa

200.000,01-400.000,00 bitartean . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

225.000,00

6.12.1.7 tarifa

400.000,00 baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

300.000,00

 

 

 

b) 6.12.2 tarifa. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak eta negoziazio-sistema multilateralak –negoziaziorako soilik errenta finkoko baloreak onartzen dituztenak– bideratzen dituzten erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.12.2 tarifa

Negoziatutako errenta finkoko baloreen balio nominala (milioi

Kuota finkoa

eurotan)

(euroak)

 

 

 

 

6.12.2.1 tarifa

100.000,00 arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,00

6.12.2.2 tarifa

100.000,01–1.000.000,00 bitartean . . . . . . . . . . . . . . . . .

25.000,00

6.12.2.3 tarifa

1.000.000,01–2.500.000,00 bitartean . . . . . . . . . . . . . . .

50.000,00

6.12.2.4 tarifa

2.500.000,01–10.000.000,00 bitartean . . . . . . . . . . . . . .

150.000,00

6.12.2.5 tarifa

10.000.000,00 baino gehiago. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

200.000,00

 

 

 

2.6.13 tarifa. Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialak eta negoziazio-sistema multilateralak –gerokoen eta aukeren kontratuekin eragiten dutenak– bideratzen dituzten erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa. Seihileko naturalean negoziatutako kontratuen kopurua izango da zerga-oinarri. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.13 tarifa

Negoziatutako kontratu kopurua

Kuota finkoa

(euroak)

 

 

 

 

 

6.13.1 tarifa

Kontraturik gabe . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,00

6.13.2 tarifa

1–100.000 kontratu bitartean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5.000,00

6.13.3 tarifa

100.001–1.000.000 kontratu bitartean . . . . . . . . . . . . . . .

10.000,00

6.13.4 tarifa

1.000.000 kontratu baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . .

20.000,00

 

 

 

3.6.14 tarifa. Finantza-tresnen gaineko konpentsazio-zerbitzuak administratzeko baimenduta dauden kontrapartida zentraleko erakundeak eta baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak kudeatzeko baimenduta dauden erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa.

a) 6.14.1 tarifa. Finantza-tresnen gaineko konpentsazio-zerbitzuak administratzeko baimenduta dauden kontrapartida zentraleko erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.14.1 tarifa

Sortzapen-egunean ematen ari diren zerbitzuak

 

Kuota finkoa

 

(euroak)

 

 

 

 

 

 

 

6.14.1.1 tarifa

Konpentsatzea, kontratu deribatuen likidazioarekin

edo

 

 

likidaziorik gabe. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . .

30.000,00

6.14.1.2 tarifa

Errenta aldakorreko baloreak konpentsatzea. . . . . . . . . . .

. . .

70.000,00

Kuota finkoa

6.14.1 tarifaSortzapen-egunean ematen ari diren zerbitzuak

(euroak)

6.14.1.3 tarifa

Errenta finkoko baloreak konpentsatzea . . . . . . . . . . . . . . . . .

25.000,00

b) 6.14.2 tarifa. Baloreak erregistratzeko edo likidatzeko sistemak kudeatzeko baimenduta dauden erakundeak gainbegiratzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.14.2 tarifa

Sortzapen-egunean ematen ari diren zerbitzuak

Kuota finkoa

(euroak)

 

 

 

 

 

6.14.2.1 tarifa

Errenta aldakorreko baloreak erregistratzea edo likidatzea .

80.000,00

6.14.2.2 tarifa

Errenta finkoko baloreak erregistratzea edo likidatzea. . . . .

80.000,00

 

 

 

72. artikulua. Sortzapena.

Tasak seihileko naturalaren azken egunean sortuko dira, 71. artikuluan aipatzen diren tarifetan bildutako kontzeptuetatik subjektu pasiboaren kasuan betetzen direnengatik.

73. artikulua. Likidazioa.

71. artikuluan bildutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko

ditu.

5.azpiatala. Negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren erakunde edo pertsonek, titulizazio-funtsek eta banku-aktiboen funtsek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igortzeko betebeharraren arauak betetzen direla ikuskatu eta

gainbegiratzeagatiko tasak

74. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren pertsona edo erakundeek igorritako informazioari buruz, titulizazio-funtsei buruz eta banku-aktiboen funtsei buruz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak etengabe egiten duen gainbegiratze eta ikuskatzea, honako arau hauei jarraiki: Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea; Ondasun Higiezinetako Sozietateen eta Inbertsio Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araubideari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legea; kreditu-erakundeei buruzko Espainiako legeria Banku Koordinaziorako Bigarren Zuzentaraura egokitzeko apirilaren 14ko 3/1994 Legea; Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea eta horiek guztiak garatzeko xedapenak.

75. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasaren sortzapen-egunean bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igorri behar duten pertsona edo erakundeak izango dira subjektu pasiboak, bai eta titulizazio-funtsak eta banku-aktiboen funtsak ere.

76. artikulua. Kuotak.

1.6.15 tarifa. Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren erakunde edo pertsonek, titulizazio-funtsek eta banku-aktiboen funtsek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igortzeko betebeharra betetzen dutela gainbegiratzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

6.15 tarifa

Pertsonak edo erakundeak

Kuota finkoa

(euroak)

 

 

 

 

 

6.15.1 tarifa

Sortzapeneko seihilekoaren azken saioa ixtean, burtsan 10.000 milioi

40.000,00

 

euroko edo gehiagoko kapitalizazioa duten eta negoziaziorako

 

 

onartutako akzioen jaulkitzaileak.

 

6.15.2 tarifa

Sortzapeneko seihilekoaren azken saioa ixtean, burtsan 10.000 milioi

25.000,00

 

eurotik beherako eta 2.000 milioi eurotik gorako kapitalizazioa duten

 

 

eta negoziaziorako onartutako akzioen jaulkitzaileak.

 

6.15.3 tarifa

Sortzapeneko seihilekoaren azken saioa ixtean, burtsan 2.000 milioi

10.000,00

 

euroko edo gutxiagoko kapitalizazioa duten eta negoziaziorako

 

 

onartutako akzioen jaulkitzaileak.

 

6.15.4 tarifa

Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen

7.500,00

 

jaulkitzaileak –aurreko paragrafoetan jaso ez direnak (6.15.1 tarifatik

 

 

6.15.3 tarifara bitarte) –, informazio arautua publiko egitera behartuta

 

 

daudenean.

 

6.15.5 tarifa

Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen

500,00

 

jaulkitzaileak –aurreko paragrafoetan jaso ez direnak (6.15.1 tarifatik

 

 

6.15.4 tarifara bitarte) –, titulizazio-funtsak eta banku-aktiboen funtsak

 

 

 

 

2.Kuota finkoa zehaztearren, akzio edo balore jakin baten kasuan ezin bada sortzapeneko seihilekoaren azken saioaren itxierako burtsa-kapitalizazioari buruzko datua lortu, akzio edo balore horri dagozkion burtsa-kapitalizazioen artean ezagutzen den azkenaren datua hartuko da.

3.1. paragrafoan bildutako tasak ez zaizkie aplikatuko bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreen jaulkitzaile diren pertsona edo erakundeei, baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera informazioa igortzera behartuta ez badaude.

77. artikulua. Sortzapena.

76. artikuluan aipatzen diren tasak seihileko naturalaren azken egunean sortuko

dira.

78. artikulua. Likidazioa.

76. artikuluan bildutako tasak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak likidatuko

ditu.

7.atala. Ziurtagiriak egiteagatiko tasak

79. artikulua. Zerga-egitatea.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro publikoetan jasotako informazioari buruzko ziurtagiriak egitea da tasaren zerga-egitatea.

80. artikulua. Subjektu pasiboa.

Ziurtagiria eskatu duen pertsona edo erakundea izango da tasaren subjektu pasiboa.

81. artikulua. Kuota.

7. tarifa. Ziurtagiria egiteagatiko tasa: 30,00 euroko kuota finkoa aplikatuko da.

82. artikulua. Sortzapena.

Eskaera aurkeztean sortuko da tasa, eta dagokion ordainketa egin ostean izapidetuko da eskaera.

83. artikulua. Likidazioa.

Ziurtagiriak egiteagatiko tasa subjektu pasiboak autolikidatuko du.

III.KAPITULUA

Kudeaketa-arauak

84. artikulua. Organo kudeatzailea.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio jarduerak egiteagatik eta zerbitzuak emateagatik aplikatzekoak diren tasak kudeatu eta biltzea, eta premiamendubidea baliatu ahal izango du tasa horiek kobratzeko.

2.Betearazpen-aldiko bilketa Tributu Administrazioaren Estatu Agentziako bilketaorganoek kudeatu ahal izango dute, aldez aurretik dagokion hitzarmena eginda.

85. artikulua. Ordainketa.

Subjektu pasiboek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak onartutako eredu ofizialen arabera ordainduko dituzte tasak.

Tasak honako arau hauetan finkatutako baldintzak eta epeak betez ordainduko dira: Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretu bidez onartutako Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean eta horiek garatzeko arauetan.

Xedapen gehigarria. Gastu publikoari eustea.

Arau hau aplikatzeak ezin izango du gorakada garbirik eragin Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zerbitzura ari diren langileen gastuei dagokienez.

Xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren espedienteei dagozkien tasei aplikatzeko araudia.

Lege hau indarrean sartzean izapidetzen ari diren tasei buruzko espedienteei tasa sortzean indarrean zegoen araudia aplikatuko zaie. Nolanahi ere, salbuespen izango dira

II.kapituluko 1. eta 2. ataletako tasei dagozkien espedienteak, horiei uztailaren 31ko 1732/1998 Errege Dekretua aplikatuko baitzaie.

Xedapen indargabetzailea.

Xedapen iragankorrean xedatutakoa bazter utzi gabe, indargabeturik gelditzen dira lege honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak; esanbidez, honako hauek:

a) Zerga-neurriei, funtzio publikoaren araubide juridikoaren erreformari eta langabezia-babesari buruzko abenduaren 29ko 22/1993 Legearen 13. artikulua.

b) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskainitako zerbitzu eta jarduerengatik aplikatzeko tasei buruzko uztailaren 31ko 1732/1998 Errege Dekretua.

Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.

Lege hau Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. xedapenek Estatuari merkataritza-legegintzaren arloan, kredituak antolatzeko oinarrien arloan, eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta koordinazio orokorra egiteko arloan esleitutako eskumenen babesean eman da.

Azken xedapenetako bigarrena. Erregelamenduz garatzeko gaikuntza.

Gobernuari gaikuntza ematen zaio, lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak onets ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena. Indarrean sartzea.

Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari.

Madrilen, 2014ko irailaren 30ean.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra