Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Legeria

15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena

2018-10-05

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/10/06 242zk

 Untitled

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13593    15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta

Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena

I

Energia funtsezko ondasuna da gizartearentzat. Hornidura nagusi bat da enpresa, industria eta kooperatiben ekoizpen-prozesuetan, bai eta lehen sektorean ere, eta baldintzatu egiten ditu sektore horien produktibitatea eta lehiakortasuna.

Etxe eta familientzat, energia ezinbesteko ondasuna da oinarrizko beharrizanak betetzeko, hala nola argiztapena, elikadura, edota konfort-baldintza osasungarriak edukitzeko beharrezkoa den aire-girotzea. Gainera, etxeen elektrifikazioa handitu ahala, eguneroko gero eta zeregin gehiagotan edukitzen dugu energia-hornidura fidagarri eta eskuragarriaren beharra.

Energia-sistema paradigma berri baterantz abiatu da, zeinak ezaugarri baititu karbonogabetzea, ekoizpenaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileek modu aktiboagoan parte hartzea eta baliabideak modu jasangarriagoan erabiltzea.

II

Energiaren amaierako prezioak oso nabarmen igo dira azken asteotan; bi faktoreren ondorioz, bereziki: batetik, lehengaiek (gas naturala, petrolioa, ikatza) nazioarteko merkatuetan dituzten prezio handiak, eta, bestetik, CO2-a isurtzeko eskubideen kotizazioaren gorakada, EBn eta eremu zabalagoan -hau da, maila globalean- Parisko gailurraren ondoren hartutako erabakien ondorio eta aurrerapen gisa.

Hain zuzen ere, ikatz tona 2016an 53 euroan zen, eta 2018ko lehenengo bederatzi hilabeteetan 76 euroko prezioa izan du; tonako 85 eurora ere hurbildu da azken egunotan. Brent upela, berriz, 2016an 44 dolarrean zen, eta 2018an 72 dolarrean, eta azken astean 80 euro inguruan ibili da. Isurtzeko eskubideei dagokienez, CO2 tonaren prezioa 2016ko 5 euroetatik 2018an 20 eurotik gorako balioetara pasatu da. Gasaren prezioei dagokienez, Europako erreferentziako kotizazioa (National Balance Point merkatua) 2016an 17 €/MWh izan zen eta 2018an 24 €/MWh izatera iritsi da; azken aste honetan prezioak 29 €/MWh-tik hurbil ibili dira.

Ondorioz, Espainiako handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioak irailean batez beste 71,35 euroko balioa izan du MWh bakoitzeko, eta hileko inoizko baliorik handienera hurbildu da, zeina 2006ko urtarrilean izan baitzuen: 73,14 euro MWh-ko.

Handizkako merkatuko prezio altu horien eragina berehala nabaritzen dute kontsumitzaileetako batzuek; hain zuzen ere, merkatuko zuzeneko kontsumitzaileek, edo beren kontratuetako prezioen zuzeneko erreferentzia handizkako merkatuko prezioa duten kontsumitzaileek -esate baterako, kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioari (KTBP) heldu diotenek-. Eta gainerako kontsumitzaileek, berriz, enpresa merkaturatzailearekin daukaten kontratuaren arabera prezioak berrikusten direnean nabaritzen dute eragina.

III

Seinale batzuek erakusten dute egoera hori ez dela behin-behinekoa; aitzitik, badituela egiturazko elementuak: alde batetik, produktu energetikoen gerokoen kotizazioek prezio altu eta iraunkorrak iragartzen dituzte hurrengo hiruhilekoetarako; eta, bestetik, Espainia buru dela EBk ekonomia karbonogabetzeko egin duen apustu irmoak berekin ekarriko du, ezinbestean, gehien isurtzen duten teknologia energetikoak ordeztera joko duen prezioen seinalea.

Prezioen oraingo egoeraren egiturazko izaerarekin lotuta, hurrengo sei hilabeteetan entregatu beharreko Brent upelaren gerokoek 75 dolarretik gorako balioari eusten diote upeleko, eta ikatzarenak 100 dolarretan kotizatzen dira tonako. Antzeko joera agertzen dute isurtzeko eskubideek. Izan ere, CO2-a isurtzeko eskubideen gerokoek tonako 20 eurotik gora jarraituko dute datorren urtean. Europako erreferentziako NBP merkatuan gasaren gerokoen kurbek, bestalde, hurrengo hiruhilekoetarako MWh-ko 32 euro inguruko maximoak iragartzen dituzte, eskari handieneko neguko hilabeteei dagozkienak.

Ohiz kanpoko une honetan, presako neurriak hartu beharra dago errege lege-dekretu honen helburu finalista lortzeko, hau da, amaierako prezio altuak eta iraunkorrak aurreikusten ditugun honetan bermatu ahal izateko kontsumitzaileek badituztela behar dituzten informazioa eta tresnak beren eskaria kudeatzeko, beren kontsumoa optimizatzeko eta beren energia-faktura murrizteko; erregulazio hau berehala proiektatu behar da lehendik dagoen egoera juridikoaren gainean (Konstituzio Auzitegiaren 39/2013 epaia, otsailaren 14koa, 9. zuzenbideko oinarria).

Horren osagarri, karbonoz gabetutako ekonomia baterako trantsizioa bizkortu nahi da, energia berriztagarrien integrazio handiagoa, mugikortasun jasangarriaren sustapena eta efizientzia energetikoa direla bide. Arau-esparru egokia sortu nahi da, bideak eta pizgarriak ezarriko dituena kontsumitzaile, enpresa eta gainerako agenteek erantzun egokia eman diezaieten CO2-a isurtzeko eskubideen kotizazioak igortzen dituen seinale ekonomikoei. Horrela gauzatuko da teknologien eta erabileren eraldaketa desiratua, energia garbiagoa eta merkeagoa ekarriko diguna. Beraz, trantsizio energetikoak ere lagundu egingo du errege lege-dekretu honen helburu finalista lortzen, hots, prezioak jaistea, eta horrek justifikatzen du trantsizio hori sustatzea arau honetan.

Trantsizio hori zuzena izan behar da, ordea, eta, horregatik, beharrezkoa da kontsumitzaile kalteberei eta ahalmen ekonomiko txikiagoa dutenei berariazko babes-mekanismoak eskaintzea prezio altuetako egoera horri aurre egiteko.

Errege lege-dekretu honek goian deskribatu den egoera du abiapuntu, eta berehala erantzun nahi dio hari, aipatutako helburuak lortzea ahalbidetuko duten presako neurriak ezarriz, hiru titulutan eta amaierako zati batean bilduta. Amaierako zati horretan xedapen gehigarriak, azken xedapenak eta xedapen iragankorrak daude, beharrezkoak baitira erregulazioa osatzeko.

  • IV

I. tituluan kontsumitzaileak babesteko neurriak daude, bi kapitulutan banatuta: lehenengo kapitulua kontsumitzaile kalteberei eta pobrezia energetikoaren aurkako borrokari buruzkoa da; eta bigarren kapituluan jaso diren neurrien bitartez informazioa, babesa eta kontratazio-mekanismoen arrazionalizazioa areagotu nahi dira, elektrizitate-kontsumitzaile guztien babesa indartzeko.

Kontsumitzaile kalteberaren gaiari heltzen zaio I. tituluko I. kapituluan. Egiaztatu da elektrizitatearen egungo gizarte-bonua ez dela nahikoa identifikatu diren kalteberatasun-egoera guztiei erantzuteko. Horregatik, presaz ekin behar zaio hura erreformatzeari, atzemandako hutsuneak zuzenduz eta bai haren eremu subjektiboa bai eremu materiala hedatuz.

Hala, % 15 handituko dira deskonturako eskubidea ematen duten urteko gehieneko energia-kontsumoak, aspaldi honetako prezio-igoerak orekatu daitezen eta gehieneko kontsumoak etxe behartsuenetako egiazko kontsumoetara hurbildu daitezen, azken horiek sarritan izaten baitira batezbestekotik gorakoak, etxe horietan elektrizitatearen erabilera intentsiboagoa izaten delako, etxetresna elektrikoak efizientzia gutxiagokoak eta isolamendua eskasagoa. Deskonturako eskubidea duten gehieneko energia-kontsumo horien kalkulua malgutasunez banatzen da urteko hilabeteen artean, kontsumo handieneko hilabete hotzetan etxe horiek babesik gabe gera ez daitezen.

Guraso bakarreko familiek islatzen dute generoak nolako eragina duen pobrezian, oro har, eta pobrezia energetikoan, bereziki. Alde batetik, guraso bakarreko etxeak guraso bikoak baino kalteberagoak dira, eta batezbestekoa baino errenta txikiagoa dute. Horrek zaildu egiten die energia-hornidurak eskuratzea. Bestetik, guraso bakarreko etxe guztien ehuneko 85ean-edo gurasoa emakumezkoa da, eta horrek erakusten du pobrezia energetikoak baduela osagai eme bat orain arte aintzat hartu ez dena. Berari ekiteko, baldintza berezi berri bat ezartzen da gizarte-bonua eskuratzeko; hala, kontsumitzaile kaltebera edo kalteberatasun handiko kontsumitzaile izateko finkatutako gehieneko errenta-atalasea, guraso bakarreko familien kasuan, guraso biko familiena baino handiagoa izango da: IPREM indizearen eta 0,5 zenbakiaren arteko biderketatik ateratzen dena gehituko zaio.

Orain arte indarrean egon den beste baldintza berezi bat da etxeko kideren batek gutxienez % 33ko desgaitasun aitortua izatea. Bada, inguruabar horri beste egoera hau gehitzen zaio: etxeko kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna izatea.

Haurrak babesteko neurri gehigarri gisa, gizarte-bonuari atxikita dauden etxebizitzetan 16 urtetik beherako umeren bat bizi bada, energiarena funtsezko horniduratzat joko da eta ezingo zaie eten hornidura. Hornidura etetearen kontrako babes bera izango da baldin eta etxean kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna aitortua edo gutxienez % 33ko desgaitasun aitortua badu.

Gainera, laster amaituko da urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak lehen xedapen iragankorrean aurreikusten duen trantsizio-aldia (errege-dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu); hori dela eta, gizarte-bonuaren lehengo araubidea duten kontsumitzaileek araudi berriaren arabera kontsumitzaile kalteberak direla frogatu ahal izan dezaten, urriaren 8tik aurrera gizarte-bonua jasotzeko eskubidea aitortzen zaie errege-dekretuaren baldintzak bete eta lehengo gizarte-bonuari atxikita dauden guztiei. Betiere, eskatu egin beharko dute eta dokumentazio osoa aurkeztu beharko dute 2018ko abenduaren 31 baino lehen. Babes-neurri gehigarri gisa, gizarte-bonuaren onuradun izan daitezkeenek babes-mekanismo berria eskatu egingo dutela bermatze aldera, kontsumitzaileak jakitun jartzeko betebeharrak ezartzen zaizkie erreferentziako merkaturatzaileei.

Azkenik, zehapen-araubidea indartu egiten da, arau-hauste mota berri bat sartuz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, egokiro zigortu ahal izateko enpresa merkaturatzaileak, gizarte-bonuari eta kontsumitzaile kalteberei buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte.

Indarra duen esparruan arestian azaldutako hobekuntzak egiteaz gainera, beharrezkotzat jotzen da energiaren beste erabilera batzuk ere babestea, eta horretarako sortzen da erabilera termikoetarako gizarte-bonua, etxea berotzeko, etxeko ura berotzeko edo sukalde-lanak egiteko erregaien faktura energetikoa arinduko duena. 2018ko abenduaren 31n elektrizitatearen gizarte-bonuari atxikita dauden kontsumitzaile kalteberek, edo egun hori baino lehen eskabide osoa aurkeztu eta onuradun gertatzen direnek, neguan zehar bonu bat jasoko dute, harekin etxeko elektrizitateaz bestelako erabilera energetikoak ordaindu ahal izateko. Etxebizitza zer zona klimatikotan dagoen, halakoa izango da bonuaren zenbatekoa, eta etxearen kalteberatasunaren araberakoa. Errege lege-dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek kudeatu eta ordainduko dute gizarte-bonu termikoa. Hala ere, salbuespenez, eta urteko zein sasoitan gauden kontuan hartuta, neguan gizarte-bonu termikoa hartzaileei helarazi beharra dagoenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak ordainduko du laguntza 2018ko ekitaldi honetan.

Jarduketa horiek guztiek berehala ekarriko dizkiete ondorio onuragarriak kontsumitzaile kalteberei, hurrengo hilabeteetan energiaren prezio altuak beren errenta erabilgarrian izango duen eragina arindu ahal izango baitute. Horrek justifikatu egiten du presaz jardutea errege lege-dekretu baten bitartez.

Beste alde batetik, funtsezkoa da tresna estrategiko bat edukitzea pobrezia energetikoaren fenomenoari ikuspegi integraletik eta epe luzera begira heldu ahal izateko. Horretarako, arau honek Gobernuari mandatu bat ematen dio: Pobrezia Energetikoaren Aurkako Borrokaren Estrategia Nazionala onar dezala sei hilabeteko epean. Estrategia lantzeko, laguntza eskatuko zaie autonomia-erkidego eta toki-entitateei, kontsumitzaile-elkarteei, hirugarren sektorearen ordezkariei eta energia-enpresei, eta estrategia horretan arazoa diagnostikatu eta beraren ezaugarriak deskribatuko dira, neurtzeko adierazle ofizialak diseinatuko dira, pobrezia energetikoa murrizteko helburuak ezarriko dira epe ertainerako eta luzerako, eta helburu horiek lortzeko neurri zehatzak proposatuko dira, bai eta neurriok finantzatzeko bideak ere, politika horietan parte hartuko duten administrazio publikoetako bakoitzak dituen aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta betiere.

  • V

  • I. tituluko II. kapituluak elektrizitate-kontsumitzaile guztien babesa areagotzeko neurriak biltzen ditu, aukera emango dietenak hornidura horren kontratazioa optimizatzeko eta faktura elektrikoa murrizteko.

Neurrietako batzuen helburua da orduen arabera bereizteko kontratazio-modalitateak eskurago jartzea kontsumitzaileei. Horretarako, funtsezkoa da kontsumitzaileak trebatuago egotea eta hobeto ezagutzea zer kontratazio mota hauta ditzaketen, bai eta kontratua aldatuz gero zenbat aurreztu dezaketen ere.

Horretarako, alde batetik, erreferentziako merkaturatzaileei betebehar hau ezartzen zaie: KTBPari atxikitako kontsumitzaileei informazioa ematea ordu-bereizketa duten sarbide-sarietara aldatuz gero lortuko luketen aurrezpenari buruz, modalitateetako bakoitzarekin izango luketen fakturazioaren simulazioak bidaliz. Bestetik, merkaturatzaileek kontsumitzaileen kontsumoari eta eskatutako gehieneko potentziari buruzko zenbait datu lortu ahal izateko aukera arautzen da; helburua da merkaturatzaileek kontsumitzaileei neurriak eskaini ahal izatea eskariaren kudeaketa errazteko, kontratazioa optimizatzeko edo efizientzia energetikorako bestelako neurriak hartzeko. Datu pertsonalen babesa errespetatu beharko da beti.

Merkaturatzaileen iruzurrezko jardunbideen erregulazioari ere ekiten zaio. Izan ere, horrelako jardunbideek alarma soziala pizten dute, merkatuetako subjektu hartzekodunen aldeko zorra sorrarazten dute, eta, azken batean, kontsumitzaileek ordaindu behar dituzten prezioak igoarazi eta balio-katearen segmentu horrekiko mesfidantza eragiten dute. Esparru horretan, bidea ematen da zuzenean desgaitu ahal izan daitezen merkatuan iruzurrezko jardunbideak erabiltzen dituzten merkaturatzaileak; adibidez, eguneko eta egun barruko merkatuetan energia erosteko betebeharrak betetzen ez dituztenak. Orain arte zehapena ezarri behar zitzaien desgaitu aurretik.

Halaber, azken urteotan kontsumo-erakundeei eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari erreklamazio asko aurkeztea eragin duen praktika bat arautzen da: energia elektrikoaren horniduraren «atez ateko» kontratazioa, hain zuzen ere. Modalitate hori debekatu egiten da etxeko kontsumitzaileen segmentuan.

Atal horretan dauden xedapen guztiek berehalako onura ekarriko diete kontsumitzaileei, eta justifikatuta dago haiek errege lege-dekretu batean jasotzea, prezio altuek sortu duten egoera apartekoa delako eta presaz jardun beharra dagoelako; hori, ordea, ezinezkoa litzateke araua ohiko eran izapidetuko balitz.

  • VI

Trantsizio energetikoaren aldeko apustua ezinbestekoa eta presakoa da. Hortik abiatuta, eta daukagun merkatu elektrikoan prezioak goraka doazelarik, autokontsumo elektriko berriztagarria ezinbestekoa da kontsumitzaileek energia garbiagoa eta merkeagoa lortu ahal izan dezaten.

Espainian ozta-ozta hasi da hedatzen autokontsumoa, dauden erregulazio-oztopoek hura zailtzen, pizgarririk gabe uzten edo ekonomikoki bideraezin bihurtzen dutelako.

Hori dela eta, ekoizle diren kontsumitzaileei ez ezik, gizarte osoari galarazten zaizkio jarduera horrek ekar ditzakeen onurak: sareko energiaren beharrizan txikiagoa, independentzia energetiko handiagoa, eta berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzea.

Autokontsumo berriztagarria ezarrita, energiaren faktura berehala murriztu ahal izango dute hura instalatzen duten kontsumitzaileek. Gainera, handizkako merkatuan energia-eskaria murriztuko da horrekin, eta horrek lagundu egingo du energia elektrikoaren handizkako merkatuan prezioei eusten eta beheratzen, ingurumen-baldintzak hobetzen, hidrokarburoen inportazioa murrizten eta, horrenbestez, ordainketa-balantza hobetzen.

Errege lege-dekretu honek II. tituluan bere egiten du Kongresuko talde politiko gehienek autokontsumoari buruz aurkeztutako lege-proposamenaren edukia, gai horri buruz dagoen adostasun zabala islatuz. Funtsean, jarduera hori arautuko duten hiru printzipio nagusi ezartzen ditu: i) energia elektrikoa zamarik gabe autokontsumitzeko eskubidea aitortzen da; ii) kontsumitzaile baten edo batzuen autokontsumo partekaturako eskubidea aitortzen da, eskala-ekonomiak baliatu ahal izateko; eta iii) sinplifikazio administratibo eta teknikoaren printzipioa sartzen da, batez ere potentzia txikiko instalazioetarako.

Azken batean, autokontsumoaren garapenari esker kontsumitzaileei berehala jarri ahalko zaizkie eskura energia elektrikoaren hornidurarako aukera merkeagoak, eta autokontsumoa aseguru baten gisakoa izango da, gerokoen merkatuetan azaltzen ari diren elektrizitatearen prezio altuei begira. Aurrekoak, beste herrialde batzuekin konparatuta autokontsumoaren garapena Espainian atzeratuta egotearekin batera, justifikatu egiten du neurri horiek presaz ezartzea honako arau honen bitartez.

  • VII

Karbonorik gabeko ekonomiaranzko trantsizioa bizkortzea xede duten araugintzako jarduketa batzuk jasotzen dira III. tituluan. Horien bidez berehala kendu behar dira arauzko oztopoak, agenteei eragozten dietenak aipatutako trantsizioa ahalik eta azkarren egiteko beharrezkoak diren erabakiak hartzea.

Neurriak bi esparrutan banatzen dira, eta horietako bakoitzari buruzko kapitulu bat dago III. tituluan.

Lehenengoaren xedea energia-iturri berriztagarrien bidez ekoitzitako elektrizitatea integratzea da, berriztagarrien sarrerari buruz 2020rako ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoak diren inbertsioak gauzatu eta burutuko direla bermatzeko. Gainera, helduta egon arte epe luzea behar duten proiektuak direnez, nahikoa denbora lehenago eman behar dira erregulazio-seinaleak. Horregatik, inbertsiogileei ikusgaitasuna, egonkortasuna eta konfiantza emateko xedapen batzuk jasotzen dira, oraintxe bertatik jarri ahal izan daitezen martxan trantsizio energetikoak behar dituen inbertsio handiak. Trantsizio hori 2030erako helburu handinahi batzuetan mamitzekoa da Europar Batasunean eta Espainian.

Ildo horretatik, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen zortzigarren xedapen iragankorraren aldaketaren bitartez, luzatu egiten da, salbuespenez eta behin bakarrik, 24/2013 Lege hori indarrean jarri aurretik eman ziren sarbide- eta konexio-baimenen iraunaldia. Luzapenik ezean, 2018ko abenduaren 31n iraungiko lirateke. Luzapen horrek aukera emango du 2020an funtzionamenduan jar daitezen berriztagarrien azken enkanteetan adjudikatutako 9.000 megawattak, eta baimena berriro ere eskatu, izapidetu eta lortu beharra saihestuko da, osterantzean zalantzarik gabe eragotzi egingo bailitzateke urte horretarako ezarritako helburua lortzea, hau da, amaierako energiaren % 20 iturri berriztagarrien bidez ekoiztea.

Ildo beretik, bi xedapen gehigarriren bidez, espekulazioa eragozteko eta sareko sarbide-eskubideak lortuak dituzten proiektuak burutu egingo direla bermatzeko neurriak ezartzen dira, eskatutako bermeak handituz eta proiektuek aurrera noraino egin duten jakinarazteko betebeharrak ezarriz. Horrela txikiagoak izango dira kostuak eta, azken batean, kontsumitzaileentzako prezioak.

Energia-iturri berriztagarriak sustatu nahi dira, ordainketa-araubide berezirako eskubidea emateko egingo diren enkante berrien bitartez. Helburu horrekin, aldatu egiten dira ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 21. eta 24. artikuluak, enkante berriak egiteko estatu-laguntzei buruz Europako Batzordeak ezarritako aurretiazko baldintza betetze aldera.

III. tituluko II. kapituluak mugikortasun jasangarria du aipagai; trantsizio energetikoaren beste bektore bat, hain zuzen. Garraioa, hala salgaiena nola bidaiariena, Espainian energia gehien kontsumitzen duen sektorea da, amaierako energiaren % 40 kontsumitzen baitu -% 15 turismo-ibilgailuei dagokie-. Gainera, berotegi-efektuko gasen emisioaren % 25 gutxi gorabehera hari dagokio, eta isurtzen dituen beste kutsatzaile batzuek osasun-kostu handiak sorrarazten dituzte ingurunean, batez ere hirietan.

Erregai fosilen ordezko aukerak, batez ere ibilgailu elektrikoak, araudiaren bidez sustatu behar dira, haien ezarpen masiboa galarazten duten koordinazio-arazoak konponduko dituzten arauak eginez. Kargatzeko azpiegiturak ez daude behar adina garatuta eta horixe da oztopo nagusietako bat, erabiltzaile asko ez baitira ausartzen entxufatzeko ibilgailu elektrikoa erostera, kargagune publikoak urriak direlako.

Egoera hori konpontzearren, errege lege-dekretuak liberalizatu egiten du energia elektrikoz kargatzeko jarduera hori, Sektore Elektrikoari buruzko Legean aurreikusita dagoen karga-kudeatzailearen figura kenduz, zurrunegia eta jardueraren kalterako dela ikusi delako. Hori kentzeak ez du inola ere ekarriko instalazioen segurtasuna murrizterik. Instalazioek industria-segurtasunaren arloan dagokien araudia bete beharko dute, eta haien informazio-erregistro bat beharko da, administrazioek jardueraren jarraipena egin dezaten. Informazio hori, gainera, herritar guztiek eskuratu ahal izango dute bide elektronikoetatik, eta etorkizunean sarbide-puntu bakarrean integratuko da. Informazioa harmonizatu egingo da Europar Batasuneko gainerako herrialdeetakoekin, eta kargagune publikoen kokapenari eta ezaugarriei buruzko informazioaren datu-base handi bat sortuko da.

Neurri hori lagungarria izango da Espainian Energia Alternatiboko Ibilgailuak (EAI) Sustatzeko Estrategian (2014-2020) ezarritako helburuak lortzeko.

Bai sektore elektrikoan eta bai ibilgailu elektrikoen bidez mugikortasunaren arloan energia berriztagarrien sarrera azkartuta, kontsumitzaileek energia merkeagoa eta gutxiago kutsatzen duena kontsumitu ahal izango dute. Aurretik azaldutako neurriek, beraz, errege lege-dekretu honen helburu finalista betetzen lagunduko dute, prezio altuek kontsumitzaileengan dituzten ondorioak arintzea alegia, eta, ondorioz, Konstituzioaren 86. artikuluan eskatzen diren aparteko beharra eta presa dago errege lege-dekretua onartzeko.

  • VIII

Azkenik, zerga-araudiarekin zerikusia duten neurri batzuk ezartzen dira, elektrizitatearen handizkako merkatuetako prezioen bilakaera baretzeko nagusiki.

Lehenengo eta behin, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga kentzen zaio sei hilabetetan ekoizten eta sistema elektrikora sartzen den elektrizitateari, eta sei hilabete horiek eskari handienekoak eta elektrizitatearen handizkako merkatuetako prezio altuenetakoak dira, arau honen bidez lortu nahi den azken helburuarekin bat etorriz.

Horrek berekin dakar tributu horren araudian erregulatutako zatikako ordainketen eta zerga-oinarriaren kalkulua aldatzea.

Bigarrenik, aldatu egiten da Zerga Berezien Legea (abenduaren 28ko 38/1992 Legea), hidrokarburoen gaineko zergan salbuespen bat egiteko: zentral elektrikoetan elektrizitatea ekoizteko eta zentral konbinatuetan energia elektrikoa ekoizteko edo elektrizitatea eta beroa batera sortzeko erabiltzen diren produktu energetikoen salbuespena. Zerga horrek gas naturala erabiltzen duten ziklo konbinatuko zentralei eragiten die gehienbat, eta amaierako prezioetan nabaritzen da, teknologia horrek handizkako merkatuko prezioak finkatzen dituen orduetan. Salbuespenak, beraz -zeina abenduaren 27ko 15/2012 Legea (jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoa) indarrean jarri baino lehen ere egiten baitzen-, bide emango du zerga horiek handizkako merkatuko prezioetan duten eragin biderkatzailea modu iraunkorrean ezabatzeko, eta merkatu horretan gas naturalaren portaera marjinala zenbat eta handiagoa izan, hainbat handiagoa izango da salbuespenaren eragina.

Energia-iturri berriztagarriak, kogenerazioa eta hondakinak erabiliz energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen ordainketa-parametroen kalkulurako aurreko zergak kontuan hartzen diren neurrian, mandatu bat ezartzen da parametro horiek berehala berrikus daitezen.

  • IX

Errege lege-dekretua, Konstituzioaren arabera, zilegizko tresna da, baldin eta presako legegintza justifikatzen duen helburua honako hau bada, gure Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz eskatu duen bezala (otsailaren 4ko 6/1983 epaia, 5. oinarria; urtarrilaren 17ko 11/2002 epaia, 4. oinarria; uztailaren 3ko 137/2003 epaia, 3. oinarria, eta uztailaren 7ko 189/2005 epaia, 3. oinarria): Gobernuaren helburuen barruan, egoera jakin bati aurre egitea, zeinak eskatzen baitu, aurreikusten zailak diren arrazoiengatik, arau bat egitea berehala, legeak Parlamentuan izapidetzeko erabiltzen den ohiko bidean edo presako prozeduran baino epe laburragoan, eta are gehiago prozedura hori zehaztea Gobernuaren esku ez dagoenean.

Irailaren 11ko 142/2014 epaian (5. zuzenbideko oinarria), Konstituzio Auzitegiak gogora ekarri zuen «energia-sektorean garatzen diren prozesuen antolamenduak Espainiako Konstituzioaren 86.1 artikuluaren ikuspuntutik duen garrantzia» (Konstituzio Auzitegiaren urriaren 4ko 170/2012 epaia, 6. zuzenbideko oinarria; abenduaren 13ko 233/2012 epaia,

  • 2. zuzenbideko oinarria; eta otsailaren 14ko 39/2013 epaia, 8. zuzenbideko oinarria). Hala, bada, azken ebazpenean honako hau baieztatu genuen, errege lege-dekretu bat onartzeko aparteko beharrizana eta presa egoteari dagokionez: «Energia-sektoreak jarduera ekonomiko orokorraren garapenerako duen garrantzia dela-eta, pentsa liteke Gobernuari dagozkion eskumenen eremuaren barruan sartzen dela baloratzea ea beharrezkoa den sektore hori antolatzea; alegia, hura osatzen duten azpisektoreen funtzionamendua hobetzeko erreformak egitea...».

Laburbilduz, irizten zaio, kasuz kasu justifikatu den bezala, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak eskatzen dituen aparteko beharrizana eta presa izatearen baldintza betetzen dela errege lege-dekretu honetako neurriak onartzeko, haren izaera eta xedea kontuan izanik. Aparteko eta presako beharrizanaren arrazoiak goian azaldu dira: faktura elektrikoaren prezio izugarri altuak eta kontsumitzaileak babesteko premia; eta ezinbestekoa da berehala jartzea indarrean, arau-aldaketak lortu nahi den eraginkortasuna izan dezan.

  • X

Konstituzioaren 149. artikuluak 1. apartatuko 13. eta 25. zenbakietan Estatuari esleitzen dizkion eskumenak erabiliz ematen da errege lege-dekretu hau (jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arlokoak eta mea- eta energia-araubidearen oinarrien arlokoak dira eskumen horiek). Horrez gain, gizarte-bonu termikoari dagokionez, Estatuak funts publikoak xede baterako edo beste baterako esleitzeko duen subiranotasun finantzarioaren babesean ematen da errege lege-dekretu hau (guztien erakusgarri, emandako azkena: Konstituzio Auzitegiaren 88/2018 epaia, uztailaren 19koa, 4. zuzenbideko oinarria).

Hala, lehenengo eskumen-titulua dela-eta, gogora ekar daiteke Konstituzio Auzitegiarentzat hauek direla sektore elektrikoaren oinarriak: «elektrizitate- eta gas-horniduraren antolamendua eta esku hartzen duten subjektuen eskubideak eta betebeharrak, tartean direla enpresa merkaturatzaileek elektrizitate- eta gas-hornidura emateko duten betebeharra, hornidura ordainarazteko eskubidea eta ordaintzen ez duten kontsumitzaileen aurka neurriak hartzeko eskubidea». Izan ere, horrek guztiak «zuzeneko eragina du energia elektrikoaren eta gasaren sektorean esku hartzen duten subjektuetako baten araubide juridikoaren edukiaren konfigurazioan, zuzenean eragiten baitie haren betebehar eta eskubideei, eta horniduraren bermeari ere badagokio, helburutzat baitu hornidura eteteko kausa bat sartzea ordaindu ezean» (Konstituzio Auzitegiaren 62/2016 epaia, martxoaren 17koa).

Beraz, Estatuari dagokio, sektore elektrikoaren gaineko eskumena duen aldetik, kontsumitzaileen eta enpresa hornitzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea energia elektrikoaren eta gasaren hornidura ez ordaintzearen ondorioei dagokienez lurralde nazional osoan tratamendu komuna bermatzen duen araubide homogeneoa ezarriz.

Errege lege-dekretu hau bat dator Konstituzio Auzitegiak energiaren arloko oinarrizko arauen irismenari buruz emandako doktrinarekin, eta errespetatu egiten ditu autonomia-erkidegoei beren autonomia-estatutuek esleitzen dizkieten eskumenak, kasua bada.

Autokontsumoa dela-eta bereziki, errege lege-dekretu honek aldatu egiten du indarrean dagoen araudia, Konstituzio Auzitegiak autokontsumoaren erregistroari buruz esandakoari egokitzeko, autonomia-erkidegoei baimena emanez autokontsumoaren lurralde-erregistroak sortzeko eta kudeatzeko.

Halaber, gizarte-bonu termikoa Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura ordaindu beharreko zuzeneko laguntza gisa taxutzen da, eta, beraz, gizarte-laguntzaren arloan koka daitekeen jarduketatzat jotzen da. Autonomia-erkidego guztiek gizarte-laguntzaren arloko eskumena bereganatu dutenez estatutu bidez, autonomia-erkidegoei dagokie gizarte-bonu termikoa kudeatzea, ezertan galarazi gabe Estatuko legegileak laguntza unitarioaren kalkulurako eta banaketarako irizpideak eta metodologia ezartzeko duen eskumena.

Arau hau bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 129. artikuluan ezartzen dituen erregulazio onaren printzipioekin.

Horregatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan zehaztutako baimenaz baliatuta, Trantsizio Ekologikorako ministroak eta Ogasuneko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2018ko urriaren 5eko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

  • I. TITULUA

Kontsumitzaile kalteberak babesteko neurriak

  • I. KAPITULUA

Pobrezia energetikoa eta kontsumitzaile kalteberak

  • 1. artikulua. Pobrezia Energetikoaren aurkako Estrategia Nazionala.

  • 1.  Pobrezia Energetikoaren aurkako Estrategia Nazionala tresna bat da pobrezia energetikoaren fenomenoari ikuspegi integraletik eta epe luzera begira heldu ahal izateko. Estrategia horren bitartez arazoa diagnostikatu eta beraren ezaugarriak deskribatuko dira, neurtzeko adierazle ofizialak diseinatuko dira, pobrezia energetikoa murrizteko helburuak ezarriko dira epe ertainerako eta luzerako, eta helburu horiek lortzeko neurri zehatzak proposatuko dira, bai eta neurriok finantzatzeko bideak ere. Estrategia horretan, bereziki, ukitutako kolektiboen kalteberatasuna eta errenta-atalaseak hartuko dira kontuan.

  • 2.  Sei hilabeteko epean, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik hasita, Gobernuak Pobrezia Energetikoaren aurkako Estrategia Nazionala onartuko du. Bertan, pobrezia energetikoaren egoerari buruzko diagnostikotik abiatuta, dauden tresnen eraginkortasuna eta efizientzia aztertuko dira, pobrezia energetikoa murrizteko helburuak ezarriko dira epe ertainerako eta luzerako, eta helburuok lortzeko jarduketa-ardatzak zehaztuko dira, aipatutako mekanismoen erreforma barne, kasua bada.

  • 3.  Pobrezia Energetikoaren aurkako Estrategia Nazionala prestatzeko, Gobernuarekin batera, autonomia-erkidegoek eta toki-entitateek ere parte hartuko dute, bai eta ukitutako agente eta kolektibo sozialek ere.

  • 2. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko Legea aldatzea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea).

Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko Legea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea); hona nola:

Bat. Aldatu egiten dira 45.4 artikuluko lehenengo eta hirugarren paragrafoak, eta honela idatzita geratzen dira:

«4. Zerbitzu publikoko betebehartzat hartuko dira bai gizarte-bonua, bai lege honen 52.4.k) artikuluko ez-ordaintzeei aurre egitea eta lege honen 52.4.j) artikuluan ezarritakoa aplikagarri zaien kontsumitzaileentzako elektrizitate-horniduraren kofinantzaketaren kostuari aurre egitea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentarauan xedatutakoari jarraikiz (energia elektrikoaren barne-merkaturako arau erkideei buruzko zuzentaraua, indarrik gabe uzten duena 2003/54/EE Zuzentaraua).

(...)

Aipatutako sozietateek edo sozietate taldeek beren gain hartuko dute, halaber, 52.4 artikuluko j) eta k) letretan aipatzen den kontsumitzaileentzako horniduraren kostua administrazio publiko eskudunekin batera finantzatzeko egin behar duten ekarpena. Trantsizio Ekologikorako ministroaren agindu bidez ekarpen horren gehieneko zenbatekoa ezarriko da, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aurretiaz hala erabakita.»

Bi. Legearen 46.1 artikuluari r letra gehitzen zaio; hona:

«r. Faktura elektrikoa ordaindu ezean, enpresa merkaturatzaileak zerrenda bat bidaliko dio autonomia-erkidego bakoitzak izendatutako organoari -organo bakarra izango da autonomia-erkidegoaren lurralde-eremu osorako-. Zerrenda horretan, ordaintzeko errekerimendua egin zaien elektrizitate-hornidurako puntuak jarriko ditu (behe-tentsiokoak, gehienez ere 10 kW-eko potentzia kontratatutakoak), egokitzat jotzen diren neurriak hartu ahal izan daitezen, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuarekin bat etorriz; errege-dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu.»

Hiru. Aldatu egiten da 52.4 artikuluko j) letra, eta artikulu horri k) letra gehitzen zaio. Honela idatzita geratzen dira:

«j) Erregelamenduz ezartzen diren modu eta baldintzetan, kalteberatasun handiko kontsumitzaileentzako hornidurak, kontsumitzaileok azken baliabideko tarifari heldu badiote eta administrazio publiko eskudunetako gizarte-zerbitzuen laguntza jasotzen ari badira hornidura horiei dagokienez, beren errentaren ondorioz gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan egoteagatik. Hornidura horiek beren ohiko etxebizitzan dauden pertsona fisikoetara mugatuko dira. Aurreko guztia kasuan kasuko administrazio publikoko gizarte-zerbitzuek egindako agiriaren bitartez frogatu beharko da.

k) Faktura elektrikoa ordaindu gabe uzten den hornidurak, titularra gizarte-bonuaren onuraduna bada, eta, bonu hori aplikatu ahal izateko, frogatua badu bere familia-unitatean hamasei (16) urtetik beherako adingabe bat dagoela gutxienez, edo titularrak berak nahiz familia-unitateko kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna aitortua badu, edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua; hori guztia, araudian ezarritako baldintzetan. Kolektibo horien kalteberatasun-egoera soziala administrazio publiko eskudunetako gizarte-zerbitzuek emandako agirien bidez egiaztatu beharko da. Hornidura horiek beren ohiko etxebizitzan dauden pertsona fisikoetara mugatuko dira.

Lege honen arabera funtsezkotzat jo diren zerbitzuak ematen dituzten instalazioetan ezin izango da inolaz ere eten energia elektrikoaren hornidura.

Funtsezkotzat jo diren zerbitzuei lotutako hornidurak dituzten bezeroen berankortasun-kasuetan, j) eta k) letretako kasuetan izan ezik, enpresa banatzaile edo merkaturatzaileek errekarguak aplikatu ahalko dituzte, edo bezero horiengandik jasotzen dituzten ordainketak zerbitzu horiei dagozkien fakturen ordainketari atxiki, bezeroak -publikoa izan zein pribatua izan- ordainketa horiei ezarri dien xedea gorabehera.»

Lau. Apartatu berri hauek gehitzen zaizkio 64. artikuluari:

«49. Justifikaziorik gabeko baldintzak, zailtasunak edo atzerapenak inposatzea eskaeren tramitazioari dagokionez edo gizarte-bonuaren aplikazioari dagokionez, horrela kalte larria eragiten bazaie interes orokorrei.

  • 50.  Lege honen 65. artikuluan larritzat tipifikatutako hiru arau-hauste edo gehiago behin eta berriz egitea.

  • 51.  Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari gizarte-bonu termikoaren bidezko laguntzaren zenbatekoa zehazteko eta hura ordaintzeko beharrezkoa den informazioa epearen barruan igortzeko betebeharra ez betetzea, informazio osatugabea igortzea eta gizarte-bonu termikoari buruz kontsumitzaileei informazioa emateko betebeharrak ez betetzea.»

Bost. Apartatu berri hauek gehitzen zaizkio 65. artikuluari:

«40. Justifikaziorik gabeko baldintzak, zailtasunak edo atzerapenak inposatzea eskaeren tramitazioari dagokionez edo gizarte-bonuaren aplikazioari dagokionez, horrela kalte larria eragiten bazaie kontsumitzaileei.

  • 41.  Gizarte-bonua aplikatzeko egindako egiaztapenen emaitza gizarte-bonuaren eskatzaileari jakinarazteko gehieneko epea ez betetzea, eta, ukatu egiten bazaio, ukatzeko arrazoia ez azaltzea.

  • 42.  Lege honen 66. artikuluan arintzat tipifikatutako hiru arau-hauste edo gehiago behin eta berriz egitea.

Sei. Apartatu berri hauek gehitzen zaizkio 66. artikuluari:

«12. Gizarte-bonuaren eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan egiaztagiriren bat falta bada, eskatzaileari zer egiaztagiri falta diren jakinarazteko gehieneko epea ez betetzea, baldin eta horrela kalte egiten bazaio eskatzaileari.

13. Gizarte-bonuari buruzko araudian ezarrita ez dauden agiriak aurkezteko edo baldintza gehigarriak frogatzeko exijitzea gizarte-bonuaren eskatzaileari.»

Zazpi. Aldatu egiten da 73.3 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere eskumenen eremuan, zehapenak ezar ditzake administrazio-arloko honako arau-hauste hauengatik:

  • a)  64. artikuluaren 1., 2., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 12., 15., 24., 25., 26., 27., 28., 29.,

  • 30., 32., 33., 34., 35., 36., 37., 38., 39., 40., 42., 45., 46., 49., 50. eta 51. apartatuetan oso astuntzat tipifikatuta daudenak.

  • b)  Aurreko letran aipatu eta astuntzat tipifikatuta daudenak, baldin eta, gertatzen diren zirkunstantzien arabera, ezin badira oso astuntzat jo, eta, bereziki, 65. artikuluaren 1., 4., 5., 6., 13., 14., 15., 18., 19., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27.,

  • 28., 30., 31., 32., 33., 34., 40., 41., 42. eta 43. apartatuetan tipifikatuta daudenak.

  • c)  66. artikuluaren 1., 2., 3., 4., 5., 12., 13., 14. eta 15. apartatuetan arintzat tipifikatuta daudenak.»

  • 3. artikulua. Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretua aldatzea (kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituena).

Aldatu egiten da urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretua (kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituena). Hona nola geratzen den:

Bat. Honela idatzita geratzen da 1.3 artikulua:

«3. Gizarte-bonuaren finantzaketa-mekanismoa eta kalkulua definitzea, bai eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 52.4.j) eta 52.4.k) artikuluetan aipatzen duen kontsumitzaileentzako horniduraren kostua ere.»

Bi. Honela idatzita geratzen da 3.1 artikuluaren 2. apartatuaren c) letra:

«c) Kontsumitzailea bera eta, familia-unitate bateko kide bada, diru-sarrerak dituzten beste kide guztiak Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodunak izatea erretiroagatik nahiz ezintasun iraunkorragatik, pentsio mota horietarako une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko zenbatekoa kobratzen dutela, eta, beste diru-sarrera batzuk ere badituzte, guztiek batera urtean 500 euro ez gainditzea.»

Hiru. Bi letra gehitzen zaizkio, d) eta e) letrak, 3.3 artikuluari. Hona hemen:

«d) Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna aitortua izatea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

e) Kontsumitzaileak frogatzea guraso bakar batek eta gutxienez adingabe batek osatzen dutela familia-unitatea. Inguruabar berezi hori egiaztatze aldera soilik, merkaturatzaileak familia-liburuaren eta errolda-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko du ez dela bigarren gurasorik bizi hornidurari lotuta gizarte-bonua daukan etxebizitzan.»

Lau. Honako idazkera hau izango du 6.3 artikuluak:

«3. Kontsumitzaile kalteberari AET hau aplikatuko zaio: KTBPa osatzen duten kontzeptu guztietan ehuneko 25eko deskontua aplikatuta ateratzen den prezioa.

Kalteberatasun handiko kontsumitzaileen kasuan, deskontua ehuneko 40koa izango da.

Bi kasuetan, energia-horniduraren muga bat kontuan hartuko da deskontua aplikatzean, fakturazio-aldi bakoitzeko KTBPko energia gisa fakturaziorako aurreikusita dagoena, I. eranskinean ezartzen den bezala kalkulatua.

Ehuneko 25eko deskontua edo, kasua bada, ehuneko 40koa, fakturan KTBPko energiaren kontzeptuari aplikatu behar zaiona, honako hauen biderketa eginez lortutako balioari aplikatuko zaio: batetik, KTBPko energiaren kontzeptuari deskonturik egin gabeko fakturazioagatik egokituko litzatekeen zenbatekoa eta, bestetik, I. eranskinean ezarritakoaren arabera kalkulatutako fakturazio-aldiko gehieneko energia-mugaren eta fakturazio-aldi horretako guztizko energia-kontsumoaren arteko erlazioa.

Kontsumitzaile kalteberei eta kalteberatasun handikoei muga horren gainetik fakturazio-aldian emandako energia-hornidura KTBParen arabera fakturatuko zaie.»

Bost. Aldatu egiten da 7.5 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Halaber, aipatutako eskaeran, bai hornidura-puntuaren titularrak eta bai, familia-unitate bateko kidea bada, 14 urtetik gorakoak izan eta jarduteko gaitasuna duten gainerako kideek ere berariaz baimena emango dute erreferentziako merkaturatzaileak noiznahi eskatu ahal diezaien informazioa administrazio eskudunei; alegia, kaltebera izateko baldintzak betetzen dituen kontsumitzaileari gizarte-zerbitzuen bidez laguntza ematen ari zaizkion edo ematekoak diren administrazio autonomikoei eta toki-administrazioei, edo, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren bitartez, Estatuko Administrazio Orokorrari.

Erreferentziako merkaturatzaileari emandako baimenak inoiz ez du berekin ekarriko 3.3 artikuluko a), b), c) eta d) letretan jasotako inguruabar bereziei buruzko informazioa eskuratzeko baimenik.»

Sei. Honela idatzita geratzen da 13. artikulua:

«13. artikulua. Gizarte-bonua eta Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 52.4.j) eta

  • 52.4.k) artikuluetan aipatzen diren kontsumitzaileentzako elektrizitate-horniduraren kostua finantzatzea.

  • 1.  Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 45.4 artikuluan ezartzen duenez, energia elektrikoa merkaturatzen jarduten duten taldeetako sozietate nagusiek edo inongo sozietate taldetan egon gabe horretan jarduten duten sozietateek hartuko dute beren gain gizarte-bonua. Sozietate taldearen definizioa, ondorio horietarako, Merkataritza Kodeak (1885eko abuztuaren 22ko Errege Dekretuaren bidez argitaratua) 42. artikuluan ezarritakoa izango da.

  • 2.  Era berean, goian aipatutako abenduaren 26ko 24/2013 Legearen artikulu horretan xedatutakoaren arabera, sozietate horiek edo sozietate talde horiek beren gain hartuko dituzte bai 52.4.k) artikuluan aipatutako ez-ordaintzeen ondoriozko kostua, bai 12. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoak, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako elektrizitate-horniduraren kostua autonomia-erkidegoetako administrazioekin edo toki-administrazioekin batera finantzatzeko aplikatzen baldin bada artikulu hori.

  • 3.  Administrazio publikoek ez dituzte finantzatu beharko ez gizarte-bonua, ez abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluko ez-ordaintzeak, ez gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzearen kostua. Horretara behartutako subjektutzat joko dira, aldiz, titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak eta administrazio publikoek parte hartutako enpresak, merkaturatze-lanean jarduten baldin badute.

  • 4.  Gizarte-bonuaren kostua eta gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileen energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzearen kostua bere gain hartu behar dituzten sozietate nagusi batek baino gehiagok parte hartutako enpresen kasuan, sozietate nagusi bakoitzari bere partaidetzaren araberako bezero kopurua esleituko zaio.

Irizpide bera aplikatuko da kostu horiek bere gain hartu behar dituen sozietate nagusi batek eta kostu horiek finantzatzeko betebeharrik ez duten beste subjektu batzuek parte hartutako enpresen kasuan.

Parte hartutako enpresa ere betebeharpeko subjektua bada, jada kontabilizatu diren partaidetzetan sartuta ez dauden bezeroen edo elektrizitate-horniduraren ehunekoaren gainean bakarrik edukiko du betebeharra.»

Zazpi. 14. artikuluan, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzearen kostuaz gainera, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan definitutako kontsumitzaileena ere sartuko da. Honela idatzita geratzen da:

«14. artikulua. Banaketa-ehunekoak kalkulatzeko metodoa.

  • 1. Gizarte-bonuari, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako elektrizitate-horniduraren kofinantzaketari eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen

  • 52.4.k) artikuluan definitutako kontsumitzaileen kostuari dagokienez finantzatu beharreko zenbatekoen banaketa-ehunekoa urtero kalkulatuko du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak.

Sektore Elektrikoari buruzko Legeak (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) 45.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzatu beharreko zenbatekoen banaketa-ehunekoa, sozietate bakoitzarentzat edo sozietate talde bakoitzarentzat, berak energia elektrikoz hornitzen dituen bezeroen kuotaren arabera kalkulatuko da, bi gairen arteko erlazio gisa; gai bat betebeharpeko subjektu bakoitzaren urteko batez besteko bezeroen balioa izango da, eta bestea sozietate merkaturatzaile guztien urteko batez besteko balioen batura izango da.

Energia elektrikoaren merkaturatzaile bat baino gehiago barruan dituzten sozietate taldeetan, energia elektrikoz hornitutako bezeroen kuota kalkulatzeko, merkaturatzaile guztien banakako kuotak batu egingo dira.

  • 2. Kalkulua egiteko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak metodo honi jarraituko dio:

  • a)  Informazioa eskatzea. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatuko die energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten enpresei, zehaztu ahal izateko ea Batzordeak banaketa-ehunekoen proposamena egiten duen unean eskuragarri dagoen azken urte osoan -egutegikoan edo azken hamabi hilabetean- enpresa horiek:

  • 1. a Energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten sozietateen talde bateko sozietate nagusi diren.

  • 2. a Sozietate talde bateko kide diren, zeinean sozietate batzuek energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran baitihardute.

Aurreko bi paragrafoetan azaldutako egoeretako edozeinetan egon litezkeen enpresei eskatuko zaie informazioa.

Halaber, sozietateek jarduera horietakoren batean parte hartzen duten zehaztu ahal izateko beharrezkoa den beste edozein informazio eskatu ahalko da.

  • b)  Lortutako informazioa erkatzea. Aurreko a) letran azaldutako moduan eskatutako informazioa lortu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak erkatu egingo ditu sozietate bakoitzak emandako informazioa eta Batzordeak berak bere eskumenak baliatzeko daukan informazioa.

Baldin eta, egindako egiaztapenaren ondorioz, beharrezkoa bada aintzat hartzea sozietateek emandakoez bestelako datuak, edo kontuan hartzen bada beste daturen bat, Batzordeak egokitzat jotzen duen informazio guztia hartuko du, justifikazioa emanda, eta ezertan galarazi gabe inguruabar hori interesdunei jakinaraztea.

  • c)  Sozietateak identifikatzea. Eskura dagoen informazioa aztertu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak identifikatu egingo ditu energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten sozietate taldeetako sozietate nagusiak edo inongo taldetan egon gabe horretan diharduten sozietateak, zeinek beren gain hartu beharko baitituzte gizarte-bonuari dagozkion zenbatekoak, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzeari dagozkionak eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan definitutako kontsumitzaileen kostua. Irizpide gisa abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 45.4 artikuluan eta errege-dekretu honen 13. artikuluan xedatutakoa erabiliko du.

  • d)  Finantzaketa-ehunekoa kalkulatzea. Sozietateak identifikatu eta gero, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kalkulatuko du gizarte-bonuaren finantzaketatik, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren horniduraren kofinantzaketatik eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen

  • 52.4.k) artikuluan definitutako kontsumitzaileen kostutik zer portzentaje aplikatu behar zaion enpresa taldeetako enpresa nagusietako bakoitzari edo, kasua bada, sozietateetako bakoitzari azken urte osoari dagokionez -egutegikoa edo azken hamabi hilabeteak-, aurreko letran azaldu bezala bildu duen informazioaren arabera, bakoitzak energia elektrikoz hornitzen dituen bezeroen kuotaren proportzioan, bi gairen arteko erlazio gisa: gai bat betebeharpeko subjektu bakoitzaren urteko batez besteko bezeroen balioa izango da, eta bestea sozietate merkaturatzaile guztien urteko batez besteko bezeroen balioen batura izango da.

  • 3.  Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak errege lege-dekretu honetan aurreikusten dena aplikatzeko beharrezkoak diren datu eta informazioak eskatu ahalko ditu, eta sozietateek eman egin beharko dizkiote, ezartzen diren epeetan eta moduan. Ez-betetzeak araudi aplikagarriaren bidez arautuko dira; zehazki, abenduaren 26ko 24/2013 Legeko xedapenen bidez.

Horretarako, Batzordeak, bere eginkizunak betez eta, zehazki, ekainaren 4ko 3/2013 Legeak (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzekoa) 7. artikuluaren 36. apartatuan xedatutakoaren indarrez, errege lege-dekretu hau garatu eta betearazteko jarraibideak eman ahalko ditu.

  • 4.  Bermatu ahal izateko banaketa behar bezala egokituko zaiela sektorearen inguruabar zehatzei, eta haren ezaguera publikoa eta balizko kontrola ahalbidetzeko, Batzordeak honako informazio hau argitaratuko du bere webgunean urtero, azaroaren 10a baino lehen, aldi bakoitzean kontuan hartutako epeari buruz:

  • a)  Energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 45. artikuluan eta 13. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten sozietate taldeen edo, kasua bada, sozietateen zerrenda.

  • b)  Energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten sozietate horien bezero kopuruaren urteko batezbestekoak eta sozietate haietako bakoitzari banaketa-proposamenean suertatzen zaizkion ehunekoak.

  • 5.  Behin identifikatutakoan energia elektrikoa merkaturatzeko jardueran diharduten enpresa taldeetako zer enpresa nagusik edo -kasua bada- sozietatek hartu beharko dituzten beren gain gizarte-bonuaren kostua, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzearen kostua eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan definitutako kontsumitzaileena, eta, halaber, kostu horiei dagozkien zenbatekoen banaketa-ehunekoa kalkulatu ondoren, Batzordeak bere proposamena igorriko dio Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioari, ehunekoak finkatu behar diren eta ministroaren agindu baten bidez onartu behar diren urtearen aurreko abenduaren 1ean; agindu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.»

Zortzi. Honela idatzita geratuko dira 15. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak:

«2. Erreferentziako enpresa merkaturatzaileak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari aitortuko dizkio, 9.5 artikuluan gizarte-bonurako ezarritako epe beretan, autonomia-erkidegoetako eta toki-entitateetako administrazioek gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzat ordaindutako zenbatekoak, bai eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan aipatutako kontsumitzaileen horniduren kostua dela-eta bere gain hartu dituen zenbatekoak ere.

  • 3. Erreferentziako merkaturatzaileak ez dizkio kofinantzaketari dagozkion zenbatekoak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari aitortuko harik eta autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazioak faktura ordaindu eta dagokion ordainketa-ziurtagiria ematen den arte.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, gizarte-bonurako egindako likidazioen epe eta baldintza bertsuetan, hauek ordainduko dizkio erreferentziako enpresa merkaturatzaileari: kasu horietan kofinantzaketaren kostutik bere gain hartu dituen diru kopuruak -Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuak hala erabaki ondoren Trantsizio Ekologikorako ministroaren aginduz ezartzen den urteko mugaraino- eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan aipatzen diren kontsumitzaileentzako horniduraren kostuaren ondorioz bere gain hartu duen kostua.»

Bederatzi. Aldatu egiten da 16. artikulua, eta honela geratzen da:

«16. artikulua. Finantzatu beharreko zenbatekoen erregularizazioa.

  • 1.  Kapitulu honetan ezarritakoa egoki aplikatzen dela bermatze aldera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak erregularizatu ahalko ditu subjektuek jarritako zenbatekoak, eta aitortu egingo ditu, hala behar denean, kobratzeko eskubideak edo ordaintzeko betebeharrak.

  • 2.  Hala, merkaturatzaileren batek jarduera uzten badu edo jarduteko gaitasuna kentzen badiote eta 14.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz ministro-agindu bidez ezarritako banaketa-ehunekoen ondoriozko zenbatekoak jartzen ez baditu, betebeharpeko gainerako subjektuek hartuko dituzte beren gain zenbateko horiek. Itxierako likidazioaren aurretik sistema elektrikoak egiten duen azken likidazioaren epe berean egingo da erregularizazio hori, eta gero, beharrezkoa bada, itxierako likidazioarekin batera egindako beste likidazio batean ere egingo da. Baldin eta likidazio horiek egin eta gero diru kopururik geratzen bada jartzeko, betebeharpeko subjektuek hartuko dituzte beren gain diru kopuru horiek, hurrengo urteko gizarte-bonuaren finantzaketarako, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren kofinantzaketarako eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan aipatutako kontsumitzaileen horniduren finantzaketarako argitaratzen den ministro-aginduaren indarrez, eta 14. artikuluan xedatutakoari erreparatuko zaio ehunekoen banaketari dagokionez.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak jakitun jarriko du Trantsizio Ekologikorako Ministerioa, eta erregularizazio horren gaineko publizitatea eta informazioa jarriko du, gardentasunez, bere webgunean.»

Hamar. Honela idatzita geratzen da 17. artikulua:

«17. artikulua. Finantzaketa-mekanismoaren izaera berrikusgarria.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 45.4 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, Gobernuak lau urtean behin gutxienez berrikusiko ditu gizarte-bonua finantzatzeko mekanismoa, gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileentzako energia elektrikoaren hornidura kofinantzatzearen kostua eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan aipatzen diren kontsumitzaileen horniduren kostua.»

Hamaika. Honela idatzita geratzen da 20. artikulua:

«20. artikulua. Gizarte-bazterketaren arriskua duten kontsumitzaileei eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluak aipatzen dituen kontsumitzaileei elektrizitate-hornidura ez etetea.

Kalteberatasun handiko kontsumitzaileei ezingo zaie eten elektrizitate-hornidura honako baldintza hauek betetzen badira: AETari atxikita egotea; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 52.4.j) artikuluan xedatutakoaren babesean autonomia- nahiz toki-administrazio bateko gizarte-zerbitzuen laguntza jasotzen ari izatea norberaren elektrizitate-hornidurari dagokionez; gizarte-zerbitzuen bitartez kontsumitzaileari laguntzen ari zaion autonomia- edo toki-administrazio horrek bere gain hartzea fakturaren zenbatekoaren ehuneko 50, gutxienez (KTBParen arabera, gizarte-bonuarengatiko deskontua aplikatu aurretik), eta ordainketa egin eta hura ziurtagiri egokiaren bidez frogatzea erreferentziako merkaturatzailearen aurrean, faktura ematen denetik bost hilabete igaro baino lehen.

Faktura elektrikoa ordaintzen ez duen kontsumitzaileari ezingo zaio eten hornidura, era berean, gizarte-bonuaren onuraduna bada eta hura aplikatu ahal izateko frogatu badu, araudian ezarritako moduan, bere familia-unitatean 16 urtetik beherako kideren bat dagoela; edo gizarte-bonuaren onuraduna den kontsumitzaileak nahiz bere familia-unitateko kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna aitortua badu, edo gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.k) artikuluan xedatzen denaren arabera, eta kolektibo horien kalteberatasun soziala egiaztatzen bada administrazio publiko eskudunetako gizarte-zerbitzuek emandako agiriaren bidez.»

Hamabi. Honela idatzita geratzen da I. eranskina:

«I. ERANSKINA

Gizarte-bonuari atxikitako kontsumitzailearen KTBPko energia kontzeptuan deskontua aplikatu ahal zaion gehieneko energia-muga fakturazio-aldi bakoitzeko

  • 1.  Honela kalkulatuko da, fakturazio-aldi bakoitzerako, 6. artikuluan aipatzen den gehieneko energia-muga, zeinari aplikatuko baitzaio gizarte-bonuari atxikitako kontsumitzaileari bere familia-unitatearen egoeraren arabera dagokion deskontua, martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatutako KTBPko energia kontzeptuaren gainekoa:

  • a)  Erreferentziako merkaturatzaileak fakturazio-aldiko egunen artean hainbanatuko du urteko gehieneko energia kantitatea, 2. apartatuko taulan ageri dena.

  • b)  Aurreko hamabi hilabeteetako fakturazio-aldietan deskonturako eskubidea izan duen baina kontsumitu gabe geratu den energia gehituko zaio aurreko apartatuaren arabera fakturazio-aldirako kalkulatutako energia kantitateari.

  • 2.  Fakturan bereiz adieraziko dira, batetik, deskonturako eskubidea duen kontsumoa eta, bestetik, muga gainditzen duen eta beraz fakturan deskonturik ez duen kontsumoa.

    Kategoriak

    Kontsumoaren gehieneko mugak

    — kWh

    Adingaberik ez duen familia-unitatea / Banako eskatzailea..........

    Adingabe bat duen familia-unitatea............................

    Bi adingabe dituen familia-unitatea............................

    Familia ugaria den familia-unitatea.............................

    Familia-unitate edo banako eskatzaile pentsioduna (gutxieneko

    zenbatekoa)............................................

    1.380

    1.932

    2.346

    4.140

    1.932»

Hamahiru. Aldatu egiten da VII. eranskina, eta honela idatzita geratzen da:

«VII. ERANSKINA

Gizarte-bonua aplikatzeari uko egiteko eredua

Agiri hau sinatuz, [jarri erreferentziako merkaturatzailearen izena] enpresarekin energia elektrikoaren hornidurarako egindako kontratuaren titularra naizen aldetik, berariaz UKO EGITEN DIOT gizarte-bonua aplikatzeari, eta, beraz, uko egiten diot fakturan KTBP kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioaren gaineko deskontua izateari, baldin eta horretarako eskubiderik badut, nik edo nire familia-unitateak honako baldintza hauetakoren bat betetzeagatik:

- Ezarritako errenta-atalaseak ez gainditzea, kontuan izanik atalase horiek igoarazten dituzten inguruabar bereziak gerta daitezkeela (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua izatea, genero-indarkeriazko egoera egiaztatzea, terrorismoaren biktima izatea, II. edo III. graduko mendekotasuna izatea, edo guraso bakar batek eta gutxienez adingabe batek osatzea familia-unitatea).

  • - Familia ugariaren titulua edukitzea.

  • - Norbera edo familia-unitateko kide guztiak Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodun izatea erretiroagatik nahiz ezintasun iraunkorragatik, pentsio mota horietarako une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko zenbatekoa kobratzea, eta, diru-sarrera gehiago izanez gero, horiek guztiek batera urtean 500 euro ez gainditzea.

Lekua eta data

Sinadura:

[Jarri kontsumitzailearen datuak]»

  • 4. artikulua. Urriaren 6ko ETU/943/2017 Agindua aldatzea, zeinak urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretua garatzen baitu, kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituena.

Aldatu egiten da urriaren 6ko ETU/943/2017 Agindua, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretua garatzen duena (errege-dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu), eta honela geratzen da:

Bat. I. eranskinaren I. gehigarrian eta II. gehigarrian, «Baldintzak betetzen dituela frogatzeko, agiri hauek aurkezten ditu:» dioen atalean, paragrafo hauen ordez:

«- Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak (kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituena) 3.3 artikuluan azaltzen dituen inguruabar berezietakoren bat betetzen dela adierazten duen laukia markatu bada:

Organo eskudunaren edo autonomia-erkidegoak izendatutako organoaren gizarte-zerbitzuek emandako ziurtagiria edo bestelako egiaztagiri baliozkoa.»

Beste paragrafo hauek jartzen dira:

«- Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak (kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituena) 3.3 artikuluan azaltzen dituen inguruabar berezietakoren bat betetzen dela adierazten duen laukia markatu bada:

Autonomia-erkidegorako izendatutako organo eskudunaren gizarte-zerbitzuek emandako ziurtagiria edo bestelako egiaztagiri baliozkoa, baldin eta urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 3.3 artikuluko a), b), c) eta d) letretan jasotako inguruabar berezietakoren bat betetzen bada.

Familia-liburuaren eta errolda-ziurtagiriaren fotokopia, 3.3.e) artikuluan jasotako inguruabar berezia betetzen bada.»

Bi. I. eranskinaren I. gehigarrian eta II. gehigarrian, «Kontsumitzaile kaltebera izateko bete behar diren baldintzak» dioen atalean, paragrafo hauen ordez:

«c) Kontsumitzailea bera eta, familia-unitate bateko kidea bada, diru-sarrerak dituzten kide guztiak Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodun izatea erretiroagatik nahiz ezintasun iraunkorragatik, pentsio mota horietarako une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko zenbatekoa kobratzea horregatik, eta, diru-sarrera gehiago izanez gero, horiek guztiek batera urtean 500 euro ez gainditzea.

14 pagako IPREM errenta-adierazlearen biderkatzaileak, a) letran ezarritakoak, kasu bakoitzean 0,5 igoko dira, honako inguruabar berezi hauetakoren bat gertatzen denean (aipatutako errege-dekretuaren 3.3 artikulua):

  • - Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua izatea.

  • - Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek genero-indarkeriaren biktima dela frogatzea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

  • - Kontsumitzailea bera edo familia-unitateko kideren bat terrorismoaren biktima izatea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.»

Beste paragrafo hauek jartzen dira:

«c) Kontsumitzailea bera eta, familia-unitate bateko kidea bada, diru-sarrerak dituzten kide guztiak Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodun izatea erretiroagatik nahiz ezintasun iraunkorragatik, pentsio mota horietarako une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko zenbatekoa kobratzea horregatik, eta, diru-sarrera gehiago izanez gero, horiek guztiek batera urtean 500 euro ez gainditzea.

14 pagako IPREM errenta-adierazlearen biderkatzaileak, a) letran ezarritakoak, kasu bakoitzean 0,5 igoko dira, honako inguruabar berezi hauetakoren bat gertatzen denean (aipatutako errege-dekretuaren 3.3 artikulua):

  • - Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua izatea.

  • - Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek genero-indarkeriaren biktima dela frogatzea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

  • - Kontsumitzailea bera edo familia-unitateko kideren bat terrorismoaren biktima izatea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

  • - Kontsumitzaileak berak edo familia-unitateko kideren batek II. edo III. graduko mendekotasuna aitortua izatea, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

  • - Kontsumitzaileak frogatzea guraso bakar batek eta gutxienez adingabe batek osatzen dutela familia-unitatea.»

  • 5. artikulua. Gizarte-bonu termikoa.

  • 1.  Etxea berotzeko, ura berotzeko eta sukalderako energiari dagokionez, kontsumitzaile kalteberen pobrezia energetikoa arintzeko zuzeneko laguntzen programa sortzen da. Gizarte-bonu termikoa deritzo.

  • 2.  Laguntza horren helburua da erabilera termikoetarako energia-hornidura bermatzeko beharrezkoak diren gastuak konpentsatzea edota energia aurrezteko nahiz efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak hartzen laguntzea kontsumitzaile kalteberei.

  • 6. artikulua. Beste laguntza mota batzuekiko bateragarritasuna.

Laguntza horrekin batera, hartzaileek beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jaso ahalko dituzte administrazioetatik, erakunde publiko zein pribatuetatik eta erakunde nazional zein nazioartekoetatik helburu bererako. Halaber, laguntza hori bateragarria izango da elektrizitatearen gizarte-bonuaren laguntzarekin.

  • 7. artikulua. Gizarte-bonu termikoaren finantzaketa.

  • 1.  Gizarte-bonu termikoa Estatuaren aurrekontu orokorren kargura finantzatuko da.

  • 2.  Gizarte-bonu termikoaren bidezko laguntzak emateko baldintza aurrekontu-baliabideak egotea izango da, eta ezingo da gainditu Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean urte bakoitzean kontzeptu horretarako finkatzen den aurrekontu-muga.

  • 8. artikulua. Onuradunak.

Ekitaldi bakoitzean, gizarte-bonu termikoaren onuradun izango dira: aurreko urteko abenduaren 31n Sektore Elektrikoari buruzko Legeak (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) 45. artikuluan aurreikusten duen elektrizitatearen gizarte-bonuaren onuradun diren kontsumitzaileak.

  • 9. artikulua. Gizarte-bonu termikoaren laguntza onuradunen artean banatzeko irizpideak.

  • 1.  Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean gizarte-bonu termikoa finantzatzeko erabiltzen den aurrekontu-partidan esleitutako diru kopurua 8. artikuluko onuradun guztien artean banatuko da, urtean ordainketa bakarra eginez.

  • 2.  Onuradun bakoitzak jaso behar duen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da haren kalteberatasuna zenbaterainokoa den, gizarte-bonu elektrikoari buruzko araudian definitzen den moduan, eta zer zona klimatikotan dagoen kokatuta onuraduna erroldatuta dagoen etxebizitza. Hori guztia, errege lege-dekretu honen I. eranskinean ezarritako metodologia aplikatuta.

  • 10. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko eta ordaintzeko prozedura.

  • 1.  Gizarte-bonu termikoaren onuradunen guztizko kopurua zehazteko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraituz, kontuan hartuko da aurreko urteko abenduaren 31n zenbat kontsumitzaile izan diren, guztira, Sektore Elektrikoari buruzko Legeak (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) 45. artikuluan aurreikusten duen elektrizitatearen gizarte-bonuaren onuradun.

  • 2.  Autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek kudeatu eta ordainduko dituzte laguntzak. Horretarako, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, 11. artikuluan aipatzen den informaziotik abiatuta, ekitaldian xede horretarako dagoen aurrekontuaren lurralde-banaketa kalkulatuko du, eta diru kopuruak transferituko dizkie ordaintzeko eskumena duten administrazioei, onuradunen eta dagozkien zenbatekoen gaineko informazioarekin batera, aurreko apartatuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

  • 3.  Autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek urteko lehen hiruhilekoan ordainduko diete laguntza onuradunei, egokiena iruditzen zaien moduan, beren prozedurak, antolaketa eta onuradunen kolektiboa kontuan harturik, eta laguntzari uko egiteko aukera bermatuko diete beti onuradunei, horrela eskatzen badute.

  • 4.  Kudeatu eta ordaintzeko eskumena duten administrazioek gizarte-bonu termikoa dela-eta ezartzen dituzten komunikazio eta prozeduretan argi adieraziko da laguntza Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren aurrekontuaren kargura ematen dela.

  • 5.  Autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek handitu ahalko dute emandako laguntza, beren aurrekontuen kargura. Horrela eginez gero, aurreko apartatuan aipatutako komunikazioetan, administrazio parte-hartzaileen kofinantzaketa-portzentajeak adierazi beharko dira.

  • 6.  Behin ordainketa eginda, autonomia-erkidegoek eta autonomia-estatutua duten hiriek, urteko lehen seihilekoan, txostena igorriko diote Energiaren Estatu Idazkaritzari, eta bertan xehetasunez azalduko dituzte emandako laguntzak, jasotako uko-egiteak, kofinantzaketa-maila, halakorik izan bada, eta gerakinak, halakorik sortu bada, hurrengo ekitaldiko banaketaren kalkuluan datu horiek kontuan har daitezen.

  • 11. artikulua. Erreferentziako merkaturatzaileen betebeharrak.

Gizarte-bonu termikoaren zenbatekoa zehaztu ahal izateko eta hura ordaindu ahal izateko soilik, urte bakoitzeko urtarrilaren 15a baino lehen, erreferentziako merkaturatzaileek aurreko urteko abenduaren 31n gizarte-bonu elektrikoaren onuradun izandako bezeroen zerrenda igorri beharko diote Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari, eta bertan informazio hauek jarriko dituzte.

  • i. Onuradunaren izena eta NAN zenbakia.

  • ii.   Helbide osoa (kalea, zenbakia, posta-kodea eta udalerria).

  • iii.  Kalteberatasun handiko edo gizarte-bazterketaren arriskupeko kontsumitzailea den.

  • iv.  Banku-kontuaren datuak.

II. KAPITULUA

Elektrizitate-kontsumitzaileak babesteko beste neurri batzuk

  • 12. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko Legea aldatzea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea).

Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko Legea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea); hona:

Bat. Letra hauek gehitzen zaizkio 46. artikuluari:

«r) Merkaturatzaile elektrikoek ezingo dute beren produktuei buruz eskatu gabeko publizitaterik egin etxez etxeko bisitetan, salbu eta hartzaileak bere kabuz eskatzen duenean zerbitzuari buruzko informazioa eman diezaiotela bide horretatik. Entitate iragarlea izango da letra honetan ezarritakoa betetzearen erantzulea.

s) Merkaturatzaile elektrikoek ezingo dute kontratazio-praktikarik egin bezeroen etxeetan zuzenean, salbu eta bezeroak bere ekimenez eta espresuki hitzordua jartzeko eskaera egiten duenean.»

Bi. Aldatu egiten da 47.2 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Merkaturatzaile batek ez badu betetzen bere jardueran aritzeko eskakizunen bat, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak merkaturatzaile jarduteko gaikuntzaren amaiera deklaratu ahal izango du, urtebeterako gehienez ere, erregelamendu bidez garatzen diren baldintzetan, betiere interesdunari entzutea bermatuko duen prozedura bat aldez aurretik izapidetuta.

Kasu horietan, Trantsizio Ekologikorako ministroak merkaturatzaile horren bezeroak erreferentziako beste merkaturatzaile bati ematea erabaki eta bezero horien hornidura-baldintzak zeintzuk izango diren zehaztu dezake, entzunaldi-izapidea egin ostean, arrazoituta, gardentasunez eta modu objektiboan.»

Hiru. Legearen 50. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio; hona:

«3. Ministro Kontseiluaren errege-dekretu baten bidez arautu beharreko moduan eta baldintzekin, energia elektrikoaren merkaturatzaileek kontsumitzaileen kontsumoari eta eskatutako potentziari buruzko zenbait informazio eskuratu ahalko dituzte, eskariaren kudeaketa errazteko eta kontratazioa hobetzeko jarduketak edo efizientzia energetikorako bestelako neurriak eskaini ahal izateko kontsumitzaileei, zuzenean nahiz energia-zerbitzuetako enpresen bitartez, datu pertsonalen babesa errespetatuz betiere.»

Lau. Apartatu bat gehitzen zaio 65. artikuluari; hona:

«43. Merkaturatzaileek kontratazio-praktikei eta bezeroekiko harremanei buruz araudian ezarrita dauden betebeharrak ez betetzea.»

  • 13. artikulua. Hidrokarburoaren Sektoreari buruzko Legea aldatzea (urriaren 7ko 34/1998 Legea).

Aldatu egiten da urriaren 7ko 34/1998 Legea, honela:

Bat. Letra hauek gehitzen zaizkio 81.2 artikuluari:

«r) Gas naturalaren merkaturatzaileek ezingo dute beren produktuei buruz eskatu gabeko publizitaterik egin etxez etxeko bisitetan, salbu eta hartzaileak bere kabuz eskatzen duenean zerbitzuari buruzko informazioa eman diezaiotela bide horretatik. Entitate iragarlea izango da letra honetan ezarritakoa betetzearen erantzulea.

s) Gas naturalaren merkaturatzaileek ezingo dute kontratazio-praktikarik egin bezeroen etxeetan zuzenean, salbu eta bezeroak bere ekimenez eta espresuki hitzordua ezartzeko eskaera egiten duenean.»

Bi. Paragrafo bat gehitzen da 85. artikuluaren azkenean; honako hau dio:

«Ministro Kontseiluaren errege-dekretu baten bidez arautu beharreko moduan eta baldintzekin, gas naturalaren merkaturatzaileek kontsumitzaileen kontsumoari buruzko zenbait informazio eskuratu ahalko dituzte, eskariaren kudeaketa errazteko jarduketak edo efizientzia energetikorako bestelako neurriak eskaini ahal izateko kontsumitzaileei, zuzenean nahiz energia-zerbitzuetako enpresen bitartez, datu pertsonalen babesa errespetatuz betiere.»

Hiru. Letra bat gehitzen zaio 110. artikuluari; hona:

«ao) Merkaturatzaileek kontratazio-praktikei eta bezeroekiko harremanei buruz araudian ezarrita dauden betebeharrak ez betetzea.»

Lau. Honela geratzen da idatzita 116.3.b) artikulua:

«b) Aurreko letran aipatu eta astuntzat tipifikatuta daudenak, baldin eta, gertatzen diren zirkunstantzien arabera, ezin badira oso astuntzat jo, eta, bereziki, 110. artikuluko c), d), f), k), l), m), n), o), p), s), t), u), v), w), ad), ae), af), ag) eta bg) letretan tipifikatuta daudenak.»

  • 14. artikulua. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua aldatzea (energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa- jarduerak arautzen dituena).

Bat. Bi apartatu berri gehitzen zaizkio 73. artikuluari, 3 bis eta 3 ter apartatuak; hona:

«3 bis. Merkatuan kontsumitzaileentzako energia erostea gaitasun tekniko eta ekonomikoari dagokion betekizuna da, eta Red Electrica de España SAk sistemako operadore gisa egiten dituen jarraipen-txostenen bitartez egiaztatuko da.

3 ter. Sareko sarbide-sariak eta karguak ordaintzea gaitasun ekonomikoari dagokion betekizuna da, eta zuzenbidearen arabera egiaztatuko da.»

Bi. Aldatu egiten da 83.5 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Aurrekoa gorabehera, hogei urtetik gorako antzinatasuna duten behe-tentsioko kontratuetan potentzia igotzeko, enpresa banatzaileek instalazioak egiaztatu beharko dituzte, eta indarra duten egiaztapen-eskubideak kobratu ahalko dituzte. Bestelako aldaketetan ez da halakorik eskatuko. Baldin eta, egiaztapen hori eginda, ikusten bada instalazioek ez dituztela betetzen erregelamenduzko baldintza teknikoak eta segurtasun-baldintzak, enpresa banatzaileak eskatu ahal izango du instalazioak egokitu daitezela eta instalatzailearen agiri egokia aurkez dadila.»

  • 15. artikulua. Martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretua aldatzea (energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta energia elektrikoa kontratatzeko araubide juridikoa ezartzen dituena).

Aldatu egiten da martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretuaren 20.2 artikulua (dekretu horrek energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta energia elektrikoa kontratatzeko araubide juridikoa ezartzen ditu), eta honela geratzen da:

«2. Erreferentziako merkaturatzaileek beren faktura guztietan informazio hau eman beharko diete kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak izateko baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaileei: zer kontratazio-aukera dauden, eta merkaturatzaileen betebeharra dela kontsumitzaileak hornitzea araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera.

Horrez gain, fakturazio-aldi bakoitzean, KTBPa kontratatua daukan kontsumitzaile bakoitzari fakturan informazio hau jarri beharko diote: zenbat ordaindu beharko zukeen baldin eta KTBPrako eskubidea duten kontsumitzaileek kontrata ditzaketen sarbide-sariei lotutako gainerako modalitate ordu-bereizketadunak aplikatu izan balira.

Halaber, fakturetan zehaztuko dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren zer webgunetan dauden zerrendatuta enpresa merkaturatzaile guztiak, bai erreferentziakoak bai merkatu librekoak, beren doako telefonoekin eta webguneekin batera. Faktura guztietan, halaber, informazio hau dakarren webgunearen erreferentzia jarri beharko dute: gizarte-bonua aplikatzeko eskubidea duten kontsumitzaile kalteberek azken errekurtsoko tarifarako eskubidea izateko bete behar dituzten baldintzak, eta informazio hori ematen duen arreta-zerbitzuaren datuak.

Artikulu honetan aipatzen diren informazio berri guztietan, letraren tamaina eta testuaren garrantzia fakturaren atal nagusiarenak bezainbestekoak izango dira.»

  • 16. artikulua. Urriaren 26ko 1164/2001 Errege Dekretua aldatzea (energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-tarifak ezartzen dituena).

Aldatu egiten da urriaren 26ko 1164/2001 Errege Dekretua (energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-tarifak ezartzen dituena); hona:

Bat. Aldatu egiten da 5.4 artikuluko 1. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

«1.a. Kontsumitzaileak edo haren mandatariak, errege-dekretu honen 1. artikuluko 1. apartatuan ezarritako sarbide-tarifen aplikazio-eremuaren arabera, bere interesetarako gehien komeni zaizkion tarifa eta modalitatea hautatu ahalko ditu baimendutakoen artetik, berak eskatu nahi duen energia-hornidura dela-eta sareak erabiltzeko, baldin eta errege-dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Kontsumitzaileak, halaber, kontratatu beharreko potentzia hautatu ahal izango du; hala egiten badu, kontrol-aparatuetarako intentsitate-tarte normalizatuetara egokitu beharko da.

Aurrekoa gorabehera, kontsumitzaileak 0,1 kW-en multiploetan kontratatu ahalko du potentzia, baldin eta potentzia kontratatua 15 kW-etik gorakoa ez bada eta kontagailuak ordu-bereizketa eta telekudeaketa ahalbidetzen baditu.»

Bi. Aldatu egiten da 7.1 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. 2.0A eta 2.1.A tarifak: behe-tentsiorako tarifa sinpleak. Behe-tentsioko edozein hornidurari aplikatu ahalko zaizkio, potentzia kontratatua 15 kW-etik gorakoa ez bada.

Tarifa horiei atxikitako horniduretan, sarbide-tarifa ordu-bereizketadunaren modalitatea hautatu ahalko da (2.0.DHA, 2.0.DHS eta 2.1.DHA).

Modalitate horietan prezio desberdinak aplikatzen dira bi aldietako bakoitzean (puntako orduetan eta haraneko orduetan) edo hiru aldietako bakoitzean (puntako orduetan, ordu lauetan eta haraneko orduetan) kontsumitutako energiarengatik.

Hornidura horietarako kontratatu beharreko potentzia, nolanahi ere, bai puntako orduak bai ordu lauak eta haraneko orduak kontuan hartuz aurreikusten den gehieneko eskariaren araberakoa izango da.»

Hiru. Aldatu egiten da 7.4 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«4. 6. sarbide-saria: goi-tentsiorako sarbide-sari orokorrak. Aplikagarriak izango dira horniduraren tentsioa 1 eta 36 kV bitartekoa izan eta potentzia kontratatua tarifa-aldietakoren batean 450 kW-etik gorakoa denean, baita horniduraren tentsioa 36 kV-etik gorakoa denean ere, kasu bakoitzean dagokion tentsio-tartean, salbu eta nazioarteko konexioetarako sarbide-saria, errege-dekretu honen 1.3 artikuluan aurreikusi gabeko energia-igarotzeei eta energia-esportazioei aplikatuko zaiena.

Sarbide-sari hori tentsio-mailaren araberakoa izango da, eta sei tarifa-alditan oinarrituko da; horien artean banatuko dira urteko ordu guztiak.

Sarbide-sari horiei energia erreaktiboarengatiko fakturazioa aplikatuko zaie, 9.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Tarifa-aldi guztietako potentzia kontratatuek baldintza hau beteko dute: (Pn+1) tarifa-aldian kontratatutako potentzia beti izango da aurreko tarifa-aldian (Pn) kontratatutako potentziaren berdina edo handiagoa.

Modalitate hauek izango dituzte, zerbitzuko tentsioaren arabera:

Tentsio-maila

Saria

>= 1 kV eta < 30 kV...........

6.1A

>= 30 kV eta < 72,5 kV.........

6.2

>= 72,5 kV eta < 145 kV........

6.3

>= 145 kV...................

6.4

Nazioarteko konexioak.........

6.5

Lau. Aldatu egiten da 9. artikuluko 1.2.a).1 zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. 2.0 eta 2.1 tarifa: Horniduraren kontagailuak ordu-bereizketa eta telekudeaketa ahalbidetzen baditu, eskatutako potentzia kontrolatzeko, instalatutako energia-kontagailuaren etete-elementua irekiko da, kontratatutako potentziaren edo potentzien araberako tara ezarrita.

Horniduraren kontagailuak ordu-bereizketa eta telekudeaketa ahalbidetzen ez baditu, eskatutako potentzia kontrolatzeko, potentzia kontrolatzeko etengailua (PKE) instalatuko da, kontratatutako potentziari dagokion intentsitatearen araberako tara ezarrita.

Bestela, horniduraren ezaugarriengatik ezin bada hornidura eten, kontsumitzaileak hautatu ahalko du maximetroaren bidez zehaztu dadila fakturazioaren oinarri izango den potentzia. Horrelako kasuetan potentzia kontratatua ezingo da izan instalatzailearen agirian eten ezin diren ekipamenduetarako ageri den potentzia baino txikiagoa, halakorik ageri bada. Kasu guztietan, maximetroek 15 minutuko integrazio-denbora izango dute.»

Bost. Aldatu egiten da 9. artikuluko 1.2.b).1 zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. 2.0 eta 2.1 tarifa: tarifa-aldi bakoitzean fakturatu beharreko potentzia kontratatutako potentzia izango da, potentzia kontrolatzeko etengailu baten bidez kontrolatzen bada potentzia, edo, kasua bada, ordu-bereizketa eta telekudeaketa ahalbidetzen dituen kontagailu baten bidez kontrolatzen bada, edo artikulu honetako

  • 1.2.b.2 zenbakian ezarritako formularen araberakoa izango da, maximetroaren bidez kontrolatzen bada potentziaren hori.»

Sei. Aldatu egiten da 9.3 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Energia erreaktiboaren fakturazio-kontzeptua. Energia erreaktiboaren fakturazio-kontzeptua kontsumitzaile guztiei aplikatuko zaie, 2.0 eta 2.1 sarbide-sariei atxikitako horniduretarako izan ezik. Energia erreaktiboaren kontzeptua fakturatzen zaien kontsumitzaileek beti eduki beharko dute instalatuta energia erreaktiboaren kontagailua.

Kontzeptu hori tarifa-aldi guztietan aplikatuko da, salbu eta 3. aldian 3.0A eta 3.1A tarifetarako eta 6. aldian 6. tarifetarako, baldin eta energia erreaktiboaren kontsumoak energia aktiboaren kontsumoaren 100eko 33 gainditzen badu kasuan kasuko fakturazio-aldian (cos ^ < 0,95), eta gaindikin horri bakarrik eragingo dio.

Gaindikinaren prezioa euro-zentimotan ezarriko da kVArh bakoitzeko.

Haren zenbatekoa zehazteko, instalatuta eduki beharko da energia erreaktiboaren kontagailua.

Enpresa banatzaileek kontzeptu horrengatik lortzen dituzten fakturazioak ez dira lotuta egongo abenduaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuan ezarritako likidazio-prozesuari; enpresa horien eskuetan geratuko dira, eta banaketa-sareari dagokionez enpresa banatzaileei ezarritako tentsio-kontroleko betekizunak betetzeko beharrezkoak diren ekintzetarako erabiliko dira. Horretarako, urte bakoitzeko lehenengo hiru hilabeteen barruan jarduketa-plana aurkeztu beharko diote Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari, onar dezan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena egin eta gero. Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak behar den informazio guztia eskatu eta egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu, dela zuzenean dela Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren bitartez, bildutako diru hori egoki erabiltzen dela bermatzeko.

Kontzeptu hori aplikatzeko ezartzen diren baldintza bereziak eta hari dagozkion betebeharrak honako hauek dira:

a) Potentzia-faktorearen nahitaezko zuzenketa: 15 kW-etik gorako potentzia kontratatua duen kontsumitzaile batek kontsumitzen duen energia erreaktiboa energia aktiboaren kontsumoa halako 1,5 baino gehiago denean hiru neurketatan edo gehiagotan, hura hornitzen duen enpresa banatzaileak jakitun jarri beharko du autonomia-erkidegoko erakunde eskuduna, eta organo horrek kontsumitzaileari epe bat ezarri ahalko dio bere potentzia-faktorea hobetzeko; eta, ezarritako epea betetzen ez bada, agindu ahal izango du sareetarako sarbidea izateko eskubidea eten dadila instalazioa behar adina hobetu arte».

  • 17. artikulua. Abenduaren 27ko 1435/2002 Errege Dekretua aldatzea (energia erosteko eta behe-tentsioko sareetarako sarbidea izateko kontratuetako oinarrizko baldintzak arautzen dituena).

Abenduaren 27ko 1435/2002 Errege Dekretuari, zeinaren bidez arautzen baitira energia erosteko eta behe-tentsioko sareetarako sarbidea izateko kontratuetako oinarrizko baldintzak, paragrafo bat gehitzen zaio, laugarrena, 7.2 artikuluan. Hona:

«Horrez gain, enpresa merkaturatzaileek ezingo dute ac) letrako informazioa eskuratu, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak informazio hori eskura izango du bere eginkizunetarako.»

  • II. TITULUA

Elektrizitatearen autokontsumoa

  • 18. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko Legea aldatzea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea).

Hona nola aldatzen den Sektore Elektrikoari buruzko Legea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea):

Bat. Aldatu egiten da 9. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«9. artikulua. Energia elektrikoaren autokontsumoa.

  • 1.  Lege honi dagokionez, autokontsumoa honako hau izango da: kontsumitzaile batek edo batzuek kontsumo-instalazioetatik hurbil eta kontsumitzaile horiei lotuta dauden instalazioetatik datorren energia elektrikoa kontsumitzea.

Autokontsumo-modalitate hauek bereizten dira:

  • a)  Hornidura-modalitateak, autokontsumoarekin, gaindikinik gabe. Halakoetan, energia-gaindikina garraio- edo banaketa-sarean inola ere sartzea eragozten dute instalatutako gailu fisikoek. Kasu horretan, 6. artikuluan aurreikusitako subjektuetatik bakarra egongo da, hau da, subjektu kontsumitzailea.

  • b)  Hornidura-modalitateak, autokontsumoarekin, gaindikinekin. Sortze-instalazioek, autokontsumorako energiaz hornitzeaz gainera, soberako energia garraio- eta banaketa-sareetan sar dezakete halakoetan. Kasu horietan, 6. artikuluan aurreikusitako subjektuetatik bi egongo dira, hau da, subjektu kontsumitzailea eta ekoizlea.

  • 2.  Erregelamenduz garatuko da instalazio hurbilak zer diren autokontsumorako. Betiere, halakotzat joko dira kontsumitzaile elkartuen barne-sarean konektatuta dauden instalazioak, kontsumitzaile horiei linea zuzen baten bidez lotuta daudenak edo transformazio-zentro beretik deribatutako behe-tentsioko sarearekin konektatuta daudenak.

  • 3.  Gehienez 100 kW-eko potentzia duten ekoizpen-instalazioak, gaindikinekiko autokontsumoaren hornidura-modalitateei lotuta egonez gero, energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio-erregistroan inskribatzeko betebeharretik salbuetsiko dira. Hala ere, autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoek instalazio horiei alta eman ahalko diete, ofizioz, autokontsumoaren administrazio-erregistroetan, bakoitzak berean. Gobernuak erregelamendu bidez ezarriko duen prozeduraren bitartez, informazio hori Trantsizio Ekologikorako Ministerioari bidaliko zaio, energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio-erregistroan sar dezan.

  • 4.  Ikuspuntu ekonomikotik energia elektrikoaren autokontsumoko jardueraren jarraipena egiteko eta energia berriztagarrien arloko helburuetan nahiz sistemaren operazioan duen eragina kontrolatzeko, energia elektrikoaren autokontsumoaren administrazio-erregistroa sortuko da Trantsizio Ekologikoaren Ministerioan. Erregistro telematikoa, deklaratiboa eta doakoa izango da.

Arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek lurralde-erregistroak sortu eta kudeatu ahal izango dituzte. Haien lurralde-eremuan kokatuta eta energia elektrikoaren autokontsumoko modalitateetatik edozeini atxikita dauden kontsumitzaile guztiek erregistro horietan inskribatuta egon beharko dute.

Behe-tentsioko konexioa duten subjektu kontsumitzaileentzat, sortze-instalazioa behe-tentsiokoa badute, sortze-potentzia instalatua 100 kW-etik beherakoa badute eta autokontsumoa egiten badute, inskripzioa ofizioz egingo dute autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoek, bakoitzak bere erregistroan, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera igortzen zaien informaziotik abiatuta.

Erregelamendu bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei entzun ostean, Gobernuak energia elektrikoaren autokontsumoaren administrazio-erregistroaren antolamendua, inskripzio-prozedura eta datuak jakinarazteko prozedura ezarriko ditu. Erregelamendu horretan jasoko da autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiriek zer informazio bidali behar dioten Trantsizio Ekologikorako Ministerioari energia elektrikoaren autokontsumoaren Estatuko administrazio-erregistroan sar dezan. Erregistro autonomikorik ez badute ere, bidali egin beharko dute informazio hori.

  • 5.  Iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik edo hondakinetatik datorren energia autokontsumitua mota guztietako kargu eta sarietatik salbuetsita egongo da. Elkarrengandik hurbil dauden ekoizpen-instalazioen artean banaketa-sarearen bidez energia-transferentziarik egiten bada autokontsumoaren ondoreetarako, banaketa-sare hori erabiltzeagatik aplika daitezkeen zenbatekoak ezarri ahalko dira. Autokontsumoari lotutako sortze-instalazioetako gaindikinak gainerako ekoizpen-instalazioek ekoitzitako energia bezalaxe tratatuko dira. Era berean, autokontsumitzaileek garraio- edo banaketa-sarearen bitartez bereganatzen dituzten energia-defizitak gainerako kontsumitzaileenak bezalaxe tratatuko dira.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, erregelamendu bidez, autokontsumitzaileen defiziten eta haien ekoizpen-instalazio elkartuetako gaindikinen arteko konpentsazio errazturako mekanismoak garatu ahal izango dira. Betiere, gehienez 100 kW-eko potentzia duten instalazioetara mugatuko dira.

  • 6.  Autokontsumoari lotutako ekoizpen-instalazioak sarearekin konektatzeko administrazio-baldintzak eta baldintza teknikoak erregelamendu bidez ezarriko dira. Baldintza horiek instalazioaren tamainaren eta autokontsumo-modalitatearen araberakoak izango dira.

Gaindikinik gabeko autokontsumoaren hornidura-modalitatean, 100 kW-era arteko instalazioak dagozkien erregelamendu teknikoen menpean soilik egongo dira. Bereziki, behe-tentsioan konektatutako autokontsumoaren hornidura-modalitateko instalazioak Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan ezarritakoaren arabera egingo dira.

Autokontsumo-instalazioetan aplikatu beharreko neurketa-konfigurazioak erregelamenduz zehaztuko ditu Gobernuak. Betiere, konfigurazio horiek barruan hartu beharko dituzte prezio, tarifa, kargu edo sari aplikagarriak behar bezala fakturatzeko behar-beharrezkoak diren neurketa-tresnak.»

Bi. Aldatu egiten da 64. artikuluko 43. apartatua. Honela gelditzen da idatzita:

«43. Autokontsumoaren modalitateei aplikatu beharreko betekizun teknikoren bat ez betetzea, betiere konektatuta dauden sarearen eremuan horniduraren kalitateari eragiten dioten gorabeherak gertatzen direnean.»

Hiru. Legearen 66. artikuluari 14. apartatua gehitzen zaio; hona:

«14. Autokontsumoari dagokionez, ezarritako eskakizun eta betebeharrak ez betetzea, oso astuntzat tipifikatuta ez dagoenean; halaber, lege honetan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako modalitateak eta horiekin loturiko araubide ekonomikoak behar ez bezala aplikatzea ere arau-hauste astuntzat hartuko da.»

Lau. Paragrafo bat gehitzen zaio 67.2 artikuluari; hona:

«Arau-hausteak autokontsumoarekin zerikusia badu, zehapena honako bi zenbateko hauetatik handiena izango da gehienez: energia elektrikoaren kontsumoarengatiko urteko fakturazioaren % 10 edo sareratutako energiarengatiko fakturazioaren % 10.»

  • III. TITULUA

Trantsizio energetikorako neurriak

  • I. KAPITULUA

Berriztagarrien integrazioa

  • 19. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko Legea aldatzea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea).

Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko Legea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea); hona:

Bat. Aldatu egiten da 44.1.c) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«c) Hornitzailea hautatzeko eskubidea; honako subjektuetako batekin edo batzuekin kontrata dezake hornidura, Gobernuak erregelamendu bidez ezartzen dituen moduan eta baldintzetan:

  • i)  Merkaturatze-enpresekin.

  • ii)  Ekoizpen-merkatuko beste subjektu batzuekin. Merkatuko zuzeneko kontsumitzaile horiek ekoizpen-merkatuan kontratatuko dute energia, eta, sareetarako sarbide-kontratuari dagokionez, euren instalazioak konektatuak dituzten banatzailearekin zuzenean, edo inguruko banatzailearekin, garraio-sarera konektatuta egonez gero.

Euren ezaugarri teknikoengatik merkatuko kontsumitzaile zuzenak izaterik ez duten kontsumitzaileek ekoizle batekin aldebiko kontratua eginda eskuratu ahalko dute energia, erregelamendu bidez zehazten den moduan.»

Bi. Aldatu egiten da zortzigarren xedapen iragankorra, eta honela idatzita geratzen da:

«Zortzigarren xedapen iragankorra. Emandako sarbide- eta konexio-eskubideak iraungitzea.

Lege hau indarrean sartu aurretik sarearen puntu jakin baterako eman diren sarbide- eta konexio-eskubideak iraungi egingo dira hauetako zirkunstantziaren bat gertatzen bada:

  • a)  Loturiko sortze-instalazioaren ustiapen-baimena lortu ez izana epe hauetatik handienean:

  • 1.  2020ko martxoaren 31 baino lehen.

  • 2.  Bost urte, sarearen puntu baterako sarbide- eta konexio-eskubidea lortu denetik kontatzen hasita.

  • b)  Ustiapen-baimena lehendik eskuratu duten sortze-instalazioei dagokienez, aldi baterako itxiera ez diren eta titularrari egozteko modukoak diren arrazoiengatik energia sarera isurtzeari uztea hiru urtetik gorako aldian.»

  • 20. artikulua. Ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretua aldatzea (energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duena).

Bat. Azken paragrafo bat gehitzen zaio 21.2 artikuluari; hona:

«Funtzionamendu-ordu baliokideen kopurua kalkulatzean, ez da kontuan hartuko merkatuan saldutako energia, ezta, kogenerazioen kasuan, elektrizitatearen eguneroko merkatuko prezioak sei orduz edo gehiagoz jarraian zero diren orduetan zentraleko barretan sortutako energia ere.»

Bi. Honako paragrafo hau jartzen da 24.1 artikuluko laugarren paragrafoaren ordez:

«Laguntza publikoak jasotzen badira, berariazko ordainketa-araubidea murriztu egingo da, estatu-laguntzak metatzeari buruzko Europar Batasuneko araudia betetzeko.»

II. KAPITULUA

Mugikortasun jasangarria

  • 21. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko Legea aldatzea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea).

Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko Legea (abenduaren 26ko 24/2013 Legea); hona:

Bat. Aldatu egiten da 6.1.g) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«g) Kontsumitzaileek; hau da, energia beren kontsumorako eta ibilgailuak energiaz kargatzeko zerbitzuen prestaziorako erosten duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Energia ekoizpen-merkatuan zuzenean erosten duten kontsumitzaileei Merkatuko Kontsumitzaile Zuzen esango zaie.»

Bi. Kendu egiten da 6.1 h) artikulua.

Hiru. Paragrafo bat gehitzen zaio, 10. paragrafoa, 38. artikuluari. Hona hemen:

«10. Ezertan eragotzi gabe 6.1.g) artikuluan ezarritakoa, enpresa banatzaileak ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituren azken baliabideko titular izan ahalko dira, baldin eta lehia-prozedura baten ondoren ebazten bada ez dagoela ekimen pribaturako interesik, Gobernuak erregelamenduz ezarri beharreko moduan eta baldintzetan.

Gobernuak prozedurak arautu ahal izango ditu enpresa banatzaileek beste titular batzuei eskualda diezazkieten instalazio horiek, interes ekonomikoaren baldintzak gertatzen direnean; horrelakoetan enpresa banatzaileek ordain egokia jasoko dute.»

Lau. Aldatu egiten da 48. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«48. artikulua. Energia kargatzeko zerbitzuak.

  • 1.  Energia kargatzeko zerbitzuaren eginkizun nagusia energia dohainik edo kostu bidez entregatzea da, ibilgailuak eta biltegiratze-bateriak kargatzeko zerbitzuen bitartez, eta modu efizientean eta erabiltzailearentzat berarentzat eta sistema elektrikoarentzat ahalik eta kostu txikienarekin kargatzeko baldintzetan.

  • 2.  Edozein kontsumitzailek eman ahalko ditu energia kargatzeko zerbitzuak. Horretarako, Gobernuak erregelamenduz ezartzen dituen betekizunak bete beharko ditu.

Leku batean edo batzuetan energia kargatzeko zerbitzuak zuzenean nahiz hirugarren baten bitartez eman ahalko dira, eta titular batek eman ahalko ditu denak batera, edo titular batek baino gehiagok eman ahalko dituzte, elkarreragingarritasun-akordioen bitartez.

  • 3.  Ibilgailuak kargatzeko instalazioak inskribatuta egon beharko dira kargaguneen zerrenda batean. Autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoek kudeatuko dute zerrenda hori, eta herritar guztien eskura jarriko da, bide elektronikoetatik. Bertan, kargaguneen kokapena agertuko da.

Zerrenda horietan jasotzen den informazioa autonomia-erkidegoei, Ceutako eta Melillako hiri autonomoei eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioari jakinarazi beharko zaie, jarraipen egokia egin dezaten.

  • 4. Trantsizio Ekologikorako ministroaren agindu baten bidez zehaztuko da zer informazio bidali behar duten kargaguneen titularrek eta zer baldintzatan.

Informazioa bidaltzeko epeak eta baldintzak zehazteko eta informazioa bidali behar duten instalazioak zehazteko, instalazioen karga-potentzia kontuan hartuko da, edo ibilgailuen zirkulazio handia izateagatik garrantzi berezia duen leku batean egotea, edo errepide-sareko errepide azkarretan egotea.»

Bost. Aldatu egiten da 66. artikulua, 12. apartatua gehitzeko. Hona:

«66. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako hauek arau-hauste arintzat jotzen dira:

[...]

  • 12. Energia kargatzeko zerbitzuak ematen dituzten kontsumitzaileek ez betetzea Trantsizio Ekologikorako ministroak arau bidez ezartzen dizkien betebeharrak.»

Sei. Hogeita batgarren xedapen gehigarria eransten da; hona hemen:

«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Itsasontziak, aireontziak eta trenak energiaz hornitzea.

Alde batera utzi gabe lege honetan ezarritakoa, salbuespen gisa, portu, aireportu eta tren-azpiegituren kudeatzaileek, kontsumitzaile diren aldetik, itsasontziak, aireontziak eta trenak hurrenez hurren energia elektrikoz hornitzeko zerbitzuak eta zerbitzuaren prestazioari datxezkion zerbitzuak eman ahalko dituzte.»

Lehen xedapen gehigarria. Zertarako erabiliko den sektore elektrikoaren superabita.

  • 1.  Alde batera utzi gabe Sektore Elektrikoari buruzko Legeak (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) 19. artikuluan ezarritakoa eta Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren Legeak (uztailaren 3ko 6/2018 Legea) ehun eta hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, sistema elektrikoaren diru-sarreren superabita sistema horren diru-sarreren eta kostuen arteko 2018ko eta 2019ko aldi baterako desorekak berdintzeko erabili ahal izango da.

  • 2.  Trantsizio Ekologikorako ministroaren agindu baten bidez onartuko dira aurreko apartatuan aipatutako erabileraren zenbatekoak, mugak eta epeak.

Bigarren xedapen gehigarria. Urriaren 9ko 900/2015 Errege Dekretua (energia elektrikoaren autokontsumoko hornidura- eta ekoizpen-modalitateen baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena) aplikatzea.

Autokontsumoko instalazio hauek generaziorako sarbide- eta konexio-baimenak lortu beharretik salbuetsiko dira:

  • a)  Sektore Elektrikoari buruzko Legeak (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) 9.1.a) artikuluan aipatzen duen gaindikinik gabeko modalitatera bildutakoak.

  • b)  Ekoizpen-potentzia gehienez 15 kW-ekoa dutenak, baldin eta hirigintzako legedian ezarritako ekipamendu eta zerbitzuez hornitutako lurzoru urbanizatuan badaude.

Hirugarren xedapen gehigarria. Sarerako sarbide-eskubidea duten ekoizpen-proiektuak burutu egingo direla bermatzeko neurriak.

  • 1.  Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen dituena) 59 bis1 eta 66 bis1 artikuluetan aipatzen dituen zenbatekoak aldatu egiten dira: instalatutako kW-eko 40 euro izango dira.

  • 2.  36 kV-etik gorako tentsioko lotuneetan, baldin eta sarbide- eta konexio-baimenen titularrek ordaindu behar badituzte garraio- edo banaketa-sareetan egindako jarduketa guztiak edo gehienak, eta garraiatzaileak edo banatzaileak egin behar baditu jarduketa horiek, sareko jarduketetan egindako inbertsioaren balioaren ehuneko hamarraren ordainketa aurkeztu beharko diote baimen horien titularrek sarearen titularrari, baimenak jasotzen direnetik 12 hilabeteko epea igaro baino lehen. Aipatutako ehunekoa eta epea aldatu ahal izango dira Ministro Kontseiluaren errege-dekretu baten bidez.

Epe hori igarotakoan, sarearen titularrari ez bazaio ordaindu aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoa, iraungi egingo dira sarbide- eta konexio-baimenak.

  • 3.  Aurreko apartatuan adierazitako zenbatekoa ordaindu eta ekoizpen-instalaziorako aurretiazko administrazio-baimena lortu ondoren, proiektua enkargatzeko kontratu bat sinatuko du sarbide- eta konexio-baimenaren titularrak sarearen titularrarekin, aurreko bi mugarrietan azkenaz geroztik lau hilabete igaro baino lehen, ekoizlearen instalazioa konektatuko den sarearen instalazioengatik. Kontratu horretan jaso beharko dira 2. apartatuetan aipatutako zenbatekoei erantsitako ordainketa gehigarriak, sarerako konexioa nahi duten subjektuek ordaindu beharko dituztenak, sarearen titularrak instalazioa garatu eta erabil dezan. Epe hori Gobernuaren errege-dekretu baten bidez aldatu ahal izango da.

Eskatzaileak atzera egiten badu, ordaindutako kostuak berreskuratu ahal izango ditu, sareko instalazioaren eraikuntzari eta tramitazioari dagozkionak, salbu eta sarearen titularrak ordura arte sorrarazitako kostu berreskuraezinak, eta iraungi egingo dira sarbide-eta konexio-baimenak.

  • 4.  Sarbide- eta konexio-baimenen titularrek proiektuetan egiten den aurrerabidearen mugarriak frogatu beharko dituzte. Horretarako, erregelamendu bidez epeak ezarriko dira: eskatzaileak ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikuntza- eta ustiapen-baimenak eskatu dituela frogatzeko epeak, eta horiek lortu dituela frogatzeko epeak.

  • 5.  Sortze-instalazio baten sarbide- eta konexio-baimenak instalazio horren eraikuntzarako eta funtzionamendurako baino ez dira baliozkoak izango. Hori dela eta, erregelamendu bidez irizpide batzuk zehaztuko dira instalazio bat sarbide- eta konexio-baimenen baliozkotasunaren ondoreetarako instalazio bera dela iritzi ahal izateko.

  • 6.  Baldin eta, interesdunari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik, aurreko 2., 3. eta 5. apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidearen eskaera izapidetzeko aurkeztutako berme ekonomikoak exekutatu egingo dira.

Laugarren xedapen gehigarria. Planifikatutako eta inbertsio-planetan sartutako instalazioak.

  • 1. Garraio-sareko instalazio planifikatu eta inbertsio-planetan sartutakotzat joko dira, gehienez ere, kale baten baliokide diren posizioak, azpiestazioaren konfigurazioaren arabera; horiei gehitu behar zaizkie lehendik badiren posizioak eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren babesean onartutako garraio-sarearen planifikazioaren dokumentuan jasotakoak, bai eta garraio-sarearen erabiltzaileek erabiltzeari uzten dioten posizioak ere, 23.2 artikuluan azaltzen diren arrazoiengatik sarbide- eta konexio-baimenak iraungitzen badira.

  • 2. Garraio-sareko instalazioen titularrek eta garraio-sarearen kudeatzaileek sarbide-eta konexio-baimenak eman ahalko dituzte sortutako energia ebakuatzeko edo banaketa nahiz kontsumoa konektatzeko aurreko apartatuan adierazitako posizioetan, baldintza hauek batera betetzen direnean:

  • a)  Teknikoki eta fisikoki posible izatea.

  • b)  Sorgailuen kasuan, lehendik badiren posizioen bitartez edo garraio-sarearen plangintzan berariaz sartutako posizioen bitartez konektatzea ezinezkoa izatea, arrazoi tekniko nahiz administratiboengatik edo sortutako energiaren ebakuaziorako azpiegituren titularrekin akordiorik ez dagoelako sare horien bidez ebakuatu ahal izateko.

  • c)  Lotutako inbertsio-kostuak posizio horretarako konexioa nahi duten subjektuek ordainduko dituzte, sarearen titularrak beste sare batera konektatzen direnean izan ezik.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erreferentziako merkaturatzaileek lehengo araudiaren babesean gizarte-bonuaren onuradun direnei bidali beharreko gutunaren eredua.

Erreferentziako enpresa merkaturatzaileek II. eranskinean dagoen ereduan egindako gutuna bidali beharko diete kontsumitzaileei, baldin eta kontsumitzaile horiek, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denean, gizarte-bonua apirilaren 30eko 6/2009 Errege Lege Dekretuaren babesean jasotzen ari badira (energia-sektoreko zenbait neurri hartu eta gizarte-bonua onartzeko errege lege-dekretuaren babesean, alegia), eta frogatu gabe badaukate urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan ezarritako betekizun berriak betetzen dituztela (dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu).

Errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik hamabost egun natural igaro baino lehen bidaliko da gutun hori.

Seigarren xedapen gehigarria. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria eta ordainketa zatikatuen zenbatekoa zehaztea 2018ko ekitaldirako.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria, 2018ko ekitaldirako, honako hau izango da: energia elektrikoa -zentraleko barretan neurtua-ekoizteagatik eta sistema elektrikoan sartzeagatik zergadunak zergaldian instalazio bakoitzeko jaso behar duen guztizko zenbatekoa, azken hiruhileko naturalean sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsariak kenduta.

Azken hiruhilekoko ordainketa zatikatuak kalkulatzeko, zergaldiko energia elektrikoaren ekoizpenak zentraleko barretan neurtuta daukan balioa hartuko da, eta azken hiruhileko naturalean sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsariak kenduko zaizkio, Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak 8. artikuluan aurreikusten duen zerga-tasa aplikatuko da eta aurretik egindako ordainketa zatikatuen zenbatekoa kenduko da.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria eta ordainketa zatikatuen zenbatekoa zehaztea 2019ko ekitaldirako.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria, 2019ko ekitaldirako, honako hau izango da: energia elektrikoa -zentraleko barretan neurtua-ekoizteagatik eta sistema elektrikoan sartzeagatik zergadunak zergaldian instalazio bakoitzeko jaso behar duen guztizko zenbatekoa, azken hiruhileko naturalean sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsariak kenduta.

Ordainketa zatikatuak kalkulatzeko, zergaldiaren hasieratik aurreko paragrafoan azaldutako hiru, sei, bederatzi edo hamabi hilabeteak amaitu arte ekoitzitako energia elektrikoa zentraleko barretan neurtuta daukan balioa hartuko da, eta lehen hiruhileko naturalean sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsarien zenbatekoa kenduko zaio, Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak 8. artikuluan aurreikusten duen zerga-tasa aplikatuko da eta aurretik egindako ordainketa zatikatuen zenbatekoa kenduko da.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei aplikatu beharreko ordainketa-parametroak berrikustea, abenduaren 27ko 15/2012 Legea (jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoa) eta abenduaren 28ko 38/1992 Legea (zerga bereziei buruzkoa) aldatu izanaren ondorioz.

  • 1.  Hiru hilabeteko epean, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, ministro-agindu baten bidez, eredu-instalazioen ordainketa-parametroak onartuko ditu, energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei aplikatzekoak, abenduaren 27ko 15/2012 Legean (jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoan) eta abenduaren 28ko 38/1992 Legean (zerga bereziei buruzkoan) egindako aldaketak kontuan hartuta berrikusiak; lege horiek errege lege-dekretu honen seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan eta azken xedapenetako lehenengoan aipatzen dira, hurrenez hurren.

  • 2.  Onartutako ordainketa-parametroak aplikagarriak izango dira arestian aipatutako abenduaren 27ko 15/2012 Legearen eta abenduaren 28ko 38/1992 Legearen aldaketak indarrean jartzen direnetik aurrera, albora utzi gabe 24/2013 Legearen 14. artikuluan eta erregelamendu bidezko garapenetan aurreikusten diren berrikuspenak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Gizarte-bonu termikoaren laguntzak kudeatzea eta ordaintzea Estatuaren 2019rako Aurrekontu Orokorren kargura.

  • 1.  Gizarte-bonu termikoa dela-eta Estatuaren 2019rako Aurrekontu Orokorretan berariaz esleitzen den aurrekontu-partidaren kargura eman beharreko laguntzak, salbuespenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kudeatu eta ordainduko ditu zuzenean, autonomia-erkidegoekin itunduta, behean azaltzen den prozedurari jarraituz.

  • 2.  2019ko urtarrilaren 7a baino lehen, erreferentziako merkaturatzaileek 2018ko abenduaren 31n gizarte-bonu elektrikoaren onuradun diren bezeroen zerrenda bidaliko diote Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari, errege lege-dekretu honen 11.1 artikuluan aipatzen den informazioarekin batera. Erreferentziako merkaturatzaileek, halaber, gizarte-bonu elektrikorako 2018ko abenduaren 31 baino lehen osorik aurkeztu diren eta ebatzi gabe dauden eskaeren berri emango dute.

  • 3.  Informazio horren arabera, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontsumitzaile horiei jakinaraziko die gizarte-bonu termikoaren laguntzaren onuradun izan litezkeela, eta jakinarazpena jasotzen dutenetik hasita 10 eguneko epea emango die laguntzari uko egiteko aukeraz baliatu ahal izateko.

  • 4.  2019ko urtarrilaren 31 baino lehen, erreferentziako merkaturatzaileek Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari igorriko diote 2018ko abenduaren 31n ebatzi gabe zeuden eskaerak izapidetu izanaren ondorioz 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko ondoreekin gizarte-bonu elektrikoaren onuradun bihurtu diren bezeroen zerrenda.

  • 5.  Gizarte-bonu termikoaren onuradunen guztizko kopurua xedapen honen 2. eta 4. apartatuetan aipatzen diren kontsumitzaileen arabera zehaztuko da, alde batera utzita uko egiteko emandako epean laguntzari uko egin diotenak. Berariazko aurrekontu-partidan jarritako diru kopurua onuradun guztien artean banatuko da, errege lege-dekretu honen I. eranskinean ezarritako metodologiaren arabera.

  • 6.  Aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera gizarte-bonu termikoaren onuradun bakoitzak jaso behar duen diru kopurua ordainketa bakarra eginez ordainduko du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, banku-transferentzia baten bidez.

Lehen xedapen iragankorra. 2018ko urriaren 8a baino geroago eta 2018ko abenduaren 31 baino lehenago osatzen diren gizarte-bonurako eskaerak.

2017ko urriaren 7an gizarte-bonuaren onuradun ziren kontsumitzaileei 2018ko urriaren 8tik aurrera aplikatuko zaie gizarte-bonua, baldin eta gizarte-bonua jasotzeko urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen badituzte (kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu errege-dekretu horrek) eta 2018ko urriaren 8a baino geroago eta 2018ko abenduaren 31 baino lehenago osatzen badute gizarte-bonua errege-dekretu horren arabera berritzeko eskaera.

Dena dela, gizarte-bonua berritzeko eskaera 2018ko abenduaren 31 baino geroago aurkezten edo osatzen duten kontsumitzaileei, eskaera onartzen bazaie, eskaera osoa jaso osteko fakturazio-zikloaren lehenengo egunetik aurrera sortuko zaie gizarte-bonua, eta hurrengo fakturetan aplikatuko zaie, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Bigarren xedapen iragankorra. Autokontsumoaren administrazio-erregistroa abian jartzea.

Autokontsumoaren administrazio-erregistroa, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 9.4 artikuluan definitutakoa, 3 hilabeteko epean jarriko da abian, beraren antolaketa ezarriko duen erregelamendua —artikulu horretan aurreikusitakoa- onartzen denetik kontatzen hasita. Trantsizio-aldi horrek ez du inolako atzerapenik eragingo, ez instalazioak abian jartzeko, ez errege lege-dekretu honetan autokontsumoari buruz aurreikusten diren arau-aldaketak aplikatzeko.

Autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoek gehienez lau hilabeteko epea izango dute, goian aipatutako erregelamendua onartzen denetik hasita, Trantsizio Ekologikorako Ministerioan energia elektrikoaren autokontsumoaren administrazio-erregistroari erantsi behar zaion informazioa bidaltzeko.

Hirugarren xedapen iragankorra. Errege lege-dekretu hau indarrean jarri baino lehenagotik sarbide- eta konexio-baimenak dituzten instalazioetarako aplikazio iragankorra.

  • 1.  Errege-dekretu hau indarrean jarri baino lehenagotik sarbide- eta konexio-baimenak dituzten instalazioek, errege lege-dekretu honen bidez ezarritako epeak betetzekoak ez badira, uko egin ahalko diote sarbiderako eta konexiorako eskubideari, hiru hilabeteko epean, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera, eta bermea itzuliko zaie.

  • 2.  Instalazio horiek, adierazitako epean uko egin ezean, hamabi hilabeteko epea izango dute hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuan ezarritakoa betetzeko.

Halaber, hirugarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan ezarritakoa betetzeko epea honako hiru egun hauetatik beranduenean hasiko da: hirugarren xedapen gehigarri horren

  • 2. apartatuan adierazitako zenbatekoa ordaintzen den eguna, ekoizpen-instalaziorako aurretiazko administrazio-baimena lortzen den eguna eta errege lege-dekretua indarrean jartzen den eguna.

Epe horiek igarotakoan, sarearen titularrari ez bazaizkio ordaindu aurreko paragrafoetan adierazitako diru kopuruak, sarbide- eta konexio-baimenak iraungi egingo dira eta jarritako berme ekonomikoak exekutatu egingo dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

  • 1. Indargabeturik geratzen dira errege lege-dekretu honetan xedatutakoarekin bat ez datozen edo horren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko arau guztiak. Bereziki, honako hauek berariaz indargabeturik geratzen dira:

  • a.  Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 65. artikuluko 35. apartatua.

  • b.  Maiatzaren 9ko 647/2011 Errege Dekretua (sistemako karga-kudeatzaileen jarduera arautzen duena, energia kargatzeko zerbitzuak egiteko), salbu haren xedapen gehigarriak, xedapen iragankorrak eta azken xedapenak.

  • c.  Iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik edo hondakinetatik datorren energia autokontsumituaren instalazioei dagokienez:

  • - Energia elektrikoaren autokontsumoko hornidura- eta ekoizpen-modalitateen baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen urriaren 9ko 900/2015 Errege Dekretuaren 7.1 eta 7.2 artikuluak, gaindikinik gabeko edo gaindikinekiko autokontsumorako diren eta gehienez 15 kW-eko sortze-potentzia duten instalazioei dagokienez.

  • - Urriaren 9ko 900/2015 Errege Dekretuaren 3.1.m), 5.1.a), 5.1.b), 5.1.c), 5.2.a), 5.2.b), 8.1, 12.2, 13.2, 17., 18., 23. eta 25. artikuluak, laugarren eta zazpigarren xedapen gehigarriak, lehenengo, laugarren, seigarren eta bederatzigarren xedapen iragankorrak, I. eranskineko 9. apartatua eta II., III. eta IV. eranskinak.

Azken xedapenetako lehena. Zerga Bereziei buruzko Legea aldatzea (abenduaren 28ko 38/1992 Legea).

Aldatu egiten da Zerga Bereziei buruzko Legea (abenduaren 28ko 38/1992 Legea); hona:

Bat. Aldatu egiten da 14. artikuluko 1. apartatuko bigarren paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

«Legearen 50.4 artikuluan ezarritako baldintzetan gauzatutako gas naturalaren hornikuntzari dagokionez, sortutako kuoten zenbatekoa azken kontsumitzaileak jakinarazitako behin-behineko ehuneko baten arabera jasanarazi duten subjektu pasiboek erregularizatu egin beharko dute jasanarazitako kuoten zenbatekoa, gas naturalaren norakoaren behin betiko ehunekoaren arabera, behin betiko ehunekoa jakiten dutenean, eta erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren bidez.»

Bi. Kendu egiten dira 50. artikuluko 1. apartatuko 1. tarifako 1.16 eta 1.17 epigrafeak. Hiru. Aldatu egiten da 50. artikuluko 4. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

«4. Hornidura-puntu bakarreko instalazioei egiten zaizkien gas naturalaren horniduren kasuan, gas hori erabilera profesionalerako nahiz beste erabilera batzuetarako erregai gisa erabiltzeko baldin bada, artikulu honen 1. apartatuko 1.10.1 eta 1.10.2 epigrafeetan arautzen diren zerga-tasak aplikatuko dira, erabilera bakoitzean erabilitako ehunekoaren arabera, erregelamenduz ezartzen den prozedurari jarraikiz.»

Lau. Letra bat gehitzen zaio, c) letra, 51. artikuluko 2. apartatuari; hona:

«c) Zentral elektrikoetan elektrizitatea ekoiztea edo zentral konbinatuetan elektrizitatea ekoiztea edo elektrizitatea eta beroa batera ekoiztea.

Salbuespen hau aplikatzeko, definizio hauek hartu behar dira kontuan:

«Zentral elektrikoa»: instalazio bat da, energia elektrikoa Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen aplikazio-eremuaren barruan ekoizten duena eta ezartzeko eta funtzionatzeko baimena lege horren IV. tituluan xedatutakoarekin bat eman zaiona.

«Zentral konbinatua»: instalazio bat da, elektrizitatea ekoizten duena edo energia elektrikoa eta aprobetxamendu energetikorako erabili ahalko den beroa batera ekoizten dituena Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen aplikazio-eremuaren barruan, eta ezartzeko eta funtzionatzeko baimena lege horren IV. tituluan xedatutakoarekin bat eman zaiona.

Salbuespen hau aplikatzeko, elektrizitatea ekoizten duten zentralen edo elektrizitatea eta beroa batera ekoizten dituzten zentral konbinatuen titularrak baimena eskatu beharko dio aldez aurretik kudeaketa-bulegoari eta hark baimena eman.»

Bost. Kendu egiten da 54. artikuluko 5. apartatua.

Sei. Kendu egiten da 55. artikuluko 2. apartatuko d) letra.

Zazpi. Aldatu egiten da 92. artikuluko 1. apartatuko a) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Honako hauek daude zergaren pean:

  • a) Elektrizitatea bere kontsumorako eskuratzen duen pertsona edo entitate bat energia elektrikoz hornitzea; energia elektrikoaren horniduratzat jotzen da bai sare elektrikorako sarbide-sarien zerbitzua ematea zein elektrizitatea bera ematea.

Ibilgailuak energiaz kargatzeko zerbitzuak emateko energia eskuratzen duten pertsona fisiko edo juridikoak beti izango dira kontsumitzaile zerga honen ondorioetarako.»

Azken xedapenetako bigarrena. Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta hogeita hamargarren xedapen gehigarria aldatzea.

Aldatu egiten da Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta hogeita hamargarren xedapen gehigarriaren Bat apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

«Bat. Indarra bakar-bakarrik 2018ko aurrekonturako duela, kreditu bat sortu ahalko da, amaierako kredituan 750 milioi euroko muga duena, baldin eta berotegi-efektuko gasen emisio-eskubideen enkanteen bidezko diru-sarreren diru-bilketa efektiboaren ehuneko 90 -Estatuaren 2013rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren 1.b) paragrafoan aipatzen dena- gehiago bada 20.18.000X.737 aplikazioaren hasierako kredituan aurreikusitako zenbatekoa baino (20.18.000X.737 aplikazioa hau da: «Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, sektore elektrikoaren kostuak finantzatzeko, Energia Iraunkortasunerako Zerga Neurriei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren b) letraren arabera»).»

Azken xedapenetako hirugarrena Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau oinarrizkoa da eta Konstituzioaren 149.1 artikuluko 13., 14. eta 25. arauen babesean emana. Arau horiek eskumen esklusiboa aitortzen diote Estatuari gai hauen gainean, hurrenez hurren: jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak eta koordinazioa, Ogasun Orokorra, eta meatze- eta energia-araubidearen oinarriak.

Azken xedapenetako laugarrena. Erregelamendu bidez garatzeko baimena.

Errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoa erregelamendu bidez garatzeko baimena ematen zaio Gobernuari.

Bereziki, Gobernuak, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik hiru hilabete igaro baino lehen, 18. artikuluan xedatutakoa garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren erregelamenduzko xedapen guztiak emango ditu.

Azken xedapenetako bosgarrena. Erregelamenduzko xedapenak aldatzea.

Errege lege-dekretu honek aldatzen dituen erregelamenduetako xedapenak aldatu ahal izango dira haiek dauden arauaren erregelamendu-maila bereko arauen bitartez.

Halaber, Gobernuari baimena ematen zaio 10. eta 11. artikuluak aldatzeko, eta Trantsizio Ekologikorako ministroari baimena ematen zaio I. eta II. eranskinak aldatzeko.

Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2018ko urriaren 5ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

PEDRO SANCHEZ PEREZ-CASTEJON

I. ERANSKINA

Gizarte-bonu termikoaren laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko metodologia

Gizarte-bonu termikoaren onuradunetako bakoitzari esleitu beharreko urteko zenbatekoa zehazteko, metodologia hau erabiliko da:

1. Sei zona klimatiko hartuko dira kontuan, NKG neguko klimaren gordintasunaren tarte hauek dituztenak, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Erreferentziako klimak» deskribapen-dokumentuaren arabera:

  • - a: NKG < 0.

  • - A: 0 < NKG < 0,23.

  • - B: 0,23 < NKG < 0,5.

  • - C: 0,5 < NKG < 0,93.

  • - D: 0,94 < NKG < 1,51.

  • - E: NKG < 1,51.

  • 2.  Onuradun bakoitzaren etxebizitza zein zona klimatikotan dagoen zehaztuko da, kontuan izanik itsasoaren mailatik gora zer altitude duten etxebizitza kokatuta dagoen herriak eta probintziako hiriburuak, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia-aurrezpena» oinarrizko dokumentuaren B eranskinean ezarritako balioen arabera.

  • 3.  Onuradun bakoitzari gutxienez 25 euroko laguntza emango zaio, baldin eta aurrekontuan baliabideak badaude.

Honako formula honen arabera kalkulatuko da «i» zona klimatikoko kontsumitzaile kalteberarentzako laguntza:

Laguntza. -i- ZOna kltmattkoa ()


= 25 + a x


NKGt

NKGa


Azalpena:

i = a eta E balioen artean dagoen zona klimatikoa.

NKG^ = NKGaren mailaren batez besteko balioa «i» zona klimatikorako.

a zonaren kasuan, NKGaren balioa 0 izango da.

E zonaren kasuan, NKGaren balioa 1,51 izango da.

NKGa = NKGaren mailaren batez besteko balioa A zona klimatikorako.

a = urteko aurrekontu-baliabideen arabera kalkulatu beharreko koefizientea, betiere zerotik gorakoa.

  • 4. Kalteberatasun handia edo gizartetik baztertzeko arriskua duen kontsumitzaileari dagokion laguntza haren zona klimatikoan kontsumitzaile kalteberari esleitutakoa baino % 60 handiagoa izango da.

II. ERANSKINA

Komunikazio-eredua, erreferentziako merkaturatzaileek energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileei bidali beharrekoa, horiek lehengo araudiaren babesean gizarte-bonua jaso izan badute baina ez badute eskatu Kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituen urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren babesean

Ohar garrantzitsua. Gizarte-bonua berritu beharra

Oraintsu onartu den araudiarekin bat etorriz1, hau jakinarazten dizugu: gizarte-bonua gaur egungo baldintzen arabera berritzeko eskatu behar duzu 2018ko abenduaren 31 baino lehen, eta eskatu ezean, ez zaizu hobari hori gehiago aplikatuko energia elektrikoaren fakturan.

  • 1 15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena (urriaren 6ko BOE).

Kontsumitzaile kalteberek gizarte-bonuari heldu ahal izateko bete behar dituzten baldintza berriak, arauan jasotakoak2, honi erantsitako orrian / orri honen atzealdean ikus ditzakezu.

  • 2 Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 3. artikulua (dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu).

Ezarritako baldintzak betetzen badituzu eta zure fakturan gizarte-bonua aplikatzeko eskatu nahi baduzu, gure webgunean eta gure bulegoetan1 eskuragarri dagoen eskaera-eredua aurkeztuz eska dezakezu:

  • a)  Telefonoz (gure webgunean eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren webgunean ageri den zenbakira deituta).

  • b)  Gure bulegoetan2.

  • c)  Faxez edo posta elektronikoz (helbideak gure webgunean eta gure fakturetan ageri dira).

[fax-zenbakia eta posta elektronikoko helbidea ageri diren webgunearen helbidea jarri]

  • d)  Posta arruntez (helbidea gure webgunean eta gure fakturetan ageri da).

  • e)  Gure webgunearen bitartez.

1

 Ipini «gure bulegoetan», baldin eta erreferentziako merkaturatzaileak herritarren arreta-bulegoak baditu.

2

 Idatzi b) paragrafoa, baldin eta erreferentziako merkaturatzaileak herritarren arreta-bulegoak baditu.

[posta arrunteko helbidea ageri den webgunearen helbidea jarri]

Gizarte-bonua eskatzeko eredua esteka honen bitartez eskuratu daiteke:

[gizarte-bonua eskatzeko eredua eskuragarri dagoen webgunearen helbiderako esteka jarri.]

Eskaera 2018ko urriaren 8a baino geroago aurkezten baduzu, gerta daiteke gizarte-bonuaren deskonturik ez aplikatzea urriko, azaroko eta abenduko fakturetan. Eskaera 2018ko abenduaren 31 baino lehen aurkezten baduzu eta azkenean onartzen bada, hilabete horietako deskontua ondorengo fakturetan aplikatuko zaizu.

[Jarri atzealdean edo hurrengo orrian urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren testua (errege-dekretu horrek kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen ditu).]

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra