10/2014 Legea, ekainaren 26koa, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa
2014-06-26Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/06/27, 156. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
6726 10/2014 Legea, ekainaren 26koa, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa.
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:
ATARIKOA
I
Finantza-sektoreak, eta bereziki, banku-sektoreak funtsezko zeregin ekonomikoa betetzen dute, aurrezkiak enpresentzako, familientzako eta administrazio publikoentzako finantziazio bihurtzeko bide eraginkorrena diren aldetik. Kreditu hori baldintza lehiakorretan eskuratzea, bai kostuari, bai bolumenari erreparatuta, ekonomiaren hazkunderako ezinbesteko baldintza da, eta horrenbestez, enplegua sortzearekin eta nazioko aberastasunarekin estu-estu lotuta dago. Aldi berean, arriskua eta ziurgabetasuna bankujarduerari nahitaez lotutako ezaugarriak dira. Ekonomien joera ziklikoa bera, finantzaenpresen zaletasun naturala epe laburrean irabaziak optimizatzeari lehentasuna ematen dioten negozio-ereduen alde, finantzen alorreko berrikuntzaren aurretik jakin ezin den bilakaera, eta erakundeen eta finantza-merkatuen arteko mundu-mailako interdependentzia gero eta handiagoa direla-eta, baliteke erakunde horiek eta ekonomia guztiak egoera zailetara bideratzea, eta horrek guztiak ondorio larriak sortzea sistema ekonomikoaren funtzionamendu globalean. Ondorio horien irismena dela-eta, batzuetan baliteke finantza-laguntza publikoa behar izatea, hartara finantza-sektorea merkatuko arau orokor eta espontaneotik aldentzeko; alegia, banakako porrota eta eragileen aukeraketa alde batera uzteko. Hori guztia dela-eta, antolamendu juridikoari dagokio, beste jarduera ekonomiko batzuetan baino esku-hartze handiagoaren bidez, beharrezko erregulazioa egituratzea, finantza-arriskuen prebentzioa eta kudeaketa hobetzeko, eta aldi berean, ekonomia finantzatzeko baldintza egokienak sustatzeko. Esan daiteke finantzei buruzko legediaren azken xedea dela egonkortasuna eta finantza-merkatuen funtzionamendu eraginkorra bermatzeko premia, inplikatutako eragileak babeste aldera, batez ere bezeroak eta inbertitzaileak, eta azken finean, ekonomiei finantza-baldintza hoberenak ematea, zuhurtziari eutsiz, epe luzean oparotasuna bultzatzeko.
Azken finean, bankuen jarduera bideratuko duten arauek uztartu behar dituzte, alde batetik, kreditu-erakundeek beren xedeak merkatu-ekonomiaren testuinguruan garatzeko behar duten gaitasuna, eta bestetik, ekonomiari kalte larriak berriro ere eragiteko gai diren alderdietan behar bezalako arauketa eta diziplina.
Gogoeta hauek denboran iraun duen esperientziaren eta zenbait krisialdiren ondorio dira, eta legegileak aintzat hartu zituen, finantza-jarduera ekonomiaren erdigunean kokatu zen une berean; horrenbestez, kreditu-erakundeak arautzeko eta ikuskatzeko espainiar sistemaren sorrera bultzatu zuten. Espainiako banku-sektorearen alorreko lehenengo arauak, ordura arte inolako esku-hartze publikorik gabeko eremuan, 1854an egin ziren: Jaulkipen-bankuen Legea eta Kreditu-sozietateen Legea. Baina, zuhurtziazko arauketa barne hartzen zuen esparrua sortu zuen benetako legedia 1921eko Banku-antolamenduari buruzko Legea izan zen, Cambó Legea esaten zaiona; izan ere, Gorteetan proiektua
defendatu zuenean, hala adierazi zuen jada: «banku baten porrotak ez ditu akziodunak soilik kaltetzen; bezeroak kaltetzen ditu, herrialde baten ekonomia guztia kaltetzen du...». Harrezkero, botere publikoen esku-hartzeari jarraipena eman dioten arauak egin dira; esate baterako, Banku-antolamenduaren Legea, 1946ko abenduaren 31koa, lege honek behin betiko indargabetuko duena, edo Kredituaren eta Bankuen Antolamenduaren Oinarrien Legea, 1962ko apirilaren 14koa.
Bankuak zuhurtziaz arautzeko azken legeak, oraingo lege honen bidez ordezkatuko direnak, honako hauek izan dira: maiatzaren 25eko 13/1985 Legea, finantza-inbertsioen koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekariek informazioa emateko betebeharrei buruzkoa; eta uztailaren 29ko 26/1988 Legea, kreditu-erakundeen diziplinari eta esku-hartzeari buruzkoa. Arau horiek sortu ziren gaur egun argi eta garbi ikusten diren bi egoera historikoren ondorioz. Lehenik eta behin, 1977tik 1985era bitartean krisialdi sakon batek eragina izan zuen banku-sistema guztian, eta 1978ko urte-hasieran herrialdean eragiketak egiten zituzten bankuen erdiak eta gehiagok porrot egin zuten. Bigarrenik, Espainia 1986an sartu zen Europako Ekonomia Erkidegora, eta orduan hasi zen gaur egungo etapa, Espainiako finantzen arauketa eta Europako Erkidegoan gai horretan egindako bilakaera oparoa uztartzen dituena.
Harrezkero, bankuen alorreko legediak, Europar Batasuneko zuzenbidearen eta nazioartean gai horri buruz egindako akordioen eraginez, lege-sare konplexu eta sakona eratu du pixkanaka, eta praktikan kreditu-erakundeen benetako estatutu profesional gisa jarduten du. Lege-multzo horren ardura da, lehenik eta behin, erakundeen kaudimenaren eta arriskuen kudeaketaren etengabeko zaintza, Espainiako Bankuari esleitua, prerrogatiba zabalak lagun. Baina zaintza hori ez da, inolaz ere, eginkizun bakarra, eta kreditu-erakundeen arauketaren oso elementu funtsezko eta bereizgarri hauetan ere eragiten du: jarduera-erreserba, zuzendari eta akziodun garrantzitsuenen sarbide eta egokitasunaren kontrola, gobernu korporatiboaren eskakizunen berariazko sendotzea, eta azken finean, bideragarritasun-arazoak dituzten erakundeen tratamendu berezia, esku hartu eta administratzaileak ordezkatzeko aukera edota dagozkien hartzekodunei galerak ezartzea barnean hartuta.
80ko hamarkadaren erdialdean gertatu bezala, lege honek ezartzen duen erregulazio berria bi bultzada indartsu hauen ondorioa da. Alde batetik, banku-zuzenbidearen nazioarteko bilakaera, eta bestetik, finantzen krisiak agerian jarri duen beharra, kredituerakundeen zuhurtziazko erregulazioa hobetzeko premiari dagokionez.
Izan ere, finantza-merkatuan azken hamarkadetan gertatutako aldaketa funtsezkoenetako bat jarduera horren erabateko nazioartekotzearekin lotuta dago, irismen handiagoko globalizazio ekonomikoaren fenomenoaren barruan eta haren abangoardian. Horrek garrantzi handiko ondorioak eragin ditu arau-esparruan; izan ere, ikuskapeneta erregulazio-sistemak estatu-mailan aplikatzen ziren bitartean, banku-negozioa globalizatu zen, eta horrenbestez, nazioez gaindiko erregulazio-ikuspegiaren beharra argi eta garbi ageri zen. Horregatik, kaudimen-araudiko zuhurtziazko baldintzak harmonizatu nahi dira orain, jurisdikzio desberdinen arteko arbitraje arautzaile zitalak saiheste aldera, eta aldi berean, ikuskatzaileen arteko nazioarteko lankidetzarako tresnak hobetu nahi dira.
Nazioarteko finantza-erregulazioaren harmonizazioa lideratzen duen nazioarteko agintaritza Basileako Banku Ikuskapenerako Batzordea da. Batzorde horrek lortutako akordioen bidez, lehen erregulazio bat egituratu zen, kreditu-erakunde bakoitzak bere arriskuen % 8ko kapitala izan zezan gutxienez (Basilea I, 1988) . Gero, 2004an, araudi sofistikatuagoa ezarri zen (Basilea II) , arriskua kalkulatzeko mekanismoen sentsibilitatea hobetu eta bi habe berri eraiki ziren: erakunde bakoitzaren arriskuaren autoebaluazioa (II. habea) eta merkatu-diziplina (III. habea) .
Baina aurreko bi erreforma horiek, Europar Batasuneko zuzenbidearen transposizio banaren bidez Espainian ezarri zirenak, ez zituzten saihestu 2008an lehertutako krisiaren ondorioak. Argi eta garbi ikusi da erakundeen kapitalaren kalitatea eta kantitatea ez direla nahikoak izan nahasmendu handiko testuinguru batean sortutako galerak xurgatzeko, eta arauketak ere ez du lortu erakundeen portaera proziklikoa baretzerik. Izan ere, kreditua gehiegi handitu zuten hedaldian, eta zeharo murriztu zuten atzeraldian. Horrek finantzen
egonkortasun eza larriagotu zuen hasieran, eta gero krisi ekonomikoaren iraupena eta ondorioak larriagotu zituen.
2008tik aurrera, finantza-merkatuen egonkortasunaren alorrean eta munduko ekonomian sortutako erronka handien aurrean, eta urte hartako azaroan, Washingtonen G-20ren inguruan bildutako munduko lider handien bultzada politikoaren ostean, Basileako Banku Ikuskapenerako Batzordeak 2010eko abenduan «Bankuak eta banku-sistemak sendotzeko esparru arautzaile globala» (Basilea III) adostu zuen, etorkizuneko krisiak saihestea eta nazioarteko lankidetza hobetzea helburu hartuta, eta horrenbestez, bankuen kapital-exijentziak nabarmen areagotzea lortu zen.
Europar Batasunak bere antolamendu juridikoan sartu zituen akordio horiek, honako xedapen hauen bidez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua, kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko baldintzei buruzkoa, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua, kreditu-erakundeak jardunean hasteari eta kreditu-erakundeen eta inbertsiozerbitzuetako enpresen zuhurtziazko gainbegiratzeari buruzkoa, 2002/87/EE Zuzentaraua aldatzen duena eta 2006/48/EE eta 2006/49/EE Zuzentarauak indargabetzen dituena. Hori guztia gure ordenamendura ekartzeko prozesua hasteko, azaroaren 29ko 14/2013 Errege Lege Dekretua, Espainiako zuzenbidea finantza-erakundeen gainbegiratze eta kaudimenari buruz Europar Batasunak emandako araudiaren arabera egokitzeko premiazko neurriei buruzkoa, onetsi zen, eta orain beste urrats batzuk ematen ari dira bide horretan. Europar Batasunaren arau horiek, Basilea III-ko akordioak betetzeaz gainera, eginkizun eta irismen handiagoa dute; izan ere, alde batetik, arriskuak neurtzeari dagokionez, kredituak kalifikatzeko agentziekiko gehiegizko mendekotasuna murrizteko helburua lortzeko bidean aurrera egiten dute, eta bestetik, kaudimenaren alorrean bankuentzako benetako araudi bateratua sortzeko prozesuan funtsezko aurrerabidea dakarte. Harmonizazio-ariketa hori ezinbestekoa izango da Bankuen Batasuna eratzeari begira, zeina irmo sostengatuko baita finantza-araudi erkide horretan, euroguneko kredituerakundeak gainbegiratzeko eta desegiteko mekanismo bakarrak eratzeko orduan. Halaber, kanpoko kalifikazio-agentziekiko mendekotasuna murriztea ezinbestekoa da kaudimena sendotzeko; izan ere, finantzen krisiak argi eta garbi utzi du agentzia horien azterketa-metodoek aktibo jakin batzuen arriskuak gutxietsi zituztela.
Azken urteotan, kreditu-erakundeen krisiak sortutako ondorio larriak pairatu ditu Espainiak. Kreditu-erakunde batzuk finantza-laguntzarik gabe bideragarriak ez zirenez, esku-hartze publiko sendoa ezinbestekoa izan da erakunde horiek onbideratzeko eta berregituratzeko. Ahalegin hori egin ostean, zuhurtziazko arauketa berri bat behar da, gure finantza-erakundeek jarduteko esparru bat bermatze aldera; izan ere, haien jarduerak funtsezkoak dira ekonomiaren alorrean, eta herrialdearen finantza-egonkortasunerako ahalik eta arrisku txikiena sortu behar da.
II
Lege honen helburu nagusia da gure ordenamendua egokitzea, nazioarteko eremuan eta Europar Batasunean egindako arau-aldaketen arabera, azaroaren 29ko 14/2013 Errege Lege Dekretuak hasitako bidean aurrera eginez. Ildo horretan, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak eta ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauak, lehen esan bezala, kreditu-erakundeei aplikatu beharreko araudiaren funtsezko aldaketa dakarte, zenbait alderdi (ikuskapen-araubidea, kapital-eskakizunak eta zehapenaraubidea, besteak beste) nabarmen aldatu dira.
Baina, lege honek ekin dio, halaber, urtetan hautemandako premia bati erantzuteko bideari; alegia, kreditu-erakundeen antolaketaeta diziplina-arau nagusiak testu bakar batean biltzeari. Indarreko legeak oso sarritan aldatu direnez, haien ulergarritasuna gero eta gehiago hondatu da; horrenbestez, araudiak ez zuen jada xedapen-multzoaren koherentzia bermatzeko eta aplikazio eta interpretazio egokia bideratzeko behar den gutxieneko zehaztasun sistematikoa. Beraz, testu arautzaile bakar bat egitea, Europar Batasunak berriki emandako araudia jasotzea eta arloa modu sakabanatu eta ulergaitzean
arautzen duten estatu-eremuko arauak integratzea helburu hartuta, oso lagungarria da gure finantza-antolamenduaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.
Horrenbestez, kreditu-erakundeei aplikatu beharreko araubide juridikoaren funtsezko muina biltzen du lege honek, jardueraren alderdi zehatz batzuk edo berariazko kredituerakunde batzuen araubide juridiko partikularrak erregulatzeko arau berezien kalterik gabe, aurrezki-kutxen eta kreditu-kooperatiben kasuan bezala.
Testuaren egitura azaltzeko, kontuan hartu behar da da lege hau ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduarekin teilakatuta dagoela, ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua gurera ekartzea duela helburu, eta gaur egun indarrean dauden estatueremuko xedapenak bateratu behar dituela. Erregelamendua eta Zuzentaraua dira, hain zuzen, kreditu-erakundeen kaudimena eta jarduerarako sarbidea erregulatzeko funtsezko araubide juridikoa. Lege honek arautuko ditu kreditu-erakunde izateko bete beharreko araubide juridikoaren alderdi orokorrak, erakunde horien gobernu-organoen funtzionamendua, eta agintariek ikuskatzeko eta zehatzeko erabiliko dituzten tresnak, araudiaren eraginkortasun osoa bermatze aldera. Europar Batasuneko Erregelamenduak, berriz, funtsezko betebeharrak ezartzen ditu, erakundeen kapitaleta kaudimeneskakizunen alorrean eta arriskuen kudeaketa egokiari dagokionez.
Legearen I. tituluak biltzen ditu kreditu-erakundeek bete beharreko araubide juridikoaren xedapen orokorrak. Horrenbestez, definizioa jaso eta kreditu-erakundetzat hartzen diren entitateen zerrenda ematen du, erakunde horientzat soilik gordeta dagoen jardueraren edukia ezartzen du, eta araubide juridikoaren iturria azaltzen du.
Horrez gainera, titulu horrek beste alderdi batzuk arautzen ditu, haien berezitasunagatik kreditu-erakundeen izaerari lotuta daudenak, eta ondorengo kapituluetan garatzen direnak: baimenen eta haien baliogabetzeen araubidea, partaidetza handien araubidea, administrazio-kontseiluko edo haren pareko organoko kideen egokitasunaren araubidea eta bateraezintasunak, eta erakundeen gobernu-araubidea eta ordainsari-politika.
Arauak aurrerabide handia egiten du erakundeen gobernuari dagokionez. Erreforma horiek sortu dira, hain zuzen, bistakoa delako zuhurtziazko arauketak sustatu behar dituela finantzen jarduera konplexu eta arriskutsuen garapena bideratuko duten kudeaketa-praktika eraginkorragoak eta ezin hobeak. Funtsean bi arlotan eragina izango dute: erakundeen gobernu-sistema eraginkorrak ezartzea, eta epe ertainean erakundearen arriskuekin hobeto datorren ordainsari-politika garatzea.
Kreditu-erakundeen kaudimenaren alorrean funtsezko araua, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua bada ere. II. tituluak jasotzen ditu estatuko ordenamenduan arlo horretan mantendu beharreko xedapenak. Xedapen horiek dira, lehenik eta behin, kapitalaren egokitasuna ebaluatzeari buruzkoak, erakundeek beren gain hartzen dituzten arriskuen arabera. Ebaluazio hori osagarri bat da, Erregelamenduan helburu orokor eta automatikoaren arabera ezarritako baliabideentzat; izan ere, baliteke haietan ez aintzat hartu izana erakunde bakoitzaren arrisku-soslaiak sortzen dituen berezitasunak. Azken finean, erakunde bakoitzak erabaki behar du Erregelamenduan ezarritako kapital-eskakizunak nahikoak ote diren, edo dagokion negozio-eredua eta arrisku-maila direla-eta kapital gehiago behar ote duen. Eskakizun horiei buruzko azken erabakia hartzen da ikuskatzailearen eta Basileako II. habea esaten zaion erakundearen arteko elkarrizketan.
Halaber, titulu honetan jasotzen dira Espainiako Bankuak balizko likidezia-eskakizunak finkatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak, kaudimenari buruzko araudia betetze aldera erakundeek ezarritako estrategia, prozedura eta sistemen berrikuspenaren esparruan. Ahalmen honen xedea da likidezia-krisiak prebenitzen laguntzea; izan ere, krisialdi horietan erakundeek merkatuan sartzeko arazoak dituzte, eta horrek, azkenean kaudimena hondatzen du. Ahalmen hori, halaber, erakunde bakoitzaren banakako osagarria da, Erregelamenduan xedatutakoaren arabera 2016tik aurrera eskatuko zaizkion likidezia-eskakizunez gainera.
Hirugarrenik, ohiko 1. mailako kapital-eskakizunen multzo bat egituratzen da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako zenbatekoen gehigarri gisa. Gehigarri horiei kapital-koltxoia esaten zaie. Koltxoi horietako bi ez dira diskrezionalak:
kapitala gordetzekoa eta mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzat aurreikusita dagoena. Gainera, mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzat aurreikusita dagoen koltxoiak nolabaiteko diskrezionalitatea ematen dio Espainiako Bankuari, erakunde jakin batzuei eskatzeko. Hiru koltxoi horiek izatearen arrazoia da kapital-gehigarriak behar direla ezusteko galerei aurre egiteko, edo erakunde batzuen izaera sistemikoak sortutako arriskuak estaltzeko behar direla. Bestalde, koltxoi antiziklikoa eta arrisku sistemikoaren aurkako koltxoia Espainiako Bankuaren esku dauden tresnak dira, kapital-beharren kredituaren gaineko efektu proziklikoa arintzeko, eta egoki izanez gero, finantza-sistema, oro har, kaltetu dezaketen arriskuei aurre egiteko. Kapital-koltxoien araubidea erregulatzen duten aginduen balizko ez-betetzeei aurre egiteko, banaketen murrizketan eta kapitala kontserbatzeko plan baten prestaketan oinarritutako sistema bat egituratzen da.
III.tituluaren bidez, eta gaur egun indarrean dagoen legediarekin bat eginez, Espainiako Bankua izendatzen da, kreditu-erakundeak ikuskatzeko ardura duen agintaritza izan dadin. Horretarako, funtzio hori betetzeko behar diren ahalmen eta botereak ematen zaizkio, ikuskapen-jardueraren eremu subjektibo eta objektiboak mugatzen dira, eta kaudimen-araudia betetzen dela bermatzeko neurriak hartzeko gaitasuna ematen zaio. Kontabilitatearen arloari dagokionez, honako aukera hau aurreikusten da: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroak Espainiako Bankua, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala edo Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutua gaitzea, kontabilitate-arauak ezartzeko eta aldatzeko, eta kreditu-erakundeen eta uztailaren 28ko 24/1988 Legeak, Balore Merkatuari buruzkoak, 84.1 artikuluan araututako kredituerakundeen finantza-egoerek zer eredura egokitu behar diren erabakitzeko, bai eta inbertsio-zerbitzuen enpresa zehatz batzuen eta beste erakunde batzuen talde finkagarriek ere. Ulertzen da gaitze hori egiten dela Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak kontabilitate-plangintzaren arloan eskatu beharreko txostenen kalterik gabe.
Halaber, kreditu-erakundeen jarduera inguru gero eta integratuagoan egiten denez, batez ere Europa-mailan, Espainiako Bankuak beste agintaritza ikuskatzaile batzuekin dituen harremanak arautu behar dira, bereziki Europako Banku Agintaritzarekiko harremanen kasuan. Testuinguru horretan azpimarratu behar da Europar Batasunean Gainbegiratze Mekanismo Bakarra indarrean jarri eta eraginkortasun osoa duenetik aurrera Espainiako Bankuak lankidetzan egikaritu beharko dituela ikuskapen-eginkizunak, eta Europako Banku Zentralari zuzenean esleitutako eskumenen kalterik gabe, urriaren 15eko kontseiluaren 1024/2013 (EB) Erregelamenduak, Europako Banku Zentralari kreditu-erakundeen zuhurtziazko ikuskapenari lotutako politikei buruzko berariazko eginkizunak ematen dizkionak, aurreikusitakoaren arabera. Gainbegiratze Mekanismo Bakarrak funtsezko zeregina beteko du kreditu-erakundeen zuhurtziazko gainbegiratzearen alorreko Europar Batasuneko politikak koherentziaz eta eraginkortasunez aplikatzen direla bermatzeko.
Espainiako Bankuak eskura dezake kreditu-erakundeen jardueren jarraipena egiteko behar duen informazio guztia. Jarraipen horretan kontuan hartzen dira, bereziki, erakundeek kaudimen-araudia betetzeko dituzten sistema, prozedura eta estrategiak, erakundearen kaudimena honda dezaketen arriskuak, erakundeak gobernatzeko sistemak eta ordainsarien politikak. Azken finean, kontua da kaudimen-araudiaren ez-betetzeak eta etorkizunean ez-betetzeren bat sor ditzaketen egoerak, finantza-sistemaren egonkortasuna arriskuan jartzen dutenak, garaiz detektatzea.
Ikuskapen-zeregin hori esparru ordenatu eta sistematiko batean egin behar da, eta horretarako, Espainiako Bankuak ikuskapen-programa bat egingo du urtero. Garrantzi handikoa da ikuskatutako erakundeei irizpide garbiak ematea, kaudimen-araudia eta kreditu-erakundeak antolatzeko eta diziplina ezartzeko beste araudi batzuk aplikatzeko modu egokiari buruz.
Erakundeek antolaketa konplexuak dituztenez, eta sarritan arautu gabeko sozietateek parte hartutako taldeetan ere sartzen direnez, Espainiako Bankuaren gainbegiratzeeremua ahalik eta zabalena izatea komeni da. Halaber, Espainiako Bankuaren ahalmen ikuskatzaileak mugatzea komeni da, sukurtsalei dagokienez; izan ere, Europar
erakundeetako sukurtsalak izanez gero, bereziki, haien erakunde nagusia beste estatu kide batean baimendua eta ikuskatua izan da.
Espainiako Bankua, bere ahalmenak egikarituz, talde bateko filial baten ikuskatzailea izan daiteke, bai eta talde bateko erakunde nagusiarena ere. Kasu horretan, ezinbestekoa da beste ikuskatzaile batzuekiko koordinazioa bermatzea, eta zenbait mekanismo arbitratzea, hala nola baterako erabakiak hartzea, eta talde guztiarentzat koherenteak eta eraginkorrak izango diren erabakiak hartzea bideratuko duten ikuskatzaile-elkargoak eratzea. Halaber, Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren arteko koordinazioa bermatu behar da, kreditu-erakundeek, aseguru-enpresek eta inbertsio-zerbitzuen enpresek diharduten taldeentzat.
Kaudimen-araudia betetzen ez bada, erakundearen jardueran esku hartzeko botere eta ahalmenak ematen zaizkio Espainiako Bankuari, kapital-exijentzia handiagoak sartzeko, hornikuntza eskatzeko, edo dibidenduen banaketa murrizteko, besteak beste. Egoera oso larria izanez gero, Espainiako Bankuak erakundean esku hartu eta gobernuorganoak ordezka ditzake.
IV. tituluak kreditu-erakundeei aplikatu beharreko zehapen-prozedura jasotzen du, uztailaren 29ko 26/1988 Legeak, kreditu-erakundeen diziplinari eta haietan esku-hartzeari buruzkoak, adierazitakoari jarraituz. Ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua gurera ekartzeko aldaketak sartzen dira, eta horrek eragiten du, batez ere, zehapen-mota berriak sartzea eta arau-hausteetan aplikatu beharreko zenbatekoak zein aplikatu beharreko zehapenak kalkulatzeko era aldatzea, bai eta horien publizitatea ere. Halaber, zenbait aldaketa tekniko txiki egin dira, agindu batzuk eguneratzeko, gaur egun indarrean dauden administrazio-prozedura orokorrari buruzko arauen arabera.
Amaitzeko, zenbait xedapen jasotzen dira, lehentasunezko partaidetzen araubideari buruzkoak eta erakundeen babes-sistemei aplikatu beharreko arauei buruzkoak, besteak beste. Halaber, hainbat arau iragankor jasotzen dira; izan ere, gurera ekartzen den Europar Batasuneko araudiak berak aurreikusten du hainbat agindu mailaz maila aplikatzea; esate baterako, kapital-koltxoiak eratzeari buruzkoak. Bestalde, Gordailuak Bermatzeko Funtsaren Kudeaketa Batzordearen osaera aldatzen da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko eta Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko ordezkariak sartu baitira.
III
Azken xedapenei dagokienez, aipagarria da uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuari buruzkoa, nabarmen aldatzen dela. Aldaketa horren arrazoia da ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauan kreditu-erakundeentzat aurreikusitako zuhurtziazko ikuskapen-araubidea zerbitzu-enpresetara ere hedatzen dela. Zehazki, araubide hori aplikatu behar zaie inbertsio-zerbitzuen enpresa guztiei, baldin eta haien jarduera-eremua mugatzen ez bada inbertsioei buruzko aholkularitza-zerbitzuak ematera, edo inbertitzaileen aginduak hartzera eta helaraztera, bezeroenak diren funts edo balore higigarririk izan gabe.
Horrenbestez, ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentarauaren aplikazio-eremuaren mendean dauden inbertsio-zerbitzuen enpresetako administrazio-kontseiluetako kideak daude kreditu-erakundeetako kide homologoen egokitasuneta bateraezintasun-araubide beraren mendean.
Inbertsio-zerbitzuen enpresen kaudimenaren arloan, kreditu-erakundeen kaudimenaren arloan bezala, arau nagusia ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua bada ere, erakunde horiek arrisku berezi batzuk izan ditzakete beren jardueran, Erregelamendu horretan egoki jasota ez daudenak. Horregatik, kapitaleta likidezia-mailen autoebaluazio-prozesua egin behar dute, hartara erabakitzeko erakunde bakoitzaren baliabideak edo likidezia Erregelamenduan ezarritako mailetatik gorakoak izan behar ote duten. Eskakizun horiei buruzko azken erabakia Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta inbertsio-zerbitzuen enpresaren arteko elkarrizketaren bidez hartzen da.
Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuak bezala, ohiko
1.mailako kapital-eskakizun gehigarri batzuk eskatzeko ahalmena du; kapital-koltxoi esaten zaien gehigarriak, alegia. Hala eta guztiz ere, kapital-koltxoien araubidea ezingo zaie aplikatu beren konturako negoziazio-jarduerarik, finantza-tresnak aseguruak egiteko jarduerarik edo haiek konpromiso sendo batean oinarrituta jartzeko jarduerarik egiten ez duten inbertsio-zerbitzuen enpresei. Enpresa txiki edo ertaintzat hartzen diren inbertsiozerbitzuen enpresen kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esku dago kapitala gordetzeko koltxoirik eta koltxoi antiziklikorik ez aplikatzea, finantza-sistemaren egonkortasunari mehatxurik ez dakarkiola iritziz gero.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eginkizun horiek behar bezala betetzeko ezinbestekoa da nolabaiteko koordinazioa ikuskapen-organo horren eta estatuko zein nazioarteko beste ikuskatzaile batzuen artean. Horregatik, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen aldaketen funtsezko zati bat koordinazioa sendotzeko premia horren ondorio dira.
Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskapen-zeregina esparru ordenatu eta sistematiko batean garatu behar da. Horretarako, ikuskapen-programa bat egin beharko du urtero erakunde horrek, ikuskatutako inbertsio-zerbitzuen enpresei araudia aplikatzeko irizpide argiak ematea helburu hartuta.
Bestalde, nabarmendu behar da inbertsio-zerbitzuen enpresentzat aurreikusitako zehapen-araubidea egokitzen dela. Horren haritik, egungo araubidea eguneratzen da, kaudimen-araudia ez betetzearen ondorioz sortutako arau-hauste eta zehapenak sartzeko.
2013/36/EB Zuzentaraua egoki gureratzeko dagozkion aldaketez gainera, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen aldaketen artean, azpimarratzekoa da kontrapartida zentraleko erakundeen arauketaren eguneratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduarekin (burtsaz kanpoko deribatuei, kontrapartida zentraleko erakundeei eta operazioen erregistroari buruzkoa) eta hura garatzeko araudiarekin bateragarria izan dadin, 2012an eta 2013an indarrean jarri baitziren xedapen horiek. Horrez gainera, Europar Batasuneko epe laburrerako salmenten araudiaren ez-betetzeei aplikatu beharreko zehapen-araubidea hobetzen da. Ondorio horietarako, argitasun hobea eta segurtasun juridiko handiagoa lortze aldera, zenbait arau-hauste mota ezartzen dira berariaz, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduari buruzkoak, epe laburrerako salmentak eta ez-ordaintzeak estaltzeko permuten alderdi batzuk aintzat hartuta. Indarrean dagoen eta tipifikazio zabal eta orokorrago batean oinarritzen den araubideari erantsiko zaizkio berariaz. Halaber, 79 quater artikulu berria idatzi da, bezeroari eman beharreko informazioa, 79 bis eta 79 ter artikuluetan orokorrean jasota dagoena, beste finantza-produktu batzuei lotuta eskaini daitezkeen inbertsio-zerbitzuetara hedatzeko. Betiere beste zerbitzu horiek, adibidez hipoteka-maileguek, gardentasunerako eta bezeroa babesteko berariazko araudiaren kalterik gabe. Horrenbestez, inbertitzaileei ematen zaien babesa ahalik eta handiena izan dadin, eta inbertsio-zerbitzuen komertzializazioari aplikatu beharreko gardentasun-araudian segurtasun juridikoa bermatzeko, Espainian aurreratzen da bezeroari eman beharreko informazioaren araubideari dagokion hedapena, Europar Batasuneko araudi-proiektuekin bat eginez, finantza-tresnen merkatuari dagokionez,
IV
Finantzen krisiak nabarmendu du agintaritza publiko guztiek, finantza-merkatuak arautzeko garaian, ikuspegi integratuak izateko premia. Europar Batasunaren eremuan Banku Batasuna sortzeko ematen ari diren urratsek Europako eremuan ikuskapeneta ebazpen-eskumenak bateratzea dakarte, eta horrek adierazten du finantzen alorrean, bereziki kreditu-erakundeen arauketan ezinbestekoa dela legedi harmonizatua, bateratua eta estatu kide guztietan oinarri komunak ezartzeko gaitasuna duena. Benetako finantzen barne-merkatua lortzea eta hartara araudien eta erakundeen sakabanaketak sortzen dituen disfuntzionalitateak saihestea da europar araudi berriaren helburua. Kreditu-
erakundeen eta haien finantza-jardueren mugaz gaindiko izaerak berak eskatzen du estatu kideen mugak gainditzen dituzten ahalmenak dituzten agintaritza publikoen jarduna: Gainbegiratze Mekanismo Bakarra, Ebazpen Agintaritza Bakarra eta abar. Filosofia hori gure herrialdera ekarrita, argi eta garbi dago kreditu-erakundeentzako araubide juridiko komuna aplikatzen dela bermatzeko gai den erregulazio baten beharra; eta araubide horrek, aldi berean, Europar Batasuneko ordenamendua oso-osorik errespetatu behar du.
Herrialde baten finantza-eta kreditu-sistema nekez bana daiteke konpartimentutan; izan ere, finantzen egonkortasuna eta gainerako sektore ekonomikoak abian jartzeko gaitasuna duen kredituaren zirkulazio arina izateko aukerak daude, azken finean, kredituerakundeen egoeraren mende, a priori izaera sistemikorik ez dutenak ere barnean hartuta. Lege honek ematen duen araudiak errespetatzen du, beraz, Konstituzio Auzitegiak azken urteotan definitu duen oinarrizko kontzeptua, eta oinarrian duen uste sendoa da finantzamerkatuen arauketa estatuko oinarrizko legeditik egin behar dela, era bateratuan, zatikatzea saihesteko eta agintaritza publikoek jarduera oso globalizatua benetan antolatzeko aukera izan dezaten, haren arauketa eta ikuskapena funtsean jada europar agintaritza eta erakundeen eginkizuna dela.
AURKIBIDEA
I. titulua. Kreditu-erakundeak.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua. Kreditu-erakundeak.
2. artikulua. Kreditu-erakundeen antolamendueta diziplina-arauak.
3. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.
4. artikulua. Espainiako Bankuaren eskumenak.
5. artikulua. Kreditu-erakundeen bezeroentzako babesa.
II. kapitulua. Baimentzea, erregistratzea eta baliogabetzea.
6. artikulua. Baimentzea.
7. artikulua. Baimena ukatzea.
8. artikulua. Baimena baliogabetzea.
9. artikulua. Baimenari uko egitea.
10. artikulua. Baimenaren iraungitzea.
11. artikulua. Espainiar kreditu-erakundeek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak ematea.
12. artikulua. Europar Batasuneko beste estatu kideetako kreditu-erakundeek Espainian sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak ematea.
13. artikulua. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeek Espainian sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak ematea.
14. artikulua. Kreditu-erakundeetako agenteak.
15. artikulua. Espainiako Bankuaren erregistroak.
III. kapitulua. Partaidetza handiak.
16. artikulua. Partaidetza handia.
17. artikulua. Partaidetza handiak jakinarazteko betebeharra.
18. artikulua. Proposatutako eskuratzearen ebaluazioa.
19. artikulua. Agintaritza ikuskatzaileen arteko lankidetza.
20. artikulua. Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
21. artikulua. Partaidetza handien murriztapena.
22. artikulua. Kreditu-erakundeen informazioeta jakinarazpen-betebeharrak.
23. artikulua. Erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatzeko neurriak.
IV. kapitulua. Goi-karguen egokitasuna, bateraezintasunak eta erregistroa.
24. artikulua. Egokitasun-eskakizunak.
25. artikulua. Egokitasun-eskakizunen ikuskapena.
26. artikulua. Bateraezintasunen eta mugapenen araubidea.
27. artikulua. Goi-karguen erregistroa.
V. kapitulua. Erakundeen gobernua eta ordainsari-politika.
28. artikulua. Gobernu korporatiboaren betebeharrak.
29. artikulua. Gobernu korporatiboaren sistema.
30. artikulua. Bideragarritasun Plan Orokorra.
31. artikulua. Izendapenen batzordea.
32. artikulua. Ordainsari-politika.
33. artikulua. Ordainsari politikaren printzipio orokorrak.
34. artikulua. Ordainsariaren elementu aldakorrak.
35. artikulua. Finantza-laguntza publikoa jasotzen duten kreditu-erakundeak.
36. artikulua. Ordainsarien batzordea.
37. artikulua. Arriskuen kudeaketaren erantzukizuna.
38. artikulua. Arriskuak kudeatzeko eginkizuna eta arriskuen batzordea.
II. titulua. Kreditu-erakundeen kaudimena.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
39. artikulua. Kaudimen-araudia.
40. artikulua. Kaudimen-araudia aplikatzeko eremu subjektiboa.
II. kapitulua. Barne-kapitala eta likidezia.
41. artikulua. Kapitalaren autoebaluazioa.
42. artikulua. Likidezia.
III. kapitulua. Kapital-koltxoiak.
43. artikulua. Kapital-koltxoien eskakizun konbinatua.
44. artikulua. Kapitala gordetzeko koltxoia.
45. artikulua. Berariazko kapital-koltxoi antiziklikoa.
46. artikulua. Garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako kapital-koltxoia.
47. artikulua. Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia.
48. artikulua. Banaketen arloko mugapenak.
49. artikulua. Kapitala gordetzeko plana.
III. titulua. Gainbegiratzea.
I. kapitulua. Ikuskapen-eginkizuna.
50. artikulua. Espainiako Bankuaren ikuskapen-eginkizuna.
51. artikulua. Araubidea betearazteko mekanismoen ikuskapena.
52. artikulua. Arriskuen ikuskapena.
53. artikulua. Erakundeen gobernu-sistemen eta ordainsari-politiken ikuskapena.
54. artikulua. Ikuskapenaren arloko gidak egitea.
55. artikulua. Ikuskapen-programa.
II. kapitulua. Ikuskapen-eginkizunaren eremua.
56. artikulua. Espainiako Bankuaren ikuskapen-eremua.
57. artikulua. Talde finkagarrien ikuskapena.
58. artikulua. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak.
59. artikulua. Europar Batasuneko estatu kideetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena.
60. artikulua. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena, eta estatu horietako oinarri finkatuko ikuskapenaren baliokidetasunaren ebaluazioa.
III. kapitulua. Agintaritza ikuskatzaileen arteko lankidetza.
61. artikulua. Espainiako Bankuaren eta beste estatu batzuetako agintaritzen arteko lankidetza.
62. artikulua. Europar Batasuneko agintaritza ikuskatzaileekiko lankidetza, ikuskapen finkatuaren agintaritza arduradunak diren aldetik.
63. artikulua. Lankidetza Europar Batasuneko beste estatu kideetan kredituerakunde baimenduen sukurtsalek arauak betetzen ez badituzte.
64. artikulua. Behin-behineko neurriak Europar Batasuneko beste estatu kideetako erakundeen sukurtsalek arauak betetzen ez badituzte.
65. artikulua. Baterako erabakia.
66. artikulua. Ikuskatzaileen elkargoak.
67. artikulua. Espainiako Bankuaren harremanak estatuko beste finantza-agintaritza batzuekin.
IV. kapitulua. Zuhurtziazko ikuskapen-neurriak.
68. artikulua. Zuhurtziazko ikuskapen-neurriak.
69. artikulua. Baliabide propioen eskakizun gehigarriak.
V. kapitulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko neurriak.
70. artikulua. Administrazio-organoan esku hartzeko eta ordezkatzeko kausak.
71. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko eskumena.
72. artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko erabakiak.
73. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko erabakiaren edukia.
74. artikulua. Esku hartutako egunaren ondorengo egintza eta erabakiak baliozkoak izateko eskakizunak.
75. artikulua. Behin-behineko administrazioa.
76. artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak uztea.
77. artikulua. Kreditu-erakundearen borondatezko desegitea eta likidazioa.
78. artikulua. Likidazio-eragiketetan esku hartzea.
79. artikulua. Gorte Nagusiei jakinaraztea.
VI. kapitulua. Informazioeta argitaratze-betebeharrak.
80. artikulua. Espainiako Bankuaren argitaratze-betebeharrak.
81. artikulua. Espainiako Bankuaren informazio-betebeharrak urgentziazko egoeretan.
82. artikulua. Sekretu-betebeharra.
83. artikulua. Informazio-erreserbaren betebeharra.
84. artikulua. Kreditu-erakundeek igorri beharreko kontabilitate-informazioa.
85. artikulua. Kreditu-erakundeei buruzko zuhurtziazko garrantzia duen informazioa.
86. artikulua. Europar Batasunean egoitza duten kreditu-erakundeen sukurtsalei eska dakiekeen informazioa.
87. artikulua. Urteko banku-txostena.
88. artikulua. Kreditu-erakundeetako partaidetzei buruzko informazioa.
IV. titulua. Zehapen-araubidea.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
89. artikulua. Xedapen orokorrak.
90. artikulua. Espedienteen instrukzioa egiteko eskumena.
II. kapitulua. Arau-hausteak.
91. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
92. artikulua. Arau-hauste oso larriak.
93. artikulua. Arau-hauste larriak.
94. artikulua. Arau-hauste arinak.
95. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.
III. kapitulua. Zehapenak.
96. artikulua. Zehapenak.
97. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.
98. artikulua. Zehapenak arau-hauste larriak egiteagatik.
99. artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.
100. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste oso larriak egiteagatik.
101. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste larriak egiteagatik.
102. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste arinak egiteagatik.
103. artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.
104. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen erantzukizuna.
105. artikulua. Kreditu-erakundeetako talde finkagarrien erantzukizuna.
106. artikulua. Administrazio-organoko kideen aldi baterako izendapena.
IV. kapitulua. Prozedura-arauak.
107. artikulua. Zehapenak ezartzeko prozedura.
108. artikulua. Arau-hauste arinetan aplikatzeko prozedura.
109. artikulua. Instrukziogileordeen edo idazkariordeen izendapena.
110. artikulua. Frogak egitea.
111. artikulua. Behin-behineko neurriak.
112. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen behinbehineko eginkizun-gabetzea.
113. artikulua. Zehapenak bete beharra eta administrazio-bidean aurkaratzea.
114. artikulua. Isuna dakarten zehapenak.
115. artikulua. Zehapenak argitara ematea.
116. artikulua. Arau-hausteen jakinarazpena.
117. artikulua. Prozedura penalekin batera gertatzea.
118. artikulua. Zehapen-jardueren memoria Gorte Nagusiei igortzea.
Lehenengo xedapen gehigarria. Lehentasunezko partaidetzak zenbatzeko eskakizunak, kaudimen-araudiaren eta haiei eta zor-tresna jakin batzuei aplikatu behar zaien zerga-araubidearen ondorioetarako.
Bigarren xedapen gehigarria. Obligazioak jaulkitzeko mugak. Hirugarren xedapen gehigarria.Finantza-errentamenduko eragiketak.
Laugarren xedapen gehigarria. Administrazio-erregistroetan inskribatu gabeko erakundeen ikuskapena.
Bosgarren xedapen gehigarria. Babes-sistema instituzionalen araubide juridikoa. Seigarren xedapen gehigarria. Indargabetutako araudiari buruzko aipamenak. Zazpigarren xedapen gehigarria. Ekintza nominatiboak eta jarduera ekonomikoa. Zortzigarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide juridikoa. Bederatzigarren xedapen gehigarria. Elkarren bermeko sozietateen antolamendueta
diziplina-araubidea.
Hamargarren xedapen gehigarria. Kontu-ikuskarien bateraezintasunak kredituerakundeetan jarduteko.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Aurrezki-kutxen kontrol-batzordeko kideen erantzukizuna.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Egiturazko aldaketa-eragiketak baimentzea. Hamahirugarren xedapen gehigarria. Kreditu-kooperatiben estatutuak egokitzeko
araubidea.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen zehatzeko eskumenak.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Ikuskapen-erakundeetako laguntzaileentzako baimena.
Hamaseigarren xedapen gehigarria. Espainiako Bankua Gainbegiratze Mekanismo Bakarrean sartzea.
Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Elkarren bermeko sozietateek kapital eta baliabide propioen gutxieneko maila betetzeko planak.
Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Finantza-egonkortasunerako erakundeesparrua sendotzea.
Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Kreditu-erakundeen ebaluazio globala egiteko tasa.
Hogeigarren xedapen gehigarria. Bezeroa babestearen alorreko proposamenak. Lehenengo xedapen iragankorra. Uneko zehapeneta baimen-prozedurak.
Bigarren xedapen iragankorra. Lehentasunezko partaidetzen eta zor-tresnen zergaaraubide iragankorra.
Hirugarren xedapen iragankorra. Partaidetzako kuoten araubidea.
Laugarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko estatu kide bateko kredituerakundeen sukurtsalei ezarritako informazio-eskakizunen araubide iragankorra.
Bosgarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko beste estatu kideetan baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalentzako araubide iragankorra.
Seigarren xedapen iragankorra. Larrialdietarako erresalbuzko neurrien araubide iragankorra.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko estatu kideetako kredituerakundeen sukurtsalen ikuskapenerako araubide iragankorra.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Kapitala gordetzeko koltxoiaren araubide iragankorra.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Erakunde bakoitzarentzako berariazko kapitalkoltxoi antiziklikoaren araubide iragankorra.
Hamargarren xedapen iragankorra. Garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako kapital-koltxoien araubide iragankorra.
Hamaikagarren xedapen iragankorra. Dibidendu-banaketaren murriztapenaren eta kapital-koltxoiak direla-eta kapitala gordetzeko planaren araubide iragankorra.
Hamabigarren xedapen iragankorra. Urteko banku-txostenaren eta inbertsiozerbitzuen enpresen urteko txostenaren araubide iragankorra.
Hamahirugarren xedapen iragankorra. Kontrapartida zentraleko erakundeentzako eta gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialentzako araubide iragankorra.
Hamalaugarren xedapen iragankorra. Bideragarritasun Plan Orokorra. Hamabosgarren xedapen iragankorra. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko
Funtsaren Kudeaketa Batzordeko kideen izendapena.
Hamaseigarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena.
Xedapen indargabetzailea.
Azken xedapenetako lehena. Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuari buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako bigarrena. Maiatzaren 26ko 13/1989 Legea, Kreditu Kooperatibei buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako hirugarrena. Martxoaren 11ko 1/1994 Legea, elkarren bermerako sozietateen araubide juridikoari buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako laugarrena. Azaroaren 12ko 41/1999 Legea, baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako bosgarrena. Azaroaren 11ko 36/2003 Legea, erreforma ekonomikorako neurriei buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako seigarrena. Aseguru pribatuak ordenatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Azken xedapenetako zazpigarrena. Apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza multzoen ikuskaritzari buruzkoa eta finantza-sektoreko beste lege batzuk aldatzen dituena, aldatzea.
Azken xedapenetako zortzigarrena. Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bategina, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretua, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duena, aldatzea.
Azken xedapenetako hamargarrena. Abenduaren 27ko 26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa, aldatzea.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Eskumen-titulua.
Azken xedapenetako hamabigarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea. Azken xedapenetako hamahirugarrena. Erregelamendu bidez garatzea.
Azken xedapenetako hamalaugarrena. Indarrean sartzea. Eranskina. Elkarri aitortutako jardueren zerrenda.
I. TITULUA
Kreditu-erakundeak
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Kreditu-erakundeak.
1.Kreditu-erakundeak enpresa baimenduak dira; haien jarduera da jendearen gordailuak edo beste funts itzulgarri batzuk jasotzea eta kredituak ematea beren kontura.
2.Kreditu-erakundetzat hartzen dira honako hauek:
a) Bankuak.
b) Aurrezki-kutxak.
c) Kreditu-kooperatibak.
d) Kreditu Ofizialeko Institutua.
2. artikulua. Kreditu-erakundeen antolamendueta diziplina-arauak.
1.Kreditu-erakundeen araubide juridikoa izango da antolamendueta diziplinaarauen bidez ezarritakoa. Antolamendueta diziplina-arautzat hartzen dira:
a) Lege hau, eta berau garatzeko emango diren xedapenak.
b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua, kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.
c) Espainiako ordenamendu juridikoan eta Europar Batasuneko Zuzenbidean jasotako gainerako arauak, baldin eta kreditu-erakundeei buruzko aginduak badituzte, berariaz.
2.Merkataritza-sozietateak erregulatzeko araudia aplikatuko zaie kredituerakundeei, aurreko atalean aipatutakoen aurka ez dagoen heinean, eta bereziki aintzat hartuta aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak antolatzeko araudi berezia.
3. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.
1.Nahitaezko baimena eskuratu duten eta dagokion erregistroan inskribatuta dauden kreditu-erakundeentzat gordeta dago jendearen funts itzulgarriak jasotzea, haien xedea edozein izanda ere (gordailuak, maileguak, finantza-aktiboen aldi baterako lagapenak eta antzeko beste batzuk) .
2.Kreditu-erakundeek izen generiko propioak erabiliko dituzte, eta desberdinak izango dira kreditu-erakunde mota bakoitzarentzat, erregelamenduz edo berariazko lege baten bidez ezarritakoaren arabera.
3.Kreditu-erakunde gisa baimendu eta erregistratu gabeko pertsona fisiko edo juridiko orori debekatzen zaio legez kreditu-erakundeentzat gordetako jardueretan aritzea, bai eta haiei dagozkien edo haiekin nahastea sor dezaketen edozein izen erabiltzea ere.
4.Atzerriko kreditu-erakundeek Espainian erabili ahal izango dute jatorrizko izena, baldin eta haien identitateari buruzko zalantzarik sortzen ez badute. Nahasteko arriskua dago, Espainiako Bankuak eska dezake aipamen argigarriren bat eransteko.
5.Merkataritza Erregistroak eta gainerako erregistro publikoek ez dituzte inskribatuko artikulu honetan xedatutakoaren aurkako jarduera, helburu sozial edo izena duten erakundeak. Irizpide hori errespetatu gabe egindako inskripzioak erabat deusezak izango dira, eta ofizioz edo administrazio-organo eskudunaren eskariz ezereztu beharko dira. Deuseztasun horrek ez ditu kaltetuko fede onez jokatu duten hirugarrengoen eskubideak, dagozkien erregistroen edukiaren arabera eskuratu badituzte.
4. artikulua. Espainiako Bankuaren eskumenak.
1.Espainiako Bankuari dagokio kreditu-erakundeen gaineko eskumenak egikaritzea, antolamendueta diziplina-arauek esleitutakoari jarraituz, eta hala badagokio, bai eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateen eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoen gaineko eskumenak ere.
Espainiako Bankuak bere eskumenak egikarituko ditu, Europako Banku Zentralari esleitutako eginkizunen kalterik gabe, eta erakunde horrekin lankidetzan, Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduak, Europako Banku Zentralari kreditu-erakundeen zuhurtziazko ikuskapenaren inguruko politikei lotutako berariazko eginkizunak esleitzen dizkionak, xedatutakoari jarraituz.
2.Zehazki, Espainiako Bankuari zeregin hauek dagozkio:
a) Kreditu-erakundeak sortzea, bai eta Europar Batasuneko estatu kide batean baimenduta ez dauden kreditu-erakundeen sukurtsalak Espainian irekitzea ere.
b) Atzerriko kreditu-erakunde bat sortzeko baimena ematea, bai eta Espainiako kreditu-erakunde batek edo kreditu-erakundeen talde batek lehendik dagoen erakunde batean partaidetza handia eskuratzeko baimena ematea, baldin eta atzerriko kredituerakunde hori Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratuko bada edo bertan helbidea badu.
c) Kreditu-erakundeen estatutuen aldaketak egiteko baimena eman, erregelamenduz ezarritakoari jarraituz. Bereziki, erregelamenduz zehaztu ahal izango da estatutuen zer aldaketetan baimenaren ordez Espainiako Bankuari nahitaezko jakinarazpena helarazteko aukera izango den.
d) Kreditu-erakunde bati 8. artikuluan jasotako kasuetan emandako baimena baliogabetzea.
e) Erregistroetan inskribatzea 15. artikuluan aipatutako kasuak, bai eta haiek kudeatzea ere; halaber, beste antolamendueta diziplina-arau batzuetan aurreikusitakoak kudeatzea.
f) Kreditu-erakundeak ikuskapeneta zehapen-eginkizuna egikaritzea, eta hala badagokio, bai eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak ere, antolamendu-eta diziplina-araudia betetze aldera.
g) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako baimenak ematea, eta hala badagokio, baliogabetzea.
h) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskumenen kalterik gabe, hipotekamerkatuari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen aplikazioa kontrolatzea eta ikuskatzea.
i) Ordenamendu juridikoan ezarritako eskumen oro egikaritzea.
5. artikulua. Kreditu-erakundeen bezeroentzako babesa.
1.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, kreditu-erakundeek emandako inbertsiokoak ez diren banku-zerbitzu edo -produktuen bezeroen interes legitimoak babestea helburu hartuta, gai hauei buruzko xedapenak eman ahal izango ditu:
a) Kontratua egin aurretik bezeroei eman beharreko informazioa, kontratuen edukia eta informazioa, eta haien jarraipena bideratuko duten ondorengo komunikazioak, alderdien eskubide eta betebeharrak esplizituki eta argi eta garbi adierazita, bai eta zerbitzuak edo produktuak bezeroari ekarriko dizkion arriskuak eta zerbitzuen edo produktuen ezaugarri garrantzitsuenen gardentasuna bermatzeko behar diren gainerako baldintzak ere, bezeroak ebalua dezan bere premiei eta finantza-egoerari ondo egokitzen zaizkienak ote diren. Horretarako, zerbitzu edo produktu horien kontratuak idatziz egingo dira beti, edo formatu elektronikoan, edo beste euskarri iraunkor batean, eta Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, zehazki, ezarri ahal izango ditu ohiko banku-zerbitzu edo -produktuen kontratuetan berariaz jaso beharreko klausulak.
b) Kreditu-erakundeek eskaintzen dituzten banku-zerbitzu edo -produktuak komertzializatzeko edo kontratatzeko oinarrizko baldintzen gardentasuna, eta hala badagokio, baldintza horiek bezeroei edo Espainiako Bankuari jakinarazteko betebeharra eta modua. Ezarri ahal izango dira, halaber, banku-zerbitzu edo -produktuen oinarrizko baldintzak, kreditu-erakundeek nahitaez bete beharko dituztenak. Zehazki, komisioak edo gastuak kobratu ahal izango dituzte soil-soilik bezeroak irmo eskatutako edo onartutako zerbitzuengatik, baldin eta benetan emandako zerbitzuak edo egiazta daitezkeen gastuak badira.
c) Banku-zerbitzu edo -produktuen publizitate-jarduerak bete beharreko printzipio eta irizpideak, eta administrazioen aldetik haien gainean ezarri beharreko kontrolaren modalitateak, publizitate hori argia, nahikoa, objektiboa eta engainurik sortzen ez duena izan dadin.
d) Banku-zerbitzu edo -produktuak elektronikoki edo komunikatzeko urrutiko beste bide batzuen bitartez kontratatzeko espezialitateak, eta kreditu-erakundeen orri elektronikoetan agertu beharreko informazioa, artikulu honetan aurreikusitako xedeetarako.
e) Artikulu honen babesean emandako arauen aplikazio-eremua zabaltzea arauotan ezarritako izaera duten beste kontratuei edo eragiketei, parte hartzen duen erakundea kreditu-erakundea ez izanda ere.
2.Zehazki, maileguen edo kredituen komertzializazioan, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak arauak eman ahal izango ditu, honako helburu hauek lortze aldera:
a) Bezeroen diru-sarrerei arreta egokia ematea, mailegu bat jasotzean hartzen dituzten konpromisoei dagokienez.
b) Maileguak bermatuko dituzten berme higiezinen zenbatespen egoki eta independentea, erakundearen beraren do filialen eragin bidegabeak saihestuko dituzten mekanismoak kontuan hartuta.
c) Interes aldakorreko maileguetan interes-tasek izan ditzaketen bilakaerak aintzat hartzea, bai eta aldaketa horietatik estaltzeko aukerak ere, betiere erreferentziazko indize ofizialak erabiltzen diren edo ez diren kontuan hartuta.
d) Eskatzaileari buruzko datu garrantzitsuak egoki eskuratzea eta dokumentatzea.
e) Bezeroari kontratu-aurreko informazio eta laguntza egokiak ematea.
f) Datuak babesteko arauak errespetatzea.
Kontratuak egiteko askatasunaren kalterik gabe, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak bere kabuz edo Espainiako Bankuaren bidez, erreferentzia moduan erabiliko diren indize edo interes-tasa ofizialak aldizka argitaratzea, kreditu-erakundeek horiek aplika ditzaten interes aldakorreko maileguetan, bereziki hipoteka-maileguetan.
3.Autonomia-erkidegoek beren eskumenak egikarituz eman ditzaketen xedapenek ezingo dute ezarri, artikulu honetan jasotako gaiei dagokienez, babes-maila txikiagoa, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak onetsitako arauetan ezarritakoa baino. Halaber, oinarriko informazio-eredu normalizatuak ezarri ahal izango dira, eta araudi autonomikoek ez dute aldatzeko gaitasunik izango, banku-zerbitzu edo -produktuen bezeroei emango zaien informazioak behar bezalako gardentasuna eta homogeneotasuna izan dezan.
4.Artikulu honen babesean emandako arauak antolamendueta diziplina-arautzat hartuko dira, eta arau horien ikuskapena Espainiako Bankuaren ardura izango da.
II. KAPITULUA
Baimentzea, erregistratzea eta baliogabetzea
6. artikulua. Baimentzea.
1.Espainiako Bankuak kreditu-erakundeak sortzeko eta zerbitzuak aske emateko baimena emango du, bai eta Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kredituerakundeek Espainian sukurtsalak jartzeko baimena ere, arauz ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, baimena eman aurretik, txostena eskatuko zaio Kapitalen Zuritzea eta Arau-hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboari, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, haien eskumeneko alderdiei dagokienez. 8. paragrafoan ezarritako epean ebazpenik eman ez bada, eskaerari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
2.Espainiako Bankuak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari jakinaraziko dio baimentzeko prozedura hasi dela, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak eta amaiera adierazita.
3.Kreditu-erakunde bat sortzeko baimena eman aurretik, Europar Batasuneko dagokion estatu kideko erakunde ikuskatzaile eskudunari kontsulta egin beharko zaio, honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:
a) Kreditu-erakundea estatu horretan baimendutako beste kreditu-erakunde baten, inbertsio-zerbitzuen enpresa baten, aseguru-erakunde baten edo berraseguru-erakunde baten kontrolpean egon behar badu.
b) Kreditu-erakundea estatu horretan baimendutako beste kreditu-erakunde bateko, inbertsio-zerbitzuen enpresa bateko, aseguru-erakunde bateko edo berraseguru-erakunde bateko entitate nagusiaren kontrolpean egon behar badu.
c) Kreditu-erakundea estatu horretan baimendutako beste kreditu-erakunde bat, inbertsio-zerbitzuen enpresa bat, aseguru-erakunde bat edo berraseguru-erakunde bat kontrolatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen kontrolpean egon behar badu.
Erakunde batek beste bat kontrolatzen duela ulertuko da Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan araututako kasuren bat gertatzen bada.
4.Aurreko paragrafoan aurreikusitako kontsultak barnean hartuko du, bereziki, erakunde berriko zein erakunde nagusiko akziodun, administrazio-kontseiluko kide,
zuzendari nagusi eta parekoen egokitasunaren ebaluazioa, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatea edo balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoa bada, eta berriro egin ahal izango da, espainiar kreditu-erakundeek eskakizun horiek etengabe betetzen dituztela ebaluatzeko.
5.Espainiako Bankuak, berriz, elkarrekiko betebehar gisa, arreta emango die beste estatu bateko kreditu-erakundeak baimentzeko ardura duten agintaritzek bidalitako kontsultei, eta behar izanez gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak ere arreta emango diete. Gainera, ofizioz, eta justifikatu gabeko berandutzerik gabe, nahi den baimenerako funtsezkoa den informazio oro emango diete.
6.Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, zuzendari nagusien parekotzat joko dira honako pertsona hauek:
a) Kreditu-erakundean goi-zuzendaritzako eginkizunak administrazio-organoaren, batzorde betearazleen edo kontseilari delegatuaren mendean, zuzenean, betetzen dituzten pertsonak, bai eta atzerriko kreditu-erakundeen Espainiako sukurtsalen zuzendari direnak ere.
b) Aurreko mendekotasun-eskakizunak bete eta goi-zuzendaritzako eginkizunak berariazko jarduera-eremu batera mugatzen dituzten pertsonak, baldin eta erakundearen eguneroko kudeaketa maila gorenean bere gain hartzen duen erakunde-egituran integratuta badaude.
c) Abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuak, goi-zuzendaritzako langileen lanharreman bereziak arautzen dituenak, ezarritako araudiaren mendeko goi-zuzendaritzako lan-kontratua duten pertsonak.
7.Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, administrazio-kontseiluaren pareko izango dira kreditu-kooperatiben artezkaritza-kontseilua eta kreditu-erakundeen edozein administrazio-organo baliokide.
8.Baimen-eskaerari buruzko erabakia sei hilabeteko epean hartu beharko da, Espainiako Bankuan jasotako egunetik zenbatzen hasita, edo beharrezko agiri guztiak osatutako unean; betiere, jaso ondorengo hamabi hilabeteetan. Epe horretan eskabideari erantzun ez bazaio, ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
Hala eta guztiz ere, aurreko paragrafoan aipatutako ebazpen-epea hiru hilabetekoa izango da 7.3 artikuluan jasotako kasuan dauden baimen-eskaerentzat.
7. artikulua. Baimena ukatzea.
1.Kreditu-erakunde bat sortzeko baimena ukatuko da honako kasu hauetan:
a) Eskatutako gutxieneko kapitala, erakunde-egitura egokia, administrazioeta kontabilitate-antolaketa ona, edo erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatuko duten barne-kontrolerako prozedura egokiak falta baditu.
b) Administrazio-kontseiluko kideren batek, zuzendari nagusiak edo pareko arduradun batek ez baditu eskatutako egokitasun-baldintzak betetzen.
c) Erakunde nagusiaren administrazio-kontseiluko kideren batek, zuzendari nagusiak edo pareko arduradun batek ez baditu eskatutako egokitasun-baldintzak betetzen, baldin eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatea edo balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoa bada, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 4.1 artikuluak 20. eta 21. puntuetan, hurrenez hurren, adierazitakoaren arabera.
d) Kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitzeko barne-prozedura egokirik ez badu.
e) Kreditu-erakundea izateko araudian eskatzen diren gainerako baldintzetako bat ez badu betetzen.
2.Halaber, baimena ukatuko zaio, erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatzeko premia aintzat hartuta, partaidetza handia izango duten akziodunak egokiak
ez direla jotzen bada, edo, partaidetza handia duen akziodunik ez badago, hogei akziodun handienetako bat egokia ez dela iritziz gero.
3.4.2.b artikuluan aipatutako erakundeentzako baimena ukatu ahal izango da honako kasu hauetako bat gertatuz gero:
a) Kreditu-erakundearen finantza-egoera edo kudeaketa-gaitasuna direla-eta, proiektuak ondorio negatiboak eragin ahal izango dizkiola iriztea.
b) Proiektuaren kokalekua eta ezaugarriak ikusi ondoren, Espainiako Bankuak taldearen oinarri finkatuko ikuskapena eraginkortasunez egingo duela ezin bermatu izatea.
c) Mendeko erakundearen jarduera agintaritza gainbegiratzaile nazional baten kontrol eraginkorraren mendean ez geratzea.
8. artikulua. Baimena baliogabetzea.
1.Kreditu-erakunde bati emandako baimena baliogabetu ahal izango da soil-soilik honako kasu hauetan, araudian xedatutako prozedurari jarraituz:
a) Helburu sozialaren berariazko jarduerak izatez eteten baditu sei hilabete baino gehiagoz.
b) Baimena adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregularren bat baliatuta lortu bada.
c) Baimena ematea eragin zuten baldintzak ez baditu jada betetzen, antolamendueta diziplina-araudian beste ondorioren bat aurreikusten denean izan ezik.
d) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren hirugarren, laugarren eta seigarren zatietan ezarritako zuhurtziazko eskakizunak edo Lege honen 42. eta 68.2.a artikuluen bidez ezarritakoak betetzeari utziz gero, edo gordailugileek utzitako funtsak itzultzeko gaitasuna kolokan geratuz gero, edo hartzekodunekin dituen betebeharrak betetzeko bermerik ematen ez badu.
e) Baliogabetzeko zehapena ezarri bazaio, IV. tituluan xedatutakoari jarraituz.
f) 23. artikuluan aurreikusitako kasua gertatzen bada.
g) Erakundea geratu bada Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsetik
kanpo.
h) Konkurtso-prozedura batean likidazio-fasea hasteko ebazpen judiziala eman
bada.
2.Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko kreditu-erakunde baten sukurtsalari emandako baimena baliogabetuko da kreditu-erakundeari emandako baimena baliogabetuz gero. Europar Batasuneko estatu kide bateko kreditu-erakunde baten sukurtsalen kasuan, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak kredituerakundearen baimena baliogabetuz gero, sukurtsalen baimena ere baliogabetu dela ulertuko da.
3.Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalen kasuan, ulertuko da baimenaren baliogabetzearen ordez Espainiako lurraldean eragiketa berriak hasteko debekua ezarriko zaiela. Erabaki hori hartu aurretik, Espainiako Bankuak estatu horretako agintaritza eskudunari kontsulta egin beharko dio.
Espainiako Bankuak jakiten badu Espainian eragiketak egiten dituen Europar Batasuneko beste estatu kide bateko kreditu-erakunde bati baimena baliogabetu diotela, berehala hartuko ditu erakunde horrek jarduera berriak ez hasteko neurri egokiak, bai eta gordailugileen interesak babesteko neurriak ere.
4.Espainiako Bankuak kreditu-erakunde bati emandako baimenaren baliogabetzea Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari jakinaraziko dio.
5.Espainiar kreditu-erakunde baten baimena baliogabetuz gero, Espainiako Bankuak berehala jakinaraziko die erakundeak sukurtsalak dituen edo zerbitzuak aske ematen dituen estatu kideetako agintaritza eskudunei.
6.Baimenaren baliogabetzeak erakundearen desegitea dakar, bai eta likidazio-aldia hastea ere, eta likidazio hori egingo da erakundearen arau eta estatutuen arabera.
Baimena baliogabetuta ere, 1.h paragrafoan jasotako kasuetan, konkurtsoadministrazioak jarraitu ahal izango du kreditu-erakundea likidatzeko egin beharreko jardueretan, Espainiako Bankuak aldez aurretik baimendutakoaren arabera.
7.Baimenaren baliogabetzea jasoko da dagozkion erregistro publiko guztietan, eta kreditu-erakundeari jakinarazi bezain laster, baimena emandako jarduera utziko du.
9. artikulua. Baimenari uko egitea.
Kreditu-erakunde izateko emandako baimenaren baliogabetzea Espainiako Bankuari jakinarazi beharko zaio, eta erakunde horrek berariaz onartuko du, jarduera uzteak finantzen egonkortasunari arrisku larriak eragingo dizkiola pentsatzeko arrazoi oinarridunak ez badaude.
10. artikulua. Baimenaren iraungitzea.
1.Kreditu-erakunde gisa jarduteko baimena iraungiko da jakinarazpenaren ondorengo bi hilabeteko epealdian ez badira hasi xede sozialaren berariazko jarduerak, erakundeari berari egotzitako zioengatik.
2.Espainiako Bankuak berariaz jakinaraziko du iraungitzea, arauz ezarriko den prozedurari jarraituz.
11. artikulua. Espainiar kreditu-erakundeek atzerrian sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak aske ematea.
1.Kreditu-erakunde batek atzerrian sukurtsal bat ireki nahi badu, Espainiako Bankuari eskatu beharko dio aldez aurretik, eta eskaerarekin batera aurkeztu beharko du arauz ezarrita dauden agiriak.
Espainiako Bankuak Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko die eskaera horri ezezkoa emandako kasuek zenbat eta nolakoak izan diren.
2.Espainiar kreditu-erakunde batek atzerrian estreinakoz zerbitzuak aske emateko jardueraren bat hasi nahi duenean Espainiako Bankuari jakinaraziko dio aldez aurretik. Zerbitzuak Europar Batasuneko beste estatu kide batean emango badira, Espainiako Bankuak estatu kide horretako agintaritza ikuskatzaileari helaraziko dio informazio hori, hilabeteko epean, jakinarazpen hori jasotako egunetik zenbatzen hasita.
3.Arau bidez zehaztuko dira artikulu honetan jasotako eskaerei aplikatuko zaien prozedura.
12. artikulua. Europar Batasuneko beste estatu kideetako kreditu-erakundeek Espainian sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak ematea.
1.Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeek Espainian egin ahal izango dituzte Europar Batasunaren barruan elkarri aitortutako jarduerak, Lege honen eranskinean jasota daudenak, bai sukurtsal bat irekita, bai zerbitzuak aske emanez. Horretarako, baimenak, estatutuek eta erakundeari dagokion araubide juridikoak gaitu beharko dute, egin nahi dituen jarduerak egiteko.
2.Aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek, Espainian duten jarduera egikaritzean, errespetatu beharko dituzte kasu bakoitzean aplikatu beharreko kredituerakundeen antolamendueta diziplina-xedapenak, bai eta interes orokorrerako emandako beste edozein ere, estatuko, autonomia-erkidegoetako zein tokiko eremuari dagozkienak izanda ere.
3.Arauz ezarriko dira Espainiako Bankuaren dagokion erregistroan sukurtsala inskribatzeko prozedura-arau eta baldintzak, edo Espainian prestazioak aske emateko jarduera hasteko behar direnak.
4.Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edozein finantza-erakundek, kreditu-erakunde bat edo zenbait kreditu-erakunderen filial komuna izanda ere, eranskinean zerrendatuta dauden jarduerak egin ahal izango ditu, bai sukurtsal bat
ezarrita, bai zerbitzuak ematearen bidez, baldin eta haren estatutuek jarduera horiek egiteko aukera ematen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Jatorrizko erakundea edo erakundeak baimena izatea, kreditu-erakunde gisa, bete beharreko ordenamendu juridikoaren arabera, Europar Batasuneko dagokion estatu kidea dela-eta.
b) Dagozkion jarduerak askatasunez benetan egikaritzea jatorrizko estatu kidean.
c) Jatorrizko erakundeak edo erakundeek izatea finantza-erakundearen partaidetza edo akzioen jabetzari lotutako boto-eskubideen % 90, gutxienez.
d) Jatorrizko erakundeak edo erakundeek egiaztatzea, jatorrizko estatu kideko agintaritza ikuskatzaile eskudunaren iritziz, finantza-erakundearen kudeaketa on eta zuhurra egiten dutela, eta finantza-erakundeak bere gain hartutako konpromisoen bermatzaile solidario direla adierazi izana, jatorrizko estatu-kideko agintaritza eskudunen baimenarekin.
e) Finantza-erakundea eraginkortasunez aintzat hartu izana, jatorrizko erakundeari edo erakundeei egin beharreko ikuskapen finkatuan, aipatu eranskinean jasotako jardueretarako berariaz, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. kapituluko II. tituluaren lehenengo zatiaren eta 57. artikuluaren arabera, berariaz aipatu erregelamenduaren 92. artikuluan ezarritako funts propioen eskakizunei dagokienez, haren laugarren zatian arrisku handiak kontrolatzeko ezarritakoari jarraituz, eta erregelamendu bereko 89. eta 90. artikuluetan aurreikusitako partaidetzen mugaketari begira.
Jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunek Espainiako Bankuari jakinaraziz gero finantza-erakundeak ez dituela bete paragrafo honetan jasotako eskakizunen bat, erakunde horren jarduerak espainiar antolamendueta diziplina-arauen mendean geratuko dira.
Paragrafo honetan ezarritako xedapenak aplikatu beharko zaizkie, halaber, bertan aurreikusitako finantza-erakundeen filialei.
13. artikulua. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeek Espainian sukurtsalak irekitzea eta zerbitzuak ematea.
1.Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalak Espainian ezartzeko, Espainiako Bankuaren baimena beharko dute, arauz xedatutakoaren arabera. Ezarritako epean ebazpenik eman ez bada, eskaerari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
Espainiako Bankuak Europako Batzordeari, Europako Banku Agintaritzari eta Europako Banku Batzordeari jakinaraziko dizkio Europar Batasuneko kide ez den estatu batean administrazio nagusia duten kreditu-erakundeei sukurtsalak jartzeko emandako baimen guztiak.
2.Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko kreditu-erakundeek Espainian sukurtsalik ireki gabe zerbitzuak aske emateko Espainiako Bankuak baimena eman beharko du aldez aurretik, arauz ezarritakoaren arabera.
14. artikulua. Kreditu-erakundeetako agenteak.
Arauz ezarri ahal izango dira kreditu-erakundeen Espainiako agente gisa jardun ohi dutenez bete beharreko eskakizunak, bai eta jarduteko bete beharko dituzten baldintzak ere.
15. artikulua. Espainiako Bankuaren erregistroak.
1.Jardueran aritzeko, Espainiako Bankuaren kreditu-erakundeen erregistroan inskribatuta egon behar dute kreditu-erakundeek. Inskripzioa egingo da nahitaezko baimena lortu ostean, eratu eta izaeraren arabera dagokion erregistro publikoan inskribatu ondoren.
2.Halaber, kreditu-erakundeen erregistroan inskribatuko dira, bereziki honako hauek identifikatuta:
a) Espainian jardueran diharduten Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalak.
b) Europar Batasuneko estatu kideetan baimendu gabeko atzerriko kredituerakundeen sukurtsalak.
c) Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeek zerbitzuak aske ematea, bai eta hirugarrengo herrialdetakoek ere, zerbitzuak aske emateko jarduera 13. artikuluaren arabera jakinarazi badute.
3.Aurreko a eta b paragrafoetan adierazitako kreditu-erakundeen erregistroan egindako inskripzioak, bai eta bajak ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaizkio, eta Espainiako Bankuaren webgunean eskura egongo dira.
4.Horrez gainera, Espainiako Bankuaren ardura izango da erregistro hauetan inskribatzea eta kudeaketa egitea:
a) Espainiako kreditu-erakundeen sozietate nagusien erregistroa, erakunde horiek balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak edo balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate mistoak badira, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 4.1 artikuluko
20.eta 21. puntuek, hurrenez hurren, adierazitakoaren arabera.
b) Kreditu-erakundeen agenteen erregistroa.
III. KAPITULUA
Partaidetza handiak
16. artikulua. Partaidetza handia.
1.Espainiako kreditu-erakunde baten partaidetza handitzat hartuko da zuzenean edo zeharka erakundearen kapitalaren edo boto-eskubidearen % 10 edo gehiagokoa bada.
Halaber, partaidetza handitzat hartuko da, halaber, aipatutako ehunekora iritsi ez, baina erakundean eragin nabarmena izateko nahikoa denari.
Kreditu-erakundeen mota bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta, arauz erabakiko da noiz jo daitekeen pertsona fisiko edo juridiko batek eragin handia duela, horretarako kontuan hartuta, besteak beste, administrazio-kontseiluko kideren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmena.
2.Kapitulu honetan kreditu-erakundeentzat xedatutako ulertuko da uztailaren 28ko 24/1988 Legeak, Balore Merkatuari buruzkoak, partaidetza handiak eskuratzeko eskaintza publikoei eta haiei buruzko informazioei dagozkien arauak aplikatzearen kalterik gabe.
17. artikulua. Partaidetza handiak eskuratu edo handitu izana jakinarazteko betebeharra.
1.Espainiako kreditu-erakunde batean partaidetza handi bat zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo beste batzuekin hitzartuta, eskuratzea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok –aurrerantzean, eskuratzaile potentziala–, eskuratzearen bidez lortutako boto-eskubidea edo kapitala bada % 20, % 30 edo % 50etik gorakoa, edo eskuratzearen ondorioz kreditu-erakundea kontrolatzeko aukera badu –aurrerantzean, proposatutako eskuratzea– Espainiako Bankuari aldez aurretik jakinarazi beharko dio, aurreikusitako partaidetzaren zenbatekoa adierazita, eta arauz ezarritakoaren araberako informazio guztia erantsita. Informazio horrek ebaluaziorako egokia eta proportzionala izan beharko du, eskuratzaile potentzialaren eta proposatutako eskuratzearen ezaugarrien araberakoa.
Kapitulu honen ondorioetarako, kontrol-harremana dagoela ulertuko da Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan araututako kasuren bat gertatzen bada.
2.Espainiako Bankuak jasotzen baditu kreditu-erakunde berean partaidetza handiak eskuratzeko edo handitzeko zenbait proposamen, eskuratzaile potentzial guztiak diskriminaziorik gabe tratatuko ditu.
3.Espainiako kreditu-erakunde batean partaidetza bat zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo beste batzuekin hitzartuta, eskuratzea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok, eskuratzearen bidez lortutako boto-eskubidea edo kapitala bada % 5etik gorakoa, Espainiako Bankuari idatziz jakinarazi beharko dio berehala, bai eta dagokion kredituerakundeari ere, lortutako partaidetzaren zenbatekoa adierazita.
4.Artikulu honetan xedatuko ondorioetarako, ez dira aintzat hartuko jaulkipen bat aseguratzearen, finantza-tresnak jartzearen edo konpromiso sendoan oinarrituta finantzatresnak jartzearen ondorioz sortutako boto-eskubideak edo kapitala, baldin eta eskubide horiek egikaritzen ez badira jaulkitzailearen administrazioan esku hartzeko eta eskuratu ondorengo urtebetean uzten badira.
18. artikulua. Proposatutako eskuratzearen ebaluazioa.
1.Aurreko artikuluko 1. paragrafoan aipatutako jakinarazpena aztertzean, Espainiako Bankuak haren egokitasuna eta proposatutako eskuratzearen finantzasendotasuna ebaluatuko ditu, Kapitalen Zuritzea eta Arau-hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboak txostena egin ostean, eskuratzea proposatutako kreditu-erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatze aldera, eta eskuratzaile potentzialak izan dezakeen eragina kontuan hartuta.
2.Arauz zehaztuko dira ebaluazio hori egiteko irizpideak eta prozedura, bai eta burutzeko epea ere.
19. artikulua. Agintaritza ikuskatzaileen arteko lankidetza.
1.Espainiako Bankuak, aurreko artikuluan azaldutako ebaluazioa egitean, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako ikuskapenaren ardura duten agintaritzei kontsulta egin beharko die, eskuratzaile potentziala pertsona edo erakunde hauetako bat izanez gero:
a) Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguruedo berraseguru-enpresa, inbertsio-zerbitzuen enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat.
b) Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguruedo berraseguru-enpresa, inbertsio-zerbitzuen enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile baten jatorrizko sozietatea.
c) Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakunde, aseguruedo berraseguru-enpresa, inbertsio-zerbitzuen enpresa, edo inbertsio kolektiboko erakundeen edo pentsio-funtsen sozietate kudeatzaile bat kontrolatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
2.Espainiako Bankuak, aurreko artikuluan azaldutako ebaluazioa egitean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari kontsulta egin beharko die, dagozkien eskumenen eremuan.
3.Espainiako Bankuak, berriz, elkarrekiko betebehar gisa, arreta emango die beste estatu bateko eskuratzaile potentzialak ikuskatzeko ardura duten agintaritzek bidalitako kontsultei, eta behar izanez gero, bai eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak ere. Gainera, ofizioz eta justifikatu gabeko berandutzerik gabe, ebaluaziorako funtsezkoa den informazio oro emango diete, bai eta eskatutako beste edozein informazio, ebaluaziorako egokia izanez gero.
4.Aurreko paragrafoetan aurreikusitako kontsultak barnean hartuko ditu, bereziki, honako alderdi hauen ebaluazioa: eskuratzaile potentzialen egokitasuna, administraziokontseiluko kideen zintzotasuna eta esperientzia, bai eta eskuratu nahi den erakundean izendatuko diren zuzendari nagusiena eta parekoena ere, halakorik balego, eta bereziki,
aipatutako kargu horietakoren bat talde bereko sozietate batean betetzen duten kideena. Kontsulta hori berriro egin ahal izango da, espainiar kreditu-erakundeek kargu horiek nola betetzen dituzten ebaluatzeko ondorioetarako.
5.Espainiako Bankuak hartutako erabakiek, proposatutako eskuratzeari dagokionez, aipatu beharko dituzte agintaritza eskudunek eskuratzaileari buruz adierazitako balizko oharpen edo erresalbuak.
20. artikulua. Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
Espainiako Bankuari aldez aurreko jakinarazpena helarazi gabe eskuratutako
partaidetza handiek, eta ebaluaziorako epea agortu gabe edo Espainiako Bankua esanbidez aurka agertu arren eskuratu diren partaidetza handiek, honako ondorio hauek izango dituzte:
a) Irregularki eskuratutako partaidetzei dagozkien eskubide politikoak ezingo dira egikaritu. Hala eta guztiz ere, egikaritzen badira, aurrekoaren kontra emandako botoak deusezak izango dira, eta hartutako erabakiak aurkaratu ahal izango dira auzibidean, baldin eta irregularki eskuratutako partaidetzak erabakigarriak izan badira, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, IX. kapituluan xedatutakoaren arabera, eta horretarako legitimitatea izango du Espainiako Bankuak.
b) Beharrezkoa izanez gero, erakundean esku hartzea edo administratzaileak ordezkatzea erabakiko da, III. tituluan aurreikusitakoari jarraituz.
c) IV. tituluan aurreikusitako zehapenak ezarriko dira.
21. artikulua. Partaidetza handien murriztapena.
Kreditu-erakunde batean, zuzenean edo zeharka, partaidetza handia izateari uztea erabaki duen pertsona fisiko edo juridiko orok Espainiako Bankuari jakinaraziko dio aldez aurretik, partaidetzaren zenbatekoa adierazita. Halaber, partaidetza handia murriztea erabaki badu, eta boto-eskubidea edo kapitala bada % 20, % 30 edo % 50etik beherakoa, edo kreditu-erakundearen kontrola galtzea badakar, Espainiako Bankuari jakinarazi beharko dio.
Eginbehar hori ez betetzeak zehapena izan dezake, IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
22. artikulua. Kreditu-erakundeen informazioeta jakinarazpen-betebeharrak.
1.Kreditu-erakundeek 16., 17. eta 21. artikuluetan adierazitako maila gainditzen duten kapitalaren partaidetza-erosketen edo -lagapenen berri eman beharko diote Espainiako Bankuari, horien berri izan bezain laster.
2.Horrez gainera, kreditu-erakundeek Espainiako Bankuari jakinarazi beharko diote, arauz ezarritako moduan eta epeetan, akziodunen osaera edo gertatutako aldaketak. Informazio horrek barnean hartuko du, nahitaez, beste finantza-erakunde batzuek kapitalean duten partaidetzari buruzko informazioa, zenbatekoa edonolakoa izanda ere.
23. artikulua. Erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatzeko neurriak.
Kreditu-erakunde batean partaidetza handia duten pertsonen eragina kudeaketa on eta zuhurraren kalterako izan daitekeela eta erakundearen egoera finantzarioa larriki honda dezakeela irizteko arrazoi oinarridun eta egiaztatuak daudenean, Espainiako Bankuak neurri hauetako bat edo batzuk hartu ahal izango ditu:
a) 20. artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitakoak, baina boto-eskubideen etenaldia ezingo da izan hiru urtetik gorakoa.
b) Ohiz kanpoko neurri gisa, baimena ezeztatzea.
Gainera, IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera dagozkion zehapenak ezarri ahal izango dira.
IV. KAPITULUA
Goi-karguen egokitasuna, bateraezintasunak eta erregistroa
24. artikulua. Egokitasun-eskakizunak.
1.Kreditu-erakundeen administrazio-kontseiluetako kideek kargurako egokitasuneskakizunak betetzen dituzten pertsonak izan behar dute. Zehazki, zintzotasun komertzial eta profesional egiaztatua izan behar dute, dagozkien funtzioak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak izan behar dituzte, eta erakundea ondo gobernatzeko modua izan behar dute.
Administrazio-kontseiluaren osaera orokorrak, oro har, ezagutza, gaitasun eta esperientzia nahikoa bildu behar ditu, kreditu-erakundeak gobernatzeari dagokionez, erakundearen jarduerak egoki ulertzeko, arrisku nagusiak barnean hartuta, eta bermatu behar du administrazio-kontseiluak erabakiak erakundearen onerako eta era independente eta autonomoan hartzeko benetako gaitasuna duela. Nolanahi ere, zaindu behar da kideak aukeratzeko prozedurek esperientzien eta ezagutzen aniztasunaren alde egiten dutela, kontseilarien artean emakumeak aukeratzea errazten dutela, eta oro har, diskriminazioren bat sor dezakeen joera oker inpliziturik ez dutela.
2.Lehen adierazitako zintzotasunaren, ezagutzaren eta esperientziaren alorreko eskakizun horiek bete beharko dituzte, halaber, zuzendari nagusiek edo haien parekoek, barne-kontroleko zereginen arduradunek, eta kreditu-erakundearen eguneroko finantzajardueraren garapenerako giltzarrizko beste postu batzuetan daudenek. Betekizun horiek eskatuko zaizkie, halaber, pertsona juridiko diren kontseilarien ordezkari gisa administrazio-kontseiluan diharduten pertsona fisikoei. Halaber, aplikatu beharko zaizkie Europar Batasuneko estatu kide batean baimenik gabeko kreditu-erakundeen sukurtsalen orientazioa benetan erabakitzen duten pertsonei.
3.Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoaren ondorioetarako:
a) Zintzotasuna dute erakundearen kudeaketa on eta zuhurra egiteko gaitasunari buruzko zalantzarik sortzen ez duen jokabide pertsonal, komertzial eta profesionala azaldu duten pertsonek. Zintzotasuna ebaluatzeko aintzat hartu beharko da eskura dagoen informazio guztia, arauz ezarritako parametroen arabera.
b) Kreditu-erakundetan zereginak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak dituzte maila eta soslai egokiko prestakuntza duten pertsonek, berariaz bankuen eta finantza-zerbitzuen alorrean, eta aurreko okupazioetan esperientzia praktikoa denbora nahikoaz eskuratu dutenek.
c) Administrazio-kontseiluko kideek erakundea ondo gobernatzeko gaitasuna ote duten ebaluatzeko, aintzat hartuko dira interes-gatazka potentzialak eta dagozkien zereginak betetzeko denbora nahikoa emateko gaitasuna.
25. artikulua. Egokitasun-eskakizunen ikuskapena.
1.Europar Batasuneko estatu kide batean baimendu gabeko kreditu-erakundeen sukurtsalek eta kreditu-erakundeek izan behar dituzte aurreko artikuluan xedatutako egokitasun-araubidea bete beharreko kargudunak hautatzeko eta etengabe ebaluatzeko unitate eta barne-prozedura egokiak, bakoitzaren jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren arabera.
Halaber, kreditu-erakundeek eguneroko finantza-jarduera garatzeko giltzarrizko postuak identifikatu beharko dituzte, bai eta barne-kontrolaren arduradunak ere. Orobat, Espainiako Bankuaren eskura izango dute postu horiek betetzen dituzten pertsonen zerrenda eguneratua, erakundeak egindako egokitasun-balioespena, eta horren egiaztagiriak.
2.Egokitasun-eskakizunen balioespena kreditu-erakunde berak egiten du, edota, egoki izanez gero, sustatzaileek, edo partaidetza handi baten eskuratzaileak, halakorik gertatuz gero, bai eta Espainiako Bankuak ere, hala dagokionean.
3.Kreditu-erakundeek zaindu beharko dute, betiere, kapitulu honetan jasotako egokitasun-eskakizunak betetzen direla. Horren ondorioetarako, Espainiako Bankuak karguak aldi baterako edo behin betiko uztea eskatuko du aurreko artikuluan aurreikusitako kasuetan, eta zintzotasuna, ezagutza zein esperientzia egokiak, edo gobernu ona egikaritzeko gaitasuna falta diren kasuetan, identifikatutako gabeziak zuzentzea.
Erakundeak eskakizun horiek betetzen ez baditu Espainiako Bankuak horretarako adierazitako epean, dagokion karguduna aldi baterako edo behin betiko kargutik kentzea erabakiko du Espainiako Bankuak, III. tituluko V. kapituluan aurreikusitako prozedurari jarraituz. Hori guztia IV. tituluaren arabera ezarri beharreko zehapenen kalterik gabe.
26. artikulua. Bateraezintasunen eta mugapenen araubidea.
1.Espainiako Bankuak erabakiko du administrazio-kontseiluko kide, zuzendari nagusi edo pareko batek zenbat kargu bete ditzaken aldi berean, kreditu-erakundearen egoera berezia eta jardueren izaera, irismena eta konplexutasuna kontuan hartuta.
III. tituluko V. kapituluan aurreikusitakoari jarraituz, administratzaileak ordezkatzeko neurri batean izendatutako administratzaileen kasuan izan ezik, kreditu-erakunde handi, konplexu edo berezietako administrazio-kontseiluko kide, zuzendari nagusi eta parekoek, aurreko paragrafoko irizpideen arabera, ezingo dute aldi berean honako bateratze hauetan baino kargu gehiago pilatu:
a) Kargu exekutibo bat eta exekutiboak ez diren bi kargu.
b) Exekutiboak ez diren lau kargu.
Kargu exekutibotzat joko dira zuzendaritza-eginkizunak betetzea dakartenak, eginkizun horiek esleitzea eragin duen lotura juridikoa edozein izanda ere.
2.Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, kargu bakar gisa zenbatuko dira honako hauek:
a) Talde beraren barruan betetzen diren kargu exekutibo zein ez-exekutiboak.
b) Honako erakunde hauen barruan betetzen diren kargu exekutibo zein ez-exekutiboak:
1.Babeserako erakunde-sistema berean parte hartzen duten erakundeak, baldin eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 113.7 artikuluan xedatutako baldintzak betetzen badira.
2.Erakundearen partaidetza handia duten merkataritza-sozietateak.
3.Karguen gehieneko kopurua zehaztean, ez dira zenbatuko irabazi-asmorik gabeko edo helburu komertzialik gabeko erakundetan betetzen dituzten karguak.
4.Espainiako Bankuak 1.a paragrafoan aipatutako administrazio-kontseiluko kide, zuzendari nagusi eta parekoei baimena eman ahal izango die kargu exekutibo gehigarri bat betetzeko, kreditu-erakundeko jarduerak egoki betetzea ez duela eragozten iritziz gero. Baimen hori Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaio.
5.Aurreko paragrafoetan aipatutako karguak betetzen dituzten pertsonek ezingo dute eskuratu erakunde baten kreditu, abal edo bermerik, ezarritako erakunde horren zuzendaritzan edo administrazioan esku hartzen badute, arauz ezarritako mugaren arabera, Espainiako Bankuak berariazko baimena eman ezean.
27. artikulua. Goi-karguen erregistroa.
1.Merkataritza Erregistroan aldez aurretik inskribatuta egotearen kalterik gabe, kreditu-erakunde baten edo atzerriko kreditu-erakundeen sukurtsaletako administraziokontseilu bateko kide edo zuzendari nagusi edo pareko izateko Espainiako Bankuko goikarguen erregistroan aldez aurretik inskribatu beharko da.
2.Goi-karguen Erregistroan inskribatu aurretik, Espainiako Bankuak egiaztatuko du interesdunek betetzen dituztela Lege honetan aurreikusitako eskakizunak.
3.Horrez gainera, Espainiako Bankua arduratuko da kreditu-erakundeen sozietate nagusietako kontseilari eta zuzendari nagusi edo parekoen erregistroan inskribatu eta kudeatzeaz, erakunde horiek balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak edo balorezorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak badira, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 4.1 artikuluko 20. eta 21. puntuek, hurrenez hurren, adierazitakoaren arabera.
V. KAPITULUA
Erakundeen gobernua eta ordainsari-politika
28. artikulua. Gobernu korporatiboaren betebeharrak.
Kreditu-erakundeek beren jarduera egikarituko dute lege honetan eta aplikatu behar zaizkien gainerako xedapenetan erakundeak gobernatzeko ezarritako arauak errespetatuz.
29. artikulua. Gobernu korporatiboaren sistema.
1.Erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek gobernu korporatiborako prozedura sendoak izango dituzte, honako tresna hauek barnean hartuta:
a) Erakunde-egitura garbia, ondo definitutako ardura-lerro garden eta koherenteak
dituena.
b) Balizko arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko prozedura eraginkorrak.
c) Barne kontrolerako mekanismo egokiak, administrazioeta kontabilitate-prozedura egokiak barnean hartuta.
d) Arriskuen kudeaketa egoki eta eraginkorrarekin bateragarriak diren ordainsaripolitika eta -praktikak.
Paragrafo honetan aintzat hartutako sistema, prozedura eta mekanismoak exhaustiboak izango dira, enpresa-ereduari eta erakundearen jarduerei dagozkien arriskuen izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Halaber, antolaketari eta arriskuen tratamenduari buruz arauz zehaztutako irizpide teknikoak errespetatu beharko dituzte.
2.Kreditu-erakundeen administrazio-kontseiluak erakundea gobernatzeko sistema definitu beharko du. Sistema horrek erakundearen kudeaketa on eta zuhurra bermatu behar du, erakundean zereginak egoki banatu behar ditu eta interes-gatazkak prebenitu behar ditu. Administrazio-kontseiluak zainduko du sistema horren aplikazioa eta haren erantzulea izango da. Horretarako, aldian behin kontrolatu eta ebaluatu beharko ditu, eta gabeziak konpontzeko neurri egokiak hartu beharko ditu.
3.Administrazio-kontseiluak ezingo ditu eginkizun hauek beste batzuen eskuetan
utzi:
a) Erakundea gobernatzeko sistemaren eraginkortasuna zaintzea, kontrolatzea eta aldian behin ebaluatzea, eta behar izanez gero, gabeziak konpontzeko neurri egokiak hartzea.
b) Erakundearen administrazioaren eta kudeaketaren ardura hartzea, eta haren helburu estrategiko, arrisku-estrategia eta barne-gobernua onestea eta aplikatzen direla zaintzea.
c) Kontabilitateeta finantza-informazioen sistemen osotasuna bermatzea, finantzen eta eragiketen kontrola barnean hartuta, bai eta aplikatu beharreko legedia ere.
d) Informazioa hedatzeko prozesua eta kreditu-erakundeari buruzko komunikazioak ikuskatzea.
e) Goi-zuzendaritzaren ikuskapen eraginkorra bermatzea.
4.Administrazio-kontseiluko lehendakariak ezingo du aldi berean kontseilari delegatuaren kargua izan, erakundeak justifikatutako eta Espainiako Bankuak baimendutako kasuetan izan ezik.
5.Kreditu-erakundeek webgune bat izango dute, kapitulu honetan aurreikusitako informazio publikoa hedatzeko eta erakundea gobernatzeko betebeharrak nola betetzen dituzten jakinarazteko, arauz ezarritakoaren arabera.
6.Era berean, antolamendu-gobernu eta -egituraren prozedura horien parte gisa, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten kreditu-erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 ter.2 artikuluan jasotako barne-antolamenduko betekizunak bete beharko dituzte, erregelamendu bidez zehazten diren berezitasunak aintzat hartuta.
Neurriok hartuz gero, inbertsio-zerbitzuak ematearekin berariaz lotutako bestelako antolamendu-politikak eta -prozedurak definitu eta aplikatu behar dira, hain zuzen ere, balore-merkatuari buruzko berariazko araudia aplikatuz erakundeei eska dakizkiekeenak.
30. artikulua. Bideragarritasun Plan Orokorra.
Aurreko artikuluko 1. paragrafoan aipatutako gobernu-prozedura eta antolamenduegitura horien parte gisa, kreditu-erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek bideragarritasun-plan orokor bat osatu eta eguneratuta edukiko dute. Planak, bada, erakundearen finantza-bideragarritasuna eta -sendotasuna lehengoratzeko hartu behar diren neurriak jasoko ditu, baldin eta erakundean narriadura esanguratsuren bat jasaten badu. Espainiako Bankuak onartu beharko du plana. Gainera, edukia aldatzea exijitu ahal izango du, eta, nahikoa ez dela uste badu, kreditu-erakundeak berregituratzeari eta desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako neurriak inposatu ahal izango ditu. Bideragarritasun-plan orokorrean sartu behar den edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.
31. artikulua. Izendapenen batzordea.
1.Kreditu-erakundeek izendapen-batzorde bat eratu beharko dute, erakundean funtzio exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek osatuta. Kide horien heren bat, gutxienez, eta betiere lehendakaria, kontseilari independenteak izan beharko dute.
Espainiako Bankuak erabaki ahal izango du erakunde batzuk, haien tamaina, barneantolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, izendapen-batzordea eta ordainsari-batzordea bateratzea.
2.Aurrezki-kutxek, nolanahi ere, beren araudian ezarritakoaren arabera osatuko dute ordainsarien eta izendapenen batzordea, eta kapitulu honetan ordainsarieta izendapen-batzordeari esleitutako funtzioak egikarituko ditu.
3.Izendapen-batzordeak ordezkapen-helburu bat ezarriko du administraziokontseiluan ordezkari gutxiago dituen sexuarentzat, eta helburu hori lortzeko jarraibideak emango ditu.
32. artikulua. Ordainsari-politika.
1.Kreditu-erakundeek, erakundearen, taldearen, jatorrizko sozietatearen edo filialen arrisku-profilean era esanguratsuan eragiten duten jarduera profesionalak dituzten ordainsariei buruzko politika ezarri eta aplikatzean, soldatak eta pentsio-onura diskrezionalak barnean hartuta, 33. artikuluan ezarritako printzipioak aplikatuko dira, tamaina, barne-antolaketa, eta jardueren izaera, irismena eta konplexutasuna kontuan hartuta. Bereziki, printzipio horiek aplikatuko zaizkie goi-zuzendaritzako kideei, arriskuak beren gain hartzen dituzten enplegatuei, kontrol-funtzioak betetzen dituztenei, goizuzendaritzako kideen ordainsari-baremoan sartzen den ordainsari globala jasotzen duten
langileei eta, arriskuak hartzeaz gainera, arrisku-profilean eragin garrantzitsua duten jarduera profesionalak dituzten enplegatuei.
2.Kreditu-erakundeek Espainiako Bankuari aurkeztuko diote obligazio hori betetzen dutela egiaztatzeko eskatzen zaien informazio guztia eta, bereziki, zerrenda bat, non erakundeen arrisku-profilean eragin esanguratsua duten jarduera profesionaleko enplegatuen kategoriak adieraziko diren. Zerrenda hori urtero aurkeztu beharko da, baina baita aldaketa garrantzizkoak gertatu diren guztian ere. Espainiako Bankuak zehaztuko du zerrenda hori nola aurkeztu behar den.
3.Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 450 artikuluan jasotako eginbeharren kalterik gabe, kreditu-erakundeek argitaratuko dute ekitaldi ekonomiko bakoitzean administrazio-kontseiluko kide bakoitzak jasotako ordainsari guztiak.
4.Artikulu honetan xedatutakoa, bai eta 33., 34., 35. eta 36. artikuluetan jasotakoa ere, aplikatu beharko zaie erakunde, erakunde-talde, jatorrizko sozietate eta filial guztiei, lurraldetik kanpoko finantza-guneetan ezarritakoak barnean hartuta.
33. artikulua. Ordainsari politikaren printzipio orokorrak.
1.32.1 artikuluan aipatutako langile-kategorien ordainsari-politika erabakiko da honako printzipio orokor hauen arabera:
a) Arriskuen kudeaketa egoki eta eraginkorra bultzatuko du, harekin bateragarria izango da, eta ez ditu pizgarriak eskainiko erakundeak toleratzen duen muga gainditzen duten arriskuak onartzeko.
b) Enpresaren estrategiarekin, helburuekin, balioekin eta epe luzeko interesekin bateragarria izango da, eta interes-gatazkak saihesteko neurriak ere izango ditu.
c) Kreditu-erakundearen barruan kontrol-eginkizunak betetzen dituzten langileek independenteak izango dira ikuskatuko dituzten negozio-unitateekiko, zeregina betetzeko aginte nahikoa izango dute, eta eginkizunei lotutako helburuak lortzearen araberako ordainsaria jasoko dute, kontrolatzen dituzten negozio-eremuen emaitzak edonolakoak izanda ere.
d) Arriskuak kudeatzeaz arduratzen diren eta bete beharreko helburuak dituzten goizuzendaritzako kideen ordainsariak zuzenean ikuskatuko ditu ordainsari-batzordeak.
e) Argi eta garbi bereiziko ditu ordainsari hauek ezartzeko irizpideak:
1.Ordainsari finkoa, batez ere esperientzia profesional egokia eta erakundean duen erantzukizuna adierazi behar duena, eginkizunen deskribapenean xedatutakoaren arabera, lan-baldintzen zati gisa.
2.Ordainsari aldakorra, errendimendu iraunkorra eta arriskuari egokitua adierazi behar duena, bai eta eginkizunen deskribapenean lan-baldintzen zati gisa eskatutakoa baino errendimendu handiagoa ere.
2.Erakundearen administrazio-kontseiluak, ordainsari-politikaren printzipio orokorrak erabaki ostean, aldian behin berrikusiko ditu, eta haien aplikazioa ikuskatzeko ardura izango du.
Horrez gainera, ordainsari-politikaren barne-ebaluazio zentral eta independentea egingo da urtean behin, gutxienez, administrazio-kontseiluak ikuskapen-eginkizunetan erabakitako jarraibideak betetzen direla eta ordainsariak emateko prozedurak jarraitzen direla egiaztatzeko.
3.Kreditu-erakundeen administrazio-kontseiluko kideen ordainsari-politika akziodunen batzarrak, batzar nagusiak edo organo baliokideak onetsi beharko du, merkataritza-legerian sozietate kotizatuentzat ezarritako baldintza berdinetan.
34. artikulua. Ordainsariaren elementu aldakorrak.
1.32.1 artikuluan aipatutako langile-kategorien ordainsarien osagai aldakorrak erabakiko dira honako printzipio orokor hauen arabera:
a) Ordainsaria emaitzei lotuta dagoenean, zenbateko osoa oinarrituko da gizabanakoaren emaitzak, irizpide finantzario eta ez-finantzarioen arabera balioetsita, dagokion negozio-unitatearen emaitzak eta kreditu-erakundearen emaitza globalak aintzat hartzen dituen ebaluazioan.
b) Emaitzen ebaluazioa zenbait urteko esparruaren arabera egingo da, ebaluazioprozesua epe luzeko emaitzetan oinarritzen dela bermatzeko. Halaber, bermatuko da emaitzetan oinarritutako ordainsari-osagaien ordainketa eraginkorra mailakatzen dela kreditu-erakundearen azpian dagoen ziklo ekonomikoa eta enpresa-arriskuak kontuan hartzen dituen epealdian.
c) Ordainsari aldakorren zenbateko osoak ez du mugatuko erakundeak kapitaloinarria sendotzeko duen gaitasuna.
d) Ordainsari aldakor bermatua ez da bateragarria arriskuen kudeaketa on eta zuhurrarekin, ez eta errendimendua saritzeko printzipioarekin ere, eta ez da izango balizko ordainsari-planen zati.
e) Ordainsari aldakor bermatua ezohikoa izango da; langile berriak kontratatzean soilik emango da, erakundeak kapital-oinarri on eta sendoa izanez gero, eta enpleguaren lehenengo urtean baino ez da emango.
f) Ordainsari osoan, osagai finkoak eta osagai aldakorrak behar bezala orekatuta egongo dira. Osagai finkoa ordainsari osoaren zati nahikoa handia izango da; horrenbestez, politika guztiz malgua aplika daiteke, ordainsariaren osagai aldakorrei dagokienez, osagai horiek ez ordaintzea ere litekeena dela.
g) Erakundeek ratio egokiak ezarriko dituzte ordainsari osoaren osagai finkoen eta aldakorren artean, ondorengo printzipio hauek aplikatuz:
1.Osagai aldakorra ez da izango gizabanako bakoitzak jasotako ordainsari osoaren zati finkoaren % 100 baino handiagoa.
2.Hala ere, erakundeko akziodunen batzar nagusiak onartu ahal izango du aurreko zenbakian aurreikusitakoa baino gehiago ordaintzea, betiere, osagai finkoaren % 200 gainditu gabe. Ordainsari aldakor handiago hori onartzeko, honako prozedura hau jarraitu beharko da:
i) Erakundeko akziodunen batzar nagusiak administrazio-kontseiluaren edo organo baliokidearen gomendio xehatu batean oinarrituta hartuko dute erabakia; gomendio horretan, zergatiak, erabakiaren irismena, eragindako pertsonen kopurua eta karguak, eta erakundeak kapital-oinarri sendoa mantentzeko izan dezakeen eragina azalduko dira zehatz-mehatz.
ii) Erakundeko akziodunen batzar nagusiak gutxienez bi hereneko gehiengoz hartuko du erabakia, baldin eta bozketan akzioen edo eskubide baliokideen erdiak, gutxienez, bertan badaude edo ordezkatuta baldin badaude eta botoa emateko eskubidea badute. Aurreko quorum hori ezin bada lortu, bertan edo ordezkatuta dauden akzioen edo eskubide baliokideen hiru laurdeneko gehiengoa beharko da, gutxienez, erabakia hartzeko.
iii) Administrazio-kontseiluak edo organo baliokideak behar bezainbesteko aurrerapenaz jakinaraziko die akziodun guztiei zer gai tratatu eta bozkatuko den.
iv) Administrazio-kontseiluak edo organo baliokideak berehala jakinaraziko dio Espainiako Bankuari akziodunen batzar nagusiari zuzendutako gomendioa, proposatzen den ordainsariko osagai aldakorraren maila altuena eta haren justifikazioa barne direla, eta egiaztatuko du maila horrek ez duela eraginik kaudimen-araudia betetzeko erakundeak dituen obligazioetan, erakundeak izan behar dituen baliabide propioak berariaz aintzat hartuta.
v) Administrazio-kontseiluak edo organo baliokideak berehala jakinaraziko dio Espainiako Bankuari akziodunen batzar nagusiak gai horri buruz hartutako erabakia, bai eta onetsitako ordainsariaren osagai aldakorrak izango duen gehienezko portzentajea ere. Espainiako Bankuak informazio hori baliatuko du, gai horretan erakundeen jardunbideak alderatzeko, eta informazio hori Europako Banku Agintaritzari helaraziko dio.
vi) Ordainsari aldakorren maila altuena aplikatzen zaien langileek ezingo dituzte baliatu erakundeko akziodun gisa dituzten boto-eskubideak, ez zuzenean, ez zeharka, eta haien akzioak kapital sozialari kenduko zaizkio, erabaki bakoitza hartzeko behar diren boto-gehiengoak zenbatzeko, ordainsari aldakorren maila handiagoak aplikatzeari buruzko erabakiak hartu behar izanez gero.
Idatz-zati honetan akziodunengatik egin diren aipamenak berdin aplikatuko zaizkie aurrezki-kutxa eta kreditu-kooperatibetako Batzar nagusietako kideei.
3.Espainiako Bankuak baimena eman ahal izango die erakundeei deskontu-tasa teoriko bat aplikatzeko, Europako Banku Agintaritzak argitaratzen duen orientazioaren arabera, ordainsari aldakor osoaren % 25 aintzat hartuta, baldin eta bost urte edo gehiagorako geroratutako tresnen bitartez ordaintzen bada. Espainiako Bankuak gehieneko ehuneko txikiagoa ezarri ahal izango du.
h) Kontratuak aurretiaz etenez gero egin beharreko ordainketak oinarrituko dira denboran zehar lortutako emaitzetan, eta ez dira emaitza txarrak edo jokabide bidegabeak sarituko. Espainiako Bankuak definitu ahal izango ditu kontratuak aurretiaz eteteagatik egin beharreko ordainketak murriztea eragin dezaketen kasuak.
i) Aurreko lan-kontratuak uzteagatik konpentsatzeko edo ordaintzeko ordainsaripaketeak egokituko dira erakundearen epe luzeko interesen arabera; horretarako, zenbait xedapen sartuko dira, atxikipenak, geroratzeak, errendimendua eta berreskuratzeak direla-eta.
j) Emaitzak ebaluatzean, ordainsariaren osagai aldakorrak kalkulatze aldera, doitze bat egingo da, egungo eta etorkizuneko arriskuak aintzat hartuta, eta beharrezko kapitalaren eta likideziaren kostua ere kontuan hartuko da.
k) Erakundeko ordainsarien osagai aldakorrak esleitzean, halaber, egungo eta etorkizuneko arrisku-mota guztiak kontuan hartuko dira.
l) Ordainsari aldakorra duen edozein elementuren zati handi bat, betiere % 50 gutxienez, beranduago ordaindu ala ez, honako alderdi hauen oreka egokia lortuta ezarriko da:
1.Akzioak edo jabetza-titulu baliokideak, dagokion erakundearen forma juridikoaren arabera, edo akzioei lotutako tresnak, edo dirukoak ez diren beste tresna baliokide batzuk, merkatu antolatu ofizial batean kotizatzen ez duen kreditu-erakundea izanez gero.
2.Ahal izanez gero, Espainiako Bankuak erabaki ditzakeen beste tresna batzuk, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 52. edo 63. artikuluetan ezarritakoaren haritik, edo ohiko 1. mailako kapitalen tresna bihur daitezkeen beste tresna batzuk, edo galerak xurgatzeko gaitasuna dutenak, kreditu-erakundearen kreditu-kalifikazioa kasu bakoitzean egoki adierazten dutenak, funtzionamenduan dagoen enpresa den aldetik, eta ordainsari aldakor gisa egoki direnak.
Atal honetan aipatutako tresnei atxikipen-politika egokia ezarriko zaie, pizgarriak bat egin dezaten kreditu-erakundearen epe luzerako interesekin. Espainiako Bankuak murriztapenak ezarri ahal izango ditu, tresna horien diseinuari edo tasei dagokienez, eta horrez gainera, tresna horietako batzuk debeka ditzake.
Idatz-zati honetan xedatutakoa aplikatuko zaio bai geroratutako ordainsariaren osagai aldakorrari, m idatz-zatiari jarraituz, bai geroratu gabeko ordainsariaren osagai aldakorrari.
m) Ordainsari-elementu aldakorraren zati handi bat, nolanahi ere gutxienez % 40koa, geroratuko da 3-5 urtez gutxienez, eta behar bezala egokituko da, negozioen izaera, arriskuak eta dagokion langilearen jarduerak kontuan hartuta.
Geroratzeko xedapenen araberako ordainsaririk ez da lehenago jasoko, era proportzionalean ez bada. Ordainsari-elementu aldakor bat zenbateko oso handia izanez gero, % 60 geroratuko da, gutxienez. Geroratzearen iraupen-aldia erabakiko da ziklo ekonomikoa, negozioaren izaera, arriskuak eta dagokion langilearen jarduerak kontuan hartuta.
n) Ordainsari aldakorra, geroratutako zatia barnean hartuta, ordainduko da edo finkatuko da soilik iraunkortasuna badu, erakundearen finantza-egoerari erreparatuta, eta
erakundearen, negozio-unitatearen eta dagokion pertsonaren emaitzen arabera justifikatuta badago.
Kontratuen eta lan-harremanen alorreko zuzenbidearen printzipio nagusiak aplikatzearen kalterik gabe, ordainsari aldakor osoa nabarmen murriztuko da erakundeak finantza-emaitza eskas edo negatiboak izanez gero, egungo ordainsariak zein lehendik sortutako zenbatekoen ordainketan egingo diren murrizketak kontuan hartuta, ordainsariak murrizteko klausulak edo jada ordaindutakoak berreskuratzekoak baliatuta.
Ordainsari aldakor osoaren % 100 arte egongo da ordainsariak murrizteko klausulen mende edo jada ordaindutakoak berreskuratzeko klausulen mende. Erakundeek berariazko irizpideak ezarriko dituzte ordainsariak murrizteko klausulak edo jada ordaindutakoak berreskuratzekoak aplikatzeko. Irizpide horien artean jasoko dira, berariaz, langileak parte hartu izana erakundeari galera handiak sortu dizkion jokaeran, edo jokabide horien erantzule izatea, eta egokitasuneta zuzentasun-eskakizunak ez betetzea.
ñ) Pentsio-politika bateragarria izango da enpresa-estrategiarekin, helburuekin, balioekin eta erakundearen epe luzeko interesekin.
Enplegatuak erretiroa hartu aurretik uzten badu erakundea, pentsio-onura diskrezionalak beretzat gordeko ditu erakundeak bost urtez, l) idatz-zatian adierazitako tresna gisa. Enplegatu bat erretiroa hartzeko adinera iritsiz gero, pentsio-onura diskrezionalak ordainduko zaizkio, l) idatz-zatian adierazitako tresna gisa, bost urteko atxikipen-aldiari lotuta.
o) Ezingo dira estaldurarako estrategia pertsonalak baliatu, ez eta ordainsariekin eta erantzukizunarekin lotutako asegururik ere, haien ordainketa-sistemek sustatzen dituzten arriskuen kudeaketa onarekin bat egitea kaltetzen badute.
p) Ordainsari aldakorra ez da ordainduko antolamendueta diziplina-araudia ez betetzea bideratuko duten tresna edo metodoen bidez.
2. Arau bidez garatu ahal izango dira artikulu honetan jasotako printzipioak.
35. artikulua. Finantza-laguntza publikoa jasotzen duten kreditu-erakundeak. Finantza-laguntza publikoa jasotzen duten kreditu-erakundeen kasuan aplikatuko dira,
33. artikuluan ezarritakoez gainera, honako printzipio hauek:
a) Ordainsari aldakorra bateraezina izanez gero kapital-oinarri sendoari eustearekin eta laguntza publikoari ezezkoa ematearekin, diru-sarrera garbien portzentaje hutsa izango da.
b) Erakundeei eskatuko zaie ordainsariak berregituratzeko, arriskuen kudeaketa egokiarekin eta epe luzeko hazkundearekin bat egiteko. Halaber, egoki izanez gero, administrazio-kontseiluko kideen eta erakundeko zuzendarien ordainsariei mugak ezarriko zaizkie.
c) Kreditu-erakundeetako administrazio-kontseiluetako kideek ez dute ordainsari aldakorrik jasoko, justifikatu ezean.
36. artikulua. Ordainsarien batzordea.
1.Kreditu-erakundeek ordainsari-batzorde bat eratu beharko dute, erakundean funtzio exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek osatuta. Kide horien heren bat, gutxienez, eta betiere lehendakaria, kontseilari independenteak izan beharko dute.
2.Espainiako Bankuak erabaki ahal izango du erakunde batzuk, haien tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, ordainsari-batzordea eta izendapen-batzordea bateratzea.
37. artikulua. Arriskuen kudeaketaren erantzukizuna.
1.Administrazio-kontseilua da kreditu-erakunde batek bere gain hartzen dituen arriskuen erantzulea. Ondorio horietarako, kreditu-erakundeek informazio-kanal eraginkorrak ezarri behar dituzte, administrazio-kontseiluari informazioa helarazteko, erakundearen arriskuak kudeatzeko politikei eta aurrean dituen arrisku guztiei dagokienez.
2.Arriskuen kudeaketari buruzko erantzukizuna dela-eta, administrazio-kontseiluak betebehar hauek izango ditu:
a) Arriskuei lotutako gorabeherak aintzat hartzeari denbora nahikoa ematea. Berariaz, kaudimen-araudian jasotako arrisku nabarmen guztien kudeaketan aktiboki parte hartuko du, arriskuak kudeatzeko baliabide egokiak esleitzen direla zainduko du, eta parte hartuko du, bereziki, aktiboen balioespenean, kanpoko kreditu-kalifikazioen erabileran, eta arrisku horiei buruzko barne-ereduetan.
b) Erakundeak dituen edo izan ditzakeen arriskuak onartzeko, kudeatzeko, ikuskatzeko eta murrizteko estrategia eta politikak onestea eta aldian behin berrikustea, eragiketen inguruko koiuntura makroekonomikoak dituenak, ziklo ekonomikoaren faseari dagokionez, barnean hartuta.
38. artikulua. Arriskuak kudeatzeko eginkizuna eta arriskuen batzordea.
1.Kreditu-erakundeek arriskuen kudeaketaren eginkizuna bere gain hartzen duen unitate edo organo bat izan beharko dute, jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Unitate edo organo horrek ez du loturarik izan behar eginkizun operatiboekin; halaber, agintea, maila eta baliabide nahikoak izan behar ditu, bai eta administraziobatzordean sarbidea izatea ere.
2.Espainiako Bankuak erabakiko du zer erakundek izan behar duten arriskubatzorde bat, haien jardueren barne-antolaketa, izaera, eskala eta konplexutasuna kontuan hartuta. Batzorde hori osatuko dute funtzio exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek. Kide horiek ezagutza, gaitasun eta esperientzia egokiak izan behar dituzte, erakundearen arrisku-estrategia eta arrisku-joera bete-betean ulertzeko eta kontrolatzeko. Kide horien heren bat, gutxienez, eta betiere lehendakaria, kontseilari independenteak izan beharko dute.
3.Espainiako Bankuaren iritziz arrisku-batzorderik eratu behar ez duten erakundeek auditoria-batzorde mistoak eratuko dituzte, arrisku-batzordeari dagozkion eginkizunen ardura hartzeko.
II. TITULUA
Kreditu-erakundeen kaudimena
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
39. artikulua. Kaudimen-araudia.
Kreditu-erakundeen kaudimen-araudia osatzen dute ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak, Lege honek eta garatzeko xedapenek.
40. artikulua. Kaudimen-araudia aplikatzeko eremu subjektiboa.
1.Kaudimen-araudia aplikatuko zaie honako erakunde hauei:
a) Kreditu-erakundeak.
b) Kreditu-erakundeen talde eta azpitalde finkagarriak, finantza-erakundeak partehartzaile direla, aktiboak kudeatzeko sozietateak barnean hartuta, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4.1 artikuluko 26. paragrafoan jasotakoak.
c) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak.
2.Aurreko paragrafoan xedatutako ondorioetarako, aktiboak kudeatzeko sozietatetzat hartuko dira inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak, eta sozietate eta funts autokudeatuak.
Halaber, hipoteken titulizazio-funtsen eta aktiboen titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak finantza-erakundearen kontzeptuan sartzen direla ulertuko da.
II. KAPITULUA
Barne-kapitala eta likidezia.
41. artikulua. Kapitalaren autoebaluazioa.
Kreditu-erakundeen talde finkagarriek edota talde finkagarri horietako batean sarturik ez dauden kreditu-erakundeek berariazko estrategia eta prozedura sendoak, eraginkorrak eta sakonak eduki beharko dituzte, izan ditzaketen edo dituzten arriskuen izaera eta maila estaltzeko egokiak irizten dieten zenbatekoak, tasak eta barne-kapitalaren banaketa etengabe ebaluatzeko eta modu iraunkorrean mantentzeko. Aipatutako estrategia eta prozedura horiei barne-azterketak egingo zaizkie aldizka, sakonak izateari eusten diotela eta kreditu-erakunde interesatuaren aktibitate-motaren, eskalaren eta konplexutasunaren proportziokoak direla bermatzeko.
42. artikulua. Likidezia.
Kreditu-erakundeen likidezia-eskakizunen maila egokia erabakitze aldera, Espainiako Bankuak honako alderdi hauek ebaluatuko ditu:
a) Erakundearen berariazko enpresa-eredua.
b) 29 artikuluan aipatzen diren erakundeak gobernatzeko sistema, prozedura eta mekanismoak.
c) 52. artikuluari jarraituz egindako ikuskapenaren eta ebaluazioaren emaitzak.
d) Finantza-merkatuen osotasuna kolokan jartzen duen likidezia-arrisku sistemiko
oro.
III. KAPITULUA
Kapital-koltxoiak
43. artikulua. Kapital-koltxoien eskakizun konbinatua.
1.Kreditu-erakundeek bete beharko dute betiere kapital-koltxoien eskakizun konbinatua, kapitala gordetzeko koltxoi bat izateko eginbidea betetzeko beharrezkoa den
1.mailako kapital osoa dela ulertuta. Horrez gainera, egoki izanez gero, honako hauek beharko dituzte:
a) Erakunde bakoitzarentzako berariazko kapital-koltxoi antiziklikoa.
b) Mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoia.
c) Garrantzi sistemikoa duten beste erakunde batzuentzako koltxoia.
d) Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia.
Betebehar hau beteko da ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 92. artikuluan ezarritako baliabide propioen eskakizunen kalterik gabe, eta Espainiako Bankuak, 68.2.a artikuluan ezarritakoari jarraituz eska ditzakeen baliabideen kalterik gabe.
2.44. artikulutik 47. artikulura bitartean ezarritako koltxoiak eratzeko 1. mailako ohiko kapitala ezingo da izan gainerako koltxoiak eta bestelako baliabide propioen eskakizunak betetzeko kaudimen-araudiaren arabera eskatutako kapital berbera (horrenbestez, kapital gehigarria izan beharko da) , Espainiako Bankuak garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoiei buruz –mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeak edo garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeak izan ere– eta arrisku sistemikoen aurkako koltxoiari buruz xedatutakoa salbu.
3.Kapital-koltxoien eskakizunak banaka, finkatuta edo azpifinkatuta bete beharko dira, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren II. tituluko lehenengo zatian ezarritakoaren arabera.
4.Erakunde edo talde batek ez badu betetzen 1. paragrafoan ezarritako eginbidea, banaketen alorrean 48. artikuluan ezarritako mugapenak izango ditu, eta kapitala gordetzeko plan bat aurkeztu beharko du, 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa ulertuko da IV. tituluan aurreikusitako zehapenaraubidearen eta Espainiako Bankuak 68. artikuluari jarraituz har ditzakeen neurrien kalterik gabe.
44. artikulua. Kapitala gordetzeko koltxoia.
Kreditu-erakundeek kapitala gordetzeko koltxoi bat izan behar dute: ohiko 1. mailako
kapitala, arriskuan jarritako zenbateko osoaren % 2,5ekoa, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 92.3 artikuluak ezarritakoaren arabera kalkulatuta, eta hala badagokio, Espainiako Bankuak ezarritako zehaztapenen arabera.
45. artikulua. Berariazko kapital-koltxoi antiziklikoa.
1.Kreditu-erakundeek erakunde edo talde bakoitzarentzat berariaz kalkulatutako kapital-koltxoi antiziklikoa izan behar dute. Koltxoi hori izango da arriskuan dagoen zenbateko osoaren baliokidea, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 92.3 artikuluaren araberako kalkulua eginda, Espainiako Bankuak egin ditzakeen zehaztapenak aintzat hartuta, eta berariazko kapital-koltxoiaren portzentajeaz biderkatuta.
2.Berariazko kapital-koltxoi antiziklikoaren portzentajea izango da erakundearen arriskupeko kredituak dauden lurraldeetan aplikatu beharreko koltxoi antiziklikoen portzentajeen batezbesteko haztatua.
3.Erregelamenduz ezarriko dira honako hauek:
a) Berariazko kapital-koltxoi antiziklikoaren portzentajea kalkulatzeko prozedura.
b) Espainian dauden arriskuak direla-eta Espainiako Bankuak koltxoi antiziklikoen portzentajeak ezartzeko prozedura eta periodikotasuna.
c) Europar Batasuneko estatu kide bateko agintaritza eskudunak ezarritako koltxoi antiziklikoen portzentajeak aintzatesteko mekanismoak.
d) Hirugarren estatu bateko agintaritza eskudunak ezarritako koltxoi antiziklikoen portzentajeak aintzatesteko mekanismoak, edo portzentaje horiei buruz erabakitzeko mekanismoak.
e) Komunikazio-mekanismoa.
46. artikulua. Garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako kapital-koltxoia.
1.Espainiako Bankuak identifikatuko ditu Espainian baimena duten kredituerakundeak:
a) Mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeak, oinarri finkatuan.
b) Garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeak, banakako oinarrian, oinarri azpifinkatuan edo oinarri finkatuan.
2.Erregelamenduz emango da mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeak identifikatzeko metodoa, betiere honako ezaugarri hauek oinarri hartuta:
a) Taldearen tamaina.
b) Taldearen eta finantza-sistemaren arteko interkonexioa.
c) Taldeak ematen dituen zerbitzuak edo finantza-azpiegitura ordezkatzeko aukera.
d) Taldearen konplexutasuna.
e) Taldearen mugaz gaineko jarduera, Europar Batasuneko estatu kideen arteko mugaz gaineko jarduera zein estatu kide baten eta hirugarren herrialde baten artekoa barnean hartuta.
Halaber, erregelamendu bidez ezarriko da mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakunde gisa identifikatutako kreditu-erakundeak zenbait azpikategoriatan, garrantzi sistemikoaren arabera, sailkatzeko metodo bat.
3.Erregelamendu bidez zehaztuko da garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeak identifikatzeko metodoa. Garrantzi sistemikoa ebaluatzeko, honako irizpide hauetako bat, gutxienez, aintzat hartu behar da:
a) Tamaina.
b) Espainiako edo Europar Batasuneko ekonomian duen garrantzia.
c) Mugaz gaineko jardueren garrantzia.
d) Erakundearen edo taldearen eta finantza-sistemaren arteko interkonexioa.
4.Mundu-mailako garrantzi sistemikoa duen erakunde bakoitzak, oinarri finkatuan, mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoi bat izango du, erakundeari dagokion azpikategoriaren arabera, nolanahi ere % 1 baino txikiagoa eta % 3,5 baino handiagoa izango ez dena.
5.Espainiako Bankuak ezarri ahal izango dio garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeetako bakoitzari, oinarri finkatuan, azpifinkatuan edo banakakoan, dagokionaren arabera, arrisku guztiaren zenbatekoaren % 2 arteko koltxoia izateko betebeharra, garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeak identifikatzeko irizpideak kontuan hartuta, eta erregelamendu bidez ezarritako prozeduraren arabera.
6.Espainiako Bankuak mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeen eta garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeen berri emango dio Europako Batzordeari, Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari, lehenengoak zer azpikategoriatan sailkatu diren zehaztuta, eta erakundeen izenak argitaratuko ditu. Halaber, Espainiako Bankuak argitaratuko du zer azpikategoriatan sailkatu duen mundumailako garrantzi sistemikoa duen erakunde bakoitza.
7.Erregelamendu bidez garatuko da mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako eta garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeentzako koltxoien baterako aplikazioaren araubidea.
47. artikulua. Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia.
1.Espainiako Bankuak ohiko 1. mailako kapitalen arrisku sistemikoen aurkako koltxoia sortzea eska dezake, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak estaltzen ez dituen epe luzeko arrisku sistemiko aziklikoak (makrozuhurtziazkoak) saihestea helburu hartuta. Ulertuko da arriskuak direla finantza-sisteman nahastea sor dezaketen egoerak, eta sistema horretan eta ekonomika errealean ondorio negatibo larriak eragingo dituzte.
2.Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia aplikatu ahal izango da Espainiako edo koltxoi hori ezarritako estatu kide bateko esposizio bati edo batzuei aurre egiteko, bai eta hirugarren estatuetako eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako esposizioetan ere, erregelamendu bidez jarritako mugak kontuan hartuta.
3.Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia eskatu ahal izango zaie kreditu-erakunde guztiei, kreditu-erakundeen talde finkagarri batean egon edo ez egon, eta erakunde horien azpisektore bati edo gehiagori. Azpisektore desberdinentzat eskakizun desberdinak jarri ahal izango dira.
4.Espainiako Bankuak kreditu-erakundeei eskatu ahal izango die Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunek arrisku sistemikoen aurka
ezarritako koltxoiaren portzentajea, portzentaje hori ezarri duen estatu kidean kokatutako esposizioen kasuan, erregelamendu bidez ezarritako modu eta prozeduraren arabera.
48. artikulua. Banaketen alorreko mugapenak.
1.Kapital-koltxoien eskakizun konbinatua betetzen duten kreditu-erakundeek egin ahal izango dituzte ohiko 1. mailako kapitalari lotutako banaketak, baldin eta banaketa horrek ez badakar kapitala eskakizun konbinatua ez betetzeraino murriztea, edo Espainiako Bankuak hartu badu 68.2 artikuluan jasotako neurriren bat, baliabide propioak sendotzea edo dibidenduen ordainketa mugatzea edo debekatzea helburu hartuta.
2.Kapital-koltxoien eskakizun konbinatua betetzen ez duten kreditu-erakundeek, edo ohiko 1. mailako kapital-banaketa egiten dutenek –horrek kapitala murriztea dakarrela, betekizun konbinatua ez betetzera iritsi arte– bana dezaketen gehienezko zenbatekoa kalkulatu beharko dute, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
Kreditu-erakundeek honako jarduera hauek egi ahal izateko, aldez aurretik kalkulatu behar dute gehienez bana dezaketen zenbatekoa, eta Espainiako Bankuari berehala jakinarazi behar diote:
a) Ohiko 1. mailako kapitalari dagokion banaketa egitea.
b) Ordainsari aldakor bat edo pentsio-irabazi diskrezionalak ordaintzeko betebeharra bere gain hartzea, edo ordainsari aldakorra ordaintzea, ordaintzeko betebeharra bere gain hartu bazuen erakundeak koltxoi-betekizun konbinatua betetzen ez zuen unean.
c) 1. maila gehigarriko kapital-tresnei lotutako ordainketak egitea.
Kreditu-erakundeek mekanismoak izango dituzte bana daitezkeen irabazien zenbatekoa eta gehieneko zenbateko banagarria zehatz-mehatz kalkulatzeko, eta Espainiako Bankuari egiaztatu beharko zaio, eskatuz gero.
3.Erakunde batek koltxoi-eskakizun konbinatua ez badu betetzen edo gainditzen badu, edo Espainiako Bankuak hartu baditu 68. artikuluan aurreikusitako neurriak, baliabide propioak sendotzea eta dibidenduen ordainketa mugatzea helburu dutenak, erakunde horrek ezingo du banatu gehieneko zenbateko banagarria, 2. paragrafoari dagokionez, bertan xedatutako helburuetarako.
4.Artikulu honek ezarritako mugak aplikatuko zaizkie soilik ohiko 1. mailako kapitalmurrizketak sortzen dituzten ordainketei, edo irabaziak murrizten dituztenei, baldin eta ordainketa eteteak edo baliogabetzeak ez badakarte ordaintzeko obligazioen ez-betetzea, edo dagokion konkurtso-prozedura hastea ekarriko duen beste egoera bat.
5.Artikulu honetan xedatutako ondorioetarako, ohiko 1. mailako kapitalari dagozkion banaketatzat joko dira honako hauek:
a) Dibidenduak dirutan ordaintzea.
b) Guztiz edo partzialki liberatutako akzioen banaketa, edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 26.1.a artikuluan adierazitako beste kapital-tresna batzuk.
c) Erakunde batek akzio propioak erreskatatzea edo erostea, bai eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 26.1.a artikuluan adierazitako beste kapital-tresna batzuk ere.
d) Ordaindutako zenbatekoak itzultzea, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 26.1.a artikuluan adierazitako beste kapital-tresna batzuk direla-eta.
e) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 26.1 artikuluko b-tik e-ra bitarteko idatz-zatietan aipatutako elementuen banaketa.
f) Espainiako Bankuaren iritziz, aurreko idatz-zatietan aipatutakoen antzeko ondorioa izan dezaketenak.
6.Erregelamendu bidez garatuko da artikulu honetan aurreikusitakoa.
49. artikulua. Kapitala gordetzeko plana.
1.Kreditu-erakunde batek koltxoi-eskakizun konbinatua betetzen ez badu, kapitala gordetzeko plan bat egin eta Espainiako Bankuari aurkeztuko dio.
Plana Espainiako Bankuari aurkezteko epea bost egunekoa izango da, erakundeak eskakizun horiek ez direla betetzen egiaztatutako egunetik zenbatzen hasita. Hala eta guztiz ere, Espainiako Bankuak epe hori hamar egunera luza dezake, kreditu-erakunde bakoitzaren egoera eta jardueraren eskala eta jardueren konplexutasuna kontuan hartuta.
2.Espainiako Bankuak kapitala gordetzeko plana ebaluatu eta onetsiko du, egikarituz gero arrazoiz pentsa badaiteke kapital nahikoa kontserba edo lor daitekeela, erakundeak kapital-koltxoien eskakizun konbinatua bete dezan, Espainiako Bankuak egoki iritzitako denboran.
3.Aurkeztutako kapital-kontserbaziorako plana ez badu onesten, Espainiako Bankuak honako hauek eska ditzake:
a) Erakundeari exijitzea baliabide propioak handitzea, horretarako jarritako epean.
b) 68. artikuluak emandako ahalmenak erabiltzea banaketen gaineko mugapen zorrotzagoak, aurreko artikuluan aurreikusitakoak baino.
III. TITULUA
Ikuskapena
I. KAPITULUA
Ikuskapen-eginkizuna
50. artikulua. Espainiako Bankuaren ikuskapen-eginkizuna.
1.Espainiako Bankua da kreditu-erakundeak eta 56. artikuluan aurreikusitako gainerako erakundeak ikuskatzeko agintaritza arduraduna, antolamendueta diziplinaaraubidea betetzen dela bermatzeko. Eginkizun hori egikaritzeko, Lege honetan aurreikusitako jarduketak garatu eta ahalmenak egikarituko ditu, bai eta ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein ere.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa ulertuko da ordenamendu juridikoak beste erakunde edo administrazio-organo batzuei esleitutako eskumenen kalterik gabe.
2.Ikuskapen-eginkizuna egikaritzeko, eta zehazki, ikuskatzeko eta zehatzeko tresnak aukeratzeko, Espainiako Bankuak ekintza hauetara jo dezake:
a) Ikuskapen-zereginaz arduratzen diren erakunde eta pertsonei, eta erakunde horiek jarduerak edo eginkizun operatiboak azpikontratatutako hirugarrengoei eskatzea antolamendueta diziplina-araudia betetzen dela egiaztatzeko informazioa.
Espainiako Bankuak informazio horiek lortzeko aukera izan dezan, edo egiazkoak direla egiazta dezan, aipatu erakunde eta pertsonek Espainiako Bankuaren eskura jarri behar dituzte beharrezkoak direla iritzitako liburu, erregistro eta dokumentu oro, programa informatikoak, fitxategiak eta datu-baseak barnean hartuta, haien euskarri fisiko edo birtuala edozein izanda ere.
Horretarako, Espainiako Bankuak, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteari buruzkoak, 11.2.a artikuluan ezarritakoaren babesean kudeatuko ditu eskatutako informazioak eta datuak.
b) Ikuskapen-eginkizuna bete behar duten erakundeei eskatzea eta jakinaraztea antolamendueta diziplina-araudian jasotako informazio eta neurriak. Aipatu erakundeek gaitu beharko dituzte, horretarako jarriko den epean, Espainiako Bankuak eskatutako baliabide teknikoak, komunikazio elektronikorako sistemen eraginkortasuna sustatzeko, horretarako hartutako neurrien arabera.
c) Beharrezko ikerketa guztiak egitea, a idatz-zatian jasotako erakunde zein pertsonak direla-eta, ikuskapen-zereginak betetzeko beharrezkoa bada. Horretarako, ahalmen hauek izango ditu:
1.Agiriak aurkeztea eskatzea.
2.Liburu eta erregistroak aztertu eta haien kopia edo laburpenak eskuratzea.
3.Idatzizko zein ahozko azalpenak eskatzea eta eskuratzea, a) idatz-zatian ageri ez diren pertsonekin harremanetan jarrita, ikerketa baten xedearekin lotutako informazioa biltzeko.
d) a) idatz-zatian jasotako pertsona juridikoen establezimendu profesionaletan beharrezko ikuskapenak egitea, bai eta ikuskapen finkatuan sartutako beste edozein erakundetan ere.
3.Halaber, Espainiako Bankuak zeregin hauek izango ditu ikuskapen-eginkizuna egikaritzean:
a) Hartuko diren neurriak hautatzeko, irizpide hauek aintzat hartzea, besteak beste: detektatutako egintzen larritasuna; ikuskapen-eginkizunaren beraren eraginkortasuna, detektatutako ez-betetzeak zuzentzeari dagokionez; eta erakundearen aldez aurreko portaera.
b) Erabakiek Europar Batasuneko gainerako estatu kideen finantza-sistemen egonkortasunean izan dezaketen eragina kontuan hartzea, batez ere larrialdietan, une bakoitzean eskura dagoen informazioa oinarri hartuta.
c) Europar Batasunaren eremuko ikuskapen-tresnen eta -praktiken bat etortzea kontuan hartzea.
4.Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, edozein administrazio publikoren organo eta organismoek, indarrean dagoen legediaren araberako sekretu-betebeharraren kalterik gabe, Espainiako Bankuarekin lankidetzan jarduteko eginbidea bete behar dute, eta erakunde horrek eskatuz gero, eskura dituzten eta ikuskapen-eginkizuna betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen datu eta informazioak eman behar dituzte.
51. artikulua. Araubidea betearazteko mekanismoen ikuskapena.
Espainiako Bankuaren eginkizuna izango da kreditu-erakundeek, antolamendueta
diziplina-araudia betetze aldera, aplikatzen dituzten edonolako sistema, estrategia, prozedura edo mekanismoak ikuskatzea.
52. artikulua. Arriskuen ikuskapena.
Espainiako Bankuaren zeregina izango da erakundeak zer arriskutan dauden edo egon daitezkeen ikuskatzea, eta ebaluazio hori eta aurreko artikuluan aurreikusitako oinarri hartuta, erabaki behar du erakundeek araudia betetzeko dituzten mekanismoak, haien baliabide propioak eta likidezia nahikoak ote diren arriskuen kudeaketa eta estaldura sendoa bermatzeko.
53. artikulua. Erakundeen gobernu-sistemen eta ordainsari-politiken ikuskapena.
Espainiako Bankuaren eginkizuna izango da kreditu-erakundeek egokitasunari, ordainsariei eta arriskuen kudeaketaren ardurari buruzko arauak eta I. tituluan erakundeak gobernatzeari buruz jasotako gainerako arauak eta garapenerako xedapenak betetzen dituztela egiaztatzea.
54. artikulua. Ikuskapenaren alorreko gidak egitea.
1.Espainiako Bankuak prestatu ahal izango ditu gainbegiratutako erakundeei eta taldeei zuzendutako gida teknikoak, gainbegiratze-araudia betetzeko egoki iritzitako irizpide, praktika, metodologia edo prozedurak adierazita. Argitara eman beharko diren gida horietan, Espainiako Bankuak gainbegiratze-jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahal izango dira. Espainiako Bankuak erakunde eta talde ikuskatuei eskatu ahal izango die, hala badagokie, irizpide, praktika, metodologia edo prozedura horietatik zergatik aldendu diren argitzeko.
2.Espainiako Bankuak egindako gidak arlo hauei buruzkoak izango dira:
a) Erakundeek dituzten arriskuen ebaluazioa eta antolamendueta diziplina-arauak egoki betetzea.
b) Arriskuaren kudeaketa egokiarekin bateragarri diren ordainsari-praktikak eta arriskuak onartzeko pizgarriak.
c) Finantzaeta kontabilitate-informazioa, eta ikuskatutako erakunde eta taldeen urteko kontuak edo finantza-egoerak kanpo-auditoriaren mende jartzeko betebeharra.
d) Kreditu-erakundeek beste finantza-erakunde edo finantzez besteko enpresa batzuetan partaidetza handiak izatetik eratorritako arriskuen kudeaketa egokia.
e) Kreditu-erakundeak berregituratzeko edo desegiteko mekanismoen antolaketa.
f) Gobernu korporatiboa eta barne-kontrola.
g) Espainiako Bankuaren eskumen-esparruan sartzen den beste edozein gai.
3.Espainiako Bankuak bere egin ahal izango ditu, eta bere izenean helarazi erakunde eta taldeei, gai horiei buruz bankuen erregulazioan eta gainbegiratzean ari diren nazioarteko organismo edo batzordeek onartutako gidak, bai eta horiek garatu, osatu edo egokitu ere.
55. artikulua. Ikuskapen-programa.
1.Espainiako Bankuak, urtean behin gutxienez, ikuskapen-programa bat onetsiko du ikuskatu behar dituen kreditu-erakunde guztientzat, honako erakunde hauei bereziki erreparatuta:
a) Erresistentzia-probetan edo ikuskapeneta ebaluazio-prozesuan lortutako emaitzen arabera, finantza-egonkortasunerako arrisku adierazgarriak dituztenak edo kaudimen-arauaren balizko ez-betetzea agerian jartzen dutenak.
b) Finantza-sistemari arrisku sistemikoa dakarkiotenak.
c) Espainiako Bankuaren iritziz ikuskapen-eginkizuna egikaritzean bereziki aintzat hartzea eskatzen duen beste edozein erakunde.
2.Programak honako informazio hau jasoko du, gutxienez:
a) Espainiako Bankuak ikuskapen-eginkizuna nola betetzeko asmoa duen azaltzea eta baliabideak esleitzea.
b) Ikuskapen indartua izango duten kreditu-erakundeak identifikatzea eta horretarako hartuko diren neurriak, 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
c) Kreditu-erakundeak in situ ikuskatzeko plana.
3.Espainiako Bankuak, 51. eta 53. artikuluetan aurreikusitako ikuskapeneta ebaluazio-prozesuen emaitzak ikusita, kasu bakoitzean egoki iritzitako neurriak hartu ahal izango ditu; besteak beste, honako hauek:
a) Erakundean in situ egindako ikuskapenen kopurua edo maiztasuna handitzea.
b) Kreditu-erakundean etengabe egotea.
c) Kreditu-erakundeak informazio gehigarria bidaltzea, edo informazioa maizago igortzea.
d) Kreditu-erakundearen plan operatibo, estrategiko edo negozio-planaren berrikuspen gehigarria edo sarriago ikuskatzea.
e) Berariazko arriskuen ardatzaren inguruko azterketa tematikoak.
4.Espainiako Bankuak, ikuskapen-programa egitean, aintzat hartuko du beste estatu kide batzuetako agintaritzetatik jasotako informazioa, Espainiako kredituerakundeek han ezarritako sukurtsalei dagokienez. Ondorio horietarako, kontuan hartuko du, halaber, estatu kide horietako finantza-sistemen egonkortasuna.
5.Urtean behin, gutxienez, Espainiako Bankuak erresistentzia-probak egingo dizkie ikuskatu beharreko kreditu-erakundeei, artikulu honetan aurreikusitako berrikuspeneta ebaluazio-prozesua errazteko.
II. KAPITULUA
Ikuskapen-eginkizunaren eremua
56. artikulua. Espainiako Bankuaren ikuskapen-eremua.
Espainiako Bankuak ikuskatuko ditu Espainiako kreditu-erakundeak, Espainian jatorrizko enpresa duten kreditu-erakundeen talde finkagarriak, eta Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalak, lege honetan eta garatzeko araudian xedatutakoaren arabera. Halaber, kreditu-erakunde baten edo batzuen jatorrizko enpresa balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatea edo balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa bada, Espainiako Bankuak, kreditu-erakunde horiek baimentzeko eta ikuskatzeko ardura duen aldetik, sozietate hori ikuskatuko du, erregelamendu bidez xedatutako muga eta zehaztapenak kontuan hartuta.
Halaber, Espainiako Bankuaren ikuskapenak hartu ahal izango ditu Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako kreditu-erakundeak kontrolatzen dituzten herritar espainiarrak, kreditu-erakunde horiek ikuskatzeko ardura duten agintaritzekiko lankidetzaren eremuan.
57. artikulua. Talde finkagarrien ikuskapena.
1.Espainiako Bankuak ikuskatuko ditu jatorrizko sozietatea Espainian duten kredituerakundeen talde finkagarriak, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak xedatutakoaren arabera.
2.Kreditu-erakundeen talde finkagarri batean sar daitezkeen atzerriko erakundeak daudenean, Espainiako Bankuak egin beharreko oinarri finkatuko ikuskapenaren irismena erregelamendu bidez zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira, besteak beste, honako irizpide hauek: erakundeak Europar Batasuneko estatu kide batekoak izatea edo ez, izaera juridikoa eta kontrol-maila.
58. artikulua. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak.
1.Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Espainiako Bankuaren ikuskapenaren mendekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, Lege hau, eta bestetik, apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza-multzoak ikuskatzeari buruzkoa) , batez ere arriskuaren araberako ikuskapenari dagokionez, Espainiako Bankuak, balorezorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ostean, erabaki ahal izango du sozietate horri apirilaren 22ko 5/2005 Legeko xedapenak eta hura garatzeko araudia soilik aplikatzea.
2.Halaber, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Espainiako Bankuaren ikuskapenaren mendekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, Lege hau, eta bestetik, aseguru pribatuak antolatzeko eta ikuskatzeko legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) , batez ere arriskuaren araberako ikuskapenari dagokionez, Espainiako Bankuak, balore-
zorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ostean, erabaki ahal izango du sozietate horri aseguru pribatuak antolatzeko eta ikuskatzeko legearen testu bategina soilik aplikatzea.
3.Espainiako Bankuak aurreko paragrafoan azaldutakoari buruzko erabakiak jakinarazi beharko dizkio Europako Banku Agintaritzari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Europako Agintaritzari.
4.Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren laugarren zatian aurreikusitakoaren kalterik gabe, espainiar erakunde baten edo batzuen jatorrizko enpresa baldin bada balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto bat, Espainiako Bankuak erakundearen eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoaren eta filialen arteko eragiketen ikuskapen orokorra egingo du.
5.Balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto baten erakunde filialak arriskuak kudeatzeko sistema eta barne-kontrolerako mekanismo egokiak izan behar ditu, informazioeta kontabilitate-prozedura sendoak barnean hartuta, balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto jatorrizkoarekin eta haren filialekin egindako eragiketak behar bezala identifikatu, neurtu, jarraitu eta kontrolatzeko. Espainiako Bankuak erakundeari eskatuko dio entitate horiekin egindako beste edozein eragiketa handiren berri emateko, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 394. artikuluan aipatutakoarekin bat ez datorrena izanez gero. Prozedura eta eragiketa handi horiek guztiak Espainiako Bankuaren zaintzapekoak izango dira.
59. artikulua. Europar Batasuneko estatu kideetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena.
1.Espainiako Bankuak Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako kredituerakundeen sukurtsalek egindako jarduerak egiaztatu eta ikuskapenak in situ egin ahal izango ditu. Horretarako, dagokion sukurtsalari eskatu ahal izango dio haren jarduerei buruzko informazioa, finantza-sistemaren egonkortasunari lotutako zioak direla-eta.
Egiaztapen eta ikuskapen horiei ekin aurretik, Espainiako Bankuak kontsulta egingo die jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunei. Egiaztapenak eta ikuskapenak egin ondoren, Espainiako Bankuak agintaritza horiei helaraziko die lortutako informazioa, bai eta erakundearen arriskua edo finantza-sistemaren egonkortasuna ebaluatzeko garrantzitsuak izan daitezkeen nondik-norakoak ere.
2.Espainiako Bankuak eskaerak egin ahal izango dizkie Espainian sukurtsalak dituen eta Europar Batasunean baimendua dagoen kreditu-erakunde baten ikuskapena egiteko eskumena duten agintaritzei, sukurtsal horiek garrantzitsutzat jotzeko. Halaber, gai horri buruzko erabaki bateraturik izan ezean, izaera garrantzitsu hori bideratzea, erregelamendu bidez ezarritako prozedura jarraituz.
Kasu horietan, Espainiako Bankuak baterako erabaki bat hartuko du eskaerari buruz, taldean integratutako erakundeak ikuskatzeko ardura duten beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunekin batera.
60. artikulua. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena, eta estatu horietako oinarri finkatuko ikuskapenaren baliokidetasunaren ebaluazioa.
1.Kaudimen-araudian ezarritako betebeharrak betetzea eskatuko zaie Europar Batasuneko kide ez den estatu batean egoitza duten kreditu-erakundeen sukurtsalei. Sukurtsal horientzako berariazko aurreikuspenen araubidean Espainiako Bankuak sartu ahal izango dituen irizpideak erregelamendu bidez ezarriko dira. Nolanahi ere, Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako sukurtsalei eskatutako betebeharrak ez dira izango malguagoak, Europar Batasuneko estatu kideetako sukurtsalei eskatutakoak baino.
2.Europar Batasunetik kanpo egoitza duen finantza-erakunde baten filial diren kreditu-erakundeak ez dira oinarri finkatuko ikuskapenaren mende egongo, baldin eta ikuskapen horren mende badaude hirugarren estatuko agintaritza eskudunen aldetik.
Ikuskapen horrek lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitakoaren baliokidea izan behar du, bai eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. kapituluko II. tituluaren lehen zatian xedatutakoaren baliokidea ere.
Espainiako Bankuak baliokidetasun hori egiaztatu behar du. Horretarako, kontuan hartuko ditu Europako Banku Agintaritzak emandako jarraibideak, eta erakunde horri kontsulta egingo dio, erabakia hartu aurretik.
Ez baldin badago pareko ikuskapen-erregimenik, kaudimen-araudian aurreikusitako oinarri finkatuko ikuskapen-erregimena aplikatuko zaie paragrafo honen lehen lerrokadan aipatutako kreditu-erakundeei.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, Espainiako Bankuak beste metodo batzuk ezar ditzake paragrafo honek aipu dituen taldeen oinarri finkatuko ikuskapena egiteko. Metodo horien artean, bada Espainiako Bankuaren ahalmen bat, hots, helbide soziala Europar Batasunean duen finantza-erakunde nagusi bat eratzeko eskatzea. Metodo horiek lege honetan definitutako oinarri finkatuko ikuskapen-helburuak bete beharko dituzte, eta tarteko diren gainerako agintaritza eskudunei, Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaizkie.
III. KAPITULUA
Agintaritza ikuskatzaileen arteko lankidetza
61. artikulua. Espainiako Bankuaren eta beste estatu batzuetako agintaritzen arteko lankidetza.
1.Kreditu-erakundeak ikuskatzeko funtzioak betetzean, Espainiako Bankuak elkarlanean jardungo du beste estatu batzuetan antzeko funtzioak betetzeko ardura duten agintaritzekin, eta, horren barruan, era askotako informazioak eskain ditzake edo eskaini beharko ditu, kasuen arabera: erakundeon zuzendaritzari, kudeaketari eta jabetzari dagozkionak; haien kaudimenaren kontrola erraz dezaketenak; eta haien ikuskapena erraz dezaketenak edo arauz kanpoko jokabideak jazartzeko edo zigortzeko balio dezaketenak. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu.
Aurreko lerrokadan aipatutako informazioa jakinarazteko ezinbestekoa izango da atzerriko agintaritza ikuskatzaileen sekretu-betebehar profesionala izatea, gutxienez, 82. artikuluan ezarritakoaren baliokidea.
Erregelamendu bidez, paragrafo honetan xedatutakoa gauzatzeko prozedura zehaztuko da.
2.Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudun interesdunen ikuskapen-eginkizunetarako garrantzi handikoak izanez gero, Espainiako Bankuak kontsulta egingo die agintaritza horiei, erabaki hauek hartu aurretik:
a) 17. artikuluan jasotako erabakiak, dagokion erabakian ebatzi beharreko akziodunen aldaketaren irismena edonolakoa izanda ere.
b) Kreditu-erakunde baten antolaketan edo kudeaketan garrantzi handikoak diren eragiketei buruzko erabakiak (fusioak, zatiketak eta abar) , administrazio-baimena behar dutenak.
c) Arau-hauste oso larri edo larriengatiko zigorrak, administrarien edo agintarien ohartarazpen publikoa edo desgaitzea dakartenak.
d) Titulu honetako V. kapituluan jasota dauden esku hartzeko eta ordezkatzeko erabakiak, eta azaroaren 14ko 9/2012 Legeak, kreditu-erakundeak berregituratu eta bideratzeari buruzkoak, ezarritakoaren ondorioz sortutako neurriak.
e) Baliabide propio gehigarriak eskatzea, 68.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta eragiketen arriskua neurtzeko barne-metodoen erabilerari mugapenak ezartzea.
Halaber, c) , d) eta e) idatz-zatietan adierazitako kasuetan, dagokion taldearen ikuskapen finkatuaren ardura duen Europar Batasuneko agintaritzari kontsulta egin behar zaio.
Nolanahi ere, Espainiako Bankuak paragrafo honetan aurreikusitako kontsulta ez egiteko aukera izango du, baldin eta premiazko egoera bada edo kontsultak erabakien eraginkortasuna arriskuan jar dezakeela ulertzen badu. Kasu horietan, hartutako azken erabakiaren berri emango dio berehala agintaritza interesdunei.
62. artikulua. Europar Batasuneko agintaritza ikuskatzaileekiko lankidetza, ikuskapen finkatuaren agintaritza arduradunak diren aldetik.
1.Espainiako Bankua, kreditu-erakundeen talde finkagarriak ikuskatzeko ardura duen agintaritza den aldetik, Europar Batasuneko agintaritza ikuskatzaileekin lankidetzan jardungo da, honako arlo hauetan:
a) Informazio-bilketa koordinatzea, eta taldeko erakundeak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzen artean informazio egokiena eta funtsezkoena hedatzea, bai ohiko egoeretan, bai larrialdietan.
b) Ohiko egoeretako ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea; besteak beste, I. kapituluan jasotako eta ikuskapen finkatuari lotutako jardueren inguruan, eta arriskuen tratamenduari eta antolaketari buruzko irizpide teknikoen alorrean.
c) Ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan, eta hala badagokio, banku zentralekin, larrialdietan edo halakoen prebentzioan, eta bereziki, kreditu-erakundeen edo finantza-merkatuen bilakaera okerra dagoenean, ahal den neurrian berariazko komunikazio-kanalak baliatuta, krisiaren kudeaketa errazteko.
d) Elkarlanean jardutea atzerriko kreditu-erakundeen, jatorrizko sozietateen, filialen edo talde bereko partaidetuen gainean ikuskapen-erantzukizuna duten beste agintaritza eskudun batzuekin, aurreko artikuluan aurreikusitako eran.
e) Koordinazio eta lankidetza-akordioak egitea beste agintaritza eskudun batzuekin: batetik, ikuskatu beharreko taldeen gainean ikuskapen eraginkor bat bideratzeko eta ezartzeko, eta, bestetik, akordio horietatik sortzen diren lan gehigarriak onartzeko, betiere erregelamendu bidez ezarritako edukiak aintzat hartuta.
Zehazki, Espainiako Bankuak alde biko akordio bat egin dezake, azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamenduko (EB) 28. artikuluaren arabera, erakunde filial bat ikuskatzeko ardura jatorrizko enpresa baimendu duten eta ikuskatzen duten agintaritza eskudunei delegatzeko; hartara, haiek zainduko dute filiala, lege honetan, lege hau garatzeko araudian eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako xedapenen arabera. Aipatutako akordioak egin izanaren eta haien edukiaren berri eman beharko dio Espainiako Bankuak Europako Banku Agintaritzari.
f) Baterako erabakiaren bidez ebaztea espainiar kreditu-erakundeen sukurtsalak dauden herrialdeetako agintaritza eskudunek egindako sukurtsal garrantzitsuen aitorpenen eskabideak, eta horri buruzko baterako erabakirik ezean, izaera garrantzitsuari buruz agintaritza eskudun horrek emandako ebazpena aitortzea.
2.Espainiako Bankuak arreta eman beharko die Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunen eskabideei, ikuskatu beharreko erakunde bati buruzko informazioa egiaztatzeko.
63. artikulua. Lankidetza Europar Batasuneko beste estatu kideetan kreditu-erakunde baimenduen sukurtsalek arauak betetzen ez badituzte.
1.Espainiako Bankuak egiaztatzen badu Europar Batasuneko estatu kide bateko kreditu-erakunde batek, Espainian sukurtsala duenak, edo Espainiako lurraldean jarduten duenak zerbitzuak aske emanez, Espainiako kaudimen-araudia ez duela betetzen, edo hala gertatzeko arrisku handia dagoela, dagozkion agintaritza ikuskatzaileei jakinaraziko die, luzatu gabe neurriak lehenbailehen har ditzaten, erakundeak jarduera arau-hauslea bertan behera uzteko, edo ez betetzeko arriskua saihesteko neurriak hartzeko, eta nolanahi ere, etorkizunean berriro ez gertatzeko. Neurri horiek berehala jakinaraziko zaizkio Espainiako Bankuari.
2.Jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunek ez badituzte betetzen aurreko atalean ezarritako aurreikuspenak, Europako Banku Agintaritzara jo dezake Espainiako Bankuak, eta haren laguntza eskatu, azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduko
19. artikuluari jarraituz.
64. artikulua. Behin-behineko neurriak Europar Batasuneko beste estatu kideetako erakundeen sukurtsalek arauak betetzen ez badituzte.
1.Larrialdietan, 63.1 artikuluan aurreikusitako lankidetzara jo aurretik, eta jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunek neurriak hartzen ez dituzten bitartean, xedapen horri jarraituz, edota Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko 2001/24/EE Zuzentarauak, kreditu-erakundeen saneamenduari eta likidazioari buruzkoak,
3. artikuluan jasotako saneamendu-neurriei jarraituz, Espainiako Bankuak beharrezko behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu, Espainiako gordailugileen, inbertitzaileen edo bezeroen interes kolektiboak larriki mehatxa ditzakeen finantza-sistemaren ezegonkortasun oro saiheste aldera. Neurri horiek hartu direla jakinaraziko zaio berehala Europako Batzordeari, bai eta Europako Banku Agintaritzari eta eragindako Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei ere.
2.Behin-behineko neurrietako bat izan daiteke ordaintzeko obligazioak bete beharraren etetea; dena dela, aurreko paragrafoan adierazitako interes kolektiboak babesteko helburuaren araberakoak eta proportziokoak izango dira neurriak. Neurri horiek ez diote inolaz ere lehentasunik emango kreditu-erakundearen espainiar nazionalitateko hartzekodunei, beste estatu kide batzuetako hartzekodunen aurretik.
3.Behin-behineko neurri horiek indargabetuko dira jatorrizko estatu kideko agintaritza administratibo edo judizialek saneamendu-neurriak hartzen dituztenean.
4.Espainiako Bankuak behin-behineko neurriak bertan behera utz ditzake beharrezkoak ez direla iritzitako unean.
65. artikulua. Baterako erabakia.
62. artikuluan ezarritako lankidetzaren esparruan, eta erregelamendu bidez aurreikusitakoari jarraituz, Espainiako Bankuak, talde baten oinarri finkatuko ikuskatzaile gisa, edota Europar Batasuneko jatorrizko kreditu-erakunde baten filialak zein balorezorroa kudeatzeko finantza-sozietate baten edo balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate misto jatorrizko baten Espainiako filialak ikuskatzeko ardura duen agintaritza eskuduna den aldetik, ahalegin guztiak egingo ditu Europar Batasuneko gainerako agintaritza ikuskatzaileekin erabakiak adosteko honako gai hauei buruz:
a) 41. eta 51. artikuluetan xedatutakoaren aplikazioa, taldeak dituen baliabide propioen maila finkatuaren egokitasuna zehazteko, finantza-egoeraren eta arriskusoslaiaren arabera, eta taldeko erakunde bakoitzari oinarri finkatuan 68.a artikulua aplikatzeko behar den baliabide propioen maila.
b) Likidezia ikuskatzeari lotutako edozein gai adierazgarri eta egiaztapen garrantzitsu.
66. artikulua. Ikuskatzaileen elkargoak.
1.Espainiako Bankuari oinarri finkatuko ikuskapen dagokionean, ikuskatzaileelkargoak izendatuko ditu. 62.1 artikuluko a) -tik d) -ra bitarteko idatz-zatietan, 65. artikuluan eta 81. artikuluan jasotako eginkizunak betetzea errazteko. Halaber, hirugarren herrialdetako agintaritza eskudunekin koordinazioeta lankidetza-maila egokia bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu; betiere, aplikatu beharreko legedian eta Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitako konfidentzialtasun-eskakizunak errespetatuz.
2.Ikuskatzaile-elkargoek esparru egokia emango dute Espainiako Bankuak, oinarri finkatuko ikuskatzailea den aldetik, eta inplikatutako gainerako agintaritza eskudunek, hala badagokie, honako eginkizun hauetan jarduteko:
a) Informazioa trukatzea, azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduko 21. artikuluaren arabera.
b) Zereginen borondatezko esleitzea eta erantzukizunen borondatezko delegatzea hitzartzea, hala dagokionean.
c) Taldearen arriskuen ebaluazioan oinarritutako ikuskapen-programak, 55. artikuluan aipatzen direnak, ezartzea, 51. eta 52. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
d) Ikuskapenaren eraginkortasuna handitzea, zuhurtziazko eskakizunen premiarik gabeko bikoizteak kenduz, 81. artikuluan eta 61.1 artikuluan aipatutako informazioeskaerekin lotuta daudenak barnean hartuta.
e) Lege honetan, lege hau garatzeko araudian eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako zuhurtziazko eskakizunak koherentziaz aplikatzea taldeko erakunde guztietan, Europar Batasuneko legediak ematen dituen aukera eta gaitasunen kalterik gabe.
f) 62.1.c artikulua aplikatzea, esparru horretan era daitezkeen beste foro batzuetan egindako lanari arreta jarrita.
3.Erregelamendu bidez erabakiko da ikuskatzaile-elkargoak sortzeko prozedura, bai eta funtzionamendu-arauak ere.
67. artikulua. Espainiako Bankuaren harremanak estatuko beste finantza-agintaritza batzuekin.
1.Espainiako Bankuak antolamendueta diziplina-araudia garatzeko emandako edozein arauk Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari edo Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari legez esleitutako funtzioak betetzean eragin zuzena izan badezake, arau hori eman aurretik dagokion erakundeak txostena egin beharko du.
2.Kreditu-erakundeen talde finkagarri batean Espainiako Bankua ez den erakunde batek banakako oinarrian ikuskatu beharreko erakundeak baldin badaude, Espainiako Bankuak, lege honek esleitzen dizkion eskumenak egikarituz, kasu bakoitzean dagokion erakunde ikuskatzailearekin koordinatuta jardungo du. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, berriz, koordinazio egokia bermatzeko behar diren arauak eman ahal izango ditu.
3.Espainiako Bankuak, halaber, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari helaraziko dio, ofizioz edo erakunde horrek eskatuta, azaroaren 14ko 9/2012 Legeak, kreditu-erakundeak berregituratu eta bideratzeari buruzkoak, funts horri esleitutako eginkizunak garatzeko beharrezkoa den funtzio ikuskatzailea betetzetik sortutako informazioa. Espainiako Bankuak eta Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak, bakoitzaren eginkizunak ondo koordinatze aldera, lankidetza-akordioak sinatu ahal izango dituzte.
IV. KAPITULUA
Zuhurtziazko ikuskapen-neurriak
68. artikulua. Zuhurtziazko ikuskapen-neurriak.
1.Espainiako Bankuak kreditu-erakundeei edo kreditu-erakundeen talde finkagarriei eskatuko die beharrezko neurriak berehala hartzeko, honako egoera hauetan:
a) Kaudimen-araudian jasotako eginbeharrak betetzen ez dituztenean, likideziari dagozkionak, erakundearen egitura egokitzeari buruzkoak eta arriskuen barne-kontrolaren ingurukoak barnean hartuta, bai eta erakundearen baliabide propioek edo likideziak arriskuen kudeaketa eta estaldura egokia bermatzen ez dutela iritziz gero ere.
b) Espainiako Bankuaren eskura dauden datuen arabera, a) idatz-zatian deskribatutako eginbeharrak ondorengo hamabi hilabeteetan erakundeak ez dituela beteko pentsatzeko arrazoi oinarridunak daudenean.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeran, Espainiako Bankuak, erakundearen edo taldearen egoera ikusita, erabaki ahal izango du ondorengo neurrien artean egokien iritzitakoak:
a) Kreditu-erakundeei eskatzea baliabide propio gehiago, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko III. kapituluaren II. tituluan ezarritakoak baino, Erregelamendu horren 1. artikuluak estaltzen ez dituen arriskuak eta arrisku-elementuak direla-eta.
b) Kreditu-erakundeei eta haien taldeei eskatzea indar ditzatela 29., 30. eta 41. artikuluetan xedatutakoa betetzeko ezarri dituzten prozedura, mekanismo eta estrategiak.
c) Kreditu-erakundeei eta beren taldeei eskatzea aurkez dezatela lege honetan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako betekizunak berriro betetzeko plan bat, eta haien helmenari eta egikaritze-epeari dagozkion beharrezko hobekuntzak planean sar ditzaten eskatzea.
d) Kreditu-erakundeek eta beren taldeek hornidurak zuzkitzeko politika espezifiko bat edo baliabide propioen errekerimenduarekin zerikusia duen aktiboen tratamendu jakin bat aplika dezatela eskatzea.
e) Jarduerak, eragiketak edo erakundeen sarea murriztea edo mugatzea, edota erakundearen sendotasunerako arrisku handiegiak dituzten jarduerak bertan behera uzteko eskatzea.
f) Erakundeen jarduera, produktu eta sistemek berezkoa duten arriskua murrizteko eskatzea.
g) Kreditu-erakundeei eta haien taldeei eskatzea ordainsari aldakorra mugatzeko, diru-sarrera garbien portzentaje gisa, kapital-oinarri sendoari eustearekin bateraezina denean.
h) Kreditu-erakundeei eta beren taldeei lortzen dituzten mozkin garbiak beren baliabide propioak indartzeko erabil ditzaten eskatzea.
i) Erakundeak akziodunei, bazkideei edo 1. mailako kapital gehigarriko tresnen titularrei dibidenduak edo interesak bana ditzaten debekatzea edo mugatzea, betiere, debeku horrek ez badakar erakundearen ordainketa-obligazioak ez betetzea.
j) Informatzeko obligazio gehigarriak ezartzea edo maizago izan daitezela, kapitaleta likidezia-egoeraren informazioa barne dela.
k) Aktibo likidoen gutxieneko kantitate bat edukitzeko obligazioa, pasiboetatik eta konpromisoetatik eratorritako funts-irteera potentzialei aurre egin ahal izateko, likidezian eragina izan dezaketen gertaera larrien kasuak barne direla; eta finantzaketa-iturrien eta aktibo, pasibo eta konpromisoen epemugen egitura egokia mantentzea, erakundearen finantza-egoera kaltetu edo arriskuan jar dezaketen desoreka potentzialak edo likidotasuntentsioak eragozteko helburuarekin.
l) Informazio osagarriaren jakinarazpena eskatzea.
3.Aurreko paragrafoan xedatutakoa ulertu behar da IV. tituluan aurreikusitako zehapen-araubidea aplikatzearen kalterik gabe, eta azaroaren 14ko 9/2012 Legeak, kreditu-erakundeak berregituratu eta bideratzeari buruzkoak, ezarritakoaren arabera garaiz jarduteko neurrien kalterik gabe.
4.Espainiako Bankuak erakunde bati artikulu honetan aurreikusitako neurriak eskatzeko erabakia jakinaraziko dio Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari, eta egikaritzeko prozesuaren eta gero neurriak betetzearen berri ere emango dio. Ondorio horietarako, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak eskatu ahal izango du bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotako informazio gehigarria.
69. artikulua. Baliabide propioen eskakizun gehigarriak.
1.Espainiako Bankuak kreditu-erakundeei eskatuko die ezarritakoak baino baliabide propio gehiago mantentzea, 68.2.a artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gutxienez, ondorengo kasu hauetan:
a) Erakundeak lege honen 29., 30. eta 41. artikuluetan edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 393. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu.
b) Kaudimen-araudian ezarritako baliabide propioen eskakizunek estaltzen ez dituzten arriskuak edo arrisku-elementuak baldin badaude.
c) Beste neurri batzuk aplikatzea, besterik gabe, sistemak, prozedurak, mekanismoak eta estrategiak epe egoki baten barruan behar bezainbeste hobetzeko aski ez izatea gerta baldin badaiteke.
d) 52. artikuluan aipatutako arriskuen berrikuspenak agerian jartzen badu baliabide propioen eskakizunak kalkulatzeko metodo bat aplikatzeko eskatutako baliabideak ez direla betetzen –horretarako aldez aurreko baimena behar da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko hirugarren zatiaren arabera–, izan ere, baliteke baliabide propio nahikoa ez eskatzea; edo negoziazio-zorroaren barruko posizio edo zorro espezifikoei buruzko balorazio-doikuntzek, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, ez badute baimentzen erakundeak saltzea edo bere posizioak estaltzea, epe labur batean, merkatuko baldintza normaletan galera garrantzizkoak izan gabe.
e) Kaudimen-araudiaren arabera eskatutako baldintzak bete arren, arriskuak gutxiestea litekeena dela pentsatzeko arrazoi oinarridunak badaude.
f) Erakundeak, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 377.5 artikuluaren arabera, jakinarazten badio Espainiako Bankuari, ezen esandako artikuluan aipatzen diren erresistentzia-probetako emaitzek nabarmen gainditzen dituztela korrelazioko negoziazio-zorrotik eratorritako baliabide propioen eskakizunak.
2.Baliabide propioen maila egokia zehazteko, titulu honetan aurreikusitakoaren arabera egindako berrikuspen eta ebaluazioa oinarri hartuta, Espainiako Bankuak honako alderdi hauek ebaluatuko ditu:
a) 41. artikuluan aipatzen diren kreditu-erakundeen ebaluazio-prozesuko alderdi kuantitatibo eta kualitatiboak.
b) Kreditu-erakundeen bideragarritasuneta ebazpen-planekin lotutako sistema, prozedura eta mekanismoak.
c) 51.etik 53.era bitarteko artikuluei jarraituz egindako ikuskapen eta ebaluazioaren emaitzak.
d) Arrisku sistemikoa.
V. KAPITULUA
Esku hartzeko eta ordezkatzeko neurriak
70. artikulua. Administrazio-organoan esku hartzeko eta ordezkatzeko kausak.
1.Kreditu-erakunde bat esku hartzea edo administrazio-organoaren behin-behineko ordezkatzea egokia izango da honako kasu hauetan:
a) Azaroaren 14ko 9/2012 Legea, kreditu-erakundeak berregituratu eta bideratzeari buruzkoa, administrazio-organoa ordezkatzeari dagokionez.
b) Kreditu-erakundea azaroaren 14ko 9/2012 Legeak, kreditu-erakundeak berregituratu eta bideratzeari buruzkoak, aplikazio-eremuan aurreikusitako egoeretako batean ez dagoela pentsatzeko zantzu oinarridunak daudenean, baina ohiz kanpoko larritasuna duenean, eta egonkortasuna, likidezia edo kaudimena arriskuan jartzeko modukoa denean.
c) Kreditu-erakunde batean partaidetza handi bat eskuratzen denean, lege honetan aurreikusitako araubidea errespetatu gabe, edo jabetza duten pertsonen eragina kudeaketa on eta zuhurraren kalterako izan daitekeela eta finantza-egoera larriki hondatu dezakeela pentsatzeko arrazoi oinarridunak daudenean.
2.Artikulu honetan adierazitako esku-hartzeko edo ordezkatzeko neurriak zehapenespediente bat izapidetzen ari den bitartean edo zehatzeko ahala baliatzea kontuan hartu gabe hartu ahal izango dira.
71. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko eskumena.
1.Aurreko artikuluan aipatutako esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak Espainiako Bankuak erabakiko ditu, eta erabakiaren eta dagozkion arrazoien berri emango dio Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari, bai eta Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari ere.
2.Erabakia ofizioz eman daiteke, edo erakundeak berak egindako eskaera oinarridunaren ondorioz. Kasu horretan, eskaera egin dezakete kreditu-erakundearen administratzaileek, barne-fiskalizaziorako organoak, eta hala badagokio, bazkideen gutxiengo bat, merkataritza-legediaren arabera biltzarra edo ezohiko batzar orokorra deitzeko behar den multzoaren parekoa.
72. artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko erabakiak.
Esku hartzeko edo ordezkatzeko erabakiak hartuko dira kreditu-erakunde interesdunari entzunaldia eman ostean, eta horretarako epea ezingo da izan bost egunetik beherakoa.
Entzunaldi-izapidea egitea ez da beharrezkoa izango erakundeak berak eskatu badu neurria, edo izapide horrek arrisku larrian jartzen badu neurriaren eraginkortasuna edota interes ekonomikoetan eragiten badu. Azken kasu horretan, dagokion gora jotzeko errekurtsoa ebazteko epea hamar egunekoa izango da, errekurtsoa jarritako egunetik zenbatzen hasita.
73. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko erabakiaren edukia.
1.Erabakiaren bidez izendatuko da esku hartzeko eginkizunen ardura hartuko duen pertsona edo pertsonak, edo behin-behineko administratzaile gisa jardungo dutenak, eta adieraziko da pertsona horiek batera, erkidetuta edo solidarioki jardun behar duten.
2.Erabaki hori exekutiboa izango da, emandako unetik hasita. Berehala argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuko da. Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzeak erabakiko du erabakiaren eraginkortasuna hirugarrenen aurrean.
3.Esku hartzeko edo administratzaileak ordezkatzeko erabakia egikaritzeko beharrezkoa izanez gero, konpultsio zuzenera jo daiteke, dagozkion bulego, liburu eta dokumentuak hartzeko, edo azken horiek aztertzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 96.3 artikuluan aurreikusitakoaren kalterik gabe.
74. artikulua. Esku hartutako egunaren ondorengo egintza eta erabakiak baliozkoak izateko eskakizunak.
1.Esku hartuz gero, erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratutako egunetik aurrera, edozein organoren egintza eta erabakiak baliodunak eta eraginkorrak izateko, izendatutako esku-hartzaileen berariazko onespena beharko dute. Onespen horren beharrik ez dute izango kreditu-erakundeak esku hartzeko neurria edo eskuhartzaileen jarduera direla-eta gauzatutako ekintzak edo jarritako errekurtsoak.
2.Izendatutako esku-hartzaileek ahalmena izango dute kreditu-erakundearen administrazio-organoak, ahaldunek edo ordezkariek erabakia argitaratu aurretik emandako botere edo eskuordetze guztiak baliogabetzeko. Neurri hori hartu ostean, eskuhartzaileek eskatuko dute botereak adierazita dauden dokumentuak itzultzeko, eta erregistro publiko eskudunetan baliogabetzea inskribatzea sustatuko dute.
75. artikulua. Behin-behineko administrazioa.
1.Administrazio-organoa ordezkatzen bada, behin-behinean izendatutako administratzaileak esku-hartzaile izango dira, kreditu-erakundearen batzar orokorraren edo biltzarraren ekintza edo erabakiei dagokienez, eta aplikatuko zaie aurreko artikuluko
1.idatz-zatian xedatutako guztia.
2.Aldian behin informazio publikoa igortzeko eginbidea, erakundearen urteko kontuak egiteko betebeharra, eta kontu horiek eta sozietatearen kudeaketa onesteko betekizuna etenda geratuko dira, urtebetez, gehienez jota, horretarako legez ezarritako epea iraungitako egunetik zenbatzen hasita, administrazio-organo berriak arrazoituta iritziz gero ez dagoela horretarako datu edo dokumentu fidagarri eta osorik.
76. artikulua. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak uztea.
Espainiako Bankuak erabakitzen duenean esku hartzeko edo ordezkatzeko neurrien
amaitzea, behin-behineko administratzaileek kreditu-erakundearen batzar orokorra edo biltzarra deituko dute berehala, eta administrazio-organo berria izendatuko da. Organo berri horrek jabetza hartu arte, behin-behineko administratzaileek beren funtzioak betetzen jarraituko dute.
77. artikulua. Kreditu-erakundearen borondatezko desegitea eta likidazioa.
Kreditu-erakunde batek erabakitzen badu desegitea eta borondatezko likidazioa egitea, Espainiako Bankuari jakinarazi behar dio, eta hark baldintzak jarri ahal izango dizkio erabaki horri, hiru hilabeteko epean, eskabidea aurkeztutako egunetik zenbatzen hasita.
78. artikulua. Likidazio-eragiketetan esku hartzea.
1.Kreditu-erakunde bat desegiten denean, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak erabaki dezake likidazio-eragiketetan esku hartzea, neurri hori komenigarria bada, eragindako pertsonen kopurua edo erakundearen ondare-egoera direla-eta.
2.Aurreko paragrafoan aipatutako erabakiari aplikatu beharko zaio 74. artikuluan xedatutakoa, eta likidazio-ekintzei eta esku-hartzaileen ahalmenei, berriz, 75. artikuluan xedatutakoa.
79. artikulua. Gorte Nagusiei jakinaraztea.
Espainiako Bankuak esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak eragin dituzten jarduketen memoria bidaliko die urtero Gorte Nagusiei.
Espainiako Bankuak, halaber, Gorte Nagusiei bidaliko dizkie 55.5 artikuluan aipatutako erresistentzia-proben emaitza agregatuak, eskuratu bezain laster.
VI. KAPITULUA
Informazioeta argitaratze-betebeharrak
80. artikulua. Espainiako Bankuaren argitaratze-betebeharrak.
1.Lege honetan ezarritako sekretu-betebeharren kalterik gabe, Espainiako Bankuak aldian behin argitaratuko du kaudimen-araudiari buruzko honako informazio hau:
a) Araudia betetzeko eta arriskuak eta gobernu korporatiboa ikuskatzeko mekanismoak berrikusteko eta ebaluatzeko erabilitako irizpide eta metodo orokorrak, eta ordainsari-politikak.
b) Ikuskapen-eginkizunaren funtsezko alderdiei buruzko datu estatistiko agregatuak, abian jarritako ikuspen-neurrien kopuru eta izaera eta ezarritako administrazio-zehapenak barnean hartuta.
c) Irizpide orokorrak eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko ezarritako metodoak.
d) Ikuskapena berrikustearen emaitzaren deskribapen laburra, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen ez denean ezarritako neurrien deskribapena, urteko datuak oinarri hartuta.
e) Erresistentzia-proben emaitzak, azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduko 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Europako Banku Agintaritzak hala erabakiz gero, idatz-zati honetan aipatutako informazioa agintaritza horri helaraziko zaio, gero Europar Batasuneko emaitzak argitaratzeko.
f) Erregelamendu bidez erabakitzen diren gainerako informazioak.
2.Lehenengo paragrafoaren arabera argitaratutako informazioa nahikoa izan behar du Espainiako Bankuaren planteamenduak eta Europar Batasuneko estatu kideetako agintaritza homologoenak modu adierazgarrian alderatzeko. Informazioa Europako Banku Agintaritzak erabakitako formatuan argitaratuko da, eta aldian behin eguneratuko dira datuak. Espainiako Bankuaren webgunean eskura egongo da.
81. artikulua. Espainiako Bankuaren informazio-betebeharrak urgentziazko egoeretan. Espainiako Bankuak ahalik eta lasterren jakinaraziko die Ekonomia eta Lehiakortasun
ministroari, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari, Banku Zentralen Europako Sistemako banku zentralei, ukitutako gainerako ikuskapen-agintaritza nazional edo atzerritarrei, Europako Banku Agintaritzari eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari, larrialdi-egoera berriro sortuz gero, azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamenduko (EB) 18. artikuluan definitutakoa ere barnean hartuta, edo finantza-merkatuek bilakaera txarra dutenean eta bilakaera horrek arriskuan jar ditzakeenean Europar Batasuneko edozein estatu kidek merkatuan duen likidezia eta estatu horretako finantza-sistemaren egonkortasuna, estatu horretan Espainiako Bankuak oinarri finkatuko ikuskapena egiten dion talde bateko erakundeak baimendu direnean edo espainiar kreditu-erakunde bateko sukurtsal esanguratsu batzuk daudenean ezarrita, 62.1.f artikuluan aurreikusten diren bezala.
82. artikulua. Sekretu-betebeharra.
1.Ikuskapen-eginkizunaren ondorioz edo legeek esleitutako beste edozein eginkizunen ondorioz, Espainiako Bankuaren eskuetan dauden datu, dokumentu eta informazioak eginkizun horiek egikaritzeko soilik erabiliko dira, izaera erreserbatua izango dute, eta ez zaizkio inongo pertsona edo agintaritzari emango. Izaera erreserbatu hori amaituko da interesdunek jendaurrean azaltzen dituztenean dagozkien gertaerak. Halaber, izaera erreserbatua izango dute Espainiako Bankuak, aipatutako eginbeharrak betetzean erabilitako prozesura eta metodologiei buruzko datu, dokumentu edo informazioek, Espainiako Bankuaren organo eskudunak izaera erreserbatua berariaz indargabetu ezean.
Nolanahi ere, Espainiako Bankuak argitaratu ahal izango ditu 55.5 artikuluko eta azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduko 32. artikuluaren arabera egindako erresistentzia-probaren emaitzak.
Sekretu-betebeharraren mendeko informazioa Gorte Nagusiei helaraziko zaie Espainiako Bankuko gobernadorearen bidez. Horretarako, gobernadoreak arrazoituta eskatu ahal izango die Ganberako organo eskudunei saio sekretua egiteko, edo gai sailkatuetarako ezarritako prozedura aplikatzeko.
2.Espainiako Bankuarentzat jardueran ari diren edo aritu diren eta izaera erreserbatuko datu, dokumentu eta informazioak jakin dituzten pertsona guztiak sekretua gordetzeko betebeharra dute. Pertsona horiek ezingo dute datu zein dokumentu erreserbatuei buruz deklaratu, ez aitortu, ez argitaratu, ez jakinarazi, ez erakutsi, ez eta zerbitzua utzi ondoren ere, Espainiako Bankuko organo eskudunak berariazko baimena eman ezean. Baimen hori ematen ez badu, eraginpeko pertsonak sekretuari eutsiko dio, eta horrek ez dio erantzukizunik sortuko.
Eginbehar hori ez betetzeak erantzukizun penalak eta legeetan aurreikusitako gainerakoak eragingo ditu.
3.Honako kasu hauek salbuetsita daude artikulu honetan araututako sekretubetebeharretik:
a) Interesatuak berariaz onartzen badu datuak zabaltzea, argitaratzea edo jakinaraztea.
b) Estatistika-helburuei erantsitako datuak edo era laburtuan nahiz erantsian egindako komunikazioak, betiere banako erakundeak ezin badira identifikatu, ez eta zeharka ere.
c) Prozesu penal batean agintari judizial eskudunek eskatutako informazioak.
d) Kreditu-erakunde baten lehiaketa edo nahitaezko likidaziotik sortutako merkataritza-prozeduren esparruan agintari judizialek eskatzen dituzten informazioak, betiere erakundea berriz flotaraztean tarteko diren hirugarrenei buruzkoak ez badira.
e) Kreditu-erakundeen antolamendueta diziplina-alorretan emandako administrazioebazpenei buruz jarritako administrazioeta jurisdikzio-helegiteen esparruan agintari eskudunek eska ditzaketen informazioak.
f) Espainiako Bankuak, nork bere eginkizunak betetzeko, honako hauei guztiei eman beharreko informazioak: Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala; Aseguruen Zuzendaritza Nagusia; Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutua; Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa; Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa; Finantza Egonkortasun Kontseilua; kreditu-erakunde baten edo taldeko erakunde baten kontuhartzaile edo konkurtso-administratzaileak, dagozkion administrazio-prozeduretan edo prozedura judizialetan izendatuak; eta kreditu-erakundeen eta haien taldeen kontuen ikuskatzaileak.
g) Espainiako Bankuak banku zentralei eta antzeko eginkizuna duten beste erakunde batzuei, diru-agintaritza gisa, helarazitako informazioak, informazioa egokia bada bakoitzaren legezko funtzioak betetzeko; esate baterako, diru-politika aplikatzea eta dagokion likidezia hornitzea, ordainketa-, konpentsazioeta likidazio-sistemak ikuskatzea, eta finantza-sistemaren egonkortasuna babestea.
h) Espainiako Bankuak, bere eginkizunak betetzeko, beste herrialde batzuetako erakunde edo agintaritzei eman beharreko informazioak. Erakunde horien eginkizun publikoak dira, hain zuzen, kreditu-erakundeak, inbertsio-zerbitzuen enpresak, aseguruenpresak, beste finantza-enpresa batzuk eta finantza-merkatuak ikuskatzea; edo gordailuak bermatzeko sistemak kudeatzea; edo kreditu-erakundeetako inbertitzaileei kalte-ordainak ematea; estatu kideetan finantza-sistemen egonkortasunari eustea, makrozuhurtziazko arauen erabileraren bitartez; finantza-sistemaren egonkortasunari eusteko berrantolaketa-jarduerak; edo kontratuen zein erakundeen bidez babeserako ezarritako sistemen ikuskapena. Harreman horretan elkarrekikotasuna ezinbestekoa da, eta erakunde eta agintaritza horien sekretu profesionalak izan behar du, gutxienez, Espainiako legeek ezarritakoaren parekoa.
i) Espainiako Bankuak espainiar merkatuetako konpentsazioedo likidaziozerbitzuak emateko legezko baimena duen antzeko ganbera edo erakunde bati ematen dizkion informazioak, beharrezkoak jotzen dituenean merkatuan gertatzen den edo gerta daitekeen edozein ez-betetzeren aurrean aipatu sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko.
j) Espainiako Bankuak kapitalen zuritzeari eta terrorismoaren finantziazioari aurre egiteko ardura duten agintaritzei eman beharreko informazioak, bai eta abenduaren 17ko 58/2003 Legeak, zergen lege orokorrak, III. tituluko I. kapituluko 3. sekzioan xedatutakoari jarraituz egin daitezkeen ohiz kanpoko jakinarazpenak, Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak baimena eman ostean. Helburu horietarako, kontuan izan beharko dira Espainiako Bankuak beste herrialde batzuetako ikuskapen-agintaritzekin sinatutako lankidetza-akordioak.
k) Kreditu-erakundeak berregituratzearen eta bideratzearen alorreko zuhurtziazko ikuskapenengatik edo prebentzio-jarduerengatik Espainiako Bankuak organo edo erakunde hauei jakinarazi beharreko datuak: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa, kreditu-erakundeen gaineko eskumenak
dituzten autonomia-erkidegoetako agintaritzak, eta 81. artikuluan aipatutako larrialdietan, Europar Batasuneko estatu kide ukituetako agintaritzak.
l) Kontu Auzitegiak edo Gorte Nagusietako ikerketa-batzorde batek eskatutako informazioak, berariazko legedian ezarritakoari jarraituz.
m) Indarreko araudiaren arabera Europako Banku Agintaritzari jakinarazitako informazioa, eta bereziki, azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamenduko (EB) 31. eta 35. artikuluetan ezarritakoa. Aurrekoa gorabehera, aipatu informazioa sekretu profesionalaren pean egongo da.
n) Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari emandako informazioa, baldin eta egokia bada hark Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 1092/2010 Erregelamenduaren (EB) arabera bere estatutu-eginkizunak bete ditzan. Erregelamendu hori Europar Batasuneko finantza-sistemaren makrozuhurtziazko ikuskapenari buruzkoa da, eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordea sortzen du.
ñ) Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari eta Aseguruen eta Erretiro Pentsioen Europako Agintaritzari jakinarazitako informazioa, estatutuen bidez esleitutako eginkizunak betetzeko informazio egokia izanez gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 1094/2010 eta 1095/2010 (EB) Erregelamenduen arabera.
o) Espainiako Bankuak kontratuen zein erakundeen bidez babeserako ezarritako sistemei eman beharreko informazioa, ekainaren 26ko 575/2013 Erregelamenduko (EB)
113.7artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
4.Espainiako Bankuak emandako izaera erreserbatuko informazioa jasotzen duten agintaritza judizialek dagokion prozesuaren iraunaldian erreserba bermatzeko neurri egokiak hartu beharko dituzte. Izaera erreserbatuko informazioa jasotzen duten gainerako agintaritza, pertsona edo erakundeek artikulu honetan araututako sekretu-betebeharraren mende geratuko dira, eta ezingo dute informazio hori erabili legez ezarritako eginbeharrak betetzeko esparrutik kanpo.
Gorte Nagusietako ikerketa-batzordeko kideek izaera erreserbatuko informazioa jasotzen badute, erreserba bermatzeko neurri egokiak hartu beharko dituzte.
5.Informazioa Europar Batasuneko beste estatu kide batean sortu bada, informazio erreserbatua transmititzeko ezinbestekoa izango da informazio hori emandako agintaritzaren berariazko adostasuna. Horrez gainera, aipatu hartzaileei soilik jakinarazi ahal izango zaie, eta dagokion agintaritzak adierazitako ondorioetarako soil-soilik. Mugapen hori aplikatuko zaie 3.h) eta 3.i) paragrafoetan aipatutako ganbera eta erakundeei, Kontu Auzitegiak eta Gorte Nagusietako ikerketa-batzordeek eskatutako informazioei, eta Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari emandako informazioei.
6.Espainiako Bankuak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dio datu, dokumentu edo informazioak zer agintaritza edo erakundera igor daitezkeen, 3.d) eta 3.f) idatz-zatietan aurreikusitakoaren arabera, Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari dagokionez, eta 3.h) idatz-zatian jasotakoari jarraituz, kontratuen zein erakundeen bidez babeserako ezarritako sistemak ikuskatzeko erakundeei dagokienez.
83. artikulua. Informazio-erreserbaren betebeharra.
1.Kreditu-erakundeen antolamendu-araudi eta diziplinaren mendeko erakundeak eta gainerako pertsonak erreserba gordetzera behartuta daude, bezeroen saldo, posizio, transakzio eta gainerako eragiketei buruzko informazioei dagokionez, eta ezingo dituzte hirugarrenei komunikatu, ez eta hedatu ere.
2.Salbuespen izango dira bezeroak edo legeek informazioa hirugarrenei zabaltzeko baimena ematen duten kasuak edo ikuskapen arloko agintariei bidali behar zaien informazioa, apirilaren 28ko 10/2010 Legeak, kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitzekoak, ezarritako betebeharrak betetzearen esparruan. Kasu horretan, informazioa ematean bezeroak edo legeek esaten dutena bete beharko da.
3.Erreserba-betebehar horretatik kanpo geratuko dira, orobat, talde finkagarri berekoak diren kreditu-erakundeen arteko informazio-trukeak.
4.Artikulu honetan xedatu dena ez betetzea arau-hauste larritzat joko da, eta IV. tituluan aurreikusitako prozeduraren arabera zehatuko da.
5.Artikulu honetan aurreikusitako aplikatuko da, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoaren kalterik gabe.
84. artikulua. Kreditu-erakundeek igorri beharreko kontabilitate-informazioa.
1.Kreditu-erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek Espainiako Bankuari helarazi behar dizkiote beren finantza-egoerak, eta jendeari jakinarazi, aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkien informazio-betebehar gehigarrien kalterik gabe.
2.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko uztailaren 19ko 1606/2002 (EB) Erregelamenduak, nazioarteko kontabilitate-arauak aplikatzeari buruzkoak, eta uztailaren 28ko 24/1988 Legeak, Balore Merkatuari buruzkoak, eta aplikatu beharreko gainerako merkataritza-legediak ezarritakoaren kalterik gabe, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak kontabilitate-arauak ezarri eta aldatu ahal izango ditu, bai eta kredituerakundeen finantza-egoerek eta finantza-egoera finkatuek jarraitu beharreko ereduak ere, erregelamendu bidez ezarritako mugapen eta zehaztapenen arabera, datuak Espainiako Bankuari nolako maiztasunez eta zehaztasunez helarazi behar zaizkion xedatuta, eta kreditu-erakundeek, oro har, informazioa jendearen eskura jartzeari begira. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak ahalmen hori eman diezaioke Espainiako Bankuari,Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari edota Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari. Ahalmen hori erabiltzeko mugapen bakarra izango da publizitate-irizpideak homogeneoak izan behar dutela kategoria bereko kreditu-erakunde guztientzat, eta antzekoak kategoria desberdinetako kreditu-erakundeentzat.
Gaikuntza ezarriko duen ministro-aginduak zehaztuko du zer txosten beharko diren aipatu arau eta ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta araudi horri buruzko kontsultak ebazteko ere
85. artikulua. Kreditu-erakundeei buruzko zuhurtziazko garrantzia duen informazioa.
1.Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren zortzigarren zatiaren arabera, kreditu-erakundeen talde finkagarriak eta talde horietako batean integratu gabeko kredituerakundeek jakitera emango dute, ahal bezain laster, urtean behin gutxienez, eta zuhurtziazko garrantzia duen informazioa esaten zaion dokumentu bakar batean behar bezala bilduta, bere finantza-egoeraren eta jardueraren datuei buruzko informazio zehatza, merkatuarentzat eta beste alderdi interesdun batzuentzat baliagarria izan daitekeena hainbat elementuren ebaluazioa egiteko: talde edo erakunde horiek aurre egin beharreko arriskuak, merkatu-estrategia, arriskuen kontrola, barne-antolaketa, eta taldearen edo erakundearen egoera, kaudimen-araudian xedatutako gutxienezko baliabide propioen eskakizunak betetzeari begira.
2.Taldeek eta erakundeek politika formal bati helduko diote eskakizunak betetze aldera (informazioa hedatzea, jakitera emandako datuak nahikoak eta zehatzak direla egiaztatzea, eta jakinarazteen maiztasuna) eta politika horren egokitasuna ebaluatzea bideratuko duten prozedurak izango dituzte.
3.Espainiako Bankuak jatorrizko enpresei eskatu ahal izango die urtean behin argitaratzeko, oso-osorik edo informazio baliokideen aipamenen bitartez, taldearen egitura juridikoaren, gobernu korporatiboaren eta antolaketa-egituraren deskribapena.
4.Merkataritza-legediaren edo balore-merkatuaren eskakizunak direla-eta 1. paragrafoan adierazitako datuak jakitera eman izanak ez du salbuesten paragrafo horretan aurreikusi bezala biltzetik.
5.Espainiako Bankuak honako eskakizun hauek eskatu ahal izango dizkie 1. paragrafoan adierazitako informazioa jakitera emateko betebeharra duten erakundeei:
a) Kontu-auditoriak estali gabeko informazioak egiaztatzea kontu-auditore edo aditu independenteen bidez, edo egoki iritzitako beste bitarteko batzuen bidez, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kontu Ikuskaritzako Legearen
testu bateginaren II. kapituluaren arabera kontu-auditoreek bete beharreko independentzia-araubideari buruz xedatutakoari jarraituz.
b) Informazio horietako bat edo gehiago hedatzea, bai era independentean eta edozein unetan, bai urtean behin baino gehiagotan, eta hedapenetarako gehienezko epeak ezartzea.
c) Finantza-egoerak beste bitarteko eta toki batzuetan hedatzea.
86. artikulua. Europar Batasunean egoitza duten kreditu-erakundeen sukurtsalei eska dakiekeen informazioa.
1.Espainiako Bankuak Espainian sukurtsala duten Europar Batasuneko beste estatu kide bateko kreditu-erakundeei eskatu ahal izango die aldian behin bidaltzeko sukurtsal horrek Espainian egindako eragiketei buruzko informazioa.
2.Informazio hori eskatuko da soilik informazioaren eta estatistiken alorreko helburuetarako, 59.2 artikulua aplikatze aldera, berariaz sukurtsal bat handia den erabakitzeko, eta ikuskapen-helburuetarako, titulu honetan xedatutakoaren arabera. Txosten horiek 82. artikuluan jasotako sekretu-betebeharraren mende egongo dira.
3.84.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, kontabilitate-betebeharren irismena eta estatistiketarako eman beharreko informazioak erabakiko dira.
4.Halaber, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan sukurtsalak dituzten espainiar kreditu-erakundeek erantzun beharko diete beste estatu kide batzuetatik jasotako eskaera baliokideei.
87. artikulua. Urteko banku-txostena.
1.Kreditu-erakundeek oinarri finkatuko informazio hau helaraziko diote Espainiako Bankuari urtero, ekitaldi bakoitzari buruz, ezarrita dauden herrialdeen arabera zehaztuta:
a) Jardueraren izena, izaera eta kokapen geografikoa.
b) Negozio-bolumena.
c) Lanaldi osoko langileen kopurua.
d) Emaitza gordina, zergen aurretik.
e) Emaitzaren gaineko zergak.
f) Jasotako diru-laguntza edo laguntza publikoak.
2.Aurreko paragrafoan adierazitako informazioa argitaratuko da kontu-auditoriak erregulatzeko araudiaren arabera auditatutako finantza-egoerei erantsitako txosten gisa (urteko banku-txostena) .
3.Urteko banku-txostenean, erakundeek jakitera emango dute, giltzarrizko adierazleen artean, aktiboen errendimendua (irabazi garbia zati balantze osoa) .
4.Txosten horiek eskura egongo dira Espainiako Bankuaren webgunean.
88. artikulua. Kreditu-erakundeetako partaidetzei buruzko informazioa. Kreditu-erakundeek jakitera emango dute, erregelamendu bidez zehaztutako moduan,
beren kapitalean estatuko zein atzerriko beste kreditu-erakunde batzuek duten partaidetza, baita beraiek beste kreditu-erakunde batzuetan duten partaidetza ere.
IV. TITULUA
Zehapen-araubidea.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
89. artikulua. Xedapen orokorrak
1.Antolamendueta diziplina-arauak urratzen dituzten kreditu-erakundeek, bai eta haietako administrazioedo zuzendaritza-kargudunek ere, administrazioerantzukizuna izango dute eta titulu honetan xedatutakoaren araberako zehapena ezarri ahal izango zaie.
Kreditu-erakunde bati eta erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargudunei egotzitako erantzunak independenteak izango dira. Kreditu-erakunde baten aurkako zehapen-espedientea ez hasteak edo hasitako zehapen-espedientea artxibatzeak ez du zertan eragin erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargudunen erantzukizunean, eta alderantziz.
2.Aurreko paragrafoan jasotako administrazio-erantzukizuna izan dezakete, halaber, partaidetza handia duten pertsona fisiko edo juridikoek, I. tituluko III. kapituluan xedatutakoari jarraituz, bai eta espainiar nazionalitatea duten eta Europar Batasuneko beste estatu kide bateko kreditu-erakunde bat kontrolatzen duten pertsonek ere, eta 17. artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharra dutenek. Erantzukizuna izango dute, halaber, erakunde erantzuleetako administrazioedo zuzendaritza-kargudunek.
3.Erakunde baten zuzendaritza-organoak dira erakundearen estrategia, helburuak eta norabide orokorra ezartzeko ahalmena dutenak, eta zuzendaritzako erabakiak hartzeko prozesua zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen direnak, erakundea benetan zuzentzen dutenak barnean hartuta.
Titulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, kreditu-erakundeetan administrazioedo zuzendaritza-kargudunak dira administratzaileak edo kide anitzeko administrazioorganoetako kideak, zuzendari nagusiak edo haien parekoak, 6.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.
4.Titulu honetan jasotako zehapen-erregimena aplikatuko zaie, halaber, honako hauei:
a) Atzerriko kreditu-erakundeek Espainian jarritako sukurtsalak.
b) 3. artikuluan jasota dauden debekuak urratzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta haien izatezko edo zuzenbidezko administratzaileak.
c) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak, eta haietan administrazioedo zuzendaritza-karguak dituztenak.
d) Ordenamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erakundeak.
e) Kreditu-erakundeek edo a) , c) eta d) idatz-zatietan adierazitako erakundeek azpikontratatutako eginkizun edo jarduera operatiboez arduratu diren hirugarrenak.
5.Titulu honetan aurreikusitako zehapen-araubidea aplikatuko da, betiere, 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera Europako Banku Zentralari esleitutako eginkizunen kalterik gabe.
90. artikulua. Espedienteen instrukzioa egiteko eskumena.
1.Espainiako Bankuari dagokio titulu honek aipatzen dituen espedienteen instrukzioa egitea eta ebazpena ematea, eta bertan deskribatutako administrazio-neurri eta -zehapenak ezartzea, egoki izanez gero.
2.Espainiako Bankuak Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari emango dio arauhauste oso larriengatik jarritako zehapenen berri, eta, nolanahi ere, hiru hilean behin
funtsezko informazioa helaraziko dio, izapidetzen ari diren prozedurei eta emandako ebazpenei buruz.
II. KAPITULUA
Arau-hausteak
91. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
Arau--hausteak oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.
92. artikulua. Arau-hauste oso larriak. Hauek dira arau-hauste oso larriak:
a) Kreditu-erakunde gisa baimenik izan gabe jendearen gordailuak edo beste funts itzulgarri batzuk hartzea, jarduera profesional gisa, bai eta kreditu-erakundeentzat gordetako izenak edo nahastea sor dezaketen beste izen batzuk erabiltzea baimenik gabe.
b) Honako ekintza hauek egitea baimenik gabe baimen hori nahitaezkoa denean, ezarritako oinarrizko baldintzak bete gabe, edo baimena adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregular baten bidez lortu bada:
1.Kreditu-erakundeetan eragina duten fusioak edo zatiketak, bai eta aktiboen edo pasiboen lagapen globala ere, kreditu-erakunde batek esku hartzen badu.
2.Espainiar kreditu-erakundeek edo haien filial edo erakunde nagusi batek akzioak edo kapitala ordezkatzen duten beste titulu batzuk, haien eskubide politikoak zein atzerriko kreditu-erakundeak erostea edo lagatzea, zuzenean edo zeharka.
3.Berariazko edo ezkutuko erreserbak banatzea.
4.Espainiar kreditu-erakundeek atzerrian sukurtsalak irekitzea.
c) Kreditu-erakunde gisa jarduteko baimena lortzeko eskatzen dena baino baliabide propio gutxiago izatea sei hilabetez.
d) Kreditu-erakundeak, edo haien talde finkatuak edo osatzen duten finantza-taldeak ez izatea eskatzen zaizkien adina baliabide propio, arriskuen arabera ezarritako gutxienekoaren % 80tik behera izanez gero, edo Espainiako Bankuak erakunde jakin bati eskatutako baliabide propioen portzentaje bera edo gutxiago izatea, eta bi kasuetan ere egoera horri eustea sei hilabetez, gutxienez.
e) Legez xedatutako xedearekin zerikusirik ez duten jardueratan aritzea, oso noizbehinkakoa jarduna izan ezean.
f) Lege-mailako antolamendueta diziplina-arauek edo Europar Batasuneko erregelamenduek debekatutako ekintza edo eragiketak egitea, edo haietan ezarritako eskakizunak bete gabe egitea, oso noizbehinkako gertaerak izan ezean.
g) Legez eskatutako kontabilitaterik ez izatea, edo funtsezko irregulartasunekin eramatea, horrenbestez erakundearen, talde finkagarriaren edo osatzen duten finantzataldearen ondareedo finantza-egoera ezagutzea eragozten badute.
h) Urteko kontuak, gaiari buruzko indarreko araudiari jarraiki, kontu-ikuskaritza baten mende jartzeko betebeharra ez betetzea.
i) Espainiako Bankuari ikuskapen-eginkizuna betetzeko eragozpenak jartzea edo ezezkoa ematea, horri buruzko berariazko eta idatzizko eskaera dagoenean.
j) Administrazio-organo eskudunari bidali beharreko datu edo dokumentuak, edo dagozkion eskumenak egikaritzean eskatzen dituenak ez bidaltzea, edo osatu gabeko datuak edo zuzenak ez direnak igortzea, horrek erakundearen, talde finkagarriaren edo osatzen duten finantza-taldearen kaudimena edo likidezia hautemateko eragozpenak jartzen baditu. Idatz-zati honen ondorioetarako, dagokion araudian aurreikusitako epetik kanpo, edo organo eskudunak errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.
Zehazki, ondoko hauek idatz-zati honetan sartuta daudela ulertuko da:
1.Datu edo informazio hauek ez igortzea, edo osatu gabe edo oker bidaltzea:
i) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 101. artikuluan aipatutako
datuak.
ii) Arrisku handiei buruzko informazioa, horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 394.1. artikulua betetzen ez dela.
iii) Ekainaren 26ko 575/2013 Erregelamenduaren 92. artikuluan ezarritako baliabide propioak izateko eginbidea ez betetzeari buruzko informazioa. Horrenbestez, Erregelamenduaren 99.1 artikulua ez da betetzen.
iv) Likideziari buruzko informazioa, horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 415. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak betetzen ez direla.
v) Palanka-efektuaren ratioari buruzko informazioa, horrenbestez ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 430.1. artikulua betetzen ez dela.
2.Informazio hau ez jakinaraztea, edo osatu gabe edo oker jakinaraztea, baldin eta garrantziagatik edo berandu bidaltzeagatik garrantzi handiko ez-betetzeak direla jotzen bada:
i) Aldian behin bidali beharreko finantza-informazioa.
ii) Arriskuei buruzko informazioa biltzen duen zentralari aitortutako datuak.
k) Bazkideei, aurkako finantza-alderdiei, bezeroei eta jendeari, oro har, egiazko informazioa emateko eginbeharra ez betetzea; arriskuei buruzko informazioa biltzen duen zentraletik jasotako datuei buruzko konfidentzialtasun-eginbidea ez betetzea; informazioa erabiltzea araudian aurreikusita ez dauden helburuetarako; edo arriskuen titular diren pertsonei buruzko txostenak eskatzea aipatu araudian berariaz baimendu gabeko kasuetan. Horren guztiaren salbuespena da, kaltetutakoen kopurua edo informazioaren garrantzia aintzat hartuta, ez-betetze horiek garrantzi txikikotzat jotzea.
l) Arau-hauste larriak, iruzurrezko ekintzak izan badira, edo tarteko pertsona fisiko edo juridikoak baliatuta egin badira.
m) Kreditu-erakunde batean partaidetza handia zuzenean edo zeharka eskuratzea, edo partaidetza hori zuzenean edo zeharka handitzea, lortutako boto-eskubideen edo kapitalaren proportzioa 17. artikuluan adierazitakoaren parekoa edo handiagoa bada, eta I. tituluko III. kapituluan adierazitakoa betetzen ez bada (berariaz, Espainiako Bankuari jakinarazteko betebeharra) .
n) Kreditu-erakunde batean partaidetza handia zuzenean edo zeharka lagatzea, edo partaidetza hori zuzenean edo zeharka murriztea, boto-eskubideen edo kapitalaren proportzioa 16. artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa bada, eta 21. artikuluan ezarritakoa betetzen ez bada.
ñ) Partaidetza handi baten titularraren eraginez kreditu-erakunde baten kudeaketa egoki eta zuhurra arriskuan jartzea.
o) Kreditu-erakundeak, haien talde finkagarriak edo osatzen duten finantza-taldeak antolaketa-egituran, barne-kontroleko mekanismoetan, edo administrazioeta kontabilitate-prozeduretan (arriskuaren kudeaketari buruzkoak ere barruan direla) hutsuneak erakustea, baldin eta hutsune horiek erakundearen, talde finkagarriaren edo osatzen duten finantza-taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen badute.
p) Espainiako Bankuak erakunde jakin bati berariaz eskatutako politika espezifikoak (kapital-koltxoiak, zuzkidurak, aktiboen tratamendua, edo jarduera, produktu edo sistemen berezko arriskuaren murrizketa) ez betetzea, politika horiek abian jarri ez badira Espainiako Bankuak horretarako jarritako epean eta baldintzetan, eta ez-betetze horrek erakundearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen badu.
q) Espainiako Bankuak jarritako mugapenak ez betetzea, erakunde jakin baten negozioei, eragiketei edo sareari dagokionez.
r) Kreditu-erakunde bateko administrariek Espainiako Bankuari 68.2.c artikuluak eskatzen duen kaudimen-arauak betetzera itzultzeko plana edo azaroaren 14ko 9/2012 Legean aipatutako esku-hartzeko edo berregituraketako planak ez igortzea, bidali behar direnean. Igorri ez dela ulertuko da igortzeko zehaztutako epea igaro bada, administrazioek erakundea betebehar hori egotea dakarren egoeraren batean zegoela jakin zutenetik edo jakin behar zutenetik kontatzen hasita.
s) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 395. artikuluan ezarritako mugak gainditzen dituen esposizioa onartzea.
t) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituen titulizazio-posizioan kreditu-arriskurako esposizioa onartzea.
u) Baliabide propioetan sartuta dauden tresnen titularrei ordainketak egitea, baldin eta horien ondorioz lege honetan edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako I. maila arrunteko kapitalaren, I. maila gehigarriko kapitalaren, II. mailako kapitalaren edo kapital-koltxoien eskakizunak ez betetzea badakarte.
v) Eskatutako informazioa ez argitaratzea, edo osatu gabe argitaratzea, edo oker argitaratzea, eta horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 431. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoetan eta 451.1 artikuluan xedatutakoa ez betetzea.
w) Zuzendaritza-organoek, zuzendari nagusiek edo parekoek eta kredituerakundearen jarduera garatzeko giltzarrizko postuetan dauden beste pertsona batzuek egokitasun-eskakizunak ez betetzea, Espainiako Bankuak hautemanez gero eskakizun horiek ez direla bete, eta errekerimendua igorri ostean konpontzen ez badira. Halaber, I. tituluko V. kapituluan aurreikusitako ordainsari-politikak eta gobernu korporatiboaren gainerako arauak ez betetzea, baldin eta ez-betetze horiek eragin berezia dutela jotzen bada, urratutako arau zehatzen garrantzia edo erakundearen ekonomiaeta finantzaegoera aintzat hartuta.
x) Egintzak edo eragiketak egitea, 5. artikuluaren babesean emandako arauak urratuz, baldin eta eragindako pertsonen kopurua, jokabidearen errepikapena, edo bezeroen konfiantzan eta finantza-sistemaren egonkortasunean eragindako ondorioak kontuan hartuta, ez-betetze horiek garrantzi handikotzat jotzen badira.
y) Arau-hauste larriak; horiek egin baino bost urte lehenago kreditu-erakundeari zehapen irmoa jarri bazaio administrazio-bidean, arau-hauste bera dela-eta.
93. artikulua. Arau-hauste larriak. Hauek dira arau-hauste larriak:
a) Baimena behar den kasuetan baimenik gabe ekintzak edo eragiketak egitea, baimenaren oinarrizko baldintzak ez betetzea, edo baimen hori aitorpen faltsuen bidez edo beste edozein bitarteko irregular baliatuta lortu izana, baldin eta arau-hauste larria ez bada, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
b) Jakinarazpenik ez egitea, nahitaezkoa den kasuetan, 92. artikuluko b) idatz-zatian zerrendatutako kasuetan, eta erakundearen administrazio-organoen edo akziodunen osaerari buruzkoa denean.
c) Legez xedatutako xede esklusiboarekin zerikusirik ez duten jarduerak oso noizbehinka egitea.
d) Lege-mailako antolamendueta diziplina-arauek edo Europar Batasuneko erregelamenduek debekatutako ekintza edo eragiketak egitea, edo haietan ezarritako eskakizunak bete gabe egitea, oso noizbehinkako gertaerak direnean.
e) Erregelamendu-mailako antolamendueta diziplina-arauek debekatutako ekintza edo eragiketak egitea, edo haietan ezarritako eskakizunak bete gabe egitea, oso noizbehinkako gertaerak izan ezean.
f) 5. artikuluaren babesean emandako arauak urratzen dituzten ekintza edo eragiketak egitea, baldin eta arau-hauste oso larria ez bada, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, oso noizbehinkako gertaerak izan ezean.
g) Kreditu-erakundeak, haien talde finkagarriak, edo osatzen duten finantza-taldeak baliabide propio nahikoa ez izatea, kaudimen-araudian eskatutakoari erreparatuta, edo
Espainiako Bankuak, hala badagokio, erakunde jakin bati eskatutakoa aintzat hartuta, eta egoera horri eustea sei hilabetez, gutxienez, baldin eta arau-hauste oso larria ez bada, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
h) Arriskuen mugapenaren alorrean indarrean dauden arauak ez betetzea, edota eragiketa aktibo edo pasibo jakin batzuen bolumenari muga kuantitatibo absolutu edo erlatiboak jartzeko beste edozein arau ez betetzea, baldin eta arau-hauste oso larria ez bada, aurreko artikuluan xedatutakoari jarraituz.
i) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 412. artikuluan ezarritako aktibo likidoak izateko eginbidea ez betetzea.
j) Interesak ordaintzeko diru-laguntzak edo beste laguntza publiko batzuen bidez egindako kreditu-eragiketetan, kasuan kasuko araubideak eskatzen dituen baldintza eta betekizunak ez betetzea.
k) Derrigorrezko erreserbak eta kaudimen-gabezia kasuetarako zuzkidurak edo kontabilitate-araudiak beste aktibo edo kontingentziak estaltzeko eskatutako konpentsaziopartidak nahikoa ez hornitzea.
l) Administrazio-organo eskudunari helarazi beharreko datu edo dokumentuak, edo dagozkion eginkizunetan eskatutako agiriak ez igortzea, edo osorik ez igortzea, edo oker igortzea, arau-hauste oso larria ez badakar. Idatz-zati honen ondorioetarako, dagokion araudian aurreikusitako epetik kanpo, edo organo eskudunak errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.
m) Batzar Orokorreko edo Biltzarreko administratzaileei ez helaraztea administrazioorgano gaituak jakinaraztea agindutako gertaeren edo egoeren berri, baldin eta arauhauste oso larria ez badakar, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
n) Bazkideei, aurkako finantza-alderdiei, bezeroei eta jendeari, oro har, egiazko informazioa emateko eginbeharra ez betetzea; arriskuei buruzko informazioa biltzen duen zentraletik jasotako datuei buruzko konfidentzialtasun-eginbidea ez betetzea; informazioa erabiltzea araudian aurreikusita ez dauden helburuetarako; edo arriskuen titular diren pertsonei buruzko txostenak eskatzea aipatu araudian berariaz baimendu gabeko kasuetan, baldin eta arau-hauste oso larria ez badakar, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
ñ) Iruzur egitea edo tartean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk jarrita kaudimenaren eta diziplinaren arloko arauen aurkako emaitza bat lortzea, baldin eta arauhauste oso larritzat jotzen ez bada, aurreko arau-hauste oso larria ez badakar.
o) Eragiketen kontabilizazioari buruz indarrean dauden arauak eta administrazioorgano eskudunari nahitaez jakinarazi behar zaizkion finantza-egoerak egiteari buruzkoak ez betetzea.
p) Kreditu-erakundeak, haien talde finkagarriak edo osatzen duten finantza-taldeak antolaketa-egituran, barne-kontroleko mekanismoetan, edo administrazioeta kontabilitate-prozeduretan (arriskuaren kudeaketari buruzkoak ere barruan direla) hutsuneak erakustea, baldin eta arau-hauste oso larria ez bada, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
q) Kreditu-erakundeen administrazioa zein zuzendaritza benetan gauzatzea, zuzenbidez haietan izaera horrelako kargurik ez duten pertsonen kasuan.
r) Espainiako Bankuak erakunde jakin bati berariaz eskatutako politika espezifikoak (zuzkidurak, aktiboen tratamendua, edo jarduera, produktu edo sistemen berezko arriskuaren murrizketa) ez betetzea, politika horiek abian jarri ez badira Espainiako Bankuak horretarako jarritako epean, baldin eta ez-betetze horrek arau-hauste larria ez badakar, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
s) Bezeroari arreta emateko sail edo zerbitzurik ez egotea, edo funtzionamendu okerra izatea; azken kasu horretan, Espainiako Bankuak horretarako emandako epea igaro ostean gabeziak konpondu ez badira.
t) Zuzendaritza-organoek, zuzendari nagusiek edo parekoek eta kredituerakundearen jarduera garatzeko giltzarrizko postuetan dauden beste pertsona batzuek egokitasun-eskakizunak ez betetzea. Halaber, I. tituluko V. kapituluan aurreikusitako ordainsari-politikak eta gobernu korporatiboaren gainerako arauak ez betetzea, baldin eta,
bi kasuetan ere, arau-hauste oso larria ez badakarte, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera.
u) Arau-hauste arinak egitea; horiek egin baino bi urte lehenago kreditu-erakundeari zehapen irmoa jarri bazaio administrazio-bidean, arau-hauste bera dela-eta.
94. artikulua. Arau-hauste arinak.
Honako hauek dira arau-hauste arinak: kreditu-erakundeek nahitaez bete beharreko
aginduak, antolamendueta diziplina-arauetan jasota daudenak, urratzea, baldin eta arauhauste larriak edo oso larriak ez badira, aurreko bi artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
95. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.
1.Arau-hauste oso larriak bost urtera preskribatuko dira, larriak lau urtera, eta arinak bi urtera.
2.Preskripzio-epea araua hautsi den egunean bertan hasiko da zenbatzen. Jarduera edo ez-egite jarraituaren ondorioz etor litezkeen arau-hausteetan, berriz, jarduera burututako eguna edo arau-hausteari dagokion azken egintzarena hartuko da hasieraeguntzat.
3.Preskripzio-epea eten egingo da zehapen-prozedura abiaraztean, interesdunari jakinarazita; dena dela, epea zenbatzeari berrekingo zaio espedientea sei hilabetez etenik egoten bada, eta etenaldi horren zergatia ezin bazaie espedientearen xede direnei egotzi.
Aurreko lerrokadaren ondorioetarako, ez da ulertuko etenaldia dagoenik baldin eta prozedura eteteko erabakiaren ondorioz gertatzen bada, eta 117. artikuluan ezarritakoaren babesean,
4.Zehapenak preskribatzeko erregimena izango da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritakoaren araberakoa.
III. KAPITULUA
Zehapenak
96. artikulua. Zehapenak.
1.Aurreko artikuluekin lotutako arau-hausteei kapitulu honetan aurreikusitako zehapenak ezarriko zaizkie.
2.Ezarritako zehapenak, haien aurka jarritako edozein errekurtso eta errekurtso horien emaitzak Europako Banku Agintaritzari jakinarazi behar zaizkio.
3.Bestelako xedapenik izan ezean, ondorengo artikuluetan araututako zehapenak aplikatuko zaizkie 89.4 artikuluan aipatutako subjektuei, eta haien administrazioedo zuzendaritza-kargudunei, dagokionaren arabera. Lege honen arabera arau-hauste oso larriak egin dituztenak partaidetza handien titularrak badira, edo 17. artikuluan jasotako eginbidea bete beharreko pertsonak zehatuko dira, 97. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazioedo zuzendaritza-kargudunei zehapenak ezarrita, 100. artikuluan xedatutakoaren arabera.
97. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.
1.Arau-hauste oso larriengatik, kreditu-erakunde arau-hausleari zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko zaizkio:
a) Isuna, erabakia hartuko duen organo eskudunaren iritziaren arabera, honako hauetako bat izan daiteke:
1.Arau-hausteak eragindako onuren halako hirutik bostera bitartekoa, onura horiek kuantifikatzeko modukoak badira.
2.Urteko negozio-bolumenaren % 5etik % 10era bitartekoa, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta; edota 5.000.000 eurotik 10.000.000 eurora bitarteko isuna, portzentajea zifra hori baino txikiagoa izanez gero.
Erakunde arau-hauslea beste enpresa baten filiala izanez gero, isunaren zenbatekoa erabakitzeko kontuan hartuko dira jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak.
b) Erakundeari emandako baimena ezeztatzea.
Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalen kasuan, ulertuko da baimenaren baliogabetzearen ordez Espainiako lurraldean eragiketa berriak hasteko debekua ezarriko zaiela.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurriak ere ezar daitezke:
a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.
b) Akziodun erantzulearen edo erantzuleen boto-eskubideak etetea, baimenerako eskakizunak ez betetzetik eta partaidetza handien eskuratzeei aplikatu beharreko eskakizunak ez betetzetik sortutako arau-hauste oso larrietan.
c) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratzea.
98. artikulua. Zehapenak arau-hauste larriak egiteagatik.
1.Arau-hauste larriengatik, kreditu-erakundeari isuna jarriko zaio, ebazteko eskumena duen organoaren iritziaren arabera:
a) Arau-hausteak eragindako onuren halako bitik hirura bitartekoa, onura horiek kuantifikatzeko modukoak badira.
b) Urteko negozio-bolumenaren % 3tik % 5era bitartekoa, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta; edota 2.000.000 eurotik 5.000.000 eurora bitarteko isuna, portzentajea zifra hori baino txikiagoa izanez gero.
Erakunde arau-hauslea jatorrizko enpresa baten filiala izanez gero, isunaren zenbatekoa erabakitzeko kontuan hartuko dira jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:
a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.
b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea; edo ohartarazpen pribatua.
99. artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.
1.Arau-hauste arinengatik, kreditu-erakundeari isuna jarriko zaio, ebazteko eskumena duen organoaren iritziaren arabera:
a) Arau-hausteak eragindako onuren halako bitik hirura bitartekoa, onura horiek kuantifikatzeko modukoak badira.
b) Urteko negozio-bolumenaren % 0,5etik % 1era bitartekoa, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta; edota 100.000 eurotik 1.000.000 eurora bitarteko isuna, portzentajea zifra hori baino txikiagoa izanez gero.
Erakunde arau-hauslea jatorrizko enpresa baten filiala izanez gero, isuna erabakitzeko kontuan hartuko dira jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko baliabide propioak.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:
a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.
b) Ohartarazpen pribatua.
100. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste oso larriak egiteagatik.
1.Kreditu-erakunde arau-hausleari arau-hauste oso larriak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, honako zehapen hauetako bat edo gehiago jar dakizkie izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei:
a) 5.000.000 € arteko isuna bakoitzari.
b) Kreditu-erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea, gehienez ere hiru urtez.
c) Kreditu-erakundeko kargutik kentzea eta erakunde berean administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea bost urtez, gehienez ere.
d) Edozein kreditu-erakundetan edo finantza-sektoreko erakundetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea, eta hala badagokio, arauhausleak kreditu-erakunde batean betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea hamar urtez, gehienez ere.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:
a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.
b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea.
101. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste larriak egiteagatik.
1.Kreditu-erakunde arau-hausleari arau-hauste larriak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, honako zehapen hauetako bat edo gehiago jar dakizkie izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei:
a) 2.500.000 € arteko isuna bakoitzari.
b) Kargutik kentzea, gehienez ere urtebetez.
c) Kargutik kentzea eta kreditu-erakunde berean administrazioedo zuzendaritzakarguak betetzeko gaitasun gabe uztea, gehienez ere bi urtez.
d) Edozein kreditu-erakundetan edo finantza-sektoreko erakundetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea, eta hala badagokio, arauhausleak kreditu-erakunde batean betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea bost urtez, gehienez ere.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:
a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.
b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea.
102. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste arinak egiteagatik.
1.Kreditu-erakunde arau-hausleari arau-hauste arinak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, honako zehapen hauetako bat edo gehiago jar dakizkie izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei:
a) 500.000 € arteko isuna bakoitzari.
b) Ohartarazpen pribatua.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako zehapenez gainera, arau-hausleari eskatu ahal izango zaio bere jokabidea bertan behera uzteko, eta ez dezala errepikatu.
103. artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.
Arau-hauste oso larriak, larriak edo arinak egiteagatik kasu bakoitzean aplikatuko diren zehapenak erabakiko dira honako irizpide hauek oinarri hartuta:
a) Arau-haustearen izaera eta garrantzia.
b) Gertaeretan izandako erantzukizun-maila.
c) Arau-haustearen larritasuna eta iraupena.
d) Arau-haustea ekarri duten egintza edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak, edo eragotzitako galerak, halakorik balego.
e) Arau-haustearen erantzule den pertsona juridikoaren finantza-sendotasuna, pertsona juridiko erantzulearen negozio-bolumena aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.
f) Arau-haustearen erantzule den pertsona fisikoaren finantza-sendotasuna, pertsona fisiko erantzulearen urteko diru-sarrerak aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.
g) Gertaerek finantza-sisteman edo nazioko ekonomian eragiten dituzten ondorio kaltegarriak.
h) Arau-haustea zuzentzea arau-hauslearen beraren ekimenez.
i) Eragindako kalte edo galerak konpontzea.
j) Arau-hausteak hirugarrenei sortutako galerak.
k) Agintaritza eskudunarekiko lankidetza-maila.
l) Arau-haustearen ondorio sistemikoak.
m) Arau-hausleak erakunde arau-hauslean duen ordezkaritza-maila.
n) Baliabide propio nahikorik ez den kasuetan, legez eskatutako maila lortzeko edo maila horri eusteko sortutako balizko arazo objektiboak.
ñ) Arau-hauslearen aurreko jokabidea, dagozkion antolamendueta diziplina-arauak direla-eta, azken bost urteetan ezarritako balizko zehapenak aintzat hartuta.
104. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen erantzukizuna.
1.Kreditu-erakundean administrazioedo zuzendaritza-karguak dituztenak arauhausteen erantzule izango dira, pertsona horien jokabide maltzur edo zabarrari egotz dakiokeen arau-haustea izanez gero.
2.Administratzaileak edo administrazio-organoetako kideak ez dira erantzuletzat hartuko honako kasu hauetan:
a) Administrazio-organoetako kideak ez baziren joan kasuan kasuko bileretara, justifikatutako arrazoia izanda, edo arau-hausteak eragin zituzten erabakien inguruan berariaz kontra bozkatu edo beren botoa babestu baldin bazuten.
b) Arau-hausteak batzorde betearazleei, eginkizun betearazleak dituzten administrazio-organoetako kideei, zuzendari nagusiei edo pareko organoei soilik egoztekoak badira.
105. artikulua. Kreditu-erakundeetako talde finkagarrien erantzukizuna.
1.Arau-hausteak izanez gero 92., 93. eta 94. artikuluetan tipifikatuak eta kredituerakundeen talde finkagarrien eginbideei buruzkoak, erakunde obligazioduna zehatuko da, eta egoki izanez gero, bai eta haren administratzaile eta zuzendariak ere.
Halaber, arau-hauste horiek izanez gero finantza-taldeen eginbeharrei buruzkoak, lege honetan aurreikusitako zehapen-neurriak erakunde obligaziodunari aplikatuko zaizkio, kreditu-erakundea edo balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa izanez gero, baldin eta azken kasu horretan Espainiako Bankuari badagokio finantza-talde horren ikuskapen gehigarriaren koordinatzaile-zereginetan jardutea. Neurri zehatzaile horiek ezarri ahal izango zaizkie, halaber, egoki izanez gero, erakunde obligaziodunaren administratzaile eta zuzendariei.
2.Aplikatu beharreko zehapena 97.1.b artikuluan aurreikusitako baimena ezeztatzea izanez gero, eta talde finkatuaren buru den finantza-erakundeak kredituerakunde izaera izango ez balu, nahitaezko disoluzio-zehapena ezarriko zaio, eta likidazio-aldia zabalduko da.
3.Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitakoa edo 92.b.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, pertsona fisikoei edo kreditu-erakundeak ez diren pertsona juridikoei zehapenak ezarri behar zaizkienean, aplikatu beharko da lege honetan kreditu-erakunde izaera duten erakundeentzat ezarritakoa, aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren kalterik gabe.
106. artikulua. Administrazio-organoko kideen aldi baterako izendapena.
Eteteko edo kentzeko zehapenek eragindako pertsonen kopurua eta kargua direlaeta, kreditu-erakundearen administrazioan eta zuzendaritzan jarraipena bermatze aldera, Espainiako Bankuak erabaki dezake behin-behinean izendatzea beharrezkoak diren kideak, administrazio-organoak administratzaile batek edo gehiagok hartutako erabakiak hartzeko aukera izan dezan, eginkizunak zehaztuta. Pertsona horiek beren karguak beteko dituzte, kreditu-erakundearen organo eskudunaren bidez, berehala deituta, izendapenak egin eta izendatuek karguak hartu arte, hala badagokio, etenaldia igaro arte.
IV. KAPITULUA
Prozedura-arauak
107. artikulua. Zehapenak ezartzeko prozedura.
1.Lege honetan aurreikusitako zehapenak ezartzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, xedatutako prozedura eta printzipioen arabera, aurreikusitako artikuluetan jasotako berezitasunekin, eta hura garatzeko xedapenetan jasotakoari jarraituz.
2.Bai kreditu-erakundeei, bai haietan administrazioedo zuzendaritza-karguak dituztenei ezarriko zaie, ahal dela, erabaki bakar batean, zehapen-prozedura bakar baten izapideen emaitza.
108. artikulua. Arau-hauste arinetan aplikatzeko prozedura.
Arau-hauste arinen kasuan, zehapena ezarri ahal izango da prozedura erraztua izapidetu ostean, erakunde interesdunaren entzunaldia eta dagozkion administrazioedo zuzendaritza-kargudunena soilik nahitaezkoak izanda.
109. artikulua. Instrukziogileordeen edo idazkariordeen izendapena.
Prozedura hasteko erabakian bertan, edo prozeduran zehar, instrukziogile edo idazkarien albokoak izendatu ahal izango dira, espedientearen konplexutasunagatik komenigarria izanez gero. Instrukziogileordeek instrukziogilearen zuzendaritzapean dihardute.
110. artikulua. Frogak egitea.
Kargu-orriari erantzunez, instrukziogileak erabaki ahal izango du, ofizioz edo interesdunenek eskatuta, aipatutako orriari alegazioak egitean, beharrezkotzat jotako proba gehigarriak.
111. artikulua. Behin-behineko neurriak.
1.Prozedura hasi aurretik, eta urgentziazko arrazoiak egonez gero, Espainiako Bankuak, ofizioz edo alde batek eskatuta, egoki iritzitako behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu, ikuskapen-eginkizuna egoki betetzea bermatzeko, eta eman daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko. Gero, zehapen-prozedura hasteko erabakian, neurri horiek berretsi, aldatu edo ezetsi egin beharko dira.
2.Halaber, prozedura irekitzeko organo eskudunak, arrazoiak adierazita eta ebazpenaren eraginkortasuna bermatze aldera, erabaki ahal izango ditu beharrezkoak jotako behin-behineko neurriak, prozeduraren amaiera egokia bideratzeko, arauhaustearen ondorioen iraupena eragozteko, eta interes orokorren eskakizunak bermatzeko.
3.Behin-behineko neurriak hartu dituen organoak argitara ditzake, haien izaera eta kasuaren xehetasunak aintzat hartuta egoki iritziz gero, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak,
60. artikuluan xedatutakoaren arabera, bereziki hartzaileak ez baditu bere borondatez betetzen.
4.Har daitezkeen behin-behineko neurrien artean dago ustezko arau-hauslearen jarduera edo egoki iritzitako beste edozein etetea, finantza-sistema edo eragindako interes ekonomikoak babesteko komenigarria izanez gero.
112. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen behin-behineko eginkizun-gabetzea
1.Espedientea hasteko erabakian edo espedientearen izapideak egitean, xedatu ahal izango da kreditu-erakundean administrazioedo zuzendaritza-kargudunen eginkizunen behin-behineko etetea, arau-hauste oso larrien ustezko erantzuleak baldin badira, baldin eta egokia dela uste bada finantza-sistema eta kaltetutako interes ekonomikoak babesteko. Etete hori Merkataritza Erregistroan eta dagozkion gainerako erregistroetan inskribatuko da.
2.Behin-behineko eteteak sei hilabeteko iraunaldia izango du gehienez, espedientearen etenaldi horren zergatia interesdunari egoztekoa ez bada, eta edozein unetan altxa daiteke, ofizioz edo interesdunak eskatuta.
3.Behin-behineko etenaldia zenbatuko da, eteteko zehapenak betetzearen ondorioetarako.
4.Artikulu honetan aurreikusitako behin-behineko eteteari aplikatuko zaio 106. artikuluan xedatutakoa, administrazio-organoko kideak aldi baterako izendatzeari dagokionez.
113. artikulua. Zehapenak bete beharra eta administrazio-bidean aurkaratzea.
1.Lege honi jarraiki jarritako zigorrak ez dira exekutatuko harik eta administraziobideari amaiera jarri arte.
2.Prozedurari amaiera jartzen dioten Espainiako Bankuaren zehapen-ebazpenen aurka, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari jar dakioke gorako errekurtsoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz.
114. artikulua. Isuna dakarten zehapenak.
1.Zehapena isuna izanez gero, zenbatekoa Altxorrean sartu beharko da.
2.Aurreko paragrafoan aipatutako zehapena ez bada betetzen adierazitako epean, betearazpen-bidean erreklamatu ahal izango da, aplikatu beharreko prozedura-arauen arabera.
115. artikulua. Zehapenak argitara ematea.
1.Zehapenak ezartzea, ohartarazpen pribatuaren kasuan izan ezik, dagozkien kreditu-erakunde eta goi-kargudunen administrazio-erregistroetan jasoko da.
2.Eteteko, kargua uzteko, eta kargua utzi eta desgaitzeko zehapenak, betearaztekoak direnean, jasoko dira, halaber, Merkataritza Erregistroan, eta hala badagokio, Kooperatiben Erregistroan.
3.Behin-behineko administrazio-organoko kideen edo administratzaileen izendapena, 106. artikuluari jarraituz, jasoko da, halaber, dagozkion erregistroetan.
4.Kreditu-erakundeari zein administrazioedo zuzendaritza-kargudunei ezarritako zehapenak betearaztekoak direnean, hurrengo Batzar Orokorrean edo biltzarrean jakinaraziko dira.
5.Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, administrazio-bidean irmoak direnean. Ohartarazpen publikoak ere berdin argitaratuko dira. Arau-hauste larriengatik ezarritako gainerako zehapenetarako, Espainiako Bankuak xeda dezake Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzea, administrazio-bidean irmoak badira.
6.Datuak babesteko araudiaren kalterik gabe, arau-hauste oso larriak eta larriak egiteagatik ezarritako zehapen eta ohartarazpenak Espainiako Bankuaren webgunean ere argitaratu beharko dira, hamabost laneguneko epean, zehapen edo ohartarazpen hori administrazio-bidean irmoa den egunetik zenbatzen hasita. Arau-haustearen mota eta izaerari, eta zehatutako pertsona fisiko edo juridikoaren identitateari buruzko informazioa argitaratuko da. Informazio hori webgunean jasoko da ondorengo bost urteetan.
Espainiako Bankuak erabaki ahal izango du zehapena argitaratzea zehatutako subjektuaren izena eman gabe, honako egoera hauetako batean:
a) Zehapena pertsona fisiko bati ezartzen bazaio, eta aldez aurreko ebaluazio baten ostean, datu pertsonalak argitaratzea proportziogabea dela iritziz gero.
b) Argitaratzeak arriskuan jar badezake finantza-merkatuen egonkortasuna edo abian dagoen ikerketa penal bat.
c) Argitaratzeak proportziorik gabeko kaltea eragin badiezaieke inplikatuta dauden erakunde eta pertsona fisikoei, kaltea zehazteko modua dagoen heinean.
7.Argitaratutako zehapena administrazio-bidean edo auzibidean errekurritu bada, Espainiako Bankuak argitaratuko du, atzerapenik gabe, errekurtsoaren izapideen egoerari buruzko informazioa, eta haien emaitza.
116. artikulua. Arau-hausteen jakinarazpena.
Kreditu-erakundeek prozedura egokiak izan behar dituzte, enplegatuek arau-hausteak jakinarazteko, erakunde barruan, kanal independente, berariazko eta autonomoaren bidez. Prozedura horiek konfidentzialtasuna bermatu beharko dute, bai arau-hausteei buruzko informazioa ematen duen pertsonari dagokionez, bai arau-haustearen ustezko erantzule diren pertsona fisikoei dagokienez.
Halaber, erakundeek bermatu behar dute erakundean egindako arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten enplegatuei babesa ematea, errepresaliak, diskriminazioak eta beste edonolako tratu bidegabeak direla-eta.
117. artikulua. Prozedura penalekin batera gertatzea.
Titulu honetan jasotako zehatzeko ahalaren egikaritzea independentea izango da balizko delitu edo izaera penaleko faltekiko. Hala eta guztiz ere, prozesu penal bat izapidetzen ari bada gertaera berdinengatik, edo beste batzuengatik, titulu honen arabera zehapena izan dezaketenetatik bereiztea arrazionalki ezinezkoa denean, administrazioprozedura etenda geratuko da, haiei dagokienez, agintari judizialek erabaki irmoa eman arte. Prozedura berriro hastean, hala badagokio, emango den ebazpena errespetatu beharko du erabaki horretan jasotako gertaerei buruzko irizpena.
118. artikulua. Zehapen-jardueren memoria Gorte Nagusiei igortzea.
Espainiako Bankuak zehapen oso larriak eragin dituzten jarduketen memoria bidaliko die urtero Gorte Nagusiei.
Lehenengo xedapen gehigarria. Lehentasunezko partaidetzak zenbatzeko eskakizunak, kaudimen-araudiaren eta haiei eta zor-tresna jakin batzuei aplikatu behar zaien zergaaraubidearen ondorioetarako.
1.Lehentasunezko partaidetzak 1. maila gehigarriko kapitalak direla joko da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako ondorioetarako, baldin eta erregelamendu horren bigarren zatiko I. tituluko 3. kapituluan edo hamargarren zatiko I. tituluko 2. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
2.Aurreko paragrafoan deskribatutako baldintzak betetzen dituzten lehentasunezko partaidetzei xedapen gehigarri honen 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako araubide fiskala aplikatuko zaie, honako eskakizun gehigarri hauek betetzen badituzte:
a) Espainiar kreditu-erakunde batek edo Espainian edo Europar Batasuneko lurralde batean, paradisu fiskal ez denean, egoitza duen sozietate anonimo batek jaulkiak izatea, eta haren boto-eskubide guztiak, zuzenean edo zeharka, espainiar kreditu-erakunde batenak izatea, haren jarduera edo xede bakarra lehentasunezko partaidetzak jaulkitzea bada.
b) a) idatz-zatian aurreikusitako sozietate filial batek egindako jaulkipenen kasuan, lortutako baliabide guztiak, jaulkipeneta kudeaketa-gastuak zenbatu gabe, filial jaulkitzailearen kreditu-erakunde nagusian inbertituta egon behar dute etengabe, zuzenean kreditu-erakunde nagusi horren eta partaide den talde edo azpitalde finkagarriaren arriskuen eta finantza-egoeraren mende geratzen direla.
c) Titularrei eskubide politikoak ez ematea, dagozkien jaulkipen-baldintzetan ezarritako salbuespenezko kasuetan izan ezik.
d) Etorkizuneko jaulkipenen lehentasunezko harpidetze-eskubiderik ez ematea.
e) Merkatu arautuetan, negoziazio-sistema aldeaniztunetan edo beste merkatu antolatu batzuetan kotizatzea.
f) Saltzeko eskaintza publikoak soilik bezero edo inbertitzaile profesionalei zuzendutako tarte bat izan behar du, gutxienez horren guztizkoaren % 50ekoa. Inbertitzaileon kopuruak ezin du 50etik beherakoa izan, eta ez da aplikatuko Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 78 bis.3.e) artikuluan aurreikusitakoa.
g) Sozietate kotizatu ez diren erakundeen jaulkipenen kasuan, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 495. artikuluaren arabera, lehentasunezko partaidetzen gutxieneko balio nominal unitarioa 100.000 eurokoa izango da, eta gainerako jaulkipenen lehentasunezko partaidetzen gutxieneko balio nominal unitarioa, berriz, 25.000 eurokoa.
3.Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera jaulkitako lehentasunezko partaidetzen zerga-erregimena hau izango da:
a) Ordainsariak gastu kengarriak izango dira erakunde jaulkitzailearentzat.
b) Lehentasunezko partaidetzetatik sortutako errentak kalifikatuko dira kapital propioak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako errendimendu gisa, azaroaren 28ko 35/2006 Legeak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzkoak, 25.2. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
c) Sozietate filial batek egindako jaulkipenetan, ez dute inolako atxikipenik izango lortutako etekinak kreditu-erakunde nagusian gordailatuz gero. Aplikatuko zaie, egoki izanez gero, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko legearen testu bateginaren 14.1.f artikuluan xedatutako salbuespena.
d) Establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergadunek lortutako lehentasunezko partaidetzetatik sortutako errentek ez dute zerga hori ordaindu behar izango, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko legearen testu bateginaren
14. artikuluan zor publikotik eratorritako errendimenduetarako zehaztutako baldintza beretan.
e) Lehentasunezko partaidetzak jaulkitzearen ondorioz egindako eragiketei ez zaie aplikatuko ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren sozietate-eragiketen modalitatea.
4.Talde edo azpitalde bateko kreditu-erakunde nagusiak Zerga Administrazioari eta finantza-ikuskapenaz arduratzen diren erakundeei jakinarazi beharko dizkie, erregelamendu bidez ezarritako moduan, xedapen gehigarri honen 2.a idatz-zatian aipatutako filialek egindako jarduerak. Halaber, haiek jaulkitako baloreen titular diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mendekoen identitatearen berri eman beharko die, bai eta espainiar lurraldean ezarritako establezimendu iraunkorraren bidez balore horietatik errentak jasotzen dituzten Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zergaren mendekoen identitatea ere.
5.Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa aplikatuko da, halaber, 2.a idatz-zatiak aipatutako erakunde nagusia beste estatu bateko zuzenbidearen mende dagoenean.
6.Halaber, 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako erregimena aplikatuko zaie 2. paragrafoko a) , b) , c) , d) eta e) idatz-zatietan aurreikusitako eskakizunak betetzen dituzten kreditu-erakundeek egindako zor-tresnen jaulkipenei. Kasu horietan, 2. paragrafoko a) idatz-zatian aipatutako berariazko jarduera edo xedea izango da, bai lehentasunezko partaidetzak jaulkitzea, bai beste finantza-tresna batzuk jaulkitzea.
Halaber, 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako erregimena aplikatuko zaie merkatu arautuetan kotizatzen duten baloreei, negoziazio-sistema multilateralei edo beste merkatu antolatuei eta hipoteka-titulizazioko funtsen kontura jaulkitakoei (Funtsen eta Titulizazio Hipotekarioko Funtsen araudiari buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legeak arautuak) , eta aktiboen titulaziorako funtsei (Kreditu-erakundeen Espainiako legeria Bankukoordinaziorako Bigarren Zuzentarauari Egokitzeko eta finantza-sistemari buruzko beste aldaketa batzuk egiteko apirilaren 14ko 3/1994 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren bidez arautuak) .
7.3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako zerga-erregimena aplikatuko zaie, halaber, kreditu-erakundeak ez diren erakunde kotizatuek jaulkitako lehentasunezko partaidetzei, edo Espainian edo Europar Batasuneko lurralde batean, paradisu fiskal ez denean, egoitza duen sozietate anonimo batek jaulkiak direnei, haren boto-eskubide guztiak, zuzenean edo zeharka, kreditu-erakundeak ez diren erakunde kotizatuei badagozkie. Kasu horietan, lehentasunezko partaidetzek eskakizun hauek bete beharko dituzte:
a) 2. paragrafoko b) , c) , d) , e) , f) eta g) idatz-zatietan aurreikusitakoak izatea.
b) Jaulki eta ordaindu direnak izatea.
c) Erakunde jaulkitzaileak edo haren filialek eskuratuak ez izatea, ez eta erakunde jaulkitzailea, zuzeneko edo zeharkako partaidetza gisa, % 20tik gorako boto-eskubide edo kapitalaren jabe den erakunde batek eskuratuak ere.
d) Erakunde jaulkitzaileak eskuratzea ez finantzatu izana, ez zuzenean, ez zeharka.
e) Kreditu-hurrenkerari dagokionez, erakunde jaulkitzailearen zein talde edo azpitalde finkagarriko nagusiaren hartzekodun mendeko edo bestelako guztien atzetik, eta akziodun arrunten aurretik izango dira.
f) Kreditu-hurrenkera hobetuko duen berme batek ez estaltzea honako erakunde hauetako baten kaudimen-gabezia edo likidazioa:
i) erakundea edo haren filialak
ii) erakundearen jatorrizko enpresa edo haren filialak
iii) aurreko i) eta ii) tartekietan aipatutako erakundeekin lotura estuak dituen edozein enpresa. Ondorio horietarako, lotura estuak daudela joko da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 4.1.38 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
g) Kaudimen-gabezia edo likidazioa gertatuz gero, lehentasunezko partaidetzen kreditu-hurrenkera hobetuko duen kontratu bidezko edo bestelako akordiorik ez izatea.
h) Betiko izatea, eta xedapen arautzaileek ez aurreikustea erakundearen pizgarririk itzultzeko.
i) Arautzeko xedapenetan erosteko aukera bat edo gehiago aurreikusiz gero, aukera horiek egikaritzea jaulkitzailearen borondatearen mende soilik egotea.
j) Itzultzeko edo berrerosteko aukera bosgarren urtetik aurrera soilik izatea.
k) Partaidetzek edukitzaileei ordainsariak sortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
i) partida banagarrien kontura ordaintzea
ii) maila ez dadila aldatu erakunde jaulkitzailearen edo jatorrizko enpresaren kreditukalitatearen arabera
iii) tresnak arautzen dituzten xedapenek erakundeei diskrezionalitate osoa ematea erakundeari uneoro, ordainsarien ordainketak bertan behera uzteko, epealdi mugagabean eta metatze-efekturik gabe, eta erakundeak bertan behera utzitako ordainketa horiek erabiltzeko aukera izatea, mugapenik gabe, bere obligazioei aurre egiteko, epemugara iristen diren heinean
iv) ordainsarien ordainketa bertan behera uztea ez dadila hartu erakunde jaulkitzailearen ez-ordaintze gisa
v) ordainsarien ordainketa bertan behera uzteak erakunde jaulkitzaileari ez mugapenik sortzea, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.
l) erakunde jaulkitzaileak edo jatorrizkoak, edo talde edo azpitalde finkagarriak kontabilitate-galera adierazgarriak edo baliabide propioen beherakada handia izanez gero, lehentasunezko partaidetzen jaulkipen-baldintzek mekanismo bat ezarri beharko dute, edukitzaileen partaidetza bermatzeko, galera arruntak edo etorkizunekoak xurgatze aldera, eta birkapitalizatze-prozesuak kaltetu gabe, bai partaidetzak erakunde jaulkitzailearen edo jatorrizkoaren akzio arrunt bihurtuz, bai haien balio nominala murriztuz.
8.Bestalde, 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako zerga-erregimena aplikatuko zaie, halaber, Espainian egoitza duten sozietateek edo enpresa-erakunde publikoek jaulkitako zor-tresnei. Kasu horietan, zor-tresnek bete beharko dituzte 2. paragrafoko c) ,
d) eta e) idatz-zatietan aurreikusitako baldintzak.
Horrez gainera, zerga-erregimen hau aplikatuko zaie Europar Batasuneko lurralde batean, paradisu fiskal ez denean, egoitza duen sozietate batek jaulkitako zor-tresnei, haren boto-eskubide guztiak, zuzenean edo zeharka, aurreko lerrokadan aipatutako Espainian egoitza duten erakundeei badagozkie. Kasu horietan, zor-tresnek bete beharko dituzte 2. paragrafoko b) , c) , d) eta e) idatz-zatietan aurreikusitako baldintzak.
9.6. eta 8. paragrafoetan aipatutako zor-tresnen jaulkipenei ez zaie aplikatuko, kapitaleta erreserba-arrazoiak tarteko, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 405. eta
411.artikuluetan ezarritako mugapena.
Bigarren xedapen gehigarria. Obligazioak jaulkitzeko mugak.
Kreditu-erakundeei aplikatuko zaie uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 510. artikuluan xedatutakoa.
Hirugarren xedapen gehigarria. Finantza-errentamenduko eragiketak.
1.Finantza-errentamenduko eragiketatzat hartuko dira ondasun higigarri edo higiezinen erabilera lagatzea xede duten kontratuak, helburu horretarako eskuratu badira, etorkizuneko erabiltzailearen zehaztapenen arabera, kuoten aldizkako ordainketaren truke. Lagatako ondasunak erabiltzaileak eraginda geratuko dira, nekazaritza-, arrantza-, industria-, merkataritza-, zerbitzuedo lanbide-ustiapenei. Finantza-errentamenduko kontratuak nahitaez emango du erosteko aukera, amaieran, erabiltzailearen alde.
Edozein arrazoi dela-eta, erabiltzaileak ez badu eskuratzen kontratuaren xedea, errentatzaileak beste erabiltzaile bati laga ahal izango dio, aurreko lerrokadan ezarritako printzipioa urratu dela jo gabe, ondasuna ez eskuratu izanagatik, erabiltzaile berri horren zehaztapenen arabera.
2.Osagarri gisa, finantza-errentamenduen eragiketak egiten dituzten erakundeek honako jarduera hauek ere egin ahal izango dituzte:
a) Lagatako ondasunak mantentzea eta artatzea.
b) Gaur egungo edo etorkizuneko finantza-errentamenduko eragiketa bati lotutako finantzaketa ematea.
c) Finantza-errentamenduen eragiketetan bitartekari eta kudeatzaile izatea.
d) Errentamendu ez finantzarioko jarduerak, erosteko aukera batez osatu daitezkeenak edo ez.
e) Aholkularitza ematea eta txosten komertzialak egitea.
Laugarren xedapen gehigarria. Administrazio-erregistroetan inskribatu gabeko erakundeen ikuskapena.
1.Finantza-erakundeentzat legez aurreikusitako administrazio-erregistroren batean inskribatu gabe, jendeari aktiboko edo pasiboko finantza-eragiketak edo finantzazerbitzuak eskaintzen dizkieten pertsona fisiko edo juridikoei dagokienez, haien izaera edonolakoa izanda ere, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari ahalmena ematen zaio, ofizioz edo Espainiako Bankuak edo beste edozein agintaritzak eskatuta, jarduera hauei ekiteko:
a) Erakunde horiei eskatzea, berez edo Espainiako Bankuaren bitartez, finantzajarduerei buruzko informazioa, bai kontabilitateari buruzkoa bai bestelako, egoki iritzitako zehaztasun-mailaren eta aldizkakotasunaren arabera.
b) Beharrezkotzat jotako ikuskapenak egitea, berez edo Espainiako Bankuaren bitartez, pertsona edo erakunde horien finantza-jardueren edozein alderdi argitzeko, eta ordenamendu juridikoaren araberakoak direla ziurtatzeko, edo aurreko paragrafoan aipatutako informazioak egiaztatzeko.
2.Aurreko 1.a paragrafoari jarraituz eskatutako informazioa horretarako ezarritako epean, edo berariaz emandako epean ez ematea, emandako informazioa egiazkoa ez izatea, eta 1.b paragrafoan aipatutako ikuskapen-jarduerei ezezkoa ematea edo eragoztea arau-hauste oso larritzat hartuko dira, IV. tituluan aurreikusitako ondorioetarako. IV. tituluan aurreikusitako zehapenak, arau-hauste horiei dagokienez, ezarri ahal izango dira
informazioa bere garaian aurkezten ez den bakoitzean, edo ikuskapen-jarduerei ezezkoa ematen zaien bakoitzean edo eragozten diren bakoitzean.
Bosgarren xedapen gehigarria. Babes-sistema instituzionalen araubide juridikoa.
1.Espainiako Bankuak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren bigarren zatitik zortzigarrenera artekoetan aurreikusitako betekizunetatik salbuetsi ahalko ditu babeserako sistema instituzional batean sarturik dauden kreditu-erakundeak, esandako sistema hainbat kreditu-erakunderen arteko kontratu-akordioaren bitartez eratu bada eta aipatutako erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako eskakizunak eta honako hauek betetzen baditu:
a) Entitate nagusi bat izatea, negozio-politika eta -estrategiak ezartzen dituena, era loteslean, bai eta barne-kontrolaren maila eta neurriak eta arriskuen kudeaketa ere. Entitate nagusi horren ardura izango da babes-sistema instituzionalaren oinarri finkatuko erregulazio-eskaerak betetzea.
b) Aipatu erakunde nagusia izan dadila babes-sistema instituzionala osatzen duten kreditu-erakundeetako bat, edo guztien partaidetza duena, eta sistemaren zati izan dadila.
c) Babes-sistema instituzionala eratzen duen kontratu bidezko akordioak izan dezala sistema osatzen duten entitateen elkarrekiko kaudimeneta likidezia-konpromisoa, haietako bakoitzaren baliabide propio konputagarri guztiak hartzen dituela, kaudimenlaguntzari dagokionez. Elkar laguntzeko konpromisoak barnean hartuko ditu kideen arteko laguntza berehala balia daitezkeen funtsen bidez gauzatzeko beharrezkoak diren aurreikuspenak.
d) Babes-sistema instituzionala osatzen duten erakundeek parteka ditzatela emaitza guztiak, gero proportzionalki banatzeko, bakoitzak sisteman izandako parte-hartzearen arabera.
e) Kontratu bidezko akordioak ezar dezala erakundeek sisteman egon behar dutela 10 urtez, gutxienez, eta epe hori amaitu ostean, uzteko asmoa izanez gero, 2 urte lehenago jakinarazi behar dute.
Horrez gainera, akordioak barnean hartu behar du bajak nolabait zehatzen dituen araubidea, erakundeek babes-sistema instituzionalean parte hartze egonkorragoa izan dezaten.
f) Espainiako Bakuaren iritziz, bete daitezela finantza-erakundeen baliabide propioei buruzko araudian aurreikusitako eskakizunak, % 0ko arrisku-haztapena esleitzeko babessistema instituzionala osatzen duten parte-hartzaileen esposizioei.
2.Espainiako Bankuari dagokio aurreko betekizunak egiaztatzea, xedapen honetan aurreikusitako ondorioetarako.
3.Babes-sistema instituzional bat osatzen duten erakundeetako batek sistema hori utzi aurretik, Espainiako Bankuak ebaluatuko du, bai sistema utzi nahi duen erakundearen banakako bideragarritasuna, bai sistemaren eta gainerako parte-hartzaileen bideragarritasuna lotura eten ostean.
Xedapen honetan aurreikusitakoaren arabera eratutako erakundeak Aurrezki Kutxak direnean, erakunde zentrala sozietate anonimoa izango da, eta guztiek batera kontrolpean edukiko dute, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluak xedatu bezala.
Seigarren xedapen gehigarria. Indargabetutako araudiari buruzko aipamenak.
Ordenamendu juridikoan arau indargabetuei egindako erreferentziei dagokienez, xedapen indargabetzailean aurreikusitakoari jarraituz, lege honetan egindako aurreikuspenetara igortzen dutela ulertuko da.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Ekintza nominatiboak eta jarduera ekonomikoa.
1.Sozietate anonimoaren forma hartzen duten kreditu-erakundeen kapitala ordeztuko da, nolanahi ere, akzio nominatiboen bidez.
2.Kreditu-erakundeek ekitaldi ekonomikoa doituko dute urte naturalaren arabera.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide juridikoa.
Kreditu Ofizialeko Institutua kreditu-erakundetzat hartuko da, ondorio guztietarako, berariazko legedian aurreikusitako berezitasunak aintzat hartuta.
Zehazki, lege honetan aurreikusitakoari dagokionez, aplikatuko zaizkio II., III. eta IV. tituluak, erregelamenduz zehaztutako salbuespenak eta informazio-erreserbaren betebeharraren alorrean aurreikusitakoa aintzat hartuta.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Elkarren bermeko sozietateen antolamendueta diziplina-araubidea.
1.Elkarren bermerako sozietateek eta birfidantzamendu-sozietateek, bai eta haietako administrazioedo zuzendaritza-kargudunek ere, antolamendueta diziplinaarauak urratzen badituzte, administrazio-erantzukizun zehagarrian eroriko dira, lege honek xedatutakoaren arabera.
2.Ondorio horretarako, antolamendueta diziplina-arautzat hartuko dira martxoaren 11ko 1/1994 Legean, elkarren bermerako sozietateen araubide juridikoari buruzkoan, eta hura garatzeko arauetan jasota daudenak.
Hamargarren xedapen gehigarria. Kontu-ikuskarien bateraezintasunak kredituerakundeetan jarduteko.
Autonomia-erkidegoetako organo eskudunek, eta haien mendeko erakundeek erabakiz gero, beren eskumenak gauzatua, aurrezki-kutxei edo beste erakunde batzuei dagokienez, kontu-auditoreen edo kontu-auditoria sozietateen laguntza eskatzea, auditore-jarduerak ez diren lanak egiteko (uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bateginaren 1. artikuluan jasotakoaren arabera) , ahalmen horiek egikarituz laguntza ematea bateraezina izango da aldi berean, aurreko bost urteetan edo ondorengo bost urteetan edozein auditore-lan erakunde horietan edo haiei lotutako sozietateetan egitearekin. Hori guztia, Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bateginaren 1. sekzioaren III. kapituluan ezarritakoaren kalterik gabe.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Aurrezki-kutxen kontrol-batzordeko kideen erantzukizuna.
1.Aurrezki-kutxetako kontrol-batzordeko kideek administrazio-erantzukizuna izango dute hurrengo paragrafoetan aipatzen diren arau-hausteen erantzule baldin badira, eta lege honetan bertan aurreikusten diren prozedura eta zehapenak ezarriko zaizkie.
2.Aurrezki-kutxen kontrol-batzordeko kideen arau-hauste oso larriak dira:
a) Legez agindu zaizkien eginkizunak betetzean zabarkeria larri eta iraunkorra.
b) Administrazio-organo eskudunari ez proposatzea erakundearen administrazioorganoaren erabakiak etetea, indarreko xedapenak nabarmen urratzen badira, edo bidegabe eta larriki kaltetzen badituzte aurrezki-kutxaren edo haren ezarleen edo bezeroen ondare-egoera, emaitzak edo kreditua.
c) Arau-hauste larriak, baldin eta hori gertatu aurreko bost urteetan arau-hauste mota beragatik zehapen irmoa jaso baitute.
3. Aurrezki-kutxen kontrol-batzordeko kideen arau-hauste larriak dira:
a) Legez dagozkien eginkizunak aurrera eramaterakoan zabarkeria larriaz aritzea, baldin eta aurreko 2.a paragrafoan aipatzen den egoera ez bada.
b) Administrazio-organo eskudunari ez bidaltzea igorri beharreko datu edo txostenak, edo sail horrek bere eginkizunak betetzeko eskatutakoak, edo atzerapen handiaz bidaltzea.
4.Aurrezki-kutxen kontrol-batzordeko kideei egozteko moduko arau-hauste arinak izango dira dena delako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste hori oso larritzat edo larritzat jotzen direnen artean ez badago, bai eta kide horiek batzordearen bileretara behin eta berriz ez agertzea.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Egiturazko aldaketa-eragiketak baimentzea.
1.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari dagokio fusioak, zatiketak edo aktiboen eta pasiboen lagapen global edo partzialak, banku batek esku hartuta eginez gero, edota aurrekoen antzeko ondorio ekonomiko edo juridikoak dituen edonolako akordioa baimentzea. Ondorio horietarako, baimena eman aurretik, txostena eskatuko zaio Espainiako Bankuari, Kapitalen Zuritzea eta Arau-hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboari, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, haien eskumeneko alderdiei dagokienez.
2.Baimen-eskaerari buruzko erabakia sei hilabeteko epean hartu beharko da, Altxorraren Idazkaritza Nagusian jasotako egunetik zenbatzen hasita, edo beharrezko agiri guztiak osatutako unean; betiere, jaso ondorengo hamabi hilabeteetan. Epe horretan eskabideari erantzun ez bazaio, ezezkoa eman zaiola ulertuko da. Baimentzeko prozeduraren gainerako xehetasunak erregelamendu bidez ezarriko dira.
3.Fusioak, zatiketak edo aktiboen eta pasiboen lagapen global edo partzialak, aurrezki-kutxa batek edo kreditu-kooperatiba batek esku hartuta eginez gero, berariazko araudiaren bidez erregulatuko dira.
Hamahirugarren xedapen gehigarria. Kreditu-kooperatiben estatutuak egokitzeko araubidea.
Kreditu-kooperatibek beren estatutuak egokitu beharko dituzte azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoaren arabera, sei hilabeteko epean, indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita.
Epe hori igaro ondoren, maiatzaren 26ko 13/1989 Legeak, Kreditu Kooperatibei buruzkoak, ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten kapital-ekarpenak baliodunak izango dira, kaudimen-araudiaren arabera zenbaketan emango zaien balioespenaren kalterik gabe.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen zehatzeko eskumenak.
1.Espainiako Bankuak jakiten badu oinarrizko antolamendueta diziplina-araudian jasota ez dauden gertaeren berri, eta autonomia-erkidegoetan tipifikatutako arau-hausteak izan badaitezke, dagokion autonomia-erkidegoari igorriko dizkio.
2.Autonomia-erkidego batek jakiten badu Espainiako Bankuak zehatu beharreko arau-hausteen berri, oinarrizko antolamendueta diziplina-araudian aurreikusitakoari jarraituz, Espainiako Bankuari igorri beharko dizkio.
3.Autonomia-erkidegoek kreditu-erakundeei espedienteak irekitzen badizkiete arauhauste oso larriak edo larriak egiteagatik, ebazpen-proposamenak Espainiako Bankuaren nahitaezko txostena beharko du.
4.Nolanahi ere, Espainiako Bankuari dagokio kreditu-erakundeen gaineko zehatzeko ahala, arau monetarioen alorreko arau-hausteak edo erakundeen kaudimenean eragiten dutenak izanez gero, banku zentralen europar sistemaren barruko politika monetarioaren funtzionamendu egokiak edo finantza-sistemaren egonkortasunak ahalmen hori uniformeki egikaritzearen egokitasuna adierazten duten heinean.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Ikuskapen-erakundeetako laguntzaileentzako baimena.
Kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuen enpresen ikuskapenaz arduratzen diren erakundeak, eta dagokien araudiaren arabera, beren eskumenak egikaritzeko, kontuauditoreen, kontu-auditoria sozietateen, aholkularitza-zerbitzuak ematen dituzten sozietateen edo beste edozein erakunde pribaturen laguntza eskatzen badute, dagozkien kontratuetan aldez aurreko baimena eskatu behar dute, laguntzaile horiek, aldi berean edo ondorengo bi urteetan izaera bereko edozein lan egiteko ikuskapenen xede diren erakundeetan edo haiei lotutako sozietateetan.
Halaber, kontu-auditoreen eta auditoria-sozietateen kasuan, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bateginaren III. kapituluaren arabera kontu-auditoreek bete beharreko independentziaaraubideari buruz xedatutakoa aplikatu beharko da.
Hamaseigarren xedapen gehigarria. Espainiako Bankua Gainbegiratze Mekanismo Bakarrean sartzea.
Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduak, Europako Banku Zentralari kreditu-erakundeen zuhurtziazko ikuskapenari lotutako politikei buruzko berariazko eginkizunak esleitzen dizkionak, aurreikusitakoaren arabera, Espainiako Bankua, estatuko agintaritza eskuduna den aldetik, lege honen 50. artikuluari jarraituz, Gainbegiratze Mekanismo Bakarreko kidea da, Europako Banku Zentralarekin eta gainerako estatuetako agintaritza eskudunekin batera.
Gainbegiratze Mekanismo Bakarraren esparruan, Espainiako Bankuak jardungo du lankidetza zintzoaren printzipioaren arabera Europako Banku Zentralarekin elkarlanean, eta erakunde horri emango dio 1024/2013 (EB) Erregelamenduko 6. artikuluan eta haren garapenerako xedapenetan aipatutako laguntza.
Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Elkarren bermeko sozietateek kapital eta baliabide propioen gutxieneko maila betetzeko planak.
1.Irailaren 27ko 14/2013 Legeak, ekintzaileak eta haien nazioartekotzea babestekoak, 35. artikuluan ezarritakoa, kapital sozial ordainduaren gutxieneko zifrari buruz, eta elkarren bermerako sozietateen baliabide propio konputagarriei buruz, indarrean jarriko da 2015eko otsailaren 28an, 3. paragrafoan aurreikusitakoaren kalterik gabe.
2.2014ko ekainaren 30a baino lehenago, aurreko lerrokadan aipatutako eskakizunak betetzen ez dituzten elkarren bermerako sozietateek Espainiako Bankuari plan bat aurkeztuko diote. Plan horretan zehaztuko dira kapital sozialaren eta baliabide propioen maila egokiak fidagarritasun handiz eta ezarritako epean lortzeko hartutako neurriak eta aurreikusita daudenak. Plan horrek barnean hartuko ditu, nolanahi ere, egikaritzeko garrantzitsuak diren akordio, konpromiso edo baimen guztien deskribapen zehatza eta egutegia, jada hartu diren neurriak adierazita.
Aurkeztutako plan hori hilabeteko epean onetsi beharko du Espainiako Bankuak, eta erakunde horrek aldaketak, neurri gehigarriak eta edozein informazio gehigarri eska dezake, xedapen honetan aurreikusitakoa betetzen dela bermatzeko beharrezkoa izanez gero.
3.Espainiako Bankuak iritziz gero zantzu oinarridunak daudela aurreko paragrafoan aurreikusitakoa betetzeko planean sartutako neurriak ez direla nahikoak izango, kapital sozialaren eta baliabide propioen maila egokiak lortzeko, fidagarritasun handiz eta ezarritako epean, ulertuko da ondorio guztietarako eta berehala, ez-betetzea gertatu dela arlo horien mailan.
Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Finantza-egonkortasunerako erakunde-esparrua sendotzea.
Sei hilabeteko epean, lege hau indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita, Gobernuak Gorte Nagusiei jakinaraziko die zer neurri hartu behar diren estatu-mailan finantza-egonkortasunaren ikuskapena, makrozuhurtziazko analisia, finantza-krisiaren prebentziorako informazio-trukearen koordinazioa, eta oro har, finantza-egonkortasuna babesteko eskumenak dituzten agintaritzen arteko lankidetza sustatzeko. Egungo erakunde-esparrua sendotu behar da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde nazionalak batera parte-hartzea bultzatuz.
Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Kreditu-erakundeen ebaluazio globala egiteko tasa.
1.Sortzea. Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduak, Europako Banku Zentralari kreditu-erakundeen zuhurtziazko ikuskapenari lotutako politikei buruzko berariazko eginkizunak esleitzen dizkionak, 33.4 artikuluan aurreikusitako kredituerakundeen ebaluazio globalarekin lotutako zereginak Espainiako Bankuak betetzeagatik tasa bat sortu da.
2.Zergapeko egitatea. Tasaren zergapeko egitatea da Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduak, Europako Banku Zentralari kredituerakundeen zuhurtziazko ikuskapenari lotutako politikei buruzko berariazko eginkizunak esleitzen dizkionak, 33.4 artikuluan aurreikusitako kreditu-erakundeen ebaluazio globalarekin lotutako zereginak Espainiako Bankuak betetzen dituela.
3.Subjektu pasiboak. Tasaren subjektu pasiboak izango dira Europako Banku Zentralaren 2014ko otsailaren 4ko erabakiak, ebaluazio globalaren mendean dauden kreditu-erakundeak identifikatzeari buruzkoak (Erabakia EBZ/2014/3) , atxikita duen eranskineko Espainiari dagokion atalean sartuta dauden kreditu-erakundeak. Eranskineko atal horretan sartuta dauden aurrezki-kutxen kasuan, subjektu pasibotzat hartuko dira erakunde horiek bideratutako finantza-negozioaren hartzaile diren bankuak.
4.Zerga-oinarria. Tasaren zerga-oinarria osatuko dute 2013ko abenduaren 31n Espainiako Bankuari deklaratutako subjektu pasiboak sartuta dauden talde finkagarrien guztirako aktiboen zenbatekoek.
5.Karga-tasa. Karga-tasa izango da milako 0,01048 eta zerga-oinarriari aplikatuko
zaio.
6.Zerga-kuota. Subjektu pasibo bakoitzarentzat tasaren zerga-kuota izango da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzearen emaitza.
7.Sortzapena. Tasa hori behin sortuko da, 2014ko abenduaren 31n.
8.Likidazioa eta ordainketa. Espainiako Bankuak likidatuko du tasa. Tasaren zenbatekoa Espainiako Bankuak horretarako antolatutako banku-kontuetan sartuko da, haren aurrekontuan integratuko da, eta tasaren zergapeko egitatean deskribatutako zereginak betetzeko Espainiako Bankuak egindako gastuak finantzatzeko atxikita geratuko da.
9.Espainiako Bankuak, zirkular bidez, tasaren likidazioa eta ordainketa egiteko beharrezko alderdiak garatuko ditu.
10.Kudeaketa. Tasa-bilketaren kudeaketa, borondatezko epealdian, Espainiako Bankuari dagokio. Betearazteko epealdiko bilketaren kudeaketa Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren ardura izango da, eta dagokion hitzarmenaren bidez gauzatuko da.
Hogeigarren xedapen gehigarria. Bezeroa babestearen alorreko proposamenak.
Bankuko bezeroari, eta bereziki, hipoteka-zordunari emandako babesaren arauketa hobetzeko, Gobernuak Gorte nagusietara bidaliko du, urtebeteko epean, lege hau indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 4ko 2014/17/EB Zuzentaraua txertatzeko lege-proiektua. Zuzentarau
hori da bizitegi-erabilerako ondasun higiezinetarako kontsumitzaileekin egindako kreditukontratuei buruzkoa, eta horren bidez aldatu dira 2008/48/EE eta 2013/36/EB Zuzentarauak eta 1093/2010 (EB) Erregelamendua. Halaber, Gobernuak ebaluatuko ditu bezeroa babesteko egungo sistema instituzionala hobetzeko aukerak, aipatu legeproiektuan hobekuntza horiek sartzeari begira, bai eta egungo zerbitzuak (erreklamaziozerbitzuak, bezeroaren defendatzaileak eta bezeroari arreta emateko zerbitzuak) eta horien eraginkortasuna indartzeko alternatibak ere.
Lehenengo xedapen iragankorra. Uneko zehapeneta baimen-prozedurak.
Zehapeneta baimen-prozedura administratiboak, lege hau indarrean sartzean hasita badaude, arautuko dira lehen indarrean zegoen araudiaren arabera, prozedura horiek amaitu arte.
Bigarren xedapen iragankorra. Lehentasunezko partaidetzen eta zor-tresnen zergaaraubide iragankorra.
Lege hau indarrean jartzeak ez du aldatuko egun horren aurretik jaulkitako lehentasunezko partaidetzei eta beste zor-tresna batzuei aplikatu beharreko zergaerregimena.
Hirugarren xedapen iragankorra. Partaidetzako kuoten araubidea.
Maiatzaren 25eko 13/1985 Legean, finantza-inbertsioen koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekariek informazioa emateko betebeharrei buruzkoan, aurreikusitako partaidetza-kuoten erregimenak indarrean jarraituko du, arau hau indarrean jarritako egunean bizirik dauden partaide-kuota guztiak osorik amortizatu arte.
Laugarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko estatu kide bateko kredituerakundeen sukurtsalei ezarritako informazio-eskakizunen araubide iragankorra.
1.Espainiako Bankuak Espainian sukurtsala duten Europar Batasuneko beste estatu kide bateko kreditu-erakundeei eskatu ahal izango die, estatistika-helburuetarako, aldian behin bidaltzeko sukurtsal horrek Espainian egindako eragiketei buruzko informazioa. Halaber, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan sukurtsalak dituzten espainiar kreditu-erakundeek erantzun beharko diete beste estatu kide batzuetatik jasotako eskaera baliokideei.
2.Espainiako Bankuak, ikuskapen-funtzioa egoki betetze aldera, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako kreditu-erakundeen sukurtsalei eskatu ahal izango die espainiar erakundeei eskatzen dien informazio berbera, likidezia ikuskatzeko.
3.Aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da 86. artikuluaren ordez, likidezia estaltzeko eskakizuna aplikatuko den egunera arte, Europako Batzordeak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 460. artikuluaren bidez onartutako egintza delegatuaren arabera.
Bosgarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko beste estatu kideetan baimendutako kreditu-erakundeen sukurtsalentzako araubide iragankorra.
1.89.4 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe, Espainiako Bankuak egiaztatzen badu Europar Batasuneko estatu kide bateko kreditu-erakunde batek, Espainian sukurtsala duenak, edo Espainiako lurraldean jarduten duenak zerbitzuak aske emanez, Espainiako likidezia-eskakizunei buruzko araudia ez duela betetzen, zehapen-espedientea irekiko dio aipatu sukurtsalari.
2.Aplikatuko den zehapen-araubidea izango da espainiar kreditu-erakundeentzat aurreikusitako berbera. Hala eta guztiz ere, Espainiako Bankuak zehapen-prozedura hasi beharko du kreditu-erakunde horri errekerimendua eginez, jokabide hori bertan bera utzi
eta errepika ez dezan; hala gertatzen ez bada, erakunde hori ikuskatzeko agintaritza eskudunei jakinaraziko die.
3.Kreditu-erakundearen jatorrizko estatu kideak hartutako neurriak gorabehera, edo neurri horiek egokiak ez direlako, edo estatu horretan aurreikusi ez dituztelako, nolanahi ere, kreditu-erakundeak 1. paragrafoan aipatutako araudia urratzen jarraitzen badu, Espainiako Bankuak, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunei jakinarazi ostean, zehapen-espedientea izapidetzen jarraituko du. Behin espedientea ebatzi denean, Espainiako Bankuak aipatu agintaritzei emango die hartutako erabakiaren berri, eta, arauhauste larriak edo oso larriak izanez gero, Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari.
4.Aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da 63. artikuluaren ordez, likidezia estaltzeko eskakizuna aplikatuko den egunera arte, Europako Batzordeak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 460. artikuluaren bidez onartutako egintza delegatuaren arabera.
Seigarren xedapen iragankorra. Larrialdietarako erresalbuzko neurrien araubide iragankorra.
1.Bosgarren xedapen iragankorraren 1. paragrafoan aurreikusitako prozedura jarraitu aurretik, Espainiako Bankuak, larrialdietan, gordailugile, inbertitzaile eta zerbitzuen beste hartzaile batzuen interesak babesteko behin-behineko neurri egokiak hartu ahal izango ditu.
Espainiako Bankuak neurri horien berri emango dio Europako Batzordeari, bai eta eragindako estatu kideetako agintaritza eskudunei ere, ahalik eta azkarren.
2.Horrenbestez, 1. paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da 62. artikuluaren ordez, likidezia estaltzeko eskakizuna aplikatuko den egunera arte, Europako Batzordeak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 460. artikuluaren bidez onartutako egintza delegatuaren arabera.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko estatu kideetako kredituerakundeen sukurtsalen ikuskapenerako araubide iragankorra.
1.Espainiako Bankuak beste estatu kide batzuetako kreditu-erakundeen sukurtsalen likidezia ikuskatuko du, estatu kide horietako agintaritza eskudunekin lankidetzan.
2.Halaber, Europako sistema monetarioa sendotzeko behar diren neurrien kalterik gabe, Espainiako Bankua bere politika monetarioa aplikatzearen ondorioz sortutako neurrien erantzulea izango da.
Neurri horiek ez dute diskriminazio-traturik edo tratu murriztailerik ezarriko, kredituerakundea beste estatu kide batean baimendu izanaren ondorioz.
3.Horrenbestez, 1. paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da, likidezia estaltzeko eskakizuna aplikatuko den egunera arte, Europako Batzordeak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 460. artikuluaren bidez onartutako egintza delegatuaren arabera.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Kapitala gordetzeko koltxoiaren araubide iragankorra.
Lege honen 44. artikuluan aurreikusitako kapitala gordetzeko koltxoiari buruzko eskakizuna, uztailaren 28ko 24/1988 Legeak, Balore Merkatuari buruzkoak, 70 quinquies.1 artikuluko lehenengo lerrokadan aipatzen duena, ez da aplikatuko 2016ko urtarrilaren 1a arte. Egun horretatik 2018ko abenduaren 31ra arte, aplikatuko da, 1. mailako ohiko kapital gisa, arriskuaren arabera haztatuta, honako egutegi honen arabera:
a) 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 0,625
b) 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 1,25
c) 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 1,875
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Erakunde bakoitzarentzako berariazko kapitalkoltxoi antiziklikoaren araubide iragankorra.
Kapitala gordetzeko koltxoiari buruzko eskakizuna, Lege honen 45. artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 quinquies.1.a artikuluan aipatzen dena, ez da aplikatuko 2016ko urtarrilaren 1a arte. Egun horretatik 2018ko abenduaren 31ra arte, ez ditu gaindituko maila hauek, 1. mailako ohiko kapital gisa, arriskuaren arabera haztatuta:
a) 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 0,625
b) 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 1,25
c) 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte: % 1,875
Hamargarren xedapen iragankorra. Garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako kapital-koltxoien araubide iragankorra.
1.Lege honen 46. artikulua 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Zehazki, Espainiako Bankuak garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeentzako kapitalkoltxoia ezarri ahal izango du 2016ko urtarrilaren 1ean.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garrantzi sistemikoa duten gainerako erakundeentzako kapital-koltxoia, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 quinquies.1.c artikuluan aipatzen dena, ezarri ahal izango du 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2.Aurrekoa gorabehera, mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoia, lege honen 46.4 artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 quinquies.1.b artikuluan aipatzen dena, aplikatuko da honako egutegi honen arabera:
a) 2016an koltxoiaren % 25.
b) 2017an koltxoiaren % 50.
c) 2018an koltxoiaren % 75.
d) 2019an koltxoiaren % 100.
Hamaikagarren xedapen iragankorra. Dibidendu-banaketaren murriztapenaren eta kapital-koltxoiak direla-eta kapitala gordetzeko planaren araubide iragankorra.
Banaketak egiteko murriztapenak eta kapitala gordetzeko plan bat ezartzeko betebeharra, lege honen 48. eta 49. artikuluetan aipatzen direnak, hurrenez hurren, eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 quinquies.6 artikulua aplikatuko dira 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, erakundeari arrisku sistemikoen aurkako koltxoia izatea eskatu ezean.
Hamabigarren xedapen iragankorra. Urteko banku-txostenaren eta inbertsio-zerbitzuen enpresen urteko txostenaren araubide iragankorra.
1.Argitaratzeko betebeharrak, lege honen 87.1 artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 bis.1 artikuluan aipatzen denak, ondorio osoak izango ditu 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.
2.2014ko uztailaren 1ean, 70 bis.1 artikulua aplikatuko zaien kreditu-erakundeek eta inbertsio-zerbitzuen enpresek argitaratu beharko dute, estreinakoz, lege honen 87.1.a, b eta c artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 bis.1.a, b eta c artikuluan aipatutako informazioa.
3.2014ko uztailaren 1ean, beranduenik, mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakunde guztiek, bai kreditu-erakundeek, bai inbertsio-zerbitzuen enpresek, Espainian baimenduta eta nazioartean identifikatuta daudenek, Europako Batzordeari helaraziko diete, konfidentzialki, lege honen 87.1.d, e eta f artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 bis.1.d, e eta f artikuluan aipatutako informazioa.
Hamahirugarren xedapen iragankorra. Kontrapartida zentraleko erakundeentzako eta gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialentzako araubide iragankorra.
1.Kontrapartida zentraleko erakundeak, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 44 ter artikuluan arautuak, artikulu horren 4. paragrafoan xedatutakoa bete beharko dute, lege honen azken xedapenetako lehenak jasotako idatzaldi berriaren arabera, hiru hilabeteko epean, lege hau indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita. Kontrapartida zentraleko erakundeak baimena eskuratzeko izapidetan badaude, 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, lege hau indarrean jartzean, idatzaldi berrian ezarritakoa bete beharko dute, hiru hilabeteko epean, baimena emandako egunetik zenbatzen hasita.
2.Oliba-olioaren gerokoen merkatuari (MFAO, Sociedad Rectora del Mercado de Futuros del Aceite de Oliva, S.A. sozietateak gobernatua) aplikatuko zaio soilik Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 59. artikuluan ezarritako, lege honen azken xedapenetako lehenengoan jasotako idatzaldi berriaren arabera, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Hamalaugarren xedapen iragankorra. Bideragarritasun Plan Orokorra.
30. artikuluan aurreikusitako Bideragarritasun Plan Orokorra eskatuko zaie erakundeei sei hilabete igaro ostean, edukia zehaztuko den erregelamendu bidezko garapena osatutako egunetik zenbatzen hasita.
Hamabosgarren xedapen iragankorra. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren Kudeaketa Batzordeko kideen izendapena.
Hiru hilabeteko epean, lege hau indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita, Kreditu Erakundeetako Gordailuen Berme Funtsaren Kudeaketa Batzordeko kideak izendatuko dira, azken xedapenetako bederatzigarrenean aurreikusitakoaren arabera.
Hamaseigarren xedapen iragankorra. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalen ikuskapena.
60.1artikuluan aipatutako erregelamendu bidezko garapena egiten ez den bitartean, Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako kreditu-erakundeek Espainian ezarritako sukurtsalek jarraituko dute lege hu indarrean sartu arte aplikatuko zaien kaudimenaraudiaren mende, erregelamendu honetan ezarritakoaren aurkakoa ez den bitartean: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 Erregelamendua, kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko eskakizunei buruzkoa, eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetuta gelditzen dira lege honen kontra dauden maila bereko zein beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:
a) 1946ko abenduaren 31ko Banku Antolamendu Legea.
b) 31/1968 Legea, uztailaren 27koa, banka pribatuko lehendakari, kontseilari eta goi-mailako exekutibo kargudunen bateraezintasun eta mugapenei buruzkoa.
c) 13/1985 Legea, maiatzaren 25ekoa, finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta informazio-betebeharrei buruzkoa.
d) 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 28koa, kreditu-erakundeen alorreko legezko arauak Europako Ekonomia Erkidegoaren ordenamendu juridikora egokitzen dituena.
e) 26/1988 Legea, uztailaren 29koa, kreditu-erakundeen diziplinari eta haietan esku hartzeari buruzkoa.
f) 2/2011 Legeak, martxoaren 4koak, ekonomia iraunkorrari buruzkoak, 29. artikuluko
2.paragrafoan xedatutakoa.
g) 14/2013 Legeak, irailaren 27koak, ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzekoak, azken xedapenetako hamahirugarrenaren g) idatz-zatian xedatutakoa.
Azken xedapenetako lehena. Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuari buruzkoa, aldatzea.
Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatu da eta honela geratu
da:
Bat. Aldatu egin da 44 ter artikulua; hona nola gelditzen den idatzita:
«1. Konpentsazio-zerbitzuak kontrapartida zentraleko erakunde gisa emateko baimena, haren ezeztatzea eta funtzionamendua, erakunde horiek Espainian ezarrita badaude, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak, burtsaz kanpoko deribatuei, kontrapartida zentraleko erakundeei eta eragiketen erregistroei buruzkoak, xedatutakoaren arabera eta lege honen xedapenen arabera arautuko dira, bai eta ordenamendu juridikoko edo Europar Batasuneko Zuzenbideko beste edozein arau aplikagarriren arabera ere.
2.Kontrapartida zentraleko erakundea sistema gisa aitortuta egon behar du, baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen ondorioetarako.
Funtzioen egikaritzea errazteko, kontrapartida zentraleko erakundeak sistemen sozietateko parte-hartzaile edo kide izan daitezke, bai eta baloreen kontabilitateerregistroa eramatea xede duen beste edozein erakunde nazionaleko kide ere (balore horiek adierazten dira baimendutako kontuan egindako oharpenen bidez, 44 bis.11 artikuluaren arabera) , eginkizun hori egikaritzen duten eta parte-hartzaile gisa onartzeko prest dauden atzerriko erakundeen kide, eta baloreak eta finantzatresnak likidatzeko beste edozein sistemaren edo merkatu arautu baten edo negoziazio-sistema multilateral baten kide, sistema bakoitzak eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta kontrapartida zentraleko erakundearen parte-hartzeak ez badu haren segurtasuna eta kaudimena estutasunean jartzen.
3.Kontrapartida zentraleko erakundeek sozietate anonimoaren forma izango dute, sistemen sozietatetik juridikoki bananduta, bai eta baloreen kontabilitateerregistroa kontuan egindako oharpenen bidez, 44 bis.11 artikuluaren arabera, eramatea xede duen beste edozein erakundetik bananduta, eta eginkizun hori egikaritzen duten atzerriko erakundeetatik bananduta.
4.Kontrapartida zentraleko erakundeek beren estatutu sozialak egingo dituzte, bai eta barne-araudia ere, balore-merkatuaren antolamendueta diziplinaaraua izango dena.
Barne-araudiak kontrapartida zentraleko erakundearen funtzionamendua eta ematen dituen zerbitzuak arautuko ditu. Estatutu sozialek kontrapartida zentraleko erakundearen barne-funtzionamendua arautuko dute, sozietate gisa. Araudiak eta estatutuek kontuan hartuko dituzte uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua betetzeko beharrezkoak diren betebeharrak eta antolaketaeta prozeduraeskakizunak. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahal izango dute barnearaudiak izan beharreko egitura eta gutxieneko edukia.
Kontrapartida zentraleko erakundeetako kide izan daitezke soilik 37.2.a, b, c, d eta f artikuluan aipatutako erakundeak, Espainiako Bankua, eta egoitza bertan duten edo ez duten eta antzeko jarduerak egiten dituzten erakundeak, erregelamendu bidez eta kontrapartida zentraleko erakundearen barne-araudian aurreikusitako baldintza eta mugapenak aintzat hartuta. Azken horien kide izateko aukerak lege honetan, garapen-araudian eta barne-erregelamenduan
xedatutakoaren araberakoak izango dira, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onespena ere behar dute.
Halaber, kontrapartida zentraleko erakundeek memoria bat egingo dute, uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak eskatutako betekizunak (baldintza teknikoak, antolaketa, funtzionamendua, arriskuen kudeaketa) nola beteko dituzten zehazteko. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arautu ahal izango dute memoria horrek jarraitu behar duen eredua. Kontrapartida zentraleko erakundeak memoria hori eguneratuta edukiko du, eta aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidaliko zaizkio, behar bezala arrazoituta, eta arriskuen kudeaketan eragina dutenean, aipatu erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, arriskuen batzordearen nahitaezko txostena eta arriskuen kudeaketaz arduratzen den unitate edo barne-organoaren txostena erantsiko ditu.
Erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak salbuespen, kontrapartida zentraleko erakundearen estatutu sozialak edo barne-erregelamendua aldatzeko nahitaezkoak izango dira Espainiako Bankuaren aldez aurreko txostena eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena. Barne-erregelamendua osatu ahal izango da kontrapartida zentraleko erakundeak berak onetsitako zirkularren bidez. Zirkular horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Espainiako Bankuari jakinarazi behar zaizkie, abian jarri ondorengo hogeita lau orduetan. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka ager daiteke, eta zirkularrak eten edo baliogabetu ditzake, aplikatu beharreko legedia urratzen dutela iritziz gero, edota kontrapartida zentraleko erakundearen funtzionamendu zuhur eta segurua, ematen dituen zerbitzuen hartzaile den merkatua edo inbertitzaileen babesa kaltetzen dituztela iritziz gero.
Kontrapartida zentraleko erakundeetako administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta parekoak izendatzeko, ezinbestekoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurreko onespena.
Kontrapartida zentraleko erakundeek izan beharko dute, gutxienez, auditoriabatzorde bat, uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako arriskuen batzordea, betetze-batzordea, eta izendapen eta ordainsarien batzordea. Horrez gainera, arriskuen kudeaketaren eginkizuna bere gain hartuko duen unitate edo barne-organo bat izan beharko dute, jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren araberakoa. Unitate edo organo hori eginkizun operatiboekiko independentea izango da, aginte, maila eta baliabide nahikoak izango ditu, eta administrazio-kontseiluan sarbidea izango du. Halaber, mekanismo eta antolaketa-egiturak behar dituzte, erabiltzaileek eta beste interesdun batzuek funtzionamenduari buruzko iritziak eman ditzaten, bai eta akziodunekin, administratzaile eta zuzendariekin, erakunde parte-hartzaileekin eta bezeroekin dituzten harremanetan sor daitezkeen interes-gatazkak saihesteko arauak ere. Erregelamendu bidez garatu ahal izango da lerrokada honetan aurreikusitakoa.
Kontrapartida zentraleko erakundeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorriko dio urtero, abenduaren 1a baino lehenago, urteko aurrekontuen kalkulua, aplikatuko dituen prezio eta komisioak zehatz-mehatz adierazita, bai eta erregimen ekonomikoan sartuko dituen aldaketak ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontrapartida zentraleko erakundeari eskatu ahal izango dio jaso duen dokumentazioa zabaltzeko, eta zerbitzu horien gehieneko prezioei salbuespenak eta mugak jarri ahal izango dizkie, baldin eta kontrapartida zentraleko erakundearen finantza-kaudimenean eragin badezakete, balore-merkatuaren garapenean edo merkatu hori arautzen duten printzipioetan ondorio nahasgarriak sor baditzakete, edo erakundearen zerbitzuen erabiltzaileen artean diskriminazio bidegabeak eragin baditzakete.
Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahal izango du zer informazio
eman beharko diren kontrapartida zentraleko erakundearen kapitalean partaidetza kualifikatua eskuratzen duten akziodunen egokitasuna ebaluatzeko, uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da Espainian ezarritako kontrapartida zentraleko erakundeak baimentzeko eta ikuskatzeko jarduerak egingo dituena, uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera.
6.Kontrapartida zentraleko erakundeak finantza-tresna konpentsatuen kontabilitate-erregistro nagusiaz arduratuko da, bezeroen kontratuen xehetasunerregistroez arduratzeko baimena duten kideekin batera.
Kontrapartida zentraleko erakundeak barne-araudian ezarriko ditu kideek bezeroen kontratuen erregistroez arduratzeko baimena izateko eskatuko diren kaudimen-betekizunak eta baliabide teknikoak, bai eta kontabilitate-erregistro zentrala eta xehetasun-erregistroak bat datozela bermatzeko prozedurak ere. Kaudimenaren eta baliabide teknikoen eskakizunak desberdinak izan daitezke kide bakoitzak erregistroa eramateko edo konpentsazioan esku hartzeko baliatzen dituen finantza-tresnen arabera, Halaber, kontrapartida zentraleko erakundeak xehetasun-erregistroetako informazioa eskuratzeko mekanismoak ezarriko ditu, kideek bezeroen kontratuen erregistroak izan ditzaten; hartara, kideen eta bezeroen arteko mendekotasunen ondorioz erakundearentzat sor daitezkeen arriskuak identifikatzeko, zaintzeko eta kudeatzeko.
7.Kideek eta bezeroek eratutako bermeak, kontrapartida zentraleko erakundearen barne-araudian jasotakoaren arabera, eta jardueraren eremuan egindako edonolako eragiketei dagokienez, erantzungo dute soil-soilik eratzean xede hartutako erakundeen aurrean, eta eragiketa horiek kontrapartida zentraleko erakundearekin edo haren kideekin sortutako obligazioengatik, edo kontrapartida zentraleko erakundearen kide izatearen ondorioz.
Erakundearen barne-araudiak eta zirkularrek ezarri ahal izango dituzte kide baten kontratu eta posizio guztien aldez aurretiko epemuga, bai bere konturakoak, bai bezeroen konturakoak. Horrek, erregelamendu eta zirkular horietan aurreikusitakoaren arabera, konpentsazioa sortuko du, eta obligazio juridiko bakar bat sortzea, eragiketa guztiak hartuko dituena. Horrenbestez, aldeek elkarri eska diezaiokete eragiketa horien konpentsazioaren ondorio den saldo garbia) . Aurreko kasuen artean sartu ahal izango dira obligazioak ez ordaintzea, eta konkurtsoprozedura hastea, kide eta bezeroekin edo kontrapartida zentraleko erakundearekin berarekin. Konpentsazio-erregimen hori kontratu bidezko konpentsazio-akordiotzat hartuko da, martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuak, produktibitatea bultzatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko erreforma urgenteenak, aurreikusitakoaren arabera, eta azaroaren 12ko 41/1999 Legean, baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzkoan, jasotako berariazko araubidea aplikatzearen kalterik gabe.
Kide batek edo kide baten bezeroak kontrapartida zentraleko erakundearen aurrean edo kidearen aurrean hartutako obligazioei, osorik edo zati batean erantzuten ez badie, baliatu ahal izango dituzte urratzaileak jarritako bermeak, eta beharrezko neurriak hartu ahal izango dira, ordainketa egite aldera, erakundearen araudian ezarritakoaren arabera.
Kontrapartida zentraleko kide bat edo haren bezeroetako bat konkurtsoprozedura baten mende egonez gero, kontrapartida zentraleko erakundeak erabateko banantze-eskubidea izango du kontrapartida zentraleko erakunde horren aurrean kide edo bezero horiek eratutako bermeei dagokienez. Aurrekoari kalterik egin gabe, bermatutako eragiketak likidatu ostean geratzen den soberakina sartuko da bezeroaren edo kidearen konkurtsoko ondare-masan.
Kontrapartida zentraleko kideen bezeroak konkurtso-prozedura baten mende geratuz gero, kideek erabateko banantze-eskubidea izango dute bezeroek haien alde eratutako bermeak gauzatuta zeuden finantza-tresnei eta esku-diruari dagokienez, kontrapartida zentraleko barne-araudian jasotako erregimenaren
arabera. Aurrekoari kalterik egin gabe, eragiketak likidatu ostean geratzen den soberakina sartuko da bezeroaren konkurtsoko ondare-masan.
Kide baten konkurtsoa deklaratuz gero, kontrapartida zentraleko erakundeak, aldez aurretik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari kontu emanda, bezeroen kontura erregistratuta zituen kontratu eta posizioen eskualdatzea kudeatuko du, dagozkion bermeak gauzatuta zeuden finantza-tresnei eta esku-diruari dagokienez. Ondorio horietarako, bai epaile eskudunak, bai konkurtso-prozeduraren organoek, kontratu, kontabilitate-erregistro eta bermeak eskualdatuko zaizkion erakundeari emango dizkiete eskualdatzea gauzatzeko beharrezko dokumentu eta erregistro informatikoak. Eskualdatzea ezin bada egin, erakundeak erabaki ahal izango du kideak zabalik zituen kontratu eta posizioak likidatzea, bezeroaren konturakoak ere barnean hartuta. Kasu horretan, kidearen aurrean bezeroek erregistratutako posizioak eta eratuta zituzten bermeei lotuta egin beharreko jarduketak amaituta, bezero horiek banantze-eskubidea izango dute, balizko soberakinari dagokionez.
Kontrapartida zentraleko erakundea konkurtso-prozedura baten mende geratzen bada, eta kide baten kontratu eta posizio guztiak likidatzen badira, bai bere konturakoak, bai bezeroen konturakoak, kontrapartida zentraleko erakundearekin obligazioak bete dituzten kide eta bezeroek banantze-eskubide osoa izango dute bermeen soberakinari dagokionez, kontrapartida zentraleko erakundearen alde eratu zirenak, barne-araudiaren arabera, bermatutako eragiketak likidatzearen ondorioz, ez-betetzeei aurre egiteko berme-funtsari egindako ekarpenak izan ezik.
8.Kontrapartida zentraleko erakundeak barne-araudian ezarriko ditu kideen ez-betetzeek eragindako ondorioei aurre egiteko arau eta prozedurak. Arau eta prozedura horiek zehaztuko dute nola aplikatuko diren kontrapartida zentraleko erakundearen zenbait berme-mekanismo, eta berriro ezartzeko bideak, kontrapartida zentraleko erakundeak era sendo eta seguruan eragiketak egiten jarraitzeko.
9.Lege honetan eta aplikatu beharreko estatuko eta Europar Batasuneko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera, kontrapartida zentraleko erakundeak akordioak egin ahal izango ditu egoitza hemen duten eta ez duten erakundeekin, antzeko eginkizunak badituzte, edo baloreak konpentsatzeko eta likidatzeko sistemak kudeatzen badituzte. Akordio horiek, bai eta merkatuekin edo negoziaziosistema multilateralekin egin ditzakeenak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onespena beharko dute, Espainiako Bankuak txostena egin ostean, eta erregelamendu bidez eta erakundearen beraren barne-araudian zehaztutako eskakizunak bete beharko dituzte.»
Bi. 59. artikulua beste modu batera idatzi da, eta honako hau da idazkera berria:
«1. Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialak sortu ahal izango dira, estatu-eremukoak, haien adierazpen-modua kontuan egindako oharpenak direla. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren ardura izango da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak proposatuta, sortze hori baimentzea, 31 bis artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eremu autonomikoko merkatuen kasuan, merkatua sortzeko baimena, eta artikulu honetan adierazitako gainerako baimen eta onespen guztiak dagozkio gaian eskumenak dituen autonomia-erkidegoari.
2.Merkatu horien xede dira gerokoen kontratuak, aukeren kontratuak eta haietatik sortutako beste finantza-tresna batzuen kontratuak, azpian dagoen aktiboa edonolakoa izanda ere, merkatuaren sozietate zuzendariak definituta Sozietate zuzendariak aipatu kontratuen negoziazioa antolatuko du.
Merkatuaren sozietate zuzendariak kontrapartida zentraleko erakunde baten bidez kontrapartida bermatuko du, Balore merkatuaren Batzorde Nazionalak onetsi ostean, egiten dituen kontratu guztietan.
3.Merkatu horietako kide izan daitezke lege honetako 37 artikuluan aipatzen diren erakundeak. Halaber, kide izan daitezke, gaitasuna negoziaziora soilik murriztuta, bai bere kontura, bai taldeko erakundeen kontura, helburu sozial nagusia merkatu antolatuetan inbertitzea duten erakundeak, artikulu honen 7. paragrafoan aipatutako merkatuko erregelamenduak ezarritako bitartekoeta kaudimen-eskakizunak betetzen badituzte. Azpian finantza-arlorik gabeko gerokoen eta aukeren merkatuetan, erregelamendu bidez erabaki ahal izango da lehen aipatutakoak ez diren erakundeen parte-hartzea, baldin eta espezialitate-, profesionaltasuneta kaudimen-eskakizunak betetzen badituzte.
4.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialetan, 31 bis artikuluan xedatutakoaren arabera, sozietate zuzendari bat egongo da, sozietate anonimoaren forma hartuta, eta haren oinarrizko funtzioak merkatuko jarduera antolatzea, zuzentzea eta ikuskatzea izango da. Sozietate horiek ezingo dute finantza-bitartekotza jarduerarik egin, ez eta 63. artikuluan zerrendatutako jarduerak ere, lege honetan xedatutakoak izan ezik.
5.Sozietate zuzendariaren estatutu sozialak aldatzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onespena beharko da aldez aurretik, 31 bis artikuluan xedatutakoaren arabera, erregelamendu bidez adierazitako salbuespenak salbuespen.
6.Sozietate zuzendariak administrazio-kontseilu bat izango du, gutxienez bost kidek osatua, bai eta zuzendari nagusi bat ere, gutxienez. Hasierako baimena jaso ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onetsi beharko ditu izendapenak, edo hala badagokio, gaian eskumena duen autonomia-erkidegoak, izendatuek lege honen 67.2.f artikuluko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko ondorioetarako.
7.Merkatu horiek, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako arauak betetzeaz gainera, berariazko erregelamendua izango dute: Balore Merkatuaren antolaketaeta diziplina-araua, 31 bis artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez onetsi eta aldatuko dena. Aipatu erregelamenduan zehaztuko dira kide-motak, merkatuan garatuko dituzten jardueren arabera bete beharko dituzten baldintza teknikoak eta kaudimen-eskakizunak zehaztuta, merkatuari dagozkion kontratuak, sozietate zuzendariaren eta merkatuko kideen harremanak merkatuan diharduten bezeroekin, ikuskapen-arauak, kontratazio-erregimena, eta erregelamendu bidez zehaztutako beste edozein alderdi.»
Hiru. 63.1. artikuluko e) eta f) idatz-zatiak honela idatzita geratuko dira:
«e) Finantza-tresnak kokatzea, konpromiso sendo batean oinarritu gabe.
f) Finantza-tresnen aseguramendua edo finantza-tresnak kokatzea konpromiso sendo batean oinarrituta.»
Lau. Honela idatzita geldituko dira 65 bis artikuluko 2. eta 5. paragrafoak:
«2. Agenteek bete beharko dituzte 67.2.f artikuluan aipatutako eskakizunak: zintzotasuna, ezagutza, eta esperientzia.»
«5. Agenteak kontratatzen dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi behar diote. Batzordeak 92. artikuluan adierazitako erregistroan inskribatuko ditu, Merkataritza Erregistroan botereak inskribatu ondoren, eta agenteak zintzotasun, ezagutza eta esperientzia egiaztatuak dituela frogatu ondoren, bezeroari edo balizko bezeroari proposatutako zerbitzuari buruzko informazio egokiaren berri emateko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatzea ezinbesteko baldintza da agenteek jarduerari ekiteko.
Inbertsio-zerbitzuen enpresak agentearekin duen harremana amaitzen denean, berehala jakinarazi beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, dagokion erregistroan jaso dezan.
Inbertsio-zerbitzuen espainiar enpresa batek Europar Batasuneko beste estatu kide batean ezarritako agente lotu batengana jotzen badu, agente lotu hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatuko da ezarrita dagoen estatu kideak bere inbertsio-zerbitzuen enpresa nazionalei ez badie uzten agente lotuak erabiltzea.»
Bost. Honela idatzita geratu da 66.4. artikuluko azken lerrokada:
«Kontsulta horrek aintzat hartuko du, bereziki, erakunde berriaren edo erakunde nagusiaren akziodunen egokitasunaren ebaluazioa, eta administratzaileen eta zuzendarien zintzotasuna, ezagutza eta esperientzia, eta errepikatu ahal izango da, inbertsio-zerbitzuen espainiar enpresek eskakizun horiek betetzen dituztela egiaztatze aldera etengabeko ebaluazioa egiteko.»
Sei. Hona hemen nola geratzen den idatzita 67. artikulua:
«67. artikulua. Baimena ukatzea eta sartzeko baldintzak.
1.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, edo, finantza-aholkularitza enpresen kasuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuen enpresa eratzeko baimena bi kausa hauengatik soilik uka dezake:
a) Baimena eskuratzeko eta hari eusteko aurreikusitako legezko eta erregelamendu bidezko eskakizunak ez badira betetzen.
b) Erakundearen kudeaketa on eta egokia bermatzeko premia aintzat hartuta, partaidetza handia izango duten akziodunen egokitasuna behar bezalakoa ez dela iritziz gero, 69. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Honako faktore hauei erreparatuko zaie, besteak beste:
1.Akziodunen zintzotasuna.
2.Akziodun horiek beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko dituzten ondare-bitartekoak.
3.Erakundea, modu desegokian, sustatzaileen jarduera ez-finantzarioen arriskupean geratzeko aukera; edo, finantza-jarduerak direnean, erakundearen egonkortasuna edo kontrola kaltetzeko aukera, arrisku handien ondorioz.
Artikulu honetan akziodunei buruzko erreferentziak enpresarioei buruzkoak direla ulertuko da pertsona fisikoak diren aholkularitza-enpresen kasuan.
c) Gardentasun falta erakundeak parte hartzen duen taldearen egituran; lotura estuak inbertsio-zerbitzuen beste enpresa batzuekin edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskapeneginkizunak eraginkortasunez betetzea eragozten dutenak; eta, oro har, ikuskatzeko edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere ikuskapen-zereginak behar bezala betetzeko egoki iritzitako informazioa eskuratzeko arazo larriak.
d) Inbertsio-enpresarekin lotura estuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko legezko xedapenak, erregelamendu bidezkoak edo administratiboak bete beharragatik, edo haien aplikaziorako dauden arazoengatik ikuskapen-eginkizunak betetzea eragozten bada.
e) Administrazio-kontseiluko kideek eta balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate mistoaren benetako zuzendaritzaz arduratuko diren pertsonek zintzotasun, ezagutza, esperientzia eta enpresa ondo gobernatzeko gaitasun nahikoa ez izatea, inbertsio-zerbitzuen enpresa haren mendekoa izanez gero, finantza-talde bateko parte-hartzaile gisa.
f) Interes-gatazka larriak izatea inbertsio-zerbitzuen enpresaren administraziokontseiluko kideen kargu, erantzukizun edo eginkizunen eta aldi berean betetzen dituzten beste kargu, erantzukizun edo funtzioen artean.
2.Erakundeak inbertsio-zerbitzuen enpresa gisa jarduteko baimena lortzeko, eskakizun hauek bete beharko ditu:
a) Sozietatearen helburu esklusiboa izatea inbertsio-zerbitzuen enpresei dagozkien jarduerak egitea, lege honen arabera.
b) Sozietate anonimoa izatea, denborazko mugarik gabe eratua, eta kapital soziala osatzen duten akzioak nominatiboak izatea. Erregelamendu bidez, aurreikusi ahal izango da inbertsio-zerbitzuen enpresak beste sozietate-forma bat hartzea pertsona juridiko diren finantza-aholkularitzako enpresen kasuan.
c) Erakunde berria sortzen denean aldi berean sortzeko prozeduraren bidez eratzea, eta sortzaileek ez gordetzea beraientzat inolako abantailarik edo ordainsari berezirik.
d) Gutxieneko kapital sozial bat izatea, dirutan jarria, eta erregelamendu bidez xedatutako gutxieneko baliabide propioak izatea, ematen diren zerbitzuen eta aurreikusitako jarduera-bolumenaren arabera.
Inbertsio-alorreko aholkularitza-zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuen enpresak badira, edo inbertitzaileen aginduak jasotzeko eta transmititzeko baimena soilik dutenak, bezeroen funts edo balore higigarririk izan gabe, eta horregatik bezero horien zordun ezin izan daitezkeenak, gutxieneko kapital soziala harpidetu behar dute edo erantzukizun profesionalaren aseguru bat, edo bien konbinazioa, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
e) Hiru administratzaile izatea, gutxienez; edo administrazio-kontseilua, halakorik balego, hiru kidek edo gehiagok osatzea. Erregelamendu bidez administratzaile-kopuru handiagoa eska daiteke, enpresak emango dituen inbertsiozerbitzuen eta zerbitzu osagarrien arabera. Pertsona juridiko diren finantzaaholkularitzako enpresen kasuan, erakundeak administratzaile bakarra izenda dezake.
f) Lehendakariek, lehendakariordeek, kontseilari edo administratzaileek, zuzendari nagusiek eta azken horien parekoek zintzotasun, ezagutza eta esperientzia aitortua izatea eginkizunak behar bezala betetzeko, eta inbertsiozerbitzuen enpresa ondo gobernatzeko jarrera izatea. Inbertsio-zerbitzuen enpresen erakunde nagusien kasuan, zintzotasun-eskakizuna bete behar dute, halaber, lehendakariek, lehendakariordeek, kontseilari edo administratzaileek, zuzendari nagusiek eta azken horien parekoek, eta administrazio-kontseiluko kide gehienek eginkizunak egoki betetzeko ezagutza eta esperientzia nahikoa izan behar dute.
Halaber, zintzotasun, ezagutza eta esperientzia nahikoaren eskakizuna bete behar dute barne-kontroleko eginkizunen arduradunek eta inbertsio-zerbitzuen enpresa baten eta haren erakunde nagusiaren eguneroko jarduera garatzeko giltzarrizko beste postu batzuetan dihardutenek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritakoaren arabera.
g) Lege honen 70 ter artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako antolaketa-eskakizunak betetzeko beharrezkoak diren prozedura, neurri eta bitartekoak izatea.
h) Jokabideari buruzko barne-araudia izatea, lege honen xedapenen araberakoa, eta kontroleta segurtasun-mekanismoak informatikaren alorrean, bai eta barne-kontrolerako prozedura egokiak ere, bereziki, enpresako kontseilarien, zuzendarien, enplegatuen eta ahaldunen eragiketa pertsonalen araubidea.
i) Lege honen VI. tituluan aurreikusitako inbertsioen berme-funtsari atxikitzea, berariazko araudiak hala eskatuz gero. Betekizun hori ez zaie eskatuko lege honen 64.1.d artikuluan aurreikusitako inbertsio-zerbitzuen enpresei.
j) Inbertsio-zerbitzuen enpresa etorkizunari begira bideragarria dela arrazoiz egiaztatzen duen negozio-plan bat aurkeztea.
k) Azpikontratatzea edo kanpoko enpresen bidez betetzea aurreikusi diren zerbitzu, eginkizun edo jardueren baldintzei buruzko dokumentazio egokia
aurkeztea, egiaztatu dadin horrek ez duela eskatutako baimena edukirik gabe uzten.
l) Kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitzeko barneprozedura egokiak izatea.
Gai honi buruz aurreikusitako eskakizunen erregelamendu bidez garapenean kontuan hartu beharko da inbertsio-zerbitzuen nolako enpresa den eta zer jardueramota egiten dituen; bereziki, aurreko d idatz-zatian aurreikusitako gutxieneko kapital soziala eta gutxieneko baliabide propioak ezartzeari dagokionez.
Bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate zuzendariak baimena eskatzen badu, eta negoziazio-sistema multilaterala kudeatzen duten pertsonak merkatu hori kudeatzen duten berberak direnean, joko da pertsona horiek betetzen dituztela aurreko f) idatz-zatian ezarritako eskakizunak.
3.Horrez gainera, baimen-eskaera negoziazio-sistema multilateral bat kudeatzeko zerbitzu bat emateko izanez gero, inbertsio-zerbitzuen enpresak, sozietate zuzendariak, edo hala badagokio, sozietate zuzendari batek edo gehiagok horretarako sortutako erakundeak, 120. artikuluan ezarritako gainerako zehaztapenen kalterik gabe, funtzionamendu-araudi bat prestatu behar du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onets dezan. Araudi horrek kontuan hartu beharko ditu irizpide hauek:
a) Arau argi eta gardenak ezartzea negoziazio-sistema multilateralerako sarbidea arautzeko, 37.2 artikuluan ezarritako baldintzen arabera, eta sisteman negozia daitezkeen finantza-tresnak zehazteko irizpideak finkatzea.
b) Sistema horietan negoziazioa arautuko duten arau eta prozedurak ezartzea, era bidezko eta ordenatuan, eta aginduak eraginkortasun handiagoz betetzea bideratuko duten irizpideak ezartzea.
4.Hortaz, 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitakoaren ondorioetarako:
a) Zintzotasuna dute inbertsio-zerbitzuen enpresaren kudeaketa on eta zuhurra egiteko gaitasunari buruzko zalantzarik sortzen ez duen jokabide pertsonal, komertzial eta profesionala azaldu duten pertsonek.
Zintzotasuna ebaluatzeko aintzat hartu beharko da eskura dagoen informazio guztia, arauz ezarritako parametroen arabera. Dena dela, informazio horrek barnean hartu behar ditu delitu edo faltengatik ezarritako kondenak eta administrazioko arau-hausteengatik ezarritako zehapenak.
b) Inbertsio-zerbitzuen enpresetan zereginak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak dituzte maila eta soslai egokiko prestakuntza duten pertsonek, berariaz baloreen eta finantza-zerbitzuen alorrean, eta aurreko okupazioetan esperientzia praktikoa denbora nahikoaz eskuratu dutenek.
c) Administrazio-kontseiluko kideek inbertsio-zerbitzuen enpresa ondo gobernatzeko jarrera eta gaitasuna ote duten ebaluatzeko, aintzat hartuko dira hirugarrenetan bidezkoak ez diren eraginak sortuko dituzten interes-gatazka potentzialak, eta dagozkien zereginak betetzeko denbora nahikoa emateko gaitasuna.
5.Pertsona fisiko diren finantza-aholkularitzako enpresek eskakizun hauek bete beharko dituzte, baimena lortzeko:
a) Zintzotasun, ezagutza eta esperientzia egokiak izatea, aurreko 2.f paragrafoan ezarritakoaren arabera.
b) Erregelamendu bidez ezarritako finantza-eskakizunak betetzea.
c) Aurreko 2.g eta h paragrafoetan ezarritako eskakizunak betetzea, erregelamendu bidez ezarritako xedapenen arabera.»
Zazpi. 67 bis artikulu berri bat gehitu da:
«67 bis artikulua. Bateraezintasunen eta mugapenen araubidea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakiko du administraziokontseiluko kide, zuzendari nagusi edo pareko batek zenbat kargu bete ditzaken aldi berean, egoera bereziak eta erakundearen jardueren izaera, irismena eta konplexutasuna kontuan hartuta.
Inbertsio-zerbitzuen enpresetan funtzio betearazleak dituzten administraziokontseiluko kideek, zuzendari nagusiek eta parekoek ezingo dituzte, aldi berean, beste kargu batzuk bete, 10/2014 Legeak, kreditu-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, 26. artikuluan ezarritakoak baino.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman ahal izango die aurreko paragrafoan aipatutako kargudunei, betearazlea ez den kargu gehigarri bat betetzeko, horrek eragozten ez badie inbertsio-zerbitzuen enpresako jarduerak behar bezala betetzea. Baimen hori Europako Banku Agintaritzari jakinarazi beharko zaio.
3.Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei:
a) 63.2.a artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez dute.
b) 63.1.a, b, d eta g artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematen dituzte.
c) Bezeroen dirua edo baloreak gordailatzeko baimenik ez dute, eta horregatik, ezin izan daitezke bezero horien zordun.»
Zortzi. 70. artikuluko 3. eta 4. paragrafoak kendu egin dira, eta bigarren paragrafoa honela geratu da idatzita:
«2. Inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarriek edota talde finkagarri horietako batean sarturik ez dauden inbertsio-zerbitzuen enpresek, aurreko paragrafoko a idatz-zatiaren bigarren lerrokadan aipatutakoak izan ezik, berariazko estrategia eta prozedura sendo, eraginkor eta erabatekoak izango dituzte, izan ditzaketen edo dituzten arriskuen izaera eta maila estaltzeko egokiak irizten dieten zenbatekoak, tasak eta barne-kapitalaren banaketa etengabe ebaluatzeko eta modu iraunkorrean mantentzeko. Aipatutako estrategia eta prozedura horiei barneazterketak egingo zaizkie aldizka, sakonak izateari eusten diotela eta erakunde interesatuaren aktibitate-motaren, eskalaren eta konplexutasunaren proportziokoak direla bermatzeko.
Bederatzi. Hona hemen nola geratu den idatzita 70 bis artikulua:
«70 bis artikulua. Kaudimenari buruzko informazioa.
1.Inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarriak, bai eta talde finkagarri horietako batean sartu gabekoak ere, jakitera emango dute, ahal bezain laster, urtean behin gutxienez, eta kaudimenari buruzko informazioa esaten zaion dokumentu bakar batean behar bezala bilduta, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren zortzigarren zatian aipatzen den informazioa, eta zati horretan ezarritakoaren arabera.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala jatorrizko enpresei eskatu ahal izango die urtean behin argitaratzeko, oso-osorik edo informazio baliokideen aipamenen bitartez, taldearen egitura juridikoaren, gobernuaren eta antolaketaegituraren deskribapena.
3.Merkataritza-legediaren edo balore-merkatuaren eskakizunak direla-eta 1. paragrafoan adierazitako datuak jakitera eman izanak ez du salbuesten paragrafo horretan aurreikusitakoari jarraituz kaudimenari buruzko informazioa biltzetik.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, 1. paragrafoan aipatutako informazioa jakitera emateko betebeharra duten erakundeei honako hauek eskatu ahal izango dizkie:
a) Kontu-auditoriak estali gabeko informazioak egiaztatzea kontu-auditore edo aditu independenteen bidez, edo egoki iritzitako beste bitarteko batzuen bidez, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bateginaren III. kapituluaren arabera kontu-auditoreek bete beharreko independentzia-araubideari buruz xedatutakoari jarraituz.
b) Informazio horietako bat edo gehiago hedatzea, bai era independentean eta edozein unetan, bai urtean behin baino gehiagotan, eta hedapenetarako gehienezko epeak ezartzea.
c) Finantza-egoerak beste bitarteko eta toki batzuetan hedatzeko erabiltzea.
5.Artikulu honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 70.1.a artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuen enpresei.
Hamar. 70 bis. Bat artikulua erantsi da.
«70 bis artikulua. Bat. Inbertsio-zerbitzuen enpresen urteko txostena.
1.Inbertsio-zerbitzuen enpresek oinarri finkatuko informazio hau helaraziko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, eta urtero argitaratuko dute, ekitaldi bakoitzari buruz, ezarrita dauden herrialdeen arabera zehaztuta:
a) Jardueraren izena, izaera eta kokapen geografikoa.
b) Negozio-bolumena.
c) Lanaldi osoko langileen kopurua.
d) Emaitza gordina, zergen aurretik.
e) Emaitzaren gaineko zergak.
f) Jasotako diru-laguntza edo laguntza publikoak.
2.Aurreko paragrafoan adierazitako informazioa argitaratuko da kontuauditoriak erregulatzeko araudiaren arabera auditatutako finantza-egoerei erantsitako txosten gisa.
3.Inbertsio-zerbitzuen enpresen urteko txostenean, erakundeek jakitera emango dute, giltzarrizko adierazleen artean, aktiboen errendimendua (irabazi garbia zati balantze osoa) .
4.Txosten horiek eskura egongo dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean.
5.Artikulu honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 70.1.a artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuen enpresei.»
Hamaika. Hona hemen nola geratu den idatzita 70 ter artikulua:
«70 ter. artikulua. Gobernu korporatiboaren arauak eta barne-antolaketako betekizunak.
1.Inbertsio-zerbitzuen enpresek beren jarduera egikarituko dute lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako legedian ezarritako gobernu korporatiboaren arauak eta barne-antolaketako betekizunen arabera.
2.Inbertsio-zerbitzuen enpresek, eta, titulu honetan xedatutakoaren arabera, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeek, politika eta prozedura egokiak definitu eta aplikatu beharko dituzte, enpresak, zuzendariek, langileek eta agenteek Balore Merkatuaren araudiak ezarritako betebeharrak betetzen dituztela bermatzeko.
Horretarako, honako hau bete beharko dute:
a) Inbertsio-zerbitzuen enpresen kasuan, gobernu korporatiboko prozedura sendoak izan; besteak beste, antolaketa-egitura argia, egokia eta proportziozkoa, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren arabera, eta erantzukizunildo koherente, garden eta ondo definituak dituena. Halaber, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeen kasuan, titulu honetan xedatutakoaren arabera, antolaketa-egitura argia, egokia eta proportziozkoa, ematen diren zerbitzuen izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren arabera.
b) Araudia betetzeko eginkizunaren garapena bermatuko duen unitatea izatea, independentzia-printzipioaren arabera, eginkizuna egikaritzearen ardatza dela inbertsio-zerbitzuak emateko jarduerak garatzen dituzten arlo edo unitateekiko independentzia. Prozedurak eta kontrolak daudela ziurtatu behar da, hartara bermatzeko hartutako erabakiak eta agindutako zereginak betetzen dituztela langileek.
Araudia betetzearen funtzioak erregulartasunez kontrolatu eta ebaluatu behar du arriskuak detektatzeko ezarritako prozeduren egokitasuna eta eraginkortasuna, bia eta balizko gabeziei aurre egiteko hartu beharreko neurriak ere. Halaber, funtzioak betetzeko inbertsio-zerbitzuak egiteko erantzukizuna dutenei laguntza eta aholkularitza eman behar zaie.
c) Kontrol-sistemak izatea, langileek beren jardueran dituzten betebehar, arrisku eta erantzukizunak ezagutzen dituztela bermatzeko, eta ematen dituzten zerbitzuei aplikatu beharreko araudia ere ezagutzen dutela egiaztatzeko.
d) Administrazioeta antolaketa-neurri egokiak izatea, 70 quater artikuluan araututako balizko interes-gatazkek bezeroen kalterako izatea saihesteko.
Halaber, administrazio-organoetako kideek, langileek, agenteek eta enpresarekin lotura duen edonork, pertsona partikular gisa egiten dituzten eragiketak kontrolatzeko neurriak ezarri behar dituzte, eragiketa horiek interesgatazkak sortzea litekeena bada, edo lege honetan ezarritakoa urratzen badute.
e) Baloreen, finantza-tresnen eta inbertsio-zerbitzuen alorreko eragiketa guztiak erregistratzea, hartara egiaztatu ahal izateko bete dituztela lege honek bezeroekiko ezarritako betebehar guztiak.
Eragiketen erregistroan jaso beharreko datuak Europako Batzordearen abuztuaren 10eko 1287/2006 Erregelamenduan (EE) xedatuta daude. Horren bitartez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/39/EE Zuzentaraua aplikatzen da, gai hauekin lotuta: inbertsio-enpresek erregistro bat eramateko daukaten betebeharra; eragiketei buruzko informazioa; merkatuaren gardentasuna; finantza-tresnak negoziaziorako onartzea, eta aipatu zuzentarauaren helburuetako definitutako terminoak. Erregistratzeko betebeharrari buruzko gainerako xehetasunak erregelamendu bidez xedatuko dira.
Orobat, erregelamendu bidez ezarritakoari jarraituz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi behar dizkiote egindako eragiketak, 59 bis artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Bezeroek haien eskuetan utzitako finantza-tresnak babesteko eta bidegabe erabiltzea saihesteko neurri egokiak hartzea. Zehazki, ezingo dituzte beren kabuz bezeroen finantza-tresnak erabili, haiek berariazko baimena adierazi ezean. Halaber, modu eraginkorrean bereizita eduki behar dituzte, alde batetik, enpresaren balore eta finantza-tresnak, eta bestetik, bezero bakoitzarenak. Erakundearen barne-erregistroek bideratu behar dute, uneoro eta atzerapenik gabe, batez ere enpresaren kaudimen eza gertatuz gero, bezero bakoitzaren baloreen posizioa eta uneko eragiketak.
Baloreen entitate gordailuzain baten konkurtso-prozedura hasi ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuaren eskumenen kalterik gabe, erabaki dezake gordailuan dauden bezeroen baloreak berehala lekualdatzea jarduera hori garatzeko gaitutako beste erakunde batera, bai eta aktibo horiek hirugarren erakunde batean egonda ere, gordailu-zerbitzua ematen duen erakundearen izenean. Ondorio horietarako, bai epaile eskudunak, bai konkurtso-
prozedurako organoek, baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edota kontabilitateeta informatikaerregistroetara sartzea. Konkurtso-prozedurak ez du eragotziko baloreen titular diren bezeroen eskubide ekonomikoak egikaritzea edo saltzearen ondoriozko dirua haiei helaraztea.
g) Bideragarritasun-plan orokor bat egin eta eguneratuta mantentzea, inbertsio-zerbitzuen enpresak kalte adierazgarriren bat pairatuz gero haren bideragarritasuna eta finantza-sendotasuna berrezartzeko hartuko diren neurriak aintzat hartuta. Plan hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onetsi beharko du, eta edukia aldatzea ere eska dezake.
3.Halaber, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek betebehar hauek
dituzte:
a) Balizko arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko prozedura eraginkorrak izatea, eta barne-kontrolerako mekanismo egokiak izatea, behar bezalako administrazioeta kontabilitate-prozedurak barnean hartuta. Orobat, arriskuen kudeaketa egoki eta eraginkorrarekin bateragarriak diren ordainsari-politika eta -praktikak gauzatu eta sutatu behar dituzte.
Erakundeak, halaber, barne-auditoriaren eginkizuna beteko duen unitatea egiaztapen-organoa behar du, independentzia-printzipioaren arabera, eginkizuna egikaritzearen ardatza dela inbertsio-zerbitzuak emateko jarduerak garatzen dituzten arlo edo unitateekiko independentzia.
Barne-auditoriaren eginkizunak inbertsio-zerbitzuen enpresaren sistemen, barne-kontrolerako mekanismoen eta xedapenen egokitasuna eta eraginkortasuna aztertzea eta ebaluatzea helburu duen auditoria-plana prestatu eta mantendu behar du, hura egikaritzeko lanetan oinarritutako gomendioak eman behar ditu, eta betetzen direla egiaztatu behar du.
b) Gorabeherak gertatuz gero ere, ematen diren zerbitzuen jarraitasuna eta erregulartasuna bermatuko duten neurriak hartzea. Izan behar dituzte, batez ere, sistema informatikoak kontrolatzeko eta babesteko mekanismoak, eta kalteak edo hondamendiak gertatuz gero abian jarriko diren kontingentzia-planak.
c) Neurri egokiak hartzea, bezeroek haien eskuetan utzitako funtsei dagokienez, bezeroen eskubideak babesteko eta funtsen erabilera bidegabea eragozteko. Erakundeek ezingo dituzte, beren kabuz, bezeroen funtsak erabili, erregelamendu bidez ezarritako ohiz kanpoko kasu batzuetan izan ezik, eta betiere bezeroaren berariazko baimenarekin. Erakundearen barne-erregistroek bideratu behar dute, uneoro eta atzerapenik gabe, batez ere enpresaren kaudimen eza gertatuz gero, bezero bakoitzaren funtsen posizioa.
Zehazki, bezeroen izenean dituzten kontuek izaera instrumental eta iragankorra izango dute, eta haien kontura eragiketak egikaritzearekin lotuta egon beharko dute. Erakundearen bezeroek erakundeari entregatutako funtsen jabetzaeskubideari eutsiko diote, bai eta erakundearen izenean eta bezeroaren kontura dauden aktibo bihurtzen badira ere.
d) Beharrezko neurriak hartzea, inbertsio-zerbitzuak gauzatzea edo inbertsiozerbitzuak emateko funtsezko eginkizunen egikaritzea hirugarrenen eskuetan uztean eragiketen arriskua behar ez bezala handitu ez dadin. Barne-kontrolerako eginkizunak hirugarrenen eskuetan jarriz gero, erakundeek zaindu behar dute horrek ez duela barne-kontrolerako gaitasuna murrizten; halaber, ikuskatzaile eskudunak informazioa eskura duela bermatu behar dute. Inolaz ere ez dira eginkizunak hirugarrenen eskuetan utziko, horrek barne kontrolerako gaitasuna murrizten badu edo ikuskapen-organo eskudunak ahalmena galtzea badakar. Erakundearen zeregina izango da, eginkizunak beste pertsona edo erakunde baten eskuetan utzi nahi badira, hark lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzea.
Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten kreditu-erakundeek errespetatu behar dituzte paragrafo honetan jasotako barne-antolaketako betekizunak, erregelamendu bidez zehaztutako zehaztapenekin, eta Espainiako Bankuari dagozkio betekizun horiek gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak. Aipatu erakundeei ez zaie aplikatuko beren kabuz bezeroen funtsak erabiltzeko debekua, aurreko c idatz-zatian ezarrita dagoena.
4.Artikulu honetan aintzat hartutako sistema, prozedura eta mekanismoak exhaustiboak izango dira, enpresa-ereduari eta erakundearen jarduerei dagozkien arriskuen izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Halaber, eratuko dira kudeaketa egokia bermatuko duten irizpide teknikoen arabera, eta erregelamendu bidez erabakitako arriskuen tratamendua egingo da.
Erregelamendu bidez ezarriko dira artikulu honetan adierazitako prozedura, erregistro eta neurrien edukia eta betekizunak. Halaber, erregelamendu bidez ezarriko dira pertsona fisiko diren finantza-aholkularitzako enpresei eskatu beharreko barne-antolamenduko betekizunak.
5.Inbertsio-zerbitzuen enpresa-talde orotan, finantza-erakunde bakoitzak neurri zehatzak hartu beharko ditu taldeko erakunde desberdinen bezeroen artean sor daitezkeen interes-gatazkak onbideratzeko.
6.Inbertsio-zerbitzuen enpresetako administrazio-kontseiluak erakundea gobernatzeko sistema definitu beharko du. Sistema horrek erakundearen kudeaketa eraginkor eta zuhurra bermatu behar du, erakundean zereginak egoki banatu behar ditu eta interes-gatazkak prebenitu behar ditu.
Administrazio-kontseiluak zainduko du gobernu korporatiboaren sistemaren aplikazioa eta haren erantzulea izango da. Horretarako, aldian behin sistemaren eraginkortasuna kontrolatu eta ebaluatu beharko du, eta gabeziak konpontzeko neurri egokiak hartu beharko ditu.
7.Gobernu korporatiboaren sistema honako printzipio hauen araberakoa izango da:
a) Erakundearen administrazioaren eta kudeaketaren ardura hartzea, eta haren helburu estrategiko, arrisku-estrategia eta barne-gobernua onestea eta aplikatzen direla zaintzea administrazio-kontseiluaren zeregina izango da.
b) Administrazio-kontseiluak kontabilitateeta finantza-informazioen sistemen osotasuna bermatuko du, finantzen eta eragiketen kontrola barnean hartuta, bai eta aplikatu beharreko legedia ere.
c) Administrazio-kontseiluak informazioa hedatzeko prozesua ikuskatu beharko du, bai eta inbertsio-zerbitzuen enpresari buruzko jakinarazpenak ere.
d) administrazio-kontseiluaren erantzukizuna da goi-zuzendaritzaren ikuskapen eraginkorra bermatzea.
e) Administrazio-kontseiluko lehendakariak ezingo du aldi berean kontseilari delegatuaren kargua izan, erakundeak justifikatutako eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimendutako kasuetan izan ezik.
8.Inbertsio-zerbitzuen enpresek administrazio-kontseiluko kideen, zuzendari nagusi eta parekoen, eta barne-kontroleko eginkizunak dituzten edo inbertsiozerbitzuen enpresaren eguneroko jarduera garatzeko giltzarrizko postuak betetzen dituzten pertsonen hautaketa eta etengabeko ebaluazioa egiteko unitate eta barneprozedura egokiak izan behar dituzte, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako baldintzetan, eta paragrafo honetan ezarritakoari jarraituz.
Kargudun horien egokitasunaren ebaluazioa, lege honetan ezarritako zintzotasun, esperientzia eta gobernu egokiaren arabera, inbertsio-zerbitzuen enpresak berak egingo du, bai eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ere, erregelamendu bidez aurreikusitakoaren arabera.
Inbertsio-zerbitzuen enpresek zaindu beharko dute, betiere, lege honetan jasotako egokitasun-eskakizunak betetzen direla.
9.Inbertsio-zerbitzuen enpresek webgune bat izango dute, kapitulu honetan aurreikusitako informazio publikoa hedatzeko eta erakundea gobernatzeko betebeharrak nola betetzen dituzten jakinarazteko.
10.Lege honetan xedatutako ondorioetarako, administrazio-kontseiluaren pareko da inbertsio-zerbitzuen enpresetako edozein organo baliokide.»
Hamabi. 70 ter. Bat artikulu berria gehitu da:
«70 ter artikulua. Bat. Izendapenen batzordea.
1.Inbertsio-zerbitzuen enpresek izendapen-batzorde bat eratu beharko dute, erakundean funtzio exekutiborik betetzen ez duten administrazio-kontseiluko kideek osatuta. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du inbertsiozerbitzuen enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, izendapen-batzordea eta ordainsari-batzordea bateratzea, edo betebehar horretatik salbuestea.
2.Izendapen-batzordeak ordezkapen-helburu bat ezarriko du administraziokontseiluan ordezkari gutxiago dituen sexuarentzat, eta helburu hori lortzeko jarraibideak emango ditu.
3.Dena dela, 1. paragrafoan adierazitakoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei:
a) 63.2.a artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b) 63.1.a, b, d eta g artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematea.
c) Bezeroen dirua edo baloreak gordailatzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zordun ezin izatea.
Artikulu hau ere ez zaie aplikatuko 63.1.h artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuen enpresei.»
Hamahiru. 70 ter. Bi artikulu berria gehitu da:
«70 ter artikulua. Bi. Ordainsarien alorreko betebeharrak.
1.Inbertsio-zerbitzuen enpresek, jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako baldintzetan, arriskuaren kudeaketa sendo eta eraginkorrarekin bateragarriak diren ordainsari-politikak izango dituzte.
2.Ordainsari-politika erakundearen, taldearen, sozietate nagusiaren edo mendekoaren arrisku-profilean modu esanguratsuan eragin dezaketen jarduera profesionalak dituzten enplegatu-kategoriei aplikatuko zaie. Bereziki, honako hauei: goi-zuzendaritzako kideei, arriskuak inbertsio-zerbitzuen enpresaren gain hartzen dituzten enplegatuei, kontrol-funtzioak betetzen dituztenei, goi-zuzendaritzako kideen ordainsari-baremoan sartzen den ordainsari globala jasotzen duten langileei eta, arriskuak hartzeaz gainera, arrisku-profilean eragin garrantzitsua duten jarduera profesionalak dituzten enplegatuei.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztuko diote obligazio hori betetzen dutela egiaztatzeko eskatzen zaien informazio guztia eta, bereziki, ordainsarien alorreko betebeharrei dagokienez, eta zerrenda bat, non erakundearen arrisku-profilean eragin esanguratsua duten jarduera profesionaleko enplegatuen kategoriak adieraziko diren. Zerrenda hori urtero aurkeztu beharko da, eta, bereziki, aldaketa garrantzizkoak gertatu diren guztietan.
4.Ordainsarien politika erabakiko da 10/2014 Legeak, kreditu-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, 33. artikuluan ezarritako printzipio orokorren arabera.
5.Ordainsarien elementu aldakorrei dagokienez, 10/2014 Legeak, kredituerakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, 34. artikuluan ezarritako printzipioak aplikatuko dira.
6.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek ordainsari-batzorde bat eratu beharko dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du inbertsiozerbitzuen enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, izendapen-batzordea eta ordainsari-batzordea bateratzea, edo betebehar horretatik salbuestea.
Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei:
a) 63.2.a artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b) 63.1.a, b, d eta g artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat soilik ematea.
c) Bezeroen dirua edo baloreak gordailatzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zordun ezin izatea.
Artikulu hau ere ez zaie aplikatuko 63.1.h artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuen enpresei.
7.Finantza-laguntza publikoa jasotzen duten inbertsio-zerbitzuen enpresen kasuan, 10/2014 Legeak, kreditu-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, 33. artikuluan ezarritako arauak aplikatzeaz gainera, aintzat hartuko dira lege horren 35. artikuluan eta dagokion garapen-araudian kreditu-erakundeentzat ezarritakoa, beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak eginda, erakundearen izaeraren ondorioz.»
Hamalau.70 ter. Hiru artikulu berria gehitu da:
«70 ter artikulua. Hiru. Arriskuaren kudeaketa eta arriskuen batzordea.
1.Administrazio-kontseilua da inbertsio-zerbitzuen enpresa batek bere gain hartzen dituen arriskuen erantzulea. Ondorio horietarako, inbertsio-zerbitzuen enpresek informazio-kanal eraginkorrak ezarri behar dituzte, administraziokontseiluari informazioa helarazteko, enpresaren arriskuak kudeatzeko politikei eta aurrean dituen arrisku guztiei dagokienez.
2.Arriskuen kudeaketari buruzko erantzukizuna dela-eta, administraziokontseiluak betebehar hauek izango ditu:
a) Arriskuei lotutako gorabeherak aintzat hartzeari denbora nahikoa ematea. Berariaz, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan eta lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako kaudimen-araudian jasotako arrisku nabarmen guztien kudeaketan aktiboki parte hartuko du, arriskuak kudeatzeko baliabide egokiak esleitzen direla zainduko du, eta parte hartuko du, bereziki, aktiboen balioespenean, kanpoko kreditu-kalifikazioen erabileran, eta arrisku horiei buruzko barne-ereduetan.
b) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak dituen edo izan ditzakeen arriskuak onartzeko, kudeatzeko, ikuskatzeko eta murrizteko estrategia eta politikak onestea eta aldian behin berrikustea, eragiketen inguruko koiuntura makroekonomikoak dituenak, ziklo ekonomikoaren faseari dagokionez, barnean hartuta.
3.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek arriskuen kudeaketaren eginkizuna bere gain hartzen duen unitate edo organo bat izan beharko dute, jardueren izaera, eskala eta konplexutasunaren proportzioan. Unitate edo organo horrek ez du loturarik izan behar eginkizun operatiboekin; halaber, agintea, maila eta baliabide nahikoak izan behar ditu, bai eta administrazio-batzordean sarbidea izatea ere.
4.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek arrisku-batzorde bat eratu beharko dute. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du inbertsio-
zerbitzuen enpresa batek, haren tamaina, barne-antolaketa, izaera, irismena, edo jardueren konplexutasun txikia kontuan hartuta, arrisku-batzordearen eginkizunak auditoria-batzorde mistoak betetzea, edo batzorde hori eratzetik salbuestea.
Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei:
a) 63.2.a artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.
b) 63.1.a, b, d eta g artikuluan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat soilik ematea.
c) Bezeroen dirua edo baloreak gordailatzeko baimenik ez izatea, eta horregatik, bezero horien zordun ezin izatea.
Artikulu hau ere ez zaie aplikatuko 63.1.h artikuluan aipatutako zerbitzua emateko baimena soilik duten inbertsio-zerbitzuen enpresei.»
Hamabost. Beste era batera idatzita geratzen da 70 quinquies artikulua.
«70 quinquies artikulua. Kapital-koltxoien eskakizun konbinatua.
1.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek bete beharko dute betiere kapitalkoltxoien eskakizun konbinatua, kapitala gordetzeko koltxoi bat izateko eginbidea betetzeko beharrezkoa den 1. mailako kapital osoa dela ulertuta, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horrez gainera, egoki izanez gero, honako hauek beharko dituzte:
a) Erakunde bakoitzarentzako berariazko kapital-koltxoi antiziklikoa.
b) Mundu-mailako garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoia.
c) Garrantzi sistemikoa duten beste erakunde batzuentzako koltxoia.
d) Arrisku sistemikoen aurkako koltxoia.
Betebehar hau beteko da ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren
92. artikuluan ezarritako baliabide propioen eskakizunen kalterik gabe, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, 87 octies artikuluan ezarritakoari jarraituz eska ditzakeen baliabideen kalterik gabe.
2.Koltxoi horiek kalkulatuko dira 10/2014 Legeak, kreditu-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, II.tituluaren III. kapituluan xedatutakoaren arabera.
3.Aurrekoa gorabehera, koltxoi horiek ez zaizkie aplikatuko 63.1 artikuluko c) eta f) idatz-zatietan ezarritako jarduerak egiteko baimenik ez duten inbertsiozerbitzuen enpresei.
Halaber, kapitala gordetzeko koltxoia eta koltxoi antiziklikoa ez zaizkie aplikatuko inbertsio-zerbitzuen enpresa txiki eta ertainei, baldin eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz, espainiar finantza-sistemaren egonkortasuna mehatxatzen ez bada.
Ondorio horietarako, ulertuko da enpresa txiki eta ertainak direla Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzkoan, definitutakoaren arabera.
4.Koltxoi desberdinak eratzeko 1. mailako ohiko kapitala ezingo da izan, 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, gainerako koltxoiak eta 1. paragrafoko azken lerrokadan aipatutako baliabide propioen eskakizunak betetzeko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garrantzi sistemikoa duten erakundeentzako koltxoiei buruz eta arrisku sistemikoen aurkako koltxoiari buruz xedatutakoa salbu.
5.Kapital-koltxoien eskakizunak banaka, finkatuta edo azpifinkatuta bete beharko dira, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren II. tituluko lehenengo zatian ezarritakoaren arabera.
6.Enpresa edo talde batek ez badu betetzen 1. paragrafoan ezarritako eginbeharra, 1.mailako ohiko kapitalaren banaketarekin lotutako mugapenen mende geratuko da, 10/2014 Legeak, kreditu-erakundeen antolamendu, ikuskapen
eta kaudimenari buruzkoak, 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kapitala gordetzeko plan bat aurkeztu beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, aipatutako legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera.»
Hamasei. 70 sexies artikulu berria gehitu da, eta honela geratu da idatzita:
«70 sexies artikulua. Arau-hausteen jakinarazpena.
Inbertsio-zerbitzuen enpresek prozedura egokiak izan behar dituzte, enplegatuek arau-hausteak jakinarazteko, erakunde barruan, kanal independente, berariazko eta autonomoaren bidez.
Prozedura horiek konfidentzialtasuna bermatu beharko dute, bai arau-hausteei buruzko informazioa ematen duen pertsonari dagokionez, bai arau-haustearen ustezko erantzule diren pertsona fisikoei dagokienez.
Halaber, bermatu behar da erakundean egindako arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten enplegatuei babesa ematen zaiela, errepresaliak, diskriminazioak eta beste edonolako tratu bidegabeak direla-eta.»
Hamazazpi. 71 bis.2 artikuluko 5. lerrokada honela idatzita geratu da:
«Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere gain hartuko du Espainiako lurraldeko sukurtsalek emandako zerbitzuek 59 bis, 79, 79 bis, 79 ter, 79 sexies artikuluetan ezarritako betebeharrak eta haien arabera XI. tituluaren III. kapituluan hartutako neurriak betetzen dituztela egiaztatzeko ardura. Beraz, sukurtsalak hartutako neurriek aztertzeko eskubidea izango du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta aipatu artikuluetan eta haien arabera hartutako neurrietan jasotako xedapenak betetzen direla bermatzeko behar-beharrezkoak diren aldaketak eskatu ahal izango ditu, sukurtsalak Espainiako lurraldean emandako zerbitzu edo jarduerei dagokienez.»
Hemezortzi. 78 bis. 3 artikuluko e) idatz-zatiaren lehenengo lerrokada aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
«e) Aldez aurretik eskatzen duten gainerako bezeroak, txikizkako bezero gisako tratamendua jasotzeari berariaz uko eginez gero. Hala eta guztiz ere, inolaz ere ez da ulertuko profesional gisa tratatzea eskatzen duten bezeroek dituzten ezagutzak eta merkatuko esperientzia pareka daitezkeenik paragrafo honetako a eta d idatzzatietan zerrendatutako bezero profesionalen kategoriekin.»
Hemeretzi. 79 bis.8 artikuluko d) lerrokada aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
«d) 70 ter.2.d artikuluan xedatutakoa bete dezala erakundeak.»
Hogei. 79 quater artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
«79 quater artikulua. Inbertsio-zerbitzuak, finantza-produktu baten zati gisa.
Aurreko 79 bis eta 79 ter artikuluetan jasotako informazioeta erregistrobetebeharrak aplikatu beharko zaizkie beste finantza-produktu batzuen zati gisa eskaintzen diren inbertsio-zerbitzuei, finantza-produktu horiei berariazko araudia aplikatzearen kalterik gabe, bereziki arriskuen ebaluazioari eta bezeroei eman beharreko informazioen betekizunei dagokienez.
Hogeita bat. 84. artikuluari 5 bis paragrafo berria gehitu zaio:
«5 bis. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoak, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4.1.20 eta 21
artikuluaren arabera, hurrenez hurren, haien filialetan inbertsio-zerbitzuen enpresak egonez gero.»
Hogeita bi. 84 bis artikulu berri bat gehitu da:
«84 bis artikulua. Ikuskapen-programa.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ikuskapen-programa bat onetsiko du, urtean behin, gutxienez, inbertsio-zerbitzuen enpresa hauei dagokienez:
a) 3. paragrafoan aipatutako erresistentzia-probetan edo ikuskapeneta ebaluazio-prozesuan lortutako emaitzen arabera, finantza-egonkortasunerako arrisku adierazgarriak dituztenak edo kaudimen-arauaren ez-betetzea agerian jartzen dutenak.
b) Finantza-sistemari arrisku sistemikoa dakarkiotenak.
c) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ikuskapen-eginkizunak egikaritzean beharrezkotzat jotako beste edozein.
2.Programa honek barnean hartuko du, gutxienez, 10/2014 Legeak, kredituerakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzkoak, 55.2 artikuluan aipatutako informazioa, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, programaren emaitzak ikusita, kasu bakoitzean egoki iritzitako neurriak hartu ahal izango ditu; besteak beste, aipatu legearen 55.3 artikuluan ezarritakoak.
3.Urtean behin, gutxienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erresistentzia-probak egingo dizkie ikuskatu beharreko inbertsio-zerbitzuen enpresei, artikulu honetan aurreikusitako berrikuspeneta ebaluazio-prozesua errazteko. Helburu horretarako, Europako Banku Agintaritzak onetsitako gidak, bere egin ahal izango ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta horrenbestez taldeei eta erakundeei helarazi.
Aurrekoa gorabehera, artikulu hau ez zaie aplikatuko 63.2.a artikuluan aipatutako laguntza-zerbitzua emateko baimenik ez duten inbertsio-zerbitzuetako enpresei, 63.1 artikuluko a) , b) , d) eta g) idatz-zatietan zerrendatutako inbertsiozerbitzu edo -jardueretako bat edo batzuk bakarrik ematen dituztenei, eta bezeroen dirua edo baloreak gordailuan edukitzeko baimenik eman ez zaienei, arrazoi hori dela eta, ezingo baitira inoiz bezero horiekin zorretan egon.
4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, ikuskapen-programa egitean, aintzat hartuko du beste estatu kide batzuetako agintaritzetatik jasotako informazioa, inbertsio-zerbitzuen enpresek han ezarritako sukurtsalei dagokienez. Ondorio horietarako, kontuan hartuko du, halaber, estatu kide horietako finantza-sistemen egonkortasuna.»
Hogeita hiru. 85.2. artikuluko e) idatz-zatia eta 85.6 artikuluko lehenengo lerrokada honela idatzita geratu dira:
«e) Lege honen eta lege hau garatzeko arauen aurkako jarduera oro bertan behera uzteko eskatzea, eta etorkizunean praktika hori ez errepikatzeko eskatzea.» «6. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, lege honetan jasotako gainbegiratzeeta ikuskapen-ahalmenak egikaritzen, 64., 65., 84.1.a, b, c, d eta e, eta 84.2.a, b eta c artikuluetan xedatutako erakundeei jakinarazi eta eskatu ahal izango die, bitarteko elektronikoak baliatuta, lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan jasotako informazio eta neurriak. Aipatutako erakundeek, horretarako jarritako epean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatutako baliabide teknikoak gaitu beharko ditu, jakinarazpen elektronikoen sistemak eraginkorrak izan daitezen, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan
sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, 27.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.»
Hogeita lau. 86. artikulua honela idatzita geratu da:
«86. artikulua. Kontabilitate-informazioaren eta finkapenaren betebeharrak.
1.Aurreko 84.1 artikuluan aipatutako erakundeen ekitaldi bakoitzeko kontuak eta banakako kudeaketa-txosten finkatuak onetsi behar ditu dagokion batzar orokorrak, kontu-auditoria egin ostean, ekitaldia itxi eta ondorengo lau hilabeteetan.
2.Merkataritzako Kodearen I. liburuko III. tituluan ezarritakoaren kalterik gabe, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa ahalduntzen da, eta hark berariaz gaitzen ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, Espainiako Bankua eta Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutua, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeei dagokienez, kontabilitate-arauak eta finantza-egoerak doitzeko ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta ezarritako koefizienteak betetzeari dagokionez. Halaber, ezarriko dute zer maiztasunez eta xehetasunez helarazi behar zaizkion datuak Batzordeari, edo erakundeek, oro har, ezagutzera eman. Ahalmen horren mugapen bakarra izango da publizitate-irizpideak homogeneoak izatea kategoria bereko erakunde guztientzat, eta antzekoak kategoria desberdinentzat.
Gaikuntza ezarriko duen ministro-aginduak zehaztuko du zer txosten beharko diren aipatu arau eta ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta araudi horri buruzko kontsultak ebazteko ere,
Halaber, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa ahalduntzen da, eta hark berariaz gaitzen du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, 84.1 artikuluan zerrendatutako erakundeen erregistroak, barne datu-baseak edo estatistikak arautzeko, eta balore-merkatuko eragiketei dagokienez, 65. artikuluan jasotako gainerako erakundeak.
3.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, eta hark berariaz gaituta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuak eta Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak, aurreko paragrafoan aurreikusitako ahalmen berdinak izango dituzte, hurrengo paragrafoan jasotako inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarriei dagokienez, eta 84.1.a eta b artikuluan aipatutako jatorrizko erakundeak dituzten talde finkagarriei dagokienez. Ahalmen horiek egikaritze aldera, gaitzeko ministro-aginduan xedatutako nahitaezko txostenak beharko dira.
4.Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutako baliabide propioen eta mugapenen gutxieneko mailak betetzeko, inbertsio-zerbitzuen enpresek kontabilitate-egoerak sendotuko dituzte, inbertsio-zerbitzuen gainerako enpresekin eta finantza-erakundeekin batera erabakitzeko unitate bakar bat eratuz,
4. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, eta aipatu araudiak xedatutakoaren arabera.
5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde finkagarriei eskatu ahal izango die egindako finkatzeak egiaztatzeko eta erakunde finkatuen multzoak bere gain hartutako arriskuak aztertzeko behar den informazioa, bai eta liburuak, dokumentuak eta erregistroak ere, helburu berarekin.
Inbertsio-zerbitzuen enpresa batek beste erakunde batzuekin dituen harreman ekonomikoak, finantzarioak edo kudeaketakoak direla-eta, kontrol-harremana dagoela susma daitekeenean, erakundeek kontuak finkatzeari ekin gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatu ahal izango die erakunde horiei, edo ikuskatu, finkatzearen jatorria zehazte aldera.
6.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazioa eskatu ahal izango die pertsona fisikoei, eta 4. artikuluaren araberako kontrol-harremana duen erakunde ez-finantzarioak ikuskatu ahal izango ditu, inbertsio-zerbitzuen enpresen eta haien talde finkagarrien egoera juridiko, finantzario eta ekonomikoan duten eragina zehazteko.
7.Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako finkapen-betebeharra bete dela ulertuko da aurreko zenbakietan aipatutako finkatzearen bidez, inbertsiozerbitzuen enpresa bat nagusi den sozietate-taldearen bidez, edo inbertsiozerbitzuetako enpresen partaidetzak izatea jarduera nagusi duen sozietate bat nagusi den taldearen bidez. Orobat, ulertuko da betebehar hori bete dela bigarren mailako merkatu ofizialetako erakunde zuzendarien taldeen kasuan, eta baloreak konpentsatzeko eta likidatzeko zerbitzuari dagokionez.
Hori guztia ulertzen da, finantza-erakundeak ez diren filialek elkarrekin finkatzeko izan dezaketen betebeharraren kalterik gabe, dagokion kasuan, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoari jarraituz.»
Hogeita bost. 87. artikulua honela idatzita geratu da:
«87. artikulua. Beste ikuskatzaile batzuekiko harremanak, oinarri finkatuko ikuskapenaren eremuan.
1.Lege honek aurreikusitakoa garatzeko emandako arau orok, Espainiako Bankuaren edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ikuskaritzapean dauden finantza-erakundeengan eragin badezake, erakunde horien aldez aurreko txostena beharko du.
2.Inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarri batean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala ez den erakunde batek banakako oinarrian ikuskatu beharreko erakundeak baldin badaude, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, lege honek esleitzen dizkion eskumenak egikarituz, kasu bakoitzean dagokion erakunde ikuskatzailearekin koordinatuta jardungo du. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, berriz, koordinazio egokia bermatzeko behar diren arauak eman ahal izango ditu.
3.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurreko txostena egin ostean, Espainiako Bankuak proposatuta, erabaki dezake gordailuen berme-funts bati atxiki daitezken kreditu-erakunde bat edo gehiago biltzen dituen inbertsio-zerbitzuen enpresen talde bat kredituerakundeen talde finkagarritzat hartzea, eta horrenbestez, Espainiako Bankuaren oinarri finkatuko ikuskapenaren mende geratzea.»
Hogeita sei. 87 bis artikuluko 1. eta 2. paragrafoak eta 87 bis.3 artikuluko a) idatzzatia berridatzi dira:
«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkio, inbertsio-zerbitzuen enpresak eta haien talde finkagarriak ikuskatzeko agintaritza eskuduna denez, honako eginkizun hauek:
a) Lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasota dagoen kaudimen-araudia betetze aldera aplikatutako sistemak (edonolako akordio, estrategia, prozedura edo mekanismo) ikuskatzea.
b) Inbertsio-zerbitzuen enpresen sistemek, baliabide propioek eta likideziak kudeaketa on eta zuhurra eta arriskuen estaldura sendoa bermatzen ote duten erabakitzea.
c) Aurreko lerrokadetan aipatutako berrazterketatik eta ebaluaziotik abiatuta, a idatz-zatian aipatutako sistemak eta mantendutako funts propioek eta likideziak arriskuen kudeaketa eta estaldura sendoa bermatzen ote duten erabakitzea.
Aurreko lerrokadetan aipatutako azterketak eta ebaluazioak urtean behin eguneratuko dira, gutxienez.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuen enpresak eta haien talde finkagarriak ikuskatzeko ardura duen agintaritza gisa, honako eginkizun hauek garatu behar ditu:
a) Erabakiek Europar Batasuneko gainerako estatu kideen finantza-sistemen egonkortasunean izan dezaketen eragina oso kontuan hartuko du, batez ere larrialdietan, une bakoitzean eskura dagoen informazioa oinarri hartuta.
b) Europar Batasunaren eremuko ikuskapen-tresnen eta -praktiken bat etortzea kontuan hartuko du.
c) Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza eskudunekin lankidetzan jardungo du, Finantza Ikuskatzaileen Europako Sistemaren zati gisa,
elkarrenganako konfiantzan eta begirunean, batez ere informazio egoki eta fidagarriaren fluxua bermatzeko, Europar Batasunaren Tratatuaren 4.3 artikuluan ezarritako lankidetza leialaren printzipioaren arabera.
d) Europako Banku Agintaritzaren jardueretan parte hartuko du, eta dagokionean, ikuskatzaileen elkargoetan.
e) Europako Banku Agintaritzaren jarraibide eta gomendioak betetzeko ahalegin guztiak egingo ditu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera. Erregelamendu horren bidez, hain zuzen, europar ikuskapen-agintaritza bat sortu zen (Europako Banku Agintaritza) , 716/2009/EE Erabakia aldatu zen, eta Batzordearen 2009/78/EE Erabakia indargabetu zen. Orobat, aintzat hartuko ditu Arrisku Sistemikoko Europako Batzordearen oharpen eta gomendioak, azaroaren 24ko 1092/2010 (EB) Erregelamenduak, Europar Batasuneko finantza-sistemaren makrozuhurtziazko ikuskapenari buruzkoa eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordea sortzen duenak, 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Lankidetza estuan jardungo da Arrisku Sistemikoko Europako Batzordearekin.»
«a) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak eta beren taldeak, gutxienekoez gainera, baliabide propio gehigarriak mantentzera obligatzea. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak obligazio hori ezarriko du, gutxienez, inbertsio-zerbitzuetako enpresaren antolakuntza-egituran edo barne-kontroleko, kontularitzako edo balorazioko prozedura eta mekanismoetan hutsegite larriak aurkitzen baditu, bereziki 70.2 artikuluan aipatutakoak barne direla, edo, artikulu honetako 1.c paragrafoan aurreikusitakoa kontuan hartuta, ohartzen baldin badira agindu horretan aipatzen diren sistemek eta mantendutako funts propioek ez dutela bermatzen arriskuen kudeaketa eta estaldura sendorik. Bi kasuetan, neurri hori hartu beharko da, baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurreikusten badu beste neurri batzuen aplikazio soilak, seguruenik, ez dituela hobetuko aipatutako hutsegiteak edo egoerak epe egoki batean.»
Hogeita zazpi. 87 ter artikulua erantsi da:
«87 ter artikulua. Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoak eta balorezorroa kudeatzeko sozietate mistoak.
1.Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskapenaren mendekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, Lege hau, eta bestetik, apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza-multzoak ikuskatzeari buruzkoa) , batez ere arriskuaren araberako ikuskapenari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ostean, erabaki ahal izango du sozietate horri apirilaren 22ko 5/2005 Legeko xedapenak eta hura garatzeko araudia soilik aplikatzea.
2.Halaber, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskapenaren mendekoa, bi xedapen baliokideren mendean badago (alde batetik, Lege hau, eta bestetik, aseguru pribatuak antolatzeko eta ikuskatzeko legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) , batez ere arriskuaren araberako ikuskapenari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatearen filialak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzei kontsulta egin ostean, erabaki ahal izango du sozietate horri aseguru pribatuak antolatzeko eta ikuskatzeko legearen testu bategina soilik aplikatzea.
3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurreko paragrafoan azaldutakoari buruzko erabakiak jakinarazi beharko dizkio Europako Banku Agintaritzari eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Europako Agintaritzari.
4.Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren laugarren zatian aurreikusitakoaren kalterik gabe, espainiar inbertsio-zerbitzuen enpresa baten edo batzuen jatorrizko enpresa baldin bada balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto bat, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakundearen eta balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoaren eta filialen arteko eragiketen ikuskapen orokorra egingo du.
5.Balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto baten inbertsio-zerbitzuen enpresa filialak arriskuak kudeatzeko sistema eta barne-kontrolerako mekanismo egokiak izan behar ditu, informazioeta kontabilitate-prozedura sendoak barnean hartuta, balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto jatorrizkoarekin eta haren filialekin egindako eragiketak behar bezala identifikatu, neurtu, jarraitu eta kontrolatzeko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuen enpresari eskatuko dio entitate horiekin egindako beste edozein eragiketa handiren berri emateko, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 394. artikuluan aipatutakoarekin bat ez datorrena izanez gero. Prozedura eta eragiketa handi horiek guztiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zaintzapekoak izango dira.»
Hogeita zortzi. 87 quater artikulua erantsi da:
«87 quater artikulua. Hirugarren herrialdetako inbertsio-zerbitzuen enpresak eta haien sukurtsalak ikuskatzea.
1.Kaudimen-araudian ezarritako betebeharrak ez zaizkie eskatuko Europar Batasuneko kide ez den estatu batean egoitza duen inbertsio-zerbitzuen enpresen sukurtsalei, baldin eta eginbide baliokideak bete behar badituzte, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
2.Europar Batasunetik kanpo egoitza duen finantza-erakunde baten filial diren inbertsio-zerbitzuen enpresak ez dira oinarri finkatuko ikuskapenaren mende egongo, baldin eta ikuskapen horren mende badaude hirugarren estatuko agintaritza eskudunen aldetik. Ikuskapen horrek lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitakoaren baliokidea izan behar du, bai eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. kapituluko II. tituluaren lehen zatian xedatutakoaren baliokidea ere.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baliokidetasun hori egiaztatu behar du. Horretarako, kontuan hartuko ditu Europako Banku Agintaritzak emandako jarraibideak, eta erakunde horri kontsulta egingo dio, erabakia hartu aurretik.
Ez baldin badago pareko ikuskapen-erregimenik, kaudimen-araudian aurreikusitako oinarri finkatuko ikuskapen-erregimena aplikatuko zaie paragrafo honen lehen lerrokadan aipatutako inbertsio-zerbitzuen enpresei.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak beste metodo batzuk ezar ditzake paragrafo honek aipu dituen taldeen oinarri finkatuko ikuskapena egiteko. Metodo horien artean, bada Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ahalmen bat, hots, helbide soziala Europar Batasunean duen finantza-erakunde nagusi bat eratzeko eskatzea. Metodo horiek lege honetan definitutako oinarri finkatuko ikuskapen-helburuak bete beharko dituzte, eta tarteko diren gainerako agintaritza eskudunei, Europako Batzordeari eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaizkie.»
Hogeita bederatzi. 87 quinquies artikulua erantsi da:
«87 quinquies artikulua. Ikuskapenaren alorreko gidak egitea.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak prestatu ahal izango ditu gainbegiratutako erakundeei eta pertsonei zuzendutako gida teknikoak, baloremerkatuen araudia betetzeko egoki iritzitako irizpide, praktika, metodologia edo prozedurak adierazita. Argitara eman beharko diren gida horietan, Balore
Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahal izango dira.
2.Xede horretarako, nazioarteko erakunde edo batzorde aktiboek onetsitako gidak, ikuskatzen dituzten subjektuei begira, bere egin ahal izango ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta hala helarazi eta garatu. Gida horiek dira, hain zuzen, irizpide, jardunbide eta edo prozedura egokiei buruzkoak, baloremerkatuen antolaketa-arauak eta diziplina hobeto betetzea eta hala egiten dela hobeto ikuskatzea helburu hartuta.»
Hogeita hamar. 87 sexies artikulua erantsi da:
«87 sexies artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren informaziobetebeharrak urgentziazko egoeretan.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ahalik eta lasterren jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari, ukitutako gainerako ikuskapen-agintaritza nazionalei eta atzerritarrei, Europako Banku Agintaritzari eta Arrisku Sistemikoko Europako Batzordeari larrialdi-egoera sortu dela, xedapen honen 18. artikuluan definitutako egoerak barne: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamendua (EB) , europar ikuskapen-agintaritza bat sortzen duena (Europako Banku Agintaritza) , 716/2009/EE Erabakia aldatzen duena, eta Batzordearen 2009/78/EE Erabakia indargabetzen duena. Zehazki, kasu batean da premiazkoa abisu hori: finantza-merkatuek bilakaera txarra dutenean eta bilakaera horrek arriskuan jar ditzakeenean Europar Batasuneko edozein estatu kidek merkatuan duen likidezia eta estatu horretako finantzasistemaren egonkortasuna, estatu horretan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak oinarri finkatuko ikuskapena egiten dion talde bateko inbertsiozerbitzuen enpresak baimendu direnean edo espainiar inbertsio-zerbitzuen enpresa bateko sukurtsal esanguratsu batzuk daudenean ezarrita, 91 quinquies artikuluan aurreikusten diren bezala».
Hogeita hamaika. 87 septies artikulua erantsi da:
«87 septies artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zabalkundebetebeharrak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuen enpresen kaudimenari buruzko informazio hau argitara emango dute aldian behin:
a) Zuhurtzia-esparruaren aplikazioaren funtsezko alderdiei buruzko datu estatistiko agregatuak, 70, 70 quinquies, 87 octies eta 87 nonies artikuluei jarraituz abian jarritako ikuskapen-neurrien kopuru eta izaera eta ezarritako administraziozehapenak barnean hartuta. Hori guztia 90. artikuluan ezarritako sekretu profesionalaren araubidearen arabera.
b) Irizpide orokorrak eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko ezarritako metodoak.
c) Ikuskapena berrikustearen emaitzaren deskribapen laburra, eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405.etik 409.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa betetzen ez denean ezarritako neurrien deskribapena, urteko datuak oinarri hartuta, eta 90. artikuluan ezarritako sekretu-betebeharren kalterik gabe.
d) Erresistentzia-proben emaitzak, azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduko 84 bis artikuluaren 3. paragrafoan edota 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Europako Banku Agintaritzak hala erabakiz gero, lerrokada honetan aipatutako informazioa agintaritza horri helaraziko zaio, gero Europar Batasuneko emaitzak argitaratzeko.
e) Erregelamendu bidez zehazten den beste edozein informazio.
2.Lehenengo paragrafoaren arabera argitaratutako informazioa nahikoa izan behar du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren planteamenduak eta Europar Batasuneko estatu kideetako agintaritza homologoenak modu adierazgarrian alderatzeko. Informazioa Europako Banku Agintaritzak erabakitako formatuan argitaratuko da, eta aldian behin eguneratuko dira datuak. Eskura egongo da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren egoitza elektronikoan.»
Hogeita hamabi. 87 octies artikulua erantsi da:
«87 octies artikulua. Zuhurtziazko ikuskapen-neurriak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuen enpresei edo inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarriei eskatuko die beharrezko neurriak berehala hartzeko, honako egoera hauetan:
a) Kaudimen-araudian jasota dauden eginbeharrak betetzen ez badituzte.
c) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak dituen datuek pentsarazten badute hurrengo hamabi hilabeteetan erakundeak ez dituela beteko aurreko paragrafoan adierazitako eginbeharrak.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeran, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, erakundearen edo taldearen egoera ikusita, erabaki ahal izango du ondorengo neurrien artean egoki iritzitako bat edo gehiago:
a) Inbertsio-zerbitzuen enpresei eskatzea baliabide propio gehiago, 70 quinquies artikuluan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak baino, Erregelamendu horren 1. artikuluak estaltzen ez dituen arriskuak eta arrisku-elementuak direla-eta.
b) Inbertsio-zerbitzu enpresei eta haien taldeei eskatzea indar ditzatela 70.2. artikuluan xedatutakoa betetzeko ezarri dituzten prozedura, mekanismo eta estrategiak.
c) Inbertsio-zerbitzuetako enpresei eta beren taldeei eskatzea aurkez dezatela lege honetan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gainbegiratze-betekizunak berrezartzeko plan bat eta berori egikaritzeko epe bat; eta haien helmenari eta egikaritze-epeari dagozkion beharrezko hobekuntzak planean sar ditzaten eskatzea.
d) Inbertsio-zerbitzuetako enpresek eta beren taldeek hornidurak zuzkitzeko politika espezifiko bat edo baliabide propioen errekerimenduarekin zerikusia duen aktiboen tratamendu jakin bat aplika dezatela eskatzea.
e) Negozioak, eragiketak edo inbertsio-zerbitzuetako enpresen sarea murriztea edo mugatzea, edota inbertsio-zerbitzuen enpresaren sendotasunerako arrisku handiegiak dituzten jarduerak bertan behera uzteko eskatzea.
f) Inbertsio-zerbitzuetako enpresen jarduera, produktu eta sistemek berezkoa duten arriskua murrizteko galdatzea.
g) Inbertsio-zerbitzuen enpresei eta haien taldeei eskatzea ordainsari aldakorra mugatzeko, diru-sarrera garbien portzentaje gisa, kapital-oinarri sendoari eustearekin bateraezina denean.
h) Inbertsio-zerbitzuen enpresei eta beren taldeei eskatzea lortzen dituzten mozkin garbiak beren baliabide propioak indartzeko erabil ditzatela.
i) Inbertsio-zerbitzuen enpresak akziodunei, bazkideei edo 1. mailako kapital gehigarriko tresnen titularrei dibidenduak edo interesak bana ditzaten debekatzea edo mugatzea, betiere, debeku horrek ez badakar inbertsio-zerbitzuen enpresaren ordainketa-obligazioak ez betetzea.
j) Informatzeko obligazio gehigarriak ezartzea edo maizago izan daitezela, kapitaleta likidezia-egoeraren informazioa barne dela.
k) Aktibo likidoen gutxieneko kantitate bat edukitzeko obligazioa, pasiboetatik eta konpromisoetatik eratorritako funts-irteera potentzialei aurre egin ahal izateko, likidezia erabilgarrian eragina izan dezaketen gertaera larrien kasuak barnean hartuta; eta finantzaketa-iturrien eta aktibo, pasibo eta konpromisoen epemugen egitura egokia mantentzea, inbertsio.zerbitzuen enpresaren finantza-egoera kaltetu edo arriskuan jar dezaketen desoreka potentzialak edo likidotasun-tentsioak eragozte aldera.
3.Aurreko atalean xedatutakoa ulertzen da, betiere, Foru Arau honetan aurreikusitako zehapen-araubidearen aplikazioaren kalterik gabe.»
Hogeita hamahiru. 87 nonies artikulua erantsi da:
«87 nonies artikulua. Baliabide propioen eskakizun gehigarriak.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertsio-zerbitzuen enpresei eskatuko die 87 octies.2.a artikuluan ezarritako gutxienezkoak baino baliabide propio gehiago mantentzea, ondorengo kasu hauetan:
a) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 393. artikuluan edo 70.2 artikuluan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu.
b) 70 quinquies artikuluan edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baliabide propioen errekerimenduekin estaltzen ez diren arriskuak edo arrisku-elementuak baldin badaude.
c) Beste neurri batzuk aplikatzea, besterik gabe, sistemak, prozedurak, mekanismoak eta estrategiak epe egoki baten barruan behar bezainbeste hobetzeko aski ez izatea gerta baldin badaiteke.
d) 87 bis.1 artikuluan aipatutako berrikuspenak agerian jartzen badu baliabide propioen eskakizunak kalkulatzeko metodo bat aplikatzeko eskatutako baliabideak ez direla betetzen –horretarako aldez aurreko baimena behar da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko hirugarren zatiaren arabera–, izan ere, baliteke baliabide propio nahikoa ez eskatzea; edo negoziazio-zorroaren barruko posizio edo zorro espezifikoei buruzko balorazio-doikuntzek, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, ez badute baimentzen inbertsio-zerbitzuen enpresak bere posizioak estaltzea edo saltzea, epe labur batean, merkatuko baldintza normaletan galera garrantzizkoak izan gabe.
e) Arrazoi funtsatuak baleude irizteko arriskuak gutxietsita gera daitezkeela, nahiz eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko, lege honetako eta berau garatzen duten arauetako betekizunen artean aplikatzekoak diren guztiak bete.
f) Inbertsio-zerbitzuen enpresak, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 377.5 artikuluaren arabera, jakinarazten badio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, esandako artikuluan aipatzen diren erresistentzia-probaren emaitzek nabarmen gainditzen dituztela korrelazioko negoziazio-zorrotik eratorritako baliabide propioen errekerimenduak.
2.Baliabide propioen maila egokia zehazte aldera, 87 bis.1 artikuluaren arabera egindako berrikuspen eta ebaluazioa oinarri hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako alderdi hauek ebaluatuko ditu:
a) 70.2. artikuluan aipatzen den inbertsio-zerbitzuen enpresen ebaluazioprozesuari dagozkion alderdi kuantitatibo eta kualitatiboak.
b) Inbertsio-zerbitzuen enpresen erreskateeta ebazpen-planekin lotutako sistema, prozedura eta mekanismoak.
c) 87 bis.1 artikuluaren arabera egindako ikuskapen eta ebaluazioaren emaitzak.
d) Arrisku sistemikoa.»
Hogeita hamalau. 87 decies artikulua erantsi da:
«87 decies artikulua. Zintzotasun-, ezagutzaeta esperientzia-betekizunak eta gobernu egokia ikuskatzea.
70ter.8 artikuluan aipatutako zintzotasun-, ezagutzaeta esperientziabetekizunak eta gobernu egokia ikuskatzeko eginkizunetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ahalmen hauek ditu:
a) Baimena baliogabetzea, salbuespen gisa, 73. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
b) Kontseilari, edo zuzendari nagusi edo pareko karguak aldi baterako edo behin betiko uztea eskatzea edota zintzotasuna, ezagutza zein esperientzia egokiak, edo gobernu ona egikaritzeko gaitasuna falta direla identifikatutako kasuetan gabeziak zuzentzea.
Inbertsio-zerbitzuen enpresak eskakizun horiek betetzen ez baditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horretarako adierazitako epean, dagokion karguduna aldi baterako edo behin betiko kargutik kentzea erabaki dezake erakunde horrek, 107. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituz.»
Hogeita hamabost. 88. artikuluko 2. lerrokada honela idatzita geratu da:
«Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Bankuaren gainbegiratzeeta ikuskapen-eginkizunek bat egiten duten kasu guztietan, bi erakunde horiek beren jarduerak koordinatuko dituzte, printzipio honen arabera: balore-merkatuen funtzionamendua zaintzea, 70 ter.2 artikuluan adierazitako barne-antolaketa kontuak barnean hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eginkizuna da, eta kaudimena eta barne-antolaketari buruzko gainerako gaiak, berriz, dagokion erregistroaz arduratzen den erakundearen gain daude. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak hitzarmenak sinatu beharko dituzte, bakoitzaren gainbegiratzeeta ikuskapeneskumenak koordinatzea helburu hartuta.»
Hogeita hamasei. 90.4 artikuluko f) idatz-zatia berridatzi da, eta 6. eta 7. paragrafo berriak erantsi zaizkio 90. artikuluari:
«f) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauei guztiei, zeinek bere funtzioak bete ditzan, eman behar dizkien informazioak: balore-burtsen alorrean eskumenak dituzten autonomia-erkidegoei; Espainiako Bankuari; Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari; Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari, bigarren mailako merkatu ofizialen sozietate kudeatzaileei, merkatuon funtzionamendu ona bermatzeko; inbestitzaileen berme-funtsei; inbertsio-zerbitzuetako enpresa bateko edo haren taldeko erakunde bateko kontuhartzaile edo sindikoei, zeinak egoki diren prozedura administratiboetan edo judizialetan izendatuko baitituzte, eta inbertsio-zerbitzuetako enpresetako eta haien taldeetako kontu-ikuskariei.»
«6. Informazioa Europar Batasuneko beste estatu kide batean sortu bada, 4.j paragrafoan aipatutako Europako Esparru Ekonomikoan ez dauden herrialdeetako erakunde eta agintaritzei informazio erreserbatua transmititzeko ezinbestekoa izango da informazio hori emandako agintaritzaren berariazko adostasuna. Horrez gainera, aipatu hartzaileei soilik jakinarazi ahal izango zaie, eta dagokion agintaritzak adierazitako ondorioetarako soil-soilik. Mugapen bera aplikatuko zaie 4.i paragrafoan aipatutako ganbera eta erakundeei eta Kontu Auzitegiak eta Gorte Nagusietako ikerketa-batzordeek eskatutako informazioei.»
«7. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dio datu, dokumentu edo informazioak zer agintaritza edo erakundera
igor daitezkeen, d) eta f) idatz-zatietan aurreikusitakoaren arabera, Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuari dagokionez.»
Hogeita hamazazpi. 91. artikuluko 1 bis paragrafoa aldatu da, eta 6. paragrafo berri bat erantsi zaio. Honela geratu dira idatzita:
«1 bis. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala lankidetzan jardungo da, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren ondorioetarako, azaroaren 24ko 1093/2010 (EB) Erregelamenduaren arabera.»
«6. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, inbertsio-zerbitzuen enpresen talde finkagarrien kaudimena ikuskatzeko ardura duen agintaritza eskuduna den aldetik, Europar Batasuneko agintaritza ikuskatzaileekin lankidetzan jardungo da. Helburu horretarako, eginkizun hauek izango ditu:
a) Informazio-bilketa koordinatzea, eta taldeko inbertsio-zerbitzuen enpresak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzen artean funtsezko iritzitako informazioa hedatzea, bai ohiko egoeretan, bai larrialdietan.
b) Ohiko egoeretako ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, besteak beste, 70., 70 quinquies, 87 octies eta 87 nonies artikuluetan jasotako ikuskapen finkatuari lotutako jarduerei dagokienez, eta arriskuen tratamenduari eta antolaketaren alorreko irizpide teknikoei buruzko xedapenetan, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan.
c) Ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan, eta hala badagokio, banku zentralekin, larrialdietan edo halakoen prebentzioan, eta bereziki, inbertsio-zerbitzuen enpresen edo finantzamerkatuen bilakaera okerra dagoenean, ahal den neurrian berariazko komunikaziokanalak baliatuta, krisiaren kudeaketa errazteko. Erregelamendu bidez zehaztu ahal izango da plangintza eta koordinazio horren edukia.
d) Elkarlan estuan jardutea atzerriko inbertsio-zerbitzuen enpresen, jatorrizko sozietateen, filialen edo talde bereko partaidetuen gainean ikuskapen-erantzukizuna duten beste agintaritza eskudun batzuekin, 91 quater artikuluan aurreikusitako eran.
e) Koordinazio eta lankidetza-akordioak egitea beste agintaritza eskudun batzuekin: batetik, ikuskatu beharreko taldeen gainean ikuskapen eraginkor bat bideratzeko eta ezartzeko, eta, bestetik, akordio horietatik sortzen diren lan gehigarriak onartzeko, betiere erregelamendu bidez ezarritako edukiak aintzat hartuta.
Zehazki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak alde biko akordio bat egin dezake azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamenduko (EB) 28. artikuluaren arabera, erakunde filial bat ikuskatzeko ardura jatorrizko enpresa baimendu duten eta ikuskatzen duten agintaritza eskudunei delegatzeko; hartara, haiek zainduko dute filiala, lege honetan, lege hau garatzeko araudian eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako xedapenen arabera. Aipatutako akordioak egin izanaren eta haien edukiaren berri eman beharko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari.»
Hogeita hemezortzi. 91. artikuluko 8. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:
«8. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudun interesdunen eginkizunak egikaritzean eragina izan dezaketen erabakiak hartu aurretik, agintaritza horiei kontsulta egingo die, eta funtsezko edo egoki iritzitako informazioa emango die, dagokion gaiaren garrantzia aintzat hartuta.
Zehazki, dagokion kontsulta egin beharko da honako erabaki hauek hartu aurretik:
a) 69. artikuluan jasotako erabakiak, erabaki bakoitzaren eraginpean dauden akziodunen aldaketaren irismena edonolakoa izanda ere.
b) Inbertsio-zerbitzuen enpresen fusioetan, zatiketetan, edo enpresen antolaketan edo kudeaketan aldaketa garrantzitsua dakarten eragiketetan egin beharreko txostenak.
c) Arau-hauste oso larrien eta larrien ondoriozko zehapenak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz garrantzi handikoak direnak.
d) 107. artikuluan aipatzen diren esku hartzeko eta ordezkatzeko neurriak.
e) Baliabide propio gehigarriak eskatzea, 87 octies.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta eragiketen arriskua neurtzeko barne-metodoen erabilerari mugapenak ezartzea.
Aurreko c) , d) y e) idatz-zatietan adierazitako kasuetan, nolanahi ere, dagokion taldearen ikuskapen finkatuaren ardura duen Europar Batasuneko agintaritzari kontsulta egin behar zaio.
Salbuespen gisa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egin gabe utz dezake Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunei aldez aurretik egin beharreko kontsulta, baldin eta kontsulta horrek arriskuan jar badezake hartuko diren erabakien eraginkortasuna, eta erabakia hartu bezain laster, aipatu agintaritzei jakinarazi behar zaie.»
Hogeita hemeretzi. 91 sexies artikulua honela idatzita geratu da:
«91 sexies artikulua. Baterako erabakiak zenbait estatu kidetan eragiketak egiten dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresen taldeak ikuskatzeari dagokionez.
91.1artikuluan aipatutako lankidetzaren eremuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, talde baten oinarri finkatuko ikuskatzaile gisa, edo Europar Batasuneko inbertsio-zerbitzuen jatorrizko enpresa baten edo balore zorroa kudeatzeko sozietate baten edo balore zorroa kudeatzeko sozietate misto baten filialak ikuskatzeko ardura duen agintaritza eskudun gisa, ahalegin guztiak egingo ditu, gai hauei buruzko baterako erabakiak hartzeko:
a) 70.2 eta 87 bis.1 artikuluen aplikazioa, taldeak dituen baliabide propioen maila finkatuaren egokitasuna zehazteko, finantza-egoeraren eta arrisku-soslaiaren arabera, eta inbertsio-zerbitzuen enpresen taldeko erakunde bakoitzari oinarri finkatuan 87 bis.2 artikulua aplikatzeko behar den arrisku-soslaia eta baliabide propioen maila.
b) Likidezia ikuskatzeari lotutako edozein gai adierazgarri eta egiaztapen garrantzitsu.
Baterako erabakia hartuko da erregelamendu bidez aurreikusitako prozeduraren arabera.»
Berrogei. Honela geratu da idatzita 91 septies artikuluko 1. paragrafoa:
91 septies artikulua. Ikuskatzaile-elkargoen ezarpena.
«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, oinarri finkatuko ikuskatzaile gisa, ikuskatzaile-elkargo batzuk ezarriko ditu, 91.1 artikuluan aipatutako lankidetzaren esparruan erregelamendu bidez ezarritako zereginak errazteko, eta, legeria aplikagarrian aurreikusitako konfidentzialtasun-eskakizunen eta Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera, hirugarren herrialdeetako agintaritza eskudunekin koordinazio eta lankidetza egokia bultzatuko ditu.
Ikuskatzaile-elkargoek esparru bat osatuko dute; esparru horretan, ondoko zeregin hauek garatuko dira:
a) Informazioa trukatzea agintaritza eskudunen artean eta Europako Banku Agintaritzarekin, azaroaren 24ko 1093/2010 Erregelamenduko (EB) 21. artikuluak ezarritakoaren arabera.
b) Zereginen borondatezko esleitzea eta erantzukizunen borondatezko delegatzea hitzartzea, hala badagokio.
c) Zuhurtzia-azterketako programa batzuk ezartzea, taldearen arriskuen ebaluazioan oinarrituta, 87.bis artikuluaren arabera.
d) Ikuskapenaren eraginkortasuna handitzea, zuhurtziazko eskakizunen premiarik gabeko bikoizteak kenduz; zehazki, 91 bis.8 artikuluan aipatutako informazio-eskaerei dagokienez.
e) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako zuhurtziazko eskakizunak koherentziaz aplikatzea inbertsio-zerbitzuen enpresen taldeko erakunde guztietan, Europar Batasuneko legediak ematen dituen aukera eta ahalmenen kalterik gabe.
f) Ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, inplikatutako agintaritza eskudunekin lankidetzan, bai eta banku zentralekin ere, egoki izanez gero, larrialdietan edo egoera horiek saihesteko prebentzio-lanetan, eremu horretan eratutako beste balizko foro batzuetako jarduna aintzat hartuta.»
Berrogeita bat. 98. artikuluaren 1. eta 3. paragrafoak berridatzi dira, eta 3 bis paragrafo berria gehitu da:
«1. Zehapen-prozeduren alorrean aplikatuko da azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta haren erregelamendu bidezko garapena, 10/2014 Legeak, kredituentitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoak, 108., 110. eta
112.artikuluetan jasotako berezitasunak, bai eta lege honetan eta lege hau garatzeko erregelamenduan adierazitakoak ere, kontuan hartuta.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari esleitutako zehatzeko ahala gauzatzean, 84.1 artikuluan jasotako erakundeei aplikatuko zaie lehen aipatutako 10/2014 Legeak, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoak, 106. artikuluan xedatutakoa.
3.Zehapenak ezarri direla jasota geratuko da Balore Merkatuaren dagokion administrazio-erregistroan, eta eskura egongo da haren web-orrian. Zehapen errekurrituak argitaratzen direnean, web-orri horretan jakitera emango da zer egoeratan dagoen errekurtsoa eta haren emaitza. Horrez gainera, eteteko, kargua uzteko, eta kargua utzi eta desgaitzeko zehapenak betearaztekoak direnean, jasoko dira, halaber, Merkataritza Erregistroan.
3 bis. Zehapenak argitaratzean, bai Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean, bai Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) , arau-haustearen mota eta izaerari buruzko informazioa emango da, bai eta zehapena ezarri zaion pertsona fisiko edo juridikoaren identitatea ere.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du, 99. artikuluaren d) , e) , e bis, e ter, e quater, e quinquies, e sexies, k) , l) , l bis, m) , q) , u) , w) , z) , z septies, z octies eta z nonies paragrafoetan, 100. artikuluko c) , c bis, g) , g bis, k) , n) , ñ) , p) , t) eta z septies paragrafoetan, eta 107 quater artikuluko 3.etik 7. era bitarteko paragrafoetan jasotako inbertsio-zerbitzuen enpresei aplikatutako zehapenak argitaratzean, zehatutako subjektuen identitatea isilpean gordetzea, baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde nazionalaren iritziz honako egoera hauetakoren bat gertatu bada:
a) Zehapena pertsona fisiko bati ezartzen bazaio, eta aldez aurreko ebaluazio baten ostean, datu pertsonalak argitaratzea proportziogabea dela iritziz gero.
b) Argitaratzeak arriskuan jar badezake finantza-merkatuen egonkortasuna edo abian dagoen ikerketa penal bat.
c) Argitaratzeak proportziorik gabeko kaltea eragin badiezaieke inplikatuta dauden erakunde eta pertsona fisikoei, kaltea zehazteko modua dagoen heinean.»
Berrogeita bi. 99. artikuluko c) bis, c) ter, c) quáter, l) , l) bis eta x) paragrafoak berridatzi dira; z quinquies eta z sexies paragrafoak berriro zenbakitu eta z sexies eta z septies bihurtu dira, hurrenez hurren; eta e sexies, k bis eta k ter, z octies eta z nonies sartu dira.
«c bis) 84.1 artikuluko a) eta b) paragrafoetan zerrendatutako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea arauetan ezarritako epean edo Batzordeak berak emandako epean, lege honek, lege hau garatzeko arauek, Europar Batasuneko zuzenbideak xedatutakoaren arabera bidali beharreko dokumentu, datu edo informazio guztiak, edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eginkizunak betetzen eskatutakoak, baldin eta informazio horren edo balizko atzerapenaren garrantziaren ondorioz larriki eragotzi bada egoerari edo jarduerari buruzko kalkulua, bai eta informazioa osorik ez bidaltzea, edo zuzenak ez diren edo egiazkoak ez diren datuak igortzea, akats horiek garrantzi handikoak izanez gero.
c ter) 84.1 artikuluko a) eta b) paragrafoetan zerrendatutako erakundeek ez betetzea haiek baimentzearekin, haien estatutu edo erregelamenduak onestearekin, edo aurreko erregimenaren mendeko beste edozein gairekin lotutako xedapenak, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera.
c quater) 84.1 artikuluko a) eta b) paragrafoetan zerrendatutako erakundeek ez betetzea haiei aplikatu beharreko kapital-egituraren edo baliabide propioen mailaren eskakizunak, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera; haietan sartzeko aukera eman beharreko betebeharrak ez betetzea, lege honetan, lege hau garatzeko arauetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera; eta aplikatu beharreko prezio, tarifa eta komisioetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritako salbuespen eta mugapenak ez betetzea.
esexies) Inbertsio-zerbitzuen enpresan baliabide propio gisa zenbatutako tresnen titularrei ordaintzea edo banatzea, horrek 70 quinquies.6 artikulua edo ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 28., 51. edo 63. artikuluak ez betetzea badakar.
k bis) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 395. artikuluan ezarritako mugak gainditzen dituen esposizioa beren onartzea.
k ter) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 405. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituen titulizazio-posizioan kreditu-arriskurako esposizioa onartzea.
l) 70 ter artikuluan aipatutako prozeduren, politiken edo neurrien gabezia; 70 ter artikulu horretan aurreikusitako gobernu korporatiboko betebeharrak eta antolaketa-eskakizunak edo 70.ter.Bi artikuluaren ondorioz sortutako ordainketabetebeharrak ez betetzea; eta 70 ter.2.g artikuluan aurreikusitako bideragarritasunplan orokorra ez egitea.
I bis) Inbertsio-zerbitzuen enpresek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honetan, lege hau garatzeko arauetan eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera bidali beharreko datu edo dokumentuak, edo zuzenak ez diren, egiazkoak ez diren edo engainagarriak diren datuak igortzea, horrek eragozten badu erakundearen, talde finkagarriaren, edo osatzen duten finantza-multzoaren kaudimena kalkulatzea.
Paragrafo honen ondorioetarako, dagokion arauan aurreikusitako epetik kanpo, edo errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.
Zehazki, ulertuko da paragrafo honen barruan dagoela honako datu edo informazio hauek ez igortzea, edo osatu gabe edo oker bidaltzea:
1) Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 101. artikuluan aipatutako
datuak.
2) Esposizio handiei buruzko informazioa; horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 394. artikuluko 1. paragrafoa betetzen ez dela.
3) Ekainaren 26ko 575/2013 Erregelamenduaren (EB) 92. artikuluan ezarritako baliabide propioak izateko eginbidea ez betetzeari buruzko informazioa, horrenbestez Erregelamenduaren 99.1 artikulua betetzen ez dela.
4) Ezarritako likidezia-eskakizunei buruzko informazioa, bai eta ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 415. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak ez betetzea.
5) Palanka-efektuaren ratioari buruzko informazioa; horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 430. artikuluko 1. paragrafoa betetzen ez dela.
x) Inbertsio-zerbitzuen enpresek, beste finantza-erakunde batzuek edo fedeemaile publikoek ez betetzea 36. artikuluan xedatutako betebehar, mugapen edo debekuak, edo 43. eta 44. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera emandako arauak, 107 quater artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.
z sexies) Kredituak kalifikatzeko agentziek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea lege honen arabera eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009 irailaren 16ko 1060/2009 (EB) Erregelamenduak, kredituak kalifikatzeko agentziei buruzkoak, xedatutakoaren arabera bidali beharreko datu edo dokumentu guztiak, edota Batzordeak bere eginkizunak (eskuordetzeerregimenean esleitutakoak zein beste agintaritza eskudun batzuekin lankidetzan bete beharrekoak) egikaritzean eskatutakoak. Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari zuzenak ez dien datuak bidaltzea, horrek erakundearen antolaketaz, funtzionamenduaz edo jarduerak egiteko moduaz jabetzea eragozten badu.
z septies) Bezeroari arreta emateko sail edo zerbitzurik ez izatea.
z octies) 70 ter.Bat artikuluan aurreikusitako izendapen-batzordea edo 70 ter.Bi artikuluaren araberako ordainsari-batzordea ez eratzea.
z nonies) Eskatutako informazioa ez argitaratzea, edo osatu gabe argitaratzea, edo oker argitaratzea, eta horrenbestez, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduko 431. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoetan eta 451.1 artikuluan xedatutakoa ez betetzea.»
Berrogeita hiru. 100. artikuluko e) , g) bis eta t) idatz-zatiak berridatzi dira, eta z septies idatz-zati berria gehitu da.
«e) Inbertsio-zerbitzuen enpresa, finantza-erakunde edo fede-emaile publiko ez direnek ez betetzea 36. artikuluan xedatutako betebehar, mugapen edo debekuak, edo 43. eta 44. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera emandako arauak, 107 quater artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.
g bis) 70 bis eta 70 bis. Bat artikuluek aipatutako informazioa argitara emateko eginbidea ez betetzea, edota informazio hori osatu gabe, edo datu faltsu, engainagarri edo egiazkoak ez direnekin argitara ematea.
t) Inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek noizbehinka edo noizbait ez betetzea 70 ter artikuluan aurreikusitako gobernu korporatiboaren eta antolaketaren alorreko betebeharrak, edo 70 ter.Bi artikuluan aurreikusitako ordainsarien alorreko betebeharrak; edota inbertsio-zerbitzuak ematen dituztenek noizbait edo noizbehinka ez betetzea 70 quater, 79, 79 bis, 79 ter, 79 quinquies eta 79 sexies artikuluetan aurreikusitako eginbide, arau eta mugapenak.
z septies) 70 ter.2 g artikuluan aipatutako bideragarritasun-plan orokorra eguneratuta izateko betebeharra noizbehinka edo noizbait ez betetzea.»
Berrogeita lau. 102. artikulua honela idatzita geratu da:
«102. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.
1.Arau-hauste oso larriengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko zaizkio arau-hausleari:
a) Zenbateko hauetako handiena arteko isuna: arau-haustea dakarten egintza edo ez egiteen ondorioz lortutako onura gordina halako bost, erakunde arauhauslearen baliabide propioen % 5, arau-haustean erabilitako funts guztien (propioak zein besterenak barnean hartuta) % 5, edo 600.000 euro.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei, edo 98.3 bis artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako arau-hauste oso larriak egiten dituztenei ezarriko zaien isuna izango da zenbateko hauetako handiena artekoa: arau-haustea dakarten egintza edo ez egiteen ondorioz lortutako onura gordina halako bost; enpresak aurreko ekitaldian lortutako urteko negozio-bolumen gordinaren %10, hartzeko interesak eta antzekoak direla-eta sortutako diru-sarrerak, akzioen eta errenta finko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak eta hartzeko komisio edo artekari-sariak barnean hartuta, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluaren arabera, erakunde arau-hauslearen baliabide propioak, arau-haustean erabilitako funts guztien (propioak zein besterenak barnean hartuta) % 5, edo 10.000.000 euro.
Paragrafo honek xede duen enpresa, hain zuzen, filial bat izanez gero, dagozkion diru-sarrera gordinak izango dira haren jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko kontu finkatuetatik ateratzen direnak.
b) Arau-hausleak balore-merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak bost urteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.
c) Bigarren mailako merkatu ofizialeko edo negoziazio-sistema multilateraleko kide izatea bost urteko epean etetea, gehienez jota.
d) Bigarren mailako merkatu bateko edo negoziazio-sistema multilateral bateko finantza-tresna batetik kanpo uztea.
e) Baimena baliogabetzea, inbertsio-zerbitzuen enpresak, zor publikoaren merkatuaren kudeaketarako erakundeak edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan inskribatutako beste enpresa batzuk izanez gero. Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako inbertsio-zerbitzuen enpresen kasuan, ulertuko da baimenaren baliogabetzearen ordez Espainiako lurraldean eragiketa berriak hasteko debekua ezarriko zaiela.
f) Arau-hauslea finantza-erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargutik bost urtez kentzea, gehienez ere.
g) Arau-hauslea finantza-erakundeko administrazioedo zuzendaritzakargutik kentzea eta erakunde berean administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko bost urtez desgaitzea, gehienez ere.
h) Arau-hauslea edozein finantza-erakundetan betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea eta 84.1 artikuluan eta 84.2 artikuluko b) , c bis eta d) idatz-zatietan aurreikusitako edozein administrazioedo zuzendaritza-kargu betetzeko hamar urtez desgaitzea, gehienez ere.
99.artikuluko o) idatz-zatian aurreikusitako arau-haustea izanez gero, artikulu honen a idatz-zatian jasotako zehapena ezarriko zaio, nolanahi ere, eta isuna 30.000 eurokoa izango da gutxienez; eta horrez gainera, artikulu honen b) , c) edo
e) idatz-zatietan ezarritako zehapenetako bat, arau-hauslearen izaeraren arabera. Halaber, 99.q artikuluan aurreikusitako jarduera-erreserba ez betetzea izanez
gero, arau-hausleari ezarriko zaio artikulu honen a) idatz-zatian jasotako zehapena; kasu horretan etekin gordintzat hartuko dira arau-hausleak gordetako jardueraren garapenean lortutako diru-sarrerak, eta isuna 600.000 eurokoa izango da gutxienez.
Inbertsio-zerbitzuen enpresa batek partaidetza eskuratuz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen egikaritzea etetea erabakiko da, edo emandako botoen deuseztasuna edo baliogabetzeko aukera.
85.8artikuluan azaltzen diren pertsonek egindako arau-hausteen kasuan, zehapenak 98. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira, Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuek kreditu-kalifikazioko agentziei buruzko 2009ko irailaren 16ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1060/2009 zenbakiko Erregelamenduak (EE) ezarritakoaren arabera zehapenak jartzeko duten gaitasuna bazter utzi gabe.
2.Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, administrazio-bidean irmoak direnean.»
Berrogeita bost. 103. artikulua honela idatzita geratu da:
«103. artikulua.
1.Arau-hauste larriengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko zaizkio arau-hausleari:
a) Zenbateko hauetako handiena arteko isuna: arau-haustea dakarten egintza edo ez egiteen ondorioz lortutako onura gordina halako bi, erakunde arauhauslearen baliabide propioen % 2, arau-haustean erabilitako funts guztien (propioak zein besterenak barnean hartuta) % 2, edo 300.000 euro.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei, edo 98.3 bis artikuluko bigarren lerrokadan aipatutako arau-hauste larriak egiten dituztenei ezarriko zaien isuna izango da zenbateko hauetako handiena artekoa: arau-haustea dakarten egintza edo ez egiteen ondorioz lortutako onura gordina halako bi; enpresak aurreko ekitaldian lortutako urteko negozio-bolumen gordinaren % 5, hartzeko interesak eta antzekoak direla-eta sortutako diru-sarrerak, akzioen eta errenta finko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak eta hartzeko komisio edo artekari-sariak barnean hartuta, ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 316. artikuluaren arabera, erakunde arau-hauslearen baliabide propioak, arau-haustean erabilitako funts guztien (propioak zein besterenak barnean hartuta) % 2, edo 5.000.000 euro.
Paragrafo honek xede duen enpresa, hain zuzen, jatorrizko enpresaren filial bat izanez gero, dagozkion diru-sarrera gordinak izango dira jatorrizko enpresaren aurreko ekitaldiko kontu finkatuetatik ateratzen direnak.
b) Arau-hausleak balore-merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak urtebeteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.
c) Bigarren mailako merkatu ofizialeko edo negoziazio-sistema multilateraleko kide izatea urtebeteko epean etetea, gehienez jota.
d) Arau-hausleak finantza-erakunde batean betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea urtebetez, gehienez jota.
100.x artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero. 81. artikuluan ezarritako betebeharrak direla-eta, ezarriko zaio, nolanahi ere, artikulu honen a idatz-zatian adierazitako zehapena, eta horrez gainera, b) edo c) idatz-zatietan aurreikusitako zehapenetako bat, eta ezarriko zaion isuna, hala badagokio, 12.000 eurotik gorakoa izango da.
100.g bis artikuluan aurreikusitako arau-hausteak eragingo du, nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun gisa ez inskribatuta egotea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan.
Inbertsio-zerbitzuen enpresa batek partaidetza handi bat eskuratuz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala aurka agertu arren, ezar daitekeen beste edozein zehapenez gainera, boto-eskubideen egikaritzea etetea erabakiko da, edo emandako botoen deuseztasuna edo baliogabetzeko aukera.
2.Arau-hauste larriengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, administrazio-bidean irmoak direnean.»
Berrogeita sei. 105. artikulua honela idatzita geratu da:
«105. artikulua.
1.Arau-hausleari arau-hauste oso larriak egiteagatik jarri beharreko zehapena gorabehera, pertsona juridikoa izanez gero, administrazioedo zuzendaritzakargudun eta arau-haustearen arduradun direnei honako zehapen hauetako bat edo gehiago jarri ahal izango zaie:
a) 400.000 eurora arteko isuna.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei, edo 98.3 bis artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako arau-hauste oso larriak egiten dituztenei 5.000.000 eurora arteko isuna jarriko zaie.
b) Arau-hauslea erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargutik hiru urtez kentzea, gehienez ere.
c) Kargutik kentzea eta erakunde berean administrazioedo zuzendaritzakarguak betetzeko bost urtez desgaitzea, gehienez ere.
d) Kargutik kentzea eta 84.1 artikuluan aurreikusitako edozein kredituerakundetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko hamar urtez desgaitzea, gehienez ere.
e) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arauhauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratzea.
99.o artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero, ezarriko zaio, nolanahi ere, aurreko a idatz-zatian jasotako zehapena, eta ezarriko zaion isunak 30.000 eurokoa izan behar du gutxienez.
2.Edonola ere, 1. paragrafoaren arabera ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, auzibidean irmoak direnean.»
Berrogeita zazpi. 106. artikulua honela idatzita geratu da:
«106. artikulua.
1.Arau-hausleari arau-hauste larriak egiteagatik jarri beharreko zehapena gorabehera, pertsona juridikoa izanez gero, administrazioedo zuzendaritzakargudun eta arau-haustearen arduradun direnei honako zehapen hauetako bat edo gehiago jarri ahal izango zaie:
a) 250.000 eurora arteko isuna.
Ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako arauak betetzen ez dituzten inbertsio-zerbitzuen enpresei, edo 98.3 bis artikuluko bigarren lerrokadan arau-hauste oso larriak egiten dituztenei 2.500.000 eurora arteko isuna jarriko zaie.
b) Arau-hauslea erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargu guztietatik urtebetez kentzea, gehienez ere.
c) Ohartarazpen publikoa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) arauhauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratuta.
100.x artikuluan aurreikusitako arau-haustea izanez gero. 81. artikuluan ezarritako betebeharrak direla-eta, ezarriko zaio, nolanahi ere, artikulu honen a idatz-zatian adierazitako zehapena, eta isuna 12.000 eurokoa izango da, gutxienez ere.
2.Edonola ere, 1. paragrafoaren arabera ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira, auzibidean irmoak direnean.»
Berrogeita zortzi. Honela geratu da idatzita 106 ter artikuluko 1. paragrafoa:
«106 ter artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.
1.Arau-hauste oso larriak, larriak edo arinak egiteagatik aplika daitezkeen zehapenak erabakiko dira azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 131.3 artikuluan jasotako irizpideen eta honako irizpide hauen arabera:
a) Arau-haustearen izaera eta garrantzia.
b) Arau-haustearen erantzule den pertsona fisiko edo juridikoaren erantzukizun-maila.
c) Arau-haustearen erantzule den pertsona fisiko edo juridikoaren finantzasendotasuna, pertsona juridiko erantzulearen negozio-bolumena edo pertsona fisikoaren urteko diru-sarrerak aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.
d) Sortutako arriskuaren edo eragindako kaltearen larritasuna eta iraunaldia.
e) Arau-hausteak hirugarrenei sortutako galerak.
f) Arau-haustea ekarri duten egintza edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak, hala badagokio.
g) Gertaerek finantza-sisteman edo nazioko ekonomian eragiten dituzten ondorio kaltegarriak.
h) Arau-haustea konpontzeari norberaren ekimenez ekin izana.
i) Eragindako kalte edo galerak konpontzea.
j) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetzan jardutea, baldin eta pertsona fisiko edo juridikoak datu garrantzitsuak eman baditu, ikertutako gertaerak argitzeko.
k) Baliabide propio nahikorik ez den kasuetan, legez eskatutako maila lortzeko edo maila horri eusteko sortutako balizko arazo objektiboak.
l) Erakundearen aurreko jokabidea, dagozkion antolamendueta diziplinaarauak direla-eta, azken bost urteetan ezarritako balizko zehapenak aintzat hartuta.»
Berrogeita bederatzi. 107. artikuluko lehenengo paragrafoa berridatzi eta honela geratu da:
«84.1 artikuluko a) , b) , c) , d) , e) eta f) idatz-zatietan zerrendatutako erakundeei aplikatuko zaie 10/2014 Legeak, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoak, 106. artikuluan eta III. tituluko V. kapituluan xedatutakoa. Esku hartzeko edo ordezkatzeko neurriak hartzeko eskumena Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio.»
Berrogeita hamar. 107 ter artikulua honela idatzita geratu da:
«107 ter artikulua. Arau-hausteen eta administrazio-zehapenen informazioa eta jakinarazpena.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio agregatua emango dio, urtero, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, lege honetako betebeharrak ez betetzeagatik egindako arau-hausteei eta ezarri diren zehapenei buruz.
Neurri administratibo bat edo zehapen bat jakitera eman bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aldi berean, Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari jakinaraziko dio egitate hori.
Halaber, sekretu profesionalaren eskakizunak aintzat hartuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko dizkio ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak 4.1. 3 artikuluan jasotako definizioaren ondorioetarako erakundetzat jotzen diren inbertsio-zerbitzuen enpresei ezarritako administrazio-zehapen guztiak.»
Berrogeita hamaika. 107 quater artikulu berri bat gehitu da, eta honela idatzita geratu
da:
«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko erregimenaren mende geratuko dira, lege honetan aurreikusitakoaren arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduak, epe laburrerako salmentak eta ez-ordaintzeak estaltzeko permuten alderdi batzuei buruzkoak, xedatutakoaren mendeko eragiketak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.
Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko erregimenaren mende geratuko dira, lege honetan aurreikusitakoaren arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren mendeko eragiketak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lege honen 85. artikuluan jasotako ahalmenak izango ditu, eskuordetuta edo beste agintaritza batzuekin lankidetzan betetzeko esleitu zaizkion eginkizun eta zereginetarako beharrezkoak diren hainean.
2.99.etik 101.era bitarteko artikuluetan aurreikusitako arau-hauste moten kalterik gabe, 1. paragrafoan aipatutako pertsonek, bai eta bertan aipatutako administrazioedo zuzendaritza-karguak dituzten pertsona juridikoek, Europar Batasuneko aipatu erregelamenduetan ezarritako antolaketaedo diziplina-arauak urratzen badituzte, administrazio-erantzukizun zehagarria izango dute beren gain, eta kapitulu honetan xedatutako zehapen-erregimena aplikatuko zaie, artikulu honetan aurreikusitako berezitasunekin.
3.Arau-hauste oso larriak dira martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek:
a) Erregelamenduaren 5.etik 8.era bitarteko artikuluetan jasotako betebeharrak ez betetzea, 9. artikuluan zehaztutakoa errespetatu gabe, jakinarazpena atzerapen handiz egin bada edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errekerimendua egin badu, eta 9. artikulu horretan adierazitako gordetzeko betebeharra ez bada bete.
b) Erregelamenduko 17. artikuluko 9. eta 10. paragrafoetan aipatutako jakinarazteko betebeharra ez betetzea, jakinarazpena atzerapen handiz eginez gero edo eragiketen kopurua eta bolumena handiak izanez gero; halaber, 17. artikuluko 11. paragrafoan jasotako jakinarazteko betebeharra ez betetzea, jakinarazpena atzerapenez egin bada edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errekerimendua egin badu.
c) Epe laburreko salmentak egitea, erregelamenduaren 12. artikuluan deskribatutako baldintzak betetzen ez direnean eta honako egoera hauetako bat, behintzat, gertatzen denean:
1) Epe laburreko salmenta ez izatea noizbait edo noizbehinka egina soilik.
2) Akzioaren prezioan nabarmen eragitea.
3) Eragiketa garrantzi handikoa izatea, aginduen merkatu multilateraleko saioko balorearen bolumen negoziatuarekin alderatuta.
4) Merkatua, oro har, edo balorea, zehazki, hegakortasun handikoa izatea.
5) Eragiketak handitzea likidazioan huts egiteko edo atzeratzeko arrisku potentziala.
d) Ez ordaintze subiranoa estaltzeko permuta duten eragiketak egitea, erregelamendu bereko 14. artikuluan onartzen ez diren kasuetan, eta bolumen handian.
e) Erregelamenduko 13., 15., 18. eta 19. artikuluetan jasotako betebeharrak ez betetzea.
f) Erregelamenduko 20., 21. eta 23. artikuluak direla-eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak galarazitako edo mugatutako eragiketak egitea.
4.Arau-hauste larriak dira martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek:
a) Erregelamenduaren 9. artikuluan jasotako jakinarazpeneta argitaratzebetebeharrak ez betetzea, bai eta Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotakoak ere, arau-hauste oso larriak ez baldin badira.
b) Aurreko ataleko a) , b) , c) eta d) idatz-zatietan deskribatutako jokabideetan, arau-hauste oso larriak ez badira.
5.Lege honen 99. artikuluan aurreikusitako arau-hauste moten kalterik gabe, arau-hauste oso larriak dira uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek:
a) Erregelamenduko 11.1, 11.2, 11.3 eta 11.4 artikuluetan eta IV. eta V. tituluetan jasotako betebeharrak ez betetzea, horrek arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen baditu.
b) Erregelamenduko 4. eta 10. artikuluetako betebeharrak ez betetzea, noizbait edo noizbehinka gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
c) Erregelamenduaren 2. artikuluko 8. paragrafoan aipatutako finantzaalderdiek eta aurkako alderdi zentralek ez betetzea 9. artikuluan jasota dauden betebeharretako edozein, noizbait edo noizbehinka gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
6.Lege honen 100. artikuluan aurreikusitako arau-hauste moten kalterik gabe, arau-hauste larriak dira uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek:
a) Aurreko 5. paragrafoko a) , b) eta c) idatz-zatietan aipatutako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste oso larriak ez badira.
b) Erregelamenduaren 2. artikuluko 9. paragrafoan aipatutako finantzaalderdiek eta aurkako alderdi zentralek ez betetzea 9. artikuluan jasota dauden betebeharretako edozein, noizbait edo noizbehinka gertatutakoa soilik ez denean, edo funtsezko irregulartasun nabarmenak daudenean.
7.Uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren aurkako arau-hauste arinak dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokion epean ez igortzea helarazi beharreko dokumentu, datu edo informazio, esleitu zaizkion eskumenen arabera, eskuordetuta edo beste agintaritza eskudun batzuekin lankidetzan, bai eta lankidetza-betebeharra ez betetzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskaritza-jardueretan, deklaratzeko zitazio batera ez agertzea barnean hartuta, jokabide horiek arau-hauste larriak edo oso larriak ez badira, aurreko paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera.
Halaber, arau-hauste arintzat joko da martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamendutik eta uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendutik sortutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta ez badira arau-hauste larriak edo oso larriak, aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera.
8.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eskatu beharko dio Espainiako Bankuari edo Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, dagokionaren arabera, honako erabaki hauetako edozein hartzeko, bakoitzari dagokion zuhurtziazko ikuskapenaren mende jarritako aurkako alderdiei buruz:
a) Arriskua kudeatzeko prozedurak izateari buruzko erabakiak eta finantzaalderdiek kapital nahikoa izateari buruzkoak, Europako Parlamentuaren eta
Kontseiluaren uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako ondorioetarako.
b) Aipatu erregelamenduko 4.2 artikuluan eta 11. artikuluko 5. eta ondorengo paragrafoetan aipatutako talde barruko salbuespenak aplikatzea.
Aurreko a) idatz-zatiaren haritik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak har ditzakeen erabakiak oinarritu beharko dira, nolanahi ere, dagokion erakundearen zuhurtziazko ikuskapena egiteko ardura duen agintaritzak egindako txostenetan.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatu al izango die, bai Espainiako Bankuari, bai Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua aplikatzeko gainbegiratze-, ikuskapen-, eta zehapen-eskumenak egikaritzeko behar duen informazio guztia.
9.Artikulu honetan aurreikusitako arau-hausteak zehatuko dira lege honetan xedatutako zehapen-araubidearen arabera.
10.Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzak uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 65. eta 66. artikuluak aplikatuz ezarritako isunen eta hertsapen-isunen kautotasun-analisia egingo du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta horren ondoren egikarituko dira.»
Berrogeita hamabi. Hamalaugarren xedapen iragankorra gehitu eta honela geratu da idatzita:
«Hamalaugarren xedapen iragankorra. Bideragarritasun-plan orokorra.
70 ter.2 artikuluko g) idatz-zatian aurreikusitako bideragarritasun-plan orokorra eskatuko zaie erakundeei sei hilabete igaro ostean, edukia zehaztuko den erregelamendu bidezko garapena osatutako egunetik zenbatzen hasita.
Berrogeita hamahiru. Aldatu egin da hamazazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoa, eta honela geratu da idatzita:
«Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zeregina izango da erakunde eskuratzaile horien funtzionamendua arautzeko estatutuak baimentzea, erregelamendu bidez ezarritako salbuespenekin, bai eta haien administraziokontseiluko kideen eta zuzendari nagusien izendapena baimentzea ere, lege honen 67.2.f artikuluan jasotako eskakizunak betetzen badituzte. Erakunde eskuratzaileek ez badute helbide soziala Espainian, eta haien estatutuak, aldaketak, eta administrazio-kontseiluko kideek eta zuzendari nagusiek bete beharreko eskakizunak Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak edo Europar Batasunekoa ez den beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak egiaztatu baditu eta agintaritza horren antolaketa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren antzekoa bada, azken erakunde horri dagokio egiaztapen horiek frogatzea.»
Berrogeita hamalau. Azken xedapenetako azkena aldatu ostean, honela geratu da idatzita:
«Azken xedapenetako laugarrena.
1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala da Espainian eskuduntza duen agintaritza, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko martxoaren 14ko 236/2012 (EB) Erregelamenduan, motzeko salmenten eta ez-ordaintzeen estalduren aldaketen zenbait alderdiri buruzkoan, aurreikusitakoaren ondorioetarako.
2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da Espainian eskuduntza duen agintaritza, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak, burtsaz kanpoko deribatuei, kontrapartida
zentraleko erakundeei eta eragiketen erregistroei buruzkoak, 10.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.Batzorde horrek kontrapartida zentraleko erakundeen, finantza-alderdien eta alderdi ez-finantzarioen jarduerak gainbegiratu eta ikuskatuko ditu.
Espainiako Bankuak eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari berehala jakinaraziko diote Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren
11.3eta 11.4 artikuluetan ezarritako betebeharrak direla-eta gertatutako edozein ez-betetze, edo betebehar horiek ez direla beteko pentsarazten duten zantzu oinarridunak daudela adieraziko diote.»
Azken xedapenetako bigarrena. Maiatzaren 26ko 13/1989 Legea, Kreditu Kooperatibei buruzkoa, aldatzea.
Kreditu Kooperatibei buruzko maiatzaren 26ko 13/1989 Legearen 7. artikuluko 4. paragrafoa honela aldatu da:
«4. Ekarpenak bazkideei itzuliko zaizkie erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan, artezkaritza-kontseiluak baimenduz gero. Nolanahi ere, ezingo da itzulketa hori onetsi derrigorrezko kapital soziala, erreserbak eta kaudimenkoefizientea estaldura nahikorik gabe geratzea baldin badakar.
Ekarpenen artean ezin da lehentasunik eman kooperatibaren likidazioa edo konkurtsoa eginez gero.»
Azken xedapenetako hirugarrena. Martxoaren 11ko 1/1994 Legea, elkarren bermerako sozietateen araubide juridikoari buruzkoa, aldatzea.
Aldatu egin da elkarren bermerako sozietateen araubide juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legearen 59. artikuluko 1. paragrafoko e idatz-zatia, eta honela idatzita geratu da:
«e) Jarritako kapital soziala edo baliabide propio konputagarriak murriztea, lege honetan eskatutako gutxienekoen azpitik geratzen direla.»
Azken xedapenetako laugarrena. Azaroaren 12ko 41/1999 Legea, baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzkoa, aldatzea.
Honela geratu da aldatuta baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen 8. artikuluko g) idatz-zatia:
«g) BME Clearing S.A.U. kontrapartida zentraleko erakundea, eta MFAO, Sociedad Rectora del Mercado de Futuros del Aceite de Oliva, S.A. sozietateak kudeatutako balore eta finantza-tresna eratorriak konpentsatzeko eta likidatzeko sistema, Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak baimenduak, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitakoari jarraituz.»
Azken xedapenetako bosgarrena. Azaroaren 11ko 36/2003 Legea, erreforma ekonomikorako neurriei buruzkoa, aldatzea.
Azaroaren 11ko 36/2003 Legeak, ekonomiaren erreformarako neurriei buruzkoak,
19.2 artikuluko lehenengo lerrokadan jasotakoa aldatu eta honela geratu da idatzita:
«2. Aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek interes aldakorreko hipotekamaileguak eskatzen dituztenei interes-tasa igotzeko arriskua estaltzeko tresna, produktu edo sistema bat eskainiko diete, gutxienez, baldin eta bezeroarentzat egokia bada, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 79 bis artikuluan ezarritakoaren arabera.»
Azken xedapenetako seigarrena. Aseguru pribatuak ordenatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Aldatu da aseguru pribatuak ordenatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, eta honela geratu da idatzita:
Bat. Aldatu egin da 20.3. artikuluko a) idatz-zatia, eta honela idatzita geratu da:
«a) Finantza-erakundeen multzo batek aseguru-erakundeen talde finkagarria osatzen duela jotzen da, bertan integratutako erakunde-motak erregelamendu bidez zehaztuta, honako egoera hauetako bat gertatzen denean:
1.Aseguru-erakunde batek gainerako erakundeak kontrolatzea.
2.Erakunde nagusia izatea aseguru-erakundetan partaidetzak izatea jarduera nagusi duen erakunde bat.
3.Jarduera nagusia finantza-erakundetan partaidetzak izatea duen enpresa batek, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate batek, pertsona fisiko batek, sistematikoki hitzartuta diharduten pertsonen talde batek edo erakunde ez finkagarri batek, lege honen arabera, zenbait finantza-erakunde kontrolatzea, eta haietako bat, behintzat, aseguru-erakundea izatea, baldin eta aseguru-erakundeak badira finantza-erakundeen arteko handienak, horretarako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak ezarritako irizpideei jarraituz.
Azken bi egoera horietako edozein gertatuz gero, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak izendatu beharko du urteko kontu eta kudeaketatxosten finkatuak egin eta jalkitzeko obligazioa izango duen pertsona edo erakundea, eta haren eginkizuna izango da kontu-auditoreak izendatzea. Aipatu izendapenaren ondorioetarako, taldea osatzen duten aseguru-erakundeek Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote existitzen direla, kontrolaren ardura duen erakundearen helbidea eta izen soziala adierazita, edo izena adierazita, pertsona fisikoa izanez gero.
Aseguru-erakundeen talde finkagarriaren erakunde nagusia bada lege honen mendean dagoen balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto bat, eta apirilaren 22ko 5/2005 Legeak, finantza multzoen ikuskaritzari buruzkoak eta finantza-sektoreko beste lege batzuk aldatzen dituenak, 4.1 artikuluan eta legea garatzeko araudian jasotako ikuskapen-arauak aplikatu behar bazaizkio, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak, balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate mistoaren filialak ikuskatzeko ardura duten gainerako agintaritzei aldez aurretik kontsulta eginda, erabaki ahal izango du aipatu sozietateari aplikatuko zaizkiola soil-soilik apirilaren 22ko 5/2005 Legean eta legea garatzeko araudian jasotako xedapenak, edo balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto horren finantza-sektorea arautzen duten xedapenak.
Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Aseguruen eta Pentsio Funtsen Europako Agintaritzari jakinarazi beharko dio aurreko lerrokadaren arabera hartutako erabakia.»
Bi. 71. artikuluari 6. paragrafoa gehitu zaio, honela idatzita:
«6. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak prestatu ahal izango ditu gainbegiratutako erakundeei zuzendutako gida teknikoak, ikuskapenaraudia betetzeko egoki iritzitako irizpide, praktika, metodologia edo prozedurak adierazita. Argitara eman beharko diren gida horietan, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak gainbegiratze-jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahal izango dira.
Xede horretarako, aseguruak edo pentsio-planak arautzeko edo ikuskatzeko ardura duten nazioarteko erakunde edo batzorde aktiboek onetsitako jarraibideak,
ikuskatzen dituzten subjektuei begira, bere egin ahal izango ditu Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak, eta hala helarazi eta garatu, bai eta osatu eta egokitu ere.»
Azken xedapenetako zazpigarrena. Apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza multzoen ikuskaritzari buruzkoa eta finantza-sektoreko beste lege batzuk aldatzen dituena, aldatzea.
Honela geratu da aldatuta apirilaren 22ko 5/2005 Legea, finantza-multzoen ikuskaritzari buruzkoa eta finantza-sektoreko beste lege batzuk aldatzen dituena:
Bat. Zioen azalpeneko seigarren eta zazpigarren lerrokadak honela idatzita geratu dira:
«Legearen helburu nagusia da, beraz, finantza-multzoei aplikatzeko zuhurtziazko berariazko araubidea ezartzea. Hala ere, badago bigarren helburu bat: talde «homogeneoei» aplikatu beharreko sektore-legedien arteko koherentzia handiagoaren alde egitea, eta legedi horien eta finantza-multzoen berariazko legediaren arteko koherentzia ere handitzea. Sektore-araudi hori, legearen testuak behin eta berriro aipatzen duena, honako lege hauetan jasota dago: kredituerakundeentzat, 10/2014 Legea, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa; balore-merkatuarentzat, uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuari buruzkoa; aseguru-sektorearentzat, Aseguru pribatuak ordenatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzeko sozietateentzat, azaroaren 4ko 35/2003 Legea, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzkoa; eta arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileentzat, azaroaren 24ko 25/2005 Legea, arrisku-kapitalaren entitateak eta horien sozietate kudeatzaileak arautzen dituena. Lege horiei erantsi behar zaie Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bategina, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.
I. kapituluaren xedea da azpimarratutako helburuetako lehena; alegia, ikuskapen-sistema berri bat diseinatzea, honako erakunde hauek bete beharko dutena: kreditu-erakundeak, inbertsio-zerbitzuen enpresak, asegurueta berraseguru-erakundeak, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak eta pentsio-funtsen erakunde kudeatzaileak (bai azaroaren 16ko 2011/89/EB Zuzentarauan, bai legean «erakunde arautu» esaten zaie, oro har) , finantza-multzoan integratuta. Horrenbestez, lehenik eta behin, finantza-multzoaren definizio bat ematen da, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluan jasotako taldearen ohiko definizioa oinarri hartuta. Horren ondoren, ikuskapen horren elementu egituratzaileak zerrendatzen dira: kaudimena, kapitala egokitzeko politikak, arriskuen kontzentrazioa, talde barruko eragiketak, eta arriskuak kudeatzeko prozedurak eta barne-kontrolerako mekanismoak.»
Bi. 2. artikuluko 2., 3. eta 5. paragrafoak eta 6. paragrafoaren lehen lerrokada honela idatzita geratu dira:
«2. Lege honen ondorioetarako, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako sozietate-taldearen definizioa aintzat hartuko da.
Halaber, ulertuko da partaidetza dela beste sozietate batzuen kapitalaren gaineko eskubide oro, haiekin lotura iraunkorra sortuz sozietatearen jardueran laguntzeko helburua badu, eta, nolanahi ere, zuzenean edo zeharka kapitalaren edo boto-eskubideen % 20 izanez gero.
Taldean sartuko dira aurreko lerrokadetan adierazitako elkarrekiko loturak dituzten erakunde guztiak, haien nazionalitatea, helbidea edo izaera juridikoa
edozein izanda ere, jarduerak zer herrialdetan garatzen dituzten kontuan hartu gabe.
3.Lege honetan xedatutako ondorioetarako, erakunde arautuak izango dira kreditu-erakundeak, inbertsio-zerbitzuen enpresak, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak, pentsio-funtsen erakunde kudeatzaileak, eta asegurueta berraseguru-erakundeak.
Erakunde arautuen artean honako hauek sartuko dira:
a) Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren, eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren erregistro berezietan dauden espainiar erakundeak.
b) Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan baimendutako erakundeak.
c) Hirugarren estatuetan baimendutako erakunde edo enpresa publiko zein pribatuak, erakunde hauei dagozkien jardueretan arituz gero: kreditu-erakundeak, inbertsio-zerbitzuen enpresak, asegurueta berraseguru-erakundeak, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak, eta pentsio-funtsen erakunde kudeatzaileak.»
«5. Ulertuko da finantza-sektore bateko jarduerak adierazgarriak direla, baldin eta sektore horren guztirako balantzearen eta taldeko finantza-sektoreko erakundeen guztirako balantzearen arteko zatiduraren, eta sektore horretako kaudimen-eskakizunen eta taldeko finantza-sektoreko erakundeen kaudimeneskakizun guztien arteko zatiduraren batezbestekoa % 10etik gorakoa bada.
1.c paragrafoan aurreikusitako eskakizuna betetzen dela joko da, halaber, taldeko finantza-sektore txikiena 6.000 milioi eurokoa izanez gero. Erregelamendu bidez ezarriko dira lerrokada honetan aurreikusitako atalasea soilik, edo aurreko lerrokadan aurreikusitakoa soilik betez gero (bestean xedatutakoa bete gabe, alegia) zer kasutan gerta daitekeen taldea finantza-multzotzat ez hartzea, 4.1 artikuluko c) , d) eta e) idatz-zatietan jasotako xedapenak aplikatzean.
Lege honen ondorioetarako, talde baten finantza-sektore txikiena izango da batezbesteko txikiena duena, eta finantza-sektore handiena izango da batezbesteko handiena duena. Finantza-sektore txikiena eta handiena kalkulatzeko, bankusektorea eta inbertsio-zerbitzuak batera zenbatuko dira, eta inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak eta arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak, berriz, talde barruko dagokien sektoreari gehituko zaizkio. Azken horiek ez baldin badira talde barruko sektore bakar batekoak, finantza-sektore txikienari erantsiko zaizkio.
6.Dagokionean eta erregelamendu bidez zehaztutako eskakizunen arabera, guztizko balantzea ordezkatu edo osatu ahal izango da 4. eta 5. paragrafoetan aurreikusitako zatiduretan honako parametro hautako bat edo gehiago baliatuta:
a) Diru-sarreren egitura.
b) Balantzetik kanpoko jarduerak.
c) Kudeatutako guztizko aktiboak.»
Hiru. 3.2. artikuluko b) eta d) idatz-zatiak honela idatzita geratuko dira:
«b) Espainian egoitza soziala duten balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate mistoak, aurreko a idatz-zatian adierazitako finantza-multzoen sozietate nagusi izanez gero.
d) Lege honen 4.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 2.5 artikuluko bigarren lerrokadan jasotako kasuak aplikatzen zaizkien finantza-multzoen erakunde arautuak.»
Lau. 4. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak honela idatzita geratu dira:
«2. Finantza-multzo bateko erakunde nagusia balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa bada, aurreko paragrafoan eta dagokion garapen araudian ezarritako sektore-arauen baliokideak aplikatzekoa, koordinatzaileak, dagozkien gainerako agintaritza eskudunei kontsulta egin ostean, erabaki ahal izango du sozietate horri aplikatzea soili-soilik, lege honen eta lege hau garatzeko araudiko xedapenenak, edota finantza-multzoko finantza-sektore handiena arautzen duten xedapenak.
Oinarri finkatuko ikuskatzaileak Ikuskapenerako Europako Agintaritzako batzorde mistoari jakinaraziko dio paragrafo honi jarraituz hartutako erabakia.
3.Erregelamendu bidez, 1.a paragrafoan ezarritako betebehar guztiak edo haietako batzuk hedatu ahal izango zaizkie 2. eta 3. artikuluetan jasotako eskakizun guztiak betetzen dituzten taldeei, 2.5 artikuluan jasotako bigarren paragrafoan jasotako salbuespenak aplikatu arren.
Eginbide horiek bete beharreko taldeei aplikatuko zaizkie, halaber, 5., 6. eta 7. artikuluak, erregelamendu bidez xedatutako zehaztapenekin.»
Bost. Honela geratu da idatzita 5. artikuluaren 3. paragrafoa:
«3. Finantza-multzo bateko erakunde arautuen ikuskapen gehigarriari dagokionez, koordinatzaileak honako eginkizun hauek ditu:
a) Informazio egoki edo funtsezkoaren bilketa eta hedapena koordinatzea, agintaritza eskudun baten ikuskapen-zereginetarako egokia den informazioaren hedapena barnean hartuta, sektore-arauen arabera.
b) Finantza-multzo baten ikuskapen orokorra eta finantza-egoeraren ebaluazioa egitea.
c) Aurreko artikuluan eta hura garatzeko arauetan jasotako eginbeharren betetzea ebaluatzea.
d) Finantza-multzo baten egitura, antolaketa eta barne-kontrolerako sistemak ebaluatzea.
e) Ikuskapen-jarduerak planifikatzea eta koordinatzea, ikuskapen gehigarrirako behar izanez gero, eta nolanahi ere, egoera larrietan.
f) Egitura juridikoa identifikatzea, bai eta gobernantzaren eta antolaketaren egitura ere.
g) Finantza-multzoen mailan aldian behingo erresistentzia-probak egitea.
h) Lege honek eta lege hau garatzeko xedapenek esleitutako gainerako eginkizunak.»
Sei. 6. artikuluko 2. paragrafoaren azken lerrokada aldatu eta 5 bis paragrafo berria erantsi zaio:
«Konfidentzialtasun-eskakizunen eta Europar Batasuneko legediaren kalterik gabe, aipatu akordioak egin beharko dituzte, halaber, berak agintari eskudun direla, horretarako eskaera jasotzen dutenean Europar Batasuneko estatu kideetakoak edo hirugarren estatuetakoak diren eta paragrafo honetako lehen lerrokadan deskribatutako funtzioak betetzen dituzten agintaritzetatik.
Paragrafo honetan aipatutako koordinazio-akordioak bereizita adieraziko dira kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 10/2014 Legearen 66. artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 91 septies artikuluan aipatutako idatzizko xedapenetan.»
«5 bis. 5. artikuluan ezarritako eginkizunak eta artikulu hau eta 5. artikulua betetzeko beharrezkoa den lankidetza, oro har, ikuskatzaile-elkargoen bidez egingo dira. Ikuskatzaile-elkargo horiek ezarriko dira, hain zuzen, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko 10/2014 Legearen 64. artikuluan eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 91
septies artikuluan xedatutakoaren arabera. Kasu horietan, elkargoak multzoen gaian xedatutakoa gainerako xedapenetatik bereizita jasoko da.
Halaber, konfidentzialtasun-eskakizunen eta Europar Batasuneko legediaren kalterik gabe, elkargo horien bidez egingo da hirugarren estatuetako ikuskapenagintaritzekiko koordinazio eta lankidetza egokia.
Koordinatzaileak, elkargo horietako baten lehendakari gisa jarduten badu, erabakiko du zer beste agintaritza eskudunek parte hartuko duten elkargoaren jardueran, lege honen eta lege hau garatzeko araudiaren aplikazioaren ondorioetarako. Halaber, hala badagokio, hirugarren estatuetako agintaritza eskudunekin koordinazio eta lankidetza egokiak ezartzen direla zainduko du.
Aurrekoa gorabehera, ikuskatzaileen sektore-elkargorik ez badago, finantzamultzo baten ikuskapenaren koordinatzaileak elkargo bar sortuko du paragrafo honen lehenengo lerrokadan aipatutako eginkizunak eta lankidetza gauzatze aldera, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.»
Azken xedapenetako zortzigarrena. Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bategina,
uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Kontu Ikuskaritzako Legearen testu bategina, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatu egin da, eta honela idatzita geratu da:
Bat. 29. artikuluari 4.etik eta 7.era bitarteko paragrafoak erantsi zaizkio:
«4. Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak ikuskapen publikoaren eginkizunetan eta lege honetan aurreikusitako kontu-auditoriaren jarduera kontrolatzean eskuratutako informazio edo datuak konfidentzialak izango dira: ez dira hedatuko, eta ez zaizkio emango inongo pertsona edo agintaritzari.
Artikulu honetako xedapenen eta zuzenbide penalean jasotako kasuen kalterik gabe, eginkizunak egikaritzean jasotako informazio konfidentzialik ez zaio emango inongo pertsona edo agintaritzari.
5.Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuarentzat jardueran ari diren edo aritu diren eta datu konfidentzialak jakin dituzten pertsona guztiak sekretua gordetzeko betebeharra dute. Eginbehar hori ez betetzeak erantzukizun penalak eta legeetan aurreikusitako gainerako erantzukizunak eragingo ditu. Pertsona horiek ezingo dute datu zein dokumentu erreserbatuei buruz deklaratu, ez aitortu, ez argitaratu, ez jakinarazi, ez erakutsi, ez eta zerbitzua utzi ondoren ere, Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak berariazko baimena eman ezean. Baimen hori ematen ez badu, eraginpeko pertsonak sekretuari eutsiko dio, eta horrek ez dio erantzukizunik sortuko.
6.Honako kasu hauek salbuetsita daude artikulu honetan araututako sekretubetebeharretik:
a) Interesatuak berariaz onartzen badu datuak zabaltzea, argitaratzea edo jakinaraztea.
b) Estatistika-helburuetarako datu agregatuen argitalpenak, edo era laburtuan nahiz agregatuan egindako komunikazioak, betiere kontu-auditoreak eta auditoriaerakundeak ezin badira identifikatu, bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
c) Prozesu penal batean edo epaiketa zibil batean agintari judizial eskudunek edo fiskaltzak eskatutako informazioak.
d) 30. artikuluan aipatutako zehapen-eskumena egikaritzean emandako administrazio-ebazpenei buruz jarritako administrazioeta jurisdikzio-helegiteen esparruan agintaritza administratibo edo judizial eskudunek eska ditzaketen informazioak.
e) Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak argitaratutako informazioa, 7. eta 38. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
f) Kontu-auditoreei eta auditoria-sozietateei banaka egindako kalitate-kontrol jardueren emaitzak.
7.Artikulu honetako 4.etik 6.era bitarteko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, Kontabilitate eta Kontu Auditoria Institutuak informazio konfidentzialak eman ahal izango dizkie ondoren zerrendatutako pertsona eta erakundeei, dagozkien funtzioak betetzen laguntze aldera, eta horrenbestez, artikulu honetan araututako sekretu-betebeharraren mende geratuko dira:
a) Epaile-erabakiaren bidez izendatu direnak.
b) Legez baimenduta daudenak.
c) Espainiako Bankua, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia, bai eta aseguru-erakundeak antolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak dituzten organo autonomikoak ere.
d) Kapitalen zuritzeari eta terrorismoaren finantziazioari aurre egiteko ardura duten agintaritzak, bai eta abenduaren 17ko 58/2003 Legeak, zergen lege orokorrak, III. tituluko I. kapituluko 3. sekzioan xedatutakoari jarraituz egin daitezkeen ohiz kanpoko jakinarazpenak.
e) 42. eta 43. artikuluetan hurrenez hurren aipatutako Europar Batasuneko estatu kideetako eta hirugarren estatuetako agintaritza eskudunak.»
Bi. Azken xedapenetako leheneko c) idatz-zatiaren ondoren lerrokada hau erantsi da:
«Arrazoi garrantzitsu eta justifikatuek eragotzi ezean, jakinarazpen hau erakundearen zuzendaritza-organoari ere helaraziko zaio, aldi berean. Dena dela, ulertuko da jakinarazpen hori ezinezkoa dela aipatu zuzendaritza-organoa nahastuta badago edo nahastuta egon badaiteke jakinarazpena eragin duten gertaeretan.»
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretua, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duena, aldatzea.
Kreditu-erakundeen gordailuak bermatzeko funtsa eratzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuaren 7. artikulua honela idatzita geratu da:
«7. artikulua. Kudeaketa Batzordea.
1.Funtsa zuzendu eta administratuko da hamaika kide hauek osatutako Kudeaketa Batzordearen bidez: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren ordezkari bat, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ordezkari bat, Espainiako Bankuak izendatutako lau ordezkari, eta atxikitako kreditu-erakundeen elkarteek izendatutako bost ordezkari, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
2.Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren ordezkaria Altxorraren eta Finantza Politikaren idazkari nagusia izango da; Kudeaketa Batzordearen presidenteordea izango da, eta presidentea ordezkatuko du, postua hutsik badago, presidentea ez badago edo presidentea gaixo badago.
Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ordezkaria Estatuko kontuhartzaile nagusia izango da.
Espainiako Bankuaren ordezkariak haren Batzorde betearazleak izendatuko ditu. Haietako bat gobernadoreordea, batzordeburu izango dena.
Atxikitako erakundeen ordezkariei dagokienez, bankuak ordezkatzen dituzten elkarteek hiru ordezkari izendatuko dituzte, aurrezki-kutxak ordezkatzen dituzten elkarteek ordezkari bat, eta kreditu-kooperatibak ordezkatzen dituzten elkarteek ordezkari bat, erregelamendu bidez aurreikusitakoaren arabera.
Atxikitako erakundeek izendatutako ordezkariek zintzotasun komertzial eta profesional egiaztatua izan behar dute, bai eta dagozkien eginkizunak betetzeko
ezagutza eta esperientzia egokiak ere. Baldintza horiek zehazteko, uztailaren 14ko 1245/1995 Errege Dekretuak, bankuen sorrerari, nazioarteko jarduerari eta kredituerakundeen erregimen juridikoarekin lotutako beste gai batzuei buruzkoak, 2. artikuluan jasotako irizpideak aintzat hartuko dira.
Ministerio bakoitzeko titularrek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren ordezkari ordezkoa eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ordezkari ordezkoa izendatuko dituzte. Halaber, lehen aurreikusitako prozedura berbera baliatuta, bi ordezko izendatuko ditu Espainiako Bankuak, eta ordezko bat atxikitako erakundeek izendatutako ordezkari bakoitzeko. Ordezko horiek titularrak ordeztuko dituzte, postua hutsik badago, titularra ez badago edo gaixo badago. Erakundeen ordezkarien kasuan, Funtsaren Kudeaketa Batzordearen lehendakariak eskatuz gero ere ordeztu beharko dira, Kudeaketa Batzordeak aztertu behar badu erakunde bati edo erakunde-multzo bati zuzenean eragiten dion gairen bat, eta ordezkariak erakunde horrekin edo erakunde-multzo horrekin loturaren bat izanez gero, administratzaile gisa, zuzendari gisa, lan-kontratu bidez, kontratu zibil bidez, merkataritza-kontratu bidez, edo erabakien objektibotasuna kaltetu dezakeen beste edozein harreman dela-eta.
3.Batzordeko kideen agintaldia lau urtekoa izango da; epe hori igaro ostean, kargua berritu ahal izango zaie.
4.Funtsari atxikitako kreditu-erakundetako ordezkariek kargua utziko dute honako kausa hauen ondorioz:
a) Agintaldia amaitzea.
b) Uko egitea.
c) Kudeaketa Batzordeak kargutik kentzeko hartutako erabakia, betebeharren ez-betetze larriagatik, eginkizuna egikaritzeko ezintasun iraunkorragatik, edo zintzotasun faltagatik.
5.Kudeaketa Batzordearen bilerak baliodunak izateko, kideen erdiak parte hartu behar du, gutxienez. Erabakiak kideen gehiengoak hartuko ditu.
Edonola ere, bi hereneko gehiengoa beharko da urteko ohiko ekarpenei ordainketa gehigarriak egiteko edo urteko ohiko ekarpenen ordainketa aurreratzeko obligazioa ezartzen duten derramak egitea adosteko, bai eta 11. artikuluan aipatzen diren ebazpen-planen esparruan aurreikusitako neurrietarako ere.
6.Kudeaketa Batzordeak bere funtzionamendu-arauak ezarriko ditu, eginkizunak behar bezala betetzeko.
7.Kudeaketa Batzordeko kide izateak ez du inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik ematen.»
Azken xedapenetako hamargarrena. Abenduaren 27ko 26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa, aldatzea.
26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa, aldatu ostean honela geratu da:
Bat. Zioen azalpeneko III. paragrafoko 12. lerrokada eta ondorengoak aldatu ostean, honela geratu dira idatzita:
«Kontrol-erregimenaren barruan, banku-fundazioen babesletza arautzen da. Estatuaren edo autonomia-erkidegoen ardura izango da, jarduera-eremu nagusiaren eta kreditu-erakundean duen partaidetzaren arabera.
Jarduera-eremuari dagokionez, fundazio horien berezitasuna da, 32.2 artikuluaren arabera, jarduera nagusia definitzen duten bi alderdi hauek dituztela: gizarte-ekintzari arreta eta garapena ematea, eta kreditu-erakunde batean parte hartzea egoki kudeatzea. Bigarren irizpidea berria eta banku-fundazioen berariazkoa denez, ohiko fundazioekin alderatuta, interpretazioan edonolako zalantzak sortzea saihesteko, komeni da legean argitzea noiz ulertzen den jarduera-
eremu hori autonomia-erkidegoarena baino handiagoa dela. Banku-erakundeen jarduera definitzailea jendearen funts itzulgarriak hartzea denez, badirudi irizpide naturalena gordailuen lurralde-banaketa dela; hartara, aldi berean, saihestuko da autonomia-erkidegoaren eremua zertxobait gaindituz gero babesletza estatueremukotzat jotzea. Gordailuen % 40 autonomia-erkidegotik kanpo izatean oinarritutako irizpidea hartzen da autonomia-erkidegotik gorako jarduera-eremu nagusia argi eta garbi adierazten duen elementu gisa.
Gizarte-ekintzari dagokion irizpideari buruz, berriz, ez da erabat berria, fundazioetan oro har aplikatu ohi diren irizpideekiko; beraz, ez dirudi beharrezkoa denik banku-fundazioei buruz zehaztapen gehigarririk egitea. Gainera, 45. artikuluak xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak – babesletza egikaritzeko eskuduna izanez gero– gai horri dagokionez, nahitaez eskuratu beharko ditu fundazioek gizarte-ekintza egikaritzen duten autonomiaerkidegoetako txostenak.
Nolanahi ere, jarduera-eremu nagusiak autonomia-erkidegoa gainditzen badu, Estatuak babesletza egikaritzeko ezinbestekoa izango da banku-fundazioak kreditu-erakundean duen partaidetza % 10eko izatea, gutxienez, edo portzentaje hori baino txikiagoa izanda ere, akziodun nagusia izatea.
Bestalde, babesletza-eginkizunen egikaritzean egonkortasuna bermatze aldera,
45. artikuluan deskribatutako aldaketa puntualak direla-eta eskumena alda ez dadin, aurreikusi da eskumenari eutsiko zaiola, egoeraren aldaketa handia gertatu ezean.
Horrez gainera, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak babesletza bere gain hartutako kasuetan, espezialitate jakin batzuk arautzen dira, abenduaren 26ko 50/2002 Legeak, Fundazioei buruzkoak, 35.1 artikuluan aurreikusitako eginkizunei dagokienez.
Amaitzeko, legean hainbat xedapen biltzen dira; xedapen horien artean araubide berezi baten ezarpena nabarmentzen da. Ezarpen hori gauzatuko da banku-fundazioek kapitala zabaltzen badute banku-fundazio partaidetuetan eta dibidenduak banatzen badira. Kreditu-erakunde baten kontrola duten bankufundazioen partaidetza handitzeari dagokionez bereziki, zortzigarren xedapen gehigarrian galarazten da kreditu-erakundearen kapitalaren zabalkuntzetan harpidetutako akzioen eskubide politikoak gauzatzea. Hala eta guztiz ere, era berean bermatzen da akzioak zabalkuntza batean lortzen dituzten fundazioek behar-beharrezkoa denetik haratago ez barreiatzeko beharrezkoak diren eskubide politikoak baliatzeko aukera izatea, fundazio horien partaidetza ehuneko 50etik edo erakundearen kontrol-posiziotik beherago gera dadin.
Bestalde, lehenengo xedapen iragankorrak aurreikusten du zeharkako jarduneko aurrezki-kutxak banku-fundazio bilakatzea urtebeteko epean, legea indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, eta bigarren xedapen iragankorrak 40.3 artikuluaren bigarren lerrokadan aurreikusitako bateraezintasunerako araubide iragankorra aurreikusten du.
Azken xedapenetan zehazten da zer artikulu diren oinarrizkoak; era berean, legea garatzeko behar diren arau-antolaketak egiten dira, eta zerga-araudia aldatzen da, aurrezki-kutxen zerga-tratamendua etorkizuneko banku-fundazioetara hedatzeko.»
Bi. Honela idatzita geratu da 26. artikuluaren 1.g paragrafoa:
«g) Lehendakariari eskatzea ezohiko batzar orokorrerako deialdia egitea, c) idatz-zatian aurreikusitako kasuan.»
Hiru. 45. artikulua honela geratzen da idatzita:
«1. Protektoratuak zaindu beharko du banku-fundazioen osaeraren eta funtzionamenduaren legezkotasuna, Espainiako Bankuari dagozkion eginkizunak bazter utzi gabe.
2.Jarduera-eremu nagusiak autonomia-erkidegoa gainditzen duen bankufundazioen kasuan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egikaritzen du babesletza, baldin eta kreditu-erakundean edo kreditu-erakundeetan zuzeneko edo zeharkako partaidetza kapitalaren edo boto-eskubideen % 10ekoa izanez gero, gutxienez, edota portzentaje txikiagoa duten kasuetan, banku-fundazioa akziodun nagusia izanez gero. Banku-fundazioen jardun-eremu nagusiak autonomiaerkidegoen jardun-eremua gainditzen ez duen kasuan, aldiz, protektoratua dagokion autonomia-erkidegoak gauzatuko du.
Dena dela, 32.2 artikuluan xedatutakoari dagokionez, ulertuko da bankufundazioaren jarduera-eremu nagusiak autonomia-erkidegoa gainditzen duela zuzenean edo zeharka parte-hartzaile den kreditu-erakundeen jardueraren % 40 egiten duenean fundazioak egoitza duen autonomia-erkidegotik kanpo, bezeroen gordailuen lurralde-banaketari erreparatuta.
3.Babesletza egikaritzeko eskumenari eutsiko zaio, artikulu honetan aurreikusitako egoeraren funtsezko aldaketarik egin ezean. Ulertuko da funtsezko aldaketa dela elkarren segidako edo txandakako bederatzi hilabetetan, ekitaldi ekonomiko baten barruan, banku-fundazioaren jarduera-eremu nagusia aldatzea.
Babesletza berrira atxikitzea gauzatuko da egoeraren funtsezko aldaketa gertatutako ekitaldi ekonomikoaren ondorengo ekitaldian.
4.Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak banku-fundazioen babesletza bere gain hartzen duenean, abenduaren 26ko 50/2002 Legeak, Fundazioei buruzkoak, 35.1 artikuluan aurreikusitako eginkizunak egikarituko ditu, zehaztasun hauekin:
a) Banku-fundazioak gizarte-ekintzara bidera ditzakeen funtsen aplikazioarekin eta banaketarekin lotuta dauden f) idatz-zatian aurreikusitako egiaztatze-eginkizunak egikaritzeko, egiaztapenari dagokion lurralde-eremuaren araberako autonomia-erkidego eskudunaren aldez aurreko txosten loteslea eskuratuko du. Txosten horrek ordeztuko du 35.1.f artikuluan aurreikusitako aditutxostena.
b) Banku-fundazioaren gobernu-organoaren eginkizunak behin-behinean egikaritzean, g) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, fundazioak bere gizarteekintza garatzen duen autonomia-erkidegoetako aldez aurreko txostena eskuratuko du.
c) Patrono berriak izendatu behar dituenean, h) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, banku-fundazioa ahaleginduko da bere gizarte-ekintza garatzen duen autonomia-erkidegoak ordezkatuta egon daitezen.»
Lau. Lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoa honela idatzita geratu da:
«2. Lege hau indarrean jartzen denean, kreditu-erakunde batean 32. artikuluan aurreikusitako mailetara iristen den partaidetza duten fundazioak bankufundazio bilakatuko dira, baldin eta kreditu-erakundean duten partaidetza-maila igotzen badute, eta igoera hori gertatzen den egunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean gertatu bada aldaketa hori, edo aurrezki-kutxa batean sortu badira, bederatzi hilabeteko epean, lege hau indarrean jarritako egunetik zenbatzen hasita.
Bost. Honela geratu da idatzita lehenengo xedapen iragankorraren 3. paragrafoa:
«3. Fundazio berezi bilakatzeko prozesuari ekin dieten aurrezki-kutxek, horretarako legezko kausan sartuta egon gabe, prozedurarekin jarraituko dute eta banku-fundazio edo fundazio arrunt (dagokionaren arabera) bilakatuko dira, baina prozedura ezin izango da sei hilabete baino gehiago luzatu lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori gainditzen bada, eta bilakaera amaitu ez bada, ondorengo paragrafoan aurreikusitakoa aplikatu beharko da.»
Sei. Bigarren xedapen iragankorraren c) idatz-zatia honela geratu da:
«c) Kide bakoitzaren bateragarritasunari eutsiko zaio 2016ko ekainaren 30era arte, gehienez ere.»
Zazpi. Azken xedapenetako laugarrena honela idatzita geratu da:
«Azken xedapenetako laugarrena. Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea aldatzea.»
Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeari zortzigarren xedapen gehigarria erantsi zaio. Honela dio:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Banku-fundazioak.
Banku-fundazioak aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legean ezarritakoaren arabera arautuko dira.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Eskumen-titulua.
1.Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 11. eta 13. arauetan aurreikusitakoaren babesean eman da; xedapen horietan Estatuari egozten baitzaio kreditu, banketxe eta aseguruak antolatzearen gaineko eskumena, bai eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren gaineko oinarriei eta haren koordinazioari buruzkoak ere.
2.Hala ere, lege honen hirugarren eta hamargarren xedapen gehigarriak, hamahirugarren xedapen iragankorra eta azken xedapenetako lehena ematen dira, halaber, Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6. arauaren babesean; izan ere, arau horrek Estatuari esleitzen dio merkataritza-legeriari buruzko eskumen esklusiboa. Halaber, lehenengo xedapen gehigarria eta bigarren xedapen iragankorra Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan aurreikusitakoaren arabera ematen dira. Artikulu horretan Estatuari esleitzen zaio Estatuko Ogasun Orokorrari eta Zorrari buruzko eskumen esklusiboa.
3.Aurreko paragrafoetan xedatutakoa ulertu behar da Europak Batasuneko zuzenbideak ezarritako esparruan kreditu-erakundeen ikuskapenaren alorrean autonomiaerkidegoei esleitutako eskumenen kalterik gabe.
Azken xedapenetako hamabigarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bidez partzialki txertatu dira Espainiako zuzenbidean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua, kreditu-erakundeak jardunean hasteari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen zuhurtziazko gainbegiratzeari buruzkoa, 2002/87/EE Zuzentaraua aldatzen duena, eta 2006/48/EE eta 2006/49/EE Zuzentarauak indargabetzen dituena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko azaroaren 16ko 2011/89/EE Zuzentaraua, 98/78/EE, 2002/87/EE, 2006/48/EE eta 2009/138/EE Zuzentarauak aldatzen dituena, finantza-multzo bat osatzen duten finantza-erakundeen ikuskapen gehigarriari dagokionez.
Azken xedapenetako hamahirugarrena. Erregelamendu bidez garatzea.
1.Gobernuak beharrezko erregelamendu-arauak eman ditzake lege honetan xedatutakoa garatzeko.
2.Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa gaitzen da lege honen eranskina aldatzeko behar diren xedapenak eman ditzan, Europar Batasuneko zuzenbideak gai horri buruz xedatutakoaren arabera.
3.Lege honetan xedatutakoaren kalterik gabe, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, erabili ahal izango dituzte, bakoitzaren eskumen-
eremuen arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduak, kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko baldintzei buruzkoak eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duenak, agintaritza nazional eskudunei esleitutako aukerak.
Azken xedapenetako hamalaugarrena. Indarrean sartzea.
1.Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
2.Aurrekoaren kaltetan izan gabe, hurrengo xedapen hauek ondoren adierazten diren egunetatik aurrera galdatu ahal izango zaizkie erakundeei, eta haiek beharrezko legeedo estatutu-errekerimendu guztiak beteta izan beharko dituzte adierazitako egunetarako:
a) 2014ko urriaren 31tik aurrera:
1) Lege honen 26. artikuluko 1.etik 4.era bitarteko paragrafoetan, 29.4 artikuluan,
34.1artikuluko d) , g) , eta i) paragrafoetan eta 38. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan jasotako xedapenak, bai eta lege honen bidez Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean sartutako 70 ter.Hiru.4 artikuluan jasotako xedapenak ere.
2) 67 bis eta 70 ter.7.e artikuluetan jasotako xedapenak, lege honen bidez Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean txertatuak, eta lege honen 34.1 artikuluko d) , g) eta i) idatz-zatiak, inbertsio-zerbitzuen enpresei aplikatuta, 70 ter.Bi.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hori ere lege honen bidez Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean sartua.
b) Lege honen 31. eta 36. artikuluetan, eta lege honen bidez Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 70 ter.Bat eta 70 ter.Bi.6 artikuluetan txertatutako xedapenak, 2014ko urriaren 31tik aurrera, legea indarrean jarri aurretik ere, aurreko araudiaren arabera, izendapen-batzorde bat, ordainsari-batzorde bat edo izendapenen eta ordainsarien batzorde bateratu bat eratzeko betebeharra zuten erakundeen kasuan izan ezik.
Hortaz,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko ekainaren 26an.
FELIPE ERREGEA
Gobernuko jarduneko presidentea,
SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN
ERANSKINA
Elkarri aitortutako jardueren zerrenda
1.Gordailuak edo beste funts itzulgarri batzuk jasotzea.
2.Maileguak, honako hauek berariaz barnean hartuta: kontsumorako kredituak, ondasun higiezinei buruzko kreditu-kontratuak, baliabidearekin edo baliabiderik gabeko faktorizazioa, eta merkataritza-transakzioen finantzamendua (forfaiting-a barnean hartuta) .
3.Finantza-alokairua.
4.Ordainketa-zerbitzuak, azaroaren 13ko 16/2009 Legeak, ordainketa-zerbitzuei buruzkoak, 1. artikuluan zehaztutakoari jarraiki.
5.Beste ordainbide batzuk jaulkitzea eta kudeatzea, hala nola, kreditu-txartelak, bidaia-txekeak eta banku-txekeak, jarduera hori 4. puntuan jasota ez badago.
6.Bermeak ematea eta konpromisoak izenpetzea.
7.Erakundearen beraren konturako transakzioak edo bezeroen konturakoak, honako tresna hauetako edozein xede hartuta:
a) Diru-merkatuko tresnak (txekeak, efektuak, gordailu-ziurtagiriak eta abar) .
b) Dibisak.
c) Eperakoak eta aukerak.
d) Dibisei edo interes-tasei lotutako tresnak.
e) Balore negoziagarriak.
8.Baloreen jaulkipenetan parte hartzea eta dagozkien zerbitzuak ematea.
9.Enpresei aholkularitza ematea kapital-egiturari, enpresa-estrategiari eta antzeko gaiei buruz, eta fusioen eta enpresak eskuratzearen alorrean aholkularitza eta zerbitzuak ematea.
10.Bankuarteko merkatuetan bitartekaritza egitea.
11.Ondareen kudeaketa edo kudeaketari buruzko aholkularitza.
12.Balore negoziagarrien zaintza eta administrazioa.
13.Txosten komertzialak.
14.Kutxa gotorrak alokatzea.
15.Diru elektronikoa jaulkitzea.
Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63. artikuluan aurreikusitako zerbitzu eta jarduerak izanez gero lege horren 2. artikuluan aurreikusitako finantza-tresnei buruzkoak, elkarri aitortutakoak izango dira, lege honen arabera.
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|