*GARREN ZENBAKIA.
*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.
Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,
AGERTZEN DIRA:
* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkondua, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkondua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkondua, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.
Guztiek ere Espainiako naziotasuna dute.
Guztiek ere euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.
Aipatu nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, parte hartzen duten moduan, behar adinako lege-gaitasuna, ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEAREN ERAKETA-eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,
EGILESTEN DUTE:
LEHENENGOA.- * jaunak/andreak, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak erantzukizun mugatuko sozietatea ERATZEN DUTELA, * izenarekin. Sozietate horren estatutuak jasota daude paper tinbreduneko * foliotan,alde bietatik mekanografiatuta daudenak,* sailekoak, * zenbakiduna eta hurrenez hurreneko *ak. Estatutu horiek niri, notarioari, ematen dizkidate, agertzaile guztien sinadurak azken folioan agertzen direla, eta nik matrize honi eransten dizkiot, beronen osagai izan daitezen.
II.- "*" izeneko sozietatearen kapitala *(e)koa (*) izango da. * SOZIETATE-PARTAIDETZAK ordezkatuko du kapital hori, eta partaidetza bakoitzak *(e)ko (*) balio izenduna izango du, lehenengo zenbakitik *garrena arte (1etik *a arte), biak barne. Bazkide eratzaileek oso-osorik harpidetu eta ordaindu dute kapital hori, egintza honetan bertan, eta, horretarako, eskudiruzko sarrera egin dute, sozietatearen izenean * deituriko erakundean * zenbakiarekin irekitako kontuan, hurrengo modu eta proportzioan:
A.- * jaunak/andreak * SOZIETATE-PARTAIDETZA bereganatzen ditu, bere ezkontza-sozietatearentzat; partaidetza horien zenbakiak *etik *a artekoak dira, bi horiek barne, eta horien zenbatekoa, guztira, *(e)koa da.
B.- * jaunak/andreak * SOZIETATE-PARTAIDETZA bereganatzen ditu, bere ezkontza-sozietatearentzat; partaidetza horien zenbakiak *etik *a artekoak dira, bi horiek barne, eta horien zenbatekoa, guztira, *(e)koa da.
C.- * jaunak/andreak * SOZIETATE-PARTAIDETZA bereganatzen ditu, bere ezkontza-sozietatearentzat; partaidetza horien zenbakiak *etik *a artekoak dira, bi horiek barne, eta horien zenbatekoa, guztira, *(e)koa da.
Agertzaileek ematen dizkidate eta nik matrize honi eransten dizkiot banku-ziurtagiriak. Horiek egiaztatzen dute ordaindutako kapitalari dagozkion diru-kopuruak sartu direla aipatu kontuan.
HIRUGARRENA.- Agertzaileek adierazten dute ez dagoela egintza honen bidez eratzen den sozietatearen izen berekorik, eta horixe egiaztatzen didate Merkataritzako Erregistro Zentralaren ziurtagiri egokia erakutsiz, berori eskritura honen matrizeari eransten diodala.
LAUGARRENA.- Agertzaileek egintza honi bazkideen Batza Unibertsalaren izaera ematen diote, eta, horrela, hurrengoa erabakitzen dute:
A.- Administrazio-motatzat HIRU ADMINISTRATZAILE SOLIDARIO ezartzea, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea horretarako eta epe-mugarik gabe izendatuz, beren inguruabar pertsonalak eskritura honen agertze-zatian jasota daudela. Izendatuak ahaldunduta geratzen dira, legeak eta sozietatearen estatutuek administrazio-organoari eratxikitzen dizkioten ahalmen guztiak egikaritzeko.
Izendatuek kargua onartzen dute, eta inolako lege-bateraezintasun eta -debekuren menpe ez daudela adierazten dute, bereziki, apirilaren 10eko 5/2006 Legeak eta indarrean dauden gainerako xedapenek ezartzen dituztenak.
Sozietate-estatutuen 21. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe1
, administrazio-organoak, besteak beste, honako AHALMEN hauek izango ditu:a.- Posta, telefono eta telegrafo bidezko korrespondentzia jaso, erantzun eta igorri, nahiz eta lehendabizikoa agiriduna zein hartu agiriduna izan edo diru zein baloreak eduki. Era berean, posta eta telegrafo igorketaren bidez diru-kopuruak ezarri eta kendu; helbide telegrafiko eta posta-kutxatilak eskatu, eskuratu, berritu eta uko egin. Sozietatea ordezkatuz, batzar ofizial nahiz pribatuetara joan edo bertan egiaztatzen diren proposamen eta adierazpenak ukatu.
Fardelak, posta-paketeak, aitortutako baloreen orriak, ziurtagiriak, gutunak, telegramak, telefonemak eta antzekoak jasotzea, aduanetatik, trenbideetatik, postatik, telefonoetatik eta telegrafoetatik; eta fakturak, orotariko aseguru-polizak, manifestuak, ezagutze-agiriak eta antzeko dokumentuak sinatzea.
Sozietatearen ordezkari izatea aduana-administrazioetan eta bestelako bulego eta erakunde ofizialetan, inportazio- eta esportazio-mota guztiei dagokienez, eta horretarako bidezkoak diren egintzak eta kudeaketak burutzea; eskabideak, aitorpenak, gidak eta bestelako idazkiak nahiz agiriak aurkeztu eta sinatzea, halakoak beharrezkoak badira haien zeregina egoki betetzeko; protestak eragitea; gordailuak egin eta diru-kopuruak sartzea; erreklamazioak egitea, egindako likidazioen kontra; eta, orobat, zor ez diren kopuruak ordaindu direnean, horien itzulketa eskatzea.
b.- Herri Ogasun edo beste edozein erakunde ofizialetan, zor ez diren ordainketak berreskuratzeko espedienteak hasi eta jarraitzea, fidantza, igorpen zein gordailuak kitatu nahiz kobratuz, eta kasuan kasuko zenbatekoak jaso eta askatze-dokumentu egokiak sinatuz.
c.- Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako Foru Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Administrazio Zentralarekin eta Europako Ekonomia Erkidegoarekin edozein hitzarmen sinatzea; aipatutako erakundeek hitzarmenetan ezarritako baldintzak onartzea; aipatu erakunde foral, autonomiko eta zentraletatik edozein diru-laguntza kobratu eta jasotzea. Eta, sozietateak kobratu eta jasotzen duenarengatik, edozein ordainagiri, gordekin, poliza, ordainketa-gutun eta horretarako behar diren dokumentuetatik edozein sinatzea, emandako ahalmenen ondorio, gorabehera edo gertaera eratorri guztiak gauzatuz.
d.- Lan-kontratuak formalizatzea. Enplegatu, laguntzaile eta mendekoak izendatu eta kargutik banantzea, euren lansariak, eginbeharrak eta eskumenak finkatuz.
e.- Edozein motatako agintari, notario, erregistro, auzitegi, lan-epaitegi, korporazio, sindikatu, ministerio, ordezkaritza, fiskaltza, batzar, epaimahai, zerbitzu-burutza, batzorde, institutu nazional, eta estatu nahiz estatuz kanpoko, foru, probintzia, udal, gizabanako edo autonomia-erkidegoko organismoetan agertzea, mota guztietako eskabide, txosten, balantze eta kitapenak aurkeztu zein izenpetuz, jatorrizko dokumentu zein horien kopiak erakutsiz; aurrez adierazitako organoetan, norberaren kabuz edo egoki diren ahalordeak egiletsiz, abokatu, prokuradore eta gainerako ahaldun bereziek, edozein motatako espediente eta prozedurak bultzatu, jarraitu eta bertan behera uztea, baita idatzizko berrespenak egin, posizioen absoluzioak, bitartekaritzan amoreeman edo hitzartu, demandak onartu edo bertan behera utzi eta mota guztietako errekurtsoak erabiliz, ebazpenak onartu edo aurkaratzea, gora-jotze, berraztertze eta ezohiko izaera duten beste errekurtso guztiak barne direla. Notario-aktak eragitea, eta agindeiak eta jakinarazpenak zuzendu, jaso eta erantzutea.
f.- Nahitaezko konkurtso-adierazpena eskatzea; aurkeztutako eskaera berrestea; kredituak komunikatzea; inbentarioen eta hartzekodun-zerrendaren aurka jartzea; hitzarmen-proposamenak aurkeztea, baita aurretiazkoak ere; aurkeztutako proposamenei atxikitzea; hartzekodunen batzetara joan eta bertan parte hartzea, hitz eginez eta botoa emanez; epaileak hitzarmena onetsiz gero, horren aurka egitea; kita eta itxaronaldiak onestea; sozietatea konkurtso-administratzaile izendatuz gero, izendapen hori onartzea, konkurtso-administratzailearen kargua zein profesionalek beteko duen ezarriz.
Borondatezko konkurtsoaren adierazpena eskatzea, horretarako beharrezkoak diren agiriak aurkeztu, bereziki, oroitidazkiak, kaudimengabezia-egoera aipatuz; eta, hala denean, likidazio-planaren proposamena egitea.Errekurtsoa jartzea, konkurtsoa adierazteko autoaren kontra.
g.- Mota guztietako errentamendu-kontratuak formalizatzea, tarteko, industria-errentamenduak, zerbitzuetakoak eta finantza-errentamenduak (leasinga), dela ondasun higigarrien gainean, dela ondasun higiezinen gainean.
Konkurtsoetan eta enkanteetan parte hartzea, eta mota guztietako kontratuak egitea, egoki diren baldintzetan, bai eta kontratu horiek zuzendu, aldarazi, hutsaldu eta azkentzea ere.
Askatasunez hitzartutako baldintzetan, teknologia eskuratzeko eta laguntza teknikoa jasotzeko kontratu oro egitea, eta, oro har, patenteei, markei, ereduei eta industria-jabetzaren arloko gainerako eskubideei buruzko kontratuak egitea, Industria Jabetzaren Erregistroan eta eremu horretako gainerako erakunde nazional nahiz nazioartekoetan sozietatea ordezkatuz.
Orokorrean, sozietatearen xedea betetzeko, ondasunak edo eskubideak administratu behar badira, horretarako beharrezkoak diren kontratuak egitea.
h.- Kanbio-letra eta gainerako igorpen-dokumentuak endosatu, hartu, igorri, onartu, kobratu, negoziatu, ordaindu, esku-hartu eta abalatzea; erresaka-kontuak formulatzea; ordainketa ezarengatik edo onarpen ezarengatik protestoak eskatzea; kontuak onartu edo aurkaratzea; Espainiako Bankuan edo beste edozein banku-etxe, aurrezki-kutxa edo kreditu-etxetan, kontu-korronte arruntak, kreditu-kontuak, eta banku-eginerek eta legeriak onartutako beste edozein modalitate zabaldu, jarraitu, luzatu, berritu eta kitatzea, ondorio horietarako taloi, txeke, agindu eta gainerako dokumentuak sinatuz; zentro ofizial nahiz pribatuetan, edozein titulu edo kopururengatik ordainketak eta kobrantzak egitea; gordailuak eratu nahiz kentzea, eta jakinarazpenak eta agindeiak egin eta erantzutea, egoki diren adierazpenak eginez.
i.- Mota guztietako ondasun higigarri nahiz higiezinak, eta, bereziki, lehengai, instalazio, tresna, merkatu-gai eta sozietatearen xedearentzat komenigarri diren gainerako ondasunak erosi, saldu eta beste titulu batzuen bidez eskuratu zein eskualdatzea, askatasunez zehaztu prezio, itun eta baldintzetan, horretarako kontratu egokiak eginez eta ondasun horien harrera, eskuraketa, ordainketa zein kobrantza, ikuskapen zein peritazio, espediente eta gainerako kitapen- eta eskuraketa-eragiketa zein eginbideak aurrera eramanez; zuzendaritza nagusiari lotutako agente eta bitartekarien bidez edo zuzenean, sozietatearen ekoizpen-salmentak kudeatzea.
Esanbidezko baldintza suntsiarazleak eratu, aldarazi, geroratu eta ezereztea, salmentetan geroratutako prezioa bermatzeko; jabari-erreserbak ituntzea, horiek inskribatzeko modukoak izan zein izan ez.
Askatasunez zehaztu prezio, itun eta baldintzetan, erosketa-aukerari buruzko kontratuak, lurreko, itsasoko nahiz bestelako garraioei buruzko kontratuak, aseguru-kontratuak, eta, bereziki, hornidura-kontratuak eta obra-errentamenduaren kontratuak edo enpresari dagozkionak egin, aldarazi eta azkentzea, zabaltasunik handienarekin eta kontratugilea edozein izanik, betiere sozietateak ekoizten dituen ondasunen gainean edo sozietateak bere hornitzaileengandik jasotzen dituen ondasunen gainean.
j.- Eraikuntzari eta jabetza horizontalaren eraketari buruzko adierazpenak egitea; finken arteko mugaketa, mugarriak jartzea, batuketa, banaketa, zatiketa eta deskripzio berriak egitea, erkidegoaren arauak eta estatutuak finkatuz.
k.- Mailegu bidez dirua hartu edo ematea, berme errealarekin edo hori gabe, baita edozein izaeratako eskubide, ondasun higiezin, higigarri edo ontzien gaineko hipoteka-berme edo baldintza suntsiarazlearen bidez ere.Hipotekak, bahiak, eta, oro har, orotariko eskubide errealak eratu, aldarazi eta ezereztea, ondasun higigarri nahiz higiezinen gainean, baita horien artean hipoteka-erantzukizuna banatzea ere.
l.- Berme pertsonalaren bidez edo sozietatearen ondasunen gaineko berme errealaren bitartez, bestelako pertsona fisiko zein juridikoei emandako maileguak edo kredituak abalatu, fidantza eman edo kontraabalatzea.Inoren zorra bermatzeko, ondasunak hipotekatzea.
m.- Elkarte, fundazio eta mota nahiz forma desberdinetako merkataritza-sozietateak edo sozietate zibilak eratzea; horien artean, orobat, interes ekonomikodun elkartzeak, enpresen aldi baterako batasunak eta antzekoak. Aurreko horien guztien eraketa eta jarduera arautzen dituzten itun eta estatutuak onestea, bai eta, kopuru egokian, horien kapitala eta berori adierazten duten partaidetza, akzio zein tituluak harpidetzea ere, dela eraketa-prozesuan, dela kapital-gehikuntzetan. Horretarako, harpideturiko kapital-zatia egiazko bihurtzeko diru-kopuru, balore, ondasun higigarri zein higiezinak eta bestelakoak ekartzea. Elkarte horietako karguen titularrak izendatu eta horien jarduerarako beroni egozten zaizkion karguak onartzea. Modu berean, horien administrazio-kontseilu eta batza orokorren ekitaldietara joan eta parte hartzea, sozietatearen itun edo estatutuen arabera, hala denean. Horietan ere, boto ematea, mugarik gabe, edozein erabaki hartu eta aurkaratzeko. Sozietate horiek, behin eratu eta gero, aldatzea eta beste batzuekin batzea, beste horiek eratuak nahiz eratzeko daudenak izan; beroriek likidazio-egoeran jarri, likidatu eta desegitea; eta, oro har, sozietate horien eraketa, aldaketa, kapital-gehikuntza, bat-egite eta azkentzeari dagokion guztia gauzatzea.
Ahalorde-mota guztiak egikaritzea, pertsona fisikoek nahiz juridikoek ahalorde horiek eman dizkiotenean sozietateari.
n.- Emandako ahalmenak osorik zein zati batez ordeztea, horretarako komenigarri diren ahalordeak egiletsiz, baita, izendatutako pertsonari dagokionez, ordezte-ahalmenarekin edo ahalordeak emateko ahalmenarekin ere. Ahalduntze-mota oro egiletsi eta ezeztatzea.
ñ.- Eta, aurreko guztiari dagokionez, beharrezko eta komenigarri diren agiri publiko nahiz pribatu guztiak egiletsi eta sinatzea, epe-, modu- eta leku-mugarik gabe.
B.- Administratzaile solidario izendatuei beren-beregi baimena ematea, beren kontura nahiz inoren kontura, sozietatearen xedea den jarduera berbera nahiz antzeko edo osagarria egiteko.
C.- Sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatu baino lehen, izendatutako administratzaileek egintza nahiz kontratuak egiten badituzte hirugarrenekin, estatutuek ematen dizkieten ahalmenen barruan, egintza nahiz kontratuok, besterik gabe, sozietateak onartu eta bereganatutzat jotzen dira, sozietatea erregistroan inskribatze hutsarengatik.
D.- Administratzaile solidario horiek ahalduntzea, sozietatea inskribatu baino lehenago ere, sozietatearen xedea den jardueraren barnean egintza eta kontratuak gauzatzeko, egintza horiek beharrezko edo komenigarri izanez gero, batez ere, barne ordenari eta antolaketari dagokienez, hala nola, mota guztietako ahalordeak egiletsi, aldarazi eta ezeztatzea.
Agertzaileek euren burua behartzen dute erabaki horiek sozietatearen Akta Liburura alderatzera.
BOSGARRENA.- Agertzaileek, Merkataritza Erregistroari buruzko Erregelamenduaren aginduz, eskritura honen inskripzio partziala eskatzen dute beren-beregi hurrengo kasuan: inskribatzeko modukoak izanik ere, eskritura honen hizpaketetatik batek edo berorrek barneratzen dituen egitate, egintza edo negozio juridikoek akatsen bat dutenean, baldin eta, erregistratzailearen aburuz, akats horrek inskripzioa eragozten badu. Era berean, agertzaileek * jaunari/andreari ematen diote ahalorde berezia, baina zuzenbidean behar adinako zabal eta nahikoa, eskritura hau edo beroni erantsitako estatutuak aldaraz ditzan, berak komenigarri eta beharrezko ikusten duen moduan, berau Merkataritza Erregistroan inskribatzea lortu arte.
Notario Erregelamenduaren 249.2 artikuluarekin bat etorriz, agertzaileek beren beregi askatzen naute eskritura honen kopia bide telematikoetatik aurkezteko betebeharretik.
Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.-------------------------------------------
Eskritura hau Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko betebeharraz, eta arazo material, formal eta zigorrezkoan dituzten betebeharrak eta euren aitorpenen okerrekoek ekar ditzaketen erantzukizunez behar diren ardurak euren gain utzi eta lege-oharrak eta ohartarazpenak egiten dizkiet alderdiei. Batez ere, jakinaren gainean jartzen ditut alderdiak jarraikoei buruz: eskritura honen Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidaziorako aurkeztu beharra; zerga horren ordainketari ondasunak lotuta geratzea; ez aurkeztearen ondoriozko erantzukizunak; eta, orobat, 8/1989 legeak dituen ondorioak. Lege horren arabera, instrumentu honetan aitortu den balioa aintzat hartuta eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2. zenbakia modu esklusiboan aplikatuta, eskritura honi dagozkion arantzel-eskubideak * eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, eta 7/94 Foru arauak ekar dezakeena ere bai.
Agertzaileei eskritura hau irakurtzen diet, eurek hau irakurtzeko duten eskubideari uko egiten diotelako, nik horren berri eman ondoren; agiriaren edukiarekin bat egin, eta, beren adostasuna adieraziz, sinatu egiten dute.
Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-
"*" izeneko merkataritza-sozietatearen ESTATUTUAK.-
I. TITULUA.- SOZIETATEAREN IZENA, EGOITZA, IRAUPENA ETA XEDEA.
1. ARTIKULUA. Estatutu hauek arautzen duten sozietateak "*" izena du. Erantzukizun mugatuko sozietatea da.
2. ARTIKULUA.- Sozietate hori arautuko dute estatutu hauek, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintza Dekretuak onetsitako Kapital Sozietateen Legeak, lege hori aldatu edo osatzen duten xedapenek, eta gainerako lege-xedapen aplikagarriek.
3. ARTIKULUA.- Sozietateak Espainiako naziotasuna du, eta egoitza (e)n du, *(e)an. Sukurtsal, bulego, agentzia eta delegazioak ezarriko ditu administrazio-organoak sozietatearen interesen mesederako dela uste duen lekuetan.
Administrazio-organoak du sozietatearen sukurtsalak sortu, ezabatu edo lekualdatzeko eskumena.
Administrazio-organoaren eskumena da, orobat, udal-mugartean bertan egoitza soziala aldaraztea.
4. ARTIKULUA.- Sozietatea epemugarik gabe eratzen da, eta gaur ematen dio hasiera berezko duen jarduerari.
5. ARTIKULUA.- Sozietatearen xedea hauxe da: *.
Sozietateak xede berbera gauzatu ahal izango du, osorik zein zati batez, zeharkako bide batez, alegia, xede bera edo horren antzekoa duten beste sozietate batzuetako akzio edo partaidetzen titulartasunaren bidez.
Sozietateak ez du inolako jarduerarik garatuko, legeek jarduera horretarako baldintza edo muga bereziak jartzen badituzte eta oraindik sozietateak ez baditu baldintza edo muga horiek bete.
II. TITULUA.- SOZIETATEAREN KAPITALA.
6. ARTIKULUA.- Sozietatearen kapitala *(e)koa izango da. * SOZIETATE-PARTAIDETZAK ordezkatuko du kapital hori, eta partaidetza bakoitzak *(e)ko balio izenduna izango du, lehenengo zenbakitik *garrena arte (1etik *garrena arte), biak barne. Partaidetza horiek, bakoiztuak, banaezinak eta metagarriak dira, eta ezin dira tituluen edo kontuko idatzoharren bitartez ordezkatu, ezta akzio deitu ere.
7. ARTIKULUA.- Bazkideek ez dituzte sozietatearen zorrak euren ondasunekin ordainduko. Sozietatearen ondareak izango du, soil-soilik, sozietatearen zorren gaineko erantzukizuna.
8. ARTIKULUA.- Sozietate-partaidetzen eskualdaketa honako arau hauen arabera egingo da:
A.- Partaidetzen eskualdaketa askea izango da borondatezko, kostu bidezko edo dohaineko "inter vivos" egintzen bitartez edo "mortis causa" egintzen bitartez gauzatuz gero, betiere beste bazkide baten mesederako, edo eskualdatzailearen senar-emazte, ondorengo edo aurrekoen mesederako, edota eskualdatzailearen talde bereko sozietateen mesederako.
B.- Gainerako kasuetan, edo eskuratzailea aurreko atalean aipatu pertsonetatik bat ez bada, honako hau hartu behar da kontuan:
a.- Kapital Sozietateen Legearen arabera egingo da nahitaezko eskualdaketa.
b.- "Inter vivos" egintzen bitartez borondatezko eskualdaketa egiten bada, sozietatearen partaidetza edo partaidetzak eskualdatu nahi dituen bazkideak sozietatearen administrazio-organoari jakinarazi beharko dio idatziz asmo hori; jakinarazpen horretan, eskualdatu nahi dituen sozietate-partaidetzen kopurua eta ezaugarriak, eskuratzailearen identitatea, salneurria eta eskualdaketaren gainerako baldintzak adierazi beharko ditu.
Eskualdaketa egiteko beharrezkoa izango da sozietatearen adostasuna, Batza Orokorraren eguneko aztergaien zerrendan sartu ondoren, gehiengo soila lortuz.Adostasun hori kasu batean bakarrik ukatu ahal izango da: sozietateak notarioaren bitartez eskualdatzaileari jakinarazten dionean partaidetza guztiak eskuratuko dituen bazkide edo hirugarren baten edo batzuen identitatea.Eskualdatzailea erabaki hori hartu duen batzan badago, ez da beharrezkoa izango aipatu jakinarazpena egitea.Lehentasunez eskuratzeko eskubidea izango dute batza horretara joan diren bazkideek; batzan agertutakoetan artean, batek baino gehiagok eskuratzeko interesa badute, horiek sozietate-kapitalean duten partearen arabera hainbanatuko dira partaidetzak.
Eragiketaren salneurria, ordaintzeko era eta gainerako baldintzak, bazkide eskualdatzaileak sozietateari jakinarazitakoak izango dira.Salneurriaren ordainketa geroratua bada osorik zein zati batean, kreditu-erakunde batek aipatu salneurriaren ordainketa bermatu beharko du, partaidetzak eskuratu ahal izateko. Eskualdaketa salerosketa ez den kostu bidezko eskualdaketa edo dohainekoa izanez gero, alderdien arteko adostasunaren bitartez zehaztuko da eskuraketaren salneurria; adostasunik izan ezean, salneurri hori izango da eskualdatzeko asmoa administrazio-organoari zein egunetan jakinarazi eta egun horretan partaidetzek duten zentzuzko balioa. Zentzuzko balioa izango da administrazio-organoak beren beregi izendatuko duen kontu-hartzaileak ezarritakoa. Kontu-hartzaile hori, hala denean, ezin da izan sozietatearen beraren kontu-hartzailea.
Sozietate anonimoari edo komanditako sozietateari ekarria eginez gero, Merkataritza Erregistratzaileak izendatutako adituaren txostenak ezarriko du egiazko balioa.
Sozietateak eskuratzailearen edo eskuratzaileen identitatea jakinarazi eta hilabeteko epean, eskualdaketaren agiri publikoa egiletsi beharko da. Eskualdatzailearen hasierako jakinarazpenetik hiru hilabete igaro badira, eta sozietateak ez badu eskuratzailearen edo eskuratzaileen identitatea jakinarazi, eskualdatzaileak sozietateari jakinarazitako baldintzetan saldu ahal izango ditu partaidetzak.
c.- "Mortis causa" eskualdaketaren kasuan, jaraunsle edo legatu-hartzaileak jarauntsia eskuratu eta hilabeteko epean, sozietateari idatziz jakinarazi behar dio bere identitatea, bai eta eskuratutako partaidetzen ezaugarriak eta kopurua ere.
Administrazio-organoak, jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, gainerako bazkideei jakinaraziko die eskualdaketa hori, eta, horretarako, hurrengo prozeduretatik bat erabiliko du:
1.- Hartuaren adierazpena duen posta ziurtatuaren bidez gutuna bidaliko du, bazkideen egoitza partikularrera, sozietatearen artxiboan halakorik badago.
2.- Notario-agindei edo jakinarazpena, aipatu egoitza partikularrean.
3.- Posible denean, bazkide bakoitzari jakinarazpen idatzia eskuan emango zaio. Jakinarazpenaren bikoiztua gordeko da, bertan idatzia jaso dutenen sinadurak daudela.
Aipatu bideetatik bat erabiliz, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatuta, bazkideek egutegiko hogeita hamar eguneko epea dute jarauntsiaren partaidetzak lehentasunez eskuratzeko. Administrazio-organoari jakinarazi behar diote hartuaren adierazpena duen posta ziurtatuaren bidez asmo hori.Bazkide batek baino gehiagok lehentasunez eskuratzeko asmoa badute, sozietate kapitalean duten partearen arabera hainbanatuko dira partaidetza horiek.
Partaidetzen salneurria eskudiruz ordainduko da. Salneurri hori bazkidearen heriotzaren eguneko zentzuzko balioa izango da; adostasunik izan ezean, zentzuzko balio hori izango da alderdiek adostasunez izendatutako pertsonak ezarritakoa, eta izendapen horretarako ere adostasunik ez badago, sozietateak eskatuta edo interesa duen edozein bazkidek eskatuta, sozietate-egoitzaren Merkataritza Erregistratzaileak izendatutako kontu-hartzaileak zehaztutakoa. Kontu-hartzaile hori, hala denean, sozietatearen desberdina izan behar da.
Edozein kasutan ere, lehentasunez eskuratzeko eskubidea gehienez hiru hilabeteko epean egikari daiteke, sozietateari jarauntsi bidezko eskuraketa jakinarazi zaionetik zenbatzen hasita.
Aipatu epeetan bazkideetatik batek ere ez badu lehentasunez eskuratzeko eskubidea egikaritzen, jaraunslea edo legatu-hartzailea bazkide bihurtuko da.
Eskualdaketak ez badira aurreko ataletara egokitzen, sozietateari begira ez dute ondoriorik sortuko.
Sozietateak Bazkideen Erregistro Liburua izango du. Liburu horretan jasoko dira sozietate-partaidetzen jatorrizko titulartasuna, jarraiko eskualdaketak, baita partaidetzen gainean eratzen diren eskubide erreal edo beste zamak ere. Partaidetza edo horien gaineko eskubide erreal eta zamen titularren identitatea eta egoitza adieraziko da liburuan.Liburuaren arteztea eta zaintza administrazio-organoari dagozkio, eta edozein bazkidek aztertu ahal izango du.Bazkideek eta eskubide erreal eta zamen titularrek euren partaidetza, eskubide eta zamen ziurtagiria lortu ahal izango dute.
9. ARTIKULUA.- Sozietate-partaidetza baten edo batzuen gainean jabekidetasuna edo titularkidetasuna badago, jabekide edo titularkideek pertsona bakarra izendatu behar dute bazkide-izaerari dagozkion eskubideak egikaritzeko, betiere sozietatearen betebeharrei dagokienez, parte-hartzaile guztien erantzukizun solidarioari kalte egin gabe.
10. ARTIKULUA.- Sozietate-partaidetzen gainean gozamena badago, jabe soilak izango du bazkide-izaera, gozamenak dirauen artean irabaziak gozamendunak eskuratzen baditu ere.
11. ARTIKULUA.- Sozietate-partaidetzen gainean bahia badago, jabeari dagokio bazkide-eskubideen egikaritza. Enbargo-kasuetan arau bera aplikatuko da, horren araubide zehatzarekin bateragarria bada.
III. TITULUA. SOZIETATEAREN ARAUBIDEA ETA ADMINISTRAZIOA.
12. ARTIKULUA.- Sozietatearen organoak dira:
a. Batza Orokorra.
b. Administrazio-organoa, Batza Orokorrak izendatua.
I. KAPITULUA.- BATZA OROKORRA.
13. ARTIKULUA.- Bazkideen borondateak zuzenduko du Sozietatea. Bazkideek, Batza Orokorrean bildurik, beharrezko gehiengoaren bitartez adieraziko dute borondate hori. Sozietate-kapitaleko partaidetza bakoitzak boto bat emateko eskubidea ematen du. Bazkideek sozietate-partaidetza haina boto dituzte.
14. ARTIKULUA.- Administratzaileek, edo hala denean, sozietatearen likidatzaileek, egingo dute Batzarako deialdia.
Administratzaileek deialdia egin dezakete, Batza egitea beharrezkoa edo komenigarria dela uste duten guztietan. Batza Orokorra sozietatearen kudeaketa, edo, hala denean, aurreko ekitaldiko kontuak kontrolatu eta onesteko, eta emaitzaren nola erabiliko den erabakitzeko, ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteetan egin behar dute deialdia.
Deialdia egin beharko da, halaber, sozietate-kapitalaren ehuneko bosta ordezkatzen duten bazkideek hala eskatuz gero. Deialdian zehaztuko dira Batzan eztabaidatuko diren gaiak. Kasu horretan, Batza hurrengo hilabetean egin behar da, administratzaileei deialdia egiteko notario-jakinarazpena egin zaienetik zenbatzen hasita.
Eguneko aztergaien zerrendan sartu beharko dira eskatutako gaiak. Kapital Sozietateen Legearen 365. artikuluaren arabera, desegite-kasuan ere deialdia egin behar da.
15. ARTIKULUA.- Batza Orokorraren deialdia bazkide bakoitzari, banaka eta idatziz igorriko zaio, iragarpenaren hartzea ziurtatzen duen edozein jakinarazpen bide erabiliz. Igorpena bazkide bakoitzari egingo zaio, nora eta Erregistro-liburuan agertzen den egoitzara. Gutun horretan honako hau adieraziko da: Sozietatearen izena, sozietate-egoitzaren udal-mugartean bileraren tokia, data eta ordua, eguneko aztergaien zerrenda, eta, hala denean, Kapital Sozietateen Legearen 272.2 artikuluak bazkideei aitortutako eskubidea.
Deialdia egiten denetik batza egiteko aurreikusitako eguna arte, gutxienez hamabost eguneko epea izan behar da, legeak epe luzeagoa ezartzen duenean izan ezik; hala bada, hori errespetatu beharko da.
16. ARTIKULUA.- Deialdia aldez aurretik egin beharrik gabe ere, batzarako deia egindakotzat joko da, eta edozein gairi buruz aritzeko balio osoz eratuta geratuko da, baldin eta ordaindutako kapital guztia bertan badago eta bildutakoek aho batez batza egitea eta eguneko aztergaien zerrenda onetsi badute.
17. ARTIKULUA.- Administrazio-organoa administrazio-kontseiluaren formapean eratzen bada, batza orokorraren lehendakaria eta idazkaria administrazio-kontseilukoak izango dira.Beste kasu guztietan, bilera bakoitzaren hasieran bertakotuen artean aukeratuak izango dira Lehendakaria eta Idazkaria.
Administrazio-organoak bi administratzaile solidario edo mankomunaturen forma hartzen duenean, Batzar Orokorreko Presidentea adin nagusieneko Administratzailea izango da, Idazkaria Administratzaile gazteena delarik. Halakorik ezean edo hauek ez egoteagatik, Presidentea eta/edo Idazkaria bertaratutako bazkideek bileraren hasieran izendatutakoak izango dira.
Administrazio-organoak hiru edo lau administratzaile solidarioren forma hartzen duenean, Batzar Orokorreko Presidentea adin nagusieneko Administratzailea izango da, Idazkaria Administratzaile gazteena delarik.Halakorik ezean edo hauek ez egoteagatik, bertaratutakoen arteko adin nagusieneko Administratzailea eta/edo gazteena izango dira Presidente eta/edo Idazkari, hurrenez hurren, eta halakorik ezean edo hauek ez egoteagatik, bertaratutako bazkideen bileraren hasieran izendatutakoak.
Kideak beste kontseilari baten bitartez ordezkatu daitezke. Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak, eta hitza eskatutako ordena zehatzean eman eta kenduko du.
Eguneko aztergaien zerrendaren atal guztiak bozkatuko dira banan-banan.Bozketak publikoak izango dira, lehendakariak isilpekoak izan behar direla erabakitzen duenean izan ezik.
18. ARTIKULUA.- Baliozko botoen gehiengoaren bitartez hartuko dira erabakiak. Gehiengo horrek, gutxienez, sozietate-kapitaleko sozietate-partaidetzen herena ordezkatu behar du.
Salbuespenez:
a.- Sozietate-kapitala zenbat partaidetzatan zatitu eta partaidetza horietatik erdiak baino gehiagok erabakiaren aldeko botoa eman behar du, honako erabaki hauetatik edozein hartu behar denean: kapitala gehitu edo urritzea eta sozietatearen estatutuetan beste edozein aldaketa egitea, hurrengo atalean xedatutakoari kalterik egin gabe; sozietatea desegitea; administratzaileak kargutik banantzea; eta administrazio-forma aldatzea.
b.- Sozietate-kapitala zenbat partaidetzatan zatitu eta partaidetza horietatik bi herenek gutxienez erabakiaren aldeko botoa eman behar du, honako erabaki hauetatik edozein hartu behar denean: administratzaileak baimentzea, beren kontura edo inoren kontura, sozietatearen xedea den jarduera berbera, antzekoa edo osagarria egiteko; kapital-gehikuntzetan, lehentasunez eskuratzeko eskubidea ezabatzea edo mugatzea; sozietatea transformatu, bat-egin edo zatitzea; aktiboa eta pasiboa osorik lagatzea; egoitza atzerrira lekuz aldatzea; eta bazkideak baztertzea.
Artikulu honetan ezarritakoa ulertu behar da, bestelako erabakiak hartzeko legeak eskatzen dituen gehiengoei kalterik egin gabe; betiere, gehiengo horiek errespetatu behar dira.
19. ARTIKULUA.- Sozietatearen akordioak aktan jasoko dira. Bertan, bertaratutakoen zerrenda ere jasoko da. Batzak bileraren amaieran akta hori onetsi behar du. Bestela, hamabost eguneko epean, Lehendakariak eta bi bazkide kontu-hartzailek onetsi beharko dute; bazkide horietatik bat gehiengoaren ordezkaria izango da, eta bestea, gutxiengoarena.
II. KAPITULUA.- ADMINISTRAZIO-ORGANOA.
20. ARTIKULUA.- Sozietatearen izena administratu, ordezkatu eta erabiltzea dagokio administratzaile bakarrari, bi edo hiru administratzaile solidariori, bi administratzaile mankomunaturi edo administrazio-kontseiluari, Batza Orokorrak hala aukeratuta, betiere sozietatearen izena erabilita.
Berari dagozkio sozietatearen administrazio eta ordezkaritza, eta sozietate-sinaduraren erabilera.
Epe-mugarik gabe beteko da administratzaile-kargua, Batza Orokorraren banantze-ahalmenari kalterik egin gabe. Lege-debekuak eta -bateraezintasunak dituztenak ezin dira administratzaileak izan, bereziki, apirilaren 10eko 5/2006 Legean ezarritakoak badira horiek.
21. ARTIKULUA.- Administrazio-organoak sozietatearen gai eta trafikoan mugarik gabeko ahalmena du.
22. ARTIKULUA.- Batzar Orokorrak sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza administrazio-kontseiluari dagozkiola erabakitzen badu, Batzak aukeratuko ditu kideak; gutxienez hiru kide eta gehienez hamabi izango dira.
23. ARTIKULUA.- Administrazio-kontseiluak erabakiko du, bere kideen artean, zein izango diren Lehendakaria, Idazkaria eta Bokalak; era berean, lehendakariordea eta idazkariordea izendatu ahal dira.
24. ARTIKULUA.- Lehendakariak edo, hala denean, kontseilari-eskuorde batek deialdia egiten duenean bildu beharko da administrazio-kontseilua. Lehendakariak nahitaez egin beharko du deialdia, gutxienez kontseilarien heren batek hala eskatzen duenean. Deialdia posta ziurtatuaren bitartez egingo da, bilera zein egunetan egin eta gutxienez hiru egun lehenago.Akordioak hartzeko kide gehienak egon behar dira bileran, eta gehiengoren bitartez hartuko dira akordiook.
Kideak beste kontseilari baten bitartez ordezkatu daitezke. Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak, eta hitza eskatutako ordena zehatzean eman eta kenduko du.
Kontseiluak erabaki beharreko gai guztiak bozkatuko dira banan-banan. Bozketak publikoak izango dira, lehendakariak isilpekoak izan behar direla erabakitzen duenean izan ezik.
25. ARTIKULUA.- Kontseilariak edo kontseilariek betearaziko dituzte administrazio-kontseiluak hartutako erabakiak, haiei beren beregi eginbehar hori ezartzen zaienean. Betearazpen horretan, enpresario antolatu eta ordezkari leial gisa jardun behar dute kontseilariek.
26. ARTIKULUA.- Administrazio-kontseiluak batzorde betearazle bat edo kontseilari-eskuorde bat edo gehiago izenda ditzake, edozein pertsonari eman dakiokeen ahalordeei kalterik egin gabe.Batza Orokorrari kontuak eman eta aurkeztea ezin da eskuordetu, ezta Batzak Kontseiluari emandako ahalmenak ere, Batzak berak beren beregi eskuordetza hori baimentzen duenean izan ezik.
Administrazioak batzorde betearazleari edo kontseilari-eskuordeei ahalmenen bat iraunkortasunez eskuordetzeko, edo kargu horiek beteko dituztenen izendapenak baliozkoak izateko, kontseiluko kideetatik bi herenek aldeko botoa eman behar dute.
Batzak inori administratzaile-kargua kenduz gero, kontseilari-eskuordearen kargua galtzen du horrek ere.Kontseilari-eskuordearen kargua ezeztatu, eta administratzaile-karguari eustea administrazio-kontseiluak soilik egin dezake. Gehiengo soilaz har dezake erabaki hori. Kargua ezeztatzeko eskumen esklusibo horrek ez du eragozten Batza Orokorrak administratzailearen eta, ondorenez, kontseilari-eskuordearen kargua ezeztatzeko ahalmena.
IV. TITULUA. BALANTZEA ETA ETEKINEN BANAKETA.
27. ARTIKULUA.- Sozietatearen ekitaldia urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n bukatuko da.
Sozietatearen irabaziak bazkideen artean banatuko dira euren sozietate-partaidetzen arabera, eratu beharreko lege eta borondatezko erreserbei kalterik egin gabe.
28. ARTIKULUA.- Urteko kontuak legearen arabera arautuko dira.
Batza Orokorrera deialdia egiten denetik, edozein bazkidek berehala eta doan lortu ahal izango ditu batzan onetsi beharreko agiriak, baita kudeaketa-txostena eta, hala denean, kontu-hartzaileen txostena ere.
Epe berean, gutxienez kapitalaren ehuneko bosta ordezkatzen duen bazkideak edo bazkideek, sozietatearen egoitzan, eurek bakarrik edo kontabilitate-aditu batekin, urteko kontuen aurrekari eta oinarri diren agiriak aztertu ahal izango dituzte.
V. TITULUA. DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA.
29. ARTIKULUA.- Sozietatea Kapital Sozietateen Legean ezarritako arrazoiengatik desegingo da, estatutuetan finkatutako iraupenaren muga igaro/amaiera heldu ezean.
30. ARTIKULUA.- Likidatzailea izango da, kasuan-kasuan, administratzaile bakarra, bi administratzaile mankomunatu edo solidario badaude, zaharrena, edo administrazio-kontseiluko lehendakaria, salbu eta Batza Orokorrak desegitea erabaki eta beste norbait izendatzen duenean. Likidazioa Kapital Sozietateen Legeak gai horretan araututakoaren arabera egingo da.
VI. TITULUA. HIZPAKETA KONPROMISORIOA.
31. ARTIKULUA.- Sozietatea jardunean edo likidazioan dagoela, sozietatearen inguruko gaiak, direla bazkideen artekoak, direla horien eta sozietatearen artekoak edota horien eta administrazio-organoaren arteko, Bilboko Merkataritza Ganbararen Tartekaritza Epaitegiaren arabera konponduko dira, edozein zalantza, eztabaida zein gorabehera izanda ere. Epaitegi horren araudiaren arabera, hari dagokio tartekaritzaren administrazioa eta tartekarien izendapena. Epaitegiaren laudoa nahitaez bete beharko da.
Ez dira tartekaritzapean jarriko alderdiek baliozkotasunez xedatu ezin dituzten arazoak, ezta legeak jurisdikzio zehatz baten eskumen esklusiboaren menpe jartzen dituenak ere.
AZKEN XEDAPENA.-
32. ARTIKULUA.- Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko legearen xedapenak, eta gainerako lege-xedapen bateragarri eta osagarriak aplikatuko dira, estatutu hauetan beren beregi arautu ez den guztian, bereziki, bazkide banandu eta baztertzeko kasuetan.