Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Sozietate-erabakiak aurkaratzeko demanda

SOZIETATE-ERABAKIAK AURKARATZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, judizio arrunteko demanda jartzen dut sozietate-erabakiak aurkaratzekoaSOZIETATE IZENA erakundearen aurka (bizilekua:HERRIA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ordezkatuaLEGITIMAZIOA erakundekoENTITATEAREN IZENAda.

Demanda honetako 1 zenbakiko agiri gisaZEHAZTU DOKUMENTUA aurkezten da.

BIGARRENA.- Demandatutako erakundeak bazkideenBATZAR MOTA batzar nagusirako deia egin zuen, iragarpenakDATA(e)ko merkataritza-erregistroko aldizkari ofizialean etaDATA(e)ko egunkarian argitaratuz.ARGITU WEBean ARGITARATU BADA

HIRUGARRENA.- Batzar nagusian erabaki zena izan zen:ZEHAZTU AKORDIOAK

OSATU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.-Eskumena. Botere Judizialaren Lege Organikoko 86 ter 2 a) artikulua aplikatuz, auzi honen ardura hartzeko eskumen objektiboa merkataritza-arloko epaitegiari dagokio.

Lurraldeari dagokionez epaitegi hori da eskuduna, demandatuak muga-barru horretan baitu egoitza.

HIRUGARRENA- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka,OSATU eta legitimazio pasiboaOSATU.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.3 artikuluan eta LJLko 207. Artikuluan

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.ZUZENBIDEKO OINARRIAK ZEHAZTU

KSLko 204. artikuluak, aurkara daitezkeen akordioei buruzkoak, 1. paragrafoan xedatzen duenez, sozietate-erabakiak aurkara daitezke baldin eta legearen aurkakoak badira, edota estatutuen aurkakoak, edota bazkide nahiz hirugarren batzuentzat onuragarriak izanik gizartearen intereserako kaltegarriak badira. Bigarren paragrafoan eransten duenez, deusezak izango dira legearen aurkako erabakiak, eta argitzen du deuseztagarriak izango direla 1. paragrafoan aipatzen diren gainerako erabakiak.

FUNTSA OSATU

ZENBAKIA ZEHAZTU.-  Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO hitzarmen sozialei aurka egitea demandaENTITATEAREN IZENA aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:ZEHAZTU ESKATUTAKOA

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra