Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Formularioak >> Eraketak

Sozietata-partaidetzak saltzea

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren (e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta, beste alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, * jaunarekin/andrearekin irabazpidezko sozietatepean ezkondua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, SOZIETATE-PARTAIDETZEN SALEROSKETA-eskritura hau egilesteko behar den adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jauna/andrea * izeneko sozietatearen bazkidea dela. Bazkide moduan, * (*) sozietate-partaidetzaren titularra da, *etik *.erakoak, bi horiek barne.“*" izeneko sozietate horrek *(e)n du egoitza, *(e)an. Epe-mugarik gabe eratu zen (e)n, *(e)ko *aren *(e)an, berau sinatzen duen notarioak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bidez. *(e)ko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, * liburukian, *. folioan, * orrian, * inskripzioan.Sozietatearen I.F.K. hauxe da: *.

TITULUA.- Eraketa-eskrituran bertan harpidetu izana.

II.- Beste agertzaileak ere merkataritza-sozietate horren bazkideak direla, eta, egilespen honen ondorioetarako, legearen nahiz estatutuen betekizunak bete direla, aipatu partaidetzak eskualdatzeko.

III.- Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, aipatu salerosketa-kontratua egiten dute, hurrengo klausulen arabera.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak bere sozietate-partaidetza guztiak, hau da, * izeneko sozietatean *.etik *erako zenbakiak dituztenak, bi horiek barne, SALDU ETA EMAN egiten die beste agertzaileei, honetara:

A.- * jaunari/andreari, *etik *erako sozietate-partaidetzak, bi horiek barne, eta horrek EROSI ETA ESKURATU egiten ditu.

B.- Eta * jaunari/andreari, gainerako partaidetzak, hau da, *etik *erakoak, bi horiek barne, eta horrek bere ezkontza-sozietatearentzat EROSI ETA ESKURATU egiten ditu.

BIGARRENA.- Kontratu honen prezioa *(e)koa (*) da, kopuru hori oso-osokoa eta baterakoa baita bi salmententzat, bakoitzari horren erdia dagokiola. Alderdi saltzaileak aitortzen du diru-kopuru hori jasota daukala erosleengandik egintza honen aurretik, eta, ondorenez, jasoagiri egokia ematen die haiei.

HIRUGARRENA.- Partaidetzak zama, karga eta ukitze guztietatik aske saltzen dira.

LAUGARRENA.- Eskritura honek eratortzen dituen gastuak alderdi eroslearen kontura geratzen dira, erdi bana.

BOSGARRENA.- Erosleek sozietateari jakinarazi behar diote eskritura honetan formalizatutako partaidetza-eskualdaketa.

Balore Merkatuari buruzko Legean ezarritako zerga-salbuespena eskatzen da.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Eskritura hau Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko betebeharraz, eta arazo material, formal eta zigorrezkoan dituzten betebeharrak eta euren aitorpenen okerrekoek ekar ditzaketen erantzukizunez behar diren ardurak euren gain utzi eta lege-oharrak eta ohartarazpenak egiten dizkiet alderdiei.Batez ere, jakinaren gainean jartzen ditut alderdiak jarraikoei buruz: eskritura honen Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidaziorako aurkeztu beharra; zerga horren ordainketari ondasunak lotuta geratzea; ez aurkeztearen ondoriozko erantzukizunak; eta, orobat, 8/1989 legeak dituen ondorioak. Lege horren arabera, instrumentu honetan aitortu den balioa aintzat hartuta eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2. zenbakia modu esklusiboan aplikatuta, eskritura honi dagozkion arantzel-eskubideak * eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, eta 7/94 Foru arauak ekar dezakeena ere bai.

Agertzaileei eskritura hau irakurtzen diet, eurek hau irakurtzeko duten eskubideari uko egiten diotelako, nik horren berri eman ondoren; agiriaren edukiarekin bat egin, eta, beren adostasuna adieraziz, sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra