Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Publizitateari buruzko demanda

PUBLIZITATEARI BURUZKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION MERKATARiTZA ARLOKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JUDIZIOA ARRUNTEKO demanda jartzen dut publizitateari buruzkoaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK EDOTA ENTITATE-IZENA(r)en aurka (bizilekua:HERRIA).Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK merkataritza-erakundeak publizitate-kanpaina ez-zilegia egin du, izan ere, kanpainarekin pertsonaren duintasuna eta Konstituzioan ezarritako pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen baitira.

BIGARRENA.- Honako hau da publizitate-kanpaina:ZEHAZTU

HIRUGARRENA.-Publizitate-kanpaina ez-zilegi horren ondorioz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak kalte hauek jasan ditu:ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA Eskumena. Botere Judizialaren Lege Organikoko 86 ter 2 a) artikulua aplikatuz, auzi honen ardura hartzeko eskumen objektiboa merkataritza-arloko epaitegiari dagokio. Lurraldeari dagokionez epaitegi hori da eskuduna, demandatuak muga-barru horretan baitu egoitza.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazioa aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka, berari egin baitio kalte publizitateakOSATU. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari dagokio, bertan behera uzteko eskatzen den publizitatea berak egina baita.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.4 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Konstituzioko 10. artikuluari jarraikiz, ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarri dira pertsonaren duintasuna, pertsonaren berezko eskubide bortxaezinak, nortasunaren garapen askea eta legea eta besteen eskubideak errespetatzea.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko III. Kapituluan ezarritakoarekin bat etorriz, kontsumitzaile eta erabiltzaileen esku jarritako ondasunek, produktuek, eta, kasua denean, zerbitzuek, oinarrizko osagaien inguruko informazio ziurra, egokia eta nahikoa izan edo ahalbidetu behar dute, modu ziur eta objektiboan. Publizitatea, beraz, kontsumitzaileen eta eskaintzaileen arteko elkargunea da, eta, horrez gain, kontsumitzaileen jokaeran eragina du. Hortaz, publizitatean eragina dute gardentasun, egiazkotasun eta lehia desleialeko printzipioen desbiderapenek.

Publizitatearen Lege Orokorreko 3. artikuluaren arabera, ez-zilegia da pertsonaren duintasunaren aurkako publizitatea edo Konstituzioak aitortutako baloreak edo eskubideak urratzen dituena, bereziki haurtzaro, gaztaro eta emakumearen ingurukoak direnean.

Era berean, Publizitatearen Lege Orokorreko 26. artikuluari jarraikiz, publizitate-jardueraren hasieratik amaiera arte eska daiteke publizitatea bertan behera utz dadila.

Kalte-galerak medeatzeko akzioari dagokionez, Publizitatearen Lege Orokorreko 32. artikuluari jarraikiz, aurreko artikuluetan ezarritakoaz gain, akzio zibilak, penalak, administratiboak edo egoki den ordenako akzioak ere egikari daitezke; era berean, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestu eta defendatzeko eskumena duten administrazio-organoek engainuzko publizitatearekin egindako iruzurra jazarri eta zeha dezakete.

Aplikagarria da Kode Zibileko 1902. Artikulua; izan ere, artikulu horren arabera, egite ala ez-egite baten ondorioz beste bati kaltea egiten dionak, errua edo arduragabekeria bitarteko izanik, egindako kaltea konpondu beharko du.

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat publizitateari buruzko JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATE-IZENA merkataritzako sozietatearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:ZEHAZTU

a.-ZEHAZTU publizitatea ez-zilegitzat jotzea.

b.- demandatutako entitatea kondenatzea, egiten ari zen aipatutako publizitatea behin betiko bertan behera uztera.

c.- demandatutako entitatea kondenatzea, publizitate ez-zilegiaren ondorioz sortutako kalteak direla-eta demandatzaileariZEHAZTU euro ordaintzera.

d.- demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra