LEHIA DESLEIALARI BURUZKO DEMANDA
TXANDA DAGOKION MERKATARITZA ARLOKO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut, lehia desleialeanDEMANDATUAREN IZEN -ABIZENAK EDO SOZIETATE-IZENA kontra –egoitza:HERRIA Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.- EGITATEAK
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.1.12 artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena lehen auzialdiko epaitegiak dauka, demandatuaren establezimendua dagoen lekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Lehia Desleialari buruzko Legeko 33. artikuluari jarraikiz, legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka, urratutako egoera juridikoaren titularra baita, eta lege-testu beraren 34 artikuluaren arabera legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATE-IZENA dauka, berak gauzatu baitu lehia desleialeko egintza.
SEIGARRENA- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.4 artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Lehia Desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legeko 4. artikuluari jarraikiz, desleialtzat jotzen da objektiboki fede onaren aurkakoa den portaera oro.
ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRI JURIDIKOAK
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilearen Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATE-IZENA(r)en aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:
DEMANDAREN ZIOA
Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura