Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Formularioak >> Eraketak

Kooperatiba-sozietatea eratzea (Euskal Autonomia Erkidegoan)

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Guztiek ere Espainiako naziotasuna dute, eta euren izen eta eskubidean dihardute.

Badute, nire aburuz, KOOPERATIBA-SOZIETATEAREN (*edo KOOPERATIBA-SOZIETATE TXIKIAREN) ERAKETA-eskritura hau formalizatzeko behar den adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, hemen agertzaile direnek, lan elkartuko kooperatiba-sozietatea (*edo kooperatiba-sozietate txikia) ERATZEN DUTE, “*” izenarekin. Horrek aplikagarri izango ditu (*kooperatiba-sozietate txikiaren kasuan, ekainaren 25eko 6/2008 Legea, Euskadiko Kooperatiba-Sozietate Txikiari buruzkoa), Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea eta sozietate-estatutuak. Estatutu horiek jasota daude paper tinbreduneko * foliotan, alde bietatik mekanografiatuta daudenak, * sailekoak, * zenbakiduna eta hurrenez hurreneko *ak. Estatutu horiek niri, notarioari, ematen dizkidate, agertzaile guztien sinadurak azken folioan agertzen direla, eta nik matrize honi eransten dizkiot, beronen osagai izan daitezen.

BIGARRENA.- Eskritura honetan zein kooperatiba eratu eta kooperatiba horren egoitza, xedea, administrazio-organoa eta gainerako inguruabarrak jasota daude matrize honi erantsitako estatutuetan.

HIRUGARRENA.- * izeneko kooperatiba-sozietatearen kapitala *(e)koa izango da (*). Kapital hori oso-osorik harpidetu eta ordaindu dute bazkide eratzaileek. Bazkide eratzaile guztiak langile dira, eta epe-mugarik gabe daude kooperatibari lotuta. Kooperatibaren kapitala bazkide eratzaileek egindako ekarpenen batuketa da, eta ekarpenok honetara egin dira:

A.- * JAUNAK/ANDREAK *(e)ko kapitala harpidetu eta ordaindu du. Horixe egiaztatzen dit partaidetza-txartel izendunaren bitartez, txartel horren zenbakia * dela.

B.- * JAUNAK/ANDREAK *(e)ko kapitala harpidetu eta ordaindu du. Horixe egiaztatzen dit partaidetza-txartel izendunaren bitartez, txartel horren zenbakia * dela.

C.- * JAUNAK/ANDREAK *(e)ko kapitala harpidetu eta ordaindu du. Horixe egiaztatzen dit partaidetza-txartel izendunaren bitartez, txartel horren zenbakia * dela.

Bazkide eratzaileek, ordainketa horiek egiteko, eskudiruzko sarrerak egin dituzte, * zenbakidun kontuan, kontu hori kooperatiba-sozietatearen izenean irekita baitago * izeneko erakundean. Horixe egiaztatzeko, banku-ziurtagiri egokiak erakusten dizkidate, eta nik matrize honi eransten dizkiot ziurtagiri horiek.

Bazkide eratzaileek onetsi dituzte egindako harpidetzak eta horien ordaintzeko ekarpenak.

LAUGARRENA.- Agertzaileek agerrarazten dute ez dagoela egintza honen bidez eratzen den kooperatiba-sozietatearen izen berekorik. Hori egiaztatzeko, Lan eta Immigrazio Ministerioko Kooperatiben Erregistroak, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Euskadiko Kooperatiben Erregistroak luzatutako ziurtagiri egokiak erakusten dizkidate, eta nik matrize honi eransten dizkiot ziurtagiriok, beronen osagai izan daitezen.

BOSGARRENA.- Agertzaileek biltzar eratzailearen izaera ematen diote egintza honi, eta AHO BATEZ HAUXE ERABAKI DUTE:

A.- Administrazio-motatzat ADMINISTRATZAILE BAKARRA ezartzea, * JAUNA/ANDREA horretarako eta *(e)eko eperako izendatuz; izendatuaren inguruabar pertsonalak eskritura honen agertze-zatian daude jasota. Izendatuari ahalmena ematen zaio legeak eta sozietatearen estatutuek administrazio-organoari eratxikitzen dizkioten ahalmen guztiak egikaritzeko.

Egintzan bertan izanda, izendatuak kargua onartzen du, eta hori betetzeko legezko bateraezintasunik ez duela adierazten du, bereziki, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 42. artikuluan ezarritakoak.

B.- Izendatutako administratzaileari beren beregi baimena eta ahalmena ematen zaio, kooperatibaren izenean eta kudeatzaile gisa, beharrezkoak diren egintza eta kudeaketa guztiak egin ditzan, kooperatiba Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskriba dadin.  Agertzaileek, parte hartzen duten eran, izendatutako administratzaileari ahalmena ematen diote, orobat, eskritura honen klausuletatik edozein nahiz beronek jasotzen dituen egitate, egintza edo negozio juridikoetatik edozein, inskribatzeko modukoa izanik, akastuna bada eta akats horrek inskripzioa eragozten badu, eskritura hau edo beroni erantsitako estatutuak aldaraz ditzan, berak komenigarri eta beharrezko ikusten duen moduan, Kooperatiben Erregistroan inskripzioa lortu arte.

C.- Izendatutako administratzaileak, estatutuen arabera berari dagozkion ahalmenen barruan, hirugarrenekin egintzak eta kontratuak burutzen baditu, kooperatiba-sozietatea Kooperatiben Erregistroan inskribatu aurretik, kooperatibak onartu eta bere egingo ditu halakoak, kooperatiba bera aipatu erregistroan inskribatze hutsaren ondorioz.

D.- Administratzaileari ahalmena ematen zaio, kooperatiba inskribatu aurretik ere, egintzak eta kontratuak egin ditzan, baldin eta halakoak beharrezkoak edo, besterik gabe, onuragarriak badira, kooperatiba-sozietatearen xedea zein enpresa-jarduera izan eta jarduera hori aintzat hartuta, batez ere, barne ordena eta antolaketa-ordenari dagokienez, esaterako, mota guztietako ahalordeak egiletsi, aldarazi eta ezeztatzea.

Agertzaileek euren burua behartzen dute erabaki horiek Akta Liburura alderatzera.

SEIGARRENA.- Agertzaileek agerrarazten dute kooperatiba eratzeko gastuak, gutxi gorabehera, *(e)koak izango direla.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki, Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzkoak; eta, ondorio fiskaletarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan alderdiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez.Batez ere, jakinaren gainean jartzen ditut alderdiak jarraikoei buruz: eskritura honen Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidaziorako aurkeztu beharra; zerga horren ordainketari ondasunak lotuta geratzea; ez aurkeztearen ondoriozko erantzukizunak; eta, orobat, 8/1989 legeak dituen ondorioak. Lege horren arabera, instrumentu honetan aitortu den balioa aintzat hartuta eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2. zenbakia modu esklusiboan aplikatuta, eskritura honi dagozkion arantzel-eskubideak * eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, eta 7/94 Foru arauak ekar dezakeena ere bai.

Agertzaileei eskritura hau irakurtzen diet, eurek hau irakurtzeko duten eskubideari uko egiten diotelako, nik horren berri eman ondoren; agiriaren edukiarekin bat egin, eta, beren adostasuna adieraziz, sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

“*” IZENEKOAREN ESTATUTUAK

1.artikulua.– Izena.

* izenarekin, lan elkartuko kooperatiba (*txiki) bat eratu da, *(e)n, (*kooperatiba-sozietate txikiaren kasuan, Euskadiko Kooperatiba-Sozietate Txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legeko printzipioak eta xedapenak betez), Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko printzipioak eta xedapenak betez, eta, osagarririk behar izanez gero, aplikatu beharreko gainerako lege-aginduak eta Estatutu hauek ere betez.

2.artikulua.– Egoitza soziala

Kooperatibaren egoitza soziala honako hau da:*, eta udalerri berean egindako lekualdatzeak administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)erabaki ditzake.

Egoitza soziala aldatzeko erabakiak 4/1993 Legearen 74. eta/edo 75. artikuluetan xedatutakoaren arabera izapidetuko dira.

3.artikulua.– Helburu soziala.

Kooperatiba-sozietatearen helburua honako hau da: *.

4.artikulua.– Iraupena.

Kooperatibaren iraupena mugagabea izango da eta eraketako eskritura publikoa egilesten denean ekingo die operazio sozialei.

5.artikulua.– Lurralde-eremua.

Kooperatiba-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko da, oro har.

6.artikulua.– Bazkideen altak.

1.– Kooperatibaren bazkide langileen kopurua gutxienez bi eta gehienez hamar izango da.–Euskadiko Kooperatibena– aurreikusitakoaren arabera.

2.– Bazkide langile bat onartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Kooperatiba-jarduera egiteko gai izatea.

b) Probaldia gainditzea; probaldian, lanbiderako egokia dela eta sozietatean integratu dela egiaztatuko da.Probaldiaren iraupena sei hilabetera artekoa izango da, eta gehienez ere hemezortzi hilabetera luzadaiteke, lanbide-baldintza bereziko lanpostuen kasuan.Lanpostu mota horrek lanpostuen guztirakoaren ehuneko hogei osatuko du, gehienez.Probaldian, Kooperatibak eta izangaiak harremana eten dezakete aldebakarreko erabaki librea hartuta.

c) Halaber, bazkide bat mugagabe onartzeko garaian, bazkidea Kooperatiban egoteko aldi bat erabaki daiteke, gehienez ere bost urte izanik.

d) Estatutu honetako eta onartzeko unean indarrean dauden gainerako erabakietako edukia formalki onartzea.

3.– Administrazio-organoak(*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)hartuko du bazkideak onartzeari buruzko erabakia; argudiatutako arrazoi zuzenagatik baino ezin izango da mugatu onarpena:

a) onartzeko finkatutako baldintza objektiboak ez direlako betetzen,

b) bazkide langile berrien premiengatik, eta

c) probaldiko txostenengatik.

4.– Onarpena ezin izango da onartu eta ukatu legez kanpoko edo bidegabeko diskriminaziotzat har daitezkeen arrazoiengatik, helburu sozialari dagokionez.

5.– Bazkidea onartzeko eskabidea idatzita egin beharko da, probaldia amaitu baino hilabete lehenago; eskabideaadministrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)zuzendu behar zaio.Gehienez ere hirurogei eguneko epean ebatzi beharko du(te), eskabidea jaso zen egunetik kontatzen hasita.Onarpenari buruzko erabakia idatzita jakinaraziko zaio interesdunari eta, ukatzeko ebazpena baldin bada, arrazoiak eman behar dira.Aipatutako epea igaro eta esanbidez ebazpenik eman ez bada, onarpena onartutzat hartuko da.

6.– Ukatzeko erabakiaren aurka errekurtsoa jar dezake eskatzaileak Batzar Orokorrean, jakinarazpena jaso zenetik kontatzen hasita hogei eguneko epean.Batzar Orokorrak, interesdunari entzun ostean, errekurtsoa jaso zen egunetik kontatzen hasita 30 eguneko epean erabaki beharko du isilpeko bozketa bidez.

7.– Onartzeko erabakiaren aurka edozein bazkidek errekurtsoa jar dezake Batzar Orokorrean, egoitza sozialeko eta lantokietako Iragarki Taulan argitaratu denetik kontatzen hasita hogei eguneko epean; Batzar Orokorrak 30 eguneko epea izango du ebazteko, errekurtsoa jaso zenetik kontatzen hasita.

7.artikulua.– Borondatezko baja.

1.– Edozein bazkidek borondatez utz dezake Kooperatiba noiznahi, betiere aldez aurretik eta idatzitaadministrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)jakinarazten badio hilabeteko aurrerapenarekin, arrazoi justifikatuen kasuan izan ezik; dena den,administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)bazkideari eskatu ahal izango dio Kooperatiban beste urte bat egoteko, baja-eskaeraren egunetik kontatzen hasita.

2.– Borondatezko bajak justifikatuak eta justifikatu gabeak izan daitezke.

3.– Justifikatu gabeko borondatezko bajatzat hartuko dira honako hauek:

a) Lehenengo idatz-zatian aurreikusitakoa ez betetzea, baita esanbidez hitzartutako gutxieneko iraupenaldiak errespetatzen ez dituzten bajak ere, baldin etaadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke), kasuaren ezaugarriei erreparatuta, besterik erabaki ezean; bazkideari hartutako konpromisoak betetzea eta kalte-galeren kalte-ordaina ordaintzea ere eska dakioke,

b) Bazkideak egingo dituen jarduerak Kooperatibaren jarduerekin lehian daudenean.

4.– Justifikatutako borondatezko bajak izango dira aurreko 3. idatz-zatian aipatu ez diren gainerako borondatezko baja guztiak.

8.artikulua.– Nahitaezko baja.

1.– Bazkideek nahitaezko baja hartu beharko dute honako arrazoi hauengatik:

a) Bazkide izateko lege-baldintzak betetzeari uztegatik.

b) Iraupen jakin bateko sozietate-loturaren hitzartutako aldia amaitu delako.

c) Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpenarekin loturiko betebeharrak ez direlako bete.

d) Batzar Orokorrak erabaki hori hartu duelako arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamendukoak, produkziokoak edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta.

e) Legez finkatutako adinean erretiratzeagatik.

f) Guztizko baliaezintasun iraunkorragatik.

g) Erabateko baliaezintasunagatik.

h) Kanporatzeagatik.

2.– Nahitaezko bajaadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)erabakiko du, interesdunari entzun ostean, ofizioz, edo beste bazkide batek nahiz interesdunak berak eskatuta.Erabaki hori betearazi egin beharko da Batzar Orokorraren berrespena jakinarazten denean edo errekurtsoa jartzeko epea igarotakoan; interesdunak Batzar Orokorrean errekurtsoa jartzeko aukera du hogeita hamar eguneko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik kontatzen hasita.Batzar Orokorrak, interesdunari entzun ostean, errekurtsoa jaso zen egunetik kontatzen hasita 30 eguneko epean ebatzi beharko du.Erabakia betearaztekoa ez den bitartean, bazkideak Batzar Orokorrean bozkatzeko eskubideari eutsiko dio.

3.– Nahitaezko baja justifikatua izango da honako kasu hauetan:bazkide izateko baldintzak betetzeari uztea ez denean gertatu bazkideak Kooperatibarekiko betebeharrak betetzeari utzi diolako nahita, edo nahitaezko bajaren bidez bidegabeko onura lortu nahi duelako, eta hurrengo idatz-zatian aipatzen den kasuan.

4.– Hainbat arrazoi larriren eraginez (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, produkzioa edo ezinbesteko arrazoiak), eta Kooperatibaren bideragarritasunari eusteko ezinbestekoa bada lanpostuen zenbateko globala edo kolektibo nahiz lanbide-talde jakin batzuen lanpostuak behin betiko murriztea, Batzar Orokorrari dagokio Kooperatiban baja hartu behar izango duten bazkideen kopurua eta izena erabakitzea.Neurri horien eraginpean hartutako bazkideek egindako ekarpena berehala itzultzeko eskubidea izango dute, eta berriz sartzeko lehentasunezko eskubidea izango dute bi urtez, aldi horretan lanpostu berriak sortuz gero eta lanpostu horiek euren lanpostuen antzekoak badira.

9.artikulua.– Bajaren ondorioak eta errekurtsoak.

1.– Bazkide izateari utziz gero, borondatez edo nahitaez izan bada ere, Kooperatiban lan egiteari utziko zaio behin betiko.

2.– Administrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)dagokio bajak sailkatzea.Bere bajaren sailkapenari buruzko ebazpenekin edo ondorioekin ados ez dagoen bazkideak –baja borondatezkoa edo nahitaezkoa izan– kanporatzeko kasuetarako aurreikusitako baliabideak eta bideak baliatu ahal izango ditu.

10.artikulua.– Bazkideen betebeharrak.

Bazkideek honako hauek egin behar dituzte nahitaez:

a) Batzar Orokorraren bileretara joatea, baita beste edozein organoren bileretara ere, baldin eta deialdia jaso badute.

b) Bazkide izatearen betebehar ekonomikoak betetzea.

c) Kooperatibaren helburu soziala osatzen duten jardueretan parte hartzea; horretarako, gutxieneko arautzat hartzen da Kooperatiban bertan, edo Kooperatibarekin lankidetzan jarduten duten nahiz Kooperatibak parte hartzen duen beste erakunderen batean libre dagoen edozein lan betetzea, betiere helburu sozialarekin loturiko interes berezia baldin badago edozein lantokitan, etaadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)salbuetsitako arrazoi justifikaturik izan ezen.Nolanahi ere, beste erakundeetan parte hartzen duten Kooperatibako bazkideak gutxiengoa izango dira, hainbat arrazoik (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, produkzioa edo ezinbesteko arrazoiak) eragindako enpresaren krisi-egoeretan izan ezik.

d) Kooperatibaren jarduerekiko lehian dagoen jarduerarik ez egitea, ezta horrelako jardueretan laguntzea ere,administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)esanbidez baimentzen ez badu.

e) Kooperatibaren jarduerei eta datuei buruzko sekretuari eustea, horiek ezagutaraziz gero sozietatearen interesak kaltetu badaitezke.

f) Kapitalarekiko ekarpenak ordaintzea, aurreikusitako baldintzak betez.

g) Galera-egozpena onartzea, Batzar Orokorrak erabakitako zenbatekoan.

h) Legez eta Estatutu hauetan xedatutako gainerakoak.

11.artikulua.– Bazkideen eskubideak.

1.– Bazkideek honako eskubide hauek dituzte:

a) Kooperatibako organoetako karguetarako kideak hautatzekoa eta hautatuak izatekoa.

b) Batzar Orokorrean eta partaide diren gainerako organoetan proposamenak egitekoa eta erabakiak hartzeko garaian hitzarekin eta botoarekin parte hartzekoa.

c) Kooperatibaren jarduera guztietan parte hartzekoa, inolako diskriminaziorik gabe.

d) Eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazio guztia jasotzekoa.

e) Dagokionean, kapital sozialari egindako ekarpenak eguneratu eta itzultzekoa, baita ekarpen horien interesak jasotzekoa ere.

f) Dagokionean, kooperatiba-itzulkin positiborako eskubidea.

g) Sozietatearen kontuak ikuska daitezen eskatzekoa.Auditoretza horrek eragindako gastuak kooperatibakordainduko ditu (*edo eskatzaileak ordainduko ditu, eta gastuok itzultzeko eskubidea izango du, baldin eta auditoretzako txostenean kontabilitateko arazo edo akats ez-formalak atzematen badira).

h) Legez eta Estatutu hauetan xedatutako gainerakoak.

2.– Eskubide sozial horiek berdinak dira bazkide guztientzat eta lege-arauak, estatutuetako arauak nahiz Kooperatibako organoek hartutako baliozko erabakiak betez baliatuko dira.

3.– Bazkideek kooperatibaren egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dute.Horretarako, honako hauek egin ditzakete:

a) Kooperatibaren Estatutu Sozialen eta, baldin badago, Barne Araudiren kopia eskatzea.

b) Bazkideen Erregistro Liburua eta Batzar Orokorraren Akta Liburua aztertzea, eta Batzar Orokorrean hartutako erabakien eta aktaren kopia ziurtatua jasotzea; halaber, Bazkideen Erregistro Liburuko inskripzioen ziurtagiria ere eska dezake, aldez aurretik eskaera arrazoitua eginez gero.

c) Norberari eragiten dioten erabakien kopia ziurtatua eskatzea.

d) Norberaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa jasotzea Kooperatibari dagokionez, eskaera egin eta gehienez ere hilabeteko epean.

cuen

e)Administrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)Kooperatibaren funtzionamenduari edo emaitzei buruzko edozein alderdiren gainean beharrezko iritzitako azalpen edo txostenak idatzita eskatzea; idazkia aurkeztu eta hamabost egun igaro ostean egiten den lehenengo Batzar Orokorrean erantzun beharko zaio eskaerari.

f) Egoitza sozialean eskuragarri izatea urteko kontuak eta emaitzak aplikatzeko proposamena biltzen dituzten dokumentuak, deialdiaren epean aztertzeko moduan egon daitezen.

g) Gutxienez bost eguneko aurrerapenarekin, goian aipatutako dokumentazioari buruzko azalpenak idatzita eskatzea, Batzarrean erantzuteko.

h) Egoitza sozialean, eta deialdiaren epearen barruan, kudeaketa-txostena eta, dagokionean, auditoretzaren txostena aztertzea.

i) Aurreko idatz-zatian xedatutakoa alde batera utzi gabe, bazkideen boto guztien % 10, gutxienez, osatzen duen bazkide talde batek egoki iritzitako informazioa eska dezake, noiznahi eta idatzita; informazio hori idatzita eman beharko da, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean.

4.– Nolanahi ere,administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)Kooperatibaren aldagai sozio-ekonomiko nagusien berri eman beharko die bazkideei, gutxienez hiru hilean behin eta egoki iritzitako bideak erabilita.

5.– .................(a/e)k19informazioa emateari uko egin diezioke/te, arrazoituta, baldin eta eskaera ausartegia edo oztopatzailea bada, edo informazio hori emateak arrisku larrian jar baditzake Kooperatibaren interes legitimoak.Salbuespen hori ez da aplikatuko Batzar Orokorrak kontrakorik erabakiz gero.Nolanahi ere, eskatzaileek uko-egite hori aurkaratu dezakete, 4/1993 Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

12.artikulua.– Besteren konturako langileak eta iraupen jakin bateko bazkide langileak.

1.– Kooperatibak, eratu zenetik kontatzen hasita gehienez ere bost urteko epean, besteren konturako langileak –edozein modalitatetan– eta iraupen jakin bateko bazkide langileak kontratatu ahal izango ditu, betiere, oro har, iraupen mugagabeko bazkide langileen –lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak izan– kopurua gainditu gabe.

2.– Nolanahi, ezin izango dira kontratatu besteren konturako bost langile baino gehiago.

3 (*Eraketa-egunean bost bazkide langile edo gutxiago diren kasuetan baino ez da txertatu behar zenbaki hau).– Era berean, Kooperatiba eratu zenetik kontatzen hasita gehienez ere bost urteko epean, eta iraupen mugagabeko bost bazkide langile edo gutxiago –lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak– dauden bitartean, gehienez ere besteren konturako bost langile eta iraupen jakin bateko bost bazkide langile –lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak– kontratatu ahal izango dira.

4.– Aurreko idatz-zatietan aipatzen den bost urteko epe hori amaitzean, kooperatiba-sozietate txikiak besteren konturako langileak eta iraupen jakin bateko bazkide langileak kontratatzeko mugak Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak ezarritako horiexek izango dira.Eratu zenetik bost urte igarotakoan, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan jakinarazi eta egiaztatu beharko da, legez xedatutako moduan, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean horrekin loturiko eskakizunak betetzen direla.

13.artikulua.– Hutsegite sozialak.

1.– Hutsegite sozialak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke garrantziaren, norainokoaren eta ondorio ekonomiko eta/edo sozialen arabera.

2.– Hutsegite sozial arintzat hartuko dira honako hauek:

a) Kooperatibaren ordena eta garapena behar bezalakoak izateko finkatutako arauak ez betetzea.

b) Estatutuetako, araudietako eta funtzionamendu-arauetako aginduak ez betetzea, gutxienez behin, ezjakite barkaezina dela-eta.

c) Deialdia egindako ekitaldi sozialetara, eta bereziki, Batzar Orokorretara, ez joatea justifikatutako arrazoirik gabe.

3.– Hutsegiteko sozial larritzat, aldiz, honako hauek:

a) Hutsegite arinak berriz egitea, urtebetetik beherako epean.

b) Kargu sozialen baterako hautatuak direnen kasuan, kargu hori ez onartzea edo kargutik dimititzea, Kontseilu Errektorearen ustez justifikatutako arrazoirik izan gabe, edo kargua prestasunez ez betetzea.

c) Estatutuetan aurreikusitako betebehar ekonomikoak betetzeko garaian atzeratzea.

4.– Hutsegite sozial oso larritzat hartuko dira honako hauek:

a) Hutsegite larriak berriz egitea, urtebetetik beherako epean.

b) Organo eskudunak balioz hartutako erabakiak ez betetzea, argi eta garbi.

c) Kooperatibaren interes materialen edo izen onaren kalterako izan daitezkeen ekintzak edo ez-egiteak; esate baterako, lehia-operazioak, iruzurra ekarpen edo prestazioetan, erakundearen administratzaile edo ordezkariekiko begirunerik eza, eta antzekoak.

d) Kontseilu Errektorearen berezko eginkizunak norberaren gain hartzea.

e) Kooperatibarentzat baino ez diren gutunen edo agirien sekretua haustea edo isilpean gorde beharreko datuak erakustea kanpotarrei.

f) Kooperatibaren oinarri sozialei aurkako proselitismo publikoa eta horiei aurka egitea modu sistematikoan.

g) 10. artikuluan aurreikusitako betebeharrak ez betetzea, larriki edo behin eta berriz.

14.artikulua.– Hutsegite sozialengatiko zehapenak.

1.– Hutsegite arinengatik:

a) Idatzitako kargu-hartzea.

b) Boto-eskubidea etetea, gehienez ere urtebetez.

c) Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 10ekoa izan daiteke, gehienez.

2.– Hutsegite larriengatik:

a) Lehenengo idatz-zatiko aurreko guztiak.

b) Idatzitako ohartarazpena; Kontseilu Errektoreak egoki iritziz gero, publiko egin ahal izango da.

c) Boto-eskubidea etetea, gehienez ere 2 urtez.

d) Kargu sozial baterako hautatua izateko desgaitzea, hurrengo segidako bi hauteskundeetan gehienez.

e) Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 25ekoa izan daiteke, gehienez.

3.– Hutsegite oso larriengatik:

a) Aurreko lehenengo eta bigarren idatz-zatietako guztiak.

b) Boto-eskubidea etetea, gehienez ere 3 urtez.

c) Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 50ekoa izan daiteke, gehienez.

d) Kanporatzea.

15.artikulua.– Zehapen-prozedura.

1.– Hutsegite sozialengatiko zehapenak jartzeaadministrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)dagokio, aldez aurretik dagokion espedientea hasita.

2.– Kargu-orria instruktore batek osatuko du; instruktoreaadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)izendatuko du eta erruduntzat jotako bazkideari hutsegitearen behin-behineko sailkapenaren berri eman beharko dio, dagokion zehapen-proposamena, baita deskargu-epea ere (jakinarazten denetik kontatzen hasita, gutxienez 10 egun).Deskargu-orria –bazkideari dagokio orri hori osatzea–administrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)zuzendu behar zaio, eta interesdunak onartutako hutsegite sozialen entzunaldia egin ostean, erabakia hartuko du(te), hutsegitearen behin betiko sailkapena eta zehapena zehaztuz.

3.– Hutsegite larri eta oso larriengatiko zehapen-erabakien aurkako errekurtsoa jar daiteke Batzar Nagusietan, jakinarazten denetik 30 eguneko epean.Interesdunek Batzar Orokorraren ebazpenak aurkaratu ditzakete, 4/1993 Legearen 39. artikuluan aurreikusitako prozesu-izapidearen bidez.

4.– Hutsegite arinak hilabeteko epean preskribatzen dira, larriak bi hilabeteko epean, eta oso larriak hiru hilabeteko epean.Preskripzio-epeaadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)arau-haustearen berri duen egunean hasiko da, eta nolanahi ere, arau-haustea egin eta handik hamabi hilabetera.Zehapen-prozedura hastean eten egiten da preskripzio-epea, eta berriz ere zenbatzen hasiko da baldin eta lau hilabeteko epean ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada.

5.– Zehapen oro betearazi egin behar da dagokion errekurtsoa aurkezteko epea errekurtsorik aurkeztu gabe amaitu eta hurrengo egunean, edo dagokion behin betiko erabakia hartu eta hurrengo egunean.

16.artikulua.– Kanporatzea.

1.– Administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)baino ezin du erabaki kanporatzea, Estatutu hauetan aurreikusitako hutsegite sozial oso larriengatik, eta aurreko artikuluko Bigarren idatz-zatian xedatutakoaren arabera bideratutako espedientearen ondorioz.Kanporatzeko erabakia bazkideari jakinarazi behar zaio, idatzita, erabakia hartzen denetik hamabost eguneko epean, eta erabaki horren aurka, interesdunak errekurtsoa jar dezake Batzar Orokorrean, jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, hogeita hamar eguneko epean.Errekurtsoa hurrengo lehenengo saioan ebatziko da, interesduna bertaratuta eta hari entzunda, isilpeko bozketa bidez.

2.– Kanporatzeko erabakia betearazi egin behar da Batzar Orokorraren berrespena jakinarazten denean, edo errekurtsoa aurkezteko epea errekurtsorik aurkeztu gabe amaitzen denean.

3.– Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, bazkide langilearen lan-prestazioa eten egin daitekeadministrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)hartutako kanporatze-erabakia jakinarazten denetik aurrera, baina lan-aurrerakina jasotzeko eskubideari behin-behinekoz eutsiko dio, lanean egongo balitz bezala.

4.– Batzar Orokorrak kanporatzeko erabakia berresten duenean, erabaki hori aurkaratu egin daiteke jakinarazten denetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, 4/1993 Legearen 39. artikuluan xedatutako prozesu-bidearen bitartez.

17.artikulua.– Gizarte Segurantza.

Bazkide langileen –finkatuen nahiz probaldian daudenen– Gizarte Segurantzaren estaldurari dagokionez, Kooperatibak honako araubide hau aukeratu du:Araubide Orokorra (*edo, bestela, Autonomoen Araubide Berezia).

18.artikulua.– Kapital soziala.

1.– Honako hau da kooperatibaren gutxieneko kapital soziala:* (gutxienekoa, legez, 3.000 eurokoa da, baina estatutuetan handiagoa finka daiteke).

2.– Bazkide izateko hasierako nahitaezko ekarpena *(e)koa izango da (*bazkide guztientzat ekarpen berdina erabaki daiteke, edo bazkide-motaren arabera bereizi).

3.– Besteren konturako langileei iraupen mugagabeko edo iraupen jakin bateko bazkide langile bihurtzeko eskatzen zaien hasierako nahitaezko ekarpena hauxe izango da, gehienez:erakundean sartutako azkeneko bazkideak egindako nahitaezko ekarpen guztien baliokidea, eguneratuta.Edonola ere, eguneratze horiek ezingo dira handiagoak izan ekarpenak egin zirenez gero Estatistikako Espainiako Institutuak argitaratutako KPIak gehituta ateratzen dena baino.

19.artikulua.– Ekarpenak itzultzea.

1.– Bazkide izateari utzitako kasu guztietan, bazkide ohi horrek edo haren kausadun egiaztatuek ekarpenak itzultzea eska dezakete, baja hartutako eguneko balioarekin.Baja gertatu den ekitaldiaren itxiera-balantzearen arabera balioetsiko da.

2.– Baja justifikatua baldin bada, edo heriotzagatiko bajaren kasuan, ekarpenei ez zaie kenkaririk aplikatuko.Gainerako kasuetan, Kontseilu Errektoreak honako kenkari hauek erabaki ahal izango ditu, baina soilik nahitaezko ekarpenen kasuan:

a) % 30 arte, kanporatzeagatiko bajaren kasuan.

b) % 20 arte, justifikatu gabeko nahitaezko bajaren kasuan.

3.– Itzulkinen kapitalizazioak aurreko kenkarietatik kanpo geratuko dira.

20.artikulua.– Ekarpenen transmisioa.

Ekarpenak transmititu daitezke, inter vivos egintzen bidez eta mortis causa oinordetzaren bidez.

a) Inter vivos egintzen kasuan, bazkideen artean, segidako hiru hilabeteetan bazkide izateko konpromisoa hartzen dutenak barne hartuta, betiere honako arau hauen arabera:

– Bazkide izateko konpromisoa hartu duenarekiko transmisioa baldintzatuta egongo da, egiaz bazkidetzat onartzearekin.

– Transmisioa egin duen bazkidearen ekarpena ez da izango unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoa baino txikiagoa.

– Transmititutako ekarpena hasierako nahitaezko ekarpena egiteko erabil dezake jasotzaileak, baita sarrerako kuota ordaintzeko ere.

b) Mortis causa oinordetzaren kasuan, kausadunei bazkide baldin badira eta hori egitea eskatzen badute, edo ez badira bazkide, bazkidetzat onartu ostean, betiere heriotza gertatu eta 3 hilabeteko epean oinordekoak bazkide izateko eskaera egin duelako.

21.artikulua.– Soberakin baliagarriak banatzea.

1.– Soberakin garbiak, aurreko ekitaldietako galerak konpentsatzeko zenbatekoak eta dagozkion zergak kendu ostean, soberakin baliagarri izango dira.

2.– Batzar Orokorrak soberakin baliagarriak banatuko ditu honako arau hauen arabera:

a) Ehuneko hogei, gutxienez, Nahitaezko Erreserba Fondora bideratuko da; eta ehuneko hamar kooperatiba-sustapenerako eta -hezkuntzarako nahitaezko ekarpenera eta interes publikoko bestelako interesetara.

b) Gainerakoa, eta Batzarrak erabakitako proportzioan, honako hauetarako banatuko da:-hezkuntzarako nahitaezko ekarpena diru-kopuru gehigarriaz hornitzeko, eta interes publikoko bestelako helburuetarako eta soldatapeko langileek kooperatibaren emaitzetan parte hartzeko.

c) Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital sozialaren ehuneko berrogeita hamarrera iristen ez den bitartean, 2.a eta 2.b idatz-zatietan araututako nahitaezko zenbatekoak aldatu daitezke:ehuneko hogeita bost Nahitaezko Erreserba Fondora bidera daiteke eta ehuneko bost kooperatiba-sustapenerako eta kooperatiba-hezkuntzarako nahitaezko ekarpen gisa eta interes publikoko bestelako helburuetara.

22.artikulua.– Organo sozialak.

Kooperatibaren organo sozialak honako hauek dira:Batzar Orokorra, sozietatearen organo garrantzitsuena; eta administrazio-organoa (*zehaztu beharrekoa).

23.artikulua.– Batzar Orokorra.

1.– Ohikoa edo ezohikoa,administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)egingo du Batzar Orokorraren deialdia.

2.– Ohiko Batzar Orokorraren deialdia sozietatearen urtaldia itxi eta segidako sei hilabeteetan egin behar da.Epe horretan deialdia egiten ez bada, edozein bazkidek idatzita eskatu ahal izango dioadministrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)betebehar hori betetzeko.Errekerimendua jaso denetik kontatzen hasita, hamabost eguneko epean eskaerari ez bazaio erantzuten, bazkideak deialdi judiziala egiteko eskatu ahal izango dio egoitza sozialeko Lehen Auzialdiko epaileari.

3.– Ezohiko Batzar Orokorra Kontseilu Errektoreak berak edo bazkideek eskatuta bilduko da, baldin eta bazkide horiek boto guztien ehuneko hogei, gutxienez, ordezkatzen badute.Bigarren kasuan, eskaera idatzita bidali behar zaioadministrazio-organoari (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke), errekerimendu moduan, gai-ordena eta guzti.Presidenteak egin behar du Batzarraren deialdia, errekerimendua jasotzen denetik kontatzen hasita gehienez ere hogei eguneko epean, eta epe hori igaro eta Presidentetzak deialdirik egiten ez badu, idazkariak gehienez hamar eguneko epean egin beharko du deialdia.Epe horretan ere deialdirik egiten ez badu ez presidenteak, ez idazkariak, deialdi judiziala eskatu ahal izango da aurreko zenbakian bezalaxe.

4.– Batzar Orokorraren deialdia iragarki bidez egingo da, egoitza sozialean ongi ikusteko moduan eta publikoki jarrita, baita lantoki guztietako iragarki-tauletan ere.Deialdian bileraren eguna, ordua eta tokia zehaztu behar dira, eta lehenengo eta bigarren deialdien artean gutxienez ordu-erdiko tartea utzi behar da; gai-ordena argi eta garbi, eta behar adina xehetasunekin adieraziko da.Deialdia aurrerapenarekin argitaratu behar da, Batzar Orokorra egiteko eguna baino gutxienez hamar lanegun eta gehienez hirurogei lanegun lehenago.

5.– Batzar Orokorraren erabakiak honela hartuko dira:

a) Erabaki arruntak, emandako baliozko botoen erdia baino gehiagoren bidez, eta ez dira baliozkotzat hartuko boto zuriak, ezta abstentzioak ere, 4/1993 Legean edo Estatutu hauetan gehiengo indartua eskatzen duten kasuetan izan ezik.

b) Kooperatiba eraldatzea, fusionatzea, zatitzea edo desegitea erabakitzeko, bertaratutako eta ordezkatutako botoen bi herenen gehiengoa behar izango da, betiere Batzarrean boto horien zenbatekoak ez badu gainditzen Kooperatibako boto guztien % 75.

c)Administrazio-organoak (*baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke)kargutik kentzeko erabakia hartzeko, bertaratutako eta ordezkatutako botoen bi herenen aldeko botoa behar da, betiere kargugabetzea ez bazegoen Batzar Orokorraren gai-ordenan.

24.artikulua.– Sozietatearen administrazioa.

1 (*Administratzaile Bakarra aukeratzen bada, ez da beharrezkoa paragrafo hau zenbakitzea).– Kooperatibaren administrazioa, kudeaketa eta ordezkaritza administrazio-organoari (*zehaztu beharrekoa) baino ez dagokio, eta Legean edo Estatutu hauetan esanbidez beste organo sozial batzuentzat erreserbatutakoak alde batera utzita, gainerako eskumen guztiak baliatuko ditu.Bost urteko agintaldia izango du eta aldi bereanberrituko da erabat (*Kontseilu Errektoreko kideak partzialki berritzea ere erabaki dezake kooperatibak) (*Administratzaile Bakarraren kasuan, ez txertatu esamolde hau:“aldi berean berrituko da erabat”).Honako hauek ez dira administratzaile izango:

a) Administrazioaren zerbitzurako langileak eta funtzionarioak, Kooperatibaren jarduerekin loturiko eginkizunak betetzen badituzte.

b) Kooperatibaren jarduerekiko lehian dauden jarduerak betetzen edo gauzatzen dituztenak, besteren edo norbere kontura, edo Kooperatibaren interesen kontrakoak dituztenak.

c) Lan-eszedentzialdian dauden bazkideak, eszedentzian dauden bitartean.

d) Konkurtso Legearen arabera desgaituak daudenak, konkurtsoaren kalifikazio-epaian erabakitako desgaitzealdia amaitu bitartean; adingabeak eta ezgaituak; Legeen edo lege-xedapenen urraketa larriagatik kondenatuta daudenak edo kargu publikoak betetzeko desgaituak daudenak; eta betetzen duten kargua dela-eta, irabazi-asmoko jarduera ekonomikorik egin ezin dutenak.

e) Zuzendari-gerentea.

2.– Kontseilu Errektorea (*edo, hala denean, Administratzaile Solidarioak edo Mankomunatuak)* (*gutxienez, bi)kidez osatuko da; horietatik bat presidentea izango da, eta beste bat idazkaria (*Administratzaile Solidarioen edo Mankomunatuen kasuan ez dago barne kargurik), eta Batzar Orokorrak hautatu beharko ditu.

3.– Kontseilu Errektorea gutxienez hiru hilean behin bilduko da, baita presidenteak deialdia egiten duen bakoitzean ere, bere kabuz edo gutxienez kideen heren batek eskaera arrazoitua egin duelako, kide bakoitzari zuzendutako idazki bidez; bilera horietan, Kontseiluari dagozkion gai guztiak landu eta erabaki ahal izango dira.Kontseilu Errektorea balioz eratua egongo da bileran kideen erdia baino gehiago bertaratzen direnean (*bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, bi kideek bertaratu beharko dute); asistentzia pertsonala izango da eta ezin izango da inor ordezkatu.

4.– Kontseilu Errektorearen erabakiak bertaratutako kideen botoen erdia baino gehiagoren bidez hartuko dira; bertaratutako kideek boto bana izango dute (*bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, presidentearen botoa erabakitzailea izatea nahi bada, esanbidez aipatu behar da).

5.– Kontseilu Errektoreak bertaratuen gutxienez bi herenenaldeko botoa beharko du (*bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, erabakia aho batez hartuko da) honako erabaki hauek hartzeko:

a) Jarduera-zentro nagusi bat edo horren zati garrantzitsu bat itxi eta lekualdatzeko.

b) Kooperatibaren jarduera murriztu, zabaldu edo nabarmen aldatzeko.

c) Kooperatibaren antolamenduan aldaketa garrantzitsuak egiteko.

d) Kooperatiba izan ala ez izan, beste erakunde batzuekin harremanak egin edo eteteko, betiere Kooperatibarentzat lankidetza-harreman iraunkorra eta baliagarria izanik.

25.artikulua.– Kooperatiba 4/1993 Legeari egokitzea.

Kooperatibaren bazkide kopurua «kooperatiba-sozietate txiki» izateko legez finkatutako gehienekoa baino handiagoa bada, kooperatiba-txiki izateari utziko dio eta Estatutuak egokitu egin beharko ditu ekainaren 24ko Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera.

26.artikulua.– Kooperatiba desegiteko arrazoiak.

Kooperatiba honako arrazoi hauengatik desegin daiteke:

a) Bazkide kopurua murriztu eta kooperatiba osatzeko legez eskatutako kopuruaren azpitik geratzen bada, kopuru horri urtebetez modu jarraituan eusten badio.

b) Organo sozialak gelditzea edo horien jarduerarik eza, edo kooperatibaren jarduera arrazoi justifikaturik gabe etetea; bi kasuetan, egoera horri urtebetez modu jarraituan eusten bazaio.

c) Kooperatiba-sozietate txikiei aplika dakiekeen legedian xedatutako beste edozein arrazoi.

AZKEN XEDAPENA.– Kooperatiba arbitrajea.

Kooperatiba-harremanen esparruan, kooperatibaren eta bazkideen artean, edo kooperatibako bazkideen artean gatazkak sortzen badira –baita likidazioaldikoak ere–, baita eskubideak betez alderdien eskura libreki jarritako gaiei buruzko gatazken kasuan ere, eta Kooperatibaren barruko bide guztiak agortuz gero, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren arbitrajeariatxiki behar zaizkio nahitaez (*estatutuetan aukeratu behar da), Bitartu Kooperatibetako Gatazkak Epai-bideetatik kanpo Konpontzeko Euskal Zerbitzuaren bidez, betiere Kooperatibetan gatazkak konpontzeko prozedurei buruzko araudiari jarraiki (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk., 2004ko irailaren 21ekoa), eta alderdiek arbitrajearen laudoa onartzeko konpromisoa hartzen dute esanbidez.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra